mariza marta gómez esperientzia pilotua 90 patinete elektriko … · 2019-09-05 · altxorraren...

6
#GetxoBiziEzazu Doako alea Nº 1557 www.getxo.eus Iraila 5 >> Irailak 15 2019 / Nabarmentzekoak > 147.000baino gehiago Giza Zerbitzuekin lan egiten duten 36 erakunderentzat (2. or.) > 15 getxotar Zurrumurruen Aurkako Gazteen IV. Topaketan (2. or.) > Gimnastika ikastaro, tailer, hitzaldi, zine eta dantzal- diak, Lagunkoiaren jarduerak urria-abendurako (4. or.) Habanera eta Itsas-Abesti jaialdia. Hilaren 13, 14 eta 15ean, Muxikebarriko Ereaga aretoan, 19:30ean. Sarrera: 3Abonamendua: 7. Erakusketa. Hilaren 5etik 28ra arte, “Por siempre Beatles”, Julio Villegasena (bildumagilea), Algortako Kultur Etxean. Jarduera-egitarau zabala Getxophoton (3.or.) “Past-it”, Jaakko Kahilaniemi Datorren igandera arte, irailak 8, Aree- tako Geltokia plazan eta Romoko Santa Eugenia plazan Getxoko Nazioarteko Folk Jaialdiaren beste edizio bat egingo da, oraingo honetan emakumezkoen ahots ordezkaritza zabala izango due- na. Ostegunean, hilak 5, 20:00etan, Areeta- ko Geltokia plazan dagoen agertoki na- gusira igoko da The Naghash Ensemble taldea, ahots eta musika-tresna zaharra uztartzen dituen talde armeniarrak. Getxora dator Songs of Exile izeneko proiektuarekin eta, oraingo honetan, Alos Quartet talde euskaldunarekin arituko da. Ostiralak 6, Marta Gomez kantautore kolonbiarraren txanda izango da eta Ramón Ruibal musikari cadiztarrare- kin elkarlanean arituko da. Jaialdiaren ekuadorrean, larunbatak 7, Mariza fa- do-abeslari famatua jardungo da eta azkenik, igandean, Skerryvore talde eskoziar gazteak itxiko du kontzertu nagusien egitaraua bere folk-rock doi- nuekin. Agertoki horretan bertan, arratsaldee- tan jaialdiak eskaintza anitza hartuko du. Ostegunean Alos harizko instru- mentuen taldea arituko da. Ostiralean, C4 Trio izango da protagonista, larun- batean Gwennyn, folk bretoiaren ahots bikainak jardungo du eta azkenik, igan- dean, McOnak euskal taldearen jai-doi- nuez gozatzeko aukera izango dugu. Munduko Terrazako saioetan, 23:00etan, Masiompa talde getxotarra- ren fusio-soinuak izango dira protago- nista (ostiralean) eta Ugandan Sticks & Tambores de Ruanda taldeak Afrikako erritmo eta dantza tradizionalak (la- runbatean) gerturatuko ditu Getxora. Familiarentzako jarduerak ez dira fal- tako: Honolulu musika-ikuskizuna (os- tiralean, 16:30ean) eta Ukedada izeneko ukeleke tailerra-topaketa (larunbatean, 16:30ean). Eskozia, Frantzia, Nafarroa eta Bizkaiko bandak ere ibiliko dira jaialdian. Areetako Geltokia plazan Gune Solida- rioa egongo da, Ibaiondo kalean Mun- duko Eskulanak eta Santa Eugenian Munduko Terrazen eskaintza gastro- nomikoa. Informazioa: https://www. getxo.eus/eu/getxo-folk Bizkaiko pertsona ekintzailek osatu- tako enpresa batek, Udalarekin akor- dioa adostu ondoren, 90 patinete elek- triko partekatutako alokairu sistema baten bidez erabiltzeko esperientzia pilotua abian jarri du, lau hilabetez. Patineteak udalerriko toki batzuetan daude kokatuta, eta horien erabilera jaitsi beharreko APP baten bidez egin- go dute erabiltzaileek. Mugikortasuna kudeatzeko Barne Ministerioaren Instrukzioaren arabe- ra, Udalak proiektu esperimentalari baimena eman dio baldintza zehatz batzurekin. Horrela, enpresari gune publikoa erabiltzeko baimena eman dio, aldi baterako, eta zerbitzua ema- teko aldea mugatu du, eta horren ba- rruan aparkatzeko guneak eta baita patineteren kopurua (90) ere. Hiriaren barruko alde mugatuan dago martxan ekimena, bi metro geltoki (Areeta eta Gobela) alde turistiko eta astialdira- ko tokia (Bizkaia Zubia, Areetako eta Ereagako hondartzak, Portu Zaha- rra eta Kirol Portua) lotzen dituena. Zehaztutako aldetik patineteak ate- ratzen direnean, deskonektatu egiten dira. Gainera, patineteek nabigazio sistema bat dute, erabiltzaileei adi- tzera emateko nondik ibil daitezkeen, turismo-gida txiki batekin eta apar- katzeko guneekin. Era berean, SOS botoia ere dute, istripu edo matxura bat gertatzen denerako. Patineteak kudeatzen dituen enpresak ibilgailua eta proiektua garatu ditu, eta mugi- kortasuneko beste zerbitzu batzuekin gertatzen den bezala, pertsonen eta ondasunen segurtasuna bermatzeko eskatzen diren segurtasun neurri guz- tiak enpresaren ardura dira. Prezioak eta funtzionamendua: www. euskooters.eus. Baldintzak eta filosofia Mota honetako patinete elektrikoak aspalditik ari dira ibiltzen Getxotik, salgai dauden homologatutako ibil- gailuak direlako. Izan ere, hirietako ingurunea hobetzea ahalbideratzen duten sistema berriak abian jartzeko eta garatzeko fenomenoa errealitatea da Europako hiri askotan. Alemania, Belgika, Holanda, Portugal, Frantzia, Finlandia eta abar luze batek ibilgai- lu mota honetarako arautegi zehatza dute jadanik. “Egokitzen joan behar da eta beren hedapena hiri bakoitzaren baldin- tzen arabera izan behar da. Sistema hau oso erabilia da Europako hiri askotan, ezartze maila altuarekin, oinezkoekiko bizikidetza beste ibilgailurena baino hobeagoa delako. Gainera, esperientzia hori Getxo 2030eko HMIP, Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Planaren helburuekin bat dator”, adierazi du Joseba Arregik, Ingurumeneko Hiri Zerbitzu eta Ingurumen Kalitateko zi- negotziak. Barne Ministerioak Mugikortasun Per- tsonaleko Ibilgailuak arautzeko Le- ge-Dekretu bat du eginda. Bitartean, proba honetan, patinete elektrikoak bi- degorrietatik eta 30 kilometro orduko gehienezko abiadurako aldeetatik ibili ahal izango dira, inoiz ez espaloietatik. “Gure hirietako mugikortasuna behar be- rrietara (pertsonalak eta ingurugirokoak) eta baliabideetara egokitzen joan beharko da. Edozein aldaketak desorekak eragiten ditu eta horiek konpontzen joan behar da. Beharrezkoa da mugikortasun sistema al- datzen joatea, oinezkoentzat espazioa be- rreskuratzen duen sistema jasangarrirantz abiatuz. Gure hirietako mugikortasun jasangarrian eta ingurugiroaren hobekun- tzan sinisten badugu, hasi baino ez da egin, eta aurrean edo atzean jar gaitezke“, azal- du du Arregik. Emakumearen ahotsa, protagonista Getxo Folkean Esperientzia pilotua 90 patinete elektriko erabiltzeko mugikortasun jasangarriaren eredu gisa Igandera arte, hilak 8, egingo da Areetan eta Romon Mariza Marta Gómez

Upload: others

Post on 06-Aug-2020

1 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Mariza Marta Gómez Esperientzia pilotua 90 patinete elektriko … · 2019-09-05 · Altxorraren bila 10:00-14:00. Izena emateko: info@ ingurumenaretoagetxo.eus eta 688 88 35 96

#GetxoBiziEzazu

Doako alea

Nº 1557 www.getxo.eus

Iraila 5 >> Irailak 15

2019

/ Nabarmentzekoak> 147.000€ baino gehiago Giza Zerbitzuekin lan

egiten duten 36 erakunderentzat (2. or.)

> 15 getxotar Zurrumurruen Aurkako Gazteen IV. Topaketan (2. or.)

> Gimnastika ikastaro, tailer, hitzaldi, zine eta dantzal-diak, Lagunkoiaren jarduerak urria-abendurako (4. or.)

Habanera eta Itsas-Abesti jaialdia. Hilaren 13, 14 eta 15ean, Muxikebarriko Ereaga aretoan, 19:30ean. Sarrera: 3€ Abonamendua: 7€.

Erakusketa. Hilaren 5etik 28ra arte, “Por siempre Beatles”, Julio Villegasena (bildumagilea), Algortako Kultur Etxean.

Jarduera-egitarau zabala Getxophoton (3.or.)

“Past-it”, Jaakko Kahilaniemi

Datorren igandera arte, irailak 8, Aree-tako Geltokia plazan eta Romoko Santa Eugenia plazan Getxoko Nazioarteko Folk Jaialdiaren beste edizio bat egingo da, oraingo honetan emakumezkoen ahots ordezkaritza zabala izango due-na. Ostegunean, hilak 5, 20:00etan, Areeta-ko Geltokia plazan dagoen agertoki na-gusira igoko da The Naghash Ensemble taldea, ahots eta musika-tresna zaharra uztartzen dituen talde armeniarrak. Getxora dator Songs of Exile izeneko proiektuarekin eta, oraingo honetan, Alos Quartet talde euskaldunarekin arituko da.Ostiralak 6, Marta Gomez kantautore kolonbiarraren txanda izango da eta Ramón Ruibal musikari cadiztarrare-kin elkarlanean arituko da. Jaialdiaren ekuadorrean, larunbatak 7, Mariza fa-do-abeslari famatua jardungo da eta azkenik, igandean, Skerryvore talde eskoziar gazteak itxiko du kontzertu nagusien egitaraua bere folk-rock doi-nuekin.Agertoki horretan bertan, arratsaldee-tan jaialdiak eskaintza anitza hartuko du. Ostegunean Alos harizko instru-mentuen taldea arituko da. Ostiralean, C4 Trio izango da protagonista, larun-

batean Gwennyn, folk bretoiaren ahots bikainak jardungo du eta azkenik, igan-dean, McOnak euskal taldearen jai-doi-nuez gozatzeko aukera izango dugu.Munduko Terrazako saioetan, 23:00etan, Masiompa talde getxotarra-ren fusio-soinuak izango dira protago-nista (ostiralean) eta Ugandan Sticks &

Tambores de Ruanda taldeak Afrikako erritmo eta dantza tradizionalak (la-runbatean) gerturatuko ditu Getxora. Familiarentzako jarduerak ez dira fal-tako: Honolulu musika-ikuskizuna (os-tiralean, 16:30ean) eta Ukedada izeneko ukeleke tailerra-topaketa (larunbatean, 16:30ean). Eskozia, Frantzia, Nafarroa

eta Bizkaiko bandak ere ibiliko dira jaialdian. Areetako Geltokia plazan Gune Solida-rioa egongo da, Ibaiondo kalean Mun-duko Eskulanak eta Santa Eugenian Munduko Terrazen eskaintza gastro-nomikoa. Informazioa: https://www.getxo.eus/eu/getxo-folk

Bizkaiko pertsona ekintzailek osatu-tako enpresa batek, Udalarekin akor-dioa adostu ondoren, 90 patinete elek-triko partekatutako alokairu sistema baten bidez erabiltzeko esperientzia pilotua abian jarri du, lau hilabetez. Patineteak udalerriko toki batzuetan daude kokatuta, eta horien erabilera jaitsi beharreko APP baten bidez egin-go dute erabiltzaileek. Mugikortasuna kudeatzeko Barne Ministerioaren Instrukzioaren arabe-ra, Udalak proiektu esperimentalari baimena eman dio baldintza zehatz batzurekin. Horrela, enpresari gune publikoa erabiltzeko baimena eman dio, aldi baterako, eta zerbitzua ema-teko aldea mugatu du, eta horren ba-rruan aparkatzeko guneak eta baita patineteren kopurua (90) ere. Hiriaren barruko alde mugatuan dago martxan ekimena, bi metro geltoki (Areeta eta

Gobela) alde turistiko eta astialdira-ko tokia (Bizkaia Zubia, Areetako eta Ereagako hondartzak, Portu Zaha-rra eta Kirol Portua) lotzen dituena. Zehaztutako aldetik patineteak ate-ratzen direnean, deskonektatu egiten dira. Gainera, patineteek nabigazio sistema bat dute, erabiltzaileei adi-tzera emateko nondik ibil daitezkeen, turismo-gida txiki batekin eta apar-katzeko guneekin. Era berean, SOS botoia ere dute, istripu edo matxura bat gertatzen denerako. Patineteak kudeatzen dituen enpresak ibilgailua eta proiektua garatu ditu, eta mugi-kortasuneko beste zerbitzu batzuekin gertatzen den bezala, pertsonen eta ondasunen segurtasuna bermatzeko eskatzen diren segurtasun neurri guz-tiak enpresaren ardura dira. Prezioak eta funtzionamendua: www.euskooters.eus.

Baldintzak eta filosofiaMota honetako patinete elektrikoak aspalditik ari dira ibiltzen Getxotik, salgai dauden homologatutako ibil-gailuak direlako. Izan ere, hirietako ingurunea hobetzea ahalbideratzen duten sistema berriak abian jartzeko eta garatzeko fenomenoa errealitatea da Europako hiri askotan. Alemania, Belgika, Holanda, Portugal, Frantzia, Finlandia eta abar luze batek ibilgai-lu mota honetarako arautegi zehatza dute jadanik. “Egokitzen joan behar da eta beren hedapena hiri bakoitzaren baldin-tzen arabera izan behar da. Sistema hau oso erabilia da Europako hiri askotan, ezartze maila altuarekin, oinezkoekiko bizikidetza beste ibilgailurena baino hobeagoa delako. Gainera, esperientzia hori Getxo 2030eko HMIP, Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Planaren helburuekin bat dator”, adierazi du Joseba Arregik, Ingurumeneko Hiri

Zerbitzu eta Ingurumen Kalitateko zi-negotziak. Barne Ministerioak Mugikortasun Per-tsonaleko Ibilgailuak arautzeko Le-ge-Dekretu bat du eginda. Bitartean, proba honetan, patinete elektrikoak bi-degorrietatik eta 30 kilometro orduko gehienezko abiadurako aldeetatik ibili ahal izango dira, inoiz ez espaloietatik. “Gure hirietako mugikortasuna behar be-rrietara (pertsonalak eta ingurugirokoak) eta baliabideetara egokitzen joan beharko da. Edozein aldaketak desorekak eragiten ditu eta horiek konpontzen joan behar da. Beharrezkoa da mugikortasun sistema al-datzen joatea, oinezkoentzat espazioa be-rreskuratzen duen sistema jasangarrirantz abiatuz. Gure hirietako mugikortasun jasangarrian eta ingurugiroaren hobekun-tzan sinisten badugu, hasi baino ez da egin, eta aurrean edo atzean jar gaitezke“, azal-du du Arregik.

Emakumearen ahotsa, protagonista Getxo Folkean

Esperientzia pilotua 90 patinete elektriko erabiltzeko mugikortasun jasangarriaren eredu gisa

Igandera arte, hilak 8, egingo da Areetan eta Romon

Mariza Marta Gómez

Page 2: Mariza Marta Gómez Esperientzia pilotua 90 patinete elektriko … · 2019-09-05 · Altxorraren bila 10:00-14:00. Izena emateko: info@ ingurumenaretoagetxo.eus eta 688 88 35 96

STAF

F > Getxoberri eGetxoko Udaleko Komu-

nikazio Sailak kaleratutako argitalpenada eta horretan udalari eta tokiko bizi -tzari lotutako albisteak eta informazio-ak agertzen dira astero.Komunikazio zinegotzia: Amaia Agirre Zuzendaria: Javier García.Erredaktoreburua: Itziar Aguayo.Erredakzioa: Nekane Ardanza. Monika Rodrigo, Iñigo Olondo.

Urgull Kalea z.g., 4º. Tel. 94 466 03 20. 48991 Getxo.E-posta: [email protected] arduradunak: Bostnan Bilbao S.L.Inprimaketa: Bilbao Editorial Producciones S.L.U.Banaketa: Lantegi BatuakGordailu legala: BI-388-87

LANPOLTSA SALEROSKETA GALDUTAKOAK

Tratu txarren biktimak artatzeko Eusko Jaularitzaren telefono zerbitzua: 900 840 111

Norberaren iragarkiak direnez gero, aldizkari hau ez da horien edukiaren egiazko-tasunaren erantzule izango.

- Neska euskalduna prest dago adinekoak zaintzeko eta/edo arropa lisatzeko. Esperientzia-

duna eta txostenekin. Arratsal-dez. Tel.: 635 806 619.

- Salgai neskatoarentzako arro-pa sorta, 6 hilbatetik 2 urtera arteko neurriak. Egoera oso onea, merke. Tel.: 657 031 241.

- Salgai sei aulki, egurrezkoak. 50€. Tel.: 645 00 92 50.

IRAILAK 5 OSTEGUNA Folk Getxo BBK. Kontzertuak. Areetako Geltokia plazan, 18:00etan, Alos Quartet (Euskadi). Sarrera dohainik. 20:00etan The Naghash Ensemble (Armenia). Artista gonbidatuak: Alos Quartet. Sarrera: 10€. Abonamendua: 45€. Elkartasun gunea. Geltokia plazan. 12:00-14:00 eta 18:00-20:00. Munduko eskulanak Ibaiondo kalean. Ordutegia: 12:00-14:00 eta 17:00-21:00. Munduko terraza. Santa Eugeniako karpan. 18:00-22:00. Kultur Etxeko tailerrak. Matrikulazioa. Irailaren 13 arte. Informazioa: Kultur Etxearen bulegoetan eta www.getxo.eus en.Erakusketa. “Por siempre Beatles”, Ju-lio Villegasena (bildumagilea). Algortako Kultur Etxean. Irailaren 28 arte. Getxophoto. Opening. 19:30ean Aree-tako Andrés Isasi Musika Eskolan (izena aldez aurretik eman behar da). Xavier Barraleri omenaldia. Getxophotoren Info gunean (Amezti 4). Erakusketa. To-rrene Aretoan, Trantsizioak III: Post Homo Sapiens. Etorkizuna programatu barruan. Matthieu Gafsouren “Serie H+” eta Neil Harbissonen “Cyborg”.

IRAILAK 6 OSTIRALA Folk Getxo BBK. Kontzertuak. Areetako Geltokia plazan, 19:00etan, C4 Trio (Ve-nezuela). Sarrera dohainik. 21:00etan, Marta Gómez (Colombia). Artista gonbi-datua: Javier Ruibal. 8€. Romoko Santa Eugenia plazan, 23:00etan, Masiompa (Euskadi). Doan.Getxophoto. Itxialdia vol. 7. Punta Be-goña Galerietan. 09:45tik 18:30etara. Salneurria: 35€ (bazkaria barne). Izena aldez aurretik eman behar da.

IRAILAK 7 LARUNBATA Folk Getxo BBK. Kontzertuak. Areetako Geltokia plazan, 19:00etan, Gwennyn (Bretainia). Sarrera dohainik. 21:00etan, Mariza (Portugal). 25€. Romoko Santa Eugenia plazan, 16:30ean, haur ikuski-zun musikala “Kantu kolore. Honolulu”. Dohainik. 23:00etan, Ugandan sticks eta Ruandako danborrak. Dohainik.Ipuin kontaketa. Storytime. Algortako Kultur Etxean, 11:00etan, Gina Ginger’s birthday party (ingelesez; familia osoa-rentzat), Kids&Us Getxo-Algorta ren es-kutik. Doan. Getxophoto. Bisita berezia & mar-mitako. 11:30ean, San Nikolas plazan. Marmitako: 3€. Izen ematea plazan ber-tan. Artistekin topaketak. 18:30etatik 20:00ak arte. Ingurumen aretoa. Ginkana autogidatua hezegunetik. Bolueko esploratzaileak. 10:00-14:00.Izena emateko: [email protected] eta 688 88 35 96.

IRAILAK 8 IGANDEA Folk Getxo BBK. Kontzertuak. Areeta-ko Geltokia plazan, 18:00etan, McOnak (Euskadi). Sarrera dohainik. 20:00etan, Skerryvore” (Eskozia). 10€. Romoko Santa Eugenia plazan, 16:30ean, “Uke-dada”, topaketa eta ukelele tailerra. Dohainik. Getxophoto. VR Talk Ali Eslamirekin. 12:00etan Torrene Aretoan (Torrene 3).

Ingelesez. Sarrera dohainik. www.ge-txophoto.com Ingurumen aretoa. Familientzako Esca-pe Room-a. Bi saio 10:15 eta 12:15etan. Izena emateko: [email protected] eta 688 88 35 96.

IRAILAK 9 ASTELEHENAHelduentzako kultura-ikastaroak. Matrikulazioa. Irailaren 20 arte. Infor-mazioa: Kultur Etxearen bulegoetan eta www.getxo.eus en.Hitzaldia. 19:00etan Romo Kultur Etxean, “II Jornadas de la Prehistoria Ba-rrika 2019. Neolítico, Calcolítico de Uribe Kosta Barrika y Getxo. 6000 años de evolución de sus herramientas y armas”. Hizlaria: Iñaki Líbano (1977az geroztik Uribe Kostako Historiaurreko aztarnate-gien ikertzailea). Antolatzailea: SINOPE Kultura Elkartea. https://sinopeblog.wordpress.com

IRAILAK 11 ASTEAZKENA Liburuaren aurkezpena. Algortako Kultur Etxean, 19:00etan, Salvador Asto-bizaren “Agosto de 1975: un verano inol-vidable” izeneko liburuaren aurkezpena. Sarrera dohainik.

IRAILAK 13 OSTIRALA Habanera eta Itsas-Abesti jaialdia. Muxikebarriko Ereaga aretoan, 19:30ean, Peix Fregit(Girona). Sarrera: 3€ Abona-mendua: 7€. “Ramiro Pinilla” eta “Txiki Baskardo” lehiaketen sari banaketa. Romo Kultur Etxearen areto nagusian, 19:00etan. Sa-rrera dohainik. Getxophoto. Gaueko ibilbidea. 20:30ean Getxophotoren Info gunetik (Amezti 4). Gazteleraz. Salneurria: 3€.

IRAILAK 14 LARUNBATA Habanera eta Itsas-Abesti jaialdia. Muxikebarriko Ereaga aretoan, 19:30ean, Grup d’havaneres Mestre D’aixa (Bartze-lona). Sarrera: 3€. Ramiro Pinilla literatura txangoa. Ir-teera 11:00etan, San Nikolas plazatik. Gazteleraz. Gidaria: Gustavo Iduriaga (idazlea). Dohainik. Izena emateko: https://www.getxo.eus/es/turismo/que-hacer/ramiro-pinilla Getxophoto. Hamaiketako Oskar Martí-nezekin (argazkilaria). Getxophotoren bulegoan (Amezti 4). Salneurria: 5€. Goizeko bisita. 11:30ean, Getxophoto Info gunetik (Amezti 4). Gazteleraz. Sal-neurria: 3€. www.getxophoto.com Ingurumen aretoa. Familientzako Es-cape Room-a. 12:15etan. Altxorraren bila 10:00-14:00. Izena emateko: [email protected] eta 688 88 35 96.Gospel Open Class. Romo Kultur Etxean, 11:00-14:00, góspel dohako tailerra. Hiz-laria: Ramón Escalé (Izar Gospel Unityren zuzendaria). Kontaktua: [email protected]

IRAILAK 15 IGANDEA Habanera eta Itsas-Abesti jaialdia. Muxikebarriko Ereaga aretoan, 19:30ean, Itxartu eta Ondarreta (Getxo. Sarrera: 3 €. Ramiro Pinilla literatura txangoa. Ir-teera 11:00etan, San Nikolas plazatik. Gazteleraz. Gidaria: Gustavo Iduriaga (idazlea). Dohainik. Izena emateko: https://www.getxo.eus/es/turismo/que-hacer/ramiro-pinilla Getxophoto. Goizeko bisita. 11:30ean, Getxophoto Info gunetik (Amezti 4). Gaz-teleraz. Salneurria: 3€. Ingurumen aretoa. Txiki tailerrak: egin ezazu zure zuziria! 10:30-13:30. Izena emateko: [email protected] eta 688 88 35 96.

BERRI LABURRAK

147.000€ baino gehiago Giza Zerbitzuekin lan egiten duten 36 erakunderentzat

Getxoko 15 gazte eta monitore bat ari dira parte hartzen egun hauetan, Ma-drilen, egiten ari den Zurrumurruen Aurkako Gazteen IV. Topaketan; topaketa hau, estatuko hainbat udalen eta zurrumurruen kontrako estrategiaren, Eu-ropako Kontseiluaren eta Madrileko Gazteriaren Kontseiluaren laguntzari es-ker antolatu da. Igandera arte, hilak 8, 52 gaztek (13 eta 20 urte bitartekoak) eta Getxo, Bilbao, Barakaldo, Iruña eta Tenerifeko bost begiralek hausnarketa egingo dute kulturarteko gizartea eraikitzeko gazteriak jokatzen duen pape-rari buruz. Euren esperientziak eta ideiak ere emango dituzte zurrumurruak errotik kentzeko eta kulturartekotasunaren aldeko lanetan gazteen papera indartzeko. Topagune horretan, Zurrumurruen kontrako Escape Room bat di-seinatuko dute, ondoren euren herrietara eramango dutena; hainbat jardue-ratan ere parte hartuko dute: sormen tailerrak, antzeztutako esperientziak eta abar.

16 getxotar Zurrumurruen Aurkako Gazteen IV. Topaketan

Getxoko Udalak 147.499€ bana-tuko ditu 36 elkarteren artean, Gizarte Zerbitzuekin kolabora-tzen duten entitateentzako diru-laguntzen aurtengo deialdiaren barruan. Bost ildotan banatzen diren laguntzen helburuen ar-tean daude gizarte kohesio handiagoa sustatu nahi izatea, udalerriko elkarteak eta bolun-tarioak bultzatzea, eta alor pu-bliko eta hirugarren sektorearen arteko elkarlana, prestazio eta zerbitzuak aurrera eramateko gizarte ekimena laguntzea.Era berean, Udalak 53.002€ zu-zenduko ditu Getxoko 20 era-kunderen ohiko jardueraren funtzionamendurako eta/edo mantentzeko (1. ildoa): Adrebol, Ahida, Amesten, Asebi, Asper-txu, Berdintasuna, Bidea Eginez Elkartea, Bizkel, e-civis, Argia Fundazioa, Beato Domingo

Iturrate Fundazioa, Fidias Fun-dazioa, Integrando Fundazioa, Ireki, Kosmopolis, Mugabarik, Andra Mariko parrokia, San Nikolas parrokia, Perualde eta Sikap.10 elkartek 9.997€ jasoko dute (2. ildoa), Getxoko udalerriaren-tzat interesgarriak diren proiek-tu zehatzak gauzatzeko: AECC, Aspertxu, Atece, Aunar, Avifes, Elikagaien Bankua, Etxerat, Fe-koor, Esklerosi anizkoitza, Giza-kia Fundazioa, Harrera Taldea eta Ulertuz.Proiektu esperimental edo be-rritzaileei zuzenduta dagoen 3. Ildoak 3.000€ bideratuko dizkio San Nikolas parrokiari eta 4. il-doaren barruan, pertsona adin-duengan partaidetza eta zahar-tze aktiboa sustatzea ezarrita dagoenak 42.500€ aurreikusten dira Romo Ibar Nagusien Etxea

elkartearentzat, eta Algortako Jubilatuen Elkartea-AJANEren-tzat eta Andra Mariko Urtealaiak elkartearentzat 7.000€ bana. Azkenik, 5. ildoaren barruan, esku-hartze sozialean laguntzea-ri zuzenduta dagoena, 25.000€ banatuko dira ondorengo el-karteen artean: Sortarazi, baz-tertuak izateko arriskuan edo baztertuta dauden pertsona eta familiak sustatzen duen elkartea (10.000€) eta Hijas de la Caridad (15.000€), oinarrizko beharrak eskaintzen laguntzeko: jantoki soziala, dutxak eta ikuztegia.

Getxoko Munduko Arrozak-Arroces del Mundo de Getxo izeneko jarduera datorren igandean, hilak 15, egingo dute Algortako San Nikolas plazan. Jai giroko herri-ekimen honek kulturartekotasuna eta udalerriko pertsona, talde eta gizarte-erakundeen arteko harremanak bultzatu nahi ditu, indar berezia jarrita beste herrialde batzuetatik etorritako pertsonengan. Eguneko egita-rauan tartekatuko dira umeentzako tailerrak (09:00), kalejira aldarrikatzai-lea (12:00), herriko bazkaria arrozaren inguruan (izena ematen duen talde bakoitzak bat prestatuko du), dantzaldiak eta saio musikalak (17:00). Izena emateko: www.mundukoarrozak.info/getxo.

Getxoko Munduko Arrozak

*Kai Jai Olatuan. Hain-bat jarduera izango dira igandean, irailak 8, Getxoko gurutze-ontzien terminalean, Bilboko Portuaren eguna os-patuko dela eta. Kai Jai eki-menera hurbiltzen direnek tailerrekin, jolasekin, ikus-kizunekin eta abarrekin go-zatzeko aukera izango dute, 10:30etik 14:30era bitartean. Bertaratzeko 30 minutuero autobus zerbitzua izango da Bizkaia Zubitik eta Neguriko metro geltokiaren artean.

*“Osasuna, dirua eta maitasuna… sare eta byte artean” tai-lerra. eCivis elkarteak ahalduntzeari buruzko to-paketaren laugarren edizioa antolatu du, Udaleko Gizarte Zerbitzuen Arloaren lagun-tzarekin. Osasuna, dirua eta maitasuna… sare eta byte artean izeneko ekimenaren helburua da parte hartzaileei bizitzan funtsezkoak diren hiru elementu horiek behar bezala kudeatzeko jarraibi-deak ematea, beti ere zerbi-tzu elektronikoen esparruan. Zehazki, gure dirua, Osasuna eta harreman pertsonalak kudeatzeko modua landuko dute, gaur egun geroz eta sarriago dauzkagun inguruak kontuan hartuta.Horretarako, Sarbide segurua eta datuen babesa izeneko lehenengo tailerrera gonbi-datuko dituzte getxotarrak, datorren asteazkenean, hi-lak 11, Algortako Villamonte-ko Kultur Etxean, 18:30etik 20:00etara, hurrengo progra-marekin:- Identifikazio elektronikoa erabiltzea: FNMT, DNIe, B@QK. Venan Llonaren eskutik, Ziber-segurtasuneko Institu-tu Nazionaleko ziber-koope-rantea eta coach digitala- Herritarrak eta datuak ba-bestea: salaketa eta informa-zio kanalak VOST Euskadiren eskutik.Sarrera dohainik izango da, leku guztiak bete arte, eta izena eman beharko da al-dez aurretik, 620237036 te-lefono-zenbakira deituz edo mezu elektroniko bat bidaliz ([email protected]).Informazio gehiago: 636644671 telefono-zenba-kian edo [email protected] hel-bidean.

Page 3: Mariza Marta Gómez Esperientzia pilotua 90 patinete elektriko … · 2019-09-05 · Altxorraren bila 10:00-14:00. Izena emateko: info@ ingurumenaretoagetxo.eus eta 688 88 35 96

Kultur Etxeko tailerrak eta DEUSTOBIDE ikastaroak

Kultur Etxeko 2019-2020 tailerre-tan izena emateko epea irailaren 13ra arte egongo da zabalik. Ohi-ko eskaintzari ikastaro berriak gehituko zaizkio aurten: Hiriko baratzea edukiontzian, Kosmetika naturala, Munduko ogiak, Photoshop errebelatzea eta Indarkeriarik gabeko komunikazioa. Izen-ematea Algor-tako eta Romoko Kultur Etxeetan (08:00etatik 14:30era eta 16:00eta-tik 20:30era) edo webgunean

(www.getxo.eus) egin daiteke.Horrez gain, irailaren 9tik 20ra, DEUSTOBIDE Herritartasun Es-kolako ikastaroetan aurrematri-kula egin ahal izango da. Urritik abendura bitartean eskainiko dira Algortako Kultur Etxean, eta ar-teari, ekonomiari, globalizazioari eta Gernika unibertsoari buruzkoak izango dira. Matrikula: aipatutako Kultur Etxeetan. Prezioa: 50 €/ikastaroa.

Garrobi Arte Kultura Elkartea-Getxo-ko Artisten Harrobiak HIRUKI 2019 Arte Garaikideen Topaketa antolatu du. Oraingoan, elkarteak hainbat ar-tista motari euren lana partekatzeko aukera emango die, triangelu formako egitura modular batzuen inguruan (oi-narri triangeluarra duen prisma bat). Bederatzi plano karratu sortuko dira, 200 x 200 cm-koak. Horien gainean be-deratzi artista edo artista-talde jardun-go dira. Tailerrak, proiektuen aurkez-penak, kontzertuak, obra-erakusketak nahiz antzerkiak proposatu daitezke, besteak beste.Proiektuak aurkezteko epea irailaren 15ean amaituko da.Garrobiren ekintza guztien xedea ar-tearen inguruko erkidegoa indartzea eta hobetzea da. “Asmoa da artistak, ar-tezaleak eta ekimen, erakusketa eta ekitaldi bakoitzera joan nahi duten guztiek osatzen duten komunitatea zaintzea. Helburu ho-rrekin sortu zen HIRUKI. Tokiko kultur sarea sustatu nahi dugu, eta proiektua bost urtez ehundu dugun sare horren ardatz edo korapilo garrantzitsu bihurtu nahi dugu” adierazi du elkarteak. Informazioa: www.garrobi.com

Ramón Escalék zuzentzen duen Izar Gospel Unity abesbatzak open class bat antolatu du RKE-Romo Kultur Etxean, datorren larunbatean, hilaren 14an, 11:00etatik 14:00etara. Gospela abestu eta abesbatza ezagutu nahi dutenek ize-na eman behar dute, doan, esteka honen bidez: http://tiny.cc/openclassgospel. Lekuak mugatuak direnez, izena eman-dako hurrenkeraren arabera esleituko dira plazak.

Jarduera-egitarau zabala Getxophoton

HIRUKI 2019, Arte Garaikideen

Topaketa

Gospela RKE-Romo Kultur

Etxean

Abian da Getxophoto, Getxoko Nazioar-teko Irudi Jaialdia, irailaren 29ra arte udalerriko hainbat tokitan egingo dena.Ohikoa denez, jaialdiaren lehenengo as-teburuan bilduko dira jarduera gehienak. Opening, irekiera ekitaldia, ostegunean, irailaren 5ean izango da Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan; ondoren, ostira-lean, “Itxialdia”ren zazpigarren edizioa burutuko da Punta Begoñako Galerietan. Egun osoan zehar, etorkizunari buruz eztabaidatuko dute bertaratzen direnek, hainbat adituk eskainiko dituzten sola-saldiak eta aurkezpenak lagunduta. Larunbatean, hilak 7, 11:30ean, San Niko-las plazatik bisita berezi bat abiatuko da, jaialdiaren ibilbidea egingo duena; bisita marmitako dastaketarekin bukatuko da. Arratsaldean, jaialdian parte hartzen du-ten artistekin topaguneak egongo dira Torrene Aretoan, Algortako Azokan, Za-bala ikastetxean eta Info Gunean. Igan-dean, irailak 8, Torrene Aretoan, mundu birtualei buruzko topaketa egingo da (in-

gelesez) Ali Eslami artista iraniarrarekin. Halaber, hilabete osoan, kaleetan, Info Gunean eta Torrene Aretoan dauden era-kusketak bisitatu ahal izango dira; egi-tarauak beste hainbat jarduera jasotzen ditu, besteak beste, larunbatetako “Ha-maiketako”ak, Punta Begoñako “Oheak”

proiekzioak, “Getxophoto por…” topa-guneak, eguneko eta gaueko bisitak, eda-lontzi-azpikoen ibilbidea… Argibideak eta izen-emateak: www.getxophoto.com

27. IBILBIDE LITERARIOA RAMIRO PINILLAREN GETXON27.ª RUTA LITERARIA POR EL GETXO DE RAMIRO PINILLAEGUNAK / DÍAS:IRAILA 14 -15 SEPTIEMBRE

ORDUA / HORA: 11:00

TOPAGUNEA / PUNTO DE ENCUENTRO:San Nikolas Plaza

DOHAINIK / GRATUITO

IZENA EMATEKO / INSCRIPCIÓN:https://www.getxo.eus/pinilla

LIBURUTEGIAK

GIDARIA / GUÍA:Gustavo Iduriaga(autor del libro «Getxo, territorio Pinilla»)

“False Mirror”, Ali Eslami

Page 4: Mariza Marta Gómez Esperientzia pilotua 90 patinete elektriko … · 2019-09-05 · Altxorraren bila 10:00-14:00. Izena emateko: info@ ingurumenaretoagetxo.eus eta 688 88 35 96

Udalaren Zahartze Aktiborako Zerbi-tzuak irailaren 9tik 20ra izango du za-balik urteko azken hiruhileko (urritik abendura bitarteko) jardueretan aurre-inskripzioa egiteko epea, udalerriko 60 urtetik gorako pertsona nagusiei zuzen-dutakoak. Gimnastika ikastaroak, paseo osasungarriak, zine emanaldiak, orkes-traz girotutako dantzaldiak eta zenbait tailer dira, besteak beste, Getxo Lagun-koia programaren barruan eskainiko diren jarduerak. Programaren helburua da pertsona nagusientzat hiri atsegina lortzen laguntzea eta RKE-Romo Kultur Etxean dauka egoitza nagusia. Jardue-retan parte hartzeko aurre-inskripzioa bertako 3. solairuko Nagusien Etxean egin daiteke eta matrikularen ordainketa 25etik 27ra egingo da.Aipatutako jarduerak aisialdi osasun-tsuaren ikuspegitik proposatzen dira eta, batez ere, zahartze egokiaren gara-penerako garrantzitsuak diren jardue-rak eskaintzen dira; aldi berean, men-dekotasun egoeretarako prebentzioa garatu nahi da, bakartze sozialeko egoe-rak saihestuz.

EskaintzaGorputz-jardueraren ikuspegiari da-gokionez, era pertsonalizatuan propo-satzen dena, Getxo Kirolakek honako ikastaro hauek eskainiko ditu: manten-tze gimnasia, gimnasia aulkian, pilates, yoga eta yoga aulkian.Bestalde, nagusiek gimnasiako monitore bat izango dute beren esku, dohainik (as-telehenetik ostiralera, 10:30etik 12:30era).Urritik abendura, ibiltzeko kedadak edo paseo osasungarriak ere egingo dira, astelehen, astearte, asteazken eta ostegunetan, goizetan. Zailtasun maila txikiko jardunbidea da, taldean egiten dena, dohainik.Tailerrei dagokienez, bost dira Getxo La-

gunkoiaren eskaintza osatzen dutenak: horietako bik oroimen aktiboa lantzen dute, Zahartze aktiboaren tailerra eta Ohizko oroimena tailerra.Hiruhilekoan, halaber, Smartphonaren oinarrizko erabilera ikasteko eta Kontatu erretratu hau tailerrak egingo dira, azken hori dohainik, udalerriko memoria his-torikoa aberastea duelarik helburu. Eta Jostaketa solidarioa-ren tailerrean, ume eta umetxoen arroparen salmentarekin lor-tutako dirua ongintzazko kausa batera bideratuko da.Horrez gainera, Osasun Lagunkoia/Salud +60 osasun solasaldi zikloa egingo da, Osakidetzaren Areetako Osasun Zen-troaren laguntzaz (dohako jarduera da).Hilean behin, RKEko ekitaldi-aretoan, adinekoen artean arrakasta handia duen ekintza ospatuko da, hots, dantzaldia orkestrarekin; sarrera librea da, aretoa bete arte.Azkenik, zine zaleak diren lagunek hi-lean behin pelikula baten proiekzioare-kin gozatu ahal izango dute, dohainik gainera.

Era berean, Zahartze Aktiborako Zer-bitzutik gogoratzen dute RKEko 3. so-lairuan oinarrizko zerbitzuak ematen direla, pertsona nagusien ongizaterako eta bizitza-kalitaterako onuragarriak direnak: ile-apaindegia, podologia eta masajista.Dagoeneko jarduera-programari buruz-ko liburuxka dago eskuragarri interesatu guztientzat, RKEko 3. Solairuan. Argi-bide gehiago: https://www.getxo.eus/eu/servicios-sociales/noticias/228

ElkarteakHalere, Romoko Ibar Nagusien Etxea, Andra Mariko Urtealaiak eta Algortako AJANE elkarteek hainbat tailer egite-ko izena emateko epea zabaldu dute (gimnastika, tai ji, pintura, sevillanak …). Eskaintza, prezioak eta ordutegiak ezagutu nahi dutenek aipatutako el-karteekin kontaktuan jar daitezke. Ro-moko Ibar Nagusien Etxea, tel: 94 604 80 97 (edo whatsapp 688 846 001); Urte Alaiak, tel 94 460 30 49, 17:00-21:00)) eta 609 008 342, AJANE kasuan.

Gimnastika ikastaro, tailer, hitzaldi, zine eta dantzaldiak, Lagunkoiaren jarduerak urria-

abendurako

Aurre-inskripzioa irailaren 9tik 20ra egongo da zabalik

Areetako ontziralekuko Raspas Klubeko Virginia Díaz arraunlaria To-kio 2020ko Olinpiar Jokoetan parte hartzeko sailkatu da. Bestalde, Getxo Arraun taldeko Jorge Pineda arraunlaria Paralinpiar Jokoeta-rako sailkatu da, Linz-Ottensheim-en (Austria) egin den Munduko Arraun Txapelketan lortutako emaitzei esker. Lehenengoak, Aina Cid-ekin batera, munduko bosgarren postua eskuratu du Munduko Txapelketako Scull bikoitzaren modalitatean (7:03,17); bigarrenak PR2 Skiff kategoriako laugarren postua lortu du (9:57,140ko denbo-rarekin, brontzearen atzetik 15 segundo baino gutxiagora).

Virginia Díaz eta Jorge Pineda Tokio 2020ko Olinpiar eta Paralinpiar

Jokoetan izango diraGwangju-n (Hego Korean) jokatutako Munduko Master Txapelketan, Mikel Bildosola munduko txapeldun bilakatu da (100 m libre, 35-39 urte) eta errekorra hautsi du 51:93ko denborarekin. Urrezko beste bi dominak 4x50 m libreko errelebo-taldeak (100-119 urte) (M. Bil-dosola, M. Deba, G. Zubiaur eta D. Juiz) eta 4x50 m estiloko taldeak (120-159 urte) (D. Juiz, Z. Díaz, M. Bildosola eta G. Zubiaur) lortu di-tuzte. Gainera, Itziar Tardaguilak 200 m brazan (30-34 urte) eta Zigor Díazek 200 m estiloetan (35-39 urte) zilarrezko domina bana lortu dute. Brontzezko dominak Mikel Bildosolak irabazi ditu, 150 m libree-tan eta 50 m tximeletan (Espainiako errekorra hautsiz; 35-39 urte).

Zazpi domina Getxo Igeriketarentzat Munduko Master Txapelketan

Getxo Kirolak-ek antolaturiko kirol ikastaroetako denboraldi berrian ma-trikulatzeko eskaeren aurkezpen epea irailaren 10ean, asteartean, itxiko da. Aurretiko izen-ematea Getxo Kirolak-en webgunearen bitartez tramitatu dai-teke, kiroldegietako bulegoetan, asteko edozein egunetan eta goiz eta arratsal-deko ordutegian, ematen den sarbi-de-gako pertsonala erabilita. Era pre-sentzialean burutu nahi duenarentzat, Fadura edo Gobelako bulegoetan aur-keztu ahal izango du eskaera 8:00etatik 19:30erako ordutegian. Guztira 5.700 leku daude; horietatik, 1.000 izango dira aurreko denboraldian ikaskuntza-zikloko ikastaroetan parte hartu dutenentzat, eta gainerakoak jen-de berriarentzat. Jarduera-programari dagokionez, 26 modalitate eta 400 ikas-taro eskainiko dira. Getxo Kirolak-ek ikastaroen programa osoaren liburuxkak dauzka Fadura eta Gobela kiroldegietako bulegoetan. Gai-nera, informazio hori guztia egunera-tuta dago eta kontsulta daiteke erakun-deko web orrian.

Asteburu honetan, irailaren 7an eta 8an, Castro Kopa historikoaren beste edizio bat ospatuko da. Getxo Castro-rekin lotzen duen estropadak 112 urte beteko ditu aurten, eta 35 belaontzi in-guruk parte hartuko dute bertan. On-tzi gehienak Bizkaiko eta Kantauriko ontzidietatik berreskuratuak izan dira eta hiru taldetan sailkatuko dira: guru-tzaontziak, J80 eta First Class 8. Guztiak ere 1907az geroztik ospatzen den lehia-keta honetako Castro Kopa preziatua eskuratzeko lehiatuko dira. Hain zuzen ere, 2019ko egutegiaren azken txanpa honetan tripulazioek gehien desiratzen duten garaikurretako bat da.Bi estropada puntuagarri egongo dira: lehenengoa irailaren 7an egingo da, la-runbatean, eta Getxo eta Castro lotuko dituen ibilbide zuzen bat izango da, 16 eta 18 milia artekoa; bigarrena, al-diz, irailaren 8an, igandean, egingo da Castro Urdialesen, eta estropada tekni-koago bat izango da, 12 milia inguruko triangelu olinpiko batekin. Bi jardunal-dietan lortutako puntuak batuz puntu gehien lortzen dituena izango da ga-railea. Hamahiru aldiz irabazi ostean, Yamamay ontzia da faborito nagusia (parte hartzen badu). Era berean,Kenex V, Go Blue, Mingus, Maitena, Akelarre, Despeinada, Rat Pack, Gaitero eta Gorilón ontziak ere garaikurra etxera eramate-ko hautagaiak dira. Bi proben irteera-ordua 13:00etan izatea aurreikusi da.

Getxo Kirolak-eko kirol

ikastaroetako izena emateko azken egunak

Castro Kopa historikoaren

beste edizio bat

Page 5: Mariza Marta Gómez Esperientzia pilotua 90 patinete elektriko … · 2019-09-05 · Altxorraren bila 10:00-14:00. Izena emateko: info@ ingurumenaretoagetxo.eus eta 688 88 35 96

4zinema express lehiaketa

izena emateko epea

info gehiago:

URRIAK

irailak9 27

2527

getxoexpress.com

Getxo

Doako alea

338 zb. www.getxo.eus

>> 2019ko Iraila

Nabarmentzekoak

> GetxoExpress-en emanaldiak Muxikebarrira eramango dira, bere laugarren ekitaldian

> Komunikazio digitalerako plan berria > Gazteria Zerbitzuaren ikastaro eta tailerren eskaintza berria

Page 6: Mariza Marta Gómez Esperientzia pilotua 90 patinete elektriko … · 2019-09-05 · Altxorraren bila 10:00-14:00. Izena emateko: info@ ingurumenaretoagetxo.eus eta 688 88 35 96

Romoko gaztelekuaren programazioa

Hilak 6, ostirala: ASANBLADA: URRIKO PROGRAMAZIOAHilak 7, larunbata: TAILERRA: KUTSADURA Hilak 13, ostirala: MASTER CHEF: SUSHIHilak 15, igandea: IRTEERA: GETXOKO MUNDUKO ARROZAKHilak 21, larunbata: TAILERRA: BIRZIKLAPENAHilak 27, ostirala: EKINTZA: FUTBOLAHilak 28, larunbata: ESKULANA: GILTZATAKOAK

Hilak 3, asteartea: SUKALDARITZA: ETXEKO IZOZKIAKHilak 5 , osteguna: ASANBLADA Hilak 7, larunbata: IRTEERA: IGERILEKURA Hilak 11, asteazkena: SUKALDARITZA: OGI BETEAKHilak 13, ostirala: IRTEERA: FUTBOLERA JOLASTERAHilak 15, larunbata: IRTEERA: MUNDUKO ARROZAK Hilak 17, astelehena: SUKALDARITZA: MARMELADAHilak 19, asteazkena: TAILERRA: ESPERIMENTUAHilak 20, osteguna: SUKALDARITZA: MUNDUKO JANARIAHilak 24, asteartea: TAILERRA: TABAKOA ETA ALKOHOLA, ARRISKUAKHilak 26, osteguna: TAILERRA: HORMA MARGOTUHilak 28, larunbata: IRTEERA: BARBAKOA GORLIZEN

Algortako gaztelekuaren programazioaUztaila

Uztaila

GetxoExpress Film Laburren Lehiaketak laugarren ekital-dia du eta aurtengo berritasu-nik nagusiena da aurkeztuko diren lan guztien proiekzioa Algortako Muxikebarri Arte, Kultura eta Kongresuen Zen-troan egingo dela. Jaialdiak Udalaren babesa dauka eta urriaren 25-27ko asteburuan ospatuko da.Lehiaketan film labur bat egin beharko dute parte-hartzai-leek, grabatu eta editatu, 42 orduko denbora mugarekin. Lehiaketan parte hartzeko ize-na emateko epea hil honen 9an zabalduko da eta 27an edo es-kuragarri dauden plazak (25)bukatu orduko itxiko da. Parte hartu ahal izateko adinari da-gokionez, ez dago murrizketa-rik.Lehiaketa urriaren 25ean ha-

Urtero bezalaxe, ikasturtearen hasierarekin batera, Udal Gaz-teria Zerbitzuak zabalkunde kanpaina egingo du iraileko hirugarren astean Getxoko DBH eta Batxilergo ikastetxee-tan, Arlo horrek 12 eta 30 urte bitarteko gazteentzat dituen zerbitzu, programa eta jardue-ren berri emateko.Kanpaina honen helburua gazteentzat interesgarria izan daitekeen informazioa zabal-tzea da. Honetarako Gazteen-tzako zerbitzu bilduma izene-ko materiala argitaratu da. Bertan Gaztelekuari, Gazte Informazio Bulegoari, hau-tazko informazio bidalketa zerbitzuari edo Gazteria Zer-bitzuak eskaintzen dituen jar-

Datozen hilabeteetan, urrian, azaroan, abenduan eta urtarri-lean, hain zuzen, Gazteria Zer-bitzuak ikastaro eta tailer es-kaintza berria plazaratuko du udalerriko gazteentzat. Hona-ko hauek dira eskainiko dire-nak: Sukaldaritza: munduko za-poreak, Txirrindularen mekanika eta konponketa lanak, Buztin po-limerikozko formak, Jendaurrean

hitz egiteko gakoak eta Skate.Jarduera guztiak dibertsitate funtzionala duten pertsona guztientzat daude zabalik. Ize-nematea egiterakoan, lagun-tzaren bat edo beste jasotzeko aukera aztertzea nahi duten aipatu beharko dute. Ikastaro eta tailerrak dohainik dira eta inskripzioak irailaren 6tik au-rrera egin ahalko dira: Gazte

Bulegoan (Tangora Etxea, Al-gorta etorb. 98; tel.: 944 66 03 53) aurrez aurre edo bertara deituz; [email protected] posta elektronikoaren bi-dez (izena eta egin nahi den ikastaro edo tailerra aipatu behar dira, telefonoa ematea-rekin batera, sakelakoa ahal bada); edo www.getxo.eus/gazteria webgunean.

GetxoExpress-en emanaldiak Muxikebarrira eramango dira, bere

laugarren ekitaldian

Gazteria Zerbitzuaren ikastaro eta tailerren eskaintza berria

Komunikazio digitalerako plan berria

Ingurune digitalaren aldaketaren abiadura arinak komunikatze-ko modu berrietara egokitzea eskatzen du. Hori dela eta, Udale-ko Gazteria Zerbitzuak sare sozialetako lana indartzea helburu duen komunikazio digitalerako plana egiteari ekin dio. Planaren ezarpenaren lehenengo hilabeteak pasa ondoren, beka progra-ma berri bat martxan jartzearen bideragarritasuna aztertuko da. Programa honen xedea gazteek informazioa zabaltzeko lanetan berriro parte hartzea sustatzea da. Honengatik guztiagatik, Gaz-teria Zerbitzuaren programa-eskaintzan 14 urteko ibilbidea egin ondoren, Gazte Informaziorako Guneen kudeaketarako beka programa desagertu egingo da errealitate berriari erantzuteko, sare sozialen erabileraren hazkundeari zuzen erantzuteko, ale-gia. Beka programak iraun duen bitartean 14 urtetik 30 urtera bitarteko 154 gazteri eman zaie beka.

siko da, 18:00etan, film labu-rrek jorratu beharko duten gaia emanez parte-hartzaileei. Hortik aurrera, taldeek aipatu-tako denbora, 42 ordu, izango dute lanak asmatu, grabatu eta ekoizteko. Film laburren proiekzioa bi egun berandua-go egingo da, 27an, igandea; sarrera dohainik izango da.GetxoExpress-ek 1.000 euro-

duerei buruzko informazioa jasotzen da, besteak beste. Kanpainan zehar, aipatutako

rekin sarituko du film labur onena, eta 800ekin bigarrena. Horrez gain, ikus-entzuleek 300 euroko hirugarren sari bat emango dute.Argibide gehiago: www.ge-txoexpress.com; www.face-book.com/getxoexpress eta @Getxo_Express (twitter). Ha-rremanetarako e-posta: [email protected]

ikastetxeetara bisitak egingo dira, gelaz-gela, bildumaren aleak banatzeko.

Gazteriari zuzendutako zerbitzuei buruzko kanpaina, ikastetxetan

TailerraK eTa iKasTaroaK: urriTiK urTarrileraiKasTaroa egunaK adina orduTegia hizKunTza ToKia

sKaTe Urriak 2, 7, 9, 14 eta 16 8-15 16:30-18:30 Elebietan Arrigunagako skate pista

TXirrindularen meKaniKa eTa KonPonKeTa lanaK

Abenduak 14 11-17 10:30-13:30 Elebietan Romoko Gaztelekua

suKaldariTza: munduKo zaPoreaK Azaroak 4, 11, 18 eta 25 18-30 17:00-19:00 Gaztelaniaz Algortako

Gaztelekua

Jendaurrean hiTz egiTeKo gaKoaK Egunak zehazteke oraindik 18-30 Ordutegia zehaz-

teke oraindik Gaztelaniaz Getxo Elkartegia

buzTin Polime-roKozKo FormaK

Urtarrilak 14, 16, 21 eta 23 11-17 17:30-19:30 Elebietan Algortako

Gaztelekua