harridura-perpausak.docx

4
Harridura-perpausak Harridura-perpausak oso ugariak dira. Eskualde batetik bestera aldaerak azaltzen dira. Ondoko zerrenda honetan garrantzitsuenak laburbiltzen saiatu gara. Sailkapen-moduko bat egin dugu esanahia edo erabilpena kontuan hartuta. Harridura-esaldi mota bakoitzaren aurrean erabilpen-eskematxo bat jarri dugu, nola egituratzen den ikusteko. Parentesien artean agertzen den elementua aukerakoa izango da. 1. Orokorrak - erakuslea + izen sintagma + mugatzailea + (erlatiboa aposizioan ... ena). Hau hotza! Hau buruko mina! Hauek komeriak! Hau poza hartu dudana! Haiek ziren garaiak, haiek! Hori txorakeria egin duzuna! - bai + adj. + mugatzailea + ( ... ela) / bai+adb. + ( ... ela). Bai ederra! Bai ederra dela! Bai dela ederra! Bai mutiko azkarra! Bai berandu! Bai berandu iritsi zarela! - adj. + mugatzailea + izena + mugatzailea. Ederra eguraldia! Benetan aspergarria pelikula! - galdetzailea + (izena), (adjetiboa), (adberbioa), (aditza + n). Ene, zer entzun dudan! Zein itsusiak (diren)! Zein den nekagarria! Nolako aurpegia! Nolako eguraldia egiten duen! Zenbat diru! Zenbat lan egin dugun! Nola bizi diren! Nola ibili garen! 2. Ezjakintasuna adierazteko - Auskalo, batek daki, nork jakin + zehar galdera. Auskalo zer esan duen! Batek daki hori non dabilen! Nork jakin zer ikusiko ote dugun! Auskalo zein asmorekin datozen! 3. Erakusteko - hona, horra, hara + (zehar-galdera)

Upload: pantera-rosa

Post on 29-Nov-2015

23 views

Category:

Documents


2 download

DESCRIPTION

Harridura-perpausak

TRANSCRIPT

Page 1: Harridura-perpausak.docx

Harridura-perpausakHarridura-perpausak oso ugariak dira. Eskualde batetik bestera aldaerak azaltzen dira. Ondoko zerrenda honetan garrantzitsuenak laburbiltzen saiatu gara. Sailkapen-moduko bat egin dugu esanahia edo erabilpena kontuan hartuta.

Harridura-esaldi mota bakoitzaren aurrean erabilpen-eskematxo bat jarri dugu, nola egituratzen den ikusteko. Parentesien artean agertzen den elementua aukerakoa izango da.

1. Orokorrak

- erakuslea + izen sintagma + mugatzailea + (erlatiboa aposizioan ... ena).

Hau hotza! Hau buruko mina! Hauek komeriak! Hau poza hartu dudana! Haiek ziren garaiak, haiek! Hori txorakeria egin duzuna!

- bai + adj. + mugatzailea + ( ... ela) / bai+adb. + ( ... ela).

Bai ederra! Bai ederra dela! Bai dela ederra! Bai mutiko azkarra! Bai berandu! Bai berandu iritsi zarela!

- adj. + mugatzailea + izena + mugatzailea.

Ederra eguraldia! Benetan aspergarria pelikula!

- galdetzailea + (izena), (adjetiboa), (adberbioa), (aditza + n).

Ene, zer entzun dudan! Zein itsusiak (diren)! Zein den nekagarria! Nolako aurpegia! Nolako eguraldia egiten duen! Zenbat diru! Zenbat lan egin dugun! Nola bizi diren! Nola ibili garen!

2. Ezjakintasuna adierazteko

- Auskalo, batek daki, nork jakin + zehar galdera.

Auskalo zer esan duen!

Batek daki hori non dabilen!

Nork jakin zer ikusiko ote dugun!

Auskalo zein asmorekin datozen!

3. Erakusteko - hona, horra, hara + (zehar-galdera)

Horra nor datorren!

Hara zer esan zuen!

Hona zer kendu nion!

Hara bestea!

Horra gure Olentzero!

Page 2: Harridura-perpausak.docx

4. Desioa adierazteko

- Futuroa + ahal.

Itoko ahal haiz! Ez ahal da eroriko!

- Nahiago nuke + ... aditz hipotetikoa.

Nahiago genuke hilko balira!

5. Ustekabea adierazteko

- Galdetzail. + eta + izena, izenordea.

Nori eta zuri gertatu behar! Nork eta Pellok!

- Galdetzail. + ... ko + eta.

Nor ikusiko Parisen eta Jon ikusi genuen!

6. Eskerrak

- Eskerrak + ... en, ena, ela.

Eskerrak etorri zaren! Eskerrak ikusi zaitudala! Eskerrak euririk egin ez duena!

7. Erronka adierazteko

- Baietz, Ezetz + aditza (jokatu gabe).

Baietz lehendabizikoan atera! Ezetz Retegiri irabazi! *Ez didazula golik sartzen.

8. Deikaria

- (Nor, Nork, Nori) + Hori, Horrek, Horri.

Etorri hona, polit hori!Zer diok, txepel horrek! Utikan, handiuste horiek!

9. Irain egiteko

- Adj + Halakoa, alaena.

Babo halakoa! Zerri alaena! Ero halako hori!

10. Baietza edo ezetza indartzeko

- Horixe + ... ela, ena.

Horixe kontatuko diodala! (kontatuko ez diot bada!)

Page 3: Harridura-perpausak.docx

- Jakina, noski.

Lerro hauek zuretzat dira, jakina! Bai, noski!(*Noski baietz). Ez, noski! (*Noski ezetz). Jakina, etorriko ez naiz bada! (*Jakina etorriko naizela!). Euskaldunak, noski, inor baino hobeak gara! (*Euskaldunak, noski inor baino hobeak garela!).

11. Harridura

-t(z)ea + ere.

Hori sinistea ere! Zuk hori esatea ere!

12. Ironiaz zerbait adierazteko

- Kontrakoa esan.

Asko dun, bada! Merke dago! Berehala barkatuko dio!

13. Zer, ze, zein

Zein adberbio eta adjetiboekin erabiltzen da, eta eradarazko cuán izango luke pareko. Zer eta ze, berriz, adberbio eta adjetiboez gain, izenekin ere erabil litezke.

Zein polita den! Zer etxea! Ze mutila! Ze berandu zabiltzan!