hezkuntza marko hirueledun · g eta til ereduak gehituz gero 5 nafarretik bakarra euskalduntzen da...

2
HEZKUNTZA MARKO HIRUELEDUN Gaur egungo EAEko hezkuntza sailak, hezkuntza eragile nagusiak kanpoan utzita, eredu berri bat aurkeztu zuen lehengo ikasturtean. Eredu hau ez da adostu, eredu berri hau beste inposaketa bat da. Eredu berri honetan euskara, gaztelania eta ingelera maila berean egongo omen dira. Hiru hizkuntzak izango dira irakats hizkuntzak eta gutxienez 5-6 ordu izango dira hizkuntza bakoitzean (lehen hezkuntzan astean 25 ordu dira). Hau da, gutxi gora behera, hizkuntza bakoitzak %20a izango du eta geratzen den eskola orduen %40a ikastetxeak egokien ikusten duen bezala banatuko da. Eredu honek B eredu izkutu bat izango da (eta jakin badakigu B ereduan ikasleen herena baino ez dela euskalduntzen beraien datuen arabera). Azken finean, euskarazko orduak murriztuko dituzte ingelesezkoak jartzeko. IKERKETAK Hainbat ikerketen arabera ( tartean Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saila berak kaleratu dituen ikerketak daude) frogatuta geratu denez, Euskal Herrian ematen den egoera diglosikoan (*), euskarazko MURGILTZE EREDU batek lortu ditzake soilik helburu hauek; alegia euskaraz bizitzeko gaitasuna, gainerako hizkuntzetan komunikatzeko gaitasunarekin batera. Lehenik eta behin, ikasle guztiek euskara ezagutzeko duten eskubidea bermatu behar da. Euskara eskola hizkuntza izan behar du: inguruan euskara gutxiago, eskolan gehiago. Ikerketa horiek ere diote elebitasun osoa lortzera gehien hurbiltzen den eredu bakarra D eredua dela. Ikastetxe bakoitzari bere autonomia errespetatuko zaiola dio , eta gu ados gaude ikastetxeak autonomia gehiago izan behar dutela, baina beti ere minimoa betetzen denean. Autonomia honek, D eredua izandako batean gaztelera gehiago ezartzea ekar dezake. Orain %100-95a euskaraz duenak, kasu hoberenean %60a izango du. Oraingo egoera : A ereduak ez du euskalduntzen B ereduak ikasgaien erdia euskaraz eskainiz, ikasleen %33ak baino ez du euskalduntzen (eurek dituzten datuen arabera) G eta TIL ereduak gehituz gero 5 nafarretik bakarra euskalduntzen da (*)Jendarte jakin batean bi hizkera daude elkarrekin harremanetan, eta horietatik bat prestigiotsuagoa da eta gehiago erabiltzen da. Euskara bigarren mailako hizkuntza izatetik hirugarren mailako hizkuntza izatera pasako litzateke ORDU BANAKETA LEHEN HEZKUNTZAN Euskara Gaztelania Ingelera Ikastetxeak erabakitzeko “Emaitzek argi erakutsi dute edozein D eredutan, gaztelania maila egokia lortzen dela”

Upload: others

Post on 15-Oct-2020

0 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: HEZKUNTZA MARKO HIRUELEDUN · G eta TIL ereduak gehituz gero 5 nafarretik bakarra euskalduntzen da (*)Jendarte jakin batean bi hizkera daude elkarrekin harremanetan, eta horietatik

HEZKUNTZA MARKO HIRUELEDUN Gaur egungo EAEko hezkuntza sailak, hezkuntza eragile nagusiak kanpoan utzita, eredu berri bat aurkeztu zuen lehengo ikasturtean. Eredu hau ez da adostu, eredu berri hau beste inposaketa bat da. Eredu berri honetan euskara, gaztelania eta ingelera maila berean egongo omen dira. Hiru hizkuntzak izango dira irakats hizkuntzak eta gutxienez 5-6 ordu izango dira hizkuntza bakoitzean (lehen hezkuntzan astean 25 ordu dira).

Hau da, gutxi gora behera, hizkuntza bakoitzak %20a izango du eta geratzen den eskola orduen %40a ikastetxeak egokien ikusten duen bezala banatuko da. Eredu honek B eredu izkutu bat izango da (eta jakin badakigu B ereduan ikasleen herena baino ez dela euskalduntzen beraien datuen arabera). Azken finean, euskarazko orduak murriztuko dituzte ingelesezkoak jartzeko.

IKERKETAK Hainbat ikerketen arabera ( tartean Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saila berak kaleratu dituen ikerketak daude) frogatuta geratu denez, Euskal Herrian ematen den egoera diglosikoan (*), euskarazko MURGILTZE EREDU batek lortu ditzake soilik helburu hauek; alegia euskaraz bizitzeko gaitasuna, gainerako hizkuntzetan komunikatzeko gaitasunarekin batera. Lehenik eta behin, ikasle guztiek euskara ezagutzeko duten eskubidea bermatu behar da. Euskara eskola hizkuntza izan behar du: inguruan euskara gutxiago, eskolan gehiago. Ikerketa horiek ere diote elebitasun osoa lortzera gehien hurbiltzen den eredu bakarra D eredua dela.

Ikastetxe bakoitzari bere autonomia errespetatuko zaiola dio, eta gu ados gaude ikastetxeak autonomia gehiago izan behar dutela, baina beti ere minimoa betetzen denean. Autonomia honek, D eredua izandako batean gaztelera gehiago ezartzea ekar dezake.

Orain %100-95a euskaraz duenak, kasu hoberenean %60a izango du.

Oraingo egoera: A ereduak ez du euskalduntzen B ereduak ikasgaien erdia euskaraz eskainiz, ikasleen %33ak baino ez du euskalduntzen

(eurek dituzten datuen arabera) G eta TIL ereduak gehituz gero 5 nafarretik bakarra euskalduntzen da

(*)Jendarte jakin batean bi hizkera daude elkarrekin harremanetan, eta horietatik bat prestigiotsuagoa da eta gehiago erabiltzen da.

Euskara bigarren mailako hizkuntza izatetik

hirugarren mailako hizkuntza izatera pasako litzateke

ORDU BANAKETA LEHEN HEZKUNTZAN Euskara

Gaztelania

Ingelera

Ikastetxeakerabakitzeko

“Emaitzek argi erakutsi dute edozein D eredutan, gaztelania maila egokia

lortzen dela”

Page 2: HEZKUNTZA MARKO HIRUELEDUN · G eta TIL ereduak gehituz gero 5 nafarretik bakarra euskalduntzen da (*)Jendarte jakin batean bi hizkera daude elkarrekin harremanetan, eta horietatik

Euskarari orduak kenduta, oso haur gutxi euskaldunduko dira Proposamenak pertsona eleaniztasunak sortzeko helburua du, baina guk, helburu bezala, euskaldun eleanitzak sortzea garrantzitsutzat jotzen dugu. Euskarak bizi duen egoera diglosikoa kontutan hartuz , euskaraz izan behar du ,derrigorrezko eskolaldi osoan zehar, eskola-hizkuntza.

30 urte daramatzagu hizkuntzen tratamendu integrala egiten D ereduan.

2010/2011 ikasturtearen hasieran 40 ikastetxe publiko eta kontzertatuentzat ireki zuten deialdia “esperimentu” honetan sartzeko. 40 horietatik bakarrik 15 dira publikoak (Araban 3, Bizkaian 12 eta Gipuzkoan bat ere ez). Urtero ebaluaketa egingo da, baina ez ikaslegoaren ebaluaketa, baizik eta “esperimentuarena”. Hiru urte barru, oraingo ereduen sistema desagertu eta eredu berri bakarra izango dugu. Ezin gara beraien “jokoan” sartu, ez eta “babesa” eman marko honi. Denon artean hiru urte barru martxan ez jartzea lortu behar dugu.

2011ko hasieran ere esperientzia zabaldu nahi du sailak eta beste ikastetxe batzuetan marko berria jarri nahi du martxan , baina iraileko arazo berarekin jarraitzen du: ikastetxeak ez daude prest. Beraz, beraien eredua saltzeko AZPIJOKO bat asmatu du: taldeka biltzen ari da ikastetxeekin honako eskaintza hau eginez: "MARKO HIRUELEDUNEAN SARTUZ GERO, IRAKASLE GEHIAGO EMANGO DIZKIZUT ETA

GAINERA EZ DUZU EREDU HONEN ONARRIA GUZTIZ BETE BEHAR". Oraingoan kontua ez da marko berri hau martxan jartzea oso ona delako. Oraingo kontua eredu hau onartzen duten ikastetxe zerrenda luze bat egitea da. Berdin dio barruan zein eredu ezartzen den. Eta gainera, behin barruan egonez gero, eredu berri honen oinarriak ezarri beharko dituzte ikastetxeetan berandu baino lehen (beraien helburua euskara baztertzea baita). Aurtengo MATRIKULAZIO KANPAINAn ere 2 urteko gurasoei eskutitz bana helarazten ari zaie. Bertan, nahiz eta aukeratutako ikastetxean beraiek nahi duten eredua ez izan, betiko A, B eta D ereduetaz gain, eredu hirueledun berria ere aukera dezaketela esaten zaie (ereduak azaldu gabe eta hauen emaitzak eman gabe).

Inork nahi ez duen eredu bat saldu ezinaren porrota ez erakustearren edozer egiteko kapaz dira. Ikastetxe pilotoen zerrenda, markoa betetzen ez duten ikastetxeekin handitzeraino. Zeren ebaluazioa egin behar dute horrelako balditzetan sartutako ikastetxeetan ? Ikastetxe publikoen

babesa dutela erakutsi nahi dute, besterik ez. EZ GAITEZEN HAIEN ZURIKERIETAN ERORI eta eredu bakarraren alde egin dezagun, baina euskaldun eleanitzak sortzen dituen eredu bakarraren alde.

(Informazio gehiago, edo zehatzagorik behar izanez gero, jo ezazu gurera eta helaraziko dizuegu)

40

IKASTETXE

Ingelera ikasteko aitzakiarekin,

euskara baztertu nahi dute.

Badago eredu bat euskara eta gaztelania bermatzen duena, eta atzerriko hizkuntzaren

ezagutza zabala eskuratzen dena

Hezkuntza sailaren

trikimailuak

LOTSAGARRIA DA !!!!!

Euskaldun eleanitzak sortzen dituen eredu

bakarra nahi dugu