i zikloa ii blokea fitxa7

2
I. Zikloa Fedeari oinarria jartzen Asis Sareko printzipioak II. Blokea Asis Sarea Kristau tradizio espiritualak beharrezkotzat jo du etengabe norberaren ezagutza, sinestu- naren prozesua egiazkoa izan dadin. Hainbat modutara deitu dio horri: egian ibili, norbe- raren ezagutza, subjektua egotearen beharra bihotz-berritzea eman dadin, bihotzaren ezagutza … Gaurko kulturak ere beharrezko- tzat jotzen du behin eta berriz gizakiak nor den ezagutzea, norantz doan eta zein balore dituen jakitea. Oinarri horren gainean erai- kitzen da norberarekiko leialtasuna. Norbaitzuek, norberarekiko leialtasun hau nahas dezakete egozentrismoarekin edo auto-errealizazioaren bilaketa obsesiboare- kin. Baina zuzen ulertuta, norberarekiko leialtasunak berekin darama norbere bizit- zaren erantzukizuna. Berekin darama kanpotik datozkion esperoak asebetetzearen mende ez egotea, bizitza eskuetan hartzea eta norberarekin egiati izatea. Norberarekin leial izan nahi duenak ihes egiten dio azalke- ria eta dispertsioari, eta erantzukizunetik bere bizitzari nola norabidea eman bilatzen du. Norberarekiko leialtasunak berekin darama segurtasun-eza onartzea eta bizitza- ren norabidea definitzea, inportanteak uste ditugun baloreei begira, eta horren ondorioz erabakiak hartzea. Geure buruarekin leial izatetik sortzen den barneko segurantzak ahalbideratzen digu bizitzan konfiantza jartzea, horretarako dena kontrolatuta eduki beharrik gabe edo denean asmatu nahirik izan gabe. Horrek ahalbide- ratzen digu existentziak berekin duen ez- segurantza onartzea, eta bizitzea suertatu zaigun momentu zehatzaren erantzule izatea. Jainkoagan konfiantza edukitzeak ere nor- berarekin, eta norberak dituen intuizio sako- nekin, leial den pertsona aurre suposatzen du; bere bizitza serioski hartzen duen pertsona eta deskubritzen duena, Jainkoak, arerio izatetik urrun, ni neu izatea ahalbideratzen didala eta askatasun-iturri dela. Jainkoa ez da arerio bat, neure alderik onena hobetzen laguntzen didana baizik, eta pertsona izateko egiten dudan ahaleginari eusten diona. Jainkoagan konfiantza edukitzen, ez dugu egun batetik bestera ikasten. Prozesu bat, sarritan mantsoa, behar da horretarako, eta berorretan axolazkoa da otoitzerako aldiak bilatzea eta, geure baitatik aterata, bizitza Jainkoaren eskuetan jartzea, Hitza bareta- sunez entzutea, Jainkoak egunean-egunean ematen diguna onartzea … Ebanjelioko kontakizun askotan ikusten dugu Jesus, Aitak eman dion misioarekin leial, garai hartako legalismo juduari aurre egiten. Eta dena, Jainko bere Aitagan duen konfiantza sakonak eraginda egiten du, dena kontrolatuta eduki beharrik gabe, eta ar- buioa, ulertu ezina eta pertsekuzioa bere gain hartuz. Jainkoari obeditzea da Jesusen bizitza osoa. Jesusek otoitzeko intimitatean janaritzen du konfiantza Jainkoagan. Bere Aitarekin aurkitze horretan, Jesusek bere bizitza fidatzen dio. Jainkoagan duen kon- fiantza adierazteko Jesusek daukan modua, hari “Abba” deitzea da, sekula eskutik utziko ez duela dakien bere Aitari haurraren gisara “aitatxo” esanez. 7. Norberarekiko leialtasuna eta Jainkoaganako konfiantza

Upload: baldo-calmaestra

Post on 15-Mar-2016

219 views

Category:

Documents


1 download

DESCRIPTION

Lan pertsonalerako edo talde- lanerako fitxak.Fedea oinaritzea.

TRANSCRIPT

I. Zikloa Fedeari oinarria jartzenAsis SarekoprintzipioakII. Blokea

Asis Sarea

Kristau tradizio espiritualak beharrezkotzatjo du etengabe norberaren ezagutza, sinestu-naren prozesua egiazkoa izan dadin. Hainbatmodutara deitu dio horri: egian ibili, norbe-raren ezagutza, subjektua egotearen beharrabihotz-berritzea eman dadin, bihotzarenezagutza … Gaurko kulturak ere beharrezko-tzat jotzen du behin eta berriz gizakiak norden ezagutzea, norantz doan eta zein baloredituen jakitea. Oinarri horren gainean erai-kitzen da norberarekiko leialtasuna.Norbaitzuek, norberarekiko leialtasun haunahas dezakete egozentrismoarekin edoauto-errealizazioaren bilaketa obsesiboare-kin. Baina zuzen ulertuta, norberarekikoleialtasunak berekin darama norbere bizit-zaren erantzukizuna. Berekin daramakanpotik datozkion esperoak asebetetzearenmende ez egotea, bizitza eskuetan hartzeaeta norberarekin egiati izatea. Norberarekinleial izan nahi duenak ihes egiten dio azalke-ria eta dispertsioari, eta erantzukizunetikbere bizitzari nola norabidea eman bilatzendu. Norberarekiko leialtasunak berekindarama segurtasun-eza onartzea eta bizitza-ren norabidea definitzea, inportanteak usteditugun baloreei begira, eta horren ondoriozerabakiak hartzea.Geure buruarekin leial izatetik sortzen denbarneko segurantzak ahalbideratzen digubizitzan konfiantza jartzea, horretarako denakontrolatuta eduki beharrik gabe edo deneanasmatu nahirik izan gabe. Horrek ahalbide-ratzen digu existentziak berekin duen ez-segurantza onartzea, eta bizitzea suertatu

zaigun momentu zehatzaren erantzule izatea.Jainkoagan konfiantza edukitzeak ere nor-berarekin, eta norberak dituen intuizio sako-nekin, leial den pertsona aurre suposatzendu; bere bizitza serioski hartzen duen pertsonaeta deskubritzen duena, Jainkoak, arerioizatetik urrun, ni neu izatea ahalbideratzendidala eta askatasun-iturri dela. Jainkoa ezda arerio bat, neure alderik onena hobetzenlaguntzen didana baizik, eta pertsona izatekoegiten dudan ahaleginari eusten diona.Jainkoagan konfiantza edukitzen, ez duguegun batetik bestera ikasten. Prozesu bat,sarritan mantsoa, behar da horretarako, etaberorretan axolazkoa da otoitzerako aldiakbilatzea eta, geure baitatik aterata, bizitzaJainkoaren eskuetan jartzea, Hitza bareta-sunez entzutea, Jainkoak egunean-eguneanematen diguna onartzea …Ebanjelioko kontakizun askotan ikustendugu Jesus, Aitak eman dion misioarekinleial, garai hartako legalismo juduari aurreegiten. Eta dena, Jainko bere Aitagan duenkonfiantza sakonak eraginda egiten du, denakontrolatuta eduki beharrik gabe, eta ar-buioa, ulertu ezina eta pertsekuzioa beregain hartuz. Jainkoari obeditzea da Jesusenbizitza osoa. Jesusek otoitzeko intimitateanjanaritzen du konfiantza Jainkoagan. BereAitarekin aurkitze horretan, Jesusek berebizitza fidatzen dio. Jainkoagan duen kon-fiantza adierazteko Jesusek daukan modua,hari “Abba” deitzea da, sekula eskutik utzikoez duela dakien bere Aitari haurraren gisara“aitatxo” esanez.

7. Norberarekiko leialtasuna etaJainkoaganako konfiantza

Frantziskok Pedro Bernardone bere aitarekinduen gatazkan ageri da tirabira hori: norkbere buruari leialtasuna eta Jainkoagan kon-fiantza izatearen artean eta besteen esperoeierantzutearen artean dagoena, alegia. Hauda Pedro Bernardoneren irrika: bere semeazaldun izendatua izatea eta, hori ezin bada,bere ehun-negozio joriari jarraipena emandiezaiola. Horren aurka Frantziskok eraba-kitzen du, bilaketa pertsonaleko prozesu batenostean, bere bizitza Jainkoaren eskuetanjartzea. Horrela dio: “Aurrerantzean “GureAita zeruetan zarena” esango dut askatasunosoz, eta ez “aita Pedro Bernardone” …Biluzik joango naiz Jaunarengana (2 Zel 7).Norberarekiko leialtasunak eta Jainkoagankonfiantza edukitzeak eramango du Frantzis-ko bere janzki guztiak eranztera, eta berebizitza legendunekin partekatzera.

Gerta daitekeena da guk tirabira hori ezedukitzea. Gaurko gizarteak, giza banakoabalioztatzean, erakusten digu, ez dagoela egiaunibertsalik, bizitzan axolazkoa norbere kon-bikzioen arabera jokatzea dela, eta ez kon-bentzionalismo sozialen arabera nahiz sinesteerlijiosoen eraginpean. Baina Frantziskoren

bizitzak erakusten digu, norberarekiko leial-tasuna, egian ibiltzeko desira, eta Jainkoaga-nako konfiantza ez dabiltzala elkarren kontra,elkar osatuz baizik. Norberarekiko leialta-sunak, Jainkoagan transzendentala denerairekitzen ez denean, arriskua du indibidualimobihurtzeko. Eta Jainkoaganako konfiantza,norberarekiko leialtasuna alde batera uztenduenean, engainu bihurtzen da.

Gurekin dugun gutun batean, Frantziskokbere lehenengoetako lagun izan zuen Leonanaiari aholkuak ematen dizkio hark dituenzalantza batzuk direla eta: Horra nirekontseilua: Jainko Jaunari atsegin izatekoeta beraren oinatzei eta pobretasunarijarraitzeko modurik onena iruditzen zai-zuna, egizu horixe Jainko Jaunaren be-deinkapenaz eta nire baimenaz. (LeG 2-3). Frantziskok agintzen dio, joka dezalabere kontzientziarekin leial izanez. Irizpidebakarra da, egiten duen horretan Jainkoariatsegin eman, eta haren urratsei jarrai,nahi izatea, konfiantzaz bere bizitza Ha-rengan jarriz. Hori erlatibismoa da, alaEspirituak gidatua izaten uztea are okerjokatzeko arriskuarekin?

·Nola bizi duzu zeurekiko leial izatearen eta Jainkoagan konfiantza edukitzearenarteko tirabira? Elkarren kontrako balira bezala ala elkarren osagarri balira bezala?

·Egin dezakezu otoitz “Gure Aita” erabiliz, eta azaleratzen utzi sentimenduei: konfiantza,erantzukizuna, Jainkoaren aitatasuna, anaiekiko arreta …

·rakurri Lk 2,41-52 pasartea: Zure bizitzako une zehatz honetan zer izango litzatekezuretzat “Neure Aitaren gauzetan jardutea”? Hausturaren bat egin beharko al zenuke,horrek besteen kexa ekarriko balu ere?

·Zer sentimendu esnatzen ditu zuregan, Frantziskok Jainkoagan daukan konfiantzak?Nola gauzatuko zenuke konfiantza hori zeure bizitzan?

Bakarka eta taldean lan egiteko

I. Zikloa Fedeari oinarria jartzen Asis SarekoprintzipioakII. Blokea

Asis Sarea