heriotza - san telmo museoa€¦ · web viewheriotza. ante la muerte erakusketako testuak. san...

63
HERIOTZA. ANTE LA MUERTE ERAKUSKETAKO TESTUAK. San Telmo Museoko sarrera utziko dugu eta ezkerrera giratuko dugu. Bost pauso eman eta kristalezko atea irekiko dugu guregana erakarriz. Pasilo batetan zehar iritxiko gara erakusketaren kanpoaldera (45 pauso). Bertan testu bat dugu lau hizkuntzetan erakusketarako sarrera moduan. Testu honek hauxe dio: HERIOTZA. ANTE LA MUERTE Ez da erraza heriotzari buruz hitz egitea. Ez norberarenari, ez besterenari buruz. Izan ere, espezialistaren batek esan izan du gure mundu garaikidean heriotza sexuaren ordezko izatera iritsi dela, tabutzat hartuta. Heriotzari buruz hitz egitean erakarri egingo bagenu bezala. Antza, aurrerapenen garaian ez dugu onartzen heriotzak giza arrazoibidearen mendean etxekotzeari uko egitea. Eta horregatik, heriotzari buruz hitz egitea saihesten dugu; beste alde batera begiratzen dugu. Ez da erraza heriotzari buruz hitz egitea. Heriotzaren aurrean, hainbat tradizio eta aurre

Upload: others

Post on 24-Jun-2020

3 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: HERIOTZA - San Telmo Museoa€¦ · Web viewHERIOTZA. ANTE LA MUERTE ERAKUSKETAKO TESTUAK. San Telmo Museoko sarrera utziko dugu eta ezkerrera giratuko dugu. Bost pauso eman eta kristalezko

HERIOTZA. ANTE LA MUERTE ERAKUSKETAKO TESTUAK.

San Telmo Museoko sarrera utziko dugu eta ezkerrera giratuko

dugu. Bost pauso eman eta kristalezko atea irekiko dugu guregana

erakarriz. Pasilo batetan zehar iritxiko gara erakusketaren

kanpoaldera (45 pauso). Bertan testu bat dugu lau hizkuntzetan

erakusketarako sarrera moduan. Testu honek hauxe dio:

HERIOTZA. ANTE LA MUERTE

Ez da erraza heriotzari buruz hitz egitea. Ez norberarenari, ez

besterenari buruz. Izan ere, espezialistaren batek esan izan du gure

mundu garaikidean heriotza sexuaren ordezko izatera iritsi dela,

tabutzat hartuta. Heriotzari buruz hitz egitean erakarri egingo

bagenu bezala. Antza, aurrerapenen garaian ez dugu onartzen

heriotzak giza arrazoibidearen mendean etxekotzeari uko egitea.

Eta horregatik, heriotzari buruz hitz egitea saihesten dugu; beste

alde batera begiratzen dugu.

Ez da erraza heriotzari buruz hitz egitea. Heriotzaren aurrean,

hainbat tradizio eta aurre egiteko hainbat modu aurki daitezke,

askotariko esperientzia pertsonal –ez gutxi– mingarri eta

traumatikoak, galera-sentimenduak, beldurrak (ziurgabetasunaren,

sufrimenduaren... aurrean); beraz, gaia kontu handiz eta errespetu

biziz landu behar da.

Ez da erraza heriotzari buruz hitz egitea. Eta, alabaina, ez dago

gairik hau bezain muturreko eta unibertsalki gizatiarra denik.

Horregatik, gure historiaren hasiera-hasieratik daukagu ondoan, eta

lehen giza arrastoak hileta-errituekin edo heriotzaren irudikapenekin

Page 2: HERIOTZA - San Telmo Museoa€¦ · Web viewHERIOTZA. ANTE LA MUERTE ERAKUSKETAKO TESTUAK. San Telmo Museoko sarrera utziko dugu eta ezkerrera giratuko dugu. Bost pauso eman eta kristalezko

lotuta daude. Horregatik, heriotzaren aurreko beldurra gizartea

diziplinatzeko modutzat baliatu izan dute mota orotako botereek.

Horregatik, gure fantasien munduan ere, heriotza edo hildakoak

(fantasmak, zonbiak, espirituak…) behin eta berriz agertzen dira.

Horregatik, zientzia modernoaren gairik gogokoenetako bat bizitza

luzatzea da, baita hilezkortasuna lortzeko aukera ere.

Ez da erraza heriotzari buruz hitz egitea. Eta, horregatik, ez dugu

adiera bakarreko erantzunik bilatuko, eta ez dugu esango tradizio

mota bat beste baten gainetik dagoela egiazkotasunari,

prebalentziari, komenigarritasunari edo lehentasunari dagokienez.

Ezta arazoa lantzeko edo arazora hurbiltzeko moduren bat,

bizitzaren eta heriotzaren zentzuari –edo heriotzaren ondoren

bizitzarik izateko aukerari– buruzko sinesmenen bat beste baten

gainetik dagoenik ere.

Ez da erraza heriotzari buruz hitz egitea. Baina bai jakin nahi dugu

heriotza nola irudikatu izan dugun eta zer errituz inguratu dugun.

Batzuetan heriotzara beldurrez eta larritasunez zergatik hurbiltzen

garen ulertu nahi dugu, baina beste batzuetan festaren eta

fantasiaren bitartez. Tradizio erlijiosoek heriotzaz haratago joateko

zer proposamen egin dizkiguten jakin nahi dugu, baita zientziak

heriotza nola borrokatzen duen eta nola gainditu nahi duen ere.

Hausnarketa sustatu nahi dugu, hainbat hurbilketaren zentzua

ulertu, geure ikuspegia bera aberasteko. Horretarako, ezinbestekoa

da heriotzari buruz hitz egitea.

Hitz egin dezagun heriotzari buruz...

Page 3: HERIOTZA - San Telmo Museoa€¦ · Web viewHERIOTZA. ANTE LA MUERTE ERAKUSKETAKO TESTUAK. San Telmo Museoko sarrera utziko dugu eta ezkerrera giratuko dugu. Bost pauso eman eta kristalezko

Ondoren, testua irakurri eta gero, ezkerrera joko dugu 90 gradu

biratuz, bost pauso eman eta eskubira biratuko dugu 90 gradu. Gure

aurrean dugun atea bultzatu eta aurrean pareta bat ikusiko dugu

erakusketaren izenburuarekin: “Heriotza. Ante la muerte”.

90 gradu ezkerrera biratuz, aurrera jotzen badugu, jotzen badugu, 5

pauso eta ondoren, eskubira biratu 90 gradu eta beste 10 pauso.

Horrela, paretari buelta emango diogu eta honen aatzekaldean

jarriko gara. Bertan topatuko dugu ikus-entzunezkoa. Laburra da eta

1,15 minutu irauten ditu.

Ikus-entzunezkoa ikusi eta gero, pareta atzean dugula, 180 gradu

biratu eta sartuko gara erakusketako lehen gunean. Horretarako,

karratu luzearen forma duen egitura batetik sartuko gara. Sarrera

erdikaldetik da. Karratu luzea duen areto honen alde bakoitzean,

objektu ezberdinak topatuko ditugu, eskubian zein ezkerrean. Gune

honek hiru zati ditu:

1. GUNEA: IRUDIKATUHiltzea gizartearen eta kulturaren arloko gertakari bat da, eta

gertakari horren inguruan, giza talde bakoitzak sinesmenen eta

balioen sistema bat eratzen du, betiere denboraren, tokiaren eta

kulturaren arabera aldatzen dena. Batzuek heriotza amaiera dela

pentsatzen dute, gauza guztien akabera; beste batzuek heriotzaren

ondoren zerbait badagoela uste dute. Bi pentsamolde horien artean

aukera ugari daude. Hori horrela dela, kultura askotan, errituen

bitartez eta kultura material zabal eta aberats baten bitartez, zera

helarazi digute, heriotza ez dela gauza guztien erabateko eta

atzeraezineko amaiera, baizik eta bizitzak edo existentziak beste

Page 4: HERIOTZA - San Telmo Museoa€¦ · Web viewHERIOTZA. ANTE LA MUERTE ERAKUSKETAKO TESTUAK. San Telmo Museoko sarrera utziko dugu eta ezkerrera giratuko dugu. Bost pauso eman eta kristalezko

munduan ere jarraituko lukeela. Beste mundu horretan leudeke gure

arbasoak, eta gu, modu batera edo bestera, arbaso horiekin loturik

egongo ginateke; gainera, agian, gure bizitzetan eragina ere izan

dezakete.

Gune honek hiru azpiatal ditu: Bidaia, Arbasoak eta Heriotza

gorpuztuta.

1.1.- BIDAIA (gune honen lehengo zatia da).Heriotza beste mundura joateko bidaiaren hasieratzat hartzea giza

taldeen artean gehien zabaldutako sinesmenetako bat da. Gerta

litekeenaren aurrean eta igarobide hori ahalbidetzearren, hildakoak

hainbat objekturekin lurperatzeko ohitura egon da, dela elikatzeko

edo defentsarako premiak betetzeko, dela ordain edo bidesariren

bat ordaintzeko. Maiz aurkitu izan dira, halaber, pertsonaia

mitologikoak, izaki fantastikoak edo animalia soilak ere, gidari

babesle moduan, hildakoa bere helmugarako bidean gidatzen

dutenak.

Ezkerrean dugu

1.- Txinatar bileteak

Gaur egun, Txinan oraindik ere erritu jakin bat egiten dute: hildakoek

beste munduan erabiltzeko berariaz egindako billeteak erretzen

dituzte, hildakoaren zoriontasuna eta bizien zorte ona

bermatzearren.

Misiolari kristauek hiltzean infernura joango zirela iragartzen

zietenean txinatar ez sinestunei, eta Txinan infernuak ez zuenez

konnotazio negatiborik, zera interpretatu zuten, hitz hori zela

heriotzaren ondoren joaten den tokia izendatzeko erabiltzen zen hitz

Page 5: HERIOTZA - San Telmo Museoa€¦ · Web viewHERIOTZA. ANTE LA MUERTE ERAKUSKETAKO TESTUAK. San Telmo Museoko sarrera utziko dugu eta ezkerrera giratuko dugu. Bost pauso eman eta kristalezko

ingelesa. Hitza berenganatu egin zuten eta hildakoei ofrenda

moduan eskaintzen zitzaizkien billeteetan inprimatzen zuten (Hell

Money).

2.- Karonteren oboloa dugu, Txinatar bileteen eskubira

Antzinarotik hileta-errituetan txanponak erabili izan dira, eta horren

adierazgarri da irudi hau, ahoan ale bat eta Karonen oboloa dituela;

izan ere, mundu klasikoan, obolo edo txanpon hori Karon

txalupariari ordaintzeko erabiltzen zen, Estigia aintzira zeharkatu eta

beste bizitzara eramateagatik.

Txanponarekin batera dugu bitrinan, bere ondoko pieza bat. Irudiak

hildako baten arima irudikatzen du, eta erritu-ofrenda moduan

erabiltzen diren hainbat substantzia jasotzen ari da. Pertsonaiak

txanpona ahoan du.

3.- txanponarekin batera, bitrina berean, beste pieza bat dugu:

Figura bijabo.

Guinea Bissau XX m. / s. XX

Museo Nacional de Antropología. Madrid

Figura honek hildako batena arima irudikatzen du. Sustantzia

ezberdinak ari da jasotzen eskaintza bezala erritual batean.

Pertsonaiak ahoan txanpona bat du.

4.- Huakoak ditugu eskubian. Perú. San Telmo Museoa

Hauek zeramika-lanak dira. Substantzia solido edo likidoak sartzen

zituzten barruan, hildakoari beste mundurako bidaian laguntzeko.

Page 6: HERIOTZA - San Telmo Museoa€¦ · Web viewHERIOTZA. ANTE LA MUERTE ERAKUSKETAKO TESTUAK. San Telmo Museoko sarrera utziko dugu eta ezkerrera giratuko dugu. Bost pauso eman eta kristalezko

Atzera joan beharko genuke 4 pauso areto honen hasierara

bueltatzeko eta eskubian dauden objektuak ikusi:

1.- Estamno / Grupo de Alcesti Etruria, 350 - 325 K.a. / 350 - 325 a.C.

Museo Arqueológico Nacional. Madrid

Edalontzi honen dekorazioan ikus daiteke izurde batek Arion nola

salbatzen duen piratek poeta itsasora jaurti ostean. Poetaren azken

kantuarekin hunkituta, bizkar gainean hartu eta bizitzaren eta

memoriaren erreinura darama onik. Halaber, izurdea beste

mundurako bidaiaren sinboloa da.

2.- Edalontziarekin batera, bitrina berean dugu, Lezitoa eta kaliza.

Grezia, V.m. K.a. / Museo Arqueológico Nacional. Madrid.

Bertan sirenak ikus daitezke; sirenak fantasiazko izakiak dira, eta

gizakiak bahitu ondoren, bizien munduko beren bizimodutik

ateratzen zituzten itzalen eta ahanzturaren erreinura eramateko.

Sirenen presentzia eta sirenen kantua lagun izaten zituen

existentzia berri baterako igarobideari ekiten zionak.

3.- Edalontziaren ondoren topatzen dugu Greziako edo Erromako

mitologiaren arabera, Moirak edo Parkak, hurrenez hurren, giza

bizitza isurarazten zuten jainkosak ziren. Hauek bizitzaren patua

erabakitzen zuten. Bizitza igaroarazteko harilkatzen zituzten hariak

eta ardatza eskutan izaten zituzten. Atropos zen jainkosetan

zaharrena, eta haria mozteko eginkizuna betetzen zuen; beraz,

heriotza nola eta noiz gertatuko zen erabakitzen zuen.

Page 7: HERIOTZA - San Telmo Museoa€¦ · Web viewHERIOTZA. ANTE LA MUERTE ERAKUSKETAKO TESTUAK. San Telmo Museoko sarrera utziko dugu eta ezkerrera giratuko dugu. Bost pauso eman eta kristalezko

4.- Parken ezkerretara dago tradizio islamikoaren pertsonaia

mitologikoa topa dezakegu Khandoba izenez ezaguna, hildakoen

arimak beste mundura garraiatzen zituena zaldiaren gainean. India,

XIX. m. / s. XIX . Museo Nacional de Antropología. Madrid

5.- Eta honen ondoan, emakumezko irudi txinatarra dugu. Lotozko

tronu bikoitz batean eserita; arimak Amitâbha-ren paradisura

eramaten ditu, salbazioaren txalupan. Txina, XIV.-XVII. m.Museo

Nacional de Antropología. Madrid

Orain pasako gara lehenengo guneko bigarren atalera, arbasoei

dagokiena 4 pauso aurrera eginez aretoko erdiko hutsunetik.

Testuak hauxe dio:

1.2.- ARBASOAK (gune honen bigarren zatia da).Arbasoen gurtza ―ez dira hil, lurretik kanpoko bizitza batean

daude― oso errotuta dago tradizio askotan, eta arbaso horiengana

jotzen da aholku bila komunitatearentzat garrantzitsuak diren

gaietan; komunitatea zehaztu egiten dute eta nortasuna esleitzen

diote. Espirituek bereziki gizabanako bat babesten dute, baina baita

familia zabala, talde etnikoa eta klana ere, espiritu horiek gurtzen

baitituzte dantza erritualen bitartez eta ohoratzen dituzten eta

hildakoaren memoria betikotzen duten objektuen bitartez.

Ezkerrean dugu

1.- Byeria, eskultura txiki beltza duguFang-darrek uste dute

arbasoen garezur eta hezurrek nolabaiteko boterea dutela; beraz,

hezur-hondakinak kaxatan gordetzen dituzte eta kaxen gainean

byeri-ak jartzen dituzte, babesgarri gisa.

Page 8: HERIOTZA - San Telmo Museoa€¦ · Web viewHERIOTZA. ANTE LA MUERTE ERAKUSKETAKO TESTUAK. San Telmo Museoko sarrera utziko dugu eta ezkerrera giratuko dugu. Bost pauso eman eta kristalezko

2.- Byeriaren atzean dugu, hileta-zutabe bat dugu. . Indonesia, 1960

– 1970. Museo Nacional de Antropología. Madrid.; zutabe horietan

hildakoak egoten dira irudikatuta eta herritarrek zutabe horien

inguruan abesten dute, dantzatzen dute eta danborra jotzen dute

hildako horien omenez.

3.- Zutabe honen ondoan dugu, eskubira, Anitoa (pertsonaia beltza).

Filipinak, XIX. m. Museo de América. Madrid.

Arbasoen espiritua irudikatzen dute, eta emakumezko edo

gizonezkoen aurpegiera izan dezakete. Haien erritualetan, arbasoen

babesa erregutzen dute eta osasuna eta oparotasuna eskatzen

dituzte.

Orain 3 pauso atzera eman behar ditugu eta eskubian ditugu:

1.- Sicán-Lambayeque maskara. Peru. Museo de América. Madrid.

Maskarak hileta-fardoetan josten zituzten, hilotzaren aurpegiaren

altueran, Llampallec jainkoarekin identifikatu ahal izateko. Urrea goi-

mailako jendeak baino ez zuen erabiltzen, eta herritar xumeagoek,

berriz, kobrea erabiltzen zuten.

2.- Bura Terrakotak. Niger, XI. m. Indo-Forcada bilduma

Buru antropomorfoak; errauts-kutxatilen akabera moduan erabiltzen

ziren

3.- Punu maskara. Gabon, XX. m. Indo-Forcada bilduma

Arbasoaren dolurako zeremonia-maskara; neska gazte baten forma

idealizatua du, eta aurpegia kaolinaz zuritua, hildakoen

munduarekin lotzeko.

Page 9: HERIOTZA - San Telmo Museoa€¦ · Web viewHERIOTZA. ANTE LA MUERTE ERAKUSKETAKO TESTUAK. San Telmo Museoko sarrera utziko dugu eta ezkerrera giratuko dugu. Bost pauso eman eta kristalezko

Ezkerrean dago bigarren atal honetatik irtetean:

8.- Tudelako Kodexa. Mexiko, 1530 – 1554. Facsimilea. Museo de

América. Madrid.

Erlijio aztekari buruzko dokumentu piktografiko koloniala.

Sekzioetako bat azpimunduko jainkoei eskainia dago,

gaixotasunarekin lotutako errituei, lurperatzeko moduei eta

Mictlantecutli jainkoaren gurtzari.

Atal honen hirugarren aretora iritxiko gara. Testuak hauxe dio:

1.3.- HERIOTZA PERTSONIFIKATUA (gune honen hirugarren zatia da).

Nork bere buruaren kontzientzia hartzeak eta norberaren nahiz

gertukoen heriotza gertaera saihestezintzat hartzeak bizitzaren

ahulezia eta iheskortasuna onartzea dakar. Garezurra eta eskeletoa

―behin-behinekotasun horren irudi eztabaidaezinak― ikono bihurtu

dira kultura askotan. Heriotza Dantza makabro moduan irudikatzea

edo Heriotzaren garaipena guztiok hein berean jazartzen gaituen

eskeleto moduan irudikatzea asko zabaldu zen, kritika sozialtzat,

izurriaren, gosetearen eta gerraren mendeetan. Garezurrak gizakia

galkorra dela gogorarazten du, eta adierazpen artistikoan, vanitas

delakoak lurreko ondasunen eta plazer lurtarren hutsaltasuna

transmititu nahi du, heriotzaren ziurtasunaren aurrean.

Atal honetan ditugun pieza aipagarriak hauexek:

Eskubian dugu:

1.- Vanitas baten koadroa delakoa. Pinturaren esparruan XVII.

Page 10: HERIOTZA - San Telmo Museoa€¦ · Web viewHERIOTZA. ANTE LA MUERTE ERAKUSKETAKO TESTUAK. San Telmo Museoko sarrera utziko dugu eta ezkerrera giratuko dugu. Bost pauso eman eta kristalezko

mendetik aurrera garatutako generoa hauxe. Garezurrak azaltzen

digu nolabait gizakiaren hilezkortasunaren eta ahultasunaren ideia

sinbolikoki azaltzen diguna. Horregatik, gure eguneroko bizitzako

plazerretan galtzea bere zentzua galtzen duela islatu nahi da, gure

izaera finitoa baita.

2.- Vanitasen ezkerretara Dantza makabroa azaltzen diguten bi

koadro (alegoria de la redención y alegoria del pecado) ditugu.

Garaiko gizartean emandako izurrite, gerra eta goseteen aurrean

kritika sozial moduan egiten ziren heriotzaren inguruko

irudikapenak.

Atal honetatik irtetean, 4 pauso, arreta jarri behar dugu

aurrekaldean, irteera eta gero, erdian topatuko dugun Javier

Perezen artelanarekin. Eskubira joatea komeni da, 5 pauso, eta

artelan honi begira jartzea.

Artelan honetan bi kristalezko eskeleto azaltzen dira etengabean

dantzan ari direla. Dantza honek ez du amaierarik eta Bachen

“Variaciones Goldberg” obraren musika du. Kontuarekin gerturatuz

gero, lurrean ispilu zirkularra ikusiko dugu, eta berari begiratuz gero

ikusiko dugu gure burua kristalean nola islatzen den eta, aldi

berean, artelanarekin nola bat egiten dugun. Gu gizaki finitoak

izanik, amaigabea den dantza honekin bat egiten dugu.

Entzuten dugun musika-tresna klabikordioa da eta hauxe da egun

ezagutzen dugun pianoren aitzindaria. XV-XIX. Mende bitartean oso

erabilia izan zen.

Page 11: HERIOTZA - San Telmo Museoa€¦ · Web viewHERIOTZA. ANTE LA MUERTE ERAKUSKETAKO TESTUAK. San Telmo Museoko sarrera utziko dugu eta ezkerrera giratuko dugu. Bost pauso eman eta kristalezko

Dresdeko dukeak Bachi eskatu zion artelan hau sortzea eta Bach-ek

“Variaciones Goldberg” titulua jarri zion. Izan ere, Golberg omen

zen bere ikasle kuttunetariko bat.

“Aria da Capo” artelan honen izenburua. Izan ere, “Da capo”

espresoa erabiltzen du musikariak musika konposatzen ari dela.

Hauxe pentagraman idazten duen bakoitzean, esan nahi du berriro

hasiera bueltatu behar duela, dantza honetan bezala, etengabean

hasierara bueltatzen delarik.

Artelan hau ikusi eta gero, eskubialdera joango gara 90 gradu

biratuz eta Beldurraren atalean sartuko gara 6 pauso emanez.

Horretarako, eskubiko paretara gerturatuko gara. Eskubiko paretan

dagoen testuak hauxe dio:

BELDURRAAgian, heriotzaren aurreko erreakziorik unibertsalena angustia edo

larritasuna da; larritasun hori, maiz, beldur bihurtzen da, dela

heriotzarekiko berarekiko, dela gertuko baten heriotzarekiko beldur.

Hasiera-hasieratik, gizakiak erantzunak bilatu izan ditu beldur horren

aurrean. Mitoek irakatsitakoaren arabera, funtsean, heriotza

bizitzaren amaiera baino gehiago, bizitzeko moduaren aldaketa da.

Platonek zioen filosofoa dela arterik zailena ikasi duena, hau da,

hiltzen ikasteko artea. Montaignek benetako askatasuna gaitasun

batekin lotzen zuen: heriotzarekiko beldurra burutik kanporatzeko

gaitasunarekin. Une erabakigarriari duintasunez eta adorez aurre

egiteko eta beldurra gainditzeko gaitasuna gure historiako heroi edo

pertsona ospetsuen ezaugarria izan da; esate baterako, Sokrates.

Beldurra eta larritasuna etengabe agertu izan dira, baina ez dira beti

Page 12: HERIOTZA - San Telmo Museoa€¦ · Web viewHERIOTZA. ANTE LA MUERTE ERAKUSKETAKO TESTUAK. San Telmo Museoko sarrera utziko dugu eta ezkerrera giratuko dugu. Bost pauso eman eta kristalezko

modu berean azaleratu: batzuetan, beldurra izu bihurtzen da;

besteetan, harritu egiten gara gure arbasoak heriotza etxekotzat

zutela bizi zirela ikusita. Eta gaur, heriotzarekiko beldurrak heriotzari

buruz hitz egitea ere eragozten digu… Tabua al da, egun, heriotzari

buruz hitz egitea?

Atal hau espazialki konplexua da. Izan ere, laberinto baten itxura

hartzen du beldurra gure buruaz jabetzen denean eragiten digun

harrapatua sentitzen garenaren itxura adierazi nahian. Arrazoi

honengatik, gure gomendioa da, beldurraren testua irakurri eta gero,

180 gradu buelta ematea eta bertan dauden bi pareta blokeen

artean sartu eta ezkerrera begira gelditzea. Bertako testuak hauxe

dio:

-BETIEREKOTASUN IKARAGARRIA

Heriotzaren beldur izatea giza erreakzioa da, baina ez da nahastu

behar mundu honetan egindako bekatuengatik beste bizitzan zigorra

jasotzeko izuarekin. Purgatorioan eta betierekotasunerako zoria

baldintzatzen zuen Azken Auzian sinesteak abantaila bat ekarri zion

erlijioari, pertsonen bizitza eta portaera kontrolatzeko aukera

handiagoa zuela ikusi baitzuen. Betierekotasuna Infernuan igaro

behar izatearen izua ―beste aukera Paradisu iraunkorraz

gozatzekoa izanik― gizartea kontrolatzeko armarik

eraginkorrenetako bat bihurtu zen XX. mendean aurrera egin arte;

orduan, sekularizazio-prozesu geldiezin batek eta diskurtso

zientifikoak heriotzaren gaineko sinesmenak eraldatu zituzten.

Testua irakurri eta gero 180 gradu biratuko dugu eta beste paretan

topatuko ditugu, ezkerreko paretan, Ars Morendi eta Sermoiak.

Page 13: HERIOTZA - San Telmo Museoa€¦ · Web viewHERIOTZA. ANTE LA MUERTE ERAKUSKETAKO TESTUAK. San Telmo Museoko sarrera utziko dugu eta ezkerrera giratuko dugu. Bost pauso eman eta kristalezko

1.- Ars morendi. Anonimoa. 1415 – 1450. Berregina. © Bavarian

State Library.

Arimaren salbazioaren aldeko karrera zela eta, Elizak jarraibideak,

aginduak eta gomendioak eman zituen heriotza on bat lortzeko. Ars

moriendi delakoa gida espirituala bihurtu zen, hilzorian zegoenak

bizitzaren azken trantzean Deabruaren tentazioak gainditu ahal

izateko jarraitu beharreko jarraibide, otoitz eta jarreren gida

espirituala. Aingeru Guardakoak babestu egiten du eta laguntzaile

batek laguntza ematen dio heriotza bakean, beldurrik gabe eta

Jainkoaren grazian izan dezan.

Sermoiak, Ars morendiaren eskubira daude eta inpernuan eta

purgatoriaren ingurukoak dira.

Ondoren, eskubiru 90 gradu biratu eta 4 pauso ematea

gomendatzen dizugu. Bertan topatuko ditugu, ezkerrean, atabakak

eta mentsula bat non Belcebu deabrua gizaki bat iresten ari den eta

eskubian, azken epaiketa artelana. Ondoren, azken epaiketaren

artelanaren ezkerretara, Alonso Canoren Purgatorioren artelana

topatuko dugu. Pareta honen eskubira joanez gero testamentuak

topatuko ditugu.

TestamentuakSinestunek diru-kopuru handiak bideratzen zituzten Elizara

testamentuaren bitartez, norberaren edo senitartekoen arimaren

alde, eta horretarako meza jakin batzuk egin behar izaten ziren.

Testamentuetan, erlijioarekin lotutako alderdiei garrantzi handia

ematen zitzaien hasieran, baina azkenean ondarea transmititzeko

Page 14: HERIOTZA - San Telmo Museoa€¦ · Web viewHERIOTZA. ANTE LA MUERTE ERAKUSKETAKO TESTUAK. San Telmo Museoko sarrera utziko dugu eta ezkerrera giratuko dugu. Bost pauso eman eta kristalezko

dokumentu soil izaten bukatu zuten, gaur egun diren moduan.

180 gradu giratu eta sufrimenduaren atalean sartuko gara. Berriz

ere, bi pareten artean dagoen tartea erabiliz sartuko gara. Bertan

testuak hauxe dio:

-SUFRIMENDUA

Ia mundu guztia bat dator «heriotza ona» izateak zer esan nahi

duen: oinazerik gabe, gertukoak inguruan izanik, etxean, zahar-

zahar eta bizitza erabat bizi ondoren hiltzea. Heriotzari horrela aurre

egitea ez dator bat gaur egiten dugun moduarekin, hein batean,

aldaketa demografikoen eta desakralizazioaren ondorioz;

desakralizazio hori arrazoi teknikoek eragindakoa da ―ospitalean

hiltzea, hileten industria―, baita arrazoi ideologikoek ere.

Nahiz eta ezin dugun hiltzea saihestu, egia esan, arian-arian,

kontrolatutako igarobidea izan behar duelako ideiaren gaineko

adostasuna dago; batik bat, beharrezkoa ez den sufrimendua,

oinazea, mendetasuna edo duintasun-galera ezabatzea baldin bada

kontua. Horregatik ―eta paradoxikoa dirudien arren―, heriotzari

buruz hitz egiteari ihes egiten dion gizarte hau bera eztabaidatzen

ari da nola eta noiz hiltzeko eskubideari buruz.

Testua irakurri eta gero, ezkerrera 90 gradu biratu eta bi pauso

aurrera emango ditugu. Ondoren, eskubira giratuko dugu 90 gradu

eta bi pausoi eman. ·Ezkerreko paretan dago hauxe:

Heriotza arautzea

Norberaren heriotza bizitzaren zatitzat hartzea oinarrizkoa da

heriotza giza eskubideekin lotutako prozesutzat ulertzeko. Gaiari

Page 15: HERIOTZA - San Telmo Museoa€¦ · Web viewHERIOTZA. ANTE LA MUERTE ERAKUSKETAKO TESTUAK. San Telmo Museoko sarrera utziko dugu eta ezkerrera giratuko dugu. Bost pauso eman eta kristalezko

buruzko askotariko planteamenduek eremu medikoa gainditzen dute

eta gizartearen, politikaren eta auzibidearen arloko kontu bihurtu

dira, guztion ongizatea eta, beraz, heriotza on bat xede duten

gizarte garaikideen bereizgarri. Heriotzaren prozesua kontrolatzeko

nahiari erantzuteko emandako erantzun sozial eta juridikoa

desberdina izaten da, hein batean, herrialde batetik bestera; izan

ere, nola eta noiz hiltzea erabakitzeko aukerak irmoki errotutako

alderdi existentzialistak, erlijiosoak eta kultura-arlokoak hartzen

baititu eraginpean. Gaur egun, gizartea gai horien inguruko

eztabaidan murgilduta dago.

1.- Aurretiazko Borondateen Agiria edo Heriotzaldirako AginduakOsakidetzak eskaintzen duen eredua

Aurretiazko borondateen agiria idatz daiteke; dagokion

jurisprudentziaren arabera egin behar den arren, hiltzeko moduaren

gaineko hausnarketa bat egin behar izatea eragiten du, bai zainketa

medikoei dagokienez, bai nahi pertsonalenei dagokienez. Hainbat

eredu daude, eta notarioaren bulegoan, lekukoen aurrean edo

Aurretiazko Borondateen Erregistroan egin daitezke izapideak,

Erregistroa izanik aukera gomendagarriena.

2.- KartakKarta-jokoa, bizitzaren amaierarekin lotutako nahiei eta jaso nahi

diren zainketei buruzko hausnarketa eta elkarrizketa sustatzeko;

dena den, ez da erraza izaten gai horiei buruz hitz egiteko hitz

egokiak

Page 16: HERIOTZA - San Telmo Museoa€¦ · Web viewHERIOTZA. ANTE LA MUERTE ERAKUSKETAKO TESTUAK. San Telmo Museoko sarrera utziko dugu eta ezkerrera giratuko dugu. Bost pauso eman eta kristalezko

Ezkerreko paretaren atzekaldean, suizidio lagunduaren inguruko

ikus-entzunezkoa. Bertan aulki bat dago entzun ahal izateko.

Frantsesez da, euskarazko eta gaztelaniazko azpitituloekin.

Hemendik atera eta erritualetara joango ginateke. Horretako,

aurrera jarraitu eskubiko paretara. Bertan testuak hauxe dio:

ERRITUALA

Gizakiak prozesu bat ordenatu behar izan duenean, bereziki nekeza

baldin bazen edo arrisku eta ziurgabetasunez inguratuta bazegoen,

prozesu hori erritualizatu edo instituzionalizatu egin du. Zerbait

erritualizatu eta instituzionalizatzen dugunean, denboran eta

espazioan finkatu egiten dugu, gizatiartu egiten dugu, habitus edo

ohitura bihurtzen dugulako: ohitura aldizka errepikatzeaz gain,

aurrez finkatutako arauen araberakoa da.

Ziurgabetasunez inguratutako giza prozesuren bat baldin badago,

heriotzaren prozesua da hori; horregatik, gure hildakoak zeremonia

solemneagoen bitartez agurtzera behartuta gaudela iruditu izan

zaigu. Erritual horiek lurreko munduaren eta mundu sakratu edo

ezezagunaren arteko bitartekaritza-lana egiteko saiakera bat izaten

dira beti, hildakoari bere bidean laguntzeko ahalegina. Gorputza

gordetzeko errituak, arima askatzekoak, dolua adieraztekoak edo

hildakoa gogoratzeko errituak kultura eta garai guztietan egon dira,

baita gaur egun ere, sentsibilitate berrietara egokituta betiere.

Testu hau irakurri eta gero, ezkerrera giratu behar dugu eta jarraian

aurrera joan. Hor, eskubiko paretan, topatuko dugu honako testu

Page 17: HERIOTZA - San Telmo Museoa€¦ · Web viewHERIOTZA. ANTE LA MUERTE ERAKUSKETAKO TESTUAK. San Telmo Museoko sarrera utziko dugu eta ezkerrera giratuko dugu. Bost pauso eman eta kristalezko

hau:

-GORPUTZA GORDETZEA ETA ARIMA ASKATZEA

Kolektibitateko kide bat galdu eta nork bere heriotzaren kontzientzia

hartzearen eraginez, erritu eta jardunbide ugari sortu dira eta

denboran iraun egin dute. Giza aztarnak antzinako lurperatzeetan

eta ez halabeharrezko ehorzketetan aurkitu izanak zera iradokitzen

du, Historiaurrean ere jabetzen zirela heriotzaren esanahiaz eta hil

ondoko bizitza baten gaineko sinesmenak garatu zituztela.

Kristautasunarekin batera, erritu-sistema oso bat eratu zen, xede

nagusia gorputza gordetzea eta arima salbatzea izanik,

berpizkunderako; horrek itxaropenez betetako azalpena ematen

zuen.

Erritu horiek ez zuten aldaezin iraun. Aitzitik, denborak aurrera egin

ahala aldatu egin ziren: hainbat alderdi ahuldu egin ziren eta beste

hainbat areagotu, eta, azkenean, beste eredu bat, desberdina, eratu

zen, betiere hileta-errituen izaera soziala eta hildakoarekiko alderdi

emozional eta afektiboa ahaztu gabe.

Testua irakurri eta 180 gradu giratuz gero topatuko ditugu gure

aurrean: dolmena eta maskorren artean lurperatutako gizonaren

hezurdura.

1.- Ehorkezta maskorren artean:

Euskal Herrian ezagutzen dugun ehorzketarik zaharrena Jaizkibelen

aurkitutako giza gorpuzkiak dira. 30-40 urte inguruko gizon heldu

bati dagozkio gorpuzkiak, eta duela 6000 bat urte lurperatu zuten

maskortegi batean, hau da, jaten zituzten moluskuen maskorrak

Page 18: HERIOTZA - San Telmo Museoa€¦ · Web viewHERIOTZA. ANTE LA MUERTE ERAKUSKETAKO TESTUAK. San Telmo Museoko sarrera utziko dugu eta ezkerrera giratuko dugu. Bost pauso eman eta kristalezko

botatzen zituzten tokian. Maskorren alkalinotasunari esker, gorputza

ez zen erabat suntsitu. Lurperatuta zegoen, fetu-jarreran, besoak

gorputzaren eta hanken artean bilduta zituela eta, gainera, lotuta,

garai hartako ehorzketetan ohikoa zenez.

Ondoren, 6 pauso aurrera emango ditugu eta dolmena aurkituko

dugu.

2.- Dolmena (erreprodukzioa)

Neolitoaren amaieran, harkutxa edo dolmenetan egindako

lurperatze kolektiboak nagusitu ziren; dolmenak eraikuntza

megalitikoak ziren eta harrizko lauzez estalitako hileta-ganbera bat

osatzen zuten. Barruan, komunitate bereko kideak ehorzten

zituzten, eta aldi luzez lurperatzen zituzten hildakoak, elkarren

segidan. Gorputzak albo-etzaneran jartzen zituzten, hankak

tolestuta eta bilduta. Lurperatzeekin lotuta, apaingarriak, gezi-

muturrak, zeramikazko ontziak edo puntzoiak berreskuratu izan dira.

Behin hemen gaudela, eskubira biratuko dugu 90 gradu, eta 8

pauso emango ditugu. Ezkerraldeko paretatik jarraituko dugu eta,

ezkerrean, dauden objektu anitzak ikusi ahal izango ditugu

ehorzketa zein errausketarako balio izan dutenak: hilarriak, laudak,

argizaiolak, errausketa kutxak, hil-oihalak, hil-andak, e.a.

3.- Hilarriak. Gordailua. Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa -

Gipuzkoako Foru Aldundia.

Estela edo hilarriak hilobien goiburuan, hilerriaren erdian, landan

edo bide batean jartzen zituzten, eta hilobi bat zegoela adierazten

zuten; etxe bat irudikatzen zuten. Ikur eta sinbolo dira, aldi berean;

izan ere, lurperatzeko tokia adierazteaz gain, bizitza honetatik beste

Page 19: HERIOTZA - San Telmo Museoa€¦ · Web viewHERIOTZA. ANTE LA MUERTE ERAKUSKETAKO TESTUAK. San Telmo Museoko sarrera utziko dugu eta ezkerrera giratuko dugu. Bost pauso eman eta kristalezko

bizitzarako igarobidea idealizatzen eta espiritualizatzen baitzuten.

Hilarri gehienek grabatuak edo ebakidurak izaten zituzten, giza edo

animalien irudiak, inskripzioak edo askotariko motibo apaingarriak:

geometrikoak, astralak, gurutze-formakoak eta loreak.

4.- LapidakHildakoen gorpuzkiei atseden emateko garaian, ehorzketa izan da

gehien erabili izan den baliabidea eta burua ekialdera begira zutela

lurperatzen zituzten hildakoak. Mendez mende, elizaren inguruan

egin izan dira lurperatzeak. XIV. mendetik aurrera, ehorzketak elizen

barrualdean egiten hasi ziren, erlikien babespean. Hilarriak etxe edo

familia bati zegozkion, eta elizan lurperatzeko tokiak ere zuzeneko

lotura zuen ehortzi behar ziren pertsonen baldintza ekonomikoekin

eta gizarte-posizioarekin.

Ofrendak hildakoak beste munduan izango zituen premien

ideiarekin lotuta zeuden. Hileta-zikloaren barruan ematen ziren, eta

askotarikoak izan zitezkeen. Ogia eta argia ziren ofrenda sinboliko

ohikoenak, eta familia aberatsenek ―toki batzuetan baino ez― idiak

eta ahariak ere ematen zituzten ofrendan. Argizaiola gure garaietara

iritsi den funtsezko pieza bat da. Hilobiaren gainean jartzen zen eta

kandela piztu egiten zen arbasoen arimak gidatzeko eta argitzeko.

Gurtza horiek egitea emakume bati zegokion beti, hildakoaren

etxeko ordezkari zen aldetik, eta emakume hark ezin bazuen

eginkizun hori bete arrazoiren batengatik, beste emakumezko baten

–senitartekoa edo laguna– esku uzten zuen, edo seroraren esku,

baina inolaz ere ez gizon baten esku.

Page 20: HERIOTZA - San Telmo Museoa€¦ · Web viewHERIOTZA. ANTE LA MUERTE ERAKUSKETAKO TESTUAK. San Telmo Museoko sarrera utziko dugu eta ezkerrera giratuko dugu. Bost pauso eman eta kristalezko

Ezkerrelp paretan topatzen ditugu eresiak.

5.- EresiakEresiak hileta-kantuak ziren, eta emakumeek kantatzen zituzten

gertuko norbait hiltzen zenean.

6.- Teilak. XIX-XX m. Gordailua. Gipuzkoako Ondare Bildumen

Zentroa - Gipuzkoako Foru Aldundia

Bataiatu gabe hiltzen ziren haurrak ezin zirenez elizaren barruan

lurperatu, oihal batez estalita lurperatzen ziren etxeko teilatuaren

hegalpean ―babespean―.

7.- ArgizaiolakGordailua. Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa - Gipuzkoako

Foru Aldundia

Aspaldiko garaietan, familiako kide bat hiltzen zenean erleei ematen

zieten heriotzaren berri, argizaiolak egiteko argizaria egin zezaten.

8.- Erlauntzak

Gordailua. Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa - Gipuzkoako

Foru Aldundia

Antzinean erleei esaten zitzaien familiako kide baten heriotza

argizaiolentzat argizaria egiten has zitezen.

Aurrera 6 pauso emango ditugu eta errausketa ontziekin egingo

dugu topo eta errausketaren erritualarekin,

Page 21: HERIOTZA - San Telmo Museoa€¦ · Web viewHERIOTZA. ANTE LA MUERTE ERAKUSKETAKO TESTUAK. San Telmo Museoko sarrera utziko dugu eta ezkerrera giratuko dugu. Bost pauso eman eta kristalezko

9.- ErrausketaErromatarren hileta-erritualean errausketa ezarri zen, eta

lurperatzearekin batera egin izan da erritu hori, hainbat garaitan.

Gaur egun, errausketak gero eta indar handiagoa du,

desakralizatzeko joera indartzen ari den aldetik, eta errautsak ere

joera horren eraginpean daude. Errausteko arrazoiak askotarikoak

izaten dira: naturarekin identifikatzea, lurpean egoteak eta

gorputzaren deskonposizioaren irudiak higuina eragitea, baita

argudio praktikoak ere. Zenbait kasutan, errautsak familiaren hobi

edo nitxoan ehorzten dira, eta beste kasu gutxi batzuetan, hilerrietan

sortzen ari diren kolunbarioetan uzten dituzte.

Orain arte, errautsak senitartekoren baten etxera eramatea izan da

ohikoena, eta gero, une jakin batean, esanahi bereziko naturako toki

batean zabaltzea. Jardunbide hori asko hedatzen ari denez,

errautsak zabaltzeari buruzko arauak egin behar izan dituzte eta toki

bereziak prestatu dituzte berariaz horretarako; halaber, errauts-

kutxatila hau ere errautsak naturarekin bat egiteko diseinatuta dago.

XVI. mendearen hasieran, barkamenak irabazteko eta pobreekin

identifikatzeko asmoz, gizon nahiz emakume izan, hilotza abitu

erlijioso batekin meztitzeko joera sortu zen, gehienbat

frantziskotarren abituarekin, eta ohitura hori hil-oihala erabiltzeko

ohiturarekin batera egon zen. Hil-oihalak hil-beilan hildakoaren

gorpua biltzeko edo estaltzeko erabiltzen ziren, edo andak

tapatzeko gorpua etxetik familia-hilobiraino eramatean. Ezkongai

zen emakume ororen arreoan sartzen ziren, etorkizunean etxeko

andre bihurtzean hildakoak gurtzea betebeharretako bat izango

Page 22: HERIOTZA - San Telmo Museoa€¦ · Web viewHERIOTZA. ANTE LA MUERTE ERAKUSKETAKO TESTUAK. San Telmo Museoko sarrera utziko dugu eta ezkerrera giratuko dugu. Bost pauso eman eta kristalezko

baitzuen. Hileta-errituekin lotutako oihalak emakumeen ezkontza-

arreoko aberatsenak izaten ziren, bai irunei dagokienez, bai ehunei

eta apaindurari dagokienez.

Gorpua hilaren etxetik hilobiraino eramateko bidean erabiltzen ziren;

izan ere, bide luzeak egin behar izaten ziren, bide sakratuak eta

nahitaez igaro beharrekoak, etxearen eta familia-hilobiaren arteko

bere-berezko lotura sinbolizatzen zutenak. Bide horiei andabide,

hilbide, elizbide eta abar esaten zitzaien. Gorpua andetan

eramateko ohiturak 1930. urtera arte, gutxi gorabehera, iraun zuen

eremu tradizionalean, eta hamarkada horretan hilkutxaren erabilera

nagusitzen hasi zen.

10.- Itsasorako errauts-ontzi biodegradagarria edo ekologikoa

Mémora

Orain arte arruntena zen hildakoaren errautsak familairen etxera

eramatea hildakoak nahi zuen lekuan banatzeko. Naturako leku

berezi batean. Praktika honen igoerak araudi berrien azalpena

sustatu du bere sakabanaketa arautzeko eta leku zehatzetan

egiteko. Honako errauts-ontzi hau bezala, itsasoarekin bat egiteko

edo eta lurrarekin.

Posizio honetatik ikusiko dugu hildakoa laguntzeko erabiltzen diren

hainbat objektu. Horregatik, gauden gunetik, 90 gradu eskubira

biratuko dugu eta 8 pauso eman lagundu deritzan espazioari

dagokion atalerarte. Testuak hauxe dio:

Page 23: HERIOTZA - San Telmo Museoa€¦ · Web viewHERIOTZA. ANTE LA MUERTE ERAKUSKETAKO TESTUAK. San Telmo Museoko sarrera utziko dugu eta ezkerrera giratuko dugu. Bost pauso eman eta kristalezko

LAGUNDU

Heriotza ez da gutariko bakoitzak bakarka egiten dugun bide bat,

baizik eta familiaren eta gertukoenen laguntzarekin. Akonpainatzeko

erritu horri gaur egun arte eutsi zaio, baina antzinako izaera erlijioso

nabarmen hori gabe; izan ere, lehen, otoitzak protagonismo handia

baitzuen. Norbait hiltzean etxean egiten ziren gurtza guztiek (hil-

beila, bazkariak…) zentzua izateari utzi diote eta beste toki

batzuetan egiten dira orain, hala nola beilatokian, edo desagertu

egin dira.

Orain ez gara etxean hiltzen, ospitalean baizik, eta bizitzaren azken

uneetako laguntza osasun-langileek ematen digute, familiarekin eta

gertuko adiskideekin batera.

Eta hauxe topatuko ditugun objektuen inguruko informazioa:

1.- ZamauaSan Telmo Museoa. Donostia

Eskaintzak egiten ziren lurreko bizitzaz haratago zeuden beharrei

aurrei egiteko. Hiletan zehar egiten ziren eta oso anitzak izan

zitezkeen. Ogia eta argia ziren ohikoena. Familia aberatsenek idiak

eta ahariak esakintzen zituzten.

Argizaiola oso garrantzitsua da eskaintza hauetan eta gaur egun

arte iraun du. Hilobien gainean jartzen zen eta piztu egiten zen

antzinako arimak gidatu eta argia emateko.

Erritual hauek emakumeak egiten zituen, hildakoaren etxearen

ordezkaria zen. Honek ezin bazuen egin, beste emakume batek

Page 24: HERIOTZA - San Telmo Museoa€¦ · Web viewHERIOTZA. ANTE LA MUERTE ERAKUSKETAKO TESTUAK. San Telmo Museoko sarrera utziko dugu eta ezkerrera giratuko dugu. Bost pauso eman eta kristalezko

egiten zuen. Berak aukeratutako familia-kide edo lagun batek. Ez

zen inoiz gizonezkoa izaten.

2.- Hil-oihala San Telmo Museoa. Donostia

XVI. mende bukaeran barkamena lortzeko edo behartsuekin

identifikatzearen alde, hila janzteko ohitura sortu zen. Gizona zein

emakumea izan, abituz janzten zen, normalean, frantziskanoz.

Ohitura honek hilotza hil-oihalarekin biltzeko ohiturarekin bat egin

zuen. Hil-oihalak hil-beilan hildakoa biltzen zuen edo hil-andak

estaltzeko hileta-segizioan zehar hildakoaren etxea eta hilobiaren

artean.

Emakume emaztegaien arreoaren barruan sartzen zen. Izan ere,

berari zegokion etxeko hildakoei gurtza egitea.

Horregatik, heriotz-errituekin erlazionatutako hil-oihalak ziren

aberatsenak bai hornidura zein ehundegian.

3.- Biatikoaren faroltxoaSan Telmo Museoa. Donostia

Hil aurreko uneetan, hil-hurren zegoenak elizakoak jasotzen zituen

beste bizitzarako igarobide egokia izan zezan: biderakoa, hau da,

jaunartzea ematea, eta gaixoen oliadura edo olio santua bekokian

eta eskuetan aplikatzea.

Biderakoa kanpaiarekin iragartzen zuten elizaren irteeratik, eta

herritarrak bildu eta prozesioan joaten ziren hildakoaren etxeraino.

Han, apaizak gaixoari hitz egiten zion eliz dei hauekin: «Hemen

bildu dira zure senitarteko eta auzokoak; osa zaitezen nahi dugu

guztiok edo, bestela, gutxienez, heriotza ona izan dezazula; eta

Page 25: HERIOTZA - San Telmo Museoa€¦ · Web viewHERIOTZA. ANTE LA MUERTE ERAKUSKETAKO TESTUAK. San Telmo Museoko sarrera utziko dugu eta ezkerrera giratuko dugu. Bost pauso eman eta kristalezko

barkamena eskatzen dizugu noiznahi kalterik egin badizugu» (Ritos

funerarios en Vasconia).

4.- Hil-beilaHil ondoren, hil-beila ezartzen zen etxean eta senitarteko, lagun eta

auzokideak biltzen ziren hildakoaren ondoan egon eta arrosarioa

etengabe errezatzeko hileta egin arte. Gaur egun, beilatokiak

daude, etxetik kanpoko toki arrotzak; familiak beilatokian jasotzen

ditu hildakoaren gertukoen goxotasuna eta doluminak.

5.- Hileta-segizioaBehin betiko agurtu aurreko erritua da hildakoarekin batera etxetik,

elizatik edo beilatokitik hilerrira edo errausketa-lekura joatea, denak

elkarrekin edo talde txikian, testuinguruaren arabera. Hildakoarekiko

eta haren familiarekiko afektuaren adierazgarri, loreak eta koroak

eramaten dira, antzinako argi eta ogi ofrenden ordez.

Hemen aretoaren bukaerara iristen gara. Ezkerrera giratuz, honako

objektuak topatuko ditugu:

1.- Hil-andakXVIII. m.

Euskal Museoa. Bilbao. Museo Vasco

Hildakoaren gorputza hildakoaren etxetik hilobira eramateko

erabiltzen ziren. Bide luzeak eraman beharra zeuden. Bide hauek

sakratuak ziren eta pasa beharrekoak. Izan ere, hildakoaren etxea

eta familiaren hilobiaren arteko lotura sinbolizatzen zuten.

Andabide , hilbide, elizbide, izena hartzen zuten.

Page 26: HERIOTZA - San Telmo Museoa€¦ · Web viewHERIOTZA. ANTE LA MUERTE ERAKUSKETAKO TESTUAK. San Telmo Museoko sarrera utziko dugu eta ezkerrera giratuko dugu. Bost pauso eman eta kristalezko

Hilotzaren garraioa hil-andetan ohika izan zen 1930. urterarte.

Orduan, hilkutxaren erabilera zabaldu zen.

2.- HilerriaElizetako lurra lurperatzeak egiteko erabili izan zen modu jarraituan

eta, horren ondorioz, higiene- eta osasungarritasun-arazoak sortu

ziren. Hilotzak elkarren segidan ehorzteari dagokionez, intentsitate

handiko garaiak ere izaten ziren, biziraupen-krisialdien ondorioz:

gosete, izurri edo gerrateen ondorioz, besteak beste. Elizen

barrualdeko kiratsari eta osasungaiztasun-baldintzei buruzko kexak

behin eta berriz entzuten ziren. Ilustrazioarekin ezarri zen

pentsamolde berriari jarraikiz, lurperatzeko espazio berriak

eraikitzea komeni zela gomendatzen hasi ziren, bizilekuetatik urrun,

herriguneen kanpoaldean, aireztatutako tokietan, Carlos III.a errege

zela 1784. urteko Errege Aginduan agintzen zenez.

Gainera, hilerria lurperatzeko toki izanik, bazegoen nora jo

hildakoaren oroitzapena betikotzera epitafioen, daten, izenen eta

argazkien bidez; aitzitik, errautsak lau haizetara zabaltzea oso

efimeroa izan daiteke.

Gainera, hilerria lurperatzeko toki izanik, bazegoen nora jo

hildakoaren oroitzapena betikotzera epitafioen, daten, izenen eta

argazkien bidez; aitzitik, errautsak lau haizetara zabaltzea oso

efimeroa izan daiteke.

3.- Pedro Manuel de Ugartemendia (c. 1770 – 1835)

San Martineko hilerriaren planoa, XIX. m.

Donostiako Udal Artxiboa

Hilerri berri baten planoa, horma perimetral batez inguratua,

Page 27: HERIOTZA - San Telmo Museoa€¦ · Web viewHERIOTZA. ANTE LA MUERTE ERAKUSKETAKO TESTUAK. San Telmo Museoko sarrera utziko dugu eta ezkerrera giratuko dugu. Bost pauso eman eta kristalezko

animaliak sartu eta azkenaldiko lurperatzeak aztarrikatu eta aztora

zitzaten saihesteko. Halaber, zuhaitzak ere landatzen ziren, tokia

seinalatzeko eta itzal egiteko. Ohiko moduan, altzifrea landatu izan

da hileta-esparruetan. Zuhaitz hori egokia zela pentsatu zuten,

hosto iraunkorrekoa delako eta sustraiak sakonera handian hazten

direlako; beraz, ehorzketetan eragina izateko arriskua ere txikiagoa

da.

4.- Kanpaiak eta HiletakOrain dela gutxi arte, kanpaiek ez zuten atseden handirik izaten;

arrazoi bat zela, bestea zela, beti ari ziren dilin-dalan. Eguneroko

bizitzako dei eta ohar ugari kanpaien bitartez jakinarazten ziren,

baita heriotzaren ordua eta hiletarako deia ere. Kanpaiak ez ziren

berdin jotzen hildakoa haurra ala heldua izan, edo gizona ala

emakumea izan, edo elizjende izan ala ez izan. Zenbait tokitan

eusten diote kanpaiak jotzeko ohiturari, baina gaur egun eskelen

bitartez jakinarazten zaio komunitateari norbait hil dela.

Heriotzarekin lotutako elementu nagusi bat baldin badago, hileta da

hori. Hileta-elizkizunaren helburu nagusia arima salbatzea zen, eta

gaur egun eusten dio esanahi erlijiosoari, baina zentzu sozial

handiagoa du, komunitate osoari biltzeko aukera ematen baitio,

hildako senitarteko, lagun edo kidea agurtzeko. Arian-arian, formula

zibilak sortzen ari dira, agurtzeko erritual hori egiten jarraitu ahal

izateko.

Orain dela gutxi arte, kanpaiek ez zuten atseden handirik izaten;

arrazoi bat zela, bestea zela, beti ari ziren dilin-dalan. Eguneroko

bizitzako dei eta ohar ugari kanpaien bitartez jakinarazten ziren,

Page 28: HERIOTZA - San Telmo Museoa€¦ · Web viewHERIOTZA. ANTE LA MUERTE ERAKUSKETAKO TESTUAK. San Telmo Museoko sarrera utziko dugu eta ezkerrera giratuko dugu. Bost pauso eman eta kristalezko

baita heriotzaren ordua eta hiletarako deia ere, baina gaur egun

eskelen bitartez egiten da hori. Hileta-elizkizunaren helburu nagusia

arima salbatzea zen, eta gaur egun eusten dio esanahi erlijiosoari,

baina zentzu sozial handiagoa du, komunitate osoari biltzeko aukera

ematen baitio, hildako senitarteko, lagun edo kidea agurtzeko. Arian-

arian, formula zibilak sortzen ari dira, agurtzeko erritual hori egiten

jarraitu ahal izateko.

Ezkerreko paretatik goazela, kanpaien hotsa gertu entzuten

dugunean, ezkerrera biratu dugu 90 gradu eta pasilotik irtetean (10

pauso) gelditu egingo gara.

Doluaren atalean sartuko gara eta hauxe da testua:

-DOLUAPertsona bakoitza norbanako bakar eta errepikaezintzat hartuta,

geure heriotzak edo maite ditugunenak oinazea eragiten digu,

kontsolatzeko zaila den oinazea. Gaur egun, arrazionaltasunak

gauza guztientzako erantzunak edo konponbideak bilatzera

behartzen gaitu; indibidualismoaren eraginez, norbanako bakoitza

osotasun osotzat hartzen dugu, gure gizartearen subjektu

nagusitzat. Esparru horretan, heriotza bakoitza osotasun baten,

berriz errepikatuko ez den izaki baten desagertzea da. Hori ezin

dugu jasan, batik bat, gainera, azalpenik ez duenean; hau da,

zentzuzko azalpen edo konponbide bati ihes egiten dionean. Galera

guztiek ez dute krisialdia eragiten, eta ohikoena da une latz horiek

familiaren eta adiskideen ondoan gainditzea; baina batzuetan

doluak bizi-krisi garrantzitsua eragiten du, eta profesional

Page 29: HERIOTZA - San Telmo Museoa€¦ · Web viewHERIOTZA. ANTE LA MUERTE ERAKUSKETAKO TESTUAK. San Telmo Museoko sarrera utziko dugu eta ezkerrera giratuko dugu. Bost pauso eman eta kristalezko

espezializatuen laguntza behar izaten da. Inpaktu emozional eta

psikologikoaren arabera, prozesuak aurrera egingo du behin betiko

onarpena lortu arte, ukazioaren eta ahazteko beldurraren artean.

Pasilotik irtetean, peana altuan, topatuko ditugu dolu-jantziak:

1.- Dolu-jantziakHeriotzaren aurrean, gertaera pertsonal eta sozialtzat hartuta, maite

dugun hori joan izanagatiko minaren kanpo-adierazpenik

nagusietako bat dolua da, eta doluaren sinbolo nagusia kolore

beltza da. XIX. mendean izan zuen goraldia, eta arau sozial

zorrotzen pean, estatus sozialaren sinbolo bihurtu zen. Emakumeek,

familia-memoriari eustearen arduradun ziren aldetik, dolua egin

behar zuten; gehienez ere bi urtez luza zitekeen dolua eta, dolualdi

horretan, bizitza sozialetik kanpora geratzen ziren. Doluz janzteko

ohiturari duela gutxi arte eutsi zaio, baina ez hain zorrotz, eta gaur

egun, heriotzaren ondo-ondoko uneetan baino ez da egiten,

lurperatzean eta hiletan.

Eskubiko paretaera gerturatuko gara aurrera joaz bukaerara iritxi

arte. Orduan beste pareta topatuko dugu perpendikularki. Aurrera

joko dugu 5 pauso eta eskubiko paretan Barbara Stammel artistaren

3 koadro topatuko ditugu. Bertan, bere amaren erretratuak ikus

ditzakegu hiltzorian zegoela. Eta, ezkerrean, artelan honen

bestekaldean ditugu dolu-bitxiak.

2.- Arintze-zapia

c. 1900 – 1910

Page 30: HERIOTZA - San Telmo Museoa€¦ · Web viewHERIOTZA. ANTE LA MUERTE ERAKUSKETAKO TESTUAK. San Telmo Museoko sarrera utziko dugu eta ezkerrera giratuko dugu. Bost pauso eman eta kristalezko

Museo del Traje. CIPE. Madrid

Dolu zorrotzenaren ondoren dolu erdia edo arindua zetorren, eta

orduan kolore diskreturen bat sartzen has zitekeen, hala nola grisa,

zuria edo morea, eta bitxi xumeak ere jantzi zitezkeen.

3.- Dolu-bitxiak

XIX. mendearen zati handi batean, hildakoaren ilearekin eta beste

material batzuekin bitxiak egiten ziren: atxabitxiarekin –garestia–

edo beira eta ebonitarekin –merkeagoak–. Gaur egun, prozesu

kimiko bati esker, errautsak diamante sintetiko bihurtzeko aukera

dago.

Bitrina hau utzi eta eskubira 90 gradu biratuz, 14 pauso emango

ditugu bukaerararte eskubiko paretaren parean.

Ezkerrean uzten ditugu argazki- liburuak.

Argazki-liburuak“Arian-arian, gure ama hitzak nahasten hasi zen, gauzak ahazten,

bizitzaren zentzua galtzen. Bere baitan, burbuila baten barruan

sartuta, hura ulertzen eta zaintzen saiatu nintzen.// Okerrera egin

zuen berehala”

“Le temps du deuil, j'ai envie de toi, je vais me réveiller, j'ai froid, tu

me manques, ...

“Inorenganako zure maitasuna parteka badezakezu, agian ez zara

inoiz benetan hilko”

Robinson familiaren historia eta 26 urteko alaba bulimiak jota hil

izanaren ondorioak

Page 31: HERIOTZA - San Telmo Museoa€¦ · Web viewHERIOTZA. ANTE LA MUERTE ERAKUSKETAKO TESTUAK. San Telmo Museoko sarrera utziko dugu eta ezkerrera giratuko dugu. Bost pauso eman eta kristalezko

Eskubiko paretaren bukerara iristean, 90 gradu biratuko dugu

eskubira, eta bi pauso eman eta gero, eskubiera biratzen dugu 90

gradu eta 3 pauso ematen ditugu. Bertan, areto ilunera iritxiko gara.

Erdian bankuak daude. 43 elkarrizketa proiektatzen dira bertan adin

eta profila ezberdinetako pertsonei egindakoak. Elkarrizketak

heriotzaren gaiaren ingurukoak dira. Aretoko testuak hauxe dio:

ZENTZUA BILATZEA

Prozesua erritualizatzeak eman diezagukeen segurtasuna

segurtasun, heriotza gauza ezezagunen espazioan sartzen da,

definizioz, esperientziarik ez dugun horren espazioan, joan ondoren

itzuli eta horren berri kontatzeko aukerarik ez duen horren

espazioan; azken batean, ziurgabetasun gorenaren espazioan.

Horregatik, beste gai nagusietako bat zentzua bilatzearena da;

heriotzaren zentzua bilatzea, bizitzaren zentzua bilatzearen

baliokidetzat har daitekeena: nire bizitzak ba al du zentzurik,

desagertu egiten banaiz? Nola presta naiteke une horretarako? Nola

hil duintasunez? Moduren batera iraun al dezaket ―nahiz eta

fisikoki ez izan― nire ekintzen edo uzten dudanaren bitartez? Zer

esan nahi du berpizteak? Heriotzaren ondoren ba al dago ezer?

Interesagarria da tradizio erlijiosoek emandako erantzunak

alderatzea eta heriotzaren mugez haratago joateko egin dituzten

proposamenak zeintzuk izan diren ulertzea. Sinesmen erlijiosoetan,

jende askok bizitzari eta heriotzari zentzua emateko gida baliotsuak

aurkitu izan dituzte eta aurkitzen dituzte. Beste pertsona

batzuentzat, erantzun horiek ez dira nahikoa: espiritualtasun berriak

bilatu beharko lirateke, naturara berriz itzultzearekin lotutakoak, edo

argudio zientifikoei lehentasuna eman beharko litzaieke, bestela.

Page 32: HERIOTZA - San Telmo Museoa€¦ · Web viewHERIOTZA. ANTE LA MUERTE ERAKUSKETAKO TESTUAK. San Telmo Museoko sarrera utziko dugu eta ezkerrera giratuko dugu. Bost pauso eman eta kristalezko

Eztabaida mahai gainean dago.

Aretotik irteteko 20 pauso ematen ditugu eskubiko paretari jarraituz.

Gure aurrean pasagune bat topatuko dugu. Bertatik helduko gara

hurrengo atalera. Atal honek bi zati ditu: fantasia eta ospakizunak.

Pasagunetik pasa eta gero, honako testu hau dugu gure aurrean:

HERIOTZATIK ITZULTZEAHeriotzaren "zentzua” zein den galdetzeak eta heriotzari aurre

egiteko prestatzeak esan nahi du heriotzari “aurrez aurre” begiratu

behar zaiola, errealista izanik, eta hori ez da ez errazena izaten,

ezta ohikoena ere. Izan ere, heriotzari begiratzeko beste modu bat

fantasiaren bitartez egitea da. Horregatik, hildakoak “itzultzeko”

aukera ireki da, eta topiko bihurtu ere egin da mota guztietako

kontakizunetan; horrela, bada, gure irudimena gaur egungo

adierazpen artistikoetan –zineman, komikietan, eta abar– agertzen

diren espiritu, zonbi eta alegiazko bestelako izakiz betetzen da.

Bestela, heriotzaren eta hildakoen inguruan ospakizun jendetsuak

egiten dira, herri-festa bihurtzera ere iritsi direla, jatorria oso argi ez

duen sinbolismoz inguratuta. Eta horregatik daude askotariko herri-

sinesmenak eta herri-sineskeriak, betiere helburu izanik hildakoari

errealitatetik ezezaguna den mundu horretarako muga zeharkatzen

laguntzea, edo “espiritu gaiztoek” alderantzizko bidea egin dezaten

saihestea.

-FANTASIA

Fantasiak gauza errealen eta gauza irrealen arteko mugan kokatzea

dakar, eta bi elementu horiekin kontzienteki jokatzea. Eta heriotza

fantasiara jotzeko eremu ezin hobea da, batetik eztabaidaezin eta

erreala –pertsona batek bizidunen artean egoteari utzi izana– den

Page 33: HERIOTZA - San Telmo Museoa€¦ · Web viewHERIOTZA. ANTE LA MUERTE ERAKUSKETAKO TESTUAK. San Telmo Museoko sarrera utziko dugu eta ezkerrera giratuko dugu. Bost pauso eman eta kristalezko

horren eta, bestetik –ezezaguna eta esperimentatu gabea denez–

irudimenari eta mota guztietako espekulazioei bidea zabaltzen dien

horren artean kokatzen baikaitu. Horregatik, heriotzaren irudikapena

oso makabroa izan daiteke, edo oso metaforikoa.

180 gradu biratuko ditugu eta ezkerreko paretean topatuko ditugu

heriotzaren inguruko komikiak eta eskubian, komikien bestekaldean,

pantaila bat filme eta bideo-clip ezberdinen zatiekin.

Pantailatik eskubialdera jo ezkero eta buelta emanda, iritxiko gara

gune honen bigarren atalera: ospakizunak. Bertan testu hau dugu

sarrera moduan:

-OSPAKIZUNAK

Halloween edo Mexikoko Hildakoen Eguneko ospakizunen

adierazpenak gertuago daude fantasiazko mundutik erlijioaren

mundutik baino, eta heriotzaren boterea eta heriotza bizitzaren parte

dela berresten dute. Mexikon, hildako senitartekoen espirituaren

bisita nola edo hala jasoko dutela uste dute herritarrek. Jatorri zelta

duen Halloween ospakizunean ere hildakoen espirituekin bat

egiteko ideiari eusten zaio; izan ere, mundu hau eta beste mundua

bereizten dituzten ateak irekita egoten baitira egun horretan, eta

hildakoek bizien artean ibiltzeko baimena izango lukete.

Testu honen honen eskubira ditugu mexikoko objektuak

Mexiko

Hildakoen ospakizunean, hildakoak bizien mundura ahaideak

Page 34: HERIOTZA - San Telmo Museoa€¦ · Web viewHERIOTZA. ANTE LA MUERTE ERAKUSKETAKO TESTUAK. San Telmo Museoko sarrera utziko dugu eta ezkerrera giratuko dugu. Bost pauso eman eta kristalezko

bisitatzera aldi baterako itzultzen direla ospatzen da, eta ospakizun

horren ondorioz askotariko objektu plastiko ugari sortu dira, arte

efimeroko objektuak, apaintzeko objektu edo apaingarri ugari,

betiere heriotzarekin lotutakoak, etxeko aldareetan jartzeko.

Hildakoen eguneko jarduerak objektu horien guztien inguruan egiten

dira, erritu-agertoki nagusi bihurtzen dira, hildakoari harrera egiteko

eta hura ohoratzeko toki.

1.- Katrina

c. 2003

Museo Nacional de Antropología. Madrid

Purepechen janzki tipikoez jantzitako Catrina hau Mexikoko herri-

kulturako pertsonaia bereizgarria da. XIX. mendearen amaiera

aldera sortu zen, eta Diego de Riveraren horma-irudiei esker egin

zen ezagun.

2.- Alfenikea eta Alkanzia

c. 2003

Museo Nacional de Antropología. Madrid

Garezur-forma duen alfeñikezko figura, hildakoen ospakizunean

ofrenda moduan eta apaintzeko erabiltzen dena; ospakizun hori

urriko azken eta azaroko lehen egunetan izaten da. Etxeko aldarean

jartzen dira, aldare horretan egiten baitzaie harrera hildakoei, eta

ondoan heriotzarekin lotura duten apaingarriak eta artisau-lanak

jartzen dituzte.

Objektu hauen bestekaldean dago, mexikar etxeetan jartzen diren

Page 35: HERIOTZA - San Telmo Museoa€¦ · Web viewHERIOTZA. ANTE LA MUERTE ERAKUSKETAKO TESTUAK. San Telmo Museoko sarrera utziko dugu eta ezkerrera giratuko dugu. Bost pauso eman eta kristalezko

hildakoen aldeko aldare domestikoak. Aldare hauek hildako haurrei

eskaintzen direnean, gozoak eta jostailuak jartzen dituzte.

“Aingerutxo” izendatzen dituzte.

Eskubiruntz 6 pauso bagoaz eta ezkerrera begiratuz gero, objektu

ezberdinez osatutako instalazioa toaptuko dugu: kalabazak,

amarauna artifizialak, beleak, e.a. topatuko ditugu. Halloween festa

gogorazten digute. Testuak hauxe dio:

Halloween

Halloween hitza kontrakzio honetatik dator: All Hallows’ Eve (‘Santu

Guztien Bezpera’). Jai horren jatorria zelten Samhaim ospakizuna

zen, eta etorkin irlandarrek eraman zuten AEBtara XIX. mendean.

Estatu Batuen eragina dela eta, 70eko hamarkadan mundu osora

hasi zen zabaltzen, jai-giroan.

Gune honetatik ezkerrera joaten bagara 90 gradu biratuz eta 8

pauso emanez Utopien atalean sartuko gara. Hauxe dio testuak:

UTOPIAKUtopia guztiek dute fantasia apur bat, baina legendak eta izaki

ezinezkoak ez bezala, utopiak etorkizuneko proiekzioak dira, kasu

gehienetan oinarri zientifikoa dutenak edo oinarri hori izan nahi

zutenak. Noski, une bakoitzean zientifikotzat jotzen den horren

arabera. Eta utopietan utopiena, zalantzarik gabe, hilezkortasuna

lortzeko nahia da. Kontzeptu horrek izan ditzakeen zehaztapen

metaforikoenak alde batera utzita, gure kasuan pertsonaren

hilezkortasun fisiko eta materialaz ari gara, pertsona osotasuntzat

hartuta, dela gorputz, dela alderdi intelektual nahiz espiritual.

Page 36: HERIOTZA - San Telmo Museoa€¦ · Web viewHERIOTZA. ANTE LA MUERTE ERAKUSKETAKO TESTUAK. San Telmo Museoko sarrera utziko dugu eta ezkerrera giratuko dugu. Bost pauso eman eta kristalezko

Bilaketa horrek ibilbide historiko luzea du, baina gaurkotasuneko gai

izaten da beti. Dagoeneko, gure utopia ez da bideratzen Grial

Santuaren edo Filosofia-Harriaren bilaketaren bitartez,

medikuntzaren eta teknologiaren arloetako aurrerabideen bitartez

baizik.

Ziurrenik, luzaro bizitzeko eta erabateko gaitasun fisikoei eusteko

gure itxaropenak irrika bizia eragingo lioke garai batean betiko gazte

izateko bidea bilatu nahi zuen edonori, baina guretzat hori jada ez

da aski. Gaur egun, hilezkortasuna lortzeko edo norbanako baten

bizitza mugagabe luzatzeko aukera zientifikoa aipatzen da

esanbidez, berrikuntza bioteknologikoko prozesuei esker. Horrek

guztiak itxaropen berriak sorrarazten dizkigu, baina baita eztabaida

etikoak ere, giza bizitzaren kontzeptua bera eraginpean hartuko

luketen inplikazioei buruz.

-BETIEREKOTASUNAK

Gizakiak kontra egiten dio bere amaigarritasuna onartzeari; hortaz,

mito, sinesmen eta erlijioetara jo du heriotzaren gertaera

nabarmenari erantzuteko. Bizidunen memorian irautea, gorputza

beste munduko bizitzarako prestatzea edo arima gero berpiztu edo

berraragiztatzeko askatzea lagungarri izaten dira heriotzaren

ziurtasun mingarria jasateko. Eta, heriotzaren ondoko bizitzan

sinesten badu ere, bizitza hilezkorra du amets, heriotza garaituko

duten elixir, talisman eta formula magikoen bitartez lurrean luzatuko

den bizitza. Kontua ez da heriotzatik itzultzea, baizik eta heriotzari

ihes egitea edo, gutxienez, une hori atzeratzea.

Atal honetan, testuaren bestekaldean dugu egipziar sarkofagoa eta

Page 37: HERIOTZA - San Telmo Museoa€¦ · Web viewHERIOTZA. ANTE LA MUERTE ERAKUSKETAKO TESTUAK. San Telmo Museoko sarrera utziko dugu eta ezkerrera giratuko dugu. Bost pauso eman eta kristalezko

bere ezkerretara kanopo ontziak hildakoen erraiak bertan

gordetzeko, beste munduan ushebtisak hildakoaren zerbitzura

egoteko eskultura txikiak eta maskara, hildakoaren aurpegia

ordezkatzeko beste munduan.

180 gradu biratuz gero, bitrina bat topatuko dugu eta bertan

emakumen baten egipziar sarkofago bat dago.

1.- EgiptoEgiptoarrek hil ondoko bizitzan sinesten zuten, eta sinesmen hori

euren sinesmen erlijiosoen eta hileta-ohituren oinarri nagusia zen.

Betiereko bizitzarako igarobidetzat hartuta, hilotzak momifikatu

egiten zituzten, hildakoak garai batean bere gorputza izan zen

horretara itzultzeko aukera izan zezan. Horretarako, gorputzaren

hainbat zati kontserbatu behar zituzten, baita erraiak ere, ontzi

kanopoetan gordeta, edo maskarari esker, hildakoari aurpegia

itzultzen zitzaion bizitza berrirako.

2.- Sarkofagoaren parean, bestekaldean, eskubian, Lucía Vallejok

espiritua eta materia aipatzen ditu, eta Antzinatasunetik gaur arte

irauten duen lotura bat gogorarazi digu, urrearen eta

hilezkortasunaren arteko lotura.

Eskulturaren ezkerretara topatuko dugu

3.- Biziaren ElixirraBizitza fisikoak iraupen mugatua duela eta, kasurik onenean,

gainbehera bat jasan eta zahartzaroa igaro behar duela jakitea

Page 38: HERIOTZA - San Telmo Museoa€¦ · Web viewHERIOTZA. ANTE LA MUERTE ERAKUSKETAKO TESTUAK. San Telmo Museoko sarrera utziko dugu eta ezkerrera giratuko dugu. Bost pauso eman eta kristalezko

akuilu izan da irudimenarentzat eta aurrerabide zientifikoarentzat,

eta elixirrak, gaztetasun-iturriak eta filosofoen harriak sortu izan

dituzte; gaur egun, bitaminak, jaki naturalak, proteinak eta

askotariko produktu eta teknikak erabiltzen dira horien ordez, bizitza

ez ezik, gaztetasuna ere luzatzeko.

Bitrinatik, 90 gradu ezkerrera biratuko dugu eta 6 pauso aurrera

egingo ditugu hurrengo gunera iristeko. Hauxe dio testuak:

-BIZIRIK DAGOEN ORO HILTZEN AL DA?

Zaila da heriotzaren zentzua giza balioak alde batera utzita

definitzea. Era berean, ikuspegi biologiko peto batetik begiratuta,

bizitzaren eta heriotzaren arteko lerroa ez dago hain argi, ezta

zergatik gertatzen den ere; beste batzuei tokia uzteko, eboluzioa

ahalbidetzeko edo, besterik gabe, saihestezina delako.

Baina, saihestezina al da?

Bizitza itzali aurretik zahartzaroa nahitaez igaro behar dugulako

sinesmena zalantzan jartzen ari da zientzia, frogatuta baitago

hainbat animalia-espezie ez direla zahartzen, edo bat-batean

zahartzen direla hil baino lehentxeago; gainera, zelula bakarreko

zenbait organismoren kasuan bizitza amaigabe erreproduzitzen dela

ere egiaztatu da. Aurelia marmokaren kasua dugu, esaterako:

hilezkortasun biologikoa lortzeko gai da. Azken arnasa eman

ondoren, zelulak berroneratzeko gaitasuna garatzen du, eta berriro

gaztarora itzultzen da. Giza espeziean, Henrietta Lacks andrearen

kasua ezaguna da; izan ere, minbiziak jota hil zen, baina haren

zelula-lerroak bizirik dirau eta ikerketa biomedikoak egiteko oinarri

izan da.

Page 39: HERIOTZA - San Telmo Museoa€¦ · Web viewHERIOTZA. ANTE LA MUERTE ERAKUSKETAKO TESTUAK. San Telmo Museoko sarrera utziko dugu eta ezkerrera giratuko dugu. Bost pauso eman eta kristalezko

Testuaren eskubialdean, argazki-liburu bat dugu bitrina batean eta

eskubira argazki batzuk: Aurelia inmortal izeneko medusa.

1.- Javier Viver Aurelia Inmortal, 2017

Argazki-liburua / Fotolibro

San Telmo Museoa. Donostia

Iraunkortasunaren sinbolo den urrez bilduta, heriotza garaitzeko

gizakiaren nahiari buruz mintzo zaigu liburua. Aurelia inmortal

medusaren argazkia topatuko dugu ondoren. Izar formako instalazio

batean. Hauxe omen da bere kabuz etengabean birsortzeko aukera

duen zelula bakarreko izaki bakarra.

2.- Bitrinaren eskubira ditugu argazkiakJavier Viver Aurelia Inmortal, 2017

Argazkiak

Museo Universidad de Navarra. Pamplona

Medusaren barrualdean 4 hostoko hirusta baten irudia ikus daiteke,

hilezkortasunaren sinbolo.

3.- Eta lurrean dugu instalazio bat gerriraino iristen zaiguna. Sei

puntadun izarraren forma du eta urre kolorekoa da,

hilezkortasunaren sinbolo. Gizakiak betidanik gainditu nahi izan

duen heriotzaren isla.

Javier Viver

Page 40: HERIOTZA - San Telmo Museoa€¦ · Web viewHERIOTZA. ANTE LA MUERTE ERAKUSKETAKO TESTUAK. San Telmo Museoko sarrera utziko dugu eta ezkerrera giratuko dugu. Bost pauso eman eta kristalezko

Aurelia Inmortal, 2017

Leporello

Museo Universidad de Navarra. Pamplona

Honen eskubialdean, 5 pauso eman eta gero, ikusiko dugu honod

beltza duen irudi bat eta kolore ezberdinetako puntuez osatua

dagoena. Irudi honek sagu baten burmuina azaltzen digu. Honako

testu hau dugu eskubian:

-HERIOTZA GARAITZEA (lehen zientzia eta teknologia)

Aurkikuntza biologikoek eta medikuntzan, genetikan eta teknologian

izandako aurrerapenek bizitza benetan luza daitekeela iradokitzen

digute. Azaleko zimurrak, ile zuria, gaixotasunak eta zahartzeak

eragindako narriadura, oro har, prozesu kontrolagarria dela dio

komunitate zientifikoak. Duela mende bateko eta gaur egungo bizi-

itxaropena alderatzen baditugu, orain arte sekula baino gehiago

handitu dela ikusiko dugu, besteak beste, medikuntzaren

aurrerabideari esker. Genetikoki esku hartu eta gaixotasunak

desagerrarazteko aukera izateak edota organo, hezur edo ehunak

bioteknologiari esker aldatu ahal izateak urte gehiago bizitzeko

modua bermatzen digute, eta osasunez. Egia esateko, hemendik

urte gutxira hilezkor izan gintezkeela iragarri ere egin dute.

Transhumanistak, konpainia teknologiko handien babesarekin, ziur

daude gizakiak urrats bat aurrera egin behar duela eboluzioan eta

baldintzapen biologikoak gainditu behar dituela, fisikoki eta

kognitiboki hobetutako gizaki bat lortzeko. Adimen artifizialari eta

nanoteknologiari esker, norberaren nortasuna gorde ahal izango

litzateke, betiere datu pertsonalak, elkarrizketa-estiloak, portaera-

Page 41: HERIOTZA - San Telmo Museoa€¦ · Web viewHERIOTZA. ANTE LA MUERTE ERAKUSKETAKO TESTUAK. San Telmo Museoko sarrera utziko dugu eta ezkerrera giratuko dugu. Bost pauso eman eta kristalezko

ereduak, pentsamolde-ereduak eta gorputz-funtzioak arian-arian

ordenagailu batera irauliz gero. Gogoa edo adimena software

moduko bat izango litzateke, eta gorputz batera transferituko

litzateke; beraz, gure patua ez litzateke heriotza izango, hilezkor

izatea lortuko genuke eta.

Telomeroak

Zientziaren eta medikuntzaren arloko profesional gehienak ez dira

utopiez arduratzen, baizik eta gai oso mundutarrez, hala nola

gaixotasunak gainditzea eta gure bizitza ahalik eta baldintza

hoberenetan luzatzea. Baina profesional horien arrakastak amets

egitera garamatza.

Testu honen alboan, ezkerretara, sagu baten burmuinaren

eskanerraren irudia dugu eta testu hau: telomeroak giza

kromosomen muturrak babesten dituzten egiturak dira, eta pertsona

bat zenbat denboraz biziko den baldintzatzen dute. Telomeroen

laburtzea konpentsatzeko, entzima bat erabil daiteke: telomerasa.

Eta ezkerrean teknologia berrien eta medikuntzaren inguruko ikus-

entzunezkoa gizakiaren etorkizunari begira.

Pantaila hau aurrean dugula, ezkerrera joko dugu, ezkerreko

paretaruntz eta ondoren, eskubira irteeraruntz.

Bertan “El señor de los anillos” filmaren azken atala azaltzen da:

Bertan, Arwen pertsonaiak (Liv Tyler), Elfa izanik eta izaki hilezkorra

izanik, bere hilezkortasunari uko egiten dio bere hilezkorra den

Page 42: HERIOTZA - San Telmo Museoa€¦ · Web viewHERIOTZA. ANTE LA MUERTE ERAKUSKETAKO TESTUAK. San Telmo Museoko sarrera utziko dugu eta ezkerrera giratuko dugu. Bost pauso eman eta kristalezko

maitatutako gizonarekin bizi nahian. Hori da eskenak azaltzen

diguna.

Erakusketako azken esaldia da: “Ez al da hilezkortasuna gizakien

doaia izango orduan?”

Eskubira biratzen dugu 90 gradu eta bi pauso eman ondoren, irteera

ezkerrera aurkitzen da.

Klaustora irtengo gara, 90 gradu ezkerrera biratzen dugu eta 5

pauso ematen ditugu aurrera. Ondoren, 90 gradu eskubira biratu eta

44 pauso emtan ditugu klaustroaren albo horren amaierara iritxi

arte. 90 gradu ezkerrera goaz eta eta 5 pauso eman. Horrela,

dorreoira pasako afara. Ondoren, 90 gradu eskubira eta 3 pauso

erman eta gero egurrezko atea bultza dezakegu metalezko

kirtenetik. Bi pauso eman eta kristalezko atea bultzatuko dugu.

Ondoren, 8 pauso aurrera. Biratu 90 gradu ezkerrera eta eman 12

pauso aurrera. Ondoren, biratu 90 gradu eskubira eta 7 pauso

aurrera. Azkenik, biratu 90 gradu eskubira eta museoko irteeran

egongo gara.

Mila esker museora etortzeagatik! Laister arte!