kalaputxi 78 www

24

Upload: karenka-komunikazio-elkartea

Post on 08-Mar-2016

261 views

Category:

Documents


13 download

DESCRIPTION

Mutrikuko herri-aldizkarixa

TRANSCRIPT

Page 1: Kalaputxi 78 www
Page 2: Kalaputxi 78 www
Page 3: Kalaputxi 78 www

33

a u r k i b i d i a

Kalaputxi hilabetekarixa

Argitaratzailea:Karenka komunikazio elkartea

20830 MUTRIKU

Telefonoa: 943 60 34 68 / 635 74 83 93e-maila: [email protected]: Mutrikuko udalaTirada: 2.000 aleLege Gordailua: SS-787/01ISSN: 1579-4792Inprimategia: GERTU. Oñati.Banaketa: Mutrikuko Institutukoazken mailako ikasleak

Kalaputxik ez du bere gain hartzenaldizkarian adierazitako esanen eta

iritzien erantzunkizunik.

Eskerrak ematen dizkizue aldizkari haukaleratzea posible egin duzuen guztioi

IRITZIXA

IZAN BADIRA, ETA IZENA DUTE

Talde berri batekin lan egiteko aukera izan dut berriki. Izan ere, gizonezkogutxi zeukatela eta, Andresen papera jokatzea egokitu zitzaidan Astigarribia,izena eta izana antzezlanean.

Hogei lagun inguruko taldea. Guztiak bere denboratik ipinita, herrikide guz-tiei antzezlana eskaintzea helburu hartuta. Batzuk ageriko lanean, bistakoan,norbere papera buruz esan artean ikasten; beste batzuk atzeko lanean, ezkutu-koan, antzezlanerako behar diren detaile guztiak prest eduki arte, hasi gidoiare-kin, jantziekin jarraitu, eta eszenetako detaileekin bukatu.

Bueltan ezer espero ez duenaren eskuzabaltasuna eskertu nahi dut tartehonetatik, eta herri osoaren aurrean agertu. Badakit ze dedikazio eskatzen duenegindako lanak, badakit zenbat denbora jarri behar den horrelakoetarako.

Niri antzerkia eta antzerki taldea tokatu zait oraingoan, baina gure herrianbeste hamaika talde ari da lanean modu berean, musu-truk, bueltan ezer esperoizan gabe. Kirolean, kulturan, erlijioan, politikan,… asko dira bere denbora herriosoaren onurarako ematen dutenak, eta uste dut hori eskertu beharrean gaude-la.

Iruditzen zait herritarren parte hartzea herri baten altxorra dela, dirutan inolaere ordaindu ezin izango litzatekeen altxorra. Era bateko zein besteko ekimene-tan parte hartuz herriari bizitza ematen diotenak izan badira, eta izena dute.

Joseba Palenzuela Arrieta

Mutrikuko Udaleko EuskaraBatzordeak diruz lagundutakoa

Gipuzkoako Foru Aldundiakdiruz lagundutakoa

-k

diruz lagundutakoa

Informaziua 4

Zeuk esan 5

Puri-purixan 6-7

Bi hitzetan 8-9-10

Hitza 11

Kulturia 12-13

Karenka 14-15

Auzoz auzo 16-17

Ingurumena 18-19

Historixa 21

e-gazte! 22

Kirola 23

Zorion agurrak 24

Argazki zaharrak 25

Agenda 26

Page 4: Kalaputxi 78 www

TrenakTren guztiak, adierazitako lehenengo ordutik aurrera, ORDURO

DEBA – DONOSTIA – DEBA DEBA – BILBO – DEBA

Debatik 6:44-7:44-…-21:44 Debatik 6:43 -7:43 -…-20:43Donostiatik 5:47-6:47-…-20:47 Bilbotik 6:00 -7:00 -…-20:00Jai egunetan 8:44etan hasiko dira Jai egunetan 8:43etan hasiko dira

DEBA – EIBAR – DEBA

Debatik 6:43 / 7:43 / … / 21:43 Jai egunetan, 8:43etan hasiko daEibartik 6:13 / 7:13 / ... / 21:13 Jai egunetan, 8:13etan hasiko da

Zaintzako Botikak (Mutriku – Deba)AZAROA

14tik 16ra Lon Apraiz17tik 20ra M. Cristina Riveiro21etik 23ra Amaia Zalduegi (Otxagabia)24tik 27ra Lon Apraiz28tik 30era Javier Otxagabia

ABENDUA

1etik 4ra Amaia Zalduegi5etik 7ra M. Cristina Riveiro (Apraiz)8tik 11ra Javier Otxagabia12tik 14ra Lon Apraiz15etik 18ra M. Cristina Riveiro19tik 21era Amaia Zalduegi (Otxagabia)22tik 25era Lon Apraiz26tik 28ra Javier Otxagabia29tik 31ra M. Cristina Riveiro

interesekotelefonoak

informaziua44

MUTRIKU – DONOSTIA – MUTRIKU

Mutrikutik Astegunak 7:00 / 10:00 / 13:30 / 19:30Zapatuak 10:00 / 16:30Jai egunak 10:00 / 19:30

Donostiatik Astegunak 8:00 / 11:30 / 14:30 / 20:30Zapatuak 11:30 / 19:30Jai egunak 11:30 / 20:30

MUTRIKU – BILBO – MUTRIKU

AUKERAK:

1. BIZKAIBUSen autobusa hartu Ondarroan:1- 6:10ean hasi eta 20:10 arte orduro.2- 6:40ean hasi eta 19:40 arte orduro.

2. PESAren autobusa hartu Eibarren, haraino Euskotrenen

DEBARA

Astegunetan: 7:15etik 21:15era orduro / Jai egunetan: 8:15etik 21:15era, orduro

ONDARROARA

Astegunetan: 6:55etik 20:55era, orduro / Jai egunetan: 7:55etik 20:55era, orduro

Autobusak

OSASUNA

Anbulatorioa (Osakidetza)..................943 60 43 00DYA zentrala......................................943 46 46 22Mendaroko ospitala ...........................943 03 28 00Odol emaleen taldea..........................943 60 39 30Javier Otxagabia botika ......................943 19 50 26Lon Apraiz botika...............................943 60 32 50Larrialdiak .......................................943 46 11 11

ADMINISTRAZIO BULEGOAK

Udaltzaingua......................................943 60 70 48..........................................................679 16 25 00Udaletxea...........................................943 60 32 44Turismo bulegoa ................................943 60 33 78Posta zerbitzua ..................................943 60 30 44Bake Epaitegia ...................................943 60 70 49Itsas etxea..........................................943 60 34 00Ur patzuergoa....................................902 30 22 22Mankomunitatea (trasteak eta zaborrak)..........................................................943 70 07 99Alde Zaharra eraberritzeko zerbitzua..943 60 34 18

IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA

Goizeko Izarra ikastola .......................943 60 36 75San Miguel ikastetxea ........................943 60 31 95Mutrikuko Institutua ..........................943 60 36 27Udal euskaltegia ................................943 60 30 94Musika eskola ....................................943 60 37 80Haur eskola publikoa .........................943 60 41 19

GIZARTE ONGIZATEA

Gizarte Ongizate zerbitzua.................943 19 50 81Anai Arte jubilatuen egoitza ..............943 60 34 10Mikel Deuna zaharren egoitza............943 60 38 71

ZEBITZUAK

Pesa ...................................................902 10 12 10Eusko Trenbideak ...............................902 54 32 10Loiuko aireportua...............................905 50 50 05Hondarribiako aireportua ...................943 19 23 47

BESTE BATZUK

Liburutegia.........................................943 60 41 82Kiroldegia ..........................................943 60 31 75Gasolindegia ......................................943 60 32 10Miruaitz Frontoia................................943 60 46 79

Page 5: Kalaputxi 78 www

55zeuk esangu

tuna

k

HERRI BORONDATEA…

Asko erabiltzen den hitza eta kontuangutxitan hartzen dena. Herri honek, Mu-trikuk, eta baita ere gure erkidegoa osa-tzen duten gainontzekoek, aldiro ema-ten du, dugu edo dute gure/euren iri-tzia, denok dakigun bezala, hauteskun-de garaian.

Eta oraingoz, beste ezer hobeagorikasmatzen edo lortzen ez dugun bitar-tean, “demokrazia” deitzen diogun ho-rretan oinarrituz, herri honek bere bo-rondatea azaltzen duenaren arabera jo-katu beharrean gaudela deritzot.

Eta herria denok osatzen dugula kon-tuan izanik:

- Batzuk ez dute abertzale boturik ema-ten.

- Abertzale bozkatzen dutenen arte-an, ika-mika gehiegi darabilgu eta ez ga-ra elkar konpontzeko gai, dirudienez.

- Herriak hautatutako asko eta askobere jarduera politikoa bete ezinik da-go; askok bizkarzainak dituzte ingu-ruan, beste asko espetxeratuak izan di-ra.

- Hori guztia gutxi balitz, gure herrianbertan, demokraziak eskaintzen dituenbaldintzak ez direnez euren komenien-tziakoak, epaitegira jotzen dute eurenegitasmoak edo, hobeto esanda, beste-en egitasmoak ezabatu nahiak, bultza-tzeko asmoz.

- Hau horrela bada, ez dakit nora iri-tsiko garen XXI. gizaldi honetan eta gu-re herrian zein erkidegoan.

- Nire iritziz, atzerapausorik ez, eta es-kailerak binaka igotzeko saiakerarik ereez, banaka eta zuzen.

Beraz, erabil ditzagun gure indar guz-tiak elkarrekin aurrera egiteko, uneanuneko arazoak guztion artean eta ez ba-koitza bere aldetik konpontzen saiatuz.

Hasieran aipatu dudanez, denok ez ga-ra pentsaera berdinekoak (beharrik ereez…), eta horregatik, hain zuzen, gureahaleginak eta gehiago behar dira el-kar konpondu ahal izateko.

Konponketara pausoz-pauso iristeaderitzot egokiena. Batzen gaituena

bultza dezagun, herri honek behar due-na denon artean lortu ahal izateko, etagehienok nahiko genukeena oraindik lor-tu ez dugun arren, berriro ere esan be-har dut “herriaren nahia” zein den sa-rritan jakin dugula oro har, baina orain-go honetan, galdera zehatz bi egiten zaiz-kigula herritarroi, eta ildo horretatik au-rrerapausoak emateko asmoz, komeni-garria litzatekeela galdera horiei eran-tzutea, denon etorkizunari buruzkoakbaitira (nahiz eta egoera onenean ez di-ren eginak…).

Bukatzeko, normaltasunera iristen saiagaitezen, eta ildo horretatik abiapuntugisa bederen, datorren domekan, hilak23, beste behin ere aukera izango dugumutrikuarrok gure sinadurarekin baiesateko gure aldarrikapen batzuei, az-ken batean gure eskubidea baita.

Joseba Burgaña (Eusko Alkartasuna)

MUTRIKUKO UDAL GOBERNUARENKONTZIENTZIA EZA

Hainbat udalek aplikatzen dute ho-bari edo bonifikazio sistemaren bat po-brezian edo inguru horretan bizi direnheritarren alde.

Dakigunez, 2007ko urriko plenoanBonifikazio Sistema bat martxan jartze-ko proposamena luzatu zuen Ezker Aber-tzaleak. Pleno horretan bertan, gaia az-tertzeko erabakia hartu zen alderdi guz-tien oniritziarekin.

Aurten, zergak eta tasen egunerake-tarako unea iritsi denean, Ezker Aber-tzaleak bakarrik aurkeztu omen du be-re proposamena, Bonifikazio Sistemabat, taula eta guzti, 600 - 1000 euro¤ in -guruko hilerokoa jasotzen dutenei, por-tzentualki dirulaguntzak eskaintzako.

Udal Gobernuko kideek, PNVk etaBerdeeek, itxura denez ez dute agindu-tako gai hau landu ere egin, eta berriroere atzeratu egin dute. PNVk Ogasun Ba-tzordea eta Berdeek Ongizate Batzor-dea daramate... eta ezer ere ez!

Lotsagarria iruditzen zaio LAB sindi-katoari, dagoen krisiarekin eta hainbat

familiak bizi duen egoera larriarekin, Mu-trikuko Udal Batzordeko bi alderdi hauenkontzientzia eza.

Dei edo eskaera zuzena luzatu nahidiogu Mutrikuko udalari, 2009ko Au-rrekontuei begira, Bonifikazio Sistema-ren bat onartu dezan.

Mutrikuko LAB

TASARIK ALTUENAK, IA HERRIRIKPOBREENEAN

Bai, hala da. Mutrikuko herritarrok za-bor tasarik altuena daukagu Gipuzkoaosoan. Urriaren 30ean eginiko udal ple-noan, 2009rako Ordenantza fiskalakonartu ziren PNVren eta Berdeen boto-ekin.

Mutrikuko familiek 2009 urtean or-daindu beharreko zabor tasa 178,11eu-rokoa¤ da, Gipuzkoako altuena. Her riguztietan izan dira igoera haundiak, ta-sen kudeaketa garestia eta konplexuadelako, baina Mutriku izatea garestie-na... zergatik ote?

Andoain, Usurbil, Zarautz, Beasain, Le-gazpi, Tolosa... 60-70 euro¤ bueltan da -biltza; Azpeitia, Oiartzun, Zumaia, Do-nostia... 80-90 euro¤ bueltan; Ir un, Ei-bar, Azkoitia, Elgoibar..., berriz, 100- 120euro bueltan.

Beste herrietan, udalak berak hartzendu kostuen zati haundi bat, herritarrekbeste hainbat zerga, tasa, hipoteka… or-daintzen dutela jakinik. Politika sozia-lagoa aplikatzen dute. Mutrikun, ordea,eskuineko politika zorrotza aplikatzenda, inolako kupidarik gabe.

Mutrikun, bestalde, hilero 1000 euro-tik behera jasotzen duen familia askodago. 600 euro¤ ingur uan ere dexente.Pobrezia mugan asko, eta egoera larrianere bai. Gipuzkoako irabaz maila txi-kienetakoa da Mutrikun, eta, hala ere,zabor tasarik altuena Gipuzkoan.

Zergatik ote?

Mutrikuko Ezker Abertzalea

Page 6: Kalaputxi 78 www

66 puri-purixan

Page 7: Kalaputxi 78 www

puri-purixan 77

Page 8: Kalaputxi 78 www

88 bi hitzetan

EMAN ODOLA, EMAN BIZIA

Urteroko ohiturari jarraituz, urriaren 26an bildu zirenGipuzkoako odol emaleak Arraten. Lau mutrikuarrek jasozuten urrezko intsignia, eta zi-larrezkoa, berriz, beste hain-batek.

Meza ondoren mahaingurugoxoan bildutakoek giro alaieta zoriontsuan pasa zuten eguna.

Ezin ahaztu odola emateak ez digula inolako lanik eta eragozpenik sortzen, bai aldiz bizia ematen hainbat laguni.Hori dela eta, animatu eta eman ezazu odola. Ez zaizu damutuko, eta urkoari bizitza hobetzen lagun diezaiokezu.

INSTITUTUAK LANGILEENTZAKO ESKAINTZA

Institutuko gelak ikasle jendearentzat gordeta daudelapentsatuko du hainbatek, bertan hamaika-hamabi urterekin hasieta hamazortzi urte bueltara arteko gazteak baino ikusiko ez ditue-lakoan. Baina kontuak bestela dira. Izan ere, Institutuak urte osoanzehar antolatzen baititu adin horretatik aurrera eta oso aurrerakojendearentzako ikastaroak.

HOBETUZ Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioarenbaitako etengabeko formakuntzaren barruan, ikastaro hauekegiteko eman daiteke izena: Elektrizitatea, elektronika eta teleko-munikazioak; merkataritza, kontsumoa eta ga-rraioa; administraritzaeta enpresa; eta itsasoa eta arrantza.

Langileei zuzenduta dauden ikastaro hauetan, aurten, plazen%40 langabetuek ere bete ditzakete. Hortaz, lanik gabe dagoenjendearentzat oso interesgarria izan daiteke eskaintza hau.

Eskolak azarotik aurrera izango dira, astelehenetik osteguneraizango dira, arratsaldeko bost eta erdietatik aurrera. Informazioazabaldu edota ikastaroetarako izena eman nahi duenak, hemenditu bideak: 943603545 – 943603627, [email protected], etawww.mutrikubhi.net.

SANTA ZEZILIA EGUNEKO OSPAKIZUNAK

Urteroko zitari erantzunez, aurtengoan ere ospakizunaizango dute herriko musikazaleek Santa Zezilia egunekoasteburuan.

Azaroaren 21ean hasita, barixakuarekin, udal musika es-kolako ikasleek, banda txikiak eta trikitixa taldeak lagun-duta, kalejira izango dute herriko kaleetan zehar. Ondoren,musika eskolako ikasle guztientzako merienda izango daEgunetan.

Azaroaren 22an, Santa Zezilia egunarekin eta zapatuz,Musika Eskolaren VI. Santa Zezilia kontzertua izango da Za-biel Plazan, eguerdiko 12,30etatik aurrera. Kontzertuan ze-har, Musika Eskolako bigarren maila gainditu duten ikasleeidiploma banatuko zaie.

Azaroaren 23an, domeka, Madalen Abesbatzak umeenmezatan abestuko du, eta, ondoren, Santa Zezilia egunarenospakizunekin bukatzeko, Mutrikuko Musika Bandak Kontzer-tua eskainiko du.

Aurtengoak, zalantzarik ez, kontzertu bereziak izangodira bai Musika eskolarena bai Bandarena. Izan ere, AgustinArrietak horietan agur esango baitie biei. Aurrerantzean,mutrikuarroi arraroa ere gertatuko zaigu kontzertuetanAgustin ez ikustea.

Eskerrik asko, Agustin, urte hauetan guztietan zure musi-ka zaletasuna transmititu diozulako Mutriku gazte jendeari,eta ez hain gazteei ere bai.

ARRAKASTATSU DOAANTZERKIAZ BLAI

Talde profesionalak, talde amateur-rak, kanpotarrak, herritarrak, hel-duentzako saioak eta haurrentzakoak…Egia esan , aukera zabala dugu mutrikuar-rok azaroko hil honetan antzerkiaren ed-erraz gozatzeko.

Lan erdiak burututa, asteburu hone-tan eta hurrengoan ekitaldi bikainak izan-go dira ikusgai, guztion gozagarri.Batetik, Txalo eta Soroizen eskutik Som-mer jaunaren istorioa hilaren 22an, Za-bielen. Bestetik, herriko Goizeko Izarraantzerki taldearen eskutik bi antzezlan:Saturraran 1938-1944, domekan, 23an,Zabielen; eta Astigarribia, izena etaizana, zapatuan, 29an, Astigarribian.

Page 9: Kalaputxi 78 www

bi hitzetan 99

PIRRITX ETA PÒRROTX MUTRIKUN IZAN DIRA

Lea Artibai aldeko eta Mutrikuko HITZAk boskarren urteu-rrena ospatzearren antolatuta, Pirritx eta Porrotx Mutrikun izanziren Eskerrikasko ikuskizuna ume mutrikuarrei eta ingurukoeieskaintzen.

Pozik agertu ziren pailazoak, eta adierazi zuten beraientzatbeti dela gozamena Mutrikura etortzea. “Kostaldeko umetxoeketa amonatxoek beste grazia bat dute, kresalagatik beharbada,eta mutrikuarrek, bueno!!!!” adierazi diote Kalaputxiri umeengozamena eragiten duten pailazoek.

Adierazi zigutenez, aurki estreinatuko dute Piratak ikuskizunberria, eta beraien gogoa Mutrikuko umeei piraten istorioak etaabestiak eskaintzea dela. Ea urruti gabe pirata horiek gure por-tuan sartzen diren!

EUSKARAZKO PRODUKTUENKATALOGOA

Asko gara Gabonak hurbildu ahala gureseme-alabei edo inguruko umeei zeingazteei euskarazko produktuak opa-ritzen saiatzen garenok. Sarritan, zeroparitu jakin ez, eta noraezean ibiltzengara liburu, bideo eta musika eskaintzaugariren artean.

Askotan, ez dugu eskura izaten euskarazko produktuen gaineko infor-maziorik, eta, euskarazko produktuakoparitzeko, liburu denden eta diskodenden eskaintzara jo behar izatendugu.

Gutuntxoarekin batera doakizuen Euskara batzordearen ekimenez, lehenhezkuntzan eta derrigorrezko bigarrenhezkuntzan diharduten herriko ume etagazteei euskaraz argitaratzen diren pro-duktu berrienak eta haien inguruko in-formazioa jasotzen duen liburuska ba-natuko zaie, etxeko haur eta gaztetxoek euskaraz jolasteko, ikasteko,irakurtzeko edo gozatzeko aukera izandezaten.

Liburuxkak zortzi atal ditu: musika, fil-mak, aldizkariak, komikiak, liburuak,gurasoentzat, informatika eta jostailu-jokoak. Gainera, zenbait ataletan, zehaztuta dago opari bakoitza zein adintartetarako den egokia.

Katalogoa paperean izateaz gain, Interneten ere begira daiteke: www.katalogoa.org.

BERTANEK BERTAN EROSTEKO KANPAINA

Mutrikuko BERTAN merkatarienelkarteak, Gabon jaiak eta jai horieninguruko erosketa aldia datorrelaeta , eg i ta raua pres ta tu dumutrikuarrok herrian bertan erosdezagun, kanpora joangabe, gehienetan herrianbertan aurki baitaiteke be-har dugun hori. Helburua,hortaz, garbia da: Herritiki r ten gabe e re eg indaitezke Gabonetako eros-ketak.

Batetik, abenduaren 13an,zapatua, Poxpolo, Moko-lo eta konpainia pailazoakizango dira Miruaitz pi-lotalekuan, arratsaldekoseietatik aurrera, gurasoak dendazdenda dabiltzan bitartean umeekgozatzeko aukera izan dezaten.

Bestetik, urte bukaerarekin batera,Gabonetako Umeen Parkea aben-

duaren 26tik 30era, bost egunetanzehar umeek frontoian izango di-tuzte zain zezen mekanikoa, oheelastikoak, gargantua, eta ludote-ka, musikak girotuta. Horietan

ibiltzeko beharrezkoa izan-go da lehenengo tiketa es-kuratzea. Denborapasabakoitzean buelta bat egi-teko tiket bat beharko da,BERTAN elkarteko dendetanerosketak egitean esku-ratuko dena. Bueltako tiketbat, hortaz.

Horren ingurukoak au-rrerago zehaztuko badiraere, gogoratu behar da,urtero bezala, aurten ere

txekearen zozketa egingo dela...baina berrikuntzarik ere prestatzenomen dabiltza. Ikusiko dugu, ikusikodugu BERTANekoek zein sorpresaateratzen diguten...

Page 10: Kalaputxi 78 www

komikixa Josu Ituarte "Pitxame"

1100 bi hitzetan

SAN MIGEL FUTBOL ZELAIAK ZILARREZKO EZTEIAK

San Migel futbol zelai berria aldatu zela 25 urte betet-zen dira aurten; hori dela eta Mutriku FTko zuzendaritzataldea egunotan prestaketa lanetan dihardu buru-belarri.Data seinalatu honek duen garrantzia kontuan hartuta, merez-itako ospakizuna behar bezala antolatzeko eta beraien as-moak aurrera ateratzeko, batzorde bat eratu dute.

Beste gauza batzuen artean, garai hartako dokumen-tazioaren bilduma egiten ari dira: sorrerako aktak, udaletx-eko aktak… bilduz. Argazki zaharren erakusketa ere eginnahi dute, bai aurreko futbol zelaiarenak bai aldaketa eginzen sasoiko argazkiak bilduz.

Bi asmo hauek aurrera eramateko, jendeari laguntasundeia egiten diote, norberak bere etxean gorde-gordeta lituz-keen San Migel futbol zelaiko dokumentu edo argazki za-harrik baleuka beraiengana hurbiltzeko. Hauek jasotzekoaukera ezberdinak zabaldu dituzte: [email protected] posta elektronikora zuzenean bidaliz, asteburuetan MFTkobulegora eramanez, edo astean zehar Turismo bulegoan utziz.

Honetaz gain, abenduan zehar ekitaldi gehiago egitekotan dira, besteak beste, goi mailako bi euskal talderen lagunarteko partidua San Migelen.

Batzordeko kideek aurrez eskerrak eman nahi dizkiete herritarrei, beraien asmoak aurrera eramateko ezinbestekolaguntasuna izango baita, denon artean herriaren historia zatitxoa berreskuratzeko ahaleginagatik.

DURANGOKO EUSKAL DISKA ETA LIBURU AZOKA ATE JOKA

Abenduaren 5etik 8ra bitartean irekiko ditu ateak Euskal Liburueta Diskaren Azokaren 43. edizioak, Durangon. Liburu eta diskensalmentaz gain, hitzaldiak, musika saioak eta emankizun oparoaeskeiniko du Gerediaga Elkarteak.

Sekula joan ez denarentzat aukera aparta izan daiteke aurtengoa.Joateko ohitura duenak, berriz, badaki zer aurkituko duen.

Page 11: Kalaputxi 78 www
Page 12: Kalaputxi 78 www

1122 kulturia

Page 13: Kalaputxi 78 www

kulturia 1133

Page 14: Kalaputxi 78 www

1144 karenka

Nola hasi zinen musikan? Izenak eta jaiotzaegunak derrigortua, ez?

Jaiotza data ez dut uste inork aukeratzen duenik.Izena, bai, egun horretan jaio nintzelako jarri zida-ten; baina, musikan ohikoa zena baino berandua-go hasi nintzen. Aita Atxitxin kalean bizi zen DonPelaiorentzat txofer lanetan zebilen, eta udaz kan-po Madrilen bizi zenez, hara eraman ninduten bi-zitzera bi urte nituenean: Narvaez kalera, ez dau-kat ahaztuta, eta udak Mutrikun igarotzen geni-tuen.

Baina, Madrilen giro politiko nahasia zegoen ge-rra aurreko urteetan, eta gure Don Pelaiori autoalapurtu edo konfiskatu zioten milizianoek; beraz,gure aita lan gabe gelditu, eta Mutrikura etorri gi-nen bizitzera. Orduko “La Esperanza”n aurkituzuen lana, eta, geroztik, Mutrikun bizi izan naiz be-ti. Hamar urterekin, Don Juan Gaztelurrutia apai-zak zuzentzen zuen koroan tiple hasi nintzen kan-tuan; han izan nuen nire lehen harremana penta-gramarekin, gaur Mandasketa elkartea kokatuta da-goen tokian.

Hurrengo urratsa herriko musika bandara egin zenuen…

Bai. Ohikoa zen gure adinean herriko musika bandan goizhastea, nahiz eta gaur lehenago hartzen dituzten ins-trumentuak; baina, garai artan ez zegoen haurrentzako ins-trumentu berezirik, eta errekintoa izaten zen gure lehen erre-minta, botoiei eragitera iristen ginelako. Hala izan zen nire-tzat, eta ondoren, koxkortzean, klarinetea. Jabier Goikoetxeaartajonandarra zen zuzendari une hartan, eta egunero ira-kasten zigun solfeoa: hura izan zen nire musikaren arragoa.

Baina musika bandan ez ezik, txistulari bandan ere hartunuen parte, txistuari ere heldu nion eta.

Nola iritsi zinen beste instrumentuetara?

Instrumentuak handik edo hemendik eskuratutakoak, edo hornonbait erosita, agian zazpigarren eskukoak. Bandan nituenlagunak hartzen nituen maisu batzuetan, eta beste askotan

belarria fin ibilita iristen nintzen instrumentu bat maila ba-ten dominatzera. Etxean, nire kasa, ikasi nituen gitarra etabandurria jotzen, baita apur bat ere biolina. Piano bat ere ba-genun etxean eta teklatura moldatzera egokitu nintzen. Eznuen erraza izan atzazalen luzera neurria aukeratzea: ins-trumentu baterako egokia zena okerra besterako…

Gitarra eta gaztaroa…; lemari eragingo zenion, ezta?

Bai. Adin aproposa da kantuan eta sokak urratzen jarduteko.Agapito Yurrita eta Joseba Odriozolarekin batera hasi ginengitarrei eragiten 1940 inguruan, eta urte batzuk beranduago1943an Jose Luis Andonegi eta Oskar Azkueren ahotsekin bateginez osatu genuen “Beti alai” taldea, ia fundamentuz. Tal-deak 1953 urtera arte iraun zuen kideak aldatzen joan

ZZEEZZIILLIIOO PPAAGGOOAAGGAA,,BBiizziittzzaa ppeennttaaggrraammaarreenn iillddooeettaann ddaannttzzaattzzeennLaurogeita bi urte beteko ditu Zeziliok azaroaren hogeita bian, musikazaleen zaindaria den Zezili santaren egunean; bere bizitza ezagutu ondoren, esango genuke predestinatuta zegoela musikarekin maitemintzera. Egañanean bizibidetzat zuen lana egin ondoren, musikari eskaini dizkio aisialdiko ordu gehienak autodidaktapeto-petoa izan den gure Zeziliok. Hainbat instrumenturi atera dio bere burmuinetan dantzan zebiltzan doinuak, eta askotan letraz hornitu. Gaur, Itsas-Mendi etxearen ganbaran duen “sancta santorum”ean hartugaitu bere bizitzari errepasotxoa emateko asmoz, musika-tresna, CD, bozgorailu eta partituraz inguratuta.

Ohikoa zen baino beranduago hasi nintzen musikan.““

Page 15: Kalaputxi 78 www

baziren ere: Amunategi, Juan Beitia, Juan Men-dizabal, Pako Arregi eta Iñazio Azpiazu izan zi-ren partaide.

Bitarte horretan soldadutza ere hor gertatu zen.Iruñatik hurbil dagoen Antsoaingo kanpalekuankapitain baten esanetara jardun nuen bere etxe-ko egin beharretan. Egunero Iruñara joan, agin-dutako mandatu eta abarrak bete…, bizitza la-saia. Pare bat urte.

Batuta ere erabili zenuen zuzendari lanetan…

Elizako koroan jardun izan dut urte askotan, etalan bereziagoak izan ziren “Idurre” otxotearena(Lekube eta Iñazio Alkorta, Jesus Basterretxea etaOskar Azkue, Juan Osa eta Jesus Azpiazu eta JuanMari Azkue eta Bittor Arizmendi), eta “Gure Atse-giña” orfeoiarena, hau berrogeita hamar per-tsonatik gorakoa.

Herriko musika banda ere zuzendu izan dut al-di batzuetan, udalarekin izaten ziren diru gora-beherak tarteko. Arazo handiekin beti ere, baipertsona bai bitartekoak zirela-eta.

Eta elizako organoa, azkenik.

Jesus Martija “Tato”ren hutsunea betetzera jo-an nintzen. Beraren alboan jarrita ikasi nuen or-ganoa jotzen, eta oso gustuko izan dut. Orainetxean, hutsik gabe, komentuko meza aditzenjartzen naiz organo elektronikoaren aurrean etahor egiten dut goizeko lehen ariketa Don Ramonentonua harrapatzen. Inoiz komentuko organoa ereprobatu nuen eta gustatu zitzaidan.

Dena den, zure bizibidea Egañaneko lana izanda.

Hala da. Han jardun izan dut bizitza guztian, baita bitxidenda jarri nuenean ere: piezak prestatzen bainua emanaurretik. Grabaketan ere ikasi nuen apur bat (elizako kan-tuen liburu bat erakutsi digu, berak prestatu eta graba-tutako itxiturekin). Bitxidenda izen genuenean tiro bathartzea ere tokatu zitzaidan...

Mutriku herriarekiko sentimenduez hitz egin behar di-guzu orain. Herriko ereserkia zurea da, musika zein le-tra; baina, etxe honetan isolatuta bizi zara azken urte-etan. Nola? Aldatu egin al dira zure sentimenduak?

Etxe honetara etortzean prestatu nuen orain gauden ganba-ra hau, neure gauzekin eta neure gustura, eta orduak eta or-duak igarotzen nituen neure musika munduan sartuta. Gaur

ere hemen igarotzen ditut egunaren ordu gehienak, hor dau-kadan bizikletan ariketa fisiko apur bat egin, eta irratia etamusika adituaz. Pixkana-pixkana, konturatu gabe, aldentzenjoaten zara, eta, agian, jendearekin topo egiteko beldur apur

bat ere sentitzen dut, ez baitakit zer nondik norako izan di-tuen eta lotsatu egiten naiz.

Bestalde, beti lanez beteta aurkitu izan naiz; hor dituzue,adibidez, hementxe bertan grabatutako CD mordoska horiRikardo Garagarzak ahotsa eta Jesus Azpiazuk eta biok mu-sika jarrita. Lan asko dago horren atzean: astero, ostiraletanbiltzen ginen entseatu eta grabaketak egiteko. Egia esan, Rikardo Garagarzaren eta Pako Arregi ondarrutarraren hu-tsuneak asko nabaritu ditut.

Baina, galderari erantzunez, esan behar dut nire sentimenduakez direla batere aldatu; “Mutriku Herria” berriro idatzi be-harko banu, berdin-berdin idatziko nuke. Eta gauza bat esa-teko aprobetxatuko dut: Mutriku herria da, eta ez Mutriku-ko herria, askotan entzuten dudan bezala; esannahi zabala-goa eta sakonagoa ematen baitiot nik lehenari.

Eskerrik asko, Zezilio, eta ondo izan!

“Mutriku Herria” berriro idatzi behar banu, berdin-berdin idatziko

nuke. Nire sentimenduak ez dira aldatu.““

Neure kasa eta belarria adi-adi jarri-ta ikasi ditut instrumentu asko.““

karenka 1155

Page 16: Kalaputxi 78 www

Zaborrak biltzen dituen San Markos Mankomunitateak datuasaldagarriak eta pentsaraziko digutenak eman ditu argitara;gure erkidegoan, hau da, Autonomia Erkidegoan, gure etxeetan erosten den janariaren 10eko 1 zaborretara doa erabili gabe. Mankomunitateak ateratako batezbesteko kopurua, 60 kilo pertsonako eta urteko.Zaborretara doazen janari horien artean fru-tak, barazkiak, esneak, esnekiak, arrainak, haragiak… batzuk galduegin direlako, edo usain txarradutelako, edo itxura txarra dute-lako, edo iraungitze-kaduzidade da-ta gainditu dutelako… erositakojanariaren 10etik 1ek bide motzaizango du: dendatik hozkailura etahozkailutik zaborretara.

Zergatik ote? Iraunarazteko modueta ohitura txarrek izango dute eragina… Gehiegi erosteak ere zeriku-sia izango du…

Adituen arabera “gehiegi erosten dugu, gaiz-ki planifikatzen ditugu erosketak. Ohiturak ere asko aldatudira. Astean behin edo hamabostean behin egiten ditugu eros-ketak eta hozkailua goia jo arte betetzen dugu.Horren on-dorioz, azkenean gauzak alferrik galtzen joaten dira, etakontsumitzeko genuen produktu hori probatu gabe doa zabo-rretara”.

“Prestatzen dugun janarian ere askotan gelditzen dira sobe-rakinak edo hondarrak. Eta zer egiten dugu horiekin ere?Gehienetan, hondar horiek ere zaborretan bukatzen dute.Dena aprobetxatzearen kultura galdu egin dugu. Nola jango

dugu, bada, eguerdian soberan geratutako garbantzoakedo bezperako arraina? Gure amek eta amonek

ez zuten ezer botatzen zaborretara, dena zenjangarria hurrengo egunetan ere”.

Sasoi ilunak datozen honetan argijokatu beharrean gaude. Gure in-guruan galdetu eta seguru nor-baitek badakiela kontu honi bueltaematen. Eta nolabait laguntzeko,San Markos Mankumunitateak

urrats batzuk eman ditu, errezetaerraz eta praktikoak kaleratu baiti-tu, edonork eskura ditzakeenak bere

web orr ian sartuz gero(http://www.gipuzkoa.net/san-marcos).Errezeta bilduma horretan sukaldariezagunek ere parte hartu dute, ja-nari hondarrekin menu goxoak etamerkeak prestatzen. Hauetaz gain,

erosketak egiteko orduan zein aholku jarraitu eta bestehamaika trikimailu ere erakusten dizkigu aipatu orriak.

Zentzudunak eta arduratsuak izan gaitezen janariarekin ere.Mundu mailan, eta gure inguruan ere, askok ez daukate zerahoratu. Gure jarrerak besteengan ere izango al du eraginik!

EZTA MUTXIKINIK ERE ZABORRETARA! Krisia gora eta krisia behera, ez da besterik inguruan. Egoera ekonomikoa larriadela, gerrikoa estutzeko ordua iritsi dela... Egungo kontsumo erritmoari STOPesan beharrean gaude, eta horretarako ohiturak aldatzen hastea onena.

Page 17: Kalaputxi 78 www
Page 18: Kalaputxi 78 www

historixa 1188

Jose Ramon arotz mutri-kuarraren eta MariaAntonia bilbotarrarenseme, 1873ko ekainaren15ean jaio zen Sabanikakaleko 14. atarian, etahantxe bizi Alejandro etaMaria anai-arreba hel-duagoekin batera.

Hijas de la Caridad erlijio-ordenaren ardurapekoSan Miguel ikastetxeanburutu zituen lehenengoikasketak eta hangokaperan akolito lanetanjardun zuen mutrikuargazte gehienak moduanLuistarren Kongregazio-kide izan zen gazteak.

Latina ikasi zuen herriko parrokiako apaiz batekin, hamazazpiurte zituela Misioaren Kongregazioan sartzera Madrilera joanzenera arte. Han, humanitate-ikasketetan jarraitu zuen filosofiaeta teologia ikasketak eginez. 1899ko irailaren 8an presbiteroordenatu zen.

Apaiz ordenatuta, Las Palmas de Gran Canariara bidali zuten eta,hamar urte herri-misioetan jardun ondoren, Tenerife irlako Oro-tava herrira heldu zen Komunitatearen Superior gisa. 1925ean,Madrileko zentralera joan zen aldi batean atseden hartzera, etahandik Donostiara bidali zuten, Gros auzoko San Ignacio etxeanezarri berria zen erresidentzia erlijiosoan Superior kargua har-tzera.

Predikatzen, Hijas de Maria antolatzen eta Donostiako zein bereeskualdeetako Hijas de la Caridad ordena zuzentzen eta aitor-tzen eman zituen hurrengo urteak aita Modesto Txurrukak.Mutrikuko komunitatearen ezohizko aitorle ere izan zen aldihartan.

Kristau komunitatean eta zuzendaritza organoetan hain izenona hartu zuenez, 1932 urtean Donostiatik Oviedora bidalizuten Asturiaseko hiriburuko Seminario Diocesanoan erretore

lanak burutzera. 1934 urteko urriaren 6an Asturiaseko mehate-gietako langile ezkertiarrak matxinatu eta apaizen aurka jozuten. Altxamendu hartan, aita Modesto Txurruka ere atxilotuzuten eta bizpahiru alditan fisilatzear ere izan zen urriaren 19anMieresen askatu zituztenera artean.

Lekuko izan zirenek aita Modesto Txurruka gogoratzean adiera-zi zutenez, atxiloketa aldian eta erahildako lagunak gogoan minhandiz eta ia-ia negarrez esaten zituen ondokoak bezalakohitzak: “hau nahigabea, martirirako duin ez izatea! Zergatik ezote ninduen aukeratuko Jaungoikoak! Zorionekoak nire lagu-nak, zeruan Jaungoikoaren presentziaz gozatzen egongo dire-nak!”.

Afrikako erregularrek askatu zituztenean Asturiasetik Madrilerajo zuen, baina ez zuen han denbora luzeegia eman, kongrega-zioaren Donostiako destinoa eman baitzioten berriz ere.

Hantxe, Donostian, harrapatu zuen apaizen aurkako 1936kojazarpenak. Hasiera batean ihes egin ahal izan zuen, baina, AitaTxurrukak Hermanas de la Caridadeko mojekin gerraren egoera-ri buruz natural-natural euskaraz hitz egiten zuenez, ospitalekogaisoren batek espia izatea leporatu zion.

Handik aurrera, ihesbiderik ez.1936ko abuztuaren 15ean mar-xistek atxilotu eta 17an fusilatuzuten kaletar jantzita Polloekokanposantuko plazan.

1936ko abenduaren lehenean,Francisco Lecube zinegotziarenproposamenez, “Aizo-calia”izena zuen kaleari “PadreModesto Churruca” izenaeman zitzaion.

Iturria: “Vida el siervo de Dios P.Modesto Churruca”, P. JacintoFernandez

Xabier Basterretxea“Txordo”

ATXUKALE BIDEAN,AITA MODESTO TXURRUKA MUÑOZ GOGOAN

Page 19: Kalaputxi 78 www

Gogotsu ikusten zaituztegu. Zertan ari zarete?Beno, badihardugu zenbait arlotan lanean: errendimendukokirolean, eskola kirolean, asialdi edo denbora libreko jardue-retan eta, jakina, estropadak antolatzen ere bai.

Aurten, errendimendu kirolean, alebin eta senior mailantalde bana osatu dugu, eta hasita daude entrenatzen. Ondoikasten badute, datorren urtean Gipuzkoako ligan hartuahal izango dute parte.

Eskola kirolean ere urtero sartzen da arrauna, eta yola etakayaketan ibiltzen dira herriko haurrak.

Aisialdiari dagokionean, udako asteburu guztietan ematendiegu kayaketan ibiltzeko aukera bazkide egiten diren guz-tiei. Aukera aparta da hori, adibidez, Kristozulo eta Alkoleaezagutzeko; izan ere, itsasotik begiratuta, askoz politagoabaita dena. Oso erosoa da, gainera: arraun taldera joan, etabertako arduradunak laguntzen du kayaka itsas ertzera era-man eta, ibili ondoren, atzera lokalera itzultzen. Horretazgain, udan, gazteentzako ekintzak ere izaten ditugu, Txan-txangorrikoek antolatutakoak.

Noiz izango dira estropadak?Datorren urtean, Gipuzkoako Ligako traineriletako bi estro-pada antolatuko ditugu maiatzean. Eta ekainean, berriz,

traineruen estropada bat. Giro polita sortzen du horrek por-tuan. Gero, Kalbaixotan, urtero antolatzen dugu estropadaherrikoia, eta parte hartu nahi dutenek arraunean egitendute egun batzuk lehenago hasita, Piñastegi egunean ahaliketa emaitzarik onena lortzeko.

Inbertsioak ere aipatu dituzue…Bai, “fueraborda” bat erosi behar dugu entrenamenduakkontrolatzeko eta estropadetako balizak ipintzeko. Fibrazkogabarra bat ere bai, gazteak arraunean ikasteko. Eta kaya-kak ere apurtzen hasi zaizkigu, hamar urte dauzkate eta.Kayakak erosteko derrigorrezkoa dugu Udalaren laguntza,guk ez baitugu horretarako adinako dirutzarik. Udalaklagundu ezean, aurrerantzean ez da Mutrikun kayaketanibiltzeko aukerarik izango.

Herritarrei esatekorik,bai, ezer?Bai, oso garrantzitsua dela jendeak herriko ekintzetan partehartzea. Zenbat eta jende gehiago, orduan eta giro hobea,alde batetik, eta, bestetik, dirulaguntza gehiago biltzekoaukera ere bai. Horrela, material berria erosteko aukera izan-go dugu eta taldeak bizirik iraungo du. Jende gehiago ibili-ko balitz kayaketan, kayak berriak izango genituzke, etabazkideek gehiago disfrutatuko lukete ontzi berriekin.Animo, beraz!

1980. urtean sortu zen Mutriku Arraun Taldea. Harrezkero, makina bat gazte pasatu dabertatik, eta zenbait trofeo ere irabazi dituzte arraunean. Trainerila eta bateletanihardun izan dute beti. Hala ere, 2000. urtean atera zuten, lehendabizikoz, trainerua etabi urtetan lehiatu ziren Mutrikuren izenean. Hondarribitik hasi eta Santanderrerainokoestropadetan hartu zuten parte. Telebistatik ere eman zuten, oso-osorik, Zierbenan partehartu zuteneko estropada.

MMUUTTRRIIKKUU AARRRRAAUUNN TTAALLDDEEAA

Page 20: Kalaputxi 78 www

JAREZorionak Jare!!

Eskerrik asko Idu eta Lan osabaeta izeba egitearren, zelako poz-tasuna!Muxu haundi haundi bat

familia guztiaren partez, Pa!

MIKELZorionak Mikel, azaroaren 20an 2 urte egingo dituzulako. Muxuhaundi bat etxeko guztien etabatez ere Maialenen partez."

ITZIARUrriaren 21ean urteak bete zen-ituenez Zorionak etxeko guztion

partez.

NEREAZorionak gure etxeko poxpolinari10. urtebetetzean. Jarraitu horre-lako pozik eta alaitsu beste hain-bat urtetan. Aita, ama eta Jonen

partez.

EIDERZorionak mutrikuarra! ta kre-

salezko muxuak Ramonita, Arrate,Balda eta Yonen partez.

AUROUrtez urte ontzen den ardoa

bezala, edertzen doa gure lankidefina. Zorionak!

LEIREGure etxeko larrosa goxoenakhamabi udazken, eta gero etalora ederragoa! Zorionak zuri,

zorionak zuri , zorionak beti, etx-eko danon partez, badakizu,batez ere… Enekoren partez

hamahiru teinkada belarritxik!

AMONASuper super amonari Zorionak!!!Munduko amonarik onena zara!

Beñat eta manexen partez, matxohandi bat!

NATXOAititek ia laurogei! Hori bazkarigoxoa egin genuena! Zorionak

aitite, eta hurrengoan bai, laurogei! Ea Athleticek primeran

jarraitzen duen!

IREBERAbenduaren 14an, 2 urte egiten

duzulako. Ondo pasatu zureeguna! Txokolatezko muxuak

zuretzat! Batez ere izekon partez!

LEIRE ETA NAIARABi lagun on hauei ZORIONAK! Leirek 27an eta Naiarak 18an etxen

ditxue 12 urtiak, hortaz 12ña muxu haundi!! Nagoreren partez.

AINHOA eta IONMadariagako txikiak Zorionak! Famili guztiaren partez.

MARINELEN LANABESAKGORDETZEKO TXABOLAUrte mordoxka bat atzera eginez, ugari ziren argazkian agertzen den antzerakotxabolak Mutrikuko moiletan. Gaur, nahiz eta egoera txarrean egon, bakarra daegurrezkoak diren jatorrizko gurpilak mantentzen dituena.

Aldatzeko erabiltzen zituzten txabola hauek itsasoan bainua hartzera joatenzirenek, emakumeek gehienbat, eta gurpilak baliaturik ia uretaraino hurbiltzenziren, bai hondartzetan zein bainu-etxe inguruetan. Lotsa galdu zenetik itsasokolanabesak gordetzeko erabili izan dira.

Badugu oraindik aukera museoko pieza izan daitekeenari bizia luzatzeko, eta,agian, erabilera praktiko bat emanez, erakusgarri jartzeko benta-leku inguruan. Hor doa ideia!

ZER DA? NON DAGO?

Page 21: Kalaputxi 78 www

argazki zaharrakargazki zaharrak

JASOKUNDE PARROKIAKO ABESBATZA Ezkerretik eta behetik hasita:

Lehenengo lerroan: Antonio Alberdi “Txikitxo”, Jesus Martija “Tato”, Jose Antonio Andonegi,Zezilio Pagoaga (zuzendira), Jesus Barrenetxea, Jesus Basterretxea “Keleo”, Juan Beitia,Jontxu Astigarraga, Jabier Egurbide.

Indalex Urreizti, Jose Mari Zenekorta, Indaleki Martija, Jose Antonio Basurko, Luis Agirre-gomezkorta, Juan Antonio Txurruka, Antonio Arrieta, Juanito Sustaeta, Martin Arreitunandia.Felix Barrenetxea, Alberto Motriko, Felipe Andonegi, Jesus Elezgarai, Pako Arrasate, AntonioEtxabe, Juan Mendizabal, Luis Mari Bastida, Inazio Alkorta, Oskar Azkue, Juanito Mugerza,Juanito Mugerza, Jesus Mari Lekube.

Jose Manuel Solupe, Pedro Arreitunandia, Luis Ulazia, Juan Mari Burgaña, Juanito Iturrino,Juan Osa, Bittor Arizmendi, Inazio Odriozola, Jose Jabier Mendizabal, Periko Arizmendi,Jaime Ulazia, Juan Mari Azkue.

Page 22: Kalaputxi 78 www

Azaroak 22, Santa Zezilia eguna, zapatua

• MUSIKA ESKOLAREN VI. SANTA ZEZILIA KON-TZERTUA: Zabiel plazan, 12:30etan

Azaroak 23, domeka

• MUTRIKUKO BANDAREN KONTZERTUA: Goiko plazan, 13:00etan

Azaroak 30, domeka, San Andres eguna

• MEZA NAGUSIA ASTIGARRIBIAKO ELIZANOndoren, hamaiketakoa, trikitilariak eta bertsolariak

abenduak 13, zapatua

• POXPOLO, MOKOLO ETA KONPAINIA PAILAZO-AK: Miruaitz pilotalekuan, 18:00etanBERTANek antolatuta

abenduak 14, domeka

• GOAZEN euskal musikalaren emanaldiaZabiel Kultur Etxean, 16:30etan

• VIENTOS DE SAUDADE talde plaentxitarrarenkontzertua.Zabiel kultur etxeko ganbaran, 19:00etan

abenduak 20, zapatua

• SANTO TOMAS ferixa, goizeko 10:00etatik aurre-ra

abenduak 24, gabon bezpera

• OLENTZERO etorriko da Mutrikura

abenduaren 26tik 30era

• GABONETAKO UMEEN PARKEA:Miruaitz pilotalekuan, 11:00-13:00 eta 16:30-19:30BERTANek antolatuta

22222222 agenda

Kalaputxi, 78. zenb.azaroa-abendua

mendi irteeramendi irteera

ODOLA EMATEAAnbulategian, arratsaldeko18:00etatik aurrera

abenduak 19, barixakua

• MENDI IRTEERA ONDARROAN:Burumendi Mendi Elkarteak antolatuta

ABENDUROCK GAUAABENDUROCK GAUA

HERRIKO TALDEAK KONTZERTUANBeheko plazan, Rock kolektiboakantolatuta

abenduak 20, zapatua

azaroak 22, zapatua

• ANTZEZLANA: Sommer jaunaren istorioaTxalo eta SoroizZabiel kultur etxean, 20:00etan

Azaroak 23, domeka

• ANTZEZLANA: Saturraran 1938-1944Goizeko Izarra antzerki taldeaZabiel kultur etxean, 20:00etan

Azaroak 29, zapatua, San Andres bezpera

• ASTIGARRIBIA: Izena eta izanaGoizeko Izarra antzerki taldeaAstigarribiako San Andres elizan, 22:30etan

AANNTTZZEERRKKIIAAZZ BBLLAAII

Page 23: Kalaputxi 78 www
Page 24: Kalaputxi 78 www