memoria

28

Upload: eneko-guerra-rodriguez

Post on 29-Jul-2016

221 views

Category:

Documents


4 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: Memoria
Page 2: Memoria
Page 3: Memoria

ESPETXERATZEAREN HISTORIA:

Aurrekariak, astinaldi publikoak:

Edozein espetxeratze prozesua baino lehen, min fisikoa edo jende aurreko lotsaraztea zen legeak ukatzen zituzten pertsonei aplikatzen zitzaien zigorra. Zigorra berez, zeremonia publiko bat zen, non zentzatzaileen pertsona lotsarazteaz gain haien gorputza min fisiko handia jasaten baitzuen. Erritual hauetan, audientzia oso garrantzitsua zen. Jatorrizko astinaldi zeremoniak:

Urkatzea.

Jende aurreko lotsaraztea.

Egindako krimenarekin idatzitako kartel bat eramatea kalean zehar.

“Ducking Stool” Zigorra jaso behar zuen pertsona aulki batean estekatzea eta uretan

sartu grua txiki baten bitartez.

Jipoiketa publikoa.

Harrikatzea.

Buru mozketa.

Exekuzio tropela.

Ducking stool zigorraren irudikapena.

“Exekuzio publikoa, erregearen boterea eta autoritatea berrindartzeko tresna zen”

-Michael Foucault. Botere teorietan aditutako filosofo frantziarra.

Daniel Defoe idazle britainarraren buru mozketa zeremonia, 1731.

Page 4: Memoria

Lehenengo expetxeratze eraikinak: Historiaren zati luze batean zehar, espetxeratzea edo askatasunaren pribatizazioa ez zen zigor bat bere baitan, baizik eta zigor fisikoa aplikatu arte, kirminalak kontrolpean mantentzeko pro-zesua baino ez. Mendeak aurrera joan ahala, espetxeen izaera eta itxura modu asko aldatu egin dira: hasierako ziegatik azken hamarkadetako insituzio espezializatuetara.

Erdi Aroko Europan, botere handiko pertsonek gaztelu eta dorre ugari zituzten jabetza moduan.

Askotan eraikin hauek ziegak zituzten haien barnealdean. Honen eredu dira Konstantinoplako

zazpi dorreak edota Spielbergen gaztelua.

Konstantinoplako zazpi dorreak.

Bridewell, Suxxex.

16. mendeko bigarren erdialdera arte ez ziren eman aldaketa handirik. 1557tik aurrera Bridewell

izeneko instituzioak, arloteak eta kriminalak kontrolpean izateko leku baten modura

funtzionatzen hasi ziren. Lehenengo Bridewella, Sussexen (Ingalaterrako hegoaldeko konderri

bat) zegoen kokatuta eta 1774 urterarte egon zen funtzionamenduan. Zentro honek, bi gela

baino ez zituen (5.5m x 2.7m aprox), zeintzuk oso txikiak geratu ziren haien barnealdean bizi

izan diren presoen kopurua kontuan hartuta. Gela hauek zuten elementu bakarra haien

barnealdera sarteko ateak baino ez ziren.

St Michel, Erroma.

17. eta 18. Mende bitartean, Europako biztanleriaren txirotasuna gora egin zuen, eta arloteen

kopurua asko handitu zen. Kasu gehienetan, arlote hauek legeari huts egiten zioten janaria eta

dirua lortzearren.

Honen ondorioz, 1703.urtean, Inocencio XII Aita Santuak, ordurako umeentzako zentzategia

zenaren St Michele konplexuari, arloteak eta kriminalak espetxeratzeko handipen bat

proiektatzeko eskatu zion Carlo Fontana arkitektoari. Eraikinak 3 solairutakoa, 20 zelda ditu

solairuko. Zelda hauetako bakoitzak komun propioa zuen eta lan tailer baten inguruan kokatuta

daude. Duela bi mende eta erdiko espetxe honen diseinua, gaur egungo espetxe diseinuaren

aitzindaria da.

St Micheleko espetxeko eraikina, Erroma. Carlo Fontana, 1703.

Page 5: Memoria

Ghanteko espetxea, Belgika.

1773.urtean, espetxe diseinuaren oinarriak berriz aldatuko zuen proiektu bat agertu zen: lehen

espetxe erradiala.

Diseinuaren helburuak:

Begiraleek, korridorera ematen duten zelda guztien ikuspegi orokorra izatea.

Argiztapen eta aireztapen egokiak lortzea.

Presoen klasifikazioa korridore ezberdinetan: gizonak, umeak, emakumeak…

Ghanteko espetxe eraikina, Belgika, 1773.

Espetxe Panoptikoaren teoria, guztia ikusten duen

begia: Ç

1787an, Jeremy Bentamek Ghanteko espetxe erradialaren oinarria hartuz, eredu tipologiko lo-

gikoago bat proposatu zuen: espetxe panoptikoa. Bere izulera etimologikoa, “guztia ikusten duen

begia” bezala hartu daiteke.

Benthamek proposatutako lehen ereduak oinplano zirkularreko lau solairu zituen. Zeldak peri-

metroan antolatzen ziren eta barne galeria batzuekin konektatzen ziren. Galeria hauetan eskai-

lerak kokatzen ziren. Erdialdean, ikuskapen dorrea zegoen, non leku bakar batetik zelda guztiak

ikuskatzeko aukera baitzegoen. Ziega bakoitzak preso bakarra hartuko zuen..

Espetxe panoptikoa. J. Bentham (1787) Jeremy Bentham, Londres 1748.filosofo, jurista eta erreformatzai-lea jaio zen. Utilitarismoaren sortzailea eta ongizatearen defenda-tzaile sutsua. Baina presoak beste labeko opila ziren harentzat: birgizarteratzeko metodo eragingarriena errepresioa eta kontrol zorrotza omen zi-rela uste zuen. Hortik abiatuta, espetxe perfektua diseinatu zuen: panoptikoa.

Panoptikoan 3 ikuskapen geruza zeuden eta bere oinarria presoen eta zaintzaileen ikuskapena

zen. Eraikinaren erdialdean ikuskapen dorrea zegoen, non alkaidea edo espetxearen zuzendaria

kokatzen zen. Dorrearen lehioak erabat opakoak ziren kanpoaldera eta ondorioz presoak ez

zekiten noiz zeuden haiei begira. Hau dela eta, egun osoan zehar ondo portatzeko jarrera ira-

kasten zieten. Bestetik, galerietan zehar ibiltzen ziren zaintzaileak ere ez zekiten alkaidea noiz

zegoen haiei begira, eta ondorioz haien lana era egoki batean egitera derrigortzen zieten.

Benthamek uste zuen presoak zorrotz kontrolatuta eta askatasun nahiz intimitate zantzurik txi-

kiena ere kenduta haien jarrerak eta errendimenduak nabarmen egingo zutela hobera. Horrega-

tik, Panoptikoa zaintza behar zuten beste eraikin batzuetarako ere egokia izan zitekeela uste

zuen: lantokiak, unibertsitateak... Izan ere,

Ikuskapen pasiboaren efektu psikologiko hau oso garrantzitsua bilakatu zen eta honen eratorriak

dira kalean dauden bideo kamerak, errepideetako radarrak…

Page 6: Memoria

Espetxeak AEBn:

Walnut Street Jail, Philadelphia 1790. Espetxe arkitektura modernoaren lehen pausua, 1790ko Walnut Street Jail espetxearen eraikuntzarekin eman ziren. Eraikin honen ezaugarri berritzaileak, AEBn:

Preso ezberdinen errehabilitaziorako beharrezkoa zen sahilkapenaren lehen sahiakera

izan zen: Delitu handiko presoentzako zelda bloke isolatua.

Delitu txikiko presoek, dendetan, sukaldean edo oinetakoak egiten lan egiten zuten.

Emakume presoek arroba garbitzen eta arropa egiten lan egiten zuten. Lana presoen

errehabilitazioaren giltzarri moduan erabili.

Delitu handiko presoek era isolatuan bizi. Elizara joateko bakarrik irten zezaketen.

Kasu gehienetan, presoak irakaskuntza maila gutxiko pertsonak ziren, horregatik eskola

bat ere bazegoen eraikinaren barruan, non presoek irakaskuntza basikoa jasotzen

baitzuten.

1790. urtea eta gero, AEB espetxe diseinuaren ordezkoa hartu zion Europari. Nagusitasun hau, bertan garatu ziren bi sistemei esker izan zen: Pennsylvania eta Auburn sistemak.

Walnut Street Jail, 1790, Philadelphia. AEBn eraikitako lehen espetxe modernoa. Delitu txikiko eta delitu handiko presoen bereizketa oso argia egiten du, Beheko aldean delitu txikiko presoentzako instalazioak: zelda handiak, argiztapen eta aireztapen onarekin. Lan tailerrak ere hemen kokatzen dira. Goiko aldean delitu handiko presoentzako instalazioak. Isolapen zeldak, ohe eta altzari gabekoak.

Pennsylvania system. Sistema honen oinarria, bakarreko konfinaketak eragiten duen aldaketa pertsonalean datza. Ideia hau, Philadelphiako espetxe publikoen sozietatearengatik defendatua izan zen. 1829an, Eastern State Penitentiaryn oinarri idei hauek azken muturretaraino eramateko aukera ikusi zuten. Preso bakoitzak isolatutako erregimenean bizi zen pertsona bakarreko zelda batean 3.7m x 2.3m. Zelda bakoitzak bere kanpo espazio isolatua izango zuen atzealdean beste presoekin egon daitezkeen harremanak ekiditzeko. Presoen harremanak, begiralei eta bisitei mugatzen ziren. Hala ere, sistema zorrotzegia zela ikusita, gutxira oinetakogintza tailerrak egin ziren presoak elkarren artean harreman sozial gutxi batzuk izan zezaten. Sistema hau berehala hedatu egin zen beste espetxe berrietara, hala ere kritika zorrotzak jaso zituen bere diru kostu altuarengatik eta presoetan sortzen zuen buru arazoengatik. Sistema hau, Auburn sistemagatik ordezkatua izan zen.

Eastern State Penitentiary 1829, Cherry Hill, Philadelphia. Oin plano erradialeko, solairu bakarrean antolatutako zelda blokeak. Presoen isolapena erabat lortzeko, haien kanpo espazioko beharrak bere zeldaren atzeko aldean zegoen patio isolatu batekin asetzen ziren.

Page 7: Memoria

Auburn system. 1821.urtean sortutako sistema penala, non presoak beti isilpean egon behar ziren. Egunez lan egiten zuten eta gauez bakarreko zeldatan lo egiten zuten. Oso gogor zigortzen zen arauak uko egiten zuten presoei. Lehen aulki elektrikoa hemen instalatu zen. Isilpeko jarrera hau, Autburneko espetxean,New Yorken ezarri zuten Pennsilvanyako sistemaren hautabide moduan. Denborarekin, Auburneko espetxean, beste espetxeetara hedatu ziren berrikuntzak ezarri ziren: presoen marradun jantzia, bi oinetako zabalera presoen zelden artean…

Auburn eepetxearen ikuspegia, 1830 inguru, New York.

Auburneko exekuzio gela. Munduko lehen aulki elektrikoa. 1890an,W. Kemmler bertan exekutatuko lehen presoa izan zen.

Pennsylvania eta Auburn sistemak erabiliak izan ziren, presoen ohitura kriminalak beste presoengandik ikasten zutelaren sinezmenarengatik. Azkenik, Pennsylvania sistema Europara hedatu zen eta Auburn sistema AEBn nagusitu zen, batez ere herrialde honetako espetxeen gainpopulazioagatik eta eraikuntza kostu merkeagoengatik.

AEBko National Prison Congress, Ohio, 1870.

“Espetxe baten benetazko helburua, krimenaren aurkako gizartearen babesa da, eta ez kriminalen zigorra gogortzea. “

-Zebulon Brockway. Elmira espetxearen alkaidea.

Kongresu honen bitartez, gaur egun arte espetxeetako funtzionamendua gidatuko zuten idei batzuk sortu ziren, hala ere, bere helburu nagusia, Presoen jarrera haien etorkizuna baldintzatuko duenaren idea irakastea zen. Bertan ideologo,teoriko eta espetxe munduko pertsonai handiak bildu ziren: Zebulon Brockway, Theodore Dwight, Enoch Cobb…

Heziketa erlijiosoa.

Hezkuntza.

Lan egitea.

Presoak askatu eta geroko ikuskapenak.

Baldintzapeko askapena

Ohion bertan dagoen 1870ko kongresuko oroimen plaka.

Page 8: Memoria

Alcatraz, San Francisco, 1933. Espetxe honen garrantzi historikoa, ez dago Alkatrazeko alkaideak preso berriei esaten omen zien hitzaldia baino hobeagorik:

“Gizartearen arauak ukatuz gero, espetxera bidaltzen zaituzte. Espetxeko arauak ukatuz gero, Alcatrazera bidaltzen zaituzte. “

-Olin G. Blackwell.

Alcatraz espetxearen alkaidea 1961 eta 1963 bitartean.

Espetxeko eraikin nagusia 1910 eta 1912 bitartean eraikia izan zen. Bere lehenengo urteetan espetxe militarra izan zen, 1933ko Urriak arte, noiz AEBko Presondegi Saila irla erosi baitzuen. Zaharberritze batzuk egin ziren espetxea, segurtasun handiko espetxe baten modura erabiltzeko. 1934ko Abuztuan, Alcatrazeko espetxe federalaren ateak ireki egin ziren. Espetxea San Franciscoko badian kokatzen da; bertara iristeko, 2.5km ur hotzez zeharkatu behar dira. Espetxeko aeduradunek, espetxe honetatik ihes egitea ezinezkoa zela uste zuten, hala ere, ihes egiteko sahiakera asko gertatu ziren. Aipagarrienak, 1946an Alcatrazeko Batailaren sorburua izan zena eta 1962an, Frank Morris eta John eta Clarence Anglin anaiek parte hartu zutena. Antza denez, hiru preso hauek ihes egin zuten, hala ere uste da hirurak hil egin zirela San Frantziskoko bidean. Eraikin nagusiak 3 solairutan antolatutako 4 blokeak ( A-blokea, B-blokea, C-blokea eta D- blokea), Alkaideko ofizina, bisita gunea, liburutegia eta bizartegia biltzen zituen. Espetxeko zeldak 2.75m luzera x 1.50m zabalera x 2.15m altuera nehurtzen zuten. Ohea, dazmahia, konketa eta komuna baino ez zuten. D blokeak, hegoaldean dagoena alegia, preso arriskutsuenak biltzen zituen eta bere korridorearen bukaeran, tamaina txikiko Zulo izeneko zeldak zeuden. Bertan, espetxeko arauak ukatzen zuten presoak eramaten zuten isolamendu erregimen batean. Sukaldea eta jangela, Mendebaldetik eraikin nagusiari atxikitutako eraikin txiki batean zeuden. Bertan, presoek eta langileek batera jaten zuten. Herizaintza jangelaren goiko aldean zegoen. Espetxean lan egitea pribilegio baten antzera ikusten zen. Bertan egiten ziren lanen artean, garbitegia, bizartegia, sukaldea, mantenua… Espetxea 1963 arte irekia egon zen. Bere itxieraren arrazoi nagusia, koste/preso arteko erlazioa zen; garestiegia zen bertan presoak mantentzea. Gaur egun, irla eta espetxea, bisitagarria den museo batean bilakatu dira, AEBko atrakzio turistiko garrantzitsuenetariko bat izanik.

Alcatraz uhartea eta espetxearen oina, San Francisco .

Page 9: Memoria

Gaur egungo egoera:

Gaur egungo espetxe ereduak 19. Mendearen hasieran sortu ziren AEBn Jeremy Benthamen utilitarismoa oinarritzat harturta. Benthamen panoptikoak, espetxe modernoaren behaketa eta kontrol oinarriak sustatu zituen. Garai honetan oso garrantzitsua izan zen, presoen espetxeratzea, zigor fisikoa jaso arte jasan beharreko prozesu batetik, zigorra bera izatera aldatzea. Pennsylvaniako eta Auburn sistemek osatu zuten espetxeek gaur egungo espetxeen aurrekari zuzenak dira. Gaur egungo espetxeak, espetxe horien garapen zuzena baino ez dira. Espetxe horiek, gaur egungo espetxe sistemen oinarriak sustatu zituzten. 1955. urtean, NBEk (Nazio Batuen Erakundea), presoen tratamendurako estandar minimoak proposatu zituen. Hortik gutxira, AEBk, Suediak, Erresuma Batuak, Indiak… , NBEen estanda-rretan oinarritutako espetxe diseinuetako eta kudeaketako estandar propioak onestea erabaki zuten.

“Espetxeen helburua pertsonen askatasuna baliogabetzea da. Hori da benetako zigorra. Hala ere, legeen betetzea nahiz hauek beste pertsonekiko duten jokabidea hobetzera lagundu beharko lukete. “

-Amnistia internatzionala.

Estandar horiek espainako estatua bereganatu zituen eta espetxeen web orrialdean eskuragarri

dago, “reglas minimas para el tratamiento de presos” izeneko dokumentuan:

http://www.institucionpenitenciaria.es/web/export/sites/default/datos/descargables/legisla-

cion/Reglas_mxnimas_para_el_tratamiento_de_los_reclusos.pdf

Martuteneko espetxea, Donostia.

Page 10: Memoria
Page 11: Memoria
Page 12: Memoria
Page 13: Memoria
Page 14: Memoria
Page 15: Memoria
Page 16: Memoria
Page 17: Memoria
Page 18: Memoria
Page 19: Memoria
Page 20: Memoria
Page 21: Memoria
Page 22: Memoria
Page 23: Memoria
Page 24: Memoria
Page 25: Memoria
Page 26: Memoria
Page 27: Memoria
Page 28: Memoria