kalkulu kimikoak

Click here to load reader

Upload: semah

Post on 09-Jan-2016

280 views

Category:

Documents


3 download

DESCRIPTION

KALKULU KIMIKOAK. PAZ GARCIA TXINGUDI BHI. MASA ATOMIKOA. MASA ATOMIKOA DA ELEMENTUAREN ATOMO BATEN MASA U -TAN ADIERAZITA. U : MASA ATOMIKO UNITATEA. MASA ATOMIKOAREN BALIOA TAULA PERIODIKOAN ADIERAZITA DAGO ELEMENTU BAKOITZEAN GOIAN ESKUBIKO ALDEAN. - PowerPoint PPT Presentation

TRANSCRIPT

  • KALKULU KIMIKOAKPAZ GARCIATXINGUDI BHI

  • MASA ATOMIKOA MASA ATOMIKOA DA ELEMENTUAREN ATOMO BATEN MASA U-TAN ADIERAZITA. U: MASA ATOMIKO UNITATEA .MASA ATOMIKOAREN BALIOA TAULA PERIODIKOAN ADIERAZITA DAGO ELEMENTU BAKOITZEAN GOIAN ESKUBIKO ALDEAN. ADIBIDEZ: H=1u ; Cl= 35,5u; Na= 23u; C=12uEsanahia: sodio lagin batetik Na atomo bat hartuta bere masa atomikoa 23 u dela .Na lagin baten atomo bat hartuta bere masa 23 u

  • 1.-MASA MOLEKULARRAKonposatu baten masa molekularra formulan ageri diren atomoen masa atomikoen batura da.

    Esate baterako, kloro ( Cl2) masa molekularra: Kloroaren masa atomikoa : 35,5 u (taulaperiodikotik)

    Cl2 masa molekularra = 2x35,5 = 71u. ADIBIDEAK

    NaCl:Na=23u eta Cl=35,5u NaCl= 23+35,5= 58,5u

    H2SO4: H=1u;S=32u;O=16u (2x1)+32+(4x16)= 98 u

  • 1.- Kalkulatu hurrengo konposatuen masa molekularrak eta konposatuak izendatu:BaO=

    K2O=

    CO2=

    Fe2(SO4)3=

    KClO3=

    O3=

    CaCO3=

    P4=MASA ATOMIKO /MOLEKULARRA ARIKETAK

  • ERANTZUNAK1.- Kalkulatu hurrengo konposatuen masa molekularrak eta konposatuak izendatu:BaO= 137+16=153u oxido barikoa

    K2O= 2x39+16= 94 u potasio oxidoa

    CO2= 12+2x16= 44u anhidrido karbonikoa

    Fe2(SO4)3= 2x56+3x32+12x16= 400u sulfato ferrikoa

    KClO3=39+35,5+3x16= 122,5u klorato potasikoa

    O3= 3x16= 48u ozonoa

    CaCO3=40+12+3x16= 100u kaltzio karbonatoa

    P4=4x31= 124u fosforoa

  • 2.- Ondoko substantzien formulak idatzi eta ondoren bakoitzaren masa molekularra idatzi:

    KonposatuaFormulaMasa molekularraOxido kuprikoaKarbono dioxidoaAzido sulfhidrikoaMetanoaHidruro aluminikoaOxido magnesikoa Bromuro sodikoaBurdina(III) oxidoaFosfina

  • 2.- Ondoko substantzien formulak idatzi eta ondoren bakoitzaren masa molekularra idatzi: ERANTZUNAK

    KonposatuaFormulaMasa molekularra(u)Oxido kuprikoaCuO79,5Karbono dioxidoaCO244Azido sulfhidrikoaH2S34MetanoaCH416Hidruro aluminikoaAlH330Oxido magnesikoa MgO40Bromuro sodikoaNaBr103Burdina(III) oxidoaFe2O3160FosfinaPH334

  • 2.-SUBSTANTZIA KANTITATEA : MOLA

    Laborategietan edo industrian, lana ez dute banakako atomo edo molekulekin egiten, atomo edo molekula pilo bat dituzten substantzia kantitateekin baizik.

    Kimikariek mol izeneko unitatea erabili ohi dute horretarako.

    EDOZEIN ELEMENTUAREN ATOMO-MOL BATEK 6,022.1023 ATOMO DITUEDOZEIN KONPOSATUREN MOLEKULA-MOL BATEK 6,022.1023 MOLEKULA DITU.

    OROKORREAN:SUBSTANTZIA BATEN MOL BATEAN 6,022.1023 PARTIKULA DAUDE.Na mol batean daude 6,022.1023 atomo eta multzo honen masak koinziditzen du masa atomikoarekin baina gramotan adierazita eta deitzen zaio MASA MOLARRANa 1mol baten masa 23g-koa(MASA MOLARRA) da eta 6,022.1023 sodio atomoen masa da gramotan.http://www.zarautz.com/rafamunoa/TUTORIALAK/Kimika/Erreakzio_kimikoak/mol_kontzeptua.swf

  • 3.-MASA MOLARRA

    Masa Molarra mol bat atomoren, molekulren, ioiren, partikularen. masa da BERE UNITATEA GRAMOA DA (g)

    Na: masa molarra 23 g, sodio mol baten masa da eta 6,022.1023 atomo sodio daude sartuta mol honetanEdozein substantzia molekula-mol baten masa, beraren masa molekularra adierazten duen balio berbera da, baina gramotan adierazita.H2O: masa molarra 18 gramo eta hauda mol baten masa edo 6,022.1023ur molekularen masa

  • ADIBIDEZ: a) Kalkulatu zenbat mol metano (CH4) diren 48g metano.

    b) Zenbat molekula daude 48 gramo horietan?. Lehendabizi kalkulatuko dugu metanoaren masa molekularrarekin erlazionatzeko masa molarrarekin CH4= 12+4X1=16 u.

    Masa MOLARRA 16g,hau da mol baten masa 16g eta molaren partikula kopurua 6,022.1023 molekula metano. 1mol CH4 16g CH4 X= 48gx1mol/16g =3mol CH4 X 48g CH4

    b) 1mol CH4 6,022.1023 molekula CH4 3mol CH4 X X=18,066.10 23 molekula

  • 3.- Uraren molekula-mol batean zenbat molekula daude?

    4.- Zenbat molekula daude 0,5 mol oxigeno gaseosoan?

    5.- Zenbat atomo dira 15 mol zink?

    6.- Zenbat mol dira 6,022. 1020 atomo urre?. Eta 6.022. 10 25 atomo?. MASA MOLARRA , MOLA :ARIKETAK7.- Zein da kaltzio karbonatoaren masa molarra?

    8.- Zenbat mol nitrogeno gaseoso daude 28g-tan? Eta zenbat molekula?.

    9.- Zenbat mol sufre dioxido daude 64g-tan?Eta zenbat molekula?.

    10.- Zenbat mol daude 66g karbono dioxidotan?. 11.- Zenbat hidrogeno kloruroren masa dago 3 moletan?

    12.- Ontzi batean 200g kaltzio karbonato daude; kalkulatu substantzia horren zenbat mol dauden ontzi horretan.

  • 3.- Uraren molekula-mol batean zenbat molekula daude? 6,022.1023molekula

    5.- Zenbat molekula daude 0,5 mol oxigeno gaseosoan? 3,011X10 23 MOLEKULA

    5.- Zenbat atomo dira 15 mol zink? 9,033X10 24 ATOMO

    6.- Zenbat mol dira 6,022. 1020 atomo urre?. Eta 6.022. 10 25 atomo?. 10-3 mol;100mol

    MASA MOLARRA , MOLA: ERANTZUNAK7.- Zein da kaltzio karbonatoaren masa molarra? 100gr

    8.- Zenbat mol nitrogeno gaseoso daude 28g-tan? Eta zenbat molekula?. 1mol; 6,022.1023

    9.- Zenbat mol sufre dioxido daude 64g-tan?Eta zenbat molekula?. 1mol; 6,022.1023

    10.- Zenbat mol daude 66g karbono dioxidotan?. 1,5 mol

    11.- Zenbat hidrogeno kloruroren masa dago 3 moletan? 109,5g

    12.- Ontzi batean 200g kaltzio karbonato daude; kalkulatu substantzia horren zenbat mol dauden ontzi horretan. 2mol

  • Edozein gasen mol batek, baldintza normaletan (1 atmosferako presioa eta 0C-ko tenperatura), beti betetzen du 22,4 litroko bolumena eta beti dauzka 6,022.10 23 molekula GASEN BOLUMEN MOLARRA ARIKETAK

    13.- Kalkula ezazu 100g NH3 gasak baldintza normaletan betetzen duen bolumena, eta zenbat molekula dauzkan amoniako kantitate horrek.14.- Ontzi batek 80g SO2, dauka gas egoeran eta baldintza normaletan.a) Gas horren zenbat mol daude ontzian?b) Zer bolumen betetzen du gasak?c) Zenbat molekula dauka gas kantitate horrek?15.- Hidrogeno kloruroa, gasaren 20 l dauzkagu, baldintza normaletan neurturikoak.a) Zenbat mol dira?b) Zer masa dute, gramotan?

  • ERANTZUNAK

    13.- Kalkula ezazu 100g NH3 gasak baldintza normaletan betetzen duen bolumena, eta zenbat molekula dauzkan amoniako kantitate horrek. 131,76l; 3,54x10 24molekula

    14.- Ontzi batek 80g SO2, dauka gas egoeran eta baldintza normaletan.Gas horren zenbat mol daude ontzian? 1,25mol

    b) Zer bolumen betetzen du gasak? 28l

    c) Zenbat molekula dauka gas kantitate horrek? 7,52x10 23 molekula

    15.- Hidrogeno kloruroa, gasaren 20 l dauzkagu, baldintza normaletan neurturikoak.

    Zenbat mol dira? 0,89mol

    b) Zer masa dute, gramotan? 32,59 g

  • MASAMOLEKULARRA,MOL,MASA MOLARRA, AVOGADROREN ZENBAKIA:ARIKETAK1.-Determinatu ondoko substantzien masa molekularra:O2 b) ura c) zilar bromuroa d) magnesio hodroxidoae) azido karbonikoa H2CO3 f) aluminio sulfatoa, Al2(SO4)3.

    2.- Determina itzazu ondoko substantzien masa molarrak:a) butano gasa(C4H4) b)marmola CaCO3 c) azido sulfurikoa H2SO4 d) azukrea C12H22O11.

    3.- Edalontzi batek 3,5 mol ur dauzka. Zenbat ur-molekula daude edalontzian?

    4.- Laborategiko flasko batean 200g burdintrikloruro daude. Kalkula ezazu substantzia horren zenbat mol daude flaskoan.

    5.- Kalkula ezazu zenbat mol eta zenbat molekula dauden 12 zilar nitratotan (AgNO3).

    6.- Kalkula ezazu sufre dioxido gaseosoaren 80,0 gramok baldintza normaletan duten bolumena.

    7.- Kalkula ezazu zenbat molekula ur-lurrun dauden bapore horren 1m3-tan, baldintza normaletan neurtuta.

    8.- Determina ezazu baldintza normaletan neurturiko 150 l nitrogeno gaseosok N2 duten masa.

    9.- Kalkula ezazu zer bolumen beteko duten baldintza normaletan hidrogeno gaseosoaren H2, 2,5x1022 molekulak.

  • ERREAKZIO KIMIKOAK

  • 4.-ERREAKZIO KIMIKOAK

    Fenomeno kimikoetan, aldatu egiten dena substantzien izaera edo oinarrizko konposizioa da.Fenomeno horiei erreakzio kimikoen bitartezadierazten dira. Erreakzio kimikoetan hasierako substantzia bat edo batzuk (erraktiboak) transformatu egiten dira,hasierakoak ez bezalako beste substantzia bat edo batzuk ( produktuak) eratuz.Erreakzio kimikoetan, erreaktiboak osatzen dituzten atomoen arteko loturak hautsi egiten dira. Atomoak beste modu batean antolatzen dira eta, horrela, beste substantzia bat edo batzuk sortzen dira. 3 H2 (g) + N2 (g) 2NH3(g)

  • ERREAKZIO KIMIKOAKKoefiziente estekiometrikoak zenbakiak dira eta erreakzio kimikoan erreaktiboen eta produktuen molekulek zein proportziotan parte hartzen duten adierazten dute. Koefiziente hauek jartzeari erreakzio kimikoa doitzea deritzoErreakzio kimiko guztietan masaren kontserbazioaren printzipioa (Lavoisierren legea) betetzen da: erreaktiboen masen batura produktuen masen baturen berdina da. Erreaktiboak osatzen dituzten atomoak ez dira desagertzen; beste modu batean antolatzen dira, besterik ez. Honen ondorioz, koefiziente estekiometrikoak jartzea erreakzioetan derrigorrezkoa da.

    3 H2 (g) + 1 N2 (g) 2NH3(g)

  • 5.-ERREAKZIO KIMIKO MOTAK

  • ERREAKZIO KIMIKO MOTAK