eskola publikoa, gehien euskalduntzen duena integrazioa ... · hainbat kexa aurkeztu zituen ehigek:...

24
Ibiltzen 2006 42 gurasoelkarteak.org Ibiltzen, BIGEk argitaratzen duen aldizkaria, 2006ko uda 42. zenbakia Eskola Publikoa, gehien euskalduntzen duena Emilio Campuzano institutuak 125 urte Integrazioa arteen bidez Tratu txarrak eskolatik saihestu Ikas komunitatea Lamiako eskola txikian Blogak hezkuntzan EUSKAL ESKOLA PUBLIKOA GAUR BIHAR Ibiltzen42eusk 60.qxd 7/6/06 17:40 Página 1

Upload: doanxuyen

Post on 28-Oct-2018

225 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Eskola Publikoa, gehien euskalduntzen duena Integrazioa ... · Hainbat kexa aurkeztu zituen EHIGEk: zonaldekako plazen eskaintza ez dator bat gizartearen eskariekin, 0-2 haurreskolak

Ibi l tzen

2006

42

gurasoelkarteak.org

Ibiltzen, BIGEk argitaratzen duen aldizkaria, 2006ko uda 42. zenbakia

Eskola Publikoa, gehien euskalduntzen duena

Emilio Campuzano institutuak 125 urte

Integrazioa arteen bidez

Tratu txarrak eskolatik saihestu

Ikas komunitatea Lamiako eskola txikian

Blogak hezkuntzan

EUSKAL ESKOLAPUBLIKOA

GAUR BIHAR

Ibiltzen42eusk 60.qxd 7/6/06 17:40 Página 1

Page 2: Eskola Publikoa, gehien euskalduntzen duena Integrazioa ... · Hainbat kexa aurkeztu zituen EHIGEk: zonaldekako plazen eskaintza ez dator bat gizartearen eskariekin, 0-2 haurreskolak

KOORDINATZAILEA: Lurdes Imaz. KAZETARIA: Paloma Migliaccio. KOLABORATZEN DUTE: Iñaki Etxeberria,Euskadi-Cuba, Bilboko Kafe Antzokia, Lekeitioko Kale Antzerki Jaialdia. IGE ETA IKASTETXEAK: EmilioCampuzano BHI, Mugica-Solokoetxe LHI, Kareaga Goikoa LHI, Lamiako LHI, Romo LHI, Legarda-AldeLHI, Kantauri-Axular BHI. DISEINU ETA MAKETAZIOA: Unai Molina (1i). ARGAZKIAK LANA: Imanol Lara ARGITARATZAILEA: BIGE-BizkaikoGurasoen Elkartea Ronda, 27. 1º. Tel. 416 93 60 Fax. 416 66 48

D. L.: BI-1289-90

Sakonean: ESKOLA PUBLIKOA, GEHIEN EUSKAL-DUNTZEN DUENA04. orr

Dokumentua:EUSKAL ESKOLA PUBLIKOA GAURBIHAR06. orrEsperientzia1:EMILIO CAMPUZANO INSTITUTUAK125 URTE07. orr

Esperientzia2:ARTEEN BIDEZ INTEGRAZIOABULTZATU08. orr

Esperientzia3:TRATU TXARRAK ESKOLATIK SAIHESTU10. orr

Erdikoak: IKAS KOMUNITATEA LAMIAKO ESKOLA TXIKIAN12. orr

Mugak Gaindituz: CUBA VA, KUBA BAI!!14. orr

Gurasoen Txokoa: ROMO LH ETA LEGARDA-ALDE LHKOIGEAK16. orr

Guk Euskaraz: KANPANOLUE: BERBENA MUNDIALA!18. orr

Saguarekin Jolasean:BLOGAK HEZKUNTZAN20. orr

Bizkaian zehar22. orr

Ibiltzenek ez ditu bere gain hartzen derrigorrez artikulu eta kolaborazioetan agertzen direniritziak. Bere iritzia izenpeturik agertuko da beti.

Ib 42

aurkibidea

0406

0810

12

14 16

07

Ibiltzen42eusk 60.qxd 7/6/06 17:40 Página 2

Page 3: Eskola Publikoa, gehien euskalduntzen duena Integrazioa ... · Hainbat kexa aurkeztu zituen EHIGEk: zonaldekako plazen eskaintza ez dator bat gizartearen eskariekin, 0-2 haurreskolak

MUGAK GAINDITUZ, HERRIAK BIRIBILDUZ

Euskal Eskola Publikoaren Jaiarako lelonagusitzat ”MUGAK GAINDITUZ” hartugenuenetik, berau erabili izan dugu beti, unebakoitzean egoki iruditu zaizkigun esaldiosagarriak gehituta, Euskal Herriko GurasoenKonfederazioan Euskal Eskola Publikoariburuz dugun ideiarekin loturik betiere.

Mugak gaindituz gure eskola zabalagoa izandadin lortzen dugulako (Eskola handitu),guztiontzako tokia eginez; ezberdintasuneiezker hasten garelako eta oztopoak gaindituzgurea indartzen dugulako (Geurea indartu);gure kulturan, gure hizkuntzan… aurreraegiten ari garelako (Aurrera goaz); etajakina, oztoporik gabeko geroaldiaeraikitzeko bideak zabaltzen ari garelakopixkanaka (Bideak egin).

2006ko Jaiari dagokionez, honako goiburuhau proposatu dugu: “Mugak gaindituz,herriak biribilduz”. Hain zuzen ere taldelanaren garrantzia nabarmendu nahidugulako, komunitate guztia bere baitanhartuko duen trukean eta lankidetzanoinarritutako lana, guztion eta guztiontzakoeskola publikoa lortzeko bidean aurreraegiteko.

Jaiarekin batera aldarrikapenak etaekarpenak ere present ditugu: Eskola Mapaberriaren premia, 0-3 tartea publikoa izandadila eta etapa guztietan falta diren eskolaplazak ezartzea, Hizkuntz ereduak gainditubeharra, ikastetxen autonomia, partaidetza,testu liburuen doakotasuna… eta legedialdiberri honetarako Curriculuma (barneorrialdetan informazioa duzue) eta berrituedo/eta egin behar diren lege berriak adostueskola komunitate guztiarekin.

Eskolak eta herriak biribilduz, dauzkagunmugak gaindituko ditugu.

BIGE Batzordea

Ib ziztu-anziz uanIb 42

editoriala

Hezkuntza Sailak jantokien prezioa jeistea eta gainontzekoekordaintzen dutenarekin parekatzea erabaki du aldarrikatu genuenmoduan. Ohikoek 3 euro ordainduko dute 4 euroren ordez eta ez-ohikoek 3,5 ordaindu beharko dute 4,5en ordez. Ekainean dago-kien dirua bueltatuko zaie gurasoei. Gainontzeko prezioak man-tendu egingo dira.

Eskola Txikien jaia

Ekainaren 11an Eskola Txikien Jaia ospatuko da Igeldon “Eskolatxikiak bizirik, herri txikiak bizirik” lemapean. Festa goizeko10etan hasiko da eta hortik aurrera hainbat ekitaldi eskeiniko diraegun osoan zehar: Pirritx eta Porrotx pailazoak, Triki ta ke taldea-ren erromeria, jokoak, puzgarriak, kale antzerkia, trikipoteoa etaabar luzea. Arratsaldean Zubietari emango zaio lekukoa, hanospatuko baita Jaia datorren urtean.

www.eskolatxikiak.org

EHIGE-ren agerpena Legebiltzarrean

Mari Jose Urruzola, in memorian

Pasa den apirilean Mari Jose Urruzolak utzi gintuen. EuskalHerriko borroka feministan egindako lan itzalaz gain, hezkuntzaarloan aritu zen, irakasle hasieran eta hezkidetza arduradunmoduan gero. Gure liburutegietan ez dira falta eta ez dira falta-ko berak utzitako hainbat liburu: “Neskentzako gidak”,“Aprendiendo a amar desde el aula”, eta abar luzea. Horien bidezgogoratuko dugu.

Hik Hasi udako topaketak

berri gehiago: www.gurasoelkarteak.org

Uztailaren 4ean, 5ean eta 6an Hik Hasi-k udako topaketapedagogikoak ospatuko ditu Donostiako PedagogiakoFakultatean, Informatika Fakultatean eta Ekintza ikasto-lan. Guztira 36 ikastaro antolatu dira. Informazio gehiago:943 37 14 08

[email protected]

EHIGEko ordezkariak Legebiltzarrean izan ziren eskola publikoa jasaten ari den ikasleengaltzea salatzeko. Hainbat kexa aurkeztu zituen EHIGEk: zonaldekako plazen eskaintza ezdator bat gizartearen eskariekin, 0-2 haurreskolak garestiegiak dira, ez dago nahiko plaza2 urteko geletan, batez ere hiriguneetan... EHIGE ez dago ados plaza publiko bat lortzekoerabiltzen den baremoen sistemarekin. Bestalde, ikasle etorkinen %70 ikastetxe publiko-etan dago.

www.ehige.org

Jantokiak merkeago bi urtekoentzat

Ibiltzen42eusk 60.qxd 7/6/06 17:40 Página 3

Page 4: Eskola Publikoa, gehien euskalduntzen duena Integrazioa ... · Hainbat kexa aurkeztu zituen EHIGEk: zonaldekako plazen eskaintza ez dator bat gizartearen eskariekin, 0-2 haurreskolak

sakonean

DBHko ikasleen Euskararen B2 mailaezagutzeko ikerketa bat egin du IrakasSistema Ebaluatu eta IkertzekoErakundeak (IVEI-ISEI).Erreferentziazko Europar Markoarenarabera B2 mailak edo mailaaurreratuak Europako Kontseiluarenhirugarren zehaztapena islatzen du.Maila hori honela deskribatzen da:“gaitasun operatibo mugatua”. Mailahonetan ikaslea testu konplexuenideia nagusiak ulertzeko gai da; testuzehatzak zein testu abstraktuak ulertubehar ditu, eta ikaslearenespezialitatezko testu teknikoak ere.

Hizkuntza ereduen sistema zalantzanjarri eta Eskola Publikoa gehieneuskalduntzen duena dela erakustenduen ikerketa horren emaitzak aztertuditu SAREAN elkarteko IñakiEtxeberriak.

Irakas Sistema Ebaluatu eta IkertzekoErakundeak DBHko laugarren mailakoikasleen euskara mailaren azterketa eginondoren argitaratu dituen datuakirakurri eta gero hainbat ahots entzundira hezkuntza ereduen sistemaberrikustearen alde. EAEkounibertsitateaz kanpoko irakaskuntzaarautzen duen Eusko JaurlaritzakoHezkuntza eta Kultura sailaren uztailaren11ko 138/1983 dekretua argitaratuezkeroztik jarraitzen da Euskadin sistemahau.

Argi dago aldaketak egin baino lehenagoaurretik egindakoa berrikusi behar dela.Guk egindako azterketak emaitzaharrigarriak azaldu zituen kasubatzuetan. Azpimarragarria da eskualdeeta titulartasun desberdinetakoikastetxeetan modu desberdineangaratzen direla hizkuntza ereduak. Hala,Eskola Publikoa Euskararen presentziahaundiagoa daukaten ereduetara doanbitartean (A eredu gutxi, B ereduabeherantz eta D eredua haundiagotzen),ikastolak ez diren itundutako Arabako

Ib .sakonean

ESKOLAPUBLIKOA,GEHIEN EUSKALDUN-TZEN DUENA

“ESKOLA PUBLIKOA EUSKARAREN PRESENTZIA HAUNDIAGOA

DAUKATEN EREDUETARA DOAN BITARTEAN (A EREDU GUTXI, B

EREDUA BEHERANTZ ETA D EREDUA HAUNDIAGOTZEN), IKASTOLAK

EZ DIREN ITUNDUTAKO ARABAKO IKASTETXE PRIBATUETAN A ETA B

EREDUAK ESKAINTZEN DIRA SOILIK ETA BIZKAIKOETAN BOST

IKASLETIK BAKARRAK IKASTEN DU D EREDUAN”

Ibiltzen42eusk 60.qxd 7/6/06 17:40 Página 4

Page 5: Eskola Publikoa, gehien euskalduntzen duena Integrazioa ... · Hainbat kexa aurkeztu zituen EHIGEk: zonaldekako plazen eskaintza ez dator bat gizartearen eskariekin, 0-2 haurreskolak

ibiltzen 04-05

ikastetxe pribatuetan A eta B ereduakeskaintzen dira soilik eta Bizkaikoetanbost ikasletik bakarrak ikasten du Dereduan. Atentzioa ematen du ere datuhonek: A eredua desagertu egin daGipuzkoako sare publikoan eta HaurHezkuntzan ikasle gehiago dago Dereduan matrikulatuta eskolapublikoetan ikastola pribatuetan baino.Hau da, Gipuzkoan Haur Hezkuntzan Dereduan matrikulatuta dauden 10

ikasletik 5,5 ikastetxe publikoetandaude, 2,5 ikastola pribatuetan eta 2gainontzeko itundutako ikastetxepribatuetan.

Matrikulazio datuak 4. DBHko ikasleeiegindako B2 Euskara frogaren emaitzekingurutzatutakoan, zera ondorioztatudezakegu: ikastetxe publikoetanmatrikulatutako ikasleen %41,6akgainditzen du froga hau, sare pribatuanaldiz %25,6ak gainditzen du froga bera.

Azpimarragarria da eskola publikoak izanduen bilakaera euskararen presentziagero eta haundiagoa den ereduenezarpenean. D eredua erabatekogehiengoa da haur hezkuntzako bigarrenzikloan (61,5%) eta ikastetxe hauetakoirakaslegoaren hizkuntza gaitasuna altuada (%90 baino gehiago).

Guzti honetatik ondorioztatzen da eskolapublikoa prest dagoela hizkuntzaereduen sisteman eman daitezkeenaldaketei aurre egiteko eta Hezkuntzasailak kontuan izan behar dituela hemenaipatutako datuak gaur ezagutzen dugunsistema aldatu nahi badu.

Iñaki Etxeberria.

“GIPUZKOAN HAUR

HEZKUNTZAN D EREDUAN

MATRIKULATUTA DAUDEN 10

IKASLETIK 5,5 IKASTETXE

PUBLIKOETAN DAUDE, 2,5

IKASTOLA PRIBATUETAN ETA 2

GAINONTZEKO ITUNDUTAKO

IKASTETXE PRIBATUETAN”

Ibiltzen42eusk 60.qxd 7/6/06 17:40 Página 5

Page 6: Eskola Publikoa, gehien euskalduntzen duena Integrazioa ... · Hainbat kexa aurkeztu zituen EHIGEk: zonaldekako plazen eskaintza ez dator bat gizartearen eskariekin, 0-2 haurreskolak

NORTZUK GARALehen zein Bigarren Hezkuntzako zuzendari elkarteen,SAREAN eta BIHE hurrenez hurren, eta EHIGE Euskal HerrikoIrakaskuntza Publikoko Guraso Elkarteen arabera, XXI.menderako nahi dugun Eskola Publikoari buruz gogoetaegiteko unea da.

Euskal Eskola Publikoa Gaur Bihar berrikuntzarako etaelkarlanerako espazioa da, Gure elkarteek EuskalIrakaskuntzako ikastetxeen sarerik handiena osatzen dute.

CURRICULUMA, GURE LEHENENGO EGINKIZUNAEuskal Eskola Publikoa Gaur Bihar espazioak ere ekarpenaegin nahi du erronka garrantzitsu honetan; curriculumofizial propioa egitea, hain zuzen ere. Hortik datorHezkuntza Sailarekin daukagun konpromisoa. Helburuairakasleen, familien, gizarte edota hezkuntza-eragileen, etahezkuntzan adituak direnen ekarpenak jasotzea etainformazioa zabaltzeko prozesua hastea da. Irekia etamalgua izango da, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarihelaraziko zaion Euskal Eskola Publikoa Gaur Bihardokumentuaren argitalpenarekin amaituko da.Dokumentuaren helburua gure nortasunaren zein kulturarenperspektiba plurala eta integratzailea duen kalitatezkohezkuntza-ikuspegia islatzea da.

ZER DA CURRICULUMAEusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak derrigorrezkocurriculuma egingo du, eta ikasle guztiei eragingo die.Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan emango dituztenoinarrizko irakasgai komunak zehaztuko ditu.

Derrigorrezko Hezkuntzan, ikasleek ikasi beharrekooinarrizko irakasgai komunak dira. Administraziotik zehaztendira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztiekderrigorrez bete behar dituzte.

Irakasleak arduratzen dira beren zentroei eta ikasgeleiaplikatutako gutxieneko irakasgaiak garatzeaz eta osatzeaz.

Ikastetxe bakoitzeko Hezkuntza Proiektuan biltzen direnhezkuntza-helburuak, proiektuak, baloreak... zentrobakoitzak zehaztuko ditu.

ZER LORTU NAHI DU EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAGAUR BIHAR ESPAZIOAKDerrigorrezko curriculumaren edukiak garatzea, batez ere,Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko pertsona aditueidagokie.Prozesu honetan funtsezkoa da gizarte zein hezkuntza-

eragileen, irakasleen eta familien iritzia eta proposamenakezagutzea edota kontuan hartzea. Modu irekian bultzatu nahidugun ekimena ondokoa da: ekarpenak biltzea, ondorenHezkuntza Sailari aurkezteko.

PENTSA DEZAGUN LORTU NAHI DUGUNCURRICULUMEANEuskal Eskola Publikoa Gaur Bihar-ek Hezkuntza Sailarekinhitzarmena sinatu du eztabaidetan eta proposamen bilketanoinarrituko den prozesu bati ekiteko. Helburua curriculumpropio bat egitea da gure nortasuna, hizkuntza, historia,mundua ikusteko eta beste herriekin erlazionatzeko moduababesteko eta garatzeko. Gure egungo gizartean elkarrekin bizi diren sentsibilitatedesberdinekin sintonian, gure kulturaren ikuspegia eskainibehar dugu. Sintonia hori da, hain zuzen ere, “publikoa”renesparruari nortasuna emango dion ezaugarria.

Hezkuntzak berrikuntza pedagogikoen eta inbertsioekonomien beharra dauka, aukera-berdintasuna eta ahaliketa pertsona gehienen kultura-ezagutza bermatuko duenkalitatezko irakaskuntza eskaintzeko. Sistema Publikoarikultura sendoa eta balioanitza irakastea dagokio.Hezkuntzak benetan esanguratsuak eta baliagarriak direnedukiak eman behar ditu, modu iraunkorrean eta kritikoanikasteko trebetasunak. Horiez gain, baita guztizdemokratikoa, kultura anitzekoa, kontraesanez betetakoaeta etengabe aldatzen ari den gizartean elkarbizitzaziurtatzeko jarrerak, jokaerak eta baloreak ere. Curriculumakirekia eta malgua, eta ikasle bakoitzaren ezaugarripropioetara egokitzeko bitartekaria izan behar du.

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOA GAUR BIHARIrakasleek eta familiek adituz osatutako lantalde bat izangodute alboan, eta horiek Euskal Irakaskuntza Publikokoikastetxeetan ekarpenak biltzeko eta informazioa zabaltzekoegiten ari garen kanpainaren arduradunak dira.

Informazio gehiago nahi baduzu edota lagundu, parte hartu,ekarpenak egin, iritzia eman, proposamenak egin...

sar zaitez ondoko web gune hauetara:

www.berrikuntza.orgwww.euskalherrirako.curriculuma.org

Beharrezkoa iruditzen bazaie, gizarte eragileek etazuzendaritza-taldeek, klaustroek edota guraso elkarteekhitzaldi bat eska dezakete ondoko telefonora deituta:944169360

Ib .doku-mentua

SAREAN , BIHE,EHIGE GURASOENELKARTEA

Ibiltzen42eusk 60.qxd 7/6/06 17:40 Página 6

Page 7: Eskola Publikoa, gehien euskalduntzen duena Integrazioa ... · Hainbat kexa aurkeztu zituen EHIGEk: zonaldekako plazen eskaintza ez dator bat gizartearen eskariekin, 0-2 haurreskolak

ibiltzen 06-07

Duela 125 urte Bilboko Arte eta Lanbideen Eskola sortu zen,oraingo Emilio Campuzano BHIren hastapena. Urteurrenaospatzeko ekintza desberdinak antolatu dituzte, horienartean eskolaren eboluzioa eta handik pasatu direneiomenaldia jasotzen dituen agiri baten argitalpena.

1879tik gure egunetara eskola honen eboluzioa jarraitzeakurte guzti hauetan gure gizarteak jaso dituen aldaketaaztertzea ekartzen du. Hasieran eskolak “LangilearenIrakaskuntza” eta “Emakumearen Irakaskuntza” ematenzituen , baita beste ikasketa arinagoak ere, “MarrazketaApaingarria” besteak beste. Ikaslego hetereogenoazeukaten, gizonak zein emakumeak, bizkaitarrak edoatzerritik etorritakoak (Kuba, Filipinak, Mexiko, Uruguay,Belgika, Alemania…)

Denbora pasa ahala ikasbideak osatu eta aldatu ere eginzituzten, gizartearen beharrei eta agertzen ziren lege berrieimoldatuz. Leku aldaketa ugari ere izan zuten, eraikin honenhormen artean Arte Ederretako Museoa eta geroago IndustriMaisutza Eskola egon baitira.

Gaur egun ikastetxe honek hezkuntza eskaintza oso zabalaeta kalitatezkoa dauka, duela gutxi Kalitatezko Zilarrezko Qjaso du, beste esker onen artean. Ez Araututako Hezkuntzaematen du alde batetik, bai Lanerako Prestakuntza,langabezian daudenei zuzenduta, bai Etengabeko Heziketa,langileen prestakuntza hobetzeko eta areagotzeko. Ikastarohauek Hobetuz Fundazioaren laguntzaz egiten dira.

Araututako Hezkuntza eskaintza nahiko zabala da, DBHkolehen eta bigarren ziklotik hasita, Batxiler Teknologikoa,Lanbide Heziketako Erdi eta Goi-Mailako Zikloetaraino.

Honez gain lan poltsa eta orientabide zerbitzua daukate.Irakaskuntza hauek guztiak A ereduan ematen dira, bainapasa den ikasturtetik D eredua sartzen hasi dira FabrikazioMekanikoa zikloan.

125. urteurrena dela eta ikastetxeak ekintza batzuk antolatuditu, horien artean maiatzaren 22tik 26ra egin direnjardunaldiak. Irakaskuntza batzuetan izena emateko epeazabalik dago uztailaren 6rarte.

EMILIO CAMPUZANO INSTITUTOAREN 125URTEURRENA

KALITATEZKO ZILARREZKO Q SARIA JASO DU

IKASTETXE HONEK

ERDI-MAILAKO ZIKLOAK

egunez

Arte grafikoak

Berez dabiltzan ibilgailuen

mantenimendua

Fabrikazio mekanikoa

Elektrizitatea

Elektronika

gauez

Arte Grafikoak

Berez dabiltzan ibilgailuen

mantenimendua

Fabrikazio Mekanikoa

GOI-MAILAKO ZIKLOAK

egunez

Arte grafikoak

Eraikuntza eta obra zibila

Elektrizitatea

Elektronika

Fabrikazio mekanikoa

gauez

Arte grafikoak

Eraikuntza eta obra zibila

Elektrizitatea

Elektronika

Fabrikazio mekanikoa

SAREAN

www.ecampuzano-atxuri.net

Ibiltzen42eusk 60.qxd 7/6/06 17:40 Página 7

Page 8: Eskola Publikoa, gehien euskalduntzen duena Integrazioa ... · Hainbat kexa aurkeztu zituen EHIGEk: zonaldekako plazen eskaintza ez dator bat gizartearen eskariekin, 0-2 haurreskolak

Ib .esperientziak

ARTEAK OREKA ETA TOLERANTZIAREN ITURRI DIRA YEHUDI MENUHIN FUNDAZIOAREN MUS-E PROGRAMARENTZAT. ESKOLA BARRUAN ARTEAK

BULTZATZEA DA PROGRAMA HONEN HELBURUA -BATEZ ERE MUSIKA, DANTZA, ESKU-LANAK ETA ANTZERKIGINTZA- HAURREN ARTEAN GIZARTE ETA

KULTUR INTEGRAZIOARI LAGUNDU, ARRAZAKERIA ETA BIOLENTZIA PREBENITU ETA KULTUREN ARTEKO TOPAGUNEA ETA TOLERANTZIA INDARTZEKO.

Sei urte pasatu dira Mugica-Solokoetxe,Zabala eta San Francisco eskolek MUS-Eprograma haien geletan sartu zutenetiketa azken biak Miribillan elkartudirenetik Portugaleteko Virgen de laGuía-k programan sartzeko aukera izandu. Pozik daude guztiak, arduraldi etabulegoko lan handia eskatzen baditu ere.

Familia egiturarik ez daukatenikasleentzako baliabide moduaneskaintzen da MUS-E programa, baitamarjinazioa edo arrazagatikosegregazioa jasaten dutenentzako ere.Energia bideratu eta sorkuntzagaratzeko aukera ematen die ikasleoi,eta eskola eta gizarte eremuanintegrazioa lagundu, konfiantza etaautoestimua hobetu, arreta, diziplinaeta sorkuntza garatu eta tolerantzia,elkarrizketa eta aniztasunarekikoerrespetua garatzea dira bere helburuak.Musika, dantza, esku-lanak etaantzerkigintza programa bereziekin lanegiten da, artistak, eskolako

irakaslegoa, zuzendaritza,berritzegunea eta Yehudi MenuhinFundazioarekin elkarlanean.

MUS-E PROGRAMA BIZKAIANKulturaniztasun handiko eskolabatzuetara heldu zen MUS-E programaEusko Jaurlaritzaren Hezkuntza SailarenBerrikuntza programa bezala,kulturaniztasuna eta bizikidetzalantzeko helburuaz. Mugica-Solokoetxen, adibidez, ikasleen %85ikasturtean zehar eskolaratzen direnetorkinak dira. Beste bi eskoletakoegoera antzekoa da.

MUGICA-SOLOKOETXE ETA MIRIBI-LLA ESKOLAKBi ikastetxe hauek duela sei urte hasiziren MUS-E programa garatzen,hasieran maila bakar batean, eta urterobeste maila bat gehituz lehenengohezkuntzako sei mailak osatu arte. Taldebakoitzak astean saio bat jasotzen du,

ARTEEN BIDEZ INTEGRAZIOABULTZATU

Ibiltzen42eusk 60.qxd 7/6/06 17:40 Página 8

Page 9: Eskola Publikoa, gehien euskalduntzen duena Integrazioa ... · Hainbat kexa aurkeztu zituen EHIGEk: zonaldekako plazen eskaintza ez dator bat gizartearen eskariekin, 0-2 haurreskolak

integrazioa, errespetua, partekatzea etaabar lantzen dituzte. Jarduera bakoitzabederatzi saiotan egiten dute, asteanbehin. Urtero beste maila berri batsartzeko asmoa dute. Programa garatzen hasi zireneanzailtasun ugari zituzten, izen-ematebaxua, eta ikasleen artean integraziobehar handia. Berritzegunera zuzenduziren eta ikas-komunitatei buruzkoikastaroa egin ondoren, MUS-Eprograman parte hartzeko eskaeraegitea proposatu zieten, hau lortzea zailsamarra den arren, dirulaguntza handiabehar baita. Avilan eta Bruselan ere izandira prestakuntza jaso eta koordinatzen.

Programa honetan parte hartzeakdedikazio handia eskatzen du,zuzendaritza taldeak, artistek etairakasleek elkarrekin ebaluaketak egitenbaitituzte, gainera bulegoko lan handiaeta kanpoko bilerak egin behar izandituzte, hala ere, momentuz mereziduela uste dute.

ibiltzen 08-09

eta ikasturtean zehar arte jardueradesberdinetan parte hartzen dute.Prestakuntza zehatza daukaten artistabatzuk ikastetxeetara joaten dira etasaioen programazioa taldeko tutorea(honek ere saioan parte hartzen du) etazuzendaritzarekin batera prestatzendute. Talderako helburuak finkatu etalanduko diren gaiak aukeratzen dira. Bieskola hauetan proposatutako arteguztietan aritzen dira: dantza,antzerkia, musika eta arte plastikoak.Dantzan adibidez, ikasleen jatorrizkoherrialdeetako dantza tradizionalakematen dira; musikan, abesti batzukhizkuntza desberdinetan abesten dira,“Zorionak zuri” esaterako. Moduhonetan Bilbon bizi diren haurrakkulturaniztasuneko giroan bizitzen etainguratzen dituztenen hizkuntza etakulturak ezagutzen ohitzen dira.Seigarren mailako musika klase bateanegon gara Mugica-Solokoetxe eskolan,jaioterri edo kultur desberdinetakoikasleek osatzen dute taldea eta estiloedota herrialde desberdinetakomelodiak jotzen dituzte. Klaseabukatzean eskolan daukaten kartelenerakusketa aprobetxatuz, eskolako taldeguztiak bildu dira eta etnia edo jaioterribakoitzaren hizkuntzaz agurrakirakurtzeari ekiten diote: errusiera,txinera, aymara, portugesa…eta askozgehiago. Kulturartekotasuna lantzeazgain irakasleek haurren autoestimuaindartu eta adierazmena garatzen delaesan digute.

VIRGEN DE LA GUÍA ESKOLAPortugaleteko eskola honek MUS-Eprograman parte hartzen du urtarriletik,antzerki eta arte plastikoak landuz.Astean behin, lehenengo hezkuntzakolehen eta bigarren mailako ikasleekartisten bisita jasotzen dute eta

SAREAN

www.fundacionmenuhin.org/programas/muse1.html

YEHUDI MENUHINEN IDEIABAT

Yehudi Menuhinek (1916-1999)"mendeko biolin-jole" etahumanista bikainak sortu zuenMUS-E programa Werner SchimittBernako KontserbatorioarenEskolako zuzendariarenlaguntzarekin. Kulturadesberdinetan musikak,mugimenduak, gorputzak etazentzumenek duten garrantzianabarmendu zuen Menuhinek.

Suitzan hasi zen garatzen 1994aneta ordutik Europako 13herrialdeetako 206 eskoletarazabaldu da. Estatu Espainolarenkasuan, Hezkuntza eta KulturaMinisterioak programa haumartxan jarri zuen 1997/98ikasturtean egiturarik gabekofamiliak, gizarte bazterketa edolangabeziaren arazo handiakzeuden Madril, Extremadura,Kantabria eta Asturiasekoikastetxeetan.

Egun 9 Erkidegok parte hartzendute (Andaluzia, Asturias,Gaztela-Mantxa, Katalunia,Extremadura, Madril, Murtzia,Euskal Herria eta Valentzia) baitaCeuta eta Melilla hiriek ere. 33eskola publiko, 400 irakasle etaartista, eta 6 eta 12 urte arteko6.100 ume baino gehiagok partehartzen dute programan.

Ibiltzen42eusk 60.qxd 7/6/06 17:40 Página 9

Page 10: Eskola Publikoa, gehien euskalduntzen duena Integrazioa ... · Hainbat kexa aurkeztu zituen EHIGEk: zonaldekako plazen eskaintza ez dator bat gizartearen eskariekin, 0-2 haurreskolak

Ib .esperientziak

TRATU TXARRAK ESKOLATIK SAIHESTU

Nahiko lehenengo hezkuntzakohirugarren zikloan egiten da, 11 eta 12urteko ikasleekin. Duela hiru urteesperientzia pilotu hau EuskalAutonomia Erkidegoko hiru ikastetxetanhasi zen, haien artean BasaurikoKareaga Goikoa, eta eskola komunitateosoaren esku-hartze globala bezalaplanteatu izan da. Jokaera ardatzbatzuen inguruan garatzen da:irakasleen prestakuntza, ikasleensentsibilizazioa, familiena etamaterialgintza.

2003-2004 ikasturtean esperientziahonekin hasi ziren ikastetxeak bigarrenfasean daude gaur egun. Aldi berean,

beste eskola batzuetan lehenengo faseagaratzen hasi dira.

ZERTAN DATZANNahiko programa sei unitate didaktikokosatzen dute, ikasturte eta eskola mailabakoitzerako hiru. Unitate hauek osoirekiak eta eskolako programazioarimoldagarriak dira, modulukadiseinatuta baitaude. Tutoretza,bizikidetza, etika eta antzekoprogrametan ondo egokitzen dira.

Hiru hileko unitate didaktikoareninguruan antolatzen da. Hauek materialdesberdinez osatuta daude:irakasleentzako gida, aktibitate batzukegiteko ikasleentzako materiala etaformatu desberdinetako jolas osagarribatzuk, baita ikasleen eta familien lankoadernoa, bat eskolan eta besteaetxean erabiltzeko.

IRAKASLEEN PRESTAKUNTZAPrograma hau lantzen den eskoletakoirakasleriak prestakuntza jasotzen duhizlari adituek emandako hitzaldienbidez. Emanaldi hauen helburua gaigarrantzitsu batzuei buruzko taldearenhausnarketa sortzea da: generoa etaemakumeen aurkako erasoen erlazioa,

eskolaren ardura arazo honetan,bakoitzaren identitatearen eratze etahau sustatzen duten generoarenbaloreak, hezkidetza, eta abar.

Programa hau genero erasoakaurreikustera ez ezik, bizikidetza,gurekin bizi diren pertsonen ulertze etahaiekiko errespetua hobetzera erezuzentzen da.

BASAURIKO KAREAGA-GOIKOAK NAHIKO

PROGRAMA GARATU DU, IKASLEEN

ETORKIZUNEKO BIKOTE HARREMANETAN

TRATU TXARRAK PREBENITZEKO ESKOLAKO

PROGRAMA. NAHIKO ESPERIMENTAZIOAN,IKERKETAN ETA PARTE HARTZEN DUTEN

ESKOLEN IRAKASLEEKIN BATERA EGINDAKO

EKINTZATAN OINARRITZEN DA. PROGRAMA

HAU EMAKUNDEK DISEINATU DU IKASTETXE

BATZUEN LAGUNTZAZ.

Ibiltzen42eusk 60.qxd 7/6/06 17:40 Página 10

Page 11: Eskola Publikoa, gehien euskalduntzen duena Integrazioa ... · Hainbat kexa aurkeztu zituen EHIGEk: zonaldekako plazen eskaintza ez dator bat gizartearen eskariekin, 0-2 haurreskolak

KAREAGA-GOIKOA AITZINDARIAKareaga-Goikoan eta EAEko beste bi eskoletan proiektupilotua bi urtetan gauzatu ondoren beste hainbat eskoletangaratzen hasi da Nahiko programa. Hala ere eskola hauek,Irungo Dunboa, Idiazabalgo Aita Iparagirre eta BasaurikoKareaga-Goikoak, Nahiko programan hasiera hasieratik partehartu dute eta materialak sortzen eta aurreikusitakohelburuei programa egokitzen lagundu dute. Azken honetarahurbildu gara Isabel San Juan eta Marisa Martín, eskolakoproiektuaren arduradunekin solas egitera.

-Nolakoa izan zen programaren hasierako ezarpena zueneskolan? Emakunde eta hiru eskolen arteko elkarlanerakoproposamena izan zen, programa praktikan garatzearena.Materialak diseinatu ahala praktikan jarri behar genituen,zeintzuk ziren erabilgarrienak zehaztu, zenbat unitate beharziren, inprentara eraman baino lehen egokitu beharrazegoen.

Hasieran garrantzi handia eman zitzaion irakasleriarenprestakuntzari. Hitzaldi batzuk jaso genituen eta estatuosoko hezitzaileak etorri ziren gai batzuk lantzera.Familiarekiko komunikazioa eta proiektuaren azalpena osogarrantzitsua zen, zertan zetzan, helburuak… Ikasturtehasieran guk geuk eman genien informazioa eta orokorreaninteres handia erakutsi zuten.

-Nork hartzen du parte programa honetan eta zein eratan?Irakasleriak, senideek eta 5. eta 6. mailako ikasleek. Hasierangenero eta tratu txarren prebentzioari buruzko prestakuntzajaso genuen, familiekin bilerak egin genituen etahausnarketa prozesu batean sartu ginen. Gure ikastetxeko 40umek eta 17 gurasok hartu dute parte. Tutoretza saioetansartu dugu guk geneuzkan bizikidetzarako heziketa-planteamenduekin bat egiten zuelako, eramaten genuenardatz bera jarraitzen eta osotzen zuelako. Irakasleok gaibatzuk lantzen ditugu material batzuen laguntzaz, jolasak,esaldiak, koadernoak, unitatearen arabera.

-Egiten dituzuen jolasak eta aktibitateak nolakoak dira?Lehenengo unitateak “Nor naiz ni” izenburua dauka.Autoestimua eta bakoitzaren identitatea lantzea da horrenhelburua, hauek berdintasun harremanen oinarriak baitira,eta horretarako estereotipoak eta gizartearen generokoitxaropenak aztertzen dira. Unitate hau lantzeko ikasleen etafamilien koadernoetaz gain kartak erabil ditzakegu, katetoenjolasak adibidez, esaldi batzuk irakurriz eta nori esatendizkiogun erabakiz. Kasu batzuetan guri botatzea besterik ezdugu. Modu honetan, esaldi negatiboak izanez gero norberagaizki sentituko da eta onak direnean ondo. Gauzak esaten

ibiltzen 10-11

ditugunean besteek sentitzen dutenaz konturaraztekobaliagarria da.

Beste material batzuk gizonezko eta emakumezkoen siluetakdira, haietan bi sexuekin elkartzen ditugun ezaugarriakidazten ditugu eta zergatia azaltzen dugu. Etiketen jolasakere estereotipoak lantzeko balio digu.

Jolas eta koaderno guztiak bizitzaren lau esparrutanantolatuta daude: pertsonak, familiako harremanak, lana etagizartea. Esparru bakoitzak bere kolorea du eta gai guztiaklau esparruak kontutan hartuta lantzen ditugu.

Familientzako koadernoak ere sistema bera jarraitzen dute.Gurasoek edo etxekoek lagunduta ikasleek betetzekokoadernoak dira, galderak eginez eta datuak haienlaguntzarekin idatziz. Klasean landutakoarekin zerikusiadaukate: autoestimua, nolakoak garen, zer dugun gustuko,eta abar…

-Haurrek nola bizi dute programa honetan parte hartzea? Interes handia erakutsi dute, haien auto-ezagutzarako etabesteenekiko harremanetan lagungarria izan dela uste dugu.Generoarekin lotzen direnak baino askoz balore eta portaeragehiago barneratu dituzte, talde osoaren partehartzearengarrantzia ikasi dute, baita beste pertsonen sentimenduakkontutan hartzen ere.

Amaieran Gasteizen festa bat antolatu zuten proiektupilotuan parte hartu genuen hiru ikastetxeekin. Egunhorretan ekintza eta jarduera desberdinak egin ziren,Lehendakaria ere etorri zen eta parte hartu dugunguztiontzat esanguratsua izan zen.

“PROGRAMA HAU GENERO ERASOAK

PREBENITZERA EZ EZIK, BIZIKIDETZA, GUREKIN

BIZI DIREN PERTSONEN ULERTZE ETA HAIEKIKO

ERRESPETUA HOBETZERA ERE ZUZENTZEN DA”

SAREAN

www.emakunde.es/actualidad/violencia/nahiko_c.htm

Ibiltzen42eusk 60.qxd 7/6/06 17:40 Página 11

Page 12: Eskola Publikoa, gehien euskalduntzen duena Integrazioa ... · Hainbat kexa aurkeztu zituen EHIGEk: zonaldekako plazen eskaintza ez dator bat gizartearen eskariekin, 0-2 haurreskolak

-Zeintzuk dira familiak, auzoa etaeskola elkartzeko ekintza zehatzak?Besteetan ere partaidetza ematen badaere, bi dira ekimen zehatzak. Hala,arratsaldero familiek eta auzoko jendeakparte hartzeko astearen egunbakoitzean ekintza desberdin bat egitendugu:

·Astelehenetan antzerkia.·Artearteetan gaurkotasuneko gaiak.·Asteazkenetan euskara lantzen dugu.·Ostegunetan literatur solasaldiak

egiten ditugu.·Ostiraletan gorputz-adierazpena.

Talde hauetara gurasoak nahi duteneanetortzen dira, ez daude behartuta.Euskara lantzen dugunean ez dituguklaseak euskaltegi batean bezalaematen, euskara gure bizitzarenegunerokotasunean sartzen saiatzengara. Gurasoek seme-alabekin hitzegiteko, ulertzeko eta konpartitzekobehar dutena lantzen dugu, berezikiharremanekin lotuta dagoena. Guraso batzuk gero euskaltegira joateraanimatu dira, hizkuntza hobetoikasteko.Saio horietatik ideiak, zalantzak eta

IKAS KOMUNITATEALAMIAKO ESKOLA TXIKIAN

Eskolako ikasketa burua eta ikas-komunitate proiektuaren arduradunaden Nieves Saratxagarekin hizketanizan gara.

-Nola hasi zineten eskola ikaskomunitate bihurtzen?Honekin hasi baino hiru urte lehenagokomunitatean esku-hartzeko proiektuageneukan eskolan. Ikas-komunitateeiburuz hitz egiten entzuten hasiginenean planteamendu eta helburuakantzekoak zirela ikusi genuen: eskolaeta auzoa batzearen asmoa, umeak etagurasoak gauzak elkarrekin egitekoaukera ematea, eta abar. Orduanprestakuntza jaso genuen eta eskolanikas- komunitatea martxan jartzeaerabaki genuen. Aldez aurretikplanteamendu hori bageneukanez ezzigun hainbeste aldaketa suposatu.

Egun eskolan lau proiektu dauzkagu:“Juntos construimos la SociedadFutura”, ikas-komunitatea, LamiakoOsasuntsua eta Agenda 21, baina laurakelkartuta doaz, ikas-komunitatearenproiektua eskolaren ekintza guztietanagertzen baia.

proposamenak ateratzen dira, etaumeekin gero landuko ditugun gaibatzuk ere. Talde bakoitzean irakaslebatek parte hartzen du eta han sortzendiren ideiak edo kezkak eskolaratzenditu. Hau da, ekintza hauek ideiakgaratzen edo arazoei irtenbidea ematenlaguntzen digute. Sortu den kezka edoideiari erantzuna emateko batzuetantaldeka egiten dugu, hau da, umeentaldeari zerbait erakutsi, familiei zerbaitazaldu eta klaustroan behar dena landu;beste batzuetan guztiok elkarturikekimen baten bidez sortu den gaialantzen dugu, kasuaren arabera.

-Nola lortzen duzue familien etaauzoaren partaidetza?Hau dena auzoari zabaltzekoproiektuaren hasieran kartelak jartzenditugu, baita ekintza zehatzakprestatzen ditugunean ere

BADIRA SEI URTE LAMIAKO ESKOLAK IKAS-KOMUNITATEAREN PROIEKTUA AURRERA ERAMATEN DUELA, ETA 9 PASATU DIRA KOMUNITATEAN

ESKU-HARTZE PROIEKTUAREKIN HASI ZIRENETIK. HAU DELA ETA, FAMILIAK BAI AUZOKIDEAK GELETAN SARTZEN DIRA IKASTERA, HITZALDIAK

EMATERA EDO BESTE MODU BATZUTAN PARTE HARTZERA.

“ETORKINEN FAMILIAK

IKASTETXEAN SARTZEN

DIRENEAN GUZTIAK

ABERASTEN GARA”

Ibiltzen42eusk 60.qxd 7/6/06 17:40 Página 12

Page 13: Eskola Publikoa, gehien euskalduntzen duena Integrazioa ... · Hainbat kexa aurkeztu zituen EHIGEk: zonaldekako plazen eskaintza ez dator bat gizartearen eskariekin, 0-2 haurreskolak

ibiltzen 12- 13

(hitzaldiak,…) eta lagunen bidezfamiliak jakinaren gainean daude. Ekintza hauetan partaidetza ona da,batez ere tertulia literarioan, 12 – 14pertsona etortzen baita egunero. Taldebatzuetan konpromiso pixka bat hartubehar dute. Tertuliara etortzen direnaktaldeak aukeratutako liburua irakurritaizan behar dute, baita irakurketa honeksortu duen gogoeta ekarri edo zerbaitkomentatzeko prest izan ere.Nahi duena etortzen da, bestekonpromisorik ez dago. Lantzen direngaiak haiek proposatzen dituzte, haieninteresekoak dira.

-Eskola orduetan zertan nabaritzen daikas-komunitatea zaretela?Talde interaktiboak antolatzenditugunean, batez ere. Horrela gurasoakklasean sartzen dira. Saio bakoitzeanhiru talde guztiz heterogeneoak egitenditugu (adin, sexu, trebetasun eta abardesberdinekoak ) eta amaren batetortzen da taldeak dinamizatzera. Taldehauek ikasgai batzuetan sortzen ditugu:Haur hezkuntzan Matematika, Inguruneeta Euskaran; Lehen HezkuntzanIngurune, Lengoaia eta Matematikan.Gai bakoitzaren arduradunak hiru

ekintza desberdin prestatzen ditu etaume talde bakoitza hiru ekintzetatikpasatzen da saio batean.

-Zelan hartzen dute moldaketa hauumeek?Umeen parte hartzea zoragarria da,baina hau ez da lortzen berehala,umeak dinamika honetan sartutabadaude eta ikasle berriak ikasi eginbehar dute. Hala ere, azken hauentzatzailagoa da, batez ere ikasle berri askotalde berean elkartzen direnean. Aurtenetorkin asko etorri dira gure eskolaraeta erritmoarekin jarraitzea zailagoaizan da. Beste aldetik, etorkinenfamiliak ikastetxean sartzen direneanguztiak aberasten gara, haienhizkuntza, janaria eta ohiturakerakusten dizkigutelako. Adibidezhaurrek beste herrialdeetako janariaprestatzeko aukera izan dute, baitabeste hizkuntzak ezagutzeko ere.

-Edukiei begira, zelan moldatzenzarete dena ikusteko?Harritu egin gaitu behar baino askozeduki gehiago ematen dugula jakiteak.Institutura joan diren umeek oso notaonak atera dituzte, eta haien

partaidetza eta eskubideen ezagutzanabarmena dela esan digute. Gu hemenere konturatzen gara haurrak betiedozein gauza egiteko prest daudela etaautonomia eta heldutasuna garatudutela. Baina ez haurrak soilik, familiekere parte hartzeko ohitura daukate.Eskolako zereginak haien eginkizunakdirela ere badakite. Adibidez, eskolazkanpoko ekintzen antolaketannabaritzen da. Ikasturte amaieranbaserri batean gau batzuk igaro nahibaditugu, eta horretarako dirua lortubehar badugu, guztion artean saiatukogara diru hori lortzen, Udalarekin hitzegiten, eta abar.

Gure ikasleek, nahiz eta orokorrean dirugutxi izan, beste edozein ikaslekdauzkan aukerak eskuratzea nahi dugu,eta hori lortzeko familiek eta eskolakelkarrekin lan egiten dugu. Esatebaterako, gure ikasle askok ezin izangodute Ingalaterrara joan ingelesahobetzeko, ba guk EHUn ikasten dutenIpar Amerikako ikasleak ekartzen dituguahozkoa indartzeko, eta ekitaldi batingelesez ikusteko aukera dagoeneanhara eramaten ditugu umeak. Ahalbeste aukera eman nahi dizkiegu.

“DIRU GUTXI IZAN ARREN, EDOZEIN IKASLEK DAUZKAN AUKERAK ESKURATZEA NAHI DUGU

GURE IKASLEEK”

Ibiltzen42eusk 60.qxd 7/6/06 17:41 Página 13

Page 14: Eskola Publikoa, gehien euskalduntzen duena Integrazioa ... · Hainbat kexa aurkeztu zituen EHIGEk: zonaldekako plazen eskaintza ez dator bat gizartearen eskariekin, 0-2 haurreskolak

Ib .mugakgaindituz

Kanpaina honetako atal bat Oñatin ospatu den Euskal EskolaPublikoaren 15. Jaian egin da jarduera hauekin:

-Kuba etakulturartekotasuna,generoa, globalizazioa,elkartasuna eta antzekogaien inguruko galdera-erantzunen jokopartehartzailea. -Ipuin kontalarien

tailerrak Kubakoipuinekin.-Kubako dantza tailerra,kubatarrentzako musikak etadantzak daukan baloreatransmititzeko helburuarekin. -Euskadi eta Kubaren arteko ikureta eslogan solidarioekinegindako txapa tailerra. -“Mi bella escuela”bideoarenemanaldia marrazkiak eta

eskutitzen bidez erantzuteko aukera emanez.-“Un abrazo solidario” erakusketa.-2006ko Gabonetan egingo den eskola-materialaren bilketaegiteko izen-ematea.

Honez gain, ekimen hauek prestatu ditu Euskadi-Cubak:

Lehenengo atala: Kultura eta pentsamendua·Kubako idazle, kazetari eta intelektualekin topaketak.Bertan parte hartuko dute Belén Gopegui idazleak, PascualSerrano “Rebelion”-eko kazetariak, Santiago Alba Ricofilosofoak, Enrique Ubieta Cinemateca de Cuba-kozuzendariak, Néstor Kohan pentsalari argentinarrak, MartaHarnecker (Centro de Investigaciones Memoria PopularLatinoamericana-eko zuzendariak), Armando Hart Dávalos(Centro de Estudios Martianos-eko zuzendariak) eta JulioCarranzak.

CUBA VA, KUBA BAI!!

-Lekua eta data: Bilbao eta Vitoria-Gasteiz, 2007ko ekaina.

·Kubako dantza eta antzerkiaren astea. Bertan parte hartukodu hizlari moduan René Francisco de la Cruz Ortíz, zuzendari,aktore, idazle eta antzezte-arteen irakasleak.-Lekua eta data: Vitoria-Gasteiz eta Barakaldo, 2006koabendua edo 2007ko urtarrila.

Bigarren atala: Giza-eskubideakEuskal Eskola Publikoaren jaian parte hartzeaz gain:

·Hegoaldeko herrialdeekiko estereotipoak aldatzekotailerrak.-Lekua eta data: EAEko 10 institutu, 2006ko iraila-abendua.10 tailer egingo dira lehen eta bigarren hezkuntzan eta beste10 DBHko 3. eta 4. mailetan.

·Kanpoko kirolen jardunaldiak. Kubako kirolak ezagutu ahalizateko aukera emango dute, eta batez ere hauek oinarritzendiren baloreak: humanismoa, lankidetza, elkartasuna etaosasunaren sustapena.-Lekua eta data: Basauri, 2007ko maiatza.

Hirugarren atala: Elkartasuna·Hartu-eman jardunaldi teknikoak EHUrekin-Lekua eta data: EHUren Leioako campusa, 2006kourria/azaroa.

Euskadi-Cubako kide eta laguntzaileentzako prestakuntzajardunaldiak. Lau ikastaro egingo dira ikasturtean zehar gaitekniko eta Kubaren inguruko gai zehatzen inguruan.

Gainera, Mugarik Gabe-kmartxoan antolatu zuen XIZinema eta LankidetzaMuestra de Erakusketanlagundu zuen.

EUSKADI-CUBA ELKARTEA “CUBA VA, CUBA BAI”SENTSIBILIZAZIO KANPAINA EGITEN ARI DA KARIBEKO

HERRIALDE HONETAN IRAULTZAREN ONDOREN EMAN DEN

GARAPEN EKONOMIKO, POLITIKO, KULTURAL ETA SOZIALA

EUSKAL GIZARTEARI GERTURATZEKO ASMOZ.

SAREAN

www.euskadicuba.org

Ibiltzen42eusk 60.qxd 7/6/06 17:41 Página 14

Page 15: Eskola Publikoa, gehien euskalduntzen duena Integrazioa ... · Hainbat kexa aurkeztu zituen EHIGEk: zonaldekako plazen eskaintza ez dator bat gizartearen eskariekin, 0-2 haurreskolak

ibiltzen 14-15

EURITEEN ERAGINA SAHARAKO ERREFUXIATUENKANPAMENTUETAN

Saharara egindako azken bidaian otsailean gertatutakoeuriteen eragina ikusi ahal izan dugu. Auserd, El Aaiún eta 27de Febrero izan dira gehien eragindako wilayak. Familia askoketxea galdu dute eta ACNUR-ek emandako oihal etxoletanbizi dira.

Auserd-eko eskolak izan dira eragin haundiena jasandutenak, eta batez ere Basiri eta Víctimas de Soweto.Martxoan zehar gure eskoletan jasotako diruari esker hasidira birgaitze-lanak Basiri eskolan eta hauek amaitutakoanVíctimas de Soweto eskolari iritsiko zaio txanda.

Azken urtean birgaitutako eskolak ikusteko aukera izan duguere: Dajla-ko 10 de Mayo, Smara-ko Abda Auserd-eko Tichla.

EHIGE-k Aljeriako desertuan errefuxiatuta bizi direnek ahaliketa bizimodu duinena izateko lanean jarraituko du, batez ereeskola guzti horietan ikasten duten umeentzat. Saharauieklan haundia egin dute umeen %100 eskolatzeko eta horigoraipatu beharrean gaude.

ARGAZKI TAILERRA DAJLAKO EMAKUMEENESKOLAN

Dajla kanpamentura egindako bisitan bi argazki tailerjarri zituzten martxan BIGEren ohiko lankide diren XUTeta Panpotx elkarteek. Wilaya honi zerbitzu bat emateazgain (orain arte 200 kilometro egin behar zituzten hangoumeek argazkiak egiteko), tailer honek sei lanpostu sortuditu. Estudio bakoitzak argazki makina digitala eta karneteta pasaporteentzako argazkiak inprimatzen ditueninprimagailua ditu.

DAJLAKO EMAKUMEEN ESKOLAREN BLOGA

Dajlara egindako bidaian Emakumeen Eskolako bloga jarrigenuen martxan. Honen bidez kanpamentuetako egoeraeta eskola ezagutarazi dezakete bertako ikasleek. Hirulan-taldetan banatuta (argazkigintza, erredakzioa etamantenimendua) bloga mantendu eta osatzeazarduratzen dira emakume hauek.

www.mujeresdajla.orgSAREAN

www.ehige-sahara.org

Ibiltzen42eusk 60.qxd 7/6/06 17:41 Página 15

Page 16: Eskola Publikoa, gehien euskalduntzen duena Integrazioa ... · Hainbat kexa aurkeztu zituen EHIGEk: zonaldekako plazen eskaintza ez dator bat gizartearen eskariekin, 0-2 haurreskolak

ORAINGO HONETAN BI ELKARTE DESBERDINETARA HURBILDU GARA: LANA GUZTIEN ARTEAN

BANATZEA LORTU DUEN MUNGIAKO LEGARDA ALDE ESKOLAKO IGEA, ETA ELKARTEAREN PISUA

PRESIDENTEAREN GAINEAN UTZI DUEN ROMO ESKOLAKO IGEA. BIOK KONTATU DIGUTE ZER

NOLAKO ARAZOAK ETA GAUZA ONAK TOPATZEN DITUZTEN EUREN ZEREGINETAN.

1.g .gurasoentxokoa

-Zein ekintza antolatzen dituzue zuenelkartean?Kultur-ekintzak antolatzen ditugujantoki orduan –12,30etatik 3etara gurekasuan- eta kirola arratsaldean.Udalekuak eta ingles ikastaroakantolatzen ditugu, baita ludoteka ereAste Santuan. Baina gure aposturik garrantzitsuenaastean hiru egunetan etortzen denpsikologoaren kontratazioa izan da.

Eskola-errendimendu arazoetazarduratzen da. Gehienetan irasleek halaeskatuta joaten dira ikasleak (%80),gainontzeko eskariak gurasoek egitendituzte zuzenean. Ikasturtea hasiorduko irakasleak bidalitako zerrendaluzea izaten du. Horrek argi erakustendu zerbitzu hau ez lukeela gurasoelkarteak finantzatu beharko.

-Zergaitik erabaki zenuten zerbitzuhau martxan jartzea?Duela urte batzuk arazo larri bat izangenuen, aholkulariak ezin zuenkonpondu eta irtenbide bakarraberritzegunea zen. Proiektu bat prestatueta psikologoa kontratatzea proposatugenion zuzendaritzari. Oso ondo irudituzitzaien, batez ere irakasleei, lanhaundia kentzen bait die. Aurrez eskatutako kasuak hartzen ditueta batzutan gela barrura sartzen daterapia egitera.

-Konpondu al da lapurreta etasuntsiketen arazoa?Prentsan agertu orduko leihoak kanpotikez ireki ahal izateko sistema erraz batjarri zen eta hurrengo astean bostudaltzain geneuzkan arratsaldeko4etan, ordu horretan arazorik izan ezarren. Orain lasaitu egin dira gauzak.

PalomaSerranoRomoeskolakoIGEarenpresidentea.

PALOMA ROMO ESKOLAKO GURASO ELKARTEAREN

PRESIDENTEA DA ETA BAITA GETXOKO ZORTZI

IKASTETXE PUBLIKOAK BARNE HARTZEN DITUEN

FEDERAZIOARENA ERE. EZAGUNA EGIN ZEN DUELA

GUTXI HAINBAT KOMUNIKABIDEETAN ESKOLETAN

JASOTZEN EZ ZITUZTEN HAUR-OIHALAK UDALETXE

AURREAN BOTATZEAGAITIK. PALOMAK ORDU ASKO

EMATEN DITU LANEAN BERE ELKARTEAN ETA

ASTEBURU ASKOTAN IKASTETXE ONDORA JOATEN

DA PASEATZERA DENA ONDO DAGOELA

EGIAZTATZEKO. ELKARRIZKETARAKO IREKITZAT

DAUKA BERE BURUA ETA GAUZAK HITZEGITEN

KONPONTZEN DIRELA USTE DU, BAINA BESTE BIDE

BATZUK ERE HARTZEN DITU KONPONBIDERIK EZ

BADU IKUSTEN. GABONAK ETA GERO, ESATERAKO,BERE IKASTETXEAN APURTUTAKO KOMUNEN

ARGAZKIA BIDALI ZUEN MEDIOETARA.

-Zeuk egiten duzu elkartearen lanarenzati haundiena. Zer dela eta uste duzuez dutela parte hartzen gurasoek zureeskolan? Nik uste dut orokorrean familieninplikazio falta dagoela, baina ezbakarrik nire eskolan. Guraso guztieknahi dute eskolaz kanpoko ekintza ugariizan eta seme-alabak udalekuetarabidaltzea, baina ez dira konturatzen zernolako lana ematen duen horrek. Ezdakit nola egin baina funtsezkoa dafamiliei sinestaraztea zein garrantzitsuaden euren seme-alaben heziketan partehartzea, batez ere lehen hezkuntzandaudenean. Gero zailagoa da eraginaizatea. Gauzak hobetu ditzaketelasinestarazi behar diegu.

-Eta nola ikusten dituzu erreleboak?Nik datorren urtean utziko dut gurasoelkartea eta guztia ondo lotuta etaantolatuta utziko dut nire atzetikdatozenek gauzak ni baino errazago izanditzaten. Baina arazo bat dela uste dut,inork ez bait du “busti” nahi.

“SEME-ALABEN HEZIKETAN

PARTE HARTZEA FUNTSEZKOA

DELA SINEZTARAZI BEHAR

DIEGU FAMILIEI”

Ibiltzen42eusk 60.qxd 7/6/06 17:41 Página 16

Page 17: Eskola Publikoa, gehien euskalduntzen duena Integrazioa ... · Hainbat kexa aurkeztu zituen EHIGEk: zonaldekako plazen eskaintza ez dator bat gizartearen eskariekin, 0-2 haurreskolak

-Eskolako familia guztiak daude IGEanelkartuta. Nola lortu duzue? Uste dut Legarda Egunari esker lortudugula familiak parte hartzea etaorokorrean ikastetxean daukagun giro onhori. Lagungarri da ere daukagun 18euroko kuota –20 euro bi umekofamilientzat eta 22 hirukoentzat. Diruhorrekin ikasturte osoan zehar dauzkagunfestak egiten ditugu. Eskolaz kanpokoekintzetan parte hartzen duten ikasleek82 euro ordaintzen dute, ekintza bat zeinbestea egin. Horrela egitea erabakigenuen desberdintasunik ez sortzeko.

-Zer da Legarda Eguna?Udaletxea ez zenez arduratzen eskolarenmantenuaz duela lau urte ama batzukeskolan lan egiteko egun bat ezartzeaproposatu zioten zuzendaritzari. Orainarte horma-irudiak egin ditugu,lorategiak konpondu ditugu, gortinak josiditugu, liburutegiko liburuak forratzenhasi gara eta igeltserotza lanak eginditugu. Aurten balda batzuk ipinikoditugu ikasleen esekitokien gaineanbertan motxilak jarri ahal ditzaten. Eskolakomunitateak lanak egiten ditu etaUdaletxeak materiala ordaintzen du.Udala zerbait egitera behartzeko modubat da guretzat.

-Baina ez duzue soilik lana egiten, ezta?Familia berriak ezagutzeko aprobetxatzendugu egun hori. Hamaiketakoa egitendugu eta baita bazkaria ere. Aurtentrikitixa, perkusio tailerra eta pailazoakizango ditugu.

-Nola erabakitzen da zer egingo denurte bakoitzean?Bakoitzak bere proposamena egiten dueta gero Batzordeak hartzen du erabakia,bertan gurasoak, irakasleak etazuzendaritza daude.

-Nola antolatzen duzue lana elkartebarruan?Lantalde handia daukagu, beti gaude bipertsona gutxienez lan berdina egiteko.

Dirulaguntzetarako lau eta bost pertsonaegoten gara lanean. Baina inork ez dunahi kargurik hartu, beraz txandakatuegiten gara. Baina beti dago norbaitlaguntzeko prest.

-Eskolaz kanpoko ekintzen eskaintzazabala daukazue... Hala da. Gure eskolan ez dago klaserikasteazken arratsaldetan eta irakasleenlaguntzarekin eskaintza zabala egitealortu dugu, saskibaloia, boleivola etaatletismotik hasi eta ajedreza, patinajeaedo eta magia tailer bat ere.

-Guraso Eskolek arrakasta haundiadaukate, ezta?Bai, horretarako MungialdekoDrogomenpekotasunen PrebentziorakoZerbitzuaren laguntza jasotzen dugu. Gurehelburua umeen heziketa eta hazkundeaninteresatuta dagoen orori komunikazioaeta esperientzien elkartrukea erraztea da.Gure ustez parte hartzen duen orok izanditzake besteentzako baliogarriak izandaitezkeen ezagupenak. Hainbat gailandu ditugu aurten: eskola-fobia, nolahitz egin sexuari buruz gure seme-alabekin eta gure erlazioen hezkuntzaemozionala. Azken honek arrakastahandia izan du.

-Arazoren bat izango duzue, ezta?Garai batean herrira iristen ziren etorkinguztiak gure ikastetxera etortzen zirensoilik, baino hori aldatu da jada.Udaletxeak eskola ez duela behar bezainbeste zaintzen uste dugu. Itundutakoikastetxeen tratu bera jasotzen dugu etaez luke horrela izan behar.

URTE GUTXI BARRU ERAIKIN BERRIA IZANGO

DU MUNGIAKO ESKOLAK. BITARTEAN ESKOLA

OSOA BILTZEN DA URTERO LEGARDA EGUNEAN,ESKOLAREN ITXURA HOBETU ETA ELKAR

EZAGUTZEKO HELBURUAREKIN LANA ETA FESTA

UZTARTZEN DITUEN EGUNA. ANA SÁEZ

IKASTETXEKO FAMILIA GUZTIAK ELKARTUTA

DITUEN GURASO ELKARTEAREN PRESIDENTEA DA

DUELA GUTXITIK. ASTERO ARGITARATZEN DEN

BULETINA, WEB GUNEA ETA ESKOLAZ KANPOKO

EKINTZEN ESKAINTZA ZABALA DAUKATE ESKOLA

HONETAN.

ibiltzen 16-17

Ana SáezLegarda-Aldeeskolakogurasoelkartearenpresidentea

“IKASTETXEKO FAMILIA

GUZTIAK GURASO

ELKARTEAREN KIDEAK DIRA”

SAREAN

www.legarda.biz

Ibiltzen42eusk 60.qxd 7/6/06 17:41 Página 17

Page 18: Eskola Publikoa, gehien euskalduntzen duena Integrazioa ... · Hainbat kexa aurkeztu zituen EHIGEk: zonaldekako plazen eskaintza ez dator bat gizartearen eskariekin, 0-2 haurreskolak

Katrin Schlegel zuzendariartistikoarekin hitzegin dugu datugehiago jakiteko.

EUSKARA SUSTATZEKO PROIEKTUAREN

BAITAN HAINBAT IKASTETXEK

KANPANOLUE BERBENAZ GOZATZEKO

AUKERA IZAN DUZUE MAIATZA ETA EKAINEAN

ZEHAR. KANPANOLUE ADIN

GUZTIENTZAKO IKUSKIZUNA DA 60.HAMARKADAKO GUATEKE BATEN

GIROTZEAREKIN. KANPANOLUE ORKESTRA

MUNDU OSOAN ZEHAR IBILI DA

KONTZERTUAK EMATEN. OSO OSPETSUAK

BIHURTU DIRA ETA EUSKAL HERRIRA ITZULI

DIRA AMETS BAT BETETZERA: 25 MILLOI

KANPANOLUZALE LORTZEA. ESPEKTAKULOAN

DANTZA EGITEN DUENARI PEGATINA BAT

BANATZEN ZAIO; KANPANOLUZALE DELA

ADIERAZTEKO. ESPEKTAKULOA AURRERA

JOAN AHALA KANPANOLUZALEEN KOPURUA

IGOTZEN JOANGO DA 25 MILLOI LORTU ARTE

ETA ORDUAN TARTA ERRALDOI BATEKIN

OSPATUKO DUTE.

-Zein berezitasun ditu KANPANOLUEberbenak?Eroa dela, bai estetika,60.hamarkadan kokatzen dena, baitapertsonaia lotsagabeak, musika etasortzen den giroa ere. Dantza etajokuak izango dira protagonista,baina bitartean pertsonaiak euren

2.g.guk euskaraz

abileziak erakusten saiatuko dira etajendea progresiboki animatuko da,gero eta gehiago, azkeneankanpanoluen ametsa bete arte, hauda, 25 milioi kanpanolu zale izateraheltzea. Eta hori emanaldi bakoitzeanlortzeko edozein gauza egingo dute.

-Zein pertsonaik parte hartzendute?Pertsonaiek ez dute bere buruaaurkezten: bata taula gainean dagohitz egiten eta beste guztiak jendeartean daude. Hala ere, oso bestelakoizakera dute; batak 1, 2, 3programako azafata izan nahiko luke,baina jada emititzen ez denezkanpanoluekin egiten ditu saiakerak;beste batek oso atletikoa eta kirolariada, bestea saiatzen da fina etaorekatua izaten, baina desastre hutsada... Baina euren izakera haurrekjokuetan eta dantzan deskubritukodute. Guztira zazpi aktore gara.

-Non dago KANPANOLUE izenarenjatorria?Kanpanolue ikuskizunaren jatorrizkoideia Zaragozako PAI Teatro Animacióntaldekoa da eta haiek dute antzekoikuskizun bat erderaz “LosCampanos”izenarekin. Kanpanolue izenahortik dator eta antzezleekdaramatzaten fraketan oinarritzen da.

KANPANOLUE:berbena mundiala!

Ibiltzen42eusk 60.qxd 7/6/06 17:41 Página 18

Page 19: Eskola Publikoa, gehien euskalduntzen duena Integrazioa ... · Hainbat kexa aurkeztu zituen EHIGEk: zonaldekako plazen eskaintza ez dator bat gizartearen eskariekin, 0-2 haurreskolak

TELEFONOA EUSKARAZ KANPAINA

Telefonoa euskaraz! kanpaina abiatu du Euskararen GizarteErakundeen Kontseiluak ahalik eta telefono gehien euskalduntzekohelburuarekin. Horretarako bide hauek erabili ditu:

5.000 txartel banatuko ditu. Horiek jasotzen dituztenpertsonak euren telefonoa euskaratzeaz gain, beste hirulagunena euskaratu ahal izango du. Hala mezua 20.000pertsonengana iritsiko da.

“Tfn euskaraz, gztion knpromisoa! Psazaz mzua!” bezalakomezuak bidali dituzte maiatzean zehar.

Sarean ere hedatu du kanpaina Kontseiluak. Aurkezpenajasotzen duen oro bere telefono konpainiarekin harremanetan jardaiteke klik bakarra eginez.

Ikus-entzunezko euskarria ere erabili dute eta zenbait kasutantelefonoa euskaratzea zein zaila den erakusten duen umorezkobideoa zabaldu dute Internet bidez.

Herritarrek telefonoa euskaratzeko eman beharreko urratsak:

Erantzungailua erabiltzen duenak, hori euskaraz jartzea.

Sakelakotik bidaltzen diren mezuak euskaraz idaztea.

Operadoreei euskaraz hitz egiteko eskatzea.

Webgunearen bidez e-mailen bat bidaliz gero, euskaraz idazteaedo iradokizun bezala, webgunea euskaraz jartzeko eskatzea.

Sakelakoaren hizkuntza bezala euskara ezartzea. Hori Alcateletxeko sakelakoa dutenek bakarrik egin dezakete; beraz, besteerabiltzaile guztiak beren etxearekin harremanetan jarri etaeskatu beharko lukete.

Estaldura, hau da, kobertura mezua euskaraz jartzea. Inolakotelefono enpresak ez du aukera hori eskaintzen; beraz, Kontseiluakherritarrei eskatu die beren telefono enpresarekin harremanetanjarri eta zerbitzu hori euskaraz eskaintzeko eskatzea.

www.kontseilua.orgwww.euskararentelefonoa.com

ARTE ESZENIKOEN LABORATEGIA BILBOKO KAFE ANTZOKIAN

Kurkuluxetan Antzeztegia jarriko dute martxan datorrenikasturtean Bilboko Kafe Antzokian 8 eta 11 urte bitarteko haureuskaldunentzako.

“Antzeztegia” Arte Eszenikoen Laborategiaren proiektuak biikasturteko iraupena izango du oinarrizko ezagupenetarairisteko. Honen ostean aukera egongo litzateke beste modulo bategiten jarraitu ahal izateko. Lehenengo urtean gain begiradaegingo da arlo ezberdinetatik eta bigarrenean antzezpen edointerpretaziorako oinarriak jarriko dira.

Arte Eszenikoen LaborategiaBilboko Kafe AntzokiaEgutegia: urriaren 2tik ekainaren 12raOrdutegia: astearteetan, 17.30etatik 19.30etaraPrezioa: 105/hiruhilabetea (Laguntxoak. 60 euro)Informazioa: [email protected]

ibiltzen 18-19

-Antzezlanak antzerkia, dantza, jolasaeta musika uztartu ditu. Zeinmotatakoak dira? Musikari dagokionez estilo guztietakoada. Ezaugarri amakomun bakarra jendeoro mugiarazten dutela da. Beno, etaapur bat eroa ere badela. Dantzaridagokionez Euskal dantza, Sahara,Québec zein Kubakoa, hala nolapasodoblea, rapa, musika makina......Hanka baten gainean, ezer mugitu gabe...imagina daitezkeen dantza mota guztiak.

-Eta jolasak ?Kanpanoluek munduan zehar egindakobira gogoratzean, munduan ezagutudituzten dantza motak eta jolasakgogoratu eta egiten dituzte. Unebatzuetan adibidez, Euskal Herria faltanbota izan dutenez, hemengo kirol batzukere egingo dituzte, estropadak etasokatira besteak beste.

www.eidabe.com

www.kanpanolue.blogspot.com

Ibiltzen42eusk 60.qxd 7/6/06 17:41 Página 19

Page 20: Eskola Publikoa, gehien euskalduntzen duena Integrazioa ... · Hainbat kexa aurkeztu zituen EHIGEk: zonaldekako plazen eskaintza ez dator bat gizartearen eskariekin, 0-2 haurreskolak

3.g .saguazjolasean

BLOGAK HEZKUNTZAN01001010000101011101

INTERNET-EK KOMUNIKAZIORA IRAULTZA EKARRI BAZUEN, BLOGEK AURRERAPAUSU BAT GEHIAGO EMAN DUTE ETA SAREAREN DEMOKRATIZAZIOA

LORTU DUTELA ESAN DAITEKE. BITAKORAK EDO BLOGAK GUNE BIRTUALETAN ZERBAIT ESAN NAHI DUENARI HITZ EGITEKO AUKERA EMAN DIOTE,EZAGUERA TEKNIKO HANDIRIK GABE.

Blog batek webgunea, txateatzeko tokiaeta posta elektronikoa tresna bateanbatzen ditu, eta bertan gehitzen direnedukiak kronologikoki aurkezten dituberrienetik hasita. Gehienetaninformalak dira eta aldiro berritzen dira.Betiko komunikabideek ez bezala, hauekez daukate edukiak iragazteko ahalmenaduen editore profesionalik.

Ezaugarri hauek ideien trukeabermatzen dute eta aldi berean errazmintzatzeko aukera ematen digute.Abantaila hauek hezkuntza munduanoso egokiak direnez tresna honi etekinaateratzeko duela urte batzutik edublog-ak eta edu-irakasleak daude.

HEZKUNTZARAKO ABANTAILAKTresna honek hezkuntza arloaneskaintzen dituen abantailen arteanhurrengoak azpimarratu ditzakegu:

-Erraz erabiltzeko tresna da.-Irudiak eta beste motatako fitxategiakgehitu ahal ditugu.-Lankidetza eta ikaskidetza garatzenlaguntzen du.-Ideia, argudio eta teorien elkartrukeasustatzen du.

-Informazioa eratzen laguntzen dieikasleei.

Gure ikastetxe batzuek hezkuntzarakoindar handiko tresna honen abantaileijada onura ateratzen diote:

ORTUELLA BHIwww.iesortuellabhi.zoomblog.com

Ortuellako institutuko hizkuntzen saile-an DBHko bigarren zikloko ikasleeizuzendutako edublog bat martxan jarridute. Honetan irakasleek proposatutakoInternet eta Teknologi Berriei buruzkojarduera batzuk agertzen dira. Bestalde,ikasle bakoitzak bere bloga ireki du hanbere erantzunak eta lanak argitaratzeko,eta gurasoek hauek ikusteko aukeradaukate etxetik bertatik. Ikastetxehonen arabera hau da EAEn eta penint-sulan hizkuntza desberdinetan bateraegiten diren aktibitateak aurkeztendituen blog bakarra.

Beste ikastetxeek haien aktibitateeiburuz informatzeko eta haien arteankomunikatzeko erabiltzen duteteknologia hau.

OSTADARRA PROIEKTUAwww.blogari.net/Ostadarra

Ostadarra mintegiak eskolen arteankomunikazioa sustatzeko bultzatutakoproiektuan parte hartu duten ikastetxebatzuek bloga egin dute ikastetxekoalbisteak argitaratzeko. Hauen arteanIntxitxu, Viuda de Epalza, Zurbaran,Zurbaranbarri eta Alonsotegi daude.

JULIO CARO BAROJA BHI

http://iesjuliocarobaroja.bitacoras.comInstitutu honek daukan blogeanikastetxearen aktibitateei buruzkoalbisteak, berrikuntza proiektuak,Socrates eta Comenius proiektuak etaikasleen ipuinak argitaratzen ditu.

ALKARTU IKASTOLAwww.ae21alkartu.blogia.com

Alkartu ikastolak Agenda 21 eskolakoproiektuari buruzko albisteakargitaratzeko bloga martxan jarri du.

BALIABIDEAKBLOGAK SORTZEKO:www.blogak.comwww.blogari.netwww.blogger.comwww.bitacoras.comwww.blogia.com

BLOGA, HEZKUNTZARAKO TRESNA:www.aulablog.comwww.aula21.net/aulablog21/

IBILTZEN ALDIZKARIA-REN BLOGAIBILTZEN aldizkariak erebadu bere bloga. Helbidehonetan parte hartu etaikus dezakezue: www.ibiltzen.blogspot.com

Ibiltzen42eusk 60.qxd 7/6/06 17:41 Página 20

Page 21: Eskola Publikoa, gehien euskalduntzen duena Integrazioa ... · Hainbat kexa aurkeztu zituen EHIGEk: zonaldekako plazen eskaintza ez dator bat gizartearen eskariekin, 0-2 haurreskolak

3W

AHO BETE KANTA EGITASMOA

Arteola elkarteak “Aho bete kanta” izenekoegitasmo pedagogikoa sortu du, Euskal Herrikoherri musika irakastea helburu duen liburua, webgunea eta DVDa. Material hau Euskal Herrikomusika eskoletan banatuko da.

www.ahobetekanta.arteola.com

GAZTEENTZAKO BLOGA

Eusko Jaurlaritzaren Gazteria Sailak blog bat irekidu Gazteen Euskal Legeari buruzko euskal gazteeniritziak jasotzeko asmoz.

blog.gazteaukera.euskadi.net

IPUIN MUSIKALAK

Agruparte argitaletxeak ipuin musikalen bildumainteresgarri bat dauka. Ipuin bakoitzak materialhauek dauzka: kolorezko irudiez betetakoliburuxka, laguntza pedagogikoa dakarrenkoadernoa eta musikadun CDa, ipuina kontatzenduena eta testurik gabekoa. La mota de polvoizeneko bilduma honen nobedadeak hauexek dira:“El Moldava” Smetanarena, “Timoteo y el ladrónde canciones” José Antonio Esteban Usanorenaeta “Pedro y el lobo” Prokofievena.

www.agruparte.comINGURUNE PROIEKTUA

Berde-berdea gazteek ingurugiroaren alde hezi etaparte-hartzekohelburuarekin sortutako Kutxarenhezkuntza-proiektu bat da. Bost atal ditu:bioaniztasuna, atmosferaren kutsadura, ura,oporraldi ekologikoagoak eta klima aldaketa. Atalbakoitzak galderak, pelikulak, idatzizko materiala etaberriak dauzka. Web gune honek proiektu mutimediaonenaren 2006ko Buber Saria saria jaso du.

www.berde-berdea.net

BERRIAK

INTERNET ETA NIRE FAMIILA: INTERNETEN NABIGATZEKO GOMENDIOAK

EHIGEk, Euskaltel Fundazioak eta Hezkuntza Sailak 7 eta 10 urteko haurreizuzendutako ipuin txiki bat argitaratu dute. Horretan Interneten modu seguruannabigatzeko aholku batzuk agertzen dira. Argitalpen txiki hau hiru erakundeen webguneetan jarri dute.

Ekimen hau hezkuntza komunitatearen hiru eragileei (ikasle, irakasle eta familiak)zuzendutako eta Internet eta Telebista kontsumitzearen abantaila eta eragozpenakzabaltzeko eta hauetan hezteko elkarlanerako akordioaren barruan kokatzen da.

Hiru urtetan eta “ Familia, Telebista eta Internet” proiektuaren barruan 885 ikasle,300 familia baino gehiago era 300 irakaslek parte hartu dute Komunikazio etaInformazio Teknologien erabilpen seguru eta kritikoa eta balore-hezkuntzariburuzko aktibitate didaktiko desberdinetan.

Irailean lehenengo hezkuntzako eta bigarren hezkuntzako lehenengo mailetakoikasleei zuzendutako multimedia material bat argitaratuko da. Honetankomunikabide-hezkuntzari buruzko aktibitate batzuk proposatzen dira.

Azaroan familientzako gida bat aterako da etxean telebista eta ordenadorearenpantailen kontsumo arduratsua egiteko aholku praktikoekin.

www.ehige.org

MATEMATIKA ETA IPUIN TAILER DIGITALAK

Datorren ikasturtetik aurrera Matematika tailer digitala eta Ipuin tailer digitalaaukerako irakasgaiak eskainiko dira DBHko lehen zikloan. Ipuin tailerreanipuinak irakurri, idatzi eta literaturaikasiko da komunitate birtual bateanarituz. Matematika tailerrean gorputzak,kirolak eta jokoak matematikarekinzerikusia badutela ikusiko da teknologiaberriak baliatuz.

ibiltzen 20-21

Ibiltzen42eusk 60.qxd 7/6/06 17:41 Página 21

Page 22: Eskola Publikoa, gehien euskalduntzen duena Integrazioa ... · Hainbat kexa aurkeztu zituen EHIGEk: zonaldekako plazen eskaintza ez dator bat gizartearen eskariekin, 0-2 haurreskolak

IbBizkaian zehar

BIZKAIKO ASTIALDIKOTALDEEN UDAKO EKINTZAK

Bizkaiko Astialdi Foroak herrialdehonetan hezkuntza ez formalean lanegiten duten 110 astialdi talde etaelkarteen aktibitateak ezagutaraztekotriptikoa, CDa eta web gunea ditu.

Bizkaiko Astialdi Foroa elkarte etaeragile ezberdinen elkarlanerakogunea da eta Bizkaiko astialdiarengarapena bultzatzea du helburu,elkarren arteko koordinazio –bitartekaritza, ekimenen oinarrizkoaholkularitza, elkarren artekohausnarketa, formazioa etasentsibilizazioa abiapuntutzathartuta.Bizkaiko Hezkuntza AstialdiarenMugimenduan parte hartzen dutenzenbait eragilez osatuta dago. Hainzuzen ere: Euskadiko GazteriarenKontseilua , Astialdi Eskolak (Gaztetxo Eskola, EDE Fundazioa,ITAKA Eskolapios Fundazioa,Urtxintxa Eskola, Henry Dunant),Astialdiko Federazioak etakoordinakundeak ( Astitxoak,Euskalerriko Eskautak Bizkaia, BoskoTaldea Federazioa, Gaztetxoak,Gazteen Gurutze Gorria)Astialdi Foroaren hartzaileak: Umeak,gazteak, gurasoak, astialdiko taldeak,ikastetxeak, Bizkaiko Instituziopublikoak (Aldundiak eta Udalak),astialdiko taldeen koordinakundeak,federazioak eta Astialdiko Eskola dira.

www.astialdiforoabizkaia.orgCDa eskuratzeko: 94 443 61 43

Gure zentruaren ezauga

rriak kontuan izanik,

A eredua nagusia da,

gure normal-

kuntza proiektua erab

ilerarekin lotu dugu.

Hasiera batean Euskal libur

utegia martxan jarri genuen. L

iburu guztiak antolatu

,

sailkatu eta erabiltzek

o moduan jarriz.

Ikasleekin hitz egin on

doren, konturatu ginen

, nahiz eta musikazaleak

izan, euskal

musikari buruz zeukaten

ezagutza oso murriztua ze

la. Hau dela eta , gure int

eresak

eta haien zaletasunak

bateratzeko nahian,

beste proiektu batekin

hasi ginen: Euskal

Fonoteka.

Helburua ez da musika entzu

tea soilik, honen ingur

uan dauden egileen ibi

lbideak,

bizitza, berezitasunak,

kokapen historiko eta

geografikoa eta abar

ezagutzea ere.

Mota guztietako taldeak

eta bakarlariak hartu

ditugu, bai gaur egun

ekoak bai desa-

gertuak ere. Ikasleen

interesa handiagao iza

n dadin une honetan g

oraldian dauden

talde eta bakarlarieki

n hasi gara, institutut

ik eramango duten musikak kale

an ere

islada izango du.

Pasa den kurtsoan hasi

ginen prestakuntza la

netan : cd-ak erosi, t

alde eta abesla-

rien inguruko informazioa bildu

, materiala sailkatu, den

a prest zegoenean ika

sleek

erabiltzeko moduan jarr

i genuen. Karpeta batz

uk prestatu genituen e

ta bertan autore-

en biografia, taldeare

n ibilidea, diskografia

eta berri ezberdinak s

artu genituen;

horren ostean, mailegu zerb

itzua zabaldu genuen

eta geroztik martxan dag

o.

Mailegutzan, ikasleek c

d-a eta informazioa etxer

a eramaten dituzte eta aste

bat izan

ondoren bueltatzen ditu

zte.

Une honetan 40 cd ditugu

eta datozen urteetan f

ondo hau handitzeko a

smoa dago;

gehikuntza hori dirula

guntzaren araberakoa

izango da.

Espero dugu gure ikasl

een artean euskal musikarekiko

zaletasuna edo behint

zat izpi

txiki batzuk piztea eta

horrekin batera euske

rarekiko maitasun are

agotzea.

Conchi eta Bego (Kantauri ins

titituko normalkuntza a

rduradunak)

KANTAURIINSTITUTUKO

FONOTEKA

HEZKUNTZA EDUKIKO SAIOAK BIZKAIA IRRATIANBizkaia irratiak eta Hezkuntza sailak lankidetza hitzarmen bat izenpetu dutehezkuntza edukiko saioak ekoiztu, programatu, eman eta saioen jarraipena egiteko.Goizeko 8etan 6 eta 12 urte bitarteko neska-mutilei zuzendutako Dona-donairratsaioa emititzen da astegunez iraila ezkeroztik. Baga-biga 13 eta 18 urtebitarteko gazteei zuzendutako irratsaioa da, eta astero ostiraletan arratsaldeko7etan emitituko da datorren irailetik aurrera. Bi irratsaioen helburua gaztetxoei etagazteei aisialdian euskara erabiltzeko aukerak ematea da.

www.bizkaiairratia.com

Ibiltzen42eusk 60.qxd 7/6/06 17:41 Página 22

Page 23: Eskola Publikoa, gehien euskalduntzen duena Integrazioa ... · Hainbat kexa aurkeztu zituen EHIGEk: zonaldekako plazen eskaintza ez dator bat gizartearen eskariekin, 0-2 haurreskolak

OLENTZEROREN ETXEA MUNGIAN Urte amaieran Olentzeroren etxeairekiko dute Mungiako Landetxo Goikoabaserrian. 2 eta 12 urte bitartekohaurrei zuzendutako instalazio ludiko-kulturala izango da eta gure haurmitologiako pertsonaia ezagunena denOlentzeroren eta bere lagunmitologikoen (Mari Teiletako, Lamiak,Galtzagorriak) irudia izango du gainagusitzat. Horretaz gain, natura etaingurugiroa ezagutzen eta errespetatzenlagunduko die haurrei.

URRUZUNO SARIA BERMEOKOINSTITUTUARENTZATBermeoko Arozena-Barrueta institutuaeta Pasaia lizeoa izan dira sarituakUrruzuno literatura-lehiaketanikastetxeetan egindakoahaleginagaitik. Zorio

nak!

BILBOKO KAFE ANTZOKIKO VI.ANTZERKI TOPAKETAKAurten ere Zenbat Gara elkarteakBIGEren laguntzarekin antolatu dituKafe Antzokiko Antzerki Topaketak.Oraingoan ikastetxe hauek parte hartudute: Karmelo ikastola, Arrigorriagakoeskola, Plentziako eskola, Muskizkoikastola eta Kafe AntzokikoDantzalamiak.

ZUZENKETAAldizkariaren azken zenbakian Bilboko Iruarteta eskolari buruz aritu ginen eta oker bat egin genuen. Eskola honen izena Zabalaberri zen leheneta ez San Francisco-Zabala. Hemendik barkamenak

UZTAILAK 7, ostirala

19,30etan EIDABE “Kanpanolue”20,45etan LA INDUSTRIAL TEATRERA “Motards”23,00etan DEAMBULANTS “Alt”

UZTAILAK 8, larunbata

12,30etan CAL Y CANTO “A-Ta-Ka”19,00etan TEATRO TRAPERO DEL RIO “Erdi Aroko kondaria”20,00etan ROYAL DE LUXE –

LA GRAN REYNETA “Roman Photo”22,00etan CAL Y CANTO “A-Ta-Ka”23,00etan DEAMBULANTS “Alt”24,00etan BALL DE DIABLES LLACUNA “Correfoc”

UZTAILAK 9, igandea

12,30etan BEGO KLOWN “La Meva Mare”18,30etan HORTZMUGA ETA LEKEITIO “Oka Jolasa”20,00etan ROYAL DE LUXE –

LA GRAN REYNETA “Roman Photo”

LEKEITIOKO KALEANTZERKI JAIALDIA

Uztailaren 7tik 9raLekeitioko NazioartekoKale Antzerki Jaialdiaren16. edizioa ospatuko da,mota honetako EuskalHerriko jaialdizaharrena.

7-9 LEKEITIO

EGITARAUA 06

IBILTZEN aldizkaria guztion artean egiten dugu.

PARTE HARTU! ibiltzen.blogspot.com

Ibiltzen42eusk 60.qxd 7/6/06 17:41 Página 23

Page 24: Eskola Publikoa, gehien euskalduntzen duena Integrazioa ... · Hainbat kexa aurkeztu zituen EHIGEk: zonaldekako plazen eskaintza ez dator bat gizartearen eskariekin, 0-2 haurreskolak

Ibiltzen42eusk 60.qxd 7/6/06 17:41 Página 24