navidad 2020 eusk:maquetaciÛn 1...haurrentzat, heldu batek lagunduta. angelines “la pelines”...

16
GABONAK 2020

Upload: others

Post on 04-Feb-2021

1 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

  • GABONAK 2020

  • CIVICAN - Nafarroako Kutxa Fundazioaren Zentro Soziokulturala Pio XII.aren etorbidea, 2, 31008 PK Iruñea - T 948 222 444 www.fundacioncajanavarra.es [email protected] - @civicanFCN - @FundCajaNavarra - #ParaPersonasDL: NA-2062-2009

    Azaleko irudiaren egilea Beatriz Martínez de Lera da, “Lluvia de letras” du izena, eta X. Imagina CIVICAN diseinu lehiaketako finalista izan zen

  • 3

    INFORMAZIOA

    - Zer daCIVICAN?

    - Nola iritsi- Ordutegiak- CIVICAN en

    sare sozialetan- Jardueretan

    parte hartzea- CIVICAN, leku

    segurua

    4

    - CIVICANekojaiotza

    - OlentzeroCIVICANen

    - Gabonetakopastoralak

    - Felipe Carbajal“Gussy”

    - “SALUDosbibliotecarios –diOSAlakliburutegitik”irakurketagidarenaurkezpena

    - Urteko liburuak- Joko-TK

    Gabonetan…  jolastu familian

    - Telefonozko irakurketa

    KULTURA6

    - Recetasartísticas

    - Cuentos delluvia

    - Estampa tuaventura

    - Bolas sorpresa- Minimundos- El espíritu de la

    Navidad

    FAMILIAK8

    LIBURUTEGIA12

  • 4

    INFORMAZIOA

    Nafarroako Kutxa Fundazioaren zentro soziokulturala da, belaunaldien arteko etadiziplina anitzeko topagune bizi bat, eta helburu du kultura eta hezkuntza bultzatzeaeta aktibatzea, elkartasuna eta gizarte ekintza sustatzea, bai eta literatura, pentsa-mendu garaikidea eta iraunkortasun kontzientzia bultzatzen ere, Nafarroako herri-tarren parte hartze aktiboarekin.

    ZER DA CIVICAN?

    CIVICAN - Pio XII.aren etorbidea, 2, 31008 PK Iruñea - T 948 222 444

    Autobusez. Geltokia gertu duten lineak: 1, 4, 15, 18.Erabil daitezkeen beste linea batzuk: 8, 9, 10, 12.Bizikletaz. Bizikleta aparkalekua sarrera nagusian.Autoz. Aparkaleku publiko bat hurbil.

    NOLA IRITSI

  • Posta elektronikoz ([email protected]) edo NafarroakoKutxa Fundazioaren Linean (948 222 444) erreserbatuta, abenduaren 14tikaurrera, astelehena (09:00), edukiera osatu arte. Pertsona bakoitzak gehienez2 erreserba egin ditzake.

    5

    JARDUERETAN PARTE HARTZEA

    Nafarroako Kutxa Fundazioak, gaur egungo araudian ezarritako higiene eta segurtasunneurri guztiak hartu ditu. Zentroaren kontingentzia plan orokorra egin da, maskaranahitaez erabili behar da eta pertsonen artean 1,5 m-ko tartea bermatzen da.Gainera, gela guztietan hidrogel banagailuak jarri dira, eta seinaleak daude zirkulazioaordenatzeko. CIVICANeko langileek formakuntza jaso dute erabiltzaileekin jardutekomoduari buruz, ikastaro, tailer eta jardueretan parte hartzea eta zerbitzuak erabiltzeasegurua izan dadin. Esteka honetan, CIVICANen higiene eta segurtasun neurrieiburuzko galdera ohikoenen (FAQak) dokumentua dago.

    HIGIENE ETA SEGURTASUN NEURRIAK

    Informazio gunea - Astelehenetik larunbatera, 09:00-21:00Liburutegia (12 urtetik gora) - Astelehenetik ostiralera, 09:00-14:00 eta16:00-21:00. Larunbatetan, 9:00-14:00.Haur liburutegia (3-12 urte) - Astelehenetik ostiralera, 17:00-20:00. Larun-batetan, 10:00-14:00 eta 17:00-20:00. Oporraldian, astelehenetik larunbatera,10:00-14:00 eta 17:00-20:00.Kafetegia - Astelehenetik ostiralera, 09:30-14:00 eta 16:00-21:00. Larunbatetan,10:30-14:00 eta 16:00-21:00.Abenduaren 24an eta 31n, CIVICANen ordutegia izanen da 09:00-14:00.

    ORDUTEGIAK

    Zentroaren jarduna sare sozialetan azaldu eta partekatzen da. CIVICANek profilaktiboa du Youtube, Twitter eta Facebook-en. Gainera, www.fundacioncajana-varra.es webgunean programa, zerbitzu eta jarduerei buruzko informazioa dago,bai eta Nafarroako Kutxa Fundazioaren jardunari buruzko albiste nagusiak ere.Bestalde, liburutegiak informazioa eskaintzen du www.bibliotecaspublicas.es/ci-vican/ webgunean eta civicanlib.blogspot.com blogean.

    CIVICAN SARE SOZIALETAN

    https://www.fundacioncajanavarra.es/sites/default/files/civican_-_informacion_covid19.pdf

  • 6

  • 7

    KULTURAGabonak 2020 - Civican Programa

    ERAKUSKETA CIVICANeko jaiotzaAbenduaren 12tik urtarrilaren 9ra.

    > Iruñeko Jaiotzazaleen Elkartearen lagunt-zarekin. Elkarte horrek Nafarroako KutxaFundazioaren eta la Caixako Gizarte Ekint-zaren laguntza jasotzen du.

    ERAKUSKETA Olentzero CIVICANenAbenduaren 12tik urtarrilaren 9ra.

    > Olentzero ikazkina Gabonak iragartzeazeta Gabon gauean haurrei opariak banat-zeaz arduratzen den pertsonaia onkotea da.

    KONTZERTUAGabonetako pastoralakAbenduak 23, asteazkena, 19:00.

    > CIVICANen Gabonetako kontzertua. Ro-berto Casado, Peio Berasategui eta Fran-cisca Di Nicolak osatzen duten “Jolivet Trio”taldeak besteak beste Satie, Jolivet etaOtaolearen obrak eskainiko ditu.

    KONTZERTUAFelipe Carbajal "Gussy"Abenduak 30, asteazkena, 19:00.

    > Gussy kantautore nafarrak, kontzertuakustikoan, bere bakarkako lau lanetakoabestiak joko ditu, folka, countrya eta autorekantaren arteko konposizioekin.“El Color de la Duda” taldeko eta “Barracus”duoko kide izan ondoren, Gussyk 2015eanekin zion bakarkako ibilbideari, eta Imposi-ble, Nos mojaremos cuando llueva, Horizon-tes eta Canciones cortas para viajes largosdiskoak argitaratu ditu.Kontzertu akustiko honetan, bandak ematendien apaindura guztia kenduko die abestieiGussyk, biluzik joko ditu, eta ikuskizuna mu-sikariaren eta ikusleen arteko elkarrizketamusikal bihurtuko da.

  • 8

  • 9

    FAMILIAKGabonak 2020 - Civican Programa

    TAILERRARecetas artísticasAbenduak 22, asteartea, 18:00> Itxaso Razkinek koordinatutako eskuhartze artistikoa, 5-10 urteko haurrentzat,heldu batek lagunduta.CIVICANen ataria familien esku jarriko da,marrazketan eta kolorearen aplikazioansormen teknika berriak erabilita apaintzekoeta esperimentatzeko. Zentroko beirateanegingo da esku hartzea, eta jolasa erabilikoda eraikuntzako tresna gisa. Sukaldariarenerrezetari jarraitu beharko zaio, haurren etaez horren txikien irudimena garatzeko.

    AHOZKO NARRAZIOACuentos de lluviaAbenduak 23, asteazkena, 18:00> Ahozko narrazioa Belen Otxotorenarekin,4-11 urteko haurrentzat, heldu bateklagunduta.Conciliasueños oso agure jatorra da, euriaari duen egunetan bakarrik agertzen dena.Gau batean, gure narratzailearen gelarajoan eta haren aterkietako bat zabaldu du.Gau horretan amets dibertigarri asko izanditu gure protagonistak, euritakoanezkutatuta zeuden ipuinak. Biharamunean,aterkia erabat hutsik dago, etanarratzaileak berriro bete beharko du,berriz erabiltzeko.

  • 10

    FAMILIAKGabonak 2020 - Civican Programa

    TAILERRAEstampa tu aventuraAbenduak 26, larunbata, 18:00> Garazi Valluercak koordinatutakoproposamen artistikoa, 5-12 urtekohaurrentzat.Pulli pinguinoak Ipar Polora iritsi behardu familia ikusteko. Istorio horretatikabiatuta, haurrek pinguinoarenabenturak islatuko dituzte estanpazioeta jolas geometrikoen bidez.Horretarako, forma geometrikokotanpoiak sortzen ikasiko dute,irudimenari forma emateko.

    TAILERRABolas sorpresaAbenduak 28, astelehena, 18:00> Mila Garcíak koordinatutakoproposamen artistikoa, 7-13 urtekohaurrentzat.Tailer honetan, haurrek miniaturazkopop up ipuin tolestu bana sortukodute, Gabonetako bola batenbarruan.Ondoren, bola bakoitza ipuinarenarabera apaindu ahal izango dute,Gabonetako zuhaitza apaintzeko edogehien maite dutenari oparitzeko.

  • FAMILIAKGabonak 2020 - Civican Programa

    11

    TAILERRAMinimundosAbenduak 29, asteartea, 18:00> Elena Erasok koordinatutakoproposamen artistikoa, 4-7 urtekohaurrentzat.Neska-mutikoek irudimenezko munduaksortuz gozatzen dute, figuratxoekin,panpinekin edo jostailu txikiekin. Tailerhonetan irudimenezko minimundu batsortuko dute, elur malutez, urez etafiguratxo misteriotsuz betetako miniaturaizoztu bat. Horrela, irudimena piztuko zaieeta istorioak kontatzeko trebetasunakgaratuko dituzte, rol desberdinak hartuta.

    AHOZKO NARRAZIOAEl espíritu de la Navidad(Gabonenespiritua)Abenduak 30,asteazkena, 18:00> Estefanía de Paz-ekproposatutako ahozkonarrazioa, 4-11 urtekohaurrentzat, heldu bateklagunduta.Angelines “la pelines”Gabonen espiritua da. Ilenahasiko aingeru despistatubat, ipuinak eta ilusioabanatzen dituena. Prestatupanderoa eta turroia, ipuinakabesten eta gabon kantakkontatzen entzuteko.

  • 12

  • 13

    liburutegiaGabonak 2020 - Civican Programa

    AURKEZPENASALUDosbibliotecarios -diOSAlak liburutegitikAbenduak 17, osteguna, 18:00> CIVICAN liburutegiak urtekogomendioen gidaliburua aurkeztuko du,urteko argitalpen berri onenen laburpena.Adinka eta generoka taldekatutako 217liburuk osatutako eskaintza zabala, bertanaukeratu ahal izateko irakurgaigustukoenak: ipuinak, poemak, saiakerak,komikiak, album irudidunak... Aukeraparegabea hitz egiteko eta orri arteaniradokizunak trukatzeko.

    IRAKURKETA ERAKUSLEIHOAUrteko liburuakAbenduaren 18tik urtarrilaren 18ra.> Liburutegiak urteari agur esanen dioapalak liburu onez beteta. Urtean zeharjasotako obra guztien arteaninteresgarrienak. Literatur eskaintzazabala, gustu eta adin guztietarako.

  • 14

    liburutegiaGabonak 2020 - Civican Programa

    JOKO-TKGabonetan…jolastufamilianAbenduaren 21etikurtarrilaren 4ra.> Abenduaren 21etikaurrera, liburutegiak beremahai jokoen bildumaeskainiko du maileguzerbitzuan. Gabonetakoaisialdiaz familiangozatzeko entretenimenduproposamenen katalogozabal bat, askotarikotrebetasunak probatzeko:estrategia, suertea,asmamena, abilezia,adierazkortasuna,irudimena… eta umorehandia.

    ADINEKOAREN ALDEKO AKORDIOATelefonozko irakurketaAbenduak 23, 28, 29 eta 30, eta urtarrilak4, 12:00-13:00 eta 18:00-19:00Abenduak 24 eta 31, 12:00-13:00> Yamaguchi liburutegiarekin lankidetzan, etaDonibane auzoko Adinekoarenaldeko Akordioarenmarkoan, kultura etxeraeramateko zerbitzuberezia eskaintzen da,telefono bidezkoelkarrizketen bidez,literaturarekin edoinformazioarekin jantzita.Hala, Gabonetan, boluntario taldebatek telefonoz deituko die auzoko adinekoei,eta kontakizunak, olerkiak, aforismoak edoalbisteak irakurriko dizkie.Irakurketa saioetan parte hartzeko, 65 urtebaino gehiago izan eta liburutegian izenaeman behar da, bai eta testu mota gogokoenaaukeratu ere. Dei bakoitzak 10-15 minutuiraungo du.