irakurmena lantzeko materialak · irakurmena lantzeko ikas-materialak hizkuntza komunikabideetan 2...
TRANSCRIPT
-
1
IRAKURMENA LANTZEKO IKAS-MATERIALAK
HIZKUNTZA KOMUNIKABIDEETAN
Abel Camacho
http://ireki.blogspot.com/
2000-2001 ikasturtean egindako materialak
Ikas-material hauek Creative Commons by-nc-sa 3.0 lizentziaren mende
daude
http://ireki.blogspot.com/
-
Irakurmena lantzeko ikas-materialak Hizkuntza komunikabideetan
2
IKAS-MATERIALEN NONDIK-NORAKOAK Direla egun batzuk, beste dokumentu baten bila ari nintzela, aspaldi egindako material hauek
topatu nituen. Antza denez, 2000-2001 ikasturtean egindakoak dira eta gezurra badirudi ere,
zeharo ahaztuta eduki ditut azken urte hauetan.
Ondo gogoratzen ez banaiz ere, garai hartan Batxilerrerako ikasleei begirako ikas-materialak
sortzeko proiektu batean parte hartzeko gonbitea jaso nuen. Proiektu hartan irakurmena eta
idazmena lantzeko zenbait ariketa-sekuentzia diseinatzea egokitu zitzaidan. Urtebete lehenago-
edo, Irakurriz ikasi
(http://www.buruxkak.org/liburuak/110/irakurriz_ikasi__2__argitalpena_.html) liburua
argitaratu nuen eta ildo metodologiko bereko materialak idazteko eskatu zidaten proiektu
berrirako.
Testuen aukeraketa egitean, kontuan hartu beharreko testuingurua komunikabideak izan ziren,
horietan hizkuntzaren zer-nolako erabilera gertatzen den aztertu ahal izateko. Testu guztiak,
seigarren unitatekoa izan ezik, idatziak dira eta garai hartako Euskaldunon Egunkarian argitara
emandakoak.
Kontua da proiektu hori bertan behera geratu zela eta neu zeharo ahaztu nintzela egindako
lanaz. Orain, berriz, topatu dudanean, pentsatu dut inori gertatu ahal zaiola erabilgarri. Esan
bezala, ez dut ezer ere ukitu, zeuden-zeudenean daude hemen, errore ortografiko bakar batzuk
salbu.
Irakurmena lantzeko materialak bakarrik bildu ditut zeren idazmenari dagozkionak
zirriborratuta baino ez daude. Ordu batzuk egin behar nituzke horretarako eta agian, animatzen
banaiz, aurrerago helduko diet horiei.
Material hauek 7 unitatek osatzen dute:
UNITATEAK LANGAIAK
1. Nola irakurtzen duzu normalean
Irakur-estiloak
Irakur-helburuak
2. Ebola, etsai ikustezina Zailtasunen aurrean zer egin
Hitz gakoak
3. Kontsumitzaileei oharra Testuaren informazio orokorra
Testuaren asmo komunikatiboa
Testuaren informazio xehea
4. Bai mundu berria! Irakurri aurreko hipotesiak
Informazio berria aurre-ezagutzekin lotu
5. Irakurleak mintzo Testuen asmo komunikatboa
6. Gaur egun Ahozko ulermenerako estrategien lanketa
7. Hiztegi transgenikoa Testuari eta errealitateari buruzko aurre-ezagutzen garrantzia
Portzierto, bila nenbilena ez nuen inondik inora topatzerik izan.
2011-10-17
http://www.buruxkak.org/liburuak/110/irakurriz_ikasi__2__argitalpena_.html
-
Irakurmena lantzeko ikas-materialak Hizkuntza komunikabideetan
3
1. UNITATEA
NOLA IRAKURTZEN DUZU NORMALEAN?
-
Irakurmena lantzeko ikas-materialak Hizkuntza komunikabideetan
4
NOLA IRAKURTZEN DUZU NORMALEAN?
NOLA IRAKURRIKO ZENITUZKE TESTU HAUEK?
Hona hemen zenbait irakur-egoera posible. Bakarka zaudela, saia zaitez egoera horretan
nola irakurriko zenukeen zehazten. Honetarako, jar itzazu beheko irakur-estiloak dagozkien
laukietan (lau estilo izan arren, bost egoera azalduko dira):
Azkar: gainetik irakurri
Azkar: zerbaiten bila irakurri
Arretaz irakurri ( bi aldiz)
Atseginez irakurri
- Egunkari edo aldizkariren bateko artikulua duzu aurrez aurre. Irakurriko duzun ala ez erabakitzeko,
begiratu bat ematen diozu. Zeri buruzkoa den jakin
nahi duzu.
- Zinemara joan nahi duzu, baina ez dakizu zein zinematan ematen duten ikusi gogo duzun pelikula.
Hartara, egunkaria hartu duzu.
- Asteon azterketa garrantzitsu bat izango duzu. Hau dela eta, apunteak ari zara irakurtzen.
- Asteburuan lagun batzuk afaltzera datozela eta, janari gozo eta berezia prestatu nahi duzu. Errezeta-
liburua hartu duzu.
- Nobela, komiki, poema-liburua,... irakurtzen ari zara. Izan ere, irakurzale porrokatua zara, eta
horretan ematen duzu denbora luze.
Bikoteka zaudetela, komenta ezazue aurreko ariketa. Modu berean irakurriko zenukete
denok? Saia zaitezte beste egoera batzuk asmatzen, bizitza errealekoak ahal dela, eta nola
eta zertarako irakurriko zenuketen adierazi.
Zer irakurri Zertarako irakurri Nola irakurri
1
-
Irakurmena lantzeko ikas-materialak Hizkuntza komunikabideetan
5
IRAKUR-HELBURUAREN ARABERAKO IRAKURKETA
Errepara iezaiozu beheko eskemari (Iturria: HABE: Irakurmena, argitara eman gabeko
txostena).
IRAKURKETA
ESTILOAK (nola) ARRAZOIAK (zertarako)
azkar
gainetik
Testuari buruzko informazioa lortzea:
testua zeri buruzkoa den ikustea du
helburua, muinaz jabetzeko.
zerbaiten bila (xehea)
Testutik jasotzen den informazioa lortzea:
informazio jakin eta zehatza bilatzea
du helburu. Testua gainbegiratu eta
interesatzen zaigun informazio zatian
geratu eta irakurtzen da.
arretaz (intentsiboa)
Testutik jasotzen den informazioa lortzea:
sakoneko ulerkuntza du helburu,
mezuaren aldetik zein formarenetik
atseginez (estentsiboa)
Atsegina edo interesa:
irakurlearen atsegina eta plazerra du
xede. Ulermen globala adierazten du,
zati bakoitzaz jabetzea beharrezkoa
izan gabe.
2
-
Irakurmena lantzeko ikas-materialak Hizkuntza komunikabideetan
6
NOLAKO TESTUA, HALAKO IRAKURKETA
Ataza honetan testu batzuk dituzu. Lehenik eta behin, gainetik begiratu eta irakurriko dituzu, testuari buruzko informazioa topatzeko. Honetarako beheko taula erabil zenezake.
Bost minutu dituzu hiru testuak gainetik irakurtzeko, gero, patxada handiagoz irakurtzeko
modua izango duzu eta.
1. TESTUA: BETI ESANEN DUT EGIA. Gabriel Aresti
Gaia Testu-mota Testuaren asmo komunikatiboa
Zure interesa, egoera,... Zertarako irakurriko zenuke? Nola irakurriko zenuke?
BETI ESANEN DUT EGIA
Beti esanen dut
egia.
Nire ahotik ezta hitzik aterako,
egia eztena.
Ezpainak apurtuko zaizkit,
mihia ebakiko didate,
baina nik
eztut
gezurrik
esanen.
Eta inoiz,
nire juramentua hautsirik,
gezur bat badiot,
izanen da
eguzkia ilundu eztadin,
ilargia argitu dadin,
arrosak orriren bat irabaz dezan,
klabelinak usainik gal eztezan,
haurra beti ditiaz goza dadin,
edo dontzeiliari
birjindadea joan dakion
nobleziaz.
Gabriel Aresti
Maldan behera
3
-
Irakurmena lantzeko ikas-materialak Hizkuntza komunikabideetan
7
2. TESTUA: ENERGIA AURREZTEKO AHOLKUAK. Euskaldunon Egunkaria
Gaia Testu-mota Testuaren asmo komunikatiboa
Zure interesa, egoera,... Zertarako irakurriko zenuke? Nola irakurriko zenuke?
ENERGIA AURREZTEKO AHOLKUAK
Nork bere esku du energia aurreztea eta ingurugiroa zaintzea eguneroko bizitzan kontu pixka
bat izanik
Askotan, aldameneko lantegiak kutsatu egiten duelako kexatzen gara, baina gero, etxean, ez
ditugu ingurugiroa zaintzeko beharrezko neurriak hartzen. Badirudi, ingurugiroa zaintzea beste
batzuen ardura dela, gure egungo bizimodua dela-eta sortzen ditugun alferrikako hondakinak eta
erabiltzen dugun energia piloa guk geuk gutxitu beharrean. Hona hemen energia aurrezteko eta
kutsadura nahiz hondakinak gutxitzeko aholku batzuk.
Uraren erabilera zaindu ezazu
1. Dutxatzea bainatzea baino egokiagoa da. Bainatzerakoan 300 litro ur gastatzen
ditugu eta bost minutuko dutxa batean,
berriz, 100 litro ur.
2. Egunean behin baino gehiagotan dutxatzea ez da higienikoki gomendagarria. Beraz,
askotan dutxatzeagatik ez gara garbiagoak
izango. Dutxatzerakoan ur epela eta xaboi
neutroa erabili.
3. Ez bota alferrik komuneko katetik: 10 litro ur inguru gastatzen ditugu hori egiten
dugunero.
4. Iturriak ondo itxi. Minutuko 10 tantek, 2.000 litro ur osatzen dute urtebetean,
beraz, ezin da tanta bat bera ere alferrik
galdu.
5. Ez erabili ontzigarbigailua beterik ez dagoenean: garbiketa bakoitzean 40 litro ur
inguru gastatzen baitugu. Gainera, ontziak
garbitzeko xaboiak osagai kutsagarriak
ditu; ahalik eta kopuru txikiena erabili.
Gauza bera egin garbigailuarekin.
6. 60 graduko ur beroa nahikoa dugu: hori baino ur beroagoa erabiltzeak energia
alferrik gastatzera behartzen gaitu.
Horrezaz gain, beharrezkoa denean
bakarrik erabili ur beroa.
Hondakinak gutxitu itzazu
1. Erabili eta bota egiten diren produktuak ez erosi, denbora gehiago irauten dutenak
kalitate handiagokoak dira eta, gainera,
hondakin gutxiago sortzen dute. Paperezko
musuzapiak eta behar direnean bakarrik
erabili.
2. Litro laurdeneko lau botila txikik litroko botila batek baino hondakin gehiago
sortzen dute. Beraz, hondakin gutxiago
sortzen duten produktuak erosi.
3. Ez nahastu hondakinak. Beira, papera eta kartoia beste zakarrontzi batera bota,
bakoitza bere zakarrontzira. Horrela,
gero,birziklatu egingo ditugu.
4. Birzikla daitezkeen produktuak erosi.
5. Ez gastatu alferrik papera. Alde batetik bakarrik idatzita dagoenean beste aldea ere
erabili.
-
Irakurmena lantzeko ikas-materialak Hizkuntza komunikabideetan
8
6. Ez bota hondakinak komunetik behera. Errekak eta ibaiak kutsatu eta hodiak
hondatu egiten dituzte.
7. Ez bota pila elektrikorik zaborretara, oso kutsagarriak dira. Erabilitako pilak biltzen
dituzten ontzietara bota.
Berogailua gutxiago erabil ezazu
1. Berogailua gutxiago erabiltzeko, zure etxearen aislamendu termikoa hobetu
ezazu. Etxeko leihoak zabalik
edukitzeagatik, kristalak finak izateagatik
edota zirrikitu batetik, etxeko
tenperaturaren %15etik % 20ra galtzen da.
2. Energia gutxiago gastatzen da eta sanoagoa da, berogailua piztu beharrean
arropa janztea.
Sukaldean energia aurrezteko moduak
1. Ontzi handiak eta tapa dutenak erabili. Presiozko ontzia erabili, denbora gutxiago
eta energia gutxiago behar du.
2. Sukalde elektrikoetan, jana egosi baino lehenago itzali sua, bertan gelditzen den
beroak egosiko du jana.
3. Hozgailuko izotza sarritan urtu ezazu: 5mm-ko izotz lodierak % 30era igotzen du
energia kontsumoa. Era berean, ez sartu
hozgailura oso gauza beroak, lan bikoitza
egin beharko baitu hori hozteko.
4. Ez erosi beharrezkoak ez diren tresna elektrikoak.
5. Ez ireki labearen atea, hori egiten dugunero labearen beroaren % 20a galtzen
baita.
Aholku orokorrak
1. Itzali telebista, argiak, irratia eta antzeko tresnak erabiltzen ari ez zarenean.
2. Energia gutxiago kontsumitzen duten bonbilak erabili, merkeagoak dira.
3. Zaindu aluminioaren erabilera; edari baten lata bat egin ahal izateko, gasolina lata
baten erdia erabili behar baita.
Garraioa: zer, non eta nola erabili
1. Hiri barrura joateko kotxerik ez erabili; energia kontsumoa asko handitzen da.
Oinez edota garraio publikoa erabiliz joan.
2. Kotxea geldirik denbora luzean eduki behar baduzu, motorea itzali.
3. Autoaren iheste-hodia ondo ote dagoen maiz begiratu, kutsadura gehiago ez
sortzeko.
4. Abiadura handian gehiago kontsumitzen eta kutsatzen dute kotxeek. 100-80
kilometro orduko abiadura nahikoa da.
5. Hiri barruan bizikleta erabili. Jende askok erabiliz gero bizikletan ibiltzeko bideak eta
erraztasunak lortzeko aukera gehiago dago.
6. Garraio publikoa erabili. Gutxiago kutsatzen dute eta energia gutxiago
kontsumitzen dute.
7. Autoaren gainean zerbait eramateak energia kontsumoa % 16 gehiago igotzen
du.
8. Kotxearen gurpilak egoera onean edukitzeak energia kontsumoaren % 10a
aurrezten du.
Euskaldunon Egunkaria
1996-6-1
-
Irakurmena lantzeko ikas-materialak Hizkuntza komunikabideetan
9
3. TESTUA: INDUKZIO ELEKTROMAGNETIKOA. Harluxet Fundazioa
Gaia Testu-mota Testuaren asmo komunikatiboa
Zure interesa, egoera,... Zertarako irakurriko zenuke? Nola irakurriko zenuke?
Indukzio elektromagnetiko. FIS. Eremu magnetiko baten barnean kokatutako eroale elektriko
batean, fluxu magnetikoaren eta eroalearen artean higidura erlatiboa gertatzen denean
(eroalea edota eremu magnetikoa mugitu delako) edo fluxu magnetikoaren intentsitatea
aldatzen denean, eroalean indar elektroeragile bat sortzen da. Induzitutako indar
elektroeragilea eroalea zeharkatzen duen fluxuaren etete-abiadurarekiko proportzionala
da, eta haren korronte induzituak indukzioa eragin duen kausa, fluxu-aldaketa alegia,
oztopatuko duen norantzakoa da beti. Indukzio elektromagnetikoaren fenomenoa oso
baliagarria da eta garrantzi itzela du: transformadore elektrikoak, irrati-zirkuituak, energia
mekanikoa energia elektriko bihurtzen duten sorgailuak (dinamo eta alternadoreak) eta
energia elektriko energia mekaniko bihurtzen duten motore elektrikoak indukzio-
fenomenoetan oinarritzen dira.
(Euskal Hiztegi Entziklopedikoa, 5. liburukia, 1673 or.)
NOLAKO INTERESA, HALAKO AUKERA
Zein testu izan duzu intereseko edo gogoko? Zer dela eta interes hori? Zer lortu nahi
zenuke irakurketarekin? Aukera ezazu hiru testu hauetako bat, irizpide hauek kontuan
hartuta. Erabil ezazu zeure irakur-helburuarekin lotzen den estiloa irakurketan zehar.
Irakur-estilo bera aukeratu duzuenok, nahiz testu ezberdina izan, bildu eta egizue
irakurriaren ebaluazioa, beheko irizpideei jarraituta.
1. Zergatik aukeratu duzue testu hori edota estilo hori?
2. Nolako informazioa atera duzue? Informazio orokorra, xehea, interpretazioa,...
3. Nolako zailtasunak izan dituzue irakurketan?
4. Hemendik aurrera, nolako inplikazioak izan ditzake norberaren kasuan era honetan
irakurtzeak?
Edozer irakurtzen ari garela, beti izango dugu irakurtzeko arrazoi bat, helburu bat. Helburu edo
arrazoiaren arabera, modu batean ala bestean arituko gara irakurtzen. Beraz, beti ez dugu
irakurtzen den-dena ulertzeko edota ñabardura guztiei erreparatzeko. Irakurle ona, neurri handi
batean, helburu eta asmoaren arabera irakur-estilo jakin bat aukeratzen dakiena dela esan
dezakegu. Testu beraren irakurketa gure interesak, egoerak, gaiak eta abarrekoek baldintzatuko
dute.
4
-
Irakurmena lantzeko ikas-materialak Hizkuntza komunikabideetan
10
zuzenketa-orria
- Egunkari edo aldizkariren bateko artikulua duzu aurrez aurre. Irakurriko duzun ala ez erabakitzeko, begiratu bat
ematen diozu. Zeri buruzkoa den jakin nahi duzu.
Azkar: gainetik irakurri
- Zinemara joan nahi duzu, baina ez dakizu zein zinematan ematen duten ikusi gogo duzun pelikula. Hartara,
egunkaria hartu duzu.
Azkar: zerbaiten bila
irakurri
- Asteon azterketa garrantzitsu bat izango duzu. Hau dela eta, apunteak ari zara irakurtzen.
Arretaz irakurri
- Asteburuan lagun batzuk afaltzera datozela eta, janari gozo eta berezia prestatu nahi duzu. Errezeta-liburua
hartu duzu.
Arretaz irakurri
- Nobela, komiki, poema-liburua,... irakurtzen ari zara. Izan ere, irakurzale porrokatua zara, eta horretan ematen duzu
denbora luze.
Atseginez irakurri
-
Irakurmena lantzeko ikas-materialak Hizkuntza komunikabideetan
11
2. UNITATEA
EBOLA, ETSAI IKUSTEZINA
-
Irakurmena lantzeko ikas-materialak Hizkuntza komunikabideetan
12
EBOLA, ETSAI IKUSTEZINA
ZER EGITEN DUZU HITZEN BAT EZ DAKIZUNEAN?
Sarritan irakurtzen ari garen testuan ezagutzen ez ditugun hitzak azalduko zaizkigu.
Hau edozein hiztunentzat, bai eta gaitasun maila oso altua duenarentzat ere,
zeharo normala da. Zer egiten duzu zuk, ordea, honelakoetan? Bakarka zaudela,
erantzun beheko galdetegiari.
Zer egiten duzu hitzen bat ez dakizunean? BAI EZ
1. Hitz bat ezagutu ezean, irakurtzen jarraitzen dut hurrengo
esaldietan argitu baitaiteke horren esanahia.
2. Hiztegian begiratzen dut.
3. Segun eta zein den, albo batera uzten dut, ulerkuntzarako oztopo ez
delakoan.
4. Testuinguruak lagun dezake hitz ezezagun baten esanahia argitzen.
5. Hitz ezezaguna eta nik ezagutzen ditudan atzizkiak erlazionatzen
saiatzen naiz.
6. Hitz ezezaguna eta nik ezagutzen ditudan antzeko hitzak
erlazionatzen saiatzen naiz.
7. Berriro irakurtzen dut hitz hori agertzen deneko pasartea, ea ezer
iradokitzen didan.
8. Sintaktikoki zer gogorarazten didan pentsatzen dut, hau da,
ezagutzen ditudan bestelako egituren artetik zeinen antza duen.
9. Aukeratu dudan irakur-estiloari esker (gainetik irakurri, kasu) lasai
asko uzten ditut albo batera hitz ezezagun mordoa.
Taldean jarri eta komenta itzazue emandako erantzunak. Zer egiten dute ikaskideek
zuk egiten ez duzunik? Gogoratu ikaskideei asko ikasi ahal diegula!
1
-
Irakurmena lantzeko ikas-materialak Hizkuntza komunikabideetan
13
GAINETIK IRAKURRI
Hona hemen Euskaldunon Egunkarian 1995ean azaldutako erreportaje baten hasierako
pasarteak. Azkar irakurriko duzu testuari buruzko informazioa lortzeko. Ez duzu interes
handirik, baina irakurketan zehar testua interesatuz gero, ez duzu albo batera uzten arreta
handiagoz irakurtzen hastea,
Testu-era Testu-mota Irakur-helburua Irakur-estiloa
Egunkariko erreportajea
Azalpena
Testuari buruzko
informazioa: nolakoa
den ikusi
Azkar irakurri: gainetik
EBOLA ETSAI IKUSTEZINA
Sudan eta Zaire arteko Ebola ibaiaren ertzetan aurkitu zuten 1987an. Hortik datorkie izena
birusaren bi agerpen nagusiei: Sudango Ebola eta Zaireko Ebola. Jende askok horrela uste badu
ere, birus gaizto horren bidea ez da Afrikara mugatzen.
Kutsatutakoen % 90 birusarekin kontaktua izan eta hamar egunetara hiltzen da
1967an Alemaniako Marburgo hirian 31 laguni eraso zien birusak. Behring Work
laborategiko langileak ziren guztiak. Hasieran amorruaren agerpen bortitza izan zitekeela
aipatu bazen ere, birusak eraso zien 7 lagun kutsatu eta egun gutxitara hil egin ziren
odolgabetuta. Birusak barne-odoljarioak sortzen ditu. Gorputza odolbilduaz josi eta ehunak
karraskatu egiten ditu. Aurpegiko eta hanketako azala usteldu eta nerbio-sistema erasotzen du
azkenik. Aluzinazio bortitzen ostean, birusak Marburgoko 31 lagunak eraman zituen.
Laborategiko tresneria eta laginketak aztertu zituzten, baina ez zuten arrastorik aurkitu. Gerora
jakin ahal izan zenez, Ugandatik ekarritako lau tximinoen odola aztertuta atzeman zuten
biruasaren agerpena. Transmisio-mekanismoei dagokienez, giza gorputzaren fluidoen bidez
kutsatu zela baieztatu ahal izan zuten.
Nolako informazioa lortu duzu testutik? Bikoteka zaudetela beheko galderei
erantzun a eman:
1. Zein da gaia?
2. Zer lortu nahi du idazleak?
3. Zer iradokitzen dizu? Nola jarraituko du?
4. Zure interes edo gogoko testua da? Irakurtzen jarraituko zenuke?
2
-
Irakurmena lantzeko ikas-materialak Hizkuntza komunikabideetan
14
ZER EGITEN DU IRAKURLE TREBEAK?
Testu-pasarte honetan zenbait hitz azpimarratu ditugu. Ikus dezagun irakurle estrategiko
batek zer egin lezakeen hitz horiek ezagutu ezean.
EBOLA ETSAI IKUSTEZINA 1. Ertzetan: Ez dakit zer den
ertzetan, baina non aurkitu
baldin bada, ertz izango da
hitza. Pluralean jokatuta
dago. Ibaiek ba omen
dituzte ertzak. Orilla izan
liteke? Ez dakit baina
zentzua du, aurrera!
Sudan eta Zaire arteko Ebola ibaiaren ertzetan
aurkitu zuten 1987an. Hortik datorkie izena
birusaren bi agerpen nagusiei: Sudango Ebola
eta Zaireko Ebola. Jende askok horrela uste
badu ere, birus gaizto horren bidea ez da
Afrikara mugatzen.
2. Datorkie: dator eta kie. Zaie baina pluralean
zaizkie. Izena haiei
datorkie. Etorri baina nor-
nori
3. Agerpen: agertu hitza eta –pen atzizkiaz osatutako
hitza dirudi, itxaropen
bezalakoa. Aparecer bada,
aparición izan liteke?
4. Amorruaren agerpen
bortitza: testuinguruagatik
badakit hasieran pentsatu
zuten gaixotasunaren
arrazoi posiblea dela.
Astiroago irakurrita, ikus
dezaket neskaren etxe
handia bezalako sintagma
dela. Beraz, amorrua eta
agerpen izenak izan
daitezke eta bortitza
adjektiboa. Gainera, agertu
-> agerpen izan daitekeela,
iruditu -> irudipen bezala.
Amorratu badirudi
amorru-ren aditza dela.
1967an Alemaniako Marburgo hirian 31
laguni eraso zien birusak. Behring Work
laborategiko langileak ziren guztiak. Hasieran
amorruaren agerpen bortitza izan zitekeela
aipatu bazen ere, birusak eraso zien 7 lagun
kutsatu eta egun gutxitara hil egin ziren
odolgabetuta. Birusak barne-odoljarioak
sortzen ditu. Gorputza odolbilduaz josi eta
ehunak karraskatu egiten ditu. Aurpegiko eta
hanketako azala usteldu eta nerbio-sistema
erasotzen du azkenik. Aluzinazio bortitzen
ostean, birusak Marburgoko 31 lagunak
eraman zituen. Laborategiko tresneria eta
laginketak aztertu zituzten, baina ez zuten
arrastorik aurkitu. Gerora jakin ahal izan
zenez, Ugandatik ekarritako lau tximinoen
odola aztertuta atzeman zuten birusaren
agerpena. Transmisio-mekanismoei
dagokienez, giza gorputzaren fluidoen bidez
kutsatu zela baieztatu ahal izan zuten.
5. Barne-odoljarioak: badirudi birusaren
efektuak direla. Odol
badakit zer den. Barne ere
bai (barru edo barruko).
Beraz, agian gorputzaren
barruan odola zabaldu edo
sakabanatzea izango da.
Hemorragia izango ote
da? Interna baina?
6. Odolbilduaz josi: diruz josita dago esamoldea
gogorarazten dit. Lehen
barne-odoljarioa agertuta,
hitz hau izango da posible
asko, horren ondorioa. Ez
dakit, baina!
Nolako estrategiak erabili ditu irakurle trebe horrek? Unitate honen lehen ariketan
hainbat estrategia zenituen zerrendatuta. Bertara jo eta zehaztu horietatik zein erabili
dituen:
IRAKURLE TREBEAREN
ARAZOAK
ERABILITAKO ESTRATEGIA
1. Ertzetan 2. Datorkie 3. Agerpen 4. Amorruaren agerpen bortitza 5. Barne-odoljarioak 6. Odolbilduaz
3
-
Irakurmena lantzeko ikas-materialak Hizkuntza komunikabideetan
15
ZURE TXANDA
Hona hemen testu osoa. Saia zaitez gainetik irakurtzen eta ezagutzen ez dituzun hitzen
esanahia ateratzen, gorago ikusi ditugun estrategiez baliatuz. Honetarako, egizu gure
irakurle trebeak egin duen bezala, hau da, zure arrazonamenduak idatziz eman.
EBOLA ETSAI IKUSTEZINA
Sudan eta Zaire arteko Ebola ibaiaren ertzetan aurkitu zuten 1987an. Hortik datorkie izena
birusaren bi agerpen nagusiei: Sudango Ebola eta Zaireko Ebola. Jende askok horrela uste badu
ere, birus gaizto horren bidea ez da Afrikara mugatzen.
Kutsatutakoen % 90 birusarekin kontaktua izan eta hamar egunetara hiltzen da
1967an Alemaniako Marburgo hirian 31 laguni eraso zien birusak. Behring Work laborategiko
langileak ziren guztiak. Hasieran amorruaren agerpen bortitza izan zitekeela aipatu bazen ere, birusak
eraso zien 7 lagun kutsatu eta egun gutxitara hil egin ziren odolgabetuta. Birusak barne-odoljarioak
sortzen ditu. Gorputza odolbilduaz josi eta ehunak karraskatu egiten ditu. Aurpegiko eta hanketako azala
usteldu eta nerbio-sistema erasotzen du azkenik. Aluzinazio bortitzen ostean, birusak Marburgoko 31
lagunak eraman zituen. Laborategiko tresneria eta laginketak aztertu zituzten, baina ez zuten arrastorik
aurkitu. Gerora jakin ahal izan zenez, Ugandatik ekarritako lau tximinoen odola aztertuta atzeman zuten
birusaren agerpena. Transmisio-mekanismoei dagokienez, giza gorputzaren fluidoen bidez kutsatu zela
baieztatu ahal izan zuten.
EEBB-ETAKO AGERPENA 1989an
EBBetako hiriburutik 15 kilometrora dago Reston hiriko Research Production laborategian ere
izan zuten Ebolaren berririk 1989an.
Marburgon gertatutakoa berrituz, gaixotasun ikaragarriaren sintomak Filipinetako 100 bat
tximinok pairatu zituzten eta horien odola Fort Dietrick ikerketa-zentro militarrean aztertu eta
gero, Ebolaren mamua berriro zabaldu zen. Ofizialki esan zenez. birusak ez zuen gizakirik kutsatu eta
birusa desagertarazi zuten eramaileak akatuz. “New Yorker” egunkariko Richard Preston kazetariak,
ordea, besterik dio. Erakunde militarrek giltzapean gorde zituzten dituen arabera, Ebola arma
bakteriologiko gisa erabiltzea aukeretako bat izan omen zen. EEBBetako agerpenak berezitasun
garrantzitsu bat du: lehen aldiz, Ebola birusa airearen bidez kutsa daitekeela frogatu zen. Gizakiei eraso
ez bazien ere, fluidoen kontakturik gabe ere kutsa daitekeela onartu zuten ikerlariek.
Bazterrak harrotu dituen Ebolaren agerpen berria Zairen gertatu da. 1976an Sudango Nzara eta Maridi
herrietan gertatutakoa berritu egin du bertakoen oroimenean. Herri horietan ehundaka lagun hil zituen
birusak. Ihes egitea lortu zutenen artean, birusaren eramaileak zeuden. Egun gutxitan, Zaireko muga
zeharkatu eta Yambutuko misiora iritsi ziren. Hortik 35 bat herritara hedatu zen birusa, milaka lagun
heriotzara kondenatuz. Marburgon gertatu bezala, Zaireko Ebola birusa gaixoen fluidoekin zuzeneko
kontaktuaren bidez kutsatu zen, odola edo malkoen bidez, besteak beste.
IKERLARIAK EZINTASUNEAN ORAINGOZ
aitzaren transmisio-bideak listua eta odola direla zabaldu da. Horiekiko zuzeneko kontaktua
gertatu behar omen da gaixotasuna kutsatzeko. Restongo agerpenak, ordea, aire-bidezko
kutsadura gerta daitekeela baieztatu zuen. Zairen gertatzen ari den izurritean orain arte Ebolak
erakutsi dituen aurpegi desberdinak bilduko ote dituen ez daki inork.
Agidanez, birusak odolaren koagulazio-sistema erasotzen du lehen-lehenik. Kutsatu orduko, beraz,
odolgabetzea da heriotza ekar dezakeen lehen arrazoia. Sukarrak, goragaleak eta beherakoak Ebolak eraso
dien gaixoen babesak minimoetara eramaten dituzten bitartean, birusak erasotzen segitzen du. Ehunak eta
organoak -gibela eta birikak, bereziki- usteltzeraino karraskatu egiten ditu.
4
E
G
-
Irakurmena lantzeko ikas-materialak Hizkuntza komunikabideetan
16
E Z A U G A R R I A K
Jatorria: Zaire eta Sudan arteko Ebola ibaia
Sintomak: Zefaleak, beherakoa, sukarra eta barne-odoljarioak.
Transmisio-bideak: Zaireko eta Alemaniako agerpenetan
gorputzeko fluidoak. Restongo agerpenean gorputzeko fluidoak eta
airea.
Hilkortasun-tasa: % 90
Hilkortasunak damaio Ebolari birusik arriskutsuenaren ospea. Kutsatutako gaixoen %90 hil egiten
dira birusarekin lehen kontaktua izan eta 10 egunetara. Momentuz, ez dago birus ikaragarri horren bidea
geldiaraziko duen sendabiderik.
Ikerlarien ahalegina, izurritea gelditzeaz gain, Ebola birusaren agerpen bortitza azkartzen duten
arrazoiak argitzea da. Horretarako, birusa kutsatzen duten eramaileak isolatzea beharrezkoa da. Birusaren
jatorrizko eramaileek dituzten babes-sistemak laborategian birsortzea gaitzaren kontrako sendabidea
lortzeko lehen urratsa da. Oraingoz, ez da eramailerik isolatzea lortu.
Inork ez daki birusaren agerpena zerk azkartzen duen. Batzuen iritziz, Ebola birusak desoreka
ekologikoarekin zerikusia izan dezake. Horren arabera, birusak animaliak kutsatzen ditu lehenbizi eta
airearen edo odolaren bidez gizakiongana iritsi.
TXIMINOEK ERRURIK EZ
bola birusa filobirusen multzoko agerpena da. Animaliek kutsatutako birusa dela uste bada ere, ez da
oraindaino teoria hori baieztatzerik izan. Afrikako edo Filipinetako tximino berdeei egotzi izan zaie
Ebolaren transmisio-bide izatea. Aitzitik, bere eramailea azkar hiltzen duen birusak transmisio-
bideak moztu egiten ditu eta ez da hori gertatu Ebola birusaren kasuan. Tximinoak azkar hiltzearen
arrazoia beste eramaileren batek kutsatu izana omen da. Hipotesi horren arabera, tximinoak bigarren
mailako eramaileak dira eta ez, askok dioen moduan, jatorrizko eramaile.
BIOSEGURTASUNA
bola birusa manipulatu ahal izateko Nazioarteko Osasun-Erakundeek P-4 biosegurtasun-maila
eskatzen dute. Segurtasun-maila hori eskaintzen duen instalazio gutxi dago munduan. Gizakiaren
heriotza eragiten duten birus edota bakterioak aztertzen dira bertan. HIESaren GIB birusa
manipulatzeko, esaterako, P-2 eta zenbait kasutan P-3 biosegurtasun-mailak eskatzen dira. Ebolaren
arrisku potentzialak maila horiek gainditu egiten ditu eta, halaber, neurri bereziak hartu behar dira birusa
ikertzeko garaian.
EEBBetako Atlanta hiriko Gaixotasunen Kontrolerako Ikerketa-Zentruan (CDC) burutzen ari dira
Ebola birusari buruzko azterketak. Ikerlariek segurtasun-arropak jantzi behar dituzte, ezinbestez,
bakterioarekin edo birusarekin kontakturik ez izateko. Laborategia erabat isolatuta dago: bertan sartzeko
arestian aipaturiko arropa bereziak jantzi behar dira eta bertatik ezin da deus ere atera. Horrezaz gain,
ikerlariek hartzen dituzten oharrak fax-ez edo posta elektronikoz bidaltzen dira laborategitik kanpora.
Ezbairik gabe, ikerlarien zein guztion babeserako hartu beharrekoak dira neurri guzti horiek.
BIRUSAREN ERASO BORTITZA
lemaniako, EEBBetako eta Zaireko gaixotasunak Ebola birusaren agerpen desberdinak direla onartu
dute ikerlariek. Kutsatzeko zein mekanismo erabiltzen duen ez dute oraindik erabat argitu.
Mikroskopio elektronikoaren bidez ikusi ahal izan dutenez, birusak erasotzen dien zelulak erabat
suntsitu egiten ditu.
Gainera, zelulak berak erakarri egiten du birusa. Behin zelulan sartuz gero, ordu gutxi behar ditu
Ebolak bere funtzio guztiak gerarazi eta zelula bera usteltzeko. Prozesu berbera behin eta berriro
errepikatzen da zelula guztietan gorputz osora zabalduz. Horren ondorioz, organo guztiei erasotzen die eta
ehunak usteldu.
Euskaldunon Egunkaria, 1995eko maiatzaren 18a
E
E
A
-
Irakurmena lantzeko ikas-materialak Hizkuntza komunikabideetan
17
HITZ GAKOAK
Orain erdarazko testutxo bat irakurriko duzu. Azalpenezko testua da baina oso erregistro
teknikoan idatzia. Daitekeena da, beraz, gaia ezezaguna gertatzea edota hitz asko ere
ezagutzea. Edozein kasutan, ziur ulertuko duzuna. Honetarako, nahikoa duzu hitz gakoei
erreparatzea, hau da, ulerkuntzarako gakoak direnei. Saia zaitez hitz horiek topatzen.
Testu-era Testu-mota Irakur-helburua Irakur-estiloa
Testu-liburua
Azalpena
Testutik jasotzen den
informazioa: zer dioen
ikusi
Arretaz irakurri
Las posposiciones son elementos que juegan el papel de indicadores de función, en
relación con ciertos casos, pero que son separables, es decir, existen en otros puntos de
la cadena. En cambio, los sufijos son monemas funcionales, es decir, elementos no
analizables encargados de conferir la autonomía al nominal al que acompañan. Los
sufijos siguen siempre al nominal y se distinguen de las posposiciones en que no
aparecen jamás en otros puntos de la cadena. Son, pues, elementos ligados
Luis Villasante: Estudios de sintaxis vasca, 1983, 48 or.
Zein dira ulerkuntzarako hitz gako horiek? Zein lokailuri esker igarri dugu
testuaren egitura?
1. Hitz gakoak:
2. Lokailua:
Testuko hitz guztiak ezagutu ez arren, gaia identifikatu dugu? Mezu orokorra jaso
dugu? Gutxieneko informazioa atera dugu? Taldean eztabaida itzazue puntu hauek. Testu jakin bat ulertu ahal izateko, ez da nahikoa hizkuntzaren ezagutza eta praktika handia
izatea. Honetaz gain, ulermenerako erabateko garrantzia duten beste hainbat alderdi ere kontuan
hartu beharra izango dugu, hala nola:
1. Gaiari buruzko aurre-ezagutza
2. Testu-mota eta egituraz dugun ezagutza
3. Erabilitako hizkuntz erregistroa
4. Hitz gakoei erreparatzea, gainerakoak bazter utzita
ONDORIOAK ATERA NAHIAN Taldean zaudetela, saia zaitezte zenbait ondorio ateratzen: zer egin behar genuke
hemendik aurrera modu eraginkorragoan irakur dezagun?
5
6
-
Irakurmena lantzeko ikas-materialak Hizkuntza komunikabideetan
18
3. UNITATEA
KONTSUMITZAILEEI OHARRA
-
Irakurmena lantzeko ikas-materialak Hizkuntza komunikabideetan
19
KONTSUMITZAILEEI OHARRA
ETA ZUK ZER USTE DUZU?
Komenta itzazue honako puntu hauek:
1. Kontsumitzaileen eskubideak ezagutzen dituzue?
2. Zein dira eskubide hauek?
3. Oro har errespetatzen dira?
TESTUAREN INFORMAZIO OROKORRA
Hona hemen Euskaldunon Egunkariaren zuzendariari izeneko atalera bidalitako eskutitz bat. Behean aurkituko duzu testuaren zenbait ezaugarri.
Testu-era Testu-mota Erregistroa
Eskutitza
Argudioa
Formala
Irakur ezazu azkar eta saia zaitez testuaren ideia nagusiak atzematen (gehienez ere bi edo hiru ideia):
Irakur-helburua Irakur-estiloa
Testuari buruzko informazioa:
nolakoa den ikusi
Gainetik irakurri
IDEIA NAGUSIAK
1
2
-
Irakurmena lantzeko ikas-materialak Hizkuntza komunikabideetan
20
KONTSUMITZAILEEI OHARRA
Berriro ere, Donostian agertu dira
merkatal establezimenduetatik kanpo eta
gonbidapen bidez beren produktuak saltzen
dituzten enpresak. EKAk (Euskal Herriko
Kontsumitzaileen Antolaketa) era honetan
egiten diren erosketek dakartzaten arriskuez
donostiarrak ohartarazi nahi ditu.
Enpresa hauek zenbait produkturen
aurkezpenera gonbidatzen dituzte
herritarrak. Hotel batera joateko
gonbidapena bidaltzen dute, eta opari baten
amua erabiliz herritar asko horietara joaten
dira. Behin oparia jasota, saltzaileek, ederki
ezagutzen duten estrategia erabiliz, eroslea
beren produktuak erostera nolabait
bideratzen dute. Halere, esan behar da
salmenta mota hau ez dagoela galerazita,
eta beraz araututa dagoen aktibitatea dela.
Salmenta mota honen aurrean, EKAk
kontsumitzaileak ohartarazi eta zenbait
aholku eman nahi ditu. Lehenik eta behin,
legeak salmenta hauen gainean zer dioen
argituko dugu.
26/1991 Lege honek, Europar
Batasuneko Aholku Zuzendaritzak dendaz
kanpo egiten diren kontratuetan
kontsumitzaileen eskubideak babesteko
neurriak Estatu espainiarraren zuzenbidean
jasotzea du helburu. Europear Arau honek
zenbait neurri ezartzen ditu gai honen
inguruan, batipat dendaz kanpo egiten diren
kontratuetan zenbait irregulartasun
gertatzen direlakoan, hala nola, salneurri eta
kalitatearen arteko alderaketa egin ezina.
Legeak, kontratuaren agiria jasotzea eta
kontsumitzaileak hala nahi izanez gero
kontratu hori deusezteko edo eteteko
eskubideak jasotzen ditu.
Dendaz kanpo egiten diren kontratuek
ezaugarri hauek bete behar dituzte:
Kontsumitzaileari kontratuaren kopia bat
ematea, deusezte agiria bertan agertzea eta
kontsumitzailearen sinadura.
Kontratu agiriak kontsumitzailearen
sinadurarako tokiaren gainean kontratu hori
deusezteko duen eskubideari buruzko
azalpen argi eta garbia eduki behar du.
Deusezte agiriak titulu hori beraxe eduki
behar du letra argiz goikaldean eta bidali
behar zaion pertsonaren izen eta helbidea.
Horretaz gain, kontratuaren identifikazio
datuak eta kontratatzailearenak ere azaldu
behar dute.
Behin kontratua sinatu eta gero
kontsumitzailearen kopia bat emango zaio.
Baldintza hauek guztiak ez badira betetzen
kontsumitzaileak lehen aipaturiko
guztiarengatik kontratua anula dezake.
Kontsumitzaileak inolako arrazoirik
eman gabe kontratua anulatu dezake,
produktua jasotzen duenetik 7 egunetako
epean. Horretarako nahikoa da deusezte
agiria bidaltzea edota produktuak itzultzea;
hala ere, kontsumitzaileak frogatu beharko
du deusezte eskubidea erabili duela.
Eskubide hau erabiltzeak ez dio
kontsumitzaileari inolako kosturik
suposatuko, eta honetaz gain erositako
produktuak sortutako gastuak jasotzeko
eskubidea du.
Kontsumitzaileak erositako produktuak
galdu arren, kontratua deusezteko
eskubidea du. Kontsumitzaileak erositako
produktua ezin badu bueltatu, ordaindu egin
beharko du.
Joseba Zinkunegi
(EKAko Komunikazio Batzordekoa)
1998-11-21
Taldeka jarri eta komenta itzazue ateratako ideia nagusiak. Saia zaitezte zerrenda bakarra egiten. Gogora ezazue testaren informazio orokorra baino ez dugula lortu nahi.
-
Irakurmena lantzeko ikas-materialak Hizkuntza komunikabideetan
21
Nolako helburuz idatzi du egileak testu hau? Zer lortu nahi zuen? Taldeka segitzen duzuela, zehaztu testuaren asmo komunikatiboa zein den.
TESTUAREN ASMO KOMUNIKATIBOA
TESTUAREN INFORMAZIO XEHEA
Orain astiroago irakurriko duzue testua eta informazio xehea lortzen saiatuko zarete. Ondoko puntuei buruzko informazioa lor ezazue:
Irakur-helburua Irakur-estiloa
Testutik jasotzen den informazioa lortzea: mezuari
edota formari erreparatzea
Arretaz irakurri
26/1991 Legearen helburuak eta nolakotasunak
Kontratuen ezaugarriak
Kontratua anulatzeaz
3
-
Irakurmena lantzeko ikas-materialak Hizkuntza komunikabideetan
22
Erantzun honako galdera hauei:
1. Ilegalak dira gonbidapen horiek?
2. Demagun pertsona batek erosten duela horrelako produktu bat, baina jasotakoan
konturatzen da ez zela berak espero zuenaren modukoa. Zer egin lezake?
3. Pertsona batek halako produktu bat erosi du. Erosi eta bizpahiru egunetara, kontratua
deseustatze eskubidea erabiltzea erabaki du. Produktua itzuli eta dirua ere jaso du baina
bidalketa-gastuak ordaintzeko exijitu diote. Honela behar du?
-
Irakurmena lantzeko ikas-materialak Hizkuntza komunikabideetan
23
4. UNITATEA
BAI MUNDU BERRIA
-
Irakurmena lantzeko ikas-materialak Hizkuntza komunikabideetan
24
BAI MUNDU BERRIA!
NOLAKO AURRERAKUNTZEK LILURATU GAITUZTE?
Irakurriko dugun artikulu hau Iñaki Irazabalbeitiak 1999an idatzi zuen, XXI. mendea hasi
aurretik. Bertan, pasa den mendeko aurrerakuntza zientifiko eta teknologikoez hitz egiten
digu. Beraz, artikulua irakurri aurretik, jarri taldeka eta saia zaitezte hipotesiak
formulatzen:
ZEIN DIRA...
gure aitite-amamak gehien
liluratu dituzten aurrerakuntzak?
-
-
-
gure gurasoak gehien liluratu
dituzten aurrerakuntzak?
-
-
-
geu gehien liluratu gaituzten
aurrerakuntzak?
-
-
-
Komenta itzazue denon artean taldeotan jasotako erantzunak.
ARTIKULUARI BURUZKO HIPOTESIAK
Esan bezala, Iñaki Irazabalbeitiak idatzitako artikulu bat irakurriko dugu. Hona hemen
egilearen hainbat datu:
IÑAKI IRAZABALBEITIA
1957an jaiotako donostiar hau ikasketez kimikaria da. Aspaldidanik zientzia eta teknologiaren
zabalkunde-lanetan aritu da. Elhuyar kultur elkarteko partaidea da. Hainbeste artikulu eta liburu
argitaratu ditu euskaraz, hala nola, Prekozenoen sintesibidean. Anetol eta deribatuen eraztun
aromatikoaren hidroxilazio eta nitrazioa (1985), Kimika: materiaren muinean.BBB 3 (1986),
Hautsi ditugu kateak, espaziora goaz (1989), e.a.
1
2
-
Irakurmena lantzeko ikas-materialak Hizkuntza komunikabideetan
25
Iñaki Irazabalbeitiaren datu biografiko labur hauek irakurrita, zer-nolako testua idatz
lezake Euskaldunon Egunkarirako? Egin itzazue hipotesiak beheko galdetegiaz baliatuz eta
zuritan dauden atalei erantzunez:
Testu-mota: Azalpena
Testu-era: Artikulua
Argitaratze testuingurua Euskaldunon Egunkaria
Erabiliko duen hizkuntz erregistroa
Artikuluaren asmo komunikatiboa
Azpimarratuko dituen aurrerakuntzak
- gure aitite-amamak gehien liluratu dituzten aurrerakuntzak
- gure gurasoak gehien liluratu dituzten aurrerakuntzak?
- Geu gehien liluratu gaituzten aurrerakuntzak?
- XX. mendeko zientzia eraldatu duten aurrerakuntzak
HIPOTESIAK BAIEZTATU / EZEZTATU
Irakur ezazue testua bakarka, eta konpara itzazu lehengo hipotesiak testuak dioenarekin.
Zein asmatu duzu? Zein ez?
BAI MUNDU BERRIA
Gure aiton-amonei galdetuko bagenie
bere bizitzan zehar zein berrikuntza
zientifikok edo teknologikok liluratu zituen
gehien, erantzun-sorta oparoa jadetsiko
genuke. Nireek, bederen, oso gaitza izango
lukete horien artean bat bakarra aukeratzea:
automobila, abioia, irratia, telebista, bonba
atomikoa, gizakia ilargian, penizilina...Hain
izan da bizkorra XX. mendeko zientzia eta
teknologiaren bilakabidea!
Mendearen erdialdean sortu ginenok
etxekoak ditugu kontzeptu eta ezagutza
asko. Eskolan ikasi ditugu edo etxeko
sukaldean ezagutu, baina, halaber, gu ere
iraultza teknologiko horren lekuko izan
gara. Gure aiton-amonentzat arrotz izan
ziren neutroiak, fotoiak, kuantuak edo
geneak; guretzat, aitzitik, ezagun. Bidean
ikasi ditugu gerorrek, bestalde, txip,
klonazio edo pultsare modukoak.
Zientziak eta teknologiak berebiziko
iraultza ezagutu dute agortzear dagoen
mende honetan; arian-arian, etenik gabe,
gainera. XIX. mendeko fisikari
handienetako batek, James C. Maxwell-ek,
kontzeptualki oso arrotz izango lituzke
egungo fisikaren atal asko, adibidez.
3
-
Irakurmena lantzeko ikas-materialak Hizkuntza komunikabideetan
26
Munduari begiratzeko ditugun betaurrekoek
kristal berriak dauzkate.
Hala ere, eraldaketa zientifiko eta
teknologiko horretan zeintzuk izan dira
egiazko formulazio iraultzaileak? Zeintzuk
aldarazi dute munduaren gure ikuspegia?
XVII. mendeko zientziaren garapenean
Newton-en legeak mugarri izan ziren legez,
zerk zedarrituko du XX. mendeko zientzia?
Ausardia izanik ere hiru jaulkiko ditut:
teoria kuantikoa, ADNaren aurkikuntza eta
ordenadorea. Teoria kuantikoak materiaren
egitura azaltzeko erreminta izateaz gain,
unibertsoaren jatorria eta bilakaera
ulertzeko giltza damaigu. ADNaren helize
bikoitzak kode genetikoaren liburua
irakurtzeko bideak ireki ditu.
Ordenadoreek, azkenik, transistorearen
aurkikuntzaren ondorioz, informazioa
biltzeko, prozesatzeko eta kudeatzeko
ahalmen izugarriz hornitu gaituzte. Beste
makina bat aurkikuntza eta kontzeptu
txundigarri ere garatu dira joan diren ehun
urteotan, baina oinarria horietan dago:
materian, bizian eta garunean.
Gaurtik aurrera Teknopolis-en
zientzia ulergarri zure esku.
Iñaki Irazabalbeitia
EUSKALDUNON EGUNKARIA
1999-2-20
Komenta ezazue denon artean zertan asmatu duzuen eta zertan ez.
Zein hizkuntz erregistro darabil?
Zein da artikuluaren asmo
komunikatiboa?
IÑAKI IRAZABALBEITIAREN USTEZ...
gure aitite-amamak gehien
liluratu dituzten aurrerakuntzak
gure gurasoak gehien liluratu
dituzten aurrerakuntzak
geu gehien liluratu gaituzten
aurrerakuntzak
XX. mendeko zientzia eraldatu
duten aurrerakuntzak
-
Irakurmena lantzeko ikas-materialak Hizkuntza komunikabideetan
27
Edozer ulertu nahian gabiltzala, ahoz zein idatziz, jasoko dugun informazio berria guk
lehenago dakigunarekin lotu behar dugu. Prozesu horretan, dakigunetik abiatuta, entzun
edo irakurriko dugunaz hipotesiak egiten jardungo dugu, geroago baieztatu ala
ezeztatzeko.
ZER DIRA BAINA...?
Gure aitona-amonentzat arrotz eta guretzat ezagun bide diren zenbait kontzeptu eta
ezagutza aipatzen ditu idazleak. Baina, benetan al dakigu zer diren neutroiak, fotoiak,
kuantuak, geneak, txipak, klonazioa edo pultsareak, adibidez? Taldeka jarrita, saia zaitezte
idatziz banan-banan definitzen. Har ezazue kontuan, neurri handi batean, geure aurre-
ezagutzetan oinarrituta, hipotesiak egingo dituzuela, gerora baieztatu ala ezeztatu beharko
ditugunak.
neutroiak
fotoiak
kuantuak
geneak
txipak
klonazioa
pultsareak
Bila itzazue hiztegi entziklopedikoren batean aurreko definizioak. Aldera itzazue zeuen
definizioak entziklopediakoekin. Honetarako, gida hau erabil ezazue.
Edukiaren berrikusketa
1. Informazioaren nolakoa
- Ondo definitu duzue kontzeptua? - Zuek azaldu ez duzuen daturik
zekarren entziklopediak? Zein?
- Entziklopediak azaltzen ez duen daturik jarri duzue? Zein?
2. Informazioaren ordena
- Entziklopediak nolako ordenan ematen du informazioa? Eta zuen
testuek?
Formaren berrikusketa
1. Lexikoa
- Antzeko hitzak erabili dituzue? Zein bai eta zein ez?
- Entziklopediaren definizioa ikusirik, ba al da zuen definizioan
erregistro formalari ez dagokion
hitzik?
2. Sintaxia
- Nolako aldea dago bi testuen sintaxiaren artean? Zertan dira
berdinak eta zertan ez?
4
-
Irakurmena lantzeko ikas-materialak Hizkuntza komunikabideetan
28
5. UNITATEA
IRAKURLEAK MINTZO
-
Irakurmena lantzeko ikas-materialak Hizkuntza komunikabideetan
29
IRAKURLEAK MINTZO
NOLAKO GUTUNAK AZALTZEN DIRA HEDABIDEETAN?
Normalean egunkarietan azaltzen diren irakurleen eskutitzak irakurtzen dituzue? Nolakoak
izaten dira? Zertarako? Bikoteka zaudetela, erantzun iezaiezue beheko galderei:
1. Nolako helburuz idatzita daude eskutitz hauek? Zertarako?
2. Zein testu-mota izaten dira?
3. Nolako gaiak ukitzen dituzte?
4. Zuek inoiz idatzi duzue horrelako eskutitzik?
ASMO KOMUNIKATIBOA
Komunikatzen garenean, ahoz edo idatziz, helburu jakin batek gidatuko du geure jarduna.
Horri asmo komunikatiboa deituko diogu. Horretaz gain, halako tonuan komunikatzen gara.
Irakur ezazue beheko taula.
ASMO KOMUNIKATIBOA TONUA
- Informatzea, hartzaileak ezagutzak edo bestelako informazioren bat beregana
dezan
- Argibideak ematea, hartzailea, arazoren bat edo gertakizunen bat ulertzeko,
argibideen jabe izan dadin
- Hartzailea konbentzitzea, norabide jakin eta zehatz baterantz pertsuaditzeko
- Harreman bat sortzea, solaskideen artean harremanak hasi eta jarraitzeko asmotan
- Ekintza bat egitera bultzatzea edo jokabide gidatzea
- Hartzailea laketzea, olgatzea, bere irudimena garatzea
- Serioa
- Barregarria
- Neutroa
- Ironikoa
- Kritikoa
- Objektiboa
- Subjektiboa
- Exageratua
- Zinikoa
- Dramatikoa
- Aurreko bat baino gehiago nahas ditzake.
Zeintzuk?
1
2
-
Irakurmena lantzeko ikas-materialak Hizkuntza komunikabideetan
30
IRAKUR DEZAGUN ESKUTITZ PAREA!
Hona hemen Euskaldunon Egunkaria-ra bidalitako bi eskutitz. Bakarka irakurri eta aurki
ezazue eskatzen zaizuen informazioa:
Irakur-helburua Irakur-estiloa
Testuari buruzko informazioa:
nolakoa den ikusi
Gainetik irakurri
1. ESKUTITZA:GURE ESKOLA: FRANTZISKO DEUNA ESKOLA
ZEIN DA...?
Gaia Testuaren tonua Asmo komunikatiboa
Testu-era Testu-mota Erregistroa
Eskutitza
GURE ESKOLA: FRANTZISKO DEUNA ESKOLA
Joan diren egunetan, Frantzisko Deuna Eskoletan, Nafarroako liburutegia jartzeko aukeraren
berri irakurri dugu prentsan.
Bertan aritzen diren haurren gurasoak garen aldetik eta gure seme-alaben etorkizunaz
kezkaturik, honetan zuzeneko eragina izanen bailuke, bai Nafarroako Gobernuari, bat Iruñeko
Udalari, honetaz pentsatu duten guztiaren informazioa eskatzen diegu.
Gure seme-alabak handik hona eta hemendik hara eraman daitezkeen hiriko mobleria ez
direla zer esanik ez. Are gutxiago arlo guztietan baldintza onik ez badu.
Bi instituzioen arteko joan-etorri guzti honek, joan den ikasturtean, eskolako teilatua
konpontzeko 24 milioi pezetako partida galtzea ekarri zuen, eta ikasturte berri honetan, behin
betiko erabaki artean perspektiba bera du.
Geroz, behin eta berriz informaturik izateko eskubidea eta hartzeke izan daitezkeen
erabakietan gure parte hartzea eskatzen dugu.
Gure auzoan, Alde Zaharreko eskola bakarrean, gure eskola: Frantzisko Deuna Eskola.
Lourdes Mendiozar
(Frantzisko Deuna Eskolako Guraso Elkarteko kidea)
IRUÑEA
Euskaldunon Egunkaria
1998-11-21
3
-
Irakurmena lantzeko ikas-materialak Hizkuntza komunikabideetan
31
2. ESKUTITZA:HAS TENTSIOA + HAZ TENTSIOA = AHAZ TENTSIOA
ZEIN DA...?
Gaia Testuaren tonua Asmo komunikatiboa
Testu-era Testu-mota Erregistroa
Eskutitza
HAS TENTSIOA + HAZ TENTSIOA = AHAZ TENTSIOA
Arazoa ez da. Arazorik sekula ez dugula
izaten irakatsi zigun Konfuzio txinatarrak.
Alegia: arazorik bada, konponbidea
emaiozu eta ez duzu arazorik izango.
Arazoak konponbiderik ez badu, berriz,
kezkatzeko arrazoirik ez duzu, arazoak
bereganatu zaituelako, zu ere bazarelako
arazo hain zuzen. Horrelakoetan arazoa
duzu bizimodu.
Arazoa egotekotan, arrazoi edo zioren
batek sortua omen da. Hortxe dago koska.
Izan ere, koskak, gorpuztu ahala, hozka
egin ohi digu gure baitan eta tentsioa hasten
da. Has tentsioa dator, ondorioz.
Arazoa konpondu ezik, tentsioa, hazi,
hezi, zuzendu, zabaldu egiten da-dugu gure
inguruan. Haz tentsioa-ri bide ematen
diogu horrela. Bien bitartean, arazoa
mendean hartuko dugulakoan-edo, koxka
bera onartu eta askotxotan nagusitzen ere
lagundu izan diogu tentsioa txalotuz,
goratuz eta kantatuz. Abes tentsioa eragiten
ari gara orduan.
Arazoa koxkortuz gero, koxka bihurriari
bultzaka gain hartzerik ez da izaten, disko-
jogailuak darabilen diska xahar koxkatuari
goldari dabilkion orratz tematsuaren
tankera. Beraz, mikro-ildo beretik ekinda,
ezin da. Kaxkarra da irtenbidea. Zergatik?
Nekea dela, asperra dela edo alferra dela,
auziari ez diogulako behar beste atentzio
jartzen, aurrena. Hura konpontzeko
intentzioa moteltzen zaigulako, hurrena.
Kafean azukre koxkorra desegin bezala
barneratu, busti, gozotu, asimilatu,
disimulatu, ahaztu egiten dugulako hazitako
tentsioa, azkenik. Horra ahaz tentsioa,
geure buruaren jabe.
Arrazoi koxkagilerik ezean, ordea,
zalapartaka zioaren alde abesten iharduterik
ez dago, arazoa ez delako sortu. Koxkarik
gabe kezkarik ez, eta alderantziz. Hortaz,
gauza bagara, ikasiko dugu ahazten zioa
edo kausa antxintxika ibili barik nor bere
auto-bidean. Halaxe aterako da gugandik at
tentsioa. Baina askatuta tentsioa, ABS
delakoa erabiltzea ba ote?
Arrazoiak arazo. Arazoak marrazo.
Marrazoak kosk. Koxkak kezka. Kezkak
koxkor. Koxkorrak konfusio. Konfusioak
konfusio, Konfuziok arrazoi. Disketxeek
ere bai: Imagination. Just an illusion.
Illuuuusioooon!
Josu Kintas (Gasteiz)
Euskaldunon Egunkaria
-
Irakurmena lantzeko ikas-materialak Hizkuntza komunikabideetan
32
IDATZ DEZAGUN ESKUTITZA!
Demagun egunkari edo aldizkariren batera gutuna idatzi nahi duzuela. Zertarako bidaliko
zenukete? Nolako helburuz? Nolako itxuraz? Taldeka zaudetela, bete ezazue beheko taula:
GURE ESKUTITZA:
ZEIN DA...?
Gaia Testuaren tonua Asmo komunikatiboa
Testu-era Testu-mota Erregistroa
Eskutitza
Ideiak
Komenta ezazue denon artean hartutako erabakiak.
Eskutitzaren planifikazioa egin duzuela, idatz ezazue bakarka.
4
-
Irakurmena lantzeko ikas-materialak Hizkuntza komunikabideetan
33
6. UNITATEA
GAUR EGUN ALBISTEGIA
-
Irakurmena lantzeko ikas-materialak Hizkuntza komunikabideetan
34
GAUR EGUN ALBISTEGIA
EGIN DEZAGUN HAUSNARKETA!
Euskaraz zerbait entzuten duzunean, zer / nola saiatzen zara ulertzen? Erantzun
iezaiezu bakarka honako galdera hauei:
ADOS AURKA
1. Zerbait entzuten dudanean gai horretaz zer dakidan hasten naiz
berehala pentsatzen
2. Jasotzen dudan informazio berria dakidanarekin kontrastatzen
dut
3. Gai horretaz ulertzen ez dudana testuinguruaren bitartez saiatzen
naiz ateratzen
4. Entzun bitartean, hitz solteak edo esaldi / pasarte osoak ulertzen
ez baditut, ez naiz blokeatzen eta aurrera segitzen dut adi-adi eta
etsi gabe. Zerbait, behintzat, ulertuko ahal dut!
Komenta itzazue denon artean emandako erantzunak. Zein dira, zuen ustez, erabilgarrien
suerta daitezkeen ulermen-estrategiak? Egizue zerrenda laburra.
ZEIN DIRA AZKEN ALBISTEAK?
Taldeka zaudetela, saia zaitezte ustez izan daitezkeen albiste garrantzitsuenak
zerrendatzen. Honekin batera, komenta ezazue labur-labur orain arte zer gertatu den
albiste horien inguruan.
GURE ARTEAN
ESTATUAN
NAZIOARTEAN
KIROLETAN
1
2
-
Irakurmena lantzeko ikas-materialak Hizkuntza komunikabideetan
35
ALBISTEGIA
Euskal Telebistak egindako Gaur egun albistegia ikusiko duzu segidan. Berri
garrantzitsuenak zein diren jasoko duzu? Jaso ezazu beheko galdetegiaren bitartez
informazio berria:
TITULARRAK
________________________________________________________________
________________________________________________________________
________________________________________________________________
________________________________________________________________
________________________________________________________________
________________________________________________________________
ALBISTE GARRANTZITSUENAK
1. GURE ARTEAN
________________________________________________________________
________________________________________________________________
2. ESTATUAN
________________________________________________________________
________________________________________________________________
3. NAZIOARTEAN
________________________________________________________________
________________________________________________________________
4. KIROLETAN
________________________________________________________________
________________________________________________________________
3
-
Irakurmena lantzeko ikas-materialak Hizkuntza komunikabideetan
36
ZER EGIN DUZUE ENTZUN BITARTEAN?
Benetako albistegi bat entzun duzue gaur. Entzun bitartean erabilitako estrategiak ebalua
itzazue:
1. Hasierako puntuan komentatu dituzuen estrategiak erabili dituzue?
2. Zein bai eta zein ez? Zergatik?
3. Nolako zailtasunak izan dituzue?
4. Zertan lagundu dizuete estrategia horiek?
Hemendik aurrera
Nola jarrai dezakezu zeure kasa entzumena lantzen?
Zer-nolako grabazio, saio, elkarrizketa... entzungo zenituzke? Zergatik?
Etxean honelakorik entzuteko modurik baduzu?
Entzun bitartean posible da lehenagoko estrategiak erabiltzea?
4
-
Irakurmena lantzeko ikas-materialak Hizkuntza komunikabideetan
37
7. UNITATEA
HIZTEGI TRANSGENIKOA
-
Irakurmena lantzeko ikas-materialak Hizkuntza komunikabideetan
38
HIZTEGI TRANSGENIKOA
ETA ZUK ZER DAKIZU?
Unitate honetan Luis Fernandezen artikulu bat izango dugu aztergai. Irakurri aurretik,
behean dituzuen datuak irakurri eta saia zaitezte galderei erantzuten, taldeka zaudetela.
Luis Fernandez: 1966an Eibarren jaioa
Kazetaria Argia eta Jakin aldizkarietako kolaboratzailea izateaz gain, Euskaldunon Egunkarian ere
idazten du
Tetris-zutabeak eta lerro solteak (1995) literatur lanaren egile Euskaldun zaharra
1. Eibarren zein euskalki erabiltzen da? Nola egingo du berak lagunartean? 2. Euskararen erregistro formala menderatzen du?
Euskara batua: 1968an Arantzazun sortua
Gipuzkera izan zen oinarri Gainerako euskalkietatik ezer gutxi hartu zen eredu estandarrerako
1. Euskal Herriko zein lurraldek du euskaldun-kopuru altuen? 2. Egun hedabideetan nahiz erregistro formaleko testuinguruetan erabiltzen den
euskarak nongo eragin linguistikoa du?
Elikagai transgenikoak
Genetikoki manipulatutako elikagaiak dira Era honetako elikagaien inguruan polemika handia gertatu da
3. Zer dakizu polemika honetaz? 4. Badugu zein elikagai transgenikoa den jakiteko modurik?
Komenta itzazue denon artean emandako erantzunak.
1
-
Irakurmena lantzeko ikas-materialak Hizkuntza komunikabideetan
39
ARRETAZ IRAKURRI
Hona hemen Luis Fernandezen artikulua. Irakur ezazu arretaz geroagoko galderei erantzun
ahal izateko.
Testu-era Testu-mota Irakur-helburua Irakur-estiloa
Iritzi-artikulua
argudioa
Testutik jasotzen
den informazioa
lortzea: mezuari edota
formari erreparatzea
Arretaz irakurri
HIZTEGI TRANSGENIKOA
Ez dut ulertzen ondoegi zein den
gipuzkeraren botere ezkutua, baina hor
dagoenik ezin daiteke uka. Giputz batekin
ezkontzea okurritu zitzaidanetik, nire
aitaren etxean izandako kanbioak harrituta
nauka. 75 urte bete ondoren, ez da bada
geure aita eseri eta asteartea bezalakoak
esaten hasi andrea etxera eramaten dudan
bakoitzean?
Oraindik ez gara iritsi zotinaren eta
bekarraren ordez kika eta makarra
bezalako barbarismoak esatera, baina batek
daki... Edozein egunetan, postrerako pellak
eduki beharrean, igual esango digu aitak
letxe frita daukagula! Hurrengo
inauterietan izango ote da?
Jaki transgenikoak supermerkatuko
latetan bezala, halaxe txertatu zaigu gure
etxean lexiko gipuzkoarra. Gizartearen
aurrerakuntza teknologikoaren ondorio
derrigorrezkoa balitz bezala.
Hiztegi transgenikoaren inbasioak ez du
gelditzerik, itxura batean. Esate baterako,
inork sumatu du irten aditzaren heriotza
misteriotsua? Saritxo bat emango diogu
egunkari honetan irten bat aurkitzen duen
hurrengoari, bale? Orain, atera besterik ez
da existitzen. Garai batean, atera hori
intransitibo soil bat besterik ez zen niretzat,
baina orain, atera transgeniko transitiboak
halako arrakasta ekologikoa izan du, non
honezkero ez den inor inora sekula irteten.
Manifestariak kalera ateratzen dira, eta
jokalari baten ordez, beste bat ateratzen
da... Dinosauruen patua, irten aditzarena.
Bizkaitik idatzitako kroniketan ere ez da
jada hemen haren arrastorik ageri.
Beste adibide bat? Orri hau pasatu eta
hementxe bertan aurkituko duzun
erantzuiguzu sekzioan ere, ezin zaio
irakurleari al partikula ez daraman
galderarik egin. Gipuzkeraren doinuarekin
markatuta galdetzen ez bada, badirudi ez
duela naturaltasunik interpelazio horrek.
Sekzioaren arduradunak gipuzkoarrak
izango direlako izango da (gipuzkera =
batua ekuazioa errazegi egiten duten
horietakoak. akaso); baina hori baino
okerragoa da, itxura guztien arabera,
Bizkaiko kazetariek ere ezin dutela,
dagoeneko, al ditxosozkorik gabeko
galderarik egin elkarrizketetan. Lexiko
transgenikoak menderatu gaitu. Klon
giputzak gara denok jada.
Euskaldunon Egunkaria
1999-01-28
2
-
Irakurmena lantzeko ikas-materialak Hizkuntza komunikabideetan
40
INTERPRETA DEZAGUN ARTIKULUA
Saia zaitezte beheko galderoi erantzuten:
1. Zein da artikuluaren tesia?
2. Nola garatzen ditu tesiaren aldeko argudioak?
3. Artikuluaren hasieran zenbait hitzen erabileraz mintzatzen zaigu egilea. Zein dira...
a) Aitak orain darabiltzan hitzak:
b) Betidanik erabilitakoak:
c) Hemendik gutxira erabiliko dituenak:
5. Zer dela eta alderatzen ditu jaki transgenikoak eta aitak lexikoan aldaketarik izatea?
6. Zergatik da irten aditzaren patua dinosauruen bera?
7. Zer da Erantzuiguzu? Zer leporatzen dio?
8. Zein da egilearen asmo komunikatiboa?
ONDORIOAK ATERA NAHIAN
Saia zaitezte beheko galderoi erantzuten:
1. Irakurriko dudan testuaren izenburua, egilea,... ikusi
bezain laster, gaiaz edo egileaz zer dakidan hasten naiz
pentsatzen
2. Irakurtzen ari naizela, zenbait konturi erreparatzen saiatzen naiz, esaterako, gaiaz egiten duen trataeraz
(objektiboa, neutroa, teknikoa,...)
3. Egilearen asmo komunikatiboa atzeman nahian aritzen naiz irakurketan zehar
4. Nolako hizkuntz erregistroa darabilen asmatzen saiatzen naiz
BAI EZ
Ezein testu ulertu ahal izateko, irakurleak gaiari buruzko aurre-ezagutzak izan behar
ditu. Ezagutza hauek izan ezean, nekez ulertuko du ezer. Nolabait esatearren, bestelako
estrategiak eta abarrekoak martxan jarri ala ez, gaiari buruz dakigunak baldintzatuko
du ulermena. Halaber, egilearen asmo komunikatiboa, darabilen hizkuntz erregistroa,
gaiaz egiten duen trataera eta abarrekoak atzematea funtsezkoa izango da ulermena
gertatu ahal izateko.
3
4