kalaputxi 125

24

Upload: karenka-komunikazio-elkartea

Post on 22-Mar-2016

244 views

Category:

Documents


2 download

DESCRIPTION

Mutrikuko herri-aldizkarixa

TRANSCRIPT

Page 1: Kalaputxi 125
Page 2: Kalaputxi 125
Page 3: Kalaputxi 125

ArgitaratzaileaKarenka komunikazio elkartea

Barrenkale,12 behea - 20830 Mutriku.

Telefonoa

635 748 393

e-maila

[email protected]

[email protected]

Bloga

kalaputxi.blogspot.com

Laguntzailea

Mutrikuko Udala

Kolaboratzaileak

Iñigo Andonegi, Josu Ituarte, Josu Larrañaga,

Javi Castro, IXA sexualitate eskola.

Tirada

2.200 ale

Lege Gordailua

SS-787/01

ISSN

1579-4792

Inprimategia

EUSKALINPRI. Deba

Banaketa

Kalaputxi

Informaziua 4

Zeuk esan 5

Puri-purixan 6

Bi hitzetan 8

Osasuna 10

Karenka 12

Lapazorrikeixak 14

Historixa 15

Kirola 16

Bertsuak 18

Hezkuntza 19

Zorion agurrak 20

Argazki zaharrak 21

Agenda 22

aurkibidia

3

Kultura SailaHizkuntza Politikarako Sailordetza

Mutrikuko UdalekoKultura eta Euskara Batzordea

Gipuzkoako ForuAldundia

iritzixa

Kalaputxik ez du bere gain hartzen aldizkarian

adierazitako esanen-iritzien erantzunkizunik.

HAU EGIN DEZAKET!

Ogi gogorrari hagin zorrotza, dio esaera zaharrak; garai

gogorrei irribarrea, baikortasuna eta konfiantza baina ez

da erraza. Ez da erraza, gizon gazteak eta andre gazteak

lanik gabe batera eta bestera ikusten direnean, ez da

erraza finean dabiltzanak bizitzeko lanak dituztenean,

etxerik gabe eta jatekorik gabe gelditzen direnean, eta

tranpatan eta iruzurrak eginaz aberastu direnak hara

joan eta hona etorri zigor handirik gabe lehengo moduan

jarraituko dutela ikusten dugunean. Ez da erraza, ez, irri-

barrea ezpainetara ekartzea, bizitzari baikortasunez

begiratzea eta norbere buruari eta inguruari konfiantza

ematea.

Hala ere, gauza bat dago argi, norbere arazoei irtenbidea

norberak bilatu behar diela eta ez da nik asmatutakoa,

Elsa Punsetek (telebistako REDES programako kolaborat-

zaileak)ere horixe bera esan zuen orain dela gutxi, Lea

Artibai Ikastetxean antolatutako hitzaldi batean. Beraz,

Mutrikuko herrian ditugun arazoei herritarrok bilatu

beharko diegu irtenbidea. Baina nola? Orain esango

dudana ere ez da nire lapikotik sortutakoa, baizik eta Elsa

Punseti entzundakoa, egunero jaiki, prestatu eta lan bila

ekin behar dio lanik gabe dagoenak, edo bere inguruan

dituen lanei erantzun behar die gainerakoek, “hau egin

dezaket eta egingo dut” bere buruari esanda.

Horrela hasi behar dugu Mutrikun bizi garenok ere,

lehenengo zer dagoen ondo eta zer dagoen gaizki aztertu

eta ondoren, konponbidea jartzen. Batzuetan bakarka eta

besteetan taldeka ekin egin behar diogu. Santa Eskeko

adibidea bertan daukagu. Bertso eskolak dei egin zigun

kultur taldeetakoei Santa Eskean irteteko. Martxan hasi

eta sekulako jende pila elkartu ginen, goizean hiru talde

atera ginen, niri Astigarribia, Olabarrieta eta Langa bai-

laran ibiltzea tokatu zitzaidan eta gustura ibili nintzan,

talde handia, makila soinu ederra eta kopla amaitutako-

an koro ederra kantuan “Dios te salbe, ongi etorri…..”

Ongi etorri, bada, bertso eskolak izan duen ideia.

Herrigintza erakundeen esku utzi izan dugu urte asko-

tan, eta , egia esan, ez dio mesederik egin herriari. Herria

eta herriko gauzak guztionak dira eta norbereak bezala

zaindu behar ditugu eta norbereak bezala zaintzen era-

kutsi. Txikitan ikasitakoak betirako balio du.

Arantza Ugarte

Page 4: Kalaputxi 125

Autobusak

Info

rmazi

ua

Larrialdiak ...................................................943 46 11 11

Anbulatorioa ..................................................943 60 43 00

DYA zentrala ..................................................943 46 46 22

Mendaroko ospitala........................................943 03 28 00

Zaintzako botikak:

Otxagabia (Mutriku) .......................................689 58 57 59

Apraiz (Mutriku)..............................................630 05 50 97

Zalduegi (Deba) ............................................669 26 22 01

Burgoa (Deba) ..............................................667 33 88 90

Etxeberria (Elgoibar) ......................................943 74 01 40

Garitaonaindia (Elgoibar) ...............................943 74 11 77

Yudego (Elgoibar) ..........................................943 74 12 93

Barrenetxea-Etxeberria (Elgoibar) .................943 74 12 77

Medikuak, anbulantziak, botikak

telefonoak

Udala, zerbitzuak...

Udaletxea.......................................................943 60 32 44Udaltzaingoa ..................................................943 60 70 48 .......................................................................679 16 25 00

Gizarte Ongizatea ..........................................943 19 50 81

Zaharren Egoitza ...........................................943 60 38 71Turismo bulegoa ............................................943 60 33 78Bake Epaitegia...............................................943 60 70 49Alde Zaharra eraberritzeko zerbitzua ............943 60 34 18Kiroldegia .......................................................943 60 31 75

Liburutegia .....................................................943 60 41 82

Miruaitz Frontoia ............................................688 64 31 80Ur partzuergoa ...............................................902 30 22 22Zakarrak eta traste zaharrak..........................943 70 07 99

Anai Arte .......................................................943 60 34 10

Irakaskuntza

Goizeko Izarra ikastola ..................................943 60 36 75San Miguel ikastetxea....................................943 60 31 95Mutrikuko Institutua........................................943 60 35 45Udal euskaltegia ............................................943 60 30 94Musika eskola ................................................943 60 37 80Haur eskola publikoa .....................................943 60 41 19

Garraio zerbitzuak

Ansola Taxia .................................................638 672 383 Anton Taxia ...................................................666 221 999Xabi Taxia .....................................................656 289 026Pesa autobusak .............................................902 10 12 10Eusko Trenbideak ..........................................902 54 32 10Loiuko aireportua ...........................................905 50 50 05

Iberdrola ........................................................901 20 20 20Kofradia .........................................................943 60 32 00Posta zerbitzua ..............................................943 60 30 44

Gasolindegia ..................................................943 60 32 10

Bestelakoak

ordutegiak

Trenak

Orduro ateratzen dira adierazitako ordu tartean.

DEBA DONOSTIA DEBA

Debatik 6:44 – 7:44 - ...- 21:44

Donostiatik 5:47 – 6:47 - ...- 20:47

Jai egunetan 8:44etan lehenengoa.

DEBA BILBO DEBA

DEBA EIBAR DEBA

Debatik 6:43 – 7:43 - ...- 20:43

Bilbotik 6:00 – 7:00 - ...- 20:00

Jai egunetan 8:43etan lehenengoa.

4

MUTRIKUTIK DONOSTIARA

MUTRIKURA

MUTRIKURA

Astegunak 7:00 / 10:00 / 13:30 / 19:30

Zapatuak 10:00 / 16:30

Jai egunak 10:00 / 19:30

Astegunak 8:00 / 11:30 / 14:30 / 20:30

Zapatuak 11:30 / 19:30

Jai egunak 11:30 / 20:30

DONOSTIATIK

MUTRIKUTIK BILBORA

BILBOTIK

MUTRIKUTIK DEBA - MALLABIA

Astegunetan: 7:15etik 21:15era orduro.

Jai egunetan: 8:15etik 21:15era orduro.

MUTRIKUTIK ONDARROARA

Astegunetan: 6:55etik 20:55era, orduro.

Jai egunetan: 7:55etik 20:55era orduro.

ASTEGUNETAN GOIKO ERROTONDATIK

06:25 / 07:25 / 15:25

14:10 / 18:10 / 20:10

Debatik 6:43 - 7:43 - … - 21:43 Jai egunetan, 8:43etan hasiko da

Eibartik 6:13 - 7:13 - ... - 21:13 Jai egunetan, 8:13etan hasiko date

lefo

noak

egu

nera

tuta

- t

elef

onoa

k eg

uner

atut

a -

tele

fono

ak e

gune

ratu

ta-

tele

fono

ak e

gune

ratu

ta

Page 5: Kalaputxi 125

Zeu

k E

san

5

gutunak

ZERO ZABOR, POSIBLE AL DA ATEZ ATEKO-RIK GABE?Azken boladan hiri-hondakinen arazoaren gaia desitxu-ratu eta sinplifikatu egin da. Ondorioz, informazio faltahaundia dago, eta oinarririk gabeko zurrumurruak etausteak zabaldu dira herritarren artean.Hori guztia argitzeko MZZ taldeak egitasmo bat martxanjarri du Mutrikun. Datozen asteetan hondakinen kudea-ketaren inguruko aurkezpen sorta burutuko du auzozauzo, izenburu honekin: "Zero zabor, posible al da atezatekorik gabe?"

Hiri-hondakinen arazoaDenok bat gatoz, hiri-hondakinen arazoa larria dela esa-tean, ingurumen krisi jasanezina daukagu: hondakinasko sortu eta nahastuta botatzen ditugulako zaborte-giak gainezka daude, natur baliabideak edo lehengaiakagortzen ari dira, kutsaduraren eraginez gure osasunakaltetu eta ingurumena arrisku bizian jarri degu...

Arazoaren jatorriaLehengaien neurrigabeko ustiapen edo explotazioak,kontsumo eredu konpultsiboak eta hondakinen kudea-ketaren gaurko eredu linealak (ekoiztu-kontsumitu-bota)eraman gaitu amildegiaren ertzera.

Konponbidearen beharraArazoa ezin degu ezkutatu edo betikotu (erraustegiabezelako sasi-konponbideen bidez): denbora amaitzenari denez, konponbideak, iraunkorra izateko, berehala-koa eta eraginkorra izan behar du.

Konponbidearen gakoaGakoa: guztion kontzientziazioa, konpromisoa eta ardu-ra (herritarrak, eragileak, administrazioa). Udalek etamankomunitateteek, erabaki egokiak eta ausartak har-tuz eta herritarrok gure eguneroko ohitura sinple batzukaldatuz arazoaren konponbidea norabide egokian jarrikodegu.Herritar guztiok arazoaren eragile garenez (denok sor-tzen ditugu hondakinak) konponbiderako agente nagu-sia ere herritarrak izan behar du., konponbidea guztionardura baita. Beraz, mutrikuar guztion konpromisoaezinbestekoa da konponbide eraginkorra lortzeko.Herritar askoren jarrera eredugarria ez da nahikoa: kon-tsumo arduratsua, berrerabilpena, birziklapena eta hon-dakinen murrizketa guztion beharra da. Birziklatzea ezinda borondatezko ekintza izan, edo hobeto esanda: ku-tsatzeko eskubiderik ez dago.

KonponbideaPertsonen osasuna kaltetu gabe, ingurumena zaindu

eta ekonomikoki merkeagoa izango den eredua behardegu: Ekoizpen edo produkzio eta kontsumo eredu zir-kularrean (ekoiztu-kontsumitu- birziklatu) oinarritzendena. Hori lortzeko bitartekoak: gure egunerokotasune-an hiri hondakinen murrizketa (ekoizpen eta kontsumoarduratsua, berrerabilpena, autokonposta), birziklapena(sortzen ditugun hondakinen %90a birziklagarria da),eta gaika biltzeko sistema eraginkorra.

Harremanetan jartzeko: [email protected] informazio osagarriak aurkitzeko: www.gipuzko-azz.com Europa eta mundu mailako berriak izateko:www.zerowasteeurope.eu / www.zwia.org itzultzaileeta guzti euskera barne.

Mutriku Zero Zabor Taldea

SALAKETAREN AURREANUrtarrilaren 16an eta 23an HITZA egunkariak niriburuzko informazioa kaleratu zuen, eta bertan zioenATEA elkarteak salaketa jarri zuela nire kontra, niretxakurrek tratu txarrak jasotzen zituztelako. Badakit,Gipuzkoako beste komunikabideetan ere ibili dela noti-zia bolo-bolo eta kontua argitu nahiko nuke.Nik guzti honen berri YouTube bidez izan nuen, bertanikusi nituen-eta nire txakurrei ateratako irudiak. Irudihauek Kepa Tamames izeneko batek zintzilikatuzituen. Ez dakit zein izan zen irudiak atera zituena,baina hor daude.Nik neure defentsan esan behar det, beterinarioakegindako txostena daukadala, non bertan esaten duennire txakurrak ondo zainduta eta osasun onean dau-dela. Txakurrak edukitzeko, baldintzak bete behar dira etanik baldintza guztiak betetzen ditut, eta horien frogakUdaletxearen eskuetan jarri nituen salaketa jarri etahurrengo egunetan (txostenak, kartilak... nire txakurreninformazio dana). Beraz, ATEAk dioen guztia gezurta-tu nahi dut lerro hauen bidez. Hamabost urtetik gora datxakurrak hor ditudala eta sekula ez da inor kexatu.Tratu txarra aipatzen denean jakin nahiko nuke zertazari diren; egunero ematen diet jaten, ateratzen ditutmendira, kontrol danak egiten dizkiet… Nik zazpi txa-kur ditut eta badakit nola eduki behar ditudan, badakitzein lege bete behar ditudan eta horrela egiten det. Gaur da eguna inongo aldetik ez dudala erantzunikjaso. Gutun honek balio dezala gauzak bere lekuanjartzeko.

Karlos Barrenetxea Alberdi

Page 6: Kalaputxi 125

Pu

ri -

pu

rix

an

Denbora gutxian, erreforma ugari, ezta?Guk ikusten dugun akatsa potoloa da, oso denbo-ra gutxian erreforma asko eta sakonak eman dira.1990 urtean LOGSE legea ezarri zuten. Urte ba-tzuk beranduago, 2006an, LOE legea etorri zeneta, oraindik legea guztiz garatu gabe dugunean,LOMCErekin datoz. Orain arte, gure Erdidegoanpiskanaka eraman da ezarpena, DBHtik hasi, Ba-txilerrean jarraitu eta Lanbide Heziketan bukatuz;hau da, legea ez dago garatuta bere osotasunean.Krisia dela medio, Lanbide Heziketan atzeratu eginzen. Batzuk egokitu egin behar izan ziren LOGSE-tik LOEra pasatzeko, eta orain Espainiako gober-nu berriak berriz aldaketa bat egiten du. Ematendu gobernura iristen diren guztiek dena aldatubehar dutela. Heziketa-komunitatearentzat sarras-kia da. Filosofiarekin edo ez dakit zerekin ados ezegoteak ez du esan nahi goitik behera aldatubehar denik hezkuntza-legea. Denbora bat emanbehar da emaitzak eta ondorioak ikusteko.

Aldaketa sakona ekarriko luke lege berriak?Izugarrizko aldaketak aurrikusten ditu horrek, DBHdena aldatzen da, asignatura berriak, eta arraroak.Adibidez, lehen, “Educacion para la ciudadania”zena, orain, “Educacion Civica y Constitucional”izango da. Gure ustean, legearekin 20-30 urteegiten dugu atzera, Batxilergoa eta Errebalidaragoaz berriz. Gure kasuan behintzat datorren urte-an jarriko genuke LOE legea martxan bere osota-

sunean, eta beste hau badator, zer egin behardugu? Edozein arlotatik begiratuta ere, ez du zen-tzurik, ez ekonomia aldetik, ez pedagogiatik, ezmetodologiatik… ez dauka ez hanka eta ez buru-rik. Guk uste dugu horrelako lege garrantzitsu batkontsentsu edo adostasun handi batekin eginbeharko litzatekeela. Hori estatu mailan. Gure erki-degoari dagokionez, autonomía guztiz urratzen du,euskal kurrikulua bertan behera aspaldi gelditubazen ere. Orain arteko gure ahalmena ez bazenguk nahi adinakoa, lege horrek hutsaren hurrengobihurtuko du, %75 Espainiaren esku egongo litza-teke eta.

Gure hezkuntza propioaren kontua, oso urruti?Gure ustez, lege hori onartezina da. PP beregehiengo absolutuaz baliatzen da nahi duena egi-teko, beste arlo askotan bezala, ekonomian, osa-sunean…. Sarraski sozio-ekonomikoaz gain, kul-tura, hezkuntza eta hizkuntz arloan ere nahi duenaegiten ari da. Eta aurrez esan dugun bezala, guz-tiz atzerakoia irizten diogu. Autonomía bakoitzakzeukan kultur esparrua pikutara bidali baitu, ezere-zean utzi. Nik uste dut hemen ausartagoak izanbeharko ginatekeela. LOErekin euskal kurrikuluablokeatuta gelditu zen, eta Jaurlaritzak ez zuenezer egin. Batzuek esan arren ez dutela horretankonpetentziarik, ezin gara mutu gelditu egoerahorren aurrean.Krisiarekin baliabideak ere murriztu egiten dizkigu-

LOMCE LEGEAREKIN BUELTAKA

6

ELA, LAB eta STEE-EILASeko irakaskuntza arduradunak prentsaurrekoan urtarrilaren 15ean Bilbon.Bertan Espainiako hezkuntza ministro Jose Ignacio Wertek iragarri duen erreformari aurre egitearenbeharra azpimarratu zuten. Horretarako, besteak beste, mobilizaziorako deia zabalduko zaie hezkuntza-komunitateko eragile ezberdinei, martxoaren 2an Euskal Herriko kaleetan erantzun erraldoia emanasmoz.

Page 7: Kalaputxi 125

Pu

ri - pu

rixan

te, eta, horretaz gain, gure autonomía ere galdubehar badugu, zer gelditzen zaigu? Kudeatzekoahalmena ere murrizten badigute? Gu gestore hu-tsak izango gara, eta kito!

DBHn ordu asko galdu dira azken urteetan, hez-kuntza publikoan zigorrik handiena jaso duenaDBH izan da. Lehenetsi edo priorizatu egin dahezkuntza pribatua baliabideetan eta dirutan, etaorain LOMCErekin askoz ere gehiago. Publiko-tasuna murrizten duen heinean, elitistagoa bila-katzen da. Gure erkidegoan, euskal nortasunakgaldu egiten du, homogeinizatu edo espainoli-zatu egin nahi da, Catalunian egin nahi dutenbezala, Galizian eta gurean ere halaxe eginnahi dute. Guk hori erreibindikatu egin behar-ko genuke. Hemen, bere garaian Jaurlaritzakneutralizatu egin zuen. Mementuz, krisi eko-nomikoarekin ematen du gelditu egin dela,baina ikusten dugu PP zorrotz doala berebidean eta inposatu egingo duela.

Murrizketak hemen ere…Gure erkidegoan motela-go edo leunago egindira murrizketak,baina egin egin dira.Irakasleen ordezkape-nak berandu egitendira —egiten direne-an—, proiktuetakoorduak gutxitu egin dira,ia oharkabean baina aridira, eta datozen ikastur-teetan handiagoak izangodirela ziur gaude. Hemen,beste era batera, bainaezartzen ari dira. Eskola pribatuaren aurrean esko-la publikoa galtzen doa, bai kalitatez, bai baliabi-dez. Azken hori ezin dugu onartu inolaz ere, gureEskola Publikoaren aldeko lanean, etengabe etaesparru guztietan jardun behar dugu-eta.

Hezkuntzaren kalitatea…Ahalegin handi bat egin behar dugu ikastetxeetatikzein beste erakundeetatik hasita Jaurlaritzak ezdezan onartu legeak esaten duena. Badakigu lege

organikoa dela eta derri-gorrez bete beharrekoa,baina guk ere, diot, gureerkidegoak, gure esku-menak ditugula proiek-tuak garatzeko etaaurre egin behar diegu-la Madriletik datozeninposaketei. Zertan

hasi behar dugu, mutilak muti-lekin eta neskak neskekin, frankismo denbo-

ran bezala?Hezkuntza komunitatetik oso kritikoak gara legeaatzerakoia iruditzen zaigulako eta inguruan entzundiren ahotsek ere horixe diote. Hezkuntza-gremio-ko inorekin egon gabe egin dute legea. Erabakiapolitikoa da gure ustean.

Hainbeste lan eta buruhausteren ondoren, denaezerezean gelditu behar da politikoek halaxe nahidutelako? Organo Gorena ere deskafeinatua izan-go da. Eskola Kontseiluak ez du inolako ahalmenikizango. Sinbolikoa da, eta ezerezean geldituko da.

7

Page 8: Kalaputxi 125

Bi

hit

zeta

n

8

K O M I K I X A Josu Ituarte “Pitxame”ren eskutik

Eurijasek kalteak eragin dituzte herriko hainbat txokotanEurijasen ondorioak herriko puntu askotan nabaritu dira. Ohiko lurjausiak izan dira, han eta hemen, bainakalte handixeagoak ere sortu dira: Ondarroa bidearen alboko etxebizitza, Samikolla-Burumendi errepideaeta Samikollatik portura ematen duen pareta zatia, esaterako. Errepide alboko kalteak konpontzekoUdala Diputazioarekin harremanetan dago. Errepidea konpontzeko, berriz, Portuen Zerbitzuarekin ados-tasunera heldu dira, eta proiektua prest dago. Samikollako lurjausia dela eta, arrantzaleen zenbait txa-bola kaltetuta gelditu ziren.

Euriak ez ditu inaurteriak gelditu Euriaren mehatxua gainean zutelapasa dira inauteriak herrian. Hala ere,Pikomelatosen kalejira egitea lortuzuten, eta dantzariek ere kalejira ezezik, Goiko eta Beheko plazako ema-naldiak egitea lortu zuten. Zapatuan,gainera, eguraldia lagun ez izan arren,eguerdi alderako asko izan zirenmozorrotzera animatu zirenak. Gaueraarte luzatu zen jaia, eta herritarrekegun ilunari aurpegi alaia erakutsi zio-ten.

Page 9: Kalaputxi 125

Bi h

itzetan

9

Santa Eskea Zine Forum taldearen aldeegin da aurtenBertso Eskolarentzat erdia eta beste erdia ZineForumentzat. Horrela banatu zen Santa Eskeanbatutakoa. Aurten herriko kultur taldeen alde izan-go zela aurretu zuten. “Urtero herriko kultur taldebat izendatuko dugu eta jasotzen denaren erdiaemango diogu”, azaldu dute Bertso Eskolakoek.60 lagun inguru bildu ziren kanturako. “Aurrezparte hartu gabeko jendea ere izan zen tartean,eta datorren urtean berriz parte hartzeko asmoaere agertu zuten askok. Haiei zein beti etorri ohidirenei, eskerrikasko benetan”.

16 aparkaleku egongo dira laster komentuaren pareanKomentu aurrean zeuden aparkalekuak egokitu dituUdalak. Aparkaleku berriak zeharka jarriko dituzte.Ezinduentzako toki bat ere egongo da, eta aparkale-kuen eta komentuko berdegunearen artean espaloiajarriko dute. Berdegunea ixten zuen pareta bota duteobra egiteko; horrela, berdegunea txukundu etaherritarren erabilerarako zabaldu dute. Obra herrigu-nean trafikoa gutxitzeko planari lotuta dago. “Behekoaldean hasi gara, baina goiko aldean ere neurriakhartuko ditugu herrigunean oinezkoek lehentasunaeduki ahal izateko”, azaldu dute Udaletik.

Herriko 112 familliek hondakin organikoa birziklatzea dute asmo Sortzen duten hondakin organikoarekin ongarriaegiten dute edo egingo dute herriko 112 familiek.Lurra dutenak mankomunitatearen bidez esku-ratzen dituzte hartarako beharrezko jakintza etabaliabideak. “Oraindik ere izena emateko aukeradago. 902 102 885 zenbakira deitzea nahiko da”,diote. Lurrik ez dutenek ere badute aukera kon-posta egiteko: 943-60 32 44ra deituta edo [email protected] idatzita auzokonpos-ta egiteko izena eman daiteke. Konposta egindabirziklatze tasa igo nahi dute. Izan ere, zaborte-gira botatzen dugunaren %40-50 hondakin orga-nikoa da.

Korrika batzordea martxan dago etaateak zabalik dituKorrika martxoaren 23an pasatuko da Mutriku-tik. Haren etorrera eguna eta ingurukoak pres-tatzeko Korrika batzordea antolatu dute herrita-rrek. “Nahi duen guztiarentzat dago hemenlekua, eta parte hartzera animatu nahi genituz-ke herritarrak”, adierazi dute. “Denon arteanprestatutakoa beti izaten da hobea!”. Bilerakeguenero, 20:00etan, Luardon izaten dira.

Page 10: Kalaputxi 125

Osa

sun

a

10

TXAKURREKINTERAPIA EGITENEntzunda geneukan zahar-etxeetan animaliakerabiltzen zituztela terapia egiteko. Poza, maita-suna, laguntasuna edo konpainia eta ilusioasorrarazten dute animaliek pertsona nagusien-gan. Bakardadea eta adinarekin batera etortzendiren beldurrak arintzeko ere aproposa da txa-kurrekin egiten duten terapia eta, primeranpasatzeaz gain, euren arteko giroa ere askohobetzen da.

Eta hantxe izan gara Mikel Deuna egoitzan, Txispaeta Lukas txakurrekin Alain Maortuak egindakoterapia saio batean.

Hasieran, aurreko egunetan ikasitakoak errepasa-tzen ibili dira: nola esan txakurrari etortzeko, zeregin etzan dadin, nola eskatu mantalera igotze-ko,... eta horrelako gauzatxo batzuk, ahaztuta bai-tzeukaten gauza bakoitzerako eskuekin egin beha-rreko keinua. Oinarrizko gauzak errepasatu ondo-ren, txakurrari eskua eskatu eta eman eta laztanbatzuk egin dizkiote. Gustura denak, euren txandanoiz ailegatuko zain!

“Gauza berri bat erakutsiko diogu: ea kartera ekar-tzen digun”, esan du Alainek. “Lehenengo pausoa:kartera lurrera bota, eta ekartzen badigu, sariaeman”. Primeran egin du Txispak, eta goxokiakjaso ditu. “Bigarren pausoa: paseoan goazela kar-tera jausten bazaigu, ea berak jaso eta ekartzendigun. Aproba egingo dugu? Bai? Goazen, Txispa,etorri nirekin”… “Oso ondo, Txispa!” Txaloka hasidira denak txakurraren abilezia ikusita. “Baina txa-kurrak ikusi egin du kartera, ezta? Zer uste duzue,ezkutatzen badiogu, kapaz izango dela kartera aur-kitu eta geuri ekartzeko? Bai? Baietz uste duzue?Probatuko dugu?”, galdetu die Alainek. Eta denekbatera, “Bai, bai, bai…”.

“Datorren egunean neuk ekarriko dut monederobat”, dio Mercedesek. “Hori oso ideia ona da, zerenmonedero guztiak ez dira berdinak, ezta?” esatendio hezitzaileak. Txakurrak gelatik ateratzen ditu,eta Iñaziori tokatu zaio kartera ezkutatzeko eginki-zuna. “Ea, Iñazio, non utziko dugu kartera, nonezkutatuko dugu?”. “Hementxe, hementxe”, dioIñaziok, eta bere ondoan lagatzen du, eserita dago-en aulkian bertan, erdi ezkutuan. Hezitzaileak,orduan, txakarrak alboko gelatik atera eta karteraekartzeko agintzen die. Txakurrak gelan batera eta

bestera ari diren bitartean, Alainek galdera bat egi-ten digu: “Nola uste duzue aurkituko dutela? Zeriesker?” Eta denon erantzuna “usain eginda” izanden arren, ezetz dio berak, lehenengo, bista era-biltzen dutela txakurrek, eta horregatik ematen dio-tela gelari buelta osoa, batera eta bestera begira-tuz. Berak azaldu digunez, horrela egiten dutebegiak erabiltzea errazagoa delako. Baina ezinizan dutenez gordelekua ikusi, Alainek esaten diguusaimena erabiliko dutela gero. Eta hori esplika-tzen ari den bitartean, Txispa usaintzen hasi da etaberehalaxe aurkitu du Iñaziok bere aulkian ezkuta-tu duen karteratxoa. Pozik eta txaloka, umeak bagi-na bezala ospatu dugu denok txakurraren trebezia.

Ondoren, kotxeko giltzak ezkutatzea erabaki dute,eta hantxe ibili dira denak ezkutalekurik onena zeinote den erabaki ezinda… Baina, lehenengo, txaku-rrari giltzak erakutsi dizkio Alainek, usaindu ditzan,eta, gero, gelatik atera ditu biak. “Gorde ipurdiazpian!” esan du norbaitek. “Ez, mahai azpian ez”,beste batek, hori erraza da-eta”… “Hor ez ditutopatuko” esaten du Iñaziok emozioz beteta, berakgorde dituelako giltzak. Izan ere, bera da jaiki etamakurtu eta batetik bestera ibiltzeko gai den baka-rra. Ez du denbora luzerik behar izan txakur han-diak, Txispak, altxorra aurkitzeko. “Listooo, osoondo!” esaten dugu denok batera, txaloka. Arrazoiazuen Bisik, txakur handia izan da azkarrena giltzaktopatzen; txikia, Lukas, zaborrontziko gaileta-kaxahuts bat usaintzen entretenitu da-eta.

Gero, txakurrei zenbat goxoki eman dizkieten kon-tuan hartu eta batuketak eginarazi dizkie buruz:“Juanitak, 4; Bisik, 3. Zenbat da hori? Eta, gainera,Mercedesek beste 4. Zenbat goxoki jan ditu dene-tara?”. Emakumeetako batek txakurrak enpatxatu-ko ote diren kezka ere agertu du. Lasai egotekoesan dio Alainek, gauean janari gutxiago emangodiela-eta.

Page 11: Kalaputxi 125

11

Osa

sun

a

Zein da zure lanbidea, Alain?Ni laguntza-txakurren trebatzailea naiz. Orain arte,itsuentzako gida-txakurrak bakarrik ezagutzen geni-tuen, baina nik ezgaitasunen bat daukaten pertsoneibereziki lagunduko dieten txakurrak prestatzen ditut.Azkenengo prestatu dudan txakurra, esate baterako,distrofia daukan neska batentzakoa izan da. Aulkimotorizatu bat erabiltzen du, baina eskuetan ezdauka indarrik eta eskaileretan, edo espaloietan, edobeste edozein koska pasatzean, eskua jausi egitenzaio, eta norbait eraman behar izaten zuen horrela-koetan laguntzeko. Hori zela-eta, ez zen etxetik ateraere egiten. Orduan, txakurrari erakutsi genion neska-ren eskua bere lekuan ipintzen. Eta, gainera, etxeanbeste gauza asko egiten ere bai: ateak zabaldu, gau-zak eraman… eta horrelakoak.

Ikasketa bereziren bat egin duzu?Bai, laguntza-txakurren trebatzailea naiz. Adiestradorde perros de asistencia izeneko ikasketak egin nituenMadrilen.

Nondik sortu zitzaizun hori ikasteko gogoa?Ba, ni beti ibili izan naiz txakurrak trebatzen, txakurrakeguneroko bizimodurako trebatzen. Orain arte,gehienbat, kirol-mailan egiten zen lana txakurrekin,defentsarako eta abar. Horretaz gain, bizitzarakoheziketa dago, eta hori abilezia batzuk erakusteabaino gehiago da: txakur orekatuak edukitzea da, etahorretarako kontuan izan behar da sozializazio on bateduki behar duela txakurrak gaztea den bitartean.Adibidez, pertsona berezi hauekin lan egiteko, txaku-rrak kumea den bitartean ezagutu behar ditu eta ohitubehar da horrelako jende berezien artean ibiltzen;bestela, mesfidantza sentituko du. Gurpildun aulkieta-ra, parkinsona daukaten pertsonen mugimenduetara,

desberdin ibiltzen den jendearengana eta abarrenga-na eraman behar da txakurra, gazte gaztetatik ohitudadin.Txakurtegitik jasotako txakur heldu bat eraman zutenzahar-egoitza batera, eta ez ziren ondo konpondu.Izan ere, txakur hark ez zituen gurpildun aulkiak,makuluak eta horrelako gauzak ezagutzen, eta, osotxakur ona izan arren, ezin izan zen egoera berri har-tara ondo egokitu. Horregatik da hain garrantzitsuatxakurren trebaketa ondo egitea.

Page 12: Kalaputxi 125

12

Nolakoa izan zen zure haurtzaroa Villanueva de la Serena har-tan?Oso haurtzaro alaia. Nire aita udaleko funtzionarioa zen. Udalera-ko behar ziren zenbait lanetan parte hartzen zuen, baina, batikbat, basozaina zen, eta hori dela-eta herritik hurbil zegoen kortijobatean bizi ginen; etxe handia eta naturalezaz inguratua: abere-ak, baratza,… Zer gehiago behar genuen nire ahizpak eta biokzoriontsu izateko? Oraindik ere nire gogorapenik onenetakoakhangoxeak dira, etxekoekin eta eskolako lagunekin jolasean.

Noiz utzi zenuen eskola, eta zertan aritu zinen zure nerabeza-roan?Orduko estudio arruntak egin nituen, eta oraindik hamalau urtebete gabe hasi nintzen lanean mahats uztaren bilketan. Gizonakizaten ziren mahastietan uztak biltzen zituztenak, eta guk emaku-

meok bildutakoa kaxatan antolatzen genuen, batzuek garbi-tzen (espurgadorak), eta besteok tolesten (enrasado-

rak). Horrelaxe jarraitu nuen 20 urterekin ezkondunintzen arte.

Nolakoa zen zuen bizitza lanetik kanpo?Villanueva nekazaritzara bideratuta dagoenherri handia da (gaur 26.000 biztanle) eta,gertu, 5 kilometrora, Don Benito dago(40.000 biztanle inguru). Beraz, gazteeiaukera handia irekitzen dien zonalde bat da.Igande eta jai egunetan gure herrira edoalbokora joaten ginen, eta ez ginen, ez,aspertzen!

Halako batean aurkitu zenuen zurebizitzako mutila…Bai. Nahiz eta nire senar zena, JoseMalave, Zalamea de la Serenan jaioa

LORENZA REJA CABANILLASMutriku bizilekutzat aukeratu duen extremadurarra

Ia berrogeita hamar urte darama Lorenzak Mutrikun. Haurtzaroa eta nerabezaroa Villanueva de la Sere-nan (Badajozen) igaro ondoren, maitemindu, eta bere senarrarekin batera Mutrikura abiatu zen ezkon-berritan. Ez zitzaion erraza izan 1964 hartan bizi berri batera ohitzea, baina urteak igaro ahala mutri-kuartzen joan da, eta, gaur, extremadurartzat badu ere bere burua —eta betiko dio— nahiago du Mutri-kun bizi. “Txoko”n, euren tabernan, jarduten du oraindik airos lanean.

Page 13: Kalaputxi 125

13

Karen

ka

izan, une hartan Villanuevan bizi zen bere amarekin,eta —gauza hauek horrelaxe gertatzen dira—lehengusu baten bidez ezagutu nuen, eta elkarrekinateratzen hasi ginen. Hamabost urte nituen orduan,eta berak hogei. Lehen aldiz berarekin egin nuendantza lotuan. Igeltsero lanetan jarduten zuen, eta bere arrebaConsuelo tarteko zela, Mutrikuko “perratzaileaneko-ekin” jarri zen kontaktuan eta laster konbentzituzuten hona lanera etortzeko. Oso denbora gutxiegin zuen “perratzailearenean”, eta igeltseritzan dirugehiago irabazten zela-eta, bere ofiziora egin zuenberriro.

Jose hemen eta zu han, erremedioa bilatu beharzitzaion horri, ezta?Urte batzuk bageneramatzan elkarrekin, eta nireama ezkontzearen aldekoa zen (badakizue —orduko gauzak— ama ezkongabeak eta horrelakokontuek nolako garrantzia zuten). Beraz, hogei urte-rekin (sasoi hartan artean adingabea) gurasoen bai-mena eta bete beharreko gauza guztiak egin ondo-ren, 1963. urteko abenduaren 31n ezkondu nintzen,eta egun batzuetara hementxe nintzen Mutrikun.

Hainbeste kilometro egin ondoren nola aurkituzenuen Mutriku?Mutrikura heltzean, eguerdiko hamabiak, inola ereespero ez nuen egoera batean aurkitu nintzen:komentuko kanpaiak dantzan eta zaku-fabrika, Den-tici, Yurrita, Busto eta inguruko beste lantokietatiklangile guztiak, denak batera, bazkaltze bidean. Zergertatzen da hemen? galdetu nion senarrari; harkesplikatu ondoren baretu nintzen. Sekula ez nuenikusi halako jende andana pauso azkarrean.Etxera iristean, arima hanketara! Etxe handian ohi-tutakoa ni, etxe txiki batera, ganbara bat, leiho txikibatzuk ia lurraren pare zituenak. Kostatu zitzaidanarnasa hartzea! Baina maitasunak dena gainditzendu, eta laster ohitu nintzen lurrean makurtuta edoerdi etzanda hamabiak jotzen zituztenean nireJosek nola irteten zuen Yurritanetik begiratzera,orduan fabrika berria eraikitzen baitzeuden.

Nola konpondu zinen herritarrekin?Normala denez, hasera hartan familiako eta ezagu-nekin nituen harremanak, baina poliki-poliki etxepe-koekin eta eguneroko bizitzak eramaten zaituenesparruetara zabaltzen hasten zara. Hiru etxebizitzaezberdinetan bizi izan nintzen, beti hobearen bila,

eta batean edo bestean lagun-minak egiten joatenzara, azkenean herrian integratzen zaren arte.Gaur, neure etxean bizi naiz pozik.Ezkondu eta urtebetera izan nuen Santi, semezaharrena, eta ondoren etorri ziren Loren, JuanVicente eta Sofia. Familiak are eta gehiago lagun-tzen dizu mutrikuartzen, nahiz eta ni extremadurarsentitu beti; hala ere, nahiago dut Mutrikun bizi.Agian, senarra bizirik balego, egun baino denboragehiago igaroko nuke han, baina etorri bezala hartubehar dira gauzak, eta, segi!

Gaur taberna baten jabe zarete, eta hemendikateratzen duzue bizimodua. Nola eman zenutenurrats hori?Denbora hartan senarrak Itziarko gasolindegian egi-ten zuen lan, eta tabernaren jabe zenak, negozioaez zihoakiola ongi ikusirik, senarrari eskaini ziontraspasuan. Senarrak askotan jarduten zuen lagun-tzen Kuliska tabernan jai egunetan, ahal zenetikatera behar baitzen soldata, eta hamabost egunekoproba egin zuen. Taberna hartzea erabaki genuen,baina gasolindegiko lana utzi gabe. Gogor eginbehar izan genuen lan; hala ere, kosta egiten zitzai-gun aurrera egitea. Senarrak tabernan “kina” anto-latzea proposatu zion Mutriku F.T.ko zuzendaritzari;haiek onartu egin zuten, eta arrakasta izan zuenideiak. Onurak izan genituen bai Mutriku F.T.k etabai guk. Ordutik aurrera, jende gehiago etortzenzenez, bizimodua erosoago ateratzen hasi ginen.Baina, jende pila hark sortzen zuen zaratagatiketxapekoen kexak etorri ziren, eta intsonorizatubeharra azaldu zen. Jabeak ez zuen nahi izan berekargu hartu aldakuntza, eta, negoziatu ondoren,obrak aurrera eraman eta taberna erostea erabakigenuen. Berriro etorri ziren ordu luzeetako egunakzorren zulotik azaleratzen hasi ginen arte. Tartean,bizitzako harremanen oker-ulertzeak ere bai. Kosta-ta, baina lasaitasunean gaude egun.

Zer nahi zenieke esan mutrikuarrei Kalaputxibidez?Eskerrak eman nahi dizkiet mutrikuarrei abegi onezhartu nindutelako. Gazte eta adinekoen lagun sen-titzen naiz taberna honetan, eta, benetan diotsuet,balantza batean jarriko banitu Extremadura aldebatean eta Mutriku edo, nahi baduzue, Euskadi bes-tean, ez nukeela asmatuko norantza okertu, biakmaite ditudalako, eta bietan zoriontsu aurkitzen nai-zelako. Besarkada bat guztiei.

LORENZA REJA CABANILLASMutriku bizilekutzat aukeratu duen extremadurarra

Page 14: Kalaputxi 125

14

Lap

azo

rrik

eix

ak

Lehengo zaharrek, bai arrantzaliek bai baserritxarrek,ondo erreparatzen zixuen naturak izaten zitxuan alda-ketei, haiziak eta laiñuak zirala, animalixen portaeriazala... Hortik hainbat kontu igartzen zitxuen: urrutikoeguraldixa, hurrengo orduetan egingo zoan eguraldi-xa...

Gaur egun, ostera, ze eguraldi egingo doan jakitekonorperaren intuizio hutsari eta telebistako iragarpe-nei baiño ez dixau kasu egitxen. Natura maitxatu bai,baiña sarritxan naturari bizkarra emanda bizi gera.

Mutrikun, beste euskal herrixetan bezela, animalixenportaeria ikusitxa hainbat gorabeheren berri eukitzenzeuen lehenguek. Mutrikun entzundako batzuk eka-rriko ditxugu hona:

Kontu ezaguna da, adibidez, itsas txorixak –kalatxori-xak, konparaziotako– itsasertzera hurreratu eta liho-rrian gelditzen diranian, itsaso zabalian ez dala giro,itsaso txarra… Hegaberak bistatzen diranian hotz etaedurte handixak datoz. Udan, sikatia dauanian-etaokilla kantuan hasi ezkero, ti-ti-ti, laster eurixa egingodoan seiñalia. Holaixe zan esaeria: Han, okilla euri-eske! Uso paso haundixa danian, hurrengo egunianeguraldi txarra, galernia edo mendebala (haizia)...Antzar asko pasatzen danian, bixaramunian hotza,Frantzi-iparra izeneko haizia-edo. Kabidada txikixak(Falco tinnunculus) toki jakin baten, geldi-geldi dabi-zenian hegan, laster ekarriko deu eurixa. Oilluak zorri-xak kentzen diharduenian, laster egingo deu okerreraeguraldixak.

Etxeko ardixek-eta illuntze aldian jateko gogo haundi-xa baldin badake, hurrengo egunian eguraldi txarra.Ardixok mendialdetik behera badatoz, laster edurra.Bati baiño gehixori entzun diot, behixak soltau etamendi aldera badijuaz segitxuan, hurrengo orduetaneguraldi ona datorrela. Eta, kortatik atera eta larreranahi ez juanda dozenian, hurrengo orduetan eurixadakarrela, eguraldi txarra.

Txitxariak kanpora ertetzen badeue, laster eurixa.Marma haundixak azaltzen diranian ere eguraldi txa-rra ei dator, eurixa-eta.

Biharbada, orain arte aitxatutako gehixenak sasoibaten bizi izandako esperientzian oiñarritxuko ziran,baiña badira beste batzuk siñeskeratzat hartu leikeze-nak. Adibidez, marigorri izeneko mamorrua topauta-kuan, umiek eskuan hartu eta galdetzen zixuen “Mari-gorri gonagorri, bixar euzki ala euri?” Gorutz egitxen

bazoan eguraldi ona etorriko zan, eta behera eginezkero eurixa. Euskaltzaindiako sortzaillia izan zanAzkue abariak Mutrikun batu zoanez, marma beltzhaundixak iragartzen deu etxian baten bat hilko dala.Beste hau ere batu zoan gure lekeitxiar euskaltzaliak:Oillarrak gabaz zazpi kukurruko jo ezkero, etxianbaten bat hilko dan seiñalia.

Astuari ez zako hain errez ahazten mendi-bide batenbarruna egindako ibillaldixa. Konparaziotako, urrutiegonda ere, Bizkai aldeko errota jakin batera juanda-ko astua baserriko gaztienakin bialdu zeiken, ezzauan-eta galtzeko arriskurik. GPS biharrik ez zauanorduan. Animalixen intuizio hutsa.

Azken urtietan ezkutuko zentzumen hori konfirmaudigue ikertzailliek. Oraintsu jakin deuenez txakurrekbildurra usaiñaren bidez sumatzen deue. Eta, honda-mendixak datozenian animalixak izaten dira lehelen-guak konturatzen. Kontua izaten da animalixen seiña-liei kasu egitxia, izan ere, hain “aurreratuak” geranezez dixeu jamonik egitxen…2004ko abenduan, Indiako Ozeanuan (Indonesia-India) izandako lur-ikarak sortutako tsunamixak hain-bat lagun hil zitxuan, baiña bertako isla batzuetako tri-buek txorixen kantu eta itsasoko animalixen portaeraberezixari erreparau eta arriskuren bat zatorrela iga-rritxa mendi aldera juan ziran. Horrek salbau zitxuan.

Punta-puntako teknologixa daukagu, satelitiak,GPSiak... baiña oraindik ere, batzuetan, animalixekhobeto –eta lehenuo– hartzen dixue neurrixa natura-ri. Zerreitxio? Geure aitxon-amonek naturarekin zaka-en harremana galdu egin gendulako. Izadixari adi ego-tia da kontua, guk uste baiño gauza gehixo esangodiguz-eta.

Josu Larrañaga Arrieta

Animalixen ezkutuko zentzumena

Page 15: Kalaputxi 125

15

Histo

rixa

Gaur egun Errotaberri izeneko bi baserri egonarren, Errotaberri bekua baino ez da izan errota.Ahozko zein idatzizko lekukotasunei kasu eginez,esan dezakegu Errotaberri goikuan ez dela inoizerrotarik egon.

“Errotaberri” izena eduki arren, ez da atzo goizekoaerrota hau. 1531. urtekoa da aurkitu dugun lehenaipamena. Bitxia bada ere, XVI. mendeko doku-mentazioan erdarazko izenak baino ez ditugu jaso:Rueda nueva (1531,1542) eta Molino nuevo (1556,1587, 1602). XVII. mendetik gaur egunera arte eus-karazko izen bera izan du: Errotaberri. Aldaera txi-kiak baino ez ditu izan: Errota berria (1632), Herro-taverria (1691, 1694), Rotaberria (1698), Errotave-rria (1702, 1750), Rottaberria (1747), Errotaberri(1775), Errotaberri abajo (1806), Errotaberri(1895), Errotaberri-bekoa (1929)…Bistakoa denez, oinarrian, errota+berria osagaiakdaude. Errota hitza irakurri edo entzunda gehienoimakineria osoa datorkigu burura: errotarriak, arda-tza, ur-ontzia… Baina kontuan hartu behar dugutermino horren jatorrizko adiera “errotarria” dela.Gero, hedaduraz, harriaz gain instalazio osoa izen-datzera pasatu zen. Latinezko hitz batetik dator,rota. Hortik gaztelaniazko rueda eta euskarazkoerrota sortu ziren.

Mijoa errekatik gora eginda Isasi-errotaren ostekoerrota izan zen Errotaberri. Bere bi errotarriekazken hamarkadetan nagusiki artoa ehotzen lanegin zuten. Errotaberrik ur-ontzia husten zuenean,Isasi-errotak aprobetxatzen zuen ur hori.Horrela adierazten dizkigu bere mugak 1531kodokumentu batek: “de la una parte la rueda llama-da Xiquysalto (Txikisalto edo Isasi-errota) y de la

otra parte las agoas de Mixo”. Urte horretan, erro-taren laurdena erosi zuen Maria Juan de Barroetakurrezko 290 florin ordainduta. Gainerako hiru zatiak

Licona eta Carquiçano familiarenak ziren. Ohikoazen sasoi horretan errota bat –bere jabetza– hiru-lau zatitan banatuta egotea. 1556. urtean Elgoibarko komenduko mojena zenerrota erdia, eta aipatutako Barroeta andrearensemeari (Sancho Davil de Aguirre) saldu zioten.1694. urtean Antonio de Lizaranzu eta Ana Mª deItuarte andre-gizonek errentan hartu zuten 3 urtezerrota honen laurden bat eta Amieta errotarenerdia; hau zen urteko errenta: 9 anega gari, 3anega arto, 3 kapoi eta bertako sagastiek ematenzuten sagarren erdia. 1747an Miguel FranciscoDominguez zen jabea eta 9 urtez eman zien erren-tan Yramategui-Zendoia andre-gizonei urteko 14anega gari, 2 anega arto, 4 kapoi, bertako sagarra-ren erdia eta jabearen mahastietan 4 egunetan lanegitearen truke.

1896. urtean Illunbe etxekoekin gatazka txiki batizan zuten Errotaberrikoek aldaparia edo kanalaeuren lurretatik pasatzen zela-eta.Errotaberrik urak Amieta ondoan hartzen zituen Ar-tzainerrekatik eta Etxerre aldamenean Ondaberro-erreka-Ikutzaratzetik. 1929an ur-publikoen apro-betxamenduaren inskripzioa eskatu zutenean aitor-tu zutenez erreka nagusitik (Artzainerreka) segun-doko 50 litro hartzen zuten eta bigarren mailakohorretatik (Ondaberroerreka) segundoko 18 litro.Aurreko baten esan genuen Isasikoa izan zela lanegiteari utzi zion azken errota; Errotaberriko hauberriz, azken aurrekoa izan zen: 1968. urtean eginzuen azken ehoaldia. Jesus Basurko izan zenazken errotaria.

Gaur egun, ur-ontziaren horma zati bat eta antepa-raren zatitxo bat besterik ez dira geratzen. Hori, etabertara artoa ehotzera eramandako hainbat mutri-kuarren oroitzapen ederrak.

Javi Castro eta Josu Larrañaga

Errotaberri

Gure errotak

Page 16: Kalaputxi 125

16

Kir

ola

Igotz Gallastegi (1970) gazterik hasi zen errugbimunduan; gaur egun epaile lanetan aritzen da.Errugbiari eskaini dizkion urte horietan txoko etajende ugari ezagutu ditu. Zenbait taldetako jokala-ria izan da, eta irribarrez zera dio: “kirol guztiek izanbeharko lukete hirugarren denbora, errugbiak dau-kan moduan”.

Epaile lanean hasi aurretik, zer lotura zenuenerrugbiarekin?Epaile lanetan diharduten ehuneko laurogeita heme-retzi aurrez errugbi jokalariak izan direla esangonizuke. Nik neuk etxean ezagutu dudan kirola errug-bia izan da; aita Irlandan hasi zen kirol honetan etakopako txapeldunak izatera heldu ziren. Beraz, nireanaiek eta nik etxean ikusi eta ikasi dugun kirolahauxe izan da. Getxo taldean eman genituen gurelehen urratsak; hamabi bat urte nituela hasiko nin-tzen. Ondoren, Zaragozara joan nintzen ikasketakdirela-eta; bertan, jokatzeaz gain, arbitratu eta gaz-tetxoak entrenatzeko aukera ere izan nuen, ez bai-tzegoen nahikoa lagun.

Beraz, arbitro lanetan lehen pausoak Zaragozanegin zenituen? Bai. Ondoren, Zaragozatik Irlandara joan nintzen,ikasketekin jarraitzeko helburuaz. Talde bateanjokatzeko aukera izan nuen bertan.

Nola hartu zenuen epaile izateko erabakia?Daukadan lanak alde batetik bestera ibiltzera behar-tzen nau, eta ezin nuen errugbi talde batekin kon-promisorik hartu. Beraz, nolabait kirol honekin kon-takturik ez galtzeko arbitratze lanetan hastea eraba-ki nuen. Behin errugbia ezagutzen duzunean zailada barruko “mamorrotxoa” kanporatzea eta guztizahaztea. Horrez gain, kirol honek daukan gauza ederrenetari-koa hirugarren denbora da, benetako lagunak egitenbaitituzu. Azken finean, guzti horrekin eta lagunekinkontaktuan jarraitzeko hartu nuen erabaki hori.

Zein mailatan arbitratzen duzu? Europan izanzara ezta?Bai, maila internazionalean ere arbitratzen dut: Sue-dian, Suitzan… baina, baita maila nazionalean edotamaila txikietan ere (infantilekin-eta).

Eta zer moduz etxetik kanpo?Oso esperientzia politak izan dira. Azken batean,kirola bera da, zerbezak ere bai, eta giroa hemengoabezalatsua: oso ona! Ikusleek errespetu handizjokatzen dute. Errugbiko jendea errugbiko jendea da,hemen, Australian nahiz Irlandan.

Errugbiko araudia nahiko konplexua dela esangonuke. Ikastarorik egiten al duzue?Bai, urtean bi ikastaro egiten ditugu; horrez gain,

“ARBITRATZEN GOZATU EGITEN DUT”

Page 17: Kalaputxi 125

17

azterketa teorikoak eta fisikoak. Urtetik urterakirolaren araudia asko aldatzen da, gehienaldatzen den kirola dela esango nuke. Azkenbatean, jokoaren bizitasuna mantentzea da hel-

burua, moteltzen ikusten den momentuan, araudiaberritzea erabakitzen dute goian dauden komitekoburuek.

Arazorik izan al duzu hartu duzun erabakirenbatengatik? Gogoan duzu huts egiterik gogorre-na?Bai, baina zelaian bertan azaltzen baduzu eta eginduzun hanka sartzeaz konturatu bazara, dena zer-beza batekin konpontzen dugu. Egia esan, jokalariakberaien artean konpontzen dira, epaileok lagundubesterik ez dugu egiten. Taldeak beraiek erregula-tzen dira, kapitainaren ardura eta lana garrantzitsuaizanik. Jokalari bat zikin portatzen bada, ziur edukibueltan jasoko duela, partidua luzea baita eta horre-tarako astia baitago. Horrez gain, errugbiko epaileokbeste kiroletan ez duten ahalmena dugu, kirolaribaten protestak talde osoari eragin baitiezaioke.

Gazteak animatzen al dira arbitratzera? Bai, geroz eta gehiago. Gipuzkoan izugarrizko lanaegiten ari dira. Javier Blanco epaileak, “Txuri”-k gaz-teen artean lan handia egin du. Gu horiei laguntzerajoaten gara.

Mutrikuko errugbi taldearekin jokatzeko aukera-rik izan al zenuen?Bai, noski. Zarautzen izan genuen partidu batezgogoratzen naiz. Orduan, Getxon jokaten nuen,jubeniletan. Urte hartan, partidu guztiak irabazi geni-tuen: Espainiako txapelketa, Portugalen kontrakoa…oso talde ona genuen. Eta Zarauzko partidu hartan,3-0 irabazi genuen Mutrikuren kontra, justu-justuan.“Hauek zeintzuk dira, ba?”, pentsatzen genuen.

Talde gogorra benetan! Taldearen izaera gustatu zi-tzaidan. Mutrikuko taldea mantendu izan balitz, joka-lari izaten jarraituko nukeen edo, agian, gaztetxoenentrenatzaile, ziurrenik ez nintzatekeen epaile izan-go. Gustatuko litzaidake Mutrikun eskola bat sortueta hemendik, gero, Zarautz edo Eibarra bideratzeagaztetxoak. Afizioa badagoela nabari da. Horretan,Eli daukat zirikatzaile, seme-alabak errugbi mun-duan sartzeko. Erretiratzen naizenean, ikusiko dugu.

Errugbiak zer dauka?Hirugarren denbora, argi! Eta, bestalde, askatasunaematen du; baloiarekin aurrera joan, bultzatu, txirkuegin, lurrera bota, aurrekoari heldu, harrapatu…Talde-sentimendua asko indartzen da; taldeko han-dienak ere zure beharra izatea… ufff! Itzela da! Tal-deko kide bakoitzak bere lana dauka; lodiak, txikiak,argalak, bizkorrak… eta guztiena da beharrezkoaeta garrantzitsua, horrek talde-sentimendua askoindartzen du.

Zertan datza hirugarren denbora?Errugbia kontaktu asko duen kirola da, eta beti sor-tzen dira tirabirak. Hirugarren denboran, jokalari,epaile, entrenatzaile… guztiok elkartu eta zerbezakeskuetan ditugula partiduko tirabira guztiez hitz egi-ten dugu; batzuetan, ordubetez eta, beste batzue-tan, goizaldera arte. Hirugarren denboran dena kon-pontzen da! Nik uste dut kirol guztiek izan beharkoluketela hori.

Epaile gisa, zein da zure ametsa?Euskal Herria Zeelanda Berriaren aurka (All Blacks)Munduko kopako finalean arbitratzea eta Haka dan-tza bertatik bertara ikustea —ahal bada, Dublinen—eta Euskal Herriko taldean nire anaia Orkatz joka-tzen ikustea. A! eta Aupa Mutrikuko errugbi zaleak.

Page 18: Kalaputxi 125

Ber

tsu

ak

18

1Azken aldian modan jarri da“Whatsapp” deritzon sistemata ondorioz gure inguruangeuk sortu dugu problema.Oso normala bihurtu zaiguelkarrizketan barrena,nahiz ta aurrean den lagunaribi hitz eskaini aurrena,gero mobilai eskeintzen diobere atentzio dena.

2Parranda baten ingurutaramomentuan begiratuta bitxikeri harek ninduenune hartan asaldatu.Pantaila batek hiru-lau mutilzituen bereganatuegoeraren larritasunaznintzen hartan konturatu.Nola liteke haragizkoa

birtualak ordezkatu?

3Mezu bidezko elkarrizketaedo milaka irudisarean zehar hara ta honaedozer daiteke mugi.Gainera askotan bihurtu ohi dalagunen arteko zubi,bertatik hainbat informazioheldu dakizuke zuribertan partaide ez den pertsonak

Isolatua dirudi.

4Inolaz ere falta zaizkiguikusteko, bai ederrak!Lehen gutxi ez ta sortu dirainformatikoen gerrak,Deustun wifia duela gutximanipulatu hackerrak,lau haizetara dena zabalduzzeinen helburu okerrak,hori egitera ausartzen diren

friki kuadrila ankerrak…!

5Emeki-emeki gu jarri garateknologien gerizan,beste edozer baino oraindikgarratzitsuo bailitzan.Ez naiz seguru ea dakigunhorrekin zertan gabiltzan.informatika asmatu zutenaurrera pausuan gisan,beraz hartatik menderatuak

ez gaitezela gu izan!

2013ko Santa Eskea

Santa eskea otsailak 2anSanta agedan omenezaterik ate aritu ginenhotzari aurre eginez

Aurtengo hontan Santa Eskeak bazituen bi helburuparte hartzea bultzatu etaKultur taldeei lagundu

Bost talde eder osatu zirenlaurogei lagun deneraInoiz etorri ez zen jendeaanimatu zan gainera

Hasi Mijoan, Galduamendinsegi Olatz ta Ibirinbaita herriko kaletan berdinLanga ta Astigarribin

Ohitura zarrak ustartzen ditukantua eta eskeabeste behin ere eskertzekoajendean borondatea

Limosna nora bideratu denesplikatzea komenizati bat bertso eskolari tabestea Zine Forumi

Eskerrik asko Mutrikuarroi,hor jarraitu parte hartzenohiturei eusten dien herriaknortasunik ez du galtzen!!!

Mutrikuko Bertso Eskola

TEKNOLOGIA

BIDEZKO

KOMUNIKAZIOAK…

Doinua: Bihotzean dut minEgilea: Udane Mugerza

Page 19: Kalaputxi 125

19

Hezk

un

tza

FANTASIEN

EREMUA

Joan zen astean bikotekidearekin nengoen bitar-tean, nire burura fantasia bat etorri zen. Nahiz etamomentuan gustuko izan nuen, kitzikagarria bai-tzen, gaizki ere sentitzen nintzen, ez baita bizitzaerrealean gustuko izango nukeen zerbait. Nireinkontzientea nire benetako gustuez ari ote da?

Hasteko, ahaztu dezagun inkontzientea, ez bai-kara psikoanalistak eta ez dugu egituraketa horikontsideratzen konkretuki edo gidari bezala. Bes-tetik, sarritan interpretazio sinplistak egitekojoera izaten dugun arren, gure buruaren hizkun-tza ezezaguna eta oso konplexua izan daiteke.

Galderak aipatzen duenari jarraiki, iruditzen zaigunahiko argi duzula zer duzun gustuko eta zer ez.Askotan, fantasiak errealitatearekin konparatueta errealitatean gauzatu nahi izaten ditugu,baina fantasiak benetako errealitate izatekoaukera ebaluatu behar dugu: batzuek fantasieneremuan bakarrik funtzionatzen dute, besteakezinezkoak dira edo mundu errealera ekartzeanindarra galtzen dute.

Gure buruan, nahi duguna kontrolatzen dugu,guk manipulatzen ditugu irudiak, mundu erreale-an ez da horrela gertatzen, ordea. Egunerokota-sunean desio ez ditugun gauzak agertzea gureirudimenean, hori gertatzen da. Azken batean,hemen ihes egiten diguna ez da inkontzientea,neurologia bera baizik, ez dakigu zergatik ditu-gun gauza batzuk gustuko eta beste batzuk ez;irudimen horretan, gure neuronen funtzionamen-durik basikoeneko gauza batzuk argi ez baldinbadaude ere.

Fantasia sexualak pribatu eta intimoarekin lotuizan dira, debekatuarekin, morboarekin, zikinke-riarekin, pekatuarekin edo eta erruduntasunare-kin. Hala ere, fantasiak —askotan bikotearekinedo bakarka, norbaitekin konpartituz edo geure-tzako gordez— sarritan egiten dugun praktikabat dira.

Eskema eta ordenu sozial nahiz petsonalak apur-tzean, sarritan, errudun-sentimendua sortzenzaigu, ordea. Fantasia sexualak gure buruan ger-tatzen dira eta kontraesanetan jartzen dituztearau moral, sozial nahiz sexualak.

Nahiz eta fantasiez gozatu, elikatzen jarraitzendugun ideia bat dago: “fantasiak hutsune batdugunean sortzen ditugula”, eta horrek hainbatkontu kuestionatzera eraman gaitzake: “Bestepertsona baten beharra al dut”, “Ez al nau nirebikoteak ipintzen/erakartzen…?”, “Gertatzenden kontua al da fantasiak izatea”…

Askotariko edukiak izan ditzakete fantasia sexua-lek, bakoitzaren sorkuntza mailaren araberakoakizango dira askotan eta beldurrarenak beste bat-zuetan. Ez dugu debekatuaren mamuaren kezka-rik izan behar, ordea; horrek ez ditu gure desirakislatzen. Nahiz eta bikotekidearekin gustura sen-titu, fantasiak izatea normala da. Hortaz, hobeizangu dugu horiekin gozatu eta nahi ez dugunbitartean bizitza errealera eraman ez.

Ez dezagun ahaztu, beraz, gure organu sexualikgarrantzitsuena burmuina dela eta erabil deza-gun bere potentzia. Imaginatzen duenak berakzuzentzen eta zehazten du bere fantasia hori,bertan agertuko diren pertsonaia guztien gidoiaidazten du eta nahi dituen pertsonaia guztiaksartzen ditu. Goza dezagun askatasunez, aurreti-ko konpromiso eta promesarik betetzea eska-tzen ez duen eremu horretan.

Geuretzat gorde dezakegun zerbait da, gureaskatasun osoaren eremu txiki bezain zabal bat;beraz, zaindu eta landu dezagun gure irudimena.Inori azalpenik eman beharrik ez dugun txokohorri, beraz, zergatik ateak itxi?

Bukatzeko, emakume eta gizonezkoen fantasiakjasotzen dituen bi liburu irakurtzera gonbidatzenzaituztegu. Mi jardin secreto (emakumeen fanta-siak jasotzen dituena) eta Sexo Varón (gizonezko-en fantasiak jasotzen dituena), biak Nancy Friday-renak.

IXA sexualitate eskola

Galderak egiteko:[email protected]

Page 20: Kalaputxi 125

AMAIAZorionak zuri, zorionakzuri... Otsailaren 14an9 urte handi eh?.Muxu handi bat etxekodenon partez, eta bere-ziki, Ainhoaren partez

ZORIONAGURRAKZORIONAGURRAKZORION

ARANTXAZorionak amonaArantxa! Iratieta Anerren par-tez, otsailaren9an urteak betedituzulako.

HORACIOZorionak otsaila-ren 17an 80 urteegin dituzulako.Preparatu zele-bratzeko lagune-kin.

MAIALENZorionak Maialen9. urtebetetzean.Irribarre eta goxo-tasun polit horre-kin jarraitu!Muxuak etxekodenon partez.

ASIERZorionak txapel-dun! matxo haun-di bana aitxak,amak eta arrebak.

HIRUKOTEZorionak hirukote! Hasiko duzuen urteberria oparoa eta alaia izan dadila.Matxo haundi bat.

SOCORROZorionak ama,amona, birramo-na! Etxeko danonpartez matxo etabesarkadak.

ENAITZGure etxekomotorista txikiariotsailaren 8an 2urte bete dituela-ko Zorionak! etxe-ko danon partez,bereziki Naroak.

ODILE, LIDE, MAIALEN eta JUGATXZorionak laukote zuen 9. urtebe-tetzean. Jarraitu horrelako neskatxintxoak eta alaiak izaten! Milamuxu lagunen partetik

20

IXONEEtxeko panpoxaritxokolate etamarrubizko 8 muxuotsailaren 10eanbere urtebetetzeeguna izan zelako.Aitxon-amonek etaetxekoen partez.

LUR eta LOLIZorionak Lur eta izeko Loliri,otsailaren 15 eta 18an urteak beteko dituzuelako. Amonanea pastel asko ekarri.Danon partez, matxo asko.

Page 21: Kalaputxi 125

21

Arg

az

ki Z

ah

arra

1953an Egaña lantegia eta bertako langile batzuk.

Page 22: Kalaputxi 125

22

Ag

en

da

Martxoak 17

goiz mendi itzuliaeta

sagardotegianbazkaria

MENDI IRTEERAK

OTSAILA: Gaueko 10ak arte.

MARTXOA: Gaueko 10ak arte.

ZAINTZAKO BOTIKAK

Gaueko 10etatik aurrera ELGOIBARRENikus 4. orrialdea

1etik 3ra Apraiz4tik 7ra Burgoa8tik 10era Zalduegi (zapatu goizian Otxagabia)11tik 14ra Apraiz15etik 17ra Otxagabia18tik 21era Zalduegi22tik 24ra Burgoa(zapatu goizian Apraiz)25etik 28ra Otxagabia29tik 31ra Apraiz

MENDIZ - MENDI Mutrikuko mendi-film zikloa

BURUMENDI M.T. eta SORGINE-RREKAK antolatuta

>Otsailak 21, osteguna:

“MENDI-BIZIKLETA ZEHARKALDIA MONGOLIATIK”Non: Bare-Bare tabernanOrdua: Arratsaldeko 19:30Aurkezlea: Garikoitz Basterretxea (Kil-kerra)

>Otsailak 28, osteguna:

“HUTSAREN GAINEAN DANTZAN” Slack Linearen historia.Non: Zubiaran tabernanOrdua: Arratsaldeko 19:30Aurkezlea: Iñigo Larrañaga (Txirrita)

>Martxoak 7, osteguna:

“KANADAKO ESKALAEZINAK”Non: Subeltz tabernanOrdua: Arratsaldeko 19:30Aurkezleak: Igor Mendizabal (Goxerri)eta Jokin Larrañaga

>Martxoak 14, osteguna:

“MUNDO PERDIDO” VenezuelakoTepuy-en historia eta eskaladaNon: Goitik-Behera tabernanOrdua: Arratsaldeko 19:30Aurkezlea: Adolfo Medinabeitia (gaz-teiztarra)

Laguntzaileak: MUTRIKUKO UDALA – BARE-BARE

– ZUBIARAM – SUBELTZ eta GOITI-BEHERA tabernak.

18tik 21era Zalduegi22tik 24ra Burgoa(zapatu goizian Apraiz)24tik 27ra Zalduegi25etik 28ra Otxagabia

Page 23: Kalaputxi 125
Page 24: Kalaputxi 125