jose anton artze
TRANSCRIPT
BIOGRAFIA
Joxe Anton Artze
Joxe Anton Artze Agirre (Usurbil, Gipuzkoa, 1939ko apirilaren 6a - ) euskal idazle eta txalapartaria da.
Gaztaroan Ingalaterrara joan zen eta zenbait urtez Euskal Herritik kanpo bizi izan zen.
Ez Dok Amairu taldearen sortzaileetako bat izan zen. Bere anaia Jesus Marirekin batera txalaparta jo zuen.
Horrez gain, ikusentzunezko ekitaldiak ere prestatu izan ditu. 1974. urtean Mikel Laboarekin Ikimilikiliklik saioa prestatu zuen eta Luis de Pablorekin Zurezko Olerkia
kontzertua.LanakPoesia
Isturitzetik Tolosan barru (1969, Egilea editore)Laino guztien azpitik (1973, Egilea editore)
Eta sasi guztien gainetik (1973, Egilea editore)Bide bazterrean hi eta ni kantari (1979, Egilea editore)
Ortzia lorez, lurra izarrez (1987, Elkar)Gizon handia da mundua, eta mundu ttikia gizona (1988, Elkar)
Mundua gizonarentzat eginda da, baina ez gizona munduarentzat (1998, Zubi-Zurubi)XX. mendeko poesia kaierak - J.A. Artze (2000, Susa): Koldo Izagirreren edizioa
Oihana auhenka (2001, Jazzle): Disko liburu kolektiboa
Ez Dok Amairu
"Ez Dok Amairu" izeneko talde abangoardista 1965ean hasi zen ibiltzen, hainbat artistak osatutakoa, abeslariek eta idazleek nagusiki. Mugimenduak, kultur ezaugarriez gain, osagai
politikoak eta sozialak mantendu zituen. Hain zuzen ere, Francoren garaia zen, eta Nova Cançó mugimendu kataluniarrak eragin zien, besteak beste. Berebiziko lan berritzailea egin zuten,
euskaraz ordurarte egindako aipagarriena izanda eta mugarri bihurtuz.Izena, "San Martinen estutasuna" ipuin herrikoitik hartu zuten, amaiera aldera agertzen den esalditik
zehazki: "Ez dok amairu" (Ez dago malefiziorik). Jorge Oteizak proposatu zuen izena.1971an Benito Lertxundi "Ez dok amairu" (Elkar) izeneko diskoa atera zuen, tartean "Zenbat Gera" edo "Urak dakarrena" abesti ezagunak zeudela. 972an desegin zuten taldea, tartean diktadura amaituta ez
zegoela. Ordutik, hainbat partaidek euren ibilbidea segitu dute eta erreferentzial bihurtu dira euskal musika eta kulturaren arloan.
2003an, Korrikako 13. edizioan mugimendua espreski omendu zuten, eta urte hartako abesti ofiziala Mikel Laboak interpretatu zuen beste batzuekin batera.
PartaideakJ.A. Artze
Jexux ArtzeJose Angel Irigarai
Lourdes IriondoMikel Laboa
Julen LekuonaBenito Lertxundi
Xabier Lete
Txoriak txori
Hegoak ebaki banizkionerea izango zen,ez zuen aldegingo.
Bainan, honelaez zen gehiago txoria izango
eta nik...txoria nuen maite.
Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak
Bi kate,biak ebaki beharrezkoak:bat gorputzaren bizitzeko,bestea gogoaren askatzeko.Adizu, amaBadakizusortze bereanzuri gorputzez lotzenNinduenzilbor-hesteasendagileak nola eten zuen. Lehenengo eten beharra izan zen:Bizitzarenbizitzeko lehen legea.Haurtzaroantitia eman zenidan, mutil-zaroaneskoletara bidalibizitzarako armak hartzearren.Dena eskertzen dizutduen balore guztian,nik ahal dutan neurrianbainan, gaztaroanamatxo maite!
Ohar zaiteztebenetan maite nauzun amaizan nahi baduzueta nik zu maitatzea,ni naizenanik izatea nahi dutana izaterautzi behar nauzula,hau baita bide bakarrabiok alkar sanoki maitatzeko,biok alkar osoki eta betikozmaitatzeko,zuk zure nortasunaz,nik nereaz,zuk zure nortasunaz,nik nereaz.Ama!Eten dezagunlehen gorputzarena bezelaorain,gogoaren zilbor-hestea.Ama!Gogoaren zilbor-hestea.
• Gure Bazterrak
• Maite ditutmaite
geure bazterraklanbroak
izkutatzen dizkidaneanzer izkutatzen duen
ez didanean ikusten uztenorduan hasten bainaiz
izkutukoa...nere barruan bizten diren
bazter miresgarriakikusten.
• Martxa baten lehen notak
• Eguzkiak urtzen du goiangailurretako euriauharka da jausten ibarrerageldigaitza den oldarra.
Gure baita datza eguzkiailuna eta izotzaurratu dezakeen argiautuko den bihotza.
•
Bihotza bezain bero zabalikbesoak eta eskuakgorririk ikus dezagun egiaargiz beterik burua.Bakoitzak urraturik bereadenon artean geureaetengabe gabiltza zabaltzengizatasunari bidea.
Inon ez inor menpekorokannor bere buruaren jabeherri guztiok bat eginikanez gabiltza gerorik gabe.
Batek goserikan diraueinoez gara gu asetukobeste bat loturik deinoez gara libre izango.