j o xe migel b arandiaran (1889-1991) · 2019-02-03 · migel barandiaran. dagoeneko, mundu...

32
JOXE MIGEL BARANDIARAN (1889-1991)

Upload: others

Post on 07-Aug-2020

6 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: J O XE MIGEL B ARANDIARAN (1889-1991) · 2019-02-03 · Migel Barandiaran. Dagoeneko, mundu horretan murgildurik zebilenez, euskal prehistoriari buruz bi hitzaldi egin zituen lehendabiziko

JOXE MIGEL BARANDIARAN(1889-1991)

Page 2: J O XE MIGEL B ARANDIARAN (1889-1991) · 2019-02-03 · Migel Barandiaran. Dagoeneko, mundu horretan murgildurik zebilenez, euskal prehistoriari buruz bi hitzaldi egin zituen lehendabiziko

EgileaK:

JEXUX AIZPURUA BARANDIARANJON AIZPURUA BARANDIARAN

Page 3: J O XE MIGEL B ARANDIARAN (1889-1991) · 2019-02-03 · Migel Barandiaran. Dagoeneko, mundu horretan murgildurik zebilenez, euskal prehistoriari buruz bi hitzaldi egin zituen lehendabiziko

SARRERA

Askoren ustez, XX. mendean izanden euskaldunik unibertsalenarenaitzinean izanik, bere bizitzaren islaedo laburpena agertzeko, harinagusiaren bila jardun dugu etajardungo dugu, ez baita erraz orrihauetan gizaki erraldoi honen bizitzaoparoa laburbiltzerik.

Dena den, zorteko izan garaeuskaldunok eta baita ataundarrokere, urte anitzetan geure artean laneaneta osasuntsu izan baitugu.Horregatik, ezagutzeko parada izaneta euskalgintzan bidelagun izangenuen bi herritarron lan xumea,hutsuneak hutsune, besterik ez dairakurleari eskaini nahi dioguna.Eskerrak, ordea, hemerotekei etabidegile berak egindako aitorpenei.

1

JOXE MIGEL BARANDIARAN

Bildu eta hausnartu.

Page 4: J O XE MIGEL B ARANDIARAN (1889-1991) · 2019-02-03 · Migel Barandiaran. Dagoeneko, mundu horretan murgildurik zebilenez, euskal prehistoriari buruz bi hitzaldi egin zituen lehendabiziko

HAURTZAROAREN ERAGINA

Ba omen zen Ataunen gizon «handi»ttipi bat, Joxemiel zeritzana; «sabioa»esaten zioten herritarrek, asko zekiena,jakintsua, beraz.

1889ko abenduaren 31n jaio zenAtaungo Murkondo auzokoPeruenezarre baserrian. Txikitaneskolara joatea ez zuen gogoko.Hasieran gorriak ikusi zituen, erdarazegin behar izaten zutelako eta,horregatik, beldur zen. Hala ere, tutikere ulertu gabe hainbat eta hainbatesaldi eta poesia ikasi zituen buruz.Ehun urterekin ere oraindik gogoanzituen.

2

Murkondo auzoko Peruenezarre jaiotetxea.

Jentilbaratza mailoan egin zuen lehen aurkikuntza.

Page 5: J O XE MIGEL B ARANDIARAN (1889-1991) · 2019-02-03 · Migel Barandiaran. Dagoeneko, mundu horretan murgildurik zebilenez, euskal prehistoriari buruz bi hitzaldi egin zituen lehendabiziko

Adin hartako guztiek legez, nahiagozuen, tarteka, sasi-eskola egin etalagunekin jolasean jardun. Garaihartako gaztetxoen bizimodua egitenzuen, hau da, etxeko eginkizunetanahal zen neurrian lagundu: soroan,belartzadian, basoan, ukuiluan nahizsukaldean. Gabonetan eskean Deogratias abestuz eta inauterietanmozorrotuz.

IKASKETABIDEA

Elizako korurako lagun taldeansarrarazi ondoren, apaiz izatekogogoa sortu zitzaion. Amari ez omenzion onik egin, asko ikasi beharkozuelako, baina aitak berehala ireki zionhorretarako bidea. Ataungo mundutikirten eta Baliarrain, Gasteiz... bestemundu batean sartzen hasi zen, giroberria ezagutzen, lagun berriak egiten,jakinduriaz osatzen...apaizgintzari lotuzitzaion.

Izaeraz kezkati eta buruz argiazenez, gauza berrien bila jardutenzuen etengabe, sustraia zuen gogokoeta ez itxura soilik. 1912tik 1914rabitartean, kezka eta zalantza handiakzituen bere baitan, teoria, ideia,sinesmen, ohitura asko zebilzkioninguruan apaiz izateko atarikourteetan. Dena zitzaion ikasgai, kimika,biologia, erlijioa, ingurua... etapixkanaka horretantxe hasi zen, hauda, bere ingurua ikusi, behatu, aztertu,bildu, hausnartu eta argitalpenetanzabaltzen. Nondik hasiko eta, esanbezala, etxetik, ataritik, auzotik,ingurutik hasi zen. Hasi bazen hasizen, baina berehala konturatu zen bizizen mundu hura bazihoala inortxo erekonturatu gabe. Gaztaroa Ataundikkanpo igaro zuen, batik bat, Gasteizhirian eta, noski, Wundth irakaslearen

3

Atzerriko Wundth irakasleak eman zion Euskal Herrirako norabidea.

Page 6: J O XE MIGEL B ARANDIARAN (1889-1991) · 2019-02-03 · Migel Barandiaran. Dagoeneko, mundu horretan murgildurik zebilenez, euskal prehistoriari buruz bi hitzaldi egin zituen lehendabiziko

EUSKO IKASKUNTZARENBILTZARRA

1918. urtean euskal kulturgintzanildo nagusienetakoa beteko zuengertaera izan zen Oñatin, EuskoIkaskuntzen I. Biltzarra; agian, XX.mendean izan den kultur ekitaldirikgarrantzitsuenetakoa, garrantzitsuenaez bada; batez ere, gerorako oinarritinkoak jarri zirelako eta Euskal Herrikolurralde guztietako agintarien babesaizan zuelako. Ordura arteko EuskalHerriari buruz ziren bakarkako lanaketa sistema jakinik gabeko azterketeiamaiera eman zitzaien, taldeak,laborategiak, argitalpenak eta abarsortzeko oinarria ezarriz.

esanak mugarritu zuen Barandiaranenibilbidea:

«...alferrik zabiltza zure kezkakurrutietan argituko dituzulakoan, zeubizi zaren lekutik hasi behar duzu,dituzun korapiloak askatzen...»

Esan hark jabearazi zuen horretazeta giza ekintzak bertatik aztertzeariekin zion, hain zuzen, berak orduraarte bizi ahal izan zuen kultura.Bazihoala, bazihoala hainbat urtetakobizimodua... bazihoazela kantu zahareta esaundak, bazihoazela ohiturak,bazihoala ataundarren izaera. Wundth-ek argitu zionez, munduintelektual eta ikerkuntzan ekiteko,euskal izaerari uko egin beharrik ezzeukan, bertatik hasi baizik.

4

Osaba eta iloba.

Page 7: J O XE MIGEL B ARANDIARAN (1889-1991) · 2019-02-03 · Migel Barandiaran. Dagoeneko, mundu horretan murgildurik zebilenez, euskal prehistoriari buruz bi hitzaldi egin zituen lehendabiziko

Bederatziehun partaideren arteanbertan ziren, besteak beste, KarmeloEtxegarai historia zalea, Julio Urkixohizkuntzalaria, Azkue, Txomin Agirre,Aita Donostia, eta, nola ez, TelesforoAranzadi, Enrike Eguren eta JoxeMigel Barandiaran. Dagoeneko,mundu horretan murgildurik zebilenez,euskal prehistoriari buruz bi hitzaldiegin zituen lehendabiziko kongresuhartan. Eusko-Folklore-ren sorrera ereOñatiko kongresuaren ondorioetakobat izan zen.

ETNOLOGIAN HASTAPENAKETA SUSMO TXARRAK

Ataunen bertan egoera horretazkonturaturik eta Gasteizko apaiztegikoikasleen bidez, bilketa lanari ekin zionahal zuen toki gehienetara iristekoasmoz: Eusko-Folklore urtekaria sortuzuen 1921ean. Eta bateratsu Eusko--Folklore. Materiales y Cuestionariosaldizkaria. Ikerketako orri xume haueiburuz, hara zer zioen Joaquín MariaNavascués-ek Folklore y Costumbresde España liburuan 1931n:

...orri hauek dira orain arte eskaindezakegun talde folklore lanarenadierazgarririk garrantzitsuena...

5

Lapurdiko Sara herriko Bidartea etxea.

Page 8: J O XE MIGEL B ARANDIARAN (1889-1991) · 2019-02-03 · Migel Barandiaran. Dagoeneko, mundu horretan murgildurik zebilenez, euskal prehistoriari buruz bi hitzaldi egin zituen lehendabiziko

Aipagarria da zenbait lagunekingarai hartan izandako solasaldia:

A gizagaixoa, gaizki hasi haiz, orainegiten ari haizen ikerketa horiek direla--eta, laster esango diate separatistahaizela...nik kultura zati bat, etnologia,eta horrelako gaiak biltzen ditudalakoseparatista izango al nauk? Ni,Geologia ikasi nuenean, nire herrian ibilininduan harriak eta fosilak biltzen etaseparatista ez izateko zer egin beharnian, Eskandinaviara joan ala?... ez ez,horretan arrazoi duk, baina orain biltzenari haizen horiek ez dituk fosilak, ezharriak, horiek gizakien ekintzak dituketa ikusiko duk...

Ekimen horietan jarduteko, berakzioenez, Wundth ez ezik, FritzGraebner, Breuil, Wihelm Schmidt eta,batez ere, Telesforo Aranzadi jotzenditu maisutzat, hauen irakasbideeijarraiki hartu baitzuen ikerketarakobidea. Aranzadi eta Egurenikertzaileak, hain zuzen, AtaungoAntonioeneazpiko etxeko atarianezagutu zituen 1916. urtean Aralarrenegin behar zuten indusketei ekiteko.Harrezkero, hirurak hainbat lan eginzuten Aralar, Altzania, Aizkorri, Ataun,Bizkaia eta abarretan, 1936ko gerratezibilak banandu zituen arte. Hogei urteelkarrekin izanda, euskal prehistoriaikerketaren oinarriak sendo ezarrizituzten, ondorengoek jarraiziezaieten. Argi eta garbi esan

Horren ondorioz, Real AcademiaEspañolako kide izendatu zuten eta,jarraian, Euskaltzaindiko.

Hala ere, nahiz eta gotzainarenbaimen eta onarpen osoz izan,Gasteizko Apaiztegiko bertakoerretorearen iritziz, aipatu azterketakhutsalak, denbora-pasakoak etainongo zientzitasunik gabekoak zireneta, bere ustez, egoitzak berak ereapaiztegitik kanpora izan behar zueneta lortu egin zuen. Eta ez hori soilik,Eusko Ikaskuntza Elkarteko bileretarajoatea ere galarazi egin zionBarandiarani, «abertzale kutsukoelkartea zen aitzakiaz, erlijioarenbidetik urruntzen ari zela» argudiatuz.1924. urteko gertaerak diraazkenekook eta Barandiaranapaiztegitik bidaltzeko asmorik ereizan zen. 1925. urtean, argi eta garbiagertzen ditu Barandiaranek Eusko--Folklore laborategiaren helburuak:

...apaiztegian sortu nuen laborategia,apaizok gero bizi eta lan egin behargenuen Euskal Herria ezagutzekoasmoz sortu nuen eta, bide batez,nazioartean zen herrien kulturakikertzeko mugimenduko partaide ereizateko; apaiztegian, berriz, Espainiadefendatu aitzakiaz, ez diguteeuskaldunoi gure kultura ikastenuzten...

6

Page 9: J O XE MIGEL B ARANDIARAN (1889-1991) · 2019-02-03 · Migel Barandiaran. Dagoeneko, mundu horretan murgildurik zebilenez, euskal prehistoriari buruz bi hitzaldi egin zituen lehendabiziko

daiteke, ordura arteko ikerketak zaletuhutsen esku baldin baziren,Aranzadi/Barandiaran/Egurenhirukoteak ekin orduko, zientzi kutsuhandiagoa lortu zutela. Ekimen honiesker aztertu zituzten Euskal Herrikohainbat leku, hara nola: Santimamiñe,Bolinkoba, Urtiaga, Trebiño, Aralar,Ataun-Burunda, Altzania, Urbia,Aurizperri, Belabieta, Urbasa, Entziaeta abar. Itziarko Urtiagako haitzuloanizan zen hirukoteak industu zuenazken gunea. Ekimen honi elkarrekinEuropara egindako bidaiak gehitubehar zaizkio. 1936ko gudakeraginda, bakoitzak alde batera egineta, harrezkero, ez zuten elkar ikusi.

IKASKETA CURRICULUMBERRIEN BULTZATZAILE

Jakina da Fisika eta Geologiarekikozuen zaletasuna, eta 1913an irrati--telefonia aparailua egin zuen, bertatikatzerrietako albisteen berri izatearren--edo. Gai honen inguruan izan zuenhainbat gorabehera, herritarrenelkarrizketak entzun egiten ote zituela--eta. Gasteizko apaiztegian ere bazuenantzeko aparailurik eta behin batez ElSiglo Futuro izeneko aldizkariko artikulubat aireratzea erdietsi zuen.

1926an Gasteizko Apaiztegikoerretore izendatu zutenean,ikasketetan gai berriak ezartzekobideak urratu zituen, apaizgaiakmundurako hobe prestatzearren.

7

Manuel Arrese irakasle «gogorrari» ikasleek, Barandiaran tarteko, eskertza.

Page 10: J O XE MIGEL B ARANDIARAN (1889-1991) · 2019-02-03 · Migel Barandiaran. Dagoeneko, mundu horretan murgildurik zebilenez, euskal prehistoriari buruz bi hitzaldi egin zituen lehendabiziko

Hil arte jarraitu zuen euskaltzain osoizaten, nahiz eta bilkuretara oso urriagertu. Manuel Lekuona euskaltzainburu izendatu zutenean, bere bozkaizan zuen, gutun batean agertzendenez.

Berandu bada ere, erabaki harengarrantzia azaleratzeak merezi du, ezbaita behar bezala aitortuko arlohonetan Barandiaranek egindako lana.Horretarako, lehenaz gain,Euskaltzaindian ordezkatu zuen MirenAzkarate andereak 1992an sarrerahitzaldian luze eta zabal agertzen dueuskararen zenbait arlotan egindakoekarpen joria, hara nola, toponimia,euskalkiak, lexikoa, hiztegi teknikoa,itzulpenak eta abar, guztia zehatz etajoskera zuzenez adierazia.

EUSKARAREN HARROBITIKEUSKALTZAIN

1928an euskaltzain urgazle izendatuzuten «euskal-folklorean egindakolanagatik». Jakina da, ordea, bestearrazoi bat ere izan zela erabaki horihartzeko, hots, Real AcademiaEspañola de la Lengua-ko kideizendatu berri baitzuten 1927an.

1965ean izendatu zuten euskaltzainoso:

...euskararen alde orain arte egindakolanen eskerra erakutsi eta gerokoenpizgarri izateko...

8

Ikerketetako idatziak atontzen eman zuenzahartzaroa.

Page 11: J O XE MIGEL B ARANDIARAN (1889-1991) · 2019-02-03 · Migel Barandiaran. Dagoeneko, mundu horretan murgildurik zebilenez, euskal prehistoriari buruz bi hitzaldi egin zituen lehendabiziko

1953: ITZULERA ETXERA

Iloba Pilarrek etxea eginda zuenordurako jaiotetxetik hurbil,zahartzaroa sorterrian igarotzekoasmoz eta Iparraldean iragandako 17urteen oroitzapenetan Sara izenaezarri zioten etxeari eta 1936anutzitako lanei ekin zien, besteak beste,Urtiagan, hantxe ari zirela harrapatubaitzituen gerrak. Hegoalderaitzultzeko bultzada handik etahemendik areagotzen ari zen, tarteanManuel Lekuona, Jexux Elosegi,Manuel Laborde eta Zirikain-Gaiztarroeta abar zirela. Hala ere, SalamankakoUnibertsitateko erretore eta euskaltzaleAntonio Tovar izan zen, EspainiakoMinisterioan zituen adiskidantzenbidez, Joaquín Ruiz Giménez ministrozela, «ideas judeo-masónicas

rojo-separatistas» izeneko salaketafitxa ezabatzeko bideak egin zituena.1936an salaketa horiek zirela-eta,kezkatuta eta txundituta zegoen; harazer zioen:

...nik egin dudana hauxe izan da:herrietako lagunekin batera, lehenengogizakiaren historia, soziologia ta herrienpsikologia ikasten saiatu: horretarakolantoki bezala, jaio nintzen eta bizinaizen herrialdea aukeratu dut eta lanhorri eman dizkiot nire kemenak eta niretxanponak...

Itzuli aurretik, izan zuen betarikUztaritzen, euskal lehen gizakiaz hitzegiteko. Urriaren 21ean iritsi zensorterrira eta azaroaren 3anSalamankan zen Manuel Larramendikatedra irekitzen. Lehenengohitzaldian euskal ikasketen egoeraz

jardun zuen etaondorengo egunetanbeste bederatzi emanzituen. Horrela ekinzion Barandiaranekbizitzaren hirugarrenaroari, hau da,zahartzaro luze etaoparoari.

9

Sara etxean izan zuen bizileku eta ikertoki.

Page 12: J O XE MIGEL B ARANDIARAN (1889-1991) · 2019-02-03 · Migel Barandiaran. Dagoeneko, mundu horretan murgildurik zebilenez, euskal prehistoriari buruz bi hitzaldi egin zituen lehendabiziko

Ander Manterola; hauek eta bestelaurogeiren bat ikerlek osatzenbaitituzte Etniker taldeak. Arregikdioenez

...20-22 liburuki beharko dira Atlasosoa burutu ahal izateko. Ikerlarioklehenik Barandiaranekin eta ondorenManterolarekin trebatu gara. Hasieranbakoitzak bere herrian biltzen zituenmonografia lokalak prestatzeko datuak,baina 1987an bost urteko eperakoplangintza egin eta guztiok bateraaritzeko erabakia hartu genuen. Etaikerketa eta argitalpenak ere aurreikusigenituen. Orduantxe ekin genion Atlasaliburukiz liburuki prestatzeari. 1991nelikadurari buruzkoa atera genuen,1993an haurren jokoei buruzkoa,1995ean hiletetako erritoen gainekoa,eta 1998an jaiotzatik ezkontzarabitarteko erritoena...

ETNIKER

1964an Nafarroako UnibertsitatekoEtnología Vasca katedra inauguratueta 17 urtez jardun zuen bertan euskalkultura irakatsiz; hainbeste ikaslejoaten zen saiorik ez omen zenunibertsitate osoan. Bere esanetan,katedra hutsa ez zen ekimen serioa,baldin eta ikerketarik ez bazuen, etabertako ikasle jarraitzaileekin Etnikersortu zuen Nafarroan; gerora EuskalHerri osoan zabalduko zirenak,herrialde bakoitzean erakunde batilotutako taldeak, hain zuzen, ArabakoaSeminario de Etnología Alavesa-ri,Bizkaikoa Labayruri, GipuzkoakoaAranzadi elkarteari, IparraldekoaLaubururi eta NafarroakoaUnibertsitateari. Etniker-en ari direnekherriz herri egindako inkesten bidezjarduten dute Euskal Herriko AtlasEtnografikoa osatuz. Horretarako, herribakoitzean informatzailearekikohurbiltasuna duen norbaiten bidezjasotzen da informazioa,Barandiaranek sortutako «Inkestaetnografiko baterako gida-z» baliatuz;gida honek 850 itaun ditu etaeredutzat, Etniker-ek JaiotzatikEzkontzarako Ohikuneak izenezargitaratu duen azkenekoetakoikerketa lana har daiteke.

Ikerlari hauen artean, ezin diraaipatu gabe utzi Gurutzi Arregi eta

10

Munduarekikoikuspegiaeuskaldunengan

Page 13: J O XE MIGEL B ARANDIARAN (1889-1991) · 2019-02-03 · Migel Barandiaran. Dagoeneko, mundu horretan murgildurik zebilenez, euskal prehistoriari buruz bi hitzaldi egin zituen lehendabiziko

Hurrengo ikerketen gaiak honakookizanen dira: artzain eta abeltzainenbizimodua, familia, medikuntza,jantziak, etxea, altzariak, etxekotresnak, laborantza, arrantza etanabigazioa.

1991ko azaroan egin zion Etniker-eklehenengo liburukiaren aurkezpenaBarandiarani bere etxean. Zeharo

hunkituta, pozik eta esker onekoazaldu zen; horixe baitzen bizitzaguztian amestutako lanaren emaitzariknagusiena. Baina ez zuen poz txikiagoizan, XX. mendearen hasieran hasitakolanak bazuela eta izango zuelajarraipena oharturik.

Lasai hiltzeko bidea eman zioladirudi Etniker taldeen ekimenak.

11

Lorioa: Lapurdiko etxearen sarrerako aterpea.

Page 14: J O XE MIGEL B ARANDIARAN (1889-1991) · 2019-02-03 · Migel Barandiaran. Dagoeneko, mundu horretan murgildurik zebilenez, euskal prehistoriari buruz bi hitzaldi egin zituen lehendabiziko

1947an, berriz, Eusko-Jakintzaaldizkaria, Société Internationale desEtudes Basques deiturikoerakundearen ardurapean. Gerrarenondorioz, munduan zeharsakabanaturik ziren eusko ikaskuntzeninguruko historialari, geografo,etnologo eta abarren bilgune bilakatuzen.

ALDIZKARIGINTZA

1920an Eusko-Folklore Materiales yCuestionarios sortu zuen; bertanorritxo batzuetan herrietako sineskera,esaunda, ipuin, ohitura, mito eta abarbiltzen hasi zen.

1921ean Eusko-Folklore aldizkaria,bertan herri arkitektura, bizimodua,ohiturak eta abar biltzen zituen.

1927an Gimnasyum eta 1934an,berriz, Idearium aldizkariak ere sortuzituen gai erlijiosoak lantzearren.

1946an, Saran bizi zela, Ikuskaizenekoa, Hegoaldeko Anuario deEusko-Folklore-ren hutsaldia betetzekoasmotan sortua, Iparraldeko euskalkultura aztertu eta biltzeko. Euskal IkerElkartea-k abian jarri zituen hiruhizkuntzatan. Bigarren arokolehendabiziko alean argi agertzen daaldizkariaren nondik norakoa:

...abiatzen da harkaitzetan barna,oihan eta haranetan barna, bihotz etaohiduretan barna. Joan mendeetakoitsas gizonak bezala, atxikiak garelakoEuskal Herriko nortasuna bereiziari,haren aspaldiko izaiteari eta gerokoaitzinamenduari...

12Euskal jatorriaren

haritiklehendabiziko

bilduma.

Ipar Euskal Herrianere aldizkarigintzan.

Page 15: J O XE MIGEL B ARANDIARAN (1889-1991) · 2019-02-03 · Migel Barandiaran. Dagoeneko, mundu horretan murgildurik zebilenez, euskal prehistoriari buruz bi hitzaldi egin zituen lehendabiziko

LAN GUZTIAK

Hogeita bi tomotan daude bildutaBarandiaranen lan gehienak. Hala ere,inprimaketari dagokionez, oso haserreizaten zen, batetik salneurri handiegiazutelako eta, bestetik, lanen ordenafalta, liburu traketsak, oker asko,koadernaketa ahula eta abar. Hala ere,bere haserrea azaleratu gabe ez zuenutzi eta hala zioen:

... komeni da indize eta akatsakzuzentzeko beste ale bat argitaratzea,batik bat, inprimategiko prentsekargitaratzaileak behar bezalaprentsatzen jakin ez zutelako...

Arlo honetan aipagarria da JexuxAltuna, Koro Mariezkurrena etaConsuelo Mariezkurrenak egindako laneskergaitza; Sara bildumako Índice detérminos arqueológicos contenidos enlas obras de D. José Miguel deBarandiaran liburua, hain zuen. Bertanedozein ikerlek Joxe MigelBarandiaranen idatzi etaargitalpenetako gaiak erabiltzekokronologikoki zerrendatuta baitaude.

Hala ere, bibliografiagintzan AnderManterola etnologoa izan daBarandiaranen liburu eta idatzigehienak biltzea erdietsi duena;ekimen horretan aitzindari izan direnJon Bilbao eta Mario Grande-renlanetan oinarrituta, ia bostehunekozerrenda osatu du.

Azken unera arte lanean jardun zueneta horren lekuko da 1988anplazaratutako Euskal Herriko Mitoak.Mitos del Pueblo Vasco liburu eder etamardula; Juan Lekuonaren langintzaz,Ander Manterolaren hitzaurreaz etaJose Antonio Sistiagaren marrazkizhornitua. Euskal pertsonaiamitologikoen berri zehatz eta zorrotzadamaigu bertan (Atarrabi, Ortzi, Mari,Gaueko, Eate, Mateo Txistu, Maide,Mairu, Jentil, Inguma, Alarabi, Lamin,Torto, Basajaun, Zezengorri, Iraunsugeeta abar).

13

Jentilen ondarea kristauen oroimenean.

Page 16: J O XE MIGEL B ARANDIARAN (1889-1991) · 2019-02-03 · Migel Barandiaran. Dagoeneko, mundu horretan murgildurik zebilenez, euskal prehistoriari buruz bi hitzaldi egin zituen lehendabiziko

idatzita duenez, guda bizi-bizian zela,espainiar kardinal batek El caso deEspaña izeneko liburuxka kaleratuzuen. Eta hari erantzunez, Angel deZumeta ezizenez, beste bi liburuxkabarreiatu ziren 1937an, bata, Uncardenal español y los católicosvascos. La conciencia cristiana ante laguerra de la Península Ibérica eta,bestea, Ideología de la invasiónfascista.- Los Documentosepiscopales y los nacionalistasvascos. Barandiaran izan zitekeenbion egilea.

Bestetik, Mateo Mujika Urrestarazugotzainak, bazterrak aztoratu zituen«Imperativos de mi conciencia»izeneko dokumentua plazaratu zuen,frankismoaren aurrean euskal elizareniritzia azalduz; aditu guztien arabera,Barandiaranek zerikusi handia izanzuen, berak bidalitako kezka edogaldera zerrenda batean oinarritubaitzen aipatu dokumentuakaleratzeko.

Dokumentu horietaz gain, orduanezkutuan zabaldu ziren euskal elizarenbeste hainbatetan, askok eta askokBarandiaranen eskua ikusi dute; fedeaeta herriarekiko atxikimen irmoarenadierazgarri. Horien artean dago1948an euskal apaizek Vatikanorabidali nahi zutena, gerora munduanzehar hedatzeko.

IPAR ETA HEGO EUSKALHERRIAREN LOTZAILE

Nahiz eta 1936an, gerra zibila zela--eta, Iparraldera ihesi joan beharraizan, berriro Gasteiza itzultzekoasmoz, berehala ohartu zen ezinezkoaizango zuela, bere aurka zituensalaketengatik, eta bertan gelditzeaerabaki zuen. Ondorioz, zekien lanariekin zion, hasieran bere kontura etagerora Frantziako HezkuntzaMinisterioaren esanetara Iparraldekoarduradun gisa. 1946. urtean Ikuskaizeneko Euskal Ikerketa Institutua etaizen bereko aldizkaria sortu zituen.Bertan Baiona, Bordele, Paris, Tolosa,Helsinki, Estokolmo, Los Angeles,Berkeley eta abarretako erakundeekparte hartzen zuten eta 1951. urteraarte iraun zuen. Hegoaldeko Eusko-Folklore-ren jarraipena izan zen,Iparraldean egindako ikerketa etamaterialez osaturik zegoen eta 1951raarte iraun zuen. Garai hartan sortu zenEusko-Ikaskuntza aldizkaria ere etaJoxe Migel Barandiaran izan zuenzuzendari. Aro horretan Europakohainbat kongresutan Euskal Herrianegindako ikerketen berri eman zuen.1947. urtean Eusko Ikaskuntzaelkartearen lehendakari izendatuzuten.

Bada, ordea, Saran zela, aski argi ezden gertaera bitxia. Serafin Esnaolak

14

Page 17: J O XE MIGEL B ARANDIARAN (1889-1991) · 2019-02-03 · Migel Barandiaran. Dagoeneko, mundu horretan murgildurik zebilenez, euskal prehistoriari buruz bi hitzaldi egin zituen lehendabiziko

1950ean 130 apaizek Gipuzkoakogotzainari igorritakoan esku hartzehandia izan zuen Barandiaranek.

Eta, azkenik, 1956an greba sonatuaizan zen Euskadin, batik bat, JOC etaHOAC-ek bultzaturik. Elizgizonakkezkaturik, elizaren jarrera bultzatunahi izan zuten. Barandiaran izan zenFont Andreu gotzainari eskutitza idatzizuena.

EUSKAREKIKOKONPROMEZUA

Euskararekiko atxikimendua betizeraman barnean eta adindurik bazenere, laguntza eskatu zioten aldiro,gogo biziz erantzuten zuen. 1977kourriaren 16an izan zen lehenengoKilometroak festa Lazkao etaBeasainen; hantxe parte hartu zuen 87urterekin eta, harrezkero, bestehainbatetan.

Geroztik, ahal zuen arte, euskararenaldeko ekimen guztiei laguntza etababesa eskaini zien.

15

Ekaingo haitzuloa, euskal prehistoriaren santutegia.

Page 18: J O XE MIGEL B ARANDIARAN (1889-1991) · 2019-02-03 · Migel Barandiaran. Dagoeneko, mundu horretan murgildurik zebilenez, euskal prehistoriari buruz bi hitzaldi egin zituen lehendabiziko

laguntzen ere jakin zuen, sarrera-gastuguztiak idatzi egiten baitzituen.Bitxikeria bada ere, Saran jostorratzariharia sartzen ziona Barandiaran zen.

Pilarrek bizitza osoan berorika hitzegin zion osabari eta berak ilobari,berriz, hika.

...ez hadi urrutira joan Pilar,badaezpada ere, hiltzea gertatuta ere...

ILOBA PILAR: SENIDE ETALAGUNTZAILEA

Esanak dioen legez, gizaki handienalboan, handi den beste norbait beharomen da.

Pilarrek gaztetan egin zuen hautua:osabaren laguntzaile izatea.

Halaxe izan du Pilar etxean etakanpoan, Saran nahiz Ataunen, poz-saminetan, haserre-muzinaldietan,gatazka-barealdietan. Pilar izan duzutabe, jentilen errainu eta fedearenitzal. Pilar izan du, anitzetan berbarikgabe, aholkulari zuzen eta fidakorrena.Pilar izan da osaba Joxe Migel,begiluze eta notiziazale hutsengandikbabestu duen erromako zubia. Pilarizan da denborari neurria hartzenlagundu diona. Pilar izan da, azkenik,osasuna zaindu diona, hau bai hori ez,orain hau eta gero hori...

Pilarrek lagundu dio hara eta hona,askotan bere lanak etenda, hitzaldirenbatera-edo joan behar zuenean.

Pilarrek hartu eta artatu izan ditubisitan zetozenak.

Laguntzaile aparta izan zuen Pilar«Lan osoak» prestatzerakoan, bertatikbertarako lan luze eta nekosoanzuzenketetan lagunduz.

Baina Barandiaranek ilobarierrezoan eta etxearen antolaketan

16

Pilar Barandiaran: iloba, lankide eta babes.

Page 19: J O XE MIGEL B ARANDIARAN (1889-1991) · 2019-02-03 · Migel Barandiaran. Dagoeneko, mundu horretan murgildurik zebilenez, euskal prehistoriari buruz bi hitzaldi egin zituen lehendabiziko

OMENALDI ETA OHOREABURUZ GAIN

Ipar Euskal Herritik itzuli ondoren,batez ere, lau eginkizun nagusi izanzituen:

a) Hego Euskal Herrian utzitakolanei jarraipena eman.

b) Etniker taldeak sortu, EuskalHerriko Atlas Etno-Linguistikoabultzatzearren.

c) Idatzitako lan guztiak bildu etaargitaratu.

d) Herritar, erakunde nahizagintariengandik ohore etaomena jaso.

Ez zen omenaldi zale baina bihotzezeskertzen zituen.

Omen, ohore, titulu, domina, gurutzeeta izendapen guztien artean,lehendabizikoak izan zituen, batik bat,hunkigarrienak, herritarrek etaadiskideek eskaini zizkiotenak.Hauetaz gain, Euskal Herriko nahizatzerriko hainbat herrik, erakundek,agintarik, elkartek... azaldu zioten,behin eta berriz, gurtza etamiresmena. Eta etorkizunean ere berelana gogoratu eta jarraikia izan dadin,hainbat kultur etxe, eskola, lizeo,katedra, beka, polikiroldegi, auzo,kale, plaza eta liburutegik Barandiaranizena dute ikur.

17

Urtez urtekoemaitzen bilgunea.

Gizakia eta sinesmenaren arteko lotura. Ataungo udaletxekoezkaratzean. Aitor Mendizabal.

Page 20: J O XE MIGEL B ARANDIARAN (1889-1991) · 2019-02-03 · Migel Barandiaran. Dagoeneko, mundu horretan murgildurik zebilenez, euskal prehistoriari buruz bi hitzaldi egin zituen lehendabiziko

daitekeenez. Jokabide hori argi etagarbi zuen:

...gure herrian gertaera, sinesmen etaohiturak indoeuropar eta beste kulturabatzuetan ere agertzen baitira, haranola, Eskandinavia, Italia, Errusia,Alemania edo Ameriketako Missourin.Erabat bitxi edo berezi den zerbaitedozein etniatan aurkitzea ia ezinezkoada; horregatik, kultura batek elementukultural berri bat sortzea baino merituhandiagoa du, elementu orokor horieietnia jakin batek, euskaldun herriakgure kasuan, eman dion eta emanliezaiokeen kutsu bereziak...

KRITIKAK

Barandiaranek kritika mota bi jasoizan ditu: bata, ikerketa orotaneuskalduntasunaren bila zebilensusmoa eta, bestea, bakar-laneanjardutea.

Lehendabizikoari dagokionez,ikerketei kutsu politikoa zerien. Berak,ordea, ez zion muzin egin ikertzearieta adierazi ere bai garbi asko,ikerketek kultura herrikoia dutelaoinarri eta beronetan bertako kulturgaiak ez ezik, beste hainbatkulturatako ezaugarriak ere azaltzendirela eta beroriek jaso besterik ezzuela egin, argitalpenetan ikus

18

Bere lan-lekua. Aitor Mendizabal.

Page 21: J O XE MIGEL B ARANDIARAN (1889-1991) · 2019-02-03 · Migel Barandiaran. Dagoeneko, mundu horretan murgildurik zebilenez, euskal prehistoriari buruz bi hitzaldi egin zituen lehendabiziko

JENDEAREKIKOA

Ezagutu dugunok badakiguedozeinenganako zuen xalotasuna. Ezzuen gogo txarrik inoiz agertzen.Norbaiten zain zenean, urduri izatenzen. Baina geuk herritar gisa ezagutudugunean, hainbat berezitasunnabaritu ahal izan diogu bere izaeran.Bizitzeari zion maitasuna eta, horrekinlotuta, bizitzako gauza xumeenei.Zergatik ote? Beharbada, bere lanabeti herri xehearengandik sineskerak,ohiturak, hau da, bizitza bera jasotzeaizan delako. Horregatik, auzokoaren,herritarraren bizimoduaz jakinguraizaten zen, gogozko zituen, iloba etabiak beste norbaitekin, lorioan jesarritailunabarrean izaten zituztensolasaldiak. Zeri buruz, ordea?Eguraldia, albisteak, laborea, kontuzaharrak, errekako amuarrainak, urte-sasoia, jendearen bizimodua, gaurkogazteen ohiturak, bakea... Denborarenjoanari oztoporik jartzen ez ziona izanzen.

Berbetarako beti prest zen eta biziosoan besteek esandakoa biltzenjardun arren, kontulari bizi eta aberatsbihurtu zen; ezezagunei zuka etailoba, tarteriko eta herritarrei hikamintzatuz.

19

Bigarren kritikari helduz, hau da,eskola edo jarraitzailerik sortu ez izanariburuz, 1978an Euskal HerrikoUnibertsitateak honoris causa doktoreizendatu zuenean, Barandiaranek berakadierazitakoa argigarri izan daiteke.

1921ean euskal etnologiarenikertzaile-taldea antolatu eta Eusko--Folklore orriak eta izen bereko Urtekariaargitaratzen hasi nintzen, EuskalHerriaren aintzinatikako kulturari buruzkogaiak dakartzatela. 1936ko guduaoztopo izan zuen ekimen hark, bainagaur egun ere Euskal Herri guztian aridiren ikerlari gaztez eta euskal jakintzenalor honetan berariz jakitun direnezosatutako Etniker taldeak ditugu harrenordezkari eta jarraitzaile.

Barandiaranen lana aztertzerakoan,bere Lan guztiak abiapuntutzatharturik, osagarri gisa izan daitekeenbeste lan bat aipatu nahi genuke:Joxemartin Apalategi BegiriztainekAnuario de Eusko-Folkloren 1981eanargitaratutako Acercamiento alpensamiento paleontológico deJoxemiel Barandiaran izenekoa.Bertan Barandiaranengan zenbaitikerlari eta pentsalarik izan duteneraginaren gainean egiten dahausnarketa, hara nola, Aranzadi etaObermaier, eta ondorenBarandiaranen pentsamendupaleontologikoa zertan datzanagertzen da.

Page 22: J O XE MIGEL B ARANDIARAN (1889-1991) · 2019-02-03 · Migel Barandiaran. Dagoeneko, mundu horretan murgildurik zebilenez, euskal prehistoriari buruz bi hitzaldi egin zituen lehendabiziko

Lehen ikerketa AtaungoJentilbaratzan egin zuen eta garaiberean aurkitu zituen lehendabizikotrikuharriak Aralarren.

Aranzadi eta Eguren ikerlariekin ereAtaun inguruan egin zituenlehendabiziko indusketak gerraaurrean. Iparraldetik etorri berritanhaurtzaroko leku, zoko eta bazterrakberriro ikusteari ekin zion, jatorriarekikoloturaz bat eginez. Ondorioz, Ataungoplanoa ere egin zuen eta 1970-71nhainbat indusketa egin zituen ingurukoLimurita, Pikandieta eta Usategin.

ATAUNEN IZAN ZUEN HAISERAETA AMAIERA

Jaioterriaren ukitu nabarmena izanzuen bizitza osoan. Nahiz eta kanpo-herrietan sarri ibili, lotura handia izandu jaioterriarekin. Hasteko,haurtzaroko giroa erabakigarria izanzuen eta gogo biziz kontatu ohi zueneskolan euskaraz hitz egiteagatikmaisuak nolatan burdinazko eraztunaeramatera behartzen zituen garaia,baina jarraian maisu haren borondateona ere azaltzen bazekien, «...zenbaitgauza arbelean euskaraz idaztekoohitura bazuen guk hobe ulertzekobaina berehalaxe kendu egiten zuen,bera ere beldur baitzen...».

20

Ataun, ikerketaren abiapuntu eta bizitzaren zentzu.

Page 23: J O XE MIGEL B ARANDIARAN (1889-1991) · 2019-02-03 · Migel Barandiaran. Dagoeneko, mundu horretan murgildurik zebilenez, euskal prehistoriari buruz bi hitzaldi egin zituen lehendabiziko

Azkenik, zahartzaro luzeahaurtzaroko inguruari atxiki iraganzuen, berak sarri esan ohi zuenbezala:

«...hemen inguruko mendi, ibai, eliza,baserri eta lekuak etengabe hizketan arizaizkit» edo «hiltzeko ez naiz beldur,baina bizi egin nahi dut» edo «herrianhiltzen diren guztiak ni bainogazteagoak dira, hau da komeria...»

Bestetik, Ataunen bertan hasi zenipuin eta esaunda zaharrak biltzen,hasieran amarengandik eta geroraherritarrengandik.

Ataungo herriak agur eta ohore izandio, Ataun izena eta Euskal Herriarenahainbat lekutan zabaltzeagatik; horieskertzeko, omenaldiez gain, «herrikoseme kuttun» izendatu zuen udalak1984an eta herriko eskolari JoxemielBarandiaran izena ezarri.

Hil zen, baina urtero gogoratzen dirajaiotegun eta heriotza eguna ere,kulturaren inguruko ekitaldiez etaberak bildutako esaunda eta ipuinetanoinarritutako Jentilen etorrera izenekokale antzerkiaren bidez, neguarenatariko sanmartiñetan. Urteberri orobada norbait lehendabiziko ikerketaegin zuen gunean, abiapuntuan,Jentilbaratzan.

21

Urrezko maindirea zela eta, haserretu ziren jentilak Agerre baserrikoekin.

Page 24: J O XE MIGEL B ARANDIARAN (1889-1991) · 2019-02-03 · Migel Barandiaran. Dagoeneko, mundu horretan murgildurik zebilenez, euskal prehistoriari buruz bi hitzaldi egin zituen lehendabiziko

– Jose Migel Barandiaran jaunakbere bizitza osoan zehar hasi etajarraitu zuen Euskal Herriko AtlasEtnografikoaren ikerketa lanakjarraitu. Honetarako, Baskoniakolurralde desberdinetan beraksorturiko eta proiektu honetanlanean diharduten zenbait Etnikertalde baliabidez hornitu etapotentziatuko ditu.

– Euskal Herria Baskonia mailanberak landu dituen gaietanikerketa, egitarau eta bekakbultzatu, honakoak izaniklanduriko gaiak: Prehistoria,Arkeologia, Antropologia etaEtnologia.

– Ikastaldi, mintegi, hitzaldi edoantzeko ekintzak sortu etaErakundeak bultzaturiko ikerketaeta azterketen emaitzak argitaratu.

– Erakundeari bere helburuakbetetzen lagunduko dion besteedozein bide.

Lan honen guztiaren muineanbadira, besteak beste, zenbait arloaipagarri:

a) Nafarroako Unibertsitateanemandako eskolak Maria AmorBegiriztainek magnetofonozjasota ditu; horien transkribaketaegin ondoren argitaratu egingodira.

JOXEMIEL BARANDIARANFUNDAZIOA

Bera artean bizi zela sortu zen, hainzuzen, 1989ko maiatzaren 29an etahauexek dira Fundazioa osatzendutenak: Eusko Jaurlaritza, NafarroakoGobernua, Arabako Foru Aldundia,Bizkaiko Foru Aldundia, GipuzkoakoForu Aldundia, Ataungo Udala, PilarBarandiaran eta Eusko Ikaskuntzareninguruko beste 8 partaide aditu. Gauregun, Jexux Altuna da Fundazio buru.

Fundazioaren helburu nagusiakhauexek dira hitzez hitz:

– Jose Migel Barandiaran jaunarenlan ugari eta zabala sistematikokibildu, bai lan argitaratua baiargitaragabea, izkribu guztienoriginalak katalogatu etaartxibatuz, hala nola bereelkarrizketa, hitzaldi, batzar edofilmaketa bidez, magnetikoki edobeste nolanahi jaso den besteedozein aho ekarmenak batuz.

– Bere zientzi ekoizpenarenargitalpen kritiko zaindua bultzatu,adituen batzorde egokiak sortuz.

– Bere bizitza, pentsakizun etazientzia eta kulturaganakoekarmena aztertu, obra nazio etanazioarte mailan zabalduz.

22

Page 25: J O XE MIGEL B ARANDIARAN (1889-1991) · 2019-02-03 · Migel Barandiaran. Dagoeneko, mundu horretan murgildurik zebilenez, euskal prehistoriari buruz bi hitzaldi egin zituen lehendabiziko

b) Bizitza osoan ikusitakoa,entzundakoa edo, besterik gabe,bere iritziak «egunerokoan»idazteko ohitura. Koadernohorietan, ordea, bizi den jendeaskoren aipamenak egitendirenez gero, oraingoz ez diraargitaratuko.

c) Aurrekoaren bide beretik,egindako ikerketa guztiak erejaso eta idatzi egiten zituen, baibaserriz baserri edo herriz herriegindakoak nahiz indusketarenberri ematen dutenak; hauekikerlarien esku jarriko dira.

d) Zinemagintzari dagokionez,harrigarria izan da 1999. urteanSara etxeko ganbaran azaldudira pelikulak. Berorietan 1920.inguruko bizimodua, apaiztegiaeta familia irudiak azaltzen dira.Garai hartako irudi urri denez,interesgarri izan daitezke.

Fundazioaren asmo nagusienetakoa,besteak beste, Sara etxea museo etaikerketa gune bilakatzea da.

23

Ataungo Herriaren geroa, Joxemiel Barandiaran eskola.

Page 26: J O XE MIGEL B ARANDIARAN (1889-1991) · 2019-02-03 · Migel Barandiaran. Dagoeneko, mundu horretan murgildurik zebilenez, euskal prehistoriari buruz bi hitzaldi egin zituen lehendabiziko

eta abar. Etxean nahiz ospitaleanizandako bisitaldiekin batera, itzaltzenjoan zen Ataungo Jose MigelBarandiaran.

Komunikabideetako lehen albiste izanzen bere heriotza eta egunkari guztiekgehigarri bereziak argitaratu zituzten.Etxetik elizara bitarteko doluanherritarrez gain, Ardantza lehendakariaeta Alli Nafarroako Gobernu buruazirela egin zen, jarraian beste hainbatagintari, zientzialari, kulturkide,Ararteko, unibertsitateko errektore,idazle, eskultore, euskaltzain, ikerlarieta, batez ere, herritarrak. Hileta mezaEuskal Herriko sei gotzain etahirurogeiren bat apaizen artean emanzuten.

HERIOTZA

1991ko abenduaren 21ean hil zenAtaungo Sara etxean ia 102 urtekomundualdiaren ondoren.

Urte jori eta emankorra, nahizosasunak ez lagundu. Gertaera anitzizan zuen agurreko urtean: Espainiakoerrege-erreginen bisita, Carlos III.arenGurutze handia, Principe de Asturiassarirako izendapena, Gure lehenurratsa (erakusketa), BizkaikoAldundiaren Urrezko Luma, bizkaitarliburuzaleen Zilarrezko Luma,Barandiaran izeneko ikerketabekarako deialdia, Eusko--Ikaskuntzaren Cuadernos de Sección.Antropología/Etnología-ren argitalpena

24

Solasa eta herria maite zituenataundarra.

Page 27: J O XE MIGEL B ARANDIARAN (1889-1991) · 2019-02-03 · Migel Barandiaran. Dagoeneko, mundu horretan murgildurik zebilenez, euskal prehistoriari buruz bi hitzaldi egin zituen lehendabiziko

BARANDIARANI BURUZKOERRANAK

«...komunikabideetan bere irudia etaizena behin eta berriz azaldu arren,nahiago zuen edozein herritarrekininguruaz, eguraldiaz edo egunerokobizimoduaz solasean aritzea...»

(Pilar Barandiaran)

«...gaur egun euskaldunok geureiraganari buruz dakigun ezer gutxi horiBarandiaran eta Mitxelenari zordiegu...»

(Edorta Kortadi)

«euskal bibliografiak izan duenidazlerik emankorrenetakoa dugu OnJoxe Migel...»

(Ander Manterola)

«...etorkizunean gauzak interpretaditzakegu, baina interpretazio horiekguztiek ikertzaile honek jaso dituen gaieta datuetatik abiatu beharko dute...»

(Jexux Altuna)

«...garai bateko ipuinak irudimeneanbizituz, Joxe Migelek jakintza arloanfruitu aberats emankor bihurtu ditu...jarraitzaile ugari izan ditu eta eskolabat sortu du eta hori oso garrantzitsuada; hori ez dute denek lortzen»

(Juan Garmendia Larrañaga)

«...Etniker taldeetan gaur egunmakinatxo bat gaztek hartzen dauparte, batez be unibertsitariek, eta betimaixu izan dogun On Joxe MigelBarandiaranek egituratu eta berebizitza guztian amestu izan dauanegitasmoaren garrantziaz konturatudira gazteak... Etniker taldeko guztiakgara Barandiaranen eskolako kide»

(Gurutzi Arregi)

«...garai berri bat sortu zuen,Ertarotik jalgi bagina bezala.Barandiaranek funtsezko egitarauzientifikoa eraiki du...»

(Mikel Duvert)

«...bere bizitza guzian –eta zer biziluzea!– euskeraren zerbitzari on etaleiala izanez, bide urratzaile izanik,etnologia eta aurre-historia alorretan,eman dio euskarari Detxeparek idatzizuen bezala behar duien tornuia etaDetxepareren pare nekarre nik gaur :Ataungo herria, benedika dadila!...»

(Jean Haritschelhar)

«... bere lana irakurtzean, SabinoAranarenak datozkit gogora. Eta ustedut, bien idatzien pare-parekoirakurketa eginez gero, euskalkulturaren bi aintzindarion artekoantzekotasuna nabarmen daitekeela,planteamendu eta pentsamendueidagokienez»

(Joan Prats)

25

Page 28: J O XE MIGEL B ARANDIARAN (1889-1991) · 2019-02-03 · Migel Barandiaran. Dagoeneko, mundu horretan murgildurik zebilenez, euskal prehistoriari buruz bi hitzaldi egin zituen lehendabiziko

«...unibertsitateko klaseetan bainoaskozaz gehiago ikasi nuen JoseMigel Barandiaranekin, haietanikaskuntza programatikoegia etazientzia bera ere asignatura baita.Harrigarria da tradizioa biltzean izanduen hizkuntz zehaztasuna... Zerizango ote da Barandiaranek gureartetik alde egiten duenean?»

(Julio Caro Baroja)

«... Barandiaranen meritua ez dagoegin zuenean, egindako garaianbaizik. Bera izan da ondorengoetnologo guztien maisu. Gero sortudiren antropologia eta arkeologiabelaunaldiak bere eskolakoak gara...»

(Jose Mari Satrustegi)

«... zuen maitatzeko gaitasunak,adimen sakontasunak, umoreak etalanerako gogoak bilakatu zuen gizakihandi... etxe inguruan ibilian ikustennuenean, Kant filosofoa zetorkidangogora, metro gutxitan egiten baitzuenbat izadiaz...»

(Eduardo Txillida)

«...1934an argitaratu zuen bereikerkuntzazko bizitza osoko goimailako liburua, Euskalerriko lehengizona”...»

(Joxemartin Apalategi Begiriztain)

«...gerra zibilaren aurreko aldian,Gasteizko apaiztegiak izan zuengorakada kulturalean eragin handiaizan zuen...»

(Luis Barandiaran)

«...baina Barandiaran beti bera.Historiaurrean eta etnografian bezala,gainerako alorretan prestu eta hotz,datuei kasu eginez, asmakeriak etasasi letratuen erretolilak bazterturik...»

(Henrike Knörr)

«...euskaldun modernoak lau leihonagusi ditu lehengo Euskal Herriaikusteko. Lau zubi nagusi, lau zutabesendo oinarrituak: Azkue, Lekuona,Orixe eta Barandiaran. Deusik asmatugabe jokatu du herriaren jakintzabiltzean, ehun urtetan entzun eta ikusiduena paperera aldatuz, eskribaulegez...»

(Joxe Ramon Zubimendi)

«... jarraitzaile asko izan du etajende asko gara, gaur bertan ere,berak erakutsitako bidean lanean arigarenak...»

(Fermin Leizaola)

«XX. mendeko euskal artistarikgarrantzitsuena ez baita Oteiza izan,Barandiaran baizik. Barandiaranek,bere azterketen bidez, izugarrizkomaterial piloa jarri du egungo artistaplastikoen esku...»

(Koldo Azpiazu)

26

Page 29: J O XE MIGEL B ARANDIARAN (1889-1991) · 2019-02-03 · Migel Barandiaran. Dagoeneko, mundu horretan murgildurik zebilenez, euskal prehistoriari buruz bi hitzaldi egin zituen lehendabiziko

27

Nolako ingurua, halako gizakia.

Page 30: J O XE MIGEL B ARANDIARAN (1889-1991) · 2019-02-03 · Migel Barandiaran. Dagoeneko, mundu horretan murgildurik zebilenez, euskal prehistoriari buruz bi hitzaldi egin zituen lehendabiziko

Hala ere, ez naiz nire baitan edozeingauzatarako. Nire baitan guztietarakobanintz, ez nintzateke hilko, nibehintzat. Baina...

Ni zertarako naiz? Nire baitan ezizanik, beste baten baitan izan beharko.Beste bat hori baino lehenagokoa etahandiagoa noski: Jainkoa, alegia. Harabada nire egiteko bat. Horretarako naizberaz: Jainkoa eta berak maite dituengure lagun hurkoa maite izateko. Harahor gizabide edo bere oinarria.

Ataunen, 1989ko azaroaren 20an.»

TESTAMENTUA

Gizabidea

«Gizakiari maiz sortzen zaizkiohonako galdera hauek: ni zer naiz? Nizertarako naiz?

Galde hauei ematen dizkiegunerantzuerek adierazten digutegizabidea.

Ni zer naiz? Adimena duena gizakiaeta, honen bidez, bere bizikera gauzaaskotan zuzendu eta ibilarazten duena.

28

Page 31: J O XE MIGEL B ARANDIARAN (1889-1991) · 2019-02-03 · Migel Barandiaran. Dagoeneko, mundu horretan murgildurik zebilenez, euskal prehistoriari buruz bi hitzaldi egin zituen lehendabiziko

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak liburuxka honen material grafikoa ondorengoei esker lortu du:

• Jexux Aizpurua Barandiaran.

• Jon Aizpurua Barandiaran.

• Joxemartin Apalategi.

• Barandiaran Fundazioa.

• Joxemari Setien.

• B. Oiartzabal.

• Angel Ruiz de Azua.

• Joxetxo Zufiaurre.

• Joseba Olalde argazkilaria.

Zuzendaritza: Mikel Atxaga

Argitaraldia: 1.a, 2000ko abendua

Ale-kopurua: 2.000

© Euskal Autonomia Erkidegoko AdministrazioaKultura Saila

Argitaratzailea: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu NagusiaDonostia-San Sebastián, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba)

Maketazioa: José Luis Casado González

Fotokonposizioa: Rali, S. A.Particular de Costa, 8-10 - 48010 Bilbao (Bizkaia)

Inprimaketa: Estudios Gráficos Zure, S. A.Carretera Lutxana-Asua, 24 - 48950 Erandio Goikoa (Bizkaia)

ISBN: 84-457-1616-6 (Obra osoa)84-457-1620-4

L.G.: BI-3152-00

Page 32: J O XE MIGEL B ARANDIARAN (1889-1991) · 2019-02-03 · Migel Barandiaran. Dagoeneko, mundu horretan murgildurik zebilenez, euskal prehistoriari buruz bi hitzaldi egin zituen lehendabiziko

Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia

Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco

KULTURA SAILAHizkuntza Politikarako Sailburuordetza

DEPARTAMENTO DE CULTURAViceconsejería de Política Lingüuística