metodologia - eu

12
1 “MINUTU BAT BERRIKUNTZARAKO”

Upload: miren-zaldua

Post on 04-Aug-2015

105 views

Category:

Documents


3 download

TRANSCRIPT

Page 1: Metodologia - EU

1

“MINUTU BAT BERRIKUNTZARAKO”

Page 2: Metodologia - EU

MINUTU BAT BERRIKUNTZARAKO

BALIATU ZEURE DENBORA BERRIKUNTZARAKO

Zertarako balio du minutu batek?Zer egin daiteke minutu bateanZein da zure bizitzako minutu garrantzitsuena?

Hala esan ohi dugu, “minutu bat da”, “ez da ezer kostatzen”. Behar bada ez du esan nahi askorik gure bizitzan, baina zergatik alferrik galdu beti hain lanpeturik egonik? Zertan inbertitzen duzu zeure denbora? Berrikus ezazu zertan kontsumitzen diren zure eguneko minutuak. Zenbat ematen diozu denbora-lapurretari (letxe txarra, kritika ez eraikitzaileak…)? Plantea al dezakezu minutu eraikitzailetan hura inbertitzea edo eraldatzea? Eralda itzazu kritika ez eraikitzaileak aldaketa-aukera izatera. Kontua ez da gehiago inbertitzea, baizik eta ohiturak aldatzea agian denbora alferrik galarazten dizunarekiko eta kalitate-denbora, eraikitzaile eta eraldatzaile bihurtzea.

Imajina ezazu zeure kuadrillan minutu bat inbertitzen duzuela bidaia hobe bat antolatzeko, ekonomikoagoa, eskala gutxiagokoa…Edo zure komunitatean minutu hori eraikinaren eraberritze iraunkor bat egitea erabakitzeko balio duela, zure herrian edo hirian minutu bat eskaintzen diozuela garraio-publikoa hobetzeko ideiak pentsatzeari, edo zure enpresan minutu bat eskaintzea hitzartzen duzuela gauzak hobetzeko, ordutegi malguago bat… Huskeria bat… minutu bat da.Orain, imajina ezazu zer gertatuko litzatekeen Euskal herriko antolaera, erakunde, enpresetan egunean minutu bat gehiago eskainiko bagenio berrikuntzari. Ikus dezagun zenbakien bitartez:

1 minutu x 365 egun x 1.050.000 pertsona aktibo Euskadin* = 6.387.500 ordu berrikuntzarako.

*Iturria EUDEL

Inbertsio hori dirutara aldatuko bagenu:6.387.500 ordu x 24’31€/h = 155.280.125 € berrikuntzarako, gizartearen ekarpenak direnak

* EHAEko batezbestekoa INEren arabera

Euskadin mila ideia txiki behar ditugu, mila ekintza txiki, mila berrikuntza txiki. Horregatik, Innobasquetik berrikuntza aktibatzera gonbidatu nahi zaitugu. Nola? Egin zeure ideiaren ekarpena, partekatu eta posible egizu. Minutu bakar bat behar duzu. Minutu bat gehiago.

Eibarko bi jubilaturen, Felix eta Manuelen minututik Ikasten Elkartea sortu zen adineko pertsonen ikaskuntza iraunkorrraren gizarte-bizitzaren alde lan egiten duena. (http://www.youtube.com/watch?v=0pe9oK3ylAU).

2

Page 3: Metodologia - EU

Francisco Doñate, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak bere minutua “Biziaren Basoa” sustatzen eta gizarteari dei bat egiten beren gorputzen dohaintza medikuntzari egiteko eta hala prestakuntza hobea mediku-gaiei eskaintzeko inbertitu zuen. (http://www.youtube.com/watch?v=fyk1XvlHo-c).

Inguruko zeure munduarekin ados ez bazaude… Mundua, zure mundua aldatuko duen berrikuntza abian jar ezazu.Eman izena ‘berrikuntzarako minutu bat’era eta egin zeure ideien ekarpena.Denok dugu ideia bat eta minutu bakar bat da.

3

Page 4: Metodologia - EU

ZER DA

Minutu bat berrikuntzarako partaidetza sozial (fisiko eta birtualeko) ekimen bat da eta bertan gizarteko kolektibo bakoitzari ideien edo soluzio errealen ekarpena egiteko eskatzen zaie aldatu nahi diren egoera errealei enpresak, hiriak, udalak, auzuneak, ikastetxeak, ospitaleak, ikerketa-zentroak… hitz batean, ingurune sozio-ekonomikoa gune berritzaileago bat, lehiakorrago bat bihurtzeko. Gune desberdin bat bertan gusturago egoteko.

“Abian jar ezazu berrikuntza, mundua aldatuko duena, zure mundua. Zein da zure ideia?” Minutu bakar batekin norbanako batek hondar-ale baten ekarpena egin dezake aurrera egiteko, hobetzeko eta gizarte eta ekonomia berritzaileago bat eraikitzeko.

“Minutu bat berrikuntzarako” berrikuntza-kultura sustatzeko ekimen bat bezala ulertzen dugu, hiritarren parte hartze erreal eta aktiboa lortu nahi duena, eta berrikuntza egunerokotasunarekin lotuko duena.

Proiektu honek hedatu, artikulatu eta tentsioan jartzen du zientzia, teknologia eta berrikuntzarekin zerikusia duten eragileen sarea, beren ahalmen berritzaileak aktibatzea proposatuz eta haiek emaitza zehatzetara bidera ditzaten, oinarrizko premisa batetik: Imajinatzen al duzue zer gertatuko litzatekeen antolaera, enpresa, erakunde guztietan… egunean minutu bat eskainiko baliote berrikuntzari?

4

Page 5: Metodologia - EU

TESTUINGURUA

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astea

Ekintza hau Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astea 2011ren barruan txertatzen da. Innobasquek edizio honetan partaidetzaren bitartez irismen eta inplikazio sozio-ekonomikoko, sentsibilizazioko eta kultura berritzailea sustatzeko proiektu bat proposatzen du. Gizartean inpaktua duen proiektu bat. Hala jaio da “minutu bat berrikuntzarako”.

HELBURUAK

‘Minutu bat berrikuntzarako’-k hau jarri nahi du balioan:- Gehiago eta (hobeto) egin behar dugula berrikuntza, berrikuntzaren benetako

kultura bat egia bihurtu arte.- Berrikuntzak gizarte osoarekin duela zerikusia, ez elite batekin. Izatez,

administrazioak berak bakarrik ezingo dira jabetu berrikuntzako inbertsioez, Europa Batzordearen planetan jasotzen den bezala (batez ere “Europa 2020”tik eratorritako ekimenetan), eta ia gutxienekoa baizik ez direnak geure gaurko errealitateari begiratzen badiogu, izan ere oso premia handia du gure ehun produktibo osoan berrikuntza txertatzeko.

- Berrikuntza zehar-lerro baten erara bere burua birdefinitzen ari den kontzeptu bat da, eta, gainera, Zientziak eta Teknologiak gidaturik, jarduera sozio-ekonomikoaren edozein adarretan garatzen da, eta edozein balio-kateren maila guztietan.

- Berrikuntza errentagarria dela eta gure enpresen eta gure gizarte-sistemaren lehiakortasunari mesede egiten diola, zenbat eman dezake bere baitatik minutu batek? Zeren eta, imajinatzen al duzue zer gertatuko litzatekeen antolaera, enpresa, erakunde… guztietan egunena minutu bat gehiago eskainiko balitzaio berrikuntzari?

Hitz batean, Etorkizuna zientzia, teknologia edo berrikuntza gakoan jokatzen dela sentitzen duten guztiek bat egin dezatela ekimen honen bitartez Astea ospatzeko.

HEMEN INSPIRATURIK…

Minutu bat berrikuntzarako New York edo Chicago hiriek eredu iraunkorrago bat garatzeko abian jarri zuten “Give a minute!” ekintza parte-hartzailean inspiraturik dago. Gainera, Innobasquek garatutako aurreko partaidetza-ekimenetatik ere edaten du, hala nola WOKA EUSKADItik, 2009ko maiatzaren 18 egin zen hartatik, zeinean beste metodologia baten World Kafearen bitartez 100 topaketa baino gehiago lortu baitziren enpresa, administrazio eta gizarte-taldeenak egun berean.

5

Page 6: Metodologia - EU

GOMENDIOEN KATEA proiektuan ere inspiratzen da, eta hori Innobasqueko Berritzaileen Euskal Erkidegoak –Openideiak- landua da pertsona berritzaileen jendaurreko aitortza nabarmentzen duen proiektua da. Horretarako, ibilbideko desberdineko pertsonen artean gomendio-kateak ezartzen dira. Proiektu horrek, oraindik abian dagoelarik, norbanakoen esperientziazko liburu bat sorrarazi zuen berrikuntzari buruz.

DINAMIKAMetodoa bizkorra eta sinplea da: minutu bat eta post-it fisiko eta birtualen bitartezkoa.

Alderdi fisikoa erakundeetara bideratutako partaidetza-metodologia bat izango da. Deialdi bat irekiko zaie zientzia, teknologia eta berrikuntzaren inguruko eta gizarteko eragile batzuei ekimenarekin bat egin dezaten eta topaketa bat egin dezaten “minutu bat berrikuntzarako” ekimenean txertatua beren erakundeen barruan. Topaketa espres horiek bulegoetan edo gune publikoetan egon ahal izango dira, haietan parte hartuko duten kolektiboen arabera.Topaketa espres bakoitzean panel bat izango da post-itarekin eta bertan pertsona bakoitzak bere ideiaren ekarpena egin ahal izango du, hura partekatu edo abian jarri ere bai metodologia jarraituz.Eragile bakoitzari metodo sinple bat eskuratuko zaio eta “minutu bat berrikuntzarako” bere erakundean egiteko materialak, ekarpenak jaso, ebaluatu eta abian jartzeko.

Alderdi birtuala web kanal bat irekitzea izango da eta bertan erakundeen “minutu” fisiko propioen isla bat izango da. Hartara, “minutu” bat egiten duen erakunde batek bere galdera edo erronka ireki nahi badu publikoak orokorrean erantzun dezan unminutoparalainnovacion.com webgunearen bitartez egin ahal izango dute. Erakunde bakoitzaren ideia finalista eta irabazleak webgunean bertan kontsultatu ahal izango dira ekintza pasatu eta gero.Bestalde, web berean lau erronka izango dira edo gizarteari oro har irekitako galderak. Lau erronka horiei pertsona batek era banakoan bere ideien ekarpena egin ahal izango du Facebook, Twister-era mezu bat bidaltzea bezain keinu sinple batez edo webgunean bertan iruzkin bat sartuz. Gordailu bezala geratuko da.

“Minutu bat berrikuntzarako” ospatzeko eguna azaroaren 22ª da. Hala ere, ekarpenak jasotzeko denbora luzatu nahi duten erakunde guztiek, ez dute inolako arazorik izango. Helburua da materiala izatea ideia hoberenak hautatu eta ekintzara jotzeko.

6

Page 7: Metodologia - EU

METODOLOGIA

AURREKOAk

* TALDE SUSTATZAILEAErakunde bakoitzaren barruan pertsona edo talde sustatzaile bat identifikatzetik abiatzen da, bera arduratuko baita ekintza hau errazteaz aldez aurretik hautatutako aldaketarako aukera-guneetan. [Aukerakoa izan daiteke hasiera batean aurreikusi ez diren beste Alor batzuetarako ere ideiak planteatzea]

* IDEIEN TXOKOAPentsa ezazu zeure erakundearen guneetan eta hauta ezazu jendearen joan-etorri handienekoa. Zure erakundeko pertsona guztientzat sarbide erraz eta erosoa izango duen gune ireki edo itxia. Office bat? Kafe-makina? Jantokia? Harrera-gela? Telefono-zentraltxoa? Hitzaldi-gela? Bilera-gela?

Orain, diseinatu, girotu eta pertsonalizatu zeure ideia-txokoa. Ez duzu gasturik egin beharrik. Seguru asko izango duzu enpresaren kartel edo elementu identifikagarriren bat, horma hutsen bat edo berrerabil dezakezun kartoi-lumazko panelen bat. Euritako-ontziak ere balio dezakete gunea zedarritzeko behar izanez gero. Guk “MINUTU BAT BERRIKUNTZARAKO” packarekin lagunduko dizugu. Bertan post-itak aurkituko dituzu pertsona partaideek beren ideiak aurkez ditzaten. Halaber, zure esku jartzen dugu elementu autoeroale bat ideien zeure txokoa seinaleztatzen lagunduko dizuna galderarekin eta post-itak ezartzen.Gainerakoa zure irudimenak jarriko du.

6 PAUSO SINPLESustatzaile honek 6 pauso sinple jarrai ditzake “minutu bat berrikuntzarako” ekimena bere erakundean ezartzeko.

1. ERRONKA BAT IDENTIFIKATUTalde sustatzaileak hobetu nahi duen egoera, arazoa edo egin nahi duen aldaketa identifikatu beharko du.

Erronka identifikatu ondoren, formulario hoberena galdera bat egitea da.Demen proposatzen dira eredu batzuk, baina erakunde bakoitzari dagokio berea egitea:

Zein da zure ideia…zeure erakundean energia-kontsumoa murrizteko?gardentasun finantzarioa hobetzeko?sare sozialak plantillakoen artean bultzatzeko?barne-komunikazioko kanalak hobetzeko?interakzio pertsonaleko guneak sustatzeko?

7

Page 8: Metodologia - EU

patente gehiago sortzeko?proiektu berriak sortzea sustatzeko?errendimendu handiko ekipoak bultzatzeko?kontsumo arduratsua sustatzeko?merkataritza hurbila edo tamaina txikikoa sustatzeko?lan-giroa hobetzekobeste hizkuntza batzuen erabilera egunena-egunean ezartzeko?politika malguago bat ordutegietan finkatzeko?bezeroak gehitzeko?Zerbitzu pertsonalizatuago bat emateko?gure zerbitzuen katalogoan diseinua txertatzeko?sormenaren eta arriskuaren kultura sustatzeko?lankide-sare bat aktibatzeko?langileen lan-espezializazioa hobetzeko?erakundeko kideen talentua indartzeko?talde-lana indartzeko?erakundeko kideen komunikazio- eta marketing-trebetasunak hobetzeko?denbora modu efizientean kudeatzeko?

2. IREKI MUNDURAAzaroaren 22ª da ekintza hori egiteko eguna. Hala ere, jarduera orok bere publizitatea behar du Identifika ezazu zer sistemaren bitartez iristen den informazioa plantilla guztira: posta elektronikoa?, intraneta?, iragarki-panela?, lanpostu bakoitzaren gainean flyer edo oharrak uztea? SMSak?Bidali parte hartzeko gonbidapena koordenatuak emanez: lekua, data, ordutegia, kontaktu-posta ideiak osatzeko eta ERRONKA.Eman astia! Parte hartzera animatuko diren pertsonek denbora behar dute gogoeta egin eta beren ideia berritzailea adierazteko.Gonbidapen elektronikoko eredu bat bidaliko dizugu erabil dezazun.

3. PARTEKATU IDEIAKBerrikuntzako txokoak balioko du erakundeko pertsona guztiek, baita parte hartu nahi ez dutenek ere, gainerakoen ekarpenak zein diren ikusi ahal izateko. Gerta liteke parte hartzeko asmorik ez duen norbaitek, pentsatzea “hau ideia on bat da, bat egingo dut berarekin”.

4. HAUTATU HOBERENAEkimen hauetan parte hartzen dugunean egiten ditugun galderatako bat hau izaten da: zer egiten da ideia hauekin? ‘Minutu bat berrikuntzarako’-k berrikuntza abiarazi nahi du, ez hartaz hitz egin. Hau berrikuntza sustatzeko proiektu bat da ekintzara, emaitzetara, soluzioetara bideratua.

8

Page 9: Metodologia - EU

Ideien kudeatze- eta hoberenak hautatzearen urratsean, erakundeak handitu egin beharko du bere talde sustatzaileak zuzendaritza-taldeko pertsonekin. Erakundearen tamainaren arabera haien kopurua aldatzea aholkatzen dugu, baina bi kopuru ona izan daiteke hasteko. Talde horren erantzukizuna ideia irabazlea edo ideia irabazle batzuk hautatzea da. Horretarako, matrize bat eskuratuko zaie irizpide kualitatibo eta kuantitatiboekin hautapena egitea errazteko.Topaketa erraztuko duen pertsonak post-it, mail, argazki edo bideoen bitartez helarazi dizkioten ideiak jasoko ditu.Txantiloi batera aldatuko ditu ideia horiek talde sustatzaileak balioets ditzan.Talde sustatzaileak ideia irabazlea jendaurrean aurkeztuko du eta egingarria izango da hautatutako irizpideen arabera.

5. EGIZU POSIBLE. EKINPertsona irabazlea talde sustatzaile horretan sartuko da, eta horrela ideia Garate eta abian jarriko duen berrikuntza-talde bihurtuko da. Partaidetza orok aitortza behar du. Eta ez dago zeure ideia egia bihurtzea baino sari hoberik.

6. ERALDATU MUNDUA, ZEURE MUNDUAUrrats hau ematera iritsi bazara, bejondeizula. Zeuen erronkari erantzuna ematea lortu duzue.

POST-A* KOMUNIKAZIOAPertsona sustatzaileak erakunde bakoitzean egindako galdera eskuratuko Innobasqueri, 5 ideia hobekien balioetsitakoen aukera bat, bai eta ideia hori proposatu duen pertsonaren datuekin ideia irabazlea ere.Hori on-line euskarrira aldatuko da, bai eta jasotze-dokumentua ere proiektuaren azken emaitza gisara landu eta argitaratuko dena.Webgunean izango duen irekidura- edo isla-maila erakunde bakoitzaren esku uzten da. Ez da sine qua non baldintza jardueran parte hartzeko.

‘Minutu bat berrikuntzarako’-k balioan jarri nahi du eguneroko ideiek eraldaketa ekar dezaketela. Horregatik, webgunea erakunde bakoitzaren ekarpenak islatuko dituen euskarria izango da.Gainera, open innovation adibide bat da. Erakunde bateko talde zuzendariek edo haien kideek bakarrik ez dute pentsatzen, ekarpenak egiten, eta dira haren partaide. Bai eta erabiltzaileak, bezeroak, hiritarrak ere. Minutu bat berrikuntzarako ekimenak erakundeei gizartearekin konektatzen lagundu nahi die.Horretarako, euskarri digitalaren bitartez norbanako-mailan helaraz daitezke erakunde bakoitzeko galderei buruzko ideiak, baldin eta hark galdera irekia izatea nahi badu. Adibidez, metroa edo hiri-autobusen konpainiak bat egiten badu ekimenarekin eta galdera bat egiten badute garraio publikoaren erabilera nola gehitu daitekeen, gizarteak ez al luke ekarpenen bat egiterik?

9

Page 10: Metodologia - EU

* ONLINE KOMUNIKAZIOA

Sare sozialak proiektua zabaltzeko erabiliko dugun plataforma izango dira, enpresak egindako proposamenak gizarteari eramateko.Azaroak 22 baino lehen proiektua zabalduko dugu informazioa eta adibidieak banatzen (Youtube, Slideshare). Proiektua eta bere xedeak ezagutzen direnean, sareeko erabiltzaileak parte hartzera animatuko ditugu enpresek soporte digitalean egindako galdereei irtenbideak ematera. Una vez que se conozca el proyecto y sus objetivos animaremos a los usuarios de las redes a participar a título individual aportando soluciones a las preguntas abiertas que las empresas hayan dejado en el soporte digital.Twitterren erabiliko dugun hashtag #1min4inno izango da.Erabiltzaileek prozesuari buruz dituzten zalantzak sare sozialetan zabal ditzakete. Beraiek haien artean aurkitu beharko dituzte erantzunak Innobasqueren lagutnzarekin.

10