harreta arrera

20

Click here to load reader

Upload: goretti-orbea

Post on 10-Mar-2016

226 views

Category:

Documents


4 download

DESCRIPTION

4k moduloan harrerak eta arretak duten zereginak azalduz, eskola barnean.

TRANSCRIPT

Page 1: harreta arrera

ETORKINEN SEME-ALABEI EMAN BEHARREKO HARRERA ETA ARRETA

HARRERA-PLANAREN HELBURUA

Harrera-planaren helburu nagusia etorkinen seme-alaben integrazioa lortzea da eta, horretarako, ezinbestekoa da eskola-komunitate osoaren parte-hartzea.

Harrera-planak jarduera-protokolo antolatua proposatzen du beste herrialde batzuetatik datozen eta/edo EAEko hizkuntza ofizial bat edo biak ez dakizkiten ikasle berriak ikastetxeko zereginetara baldintzarik onenetan egokitzen laguntzeko.

Azken helburua, beraz, ikasleari bere garapen pertsonala, kulturala eta soziala lortzeko eremua eskaintzea da, ikastetxeko bizitzan parte hartzeko aukera emanez, horrekin epe ertainera, harrera-gizartean integrazio soziala eta laborala lortzeko. Integrazioa kulturen arteko elkarreragina sustatuko duen planteamenduetatik bakarrik lor daiteke. Kontua ez da soilik ikasle etorkinak harrera-gizartera egokitzea; harrera-gizarteak ere herritar berri horiek sortzen dioten egoera berrira moldatzeko ahaleginak egin behar ditu.

NOLA BURUTU DUGUN

Elkarlanetik sortutako dokumentu honek, ondorio garbiak ere izan behar lituzke. Gogoeta sakona egin ondoren, adostutako jarduera-protokolo bat, ikastetxean erabilgarria izateko asmotan. Edonola ere, dokumentu hau irekia da: zenbaitetan orientabideak ematen dira, gero ikastetxe bakoitzak erabaki zehatzagoak hartu eta bere harrera-plan propioa egokitu dezan.

PROTOKOLOAREN NONDIK-NORAKOAK

Protokolo honek eragina izan beharko luke:

A. Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuan; hor definitzen baititu hezkuntza-komunitateak kulturartekotasunarekin zerikusia duten konpromisoak (sozial, jarrerazko, baloreekiko...) eta, zehatzago, Ikastetxearen Ikasketa Proiektuan (Curriculumaren erreferentzia multikulturalak, ikasleen premia linguistiko eta kurrikularrak bermatzeko estrategiak...) eta Ikastetxearen Hizkuntza Proiektuan.

B. Tutoreen Jarduera Planean, non jarduera konkretuak zehaztu behar diren: ikasle guztien integrazioa errazteko eta harremanak bideratzeko gelan egingo diren jarduerak...

Plan hau hasierako egunetarako pentsatua dago. Ikaslea etorriko zaigula jakin bezain laster jarriko dugu martxan: lehenengo informazioak bildu, prestaketak, hasierako erabakiak... Garrantzitsua da ikasle berriari harrera abegitsua egitea eta behar duen hezkuntza-arreta baldintzarik onenetan ematea. Jakina, hasieran prestatuko programa etengabe berrikusiz eta egokituz joan beharko da.

Lau ataletan bananduta dago: lehen bilera(k), erabakiak hartzen, sarrera prestatzen eta arreta antolatzen. Atal bakoitzean zereginak zehazten dira, baita nor arduratuko den zereginak egin daitezen eta zein epetan. Bestalde, “dokumentuak” izeneko zutabean, bi eratakoak agertzen dira: batzuk erabiltzekoak eta besteak kontsultarako dokumentuak izango dira.

1

Page 2: harreta arrera

1. LEHEN BILERA(K)

INFORMAZIOA JASO Nork Noiz Dokumentuak

- Aurreko eskola-dokumentazioa eskatu.- Dokumentazio pertsonala.- Kontaktua ziurtatu (telefonoa, helbidea...)- Familiari buruzko informazioa:

bizi-proiektua, espektatibak...- Ikaslearen interesak...- Osasun aspektuak.- Giza-sarea: inguruan zein laguntza

izan dezaketen...

ZUZENDARIA

(eta HIP irakaslea,

baldin badago)

Aste batean - Matrikulazio irizpideak - “Ikasle etorri berrien eskolatzea” dokumentua - Ikaslearen datuen fitxa.- Matrikulatzeko dokumentazioa.- Beste Hezkuntza Sistemen informazioa: ikasketen

baliokidetasuna... - FAQ

INFORMAZIOA EMAN Nork Noiz Dokumentuak

- Ikastetxeko informazio praktikoa: egutegi /ordutegiak, jantokia, garraioa, materiala, Heziketa Fisikoko kontuak, garbitasuna, arau orokorrak...

- Ikasketei buruz oinarrizko informazioa (kurtsoak, ebaluazioa...).

- Diru-laguntzak jasotzeko zenbait tramite eta paper beharrezkoak direla azaldu.

- Gizarteko beste zerbitzu batzuen berri eman, balioa azpimarratu, bideratu...

ZUZENDARIA

(eta HIPI irakaslea,

baldin badago)

Aste batean- Hezkuntza sistema hizkuntza

ezberdinetan (hezkuntza.net).- Ikasle guztiei banatzen zaien

informazioa.- Idatzizko orria(k), ikastetxeari

buruzko informazio praktikoarekin.

- Udal zerbitzuek edota Mankomunitateak dituzten liburuxkak.

2

Page 3: harreta arrera

JARDUN IRIZPIDEAK Dokumentuak

- Lehenengo egunean informazio “guztia” ez eman; beti egokitu kasuan kasuko.

- Saiatu ahalik eta dokumentazio gehien eskuratzen, baina kontuan hartu batzuetan ezin izango dutela (geuk ere informazioa eduki behar genuke ikasketen baliokidetasunez...).

- Azaldu galderak egitea ez dela polizi lanak egiteko, ikaslearen egoera ulertzeko baino, hobeto lagundu ahal izateko.

- Familiari buruzko galderak “kontu handiz” egin badaezpada.

- Beti kontuan hartu faktore kulturalak (emakumeen papera, autoritatea...).

- Itzultzaile-bitartekaria behar denean, nork eta nola?

- Edonola ere, garrantzitsua da gurasoak lasaitzea: bileran ez “tribunal itxura” eman, hurbiltasuna trasmititzen saiatu, seme-alabak “esku onetan” uzten dituztela adierazi... Oinarrizko irizpidea: informazio jaso/eman prozesua era atseginean egin, “begikotasunez”... mazala izan.

- ITXAROBIDEAK: Ikasleen eta euren familiakoen espektatibak baloratu eta geure lehen balorazioekin alderatu.

“Ikasle etorkinak” (Hezkuntza Saila)

-“Ikasle etorkinentzat Harrera Plana egiteko orientabideak”

- Harrera (Berritzegunea)- Acogida (Berritzegunea)

3

Page 4: harreta arrera

2. ERABAKIAK HARTZEN

Taldekatzea Nork Noiz Dokumentuak

- Zein mailatan eskolatuko den. Irizpideak: -adina -aurreko eskolarizazioa.-asmoak, itxarobideak.

Ez da komeni planteamendu zurrunik izatea. Aitzitik, kasuz kasu aztertu beharko da buru-zabaltasunez eta “automatismo”rik gabe.

- Zein eredutan / Zein taldetan (aukera dagoenean). Kontuan hartu daitezkeen irizpideak: ACIdunen kopurua (laguntza edo oztopo?), errepikatzaileen kopurua, ikas giro ona, lankidetza...

- Berariazko Hezkuntzako Esku-hartzeko proiektua edo PIEE taldea baldin badago, pentsa ea talde egokia den (irakasle gutxiago, laguntza berezia, ordutegia...). Hala ere, kontuz horrelako erabakiak “automatikoki” hartzeko joerarekin: agian irteerarik gabeko ibilbide paraleloa egiten laguntzen ari gara?

- Laguntzak antolatzeko aukerak kontuan hartu

Edonola ere, printzipioa argi dago:“Non jasoko du hezkuntza-erantzunik onena?”

- Zuzendariak

- Ikasketa Buruak

- Orientatzaileak

Lehen bi edo

hiru asteetan

- “Ikasle etorkinentzat Harrera Plana egiteko orientabideak”

4

Page 5: harreta arrera

Hizkuntzei buruzko erabakiak hartzeko gida Nork Noiz Dokumentuak

Komunikaziorako estrategia lagungarriak ezagutu.

Klaustrokideen artean gogoeta bultzatu behar da hizkuntz trataeraz. Hona gogoetarako gidoi bat:

- Institutuan (gelan zein gelaz kanpo) beharko duen komunikazio-gaitasuna lortzeko, zein hizkuntza landu?

- Eskola-curriculuma lantzeko, zein hizkuntza erabili?

- Ingelesa landu behar du? Hasieratik? Eta Frantsesa?

- Zein hizkuntza landu errefortzu-orduetan?

- Zein hizkuntza landu erreferentzia-gelan?

- Zein arlo landu euskaraz? idatziz/ahoz, ulermen-/ekoizpen-maila

- Zein arlo landu gaztelaniaz? idatziz/ahoz, ulermen-/ekoizpen-maila

- Zehaztu hizkuntza bakoitzari dedikatuko zaion ordu kopurua.

- Nola azaldu familiari hizkuntz ereduaren ezaugarriak?

Batzordeak

(Kulturarteko Hezkuntza batzordeak, Pedagogi

batzordeak...)

“Harrera-plana...”

5

Page 6: harreta arrera

Indartze-saioak Nork Noiz Dokumentuak

Askotan antolamenduak huts egiten duela: ez orduak edo saio kopurua... antolamendu kualitatiboak baizik. Indartze-modalitate desberdinak aukeratu daitezke: gelatik kanpo beste irakasle batekin, bigarren irakasle bat gelan sartu... - Indartze-saioek eurek ere programazio bat behar dute, baita zenbait irakasleren

arteko koordinazioa ere: indartze irakaslea / tutore / arloko irakaslea.- Ikasle bakoitzaren norbanako programan zehaztu beharko da zein irizpideren

arabera antolatzen diren indartze-saioak: Zergatik? Zer egiteko? Zein arlotan? Zein momentutan? Norekin?

- Gela naturalaren erreferentzia ezin galdu (helburuak, espektatibak...).- Irakasleok metodologia egokia erabiltzen saiatu behar dugu: ikas-irakas prozesu

aktiboagoa, talde-lana...- Indartze saioen programazioak ez du ezinbestez kurtso osorako izan behar:

amaitzeko data jarri behar zaie, aurrerapenak etengabe aztertu, helburuak berrikusi...

Ikasketa Buruak

Orientatzaileak

Mintegi Buruak

Etengabeko berrikusketak

Sortutako eta egokitutako materialak, koordinazioaren fruitu baldin badira batik bat, bildu eta gorde egin behar dira.

Promozio irizpideak, oinarrizko edukiak... material “bankua”

Eskolaz kanpoko erakundeekiko harremanak Nork Noiz DokumentuakIkasleren (edota familiaren) beharrizanaren arabera, harremanetan jarriko gara ondorengo erakundeekin:

- Berritzegunea : aholkularitza eta orientabideak hasierako ebaluazioa egiteko (hizkuntz gaitasuna, ikasketa-trebeziak...), ikas plangintza, curriculum-moldaketa, materialen egokitzapena...

- Ikuskaritza : alde administratiboa (kalifikazioak, salbuespenak...), - Itzultzaile-bitartekaria : laguntza familiarekin komunikatzeko,

hasierako ebaluazioa egiteko, etab.- Udaleko Gizarte Zerbitzuak : behar diren laguntza sozialak, eskolaz

kanpoko ekintzak...- Osakidetza : protokolo adostua, kontaktu irekia pediatrarekin...- GKE, Aisialdi taldeak...: eskolaz kanpoko ekintzak, jatorrizko

kulturarekiko atxikimendua...

Zuzendaritzak

(edota Batzordeak:

orientatzaileak, HIPIa

baldin badago...)

Eskolatzearen hasieran eta puntualki.

- Mankomunitatearen dokumentua.

- Dokumentu orokorrak: inmigrazio plana, etab.

6

Page 7: harreta arrera

3. IKASTETXEAN SARRERA PRESTATZEN

Gelakideak Nork Noiz Dokumentuak

Aurretik ikaskideei egoeraren berri emango zaie, guztion artean datorren ikasle “berriari” ONGI ETORRI gozoa eman ahal izateko.

- Jakin-mina piztu: ikasle berriak dakiena eta dakarrena zertan izan daitekeen aberasgarria guretzat...

- “Bere lekuan” jartzen saiatu (enpatia):

Tutoreak Datorrela jakin

bezain laster.

Ikastunitate egokiak: “Guztiok gara etorkinak”, “Fatima ikazkinaren alaba”... (luzeegiak izan litezke)

Interneten eta beste zenbait tokitan bilatu: mapak, ikaslearen hizkuntzari buruzko informazioa, argazkiak hango bizimoduaz, ipuinak, tradizioak...

Irakasleak Nork Noiz Dokumentuak

Jatorriari buruzko informazioa bildu: bizimodua hizkuntza(k), kultura... Hala ere, ez dugu perspektiba garrantzitsu hau galdu behar: GURI EZ DATORKIGU KULTURA BAT, HAUR EDO IKASLE BAT BAIZIK.

IrakasleekEtorri

aurreko egunetan.

Apurka-apurka Batzordeak eta Berritzeguneko mintegian parte hartzen dutenek kultura batzuei buruzko materiala bilduz joan litezke.

Lehen eguna: harrera ikastetxean eta gelan. Nork Noiz Dokumentuak

- Ekintza bereziren bat antolatu aurkezpenerako (adinaren arabera: jolasak, aurkezpen formala...)

- Gelaz kanpo: eskolazaina, administrazioa, jantokia, jolastokia...

- Gelakideen inplikazio eta laguntza: lagun ona edo “enbaxadore” ikasle/taldetxoa...

- ...

Tutoreak 1. eguna. “Harrera.-plana...”

“Harrera-plana...”

7

Page 8: harreta arrera

4. ARRETA ANTOLATZEN

Zenbait aspektu Nork Noiz Dokumentuak

4.1. Hasierako ebaluazioa:

Behin eta berriz azpimarratuko da hasierako ebaluazio egoki bat egitearen garrantzia. Horregatik, ez du pertsona bakar batek egin behar, talde batek baizik. Helburu nagusiak honako hauek dira: Ikaslearen hezkuntza-premiak eta potentzialitateak antzematea. Lan-plangintza antolatzea: proposamen kurrikularraz, beharko dituzten

laguntzez eta gaitasunak indartzeko hartu behar diren erabakiak aztertzea eta zehaztea...

Prozedurak: ez dugu ebaluazio-prozesu zorrotz batetik pasarazi behar (azterketak, testak...); egokiagoa da behaketaren bidez, gelan dagoen bitartean era integratu batean egiteko modua bilatzea.Zer baloratu? Batetik, ikas ohiturekin zerikusia duten jarrera eta trebeziak baloratuko ditugu, oso garrantzitsuak baitira ikas-irakas prozesua planifikatzerakoan eta beharko diren egokitzapen kurrikularrak ezartzerakoan. Bestetik, oinarrizko gaitasun akademikoak ere baloratu behar dira eta; horretarako, instrumentaletara (Hizkuntz trebeziak eta Matematika) mugatuko dugu gure analisia.

Gaztelaniaz geuk neurtu ahal dugu. Itzultzaile-bitartekari baten laguntza baldin badugu, pauta

argiak emango dizkiogu ikasleak zer dakien balora dezan (ez “zer jakin behar duen”...), zeri erreparatu behar dion, zer den garrantzitsua...

Hizkuntza ulertzeko modurik ez daukagunean: saiatuko gara beste era bateko tresnak baliatuz ondorioak ateratzen: interneten berak dakien hizkuntzan aurkitutako materialak, irudiak, narrazio-sekuentziak kontarazi eta grabatu, idazkera... Eskuarki, ez-berbazko estrategiak erabili beharko ditugu edota, kasuren batean, nazioarteko hizkuntzaren batez baliatu (ingelesa

Irakasle taldeak eta tutoreak,

orientatzaileak koordinatuta.

Orientatzaileak hasierako

ebaluazioaren emaitzak bilduko ditu ikaslearen

karpetan .

Lehen bi asteetan.

Dokumentu egokiak behar dira, bai datuak jasotzeko, bai ikas-trebeziak neurtzeko (hizkuntzak, matematika...).

Kontsultarako orientabideak:

- “Harrera-plana...”

- “Hasierako ebaluazioa” (Berritzegunea)- ...

8

Page 9: harreta arrera

edo frantsesa).

4.2. Curriculumaren inguruko gogoetak :

Adinari dagokion maila: hizkuntzaren bereganatze prozesuan egoteak ez du %100ean baldintzatu behar bere ibilbide akademikoa. Metodologia egokia (irudimentsua, ausarta?) erabili beharko genuke bi prozesuak aldi berean jarraitzeko: “gure hizkuntza(k) ikasten d(it)uen bitartean curriculumean ere aurrera egin”

Ulermen-maila eta ekoizpen-maila bereiztu behar dira...

Hasierako ebaluazioak adieraziko digu zertan dituen premiarik handienak eskola-dinamikan sartzeko: norbanako programa bat egin beharko zaio (lortu nahi diren helburuak eta horretarako behar diren jarduerak planifikatu...); programa hori malgua izango da eta etengabe berrikusi beharko litzateke. Bestalde, bere programan zehaztutako irizpideen arabera, behin-behineko ordutegia erabaki beharko da hasierarako (zein arlo landu talde naturalean, zein indartu, zein hizkuntza batean, zein bestean...), etab.

Norbanako programa horren markoan egindako aurrerapenak baloratzeko orduan, nagusiki ikaslearen ibilbidea izango dugu kontuan, zikloko oinarrizko helburuak ahaztu gabe.

4.3. Familiarekiko harremanak:

Ikastetxeak kontaktua ziurtatu. Familiak ikastetxean erreferentzi pertsona bat (ez daitezela galdu). Programaren berri eman: zer egingo duen, aurrerapenen berri eman... Laguntza eta inplikazioa eskatu: ikastetxearen bizitzan parte-hartzera

gonbidatu eta, bide batez, eskolaz kanpo izan ditzakeen ekintzen berri eman (laguntzak –ikasketa aldetik, diru aldetik...- eta aukerak –kultur

Zuzendaritzak gogoeta

bultzatu behar du eskola-komunitate

osoan:

Orientatzaileak besteen elkarlanaz:Tutoreak, HIPIak...

Ebaluazioa:irakasle taldeak

Zuzendaritzak

Tutoreak (eta HIP irakasleak)

(Prestakuntza berezia eta elkarrekiko hausnarketa

behar da)

Harrera plana

9

Page 10: harreta arrera

taldeak, kirol taldeak, etab.-).

4.4 Hizkuntz irizpideak : Hasierako komunikazio-hizkuntza bermatzeko bitartekoak antolatu,

eskatu...

Bi hizkuntzak menderatzeko eskubidetik abiatuta, hizkuntz irizpideak finkatzeko behar den gogoeta piztu eta lideratu: zein hizkuntza zein arlotan eta zenbat orduz landu, ingelesa noiz...

Curriculuma lantzeko hizkuntz gaitasuna lortzeko bitartekoak jarri: antolaketa malgua, indartze-saioak antolatzeko eta etengabeko jarraipena egiteko erraztasunak eman, irakasleen arteko koordinazioa bultzatu...

Indartze-saioak antolatzeko irizpideak zehaztu: gela barruan, kanpoan, norekin, zer egiteko...

Arloko irakasleak eta indartze-irakasleen arteko koordinazioa. Euskara “salbuespena” tramitatu (behar den kasuan). Familiari hizkuntz informazioak eta orientabideak eman

(jatorrizko hizkuntzaz, gizarteko edo/eta eskolako hizkuntzez...).

4.5 Kulturarteko curriculuma: Testu liburuetan (edo aldizkarietan, albistegietan, pertsonaia ezagunen

adierazpenetan, etab.) etnozentrismo-zantzuak antzeman: esamolde despektiboak, gutxietsi egiten duten irudiak, estereotipo errazak eta topiko faltsuak, “mendebaldeko aurrerapenak” aipatzea beste kultura batzuen ekarpenak isiltzea...

Gizarte eta kultura desberdinen arteko antzekotasunak nabarmendu.

Zuzendaritzak

Irakasle taldeakOrientatzaileak

Kurtsoan zehar

Kurtsoan zehar

Oinarrizko liburutegia osatuz eta aztertuz joan behar da.

10

Page 11: harreta arrera

Balore unibertsalak bultzatzen diren bitartean, gehiengoaren eta gutxiengoaren kultur balioen hausnarketa kritikoa egin.

Kultura guztien baloreak mantentzearen aldeko jarrera erakutsi (Giza Eskubideen aurka ez doazen bitartean) eta kulturen arteko harremanak positiboki baloratu. Aldi berean, denentzat aberasgarria baita, jatorri desberdinetako ikasleen arteko elkarreragina sustatu.

Hezkuntza-helburuak berrikusi: Dekretuak markatzen dituen “Zikloko” edukiak? Etapako helburuak, “pertsonak garatzea...”?? (aspaldiko eztabaida zahar horretan sakondu, ikasle bakoitzari soluziobideak eskaini...)

Maila ez “jaitsi” ikasleria-motaren arabera, baizik eta denek euren gaitasun positiboenak garatzeko erak bilatu.

Prozedurazko edukiak abiapuntutzat erabili kontzeptuzkoak eta jarrerazkoak garatzeko.

4.6. Norbanako programaren jarraipena:

- Interbentzioa idatziz jaso: hasierako ebaluazioa, lan-plangintza, programaren jarraipena, koordinazioa, ebaluazioa, memoria...

- Familiari parte eman.

- ...

OrientatzaileakTutoreak Kurtsoan

zehar

11