mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa
DESCRIPTION
Mintzatu plataformaren bertsio berria aurkeztu du Azkue Fundazioak 2013an. Baliabide gehiago, aukera gehiago eta sakeleko telefonoetarako aplikazioa baita ere, iOS eta Android sistemetarako. Mintzatu munduan zehar euskaraz hitz egiten den lekuak identifikatu eta zabaltzen dituen plataforma da. Euskaldunon sare soziala. Dokumentu hau plataforma horren nondik-norakoak, ezaugarri eta helburuak eta erabiltzeko pausuak biltzen ditu. Erabileraren eskuliburu gisa har daiteke. Animatu eta hasi Mintzatu erabiltzen!TRANSCRIPT
![Page 1: Mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa](https://reader033.vdocumento.com/reader033/viewer/2022042521/557b863dd8b42aff318b57b4/html5/thumbnails/1.jpg)
Euskarak munduan zehar betetzen duen tokia zabaltzen duen sare
soziala
![Page 2: Mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa](https://reader033.vdocumento.com/reader033/viewer/2022042521/557b863dd8b42aff318b57b4/html5/thumbnails/2.jpg)
2
Aurkibidea
• Laburpena
• Azkue Fundazioa MINTZATU EZAGUTZEN • Zer da Mintzatu?
• Helburuak • Osagaiak • Bilakaera
• Mintzaturen alderdi teknologikoa
• Zertarako erabil dezakegu Mintzatu
![Page 3: Mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa](https://reader033.vdocumento.com/reader033/viewer/2022042521/557b863dd8b42aff318b57b4/html5/thumbnails/3.jpg)
3
HAS GAITEZEN MINTZATU ERABILTZEN! • Nola parte hartu. Erabilpena pausuz-pausu
• Webgunearen bidez • Sakelako telefonoen bidez
LAGUNDUKO GAITUZU MINTZATU ZABALTZEN?
• Noretzat gerta daiteke interesgarria
• Elkarkidetza aukerak
![Page 4: Mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa](https://reader033.vdocumento.com/reader033/viewer/2022042521/557b863dd8b42aff318b57b4/html5/thumbnails/4.jpg)
4
• Noiz sortu zen Mintzatu: 2012ko azaroan aurkeztu zen lehen bertsioa. 2013ko abenduan bigarren bertsioa jarri da martxan. • Noren egitasmoa: Irontec enpresaren ideiatik abiatuta, Azkue Fundazioak
hartu zuen egitasmoaren ardura.
• Zein elementu nabaritzen dira Mintzatun: . Soilik euskaraz . Geokokapena . Parte hartzean oinarrituta . Sare soziala izatea
Laburpena
![Page 5: Mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa](https://reader033.vdocumento.com/reader033/viewer/2022042521/557b863dd8b42aff318b57b4/html5/thumbnails/5.jpg)
5
Azkue Fundazioak euskara sustatzen du sarean. Sare sozialak, webguneak, aplikazioak eta teknologia eta euskara lotzen dituzten egitasmoak sortu, garatu, asmatu edo zabaltzen ditugu. Euskara modu berritzaile eta modernoan aurkeztu nahi dugu eta gure egitasmoak didaktikotasuna lantzea eta atseginak izatea dugu helburu. Azkue Fundazioak Bilbon dagoen Euskararen Etxea kudeatzeko ardura dauka baita ere bai. Mota ezberdineko bisitak antolatzen ditugu: ikastetxeak, publiko orokorra, beste herri batzuetako turistak… Bisita doakoa da eta hilean behin larunbata goizez egin daitezke ere. Animatu eta etor zaitezte euskararen esperientzia bizitzera! www.azkuefundazioa.org www.azkuefundazioarenegunkaria.org
Azkue Fundazioa
![Page 6: Mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa](https://reader033.vdocumento.com/reader033/viewer/2022042521/557b863dd8b42aff318b57b4/html5/thumbnails/6.jpg)
6
Mintzatu ezagutzen
![Page 7: Mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa](https://reader033.vdocumento.com/reader033/viewer/2022042521/557b863dd8b42aff318b57b4/html5/thumbnails/7.jpg)
7
Mintzatu euskarak munduan zehar betetzen duen tokia sailkatu eta zabaldu nahi duen sare soziala da.
Dibertigarria Parte hartzailea
Soziala
Didaktikoa
Ludikoa
Teknologikoa
Praktikoa
Entretenigarria
Zer da Mintzatu?
![Page 8: Mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa](https://reader033.vdocumento.com/reader033/viewer/2022042521/557b863dd8b42aff318b57b4/html5/thumbnails/8.jpg)
8
Zein helburu bete nahi du Mintzatuk? • Euskarak munduan duen tokia bilatzea, identifikatzea, ezagutzea eta
zabaltzea. • Munduko euskaldun leku guztiak interneten zabaltzea. • Munduan zehar dauden euskaldunak harremanetan jartzeko erreminta
izatea. • Euskaraz aritu ahal izateko bide berriak zabaltzea. • Euskara sarean zabaltzea teknologiak ematen dituen aukera eta
baliabideetaz baliatuz. • Euskaraz ikasten ari direnentzat eta euskaldunontzat zerbitzua eskaintzea:
euskaraz egin dezaketen lekuak errez identifikatzeko balio izatea. • Euskararekiko ardura eta hizkuntzarekiko errespetua adierazteko tresna
bihurtzea. • Euskararen presentzia soziala nabarmentzeko erreminta izatea.
![Page 9: Mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa](https://reader033.vdocumento.com/reader033/viewer/2022042521/557b863dd8b42aff318b57b4/html5/thumbnails/9.jpg)
9
Mintzaturen osagaiak
![Page 10: Mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa](https://reader033.vdocumento.com/reader033/viewer/2022042521/557b863dd8b42aff318b57b4/html5/thumbnails/10.jpg)
10
• Euskara da elementu ardatza.
• Geokokapenaz baliatzen da lekuak sortu, etiketatu eta partekatzeko. Teknologia eta Google Mapsen baliabideak aprobetxatu egiten dira.
• Sare soziala da: erabiltzaileen parte hartzeari esker josten da edukiez plataforma.
• SoLoMo filosofian oinarritzen da Mintzatu: Social – Local – Mobile. Lekuko hesparrutik (Local), jarduera soziala bihurtuz (Social) eta teknologia eta baliabide mugikorrak (Mobile) aprobetxatuz jarduera hori zabaldu egiten da.
• Horretarako sakelako telefonoetako App-ak erabiltzen dira: iOS eta Androiderako bertsioak.
• Euskararen sozializazioa sarean zabaltzen da eta horretarako internet sozialak erabiltzen dituen baliabideak aprobetxatuko dira: Facebook Connect, irudiak erantsi eta sare sozialetako profiletan zabaltzea (Facebook eta Twitter)…
![Page 11: Mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa](https://reader033.vdocumento.com/reader033/viewer/2022042521/557b863dd8b42aff318b57b4/html5/thumbnails/11.jpg)
11
• Gamifikazioa: Plataforman garaikurrak garatu ditugu, leku eta jarduetara lotuta. Erabiltzaileen arreta deitzeko eta erabilpena modu dibertigarrian sustatzeko asmotan.
• Sakeleko telefonoetako App-a garatu dugu, bai iOS eta bai Android sistemetarako. Erabakiorra da Mintzaturentzat aukera hau eskaintzea, unean-uneko geokokapena delako oinarria.
• Sare sozialen indarra aprobetxatu: erabiltzaileak Facebook-en kontua erabiliz sar daitezke plataforman; eta Mintzatun burututako jarduera sare sozialetan zabaldu dezakete une bakoitzean (Facebook eta Twitterren).
• Erabiltzaileen profila: Oharrak eta jardueraren berri kontrolatzeko sistema ezarri dugu.
• Euskara sustatzeko bide berriak bilatzeko helburuarekin lotuta, Mintzanet plataformarekin harremana lotu da Mintzatun.
![Page 12: Mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa](https://reader033.vdocumento.com/reader033/viewer/2022042521/557b863dd8b42aff318b57b4/html5/thumbnails/12.jpg)
12
• 2012ko azaroan aurkeztuta, lehen bertsioko Mintzatun hiru gauza egin zitezkeen:
• Leku berriak sortu eta identifikatu. • Unean geunden tokian etiketatu, hor geundela adierazi. • Lagunak egin plataformaren barruan.
• Abiapuntu honetatik hasita eta beta bertsio modura erabiliz, baliabide
gehiagoz hornitzea izan zen hurrengo erronka. Erreminta erabilgarri, dibertigarri eta praktikoa bilakatzea nahi genuen. Eta internet sozialak eskaintzen dituen baliabideei probetxua ateratzea.
• 2013ko abenduan hauek dira Mintzatu 2.0k aurkezten dituen aukerak: • Leku bakoitzean argazkiak erantsi daitezke ere eta leku bakoitzeko
iruzkinak egin.
• Lagunen arteko elkarrizketak burutu daitezke, plataformatik irten gabe.
Plataformaren bilakaera
![Page 13: Mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa](https://reader033.vdocumento.com/reader033/viewer/2022042521/557b863dd8b42aff318b57b4/html5/thumbnails/13.jpg)
13
Nola dago garatuta? • Datu baseak: MySQL • Programazioa:
• PHP 5.3.+ eta Zend Framework • Frontend: HTML5 + CSS3. • jQuery (javascript) • Google Mapseko APIaren azken bertsioa.
• Izen ematea eta autentikazioa: • Facebook Connect
• API-a: • Aplikazio eta webguneko web zerbitzuen arteko komunikazioa API JSON
aurreratuaren bidez burutzen dira. • App-ak:
• Sistema eragile bakoitzak eskatzen dituen baldintzetan oinarritutako interfazeen garapena.
• Geolokalizazio sistema (GPS baliabidea) erabiltzen dute unean-uneko inguruko edukiak erakusteko.
• Kode osoa GitHub delakoan askatuta dago
Mintzaturen alderdi teknologikoa
![Page 14: Mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa](https://reader033.vdocumento.com/reader033/viewer/2022042521/557b863dd8b42aff318b57b4/html5/thumbnails/14.jpg)
14
Mintzatuk hamaika aplikazio ezberdin izan ditzake. Hauek dira sare honetan egin daitezkeen jarduetariko batzuk: • Euskaraz egiten den lekuen munduko mapa ikusi.
• Euskaraz egiten den leku berriak sortu eta identifikatu.
• Uneko gure kokapenaren arabera inguru geografiko horretan Mintzatun
agertzen diren lekuak ikusi.
• Leku konkretu batetan euskaraz ari garela adierazi eta edukiez hornitu: iruzkinak, gomendioak, argazkiak…
• Munduko beste euskaldun batzuekin harremanetan jarri eta elkarrizketak egin.
Zertarako erabil dezakegu Mintzatu
![Page 15: Mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa](https://reader033.vdocumento.com/reader033/viewer/2022042521/557b863dd8b42aff318b57b4/html5/thumbnails/15.jpg)
15
• Ikuspegi ludiko batetik, euskararen erabilera sustatu modu dibertigarrian: zenbait lekutako garaikurrak lortzeko aukera. Jarduerari lotutako sariak dira.
• Euskararekiko ardura erakutsi, kontzientziazioa.
• Estres linguistikoari aurre egin.
• Mintzatzeko taldeak osatu. Minzanet plataformarekin lotu.
• Eguneroko bizitzan hizkuntzaren erabilpenari aukera gehiago eman.
• Esparru ezberdinetan hizkuntzari merezi duen errespetua adierazi: lan-arloan, merkataritzan…
• Komertzio arloan kanpainak zabaldu.
• Hezkuntza arloan, euskara ikastearen hesparruan, erabilpena sustatu.
![Page 16: Mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa](https://reader033.vdocumento.com/reader033/viewer/2022042521/557b863dd8b42aff318b57b4/html5/thumbnails/16.jpg)
16
• Doako plataforma da.
• Webgunearen bidez edo Android/iOS App-ak deskargatuz sar gaitezke.
• Izena ematen da erabiltzaile gisa, gure jarduera partekatu ahal izateko.
• Plataformaren bidez edo Twitter/Facebookeko kontuak lotuz eman daiteke izena.
• Dinamika: • Unean-uneko geokokapena partekatzean datza. • Lekua bilatzeko aukera dago. • Edukiz josi dezakegu kokapen zehatz hori: iruzkinak, argazkiak… • Lekua sortuta ez balego, sortzeko aukera daukagu. • Leku bakoitza kategoria jakin batetan egituratzen da. • Mintzatun egindako jarduera beste sare sozialetan zabal genezake. • Gure erabiltzailea aurki dezakete beste erabiltzaileek.
Zer egin behar da Mintzatun aritzeko?
![Page 17: Mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa](https://reader033.vdocumento.com/reader033/viewer/2022042521/557b863dd8b42aff318b57b4/html5/thumbnails/17.jpg)
17
Has gaitezen Mintzatu erabiltzen!
![Page 18: Mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa](https://reader033.vdocumento.com/reader033/viewer/2022042521/557b863dd8b42aff318b57b4/html5/thumbnails/18.jpg)
18
Nola parte hartu. Erabilpena pausuz-pausu
Webgunearen bidez
![Page 19: Mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa](https://reader033.vdocumento.com/reader033/viewer/2022042521/557b863dd8b42aff318b57b4/html5/thumbnails/19.jpg)
19
Itxura Mintzatu.com lehenengoz zabaltzerakoan irudi hau agertuko zaigu:
Izena emateko edo saioa hasteko aukera
Mintzatuko mapa eta lekuak Izena eman edo saioa hasi
Jarduera - Azken lekuak
Jarduera - Azken erabiltzaileak
Aplikazioak deskargatzeko
Mintzanet egotasmoarekin lotura
Arduradunak
Nola parte hartu. Erabilpena pausuz-pausu
![Page 25: Mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa](https://reader033.vdocumento.com/reader033/viewer/2022042521/557b863dd8b42aff318b57b4/html5/thumbnails/25.jpg)
25
Itxura – Beste aukera batzuk
Beste aukera batzuk: • Kontaktua • Sakeleko
telefonoetarako aplikazioen deskarga
• Sare sozialen lotura
![Page 27: Mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa](https://reader033.vdocumento.com/reader033/viewer/2022042521/557b863dd8b42aff318b57b4/html5/thumbnails/27.jpg)
27
Saioa hasi
Erabiltzaile izena eta pasahitza
Facebook Connect bidez
![Page 28: Mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa](https://reader033.vdocumento.com/reader033/viewer/2022042521/557b863dd8b42aff318b57b4/html5/thumbnails/28.jpg)
28
Lehenengo begirada
Profila eta oharrak
Mapa eta lekuak
Bilatzailea
Azken erabiltzaileak
Azken lekuak
![Page 29: Mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa](https://reader033.vdocumento.com/reader033/viewer/2022042521/557b863dd8b42aff318b57b4/html5/thumbnails/29.jpg)
29
Erabiltzailearen hasiera
Oharrak: plataformako Lagunekin izandako harremana
Erabiltzailearen lagunak Egindako azken jarduerak
Erabiltzailearen profila: Lekuak, alkatetzak, datuak, garaikurrak, deskribapena, azken lekuak
![Page 30: Mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa](https://reader033.vdocumento.com/reader033/viewer/2022042521/557b863dd8b42aff318b57b4/html5/thumbnails/30.jpg)
30
Bilatzailea
Lekuak bilatzeko: • Izenaren bidez • Kategoria jakin baten arabera • Erabiltzailearen uneko
kokapenaren araberako emaitzen bidez
![Page 31: Mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa](https://reader033.vdocumento.com/reader033/viewer/2022042521/557b863dd8b42aff318b57b4/html5/thumbnails/31.jpg)
31
Bilatzailea : leku baten araberako bilaketa
Lekuaren araberako bilaketa • Lekurik ez balego: zuzenean
berria sortzeko aukera • Lekua sortuta badago:
• Kokapen zehatza mapan
• Leku horri buruzko informazioa
![Page 32: Mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa](https://reader033.vdocumento.com/reader033/viewer/2022042521/557b863dd8b42aff318b57b4/html5/thumbnails/32.jpg)
32
Lekuaren araberako bilaketaren emaitza • Kokapen zehatza mapan • Leku horri buruzko informazioa • Datuak aldatzeko aukera • Deskribapena / Kategoria • Erabiltzaileek argiratatutako
argazkiak • Alkatea (nagusia) nor den
adierazi eta ez balego, eskuratzeko aukera
• Leku horretako nagusiak zenbat biderrez egin duen check-in berton
• Berton check-in egiteko aukera • Lekuari buruzko iruzkinak • Lekuari buruzko datuen akatsak
zuzentzeko aukera
Bilatzailea : leku baten araberako bilaketa
![Page 33: Mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa](https://reader033.vdocumento.com/reader033/viewer/2022042521/557b863dd8b42aff318b57b4/html5/thumbnails/33.jpg)
33
Erabiltzailearen izenaren araberako bilaketaren emaitza • Izen horrekin agertzen diren
erabiltzaile guztien profilak zerrendatzen dira.
• Izenarekin koinziditzen ez duten erabiltzailerik ez balego, emaitzik ez dagoela adieraziko da.
Bilatzailea : erabiltzaileen araberako bilaketa
![Page 34: Mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa](https://reader033.vdocumento.com/reader033/viewer/2022042521/557b863dd8b42aff318b57b4/html5/thumbnails/34.jpg)
34
Izenaren araberako bilaketaren emaitza • Izen-abizenak • Argazkia • Berak sartutako deskribapena • Zenbat leku zabaldu dituen • Zenbat leku berri sortu dituen • Zenbat alkatetza dituen • Zenbat lagun egin dituen
plataforman • Irabazitako sariak • Zein izan den partekatutako
azken kokapena • Mezua bidaltzeko aukera • Beste erabiltzaileen mezuak • Bere lagunek egindako azken
kokapen partekatzea
Bilatzailea : erabiltzaileen araberako bilaketa
![Page 35: Mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa](https://reader033.vdocumento.com/reader033/viewer/2022042521/557b863dd8b42aff318b57b4/html5/thumbnails/35.jpg)
35
Bilatzailea : erabiltzaileen araberako bilaketa
Profilaren informazio osoa erlaitz ezberdinetan antolatuta ere ikus daiteke
![Page 36: Mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa](https://reader033.vdocumento.com/reader033/viewer/2022042521/557b863dd8b42aff318b57b4/html5/thumbnails/36.jpg)
36
“Hemen nago” botoia • Kokapen zehatza bilatzen du eta
zabaldu egiten da
Gure kokapena zabaldu …
![Page 37: Mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa](https://reader033.vdocumento.com/reader033/viewer/2022042521/557b863dd8b42aff318b57b4/html5/thumbnails/37.jpg)
37
“Hemen zaude” botoia • Twitter eta Facebooken bidez gure
kokapena zabaltzeko aukera
… Eta partekatu
![Page 38: Mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa](https://reader033.vdocumento.com/reader033/viewer/2022042521/557b863dd8b42aff318b57b4/html5/thumbnails/38.jpg)
38
Laguna egin • Beste erabiltzaileari eskaera
bidaltzen zaio. • Beste erabiltzaile baten laguna ez
bazara bere profila ikus dezakezu. • Laguna duzunean, iruzkinak eta
elkarrizketak egiteko aukera izango duzu.
Lagunak egin
![Page 39: Mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa](https://reader033.vdocumento.com/reader033/viewer/2022042521/557b863dd8b42aff318b57b4/html5/thumbnails/39.jpg)
39
Nola parte hartu. Erabilpena pausuz-pausu
Sakelako telefonoen bidez
![Page 40: Mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa](https://reader033.vdocumento.com/reader033/viewer/2022042521/557b863dd8b42aff318b57b4/html5/thumbnails/40.jpg)
40
• Doako aplikazioak dira, bai Android eta bai iOS sistemetarako. Hauek zuzenean plataforma bakoitzeko merkatuan deskarga daitezke.
• Android sistemakoa deskargatzeko: https://play.google.com/store/apps/details?id=com.irontec.mintzatu
• iOS sistemakoa deskargatzeko: https://itunes.apple.com/US/app/id742206894?mt=8
![Page 41: Mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa](https://reader033.vdocumento.com/reader033/viewer/2022042521/557b863dd8b42aff318b57b4/html5/thumbnails/41.jpg)
41
Android sistemako aplikazioa Hasiera
Hasierako pantaila • Mintzatu zer den azalpena • Atzamarrarekin ezkerretik
eskumara pasa daitezke edo goiko Play botoia sakatuz
![Page 42: Mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa](https://reader033.vdocumento.com/reader033/viewer/2022042521/557b863dd8b42aff318b57b4/html5/thumbnails/42.jpg)
42
Izena ematea eta saioa hastea
Izena emateko pantaila • Izena eman edo saioa hasteko • Facebook Connect-en bidez saioa
hasteko aukera. Facebookek baimena eskatuko du
![Page 43: Mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa](https://reader033.vdocumento.com/reader033/viewer/2022042521/557b863dd8b42aff318b57b4/html5/thumbnails/43.jpg)
43
Izena ematea eta saioa hastea
Izena emateko pausuak • Izena eman aukeratuz gero,
errejistro pantaileko inprimakia bete beharra dago.
• Eskatzen diren datuak: posta elektronikoko helbidea, plataforman erabiliko dugun izena/ezizena eta pasahitza.
![Page 44: Mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa](https://reader033.vdocumento.com/reader033/viewer/2022042521/557b863dd8b42aff318b57b4/html5/thumbnails/44.jpg)
44
Saioa hastea
Saioa hasi • Plataforman erabilitako posta
elektronikoa eta pasahitza sartu. • Pasahitza ahaztuta izatekotan,
badago berreskuratzeko aukera.
![Page 45: Mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa](https://reader033.vdocumento.com/reader033/viewer/2022042521/557b863dd8b42aff318b57b4/html5/thumbnails/45.jpg)
45
Erabiltzen hasi : lehenengo pantaila
Lehenengo pantaila • Saioa hasita dugunean pantaila
hau agertuko da. • Gure uneko kokapen
geografikoaren inguruan etiketatu izan diren lekuak agertzen dira, mapa eta lekuaren izenarekin.
• Menu nagusian sartzeko aukera ere badugu, goiko partean eta ezkerrean agertzen den Mintzatu (m) logoa sakatuz.
• Lupako ikonoa sakatuz (goian eta eskumako aldean), bilaketa pertsonalizatua egin genezake.
![Page 46: Mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa](https://reader033.vdocumento.com/reader033/viewer/2022042521/557b863dd8b42aff318b57b4/html5/thumbnails/46.jpg)
46
Bilaketak: lekuak eta erabiltzaileak bilatu
Lekuak eta jendea bilatzeko • Luparen bidez bilaketa egin
genezake, bai lekuak eta bai erabiltzaileak bilatzeko.
• Lekua bilatzeko: • “Lekuak” aukera sakatu →
lekuaren izena idatzi → luparen ikonoa sakatu.
• Bilaketaren araberako lekuak erakutsiko dizkigu. Leku berri bat sortzeko aukera izango dugu baita ere.
• Erabiltzaile bat bilatzeko: • “Jendea” aukera sakatu →
erabiltzailearen izena idatzi → luparen ikonoa sakatu.
• Bilatutako izenaren arabera plataforman dauden erabiltzaileen zerrenda agertuko zaigu.
![Page 47: Mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa](https://reader033.vdocumento.com/reader033/viewer/2022042521/557b863dd8b42aff318b57b4/html5/thumbnails/47.jpg)
47
Menua eta aukerak
Menuaren aukerak • Mintzaturen logoa (m) sakatu. • Aukera ezberdinak: Lekuak /
Lagunak / Esploratu / Profila / Ezarpenak
• Botoi bakoitzak pantaila ezberdin batetara bideratuko gaitu.
![Page 48: Mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa](https://reader033.vdocumento.com/reader033/viewer/2022042521/557b863dd8b42aff318b57b4/html5/thumbnails/48.jpg)
48
Menuaren aukerak : Lekuak
Menuaren aukerak :: Lekuak • Etiketatu izan diren azken lekuen
zerrenda ikusiko dugu.
![Page 49: Mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa](https://reader033.vdocumento.com/reader033/viewer/2022042521/557b863dd8b42aff318b57b4/html5/thumbnails/49.jpg)
49
Menuaren aukerak : Lagunak
Menuaren aukerak :: Lagunak • Plataforman egin ditugun
lagunen zerrenda ikus dezakegu. • Lagunen profilak zabaltzeko
aukera daukagu eta hauen jarduera ikusteko.
• Izena eta profilean duen argazkia agertuko zaizkigu.
![Page 50: Mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa](https://reader033.vdocumento.com/reader033/viewer/2022042521/557b863dd8b42aff318b57b4/html5/thumbnails/50.jpg)
50
Menuaren aukerak : Esploratu
Menuaren aukerak :: Esploratu • Mintzatun etiketatutako leku
guztien mapa. • Etiketen ikonoen arabera zein
motatakoak diren ezberdindu genitzake.
• Mapa handitu daiteke, zehatzago ikusteko.
![Page 51: Mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa](https://reader033.vdocumento.com/reader033/viewer/2022042521/557b863dd8b42aff318b57b4/html5/thumbnails/51.jpg)
51
Menuaren aukerak : Profila
Menuaren aukerak :: Profila • Norberaren profila ikusteko
aukera. • Zer ikusiko dugu?
• Gure argazkiak • Check-in egin izan dugun
lekuen zerrenda • Laguna egiteko eskaerak • Check-in egin izan dugun
azken lekua • Lortutako alkatetzak • Lortutako domina edo
garaikurrak
![Page 52: Mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa](https://reader033.vdocumento.com/reader033/viewer/2022042521/557b863dd8b42aff318b57b4/html5/thumbnails/52.jpg)
52
Menuaren aukerak : Ezarpenak
Menuaren aukerak :: Ezarpenak • Zer egin genezake atal honetan?
• Saioa itxi: Erabiltzailearen saioa itxi.
• Sare sozialak: Mintzatu kontua norberaren beste sare sozialetako kontuekin lotu (Twitter eta Facebook).
• Lizentziak: Aplikazioaren lizentziak berrikusi.
![Page 53: Mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa](https://reader033.vdocumento.com/reader033/viewer/2022042521/557b863dd8b42aff318b57b4/html5/thumbnails/53.jpg)
53
Lekuen profila
Lekuak: Leku baten etiketan sakatuz gero edo pertsonalizatutako bilaketaren baten emaitzean sakatzerakoan, leku horren profila agertuko zaigu: • Lekuaren datu fisikoak. • Argazkiak. • Berton check-in egin izan duten
azken erabiltzaileen zerrenda. • Iruzkinak egin ditzakegu
(bunbuiloaren ikonoan – goian eta eskumatara).
• Check-in egiteko aukera dago (izarraren ikonoak sakatuz – goian eta eskumatara).
• Argazki gehiago igotzeko aukera dago (kamararen ikonoa sakatuz – goian eta ezkerretara).
![Page 54: Mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa](https://reader033.vdocumento.com/reader033/viewer/2022042521/557b863dd8b42aff318b57b4/html5/thumbnails/54.jpg)
54
iOS sistemako aplikazioa Hasiera
Hasierako pantaila • Mintzatu zer den azalpena • Atzamarrarekin ezkerretik
eskumara pasa daitezke edo goiko Play botoia sakatuz
• “Parte hartu” botoia sakatuz izen ematera sartzen da.
![Page 55: Mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa](https://reader033.vdocumento.com/reader033/viewer/2022042521/557b863dd8b42aff318b57b4/html5/thumbnails/55.jpg)
55
Izena ematea eta saioa hastea
Izena emateko pantaila • Izena eman edo saioa hasteko • Facebook Connect-en bidez saioa
hasteko aukera. Facebookek baimena eskatuko du
![Page 56: Mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa](https://reader033.vdocumento.com/reader033/viewer/2022042521/557b863dd8b42aff318b57b4/html5/thumbnails/56.jpg)
56
Izena ematea eta saioa hastea
Izena emateko pausuak • Izena eman aukeratuz gero,
errejistro pantaileko inprimakia bete beharra dago.
• Eskatzen diren datuak: posta elektronikoko helbidea, plataforman erabiliko dugun izena/ezizena eta pasahitza.
![Page 57: Mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa](https://reader033.vdocumento.com/reader033/viewer/2022042521/557b863dd8b42aff318b57b4/html5/thumbnails/57.jpg)
57
Saioa hastea
Saioa hasi • Plataforman erabilitako posta
elektronikoa eta pasahitza sartu. • Pasahitza ahaztuta izatekotan,
badago berreskuratzeko aukera.
![Page 58: Mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa](https://reader033.vdocumento.com/reader033/viewer/2022042521/557b863dd8b42aff318b57b4/html5/thumbnails/58.jpg)
58
Erabiltzen hasi : lehenengo pantaila
Lehenengo pantaila • Saioa hasita dugunean pantaila
hau agertuko da. • Gure uneko kokapen
geografikoaren inguruan etiketatu izan diren lekuak agertzen dira, mapa eta lekuaren izenarekin.
• Menu nagusian sartzeko aukera ere badugu, beheko lerroan dauden aukerak sakatuz.
• Lupako ikonoa sakatuz (behean eta eskumako aldean), bilaketa pertsonalizatua egin genezake.
![Page 59: Mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa](https://reader033.vdocumento.com/reader033/viewer/2022042521/557b863dd8b42aff318b57b4/html5/thumbnails/59.jpg)
59
Bilaketak: lekuak eta erabiltzaileak bilatu
Lekuak eta jendea bilatzeko • Luparen bidez bilaketa egin
genezake, bai lekuak eta bai erabiltzaileak bilatzeko.
• Lekua bilatzeko: • “Lekuak” aukera sakatu →
lekuaren izena idatzi → luparen ikonoa sakatu.
• Bilaketaren araberako lekuak erakutsiko dizkigu. Leku berri bat sortzeko aukera izango dugu baita ere.
• Erabiltzaile bat bilatzeko: • “Jendea” aukera sakatu →
erabiltzailearen izena idatzi → luparen ikonoa sakatu.
• Bilatutako izenaren arabera plataforman dauden erabiltzaileen zerrenda agertuko zaigu.
![Page 60: Mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa](https://reader033.vdocumento.com/reader033/viewer/2022042521/557b863dd8b42aff318b57b4/html5/thumbnails/60.jpg)
60
Menua eta aukerak
Menuaren aukerak • Beheko partean beti ikusgai. • Aukera ezberdinak: Lekuak /
Lagunak / Esploratu / Profila / Bilatu
• Botoi bakoitzak pantaila ezberdin batetara bideratuko gaitu.
![Page 61: Mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa](https://reader033.vdocumento.com/reader033/viewer/2022042521/557b863dd8b42aff318b57b4/html5/thumbnails/61.jpg)
61
Menuaren aukerak : Lekuak
Menuaren aukerak :: Lekuak • Etiketatu izan diren azken lekuen
zerrenda ikusiko dugu. • Leku bat sakatuz gero horren aukera
guztiak ikusiko ditugu: • Lekuaren datu fisikoak. • Argazkiak. • Berton check-in egin izan
duten azken erabiltzaileen zerrenda.
• Iruzkinak egin ditzakegu (Iruzkina atalean sakatuz eta hurrengo pantailako gehitu ikonoa aukeratuz ).
• Check-in egiteko aukera dago (goian eta eskumatara).
• Argazki gehiago igotzeko aukera dago (check-in aukeratuz, kamararen ikonoan sakatuz– goian eta ezkerretara).
![Page 62: Mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa](https://reader033.vdocumento.com/reader033/viewer/2022042521/557b863dd8b42aff318b57b4/html5/thumbnails/62.jpg)
62
Menuaren aukerak : Lagunak
Menuaren aukerak :: Lagunak • Plataforman egin ditugun
lagunen zerrenda ikus dezakegu. • Lagunen profilak zabaltzeko
aukera daukagu eta hauen jarduera ikusteko.
• Izena eta profilean duen argazkia agertuko zaizkigu. Eta check-in egin izan duen azken lekua.
• Erabiltzaile horrek lortutako alkatetzak eta dominak. Hauetako batean sakatuz, dagokion zerrenda ikusiko dugu.
• Atzera joateko goian eta ezkerretara.
![Page 63: Mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa](https://reader033.vdocumento.com/reader033/viewer/2022042521/557b863dd8b42aff318b57b4/html5/thumbnails/63.jpg)
63
Menuaren aukerak : Esploratu
Menuaren aukerak :: Esploratu • Mintzatun etiketatutako leku
guztien mapa. • Etiketen ikonoen arabera zein
motatakoak diren ezberdindu genitzake.
• Mapa handitu daiteke, zehatzago ikusteko.
![Page 64: Mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa](https://reader033.vdocumento.com/reader033/viewer/2022042521/557b863dd8b42aff318b57b4/html5/thumbnails/64.jpg)
64
Menuaren aukerak : Profila
Menuaren aukerak :: Profila • Norberaren profila ikusteko
aukera. • Zer ikusiko dugu?
• Gure argazkiak • Check-in egin izan dugun
lekuen zerrenda • Laguna egiteko eskaerak • Check-in egin izan dugun
azken lekua • Lortutako alkatetzak • Lortutako domina edo
garaikurrak • Plataforman argitaratutako
irudiak • Ezarpenetara sartzeko
aukera: sare sozialak lotzeko (Facebook eta Twitter); Saioa ixteko; eta lizentziak ezagutzeko.
![Page 65: Mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa](https://reader033.vdocumento.com/reader033/viewer/2022042521/557b863dd8b42aff318b57b4/html5/thumbnails/65.jpg)
65
Lagunduko gaituzu Mintzatu zabaltzen?
![Page 66: Mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa](https://reader033.vdocumento.com/reader033/viewer/2022042521/557b863dd8b42aff318b57b4/html5/thumbnails/66.jpg)
66
Mintzatuk gizartearen alor ezberdinetan erabil daitekeela eta baita helburu ezberdinekin aplikatzea ere posible dela uste dugu. Horrela, esparru ezberdin hauetarako aprobetxagarria izan zitekeen: • Publiko orokorrarentzat: guztion artean leku euskaldunen sarea osatzeko
aukera dugu.
• Erakunde publikoak: euskaraz egiten dutela eta hizkuntzarekiko ardura azaleratzeko aukera izango dute.
• Hezkuntza munduan eta ikasleentzat: euskara ikasten ari diren erabiltzaileek euskaraz praktikatzeko lekuak aurki ditzakete. Euskaltegi, elkarte eta erakundeek berton euskaraz egiten dutela adierazteko aukera daukate.
• Negozioak, dendak eta ostalaritza arloa: negozioetako jabeek ere euskararekiko ardura eta konpromisoa erakutsi dezakete.
Noretzat gerta daiteke interesgarria
![Page 67: Mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa](https://reader033.vdocumento.com/reader033/viewer/2022042521/557b863dd8b42aff318b57b4/html5/thumbnails/67.jpg)
67
• Mundu osoko Euskal Etxeak agertzeko aukera daukate. Munduan zehar
sakabanatuta dauden euskaldunak nora joan eta elkartzeko lekua aurkitu ahal izango lukete.
• Euskal jaiak, euskararen aldeko jaiak: urtean zehar euskararen aldeko jai eta ekimen ezberdinak ospatzen dira munduko hainbat tokitan (ikastolen aldeko jai ezberdinak, Korrika, AEK eguna, Euskararen Nazioarteko Eguna … ). Hauetan ere Mintzatu ardatz geografikoa bihurtu daiteke.
Beste ideiarik otu zaizu? Jarri gurekin harremanetan eta komentatuko dugu!!
![Page 68: Mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa](https://reader033.vdocumento.com/reader033/viewer/2022042521/557b863dd8b42aff318b57b4/html5/thumbnails/68.jpg)
68
Mintzatu euskararen erreminta transbersala da eta helburu eta egitasmo ezberdinekin lotu daiteke. Egun, adibidez, Mintzanet plataformari lotura egin diogu Mintzaturen webgunetik, euskaraz internet bidezko bideokonferentzia bat egin nahi duten erabiltzaileek errazago topatzeko inguruko beste erabiltzaile batzuk. Baina beste hamaika aplikazio izan ditzake! Azkue Fundaziotik ateak zabalik ditugu mundu osoko euskalzaleontzat. Egitasmo edo ideia bat badaukazue eta Mintzatu erabili nahi izanez gero, etorri eta kontatu eta zabalduko dugu!
Elkarkidetza aukerak
![Page 69: Mintzatu - 2013ko bertsioa :: eskuliburua eta aurkezpen korporatiboa](https://reader033.vdocumento.com/reader033/viewer/2022042521/557b863dd8b42aff318b57b4/html5/thumbnails/69.jpg)
Has gaitezen euskaraz mintzatzen garen lekuak etiketatzen!
Eskerrik asko!