gutxienekoak: sakontzekoak (aniztasuna aintzat hartzekoak) junior farm... · 2017-11-23 ·...

23
«Infekzioen transmisioa» atalaren xedea da ikasleei erakustea eskuen edo arnas-sistemaren higiene txar batek nahiz elikagaiak ez zaintzeak mikrobioak eta gaixotasunak transmititzen lagun dezakeela. 2.4 « Higienea baserrian » atalak ikasleei erakutsiko die baserrietan mikroorganismo onuragarriak nahiz kaltegarriak daudela. Ikasleek baserrietako mikroorganismoen arriskuak eta onurak ezagutuko dituzte jarduera parte-hartzaileen, « sare sozialen » eta baserriari buruzko mahai-jolas baten bidez. Gutxieneko irakaskuntzak Lehen Hezkuntza Norbera izaten ikasteko konpetentzia Zientziarako konpetentzia Konpetentzia sozial eta zibikoa Konpetentzia motorra Edukiak Naturaren zientziak 2. multzoa. Gizakia eta osasuna. Saioaren aurreikusitako iraupena 50 minutu Ikaskuntzaren adierazleak Gutxienekoak: baserrietako mikroorganismo onuradunek elikagaiak ekoizten laguntzen dute. mikrobio kaltegarriak aurki daitezke baserrian, eta gizakiak kutsa ditzakete. baserrian infekzio bat garatzeko arriskua murriztu dezakegu eskuak ondo garbitzen baditugu eta oinarrizko zenbait arau errespetatzen baditugu. Sakontzekoak (aniztasuna aintzat hartzekoak):: non aurki daitezkeen mikrobio kaltegarriak baserrietan. non aurki daitezkeen mikroorganismo onuragarriak baserrietan eta zein den haien erabilgarritasuna elikagaiak ekoiztean.

Upload: others

Post on 17-Jul-2020

6 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Gutxienekoak: Sakontzekoak (aniztasuna aintzat hartzekoak) Junior Farm... · 2017-11-23 · mikroorganismoen arriskuak eta onurak ezagutuko dituzte jarduera parte-hartzaileen, «

«Infekzioen transmisioa» atalaren xedea da ikasleei erakustea eskuen edo arnas-sistemaren higiene txar batek nahiz elikagaiak ez zaintzeak mikrobioak eta gaixotasunak transmititzen lagun dezakeela. 2.4 « Higienea baserrian » atalak ikasleei erakutsiko die baserrietan mikroorganismo onuragarriak nahiz kaltegarriak daudela. Ikasleek baserrietako mikroorganismoen arriskuak eta onurak ezagutuko dituzte jarduera parte-hartzaileen, « sare sozialen » eta baserriari buruzko mahai-jolas baten bidez.

Gutxieneko irakaskuntzak Lehen Hezkuntza Norbera izaten ikasteko konpetentzia Zientziarako konpetentzia Konpetentzia sozial eta zibikoa Konpetentzia motorra Edukiak Naturaren zientziak 2. multzoa. Gizakia eta osasuna. Saioaren aurreikusitako iraupena 50 minutu Ikaskuntzaren adierazleak Gutxienekoak:

• baserrietako mikroorganismo onuradunek elikagaiak ekoizten laguntzen dute. • mikrobio kaltegarriak aurki daitezke baserrian, eta gizakiak kutsa ditzakete. • baserrian infekzio bat garatzeko arriskua murriztu dezakegu eskuak ondo garbitzen baditugu eta oinarrizko zenbait arau errespetatzen baditugu. Sakontzekoak (aniztasuna aintzat hartzekoak):: • non aurki daitezkeen mikrobio kaltegarriak baserrietan. • non aurki daitezkeen mikroorganismo onuragarriak baserrietan eta zein den haien erabilgarritasuna elikagaiak ekoiztean.

Page 2: Gutxienekoak: Sakontzekoak (aniztasuna aintzat hartzekoak) Junior Farm... · 2017-11-23 · mikroorganismoen arriskuak eta onurak ezagutuko dituzte jarduera parte-hartzaileen, «

PowerPointa ez bada komenigarria, PDFak jaitsi daitezke, eta proiektagailurako orrietan itsatsi edo handitu, laguntza bisual gisa erabiltzeko. Hitz gakoak Baserria Higienea E. coli Salmonella Campylobacter Mikrobio erabilgarriak Rhizobia Termofiloak Lactobacilli Beharrezko materiala Ikasle- talde bakoitzeko � FTA 2 - FTA 8 kopia � «Bidaia baserrira» jolasa: taula, fitxak, dadoa eta kartak Ikasgelako � Powerpoint edo FTA 1 kopia ikasle bakoitzarentzat

Kopiatu FTA 2 - FTA 8 ikasleen talde bakoitzerako (4-5 ikasle taldeko). Deskargatu PowerPoint dokumentua edo prestatu FTA 1 ikasle bakoitzarentzat/talde bakoitzerako. Prestatu plastifikatutako taula bat talde bakoitzerako. Eskuragarri Web baliabideak • Jarduera honen erakustaldia • Jarduera nagusiaren PowerPoint bat • « Dibertsioa baserrian » jolas interaktiboa web orri juniorrean unitate honen mezua indartzeko • Bideo bat web orri juniorrean, eskuak xaboiarekin garbitzeko zer metodo gomendatzen den erakusten duena.

Baserria leku dibertigarria eta hezigarria da adin guztietako pertsonentzat. Nolanahi ere, oso garrantzitsua da inguru horrekin lotuta dauden mikrobioen berri izatea (horietako zenbait kaltegarriak dira gizakientzat) baserrira bisita dibertigarriak eta seguruak egiteko. Baserriko animaliek, garbi eta osasuntsu daudela eman arren, mikrobio erabilgarriak eta kaltegabeak izan ditzakete haientzat, baina oso arriskutsuak izan daitezke guretzat gure gorputzean sartuz gero. Adibidez, Escherichia coli, Salmonella eta Campylobacter bakteriek infekzioak sor ditzakete edozein adinetan, nahiz eta sintomak askoz ere larriagoak izan daitezkeen haurrengan. Bakteria horiek animalien gorotzetan egoten dira; hori dela-eta, gorotzak dauden edozein lekutan egon daitezke, hala nola ateetan, hesietan, animalien aurpegietan... GARRANTZITSUA: bakteria horien zenbateko txiki bat nahikoa da infekzio bat sortzeko. Infekzio bakteriano baten sintomak aldatu egin daitezke, baina, besteak beste, beherakoagatik eta gorakoengatik jariakinen galera azkarra eragin ohi dute, eta heriotza ere ekar dezakete kasu larrienetan. Hala ere, baserrian mikrobio erabilgarriak askoz ere gehiago dira kaltegarriak baino. Horien artean daude hauek, besteak beste: Lactobacilli, bazka hartzitzen dutenak eta esnea jogurt bihurtzen dutenak; termofiloak, landareak konpost bihurtzen dituztenak; eta rhizobia, atmosferako nitrogenoa amoniako bihurtzen dutenak lurrean. Unitate didaktiko honek ikasleei erakutsiko die zein diren baserriko mikrobio erabilgarriak eta kaltegarriak. Ikasleek neurri arrunt batzuk ikasiko dituzte baserria bisitatzean infekzio bat garatzeko arriskua murrizteko. Gainera, mikrobioak ingurune desberdinetan hedatzen diren moduari buruz gehiago ikasiko dute. Hona hemen zenbait neurri: • Eskuak urarekin eta xaboiarekin garbitu animaliekin kontaktuan egon ondoren eta jan eta edan baino lehen (gel desinfektatzaileak eta paper-zapi bustiek ez dituzte ondo ezabatzen mikrobio horiek). • Ez eman musurik animaliei, eta ez hurbildu aurpegia haien aurpegira; eskuekin aurpegia edo ahoa ukitzea saihestu. • Izendatutako lekuetan jan. • Baserritik paseoan ez jan, eta lurrera erori den zerbait ere ez jan. • Oinetako zikinak ondo garbitu, eta ondoren, eskuak ere bai, urarekin eta xaboiarekin.

2.4 Infekzioen hedapena Higienea baserrian

Informazioa Aurretiazko prestaketa. Beste iradokizun bat.

Page 3: Gutxienekoak: Sakontzekoak (aniztasuna aintzat hartzekoak) Junior Farm... · 2017-11-23 · mikroorganismoen arriskuak eta onurak ezagutuko dituzte jarduera parte-hartzaileen, «

1. Eskola hasteko, eskatu ikasleei baserri bat bisitatzeak dituen zenbait arrisku identifika ditzatela, hala nola: lurrean estropezu egitea, baserriko makinen arriskuak... Ondoren, galdetu ea haien ustez gaixo jar daitezkeen baserri batean, adibidez, animalientzako elikagaiak janda. Eztabaida amaitzeko, galdetu ea gaixotasunak eragin ditzaketen germen arriskutsurik badagoen baserrian. 2. Azaldu ikasleei baserriko animalia batzuek (garbiak eta osasuntsuak ematen dutenek) ikusten ez diren eta animaliei kalterik eragiten ez dieten mikrobioak izan ditzaketela, baina gu gaixotu egin gaitzaketela infektatzen bagaituzte. 3. Azaldu mikrobio horiek animalien gorotzetan bizi direla, baina batzuetan, gorotzek gauza asko zikintzen dituztela. Eskatu ikasleei imajinatzeko behi bat ipurdia igurzten hesi batean, eta ondoren, aurpegia igurzten hesiaren leku berean. Non daude gorotzetako mikrobioak orain? Behiaren ipurdian eta aurpegian, baina baita hesian ere. Azaldu animalia horiek edo horiek bizi diren lekuak ukitzen ditugunean mikrobioak eskuetara atxiki daitezkeela, eta germen horiek gure gorputzean sartuz gero, gorakoak eta beherakoak eragin ditzaketela. 4. Esan ikasleei baserrietako mikrobioei buruzko zenbait gauza ikasiko dituztela, eta nola babes daitezkeen erraz baserri bat bisitatzen dutenean eta animaliak ukitzen dituztenean. Esan, baita ere, baserrietako mikrobio onuragarriei buruz zenbait gauza ikasiko dituztela, eta nola laguntzen duten elikagaiak ekoiztean. « Dibertsioa baserrian » jolasaren ardatza dira baserrian infekzioak hedatzeari aurrea hartzeko beharrezkoak diren neurriak. 1. Jarri ikasleak sei laguneko taldeetan, eta banatu taula, fitxak, dadoa eta txartelak talde bakoitzari. 2. Ikasleak dadoa botaz eta taulan zehar fitxak mugituz jolastuko dira. Mikrobio erabilgarri edo kaltegarri batean eroriz gero, ezkerreko jokalariak txartel ba hartu behar du, eta bertan agertzen den galdera egin. Txartela piloaren azpian jarriko da, eta ondoren, hurrengo jokalariak botako du. Taularen amaierara iristen den lehena izango da irabazlea. Partida bat jolas daiteke baserrira edozein txango egin baino lehen. Egingo diren jarduerekin lotu daitezke egoerak, hala nola paseo bat traktorean, edo goiko arauekin jolas daiteke baserrira txangoa egin baino lehen.

2.4 Infekzioen hedapena Higienea baserrian

Sarrera 1. Erakutsi ikasleei animalien irudiak (PowerPoint edo PDF dokumentuak jatsi daitezke web horri honetatik: www.e-bug.eu). 2. Animalia bakoitzarekin eskatu ikasleei galderei erantzuteko eta eztabaida bat izateko (puntu didaktikoak TS4 eremuan deskribatzen dira). 3. Ondoren, galdetu ikasleei haien ustez non egoten diren gizakientzako mikrobio erabilgarriak/kaltegarriak baserrian. 4. Galdetu ikasleei ea baduten ideiarik baserriko mikrobio erabilgarri/kaltegarri horien izenak zein izan daitezkeen. Eman ikasleei FTA 1 –FTA 6 dokumentuak, 5. Eskatu ikasleei mikrobioen arriskuei eta onurei buruzko profiletan ikusi dutenari buruz hitz egiteko, eta galdetu « lagun » gisa edukiko lituzketen. Hitz egin mikrobio kaltegarriak pertsonengan hedatzeari aurrea hartzeko moduari buruz profiletan ikusi duten zeinahi gauzari buruz.

Jarduera osagarria Jarduera nagusia

Page 4: Gutxienekoak: Sakontzekoak (aniztasuna aintzat hartzekoak) Junior Farm... · 2017-11-23 · mikroorganismoen arriskuak eta onurak ezagutuko dituzte jarduera parte-hartzaileen, «

2.4 Infekzioen hedapena Higienea baserrian 1. Hitz egin ikasleekin ikasi dutenak duen garrantziaz. Garrantzitsua da jakitea animaliek mikrobio kaltegarriak dituztela eta higiene ona izan behar dela gaixotasunetatik babestu ahal izateko. Era berean, garrantzitsua da gogoratzea mikrobio erabilgarri asko egoten direla baserrian, eta baserritarrari guretzako elikagaiak ekoizten laguntzen diotela. 2. Eskatu ikasleei zerrenda bat egiteko baserri bat bisitatzean babesteko egin behar diren gauzekin. Adibide bat jartzearren: a. Eskuak urarekin eta xaboiarekin garbitu animaliekin kontaktuan egon ondoren eta edozer jan edo edan baino lehen. b. Izendatutako lekuetan jan. c. Lurrera erori den ezer ez jan. 3. Eztabaida hori baliatu honako mezu osasuntsu hauek indartzeko:

• Baserriko animaliek mikrobio kaltegarriak dituzte, salmonellosia, E. coli eta Campylobacter esaterako, eta kalte egin diezagukete. • Eskuak urarekin eta xaboiarekin garbitzea oso garrantzitsua da, batik bat animaliak ukitu ondoren eta jan edo edan baino lehen. • Ez zaie musurik eman behar animaliei, eta ez zaie ahoaren, ipurdiaren edo apatxen ondoan ukitu behar; haurrek gorotzak ukitzea saihestu behar dute baserria bisitatzean. • Haurrak gaixotu egiten badira baserria bisitatu ondoren, gurasoek familiako medikuari abisatu behar diote eta etxean geratu behar dira goragaleen eta beherakoen azken sintomak izan eta bi egun igaro arte, ikaskideak kutsatzea saiheste aldera.

Jarduera parte-hartzailea (eskola baten ondoren edo baserria bisitatu ondoren Bisitatu 9-11 urte arteko ikasleentzako atala e-Bug web orrian, www.e-bug.eu, «Dibertsioa baserrian» jarduera interaktiboan sartzeko. Animazio interaktibo honek ikasleei laguntzen die ezagutzen zer ari diren gaizki egiten baserriko bisitari gazteak, eta ekintza bakoitza zergatik izan daitekeen kaltegarria azaltzen die. Sakontzeko eta indartzeko jarduera

GERTAERA INTERESGARRIA Mikrobioak manten daitezke bizirik zure eskuetan hiru ordu inguru. Beraz, gogoratu eskuak garbitzen baserri bat bisitatu ondoren. Horrela hartutako mikrobioak gainetik kenduko dituzu!

Page 5: Gutxienekoak: Sakontzekoak (aniztasuna aintzat hartzekoak) Junior Farm... · 2017-11-23 · mikroorganismoen arriskuak eta onurak ezagutuko dituzte jarduera parte-hartzaileen, «

2.4 Infekzioen hedapena Higienea baserrian Behiaren zein zatitan egon daitezke mikrobio kaltegarri asko? Mikrobioak hainbat eremutan egon ohi dira, esaterako, ahoan, ipurdian, isatsean eta hanketan; hori dela-eta, ikasleek saihestu egin behar dute zati horiek ukitzea, hori eginez gero, infektatzeko arrisku handiagoa izango dutelako. E coli bakteria animalien hesteetan bizi da, eta elikagaiak digeritzen laguntzen die; horregatik, errazagoa da gorotz-aho ibilbideko eremuetan eta gorotzak erortzen diren lurrean pilatzea. Galdetu ikasleei haien ustez zein den animalia bat laztantzeko edo ukitzeko lekurik onena (erantzun zuzena: bizkarra, lepoa edo alboak). Baserriko zein lekutan utzi ditzakete ahuntzek beren mikrobioak? Ahuntzek mikrobio kaltegarriak utz ditzakete zapaltzen duten baserriko lurzoruko/lurreko edozein lekutan, ukitzen dituzten hesietan, jaten duten nekazaritza-ekipamenduan edo harremanetan egoten diren beste animalia edo gizaki batzuengan. Eta gogoan izan animaliek mikrobioak dituztela osasuntsu egoteko, baina horiek gizakiengana pasaz gero, gaixotasunak eragin ditzaketela (adibidez, hesteetako E. coli bakteriak animaliei lagundu egiten die elikagaia digeritzen, baina guri beherakoa eragin diezaguke). Hori dela-eta, eskuak garbitu behar ditugu baserriko edozein animalia ukitu ondoren, baita etxeko zakurrak eta katuak ukitu ondoren ere. Zergatik ziurtatu behar duzu eskuak ondo garbitu dituzula oilasko hau hartu ondoren? Txitak dibertigarriak eta maskota onak izan daitezke, baina haien gorotzek mikrobio kaltegarriak dituzte; hortaz, ahal dela, gorotzak zapaltzea saihestu behar da, eta eskuak oso ondo garbitu behar dira txorrotako urarekin eta xaboiarekin oilaskoak ukitu ondoren. Felipe tripetatik gaixotu zen baserri bat bisitatu ondoren. Ba al dakizu zergatik? Mikrobio erabilgarri nahiz kaltegarri asko daude animalietan eta baserriko gainazaletan. Zenbateko txikietan ez diete kalterik egiten animaliei, baina gu gaixoarazi gaitzakete! Garrantzitsua da eskuak ondo garbitzea animaliak ukitzearen ondoriozko mikrobioak ezabatzeko, eta jan eta edan baino lehen ere garbitu behar dira. Hala ere, gaixo jarriz gero, etxean geratu behar duzu, ur asko edan, eta medikuari esan baserri batean izan zarela.

Page 6: Gutxienekoak: Sakontzekoak (aniztasuna aintzat hartzekoak) Junior Farm... · 2017-11-23 · mikroorganismoen arriskuak eta onurak ezagutuko dituzte jarduera parte-hartzaileen, «

Zergatik garbitu behar dituzu ondo

eskuak oilo hau hartu ondoren?

Behiaren zein zatitan egon daitezke

mikrobio kaltegarri asko?

Baserriko zein lekutan utzi ditzakete

ahuntzek beren mikrobioak?

Felipek sabeleko arazoak izan zituen baserritik itzulitakoan. Ba al dakizu

zergatik?

Page 7: Gutxienekoak: Sakontzekoak (aniztasuna aintzat hartzekoak) Junior Farm... · 2017-11-23 · mikroorganismoen arriskuak eta onurak ezagutuko dituzte jarduera parte-hartzaileen, «

Higienea baserrian e-Bug sare soziala Nirekin argi ibili behar da, ez nire E. coli lehengusinekin bezala... Haiek erabilgarriak izan daitezke gizakientzat, baina niri haiek gaixotzea gustatzen zait!

Ohar-taula Zuri ardia E. coli, Zure faltan nago! Giza gorputzera oporretan joan zinenetik oso bakarrik nago. Espero dut ondo pasatzen ariko zarela bihurrikeriak eginez sabel horretan! Beee-ee-sarkada bat! Norobirus E, aurtengo Gorakoen eta Beherakoen Batzarrerako iragarki bat ikusi dut oraintxe. Goazen jendea gaixotzeko modu berriak ikastera! Aupa! Han ikusiko dugu elkar, N. Bittor doktorea E. coli, nire pazienteen gorputzetik aldendu zara nire aholku burutsuei esker: H2O asko edatea eta zu deuseztatu arte beste pertsona batzuengandik urrun izatea. Eskuak urarekin garbitzeak ere emaitza onak ematen ditu! Zorte on hurrengoan! Argazkiak

Lagun gisa gehitu? Bai Ez

Lagunak C. difficile H. pylori Shigella Ezizena: E. coli Helbidea: Sabelaren txokoa, Zure Barrualdea, Giza Gorputza, posta-kodea: 601T1K83H3RA Ordezko helbidea: k/ Ahuntz mihia 1. zk., Behi Zokoa, Inurritegia, posta-kodea: 1L37XUAK Atsegin du: Jendea gaixotzea (kar, kar!) eta animalien gorotzak (mauka, mauka!). Gogoko dut giza sabela kakazko errusiar mendi bihurtzea, eta jendeak komunera korrika joan behar izatea... Benetan dibertigarria da! Ezin hobeto pasatzen dut jendeak gel desinfektatzailea eta paper-zapi bustiak erabiltzen dituenean. Oso azkarrak direla uste dute eta ni deuseztatzen nautela, baina hori ez da egia. Pentsatzen duzuna baino indartsuagoa naiz! Ez du atsegin: Antibiotikoak... Afa! Ur asko edaten duen jendea (ene... zaila jartzen didate). Gainera, GORROTATU egiten ditut ura eta xaboia. Horrek azalera indar HANDIAGOZ eustera behartzen nau jendeak eskuak garbitzeko ura soilik erabiltzen duenean baino.

Page 8: Gutxienekoak: Sakontzekoak (aniztasuna aintzat hartzekoak) Junior Farm... · 2017-11-23 · mikroorganismoen arriskuak eta onurak ezagutuko dituzte jarduera parte-hartzaileen, «

Higienea baserrian e-Bug sare soziala Nire bizitzako helburua da arrastoan sartzea, baina inoiz ez dut lortzen! Nire errua al da intoxikazioekin lanpetuta egotea?

Ohar-taula Bidaia-agentziako Bob Eskerrak eman nahi dizkizut atzerrira gurekin bidaiatzeagatik! Zure laguntzarekin planetako zoko guztietara iristea lortzen ari gara. Hurrengoan, ekarri zure lagunak! Daisy ahatea Salmonella, utzi nire arrautzak bakean! Jendeak ez ditu erosten agertu zinenetik, eta dirua behar dut, urmael berri bat begiz jota baitut. Gainera, nire landareak izorratzen ari zara!!! Alan doktorea Ohartu naiz animalien sabelak ez dituzula nahikoa, eta landareen kimuak ere infektatu egin behar dituzu gustura geratzeko! Ez kezkatu, nire paziente guztiei esaten ari naiz elikagai gordin guztiak arretaz garbitzeko eta egosteko, zu amorratzeko soilik! Argazkiak

Lagun gisa gehitu? Bai Ez

Lagunak C. difficile H. pylori Shigella Lanbidea: Salmonella Armadako kidea naiz, eta harro nago: 2.500 mikrobio mota baino gehiago gara! Helbidea: Sabelaren etorbidea, Giza Gorputza, posta-kodea: G0NB170A Ordezko helbidea: Oilasko arrautzak 2. zk., Zelai-berde oilategia, posta-kodea: P17AK Atsegin du: Salmonella Armadako nire kideei eta niri gehien gustatzen zaiguna baserrian festa on bat egitea da. Han badakite gu nola tratatu! Baina bidaiatzea ere gustuko dut... IZUGARRI GUSTATZEN zaizkit herrialde beroak! Beraz, horietakoren bat bisitatzear bazaude, zurekin ekar nazakezu itzultzean! Ez du atsegin: Eskuak xaboiarekin garbitzen dituen jendea... Izorratzaileak!

Page 9: Gutxienekoak: Sakontzekoak (aniztasuna aintzat hartzekoak) Junior Farm... · 2017-11-23 · mikroorganismoen arriskuak eta onurak ezagutuko dituzte jarduera parte-hartzaileen, «

Higienea baserrian e-Bug sare soziala

Nire espezialitatea beherakoa odolarekin eta heste-mina eragitea da... Ez dakizu zer atsegina den nirekin une bat igarotzea! Ohar-taula Amanda pazientea Izugarria zara, Campylobacter. Begira, zure erruz gaixo nago! Damu naiz lagun gisa hartu izanaz! Kevin oilaskoa E, lagun, kontuz ibili eta jarri eguzkitako krema sukaldera joatean aste honetan: labeko tenperatura oso altua bada, hil egin zaitezke! Bittor doktorea Campylobacter... Zureak egin du! Badakit ezkutatu egin zaitezkeela eta beste pertsona batzuk infektatu, baita nire pazienteak hobeto sentitzen direnean ere. Baina, arretaz ibili... Eskuak urarekin eta xaboiarekin garbitzearen onuren berri eman diet! Argazkiak

Lagun gisa gehitu? Bai Ez

Lagunak C. difficile H. pylori Shigella Helbidea: Sabeleko parkea, Giza Gorputza, posta-kodea: M1NA Ordezko helbidea: Okela gordina 1. zk., Oilategia eta Azoka, posta-kodea: 3G0S1GA83 Atsegin du: Txirristan ibiltzea sabelean! Ez dago ondo nik esatea, baina onena naiz heste-mina ematen! Era berean, oilaskoa eta pasteurizatu gabeko esnea gustatzen zaizkit... Gune atseginak dira. Baduzu okela gordinik hozkailuan? Nik ez dut maniarik: han geratuko naiz bizitzen. Ez du atsegin: Ondo egindako okela eta labeko tenperatura altuak etsaiak dira!

Page 10: Gutxienekoak: Sakontzekoak (aniztasuna aintzat hartzekoak) Junior Farm... · 2017-11-23 · mikroorganismoen arriskuak eta onurak ezagutuko dituzte jarduera parte-hartzaileen, «

Ezizena: Nitrogenoa finkatzen duten bakteriak Helbidea: Sustrai-zelai, Egoskarien Bidea, Lurrazpileku, posta-kodea: N17R0G3N0A Atsegin du: Mikrobio « etxekoiak » gara oso. Gustuko dugun leku bat aurkitzen dugunean, han igarotzen dugu egun eta gau osoa! Ez gara alferrak. Lan asko egiten dugu lurra amoniakoz betetzen, landareek hazteko behar baitute hori, eta airean dagoen gas naturalarekin egiten dugu! Magia ematen du, baina gure laneko trikimailuak dira. Eta babespean egoten gara beti! Ez du atsegin: Oxigeno gehiegi egotea. Gizakientzat arraroa izan daiteke, baina ez zaigu gustatzen hori, gure lan garrantzitsua hondatzen duelako.

Higienea baserrian e-Bug sare soziala

Ohar-taula Teo hirusta E, zer moduz han behean? Mania asko dituzten haziak daude bidean; beraz, lan bikoitza izango dugu lurra prestatzeko! Ezin ditugu bakarrik utzi. Elkarrekin lan egin behar dugu hau ondo ateratzeko! David baserritarra E, lagunak, jakin dezazuen: sari bat irabazi berri dut udalean zerealen uzta bikainagatik. Soilik esan nahi nizuen ez nukeela lortuko zuen laguntzarik gabe: eskerrik asko! Argazkiak

Taldean izena eman? Bai Ez

Rizobioak onenak gara gauza batean: nitrogeno gasa landareentzako gosegarri osasuntsu bihurtzean. Baina hori ez dugu bakarrik egiten: hirusten eta babarrun eta ilarren landareen barruan bizi gara, eta lan zail horrekin laguntzen digute. Lagunak L. acidophilus S. cerevisiae Penicillium

Page 11: Gutxienekoak: Sakontzekoak (aniztasuna aintzat hartzekoak) Junior Farm... · 2017-11-23 · mikroorganismoen arriskuak eta onurak ezagutuko dituzte jarduera parte-hartzaileen, «

Higienea baserrian e-Bug sare soziala Termofiloak gara beroa atsegin dugulako! Eman buelta bat edozein konpostetatik, eta ikusiko duzu zer ondo eta bero egoten den. Ezin hobea da guretzat, baina lan handia ematen digu!

Ohar-taula Teresa marrubia Kaixo, termofiloak: Eskerrik asko sukaldean prestatu didazuen humus-afari goxoagatik. Bikaina zegoen! Gehiago eskatuko diot Davidi datorren astean; beraz, segi horrela! Muxu bat. Lactobacillus Lagun maitea: espero dut nire festara etortzea datorren astean. Landako festa bat izango da baserrian elikagai-ekoizpenean beste urte on bat izan dugula ospatzeko. Espero dut soilik inor ez dela agertuko abisatu gabe. Ez dut bakteria gaiztorik etortzea nahi! Eko Elias Zorionak, termofiloak. Zuen birziklapen-ahalegin guztiengatik eko-sari bat jasotzeko hautagai izendatu zaituzte. Landareen hondakinak baserrirako mantenugai bihurtzen dituzuenez, ekosistemari laguntza handia eskaintzen diozue. Ondo egina! Argazkiak

Taldean izena eman? Bai Ez

Ezizenak: bero-zaleen talde handi bat! Helbidea: Turbaren plaza, Konpostako Santiago, posta-kodea: 7X1G0R7UAK Ordezko helbidea: Zerealen Etorbidea, Lurgainekoak, Zelai-berde, posta-kodea: Z3LA1AK Atsegin du: OSO GUSTUKO dugu arbazta-pila on bat: lur eta ebakitako belar pixka bat botaz gero, hura bai otordua! Termofiloen talde batekoa izateko, bakteria edo onddo bat izan behar duzu. Garrantzitsuena tenperatura altua da! Deskonposatzen ari diren landareak dira gure espezialitatea. Digeritu egiten ditugu, eta gero, mantenugaiak lurrera itzultzen ditugu, bero tropikalaren erosotasunean! Ez du atsegin: Badakizue beroa gustatzen zaigula: okerrena hotza da! Eta hotza esaten dugunean, 20ºC-ko tenperaturaz ari gara: tenperatura horretan gure bakteriak ez dira ausartu ere egiten haien endoespora babesgarrietatik ateratzera! Brrr! Lagunak L. acidophilus S. cerevisiae Penicillium

Page 12: Gutxienekoak: Sakontzekoak (aniztasuna aintzat hartzekoak) Junior Farm... · 2017-11-23 · mikroorganismoen arriskuak eta onurak ezagutuko dituzte jarduera parte-hartzaileen, «

Ezizenak: Bakteria probiotikoak Helbidea: Behi-esnearen Ontzia, Esne-fresko Baserria, posta-kodea: HAR7Z16ARR1A Ordezko helbidea: 1. k/ Mikrobio erabilgarria, Heste Meharraren Txokoa, Sabela, posta-kodea: 7R1PAK Atsegin dugu: Gure elikagairik gustukoena laktosa da. Esnearen azukre hori da dagoen onena! Energia asko ematen digu eta badakigu denak pozik egoten direla gure hartziduraren emaitza jogurt leun eta goxoa denean, erregeen jakia da! Gutako batzuok, gainera, ondo egiten dugu silokoa: behiek eta ardiek urte osoan jan dezaketen belar hartzitua da... Oso gustuko dute! Ez dugu atsegin: Gizakiekin gaizki portatzen diren mikrobio nazkagarriak. Zer uste dute? Gizakiak eta Lactobacilliak lagunak izan dira beti. Esku bat botatzen diogu elkarri ahal dugun bakoitzean!

Higienea baserrian e-Bug sare soziala Boxeo-borrokaldi on bat gustatzen zaigu gizakien sabeletan gaudenean; beraz, kontuz, bakteria kaltegarriak: gizakiak osasuntsu egotearen alde egiten dugu borroka! Dilin-dalan, hasi da da lehen rounda!

Ohar-taula Esnekien Elkartea Lactobacilliko kide agurgarriak: ikastaro bat eskaini behar dugu elikagaien industrian bakterioen hartziduraren garrantziari buruz. Egin al dezakezue aurkezpen bat? Onenak zarete gauza mota horietan! Erantzun laster, mesedez. Amanda pazientea Eskerrik asko guztioi, Lactobacilli lagunak. Campylobacter bisitan etorri zitzaidanean, asko lagundu zenidaten indarrak berriro hartzen eta berriro ere osasuntsu sentitzen. Muxu bat, Amanda. Dorotea behia Segi horrela, Lactobacilli! Zuen laguntzari esker, nire esnea ospetsu bihurtu da, eta berehala saltzen da! Laster joan ahal izango dut beti nahi izan ditudan oporretara hondartzara... Ezin dut gehiago itxaron nire apatxen azpian hondarra sentitzeko! Argazkiak

Taldean izena eman? Bai Ez

Lagunak L. acidophilus S. cerevisiae Penicillium

Page 13: Gutxienekoak: Sakontzekoak (aniztasuna aintzat hartzekoak) Junior Farm... · 2017-11-23 · mikroorganismoen arriskuak eta onurak ezagutuko dituzte jarduera parte-hartzaileen, «

Higienea baserrian Jolasteko arauak

Arauak 1. Bota dadoak ea zein ateratzen den jakiteko: zenbakirik handienak irabaziko du! 2. Bota dadoak erlojuaren orratzen kontrako noranzkoan, eta egin aurrera taulan. 3. Mikrobio batean eroriz gero, zure ezkerretara dagoenak karta bat hartu behar du, eta galdera bat egin behar dizu. 4. Taularen amaierara iristen den lehenak irabaziko du!

Page 14: Gutxienekoak: Sakontzekoak (aniztasuna aintzat hartzekoak) Junior Farm... · 2017-11-23 · mikroorganismoen arriskuak eta onurak ezagutuko dituzte jarduera parte-hartzaileen, «
Page 15: Gutxienekoak: Sakontzekoak (aniztasuna aintzat hartzekoak) Junior Farm... · 2017-11-23 · mikroorganismoen arriskuak eta onurak ezagutuko dituzte jarduera parte-hartzaileen, «

Egin atzera 3 lauki Edo geratu zauden lekuan

galdera honi erantzuten badiozu:

Zergatik ez duzu gozokirik jan behar animalien ondoan

zaudenean? Aldatu lekua azkena doanarekin

Edo geratu zauden lekuan galdera honi erantzuten badiozu:

Zergatik garbitu behar ditugu eskuak animaliekin jolastu

ondoren? Egin atzera 4 lauki

Edo geratu zauden lekuan galdera honi erantzuten badiozu:

Baserrian mikrobio kaltegarriak

besterik ez dago. Egia ala gezurra?

Aldatu lekua zure atzean doanarekin

Edo geratu zauden lekuan galdera honi erantzuten badiozu: Zergatik ezin da ezer jan baserritarrak esan arte?

Egin atzera 5 lauki Edo geratu zauden lekuan galdera

honi erantzuten badiozu:

Zergatik egon daitezke mikrobioak inguruko hesietan? Egin atzera lauki 1

erantzun okerra emandako bakoitzean

Izendatu baserrian mikrobioak egon daitezkeen 3 leku

Itzuli 2. Laukira Edo geratu zauden lekuan galdera

honi erantzuten badiozu:

Izendatu baserrian egon daitekeen mikrobio kaltegarri 1. Egin atzera 2 lauki

Edo geratu zauden lekuan galdera honi erantzuten badiozu:

Hatz lodian ahoan sartu duzu txahala laztantzen ari zinean.

Zergatik ez da horrelakorik egin behar? Egin atzera lauki 1

Edo geratu zauden lekuan galdera honi erantzuten badiozu:

Eskuak garbitzeko ura eta xaboia erabiltzea hobe da esku-

gela erabiltzea baino. Egia ala gezurra?

Page 16: Gutxienekoak: Sakontzekoak (aniztasuna aintzat hartzekoak) Junior Farm... · 2017-11-23 · mikroorganismoen arriskuak eta onurak ezagutuko dituzte jarduera parte-hartzaileen, «
Page 17: Gutxienekoak: Sakontzekoak (aniztasuna aintzat hartzekoak) Junior Farm... · 2017-11-23 · mikroorganismoen arriskuak eta onurak ezagutuko dituzte jarduera parte-hartzaileen, «

Mikrobio kaltegarri batzuk

deuseztatu dituzu animaliekin jolastu ondoren eskuak

garbitutakoan. Egin aurrera 3 lauki

Animalia bat ikusi duzu ipurdia igurzten hesiaren kontra, eta urrundu egin zara germen kaltegarriz beteta

egon daitekeelako.

Egin aurrera 5 lauki

Baserritarrari lagundu diozu honako hau erakusten: mikrobio erabilgarriak baliatzen dituela bazka

siloratzeko. Aldatu lekua lehenengo

doanarekin

Baserritarrak uste du oso azkarra zarela, badakizulako baserrian mikrobio erabilgarri

batzuk daudela eta uztari hazten laguntzen diotela.

Egin aurrera 4 lauki

Haur txikiago batzuei lagundu diezu eskuak

garbitzen jan baino lehen.

Egin aurrera 4 lauki

Mikrobio erabilgarriak aurki ditzakegun baserriko lekuren bat izendatu

badezakezu, aldatu lekua zure aurrean

doanarekin

Uretarako botak garbitu dituzu baserritik joan baino lehen, eta horrela, haietara itsatsitako mikrobio guztiak

deuseztatu dituzu. Egin aurrera lauki 1

Eskuak gel desinfektatzailearekin eta

paper-zapi bustiekin garbitu ordez ura eta xaboiarekin

zergatik garbitu behar ditugun baldin badakizu,

egin aurrera 8 lauki

Mikrobio kaltegarriak aurki ditzakegun baserriko

hiru leku izendatu baditzakezu,

aldatu lekua lehenengo doanarekin

Hauetakoren bat: konpostean, lurrean, esnekien estalpean, bazkaren siloan, baserriko sukaldean, sustraien noduluetan. Xaboiak desegin egiten ditu mikrobioak itsasten diren eskuetako gantzak. eta urak eraman egiten ditu. Gel esterilizatzaileak ez ditu eskuetako mikrobioak ezabatzen, eta, beraz, ura eta xaboia dira onenak. Hauen artetik hiru: animalien gorputzean, eskortetan, animalien gorotzetan, hesietan, animaliak ibiltzen diren lurrean.

Page 18: Gutxienekoak: Sakontzekoak (aniztasuna aintzat hartzekoak) Junior Farm... · 2017-11-23 · mikroorganismoen arriskuak eta onurak ezagutuko dituzte jarduera parte-hartzaileen, «
Page 19: Gutxienekoak: Sakontzekoak (aniztasuna aintzat hartzekoak) Junior Farm... · 2017-11-23 · mikroorganismoen arriskuak eta onurak ezagutuko dituzte jarduera parte-hartzaileen, «

Egin atzera 3 lauki Edo geratu zauden lekuan galdera

honi erantzun baldin badiezaiokezu: zer egin behar duzu sabeleko mina

baduzu baserria bisitatu eta handik bi egun ingurura? Aldatu lekua azkena

doanarekin Edo geratu zauden lekuan galdera

honi erantzun baldin badiezaiokezu: egon al daitezke mikrobio

kaltegarriak etxeko animalietan? Egin atzera 4 lauki

Edo geratu zauden lekuan galdera honi erantzun

badiezaiokezu: zergatik da hobea zapatilen

ordez uretarako botak eramatea baserrira goazenean?

Aldatu lekua zure atzean

doanarekin Edo geratu zauden lekuan galdera

honi erantzun baldin badiezaiokezu: aipatu baserrian aurki dezakegun

mikrobio kaltegarri baten adibide bat. Egin atzera 5 lauki

Edo geratu zauden lekuan galdera honi erantzun

badiezaiokezu:

jan dezakezu ogitartekoa baserrian lurrera eroriz gero? Egin atzera lauki 1

erantzun okerra emandako bakoitzean

Izendatu eskortan egin behar ez diren hiru gauza.

Itzuli 2. Laukira Edo geratu zauden lekuan

galdera honi erantzun baldin badiezaiokezu:

animalien gorputzeko zein zatitan aurki ditzakegu germen

gehiago? Egin atzera 2 lauki Edo geratu zauden lekuan galdera

honi erantzun baldin badiezaiokezu:

zuhaitzetik eroritako sagar bat ikusi duzu, eta behi-zelai batean

dago. Gose zara. Zergatik ezin duzu jan? Egin atzera lauki 1

Edo geratu zauden lekuan galdera honi erantzun baldin badiezaiokezu: zer da hobea:

eskuak urarekin ur-txorrotapean edo ur-katilu

batean garbitzea?

Etxean geratu eta likido asko edan. Gurasoei esan medikuari jakinarazteko baserri batean izan zarela. Bai, animaliek mikrobio kaltegarri asko dituzte, eta gaixotu egin zaitzakete; beraz, garbitu eskuak haiekin jolastu ondoren. Hiru hauetakoren bat: E. Coli, Salmonella, Campylobacter. Ez, ogitartekoak lurrean hartu dituen mikrobio kaltegarriak izan ditzake. Janez gero, gaixotu egin zaitezke. Uretarako botak bisita amaitutakoan garbitzen errazagoak dira, eta mikrobioak itsatsi eta ezkutatu ahal izateko zoko gutxiago dituzte. Hauen artetik hiru: jatea, hatza zupatzea, hatzak miazkatzea, animalien gorotzak ukitzea, animalia musukatzea, aurpegia ukitzea.

Hauetakoren bat: hankak, ahoa, ipurdia, isatsa. Ez, sagarrak lurrean hartu dituen mikrobio kaltegarriak izan ditzake. Janez gero, gaixotu egin zaitezke. Txorrotako urarekin, mikrobio kaltegarri gehiago ezabatzen dituelako eta ura garbiago dagoelako.

Page 20: Gutxienekoak: Sakontzekoak (aniztasuna aintzat hartzekoak) Junior Farm... · 2017-11-23 · mikroorganismoen arriskuak eta onurak ezagutuko dituzte jarduera parte-hartzaileen, «
Page 21: Gutxienekoak: Sakontzekoak (aniztasuna aintzat hartzekoak) Junior Farm... · 2017-11-23 · mikroorganismoen arriskuak eta onurak ezagutuko dituzte jarduera parte-hartzaileen, «

Gurasoei baserritarraren

informazio-orria emateaz gogoratu zara, bisitaren

ondoren jarraitu beharreko argibideak dituena.

Egin aurrera 3 lauki

Gozoki bat lurrera erori zaizu, eta berehala bota duzu

zakarrontzira.

Egin aurrera 5 lauki

Erori egin zara, eta lokatza duzu eskuetan; hortaz, urarekin

eta xaboiarekin garbitu zara jendea ukitu baino lehen.

Aldatu lekua lehenengo

doanarekin

Gogoratu duzu izendatutako lekuetan jan behar dela eta,

bidean, eskuak garbitu dituzu.

Egin aurrera hurrengo lauki bikoitira arte

Gogoratu zara animalien gorotzek mikrobio

kaltegarriak izan ditzaketela; hortaz, behi-gorotza

zapaltzea saihesten duzu!

Egin aurrera 4 lauki

Baserrian, mikrobio erabilgarriak askoz ere

gehiago dira kaltegarriak baino: egia ala gezurra?

Aldatu lekua zure aurrean doanarekin

Oinetakoak kendu dituzu baserritik etxera iritsitakoan, eta kanpoan utzi dituzu heldu

batek garbitu ditzan.

Egin aurrera lauki 1

Baserrian bizi den mikrobio erabilgarri bat izendatu badezakezu,

Egin aurrera 8 lauki

Baserrian mikrobio erabilgarri baten

laguntzarekin egiten den jaki edo edari motaren bat

izendatu badezakezu, aldatu lekua lehenengo

doanarekin

Egia – mikrobio horietako askok baserritarrari guretzako elikagaiak ekoizten laguntzen diote. Hiru hauetakoren bat: Lactobacilli, termofiloak, rizobioak. Hauetakoren bat: jogurta, esnea, ogia, zerealak edo edozein uzta mota, barazkiak, fruituak sagardoa, garagardoa.

Page 22: Gutxienekoak: Sakontzekoak (aniztasuna aintzat hartzekoak) Junior Farm... · 2017-11-23 · mikroorganismoen arriskuak eta onurak ezagutuko dituzte jarduera parte-hartzaileen, «

60 59 58 57 56 55 54 53 52 51

41 42 43 44 45 46 47 48 49 50

40 39 38 37 36 35 34 33 32 31

21 22 23 24 25 26 27 28 29 30

20 19 18 17 16 15 14 13 12 11

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

Page 23: Gutxienekoak: Sakontzekoak (aniztasuna aintzat hartzekoak) Junior Farm... · 2017-11-23 · mikroorganismoen arriskuak eta onurak ezagutuko dituzte jarduera parte-hartzaileen, «