jakin badakigu euskal mitologia pertsonaia ugariz eta interesgarriz osatzen dela-035 errepasoa.doc

3
Jakin badakigu euskal mitologia pertsonaia ugariz eta interesgarriz osatzen dela. Aurreko irakurgai batean Mariz, Majuz, Atarrabiz eta Mikelatsez, Etsaiz, Zezengorriz eta Sorginez irakurri ahal izan zenuen. Oraingoan, Basajaun, Jentilak, Galtzagorriak, Lamiak, Tartalo, Olentzero eta Akerbeltz nor diren jakingo duzu. Irakur itzazu hurrengo lerroak. Basajaun oso gizon indartsua da, eta oso altua. Bizarra dauka eta ile oso luzea. Hain da luzea bere ilea, non ia gorputz osoa estaltzen dion. Basajaun basoan bizi da, eta bere izenak adierazten duen bezala, basoko jauna da. Abereak babesten ditu pertsonaia honek. Basajaun inguruan badabil, ardiak lasai egoten dira, eraso egin nahi dieten otsoei aurre egiten baitie. Nekazaritza ongi ezagutzen du Basajaunek, gizakiak baina hobeto. Nekazaritzaren inguruko gauza asko irakatsi dio basajaunek gizakiari. Tartalo ere izaki handia da, baina gaiztoa. Begi bakarra du. Haitzuloetan bizi da, eta gizakiak harrapatzen saiatzen da. Norbait harrapatuz gero, bere haitzulora eraman eta jan egiten du. Akerbeltz aldiz, lur barruan bizi den izaki ahaltsua da. Hainbat animalia izaten du bere babespean. Animalia hauek era guztietako oker eta gaitzetatik babesten ditu. Baserrietan, bertako animaliak zain ditzan, aker bat hazten da akerbeltzen omenez. Ekaitzak ere sor ditzake akerbeltzek. Jentilak mendian bizi ziren gizon handi eta basatiak dira. Oso indartsuak ziren, eta harri handi eta astunak alde batetik bestera eramateko gai ziren. Gaur egun monumentu megalitiko bezala ezagutzen ditugun oroitarriak jentilek eginak dira. Olentzero ere jentila da, Jesusen jaiotzaren berri emateko menditik jeitsi zena. Galtzagorriak, aldiz, izaki txiki-txikiak dira. Hain dira txikiak, non orratz-ontzietan bizi diren. Gizakiei euren lanetan laguntzen diete.

Upload: jakintsua

Post on 08-Apr-2016

34 views

Category:

Documents


5 download

TRANSCRIPT

Page 1: Jakin badakigu euskal mitologia pertsonaia ugariz eta interesgarriz osatzen dela-035 errepasoa.doc

Jakin badakigu euskal mitologia pertsonaia ugariz eta interesgarriz osatzen dela. Aurreko irakurgai batean Mariz, Majuz, Atarrabiz eta Mikelatsez, Etsaiz, Zezengorriz eta Sorginez irakurri ahal izan zenuen. Oraingoan, Basajaun, Jentilak, Galtzagorriak, Lamiak, Tartalo, Olentzero eta Akerbeltz nor diren jakingo duzu. Irakur itzazu hurrengo lerroak.

Basajaun oso gizon indartsua da, eta oso altua. Bizarra dauka eta ile oso luzea. Hain da luzea bere ilea, non ia gorputz osoa estaltzen dion. Basajaun basoan bizi da, eta bere izenak adierazten duen bezala, basoko jauna da. Abereak babesten ditu pertsonaia honek. Basajaun inguruan badabil, ardiak lasai egoten dira, eraso egin nahi dieten otsoei aurre egiten baitie. Nekazaritza ongi ezagutzen du Basajaunek, gizakiak baina hobeto. Nekazaritzaren inguruko gauza asko irakatsi dio basajaunek gizakiari.Tartalo ere izaki handia da, baina gaiztoa. Begi bakarra du. Haitzuloetan bizi da, eta gizakiak harrapatzen saiatzen da. Norbait harrapatuz gero, bere haitzulora eraman eta jan egiten du.Akerbeltz aldiz, lur barruan bizi den izaki ahaltsua da. Hainbat animalia izaten du bere babespean. Animalia hauek era guztietako oker eta gaitzetatik babesten ditu. Baserrietan, bertako animaliak zain ditzan, aker bat hazten da akerbeltzen omenez. Ekaitzak ere sor ditzake akerbeltzek.Jentilak mendian bizi ziren gizon handi eta basatiak dira. Oso indartsuak ziren, eta harri handi eta astunak alde batetik bestera eramateko gai ziren. Gaur egun monumentu megalitiko bezala ezagutzen ditugun oroitarriak jentilek eginak dira. Olentzero ere jentila da, Jesusen jaiotzaren berri emateko menditik jeitsi zena.Galtzagorriak, aldiz, izaki txiki-txikiak dira. Hain dira txikiak, non orratz-ontzietan bizi diren. Gizakiei euren lanetan laguntzen diete. Irrikaz egoten dira euren jabeek noiz deituko, eta beti prest egoten dira euren nagusien aginduak betetzeko.Lamiak erreka zuloetan edo itsasoan bizi diren emakume ederrak dira. Erreka zuloetan bizi diren lamiek oiloen hankak izaten dituzte. Itsasoan bizi direnek, aldiz, gerritik gora emakumeak badira ere, gerritik behera arrain itxura dute. Ile luzea

Page 2: Jakin badakigu euskal mitologia pertsonaia ugariz eta interesgarriz osatzen dela-035 errepasoa.doc

izaten dute lamiek, eta urrezko orraziz orrazten dute euren adatsa. Ortzadarrean ere lamia bat bizi da. Ortzadarra lamiaren ilean eguzkiaren izpiak islatuz sortzen da. Lamiak emakume zintzoak dira, eta opari bat ematen dietenei euren lanetan laguntzen diete.

Ya sabemos que el mundo mitológico vasco se compone de figuras variadas e interesantes. En una de las lecturas anteriores pudiste leer sobre Mari, Maju, Atarrabi y Mikelats, Etsai, Zezengorri y las Sorgiñas. Esta vez, si lees estas líneas, podrás saber quiénes eran Basajaun, los Gentiles, los Galtzagorris, las Lamias, Tartalo, Olentzero y Akerbeltz.

Basajaun es un hombre muy alto y fuerte. Tiene barba y el pelo muy largo. Su pelo es tan largo que le tapa casi todo el cuerpo. Basajaun vive en el bosque, y tal y como indica su nombre, es el señor del bosque. Este personaje protege a los animales. Si Basajaun anda cerca, las ovejas suelen estar tranquilas, ya que se enfrenta a los lobos que intentan atacarlas. Basajaun conoce bien la agricultura, incluso mejor que los hombres y mujeres. Basajaun ha enseñado muchas cosas sobre agricultura a los humanos.Tartalo también es un ser grande, pero es malo. Tiene un solo ojo. Vive en cuevas e intenta atrapar a los humanos. Si atrapa a alguno, se lo lleva a su cueva y se lo come.Akerbeltz en cambio, es un ser poderoso que vive bajo tierra. Suele tener a numerosos animales bajo su protección. Protege a estos animales de todo tipo de males. En muchos caseríos se cría un macho cabrío en homenaje a Akerbeltz, para que proteja su ganado. Akerbeltz también puede crear tormentas.Los Gentiles son hombres grandes y salvajes que vivían en el monte. Eran muy fuertes, y eran capaces de transportar de un lado a otro piedras grandes y pesadas. Muchos de los monumentos megalíticos que ahora conocemos están hechos por gentiles. Olentzero también es un gentil. Olentzero bajó del monte para pregonar el nacimiento del niño Jesús.

Page 3: Jakin badakigu euskal mitologia pertsonaia ugariz eta interesgarriz osatzen dela-035 errepasoa.doc

Los Galtzagorris en cambio, son seres muy pequeños. Son tan pequeñitos que viven en alfileteros. Ayudan a los humanos en sus trabajos. Suelen estar esperando a que sus dueños los llamen, y siempre están preparados y dispuestos para cumplir sus mandatos.Las Lamias son bellas mujeres que viven en ríos y en el mar. Aquellas que viven en los ríos tienen pies de gallina. Las que viven en el mar, en cambio, tienen cuerpo de pez de cintura para abajo, y cuerpo de mujer de cintura para arriba. Las lamias suelen tener el pelo muy largo, y peinan su cabello con peines de oro. Hay una lamia que vive en el arco iris. El arco iris se forma debido a que la luz del sol se refleja en el largo cabello de la lamia. Las lamias son mujeres buenas que ayudan en sus trabajos a aquellos que les hacen regalos.