kotilungorriak

2
Kotilungorriak Lau egunetan ospatzen dituzte Uztaritzen Inauteriak. Lehenengo hiruretan eskaerak egiten dira. Pertsonaia batzuk, beti berdinak, joaten dira etxez etxe dantza egin eta etxekoek emandakoa jasotzen. Hiru egun hauek Igande Inauteria orduko Igandea, Igande Inauteria bera eta egun honen bezpera izaten dira. Astearte Inautean, Zanpantzar paseatzen dute, eta ondoren, erre.. Aipatutako lehen hiru egunotan dantzariak desfilean joaten dira batetik bestera. Desfile honetan Kaskarot, Ponpiera eta Kotilungorrek hartzen dute parte. Kaskarotak dira izatez dantzariak. Alkandora eta praka zuriak dituzte, txapel brodatua, gerriko zabal morea eta fraken bi alboetan koloreetako zintak josita, irudiak eginez. Eskuetan bina makilatxo. Mutilak izaten dira, hamarren bat. Talde hau joaten da lehen martxan, musikariak dituztela atzean.

Upload: cruzikastetxea

Post on 12-Jul-2015

478 views

Category:

Education


4 download

TRANSCRIPT

Page 1: Kotilungorriak

Kotilungorriak

Lau egunetan ospatzen dituzte Uztaritzen Inauteriak. Lehenengo hiruretan eskaerak egiten dira. Pertsonaia batzuk, beti berdinak, joaten dira etxez etxe dantza egin eta etxekoek emandakoa jasotzen. Hiru egun hauek Igande Inauteria orduko Igandea, Igande Inauteria bera eta egun honen bezpera izaten dira.

Astearte Inautean, Zanpantzar paseatzen dute, eta ondoren, erre..

Aipatutako lehen hiru egunotan dantzariak desfilean joaten dira batetik bestera.

Desfile honetan Kaskarot, Ponpiera eta Kotilungorrek hartzen dute parte. Kaskarotak dira izatez dantzariak. Alkandora eta praka zuriak dituzte, txapel brodatua, gerriko zabal morea eta fraken bi alboetan koloreetako zintak josita, irudiak eginez. Eskuetan bina makilatxo. Mutilak izaten dira, hamarren bat. Talde hau joaten da lehen martxan, musikariak dituztela atzean.

Page 2: Kotilungorriak

Ondoren Ponpiera eta Kotilungarriak doaz. Ponpiera antzinako bufoien antzera dago jantzita, aurpegian karatula gorria darama, eta eskuetan sorgin-artaziak.

Kotilungorriak dira guztien artean ikusgarrienak, bi izaten dira. Gona gorria dute soinean, praka zurien gainetik, artilezko jaka zuria eta koloreetako amantala, zeinaren poltsikoan errautsa daramaten, airera eta jendeari botatzeko; eskuan, ostera, makila daramate, bertatik zintzilik behi-buztana; buruan kapela luze piramidala eta gerrian zintzarri ugari eskegita; aurpegia ehun gorrizko maskara batez estalia, aho eta begiak bistan dituztela. Pertsonaia hauek umeak izutzen ibiltzen dira. Honez gain, etxekoek emandako eskudirua batzen dute.

Sei edo zazpi orduz etxez etxe ibili ondoren, guztiak batera abiatzen dira txokoren batera, jatera.

Antzina, herri hauetan, bi talde kaleratzen ziren. Batzuek,arropa zahar eta zarpailez jantzita, barre eragiteko dantzak egiten zituzten. Algaraka, garrasika edo abesten ibiltzen ziren. "Zirtzilak" zuten izena. Besteak itxura garbi eta dotoreko jantziz mozorrotzen ziren. Talde honetakoak ziren Kotilungorriak eta Ponpiera, beste batzuen artean. Jaun, Anderea eta Hartza ere izaten ziren talde honetan.

Astearte Inautean Zanpantzar (Saint Pansart) agertzen da, gurdi gainean, Uztaritzeko kaleetan zehar. Lastoz betetako panpina handia da, herrian zehar ibili ondoren epaitua, kondenatua, fusilatua eta errea izaten dena.