gizarte erantzukizun korporatiboa elikagaien … · moa ekintzailetza arduratsua sustatzeko modu...

48
MgE dosierrak 35. zk., 2019ko udazkena GIZARTE ERANTZUKIZUN KORPORATIBOA ELIKAGAIEN INDUSTRIAN

Upload: others

Post on 10-Feb-2020

13 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

MgE dosierrak35. zk., 2019ko udazkena

GIZARTE ERANTZUKIZUN KORPORATIBOA ELIKAGAIEN INDUSTRIAN

AURKIBIDEA

Dosier honetako testuek egileen iritzia soilik adierazten dute, eta ez du zertan bat etorri horri buruz MgEk duen jarrera instituzionalarekin

AURKEZPENA: GIZARTE ERANTZUKIZUN KORPORATIBOA ELIKAGAIEN INDUSTRIAN 4Sonia Benito HernándezMadrilgo Unibertsitate Politeknikoa

NEKAZARITZAKO ELIKAGAIEN ESPAINIAR SISTEMAREN GIZARTE- ETA INGURUMEN-DESOREKAK: ANALISI LABURRA ETA HOBETZE-PROPOSAMENAK 7Alberto Sanz-Cobeña Eduardo Aguilera Juan Infante-AmateMadrilgo Unibertsitate Politeknikoa Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa Pablo de Olavide Unibertsitatea

Luis Lassaletta Pablo Pinero Ivanka PuigduetaMadrilgo Unibertsitate Politeknikoa Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa

GIZARTE ERANTZUKIZUN KORPORATIBOA ELIKAGAIEN ENPRESA HANDIETAN 16 Yaiza Quevedo y Silverio Alarcón Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa

KOOPERATIBISMOA GIZARTE EKINTZAILETZAREN ERREFERENTE GISA NEKAZARITZAKO ELIKAGAIEN INDUSTRIAN 22Cristina López-Cózar NavarrooMadrilgo Unibertsitate Politeknikoa

ELIKAGAIEN BALIO-KATEA: BANAKETA ARDURATSUA ETA JASANGARRIA 26Teresa Briz de FelipeMadrilgo Unibertsitate Politeknikoa

TRAZABILITATEA, GARDENTASUNA ETA ERREGISTRO BANATUEN TEKNOLOGIAK HORNIDURA-KATEAN 30Pablo Esteban-SánchezMadrilgo Unibertsitate Europarra

EKONOMIA ZIRKULARRA ELIKAGAIEN INDUSTRIAN 36Tiziana Priede Bergamini e Ivan HilliardMadrilgo Unibertsitate Europarra

KASU-AZTERKETA: LABORE BILBO, ELIKADURA-BURUJABETZAKO EKIMEN BAT HIRIAN 41Joseba Gotzon Martín RiveraLabore Bilbo

Mugarik gabeko Ekonomialariak (MgE) Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakunde (GGKE) bat da, 1997an unibertsitate-esparruan sortua, eta gaur egun ekonomia bidezkoa, solidarioa eta iraunkorra eraiki nahi duten pertsonek osatua; erakundearen lehentasunezko asmoa pobrezia eta desberdintasunak desagerraraztea da.

Mugarik gabeko Ekonomialariak erakundean uste dugu garapen-eredu berri bat behar dela, ekonomia gizakiaren zerbitzura jar dadin, eta ez, gaur egun gertatzen den bezala, milioika pertsona ekonomiaren zerbitzura egon daitezen.

Gure helburua da gizarte-arloan erantzukizuna hartuko duten herritarrak sortzen laguntzea, modu aktiboan jardun dezaten eta gizartea eraldatzeko premiarekiko konpromisoa har dezaten.

Erreferentziazko GKE bat izan nahi dugu bidezko ekonomiaren bilaketan, eta gizarte- eta ekonomia-eragileen artean elkarrizketa errazten eta sareko lana sustatzen lagundu. Izan ere, gizartearen parte-hartze zabal baten bidez soilik lortu ahal izango dugu bidezko ekonomia bat.

Gure bazkideen aldizkako ekarpenei esker, iraupen luzeko proiektuak planifika eta gara ditzakegu, diru-laguntzen mende egon behar izan gabe.

Mugarik gabeko Ekonomialariak erakundeko bazkide egin eta aldizka gurekin kolaboratu nahi baduzu, bete gure webgunean eskuragarri dagoen formularioa:

www.ecosfron.orgEdo deitu telefono honetara: 91 549 72 79

Gure dosierrek ekonomiari buruzko ikuspegi berriak ematen dizkizutela uste baduzu eta babesa eman nahi badiguzu, egin ekarpen bat:

Irabazi-asmorik gabeko erakundeei buruzko Espainiako legeriak zerga-arloko trataera onuragarriagoa ezartzen du pertsona fisikoek egindako dohaintzetarako, eta, hala, PEFZaren kuotan murrizketa bat lortzen da.

ARGITALPEN KONTSEILUA

José Ángel Moreno – KoordinatzaileaLuis Enrique AlonsoMaría Eugenia CallejónMarta de la CuestaJosé Manuel García de la CruzJuan A. GimenoCarmen Valor

Ale honen koordinazioa:Sonia Benito Hernández Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa

ISSN 2603-848X Dossieres EsF

MgE Dosierrak Mugarik gabeko Ekonomialariak erakundearen hiru hileroko argitalpen digital bat da.

Azaleko irudia: Ilustrazioa © Ana Cristina Martín, LA FACTORÍA DE EDICIONES.

Maketazioa: LA FACTORÍA DE EDICIONES

Mugarik gabeko Ekonomialariak Eus-kadiRonda kalea z/g Bolunta48005 BilboTel.: 94 415 34 [email protected]

Mugarik gabeko Ekonomialariak EuskadiGaztambide kalea, 50(sarrera SETEMen lokaletik barrena)28015 MadrilTel.: 91 549 72 [email protected]

MgE Dosierrak, Economistas sin Fronteras erakundeak egina (http://www.ecosfron.org/publicaciones/), Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 4.0 Internazionala lizentzia baten pean banatzen da

(http://creativecommons.org/licenses/by-nc-nd/4.0/).

Baimenduta dago lanaren kopiak egitea, osorik edo partzialki, bai eta haren jendaurreko jakinarazpena ere, betiere ez bada helburu komertzialarekin egiten eta jatorrizko lanaren egilea nor den aitortzen bada. Ez da baimentzen lan eratorririk sortzea.

4

AURKEZPENA

GIZARTE ERANTZUKIZUN KORPORATIBOA ELIKAGAIEN INDUSTRIAN

Nekazaritza, Elikagaien eta Biosistemen Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoa, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa

Sonia Benito Hernández

Sarrera honetan, aurkezten diren lanei buruzko laburpena egin nahi da, eta aurkezten den gaiari

buruzko kontzeptu batzuk argitu nahi dira, hau da, gizarte-erantzukizunari eta elikagaien industriari buruzkoak.

006ko martxoan, “Hazkunderako eta enplegurako itun bat inplementatuz: Gizarte Erantzukizun Kor-poratiboaren bikaintasunean lider izango den Eu-ropa bat eginez» izeneko jakinarazpenean, Europako Batzordeak adierazi zuen enpresen gizarte-erantzu-kizuna (EGE) edo gizarte-erantzukizun korporati-boa (GEK) kontzeptu bat dela, eta kontzeptu horrek zera esan nahi duela: enpresek legezko gutxieneko errekerimenduetatik eta kontratuko betebeharreta-tik harago joatea erabakitzea, gizartearen beharrak kontuan hartzeko asmoz. Gaineratu zuen, EGEren bidez, tamaina guztietako enpresek lagundu dezake-tela interes-talde guzti-guztien helburu ekonomi-koak, sozialak eta ingurumenekoak berradiskidetzen, haien partaideekin eta interes-taldeekin lankidetzan arituz. Era berean, Lan eta Gizarte Gaietarako Mi-nisterioak 2005eko martxoan Espainian sortutako EGEari buruzko Adituen Foroak zera adierazi zuen bere ondorioetan: «Enpresen Gizarte Erantzukizuna da, indarrean dauden legezko betebeharrak modu hertsian betetzeaz gain, enpresek beren interes-tal-deekin dituzten harreman eta elkarrizketa gardenetan sortutako gizarte-, lan- eta ingurumen-kezkak eta giza eskubideekiko errespetuarekin lotutakoak bo-rondatez integratzea enpresen gobernamenduan eta kudeaketan, eta enpresen estrategietan, politiketan eta prozeduretan, eta, hala, enpresek beren ekintzek eragindako ondorioen eta inpaktuen erantzukizuna bere gain hartzea».

Hortaz, jabeen eta administratzaileen edo kudeatzai-leen arteko aldebiko harremana harreman aldeani-ztun bihurtzen du EGEak, eta interes-talde guztiek hartzen dute parte harreman aldeaniztun horretan: jabeek, administratzaileek, langileek, bezeroek, hor-nitzaileek, administrazio publikoek, inbertsoreek eta tokiko komunitateek. Horrez gain, Europako Bat-

zordeak dioen bezala, tamaina eta ekoizpen-sektore guztietako enpresei dagokie hori egitea.

Egungo testuinguru sozioekonomikoaren bi ezauga-rri dira herrialdeen artean merkataritza-mugak desa-gertzea, batetik, eta sistema ekonomikoak geroz eta handiagoak eta homogeneoagoak izatea, bestetik, eta testuinguru horrek enpresen berrikuntzari eta le-hiakortasunari mesede egiten dio. Hala ere, ingurune bionaturalarekin lotutako arazoak ere ikaragarri hazi dira, hala nola berotze globala, airearen eta uraren kutsadura, eta lurzoruaren degradazioa. Testuinguru horretan, natura-baliabideen urritasunagatik edo agorpenagatik, klima-aldaketagatik, energia-segur-tasunagatik eta bioaniztasunaren galeragatik mundu osoan sortutako kezkak geroz eta garrantzia handia-goa du negozioen munduan.

Elikagaien segurtasunari dagokionean, industrian ba-lio-kateaz egiten den kudeaketa gai interesgarria izan da azken hamarkadetan, eta haren analisiari buruzko teoria eta praktika oso bat garatu da. Geroz eta aha-legin handiagoa eskatzen zaie sektorean parte hart-zen duten eragile ekonomikoei beren estrategiak eta jarduerak ingurune sozioekonomiko horretara ego-kitzea, eta informazioaren eta komunikazioaren tek-nologia berriak barneratzea. Garatutako herrialdeen egunerokoak beste erronka bat ere badu: elikagaien segurtasun sanitarioa. Logikoa da pentsatzea elikadu-ra-produktu guztiek higiene- eta osasun-berme jakin batzuk eduki behar dituztela merkaturatzen direnean, eta, hortaz, horrek izendatzaile komuna izan behar duela; alegia, ezin duela enpresa-estrategia jakin bat-zuen mende egon. Hala eta guztiz ere, hori ez da beti horrela izaten. Begira, bestela, oraintsu, Andaluzian batik bat, haragi ‘metxatua’ jateagatik izan den intoxi-kazio-kasua (196 kasu, eta 3 hildako, 2019ko abuz-tuaren 30era arte). Horren ondorioz, azken kontsu-mitzaileek galdu egin dute erakunde ofizialenganako eta zientzia-munduarenganako konfiantza, eta halako-rik ez da gertatu azken hamarkadetan. Hori horrela, elikakatea kudeatzeko ekintzen agendak elementu berri hori ere barneratu behar du.

5

triako gizarte-ekintzailetzaren erreferente gisa hartuta. Kooperatibismoak praktika arduratsuak sustatzen di-tuen enpresa-formula bat dela nabarmentzen eta azalt-zen da. Kooperatiba-mugimenduak mende bat baino gehiago darama arduraz jokatuz, eta gizartearekin konpromiso bat duela erakusten duten printzipioen eta baloreen arabera jokatuz. Lan honetan, kooperatibis-moa ekintzailetza arduratsua sustatzeko modu bezala aurkezten da, hau da, geroz eta mozkin handiagoak lortzea baino, balio soziala sortzea helburu duena.

Teresa Briz de Felipe ikertzaileak egindako lauga-rren lana elikagaien sektorean banaketa arduratsua eta jasangarria egiteari buruzkoa da. Elikagaien sek-torea estrategikoa da edozein ekonomiatan, eta hura jasangarria izatea funtsezkoa da. Berrikuntza tek-nologikoak, batetik, eta hornitzaileek eta bezeroek egiten dituzten aldaketak, bestetik, eredurik jasan-garriena zein den definitzeko funtsezko faktoreak izango dira. Berrikuntza teknikoak eta IKTak berre-gituraketa sakonak eragiten ari dira aktore guztiek eskuragarri duten informazioari dagokionean, eta aldi berean kontsumitzaile eta herritar den hori agertu da. Azken horiek, erosten dutenean, ekonomikoak ez di-ren beste faktore batzuk hartzen dituzte kontuan, hala nola etika eta ingurumena. Lan honetan, kontzeptu horien guztien deskribapena eta analisia egiten da. Kontsumitzaileak garen aldetik, oso interesgarriak izango dira guztiontzat.

Hemen aurkeztutako bostgarren artikuluak honako izenburu hau du: «Trazabilitatea, gardentasuna eta erregistro banatuen teknologiak hornidura-katean»; eta Pablo Esteban Sanchez ikertzaileak egin du. Aurreko lanarekin lotuta dago, baina balio-katean aplikatutako teknologia jorratzen du gehiago. Ze-hazki, oraindik ere esperimentazio-fasean dagoen Blockchain teknologiari buruzkoa da. Teknologia horrek hornidura-kateen trazabilitatea kudeatzeko eta kontrolatzeko ahalmen handia du, eta sentsore- eta etiketatze-teknologiekin uztartuta (RFID, NFC, QR kodeak, kode genetikoak, etab.), trazabilitatea modu garden, seguru eta ireki batean erregistratzeko aukera emango du. Teknologia horri esker, erabilt-zaileek erosten dituzten produktuen atzean dauden prozesuak eta trazabilitatea irakurtzeko aukera izango dute, eta elikagai-iruzurrak modu eraginkorragoan kudeatzeko eta kontrolatzeko lagungarria izango da. Kontsumitzaileei gardentasuna, segurtasuna eta kon-fiantza emango die.

Seigarren lan batek itxiko du gaia ikuspegi zientifiko batetik berrikusteko zatia, eta, halabeharrez, lan hori

Horri gehitu egin behar zaio ingurumenarekiko kont-zientzia hazi, eta ingurumen-produktu eta -zerbitzuen eskaera handitu egin dela. Enpresetako gerenteek eta enpresariek ingurumenaren jasangarritasunean (hau da, jasangarritasun «berdean») duten interesa area-gotu egin da, eta garrantzi berezia hartu du elikagaien sektorean. Hori horrela, eligakaien segurtasunaren problematikari buruzko deskribapen bat gehitu dugu lan honetan, bai eta eligakaien sektoreko eragile na-gusien, hau da, sektore horretako enpresarik esangu-ratsuenen balio-katearen barne-kudeaketari buruzko lan batzuk ere.

Hala, Alberto Sanz Cobeña, Eduardo Aguilera, Juan Infante Amate, Luis Lassaletta, Pablo Pi-nero eta Ivanka Puigdueta ikertzaileek idatzi dute aurkezten dugun lehen artikulua. Artikulu horretan, nekazaritza-sistema espainiarraren gizarte- eta in-gurumen-desorekak azpimarratzen dira, eta xeheta-sun handiz deskribatzen dira sektorea nola osatuta dagoen eta zein diren gaur egungo ekoizpen-ereduak ingurunean sortzen dituen inpaktuak. Eredu horren ordezko beste eszenatoki batzuk ere aipatzen dira, eta egungo ekoizpen-ereduak gizartean eta ingurume-nean duen inpaktu negatiboa txikitzeko proposamen aringarriak eta prebentziozkoak egiten dira. Kontsu-moa arduratsua ere aztertzen da.

Dosierreko bigarren artikuluak honako izenburu hau du: “Gizarte-erantzukizun korporatiboa elikagaien enpresa handietan”. Yaiza Quevedo eta Silverio Alarcon ikertzaileek egindako artikuluan, elikagaien enpresek gizarte-erantzukizun korporatiboa nola bar-neratu dezaketen jorratzen da, batez ere. Horretarako, hiru ekimen proposatzen ditu: batetik, Elikagaien eta Edarien Industrien Federazioak egindako ahaleginak. Izan ere, gardentasunean, gizarte-berdintasunean eta ingurumenarekiko errespetuan oinarritutako hainbat txosten eta balantze aurki baitaitezke haren web-orrian. Bigarren ekimena Oxfam-ek 2013an egindako «Behind the Brands» («Markaren atzean») kanpaina da. Kanpaina horretan, elikagaien eta edarien mun-duko enpresa handiek gizarte-erantzukizun korpo-ratiboarekin zer konpromiso duten aztertu zen, eta enpresa horien konpromisoak hobetzeko abiapuntua da. Eta azkenik, elikagaien 16 enpresa espainiar han-diri gizarte-erantzukizun korporatiboaren alorrean egindako ebaluazio baten lehen emaitzak aurkeztuko dira.

Hirugarren lana Cristina Lopez Cozar Navarro ikertzaileak idatzi du. Kooperatibismoari buruzkoa da, kooperatibismoa nekazaritzako elikagaien indus-

6

men bat hirian». Proiektu hori, batik bat, denda fisiko bat sortuta gauzatu da. Denda horretan, hurbileko eta garaian garaiko nekazaritza-produktu ekologikoak, eta gizarte-ikuspegi batetik bidezkoak diren moduak erabiliz ekoitzitakoak eskaintzen dituzte. Proiektua-ren helburua, hala ere, ez da izan soilik supermer-katu-denda bat egitea. Horrez gain, gizartean beste jarduera batzuk ere burutzen dituzte, eta kontsumit-zeko orduan mentalitatea aldatzea helburu duten eki-menekin lanean dihardute.

Azkenik, ez dut aurkezpen hau amaitu nahi lanen egile guzti-guztiei eskerrak eman gabe, eskuzabal-tasunez egin duten ekarpenarengatik, bai eta Muga-rik gabeko Ekonomialariak erakundeari ere, gizartea hobetzen laguntzeko aukera eman izateagatik egiten dakiguna eginez: hau da, ikertuz eta idatziz. n

gaurkotasun handiko beste gai honi buruzkoa izango da: ekonomia zirkularra elikagaien industrian. Azken lan hori Tiziana Priede Bergamini eta Ivan Hilliard ikertzaileek egin dute. Ikerketa horretan, elikagaien industrian hondakinak berrerabiltzeari buruzko pro-blematika azalduko dute. Sektore horretako egungo ekoizpen-sistema linealak arazo larriak eragiten ditu ingurumenean, gizartean eta ekonomian, hala nola janari-kantitate handiak alferrik galtzea, berotegi-efe-ktuko gasak isurtzea, obesitatea eta malnutrizioa. Eli-kagaien ekonomia zirkular batek arazo horiek guztiak konpondu, eta sistema jasangarriago eta inklusiboago bat lortzeko aukerak sortuko lituzke.

Azkenik, dosierra amaitzeko, Joseba Gotzon Martin Riverak aurkeztutako kasu-azterketa hau ere gehitu dugu: «Labore Bilbo, elikadura-burujabetzako eki-

7

NEKAZARITZAKO ELIKAGAIEN SISTEMA ESPAINIARRAREN GIZARTE- ETA INGURUMEN-DESOREKAK: ANALISI LABURRA ETA HOBETZE-PROPOSAMENAK

abeltzaintza-jatorriko ondasunen ekoizpena handitu egin da. Adibidez, laborantzen etekinak hirukoiztu egin dira 1950etik 2008ra (Soto eta kol., 2016). Ekoizpenean izandako hazkunde horrekin batera, hala ere, desoreka sakonak ere sortu dira. Abeltzaint-zako ekoizpenari dagokionean, txerri- eta hegazti-se-ktoreek (oilasko-haragiarena, batez ere) gora egin duten arren (1. irudia), gorakada hori nazioartean mugarri izan diren merkataritza-akordioen ondorio izan da, hein handi batean, hala nola Espainia Euro-par Batasunean sartu izana eta, oraintsuago, Txinara txerri-haragia esportatzeko akordioak2. Guztiz kon-trakoa gertatu da abeltzaintza estentsiboaren sekto-rean, eta ustiategien eta lanpostuen kopuruak nabar-men egin du behera. Hala, animalia monogastrikoen kopuruak (txerriak eta hegaztiak, batez ere) eta haien ekoizpenak bat-batean gora egin duen bitartean, hausnarkari txikiena beheraldian dago 90ko hamar-kadaz geroztik, abeltzaintza estentsiboa alde batera uztearekin lotuta, batik bat (1. irudia).

Nekazaritzako elikagaien sektoreak, oraindik ere, garrantzia handia izaten jarraitzen du ekonomia

espainiarrean, azken hamarkadetan haren garrantzi ekonomiko erlatiboa ikaragarri jaitsi den arren. Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren (NAEM) arabera, nekazaritzako elikagaien sektorea –elikagaien ekoizpena, prozesamendua, garraioa eta banaketa- Balio Erantsi Gordinaren (BEGd) % 10 baino gehiago zen 2016an1. Nekazaritzako elika-gaien ekoizpena, bakar-bakarrik, BEGd-ren % 2,7 zen. Nekazaritza-jarduera handiko eskualdeetan, hala nola Gaztela Mantxan eta Extremaduran, ehu-neko hori % 8koa izatera iritsi zen, eta lanpostuen % 3,6 sortzen zituen, gainera (landa-eremuetan gehienak). Hori horrela, funtsezko industria bat da ekoizpen-ehun espainiarrean. Azken urteotan, eral-daketa sakona gertatu da sektore horretan. Nekaza-ritzari eta abeltzaintzari erreparatuta, ekoizpen- eta eraldaketa-sistema industrializatuetara jo dute azken hamarkadetan, eta, horren ondorioz, nekazaritza- eta

Alberto Sanz-Cobeña* Eduardo Aguilera* Juan Infante-AmateMadrilgo Unibertsitate Politeknikoa Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa Pablo de Olavide Unibertsitatea

Luis Lassaletta* Pablo Pinero* Ivanka Puigdueta*Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa

* Nekazaritza eta Ingurumen Arriskuen Kudeaketarako Iker-gunea (CEIGRAM, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa).

1. irudia. Aziendaren bizi-pisuaren bilakaera Espainian. Iturria: Soto et al. (2016)

8

Kanpoko baliabideekiko menpekotasun-maila handiko ekoizpen nazionala

Espainian, azken mendean zehar, nekazaritzako ekoi-zpen-sistemak energia fosilen behar handia izatera igaro dira. Egungo nekazaritza espainiarrak ener-gia-kantitate ez-berriztagarri handiak baliatzen ditu, batez ere, trakzio mekanikorako, ureztatzeko era-biltzen den uraren hornidurarako eta banaketarako, eta ongarriak, pestizidak eta materialak fabrikatzeko negutegietarako (2. irudia). Errealitate horrekin lo-tutako lehenengo ingurumen-inpaktua da sektoreak negutegi-efektuko gasak isurtzen dituela.

Abeltzaintza estentsiboko sistemetara jotzeak gizarte- eta ingurumen-inpaktu nabarmenak sor ditzake, hala nola jendea landa-eremuetatik joatea3 eta sute-arris-kua areagotzea, geroz eta biomasa gehiago erre daite-keelako bero-olatuak eta lehorteak daudenean.

Artikulu honetan, nekazaritzako elikagaien sistema espainiarraren ezaugarri nagusietan sakontzen saia-tuko gara, elikagaiak ekoizten direnetik kontsu-mitzen diren arte. Horren ondorioz sortutako hon-dakinen kudeaketan ere sakonduko dugu, bai eta elikagai horien eraldaketarekin lotutako gizarte- eta ingurumen-inpaktu nabarmenenetan ere.

2. irudia. Energia ez-berriztagarrien kontsumoa nekazaritza espainiarrean (milioi tona petrolioren baliokidea, urteko).Estimazio propioa, hauen datuak erabiliz: Guzman et al. (2018) eta Aguilera et al. (2015)

PBestalde, nekazaritzako elikagaien sisteman, energia ez da lursailean erabiltzen soilik. Katearen beste fase batzue-tan ere erabiltzen da. Hain zuzen ere, gaur egun, gaine-rako faseek (garraioak, ontziratzeak, banaketak eta etxe-bizitzak) sektoreak baliatzen duen energia guztiaren % 75 kontsumitzen dute (3. irudia). Ehuneko hori bikoiztu egin da azken 50 urteetan, eta nekazaritzako elikagaien sekto-reak baliatzen duen energia-kantitatea 10 bider handitu da epealdi horretan, herritarrena 1,5 bider soilik handitu den bitartean (Infante-Amate eta kol., 2018 a). Beste herrialde

batzuetan gertatu den bezala, nekazaritza-sektoreko ener-gia-kontsumoak gelditzeko joera izan du 80ko hamarka-daz geroztik. Aldiz, kontsumo hori modu azeleratuan hazi da katearen gainerako faseetan (3. irudia). Datu horiei pixka bat gehiago erreparatuta, gaur egungo ereduan gure elikaduraren euskarri diren jarduerekin eta prozesuekin lotutako energia-kontsumoa honako hau da: ia-ia tona bat petrolioren baliokidea urteko, Espainian bizi den pertsona bakoitzeko.

9

goa da N2O sortzea eta isurtzea, bai eta simaurren kudeaketan ere. CH4, berriz, ganadu hausnarkariek, simaurren kudeaketak (batez ere, forma likidoan daudenean; kudeaketa-metodo hori hedatu egin da abeltzaintza industrialean), arroz-soroek eta urtegiek sortua da. Azken gas hori hondakinen kudeaketan ere sortzen da, zabortegietan, zabortegiak baitira nekaza-ritzako elikagaien sistema modernoaren «ekonomia linealaren» beste muturra. Ekonomia zirkular batean, hondakin organikoak kudeatuz eta berrerabiliz, neka-zaritza-ekoizpenean lurzorutik ateratako ongarriak itzuliko lirateke lurzorura, eta materia organiko hori emankortasuna hobetzeko eta karbonoa bahitzeko erabiliko litzateke (konpost-egitea bezalako jardunen bidez). Baina hondakinen kudeaketarako egungo ere-dua lurperaketan eta errausketan oinarrituta dago, eta ingurumen-inpaktu erantsiak eragiten ditu.4

Egungo ereduaren beste ingurumen-ondorio batzuk dira nitrogenoa eta fosforoa bezalako ongarrien flu-xuak nabarmen aldatzea, eta horrek elementu horien ziklo biogeokimikoen disrupzioa eragin du. Horren emaitza da ingurumenera isuritako konposatu nitro-genatuak hirukoiztu egin direla (Lassaletta eta kol., 2014). Horrek hainbat ondorio negatibo ditu. Nitra-toaren lixibiazioak urak kutsatzen ditu, eta alga-aza-leratzeak eragiten ditu. Oxido nitrosoa isurtzeak klima-aldaketa azkartzen du. Amoniakoa isurtzeak hainbat arazo sortzen ditu pertsonen osasunean. Es-painiak, herrialde gisa, erronka garrantzitsuei egin beharko die aurre, adibidez klima-aldaketaren ondo-riozko ur-eskasiaren gorakadari. Ur asko zaintzea, eta ur hori kalitate onekoa izatea, nekazaritza-ekoizpena-ren beharra ere bada.

Hala eta guztiz ere, nekazaritzako elikagaien sistema espainiarra ekonomia nazionalaren %10 bada ere, energia-kontsumoaren % 20 egiten du (Infante-Amate eta kol., 2018 a).

Nekazaritzako eta abeltzaintzako egungo ekoizpen-ereduarekin lotutako gizarte- eta ingurumen-inpaktuak

Energia-kontsumo horren zati handi batek negute-gi-efektuko gasak isurtzea eragiten duen arren, eta isurketa horiek klima-aldaketa bizkortzen ari diren arren, elikagaien ekoizpenak eragindako isurketen zati handi bat ez da energia erabiltzearen ondorio zuzena. Isurketa batzuek jatorri «biogenikoa» dute, eta horren barnean sartu behar dira naturako stocken (biomasa eta lurzorua) karbono-galerekin lotutako CO2-ren isurketak, bai eta oxido nitrosoaren (N2O) eta metanoaren (CH4) isurketak ere. Azken bi gas horiek CO2 baino gutxiago isurtzen dira, baina hark baino berotze globaleko potentzial askoz ere handia-goa dute (hots, berotzea sortzeko ahalmen handia-goa dute). Espainian, nekazaritzaren industrializa-zioarekin lotutako prozesuek, alde batetik, eta azken mendean izandako tenperatura-igoerak, bestetik, lur-zoruaren materia organikoaren kantitate esanguratsua galtzea ekarri dute (Aguilera eta kol., 2018). Horrek esan nahi du ez direla soilik CO2–ren isurketak egin, karbonoa atmosferan askatzearen ondorioz, baizik eta lurzorua bera ere degradatu egin dela, eta, hortaz, lurzoruak etorkizunean izango duen ekoizpen-ahal-mena arriskuan jarri dela, eta basamortutze-arriskua ere handitu dela. Bestalde, lur ongarrituetan erraza-

3. irudia. Nekazaritzako elikagaien sistemaren lehen mailako energiaren kontsumoa. Infante-Amate, Aguilera eta Gonzalez de Molina (2018)

10

paradigmatikoa da. xx. mendearen erdialdean, inporta-zioko nekazaritza-produktuetarako 700 mila hektarea okupatzen zituen beste herrialde batzuetan, eta 400 mila hektareatako produktuak esportatzen zituen. Gaur egun, inportazioak 11 milioi hektareatik gorakoak dira, eta esportazioak, berriz, 4,6 milioi hektareakoak (4. irudia). Sistema ekonomiko espainiarra, oro har, eta nekazaritzako elikagaien sistema, bereziki, beste he-rrialde batzuetako lurzoruak erabiltzearen mende dago, hein handi batean. Kanporatutako lurzoruaren zatirik handiena animalien elikadurarako aleen inportazioare-kin dago lotuta, eta hori, era berean, dieta-aldaketaren ondorioa da. Izan ere, animalia-jatorriko produktue-kiko geroz eta mendekotasun handiagoa du dietak (7. irudia). Inportazio horiek, era berean, beste hainbat gizarte- eta ingurumen-arazo sortzen dituzte herrialde esportatzaileetan, hala nola baso-soiltzea, nekazari-ko-munitateen desplazamendua, eta lurrak eta ur-baliabi-deak kutsatzea. Beste modu batean esanda, espainia-rren elikadura beste herrialde batzuetako lurzoruak erabiltzeari esker aldatu da, bai eta beste herrialde bat-zuetan inpaktuak sortzeari esker ere.

Horrez gain, elikagai-ekoizpenaren isurketa-iturri na-gusietako bat baso-soiltzea dela esan beharra dago. Gaur egun, baso-soiltze hori ez da Espainian gertat-zen, baina bai beste herrialde batzuetan, hemen pent-suak eta palma-olioa bezalako produktuak kontsu-mitzearen ondorioz. Hain zuzen ere, eta zoritxarrez, elikagaien ekoizpen-sistema espainiar gehienen men-dekotasun bakarra ez da energia-hornidurarekiko dutena. Beste baliabide batzuekiko mendekotasun horrek eredu hau geroz eta jasanezinagoa izatea ber-matzen du –ingurumenaren zein gizartearen ikus-pegitik-, eta elikagaiak ekoizteko erabiltzen dituen lurraldeei ere eragiten die. Eredu horrek arriskuan jartzen ditu gure jangeletatik, siloetatik eta super-merkatuetatik urrun dauden lurraldeak eta pertsonak.

Merkataritza globalaren gorakadaren ondorioz, he-rrialde askok beste herrialde batzuetako lurzoruak erabiltzen dituzte, eta, gero, nekazaritzako produktuak inportatzen. Hori eginez, etxeko baliabideak soilik era-biliz jasanezina izango liratekeen kontsumo-ereduak sustatzen ari dira. Zentzu horretan, Espainiarena kasu

4. irudia. Lurzoruaren erabilpenaren bilakaera historikoa nekazaritza espainiarrean. Infante-Amate eta al. (2018 b)

Aurretik aipatutako guztiari erantsi beharko litzaioke sektorearen zaurgarritasun-maila handia. Izan ere, gure ekonomiaren beste esparru askotan gertatzen den bezala, Espainiaren eta Europar Batasunaren mugetatik kanpoko eskualderenak baitira hura mar-txan egotea ahalbidetzen duten energia eta lurzoruak. Eskualde horiek, askotan, politikoki ezegonkorrak dira, eta interes geoestrategiko handiak daude he-rrialde horietan, baliabide horien jabe direlako, hein handi batean (Wenar, 2015; Ross, 2013). Egungo nazioarteko egoeran, baliabideak lortzeko zailtasun teknikoak geroz eta handiagoak dira, eta, egoera ho-

rretan, paradigma-aldaketa behar da, nekazaritzako eta abeltzaintzako gure ekoizpen-sistemen autonomia areagotuko duena, tokiko energia berriztagarriak oi-narri hartuta. Laburbilduz, alde batetik, elikagaiak ekoiztearen ondorioz sortutako gizarte- eta inguru-men-arazoak larriak eta berehalakoak dira, eta, bes-tetik, nekazaritzako elikagaien sistemaren osagaiak gogorki loturik daude elkarren artean. Hori hala izanik, jasangarritasunera hurbiltzeko ahaleginean, sistemaren konpartimentu guztiak kontuan hartu be-har dira, bai ekoizpenekoak eta bai kontsumokoak. Adibidez, duela gutxiko ikerketa batek ondorioztatu

11

suen eskaera handitu da, eta gorakada horrek Espai-niaren ekoizpen-ahalmena bera gainditu du. Horren ondorioz, 1960. urteaz geroztik, abeltzaintza-sargai horien nazioarteko garraioa zortzi bider handitu da (Perez Neira eta kol., 2016). Pentsu horiek, jatorriz, Espainiako txerri-, hegazti- eta behi-haztegi handie-tatik oso urruti dauden eskualdeetakoak dira; Hego Amerikakoak, batez ere (5. irudia).

Konpartimentuen arteko loturak ere aldatu egin dira, eta aldaketa horiek uler daitezke sistemaren nitroge-no-fluxuak aztertuta. Lassalettak eta haren kolaborat-zaileek (2014) sakon aztertu zuten nitrogeno-fluxuen bilakaera nekazaritza espainiarrean (6. irudia), eta sargai jakin batzuk geroz eta gehiago erabiltzen di-rela ondorioztatu zuten. Esate baterako, ongarri sinteti-koen sarrera hiru bider handitu da 1960. urteaz geroztik. Horren ondorioz, laborantzen guztizko ekoizpena ere handitu egin da (kasu honetan, bikoiztu), laborantza-lur-zoruen zati batek behera egin duen arren.

du nahitaezkoa dela ekoizpen- eta kontsumo-neurriak uztartzea, nekazaritzako eligakaien sistemak inguru-menarengan eragiten duen presioa planetaren mugen barne mantentzeko (Springman et al., 2018). Muga horiek gainditzeak atzerakorik gabeko aldaketak era-gingo lituzke Lurreko sistema biofisikoetan, eta sor-tuko liratekeen ingurumen-baldintzetara egokitzea oso zaila izango litzateke.

Kontsumoa: nekazaritzaren metabolismo-aldaketak dieta-aldaketarekin lotuta daude

Nekazaritzako elikagaien sistema espainiarrak trant-sizio sakona egin du azken 60 urteotan. Sistemaren konpartimentu guztiak aldatu egin dira, hau da, la-borantza-sistemak eta animaliak hazteko sistemak, bai eta kontsumoa eta nazioarteko beste herrialde batzuekin egiten den elkartrukea ere. Abeltzaint-za-sistemen kasuan, eduki proteiko handiko pent-

5. irudia. Ekoizpena oso deslokalizatuta dago, eta, horren ondorioz, nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuek bidaia luzeak egin behar dituzte (Lassaletta et al., 2014).

12

Abeltzaintza-ekoizpena hirukoiztu egin da pentsuen inportazioen ondorioz, batik bat (artoa, soja eta ga-ria). Aldaketa horien motorra da, alde batetik, espor-tazioa, baina, batez ere, lehen aipatutako herritar espainiarren dietan izandako trantsizio orokorra. Dieta mediterraneo bat egitetik, Europako iparral-deko dietaren edo Estatu Batuetako dietaren antza

handiagoa duen dieta bat egitera pasatu dira espai-niarrak. Hots, Osasunaren Mundu Erakundeak go-mendatutako proteina-kantitatea baino gehiago ja-ten dute gaur egun, eta animalia-jatorriko proteinak % 65 dira landare-jatorriko proteinekin alderatuta (dieta mediterraneoan % 33 dira, gutxi gorabehera) (7. irudia).

6. irudia. 1960. eta 2000. urteen artean nekazaritzako elikagaien sistema espainiarreko nitrogeno-fluxuetan izandako aldaketa (Lassaletta eta kol., 2014)

7. irudia. Proteina-moten kontsumoaren bilakaera Espainian

Iturria: https://theconversation.com/percepciones-sobre-la-carne-que-nos-hacen-subestimar-su-impacto-en-el-cambio-climatico-110634

13

The Conversation5 komunikabidean duela gutxi ar-gitaratutako artikulu batean, Espainiako biztanleek hainbeste animalia-jatorriko produktu jatearen zergati batzuk aztertzen ziren. Haragien eta esnekien kontsu-moak haiek gehiegi kontsumitzeak ingurumenean eta osasunean ondorio negatiboak dituela ezagutu aurre-tik egin zuen gora. Hala ere, gaur egun, ikerketa eta erakunde askok ingurumen- eta osasun-arrisku horiez ohartarazi dute, eta kontsumoa murrizteko deia egin dute. Zerk oztopatzen du ba elikadura-ohitura osasun-garri eta jasangarriak lortzea? Haragien eta esnekien ekoizpenare-kin eta kontsumoarekin lotutako zenbait gairi buruzko nahasmendua da animalia-jatorriko produktuen eskaera nabarmen murriztea oztopatzen duen fakto-reetako bat. Horrek he-rritarren osasuna hobe-tuko luke, eta 1,5 C-ko muga ez gainditzeko aukerak areagotuko li-tuzke.

Nekazaritzako elikagaien sistemaren inpaktuak (kanporatuak) kuantifikatzeko proposamen zientifikoak

Nekazaritzako elikagaien sistema espainiarraren des-orekak zuzentzeko ekoizpenera eta kontsumora bi-deratutako neurriak hartu behar diren arren, azken aukera horri buruzko kontabilitate-esparruak eta adierazleak ez daude hain garatuta, eta, oraingoz, nazioarteko erakunde nagusien onarpen-maila baxua da. Hortaz, politika bat arrakastatsua izan ote den ebaluatzeko eta kontsumora bideratutako negute-gi-efektuko gasen isurketak murrizteko helburuak proposatzeko, lehenik eta behin, adierazle sendoak eta fidagarriak izan behar ditugu ikuspegi honetatik. Lan handia egin da azken hamarkadetan, eta, gaur egun, bi metodologiek dute zientzia-komunitatea-ren gehiengoaren babesa: Bizi Zikloaren Azterketak (BZA) eta input-output analisiak (IO). Bi ikuspegi horiek elkarren artean osagarriak dira, baina ez dute xehetasun-maila bera: BZA teknika mikro bat da, eta

ondasunen eta zerbitzuen katean gertatutako prozesu kutsatzaileak zenbatzen ditu; IO analisiak, berriz, ikuspegi makroekonomikoa du, eta herrialde baten industria-jardunaren ondorioz sortutako negutegi-efe-ktuko gasen isurketen efektuak ebaluatzeko aukera ematen du.

Adibide zehatz bat jarrita, ohiko BZA bati esker, kilogramo bat abelgorri-okelaren ekoizpenean sortu-tako isurketa guztien estimazioa xehetasun handiare-

kin ezagutuko genuke, eta ez soilik aziendetan egiten den hartzidura enterikoaren eta erregai-erreketaren on-doriozko isurketak, baizik eta ekoizpen-fase bakoit-zean beharrezkoak diren sargai guztien fabrika-zioarekin, eta sargai horien eta okela beraren banaketa-rekin eta merkaturatzeare-kin lotutakoak ere, bai eta etxebizitzetan hondakinak sortzearekin eta sortutako hondakin guztien erabile-rarekin lotutakoak ere. Al-diz, IO delakoak produk-tuaren bereizmen txikiagoa

du, baina irismen geografiko handia, eta horrek argit-zen laguntzen du geure mugetatik at gertatzen diren isurketetatik zein dauden kontsumo nazionalarekin lotuta. Adibidez, zenbateraino dagoen lotuta Espai-niako okela-kontsumoa Brasilgo baso-soiltze proze-suek eragindako isurketekin, eta zer kanalen bidez gertatzen den lotura hori (adibidez, pentsuen inpor-tazioaren bidez gertatzen den, edo, zuzen-zuzenean, kontsumitzeko prest dagoen okelaren bidez).

Eszenatoki alternatiboak nekazaritzako elikagaien sistemaren erronken aurrean

Baliabideak sortu arren, nekazaritzako elikagaien sis-tema-eredu honek gizarte- eta ingurumen-inpaktu la-rriak sortzen ditu, eta alternatiba asko daude. Hemen, CNRSko eta UPMCko irakasle eta ikertzaile Gilles Billen-ek eta Josette Garnier-ek sortutako terminolo-gia erabiliko dugu. Izan ere, aldaketa-proposamen sendagarriak eta prebentiboak bereiztea proposat-zen dute. Aldaketa-proposamen sendagarriek oinarri teknologiko nabarmena edukiko lukete, eta, neka-

Hortaz, politika bat arrakastatsua izan ote den ebaluatzeko eta kontsumora bideratutako negutegi-efektuko gasen isurketak murrizteko helburuak proposatzeko, lehenik eta behin, adierazle sendoak eta fidagarriak izan behar ditugu ikuspegi honetatik. an handia egin da azken hamarkadetan, eta, gaur egun, bi metodologiek dute zientzia-komunitatearen gehiengoaren babesa…

14

zaritza-ekoizpenaren alorrean, horien adibide izan litezke ongarrien arloko aurrerapenak (esate bate-rako, kontrolpean askatzeko ongarri berriak, edo lur-zoruaren prozesu mikrobiologikoen inhibitzaileak), laborantza-barietate berriak, ureztatze-teknologia berriak, eta abar. Adibide gisa, 2014an argitaratutako artikulu batean (Sanz Cobena eta kol., 2014) –ar-tikulua Europako Batzordearen zientzia-aldizkarian nabarmendu zen gero-, hainbat eszenatoki proposat-zen ziren, ildo horretatik, eta proposamen horiek guztiak Espainiako pro-bintzia bakoitzeko labo-rantzen amoniako-isurke-tak murrizteko ongarrien erabilerari buruzkoak ziren. Alternatiba-mota horiek abiarazteko, ak-tore nagusien inplikazioa behar-beharrezkoa da, eta oztopo tekniko eta eko-nomiko garrantzitsuak sor daitezke. Alternatiba horien abantaila da, maiz, eraginkorrak direla epe laburrean, eta kutsatzaile baten (edo zenbait kutsat-zaileren) isurketak murriztu daitezkeela. Hala ere, beste gas kutsatzaile batzuen isurketak ere areagotu ditzakete, hala nola amoniakoarenak eta negutegi-efe-ktuko beste gas batzuenak

Aukera leungarri horien aurrean, proposamen pre-bentiboak sortu dira. Egitura-izaera handiagoa dute, eta, herritarren eginkizunak garrantzia handiagoa du proposamen horiek abiarazteko markoetan, lehen neurri-multzoan baino. Billen irakasleak eta haren kolaboratzaileek (2019) duela gutxi argitaratutako argitalpenean proposatutako eszenatokiei buruz hitz egiten egongo ginateke. Argitalpen horretan, aukera hau planteatzen da (bai eta haren inpaktua aztertu

ere), espainiar eta frantziar kasuentzat: animalia-pro-teinaren kontsumoa murriztea; abeltzaintza- eta la-borantza-sistemak birkokatzea, baliabideen eta ener-giaren birzirkulazio-aukerak maximizatzeko; eta gaur egungo laborantza-sistemen ekoizpen-moduak ordezkatzea, guztiz ekologikoa den modu batengatik (kanpoko sargai sintetikorik gabea, eta, hortaz, bes-teak beste, labore-txandaketa sustatuko duena, bai eta lekadun gehiago egotea ere, lurraren emankortasuna

maximizatzeko). Ondo-rioei erreparatuta, eta dieta espainiarrean murri-zterik eragin gabe, eredu hori bideragarria izango litzatekela uler daiteke, baina kanpoko energia-rekiko eta lehengaiekiko eta ondasunekiko mende-kotasuna txikiagoa izan beharko lukeela, gana-duarentzako pentsuen ka-suan, batez ere.

Oro har, pisu eta hazkunde ekonomiko handia duen arren, neka-zaritzako elikagaien sis-

tema espainiarrak hutsune garrantzitsuak ditu inguru-menaren eta gizartearen ikuspegitik, herrialdearen mugen barnean zein haietatik kanpoan. Lurraren era-bileran izandako aldaketak nahiz ingurumenarentzat erreaktiboak diren gasak eta beste konposatu batzuen isurketak inpaktu garrantzitsuak egongo direla ber-matzen dute, eta behar-beharrezko egiten dute admi-nistrazioak eta herritarrek erabakiak modu koordi-natuan hartzea. Estrategia zientifiko-teknologikoen ahalmena, epe laburrean, eta egiturazkoena (hau da, estrategia prebentiboena), epe ertainean, erabatekoa izango da konponbide horiek sormenez eta lankidet-zan arituz eraikitzen eta sendotzen badira, ahalik eta sentimen eta aktore gehienak inplikatuz. n

…animalia-proteinaren kontsumoa murriztea; abeltzaintza- eta laborantza-sistemak birkokatzea, baliabideen eta energiaren birzirkulazio-aukerak maximizatzeko; eta gaur egungo laborantza-sistemen ekoizpen-moduak ordezkatzea, guztiz ekologikoa den modu batengatik (kanpoko sargai sintetikorik gabea, eta, hortaz, besteak beste, labore-txandaketa sustatuko duena, bai eta lekadun gehiago egotea ere, lurraren emankortasuna maximizatzeko).

15

Oharrak

1. https://www.mapa.gob.es/es/ministerio/servicios/anali-sis-y-prospectiva/vabdelsae2016_tcm30-482367.pdf

2. https://www.eldiario.es/clm/agroalimentaria/acuerdo-Espa-na-China-oportunidades-porcino_0_840616254.html

3. https://www.iatp.org/documents/the-price-we-pay-for-cor-porate-hogs

4. https://es.greenpeace.org/es/noticias/espana-suspen-de-en-gestion-de-sus-residuos-urbanos/

5. https://theconversation.com/percepciones-sobre-la-car-ne-que-nos-hacen-subestimar-su-impacto-en-el-cambio-cli-matico-110634

Erreferentziak

Aguilera, E., Guzman, G. I., Infante-Amate, J., Soto, D., Garcia-Ruiz, R., Herrera, A., Villa, I., Torre-mocha, E., Carranza, G., Gonzalez de Molina, M., 2015. Embodied energy in agricultural inputs. In-corporating a historical perspective. Nekazarit-zaren Historiaren Espainiar Elkartea. DT-SEHA 1507.

Aguilera, E., Guzman , G. I., Alvaro Fuentes, J., In-fante-Amate, J., Garcia-Ruiz, R., Carranza-Ga-llego, G., Soto, D., Gonzalez de Molina, M., 2018. A historical perspective on soil organic carbon in Mediterranean cropland (Spain, 1900-2008). Sci. Total Environ. 621, 634-648.

Billen, G., Lassaletta, L., Garnier, J., Le Noe, J., Aguilera, E., Sanz-Cobena, A., 2019. «Opening to distant markets or local reconnection of agrofood systems? Environmental consequences at regional and global scales». In: Lemaire, G., de Faccio Car-valho, P. C., Kronberg, S., Recous, S. (Arg.), Agro-ecosystem Diversity. Reconciling Contemporary Agriculture and Environmental Quality. Elsevier, or. 391-413.

Guzman, G. I., Gonzalez de Molina, M., Soto, D., Infante-Amate, J., Aguilera, E., 2018. «Spanish agriculture from 1900 to 2008: A long-term pers-pective on agroecosystem energy». Regional Envi-ronmental Change 18, 995-1008.

Infante-Amate, J., Aguilera, E., González de Molina, M., 2018 a. «Energy transition in Agri-food sys-

tems. Structural change, drivers and policy impli-cations (Spain, 1960-2010)». Energy Policy 122, 570-579.

Infante-Amate, J., Aguilera, E., Palmeri, F., Guzman, G., Soto, D., Garcia-Ruiz, R., de Molina, M. G., 2018 b. «Land embodied in Spain’s biomass trade and consumption (1900–2008): Historical changes, drivers and impacts». Land Use Policy 78, 493-502.

Lassaletta, L., Billen, G., Romero, E., Garnier, J., Aguilera, E., 2014. «How changes in diet and trade patterns have shaped the N cycle at the national scale: Spain». Regional Environmental Change 14, 785-797.

Perez Neira, D., Simon Fernandez, X., Copena Rodri-guez, D., Soler Montiel, M., Delgado Cabeza, M., 2016. «Analysis of the transport of imported food in Spain and its contribution to global warming. Renew». Agric. Food Syst. 31, 37-48.

Ross, M. L. (2013). The oil curse: How petroleum wealth shapes the development of nations. Prince-ton University Press.

Sanz-Cobena, A., Lassaletta, L., Estelles, F., del Prado, A., Guardia, G., Abalos, D., Aguilera, E., Pardo, G., Vallejo, A., Sutton, M., Garnier, J., Bi-llen, G., 2014. «Yieldscaled mitigation of ammonia emission from N fertilization: the Spanish case». Environmental Research Letters 9, 125005. Soto, D., Infante-Amate, J., Guzmán, G. I., Cid, A., Agui-lera, E., Garcia, R., eta de Molina, M. G. (2016). «The social metabolism of biomass in Spain, 1900-2008: From food to feed-oriented changes in the agro-ecosystems». Ecological Economics, 128, 130-138.

Springmann, M., Clark, M., Mason-D’Croz, D., Wiebe, K., Bodirsky, B. L., Lassaletta, L., de Vries, W., Vermeulen, S. J., Herrero, M., Carlson, K. M., Jonell, M., Troell, M., DeClerck, F., Gordon, L. J., Zurayk, R., Scarborough, P., Rayner, M., Loken, B., Fanzo, J., Godfray, H. C. J., Tilman, D., Rocks-tröm, J., Willett, W., 2018. «Options for keeping the food system within environmental limits». Nature, 562, 519–525.

Wenar, L. (2015). Blood oil: Tyrants, violence and the rules that run the world. Oxford University Press.

16

Nekazaritza, Elikagaien eta Biosistemen Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoa, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa

Yaiza Quevedo y Silverio Alarcón

GIZARTE ERANTZUKIZUN KORPORATIBOA ELIKAGAIEN ENPRESA HANDIETAN

Hala, Garapen Jasangarrirako 17 Helburuei buruz (GJH), EEIFk dio iritsi dela ekintza zehatzak martxan jartzeko unea, GJH horiek enpresen negozio-estrate-gietan egon daitezen, bai eta gobernuen ekintza-po-litiketan eta herritarren eguneroko bizitzan ere. Eli-kagaien eta edarien industriaren jardunak harreman berezia du ingurumenarekin, inguru horren mende baitago lehengai seguruak eta kalitatekoak modu ja-rraitu eta egoki batean lortzeko. Ingurumena babes-teak ekoizpen jasangarri bat epe luzera ziurtatzea dakar berekin, eta ingurumena negozio-ereduaren zutabe bihurtzea. Era berean, legez nahitaez bete be-harrekoak izan daitezkeen alderdiez gain eta merka-tuaren zati batek edo kontsumitzaileek eskaera zehatz bat egitearekin lotutakoez gain, auzi hau etikarekin eta erantzukizunarekin dago lotuta. Legatu on bat sortzeko eta planetari ondare hori uzteko baliagarria da, eta, aldi berean, enpresa eta marka ere indartzen ditu.

Elikaduraren eta osasunaren arteko loturei dagokie-nean, NAOS Estrategia (Nutrizioa, Jarduera Fisikoa, Obesitatearen Prebentzioa) elikadurarekin, jarduera fisikoaren sustapenarekin eta osasunarekin lotutako konpromisoaren adibide ona da hainbat ekintza-es-parrutan. EEIFk (2018) elikagaien industria espai-niarrak hainbat esparru garrantzitsutan izandako ibilbidea deskribatu du, hala nola kontsumitzaileari ematen zaion informazioan, marketingean eta publi-zitatean, produktuen osagaien hobekuntzan, I+G+b delakoan, eta bizi-ohitura osasungarrien sustapenean. 2005. urteaz geroztik, elikagaien industriak bere gain hartu ditu konpromiso horiek. Esate baterako, kont-sumitzaileek nutrizio-informazio gehiago eta osagai alergenikoei buruzko informazio gehiago eskatu dute, eta, eskaera horren ondorioz, elikagaietako etiketek informazio gehiago ematen dute orain.

Beste ekimen bat da PAOS kodea. Marketinga eta publizitatea autorregulatu nahi ditu, haurrei zuzen-dutako elikagaietan eta edarietan.

Bere aldetik, «Food for Life» Plataforma Teknologiko Europarraren helburuak dira I+G proiektuak garatzea,

Elikagaien industriak, gizarte- eta inguru-men-inpaktu bat sortzeaz gain, kontsumitzaileen

osasunari ere eragiten dio. Gizarte-erantzukizun korporatiboari buruzko legedi orokorrik ez dagoen arren, gizarte-erantzukizun korporatiboa eta haren komunikazioa ebaluatzen edo sustatzen saiatu diren hainbat ekimen agertuz joan dira urteen poderioz; horietako batzuk elikadurarekin eta osasunarekin lotutako alderdiak hartu dituzte barne, eta beste bat-zuk, berriz, ez. Lan honek labur-labur azaltzen ditu ekimen horietako hiru. Alde batetik, Elikagaien eta Edarien Industrien Federazioaren ahaleginak gizar-te-erantzukizun korporatiboaren adibide argia dira. Haren web-orrian, gardentasunean, gizarte-berdin-tasunean eta ingurumenarekiko errespetuan oina-rritutako txosten eta balantze asko aurki daitezke. Sektoreko edozein enpresarentzat, gobernamendu korporatibo on bat nola egituratzeari buruzko eta gizarte-ikuspegi batetik arduratsuak diren jardunbi-deak nola burutzeari buruzko dokumentuak ere eskaintzen dituzte, oinarri gisa. Bestalde, Oxfam-ek 2013an «Behind the Brands» («Markaren atzean») kanpaina egin zuen. Kanpaina horrek elikagaien eta edarien munduko enpresa handiek gizarte-erantzuki-zun korporatiboarekin zer konpromiso duten aztertu zuen, eta haien konpromisoak hobetzeko abiapuntua da. Azkenik, elikagaien 16 enpresa espainiar handiri gizarte-erantzukizun korporatiboaren alorrean egin-dako ebaluazio baten lehen emaitzak aurkezten dira.

Elikagaien eta Edarien Industrien Espainiar Federazioaren bultzada

Elikagaien eta Edarien Industrien Espainiar Fede-razioak (EEIF) elikagaien eta edarien industria es-painiarra ordezkatzen du 1977az geroztik. EEIFk lehiakortasunaren aldeko lana egiten du sektorean, baina ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-jasangarri-tasuna ere bultzatzen du. EEIFren konpromiso horren adierazle diren hainbat dokumentu daude haren web-orrian, publiko ororentzat eskuragarri. Dokumentu horiek gida bat izan nahi dute sektoreko enpresentzat.

17

eta berrikuntzarekin eta nekazaritzako elikagaien in-dustria mobilizatzea teknologiarekin lotutako gaietan. Horrez gain, osasunari garrantzi handia ematen dio, eta kolektibo bakoitzaren berariazko beharrak asetu nahi ditu. Honako hauek dira osagaiak hobetzeko neurriak hartu izateagatik EEIFak eredugarritzat izen-datutako enpresa batzuk, besteak beste: Campofrio, Corporación Alimentaria Peñasanta, Gallina Blanca, Coca Cola eta Panrico.

Bere kideekin eta gizartearekin duen konpromisoa azaltzeko, EEIFk Etikaren eta Gobernu Onaren Ko-dea onetsi zuen 2011n. Kode horren aplikazio-espa-rrua honako hau da: EEIFko departamentu guztiak, eta zenbait elkarte publiko eta pribatuetako ordezka-riak. Kode horrek EEIFren barnean eta hartatik kanpo jokatzeko printzipioak eta pautak zehazten ditu, eta erreferente bat izan nahi du nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresa guztientzat. Etikaren eta Gobernu Onaren printzipioak honela laburbil daitezke: (1) Legeak errespetatzea (legezkotasun-printzipioa eta printzipio demokratikoak); (2) pertsonak eta gizar-tea errespetatzea (NBEk aitortutako giza eskubideen babesa); eta (3) enpresa eta federazioa bera ere erres-petatzea (independentzia-, erakunde-elkarlan, garden-tasun-, ordezkagaitasun-, leialtasun- eta konfident-zialtasun-, eta elkarlan- eta ekarpen-printzipioak).

Oxfamen «Markaren atzean» kanpaina

Oxfamen «Markaren atzean» izeneko kanpainak elikagaien eta edarien industriako munduko hamar enpresa handienen hornidura-politiken ebaluazioa egin zuen (Hoffman, 2013). Honako gai hauek az-tertu zituen: langileen lan-baldintzak, emakumeak enpresan, nekazariak, gardentasuna, ur-hornidura, hornitzeko baliatzen zuten lur-sailaren ezaugarriak, eta klima-aldaketari emandako erantzuna. Adierazle bakoitzak galdera bat zuen, eta erantzuna baiezkoa ala ezezkoa izan zitekeen. Mapa bat egin zuten gai bakoitzarekin eta haren adierazleekin, eta informazioa gardentasunez bildu zuten, hau da, enpresa bakoitzak bere web-orrian argitaratutako datuak bildu zituzten. Gai bakoitzari buruzko adierazleak (hots, galderak) kontuan hartuta, guztizko ehunekoa kalkulatu zuten, baiezko erantzunak soilik batuta.

Honako hamar enpresa handi hauen ebaluazioa egin zen: Associated British Foods (ABF), Coca Cola, Danone, General Mills, Kellogg, Mars, Mondelez International (lehen Kraft Foods), Nestlé, PepsiCo eta

Unilever. Hoffmanek (2013) ondorioztatu zuen gizar-te-erantzukizun korporatiboaren esparruan enpresa horiek diseinatutako ekintzek ez zietela aurre egiten gosearen eta hornitzaileen pobreziaren kausa nagu-siei. Honako hauek dira gabezia nagusiak: batetik, gardentasun eskasa dutela, eta horrek galarazi egiten duela gizarte-erantzukizunari eta jasangarritasunari buruz adierazten dutena egiaztatzea; bestetik, ez du-tela kezkarik tokiko komunitateak babesteko lur- eta ur-pilatzearen aurrean, esplotazioaren aurrean, eta ordaintzen dizkieten prezio baxuen aurrean; eta azke-nik, ez dutela neurri nahikorik hartzen negutegi-efe-ktuko gasen isurketak murrizteko. 2013an, Nestlé, Unilever eta Coca Cola enpresak sailkapen-buru zi-ren, eta ABF, Kellogg eta General Mills enpresek, berriz, lortu zituzten emaitzarik txarrenak (Hoffman, 2013).

Hamar enpresa horien ebaluazioa egin ondoren, Oxfamek emaitzak bidali zizkien enpresa horiei guz-tiei, eta ahuldadeak hobetzeko aukera eman zien. Ho-rietako askok neurriak hartu zituzten horretarako. 2016an, beste ebaluazio bat egin zen metodologia bera erabiliz, eta enpresa guztiek emaitza hobeak lortu zituzten gizartearekiko eta ingurumenarekiko konpromisoari dagokionean, nekazaritza-hornidurako politiketan eta beren GEK komunikatzeko moduan (Sahan, 2016). Sailkapen-buruan, berriro ere, Unile-ver, Nestlé eta Coca Cola. Hobekuntza nabarmenak erakutsi zituzten 2013az geroztik, lehenengoak batez ere. Kellogg laugarren postuan kokatu zen, eta harena izan zen hazkunderik handiena adierazleetan. Azken postuak, berriro ere, ABF eta General Mills enpre-sentzat izan ziren, bai eta Danonerentzat ere (Sahan, 2016). Oxfamek, 2016an, praktika horiek hornitzai-leei transmititzeko erronka egin zien hamar enpresa handi horiei, eta gizarte- eta ingurumen-kontzientzia handiagoa piztea kate osoan. Hori horrela eginez, eli-kadura-sistema jasangarriagoa lor liteke, emakumeak eta nekazari txikiak babestuko dituena, eta lurren kontserbazioaren, baso-soiltzearen eta gas-isurketen arazoei aurre egingo diena.

Erronka horren ebaluazioa 2019an gauzatu da. Ne-kazaritza-hornidurak menderatzen dituzten eta elika-gaien eta edarien aurreko hamar enpresen hornitzaile nagusi diren nekazaritza-industriako zazpi konpainia handirengan jarri du arreta (Christman et al., 2019). Honako hauek dira enpresa horiek: Archer Daniels Midland (ADM), Barry Callebaut, Bunge, Cargill, Louis Dreyfus, Olam eta Wilmar. Enpresa horiek ba-lio-katearen erdialdean daude, eta funtsezkoak dira prozesu osoa gardenagoa izan dadin, ekoizletik hasi

18

eta kontsumitzailera iritsi arte. Kasu honetan, bost gai baino ez dira ebaluatu: emakumeak, lurra, klima, ekoizle txikiak eta gardentasuna. Emaitzek erakusten dute zazpi enpresek ahalegin handiak egin behar di-tuztela gizartearekiko eta ingurumenarekiko konpro-misoa hobetzeko. Zazpi enpresek klimaren gaian lortu dute puntuaziorik onena, eta lurraren gaian gero. Puntuaziorik okerrenak, berriz, beste adierazle hauetan: ekoizle txikiak eta gardentasuna. Olam eta Cargill enpresak dira balorazio onena lortu dutenak, eta balorazio txarrena lortu dutenak, berriz, Bunge eta Louis Dreyfus. Nekazaritzako zazpi negozio handi horiek beren jasangarritasun-politikak eta giza es-kubideen politikak indartzearen eta beren hornitzai-leek ere gauza bera egitearen beharra azpimarratu du Oxfamek (Christman et al., 2019). Eta konfiantza du hala egingo dutela, elikagaien hamar enpresa handiek 2013tik 2016ra arte egin bezala.

Gizarte-erantzukizun korporatiboa elikagaien enpresa handietan

Oxfamen ekimen horrek izandako inpaktuarekin ja-rraituz, Quevedok (2019) elikagaien 16 enpresa espai-niar handiren gizarte-erantzukizun korporatiboaren ebaluazioa egin du. Enpresa batek gizarte-erantzu-kizun korporatiboa izan dezan, bost arlo garrantzitsu aukeratu ziren, ISO 26000 Araua oinarri hartuta: lan-gileak, emakumeak, klima-aldaketa, gardentasuna, eta nutrizioa eta osasuna. Horietako lau aurretik azal-

dutako Oxfamen azterketan ere bazeuden. «Nutrizioa eta osasuna» arloa gehitu zitzaien horiei, elikagaien eta edarien industriak ahalmen handia duelako kont-sumitzaileen osasunari zuzenean eragiteko. Arlo ho-rretan, arreta ez da kontsumitzaileen osasunean jarri soilik. Enpresa bakoitzak bere langileen nutrizioari eta bizitza osasungarriari ematen dien garrantzia ere kontuan hartu da. Erabilitako adierazleen eta meto-dologiaren xehetasunak Quevedon (2019) kontsulta daitezke. Nekazaritzako elikagaien industria zer azpi-sektoretan banatuta dagoen ikusi, eta azpisektore ho-rietako lau garrantzitsuenak aukeratu ziren, herritar gehienek produktu horiek egunero kontsumitzen di-tuztelako eta kontsumitzaileen osasunean ustez eragin handiagoa izan dezaketelako. Azpisektore bakoitzean, NAEMaren arabera (2018) garrantzitsuenak diren lau enpresak aukeratu ziren. Harakintza-industrian: Campofrío Food Group (CAMPOFRIO), Corpora-ción Alimentaria Guissona Bonarea (BONAREA), El Pozo Alimentación (EL POZO), eta Cooperativas Orensanas, (COREN). Arrain-industrian: Nueva Pes-canova (PESCANOVA), Luis Calvo Sanz (CALVO), Jealsa Rianxeira (JEALSA), eta Frinsa del Noroeste (FRINSA): Esne-industrian: Grupo Lactalis Iberia (LACTALIS), Danone (DANONE), Calidad Pas-cual, (PASCUAL), eta Corp. Alimentaria Peñasanta (CAPSA). Eta azkenik, fruten eta barazkien prestake-tan eta kontserbazioan: AMC Grupo Alimentación Fresco y Zumos (AMC), Anecoop, S. Coop (ANE-COOP), ARC Eurobanan (ARC), eta Nufri Grupo (NUFRI).

1. taula. Langileei buruzko multzoan enpresek lortutako puntuazioak

Puntuazioa (langileak) Enpresa

92,31 PESCANOVA

84,62 CALVO

76,92 DANONE

61,54 PASCUAL, CAPSA, ANECOOP, JEALSA

53,84 CAMPOFRÍO, BONAREA

46,15 COREN

38,46 FRINSA

15,38 EL POZO, AMC, ARC

7,69 LACTALIS

0 NUFRI

Iturria: Quevedo (2019).

19

2. taula. Emakumeei buruzko multzoan enpresek lortutako puntuazioak

Puntuazioa (emakumeak) Enpresa

88,88 DANONE

66,66 CALVO

55,55 CAMPOFRÍO, BONAREA, CAPSA, ANECOOP, PESCANOVA,

33,33 COREN, PASCUAL

22,22 FRINSA

11,11 AMC, JEALSA

0 EL POZO, LACTALIS, ARC, NUFRI,

Iturria: Quevedo (2019).

Berriro ere, DANONEk eskuratu du lehen postua klima-aldaketari buruzko multzoan (3. taula), PAS-CUALekin batera. Lor zitezkeen puntu guztiak lortu dituzte, hau da, % 100. Datu horiek oso positiboak dira, enpresa horiek ur- eta energia-hornidura ho-

Genero-berdintasunarekin, emakumeei goi-kargue-tara iristeko aukera gehiago ematearekin eta sol-data-berdintasunarekin konpromiso handien duen

enpresa dela erakutsi du DANONEk (2. taula). Sai-lkapen horretan, lau enpresek ez dute puntu bakar bat ere lortu.

betzeko eta gas kutsatzaileen isurketak murrizteko konpromisoa dutela adierazten dutelako. ARCk eta LACTALISek ez dute puntu bakar bat ere lortu adie-razle-multzo horretan.

3. taula. Klima-aldaketari buruzko multzoan enpresek lortutako puntuazioak

Puntuazioa (klima-aldaketa) Enpresa

100 DANONE, PASCUAL

85,71 BONAREA, COREN, CAPSA

71,43 ANECOOP, CALVO

57,14 CAMPOFRÍO

42,86 JEALSA, FRINSA

28,57 AMC, PESCANOVA

14,29 EL POZO, NUFRI

0 LACTALIS, ARC

Iturria: Quevedo (2019).

20

Gardentasunari buruzko multzoan (4. taula), pun-tuazioak beste multzoetakoak baino baxuagoak dira. Luis Calvo Sanz enpresak lortu du lehenengo postua,

eta 12 puntutik gorako aldea atera die hurrengoei, hau da, CAPSA eta ANECOOP enpresei.

4. taula. Gardentasunari buruzko multzoan enpresek lortutako puntuazioak

Puntuazioa (gardentasuna) Enpresa

75 CALVO

62,50 CAPSA, ANECOOP

50 CAMPOFRÍO, BONAREA, DANONE, PASCUAL

37,50 COREN

25 NUFRI, PESCANOVA

12,50 LACTALIS, AMC, ARC, JEALSA

0 EL POZO, FRINSA

Iturria: Quevedo (2019).

Nutrizioari eta osasunari buruzkoan gardentasunari buruzkoan gertatutakoaren guztiz kontrakoa gertatu da; hots, enpresa guztiek puntuazio altuagoak lortu dituzte, oro har, eta enpresa guztiek lortu dute pun-turen bat. Lau enpresa (DANONE, CAMPOFRÍO, CAPSA eta CALVO) puntuen % 100 lortzera iritsi

dira, eta horrek esan nahi du erabateko konpromisoa dutela kontsumitzaileen eta langileen osasunarekin lotutako kezkarekin, eta bizitza aktibo eta osasungarri bat sustatzearekin. Gantzak eta azukreak murriztuz, osasungarriagoak diren produktu berriak sortzeko in-bertsioak egiten dituztela ere esan nahi du.

5. taula. Nutrizioari eta osasunari buruzko multzoan enpresek lortutako puntuazioak

Puntuazioa (nutrizioa eta osasuna) Empresa

100 CAMPOFRÍO, DANONE, CAPSA, CALVO

85,71 EL POZO, PASCUAL, PESCANOVA

71,43 COREN, ANECOOP,

42,86 BONAREA, LACTALIS, ARC

28,57 JEALSA

14,29 AMC, NUFRI, FRINSA

Iturria: Quevedo (2019).

Enpresa bakoitzaren GEKren adierazle bat egin da (1. irudia), 1. taulatik 5.era erakutsitako adierazle partzialen batez besteko aritmetikoa egin ondoren. Emaitzen arabera, alde handia dago enpresa batzuen eta besteen artean, eta DANONEk (% 83) lortu du baloraziorik onena. Haren atzetik, oso hurbil, amaitu

dute CALVOk eta CAPSAk, biak ere puntuen % 70 baino gehiagorekin. Enpresa horiek ongi komuni-katzen dituzte GEKko beren ekintzak, eta balorazio onak edo onargarriak lortu dituzte ebaluatutako bost gaietan. Hala, % 60tik gorako GEKko adierazleak lortu dituzte PASCUAL, ANECCOP eta CAMPO-

21

FRIO enpresek, eta % 50etik gorakoak BONAREA, PESCANOVA eta COREN enpresek. Gainerako za-zpi enpresek gizartearekiko eta ingurumenarekiko duten konpromisoaren balantzea oso negatiboa da, edo, behintzat, haren komunikazioarena.

Lau azpisektore horiek adierazle-multzo horietan lor-tutako datuak aztertuz gero, esne-industriaren tokia nabarmendu behar da, lehen postua lortu baitu multzo guztietan (hau da, emakumeen multzoan, klima-al-daketaren multzoan, nutrizioaren eta osasunaren multzoan, eta gardentasunaren multzoan), langileen multzoan izan ezik. Arrain-industriak aurre hartu dio multzo horretan. n

1. irudia. Enpresen GEKaren batezbestekoa

Referencias

Christman, C., Ripmeester, H., Zweben, S., Sen, A., eta Zoen, S. (2019). Companies Spoke. Did their Suppliers Listen? Tracking Behind the Brands sus-tainability commitments through the supply chain with the ‘agribusiness scorecard’. Oxford: Oxfam Internacional. DOI: 10.21201/2019.4177.

EEIF (2018). Hainbat dokumentu. Elikagaien eta Edarien Industrien Federazioa Espainiarra (EEIF):

Argitalpenak 2017-2018 [Internet]. Hemen daude eskuragarri: http://fiab.es/publicaciones/

Hoffman, B. (2013). Tras la marca: El papel de las 10 grandes empresas de alimentación y bebidas en el sistema alimentario. Oxford: Oxfam Internacional. Hemen dago eskuragarri: https://www.oxfaminter-mon.org/sites/default/files/documentos/files/infor-me-tras-la-marca-intermon-oxfam-260213-es.pdf

NAEM (2018). Cifras de la Industria Alimentaria en España 2018. Nekazaritza, Arrantza eta Elika-dura Ministerioa. Hemen dago eskuragarri: https://www.mapa.gob.es/es/alimentacion/temas/indus-tria-agroalimentaria/Cifras-de-la-industria-alimen-taria/

Sahan, E. (2016). The Journey to Sustainable Food: A threeyear update on the Behind the Brands cam-paign. Oxford: Oxfam Internacional. Hemen dago eskuragarri: https://oxfamilibrary.openrepository.com/bitstream/handle/10546/605193/bp-journey-to-sustainable-food-btb-190416-en.pdf?sequence=4

Quevedo, Y. (2019). Análisis de responsabilidad cor-porativa en empresas agroalimentarias españolas. Master Amaierako Lana, Osasunari aplikatutako elikadura-ingeniaritzako masterra. Madrilgo Uni-bertsitate Politeknikoa.

Punt

uazi

oa

22

Nekazaritza, Elikagaien eta Biosistemen Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoa, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa

Cristina López-Cózar Navarro

KOOPERATIBISMOA GIZARTE EKINTZAILETZAREN ERREFERENTE GISA NEKAZARITZAKO ELIKAGAIEN INDUSTRIAN

gokionean, zera adierazten da: administratzeko au-tonomia-maila altua izan behar dutela; erabakitzeko ahalmenak ez duela kapital-jabetzan oinarrituta egon behar, eta kudeaketak parte-hartzailea izan behar duela, ekintzan interesa duten alderdi guztiak barnean sartzeko (Defourny eta Nyssens, 2012).

Hala, EMESek garatutako ereduak Europar Bata-sunak 2011n proposatutako definizioaren oinarri gisa balio izan zuen. Haren arabera, enpresa sozialakk dira «guztion intereseko gizarte-helburua ekintza komertzialaren izatearen arrazoitzat dutenak, eta, sa-rritan, gizarte-berrikuntza maila handi bat izan ohi dena; mozkinak, batez, ere, gizarte-helburu hori lort-zeko inbertitzen dituztenak, eta misioaren isla diren antolaketa-modu edo jabego-erregimena dutenak, printzipio demokratikoetan, parte-hartzaileetan edo gizarte-justizia lortzera bideratutakoetan oinarritu-takoak» (COM, 2011). Hori eginez, Europako Bat-zordeak ez zuen arauzko definizio bat egin nahi izan; gizarte-ekintzailetza ororen ezaugarriak deskribatu nahi izan zituen, Europan gizarte-ekintzailetza zer den identifikatzeko marko orokor bat sortze aldera.

Hori horrela, gizarte-ekintzailea da enpresa-proiektu bat gizartearen eta ingurumenaren arazoei erantzu-teko egiten duena, modu berritzaile batean eta sorme-nez. Ez dago ongintzarik edo filantropiarik; besteei laguntzeko eta gizartea aldatzeko nahiak sortutako negozio-eredu bat sortzean datza. Gizarte-enpresek, hortaz, erantzun eraginkor eta efizienteak eman nahi dizkiete arazo horiei, bidezkoagoa eta orekatuagoa den ordena sozial eta ekonomikoa sortzeko eta in-dartzeko abiapuntu gisa. Azken batean, irabaziak lort-zeko asmoz baino, erantzun gabeko gizarte-beharrak konpontzeko asmoz enpresa-jarduera bati hasiera ematea da. Horrenbestez, ekintzaile horiek bilatzen duten lehen helburua komunitateari laguntzea dela esan daiteke, hau da, gizarte-aldaketa positibo bat bilatu, eta, azken batean, gizarte osoarentzat balioa sortu nahi dutela.

Historian zehar, garai eta kultura guztietan, kolek-tibo zaurgarrien eta gizarte-egoera ahulean dau-

denen alde jokatu izan duten pertsonak eta erakun-deak izan dira. Beren elkartasuna, eskuzabaltasuna eta ahaleginak eta beste batzuenak bideratuz, pert-sona horiek ikusi dute kolektibo jakin batzuek behar berak dituztela, eta behar horiek asetzeko hainbat ekintza burutu dituzte.

Azken hamarkadan indarrez azaldu da gizarte- eta ingurumen-arazoei aurre egin nahi dieten pertso-nak eta erakundeak izendatzeko termino bat: gizar-te-ekintzailetza. Ekintzailetza-mota berezi bat da, eta gizarte-balioko sormenari lehentasuna ematen dio mozkinen maximizazioari baino. Hala ere, koopera-tiba-mugimenduak mende bat baino gehiago darama arduraz jokatuz, eta gizartearekin duen konpromisoa erakusten duten printzipioen eta baloreen arabera jokatuz.

Enpresa soziala, kontzeptu gisa

Egile asko enpresa soziala kontzeptura hurbiltzen saiatu diren arren, ez dago guztien onarpena duen definizio ofizialik. Zentzu horretan, EMES Europar Ikerketa Sarearen gomendioak abiapuntu hartuta, Eu-ropako Batzordeak hiru dimentsio hauetan antolatu-tako adierazle-multzoetan oinarritutako eredua dela proposatzen du: ekonomiaren eta enpresen diment-sioa, gizartearena, eta gobernu korporatiboarena. Ekonomiaren eta enpresen adierazleen artean, gizar-te-enpresek ondasunak edo zerbitzuak ekoitzi, eta merkatuan lehiatu behar dutela esaten da, eta nolabai-teko arrisku ekonomikoa bere gain hartu, eta langi-leei ordaindu behar dietela. Horri gizarte-adierazleak gehitu behar zaizkio, besteak beste, enpresa horiek komunitatearentzat onuragarria den helburu bat eduki behar dutela; herritarrak, elkarlanean arituz, behar bat asetzea helburu duten enpresa horien buru izan behar dutela; eta haien mozkinen banaketak mugatua izan behar duela, mozkinen maximizazioa galarazteko. Azkenik, gobernu parte-hartzailearen adierazleei da-

23

KOOPERATIBISMOA GIZARTE EKINTZAILETZAREN ERREFERENTE GISA NEKAZARITZAKO ELIKAGAIEN INDUSTRIANEkonomia soziala osatzen duten erakundeak

Espainian, Ekonomia Sozialari buruzko 5/2011 Le-geak, martxoaren 29koak, ekonomia sozialaren mu-gak ezarri ditu. Lege horretan, ekonomia soziala honela definitzen da: esparru pribatuan, guztion in-teres ekonomikoa edo soziala, ala biak, bilatzen du-ten erakundeek burututako jarduera ekonomiko eta enpresarialen multzoa. Urte batzuk geroago, arau-es-parrua osatu egin zen irailaren 9ko 31/2015 Legea onetsi zenean. Lege horren bidez, autoenpleguari buruzko araudia aldatu eta eguneratu zen, eta lan autonomoa eta ekonomia soziala sustatzeko eta bult-zatzeko neurriak hartu ziren. Sektore hori garatzeko eta sustatzeko xedapen jakin batzuk ezarri ziren lege horretan.

5/2011 Legeak berak ekonomia sozialaren printzipio gidariak ezarri zituen: asetu nahi diren pertsonak eta gizarte-helburua kapita-laren gainetik egotea, bai kudeaketan eta bai eraba-ki-hartzean, eta kudeaketa eta erabaki-hartzea au-tonomoa, gardena, de-mokratikoa eta parte-hart-zailea izatea; erakundeak lortutako emaitzak ha-ren kideetako bakoitzak egindako lanaren arabera aplikatzea, eta, hala ba-dagokio, erakundearen beraren gizarte-helburua lortzeko erabiltzea; tokiko garapenarekin konpromi-soa, gizon-emakumeen aukera-berdintasuna, gizarte-kohesioa, gizar-te-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertso-nak gizarteratzea, kalita-tezko enplegu egonkorra sortzea, bateragarritasuna eta jasangarritasuna, eta, azkenik, botere publikoe-kiko independentzia.

Era berean, europar tra-dizioaren ildotik, legeak ekonomia sozialaren ikus-molde zabal bat bere gain hartzearen aldeko hautua egiten du, eta, hortaz, honako hauek guztiak eko-nomia sozialean parte hartzen dutela ezartzen du: kooperatibak, lan-sozietateak, mutualitateak, enple-

gu-zentro bereziak, gizarteratze-enpresak, arrantza-leen kofradiak, eraldaketarako nekazaritza-sozieta-teak, eta jarduera ekonomiko bat duten elkarteak eta fundazioak, bai eta aurretik aipatutako printzipioak betetzen dituen beste edozein erakunde ere.

Nekazaritzako elikagaien kooperatibak

Hori hala izanik, gizarte-enpresek hainbat forma ju-ridiko har ditzakete, eta forma juridiko horien artean daude kooperatibak. Kooperatiba bat da jarduera ja-kin bat elkarren artean egiteko eta askatasun osoz bat egitea erabakitzen duten pertsonek osatutako enpre-sa-antolakuntzako modua, baina haren izaera soli-darioak eta haren egitura demokratikoak, parte-hart-zaileak eta berdintasunezkoak mugatutako jokabidea duena (Triguero-Cano eta Cuerva, 2011).

Erakunde horiek koo-peratibismoaren printzi-pioen arabera jokatzen dute, eta printzipio ho-riek estatu-mailan erre-gulatuta daude (Koope-ratibei buruzko 27/1999 Legea, uztailaren 16koa; Kooperatiben Erregi-men Fiskalari buruzko 20/1990 Legea, aben-duaren 19koa), bai eta maila autonomikoan ere. Honako hauek dira printzipio horiek: bazki-detza borondatezkoa eta irekia, eta kooperatiban sartzeko eta hura uzteko askatasuna bermatzea; kudeaketa demokrati-koa, eta kide guztien parte-hartze zuzena ziur-tatzea, baldintza bere-tan, horietako bakoitzak emandako kapitala alde batera utzita; lanaren araberako mozkin-par-taidetza, hau da, aurreko

kasuan bezala, mozkinak bazkideen artean banatzea, bazkide bakoitzak emandako kapitala kontuan hartu gabe; kooperatibak hezkuntza eta prestakuntza eman behar dizkie bazkideei, kooperatiba garatzen lagundu dezaten modu eraginkorrean, eta informazioa eman

5/2011 Legeak berak ekonomia sozialaren printzipio gidariak ezarri zituen: asetu nahi diren pertsonak eta gizarte-helburua kapitalaren gainetik egotea, bai kudeaketan eta bai erabaki-hartzean, eta kudeaketa eta erabaki-hartzea autonomoa, gardena, demokratikoa eta parte-hartzailea izatea; erakundeak lortutako emaitzak haren kideetako bakoitzak egindako lanaren arabera aplikatzea, eta, hala badagokio, erakundearen beraren gizarte-helburua lortzeko erabiltzea; tokiko garapenarekin konpromisoa, gizon-emakumeen aukera-berdintasuna, gizarte-kohesioa, gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonen gizarteratzea, kalitatezko enplegu egonkorra sortzea, bateragarritasuna eta jasangarritasuna, eta, azkenik, botere publikoekiko independentzia.

24

behar dio publiko orori eta, bereziki, gazteei eta irit-zi-liderrei. Eta azkenik, komunitatearekiko interesa, hau da, garapen jasangarria eta kohesio soziala er-diestea tokiko komunitatean.

Entitate horien jardunaren balore gidari guztiek lotura estua dute enpresen gizarte-erantzukizunaren (EGE) kontzeptuarekin (Muñoz Pasadas eta Tirado Valencia, 2014). Hala ere, gizarte-ikuspegi batetik, jokabide arduratsu batekin bereziki lotuta daudenak honako bi hauek direla esan daiteke: hezkuntzaren, prestakunt-zaren eta informazioaren printzipioa, eta komuni-tatearekiko interesaren printzipioa. Prestakuntzak pertsonen lanbide-trebakuntza hobetzen laguntzen du, eta, hortaz, kalitateko enplegu egonkorra sus-tatzen. Bestalde, komu-nitatearekiko interesa iza-teak, inguruan garapena jasangarria izatea lort-zeko kezka eta konpro-misoa duten erakunde bihurtzen ditu koopera-tibak, eta komunitateari zuzenean eragiten dion aberastasuna sortzen dute (Puentes Poyatos eta Ve-lasco Gamez, 2009).

Nekazaritzako elika-gaien kooperatibismoari dagokionean, bereziki, enplegu egonkorra sort-zen, eta sektoreari haz-ten eta modernizatzen lagundu dio, eta, hortaz, landa-esparrua egiturat-zeko tresna garrantzitsua dela jotzen da, eremu depri-mituetan, batez ere (Baamonde, 2009). Kooperatibek familia-ustiategi txikiak babestu izan dituzte beti, eta baldintza hobeak lortu izan dituzte nekazarientzat. Hala, familia-ustiategi txiki horiek bideragarriak izan daitezen laguntzen dute modu erabakigarrian, eta, horri esker, tamaina handia duten eta eskaera kont-zentratzen duten banatzaile handien botereari aurre egin ahal izan diote. Zentzu horretan, nekazaritzako elikagaien sistema beraren oinarria direla aitortu izan da (Campos eta Chaves, 2012).

Gizarte-ekintzailetzaren eta enpresen gizarte-erantzukizunaren arteko lotura

Azaldu den bezala, gizarte-enpresek merkatuan jar-duten dute, eta ondasunak eta zerbitzuak modu enpre-sarial batean eskaintzen dituzte, baina haien ezauga-rri nagusia da honako hiru elementu hauek izatea: gizartearen ikuspegitik berritzailea den modu batean jarduten dute, eta haien izatearen arrazoi nagusia be-ren gizarte-helburua da; mozkinak gizarte-helburu hori lortzeko berrinbertitzen dituzte, batez ere; eta haien antolakuntza-modua eta jabetza-erregimena demokrazian, erantzukizunean, parte-hartzean edo justizia sozialean oinarritutako gizarte-misioak bal-

dintzatzen ditu.

Hori horrela, oro har, ne-kazaritzako elikagaien kooperatibek, ekonomia sozialaren entitateak di-ren aldetik, enpresen gizarte-erantzukizuna-ren balore sortzaileak oinarri hartuta jarduten dute, besteak beste, gar-dentasuna, ekitatea eta jasangarritasuna. Hain zuzen ere, kooperatiben ekintzak enpresen gizar-te-erantzukizunaren pos-tulatuen aplikazioan au-rrekari bat izan direla jo daiteke, eta etorkizunean ere hala izaten jarraituko duela aurreikus daiteke. Enpresen gizarte-erantzu-kizuna enpresen jardue-rek eragindako gizarte- eta ingurumen-inpaktuak

ulertzea, barneratzea eta mugatzea baldin bada, enpresa sozialarenren helburua harago doa, haren helburua baita besteek sortutako arazoak murriztea eta konpontzea. Hala ere, baieztapen hori a priori eta modu sistematikoan formulatu behar ez dela esan be-har da. Benetako portaera arduratsua eta jasangarria duen erakundea izateko, gizarte-erantzukizuna ikus-pegi global eta holistiko batetik aplikatu behar du; izan ere, ondo ulertzen ez bada eta gaizki aplikatzen bada, nolabaiteko kontraesanean erortzeko arriskua sortuko da, eta erakunde hori arduratsua izango da

Azaldu den bezala, gizarte-enpresek merkatuan jarduten dute, eta ondasunak eta zerbitzuak modu enpresarial batean eskaintzen dituzte, baina haien ezaugarri nagusia da honako hiru elementu hauek izatea: gizartearen ikuspegitik berritzailea den modu batean jarduten dute, eta haien izatearen arrazoi nagusia beren gizarte-helburua da; mozkinak gizarte-helburu hori lortzeko berrinbertitzen dituzte, batez ere; eta haien antolakuntza-modua eta jabetza-erregimena demokrazian, erantzukizunean, parte-hartzean edo justizia sozialean oinarritutako gizarte-misioak baldintzatzen du.

25

zenbait ekintza-arlotan, baina ez hainbeste beste bat-zuetan, agian.

Hori horrela, enpresen gizarte-erantzukizuna benetan gauzatu nahi duten nekazaritzako elikagaien koope-ratibek beren gizarte-helburuko gizarte- eta inguru-men-beharrei erantzuteaz eta asetzeaz kezkatu behar dute, baina, aldi berean, EGEren barne-dimentsioan eta kanpo-dimentsioan bildutako alderdi bakar bat ere alde batera utzi gabe.

Erreferentziak

Baamonde, E. (2009). «El cooperativismo agroali-mentario». Mediterráneo Económico, 15, 229-246.

Campos, V., eta Chaves, R. (2012). «El papel de las cooperativas en la crisis agraria. Estudio empírico aplicado a la agricultura mediterránea española». Cuadernos de Desarrollo Rural, 9(69), 175-194.

Europako Batzordea (2011). Iniciativa en favor del emprendimiento social. Construir un ecosistema para promover las empresas sociales en el centro de la economía y la innovación sociales, COM (2011), Bruselas. http://www.europarl.europa.eu/meetdocs/2009_2014/documents/com/com_com(2011)0682_/com_com(2011)0682_es.pdf

Defourny, J., eta Nyssens, M. (2012). «El enfoque EMES de la empresa social desde una perspectiva comparada». CIRIEC España, Revista de Econo-mía Pública, Social y Cooperativa, 75, 7-34.

Kooperatiben Erregimen Fiskalari buruzko 20/1990 Legea, abenduaren 19koa. https://www.boe.es/boe/dias/1990/12/20/pdfs/A37970-37977.pdf.

Kooperatibei buruzko 27/1999 Legea, ekainaren 16koa. https://www.boe.es/boe/dias/1999/07/17/pdfs/A27027-27062.pdf.

Ekonomia Sozialari buruzko 5/2011 Legea, martxoaren 29koa. https://www.boe.es/eli/es/l/2011/03/29/5/dof/spa/pdf.

31/2015 Legea, irailaren 9koa, zeinaren bidez au-toenplegu-arloko araudia aldatzen eta egunerat-zen den eta lan autonomoa eta ekonomia soziala sustatzeko eta bultzatzeko neurriak hartzen diren. https://www.boe.es/boe/dias/2015/09/10/pdfs/BOE-A-2015-9735.pdf.

Muñoz Pasadas, R., eta Tirado Valencia, P. (2014). «Responsabilidad social y transparencia a través de la Web: un análisis aplicado a las cooperativas agroalimentarias españolas». REVESCO. Revista de Estudios Cooperativos, 114, lehenengo lau-hilekoa, 84-105. Puentes Poyatos, R., y Velasco Gámez, M. (2009). «Importancia de las socieda-des cooperativas como medio para contribuir al desarrollo económico, so cial y medioambiental, de forma sostenible y res ponsable». REVESCO, Revista de Estudios Coope rativos, 99, Tercer Cua-trimestre, 104129. Puentes Poyatos, R., eta Velasco Gámez, M. (2009). «Importancia de las sociedades cooperativas como medio para contribuir al de-sarrollo económico, social y medioambiental, de forma sostenible y responsable».

REVESCO, Revista de Estudios Cooperativos, 99, hirugarren lauhilekoa, 104-129.

Triguero-Cano, A., eta Cuerva, M. C. (2011). «El cooperativismo agroalimentario ante el reto de la globalización: ‘renovarse o morir’». CIRIEC Es-paña, Revista de Economía Pública, Social y Coo-perativa, 72, 96-124.

26

Nekazaritza, Elikagaien eta Biosistemen Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoa Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa

Teresa Briz de Felipe

ELIKAGAIEN BALIO-KATEA: BANAKETA ARDURATSUA ETA JASANGARRIA

dela inportazioen hazkundeagatik, balio-katea eral-datzen doa. Eraldaketa-industriak garrantzia hartzen du orduan, eta funtsezko pieza bihurtzen da ekoi-zpenaren eta banaketaren artean. Hurrengo fasean, banaketak du negoziatzeko ahalmena, hirien eskaera asetzeko ahalmena duelako. Erosteko ahalmena han-diagoa da hirietan, biztanlegoaren zati handi bat han bizi delako, eta hiriek pisu politiko eta ekonomiko handiagoa dutelako.

Era berean, geroz eta jende gehiago bizi da hirigunee-tan, eta kultura- eta elikadura-deserrotze bat gertatu da han. Izan ere, hiriek autohornitzeko ahalmena galdu dute, eta mendekotasun handia dute kanpokoarekiko. Modu eskematikoan, kate-balioaren funtzioei eus-ten dieten zenbait fluxu identifika daitezke (ikus 1. irudia). Ondasunen eta zerbitzuen fluxu batzuk oi-narrizko sargaien hornitzaleetan hasi eta kontsumit-zaileetan amaitzen dira; bigarren fluxua finantzarioa da, eta aurrekoaren kontrako noranzkoa du, egindako eragiketak orekatzeko; eta azkenik, informazio-fluxu bat ere badago, bi noranzko dituena, eta aurreko fluxu horien eragiketen eraginkortasuna baldintzatzen du hein handi batean.

1. Elikagaien balio-katea eta garapen ekonomikoa

Elikagaien balio-katearen analisiak ikuspegi integral baten beharra du, kate-maila guztiak barne hartuko dituena, nekazarietatik hasi eta kontsumitzaileetara-ino. Esku hartzen duten eragileek koordinatuta egon behar dute eta modu eraginkor batean eragin behar diote elkarri, katearen ahultasuna haren punturik zaurgarrienaren mende baitago.

Gizarte- eta ekonomia-esparruan, elikagaien sekto-reak posizio estrategikoa du, gizakiak bizirik irauteko oinarrizko produktuak emateaz gain, haren interes sozialak eta ekonomikoak garrantzi handia duelako. Herrialde baten garapen-maila ekonomikoak ka-te-maila bakoitzak bete beharreko eginkizuna bal-dintzatzen du. Lehen mailako garapen batean, hau da, herritarren gehiengoa nekazariak direnean eta landa-eremuan bizi direnean, eta eredua autohorni-kuntza denean, ekoizpena lehenesten da, nekazariek ekoitzitakoa kontsumitzen baitute eta kanpokoare-kiko mendekotasuna oso txikia baita. Kasu horretan, ez dago elikagai nahikorik merkatuan, eta nekazariek negoziatzeko ahalmena dute. Elikagaien eskaintza handitzen den heinean, dela barne-ekoizpenarengatik,

Esquema de la cadena de valorInformación

Flujo de productos y servicios

Flujo financiero

ConsumidorProducciónProveedores Transformación Distribución

1. irudia. Elikagaien balio-katearen fluxu nagusiak

Iturria: erakundeak egina.

27

Erantzukizunean eta Jasangarritasunaren Matrizean oinarritutako analisi enpirikoa proposatzen dute egile batzuek (Caraciolo eta al., 2011).

Jasangarritasunak hainbat dimentsio ditu, eta eko-nomiaren, gizartearen, erakundeen, teknikaren edo ingurumenaren ikuspegitik azter daiteke. Garrant-zitsuena da elikagaien balio-kateko aktoreek mer-katuaren lehentasunak eta helburuak lortzeko aurre egin beharreko erronkak ezagutzea (Bell eta Morse, 2003). Beste lan-eremu bat da elikagaien balio-katean jasangarritasuna erabatekoa izatea eta katearen maila guztietan egotea, aktore parte-hartzaile bakoitzaren erantzukizuna bilatuz. Arreta berezia merezi dute integrazio-mugimenduek, bertikalek nahiz horizon-talek, eta bi mugimendu horietako enpresa fokalek egin ditzaketenak.

Katean enpresa lider bat egoteak egonkortasuna eta konfiantza eman diezaieke aktoreei. Balio-katean enpresa fokala azaltzen da orduan, eta elikagaien balio-katean motor gisa jokatzen du, konfiantza bat bilatuz bazkideekin, hornitzaileekin eta bezeroekin, jolas-arau batzuk ezarriz, eta merkataritza-eragike-tetan gardentasun handia erakutsiz. Enpresa fokala elikagaien balio-katearen edozein mailatan egon dai-teke, ekoizpenean hasi eta kontsumitzailera arte (ikus 2. irudia).

Merkatuaren aldaketetara egokitzeko ahalmen han-diagoa du, bere eragiketen kantitateari eta kalitateari dagokionean, eta horrek enpresa fokalaren ereduari abantailak eman dizkio besteekin alderatuz gero, eta merkatuaren kuota handiagoak eta bezeroen fideliza-zio handiagoa lortu ditu.

2. Enpresa fokala eta banaketa

Krisi ekonomikoek betiko paradigmak birplanteat-zera behartu gaituzte. Arazo berriei konponbideak bilatu behar zaizkie, eta horrek berrikuntzan ahalegin handiagoak egitera behartzen du maila teknikoan, ekonomikoan eta kudeaketari dagokionean. Elika-gaien balio-katea indar estresagarri endogenoen eta exogenoen mende dago, eta haren ohiko zailtasu-netako bat da balizko konponbideak koordinatzea lortzea, aukera horien arteko sinergiak bilatuz (Briz et al., 2011).

Ekintza-esparru bat da kate osoan zehar IKTak sart-zea, produktuen informazioa eta trazabilitatea hobet-zeko.

Ekoizpen-sarea suntsitzeak, desenpleguak, eta elika-gaien balio-kateko aktoreen konfiantzarik eta auke-rarik ezak sortutako krisi sozioekonomikoari, merka-tuen hegazkortasuna bezalako beste fenomeno batzuk gehitu behar zaizkio.

Lehengaien sektorean konbultsio handiak daude, eta konbultsio horiek enpresariak eta kontsumitzaileak nahasten dituzte, eta mugimendu espekulatiboak in-dartzen. Horregatik, jasangarritasuna oso helburu desiragarria da, eta, hein handi batean, prozesuan parte hartzen duten aktore guztiek modu aktiboan parte hartzearen mende dago (Discher et al., 2010).

Hala ere, elikagaien balio-katearen sarean produktu- eta kate-mota askotarikoak egoteak hainbat jasan-garritasun-eredu planteatzera behartzen du, eta ak-toreen arteko elkarreragina korrespontsabilitate- eta koordinazio-maila handienetik txikienerakoa izatea.

EMPRESA

FOCAL

Consumidor

CanalHORECA

Institucionesorganismos

privados

ClientesInterproveedores

A

B

C

D

2. irudia. Enpresa fokalaren organigrama Iturria: geuk egina.

28

Ekoizpenean, produktu-fluxuak nazioarteko mer-katuetara ere bideratzea lortzen duten mugimendu kooperatiboak aurki ditzakegu, bigarren mailakoak batez ere. Kasu horietako bat da ANECOOPena, Es-painian; enpresa horrek fruta eta barazkien hornitzai-leen banaketa geografikoa antolatzen du nazioartean, merkatu ugari garaiz eta forman hornitzeko. Ekoi-zpen-urtarokotasunaren analisiak, kostuak, logistika eta merkatu-motak funtsezko faktoreak dira.

Elikagaien industriak eta handizkako merkataritzak zeregin fokala izan dute. Kasu askotan, enpresek hor-nitzaile askotatik lortzen dituzte lehengaiak, eta, gero, produktu eginak, sailkatuak eta ontziratuak saltzen dituzte, balio erantsi batekin.

Azken hamarkadetan, banaketak hartu du garrant-zia elikagaien balio-katean, azken kontsumitzailetik hurbilago dagoela eta hura hobeto ezagutzen duela baliatuz.

Enpresa fokalaren adibide paradigmatiko bat da Mer-cadonarena; elkarreragin handia du tarteko hornitzai-leekin eta gertutik jarraitzen du elikagaien sistema espainiarreko kontsumitzailearen portaera. Interfa-cean hornitzaileak kudeatzeko duen modu origina-lak eta kontsumitzailearen krisi-egoerara egokitzeko kudeaketa-ereduan egindako aldaketek eraman dute portaera-disziplina, prezioen gaineko ekintzak eta produktu-zorroa birdoitzera.

Enpresa fokalek jarduera handia duten beste eszena-toki bat dira hornitzailearen markak. Marka zuri esan ohi zaie, eta kalitate eta prezio baxuko markak direla jo izan da beti. Hala ere, estrategia aldatu egin da. Tamaina jakin bat duten banaketa-enpresek uste dute azken bezeroarekiko duten hurbiltasuna abantaila bat dela, eta onena preskriptore gisa jokatzea dela pent-satzera iritsi dira, hau da, produktu- eta marka-gama mugatu bat eskaintzea onena dela.

Katean parte hartzen dutenek nondik joan behar duten zehazten du enpresa fokalak, eta denek helburu bera dute: kontsumitzailea asetzea eta lehiatzeko ahalmena lortzea. A la adecuación en la relación calidad precio se une un esfuerzo por diferenciarse de la competen-cia, con una reducción en el surtido de productos, in-cluso de reconocidas marcas de fabricante. Kalitatea-ren eta prezioaren arteko erlazioaren egokitzapenari, lehiakideengandik bereizteko ahalegina batzen zaio, aukeran jartzen dituen produktuak murriztuta, bai eta ekoizle ezagunen markak ere.

3. Banaketa arduratsua eta jasangarria

Elikagaien banaketak ez du irudi onik izan gizartean. Are gehiago, botere-abusuz jokatzea eta balio-ka-teko mozkinen banaketa desitxuratzea leporatu izan zaio kasu batzuetan. Doktrina ekonomiko batzuek, marxismoak adibidez, Estatuaren esku-hartzearen bi-dez galarazi dituzte ustezko eragin negatibo horiek. Hala ere, balio erantsiari buruzko gardentasunik eta informaziorik ez egotearen ondorio izan da hori, zi-gorgarriak diren kasu batzuk izan diren arren. XXI. mendean, sektore ekonomiko bakoitzak balio-katean zer zeregin duen jakin behar dugu, eta haren erant-zukizuna eta jasangarritasuna bilatu behar ditugu, elikadura bezalako elementu estrategiko batek ongi funtzionatzen jarrai dezan.

Arduraz jokatu behar dugu. Izan ere, zuzen joka-tuz, bazterkeriarik gabeko efizientzia ekonomiko eta sozial bat dagoela ikusiko dugu. Sektorekako anto-lakuntzaren ereduari jarraituz (Industrial Organiza-tion), egituraren, portaeraren eta funtzionamenduaren arteko elkarreragina kontuan har dezakegu. Banake-ta-sektorearen egitura ikaragarri aldatu da azken ha-markadetan. Familia-enpresa txikiaren betiko eredu-tik autozerbitzu-eredura, hau da, supermerkatuen eta hipermerkatuen eredura pasatu gara. Horrez gain, merkataritza elektronikoa ere sortu da. Horrek guz-tiak behin eta berriro aldaketak egitera behartu ditu enpresak, eta teknologia berrietara egokitu behar izan dute logistikan, barra-kodeen etiketetan, irrati-maiz-tasunean, etab.

Jokabidearen dimentsioa katean parte hartzen du-ten aktoreen portaerari buruzkoa da. Gaurkotasun handiko gaia da, elikadura-eskandaluak eta bote-re-abusuzko merkataritza-praktika desegokiak sart-zen baitira han, besteak beste. Osasun-arazoak lehen orrialdeko albiste dira, eta haien funtzionamendua hobetzeko protokoloak ezarri dira, zientzialariak, funtzionarioak eta albiste-dibulgatzaileak koordi-natuta. Banaketa-sektoreak funtseko zeregin bat du hemen, sektore hori baita kontsumitzailearekin ha-rreman zuzena duena eta lehenengo erreakzioak jasan behar dituena.

Funtzionamenduari dagokionean, gizarte-ongizatean eta sistemaren jasangarritasunean islatzen da.

En relación al tema de prácticas comerciales, en Es paña, país pionero en la UE, se ha establecido la Ley de Cadena Alimentaria, con la Agencia de Informa

29

ción y Control Alimentario (AICA), organismo autó nomo del Ministerio de Agricultura, creada por Ley 12/2013. Tiene como objetivo mejorar el funciona miento de la cadena alimentaria, mediante el control de derechos y obligaciones, pudiendo establecer un procedimiento sancionador en caso de infracciones. Merkataritza-jardunbideei dagokienean, Espainia he-rrialde aitzindaria da EBean, eta Elikakateari buruzko legea egin du, Elikadurari buruzko Informaziorako eta haren Kontrolerako Agentziarekin batera (AICA). Agentzia hori Nekazaritza Ministerioaren erakunde autonomoa da, eta 12/2013 Legeak sortua. Haren helburua da elikakatearen funtzionamendua hobetzea, eskubideak eta betebeharrak kontrolatuz, eta zeha-pen-prozedurak hasteko ahalmena du arau-hausteak daudenean.

4. Ondorioak

Jasangarritasunari gizarte- eta ekonomia-ikuspuntu batetik eta ingurumen-ikuspuntu batetik begiratu be-har zaio, epe ertainera eta luzera. Irauteko ahalmena hartzen du kontuan, erabilitako baliabide birziklaga-rrien oreka mantenduz. Elikadura oinarrizko elemen-tua denez gero, hura jasangarria izatea funtsezkoa da, baina horrek banaketa-eredua alda dezake. Berri-kuntza teknologikoek eta hornitzaileek eta bezeroek jasandako aldaketak funtsezko faktoreak izango dira eredu jasangarriago bat definitzeko orduan. Berri-kuntza teknikoak eta IKTak berregituraketa sakonak eragiten ari dira aktore guztiek eskuragarri duten in-formazioari dagokionez, eta kontsumitzaile-herrita-rraren figura azaldu da, erostean ekonomikoak ez diren beste faktore batzuk kontuan hartzen dituena, hala nola etika eta ingurumena. Teknologia berriak

erosketak interneten bidez egitea ere bultzatzen ari dira, eta hori da, hain zuzen ere, produktu freskoek eta galkorrek orain arte gainditu ez duten irakasgaia. Amazonen gisako enpresak etxera eramateko zerbit-zuaren eremuan murgildu dira, eta beren ekintza-es-parrua handitzera behartu dituzte beste banatzaileak. Datozen urteetan, eredu bakoitzaren jasangarritasuna probatuko da, garatuta dauden eremuetan nahiz garat-zen ari direnetan. n

Erreferentziak

Bell, S., eta Morse, S. (2003): Measuring Sustaina-bility: Learning by doing. Earthscan. University of Reading.

Briz, J., Diaz Yubero, M. A., eta de Felipe, I. (2011): «Dinámica estructural de la cadena de valor ali-mentaria española. La empresa focal y los interpro-veedores». La cadena de valor alimentaria: Análi-sis internacional de casos reales, eds. J. Briz eta I. de Felipe, Agrícola Argitaletxea, Madril.

Caracciolo, F., Gorgitano, M. T., Lombardi, P., San-nino, G., eta Verneau, F. (2011): «Responsability and Sustainability in a Food Chain: A Priority Ma-trix Analysis», in: J. Food System Dynamics, 2. lib., 3. zk. 292.-304. or.

Fischer, C., Hartmann, M., eta Reynols, N. (2010): «Factors influencing contractual choice and sustai-nable relationships in European agri-food supply chains», Eur Rev Agric Econ, DOI 10.1993/erae/ jbp041.

Fritz, M., eta Schiefer, G. (2008): «Food Chain mana-gement for sustainable food systems development: a European research agenda», Agribusiness, 24. lib., 4. zk., 440.-452. or

30

Madrilgo Unibertsitate Europarraren Gizarte Zientzien eta Komunikazioaren FakultateaPablo Esteban-Sánchez

TRAZABILITATEA, GARDENTASUNA ETA ERREGISTRO BANATUEN TEKNOLOGIAK HORNIDURA-KATEAN

eragileek zaldi-okelarekin ordezkatu zituzten bildots- eta abere-okela. Legearen aurkako ordezkapen horrek 4,5 milioi produktu prozesaturi baino gehiagori eragin zien, hau da, 1.000 tona janariri, gutxienez.

Horrez gain, bere ebazpenean, Europako Parlamen-tuak adierazi zuen gardentasuna funtsezko elementu bat dela Europako Batzordeak eta estatu kideek eli-kadura-segurtasunaren kontroletan duten ikuspe-gian; eta nazio-agintariek elikaduraren-segurtasu-nean kontrolak egiteko joera dutela, eta ez diotela elikadura-iruzurrari lehentasunik ematen, askotan ez dutelako ez gaitasunik, ez baliabiderik. Era berean, elikakate europar osoa haren ekoizpen-, eraldaketa- eta banaketa-fase guztietan guztiz gardena izan dadila eskatu du, eta ikuskatzaileen kontroletara irekita egon dadila, elikadura-produktu iruzurtiak azkar identifi-katu ahal izateko.

Bestalde, EBean, elikadura-iruzurraren definizio har-monizatu bat azkar lortzearen beharra azpimarratu du, eta definizio harmonizatu horrek, besteak beste, honako elementu hauek bezalakoak izan beharko lituzkela: elikadura-legedia ez-betetzea, kontsumit-zailea okerrera eramatea (bereziki, informazioari buruzko informaziorik ez ematea), intentzionalita-tea eta irabazi ekonomikoak lortzeko aukera, eta/edo abantaila konparatiboak.

Oraintsuko kasuek elikadura-iruzur mota desberdi-nak daudela agerian utzi dutela adierazi du, besteak beste, funtsezko osagaiak merkeagoak edo kalitate baxuagokoak diren beste batzuengatik ordezkatzea, haragi-produktuetan eta arrantzakoetan erabilitako animalia-espezieen etiketatze okerra, pisuaren eti-ketatze okerra, ohiko elikagaiak ekologikoak balira bezala saltzea, animalien jatorria edo ongizatea adie-razten duten logotipoak leialtasunik gabe erabiltzea, akuikulturako arrainak basatiak balira bezala etike-tatzea, barietate jakin bateko arrainak beste barietate hobe eta garestiago bateko izenarekin merkaturatzea, eta elikagaien iraungitze-data faltsifikatu eta elika-gai horiek merkaturatzea haien iraungitze-data pasa denean. Eta adierazi du, iruzur-jarduerak izan ohi di-

Sarrera

Elikagaien industrian hornidura-katearen trazabilita-teari garrantzi handiagoa ematea lortzea helburu bat dela azpimarratu du Europako Parlamentuak, besteak beste.

Europako Parlamentuak elikadura-krisiari, elikaka-teko iruzurrei eta haiek kontrolatzeari buruzko eba-zpena egin zuen 2014ko urtarrilaren 14an, eta Luis Gonzalez Vaquek (2015) ebazpen horri buruzko az-terketa zehatza egin zuen gero. Ebazpen horretan, Europako Parlamentuak berak, elikadura-iruzurrak daudela ikusita, egungo trazabilitate-sistemak are-agotzea eskatu zuen, eta 178/20021 zenbakia duen Erregelamenduan (CE) 1 aurreikusitako trazabilitate jarraitua modu sistematikoan aplikatzea «elikagaie-tan eta pentsuetan, elikagaiak ekoiztera bideratutako animalietan eta elikagai batean edo pentsu batean sartzera bideratutako edo horretarako probabilitatea duen beste edozein sustantziatan ere».

Ebazpenaren oinetan, Europako Parlamentuak azpima-rratu zuen «elikadura-iruzurreko kasuek gutxitu egin dutela kontsumitzaileek elikakatean duten konfiantza, eta horrek modu negatiboan eragiten diola nekazarit-zako elikagaien sektoreari, eskandalu horiek EBeko ekonomiaren funtsezko sektore horren irudi globala kaltetzen dutelako; ikaragarrizko garrantzia duela kontsumitzaileek berriro ere nekazaritzako elikagai europarrengan konfiantza izatea, bai EBean eta bai ha-ren mugetatik at; eta, hala ere, nekazaritzako elikagai europar gehien-gehienak kalitate ezin hobekoak direla eta nazioartean hori ezaguna dela azpimarratu behar dela». Europan izandako zaldi-okelaren iruzurra aipat-zea besterik ez dago. 2013an, EBeko hornidura-kateko

1.Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 178/2002 Erregelamendua (EE), 2002ko urtarrilaren 28koa, zeinaren bidez elikagai-legediaren printzipio eta betebehar nagusiak ezartzen diren, Elikagaien Segurtasuneko Europako Agint-zaritza eratzen den, eta elikagaien segurtasunari buruzko prozedurak ezartzen diren (EBren Aldizkari Ofiziala L 31,

2002/02/01ekoa, 1. or.).

31

rela oliba-olioan, arrainetan, produktu ekologikoetan, zerealetan, eztian, kafean, tean, espezieetan, ardoan, fruta-zuku jakin batzuetan, esnean eta haragian.

Azkenik, ebazpenaren oinetan, kezkatuta azaltzen da kasu-kopuruen gorakadaren zantzuak daudelako eta elikadura-iruzurrak goranzko joera duelako, eta horrek elikakatearen egituraren ahultasuna islatzen duelako. Eta uste du elikakate osoan osagaien eta produktuen trazabilitatea hobetzeak iruzurrari aurre egiteko balioko lukeela.

Europako Parlamentuak, hortaz, elikakatearen tra-zabilitate gardenaren alde egin du, hau da, kontrolak onartzeko prest dagoen elikakate baten alde, elikadu-ra-iruzurren jatorria zein den azkarrago identifikatzen lagunduko duena.

Testuinguru horretan, artikulu honen tesiak defen-datzen du bloke-kateetan edo blockchain delakoetan oinarritutako erregistro banatuko teknologiak elika-dura-industriako hornidura-katearen trazabilitatea hobetzeko konponbide baliotsuak ekar ditzakela. Hu-rrengo ataletan, teknologia horren ezaugarriak labur-bilduko dira, eta, Espainiako elikadura-industriako aplikazioen kasu batzuk aurkeztuko dira ardozko, oliba-oliozko, hegaluzezko eta ezkur-urdaiazpiko iberikozko produktuetarako.

Blockchain teknologia

Blockchain delakoa (euskaraz, bloke-katea) DLT teknologian oinarritzen da. Sigla horiek, ingelesez, zera esan nahi dute: Distributed Ledger Technology, hau da, erregistro-liburu deszentralizatuko teknolo-gia. Datu-base zentralizatu bat edukitzearen ordezko aukera da. Izan ere, ordenagailu zentral batean erre-gistratu eta kudeatu beharrean, sare publiko edo pri-batu batean parte hartzen duten nodo edo ordenagailu guztietan erregistratu eta kudeatzen da. Hots, sare deszentralizatu bat da, eta nodoak elkarren artean konektatzen dira ordenagailu nagusi bat behar izan gabe. Sare horiei Peer to Peer, P2P, esaten zaie (eus-karaz, parekoen sareak); parekoek elkarren artean hitz egiten dute hizkuntza (protokolo) bera erabiliz. Blockchain sistema bat edo aplikazio bat software bat da, plataforma edo nodo-sare batean protokolo hori abiarazten duena.

DLT teknologia 1991n sortu zen. Urte horretan, Stuart Haberrek eta W. Scott Stornettak, dokumentu

digital bat sortu eta suntsitzen den arte hartan ger-tatutako aldaketa bakoitza denboran erregistratzeko asmoz, kriptografikoki ziurtatutako blokeen kate bati buruzko lehenengo lana deskribatu zuten.

Hala ere, blockchain teknologiak 2008an hartu zuen indarra. Urte horretan, Satoshi Nakamotok bitcoinari buruz egindako lana argitaratu zen, eta lan horren ondorioz lehenengo kriptodirua sortu zen, DLT tek-nologia aplikatzearen ondorioz. Nakamotok proposa-tutako ordainketa-sistemak transakzioak segurtasunez egiteko aukera eman zien alderdi guztiei, ziurtatzaile edo erregistradore zentral gisa jokatuko duten finant-za-erakundeetatik pasatu behar izan gabe. Transakzio guztiak denboran zigilatuz edo erregistratuz egiten zuen hori, elkarren artean konektatutako bloke-kate seguru batekin lotuz algoritmo kriptografikoen bidez. Bitcoinaren kasuan, lan-proba esaten zaie (ingele-sez, proof of work), eta informazio-sarrera digital bat luzera edo tamaina txikiagoko sarrera bihurtzeko gai-tasuna duten hash funtzioetan edo funtzio algoritmi-koetan oinarrituta daude. Horrez gain, mezuak kode bidez autentikatzeko eta erregistroa aldatzeko balizko saiakerak detektatzeko aukera ematen du, eta, hala, informazioaren erregistroa ezin da aldatu lan-proba berregin gabe (Nakamoto, 2008). Katearen informa-zioa modu aldaezin batean erregistratuta geratzen zen blockchain plataformako nodo edo parte-hartzaile guztietan, eta katean egindako transakzio guztien his-toria osoa gordeta geratzen zen.

Horren ondorioz, bankuak izan dira teknologia horren eraginak jasan dituzten lehenengoak, eta, blockchain erregistro-probak egiten ari da gaur egun, ez soilik ordainketa-moduetan, baizik eta kapitalen merkatuan, inbertsio-bankuetan eta kanpo-merkataritzan ere.

Baina blockchain delakoa, beste teknologia batzuekin batera (adibidez, gauzen Interneta, hau da, digitali-zatutako informazioa denbora errealean hartzea eta transmititzea), adostutako egiaztapena eskatzen duen edozein transakziotan edo kontratutan aplika daiteke. Era berean, kontratu adimentsuei operadore logikoak aplikatuta (smart contracts, ingelesez), alderdien arteko kontratuak edo akordioak automatikoki egin litezke, bai eta kontrolak ere, edo transakzio baten aurretik erregistro segurua eta egiaztapena egitea es-katzen duen beste edozein ekintza.

Igortzen duten mezuari token esaten zaio (euskaraz, marka-ikurra), eta sarean gordetako informazioaren adierazpen digital bat da. Digitaliza daitekeen edozein aktibo, ondasun edo zerbitzu adieraz dezake. Erre-

32

gistro bakoitzak geruza bat sortuko luke, eta geruza hori aurretik sortutako geruzen gainean jarriko litza-teke bloke batean, bloke hori osatu arte. Informazioa enkriptatuta egongo litzateke, eta sareko nodo guz-tiek partekatuko lukete, blokeetan; hala, bloke batean sartu ez diren erregistroak hurrengo blokean taldeka-tuko dira, eta bloke horrek lotura hautsiezina izango du aurrekoarekin, hash edo gako algoritmiko baten bidez, bloke-katea osatuz. Bloke bakoitzak leku jakin eta aldaezin bat du katearen barnean, aurreko blokea-ren hasharen informazioa duelako. Kate osoa block-chaina osatzen duen sareko nodo bakoitzean gordet-zen da, hau da, katearen kopia zehatz bat biltegiratzen da sareko parte-hartzaile guztietan. Garrantzitsua da esatea gaur egun hainbat hash edo zifratze-algoritmo mota daudela, eta horietako bakoitzak bere abantaila eta desabantailak dituela. Hahs bat ala bestea erabili, hash horren abantailak eta desabantailak izango ditu blockchain sistemak.

Hortaz, sareak erregistro bat adostu eta egiaztatu ondoren, erregistro hori aldaezina izango da denbo-ran zehar, hura aldatzea oso konplexua delako. Hura aldatzeko, erregistroa sareko nodo guztietan aldatu beharko litzateke. Hala, datuen integritatea ziurta-tuko litzateke denboran zehar, bai eta datuen tinko-tasuna ere, nodo guztiek informazio bera erregistratu dutelako. Huts-egiteekiko tolerantzia ere ziurtatuko litzateke, nodo batek huts egiten badu, informazioak eskuragarri jarraituko baitu beste nodo batzuetan. Ho-rrez gain, informazio hori zifratuta gordetzen bada, haren konfidentzialtasuna berma daiteke, gakoa edo zifratze-giltza dutenek soilik izango baitute informa-zio horretarako sarbidea.

Horregatik, blockchain teknologiaren bidez erregis-tratutako transakzioak, P2Pan oinarritutako izaera deszentralizatua dutenez, nodo guztiek beren liburuak eguneratzen dituztenean soilik osatzen dira, eta ho-rrek egiaztapen eta adostasun kriptografiko bat egitea eskatzen du. Horretarako denbora behar da, eta, ho-rrenbestez, zenbat eta sare handiagoa izan, orduan eta konplexuagoa eta neketsuagoa izango da hori egitea. Hala ere, konputazio kuantikoko berrikuntzak arazo hori minimizatzen ari dira, orduko transakzio-egiaz-tapen ratio handiagoak ahalbidetzen baitituzte.

Testuinguru horretan, blockchain sare-mota desberdi-nak daude; publikoak eta pribatuak, eta baimenduak eta ez-baimenduak (Jayachandran, 2017). Publikoak edozein parte-hartzailerentzat irekita daude (Bitcoin, Ethereum), eta parte-hartzaile guztiek irakur ditzakete transakzioak, anonimotasuna kontserbatuz. Sare pu-

bliko ez-baimenduek (Bitcoina, haren kodearekin edo hash proof of work delakoarekin), gainera, tran-sakzio-mailan edozeinek parte hartzea ahalbidetzen dute. Horretarako, transakzioak egiaztatzea ahalbi-detzen duen kodea deskargatu behar da soilik. Sare publiko baimenduek baldintza jakin batzuk betetzea eskatzen dute transakzioak egiaztatzeko aukera ema-ten duen kodea deskargatzeko (Ethereum, haren hash proof of stake delakoarekin; euskaraz, parte-hartze proba esaten zaio). Erakunde bat izan ohi da sare pribatuen jabe, eta erakunde horiek erabiltzaile-talde edo -profil jakin batera mugatzen dute parte-hartzea. Erabiltzaile horiei transakzio-mailan irakurtzeko edo operatzeko baimenak eman diezazkiekete, ala ez. Kasu hibridoa dira partzuergo-sareak edo sare fede-ratuak (Espainian, Alastria). Sare horiek aurrez kon-fiantza duten partzuergoko kideetara mugatzen dute parte-hartzea. Egiaztapen-prozesua sinplifikatzen eta arintzen dute, eta transakzioen egiaztapen-prozesuan operatzeko baimenak eman diezazkiekete kideei.

Laburbilduz, trazabilitateari, gardentasunari, segur-tasunari eta konfiantzari dagokionez, balioa emango lukeen erregistro-teknologia bati buruz hitz egiten ari gara. Horrez gain, katearen edozein zatitan edozein aldaketa edo erregistro identifikatzeko behar den denbora murrizteko gai izango litzateke, bai eta kon-trol-neurri eraginkorrak aktibatzeko behar den den-bora ere.

Erregistro banatuko teknologien aplikazioak elikagaien hornidura-katean

Aurreko atalean iradoki da trazabilitaterako block-chain teknologiak aplikatzeko aukerek finantza-es-parru hutsa gainditzen dutela.

Teknologia hori erabiltzen duten kasuak aurki dit-zakegu farmazia-sektorean, aseguru-sektorean, osasun-sektorean eta beste sektore askotan. Elikadu-ra-industriara mugatuta, Elikadura eta Nekazaritza-rako Nazio Batuen Erakundeak berak (FAO) aplikazio erabilgarri batzuei buruz hitz egin du, besteak beste, hornidura-kateen trazabilitatearekin, gardentasunare-kin eta konfiantzarekin lotutako arazoak konpontzeko. Hala, kateko aktore guztiek produktuen eta nekaza-ritza- eta abeltzaintza-sargaien eta ekoizpen-prakti-ken (pentsuen, arriskuen, ongarrien…) nondik no-rakoa identifikatu eta aztertu dezakete urratsez urrats hornidura-katean. Garraio- eta biltegiratze-baldintzak ere erregistratu ahal izango dira produktua txikizka-

33

riarengana eta kontsumitzailearengana pasatzen de-nean (Tripoli & Schmidhuber, 2018).

Hala, adibidez, ekoizpen-baldintzen trazabilitatean aplikatutako erabilpen-kasuak daude faktorietan eta soroetan, bai eta arrainen harrapaketako eta proze-samenduko erabilpen-kasuak ere lantegi-ontzitan. Sentsoreen bidez, eta datuak lortuz, baldintza horiek digitaliza daitezke, eta, orduan, datu horiek erregis-tra daitezke denbora errealean blockchain sistema baten barnean. Katean zehar, produktu jakin batzuen jarraipena ere egin daiteke (tracking, ingelesez), eta haien trazabilitatea berma daiteke hasiera-hasiera-tik QR kodeak edo RFID irrati-frekuentzia bidezko identifikaziorako etiketa egokituak bezalako irakur-gailuak erabiliz (geolokalizazioa). Jarraipen horrek elikadura-iruzurra azkar kontrolatu eta kudeatzeko balio du, sentsoreen bidez atzeman daitezkeen hezeta-sun- eta tenperatura-datuekin eta beste baldintza bat-zuei buruzko datuekin batera (Kairos Future, 2018). Zentzu horretan, garrantzitsua da azpimarratzea 5G sareen garapenak gauzen Interneta erabiltzeko (IoT siglak, ingelesez), hau da, denbora errealean datuak atzeman eta digitalki erregistratzeko aukera berriak irekiko dituela.

Antzeko beste erabilera-kasu batzuk aplikatuko lit-zaizkioke oilasko-haragiari (Tripoli & Schmidhuber, 2018). Hala, salmenta-puntuan, kontsumitzaileak ontziaren QR kodea eskaneatuko balu, produktua-ren trazabilitateari buruzko informazioa eskuratu ahal izango luke, ekoizletik hasita. Hala, hazkunt-zan erabilitako elikagaiei eta pentsuei, animalien osasunari, arrazari, adinari, sexuari eta ekoizpen-kos-tuei buruzko erregistroak irakurri ahal izango lituzke, bai eta merkatu nazionaletan saltzeko edo esportat-zeko behar den beste edozein informazio tekniko ere. Oilaskoa hornidura-katean mugituko litzatekeen bakoitzean, transakzio hori blockchain sarean erre-gistratu eta egiaztatuko litzateke. Orduari buruzko informazioa ere erregistratuko litzateke (hau da, hi-lketa-eguna, igarotako orduak, muga-egunak), bai eta esportazioarekin lotutako ziurtagiriak ere (osasun- eta jatorri-ziurtagiriak, adibidez).

Gaur egun, blockchain sare pribatuak (edo partzuer-go-sareak) elikadura-industriaren hornidura-katearen erregistrorako erabiltzen dira soilik, transakzio-kos-tua eta plataforma publikoen ahalmen txikia dela eta. Blockchain sareen hornitzaile pribatuen artean, IBM, Chainvine, Ripe, Provenance eta beste batzuk aipatu behar dira (Osei et al., 2018).

IBMren blockchain sarearen gidaritzapean egindako trazabilitate-proiektua ere aipatu behar da, Walmarten elikagaien banaketa-katean aplikatu dena. 2016an, Walmartek Beijingen duen Elikadura Segurtasu-nerako Lankidetza Zentroak IBMren bloke-kateko soluzioa erabili zuen. Bloke-kate hori Hyperledger delakoan oinarritua dago, hau da, Linux Fundazioak 2015eko abenduan hasitako bloke-katerako kode irekiko plataforma. Walmarten bi proba pilotuak arrakastatsuak izan ziren: batetik, txerri-haragiaren trazabilitatea Txinan, eta, bestetik, mangoen trazabi-litatea Estatu Batuetan (IBM, 2017). Soluzioak zazpi egunetik 2,2 segundora murriztu zuen mangoen jato-rria arakatzeko denbora, eta gardentasun handiagoa sustatu zuen Walmart elikagaien hornidura-katean (Kamath, 2018).

Duela gutxi, Australian, Fijin eta Zeelanda Berrian, Naturarentzako Mundu Fondoak (WWF), Estatu Batuetan egoitza duen goi-teknologiako ConsenSys berriztatzailearekin batera, hegaluzearen arrantzan teknologia inplementatzen duen TraSeable enpre-sarekin batera eta Sea Quest Fiji Ltd. prozesamen-du-enpresarekin batera, proiektu pilotu hori abian jarri dute Ozeano Barean. Industria horrek block-chain teknologia erabiliko du hegaluzearen bidea-ren arrastoa arakatzeko ”saretik platerrera”. Behin espezie hori deskargatzen denean, RFID etiketa ba-ten bidez etiketatuko da ontzian. Ontzian, kaian eta prozesamendu-fabrikan instalatutako gailuek etike-tak detektatuko dituzte, eta informazioa automatikoki igoko dute bloke-katera. Arraina prozesatu denean, RFID etiketa berrerabilgarri horren ordez, QR kodea duen etiketa bat jarriko zaio, merkeagoa, eta etiketa hori produktuaren enbalajean erantsiko da. QR kode hori bakarra da, eta espezie jakin horren bloke-ka-tearen erregistroari eta jatorrizko RFID etiketari lo-tuta egongo da. QR kodea duen etiketa hori arrainak kontsumitzaileengana iritsi arte egindako bidearen arrastoa arakatzeko erabiliko da (WWF, 2018).

Ernst & Young (EY) aholkulari multinazionalak ar-doa, eta zehazkiago ardo italiarra, hornidura-katean hasiera-hasieratik arakatzera bideratutako blockchain berri bat sortu duela jakinarazi zuen. Blockchain Food Quality Protection izenarekin ezaguna da (Elikagaien Kalitatea Zaintzea Blockchain bidez). Nekazaritza-se-ktorearentzat soluzio teknologikoak sortzen dituen EzLab startup italiarrarekin bat egin zuen EYk, star-tup hori baita bere bi plataforma hauek hornitzearen arduraduna. Batetik, AgriOpenDatak gauzen Inter-neta (IoT) eta kontratu adimentsuak erabiltzen ditu datuak jatorrian biltzeko, laborantza-metodoak barne.

34

Eta, bestetik, AgriChainen, hau da, Ethereum oinarri duen bloke-katean, erregistratzen dira jada egiaztatu-tako informazioa eta ardoaren bidea adierazten duten transakzioak. Horrela, azken erosleak ardoaren kali-tatea egiazta dezake, eta ardoak zer bide egin duen jakin dezake sakeleko telefonoarekin QR kodea es-kaneatze hutsarekin (Pérez, 2017).

Espainian, oliba-olioarekin, ardoarekin eta esneko arkumeekin lotuta, duela gutxi martxan jarri diren beste ekimen berri batzuk ere aurki ditzakegu (Pérez, 2017).

Sektoreko zenbait enpresak IBMrekin lanean dihar-dute oliba-olioaren industrian gardentasuna indart-zeko. Helburua da oliba-olio birjina estraren trazabi-litatea bloke-kateen teknologiaren bidez kudeatzea. Olivetrace izenez ezaguna den proiektu horrek bloc-kchain teknologiaren onurak eraman nahi ditu hain tradiziozkoa den oliba-olioaren mundura. Ideia da botila bat olio ekoizteko erabiltzen diren oliba-par-tida guztien jatorria jasota geratzea, bai eta proze-suko eragiketa guztiak ere. Inplikatutako operadore guztiek app baten bidez informazioa baieztatu eta enkriptatu ondoren, azken kontsumitzaileak erositako botilari buruzko informazio guztia jasota edukiko du. Kordobako Oleocano eta Galpagro enpresak ari dira horretan, landa-eremuan garapen jasangarriko ekimenen sustapenean espezializatutako Rurápolis aholkularitza buru dutela (Cinco Días, 2019). Hori horrela eginez, iruzur puntualen kontra borrokatuko litzateke, besteak beste, ustez jatorri italiarra duen ekoizpen-kalitate handiko olioa botilaratzea kalitate handiko oliba-olio hori benetan Espainian ekoitzi de-nean (Carceller, 2018); edo olio errefinatuari usaina kendu, eta oliba-olio birjina estrarekin nahastu ondo-ren, oliba-olio birjina estra balitz bezala saltzea (El Español, 2018).

Pago de Carraovejas upeldegia blockchain sistema bat martxan jartzen ari da, ardo-botilen hornidu-ra-katearen trazabilitatea egiteko. Mahastietan sent-sore bidezko teknologiak eta droneak erabiliz, hor-nidura-katearen urrats guztietan botilek tenperatura eta hezetasun bera izatea ziurtatu nahiko lukete. Bi upeldegietatik azaroan irtengo diren botilek RDIF txip bat izango dute etiketan, hornidura-katearen tra-zabilitatea neurtu ahal izateko. Botilak zenbakituta doaz, eta upeldegiak irakurgailu optiko bat jarri du botilaratze-katearen amaieran, etiketa bakoitzaren informazioa irakurri eta blockchainean grabatzeko. Upeldegiaren eta enpresa hornitzaileen arteko Smart

Contract delakoekin osatuko da sistema, gorabeherei erantzuteko. Bigarren urrats batean, sistema nekaza-rietara zabalduko da, laboreen kalitatea mantentzeko.

Valladolideko Merkataritza Ganbarak eta Kunfud-ek kontzeptu-proba bat egiten ari dira, esneko arkumeen haztegi batean haragi-mota horren iruzurra kontro-latzeko. Beste eskualde batzuetatik esneko arkumeak sartzea galarazi nahi dute, bai eta Frantzia bezalako herrialdeetatik ere. Proba horretan, esneko arkumeen trazabilitatea egingo dute, arkumeak jaiotzen direne-tik lau zatitan saltzen dituzten arte, blockchain tekno-logia erabiliz (Blazquez, 2019).

Beste produktu batzuekin ere antzeko ekimenak era-bil litezke, hala nola ezkur-urdaiazpikoarekin. Duela gutxi iraungitako urdaiazpikoekin izandako iruzurra gogoratu behar da (Romera, 2018). Horrelako ka-suetan, iruzurra honako hau izan ohi da: kontsumo lehenetsiaren data edo iraungitze-data gainditua duten produktuak, eta, hortaz, suntsitu beharko liratekee-nak, berriro ere merkaturatzea, haragiaren trazabi-litatea ahalbidetu behar duten datu guztiei buruzko etiketak faltsifikatuz. Iruzur horren ondoren, justiziak inputatu egin zituen Espainiako urdaiazpiko eta hes-tebete iberikoen eta zurien banatzailerik handieneko goi-karguak (Facua, 2018).

Ondorioa

Blockchain teknologiak hornidura-kateen trazabili-tatea kudeatzeko eta kontrolatzeko ahalmen handia du. Sentsore- eta etiketatze-teknologiekin (RFID, NFC, QR kodeak, kode genetikoak…) uztartuz, hor-nidura-kateak modu garden, seguru eta ireki batean erregistratzea ahalbidetuko du. Erabiltzaileek erosten dituzten produktuen atzean dauden prozesuak eta tra-zabilitatea irakurtzeko aukera izango dute. Era berean, erregistro-mota horien arabera ematen diren ziurtagi-riak fidagarriagoak izango dira (arrantza jasangarria, nekazaritza ekologikoa, oilaskoen elikadura…).

Teknologia horien erabilpenak elikadura-iruzurra modu eraginkorragoan kudeatzen eta kontrolatzen lagunduko du, eta gardentasuna, segurtasuna eta kon-fiantza emango zaie kontsumitzaileei. Era berean, ga-rrantzitsua litzateke kalitatezko elikadura-produktuak egiteagatik ezagunak diren herrialdeek teknologia ho-riek erabiltzea, beren burua babestu eta ospe on hori edukitzen jarrai dezaten.

35

Hala eta guztiz ere, blockchain teknologia esperimen-tazio-fasean dago, eta, oraindik ere, haren eskala-bilitateari eta bilakaerari buruzko zalantza handiak daude, haren kostuei, inbertsioari eta konplexuta-sunari dagokionean. n

Erreferentziak

Blazquez, S. (2019). «¿Quién hace blockchain en Castilla y León?» Blockchain Economía. Hemen zegoen eskuragarri 2019-06-14an: https://www.blockchaineconomia.es/blockchain-en-casti-lla-y-leon/

Carceller, R. (2018). «Así nos engaña la industria sobre los orígenes de los alimentos». Diario La Vanguardia. Hemen zegoen eskuragarri 2019-06-14an: https://www.lavanguardia.com/comer/al-dia/20180716/45868691293/estafa-origen-pro-ductos-alimentos-comida-supermercado-enga-no-etiqueta.html

Cinco Días (2019). El aceite de oliva recurre al blockchain para asegurar su trazabilidad. He-men zegoen eskuragarri 2019-06-14an: https://cincodias.elpais.com/cincodias/2019/02/14/fortu-nas/1550171615_110385.html

Europar Batasuneko Aldizkari Ofiziala, (2016/C 482/04). «Resolución del Parlamento Europeo, de 14 de enero de 2014, sobre la crisis alimentaria, los fraudes en la cadena alimentaria y el control al respecto» (2013/2091(INI)). Hemen zegoen esku-ragarri 2019/06/10ean: https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/PDF/?uri=CELEX:52014I-P0011(01)&from=ES

El Español (2018). «El fraude de los 24.000 litros de aceite de oliva: refinado por virgen extra para hacer caja». https://www.elespanol.com/reporta-jes/20180911/fraude-litros-aceite-refinado-vir-gen-extra-hacer/337217189_0.html

Facua (2018). «Tras el fraude de los jamones ibéricos caducados, imputan a la cúpula de la mayor distri-buidora de España». Hemen zegoen eskuragarri 2019-06-14an: https://www.facua.org/es/noticia.php?Id=13456.

Gonzalez Vaque, L. (2015). «La prevención y re-presión de los fraudes alimentarios en la Unión Europea». Kontsumo Zuzenbidearen CESCO Aldi-zkaria, 15, 125-142.

Haber, S., & Stornetta, W. S. J. (1991). «How to timestamp a digital document». Journal of Cryp-

tology, 3:2, 99-111. https://doi.org/10.1007/BF00196791

IBM (2017). «IBM announces major blockchain collaboration with Dole, Driscoll’s, Golden State Foods, Kroger, McCormick and Company, McLane Company, Nestlé, Tyson Foods, and Unilever, and Walmart to address food safety worldwide». Prentsa-oharra hemen zegoen eskuragarri 2019-08-14an: https://www-03.ibm.com/press/us/en/pressre-lease/53013.wss

Jayachandran, P. (2017). The Difference between Pu-blic and Private Blockchain. Hemen zegoen esku-ragarri 2019-06-12an: https://www.ibm.com/blogs/blockchain/2017/05/the-difference-between-pu-blic-and-private-blockchain/

Kairos Future (2018). «Blockchain use cases for food traceability and control». Kairos Future-n zegoen eskuragarri 2019-06-14an: https://www.kairosfu-ture.com/publications/reports/blockchain-use-ca-ses-for-food-tracking-and-control/

Kamath, R. (2018). «Food Traceability on Block-chain: Walmart’s Pork and Mango Pilots with IBM». The Journal of The British Blockchain Association (1) 1, ISSN Print: 2516-3949, DOI: 10.31585/jbba11(10)2018.

Nakamoto, S. (2008). Bitcoin: A peertopeer electro-nic cash system. Hemen zegoen eskuragarri 2019-06-12an: https://bitcoin.org/bitcoin.pdf

Osei, R., Canavari, M. & Hingley, M. (2018). An Ex-ploration into the Opportunities for Blockchain in the Fresh Produce Supply Chain. DOI: 10.20944/ preprints201811.0537.v1.

Perez, I. (2017). «Blockchain se suma a la receta del vino con EY». Hemen zegoen eskuragarri 2019-06-14an: https://www.criptonoticias.com/aplica-ciones/blockchain-suma-receta-vino-ey/amp/

Romera, J. (2018). «La empresa acusada de fraude con el jamón ibérico dobla su tamaño en solo dos años». https://www.eleconomista.es/empresas-fi-nanzas/noticias/9436499/10/18/La-empresa-acu-sada-de-fraude-con-el-jamon-dobla-su-tamano-en-solo-dos-anos.html

Tripoli, M., & Schmidhuber, J. (2018). «Emerging Opportunities for the Application of Blockchain in the Agrifood Industry». FAO and ICTSD: Rome & Geneva. Baimena: CC BYNCSA 3.0 IGO.

WWF (2018). «New Blockchain Project has Potential to Revolutionise Seafood Industry». Hemen ze-goen eskuragarri 2019-06-14an: http://wwf.panda.org/?320232/New-Blockchain-Project-has-Poten-tial-to-Revolutionise-Seafood-Industry.

36

Madrilgo Unibertsitate Europarraren Gizarte Zientzien eta Komunikazioaren FakultateaTiziana Priede Bergamini e Ivan Hilliard

EKONOMIA ZIRKULARRA ELIKAGAIEN INDUSTRIAN

Ekonomia zirkularrari buruz asko hitz egin da joan den mendeko 90eko hamarkadaz geroztik (Pearce eta Turner, 1989), baina paradigma berri horrek gero eta garrantzi handiagoa bereganatu du azken urteotan esparru guztietan, hau da, esparru akademikoan zein esparru ekonomikoan, politikoan eta sozialean (Ellen MacArthur fundazioa eta McKinsey, 2015; Cerda eta Khalilova, 2016; Calvo et al., 2018). Europako Bat-zordeak ere oso kontuan hartu du kontzeptu hori, eta ekonomia zirkularrerako trantsizioa martxan jartzeko lan-plan bat garatu zuen 2015ean. Ekonomia zirkular hori baliabideak, materialak eta produktuak ahalik eta denbora gehien ziklo ekonomikoaren barnean eduki, eta ahalik eta hondakin gutxien sortuko dituen ekoizpen-sistema batean oinarritzen da. Eraldaketa hori lehiakortasun-abantailak sortzeko eta Europan benetan jasangarria eta inklusiboa den hazkunde eko-nomiko bat sustatzeko aukera handi bat dela uste da.

Helburu horretara hurbiltzen joateko, aipatutako ekintza-planak 54 neurri zehatz ezarri zituen. Neurri horiek lan-oinarri sendo bat dira, eta, hori oinarri har-tuta, inbertsioak eta proiektu berritzaileak egin litezke diseinuan eta ekoizpen-prozesuetan, eta kontsumoan eta hondakinen kudeaketan, bai eta ekonomia zirkular baterako trantsizioa egiteko interesa duten eta inpli-katutako eragile guztien lankidetza sustatzeko ere, hau da, estatu kideena, ikerketa-zentroena, tokiko ko-munitateena eta herritarrena. Honako bost lan-espa-rru hauei lehentasuna eman behar zaiela ere zehaztu zen, haien ezaugarriak eta ingurumenean uzten duten aztarna kontuan hartuta: plastikoa; elikagai-honda-kinak; lehengai kritikoak; eraikuntza eta eraispena; eta biomasa eta biomaterialak. Proiektu garrantzitsua denez, finantza-laguntza handia jaso du, egitura- eta inbertsio-funts europarren bitartez, Horizonte 2020 proiektuaren bitartez, inbertsio estrategikoetarako funts europarraren bitartez eta LIFE programaren bitartez. Azken hori, zehazki, ingurumena eta klima hobetzera bideratua dago.

Duela oso gutxi, Europako Batzordeak txosten bat ar-gitaratu du. Txosten horretan, ekonomia zirkular bate-rako trantsizio-plan horren aurrerapausoen ebaluazioa egin du, eta aurreikusitako ekintza ia-ia guztiak gauzatu

Laburpena

Elikagaien industriaren egungo ekoizpen linealeko sistemak ingumen- eta gizarte-arazo eta arazo eko-nomiko handiak sortzen ditu, hala nola janari-kanti-tate handiak alferrik galtzea, negutegi-efektuko gasak isurtzea, eta obesitatea eta malnutrizioa. Elikagaien ekonomia zirkularrak arazo horiek guztiak konpont-zeko moduak ematen ditu, eta sistema jasangarriago eta inklusiboago bat lortzeko aukerak sortzen ditu.

Duela gutxi, ikertzaile-talde italiar batek inoiz erre-gistratutako zabor-kontzentraziorik handiena aurkitu du ur sakonetan. Aurkikuntza harrigarri horretan hondakin ugarienak plastikoa, eraikuntza-materialak, arropa eta metala direla esan dute (Dominguez, 2019). Honako hausnarketa hau egin behar dugu argi eta garbi: planetan nagusitu den ekoizpen-eredu eko-nomikoa hilgarria da gure ekosistemaren etorkizuna-rentzat.

Hori horrela, ekoizpen-eredu lineal hori alde batera utzi, eta eredu lineal hori jasangarriagoa den beste eredu batengatik aldatu beharrari buruz eztabaidatzen ari gara azken urteotan. Egungo ekoizpen-sistemak, funtsean, zera egiten du: baliabideak ustiatu, enpre-sek fabrikatu, kontsumitzaileek erabili, eta, azkenik, bota. Eta, kasu gehienetan, hondakin kutsagarri bi-hurtzen dira. Horrez gain, prozesuko fase guztietan eragin negatiboak sortzen dira, hala nola gas kalte-garriak isurtzea, eta energia gehiegi kontsumitzea materialak eta produktuak erauztean, fabrikatzean eta garraiatzean. Sistema lineal honen arazoa da ez dela jasangarria. Natura-baliabideak erritmo ikaragarrian kontsumitzen dira, eta ez dago baliabide horiek bir-sortzeko aukerarik eta denborarik. Baliabide horiek modu kezkagarrian agortzen hasiak dira, eta geroz eta azkarrago bihurtzen dira hondakin. Egia da kasu bat-zuetan birziklatu egiten direla eta ekoizpen-prozesura itzuli daitezkeela, baina kasu gehienetan hori ezin da egin edo ez da errentagarria hori egitea. Hori horrela, begi-bistakoa dirudi baliabideak eta energia egokiago erabiltzeko eta ekonomia zirkular deritzonaren aban-tailak baliatzeko unea iritsi dela (Ellen MacArthur fundazioa, 2015).

37

direla berretsi du, nahiz eta lanarekin jarraituko duen 2019. urte honetan ere. Bestalde, lau milioi lanpostutik gora sortu direla azaldu du (hau da, % 6ko gorakada 2012. urtearekin alderatuta), eta datozen urteetan ere kopuru horrek gora egitea espero dela, aukera eta ne-gozio-eredu berriek (konponketak, berrerabilpenak eta birziklatzeak) merkatu berriak irekitzeko aukera eman dutelako (COM, 2019). Web-orri bat egin dute, eta, hartan, ekonomia zirkular europar baterantz emandako aurrerapausoak eguneratu eta ebaluatu egiten dituzte etengabe (Eurostat, 2019). Hori horrela, paradigma berri hau atzerakorik ez duen joera nabarmen bihurtu da gaur egun. Hala ere, paradigma horrek onura han-diak dituela jakin arren, prozesuaren arduradun diren alderdi guztiak inplikatzeko eta zirkulua benetan ixtea lortzeko bide luzea egin beharko da oraindik, bai Eu-ropan eta bai mundu osoan.

Frogatuta geratu da, hortaz, ekonomia zirkularrak baliabideak eta materialak, energia eta hondakinak erabili eta optimizatuko dituen beste gizarte-eredu bat proposatzen duela, eta haren helburua efizient-zia dela, hau da, ingurumena babesteko gai izango den sistema jasangarriago baterantz jotzea. Sistema horrek R askoren kontzeptua du oinarri (gaztelaniaz, r letrarekin hasten baitira hemendik aurrerako aditz horiek guztiak); hau da, ekoizpen-prozesuak birpent-satzea eta berdiseinatzea; birfabrikatzea, konpontzea, birbanatzea eta murriztea; eta berrerabiltzea, birzi-klatzea eta energia berreskuratzea amaieran (Eko-nomia Zirkularra Fundazioa, 2019). Ikuspegi berri honek ekoizpen-sistema berritzaileak eta eraginko-rragoak garatzea sustatzen du, baliabide-urritasuna-ren ondoriozko kostu altuei aurre egitea, eta energia aurreztea ahalbidetzen du. Ikusi bezala, enplegua sortzeko eta gizarteratzeko aukerak sortzen ditu. Eta hondakin-kudeaketaren optimizazioa bultzatzen du, birziklapena areagotuz eta zabortegiak gutxituz, eta, hala, lurra, airea eta ura gutxiago kutsatuz. Eta ho-rrek, argi eta garbi, mesede egiten dio ingurumenari (Eurostat, 2019).

Gaur egun, ekonomia zirkularra hainbat esparrutan eta lekutan abiarazten ari da, baina gauza asko egin behar dira oraindik. Zehazki, ekonomia zirkularre-rako eraldaketa egitea gehien behar duen sektoreetako bat da elikagaien industria, eta, aldi berean, eraldaketa hori abiaraztea zailen izango den sektoreetako bat. Sektore horrek arazo handiak ditu haren bizi-ziklo linealaren hiru etapetan: hots, produktuak nola ekoi-zten diren, nola kontsumitzen diren, eta nola admi-nistratzen diren elikagai-soberakinak eta hondakinak (Jurgilevich et al., 2016).

Gaur egun, kontsumitzaileei salduko zaizkien elika-gaiak ekoizteko erabiltzen diren baliabideak nekaza-ritzatik irteten dira. Prozesu horrek hondakin-kan-titate handiak eta kutsatzaileak sortzen ditu, giza hondakinak nahiz giza hondakin ez direnak, bai eta oraindik ere kontsumitu daitezkeen elikagai asko al-ferrik galtzea ere. Hortaz, berrerabili edo birziklatu litezkeen baliabideak galdu egiten dira, eta sistema horrek gainditu egiten du gure planetak baliabideak birsortzeko eta hondakin eta kutsatzaile horiek xur-gatzeko duen ahalmena. Aldi berean, gizarte-arazoak sortzen laguntzen duten beste inpaktu batzuk ere eragiten ditu sektore honek, hala nola obesitatea eta malnutrizioa (Ellen MacArthur Fundazioa, 2019), bai eta lurraren hondamena eta negutegi-efektuko ga-sen isurketa bezalako ingurumen-arazoak ere (IPCC, 2014), eta aukera ekonomikoen galera.

Bestalde, kezkagarria da elikagaien sektoreko ekoi-zpen-sistema linealak, segundoko, alferrik galtzen di-ren sei kamioi elikagairen baliokidea ekoiztea mundu osoan, eta elikagai horiek, batez ere, eskualde jakin batzuetan alferrik galtzea. Hain zuzen ere, kontsumit-zaile europar eta iparramerikar bakoitzak 95.115 kg elikagai galtzen ditu alferrik urtean, Saharaz hegoal-deko Afrikako eskualdetakoak eta Asiako hegoaldeko eta hego-ekialdeko eskualdetakoak baino hamar aldiz gehiago (Halloran et al., 2014)1. Alde hori azaltzeko balio duen arrazoi nagusietako bat da Europako he-rrialdeetako eta Ipar Amerikako biztanleria-maila altua. Elikagaien sistema lineala guztiz finkatuta dago han, eta ahalegin handia egin beharko litzateke sistema zirkularrerako eraldaketa bat gauzatu dadin. 2050. urtean elikagai guztien % 80 hiri-eremuetan kontsumituko direla aurreikusita dagoela kontuan hartuta (Ellen MacArthur Fundazioa, 2019), egoerak okerrera egin dezake oraindik. Hortaz, arazoa oso larria da, eta berehalako konponbideak behar dira, Europan egin bezala.

1. Garapen-bidean dauden herrialdeetan, ekoizpen-faseko arazo teknikoak dira elikagaiak alferrik galtzearen kausa na-gusia, bereziki, uzta biltzean, biltegiratzean eta garraiatzean. Hala ere, hori ez dator bat azken fasean egiten den hondakin plastikoen kudeaketarekin; izan ere, munduko ozeanoetan amaitzen duen plastiko guztien erdiak baino gehiagoren erantzukizuna honako bost herrialde hauena besterik ez dela jotzen da: Txina, Vietnam, Filipinak, Indonesia eta Tailandia (McKinsey eta Ocean Conservancy, 2015).

38

1. taula. Elikagaien sektorean ekonomia lineal bat izateak eragiten dituen arazo nagusien laburpena

Etapa Gai esanguratsuenetako batzuk

Ekoizpena

Elikagarriak galtzea, haragi-ekoizpena bultzatzeko fosforo-eskaera handitu dela eta.

Elikagai eta labore batzuk ez aukeratzea, tamaina- eta kolore-estandarrekin bat ez

datozelako.

Energia-kantitate eta elikagarri-kopuru handiak kontsumitzen dituzten industria-ekoizpeneko

prozesuak indartzea.

Kontsumoa

Produktu bat «data jakin baten aurretik kontsumitzekoa» dela adierazteko sistemaren

esanahia gaizki ulertzea kontsumitzaileak.

Data jakin baten aurretik kontsumitzekoak diren elikagaiak beherapen handiekin saltzea, eta

elikagai horiek, azkenean, alferrik galtzea.

Kontsumitzaileek ez dituzte lotzen elikagaiak alferrik galtzea eta ingurumen- eta gizarte-

arazoak.

Pizgarri mugatuak txikizkariek salmenta-praktikak alda ditzaten.

Soberakinen eta hondakinen kudeaketa

Hiri-eremuek elikagarri biologikoen kantitate txikiak berreskuratzen dituzte hondakin

organikoetatik eta elikagaietatik.

Elikagaiekin eta giza hondakinekin konposta egitea zailtzen duten mikroplastikoak edo beste

mikrokutsatzaile batzuk egotea.

Elikagaien sektorean ekonomia zirkularra sustatzeko azpiegiturarik eza

Fuente: Jurgilevich et al. (2016), Halloran et al. (2014) eta Ellen MacArthur Fundazioa (2019) oinarri hartuta egindako bilduma.

behar dira modu aktiboan.

Kontsumoa: hiriak munduko elikagai gehienen hel-muga dira, eta, hortaz, hiriek elikagai eta azpipro-duktu jangarri gutxiago alferrik galtzeko metodo berriak garatzen saiatu behar dute. Horretarako, eti-ketatzea eta salmenta-praktikak erregula daitezke, eta jendea kontzientziatzeko eta kontsumitzaileen, txiki-zkarien eta ikerketa-zentroen arteko lotura hobetzeko kanpainak ere egin daitezke.

Hondakinen kudeaketa: botatako elikagaiekin zer egin birpentsatu behar da, bai eta kontsumitu ondo-ren sortutako giza hondakinekin eta animalia-honda-kinekin zer egin ere. Baliagarriak diren materialen zerrenda luze bat egin daiteke, eta material horiek prozesu jarraitu batean berriro erabili. Adibidez, konpost-egitea eskala txikian eta handian sustatu daiteke, eta ongarriak egin daitezke. Bioenergien eta biomaterialen industriak ere gara daitezke.

Elikagaien ekonomia zirkularrak, logikoa denez, inplikatutako eragile guztien laguntzaren beharra du:

Zorionez, eraldaketa martxan da, eta geroz eta kont-zientzia handiagoa dago elikagaien sektorean ikus-pegi zirkularra sartzeko eta horrek ekar ditzakeen onurei buruzko ikerketak areagotzeko. Aldi berean, gizarte-eragileen presioa geroz eta handiagoa da hori gerta dadin, eta beharrezkoak diren aurrerapen tekno-logiko batzuk gertatu dira hori egia izan dadin.

Industria bakoitzak ekonomia zirkularra sortu eta ad-ministratzeko modua alda dezakeen arren, elikagaien sektoreko hiru faseek (ekoizpena, kontsumoa eta hon-dakinen kudeaketa) arreta berezia behar dute, eta hi-rien administrazioarekin paraleloan joan behar dute.

Ekoizpena: elikagaien sektoreko ekonomia zirku-larrak tokiko ekoizleetan oinarrituta egon behar du. Gehienak familiek kudeatutako enpresa txiki eta er-tainak dira. Ongi dakite inguru horretan hoberen funt-zionatzen duten eta ingurumenari kalte gutxien era-giten dioten espezieak zein diren, eta espezie horien potentziala baliatzen dute. Hiri-haztegiak eta beste praktika berritzaile batzuk sustatu behar dira, eta to-kiko sistemak bultzatzen dituzten politikak garatu

39

bezeroak, jatetxeak eta elikagai-hornitzaileak, hi-ri-erregulatzaile eta –planifikatzaileak2, hondakinen kudeaketako enpresak, elikagaien ekoizleak, unibert-sitateak eta finantza-erakundeak. Era berean, haren pentsamendu-ikuspegiak sistemikoa eta globala izan behar du. Adibidez, gaur egun hainbeste zalaparta sortzen duten plastikozko ontziak ez lirateke beha-rrezkoak izango nekazariek ziurtatu ahal izango ba-lute beren produktuen jarioa azkarra izango dela, eta ez dagoela kontsumitzailerik galtzeko arriskurik.

Aldi berean, giza hondakinak eta elikagai-hondakinak konposta egiteko egokiagoak izango lirateke (mikro-plastiko gutxiago edukiko lituzketelako), eta horrek biologiako eta hondakin-kudeaketako industrien go-rakada ekarriko luke. Unibertsitateek eta inbertsoreek asko dute irabazteko industria horietan parte hartuz, eta elikagaien ekoizleek besteengandik bereizteko lan egin dezakete, haien kalitatea eta tokiko izaera berezia indartuz. Azkenik, tokiko herriei ere mesede egingo die. Batetik, elikagai seguruagoak izango dituztelako trazabilitatea hobetzearen ondorioz, eta, bestetik, eli-kagai horiek, gainera, kalitate hobea izango dute-lako, elikagarrien desoreka zuzentzearen eta praktika jasangarriagoak erabiltzearen ondorioz. Elikagaien segurtasuna handiagoa izango da eskualdean gehiago ekoitziko delako, hiri- eta landa-eremuak berriro ko-nektatuko direlako, eta eskualdeko ingurumenak ho-bera egingo duelako, oro har.

Ellen MacArthur Fundazioaren arabera (2019), elika-gaien ekonomia zirkularrak negutegi-efektuko gasen isurketak lau mila milioi CO2 tonatan murriztu dit-zake urtean; eta lurzoru emankorren 15 milioi hekta-rea eta 450 bilioi litro ur edangarri hondatzea galaraz dezake. Gainera, pestizidak erabiltzeagatik sortutako osasun-arazoetan 500 mila milioi dolar aurreztu ahal izango lirateke, eta airearen eta lurraren kalitateak ere hobera egingo luke nabarmen. Hiriek ere aukera ekonomiko berrien onurak jasoko lituzkete: 700 mila milioi dolarretik gora.

Azken batean, ekonomia zirkularrak ez du indus-trializazioa baztertzen. Aldiz, ikuspuntu guztietatik begiratuta, jasanezina den ekonomia lineal baten prozesuak itxi nahi ditu. Haren helburua da biosfera-ren natura-zikloak birsortzea, ziklo horiek behin eta berriro errepikatu baitira milioika urtetan zehar. Sunt-sitzea baino, eraikitzea ahalbidetuko duten prozesuak

2. 2018/851 Zuzentarauak (EB) pertsonako elikagai-hondaki-nak erdira murriztea behartzen du 2030. urtea baino lehen (Eurostat, 2019).

sustatu nahi ditu (Borrello et al., 2017). Elikadura gizakiaren funtsezko beharra da, bizirik irauteko be-har-beharrezkoa, baina gaur egun elikagaien sektorea mehatxu handi bilakatu da, haren ikuspegi lineala-gatik, hain zuzen ere. Paradoxa bat da kontsumitzen dugun elikagai oro naturatik, hau da, ekonomia zir-kularretan nagusienetik datorrela frogatzea. Argi eta garbi dago, beraz. Naturak berak zer bide hartu be-har dugun adierazten du: ezer suntsitu ez eta zikloak errespetatuz dena eraldatzen duen sistema bat. Garaiz al gaude aldatzeko? n

Erreferentziak

Borrello, M., Caracciolo, F., Lombardi, A., Pascucci, S., eta Cembalo, L. (2017). «Consumers’ perspec-tive on circular economy strategy for reducing food waste». Sustainability, 9(1), 141.

Calvo, E., Izquierdo, R., Lopez, P., eta Mattera, M. (2018). «Economía Circular versus Objetivos de Desarrollo Sostenible: Análisis de la responsabi-lidad del productor en el caso de los neumáticos fuera de uso». Rumbo 2030. Conorama Ingurume-nari buruzko biltzar nazionala. 2019ko maiatzean berreskuratua, hemendik: http://www.conama2018.org/web/generico.php?idpaginas=&lang=es&me-nu=438&id=334&op=view&tipo=C

Cerda, E., eta Khalilova, A. (2016). Economía cir-cular. Empresa, medio ambiente y competición, (401), 11-20.

COM (2015). Closing the loop. An EU action plan for the circular economy. 2019ko maiatzean be-rreskuratua, hemendik: https://eur-lex.europa.eu/resource.html?uri=cellar:8a8ef5e8-99a0-11e5-b3b7-01aa75ed71a1.0012.02/DOC_1&format=PDF

COM (2019). Report on the implementation of the circular economy action plan. 2019ko maiatzean berreskuratua, hemendik: https://ec.europa.eu/commission/sites/beta-political/files/report_im-plementation_circular_economy_action_plan.pdf

Domínguez, N. (2019). «Un descomunal vertedero en el fondo del Mediterráneo». El País. 2019ko maiat-zean berreskuratua, hemendik: https://elpais.com/elpais/2019/05/17/ciencia/1558094624_497803.html

Eurostat (2019). Circular economy. Overview. 2019ko maiatzean berreskuratua, hemendik: https://ec.eu-ropa.eu/eurostat/web/circular-economy

Frerot, A. (2014). «Economía circular y eficacia en el uso de los recursos: un motor de crecimiento eco-nómico para Europa». Boletín Cuestión de Europa,

40

Robert Schuman Fundazioa (331), 1-10.Ekonomia Zirkularra (2019). Concepto Multi «R» de

la economía circular. 2019ko maiatzean berresku-ratua, hemendik:https://economiacircular.org/wp/

Ellen MacArthur Fundazioa (2015). Hacia una eco-nomía circular: motivos económicos para una tran-sición acelerada. 2019ko maiatzean berreskuratua, hemendik: https://www.ellenmacarthurfoundation.org/assets/downloads/publications/Executive_sum-mary_SP.pdf

Ellen MacArthur Fundazioa (2019). Cities and Circular Economy for Food. 2019ko maiatzean berreskuratua, hemendik: https://www.ellenma-carthurfoundation.org/assets/downloads/Cities-and-Circular-Economy-for-Food_280119.pdf

Ellen MacArthur Fundazioa eta McKinsey (2015). Growth within: a circular economy vision for a competitive Europe. 2019ko maiatzean berresku-ratua, hemendik: https://www.ellenmacarthurfoun-dation.org/assets/downloads/publications/Ellen-MacArthurFoundation_Growth-Within_July15.pdf

Halloran, A., Clement, J., Kornum, N., Bucatariu, C., eta Magid, J. (2014). «Addressing food waste reduction in Denmark». Food Policy, 49, 294-301.

IIPCC (2014). «Climate Change 2014: Mitigation of

Climate Change». Contribution of Working Group III to the Fifth Assessment Report of the Intergover-nmental Panel on Climate Change. 2019ko maiat-zean berreskuratua, hemendik: https://www.ipcc.ch/report/ar5/wg3/

Jurgilevich, A., Birge, T., KentalaLehtonen, J., Korho nenKurki, K., Pietikäinen, J., Saikku, L., y Schös ler, H. (2016). «Transition towards circular eco nomy in the food system». Sustainability, 8(1), 69. Jurgilevich, A., Birge, T., Kentala-Lehtonen, J., Korhonen-Kurki, K., Pietikäinen, J., Saikku, L., eta Schösler, H. (2016). «Transition towards circular economy in the food system». Sustainability, 8(1), 69.

McKinsey eta Ocean Conservancy (2015). Stemming the Tide. 2019ko maiatzean berreskuratua, hemen-dik: https://oceanconservancy.org/wp-content/uploads/2017/04/full-report-stemming-the.pdf

Pearce, D. eta Turner, R. (1989). Economics of Natu-ral Resources and the Environment. Hemel Hemps-tead, Harvester Wheatsheaf, London.

Europar Batasuna, (2018). Europako Parlamentuaren eta Europako Kontseiluaren 2018/851 Zuzentaraua (UE), 2018ko maiatzaren 30ekoa.

41

Labore Bilbo1Joseba Gotzon Martín Rivera

KASU-AZTERKETA: LABORE BILBO, ELIKADURA-BURUJABETZAKO EKIMEN BAT HIRIAN

zen gara. Euskal Herrian, beste proiektu interesgarri batzuk ere badaude, eta horietako batzuk Ekokontsu-mon, hau da, Kontsumo Ekologiko eta Arduratsuaren Euskal Federazioan federatuta daude (http://ekokont-sumo.eus/). Hori horrela, hainbat proiektu daudela ikus dezakegu, eta proiektu horiek guztiek norabide bera dutela, hau da, elikagaiak ekoizteko, saltzeko eta banatzeko eredua aldatzea.

Labore Bilbo proiektuak kontsumo-aldaketei buruzko barne-hausnarketa ere egin du, eta hausnarketa hori

kontsumo-talde ize-nez ezagutzen direnei buruzkoa da. Eredu ho-rrek garrantzi handia izan du eta garrantzi handia izaten jarraitzen du, ha-ren hurbiltasunagatik eta gertutasunagatik, batez ere. Kontsumo-taldeak garrantzi handikoak di-rela kontuan hartuta, La-bore Bilbo proiektua beste aurrerapauso bat ematen, eta talde horiek proposa-tutako aldaketaren antz handia duen eredu bat ekartzen saiatu da. Hirie-tako erritmoa handia da, eta elikagai-ekoizpenetik urrun daude. Gure kasuan, hain urruti egon ez arren, talde horietako pertsonek

mugak ikusten dizkiote eredu horri, gauza guztietan gertatzen den bezala. Hirian bertan ere, denda-proie-ktu mota honetara jo duten kontsumo-taldeko proie-ktuak daude. Horren adibide da Kidekoop proiektua, (https://kidekoop.org/), Bilbo Zaharra auzoan. Labore Bilbok bat egin nahi du kontsumo-taldeek bilatzen duten eredu-aldaketa horrekin, eta eredu-aldaketa hori lortzearen aldeko apustua egin du, gure inguruko beste ekimen batzuekin batera.

Zer da Labore Bilbo?

Elikadura-burujabetzaren ideian oinarritutako proie-ktu bat da, eta Bilbon egin da. Batik bat, denda fisiko bat sortuta gauzatu da proiektua, eta denda horretan hurbileko eta garaian garaiko nekazaritza-produktu ekologikoak eta gizarte-ikuspegi batetik bidezkoak diren moduak erabiliz ekoitzitakoak eskaintzen di-tuzte. Ez da soilik supermerkatu-denda batean oi-narritutako proiektua; horrez gain, gizartean beste jarduera batzuk ere egiten ditu, eta kontsumitzeko or-duan mentalitatea aldatzea helburu duten ekimenekin lanean dihardu.

Ideia 2016an sortu zen. Urte horretan, hainbat pert-sona, hau da, talde sustat-zaile deritzoguna, proiek-tuaren filosofia diseinatzen hasi zen. Tamaina handiko proiektu honen alde tekni-koa marrazten hasi ziren, eta alderdi filosofikoa lant-zen. Lehenik eta behin, esan beharra dago ibilbide luzea egin duten beste proiektu batzuetan ikusi genuela is-latuta geure burua, besteak beste, Iruñeako Landare proiektuan (http://landare.org/), eta Gasteizko BioAlai proiektuan (http://www.bioalai.org/). Era berean, ideia hori beste toki batzuetan ere planteatzen ari ziren. Horren adibide dira Labore Oarso izen bereko proiektua (http://la-boreoarso.eus/es/), Oarsoaldean, denda Oiartzunen duena, eta Labore Txingudi (https://laboretxingudi.org/), Irunen. Hiru Laboreak independenteak gara, baina informazioa partekatzen dugu, harremana dugu elkarren artean, eta batzutan elkarrekin arit-

1. https://laborebilbo.eus/eu/labore-bilbo

Bilbon egindako elikadura-burujabetzaren ideian oinarritutako proiektu bat da. Batik bat, denda fisiko bat sortuta gauzatu da proiektua, eta denda horretan hurbileko eta garaian garaiko nekazaritza-produktu ekologikoak eta gizarte-ikuspegi batetik bidezkoak diren bideak erabiliz ekoitzitakoak eskaintzen dituzte. Ez da soilik supermerkatu-denda batean oinarritutako proiektua; horrez gain, gizartean beste jarduera batzuk ere egiten ditu, eta kontsumitzeko orduan mentalitatea aldatzea helburu duten ekimenekin lanean dihardu.

42

2016ko urrian, Bilboko beste gizarte-erakunde bate-kin batera, Zer jan eta nola erosi? lelopeko jardunaldi publikoak egin genituen. Lau egunez, gai horiei buruz eztabaidatu genuen hiriko hainbat lekutan. Horri es-ker, horrelako proiektu bat garatu nahi zuten pertso-nak ezagutu eta hurbiletik jarraitu ahal izan geni-tuen. Horrela hasi ginen, eta elkartea sortu genuen. Pertsona askok bazkidet-zea erabaki zuten. Pert-sona horietako batzuk bazkide sortzaileak izan ziren, eta proiektua mar-txan jartzeko diru-kopuru bat eman zuten. Hirian lokal asko ikusi ondoren, 2017ko uda baino lehen erabaki genuen denda fi-sikoki Santutxu auzoan jarriko genuela, eta eki-menaren alderdi soziala lantzeko beste gune bat izango zuela. 2017ko aben-duan ireki genuen denda, eta, harez geroztik, urte eta erdi daramagu gure gain hartu dugun apustu honen alde lanean.

Zergatik halako proiektu bat?

Ekimena martxan jartzeko orduan, diagnosi argi eta garbia egin genuen. Elikagaiak merkatugai bat ge-hiago baino ez dira mundu globalizatu honetan. Ez dira pertsonen eta herrien oinarrizko eskubide bat, bai-zik eta produktu bat gehiago, burtsen eta kapitalismo globalaren gorabeheren mende dagoena. Milioika pertsona gosez bizi dira, eta egunero elikatu behar dute. Paradoxikoki, herrialde aberatsek planeta osoko elikagaiak ekoitzi, fabrikatu eta salerosten dituzte, eta horietako asko botatzera iristen dira. Globalizazio kapitalistak, gaur egungo fase neoliberalean, mer-katu bihurtu du planeta. Ekoizpen-eremu jakin batzuk daude, eta banaketa merkatu globalaren prezioen ara-bera egiten da. Herrialde behartsuen egoera hau da: transnazionalek edo multinazionalek lurrak eta ura beretzat hartu dituzte, eta nekazaritza eta abeltzaintza industrializatu dituzte. Industrializazio global horrek ikaragarrizko inpaktuak ditu ingurumenean, besteak beste, kutsadura, lurzoruak agortzea, giza eskubideak urratzea, desplazamenduak, erailketak, eta nekazari txikiak eta ertainak pobretzea. Herrialde behartsuetan

gertatzen den egoera hori oker izendatutako herrialde garatuetan ere gertatzen da. Nekazaritza- eta abelt-zaintza-ustiategiak Mendebaldeko Europaren mapa-tik desagertzen ari dira, EBren politiken bultzadari esker. Izan ere, politika horiek ekoizpena esku gutxi-

tan pilatzea saritzen dute, Nekazaritza Politika Er-kidearen (NPE) laguntzak era desberdinean banatuz, batez ere. Munduko Mer-kataritza Antolakundeak (MMA) inposatutako po-litika globalek herrialde garatu izendatutakoetako politiketan duten eragi-naren adibide bat baino ez da hori. Horren on-dorioz, landa-eremua desagertzen ari da, eta horrekin batera, desa-gertzen ari dira inguru-menari eta pertsonen eta

herrien arteko harremanei errespetu handiagoa dieten ekoizpen-, egite-, eraldaketa- eta banaketa-moduak. Horren ondorioz, batez beste, milaka kilometroko bidaia luzea egin duen janaria daukagu platerrean, enpresa batek janari hori ekoitzi, beste batek garraiatu eta beste batek banatzen duelako. Batzuetan, enpresa horiek enpresa-konglomeratu berekoak dira. Lehen sektorea desagertzen ari den bitartean, ez dirudi eli-kagaiak jasangarriak direnik, ez ikuspegi ekologiko batetik, ez gizarte-ikuspegi batetik.

Zerk eraman gaitu proiektu hau egitera? Zeintzuk dira gure irizpideak?

Gaur egungo egoeraren azterketa labur hori egin on-doren, alternatiba bat sortzen eta eraikitzen hasi gi-nen. Hain oinarrizkoa den elikaduraren egoera ezin okerragoa dela ikusirik, eredu-aldaketa ideologiaren ikuspegitik nola eraiki behar zen planteatu genion geure buruari. Horretarako oinarriak elikadura-buru-jabetzari buruzko proposamenean daude. Propo-samen hori MMEaren goi-bilera batean sortu zen. Goi-bilera horretan, hainbat nekazaritza-erakundek bat egin zuten planeta-mailako praktika kapitalisten ondorioen kontra. Erresistentzia horietatik irten zen elikadura-burujabetzako proposamena, eta, beste alde batetik, Nekazaritza Bidea izeneko sare global bat. Proposamen horretan, oso begi-bistakoak iruditzen

Elikagaiak merkatugai bat gehiago baino ez dira mundu globalizatu honetan. Ez dira pertsonen eta herrien oinarrizko eskubide bat, baizik eta produktu bat gehiago, burtsen eta kapitalismo globalaren gorabeheren mende dagoena. Milioika pertsona gosez bizi dira, eta egunero elikatze-beharrak jasaten dituzte. Paradoxikoki, herrialde aberatsek planeta osoko elikagaiak ekoitzi, fabrikatu eta salerosten dituzte, eta horietako asko botatzera iristen dira.

43

zaizkigun gaiak daude. Laburbiltzeko, dendako pro-duktuentzat ditugun irizpideak deskribatuko ditut. Lehen aipatu dudan bezala, mota askotako proiektuak daude. Horietako asko ekoizpen ekologikoan oinarri-tuta daude soil-soilik, eta kontsumo-taldeak ere ba-daude. Kontsumo-taldeak hurbiltasunean eta pertsona ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko elkar ezagutzan oinarritzen dira. Baina dendarako planteatutako iri-zpideei buruz hitz eginez, agian argiago geratuko da zer pentsatzen dugun. Hiru irizpide nagusi planteat-zen ditugu denda-supermerkatuaren proiektuan.

Lehenengo irizpidea hurbiltasuna da. Hurbiltasunak, gure ustez, garrantzi handiko elementu batzuk ziurtat-zen ditu. Politika globalek, EBekoek, alde batetik, eta produktuak oso prezio baxuan jar ditzakeen merkatu basati batek, bestetik, lehenengo sektorea zapaltzen ari dira, eta guk geure gure ekarpena egin nahi diogu sektoreari. Hori bai, produktu industrial merkeago horien kalitatea oso ezta-baidagarria da, okerrago eginak daude, lan-bal-dintza okerragotan egi-ten dira, eta elikaduraren industrializazio basatia sustatzen dute. Hurbileko gizon-emakume ekoi-zleak funtsezkoak dira eredu-aldaketa bat ziur-tatzeko. Guregandik hur-bil dauden nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategi txiki eta ertainen proiek-tuak gehiago arduratzen dira elikadurarengatik, proiektu horiek inguruko pertsonei zuzenduta dau-delako. Autoezagutza ere indartzen da, eta ho-rrek aukera ematen du prezioak ulertzeko, ados-teko eta horri buruz hitz egiteko. Proiektuaren bi-dez, pertsona kontsumitzaileek badakite produktuak nork, nola eta noiz egin dituen, eta horrek elikadurari buruzko eta elikagaiak egiteko moduari buruzko eza-gutza areagotzen du. Labore Bilbo proiektuan funt-sezkoa izan da ekoizleak diren pertsonak proiektuan sartzea eta proiektuaren bazkide sortzaile izatea. Ho-rrez gain, ekoizleak diren pertsona horietako batzuk produktuen ezaugarriei buruzko irizpideak, jarrai-pena eta ikuspegiak sortzen lagundu dute. Hurbilta-sunak, azken batean, oso lotura garrantzitsuak sortzen

ditu kontsumitzen duen eta ekoizten duen jendearen artean. Bestalde, hurbilago ekoizten diren produktu berak oso urrutitik ekartzea galarazten da. Horri ge-hitu egin beharko litzaioke sasoiko produktuen gaia, hurrengo irizpidearekin lotuta dagoena. Sasoiko pro-duktuen gaia funtsezkoa da lurraren zikloak ulert-zeko. Ziklo horiek ahalik eta gehien errespetatu behar dira, eta gizartea hezi egin behar da. Azken bi gai horiek hurrengo irizpidearekin hertsiki lotuta daude.

Hurbileko gizon-emakume ekoizleak funtsezkoak dira eredu-aldaketa bat ziurtatzeko. Guregandik hur-bil dauden nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategi txiki eta ertaineko proiektuak gehiago arduratzen dira eli-kadurarengatik, proiektu horiek inguruko pertsonei zuzenduta daudelako. Autoezagutza ere indartzen da, eta horrek aukera ematen du prezioak ulertzeko, adosteko eta horri buruz hitz egiteko. Proiektuari esker, kontsumitzaileek badakite produktuak nork,

nola eta noiz egin dituen, eta horrek elikadurari buruzko eta elikagaiak egiteko moduari buruzko ezagutza areagotzen du.

Beste irizpideetako bat da produktu ekologikoen eta nekazaritza ekologi-koko produktuen aldeko apustua egiten jarraitzea. Gure mahaietan bukatzen duten produktuek milaka kilometroko bidea egiten dute askotan gure plate-rrera iritsi baino lehen. Erakunde batzuek diote elikagaien ekoizpen eta banaketa industrializa-tuak negutegi-efektua sortzen duela, hein handi batean, elikadura-pro-

duktu industrializatuak ekoizteko, egiteko, ontzirat-zeko eta banatzeko erabiltzen dituen metodoen on-dorioz. Begi-bistakoa da mota honetako produktuen aldeko apustua egitea nekazaritza eta abeltzaintza jasangarriago baten aldeko apustua egitea dela. Pla-neta kutsatzen duten elikagaiekin hausteko apustua egiten da. Zenba ezinak dira osasun-arazoen iturri nagusia elikadura dela dioten azterketa eta ikerketak. Ez soilik elikadura-desoreka globalarena, hau da, batzuek gehiegi jan eta besteak gose egotea, baizik eta jaten ditugun produktuena ere. Gizarte kapita-

Hurbileko gizon-emakume ekoizleak funtsezkoak dira eredu-aldaketa bat ziurtatzeko. Guregandik hurbil dauden nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategi txiki eta ertaineko proiektuak gehiago arduratzen dira elikadurarengatik, proiektu horiek inguruko pertsonei zuzenduta daudelako. Autoezagutza ere indartzen da, eta horrek aukera ematen du prezioak ulertzeko, adosteko eta horri buruz hitz egiteko. Proiektuari esker, kontsumitzaileek badakite produktuak nork, nola eta noiz egin dituen, eta horrek elikadurari buruzko eta elikagaiak egiteko moduari buruzko ezagutza areagotzen du.

44

listan, garrantzi handiagoa ematen zaio zenbat jaten denari, nola eta zer jaten denari baino. Pertsona kont-sumitzaileen pentsaerak aurrera egitea zaila da, za-lantzarik gabe: nekazaritza ekologikoaren filosofian oinarritutako produktuak garestiagoak dira, baina jasangarriagoak ere badira, eta, dena esatearren, za-porea dute, edo, gutxienez, kalitatea hobea. Mende-baldeko kultura honetan, belaunaldi berriek onena den guztia edukitzea indartzen da, baina askotan oso gutxi zaintzen da egunero-egunero egiten duten hori (hau da, eguneroko otorduak), eta kalitate baxuko janari asko jaten dute. Irizpide ekologiko horren barnean, beste gauza batzuk ere kontuan hartu be-harko lirateke. Ekologiko eta nekazaritza ekologiko terminoak erabiltzen ditugu, bietatik elikatzen gare-lako. Proiektua sortzeko azken urratsa eman au-rreko egunetan, ziurtagiri ekologikoei buruz asko eztabaidatzeko aukera izan genuen. Horregatik, nekazaritza ekologiko terminoaren alde egin genuen. Termino hori hurbiltasun-irizpideare-kin hertsiki lotuta dago, eta hurbiltasunak elikat-zen gaituzten ustiategien autoezagutza sustatzen du. Ustiategi horiek, gainera, jasangarrita-sunaren eta ekologiaren ikuspegia kontuan har-tuta egiten dute lan. Era berean, produktu batzuk ezinbestean urrutiagotik datoz, eta produktu ho-riek oso urrutikoak ez izatea bilatzen dugu. Hala ere, urrutitik datozenez eta produktu elaboratuak direnez, ezin ditugu hain-beste aztertu, eta ingurumenarekiko konpromisoa ziurtagiri ekologikoen bidez ziurtatzen dugu. Apustu hau oso garrantzitsua da, denda ekologikoen hazkun-dea moda bat ere badela kontuan hartuta. Ekoizpen ekologikoaren aldeko apustua ez da soilik oinarritzen mundu-mailako ingurumen-parametroetan; egunero inguratzen gaituen ingurunearen aldeko apustua ere bada. Ustiapen industrializatuko moduei ez zaie lu-rraldea inporta, eta are gutxiago inporta zaie bortizki ekoiztea, lurrak eta urak agortuz eta kutsatuz. Egu-nero egin beharreko irakaspen bat ere badago. Zer

paisaia ikusi nahi dugu? Eta zer ekoizpen-mota nahi dugu gaurko eta etorkizuneko herrientzat? Irizpide horrekin batera, plastikorik ez erabiltzeko apustua ere hor dago. Lehenik eta behin, dendan ez dugu plastikozko poltsarik erabiltzen, eta nork bere poltsa edo orga ekartzen du etxetik. Produktu asko ontzi-ratu gabe saltzen ditugu, mordoka, eta paperezko poltsa birziklatuak ditugu produktuak erosteko eta biltegiratzeko. Ziurtagiriak dituzten produktu eko-logiko guztiek, jakina, ontzi jasangarriak dituzte. Plastikozko artikulu gutxi batzuk daude, gehienak biodegradagarriak. Edozein modutan, beste edozein dendarekin alderatuta, oso plastiko gutxi dago, eta aurrerapausoak ematen jarraitzea espero dugu, beste apustu askotan bezala.

Hirugarren irizpidea da ekoi-zpena bidezko baldintzetan oinarritua egotea. Puntu ho-netan, hainbat gauza hartu behar ditugu kontuan. Lehe-nengoak aurreko irizpideekin zerikusia du. Izan ere, ikusi dugun bezala, irizpide horiek ere lotuta daude. Hortaz, hi-rugarren irizpide honek ekua-zioaren barne egon behar du. Produktuak ekologikoak edo nekazaritza ekologikokoak izateak garrantzi handia du, baina produktu horiek sortzeko baldintzak bidegabeak badira, ez dugu uste bilatzen dugun eredu-aldaketa jasangarria izango denik. Ziurtagiri eko-logikoek ekoizpen-modu bat ziurtatzen dute, baina hurbil-tasun-eredu baten aurka joan

daitezke, adibide bat jartzearren. Azken hausnarketa horrek pertsona ekoizle eta kontsumitzaileen arteko konfiantzaren aldeko apustuarekin ere bat egiten du zuzen-zuzenean. Lehen sektorea duintzeko apustua egin nahi dugu, eta irizpide hori funtsezkoa da. Es-kaintza zabala izateko apustuan, zer produktu-mota ditugun ere eztabaida daiteke. Kasu honetan, gure gizartean ohikoak diren eta gure inguru hurbilean lor ezin daitezkeen produktu ugari ditugu, besteak beste, kafea, tea eta kakaoa. Irizpide horrek bat egi-ten du eskaintza zabala izatearen apustuarekin, eta, hori horrela, Bidezko Merkataritzako produktu ho-rien aldeko apustua egin dugu. Merkatu globalean

Ekoizpen ekologikoaren aldeko apustua ez da soilik oinarritzen mundu-mailako ingurumen-parametroetan; egunero inguratzen gaituen ingurunearen aldeko apustua ere bada. Ustiapen industrializatuko moduei ez zaie lurraldea inporta, eta are gutxiago inporta zaie bortizki ekoiztea, lurrak eta urak agortuz eta kutsatuz. Egunero egin beharreko irakaspen bat ere badago. Zer paisaia ikusi nahi dugu? Eta zer ekoizpen-mota nahi dugu gaurko eta etorkizuneko herrientzat? Irizpide horrekin batera, plastikorik ez erabiltzeko apustua ere hor dago.

45

baldintza onak ziurtatzea oso zaila da, baina Bidezko Merkataritzak harreman-aldaketa baten aldeko apus-tua ziurtatzen du, eta beste latitude batzuetako pert-sona ekoizleek prezio egoki eta bidezko bat jasotzea beren lanaren eta ahaleginaren truke. Irizpide hori bera erabiltzen dugu hurbilago dauden ekoizpen- eta/edo eraldaketa-proiektuetan, eta bide berean dauden hainbat proiekturi laguntzen diegu.

Ikus daitekeen bezala, hiru irizpideak hertsiki lotuta daude. Haien arteko orekaren aldeko apustua egin dugu, nahiz eta jakin ezin direla beti hirurak ziurtatu. Proiektua martxan dagoen denbora-tarte txiki erlatibo honetan, ametsezko eredu horretara asko hurbiltzea lortu dugu produktu gehienetan. Oraindik ere, asko geratzen da ibiltzeko, kontzientziatzeko, eta ekoi-zleen, hiriko kontsumitzaileen eta proiektu beraren artean sareak, kidetasunak, ehuntzen jarraitzeko. Ere-

du-aldaketaren zailtasunak begi-bistakoak dira hirie-tan, baina oso beharrezkoak, eta horretan jarraitzen dugu lanean.

Laburpen gisa, jadanik, 500 familia proiektuaren ba-zkide egin dira. Produktuetan, askotariko eredu bat garatu dugu, eta 900 produktu etiketatu baino gehiago ditugu, besteak beste, produktu freskoak, premia bizi-koak, landuak, haragiak, edariak, higiene-produktuak eta garbiketa-produktuak. Mota askotako produktuez hornitzen gaituzten 94 proiektu ditugu; horietako er-diak Bizkaian (47), eta gehientsuenak Euskal Herrian (83). Gainerakoetatik, Katalunian lau daude, eta es-painiar estatuko beste toki batzuetan, zazpi. Sozie-tate-oinarri hori zabaltzea espero dugu, baina gure apusturik garrantzitsuena da pentsaera-aldaketa bat finkatzea eta bide horretan aurrera egitea gainerako proiektu guztiekin batera. n

MgE DOSIERRAK

http://ecosfron.org/publicaciones/

1. dosierra: «Garai berriak garapenaren nazioarteko lankidetzarako», 2011ko apirila.

2. dosierra: «Mundua kontsumotik aldatzea?», 2011ko uztaila.

3. dosierra: «Itzalak mikrofinantzetan», 2011ko urria.

4. dosierra: «EGE krisiaren aurrean», 2012ko urtarrila.

5. dosierra: «Garapenerako lankidetza krisi-garaian. Eragile berriak, helburu berriak», 2012ko apirila.

6. dosierra: «Krisia, herritarren haserrea eta gizarte-mugimenduak», 2012ko uztaila.

7. dosierra: «Beste politika ekonomiko bat posible al da?», 2012ko urria.

8. dosierra: «Banku etikoa posible al da?», 2013ko urtarrila.

9. dosierra: «Desberdintasuna eta gizarte-kohesioaren haustura», 2013ko apirila.

10. dosierra: «Elikagaien segurtasuna: Eskubidea eta beharra», 2013ko uztaila.

11. dosierra: «2015 ondoko garapen-agenda: Lehengo bidetik edo trantsizioaren hasiera?», 2013ko urria.

12. dosierra: «Ekonomia lankidetzan», 2014ko urtarrila.

13. dosierra: «Beste ekonomia bat abian dag», 2014ko udaberria.

14. dosierra: «GEK: Erretorika gainditzeko», 2014ko uda.

15. dosierra: «Ekonomiaren irakaskuntza», 2014ko udazkena.

16. dosierra: «Prokomuna eta ondasun erkideak», 2015eko negua.

17. dosierra: «Garapenaren finantzazioa eta 2015 ondoko Agenda», 2015eko udaberria.

18. dosierra: «Beste ekonomia bat abian dago (II. jardunaldiak», 2015eko uda.

MgE DOSIERRAK

http://ecosfron.org/publicaciones/

19. dosierra: «Gizarte-bazterketak», 2015ko udazkena.

20. dosierra: «Zerga-sistema: efizientzia eta ekitatea», 2016eko negua.

21. dosierra: «José Luis Sampedro gogoan», 2016 2015eko udaberria.

22. dosierra: «Beste ekonomia bat abian dago (III. jardunaldiak)», 2016eko uda.

23. dosierra: «Ongi bizitzea, gizartearen paradigma alternatibo gisa», otoño 2016ko udazkena.

24. dosierra: «Energia. Erronkak eta arazoak», 2017ko abendua.

25. dosierra: «Genero-ikuspegia ekonomia sozial eta solidarioan», 2017ko udaberria.

26. dosierra: «Gure gizarte- eta ekonomia-ereduari buruz berriro pentsatzen», 2017ko uda.

27. dosierra: «Inpaktuko inbertsioa», 2017ko udazkena

28. dosierra: «Globalizazioaren gobernua», 2018ko negua.

29. dosierra: «Ekonomia feminista: ikusezina ikusgai egiten», 2018ko udaberria.

30. dosierra: «Begirada kritikoak eta zeharkakoak», 2018ko uda.

31. dosierra: « Ekonomia Sozial eta Solidarioa sustatzeko praktikak eta tresnak: partekatutako gogoeta bat», 2018ko udazkena.

32. dosierra: «Enpresako Demokrazia Aldarrikatzen», 2019ko negua

33. dosierra: «Elikaduraren etorkizuna munduan», 2019ko udaberria

34. dosierra: «2030 Agenda: gatopardismoa edo transformazioak», 2019ko udaberria.

Mugarik gabeko Ekonomialariakc/ Gaztambide, 50 (sarrera SETEMen lokaletik barrena)28015 • MadrilTel.: 91 549 72 [email protected]

Mugarik gabeko Ekonomialariak EuskadiRonda kalea z/g Bolunta

48005 BilboTel.: 94 415 34 39

[email protected]

MgE dosierrak35. zk., 2019ko udazkena

Laguntzailea:

A rgitalpen hau Madrilgo Udalaren finantza-laguntzarekin egin da “Ekonomiaren Herri Eskola eta GJHak: Madrilgo

bizilagunak 2030 Agendaren lokalizaziorako ekonomia bat eraikiz” markoaren barnean (2018/3780326). Argitalpen honen edukiaren erantzukizuna haren egileena da soilik, eta ez du zertan Madrilgo Udalaren iritzia islatzen.