nafarkaria - euskaltzaindia · 2012-06-25 · nafarkaria ostirala, irailak gureaukerak kontzertuak...

8
Nafarkaria Mahatsaren ordua • Irailarekin batera, mahats bilketaren garaia iritsi da Nafarroara, beste hainbat lekiitara bezala. Aurtengoa, dena den, ez da ohiko mendema izanen, azken hilabeteetako euriak eragin handia izan baitu gure herrialdeko mahatsondoetan. Euriaren ondorioz, hain zuzen, gaixotasunek erruz jo dituzte Nafarroako mahastiak. Hori dela eta, erabat kaltetuta gelditu da bildu beharreko mahatsaren zati bat. Aipatzekoa da, halaber, mahastizain guztiak ez direla batera hasi zelaietako fruituak jasotzen. Iraileko lehen egunetan gutxi ziren mahastietan lanean ari zirenak. Hala ere, astelehenetik aurrera orokorra izango da, ziurrenik, mahats bilketa, azken egunetako eguraldi bero eta idorrari esker. Pitillasko Paco Garde goiztiarra izan da, eta joan den asteartean hasi zen mahatsa biltzen, koinatarekin eta kontratatutako hamar langilerekin batera. Iaz baino mahats gehiago biltzea espero du, baina ziur da prezioak behera eginen duela, eta ez dago batere kontent. • Esunkaria Ostirala, 1997ko irailaren 19a X Hainbat lekutan hasi badira ere, astelehenetik aurrera orokortuko da mahats bilketa. ! Luis A2ANZA Zubiari barna BINGEN AMADOZ Ilargia bezala Astearte gauean ilargi-eklipsearen le- kuko izan nintzen eta ez nintzen horre- taz ohartu. Uste nuen hodei beltzak zeudela ilargiaren parean. Zerbait bitxi sumatuko zen, hala ere, ilargiari begira geratu bainintzen eta ez da izaten hori nire eguneroko ohitura. Ilargipean bizitzea gustuko dut, hori bai, eta ez dut ukatuko ilargiak guregan eragina duenik. Goibel, kope- tilun nengoen ilargiari begira jarri nin- tzelarik, biziki kezkaturik, melankonia- tsu. Nire atzetik festaren doinua adi- tzen zen, eta hala ere, lasaitasunaren bila abiatu nintzen herriaren ingurue- tara. Ilargiaren modura ere nire argita- suna ia erabat estalirik zegoen une hartan. Berak kutsatuko zidan bere tristura edota nik adieraziko nion nire fidelta- suna. Batek daki nor nori ari zen. Horretan nengoela topatu ninduen lehenbiziko lagunak eta hartan hautsi zen nire zorigaitza. Laster hasi zen zeru-goia itxuraz hobetzen. Ni lagun gehiagoren artean nengoen. Gertu zeuden, gainera, inoiz baino atsegina- go. Adiskidantzak uxatu zituen nire kezka larriak, ilargiak belztasunaz askatzen zen bitartean. Zezen suzkoa- ren aitzineko korrikaldiak zeuden da- goenekoz, karrika nagusian. Nik min- tzatzeko ahalmena berreskuratua neukan, eta ilargi betea edertasunez ageri zen. Lurrak noizbehinka artean jartzen di- tuen trabak denbora motz batekoak dira zorionez eta ilargia egiizkiari esker ikusgarria zen berriz. Gure bidean ere harri kozkorrak badira batzuetan aurre- ra segitzeko oztopo direnak. Beharrik eguzki-indarra eskuetan dutela, bertan adiskideak daudela. Haiei heldu. Jausi egin eta harriak atzean utzirik, irriparra itzultzen da ezpainetara. X

Upload: others

Post on 25-May-2020

4 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Nafarkaria - Euskaltzaindia · 2012-06-25 · Nafarkaria OSTIRALA, IRAILAK GUREAUKERAK KONTZERTUAK Bera: Suhiltzailee parkean rocn k jaialdia izane dna bihar gauek, o 22:00etatik

Nafarkaria Mahatsaren

ordua • Irailarekin batera, mahats bilketaren garaia iritsi da Nafarroara, beste hainbat lekiitara bezala. Aurtengoa, dena den, ez

da ohiko mendema izanen, azken hilabeteetako euriak eragin handia izan

baitu gure herrialdeko mahatsondoetan. Euriaren ondorioz,

hain zuzen, gaixotasunek erruz jo dituzte Nafarroako mahastiak. Hori dela eta, erabat kaltetuta gelditu da bildu

beharreko mahatsaren zati bat. Aipatzekoa da, halaber, mahastizain

guztiak ez direla batera hasi zelaietako fruituak jasotzen. Iraileko lehen

egunetan gutxi ziren mahastietan lanean ari zirenak. Hala ere,

astelehenetik aurrera orokorra izango da, ziurrenik, mahats bilketa, azken egunetako eguraldi bero eta idorrari

esker. Pitillasko Paco Garde goiztiarra izan da, eta joan den asteartean hasi zen

mahatsa biltzen, koinatarekin eta kontratatutako hamar langilerekin

batera. Iaz baino mahats gehiago biltzea espero du, baina ziur da prezioak behera

eginen duela, eta ez dago batere kontent. •

E s u n k a r i a

Ostirala, 1997ko irailaren 19a

X

Hainbat lekutan hasi badira ere, astelehenetik aurrera orokortuko da mahats bilketa. ! Luis A 2 A N Z A

Zubiari barna B I N G E N A M A D O Z

Ilargia bezala Astearte gauean ilargi-eklipsearen le-kuko izan nintzen eta ez nintzen horre-taz ohartu. Uste nuen hodei beltzak zeudela ilargiaren parean. Zerbait bitxi sumatuko zen, hala ere, ilargiari begira geratu bainintzen eta ez da izaten hori nire eguneroko ohitura.

Ilargipean bizitzea gustuko dut, hori bai, eta ez dut ukatuko ilargiak guregan eragina duenik. Goibel, kope-tilun nengoen ilargiari begira jarri nin-tzelarik, biziki kezkaturik, melankonia-tsu. Nire atzetik festaren doinua adi-tzen zen, eta hala ere, lasaitasunaren bila abiatu nintzen herriaren ingurue-

tara. Ilargiaren modura ere nire argita-suna ia erabat estalirik zegoen une hartan.

Berak kutsatuko zidan bere tristura edota nik adieraziko nion nire fidelta-suna. Batek daki nor nori ari zen.

Horretan nengoela topatu ninduen lehenbiziko lagunak eta hartan hautsi zen nire zorigaitza. Laster hasi zen zeru-goia itxuraz hobetzen. Ni lagun gehiagoren artean nengoen. Gertu zeuden, gainera, inoiz baino atsegina-go. Adiskidantzak uxatu zituen nire kezka larriak, ilargiak belztasunaz askatzen zen bitartean. Zezen suzkoa-

ren aitzineko korrikaldiak zeuden da-goenekoz, karrika nagusian. Nik min-tzatzeko ahalmena berreskuratua neukan, eta ilargi betea edertasunez ageri zen.

Lurrak noizbehinka artean jartzen di-tuen trabak denbora motz batekoak dira zorionez eta ilargia egiizkiari esker ikusgarria zen berriz. Gure bidean ere harri kozkorrak badira batzuetan aurre-ra segitzeko oztopo direnak. Beharrik eguzki-indarra eskuetan dutela, bertan adiskideak daudela. Haiei heldu. Jausi egin eta harriak atzean utzirik, irriparra itzultzen da ezpainetara. X

Page 2: Nafarkaria - Euskaltzaindia · 2012-06-25 · Nafarkaria OSTIRALA, IRAILAK GUREAUKERAK KONTZERTUAK Bera: Suhiltzailee parkean rocn k jaialdia izane dna bihar gauek, o 22:00etatik

Nafarkaria OSTIRALA,

IRAILAK

GUREAUKERAK

KONTZERTUAK

Bera: Suhiltzaileen parkean rock jaialdia izanen da bihar, gaueko 22:00etatik aurrera. Talde hauek parte hartuko dute: Pi.L.T, Vo-mito eta Koma. Berako Gazte Asanbladak antolatu du eta sa-rrerak 500 pezeta balioko du.

Lizarra: Lizarraldea pilotalekuan Celtas Cortos taldeak joko du gaur, gaueko 22:00etan. Sarre-rak 2.000 pezeta balio du.

Iruñea: Yerbabuena taldearen jazz eta boleroak entzuteko au-kera izanen da bihar, San Jose plazan eguerdian.

ERAKUSKETAK

Buriata: Alejandro Zubiria Del-gadoren margo erakusketa inauguratuko dute asteartean, arratsaldeko 20:00etan. Hilaren 29ra bitartean egonen da ikus-gai, herriko Kultur eta Jaien Udal Patronatuaren eskutik.

Iruñea: Marianon Arsuagaren margoak Gotorlekuko Mistoen Pabilioian daude ikusgai, hilaren 26ra bitartean. Lanegunetan 18:00etatik 21:00ak arte dago zabalik erakusketa, eta jaiegune-tan 12:00etatik 14:00ak arte.

Barañain: Herriko Eskulan Taile-rreko lanak ikusgai dira Kultur Etxean, hiiaren 26ra bitartean. Asteartetik ostegunera dago za-balik, 19:00etatik 20:30ak arte.

Zizur Nagusia: Pilar Barrosoren oleoak zintzilik dira Kultur Etxean, hilaren 30era bitartean.

ANTZERKIA

Iruñea: Amadis de Gaula taldeak Tarta de manzana lana estreina-tuko du gaur Gaiarre antzokian, arratsaldeko 20:00etan.

Iruñea: Markeliñe taldeak Arma-gedon obra eskainiko du gaur, gaueko 21:00etatik aurrera, Burgoen plazan.

IKASTAROAK

Burlata: Nafarroako Euli Arran-tzaleen Elkarteak bi ikastaro antolatu ditu, urria eta martxoa bitartean egiteko. Lehenengoan partehartzaileek euli artifizialak egiten ikasteko aukera izanen dute. Asteartetan izanen da, arratsaldeko 20:00etan, elkar-tearen egoitzan. Bigarren ikas-taroa iniziatuentzat izanen da, eta izokinak harrapatzeko euliak egiten eta kanaberak montatzen ikasiko dute. Halaber, euli arran-tzari buruzko bideoak ikusteko aukera izanen dute. Bigarren ikastaro hori ostiraletan izanen da, arratsaldeko 20:00etan. Na-farroako Euli Arrantzaleen El-karteko helbidea hau da: Baton-doa kaleko 1 zenbakia, C etxa-bea, Burlata (14 80 54 telefonoa).

BESTELAKOAK

Bera: Bortzirietako Peru 97 espe-dizioko kideek diapjsitiba ema-naldia eginen dute gaur Kultur Etxean, arratsaldeko 20:30etan.

Pello Goñi

Patinak

Barañaingo lakuko patinatzaileek inbi-dia ematen didate. Betidanik izan bai-tut amets bota-patin horiek izatea, baina gaztetan erosten ez zizkidatela-koz eta gero patinatzeko urteak joan zitzaizkidalakoz, kontua da burdinezko

irristagailu zakar haietan gelditu nintzela. Orain gazte horiek ikusten ditut, irristaka, gurpilak bata bestearen atzetik lerro bakarrean dituzten patin dotore horiekin eta ezin dut in-bidia saihestu. Skate-pistan aritzen dira goiti eta beheiti, airean jauzi harrigarriak egiten di-tuztela, jirabira berriak elkarri erakusten, be-launetako eta ukondoko ikusgarriak jarrita, arrastaka eramaten dituzten galtza handixko horiekin. Handik pasatzen naizenean, haiei be-gira gelditzen naiz luzaz, ene gogoetei emana. Ez galdetu zergatik, baina gustatzen zait beren

itxura baldar hori, batere orijinala ez izan arren gaztetxoendako moda anitz bezala New Yorkek karriketatik ekarria baita azken finean. Lakuk patinatzaileek bizitza euren aitzinetik pasatzen ikusten dute edade horrek duen berezko lotsa gabekeriaz, goiti eta beheiti, irristaka eta irris taka alde batera eta bestera, zap, zap, zap. telebistako zapping ero batean bezalatsu. Aritz monotono hori bizitzaren metafora izan daiteke nonbait. Izan ere, horrela ibiltzen baikara mai mundu honetan, batera eta bestera, norabide gehiegi pentsatu gabe, egoerak eramanak, o netan irudizko patinak izango bagenitu bezala balantzaka askotan, gora eta behera, eguner gauza berdinak egiten eta esaten eta pentsa tzen, egunero bete gabeko promesa berbera errepikatzen... Barañaingo lakuko patinatza leei inbidia diet eta ez galdetu zergatik.

Barañaingo lakuan ez ezik, Nafarroako bazter askotan patinetan ibiltzeko afizio handia dago.

a s t e k o p e r t s o n a i a k

Iñaki Camino Lertxundi Ikertzailea

• Aezkoara joan zen 19 urterekin, 1982an. Orduz gero, aezkera ikertzen eman du kasik bizi erdia, eta asteartean 15 urte horiek eman duten fruitua liburu moduan karrikaratu du, Nafarroako Gobernuaren lagun-tzaz. Aezkoako euskararen azterketa dialektologikoa da lanaren izen-burua, eta Euskal Herriko Unibertsitatean cum laude kalifikazioa jaso zuen tesian dago oinarriturik. Caminoren esanetan, lanaren helburua oraintsu arte ezezaguna izan den aezkeraren inguruko ikuspegi berria ematea da, izan ere orain arteko usteekin hautsi nahi baitu. Ikerketaren ondorioz, aezkera goi-nafarrera da, eta ez behe-nafarrera, Luis Lucien Bonapartek joan den mendean esan zuen bezala.

Jose Maria Jimeno Jurio Historialaria

• Jose Maria Jimeno Jurio historialari nafarraren liburu berri bat ar-gitara eman du Pamielak: Ai airico de la tierra. Tipos de la tierra. Liburu horretan, 1973-1975 bitartean Jimeno Juriok argitaratutako berrehun-dik gora artikulu jaso ditu argitaletxe nafarrak. Iruñeko Udal Aurrezki Kutxak banaka argitaratutako artikuluak dira orain bilduta ageri dire-nak. Horietan, Nafarroan herriz herri egindako ibilaldien berri ematen du egileak, bai eta ibilaldi horietan ezagututako jendearen testigantzak ere. Herrietako ohitura, bizimodu eta ofizio zaharren berri jaso zuen Jimeno Juriok artikulu horietan, herri horietako adinduen ahotik.

a h a z t u g a b e !

MENDIKO ASTEA

Iruñea: Elkarteko mendi taldea-ren 40. urteurrena ospatzeko, Mendiko Astea antolatu du Anaitasunak. Datorren astele-henean hasi eta igandean amai-tuko da. Astelehenean, Argaz-kiak eta mendiko gaiak erakus-keta zabalduko dute, arratsalde-ko 19:00etan; eta 20:00etan Anaitasuna goieran izeneko proiekzioa eskainiko dute talde-ko beteranoek. Biharamunean, mendia eta ekologiari buruzko mahai-ingurua eginen dute; eta asteazkenean, berriz, Hamar urte Pirinioetako ibilaldian proiekzioa ikusi ahal izanen da. Belen Eguzkizak eta Poto Gorrotxategik zuzenduko dute. Pirinioei buruz-ko pelikula ikusi ahal izanen da ostegunean ere, Horizons parta-ges, la Grande Traversee des Pyrenees izenekoa, hain zuzen ere. Louis Audobert izanen da egun horretan Anaitasuna elkar-tean. Ostiralean Josema Casimi-ro eta Mari Abrego hurbilduko dira elkartera. Mendi irteerek ere eginen dituzte Mendiko Astean: larunbatean Okolin mendatera, eta igandean Artxueta mendate-ra. Eguerdian meza eginen dute Aralarko San Migelen. Lekunbe-rrin bazkaria eginen dute gero.

a d i !

Euskalerria Irratia FM 91,4

Egunero astelehenetik ostira-lera, Zokobetailu goizeko lO.OOetatik 12.00etara.

Xorroxin Irratia FM 107,5

Egunero 20.00etat ik 22.00eta-ra Karakola segi hola gazteen-dako saioa.

Aralar Irratia FM 106,2

Astean zehar 13.30etatik 14.00etara, ber tako bizilagun eta per tsonaia ospetsuei elka-rrizketak.

Irati Irratia FMko 107.7n eta 103.8n

Ostiralero Txirñsti-Mirñsti hau -rrentzako saioa 12.30etan.

1 9

Page 3: Nafarkaria - Euskaltzaindia · 2012-06-25 · Nafarkaria OSTIRALA, IRAILAK GUREAUKERAK KONTZERTUAK Bera: Suhiltzailee parkean rocn k jaialdia izane dna bihar gauek, o 22:00etatik

Nafarkaria OSTIRALA,

IRAILAK

Bera

Hirugarren Dantzari Ttiki Eguna Bestalde, helduen euskalduntzeko kanpaina bana hasi dute IKAk eta Erausianek

irugarren urtez ja-rraian, Berako Dantzari

Ttiki Eguna ospatuko da igandean. Gure Txokoa elkarteko dantza taldeak antolatuta, sei talde ariko dira egun osoan Berako kale-etan. Goizean ongi etorria eginen zaie Iamoteneako ata-rian talde guztiei, eta, ondo-ren, herriko auzo guztietara banatuko dira.

JonAbril / Bera

EUSKAL HERRIKO bazter guztie-tatik helduko dira dantzariak Be-rara. Lapurditik Sarako dantza-riak izanen dira, Gipuzkoatik Be-hobia eta Mendarokoak, Bizkai-tik Gernikakoak, Laudiotik eto-rriko dira Arabako ordezkariak, eta herritarrak izanen dira nafar bakarrak. Egokituko zaizkien au-zoetan aritu ondotik, eta auzo ho-rietan hamaiketakoa hartu oste-an, Altzateko kalera bilduko dira guztiak. Eguerdiko ordubata in-g u r u a n agur ra eta a u r r e s k u a dantzatuko dute sei taldeek Al-tzate kale osoan barrena.

Dantzari ttikiak Berako dan-tzarien etxeetara bilduko dira bazkaltzera, eta haien arduradu-nek eta musikariek Gure Txokoa elkartean bazkalduko dute. On-dotik, arratsaldeko 17:00etan, Iamotenean elkartuko dira berriz dantzari guztiak, Eztegara pilota-lekuraino kalejiran joateko, eta han dantza emanaldia eskaintze-ko. Talde guztiek euren dantzak egin ondotik, ekitaldia berendua-rekin bukatuko da.

Euskararen aideko kanpainak • Gure Txokoa elkar-tea ez da Beran eta Bortzirietan lanean ari den bakarra, udako

Gure Txokoa dantza taldearentzat egun berezia izango da igandea. J o s u GOIA

hilabeteak pasatuta beste hain-bat talde ere abian jarri da. Bor-tzirietako IKAk, adibidez, urrian hasiko den ikasturterako matri-kulazio kanpaina hasi du. Nahi dugu hitz etajolas le lopean, antzina bezala, urra ts guztiak eta EGArako p r e s t a k u n t z a eskainiko du euskaltegiak. Ikas-leek aukeratu ahal izanen dituz-te ordutegiak, eta eskolak Aran-tzan, Igantzin, Etxalarren, Beran eta Lesakan emanen dira, betie-re, taldeak osatuz gero. IKAko euska l teg ian —Bortzirietako bakarra— klaseak goizean, eguerd ian , a r r a t s a l d e a n eta

arratsean ematen dira. Halaber, EGA azterketa p r e s t a tu nah i du tenek a s t e a n zehar nah iz larunbatetan lau ordutako ikas-taroa eskaintzen du euskalte-giak.

IKArekin batera, Erausianek ere kanpaina hasi du Bortzirieta-ko gazteak euskaltegietan m.atri-kulatzeko. Euskaraz ez dakitenei edo alfabetatu gabeak direnei ezkontza gonbidapen bat bidali diete E r a u s i a n Bortzir ie tako Gazteen Euskara Taldekoek, «zu eta euskararen arteko ezkontza-ra gonbidatuz». Ezkondu zaitez euskararekin kanpa ina bortz

herrietan hedatu dute, eta hau izanen da Erausianek Bortziriak osorako antolatu duen lehenbizi-ko kanpaina.

Matrikulatzeko epea urriaren 3ra arte dago zabalik, eta Berako zein Lesakako egoitzetan egin daiteke; Lesakan, Matxinbeltze-neako lehen s o l a i r u a n egun osoan egin daiteke matrikula, edo telefonoz, 63 77 96 zenbaki-ra deituz. Beran, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara herriko etxeko lehenbiziko pisuan duten bulegoan, edo 63 11 05 telefono-ra deituz egin daiteke, ordutegi berean. X

Orbaitzeta

Aezkoako Eguna ospatzen ari dira bailarako biztanleak joan den asteazkenaz geroztik

Igandekoak izanen dira ekitaldi nagusiak, eta, besteak beste, herri bazkaria eginen dute urtero legez

Erredakzioa / Iruñea

AEZKOAKO EGUNA ospatzen ari dira bai larako biztanleak joan den asteazkenaz geroztik. Aur-tengoa, gainera, ekitaldi berezia da, 20. urteurrena betetzen baitu jaiegun honek. Aurtengo egita-rauar i Aitzpea Azkorbebeitiak eman zion hasiera Joseba Sarrio-nandiari buruzko hitzaldiarekin, asteazkenean; eta atzo, berriz, Aezkoako mugei buruzkoa eskai-ni zuen Aitzpea Leizaolak.

Gaur bertso afaria eginen dute Orbaitzetako Olako Urkulu ta-b e r n a n , gaueko 22 :00e tan . Bihar, berr iz , a r r a t s a ldeko 18:30ean hasiko dira ekitaldiak.

Ordu horretan, hain zuzen, pilota part iduak izanen dira. Aezkoa-rrak inguruko beste herritarren aurka ariko dira. Ondoren Goa taldeak kontzertua eskainiko du, gauerditik aurrera; eta goizalde-ko 01:00etan, dantzaldia izanen da Trikimailu taldearekin.

Aezkoako Eguneko ekitaldiak asteazkenean hasi baziren ere, igandekoa izanen da jaiegunik beteena, egun osoan izanen baita zer ikusi eta zer egin. Goizeko 10:00etan, hasteko, dianakjoko dituzte Aurizberriko txistulari eta gaiteroek. Ordu erdi geroago Ira-tiko eta Pirinioetako gazta lehia-keta hasiko da; eta 11:00etan, berriz, meza eginen dute. Bailara-

ko abesbatzak parte hartuko du. Meza bukatuta, 11:30ean, ka-

lejira eginen dute Orbaitzetan bil-dutako guztiek, Urtzi taldearen laguntzaz. Ondoren, eguerdian, abesbatzak emanaldia eskainiko du, eta eguerdiko 13:00ak aldera, Orbaitzetako zanpantzar gazteak aterako dira kalera. Ordu berean, gainera, herri kirolen saioa egi-nen dute. Agoitz eta Aezkoako ki-rolariak izanen dira lehian. Goi-zean, halaber, bailarako, inguru-ko herrietako eta Euskal Herri osoko artisauen lana ikusi ahal izanen da herrian. Horrekin bate-ra, Orbaitzetari buruzko erakus-keta etnografikoa antolatu dute Aezkoako biztanleek.

Urtero legez, herri bazkaria ere izanen da aur tengo Aezkoako E g u n e a n , a r r a t s a l d e k o 14:30ean. Bazkalostean gazta lehiaketako sariak banatuko di-tuzte, eta, gainera, Aezkoako are-txi bat zozketatuko dute. Auriz-berriko txarangak, Orbaitzetako trikitilariek eta Urtzi taldeak alai-tuko dute giroa. Arratsaldeko 17:30ean, bestalde, haurrentza-ko an tze rk ia izanen da, e ta 18:30ean Oberena dantza talde-ak bere ikuskizuna aurkeztuko du. Azkenik, a r r a t s a l d e k o 19:30eatik aurrera, Izotz taldea-rekin dantzaldia izanen da, eta horrela emango zaio amaiera Aez-koako Egunari. X

Aranguren

Asteburuan bestak: kantu eta dantzak izanen dira nagusi

• Larunbatean

karrikadantza luzea

Enrike Etxarte / Iruñea

IRAUNGI hurren dagoen uda hau aitzinekoen ildoari jarrai-ki zaio, hots, herriko festetan gero eta jende gutxiago mugi-tzen da. Gauza j a k i n a zen igandeetan, ilunabarretik goi-ti, plazak hus tu egiten zirela duela zenbait urtetik honat. Garai batean, nekazaritzari lotutako gizartean igandea zen festa egun nagusia, baina bizimolde horrek aspaldi utzi dio tokia bertze bati. Iduri du, gainera, uda partean jaietan herriz herri ibiltzeko ohitura izan duen azken belaunaldiari indarrak agortzen hasi zaiz-kiola eta ez dute segidarik.

Joera hori herrialdeko toki guzt ie tan ger ta tzen ari da, baita Aranguren bezalako he-rri txiki batean ere. Dena den, giroari eusteko aldaketaren bat sartu egitarauan eta kitto. Aranguren herrixka da, Iruñe ondoan dagoena, ez da jende aunitz bizi eta etxekoendako fes tak izaten dira . Egunik onena ortziralekoa izaten da eta gero larunbata, igandean akabo, festak akitzen baitira. Herriko jendea indarrez ibiliz gero, aski da alimaleko giroa sortzeko eta herriko zoko-mo-ko guztiak alaitzeko. Festak gaur eguerdiko 12etan hasiko dira txupinazoaren bidez, eta gero zola muxinduxea duen e l izdorrera igo eta ezkilak ederki harrotuko dituzte. Di-lin-dalan hotsa oraindik ere belarri zuloetan sartuta dago-ela, herri bazkariari hasmenta emanen zaio. Hogeita hamar lagun baino gehiago ez, baina indarrak bete-betean direnez, kantuen oihartzuna Iruñerai-no iristen da, akordeoilarien soinuekin batera. Afaria ere ez da faltako, ezta sorgin afaria ere goizeko 5etan. Azken kan-tuak argiak gaua urratzeare-kin batera isilduko dira.

Larunbatean ere egun poli-ta izaten da, txintxurrek nola-halako nekea sumatzen badu-te ere. Etxez etxeko karrika-dantza egiten da, akordeoila-riek lagunduta. Bertze zenbait lekutan Eguberrietan edota i h a u t e r i e t a n egi ten dena , Arangurenen ja ie tan izaten da. Etxe bakoitzean puskak eta edariak mahai gainean pa-ratu, sabela alegeratu, pare bat kantu eta aitzinera, hu-rrengo etxearen bila. Luzexka izaten da, zazpi-zortzi ordu irauten duen bidajea baita.

Azkenik igandea ailegatuko zaie. Batzuk ez dira gauza iza-neir mihia mugi tzeko ere. Ikusmena ariko da lanean, be-taza lak j a i s t e n ez bad i ra , behintzat: dantzariak, mus txapelketa, soka-tira, gehie-nez ere hondarreko mejikana dantzatu eta fini, biharamun goizean lan eguna delakoz. X

1 9

Page 4: Nafarkaria - Euskaltzaindia · 2012-06-25 · Nafarkaria OSTIRALA, IRAILAK GUREAUKERAK KONTZERTUAK Bera: Suhiltzailee parkean rocn k jaialdia izane dna bihar gauek, o 22:00etatik

Nafarkaria OSTIRALA,

IRAILAK

Mahats bilketa Nafarroako zelaietan

Bilketa garaia Zenbait lekutan mahatsa biltzen hasi badira erer astelehenean orokortuko da mendema, ziurrenik

railak, urtero legez, mahats bilketaren

garaia ekarri du Nafarroako mahastietara. Azken hilabe-teetako eguraldi txarrak, dena den, ezberdin egin du aurtengo mendema, eta mahastizain guztiak ez dira batera hasi landetako frui-tuak biltzen. Zenbait lekutan lanean hasi badira ere, aste-lehenetik aurrera orokortuko da bilketa Nafarroan, ziurre-nik. Mahatsaren ordua da.

Edurne Elizondo / Pitillas

NEKAZARIAK hasi dira, poliki-poliki, beren zelaietako mahatsa biltzen, urtero legez irailak men-dema ekarri baitu Nafarroara. Aurtengo bilketa, dena den, irre-gularra izanen da, azken hilabe-teetako eguraldi txarraren ondo-rioz maha'sti batzuetan bestetan ba ino lehenago he ldu ba i ta mahatsa. Baina hori ez da euriak aurtengo mahats bilketan eragin duen ondorio bakarra: izurriteek ere erruz jo dituzte Nafarroako m a h a t s o n d o a k . Nafa r roako

• Mahas t i za in tza eta Enologia Estazioko (EVENA) lehen datuen arabera, hain zuzen, aurten bil-tzea espero duten mahatsaren % 5 edo 10 kaltetuta egon daiteke.

Eta, aurreikuspenek diotenez, 105 milioi kilo mahats bilduko da Nafarroako aurtengo bilketan; horietako 81 inguru Nafarroa Jatorri Izenenean sartuta dagoen e remuan , eta gainontzekoak, Errioxa J a t o r r i Izendekoan. degoenean. Teknikoek «ontzat» eman dute aurtengo mendema, nahiz eta iazkoan b i ldu tako mahats kopurua % 15 handiagoa izan. Iaz, hain zuzen, 124 milioi kilo bildu zi tuzten, eta denek «historikotzat» jo zuten emaitza hori . M a h a t s a r e n ka l i t a t ea r i dagokionez, aurtego uztaren kali-fikazioa berau e laboratu ar te jakingo ez bada ere, «ez da ezin hobea izanen», Santi Bujanda Nafarroako Nekazari eta Abel-tzainen Batasuneko teknikoak aipatu digunez.

Abuz tuaren b u k a e r a k o eta gaur egungo egoera, dena den, ez da erabat berdina, eta azken egu-netako eguraldi eguzkitsu eta idor rak l agundu du au r r e t i k euriak egindako kaltea arintzen. Horregatik, hasieran espero zena baino hobea izanen da, seguras-ki, mendema. Mahasti guztien egoera, gainera, ez da berdina, eta ba tzue tan bes te tan baino larriagoa izan da eguraldiak egin-dako kaltea. Pitillasko Paco Gar-de mahastizainak, adibidez, bil-tzea espero zuen mahatsaren % 15 galduko du, ziurrenik, izurri-teen ondorioz, Mildiu eta Brotytis izeneko e r i t a s u n e n a u r k a k o borroka galdu baitu. «Batzuek

40.000 kilo mahats biltzea espero du Paco

Garde mahastizainak.

Luis A Z A N Z A

zortzi edo h a m a r t r a t a m e n d u eman dituzte eta izurriteari ihes egitea lortu dute, baina nik ez dut lortu, ez dut azertatu», azaltzen zuen, burumakur. .

Paco Garde as tea r tean has i zen mahatsa biltzen, kontratatu-tako hamar langile eta Luis Alva-rez koinatarekin batera. Goizeko zortzietan hasi ziren lanean, eta lanean jarraitzen zuten arratsal-deko ordu bata inguruan, haien-gana hurbi ldu ginenean. Paco Gardek bi mahasti ditu, basoko deitzen den motakoak — denetara sei hektarea eta erdi— Pitillas herr i inguruan , eta hor ie tako bateko maha t sondoen a r t ean m a k u r t u t a a u r k i t u gen i tuen denak, Luis Alvarez izan ezik. Langileek betetako pertzak trak-torearen erremolkean hustutzen ari zen. Lepo bete z u t e n e a n , semeak eraman zuen Pitillasko kooperatibara. «8.000 kilo inguru izanen ditugu hor», esan zigun Luis Alvarezek semeak traktorea eraman aurretik. «33 erregunarri ditugu. Hamaika moztu ditugu ja, eta bi bildu», gaineratu zuen.

Paco Garderen mahastietan, hain zuzen, egun gutxirako lana izanen dute kontratatutako lagu-nek. «Lau edo bost, gehienez ere», esan zuen Daniel Garciak, langile horietako batek. Langabezian dago eta mahats bilketak denbo-ra batez, behintzat, aurrera egite-ko aukera eskaintzen dio urtero. «Baina ez gehiegirako», e san zuen, kezkatuta, Zarrakazteluko gazteak. Baina langileak ez dira kexu agertzen diren bakarrak, nagus i a bera ere b u r u m a k u r agertu baitzitzaigun: «Tenprani-llo motako mahatsa baino ezin

MAHASTIAK NAFARROAN • Guztira: 18.249 hektarea (ematen dutenak eta ez dutenak barne)

'NAFARROA' JATORRI IZENEKOAK

13.505 hektarea

'ERRIOXA' JATORRl IZENEKOAK

4.744 hektarea

Tonpranillo %24,9 - i

( 3 . 3 6 3 h a l

Cabernet Sauvignon %8,34 1 , 1 2 5 h a )

Garnatxa /JJB %48,04 — « H ( 6 . 4 8 8 h a ) • •

). APEZTEGIA

Tenpranillo %51,4

12 .438 h a )

Cabernet Sauvignon

%0,87 (91 h a )

Garnatxa %22,72 -( 1 . 9 7 8 h a )

Viura % 11,96

( 5 6 7 h a )

Besteak %13,5 ( 6 1 9 h a )

Viura %7,89

( 1 . 0 6 6 h a )

Besteak - % 10,83

( 1 . 4 6 2 h a )

1 9

Page 5: Nafarkaria - Euskaltzaindia · 2012-06-25 · Nafarkaria OSTIRALA, IRAILAK GUREAUKERAK KONTZERTUAK Bera: Suhiltzailee parkean rocn k jaialdia izane dna bihar gauek, o 22:00etatik

Nafarkaria OSTIRALA,

IRAILAK

Mahats bilketa Nafarroako zelaietan

Paco Garde: «Hemen kalitatea guk dugu,

basoko mahastiak ditugunok; desagertzen denean, akabo kalitatea»

dugu bildu orain, hori baino ez baitigute eskatu. Goizeko zortzie-tan etorri gara, bazkaltzera joa-nen gara orain, eta arratsaldera-ko dena bilduta izanen dugu, eta denak etxera».

Aurten prezioak behera • P a c o Gardek bizitza osoa d a r a m a familiako mahast iak zaintzen. Gurasoengandik jaso zituen, bai-na oraindik ez daki bere ondo-rengoek gauza bera eginen duten. Bitartean, mahatsondoei eskaintzen die bere arreta eta lan guztia, Paco Gardek argi azaltzen duenez «ongi zaindu behar baiti-ra. Cintruenigoko lagun batek esaten zuen bezala, hogei aldiz igaro beha r da m a h a t s o n d o bakoitzaren ondotik».

Garai batean garnatza motako mahatsa baino ez zuen Gardek mahastietan. Gaur egun, berriz, garnatza, tenpranillo eta viura.

. Mahats barietateen kontuarekin, dena den, ez dago batere kontent Pitillasko nekazaria, ezta maha-tsaren prezioarekin eta kalitatea-rekin ere. Prezioari dagokionez, aurten behera eginen duela ziur da, «inork ez baitu mahatsa erosi nah i . Iaz 35 .000 kilo bi ldu nituen, eta aurten 40.000 biltzea espero dut, baina ziur naiz aur-tengo bilketarekin iazkoarekin baino diru gutxiago irabaziko dudala», aipatzen du.

Mahatsaren kalitateari buruz-ere badu zer esanik Paco Gardek, haren ustez kalitateari baino pro-dukzioari ematen baitzaio gaur egun lehentasuna: «Hemen, kali-tatea guk dugu, basoko mahas-tiak ditugunok, hori baita onena. Basoko mahastiak 500-600 kilo mahats produzitzen ditu erregu-nar r i bakoitzeko; pa r rakoak , berr iz , 2 .000 kilo. Pa r rakoa , beraz, inoiz ez da basokoa bezain ona izanen. Basoko mahastiak desager tzen d i renean , akabo kalitatea, txar-txarra izanen da».

Basoko mahastiak parrakoak baino ugariagoak dira gaur egun Nafarroan, baina, Paco Garderen ustez, produkzioari lehentasuna ematen jarraituz gero kopuruak gora egin dezake. «Basoko maha-tsondoak kendu dituzte, maha-tsondo onak kendu dituzte barie-tate txarrak jartzeko. 2.000 kilo produzitzen dute erregunarri ba-koitzeko, baina zer eginen dugu mahats kilo horiekin guztiekin gero ezin bada saldu?», galdetzen du Pitillasko mahastizainak.

Bes te lako iritzia du San t i Bujanda UAGNko teknikariak, haren ustez gaur egun zorrotza-goak baitira upelategietako jabe-ak: «Ardoa egiteko prezesua gero eta gehiago za in tzen da, eta gehiago eskatzen diete mahasti-zainei».

«Gogorra da, baina merezi du» • Luis Alvarez orain dela 47 urte ailegatu zen Pitillasera, Traibue-

Asteartean, goizeko zortzietan hasi ziren mahatsa biltzen Paco Garderen langileak. L u i s AZANZA

Lan gogorra da mahatsa biltzea, basoko mahastietan eskuz egin behar baita lan guztia. L u i s AZANZA

nas ondoko herritik. Paco Garde-ren a r r eba rek in ezkondu eta harekin hasi zen lanean, mahas-tiak zaintzen. «Pacok mahastiak zituen, eta nik traktoreak; beraz, elkarrekin hasi ginen lanean», dio. Ordura arte, gaztetan baino ez zen ibili mahatsondoen artean Luis Alvarez, baina ez lanean, «mahatsa ja ten baizik». Orain, koinataren mahastiak zaindu ez ezik, bereak ere baditu. Parrako hamar erregunarriko mahastia dauka herrian.

Alvarezen iduriko, dena den, basoko mahastiak dira onenak,

LuisAlvarez: «Ziur naiz prezioak behera eginen duela: mahats asko dago

eta ezin da saldu»

«Lehen Pitillasen herri osoak egiten zuen lan mahastietan, baina gaur egun gutxi gelditzen gara»

«eta ni, basoko mahastiei esker bizi izan nahiz urte hauetan guz-tietan». 47 urtetan, noski, garai onak eta txarrak ezagutu ditu Traibuenaskoak, baina onak ditu batez ere gogoan. Txarren artean, orain dela bi urtekoa aipatu digu Alvarezek, m a h a s t i a izoztu zi tzaionekoa. «Eta zer eginen dugu? gerrikoa estutu eta aurre-ra».

Paco Garderi bezala, kezka sortu dio Luis Alvarezi ere pre-zioaren beherakadak. «Ziur naiz prezioak behera eginen duela, maha ts asko baitago eta ezin

baita saldu. Guri, lehen, Bartze-lonatik etortzen zitzaigun Segura Viudas uzta egin aurretik eroste-ra. Kal i ta tea b i la tzen zu ten . Baina, orain, barietateen kon-tuarekin...», azaltzen du nekaza-riak.

Pitillasko herr i tar rak , dena den, aspalditik bizi dira herri i nguruan ja r r i t ako mahas t ie i esker. Edo bizi ziren, hobeki esanda. «Lehen, herri guztiak egiten zuen lan mahas t i e t an , gaur egun, berriz, gutxi gelditzen gara. Eta gazteak hamar ere ez dira».

Pi t i l lasko eta Nafar roako osoko m a h a s t i e k , dena den, urtero ematen diote lana langa-bezian diren bertako eta kanpo-ko jende askori. Paco Gardek, esan bezala, hamar gazte kon-tratatu ditu, bederatzi gizon eta emakume bat. Mari Carmen du izena andreak, eta ez da mahats bilketan lan egiten duen lehen u r t ea . «Lan gogorra da, ordu asko ematen dugulako, eta den-

bora guztian makurtuta, baina merezi du, ongi ordaindua dago gainera», adierazi digu Mari Car-menek.

Aurten Garderekin lanean ari diren gazte gehienak Zarrakazte-lukoak dira, familia berekoak gehienak. Javier Jimenez da gaz-teena. Hamahiru urte ditu, eta pozik ari da lanean. «Oso osa-s u n t s u a da», e r r a n zigun, mahastiko nagusia ondoan zue-lako, agian.

Paco Garderen mahatsa bildu ondoren, beste norabait joanen dira Javier eta gainontzeko lagu-nak lan bila, bilketa garaia aha-lik eta hobekien aprobetxatzeko asmoz. X

Makinaz eta eskuz

NAFARROAKO mahasti gehienetan eskuz egiten da bilketa gaur egun. Basoko izeneko mahastiak dira, eta nahitaez bildu behar dira es-kuz. Baina ez dira basokoak Nafarroan dauden mahasti bakarrak, gutxiengoa badira ere badira parrakoak ere. Besteak baino altuagoak dira, eta mahatsondo ilaren artean tarte zabalagoa uzten da, ma-kinak sartu ahal izateko. Pa-rrako mahastiak, hain zuzen, makinaz biltzen dira.

EVENAko datuen arabera, Nafarroako mahastien % 40 makinaz biltzen da, parrako mahatsondoak direlako. Me-kanizazio prozesua pixkana-ka gertatu da azken hamar urteetan, eta gaur egun, EVE-

.NAren arabera, mahatsa bil-tzeko hamasei makina daude Nafarroan. Horrek ez du erran nahi, hala ere, gehiago erabiltzen ez direnik, hainbat mahastizainek kanpotik ekar-tzen baitituzte makinak Nafa-rroara, beste elkarte autono-moetatik, bai eta Frantziatik ere. Denetara, 30ekoa izan daiteke gure herrialdean era-biltzen diren makinen kopu-rua. EVENAk azpimarratzen duenez, halaber, Nafarroako mahastizaintza puntakoa da mahastien mekanizazioari dagokionez.

Makinei esker, noski, den-bora asko aurrezten dute ma-hastizainek bilketan. Egune-an, hain zuzen ere, bosteta zazpi hektarea bitarteko ere- . muko mahatsa bil dezakete. Eskuz, berriz, hektarea ba-koitzeko sei-zortzi lagun ingu-ru behar dira. Makinek, hala-ber, ordu eta erdian egiten dute hektarea bat.

Diruari dagokionez, zortzi eta hemeretzi milioi pezeta bi-tartekoa izan daiteke maha-tsa biltzeko makina baten prezioa. Traktore batek bul-tzatzen duen makina mahats-biltzailea da merkeena, eta autoeragilea, berriz, garestie-na. Badira.^noski, makinak bilketa garaian alokatzen di-tuztenak. 40.000 pezeta ingu-ru kostatzen da alokairua, az-ken urteetako datuen arabe-ra. Aurten ere prezio horri eu-tsiko diotela dirudi.

1 9

Page 6: Nafarkaria - Euskaltzaindia · 2012-06-25 · Nafarkaria OSTIRALA, IRAILAK GUREAUKERAK KONTZERTUAK Bera: Suhiltzailee parkean rocn k jaialdia izane dna bihar gauek, o 22:00etatik

Nafarkaria OSTIRALA,

IRAILAK

Xanti Begiristain

Beste bat arte! • Goiburuak dioen bezalaxe, irakurle so-

fritua, gaur agur txiki ba t emateko beha-

r rean nago.

Izan ere, seguru asko jak inaren gainean

egonen zara heldu den ostiraletik aur re ra

Nafarkaria honek izan behar dituela hain-

ba t a ldaketa diseinuan, idazleen aldetik

eta beste zenbait gauzatan . Beraz, heldu

den astetik aurrera , txoko hone tan ber tan

aurki tuko duzu beste s inadura ren bat ,

edo beste marrazki / argazkiren bat , edota

beste zerbait.

Ez du t zalantzarik egiten nire atzetik

datorrena askoz hobeagoa izanen dela,

gehiago informatuko zaituela eta mila al-

diz ere hobekiago pasaraziko dizula.

Mundu hone tan denak, edo bai behin-

tzat gehienak, dauka bere bukaera , eta

nire txandar i oraintxe iritsi zaio bere

amaiera, hemen, Nafarkarian.

Dagoeneko, us te du t ar i tu naizela bi

ur te eta bi hilabetez gutxi gora-behera,

Patziku Perurenak beteko du aurrerantzean orain arte Xanti Begiristainek horren xuxen bete duen lekua. JOXE L A C A L L E

ia-ia batere atsedenik gabe: izan ere,

1995eko uztailean has i bainintzen, eta

astero-astero bete behar izan dut nire

konpromezua nola edo hala. Gaizki ez ba-

dut gogoratzen, u k a n d i tudan opor baka-

rrak Sanferminetako as teak izan dira,

hortaz hogeita sei hi labetetan bi aste baino

ez.

Gaur arte ez du t kontur ik atera, ba ina

orain pixka batez pentsa tzen jarriz gero,

kontura tzen naiz izan daitezkeela e h u n

eta bosten ba t ar t ikulu idatzi d i tudanak.

Ez da makala e? Horrek ez du esan nah i

onak direla, baina. . .

Egia esan, ai tortu beha r ra du t inoiz ez

duda la hainbeste idatzi, horren ja r ra ian

eta horrenbesteko i raupenarekin.

Dena esaten hasiz gero, adierazi behar -

ko n u k e lan gogortxoa izan dela, batez ere

gaiak aukeratzeko u n e a n eta gero, ba i ta

ideiak moldatzerakoan ere.

Hala eta guztiz ere, eta era berean, e san

behar ra dauka t oso esperientzia polita

izan dela niretzat, ez zaidala ba t ere d a m u

egin izana, eta alderantziz harrosfco s a m a r

nago b u r u t u izanaz. Erakargarr ia izan da.

Dena den, irakurle, zure mer i tua ere ez

da h u t s a r e n hurrengoa izan, ni horren-

beste denbora tan j a s a n izanagatik.

Hemendik aprobetxatu nah i du t ema-

teko neure eskerrik zintzoena EGUNKARIA

eta Nafarkariako profesionalei eskaini di-

da ten aukera apar t honengatik.

Halaber, hemendik bertat ik bidaltzen

dizkiet mila goraintzi eta esker on irakurle

guztiei, bereziki nire berri izan du ten pre-

soei, hala nola Fermin Sanchez, Mikel

Zumarraga, Patxi Artze eta abar eta abar

(barkatu a ipatu ez zaituztedanak).

Berebat, eta oso bereziki gogoratu n a h i

du t gaur Bixente Hernandorena zena.

Pertsona txikia gorputzez ba ina itzal han -

dikoa izatez, eta irakurle fidela.

Dena den, irakurle es t imatua, nahiz e ta

Nafarkariako orrialdeetatik desager tuko

naizen, jakin behar duzu momentuz be-

hinik behin ez dudala asmorik erretira-

tzeko, eta gauzak horrela, erraza izanen

da noizean behin nire berri izatea egunka-

ri hone tan ber tan, bes teren ba tean , aldiz-

kari ba tean edo bestean, edota beste non-

bait.

Horrexegatik guztiarengatik ba, esa ten

dizuet guztiei beste ba t arte, laster arte!

Bitartean bizi lasai, ongi eta zoriontsu!

Beti arte! •

Joxemiel Bidador

Eusk arara irauliriko

Philoteen berri • I, Gure mendebaldeko kultura goseti eta zapaltzaile honetan gehien argitaratu izan den liburutako bat Philotea dugu batereko dudamudarik gabe. San Franzisko Saleskoa 1567.eko abuztuaren 21ean sortu zen izena eman zion Savoiako herrian. Pariseko jo-sulagundiaren ikastetxean ikasi ostean, Paduako unibertsitatean zuzebideaniko doktoregoa eskuratu zuen 1592.ean, jarraian apaiz bizitzari erabat atxekitzeko. 1593.ean apaiztu ondoren, Saboiako kalbindarren artean saiatu zen horiek Eliza Katolikora erakartzen. Ez zuen denbora luze iragan behar Genevako apezpikutegitza berari eskeini ziezaioten, eta zeregin hartan 22 urte eman ostean, Lyonen zendu zen 1622.eko abenduaren 28an. 1661.ean beatifi-katu eta 1665.ean kanonizatu egin zuen Alejandro VII. aita san-tuak, eta 1877.ean Elizaren Dotore izendatu egin.zuen Pio IX.ak. Philotearena dugu bere.lanik ezagunena doike, hamaika hizkun-tzetara itzulia izan dena. Lehendabiziko edizioa, Introduction a la viedevote parFraniois de Sales, Lyongo Pierre Rigaudenean ageri zen 1609.ean. Euskal Herrian 55 urte soilik iguriki behar izan zen euskarazko lehendabiziko edizioa karrikaraturik ikusi ahal iza-teko, Silvain Pouvreauk egin zuena alegia: Philotea edo San Frances de Sales Genevaco ipizpicuaren Philotea eta Chapeletaren Andre Dana Mariaren ohoretan devocionerequin erraiteco antcea, Silvain Pouvreau apeiac emana, Parisen, chez Claude Audinet, 1664. Bertan Saleskoarena 1661.ean beatiflkatu Alejandro VII. aita santuari eskeintza eder bat jasotzen da, latin ezin hobez ondua, hortxe, Pouvreauk Euskal Herriaz zuen juzku on ona agerian utzi zigularik. Bestalde, lan honen baimen emaileak Baionako apezpikuaren idazkaria zen Sainte-Marie aita eta Frai Domingo Bidegarai genituen, azken hau frantxikotar baxenafar-tarra eta euskal lanen egilea, Nafarroako parlamentuak argita-ratzeko dirulaguntza ez emateagatik agertu gabe geratu ziren lanen egilea alegia.

II. Philotea-ren bigarren euskaratzailea Joannes Haraneder lapurtarra dugu 1669. urte inguruan Donibane Lohitzunen sortua eta hantxe ere apez egondakoa. Philotea edo devocioneraco bide erakusiaillea San Frances Salescoac Genevaco aphespicu eta princeac visitacioneco ordenarenjundatiailieac eguina, Okzitania-ko Tolosan agertu zen, Joannes-Franses Roberten etxean, 1749.ean. Geroantzean ere bigarren edizio bat azalduko zen Baionako Lamaign£re baitan 1853.ean. Haranederrek bazekien jakin, berak baino lehenago beste norbaitek ber lana egina zuela: «Egia da bada, Diozesa huntako Jaun Apezpiku zen batekin Pa-riseko partetarik Baionarat etorri izan zen apez batek, eskaldunei zerbitzu errendatu nahiz, eskara ahal zakien bezala ikasirik, li-buru hau eta bertze zenbait ere eskararat itzuli zituela eta Parisen inprima arazi». Alabaina ezagi!n da Haranederrek ez zuela gehixegi maite Pouvreau, ez berauk egin lana, eta bere aldaeraren hitzau-rrean zatarki bazioskun: «Lehen itiulia izan da escuarara, ordean escualduna ez cen itiultiaile batec eguin ohi ceiaquen escuara gaits eta arranyu gabeco batera».

III. Saleskoak ondu idazkiaren lehenbiziko euskal aldaera he-goaldean arrunt berantiarra izan zen, alta Jose Kruz Etxeberriak eginiko iraulketa 1821. urtera arte ez zen karrikaratuko. Jose Kruz anai frantxikotarra Oiartzunen sortu zen 1773.ean 'eta 1801.erako Zarauzko mixlolari apostolikoen etxean bazegoen. Predlkalari nekaezina, Nafarroa eta Gipuzkoako hamaika herritan aritu zen hizlari. Esklaustrazio ostean Urnietara jo zuen eta bertan hil zen 1853.ean. Halarik ere, eta gure gaira ertsiki estekatuz, Devociozço vkitzaraco sarrera San Fraticisco Salesec aterea eta aita Frai Jose Cruz Echeverriac euscaraz ipini duena Tolosako Frantzisko Lamakoarenean agertu zen 1821.ean, ordudanik aunitz edizio berri ber agertu zirela: Tolosa, 1824-2; Tolosa, 1852-3; Tolosa, A. Gorosabel, 1863-4; Tolosa, 1868-5; Tolosa, F. Mugerza, 1885-6; Tolosa, 1901-8. Etxekide zuen Mateo Zabala bilbotarrak ez zuen Etxeberriaren liburuez iruzkinik egin, nahiz aipatu bai apatu egin zituela bere bibliografian, eta hohek, non-bait, deitoratzen zituela esan nahiko luke, edo bederen, juzku txarra zlela: «Como varios autores de las siguientes obras atin viven, me abstengio de dar censura a sus obras, si no la merecen buena». Etxeberriak, ordea, bere deskargua egin zuen Philotea-k hasmenta daraman olracurtzailliari advertencia labur bat prove-chuaz iracurri dezano izenburuko atarikoan: «Libru onetan cu-riosoac falta asco topatuco dituzte, ta aguirienac eusqueraren gauian izango dira. Topatuco dute bear bada Provinciaco eus-querarequin batian Nafarroacoa, Vizcayaooa ta Arabacoa. cergatic guztietatic nabillela, ta beti corrica, escribitu det. Baña erreparoric andiena erderaz nastutaco itzacgatic eguingo dute. Baña zuc, cristau maitia, ez deazula onelaco aurqueriaz casoric eguin. Ez dezu libru onetan doctriua gaiztoric topatuco, animarentzat ogui gustosoa ta probechugarria izango dezu, ta aurrentzat eguiten den opilla, poiita ta gaintzutua ez egonagatic, ez dezazula iracurri gabe utci. Eusquera garbi garbian gucia ipiñi izan baniun, etcenduan guztia entendituco, ta ala ez nuen deseo nuena logratuco. Utci bada aurqueriari, eta beguiratu sustanciari». •

1 9

Page 7: Nafarkaria - Euskaltzaindia · 2012-06-25 · Nafarkaria OSTIRALA, IRAILAK GUREAUKERAK KONTZERTUAK Bera: Suhiltzailee parkean rocn k jaialdia izane dna bihar gauek, o 22:00etatik

Nafarkaria

Etorkizuneko bertsoak eztabaidatzen Nafarroako bertsolari gazteak Etxalarren bilduko dira datorren asteburuan, ikasturtea prestatzeko

Arzallus kantari eta Legarreta, Silveira, Estitxu Fernandez, Elizagoien, Estanga, Estitxu Arozena eta Altzuart eserita, aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketan.

JOXE LACALLE

JonAbril / Bera

BERTSOAK telebistara itzuliko diren udazkena izateaz gain, hiru aste barru Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa nagusia hasiko da Tolosan. Horrek lan gehiago dakarren arren, egune-roko lanean j a r r a i t u beha r r a dago, eta bertsolariak horretan ari dira, horrenbertzez. Gazteek, baina, ikas tur te berriari nola heldu eztabaidatuko dute gaur e ta b i h a r E txa l a r r en . Azken aldiz, gisa horretako topaketan orain dela bi urte elkartu ziren Makean, Ipa r r a ldean . Orduz geroztik, iaz Seguran Euska l Herri guztiko bertsolariek egin-dako topaketan baino ez dute elkar ikusi, modu ofizialean.

Arratsaldeko 18:00etan elkar-tuko dira Etxalarko baserri bate-an. Eztabaidaren ildo nagusiak Nafa r roan ber t so la r i gazteek duten papera eta egin beharreko lana izango dira. Saio gutti egi-ten da Nafarroan, eta gazteen arazo nagusia haietan parte har-tzeko aukera eza izaten da. Txa-pelketatik kanpo lauzpabost saio baino ez dituzte egiten gazteek, eta anitzetan zein baldintzatan egiten diren ikustekoa da. Ber-tsolariaren eskola hoberena pla-zak egitea da, eta horretan buru-belarri ariko dira asteburu hone-tan Etxalarren.

Antzina Xalto sariketa antola-tu izan zen Nafarroako bertsolari gazteentzat. Aurten, ordea, ez da antolatu. Koordinazio eza izan da arrazoi nagusia, baita data egokirik a r a u t u f , dela ere. Horregat ik , txape lke ta hori berreskuratzea izanen da lanik

buztuko oporren ostean, lanari edota ikasketei ekiteko garaia etorri ohi da. Ikasleak eskoletara itzuli dira, eta,

horrekin batera, normaltasuna bueltatu da eguneroko bizimo-dura. Baina hezkuntza homologatuaz gain, gainerako esparrue-tan ere martxan da jada ikasturte berria. Bertsolaritzak ere denboraldi berria du, eta bertso eskolak lanean hasiak dira. Prestatze lan horretan, gaur eta bihar bilduko dira Nafarroako bertsolari gazteak Etxalarren.

garrantzitsuenetariko bat, Nafa-rroan bertan, eta baita kanpoan ere, bertsolari gazteak promozio-natzeko modu ona baita Xalto saria. Horrekin batera, txapelke-ta horrek zenbait saiotan parte hartzeko aukera eskaintzen zien bertsolari gazteei.

Nafarroako bertsolari gazteei b u r u z a r i t ze rakoan , ez dira bakarrik Nafarroako Bertsolari Txapelketa Nagusian ateratzen direnen izenak oroitu behar, ber-tso eskoletan dauden bertsola-riak, eta eskolartekoetan parte hartzen dutenak andana bat bai-tira. Hori bera izan zen txapelke-taren filosofia nagusia.

Eskolarteko txapelketa eta Nafarroako txapelketaren artean dagoen salto handi hori eragoz-teko, hain zuzen, egin zen Xalto saria.

30 bat bertsolari bilduko dira asteburu honetako topaketara. Joxema Leitza, Nafarroako Ber-

Joxema Leitza: «Nafarroan gauden bertsolañ gazteok elkar ezagutzea da

helburua, eta elkarrekin egin ditzakegun ekintzak prestatzea, koordinazio bat bilatzea»

tsozale Elkarteko koordinatzaile-arentzat, «Nafarroan gauden ber-tsolari gazteok elkar ezagutzea» da helburua, «eta elkarrekin egin ditzakegun ekintzak prestatzea, koordinazio bat bilatzea».

Bertsolari gazteentzat antola-turiko hamabi saio egin nahi dira, eta eztabaida hori mahaira-tuko da bihar goizean. «Egiteko modua, finantzatzekoa pentsatu beha r da. B e h a r b a d a , l e h e n udako saioak egiten ziren bezala egin beha r dira, Nafar roako Gobernuaren laguntzaz», gaine-ratu du Leitzak, «baina zehazta-sun guztiak Etxalarren ezarriko ditugu».

Horren aitzindari gisa, Bortzi-rietako Bertso Eskolak bost saio antolatu ditu udazkenerako gaz-teek osatua. Helburua, gazteak plazan trebatzea da, eta jendea erakartzeko, apika, bertsolari ezagunak eta ezezagunak tarte-katuko dituzte.

Euskal Herrikoak Santutxun • Euskal Herriko ber-tsolari gazteek ere asteburu hau aukeratu dute euren topagunea egiteko. Hondarribian eta Segu-ran egin izan di tuzte aurreko topaketak, eta aurten Santutxun b i lduko dira . Nafar rek egun berean egitea, eta, beraz, Euskal

. Herrikora ez joatea kasualitatea-ren emaitza baino ez da, harre-manak oso onak baitira guztien artean. «Ezin izan dugu lehenago egin, aspaldi erabakia genuen, eta beranduago ere ezin genuen egin, dirulaguntzak eskatzeko epea orain amaitzen baitzaigu», argitu du Leitzak. «Pena da, zen-ba i tzuek S a n t u t x u r a joa teko asmoa baitzuten, baina lehenta-s u n a k ezarr i beha r dira, e ta nafarrontzat, garrantzitsuagoa da gure lana ongi prestatzea».

Ta r t ean - t a r t ean , bilera eta eztabaida saioetatik landa, atse-den uneak, otorduak eta arratse-ko giroa izanen dute, eta haie-tan, ez zaie bertsorik faltako. Eztabaidatzeaz gain, elkar eza-gutzea funtsezkoa da lanari eki-teko. Eremu euskaldunean eta mistoan daude bertsolari gazte guztiak, baina anitzetan kilome-tro gutti batzuk distantzia handi bilakatzen dira. Nafarroako ber-tsolaritzaren etorkizuna direla aintzat hartuta, oinarri sendoak ezarri nahi dituzte. Orain arte egindako bidea sakontzea izanen da helburu nagusia. Entzuleari eskainiko zaizkion saioak nola atondu, antolatu eta bideratu eztabaidatuko da. Errimak, pun-ttuak, koplak, bertsoak, hanka-luzeak eta hankamotzak, guztiek izanen dute lekua Etxalarren.

Zortziko Ttikian KOPLAK alde batera utzita, ' bertsorik ttikienak neurri horretakoak izaten dira. Zaz-pi eta sei silaba tartekatzen dira zortzi lerrotan neurri horretan. Nafarroako bertso-laritzan ere, ttikienak biltzen dira Zortziko Ttikian, hori baita Nafarroako bertsolari gazteak biltzen dituen elkar-tea. Ia bost urte ditu, eta Nafarroako gazteak biltzeaz gain, Xalto saria antolatzeaz arduratu da orain arte.

Zortziko Ttikia elkarteko kideak dira, bertzeak bertze, Nafarroako txapelketetan hain ezagun egin diren Esti-txu Arozena eta Xabier Silvei-ra —biak Nafarroako txapel-dunak izandakoak—, Estitxu Fernandez, Oskar Estanga, Iñigo Olaetxea, Joxema Lei-tza, Nerea Bruño, Ekintza Landa, Xabier Legarreta, Mikel Altzuart... Baina Nafa-rroako bertsolaritzak baditu izen propio gehiago. Atzetik datozen bertsolariak, astero biltzen direnak Nafarroan barreiaturik dauden bertso eskoletan, horiek ere Etxala-rren izanen dira, eurek ere zerikusi handia baitute biharko bertsolaritzan. Bor-tzirietan — aurten herri guz-tietan gaztetxoak izanen dituena, eta Lesakan gaine-rakoak—, Goizuetakoan, Sakanakoan, Burlatakoan, Atarrabiako Paz de Ziganda ikastolan eta Iruñeko bi ber-tso eskoletan makina bat gazte ari da bertsotan, etorki-zuna lantzen. Izenak ezeza-gunak dira gehienentzat, baina garrantzi handikoak dira, eta horregatik egonen dira gaur eta bihar Etxala-rren.

Horiei guztiei, ezagunei zein ezezagunei, bertso esko-lako ateak zabaldu behar zaizkie, plazetan entzun beharra zaie, euren burua trebatzeko, jende aurrean kantatzeh ikasteko, ezagu-tzen joateko, bertsoa menpe-ratzen ikasteko... eta guztia joko gisa, txapelketako girora ezin baita mugatu bertsolari-tza, eta are guttiago gazteen bertsolaritza. Lan handia egi-ten ari da bertso eskoletan, eta horren berri eman behar da. Aitzinpauso nabarmenak eman dira bertsolaritzan Nafarroan, eremu erdaldune-tan edo bertsolaritzarenak berezkoak ez direnetan hasi da sartzen, emeki-emeki, bai-na hasi da. Orain artekoa, ordea, ez da nahikoa. Plaza berriak deskubritu behar dira, gehiago hedatu behar da, garatzeko anitz dago, bai-ta ikasteko ere, eta horretara-ko, plangintza egoki bat egin behar da. Hobe da Zortziko Ttikian hastea bederatzi pun-tukoan baino. Neurri ttikia menperatu behar da lehenda-bizi, handian kantatu ahal

• izateko. X

Page 8: Nafarkaria - Euskaltzaindia · 2012-06-25 · Nafarkaria OSTIRALA, IRAILAK GUREAUKERAK KONTZERTUAK Bera: Suhiltzailee parkean rocn k jaialdia izane dna bihar gauek, o 22:00etatik

lH Nafarkaria

• Rafa Maritxalar • Korrikalaria

Txapelduna izateko zeurekoia izan behar duzu oan den larunbatean Iruñeko Carlos III.a

karrikan egin zuten Nafarroa-ko Hiri Milia Fermin Cachok irabazi zuen, baina lehenen-go postuetan izan zen nafa-rrik ere, laugarrena izan bai-tzen Rafa Maritxalar korrika-lari lesakarra. }oan den larun-batekoa, gainera, ez da Mari-txalarrek udan izan duen lorpen bakarra: uztailean lehen aldiz hartu zuen parte Espainiako Atletismo Txapel-keta absolutuan, eta zortziga-rrena izan zen, Estatuko one-nen artean, 1.500 metroetako lasterketan.

Edume Elizondo / Imñea

HILABETEOTAN ez du galtzeko denbora askorik Rafa Maritxala-rrek, goizez eta ar ra tsa ldez ari baita lanean. Entrenatzeko, hala ere, beti aurki tzen du ta r te ren bat , at let ismoa ba i tu gus tuko. H a m a s e i u r t e r e k i n h a s i zen korrika egiten; 25 ditu orain, eta etorkizun polita aurrean. • Joan den uztailean Espainiako

Txapelketan parte hartu zenuen. Lehen aldiz, Estatuko atleta onenen artean lasterke-ta batean parte hartzeko auke-ra izan zenuen. Zer-nolako esperientzia izan da, zer esan nahi du horrek zure karreran? E s p e r i e n t z i a ona izan da

1.500etako handiekin ibiltzea, Reyes Estevez, Biciosa eta horre-lako jendearekin, ezberdina da. Gogor entrenatzen dira eta, zorio-nez edo zoritxarrez, maila hagitz altua da. Zortzigarrena izan nin-tzen e ta k o n t e n t nago , b a i n a hobetu behar da.' • Gaztea zara oraindik, izanen

duzu hobetzeko denbora. Gaztea naiz, baina, aldi bere-

an, adina badut. Eta pazientzia behar da. Igual bi ur teko epea

«Bi urteko epean marka onik lortzen ez badut, seguru asko utzi eginen dut atletismoa»

Rafa Maritxalar korrikalari lesakarra, Fuerte del Principe Gazteen Egoitzaren aurrean. OSKAR M O N T E R O

ematen diozu zeure buruari , ez zaizu ongi ateratzen eta asper-tzen zara. Gogorra da eta denbo-ra anitz sar tu behar da. Ez da fu tbola bezala, gainera , d i rua i rabazten duzula . Atletismoan irabazten dute dirua goiko lau-rek , e ta ga inon tzeko guz t iok gaude guretzat gelditzen dena-ren zain, baina ez da anitz sobra-tzen. • Zer asmo duzu etorkizunera-

ko? Bi urteko epea ematea da nire

asmoa, eta marka on bat egitea. 3.33 edo 3.35eko denbora lortzea g u s t a t u k o l i t za idake . Bi u r t e hor i e t an m a r k a onik ez b a d u t lortzen, s egu ra sk i utzi egingo dut. Korrika egiten segituko dut, baina ez hainbesteko presiorekin eta hainbeste entrenamendure-kin. Kirol ba t ean maila a l tuan aritzen zarenean, kirola bakarrik egiten duzu, ez duzu denborarik bertze mila gauza egiteko. Lor-

tzen badut ongi, eta ez bada ate-ratzen, utzi egingo dut, bertzela ez baitu konpentsatzen. • Kirolariek anitzetan erraten

dute atletismoa hagitz kirol gogorra dela. Zuk gauza asko sakrifikatu behar izan duzu? Azkenean, bizi tzan zer nah i

duzun erabakitzea da garrantzi-tsuena. Baldin badakizu zer izan nahi duzun, zenbait gauza sakri-fikatzea ez zaizu gehiegi kosta-tzen, baina ez baduzu garbi eta mila gauza egin nahi badi tuzu, o rduan bai. Baina sakr i f ika tu , beti sakrifikatu behar da zerbait, sakr i f ika tu beha r dira bes tak , ezin duzu nahi duzuna jan, ongi lo egin behar duzu, baina gustu-ra bazaude ez zaizu gehiegi kos-ta tzen . Noski, bet i iza ten dira egun txarrak, baina hori adinare-kin gainditzen da.

• Hamasei urterekin hasi zinen zu korrika egiten, eta krosean ibili zinen lehendabiziko. Zer erakutsi dizu krosak gero pis-tan aritzeko? Krosean hasi nintzenean pis-

tarena ez nuen ezagutu ere egi-ten. Baina hasi nintzenean gus-tatu zitzaidan, eta orain arte hor

ibili naiz. Pistan ibiltzeko, hala ere, laguntza handia izan da kro-sa. Krosean erresistentzia lortzen duzu, eta pistan abiadura. Baina b iak b e h a r r e z k o a k d i ra , b i ak menperatu behar dira ongi korri-kalari ona izateko. • Ia hamar urte daramazu atle-

tismoaren munduan. Begirada atzera botaz gero, zer iruditzen zaizu orain arte egindako ibil-bidea, pauso egokiak eman dituzula uste duzu? Ez dakit , igual sobera poliki

Ibili naiz, poliki-poliki joan eta ez dut gehiegi arriskatu. Banaka igo ditut eskailerako mailak. Badakit batzuk hirunaka igo eta erori egi-ten direla, baina binaka igo dai.-tezke. Horregatik uste dut nahiko mantso joan naizela. Soldadutza-gatik, adibidez, ur te ba t edo bi ga ldu d i tu t ia, e ta gero, ad ina dago ere ba i , h e m e z o r t z i edo hemeretzi urterekin ez baitakizu zer nahi duzun, eta hor ibiltzen zara, utzi edo ez utzi ezin erabaki, gogorra dela pen t sa tuz . Baina, oro har , ongi egin d u d a l a u s t e dut.

• Erran ohi duzu atleta nafarrak hagitz indibidualistak direla.

Horrek gogorrago bilakatzen du atletismoa? Ez b a k a r r i k n a f a r r a k , at le-

ta guztiak dira indibidualistak, kirol indibidual is ta da atletis-moa. Detaileak ikusi izan ditut, Igual, entrenamenduan denbora ona egin du batek eta beretzat gordetzen du. Nik hor i ez du t inoiz u l e r t u , b a i n a h a i n ki-rol indibidual is ta denez, ha la-ko gauzak egi te ra b u l t z a t z e n zai tu. Ez da fu tbo lean bezala, talde bat dagoela. Atletismoan zaude zu eta deskuidatzen baza-ra ezin da aldatu futbolean beza-la, jokalari bat atera eta bertze bat sartu.

• Konpetentzia handia dago. Bai-na lasterketa hasi aurretik, nolakoa da zuen arteko harre-mana? Hasi aurre t ik h a r r e m a n ona

dago, elkar berotzen dugu, hitz egiten dugu . Baina l a s t e rke ta hasteko hogei minutu falta dire-nean bakoitza berean kontzen-tratzen da. Eta karrera barruan, ondokoari ukondoa sar tu behar badiozu, sar tzen diozu. Agian, egoista da, baina txapelduna iza-teko egoista izan behar duzu. X

soslaia

Rafa Maritxalar hogeita bost urteko korrikalari lesa-karra da. Orain, ordea, he-rria baino nahiago du hiria, eta Lesakara gutxitanjoa-

ten dela aitortu digu. Lanak eta entrenamenduek, gaine-

ra, ez diote nahi duena egiteko denbora askorik

uzten.

Hamasei urte zituenean hasi zen korrika egiten Maritxalar. Krosean tre-batu ondoren, pista au-

keratu zuen gero, eta ho-rretan dabil gaur egun,

Beste Iruña taldean. Orain dela lau urte Iru-ñeko Fuerte del Principe Nafarroako Gobernuaren Gazteen Egoitzara aile-

gatu zen, eta han bizi da oraindik, bertze kirolari

nafar gazte askorekin batera.

X Lesakarra bada ere, Be-rako Lanbide Heziketako

Institutuan egin zituen ikasketak Rafa Maritxa-larrek. Korrikalari izan nahi zuela erabaki zue-netik ondoan izan dufa-milia, eta aurrera segi-tzeko animatzen dute.

Nafarroako Hiri Milia ko-rritu ondoren, «indarre-

an» dagoela erran digu.