hizki-mizki 2012ko ekaina

26
Hizki-mizki aldizkaria 2012ko ekaina

Upload: urritxe-urritxe

Post on 24-Mar-2016

250 views

Category:

Documents


5 download

DESCRIPTION

ikasleen aldizkaria

TRANSCRIPT

Page 1: Hizki-mizki  2012ko ekaina

Hizki-mizki aldizkaria

2012ko ekaina

Page 2: Hizki-mizki  2012ko ekaina

Eskerrik asko zuen kolaborazioekin parte hartu duzuen guztioi!

AURKIBIDEA:

- Zugan ni eguna …………………………………………………… 2

- Juanpe irakasleari elkarrizketa ……………………………… 3

- Mikel Cañas ………………………………………………………….. 4

- Bonbardaketaren urteurrena ………………………………… 5 -6

- Norabide guztiak ……………. ………………………………….. 7

- Ikasketa bidairako moda-desfilea ……………………….. 8

- Ikasketa bidaiaren kronika ………………………………….. 9 - 12

- Euskalduna Jauaregira bidaia ……………………………… 13

- Salamancako bidaia …………………………………………….. 14

- “El Chojín” …………………………………………………………… 15

- “Anonimous” ……………………………………………………….. 16

- Beisbola ………………………………………………………………. 17

- “Gora liburuak” ……………………………………………………. 18

- “Erretiratuak, nola bizi dira?” ……………………………… 19

- Zientzia laborategian ………………………………………… 20-22

- “Bi anai”filma …………………………………………………….. 23-24

- Plastikozko tapoien bilketa ………………………………….. 25

Prensa tailerreko 3.DBH-B/Eko ikasleak:

Goian: Alain Barañano, Iker Martin, Beñat Vadillo, Inés Cañas, Xabi Etxebarria, Izaro Jauregi, Mikel Losada,

Anthony Alcántara, Lander Zarandona, Gorka Mirandona.

Behean: Valentina Severino, Karmele Telletxea, Unai Zabala, Julen Bilbao.

Falta dira: Luis Fernando Cebrián, Zuhaitz Dudagoitia, Han Zhuangnuo, Miriam Nombela, Leire Nuñez, Raquel

Vegas

Page 3: Hizki-mizki  2012ko ekaina

Zugan Ni, Durangon,Zornotzan eta beste herri askotan gazteak antzerkira hurbiltzekoikastetxeen bidez kudeatzen duen proiektua da. 5. urte honetan, urrats bat haratagozabaldu nahi izan da, eta, halaxe sortu da ZUGAN NI EGUNA, parte hartzaileei zein herriosoari zabaldutako festa eguna. Antzerkiari eskainitako eguna, gazteek antzerkigintzanjarritako indar, gogo, eta grinak kaleratzeko asmoz antolatutakoa.

Bortz taldeko Irati Iturbe Bigarren urtez izan da aukeratua taldeko zuzendariaizateko.Bere lana 'Burdinazko Kutxa' da kutxa bereiz bat da Irudimena,Poesia etaIradokizunez osatua eta horregatik bere lanaren gaia Krisialdia izan da.

Oso ondo egon da, euren maia oso altua dela esaten du Joserra Martínezek antzerkilaburra izan harren oso ondo antolatua egon da. Antzerkia 13-18 urte bitarteko gazteakantzeztu dute 2012ko Maiatzaren 12-13an.Horretaz gain 13an Igandea Gazteen artearenerakusketa egondu da zornotzako udaletzearen pasan.

“Zugan Ni”, Markeliñek gazteak antzerkira hurbiltzeko ikastetxeen bidez kudeatzenduen proiektua da. 5. urte honetan, urrats bat haratago zabaldu nahi izan da, eta, halaxesortu da ZUGAN NI EGUNA, parte hartzaileei zein herri osoari zabaldutako festa eguna.Antzerkiari eskainitako eguna, gazteek antzerkigintzan jarritako indar, gogo, eta grinakkaleratzeko asmoz antolatutakoa.

Iurretako Bortz taldea izan da irabazlea, 'Burdinazko Kutxa' lanari esker. IratiIturratek zuzentzen duen talde honek iaz ere irabazi zuen. Krisiaren gaia irudimenhandiz eta iradokizunez beteta antzeztu dute kutxa berezi baten inguruan. Euren maiaoso altua dela esaten du Joserra Martínezek antzerki laburra izan arren oso ondoantolatua egon da.Hona hemen parte hartu duen ikasle baten kronika:

“ Joan den maiatzaren 5ean eta maiatzaren 12an, Durangon eta Amorebietan Zugan nijaialdia egin zen. Ikuskizun paregabea hurbildu zirenentzat.Jaialdiak egun osoa iraun zuen, goizeko11:45etik gaueko 20:30era arte.

12:00etan musika, pinturak eta dantzak egon ziren udaletxe plazan. Gero, 13:30ean“BARREKALE” antzezlana aurkeztu zuten. Ondoren,13:50ean “JIRA BIRA” koreografia, eta17:00etatik aurrera, aretoan, beste antzezlan batzuk egin ziren. 20:00etatik aurrera sarienbanaketa egin zen.

Oso ondo egin zuten denek baina irabazle bakar bat egon behar zen eta beraiek aukeratuzuten. Taldeko batek antzerki guztiak ikusi behar zituen eta gero puntuatu, eta haiekaukeratutako irabazlea BORTZ taldekoa izan zen. Oso dibertigarria izan zen eta denek oso ondopasatu zuten.” Thais (DBHko 1. F)

Izaro eta Karmele

Page 4: Hizki-mizki  2012ko ekaina

Juanpe

Noiz eta zergatik hasi zinen heziketa fisikoko irakaslea

izaten?

1996. urtean hasi nintzen asko gustatzen zitzaidalako....

Zer ikasi behar da heziketa fisikoko irakaslea izateko?

IVEF edo magisteritza (heziketa fisikoa)

Hasieran zaila iruditu zitzaizun heziketa fisikoko irakaslea

izatea? Beste mundu bat da, ez duzu lanik zuzendu behar

eta gainera gustatzen zaidan lan bat da.; ikasleak

mugimenduan egoten dira eta ez daude aulki batean

eserita.

Zeintzuk dira zure zaletasunak?

Mendira joatea eta futbolean jokatzea asko gustatzen zait

eta bizikletan ibiltzea be bai.

Esate baterako, mendira lehengo astean be joan nintzen.

Nolako ikasleak ez dituzu gustuko?

Buru gogorrak eta galtzen ez dakitenak gorroto ditut.

Uda onetan oporretan joango al zara? Bai horixe, joango

naiz oporretan, bai.

Nora ez zinateke itzuliko?Nora ez zinateke itzuliko?Nora ez zinateke itzuliko?Nora ez zinateke itzuliko? Hiri turistikoetara jende gehiegi

dagoelako eta ekintza berezirik ez dagoen lekuetara.

Kirolik egiten al duzu asteburuetan? Bai, nire bizikleta

hartuta joaten naiz buelta batzuk ematera.

Institutura bidean zer entzuten duzu irratian?

Euskadi Gaztea, batez ere.

Kontatu zure anekdotaren bat…

Zaintza tokatu zitzaidan eta matematika eman behar nuen

eta matematikako irakaslea banintz bezala ikasle batek

esan zidan: “El maisu se cree profesor”

JUANPE HEZIKETA FISIKOKO URRITXEKO

IRAKASLEA, EHUNKA IKASLEK IRAKASLE

ONENATZAT DAUKATE.

Julen eta Lander

Page 5: Hizki-mizki  2012ko ekaina

Josu Cañas orain dela gutxi Beatbox egiten hasi da.

-Lehenik eta behin, zer da “Beatbox”? BeatBox ahoa, ezpainak, mihia eta ahotsa erabiliz

danbor taupadak, erritmoak eta musika soinuak

ateratzeko perkusio ahots forma da. -Zer dela eta hasi zinen hori egiten? Orain dela urte batzuk Youtube-n bideoak ikusten

hasi nintzen eta antzeko zerbait egitea bururatu

zitzaidan.

- Zenbat urte daramazu musika estilo hau praktikatzen? Duela 2 edo 3 urte hasi nintzen etxean praktikatzen.

-Inoren erreferentziarik hartzen duzu ala zure kontura egiten duzu? Ez, normalean nire kontura egiten dut baina horretarako hainbat bideo ikusten ditut.

-Non praktikatzen duzu “beatbox”-a? Nire etxean kalean..., edozein lekutan eta ahal dudan guztietan.

Inés eta Lander

Josu Urritxeko ikaslea izan da eta gaur egun erizaintzako

modulo bat egiten ari da. Euskararen egunean BeatBox saio bat eskaini zigun Urritxeko ikasle eta irakasleei.

Page 6: Hizki-mizki  2012ko ekaina

AMOREBIETA-ETXANO 1937KO MAIATZA BAINO LEHEN

BONBARDEATU ONDOREN

Page 7: Hizki-mizki  2012ko ekaina

Maiatzaren 18an indar frankistek Amorebieta-Etxano suntsitu zuteneko 75.urteurrena gogoratzeko hainbat ekintza antolatu ziren herrian. Ekintza horien helburua oroimen historikoa berreskuratzea eta belaunaldi gazteenoi indarkeri horren ondorioak ezagutaraztea izan da, etorkizunean berriro halakorik inon gerta ez dadin. Arratsaldeko 19:00etan hasi zen omenaldia: Teresa Areitioaurtena eta Elias Euba senar-emazteek (bonbardaketatik bizirik irtenekoak) lore eskaintza egin zuten Zelaieta parkean, guda zibileko biktimak gogoratzen dituen Plakaren aurrean. Etxanoko Andra Mari Elkartekoek uso zuri bat askatu zuten eta Etxano, Bizkargi eta San Martineko lurra bota zuten – bake eta gure herriaren nortasun sinbolotzat-. Eta amaitzeko, Alaiak abesbatzak eta Udabarri dantza taldeak beraien emanalditxoa eman zuten. Gauez omenaldiaren bigarren zatian, udaletxeko enparantzan “Hiru belaunaldiren emozioak” proiekzioa pantaila erraldoian, argi , soinu eta irudizko muntaiaz eszenaratu zen. Aurretik, udalerriko ikaslek gerra zibilari buruz egindako ia 300 marrazki aurkeztu zituzten, Agate Amilibia biolontxelista, Mikel Urdangarin, eta Zornotza abesbatzaren musikarekin lagunduta.

Julen eta Lander

Page 8: Hizki-mizki  2012ko ekaina

3.DBHko ikasleek bide segurtasunaren inguruan kontzientzia hartzeko antzerki-forumean parte hartu dugu. Jokaera arriskutsuak izan dira gai nagusia eta helburua mugikortasun seguruaren esparruan agertu ohi diren arazoak plazaratzea eta hausnarketa egitera bultzatzea izan da. Errealitate bidegabe bat fikzioan eraldatzeko ahalmena ematen zaigu ikasleoi. Antzerkian eraldaketa hori gauzatzeko esperientziak benetako bizitzan antzeko eraldaketak egiten lagunduko diguna.

Hortik aurrera, antzezkizuna hainbat ikuspegitatik kontatzen da; gazteak istorioarekin identifikatuta ikusten du bere burua, metodo horrek kontatzen denarekin elkarreragina izaten uzten baitu. Hirugarren zatian, ikasleen artean hainbat talde sortzen dira, egoera ezagun edo gertuko jakin bat aztertzeko. Amaitzeko, ikasle-irakasleek emandako informazioa erabiliz idazten den "bizikidetza kontratu" bat sinatzen da.

“Gaur asteazkena, martxoak 7, Zelaietara joan gara “Norabide guztiak” jarduerari esker, zertxobait ikastera. Bertan hainbat ekintza desberdin egin dituzte egon diren bi irakasleek eta haren ondoan guk antzezpen bezalakoak egin ditugu egoera batzuk simulatuz. Azkenik tailer moduko bat egin dugu bertan hainbat sentimendu keinuen bidez adieraziz. Ederto pasatu dugu aktibitate guztietan eta barre be egin dugu, bai. Emandako eta gehien aipatutako gaia borroka izan da eta bertan horri buruz egoera asko azaldu dizkigute. Borroka batean normalean eta kasu gehienetan erasotzaile bat, biktima bat eta testigoak edo lekukoak egoten dira eta egoera hori era onean nola atera aurrera azaldu digute. Azkenengo tailerrean hori buruz antzezpentxoak egin ditugu; esate baterako lau partaidez osaturiko taldeetan banatu gara eta hiru estatua desberdin adierazi ditugu keinuen bidez. Lehenengoan, borroka bat adierazi behar izan dugu; bigarrenean, berriz, lekukoek borroka hori nola sahiesten duten, eta azkenik nola geratzen izan garen denok alaitasun eta poz aurpegia adieraziz. Nire ustez, merezi izan du bertara joatea, interesgarria, hainbat egoerei aurre egiten ikasi baitugu eta gainera. Egoera horiek guztiak errealitatean gertatzen dira; beraz, gure eguneroko bizitzari laguntzeko balio izan digute. Ni oso pozik geratu naiz ikasitakoarekin eta bertan egon diren irakasleei eskertu behar diet.” Alain Barañano

Xabier, Julen eta Unai

“Errepideko istripuek eragiten dituzte beste ezerk baino heriotza gehiago

gazteen artean".

Emanaldiaren lehen zatian, zoritxarreko amaiera duen istorio bat kontatzen da, mugikortasun seguruaren inguruan. Jarraian, amaiera positiboago batera eramateko istorioan zer aldaketa egin ahal diren galdetzen die moderatzaileak ikasleei. Iradokizunak une horretan bertan gauzatzen dituzte, bat-batean, eta ikasleak aktoreei batzen zaizkie, proposatutako aldaketak erakusteko.

Page 9: Hizki-mizki  2012ko ekaina

“Larunbat arratsaldeko seiak. Institutuko kideak Zelaietan elkartzen hasten gara, eta bakoitzaren orrazkera bitxiez trufatzen. Jendea falta den arren, frontoira sartzen gara. Arropa asko ere ez da oraindik heldu. Lehenengo entseguarekin hastera goaz, eta neskak takoi horiekin jausiko diren beldur sentitzen hasten dira. Denbora aurrera doa eta astirik ez. Geure entsegua alde batera utzi, eta desfileko laguntzaileak, -haien artean David eta Felix-, umeena jartzen dute martxan. Zortziak inguru, arropak jantzi eta gure artean, tentsioa handitzen hasten da. Ikusleak sartzera doaz! Zelako urduritasuna! Prest gaude desfileari hasiera emateko. Gure kideak aurrera doaz eta publikoaren oihuak eta txalo zaparrada datozkigu. Baten batzuk, lurzorura jaustekotan egon dira, baina zorionez ez da ezusteko larririk gertatu dantza taldea iritsi arte. Dirudienez, arazo tekniko batengatik, dantzaren jarduera, jardunaldi amaieran errepikatu behar izan da. Dantzaren osteko kideak, ilaran egon gara desfilatzeko prest, gure txandaren zain, eta dantzariek haserreturik, oihuka sartu dira “backstage”-era gure urduritasuna areagotuz. Dena den, egundoko arrakasta izan dugu! Frontoia jendez gainezka egon da! Gainera, Zornotzako ‘Zirkinik Bez’ musika talde ezagunaren parte hartzea eta institutuko bi nesken abestiez gozatu ahal izan dugu. Dakizuenez, bertako dirua gure ikasbidaira doa, baina momentuz, ez gara desfilearen osteko afaririk gabe geratu, eta itzelezko tripakada egin dugu jarduera amaitu bezain laster.” Arnold, Sarah, Mikel eta Jon …..

MODA DESFILEA

Alain eta Beñat

Page 10: Hizki-mizki  2012ko ekaina

2012ko IKAS-BIDAIA. 2012ko martxoaren 26a Eguneroko maitea: Tarte bat bilatu dut idatzi ahal izateko eta gertatutako azken ekintzak kontatzeko. Goizeko 05:30etan jaiki, dutxatu, gosaldu, arin maleta hartu eta poztasunez etxetik atera naiz. Ama eta biok gelditutako tokira heldu gara eta bertan ikaskide gehienak zeuden. Nahiz eta goiz izan denon aurpegietan irribarre eta poztasuna agertzen zen, Nola ez! Azkenik, irakasleak heldu eta autobusera igo gara. Bidaia ez zait luzea egin sei ordukoa izan bada ere. Denok hizketan aritu gara; batzuetan, loak ere hartu gaitu baina arineketan esnatzen ginen beste lagunen barreak entzuterakoan. Nagusi izan da gure artean egon den emozio eta zirrara eta musika jarri dugunean eta guztiok zoro batzuk bezala abesten hasi garenean. Azkenean, Pirinioetara heldu gara. “Rafftin” izan da lehenengo ekintza. Neoprenozko arropa eta segurtasunerako gailuak jantzi ondoren, lehenengo ekintzari hasiera eman diogu. Nahiz eta ondo lotuta egon denak uretara jausi gara eta eskerrak kaskoari! Gure arteko lehiaketa zoragarria izan da.! Nire taldekoak azkenak izan gara ateratzerakoan baina lehenengoak amaitzerakoan.Irabazi egin dugu!! Amaitzean, hotelera abiatu gara.Logeletako giltzak hartu eta dutxa bat hartu dugu. Beranduago, afaldu dugu eta guztiok irrikaz itxaron dugun momentua heldu da: Gaua!! Madrileko gazteak ezagutu ditugu eta barre algara batean argazkiak ateratzen haiekin ia gau osoa pasatu dugu. Egun polita eta dibertigarria izan da, nahiz eta gure aurpegietan nekea agertu. Orain gabon eta bihar arte esan behar dizut, logure naiz eta.

Page 11: Hizki-mizki  2012ko ekaina

2012ko martxoaren 27a Kaixo laguna: Gaur, goizeko 07:00 altxatu gara gosaldu ondoren, autobusa hartu eta 20 minutura zegoen erreka batera ailegatu gara, kanoi jaitsiera egiteko A zer nolako hotza! Ekintza polita izan da baina ura epelago egon balitz hobe, izoztuta irten baikara. Arropaz aldatu eta jarraian hotelera itzuli gara bazkaltzeko. Arratsaldean berriz, deskantsatu gabe Paint boll egitera joan gara. Guauuu!! Oso dibertigarria izan da. Agian, momentu hau izan da gehien gustatu zaidana. Hainbat anekdota kontatuko nizuke ekintza honi buruz, bi ordu hauek ederto aprobetxatu baititugu. Hori bai, irakasleek ere umeak bezala gozatu dute! Denok lur jota egon gara eta mesedez eta faborez hotelera joateko nagusiei eskatu diegu baina autobusak herri txiki batean itxi gaitu. Ez dugu ezer interesgarririk egin. Azkenik, autobusean muntatu eta hotelerako bidea hartu dugu. Hotelean, dutxatu, afaldu eta bigarren gaua heldu da. Madrilgo gazteekin hotelak antolatutako diskotekara joan gara. Barre algaretan murgildu gara. Gau zoragarria izan da, itzela! Beno lotara joango naiz, bihar goizeko bostetan altxatu beharra dugu eta! Gaaaabon!!!

2012ko martxoaren 28a Berriro zurekin : Zoragarriaaaa!!! Ezin hobea gaurko eguna!!!Egun osoa Bartzelonan igaro dugu, denok batera ibili gara, talde on baten legez. Bartzelona ezagutzeko gidari bat izan dugu . Ibilbide erdia autobusez eginda ere, Atzoko gaueko aztarnak izan ditugu oraindik. Egia esateko nire gurasoekin birritan egonda nago hiri zoragarri honetan. Benetan hiri polita!! Denetarik dauka: itsasoa, mendia ...Hala ere, egia esan behar dut, Aspertu egin naiz eta besteen aurpegiak ikusita gauza bera esango nuke. Familiarekin joatea berriz ere gustuko nuke. Gidariari ez diogu kasu handirik egin, emozioa eta nekea dela eta. Lau ordu igaro ditugu gidariarekin eta amaitzean, bisitatutako azken tokia “El Parque De Gaudi” izan da. Argazki ugari atera ditugu eta hor izan da Durangoko ikas-bidaikoak ezagutu ditugunean. Beno azkenik, Salouerantz abiatuko ginela esan digutenean, zoro batzuk bezala autobusera sartu gara .Uauhhh, Saloura!!!Autobusean barre asko egin dugu. Sentsazio ahaztezinak izan ditut. Ordu hauetan, Zornotzako guztiak ahaztu egin ditut, gu, denok batera egotea garrantzitsuena izan delako. Dena den, ikas-bidaiaren irteeraren egun batzuk baino arinago nesken galdera eta kezka zen ea nora joango ginen gure mutil horiekin. Baina orain arte ederto portatzen ari dira. Ezin dut sinetsi, heldu gara! Pozez txoratzen nago! Ai ene!! 20:30ak dira eta 21:00etan afaltzera joan behar dugu. Gero edo bihar agian, kontatuko dizut gehiago. Musu bat. Hemen nago berriz. Nahiz eta goizeko 4terdiak izan, idazteko gogoa dut. Hoteletik gaueko 12 etan atera eta diskoteketarantz abiatu gara denok batera. Gaueko denbora gehien diskotekaren kanpoko eserlekuetan igaro dugu. Baina barrura sartzerakoan nire bihotzak egiten zituen zaratak, musikakoak baina altuagoak ziren. Zenbat emozio!!! Gaua arin- arin pasatu zaigu. Hotelera Durangoko eta Gernikako neska -mutilekin etorri gara barre algaretan murgilduta. Zoragarria izan da!!. Sentitzen dut laguna, baina oso nekatuta nago. Bihar jarraituko dut. Gabon.

Page 12: Hizki-mizki  2012ko ekaina

2012ko martxoaren 29a Isileko lagun maitea: Primerako egunak pasatzen ari gara. Txarto dago nik esatea baina, talde on bat gara eta garrantzitsuena agian, lagun onak garela. Ez nuen espero, gure artean hain giro ona izatea. Klaseko guztiak Salouko hondartzara joan gara. Egun librea izan dugu eta arratsaldean paseatzen eta hiria ezagutzen ibili gara. Hondartzan paletara eta boll-beibolera jolasten aritu gara eta beroa egiten zuenez izozki bat gogoz jan dugu. Goiza azkar pasatu zaigu. Ez dakit zergatik baina beste hotel batera joan gara bazkaltzera. Dena den, gure hotelean askoz hobeto jaten da. Jarraian, herrira irten gara eta dirua gastatzearren zerbait erosi dugu. Ostean, bakoitzak bere logelara abiatu eta gelakideekin berba eginez orduak igaro ditugu. Azkenik, dutxa eta afaltzera . Gaua iristean, dotore jantzi eta kalera irten gara. Azken honetan, segundo guztiak erabat aprobetxatu ditugu azkenak zirelako. Lagun guztiak elkartu eta elkarrekin dantzaka eta barreka aritu gara. Ederra izan da!!!. Zoragarria!!, ezin hobea!!!. Hainbat ordu pasatu ditugu berbaz eta agian, tontokeri inozoez barrezka. Goizaldeko 4terdiak direla ohartu garenean arineketan hotelera joan gara. Gure maisuak, Iker eta Lander gu itxaroten egon dira eta irribarre batez gabon esan eta logeletara etorri gara. Orain hitzik esan gabe, ohean sartu gara. Begiak ixten ari dira. Gabon edo hobeto esanda, goizaldeon.

Page 13: Hizki-mizki  2012ko ekaina

2012ko martxoaren 30a

Berriro zurekin: Gaur azken eguna da eta ikas-bidaia amaitzear dago. “Port Aventura” ra joan gara. Arraustu edo nekearen aurpegiak izan arren, azken egun hau topera gozatzeko irrikaz egon gara. Jolas -parkeko gailu askotan igo gara, nahiz haietariko asko oraindik itxita egon. Atrakzio batean ordu beteko itxaropena izan dugu. Parke honetan, ikasbidai guztiko kideak topatu ditugu: Madrilekoak, Durangokoak, Gernikakoak … Atrakzio askotan denok batera muntatu gara. “Caida Libre” a ezin hobea izan da. Bi aldiz jarraian muntatu gara. Parkeko taberna bateko janaria bazkaldu ondoren, berriro atrakzioetara. Egia esateko, goserik ez dut sentitu, ilusioak elikatu egin nauelako. Baina, gogorrena heltzear zegoen: azken agurra. Azken barreak bota, telefonoak , e-mailak trukatu eta azken agurra ailegatu da.” Hurrengorarte” Espero dut, noizbait haietariko batzuekin elkartzea , barre algaretan murgiltzea eta 2012ko ikas-bidaiaren anekdotak eta istorioak birgogoratzea. Bihar goizean, segundo bat galdu barik, argazkiak ikusiko ditut. Orain autobusean gaude eta bidai luzea dugu aurretik. Lo apur bat egiteko asmoa dut. Beste bat arte. LARA MENTXAKA 4. DBH

Page 14: Hizki-mizki  2012ko ekaina

Azaroaren 28an DBH-3. mailako ikasleak Euskalduna Jauregira bisitatzera joan ginen. Bi txandatan sartu behar izan ginenez, gure taldekoei ordu bateko tarte librea eman ziguten Bilbotik ibiltzeko beste taldekoek bisita egin zuten bitartean. Neska gehienak Zubiartera joan ginen arropak ikustera, erosketak egitera… Eta mutilak kalerik kale ibili ziren. Ordu bat geroago berriro elkartu ginen Euskalduna Jauregia ikusteko. Eraikina oso modernoa eta berezia da: 6 solairu handi ditu eta bakoitzean hainbat areto desberdin daude, adibidez: kamerinoak, antzezteko lekua, antolaketarako bulegoak… Denon ustez lekurik ikusgarrienak kamerinoak izan ziren ; bertan aktoreen soinekoak, osagarriak, … ispiluak eta lanerako apaintzeko behar duten guztiarekin hornituta dauzkate . Sekulako eguna pasatu genuen eta berriz joateko gogoz itzuli ginen Urritxera.

Izaro eta Karmele

Page 15: Hizki-mizki  2012ko ekaina

Seguruenik denon oroimenean egongo den bidaia izan da, eta dena zehatz-mehatz deskribatzea zaila den arren (alkohola tartean), errazenetik hasiko gara, hasieratik: Nahiz eta goizeko 8ak izan, aurpegien atzean irribarreak irmo eskuratzen ziren. Lehenengo geldialdia Silos herrian izan zen, hala ere, monasterioari ez genion kasu handirik egin Salamancara heltzeko irrikitan baikeunden. Autobusean abesten egon ostean, Palentziara heldu ginen, herria bisitatu eta autobusean berriz sartu ginen. Orduan bai, 19:30ak inguru horrenbeste denboran zehar itxarotako helmugara heldu ginen: Salamanca. Bakoitzak bere kontura afaldu eta arroparik dotoreenak aukeratu ostean, denok elkartu eta tabernetara abiatu ginen. Itziar eta Iera.

“Seguruenik denon oroimenean egongo den bidaia izan da, laburra baina aldi berean borobila eta dena zehatz-mehatz deskribatzea zaila den arren, errazenetik hasiko gara, hasieratik. Goizeko 8ak, ostirala, aurpegietan irribarreak eta urduritasuna airean. Lehenengo geldialdia Silos herrian izan zen, monasterioa ikusteko. Hurrengoa San Martin de Fromista eliza ikusteko, bertan Isabel irakasleak elizaren ezaugarriez hainbat azalpen eman zizkigun. Heltzeko irrikan geunden, eta autobusean abesten egon ostean19:30ak inguru horrenbeste denboran zehar itxarotako helmugara heldu ginen: Salamanca. Hoteleko gelak banatu ondoren ordu bat itxaron eta Plaza Mayor ikustera joan ginen irakasleekin batera. 23:00etan hotelaren aurrean gelditu ginen talde guztia. Dotore-dotore jantzi ginen ostiral gauari aurre egiteko. Jai giroa aparta zegoen bertako kaleetan, eta ondo pasatzera gonbidatzen gintuen; tabernarik taberna eman genuen gaua.

Hurrengo goizean gida batekin Salamancako tokirik garrantzitsuenak bisitatu genituen: Katedrala, unibertsitatea,…Egun eguzkitsua lagun genuen eta hiria benetan polita iruditu zitzaigun. Arratsaldea libre izan genuen nahi izan genuena egiteko Batzuk kalean gora kalean behera ibili ginen; beste batzuk lo egin zuten. Afaldu ondoren, 00:30etan berriro gelditu ginen hotelaren aurrean tabernetara bueltatzeko. Gau ahaztezina….. Igandean 11:00etan autobusa hartu eta Zornotzarantz abiatu ginen, gehienak begiak zabaldu ezinik. Azken bidaia honetan guztiok batera, topera aprobetxatu nahi genuen; urteen igaroan Salamanca hitza entzutean irribarre bat irudikatzeko

gure ezpainetan.”

Iker eta Zuhaitz

Page 16: Hizki-mizki  2012ko ekaina
Page 17: Hizki-mizki  2012ko ekaina
Page 18: Hizki-mizki  2012ko ekaina

h

No es un deporte muy difícil, para mi es un deporte muy entretenido y de poco riesgo tambien por que hay que mover el cuerpo y cada vez que lo juego me recuerda a mi pais y a la bitilla un deporte dominicano muy parecido al béisbol.Se juega en muchisimos paises como por ejemplo:en Cuba, u.s.a,Venezuela y tambien por Europa pero suele ser más frecuente en America.

1. Jaurtitzailea edo Pitcher. 2. Hartzailea edo Catcher. 3. Lehenengo basea First baseman. 4. Bigarren basea edo Second baseman. 5. Hirugarren basea edo Third baseman. 6. Zelai laburra edo Short stop. 7. Ezkerreko lorezaina edo Left fielder. 8. Erdiko lorezaina edo Center fielder. 9. Eskuineko lorezaina edo Right fielder.

10. Aukeratutako bateatzailea edo Designated hitter.

Hasteko, pitcherrak pilota jaurtitzen du eta bateatzaileak bateatu behar du. Bateatzea lortzen badu zelaiaren inguruan korrika egingo du hiru baseetara heldu arte. Arineketan egiten duen bitartean beste taldeko defentsakoek pilota harrapatu eta berarekin jo behar dute kanporatu ahal izateko. Base bakoitzean defentsa bat egoten da eta pilota basera heldu baino lehenago hartzen badu korrika datorren jokalaria eliminatzen dute. By: Anthony eta Valentina.

Nire ustez, arrisku gutxiko kirola da, ez da zaila praktikatzeko eta gainera oso entretenigarria da. Gorputza mugitu behar da eta jolasten dudan bakoitzean nire aberriarekin gogoratzen naiz, eta bertako “bitilla” izeneko dominikar kirolarekin, oso antzekoak direlako. Herrialde askotan jolasten da Ameriketan , adibidez, Kuban, AEBn, Venezuelan. Europan, aldiz, ez horrenbeste.

Page 19: Hizki-mizki  2012ko ekaina

Animazioko film labur onena: "The fantastic flying books of Mr. Morris Lessmore"

“Badago liburu hitza entzutearekin batera aspertzen denik. Are gehiago esango nuke, badago liburu oso bat, lehen orritik azkenenera arte, bere bizitza osoan zehar irakurri ez duenik, eta zoritxarrez, badago telebista azken hauek baino askoz entretenigarriagotzat jotzen duenik. Badirudi teknologiaren aro berri honetan irudimenak bere lekua aurkitzen ez duela, izan ere, dena ikusi behar dugu, dena nahi dugu eta hori guztia ahalegin txikienaren truke nahi dugu, noski, burua gehiegi apurtu gabe. Nik, ordea, etxe guztietan liburuz betetako apalak egon zitezen nahiagoko nuke, telebista deitutako kaxa tuntunak geure burmuinak duen pentsatu, sortu eta irudikatzeko gaitasuna haize zakarrak astindutako kandela bailitzan amatatzen baititu.

Liburuaren egunerako proposatutako bideoa ikusi nuenean, honek eskaintzen dituen onurak berpiztu zitzaizkidan. Pertsonaien aurpegiak eta ahotsak irudikatzea, haien tristurak eta pozak barren- barrenetik ezagutzea. Orrietan deskribatutako lekuetara lekutik mugitu barik bidaiatzea, bertako usaina sudurraren beharrik gabe sumatzea. Istorio zoragarri baten harrapatuta, azken orria, azken hitza irakurri arte liburua askatzeko gai ez izatea. Hegorik gabe hegan egitea, txaluparik gabe itsasoratzea, ezpainik gabe musukatzea, margorik gabe burmuinaren txoko txikiena ere kolorez zipriztintzea. Hori da, azken finean, liburu on batez gozatzea, bideoan ikusi daitekeen bezala. Orrietan barrena mundu berri bat aurkitzeko eta dirurik balio ez duen altxorraz gozatzeko gaitasuna duenak ez daki zelako dohaina duen. Are gutxiago dakitenak, ordea, zera da, dohain ori edonoren eskura dagoela. Liburutegien lau pareten artean, sinestezina dirudien arren, milaka abentura zeure zain baitaude.”

Amaia Frade

2012ko Oscar Sarietan

Animazioko film labur onena:

"The fantastic flying books of Mr. Morris Lessmore"

Page 20: Hizki-mizki  2012ko ekaina

“Zahar hitz, zuhur hitz” esaten dugunean zerbaitegatik izaten da, zaharrek hitz egiten dutenean zuhurtasuna erakusten baitute eta haiengandik ikasten dugu askotan. Izan ere, esperientziek eta bizipenek zuhurtasun hori eman diete, eta gauza guztien gainetik ikasi dutena zera da; momentua aprobetxatu beharra dagoela, itxaroteak aurrera galtzea dakarrelako. Uste eta espero ez duzunean, lanik gabe, soldata eskas eta bizimodu sinple batean murgildurik aurkitzen zara eta. Erretiratuek, nahi dutena ez da besterik bizimodu hori aldatzea baino; eta pixkanaka-pixkanaka lortzen ari gara. Bizi iraupenak eta bizi-itxaropenak gora egin du, eta beraz, bizitzen jarraitzeko aukera dute besteok bezala. Eta bizitzea ez da arnasa hartzea eta taupadaka dagoen bihotz bat izatea, hori baino askoz gehiago da. Zorionez, gaur egun ia herri guztietan erretiratuentzako irteerak antolatzen dira, eta eguneroko bizitza irribarre batez aurrera eman ahal izateko haien tokitxo bat ere badute: kartan jokatzeko, txutxumutxuka aritzeko, musika entzuteko… Hala ere, ziur nago bai gazteak, eta batez ere, helduak ez garela konturatzen haiek umeak bezalakoak direla azken finean, eta arreta gehiago behar dutela. Asko eta asko dira alargunak direnak eta hain bakarrik ez sentitzeko lagundu behar diegu. Hori dela eta, askotan gazteak kontatzera joaten gara erretiratuen zentrora, gabonetan adibidez, eta bost minututan egun guztia alaitzen diegu. Esandakoa kontuan hartuta, naiz eta erretiratuek zenbait zerbitzu izan, uste dut oraindik ez dela nahikoa, eta denok lagundu behar genieke hori aldatzeko, egunen baten geu izango baikara laguntza hori beharko dugunak. “ Iera Gomez

Page 21: Hizki-mizki  2012ko ekaina

Elhuyar Fundazioak antolatutako ekimen bat da. Zientzia LIVE! programa DBH 3.

eta 4. mailako ikasleei zuzenduta dago, haien curriculumarekin lotutako gaiak

jorratzen baititu. Aurten, DBH 4.mailako ikasleekin jarri dogu praktikan eta

helburua ,zientzia modu erakargarri eta ulergarrian eskaintzea izan da, ikasleen

zientziarekiko jakin-mina sustatu eta irudimena pizteko.

Emanaldi bakoitza hiru tailerrez osatuta egon da eta tailer bakoitzean, gai bati

buruzko fenomeno zientifiko harrigarriak azalduko dituzten zientzia-

esperimentuak egin dira.

Bai ikasleontzat zein irakasleontzat oso esperientzia polita izan da. Praktikak

egokiak eta interesgarriak izan dira, laborategiko material horiekin guk ez

baitagu aukerarik lan egiteko,ez baitira aurkitzen DBHko ikastetxeetan (

Nitrogeno likidoa, Helio eta sufre hexakloruro gasak...). Benetan OSO

ABERASGARRIA!!

Batirtze Zumajo Fisika-Kimikako irakaslea

Page 22: Hizki-mizki  2012ko ekaina

Laborategira joatearen helburuak ondorengoak dira:

1- Lagunarteko hizkeran erabiltzen adierazpen “zientifikoak” azaltzea jasotako ezaguera kimikoak erabiliz eta eguneroko esperientzia zientifikoarekin lotuz.

2- Autonomiaz ikertu - trebetasunak -bai esperimentalak bai dokumentalak- erabiltzea. Hau da: Problema planteatzea, hipotesiak adieraztea eta egiaztatzea, esperimentuak egitea, … eta hau guztia zientziaren izaera prozesu dinamikoa eta aldakorra dela onartuz.

3-Erabakiak hartzeko orduan printzipio eta prozesu zientifikoak eta ebidentzia erabiltzea bultzatzea.

Gu, DBH 3.mailako ikasleak gara eta “APQUA proiektuan” parte

hartu dugu 2. eta 3.

ebaluazioetan Batirtze, natura eta

kimikako irakasleari esker.

Egia esan oso ideia ona izan da

asko ikasi dugu ondo pasatzen genduen bitartean.

Praktikak egiteko bost taldetan banatu ginen laborategian, eta

talde bakoitza lau partaidez

osatu zen. Ikasitako ereduak,

teoriak eta kontzeptuak benetako eta eguneroko

egoeran aplikatu genituen.

Benetan oso interesgarriak izan ziren alde batetik gauza berriak

ikasi genituelako eta bestetik,

gustura egiten genuelako lan.

Page 23: Hizki-mizki  2012ko ekaina

1. DEKANTAZIOA:

Olioa eta ura, nahastezinak

diren bi likido dekantazio

inbutuaren bidez banatu

genituen,dentsitate desberdina

dutela aprobetxatuz.

2. IRAGAZKETA: Disolbatuta dagoen solido bat

(harea) likido batetik(ura)

banatzeko erabiltzen den

teknika da,partikulen tamainen

desberdintasuna aprobetxatuz.

3. KROMATOGRAFIA:

Landareen hostoen pigmentu

fotosintetikoak ateratzea eta paperean

egindako kromatografiaren bidez

pigmentu hauek banatzea.

4. DISOLUZIOA: Disoluzioa bi edo substantzia gehiagoren

nahaste homogeneoa da. Ura eta gatzez

osatutako disoluzioa prestatu genuen.

NAHASTEAK BANATZEKO TEKNIKAK

Beñat, Alain, Gorka eta Mikel

Page 24: Hizki-mizki  2012ko ekaina

Filmak 2011ko Donostiako Zinemaldian

Zinemira Saria irabazi du.

Imanol Rayok zuzendutako eta Bernardo Atxagaren liburuan

oinarritutako “Bi anai” filmak, kritika oso ezberdinak jaso izan ditu. Zine-kritikari batzuen iritziz, film berezia da eta egiten duen

proposamen estetikoa bikaina da. 'Tempo' geldiagoa dauka eta horren

ondorioz irudi bakoitza zoragarria da.

Zuzendariaren esanetan: «Egokitzapena egiterako orduan, liburua

baino, gaia bera interesatzen zitzaidan. Bi anai' nobela motza da,

baina, hala ere, pentsarazteko aukera handia ematen du; gauza asko uzten ditu airean. Horregatik aukera handia nuen bai pertsonaiei bai

euren jokabideei buelta asko emateko. Hori izan da agian paperetik

hona eman den aldaketarik handiena».

Page 25: Hizki-mizki  2012ko ekaina

Batxilergoko ikasleek liburua eta filma ikusi ondoren, hona

hemen ikasle batek emandako iritzia:

“Lehenengo egunean bi anai filma ikustera joan ginen; izan ere, liburua irakurri

genuen eta bien desberdintasuna nabaria izan zenez horri buruz hitz egingo dut.

Liburuarekin hasiko naiz. Obra honetatik gehien harritu ninduena narratzailea izan

zen. Katagorriak, txoria, sugea eta antzara dira istorioa kontatzen digutenak. Bi

anaien eta herriko jendearen bizitza erakusten digute haien ikuspuntutik.

Narratzaileek ere beren-beregiko istorioa dute. Izan ere, kontakizunean zehar hil

egiten dira. Sugeak, adibidez, txoria jaten du eta katagorriak gosez hiltzen dira.

Anaien arteko erlazio estua liburuak duen alderik hunkigarriena da. Daniel, arazoak

dituen mutila, nesken atzetik dabil beti. Hori horrela izanda ere, Paulo bere

anaiak zaindu egiten ditu eta asko sakrifikatzen da anaia maite baitu.

Orokorrean, liburu polita iruditu zitzaidan, edozein adineko pertsonari

gomendatzeko modukoa. Benetan berezia.

Pelikula da geroago ikusi genuena, eta eskerrak. Pelikula ere berezia izan zen,

baina nire ustez zentzu txarrean. Pertsonaien arteko elkarrizketak urriak ziren

eta horrek aspergarri bilakatzen zuen filma. Kamarak paisai edo zentzurik gabeko

leku bat enfokatzen zuen, zerbait gertatzeko zorian egongo balitz bezala baina ez,

ez zen ezer gertatzen. Eta horrela film osoa. Baina hori ez da garrantzitsuena

liburua irakurri barik ezin izango litzateke pelikula ulertu. Pelikulan ez dago

animalia-narratzailerik, noski. Animaliak agertu, agertzen dira bai, baina ez dute

garrantzirik istorioan. Pelikula erdia edo gehiago istorioari buruz ezer esaten ez

duten aulkia, hostoak, lokatza, euria, anaiak lotan, txakurrak zaunkaka edo

sagarrak ziren. Anaiek duten lotura estua ez da nabaria filmean eta amaierak

irudimenari bere eginkizunak egiteko aukerak ematen dizkio, edo ez, liburua

irakurri ezean datuak falta baitira eta kasu horretan, irudimenak ia gertatzen den

guztia imajinatu beharko luke.

Nire iritzi apala honako hau da: pelikula hobetzekoa da bestela, publikoa aspertu

egiten da. Aukera asko daude gainera film on bat egiteko liburua polita eta

berezia baita.” Itziar GarridoItziar GarridoItziar GarridoItziar Garrido

Page 26: Hizki-mizki  2012ko ekaina

Ikasturte honetan batutako tapoiak:

Batxilergoko eraikinean: 9,9 kg. Urritxeko eraikinean: 39,7 Kg.

GUZTIRA: 49,6 Kg.

Elkartasunez beteriko tapoiak: Elkartasuna eta ingurumenarekikoerrespetua uztartzen ditu tapoiak batzeko egitasmo honek.

Mikel eta Garikoitz haurren gaixotasun arraroari aurre egiteko plastikozko tapoiak birziklatzen dituzte berefamiliakoek. Eta lortutako dirua gaitza ikertzera bideratu dute: 300 euro inguru eskura ditzakete tonabakoitzaren truke.

Jaiotzetik duten gaixotasunak edozein elikagai organiko jatea eragozten die: digestio aparatua guztizhanditzen zaie edozein jaki likido edo solido irentsiz gero. Elikatzeko har dezaketen bakarra aminoazidoakbesterik z dituzten hautsak dira, urarekin nahasturik. Hautson zapore txarra dela eta umeei zaila egiten zaieberau irenstea. Hori dela eta, gastrostomia bana dute urdailean bizitzeko beharrezko elikagaiak lortzenlaguntzen diena. Gainera, buruko zein artikulazioetako minak eta arazo psikologikoak ere eragiten dizkiegaixotasunak. Hala, bi mutikoek erabat baldintzatuta dute eguneroko bizitza.Oso pertsona gutxik dute munduan eritasun hori, ondorioz, ez dago berau sendatzeko modurik, ezta umeenbizitza errazteko tratamendu edo irtenbiderik ere.Horregatik familiakoek GARMITXA elkartea sortu dute, gaitza duten familiak lagundu eta eritasunareninguruko ikerketa bultzatzeko asmoz.

Birziklatze enpresetan, plastikozko tapoiak birrindu egiten dituzte; ateratako materiala saldu egiten dutegero, hainbat produktu ekoizteko erabiltzen baita.

Lander eta Inés (3DBE)

0

2

4

6

8

10

Urtarrila Otsaila Martxoa Apirila Maiatza Ekaina

Urritxe BHIBatxiller