goiberri 172. zenbakia

24
Zaharrak berri ferian Igandean izango da Santa Lutzi feria Urretxun eta Zumarragan 18-22 Gizonezko bat sakeleko telefonoarekin argazkia ateratzen iazko Santa Lutzi ferian. ASIER ZALDUA Goierritarraren eta Otamotzen astekaria Lurdes Baztarrika 3 Iritzia 4-5 Mari Jose Galparsoro 6-7 Inma poiektua 8-10 Begoña Luzuriaga 11 Joseba Iztueta eta Alex Sukia 12-13 Euskara eta feminismoa 15 Goierriko liburu eta disko azokak 16-17 GOI B ERRI 172. zenbakia. 2015eko abenduaren 11

Upload: goierriko-hitza

Post on 24-Jul-2016

238 views

Category:

Documents


3 download

DESCRIPTION

Santa Lutzi feria Urretxun eta Zumarragan

TRANSCRIPT

Page 1: Goiberri 172. zenbakia

Zaharrakberri ferian Igandean izango da SantaLutzi feria Urretxun etaZumarragan 18-22

Gizonezko bat sakeleko telefonoarekin argazkia ateratzen iazko Santa Lutzi ferian. ASIER ZALDUA

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Lurdes Baztarrika 3 Iritzia 4-5Mari Jose Galparsoro 6-7 Inmapoiektua 8-10 BegoñaLuzuriaga 11 Joseba Iztueta etaAlex Sukia 12-13 Euskara etafeminismoa 15 Goierriko liburueta disko azokak 16-17

GOIBERRI172. zenbakia. 2015eko abenduaren 11

Page 2: Goiberri 172. zenbakia

02 GOIBERRIPUBLIZITATEA

Page 3: Goiberri 172. zenbakia

GOIBERRI 03kATE MoTZEAN

«Nire irakaslekuttuna AtaungoSabina Zurutuzaizan zen»

LurdesBaztarrikaLazkaoko ikastolako irakaslea

Asier Zaldua LazkaoLurdes Baztarrika irakasleak(Ataun, 1959) 34. ikasturtea duLazkaoko San Benito ikastolan.Umetatik oso argi zuen irakas-lea izan nahi zuela eta ikaske-tak bukatu eta berehala SanBenitokoak bere bila joan ziren.Non egin zenituen ikasketak?Ataungo eskolan, Lazkaoko na-

zionaletan (ikasturte bat), Be-asaingo institutuan eta Donos-tiako seminarioan. Irakasle-ikasketak euskaraz egin zituenlehen promoziokoa naiz.Zein zen zure ikasgai kuttuna?Matematika.Eta zure irakasle kuttuna?Ataungo Sabina Zurutuza, nirelehen andereñoa.Zein zaletasun dituzu?

Musika entzutea, irakurtzea etapaseatzea.Liburu bat.John Anduezaren Prime-time.Musika talde bat.Ken Zazpi.Abesti bat.Txoria txori.Janari bat.Arrautza frijitua.Edari bat.Sagardoa.Goierriko txoko bat.Ataungo Arantzamendi.Amets bat.Jubilatzen naizenean hondar-tza duen herri txiki batean bizi-tzea.Jaso duzun oparirik bereziena.Ezkon bezperan nire amak opa-ritutako panpina.Gorroto duzuna.Ironia.Lazkaoko alkatea bazina...14-18 urteko gazteentzat lokalbat martxan jarriko nuke.Lazkaon biziko ez bazina...Ditudan oroitzapen politak di-rela eta, Ataunen.

«Ezkon bezperannire amak oparituzidan panpina dajaso dudan oparirikbereziena»ASIER ZALDUA

GOI BERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL

Zuzendaria: Iñaki Gurrutxaga

Diseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria Taldea

Lege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.eusPosta elektronikoa:[email protected]: 607 530 424 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen dutenerakundeak:Udalak: Altzaga, Arama,Ataun, Beasain, Itsasondo,Lazkao, Olaberria, Urretxu,Zerain, Segura etaZumarraga

Page 4: Goiberri 172. zenbakia

04 GOIBERRIIRITZIA

Antxiñe Mendizabal AranburuIdazlea

‘Postureo’

«Integrazioedobazterketasozialarenneurgailubihurtu dasarea, edo horisinetsarazinahi digutebehintzat»

aur egun, jen-de guztiak si-n e s t a r a z inahi dio au-zokoari zo-

riontsua dela, bizitza zoraga-rria duela. Bizitza birtual batsortu eta ezagutzera ematendu, bestearen miresmena etaonespena jasoko duen itxaro-penarekin. Horretarako, bada-go berezko leku bat, seigarrenkontinentea esaten zaiona:ez-leku bat, lekurik gabeko es-

pazio bat non, antza, nahi du-gun guztia izan gaitezkeen; sa-rea, alegia. Postureo esatenzaio jarduteko forma horri.Alegia, euskaraz, betidanikitxurak egitea edo itxurakeriaesan izan dena. Hitzetik hor-tzera entzuten ari naiz azkenboladan hitz berria; aurrenekoaldiz etxean seme-alabei Ins-tagramen argazkiak ikustenari zirela eta, azkenekoz, politi-kari batzuei irratian elkarri mo-koka ari zirela.Postureoan dabilenak badu

bere buruaz irudi jakin bat sor-tzeko beharra, eta horretara-ko, komeni zaizkion bere bizi-tzako pasarteak eta atalak jar-tzen ditu ikusgai. Irrikaz esperodu baten baten erantzuna,txarra nahiz ona. Inork kasurikez egitea da gerta dakiokengauzarik okerrena. Gure mun-dutxora ekarrita, koadrilarik ez

edukitzea bezain kontu gogo-rra. Alegia, integrazio edo baz-terketa sozialaren neurgailubihurtu da sarea, edo hori si-netsarazi nahi digute behin-tzat. Are gehiago, sarean ezegon nahi izatea, ia iraultzaile-tzat jotzen da, anti-sistema-tzat.Ni birtualak, neurri batean,

gogorarazi dezake literaturakofikziozko pertsonaia, oso bes-telakoa izan arren. Literaturak,Aro Modernotik aurrera batezere, irudimenezko alter ego-aksortu ditu, gizakiaren izatea-ren misterioan arakatzeko.Munduaren mugak ezezagu-nak ziren garaian, fikziozkopertsonaiek beren ekintzen bi-dez ematen zuten euren buruaezagutzera. Behin, muga fisikoguztiak gaindituta, pertso-naiek beren barne munduraegin zuten jauzi. Horrela bihur-tu zen eleberria gizakiarenbarne bizitza esploratzeko lu-rraldea eta eleberrigilea, es-ploratzailea.Eleberriak gizakiaren aukera

mugagabeetan arakatzen dubere baldintza historiko, politi-ko, sozial eta pertsonalez ha-ratago. Eta ez dago esan be-harrik literaturako pertsonaiakInstagramekoak baino anitza-goak, erakargarriagoak etaaberatsagoak direla. Idazleekera guztietako pertsonaiak

sortzen dituzte; sare soziale-tan ikusten diren argazkietan,berriz, pertsonaia guztiek erre-pikatzen dituzte jarrera etakeinu berberak. Aldez aurretiknarratzaile orojakileren bateksorturiko pertsonaia berarenklonak ematen dute.Halere, ni birtualak eta lite-

raturako fikziozko pertsonaiakbadute antzekotasun bat: ezbatak ez besteak ez diguteerrealitateari buruz hitz egiten.Ni birtuala gauzen azalean ge-

ratzen da eta fikziozko pertso-naia, berriz, oraindik ere izen-datu gabeko eremu ezezagu-netan. Ni birtualak itxurakeriabaino ez du helburu; literatu-rak berriz, gizakiaren existen-tzia. Errealitateaz promozioasmorik gabeko kazetaritzakarduratu beharko luke.Edozein modutan, postu-

reo-tik aldentzeko, literaturazgain, badago beste aukerabat: yoga. Yogan egiten direnariketa fisikoak ásana duteizena. Jarrera esan nahi du hi-tzak eta metafora eder bat ira-dokitzen du: gorputzarekinpentsatzea; yogak gorputzaeta gogoa bateratzea du hel-buru. Ásanek bizitzan hartzerabehartuta gauden jarrera ez-berdinak gogorarazten dizki-gute: gerlariarena, umekiare-na, bakearena, agurrarena,orekarena… heriotzarena.

G

Page 5: Goiberri 172. zenbakia

GOIBERRI 05IRITZIA

Esker onekoak ikusten ditut euskal egileak Durangoko Azo-kan. Haien musika entzun edo liburuak irakurriko dituztenei etaagurtzera gerturatzen direnei eskerrak ematen dizkiete, bere lane-kin gozatzeaz gain, azokarara joan, ilara itxaron eta tarte bat haie-kin pasatzeagatik. Eta gustatzen zaizkit. Duela urte batzu musikarilotutako lanbidea izan nuen, komunikazio arloan eta egile askore-kin harremana izan nuen. Orduan ikusi nuen, artisten artean, geroeta maila handiagoa izan, orduan eta esker onekoagoak zirela etaorduan eta errespetu handiagoa zuten beren publikoagatik. Nirebegietara honek gizakiago egiten zituen, eta interesgarriago, etahandiago. Artista ez garenontzat ere, garrantzitsua da jarrera hori

izatea. Aste honetan bertan, lagun batek oso modu politean gogo-rarazi dit zein garrantzitsua den batzuetan, besterik gabe, bizitzarieskerrak ematea. Ni ez naiz artista, baina hemen ere, nolabait ereizango genuen norbait beste aldean, gure gora beherak irakurtzen,

Egin ditugu saio batzuk Bat eta Bat atal honetan, Idoia!Amaiera iritsi da ordea, eta zuk esan bezala, esker onekoa izan be-har. Neu ere eskerrak ematera noa. Zuri lehenik, irakurleei gero, etaGoiberri-ri azkenik.

Azken urteotan, urteak izan direlako txoko honetan idazten jar-dundakoak, batak bestearen berri izateko aitzaki izan da Bat etaBat. Idazten duguna irakurri, irakurtzen dela jakiterik ere izan dugu,nik behintzat, irakurleren batek edo bestek galdetu didalako inoiznorbaitek gutunik idatzi al didan, auzoko jaietan izandako gorabe-herekin elkartasuna adierazi didalako edo lagunekin Errioxako he-rri txiki bateko igerilekuetan zein ondo igarotzen dugun esan dida-lako. GoiBerri-k, azkenik. tarteka idazketarekin eta euskararekintopo egiteko aukera eskaini dit.

Baina ez gaitezen triste jarri. Zuk esan bezala, GoiBerri-ko hi-tzordua beste toki batera eramango dugulako, eta aurrez aurrehustuko ditugulako hemendik aurrera barruak. Irakurleei dagokie-nez, aurrerantzean ere izango ditugu, ez dut zalantzarik, eta lortu-

ko dugu, berriz ere, beren gure gaiekiko interesa piztea. GoiBerri-k,berriz, aurrera jarraituko du gu gabe, eta tokia egingo die guk utzita-koan beste batzuei. Zorte on gure ondorengoei!

Bai. Gure hurrengo Bat eta Bat, aurrez aurre, ohiko tokian. Ezzaitez berandu iritsi, mesedez!

bateta

bat

Asteko irudia

Idoia Luzuriaga

Tere Madinabeitia

Josu Maroto

INMAproiektuaIngurumenak haurrenganduen ergina aztertzen ari diraINMA proiektuan. Horientzunda etorkizunpostapokaliptikoa datorkitburura. Garaiz ote gabiltza?

ez Tere? Ba, azkenekoa den gure arteko testu honetan, horiei eske-rrak eman nahi dizkiet, irakurleei. Baita ere tarte hau eskaini digu-ten GoiBerri-koei. Eta zuri, nire «batekoa» izateagatik. Milesker.Gure hurrengo Bat eta Bat, aurrez aurre, ohiko tokian. Ados?

Page 6: Goiberri 172. zenbakia

06 GOIBERRIELKARRIZKETA

«Saharar errefuxiatuekgure laguntza behar dute,orain inoiz baino gehiago»

Mari Jose GalparsoroSahararen aldeko Algamar elkarteko kidea

TERE MADINABEITIA

Page 7: Goiberri 172. zenbakia

GOIBERRI 07ELKARRIZKETA

Tere Madinabeitia AtaunGoierri beheko Algamar eta Sa-ada elkarteek bat egin dutebeste behin ere Sahara herria-ren alde. Urte amaiera hone-tan, diru-bilketa kanpaina jarridute martxan sahararren erre-fuxiatuen guneetan urrianuholdeek eragindako kalteeiaurre egiten laguntzeko.Mari Jose Galparsorok

(Ataun, 1967) hartu ditu elkar-teon bozeramaile lanak, eta sa-hararrei laguntzeko eskaria lu-zatu du, baita udan hango haurbat etxean jasotzeko ere.Algamar eta Saada. Bi elkarte,helburu bera.Bai. Duela hamar bat urte sortugenuen Algamar, haur sahara-rrak udan hartzeko programa-ren inguruan. Geroago Saadasortu zen Beasainen. Orain el-karlanean jarduten dugu, Goie-rriko Sahararen aldeko lagunakizenpean. Goierri garaian HareHaizea dago, helburu berekoa. Zein da helburu hori?Sahararrei laguntzea eta babe-sa ematea, eta horretarakohainbat kanpaina burutzea:diru-bilketak, janari-bilketak,Oporrak bakean programa...Zer da Oporrak bakean?Errefuxiatuen kanpamendue-tan bizi diren 8-12 urteko hau-rrei uda kanpoan igarotzeko bi-dea ematen dien programa.Horri esker, umeek bi hilabeteigarotzen dituzte hango beroe-tatik ihesi, ondo elikatuta etamediku kontrolak eginda. Zure familiak parte hartzen duprograma horretan.Bai, duela 10 urte hasi ginen, Al-gamar sortuta. Orduan bazirenGoierrin Saharako haurrak ja-sotzen zituzten familiak, Zaldi-bian, Beasainen... baina bana-ka ari ziren, seguru aski Tolosa-ko elkartearen bitartez. Gukeskaria egin genuen eta L’Haizaneskatoa egokitu zitzaigun.Oso esperientzia ona izan zen,eta handik aurrera bost udatanetorri zen, 12 urte bete arte.Orain mutiko bat ekartzendugu, Sualem, eta honek erebete du gurekin bere bosgarren

genuen, haimaz osatutakoa.Komunik ez zegoen, eta haima-tan sukalde txiki baten antze-koa zuten. Baina jende alaia etaumoretsua aurkitu genuen, el-kartuta dagoena, eta ez dauka-na ere emateko prest dagoena.Errepiderik ez zegoen or-

duan, eta sei orduko bidaia eginbehar zen Tindoufetik. OrainAljeriak errepidea eginda dueta asko aldatuta dago egoera.Hobetzen ari al da orduan erre-fuxiatuen egoera?Bai. Hobetzen ari da, baina neregaldera da han hobetu behar alden egoera. Beren lurraldetikkanpo bizi dira. Egoera bestenonbaiten hobetu behar delauste dut nik. Atzetik historia po-litiko konplikatua dago. Nola bizi dira han?Bere ekonomia txikia sortutadute: fruta eta janari dendak,kotxeak konpontzeko lekuak...badaude, baina beharrezkoadute kanpoko laguntza. Horretan ere Algamar eta Saa-da konprometituta daude.Bai. Gure zeregin nagusia udanumeak jasotzeko familiak bila-tzea eta elkartzea da, eta he-mengo eta hangoen arteko lo-tura eginda, laguntza etengabe

bidaltzen diegu familia bakoi-tzetik: janaria, arropa... Kanpaina irekiak ere antola-

tzen ditugu, janaria ikastetxeeta dendatan biltzeko, adibi-dez. Udaberrian egiten dira,baina aurten, uholdeak tarteko,orain egin dugu bat, Tolosakoelkartearekin batera. Bost egu-netan 1.800 kilo janari eta hi-giene produktu bildu dituguGoierri behean. Bidean dira, etaGabonak inguruan iritsiko dira.Dirua biltzen ere ari zarete.Bai. Aparteko janari bilketa ho-netaz gain, eta uholdeek egin-dako txikizioak konpontzen la-guntzeko, dirua biltzen ari gara.Kontu korrontea ireki dugu ho-rretarako (Kutxabank, 20955030 81 1075005677 zenbakia,‘uholdeak’ hitza jarri behar da).Jasotzen den dirua kanpamen-duetara iristen denean, zertanerabili den emango dugu jaki-

urtea, baina beste uda bateanere izango dugu agian gurekin.Zer egiten dute haurrek hemen?Etxeko beste bat bihurtzen dira,gure kasuan baita herriko bestebat ere, ataundar bat gehiago.Euskara ikasten dute, eta nolagainera! Neskarekin, L’Haizare-kin telefonoz hitz egiten duguoraindik, eta elkarrizketak eus-karaz izaten dira. Zerk bultzatzen du familia bathaur horiek etxean jasotzera?Guk beti izan dugu kezka bat,gureaz gain beste herri batzukere badaudela eta horiek eza-gutu behar ditugula. Beste kul-tura eta pentsakerak daude,eta elkartrukea aberatsa dabeti. Alaba bakarra daukagu,eta berarentzat etxean kanpo-tar bat hartzea oso aberasga-rria izango zela uste genuen. Kanpamenduetan nola bizi di-ren ezagutu duzue gainera. L’Haiza gure etxera etorri eta biurtera bere herrira joan ginen.Oso harrera ona izan genuen.Bere etxean egon ginen, hangoudaletxea eta eskola ezagutugenituen... Harreman bereziasortu zen herriarekin, eta gauregun mantentzen dugu. Betizaude prest laguntzeko, zerbait

bidaltzeko... Zein da herri hori? Dajhla du izena, kanpamen-duetatik isolatuena eta basa-mortuan gehien barruratutadagoena. Hondar gainean eza-rritako kanpin handi bat aurkitu

tera. Konfidantza osoarekinegin daiteke diru ekarpena. Hi-laren 20ra arteko epea dago Hain larriak izan dira uholdeak? Bai. Gure etxean izandako L’Haizarekin hitz egin genueneta ‘Ondo gare Marijo, lasai’esan arren, badakigu etxe asko,harez eginda daudenez, suntsi-tu direla eta kanpamenduetandauden leku garaienetan eza-rritako haima txiki batzuetanbizi dela orain jendea. Dena gal-du dute, janaria, arropa, etxea... Zertan erabiliko da dirua?Herria berriz eraikitzen, ospita-leak-eta. Dajhlara bidaliko du-gu dirua, hura baita kaltetuena.Datorren udan, beraz, haurrekinoiz baino gehiago beharkodute basamortutik irtetea. Bai. Eta orain da Saharako umebat etxean jasotzeko eskaeraegiteko garaia. Dokumentazioaaurkeztu behar da, eta lehenbailehen egin behar da eskae-ra. Gurekin harremanetan jar-tzea besterik ez dago.

«Sahararrenerrefuxiatuen gunehauen atzeanhistoria politikokonplikatua dago»

«Orain egin beharda udan Saharakohaurrak jasotzekoeskaera, gurekinkontaktuan jarrita»

ahara 1884-1975 ar-tean Espainiako kolo-

nia izan eta gero, espainia-rrek alde egin zutenean Maro-ko eta Mauritania arteanbanatu zuten lurraldea. Maro-ko indarrez sartu zen, eta mi-laka sahararrek ihes egin zu-ten, Aljeriako basamortuanbabesa hartuz, Tindouf-en.

Harrezkero, han bizi dira200.000 saharar inguru, be-ren lurraldera noiz itzulikozain eta Marokorekin gataz-kan. Lau errefuxiatu gunetanbanatuta daude: Auserd,Aaiun, Smara eta Dajhla.

Bitartean, 1973an sortuzen Fronte Polisarioak, kan-pamenduetan egoitza duela,jarraitzen du MendebaldekoSaharan, saharraren jatorriz-ko lurraldean, estatu inde-pendientea sortzeko lanetan.

Herri batenerreibindikazioa

S

Page 8: Goiberri 172. zenbakia

08 GOIBERRIASTEKO GAIA

Goierriko 220 bat familia daude Inmaproiektuan, ingurumenak haurrengarapenean duen eragina aztertzeko.

Maialen Igartua GoierriJaiotzen garen momentu bere-tik, gure ingurunearekin jartzengara harremanetan: airea ar-nasten hasten gara, elikagaiakjaten, ura edaten, gure ingurukogainazalak ukitzen... Gainera,baliteke haurtzaroa izatea bizi-tzako momentu esanguratsue-na, bai garapen fisikoari dago-kionean, baita garapen neuro-logikoari ere. Baina, zer eragindute gure inguruneko faktoreekhaurren garapen prozesu ho-rretan? Bi urterekin arnastenduen aireak, izango al du zeri-kusirik aurrerago izan dezakeenarnasketa arazoren batekin?Edo, haurra dela telebista au-rrean igarotako orduek ba aldute eraginik gerora ikaskete-tan izan ditzakeen arazoekin?

Galdera horiei erantzutekohelburuarekin sortu zen Inmaproiektua 1997an. Gaztelaniaz,Infancia y Medio Ambienteesan nahi du: haurtzaroa eta in-gurumena. Estatu mailakoproiektua da, eta hainbat ere-mutako haurrak ditu aztergai.Datu bilketan oinarritzen daproiektua. Haurra amaren sa-belean dagoen momentutikhasten dira analisiak egiten etaamaren ingurunea aztertzen.Haurra jaiotzen denean, berriz,hainbat urtetik behin egiten

Haurrenosasunaaztergai

Zumarragako Ospitaleanhaurdun zeuden emakumeakhautatu zituzten proiekturako.Elyzabeth Blarduni pediatra izanzen arduraduna. MAIALEN IGARTUA

10. orrialdean jarraitzen du

Page 9: Goiberri 172. zenbakia

GOIBERRI 09ASTEKO GAIA

Maialen Igartua LegazpiAinara Osinalde eta JosemaAzpeitia legazpiarrek duelazortzi urte izan zuten Inmaproiektuaren berri, eta partehartzea erabaki zuten. Amaiaalaba jaiotzeko zegoen orain-dik, baina orain bera ere parteda. Bi urtean behin hainbat pro-ba egiten dizkiete, eta, batezere, galdera mordo bat eran-tzun behar izaten dute. Nola izan zenuten Inma proiek-tuaren berri?Haurdun geundela, 2007an,Zumarragako Ospitalean kon-tatu ziguten proiektu batekinhastekoak zirela. Azaldu zida-ten aztertu nahi zutela zein era-gin zuen ingurumenak haurrengarapenean, konturatu zirelakohaurrek naturaz dituzten hain-bat erreflexu galtzen ari zirela. Eta zergatik erabaki zenutenbaiezkoa ematea?Gure esku dagoena egiterik ba-dugu, zergatik ez, ezta? Azterdezatela zein problematika da-goen, gero soluzioren bat ba-dago soluzio horren bila jar dai-tezen. Aztertu ezean, ez dakiguzein soluzio egon daitekeen. Nolakoa izan da prozesua?Haurdun nengoela dagoenekohasi ziren probak egiten. Anali-siak egin zizkiguten, atzazale-tako laginak hartu... Jaio zene-an zilbor hestetik ere laginahartu zuten. Eta gero bi urteanbehin edo egin dizkigute pro-bak. Azkenekoa aurten izan da;hilabete pare batean edo egi-ten dituzte proba guztiak. Nolako probak dira?Amaiari odol analisiak egitendizkiote. Horrez gain, bestemota batzuetako probak ereegiten dizkiote, inteligentzia

probak eta halakoak, garapenfisikoaz gain garapen neuropsi-kologikoa aztertzeko. Guri, be-rriz, galdetegiak egiten dizkigu-te. Galdetegi pila bat erantzunbehar izan ditugu. Zein motatako galderak izatendira?Denetik. Zer jaten duen, etxea-ren distribuzioa, zenbat leihoditugun, kortinak ditugun, hau-rrak zenbat orduz jolasten duenkalean eta zenbat etxean, zen-bat ordu pasatzen dituen tele-bista ikusten, zenbat lo egitenduen, botilako ala iturriko uraedaten duen... Dena dakite gu-

taz. Ikuskatzaile bat etxera ereetorri zen, espazioa ikustera etazerekin jolasten zuen ikustera.Azken finean, haurraren biziohiturak eta inguratzen duenguztia dute kontuan. Azken fasean elektromagnetis-moa ere aztergai izan dute,ezta?Bai, uhin elektromagnetikoekhaurrarengan zein eragin izandezaketen aztertzen ari diraorain, besteak beste. Azkenekogaldeketak bide horretatik erejoan dira. Etxean telekomuni-kazio arloan zer genuen eta ho-rrelakoak. Hasieran haurraren

Ainara OsinaldeInma proiektuko parte-hartzailea

«Haurraren bizi ohiturak eta inguratzenduen guztia dute kontuan ikerlariek»

egoera fisikoa aztertzen zutengehiago, gero garapen intelek-tuala ere aztertzen hasi ziren,haurra hazi ahala, eta orain biziohituretan jartzen dute arretahandiena. Fase honetan eskolarekin ereharremanetan jarri dira. Irakasleen iritzia jaso dute, etafroga batzuk eskolan bertanegin dizkiote, ordenagailuare-kin eta. Informazio asko biltzen dute,hortaz. Bai bai. Galdetegiak erantzutenditugula esaten dudanean ezdira hamabost galdera, pila batdira. Eta oso galdera zehatzakizaten dira, gainera. Dagoenekoinformazio pila bat izango dutebilduta, eta pentsatzen dutetorkizunean erabilgarri izangozaiela datu base hori, ikerketa

zehatzak aurrera eramateko. Emaitzen berri ematen al dizue-te?Amaiari egindako frogen emai-tzak bidaltzen dizkigute, etabatzuetan aholkuren bat erebai, bizi ohituren ingurukoa.Bestalde, tarteka ateratzen di-tuzten ondorio orokorren berriere ematen digute. Alde horre-tatik ez dugu kexarik, oso infor-matuta gauzkate, eta prozedu-ra guztia oso modu zuzeneaneramaten dute aurrera, baime-nak eskatuz eta protokoloak ja-rraituz. Zein da zuen balorazioa?Pentsatzen dugu proiektu hauongi etorriko zaiola gizarteari,bildutako datu guztiak hor ge-ratuko direlako, aztergai. Horre-tan parte hartu dugula pentsa-tzea atsegina da. Eta gauzakkonpontzeko balio badu, hobe-to.

«Proiektu hau ongietorriko zaiogizarteari, jasotakodatuak horgeratuko direlako»

Ainara Osinalde ama, Amaia Azpeitia alabarekin. MAIALEN IGARTUA

Page 10: Goiberri 172. zenbakia

10 GOIBERRIASTEKO GAIA

zaio jarraipena, bere garapene-an eragina izan dezaketen fak-tore guztiak kontuan hartuz.

Zumarragako OspitaleanGipuzkoa 2006an sartu zenproiektuan, eta ZumarragakoOspitalean hautatu zituztenparte hartuko zuten familiak,2006tik 2008ra. Kontsultarajoaten ziren haurdunei egitenzitzaien proposamena, eta 625guraso inplikatzea lortu zuten.Gaur egun, 515ek jarraitzendute, eta horietatik %43 diraGoierrikoak, 220 inguru. Garai hartan, Elyzabeth Blar-

duni ospitaleko pediatra zen,eta bera arduratu zen haurdu-nei proiektuaren berri emateazeta lehenengo hiru urteetakojarraipena egiteaz. Zumarraga-ko Ospitalea aukeratzeko hiruarrazoi egon ziren Blardunirenustez. «Batetik, Goierriko etaUrola Erdiko haurdun guztiakbertatik pasatzen direlako.Bestetik, industria ingurune ba-tean dagoelako. Eta, azkenik,beste ospitale batzuek ezezkoaeman ondoren, Zumarragaprest agertu zelako».Gaur egun proiektuan jarrai-

tzen duten haurrak hasiera har-tan Zumarragako Ospitaleanaukeratutako berberak dira.Hau da, ez da haur gehiagogehitu proiektura. Hainbat faseezberdinetan, haurraren gara-pen fisikoa zein mentala azter-tzen joan dira, eta datuak bil-tzen. Haurra bera esploratzeazgain, bere ingurunea ere azter-tzen dute: etxea, bizi ohiturak,familiako giroa, herriko kutsa-dura...

Uhinen eragina aztertzenMomentu honetan zortzi urtedituzte proiektuan parte har-tzen ari diren haurrek. Fase ho-netan, ohiko probez eta galde-rez gain, bada berrikuntza bat:uhin elektromagnetikoek hau-rren garapenean izan dezake-ten eragina aztertzen ari dira.«Beti esaten da kaltegarriak di-rela, baina orain arte ez da hau-rrengan duen eragina aztertu»,

adierazi du Jesus Ibarluzeak,proiektuaren Gipuzkoako koor-dinatzaileak. Parkean, etxeaneta eskolan ari dira neurtzenuhinak, «haurrek beren denbo-raren %90 eremu horietan pa-satzen dutelako». Bestalde, eskolarekin ere ha-

rremanetan jarri dira azken ur-teetan. Ibarluzearen esanetan,oso interesgarria da haurrakeskolan duen garapena azter-tzea, batez ere, adin honetan.«Haur baten lehenengo zailta-sunak eskolan identifika dai-tezke errazen: ikasteko zailta-sunak, harremanak izateko...».

Datu base erraldoia Datuak bildu eta bildu ari dira,hortaz, Inma proiektuko iker-tzaileak. Sabelaren barruandauden momentutik hasi, etahaurra garatzen doan heineanbere garapenaren, osasunaren,bizi ohituren... inguruko datu

base erraldoia osatzen ari dira.«Momentu honetan oso infor-mazio zabala dugu, eta hori da,hain zuzen, proiektu honen ba-lio handiena», esan du Ibarlu-zeak. Etorkizunean faktorerenbaten eragina aztertu beharbadute, datuak hor izango di-tuzte, eta ikertzeko moduanizango dira.

Orain arteko ondorioakProiektuaren helburuak, hor-taz, ez dira epe motzekoak.Dena den, dagoeneko iritsi diraondorio batzuetara. Ibarluzeakazaldu duenez, ikusi dute ba-daudela substantzia batzukhaurraren garapen neurologi-koan eragina dutenak. Subs-tantzia horien artean daude ku-tsatzaile atmosferikoen parti-kula oso txikiak, tabakoarenkea, merkurioa —elikagai ba-tzuen bidez jasotzen dugu—eta abar luze bat. Dena den, kezkagarriak al

dira ondorio horiek? Ibarluzeakgarbi utzi nahi izan du ezetz.«Eragina oso-oso txikia da, etabenetan arriskutsua izatekofaktore horiek guztiak jasan be-harko genituzke, eta esposiziohandia izan». Baldintza nor-maletan ez da horrelakorik ger-tatzen, beraz, ez dago larritubeharrik. Bestalde, ikertzaileek ikusi

ahal izan dutenez, badaudebeste faktore batzuk eragintxar horiek neutralizatzen di-tuztenak: ariketa egitea, dietaegokia, bularra hartzea, etxeangiro ona izatea, ingurune berdebatean bizitzea, bizitza sozialaktiboa izatea... «Faktore guz-tien arteko konbinazioa hartubehar da kontuan; noski ba-daudela haur batengan eraginkaltegarria duten faktoreak,baina baita onura eragiten du-tenak ere, eta konbinaketa daemaitza». Oraingoz jaio berritatik zortzi

urtera bitarteko informazioadute bilduta. Noiz arte jarraitu-ko dute haur horien jarraipenaegiten? «Finantziazioa dagoenartean».

Elyzabeth Blarduni pediatra,Inma proiektuko haur jaio berribati esplorazioa egiten. LARREA

«ZumarragakoOspitalea aukeratuzuten industriaingurune bateandagoelako»Elyzabeth BlarduniOspitaleko pediatra

«Kalte zein onuraeragiten dutenfaktoreak daude;konbinaketa izanbehar da kontuan»Jesus IbarluzeaGipuzkoako arduraduna

Page 11: Goiberri 172. zenbakia

GOIBERRI 11ELKARRIZKETA

«Jostunen lanbidean betiari zara zerbait ikasten»

endatan egindako arropa salgai egon arren, neurrira egin-dako jantzi asko egiten dira oraindik, pieza bakoitzaren

kalitateak, lanak eta izaera bakarrak erakarrita. Jostunen lanak,beraz, badu etorkizunik Begoña Luzuriagaren ustez.

Horrelakoa da bere alaba Leire Santillan diseinatzaile eta jos-tun ezagunak egiten duen lana. Leire ezkontza eta ospakizuneta-rako soinekoetan bereiztu da. Ama harro dago, berak erakutsi bai-tzion lehen puntadak ematen. Txikitatik gustatu izan zaio jostea:6 urterekin makinaz josten bazekien; 10 urterekin berak egindakosoinekoekin joaten zen ikastolara… Josten eta patroiak egiten era-kutsi zion Begoñak, eta gero moda-diseinua ikastera joan zen Bar-tzelonara, Londresera… Baina Urretxura itzuli eta Ur ireki zuen.Bertan landu du etxean ezagutu eta ikasi duen lanbidea.

D

Hainbat emakumeri erakutsitakolanbidea, alabak ere jarraitua

Begoña, Leire Santillan alabaren jantzi baten ondoan. T.M.

Tere Madinabeitia UrretxuEz garai batean bezala, bainaoraindik ospatzen du BegoñaLuzuriaga jostunak (Brinkola,1947) Santa Lutzi, Urretxu-Zu-marragan egun horretan besteospakizunik izan arren. Lehen,bere jantzigintza eskolako ikas-leekin batera afaria egin ohi izan

zuen; orain, familiakoekin elkar-tzen da mahaiaren bueltan. Nola ospatzen zen Santa Lutzi?Afaria egiten genuen bezperan.Gu 40 emakumetik gora elkar-tzen ginen. Urretxu-Zumarra-gan akademia bat baino gehia-go zegoen, eta askok ospatzenzuen. Kaleetan giro aparta iza-ten zen, hainbeste emakume-rekin. Baina poliki-poliki gal-tzen joan da, eta gaur egun gu-txi dira ospatzen dutenak. Sastrea, jostuna, joskina… lan-bide desberdinak dira.Eta denen zaindaria da SantaLutzi. Sastreak gizonezkoen-tzako arropa egiten du: trajeak-eta; jostunak, emakumeentza-ko jantziak: diseinatu, oihalakneurrira moztu, josi…; joskinakjosi egiten du bakarrik. Diseina-tzaileak ere badaude, eta he-men sormena sartzen da.Zu jostuna zara.Hala da. Brinkolan bizi nintzelahasi nintzen, nire lehengusuMari Karmenek erakutsita.

Amak ere bazekien josten,ahizpa bat jostuna zuelako, etabeste bat sastrea, eta asko la-guntzen zidan. Lehen lana 16urte bete baino lehen eginnuen, neskato batentzako bisoineko; eta nire lehen ezkon-tza-soinekoa, 17 urterekin. Harrezkero, ez zara gelditu.Brinkolarrentzat lehenik, geroLegazpikoentzat, 21 urterekinZumarragara joan nintzen bizi-tzera eta han ere bezeroak eginnituen… Lan asko egin nuen,baina beti ikasten nebilen, gau-za berriak probatzen. Gure lan-bidean beti ari zara zerbait ikas-ten, besteek zer egiten dutenbegiratzen zuk zeuk egiteko…Ezin da beti berdina egin, bes-tela ez da aurrera egiten. Amakerakutsitakoa da. Aldizkarietanikusitako modelo bat kopiatzea

zaila zela iruditzen bazitzaidan,amak egiteko esaten zidan.Jantzigintza akademia ere izanzenuen.32 urterekin, jostea eta josteaaspergarria zela pentsatu nueneta akademia bat ireki nuen,beste batzuei erakusteko: Txu-ri-Beltz. Ondo joan zen eskola,eta 40 ikasletik gora ere izan ni-tuen aldi berean. Duela 10-12urte itxi nuen. Nire akademiatikigarotako batzuk jarraitu dutejosten eta bere lanbidea bihur-tu dute han ikasitakoa.Josten jarraitzen duzu.Ez dut inoiz utzi. Nire alaba LeireSantillan moda diseinuarenmunduan hasi zen lanean etaUr denda ireki zuen Urretxun.Hari laguntzen ibili naiz, duelahiru urte jubilatu nintzen arte.Baina josteari ez diot inoiz utzi.Oraintxe, nere birlobarentzakosoinekoa egiten ari naiz.

Jostuna izan daurte askoanBegoña Luzuriaga,eta ez du galduSanta Lutzi egunaospatzeko ohitura.

Page 12: Goiberri 172. zenbakia

12 GOIBERRIGAZTEAK

Iztueta eta Sukia atzeanHuayna Potosi mendia dutela.Alboan, tontorrean GOIBERRI

M.Aranburu ZaldibiaIlusioz motxila bete, eta halaabiatu ziren Boliviako lurrakezagutzera Joseba Iztueta (Ga-biria, 1991) eta Alex Sukia (Zal-dibia, 1991) aurtengo abuz-tuan. Bertako mendiak igotze-ko aukera izan dute, baina baita

bestelako txokoak ezagutze-koa ere. Orain, hainbat herritanari dira hitzaldiak ematen be-raien bidaiaren inguruan. Zergatik Bolivia?Joseba Iztueta: Hasiera bate-an buruan geneukan ideia ezzen Bolivia, Peru baizik. Nik argi

Abuztuan izan dira Joseba Iztueta etaAlex Sukia Bolivian. Mendiez gain,bertako kultura ere ezagutu dute.

Babeslea

neukan Hegoamerika izangozela helmuga, pertsonalki gogohandia neukan hara joateko.Alex Sukia: Hori da, Josebarenideia izan zen eta ni engainatuninduen (barre). Ez, biok gogoageneukan horrelako zerbaitegiteko, eta bagenituen lagunbatzuk aurrez Boliviako men-dietan ibili zirenak, eta hangomendiak begiratzen hasi ginen.Altitude handian dago Bolivia,aldaketa sumatu zenuten, ezta? J.I.: Gu La Paz hirira joan ginen,eta ia 4.000 metroan dago.Gorputza aklimatatu beharrazegoen, eta pare bat egun ho-rretarako hartu genituen. A.S.: Iritsi bezain laster nabari-tu genuen aldaketa. Hotelerairitsi, eta zuzenean ohera.Aklimatatzeko egun horietanzer egin zenuten?

J.I.: La Paz hirian turismoa egi-teko aprobetxatu genuen, etabaita Carretera de la muertedeiturikoa egiteko ere. Nolakoa izan zen Carretera dela muerte?J.I.: Oso esperientzia ona izanzen. Autobus moduko batean4.800 metrora igo, bizikleta ba-tzuk alokatu eta 80 kilometro-ko jaitsiera egin genuen. Horibai, ez dut inoiz horrenbestebeldur pasa autobus batean.Alde batean pareta geneukan,eta bestean amildegia...A.S.: Izugarria izan zen. Bertanikusi genuen nola aldatzen zenklima, lehor-lehorra izatetikoihan berdea ikustera pasa gi-nen. Condoriri, 5.648 metro. Hurazen helburu nagusia. A.S.: Estetikoki oso mendi poli-

«Gure bizitzakoesperientzia izanda Bolivia»

Page 13: Goiberri 172. zenbakia

GOIBERRI 13GAZTEAK

J.I.: 25 gradu azpitik zegoelasartu ginen barruko arropanterma horietako batean, 40gradutan... eta hantxe, ur ba-rruan geldirik egon ginen. Termatik mendi tontorrera be-rriz ere.A.S.:Bai, Huayna Potosi, 6.088metroko mendi ezaguna. Egin-

dako elurragatik hasierako bi-dea aldatu behar izan genuen,eta ohiko bidetik igo ginen, bai-na amaieran zuzenean gailu-rrera zihoan elur palatik joan gi-nen. Esklusibotasuna bilatudugu gure aukeren barruan. J.I.: Bai, saiatu gara ohiko le-

kuetatik-eta ez igotzen men-diak, baina beti gure aukerakkontuan izanda. Fisikoak bainogehiago buruak ematen dulana, ordea. Condoririn, esate-rako, ni ia limitera iritsi nintzen.Azkeneko bi egunetan kanpa-menduan bakarrik geunden etagogorra izan zen. Bidaia guztia elkarrekin pasaduzue, edo banatu zineten?A.S.: Bai, egun batez bakoitzabere aldetik ibili ginen. Josebakmendi gosearekin jarraitzenzuen eta David Mayta mendi-gidarekin Huarahuarani mendi-ra joan ziren. Ni, berriz, Tijuana-

kuko tenpluak ikustera joannintzen.Zein balorazio egiten duzuezuen bidaiaz?J.I.:Gure bizitzako esperientziaizan da. Mendiak izugarriak izandira, baina benetako Boliviaezagutzeko aukera ere izandugu; ez gara leku oso turistiko-

etan ibili eta.A.S.: Izugarriak izan dira ikusiditugun lekuak, mendiak, ber-tako jendea ere bai, noski. Az-kenean lagunak ere egin ditugubidaia honetan. Ez dakit noiz,baina egingo dugu beste horre-lako bidaiaren bat, ziur.

ta da, baina gogorra izan zen. Iahamabi ordu pasa genituenmendia igo eta jaisten, altuerahandia du eta mendia nahikoteknikoa zen. Gogoratzen naizgora iritsitakoan esan nuen le-hengo esaldia ‘behera jaitsi be-har dugu’ izan zela. J.I.:Condoriri mendia ikuste hu-tsarekin konformatu nintzen.Halere, nik uste dut horrelakomendi batera igotzen deneansentsazioa ez dela oso positi-boa izaten. Beti daukazu bu-ruan behera jaistea, behera jai-tsitakoan gehiago apreziatzendela esango nuke. Azkeneanbeherako bidea hor dago, ne-katuta zaude...A.S.: Ez ginen hasi ez saltoka,ez builaka... Baina bai, disfruta-tzen duzu gora iritsitakoan, bai-na helburua onik iristea da.Eta onik iritsi zineten? J.I.:Bai, beno. Ni justu iritsi nin-tzen, Alex hobeto iritsi zen. Hainnekatuta nengoen ezin nuelaetzanda ere egon. Bi litro uredan nituen jarraian, eta handikbi ordura hasi nintzen bueltaematen eta hobeto sentitzen.Iparraldetik hegoaldera.A.S.:Mendi hori egin eta La Pa-zera bueltatu ginen. Eguraldi

txarra egin behar zuela, eta he-goaldera joatea erabaki ge-nuen hiru-lau egunetarako,Uyuniko Gatzaga deitzen zaiongatzezko basamortu batera.Erabateko leku basatia zenhura, eta hango terma batzue-tan sartu ginen.

GOIBERRI

Page 14: Goiberri 172. zenbakia

14 GOIBERRIINTERNET

saretikSarean ikusia

Zein da gehienerabiltzen denaplikazioa?Sakeleko telefonoen mun-dua ikertzen duen eMMAetxeak argitaratu duen iker-keta baten arabera, smart-phonea duten erabiltzaileek13 aplikazio dituzte jaitsita,bataz beste. Gehien erabil-tzen den APPa WhatsApp da(%75). Haren atzetik daudeGoogle Maps (%71) eta Fa-cebook (%70). Arloka azter-tuta, gehien erabiltzen direnAPPak komunikazio arlokoak(%85), mapak (%69) etabideojokoak (%68) dira.Eguraldiaren eta erosketeningurukoak ere gero etagehiago erabiltzen dira.

trecebits.com

oierriko zerbitzugidarik zabale-na, paperean ezezik, sarean ereikusgai da dago-

eneko. Goierriko Hedabideek2014. urtean argitaratu zutenaurrenekoz Goierriko zerbitzugida, eta harekin batera sortuzen goierrikozerbitzuak.comwebgunea ere. Orain, bi ber-tsioak, paperekoa nahiz sare-koa berrituta datoz.Webgunearen aurreneko be-

rrikuntza izenean bertan dator,hemendik aurrera, ‘.eus’ izaterapasako baita, Goierriko Heda-bideen gainontzeko webgune-ak bezala. Itxurari dagokionez,

Gerakargarriagoa eta erabilte-rrazagoa egin da, menuak etabilatzailea ikusgarriagoak egi-nez eta garrantzia handiagoaemanez.

Sakelekoan ere baiGoierrikozerbitzuak.eus web-gunearen beste berrikuntzeta-ko bat, telefono mugikorretara-ko bertsioa ere bada. Horri es-ker, bilatu nahi den denda,jatetxe edo zerbitzuak moduerrazean topatu, eta botoi ba-karrean bertara deitzeko auke-ra izango da. Hala nahi duenak,webgunearen sarbide zuzenaere jarri dezake sakelekoarenpantaila nagusian.

‘Rojadirecta’ataria itxi duteOrdainpeko telebista kateekeskaintzen zituzten partidakmodu irekian emateagatik eginzen ezagun Rojadirecta webgu-nea. Canal+ kateak, ordea, au-zibidera jo zuen webgunea ad-ministratzen duen Puerto 80Projects etxearen kontra. Auzi-tegiek «kautelaz» ataria ixteaerabaki dute orain. Webguneanikus daiteke itxieraren oharra.rojadirecta.me

Goierriko zerbitzuak,sarean eta sakelekoan

Elezaharrakosatzeko jokoaFlying Dodos enpresak euskalelezaharrak edo esaerak osa-tzeko joko hezigarri bat aurkez-tu du: Zurrumurru. Jokoa 54karta fisikok eta sakelekorakoaplikazio batek osatzen duteeta helburua, narrazioak sor-tzeko gaitasuna piztea da.APPa Android eta iOS sisteme-tarako dago erabilgarri.

zurrumurru.eus

Klikgoierrikozerbitzuak.eus

Page 15: Goiberri 172. zenbakia

GOIBERRI 15MOTZEAN

Euskara eta feminismoaBi kazetari antropologo beasaindarrek, Lorea Agirrek eta Idurre Eskisabelek,‘Euskara eta feminismoa bidaide’ hitzaldia egingo dute gaur, 19:00etan,Beasaingo Igartzako jauregian. Zapalkuntza hirukoitzaz jardungo dira.

Loinaz Agirre BeasainIzan al daiteke feminista eus-kaltzale izan gabe? Eta euskal-tzale feminista izan gabe? Gal-dera horiei erantzuten saiatukodira gaur Lorea Agirre eta IdurreEskisabel Beasainen, Arranokantolatutako hitzaldian. Zapal-kuntza hirukoitzaz jabetzea ezda kontu berria feministentzat:«Feminismo beltzek edo post-kolonialek, esaterako, klase etasexu-genero azpiratzeei arra-za-jatorriaren araberakoaeransten zaiela utzi dute age-rian. Euskal Herriko hainbat fe-

minista jada 70eko hamarka-dan ohartu ziren hortaz, hau da,botere harremanen sare kon-plexuan klase, nazio eta sexu-

generoaren araberakoak bategiten zuela eurengan», diote.

Euskal Herriaren kasuan, hiz-kuntzaren zapalkuntza ere

gehitu behar dela uste dute.«Gurean nazio edo herri gisakozapalkuntzarako eremu pribi-legiatua izan da hizkuntzarena,euskararena. Gainera, azpira-tze estrategiak antzekoak dirasexu-generoari dagokionez etaeuskal hiztun gisako mendera-tzeari dagokionean. Horren-bestez, feminismoak landuta-ko jabekuntza, boteretze etaaurre egiteko bideetatik baduzer ikasia euskalgintzak, etaeuskararen borroka feminis-moa eremu berrietara iristekobidea izan daiteke».

Idurre Eskisabel eta Lorea Agirre. ANDONI CANELLADA/ARGAZKI PRESS

Page 16: Goiberri 172. zenbakia

16 GOIBERRIMOTZEAN

Goierriko bost herritan egingo direnliburu eta disko azokak dira bertakokultur eskaintzaren erakusleiho onena.

Arkaitz Apalategi Euskal Herriko kultur ekoizpe-naren ispilu izaten dira liburueta disko azokak. Durangokoa-ren ondoren, herrietako azoke-tara zabaltzen da eskaintza,eta hor, argitaletxe handienekoizpenak ez ezik, toki bereziahartzen dute eskualde nahizherri mailan egindako argital-penek ere. Askotan, egileakbertan direla aurkeztuko dituz-te beraien lanak. Eta irakurlenahiz jarraitzaileek ere, egilee-kin zuzeneko harremana izate-ko aukera ona dute.Azken urteetan hasitako bi-

deari jarraiki, aurten ere eskutikdatoz Goierriko bost liburu etadisko azokak, nahiz eta bakoi-tzak bere berezitasunak izan.Ataungoa, esaterako, asteburuhonetan egingo dute. Urtezurte herriko auzo batean anto-

latzen dute, txandatuz, eta aur-ten San Gregorion bilduko dira.Gainontzeko laurak, Beasain-goa, Lazkaokoa, Ordiziakoa etaSegurakoa, hilaren 18tik 20rabitartean egingo dituzte. Dene-tan ere, euskarazko kulturekoizpenak deskontuekin lor-tzeko aukera izango da.

Bertako eskaintza, oparoEgile eta emari aldetik, kultur-gintza mailan lurralde aberatsaizan da Goierri betidanik. Etaaurtengoa ere, ez da salbues-pena izango. Literatur arloan

ibilbide luzeko hainbat egilekargitaratu dituzte lanak; horienartean daude Xabier Mendigu-ren, Aintxiñe Mendizabal, PatxiZubizarreta eta Tere Irastortza.Aurreneko hirurek, haur litera-turaren aldeko apustua egindute; Irastortzak berriz, poesia-

ren bidetik jarraitu du. Horiekinbatera, idazle gazteagoek ereeman dute literaturaren plaza-rako jauzia, tartean Irati Goiko-etxeak edota Maider Agirrek.Literaturaz gain, aipatzeko

modukoa da aurten ikerlanenarloan egin den argitalpen sor-ta. Memoria historikoari tiraka,nahiz Goierriko hainbat herriren400. urtemuga dela eta, hain-bat herritan atera dituzte libu-ruak. Irakaskuntza eta ikasto-len inguruko lanek, Legazpikozepadien ikerlanak eta JoseMujica Uruguayko presidenteohiaren jatorriari buruzkoakosatzen dute arlo honetako es-kaintza.Musika aldetik ere badute

zeresana Goierriko egileek.Fiachras, Klak!son, Colapso,Taupada, The Northaguirreseta Northern Pride talde goie-rritarrek diskoak argitaratu di-tuzte; baita Elustondo etaImuntzo eta Beloki trikitilari bi-koteek ere. Goierriko artistenparte-hartzea duten beste lanbatzuek ere ikusi dute aurten

Kulturgintzarenerakusleiho

Page 17: Goiberri 172. zenbakia

GOIBERRI 17MOTZEAN

Goierriko kultur ekoizpena: LITERATURA · Aintxiñe Mendizabal. ‘Amagaiztoaren ipuina’.· Ana Gisasola. ‘La fuerza esta entu interior’.· Irati Goikoetxea. ‘Andraizea’.· Maider Agirre. ‘Bihotzero’.· Mari Romero. ‘La casa de labuhardilla’.· Patxi Zubizarreta. ‘Laranja batzaborretan’.· Tere Irastortza. ‘Mundua bete-tzen zenuten’.· Xabier Mendiguren. ‘Puzkertineta Hiru Sopranoak’.IKERKETA · Angel Irigoras. ‘Zegama, 400urte baino gehiago’.· Jose Antonio Azpiazu. ‘Y losvascos se echaron al mar’.· Jose Luis Ugarte eta Mertxe Ur-teaga. ‘Erdi Aroko burdin arkeolo-gia. Legazpi barrutiko zepadiak’.· Josetxo Zufiaurre. ‘BeasaingoPaperak: Irakaskuntza Beasainen’

· Legorretako Oroimen Histori-ko taldea. ‘Orratzak baino hariakluzeago behar du izan’.· Mikel Prieto. ‘Jose Mujica Cor-danoren euskal familia XVI-XIX.mendeetan’.· Ordiziako Udala. ‘OrdiziakoSantanazaleak’.· Pello Joxe Aranburu eta JoxeMari Apaolaza. ‘Jaxinto, Ikasto-len lemazain’.GAIKAKOAK · Jakoba Errekondo.Bizi baratzea.· Goierriko Hedabideak. ‘Ahogo-zagarri’. DISKOAK · Aitor Furundarena eta Gari-koitz Mendizabal. ‘2 poliedro’.· Alos Quartet. ‘Garden’. · Bi bala. ‘Gure eroyak’.· Colapso. ‘Gizakiaren bukaera’.· Elustondo. ‘Elustondo’.· Imuntzo eta Beloki. ‘Egurre!’.· Fiachras. ‘Amnesia eta argia’.· Klak!son. ‘Denboraleak’.

· Northern Pride. ‘Barnetik’.· Taupada. ‘Zeren zain’.· The Northaguirres. ‘Down tothe highway’· Ze esatek. ‘Inoiz egin dugun dis-korik onena’.IKUS-ENTZUNEZKOAK · ‘36ko Gerra Ormaiztegin’. Elixa-bete Garmendia.· ‘Behi aziendak’. Lekaio kultur el-kartea.· ‘Bidean galdutako izana eta ize-na. Erraztiolatza-Segura 1256’.Plaza Zaharreko Lagunak.· ‘Euskal Harriaren ABDak’. As-koren artean (laburmetraiak).· ‘Hurrengo geltokia’. Legorreta-ko Memoria Historikoa taldea.· ‘Isidro Baztarrika’. Arin-Bazta-rrika sendia.· ‘Jostunak’. Mikel Alvarez.· ‘Zegama, 400 urte herri sortuzinela’. Joxe Mari Artola.· ‘Notas en movimiento’. OscarTejedor.

argia, tartean Aitzol Barandia-ran ataundarraren Bi Bala tal-deak, Pello Ramirez ordiziarra-ren Alos Quartet laukoteak,Vierbu gitarrajole legorretarra-ren Ze esatek? taldeak edotaAitor Furundarena soinu joleak,Garikoitz Mendizabalekin bate-ra argitaratu duen lanarekin.Bertako ekoizpena ez bada ere,aipamen berezia merezi du Pi-rritx, Porrotx eta Marimototspailazoen azken lanak, izan ere,Joxean Ormazabal zenarentestuekin osatu dute bi diskoe-

tituzte, horietako gehienak, do-kumental moduan landuak.Horietako bat da igande hone-tan aurkeztuko duten Jostunak,Beasaingo jostun eta joskinenkontuak biltzen duen lana. Se-guraren eta Zegamaren histo-ria jasotzen duten dokumentalbana ere aurkeztu dituzte. Zi-nearen arloan berriz, aurtengoezustekoa izan den Euskal Ha-rriaren ABDak lana aipatu be-har da. Jasotzen dituen 26 la-burmetraietatik lau Goierrikoegileenak baitira.

Ataunen asteburuhonetan egingodute liburu azoka;beste lau herrietan,hilaren 18tik 20ra

tako bat. Grabaketan ere, Ordi-ziako eta Zaldibiako umeekparte hartu dute.

Ikus-entzunezkoen arloa ereoparoa izan da aurten, Goierri-ko egileek hainbat lan egin bai-

Page 18: Goiberri 172. zenbakia

18 GOIBERRISANTA LUTZI FERIA

Page 19: Goiberri 172. zenbakia

GOIBERRI 19SANTA LUTZI FERIA

Aimar Maiz ZaldibiaMenditik pottoka azienda jaitsi,eta igandean eguna zabaltze-rako Zumarragan izango da Ai-

tor Iraeta (Zaldibia, 1976).ZAPE Zaldibi Aralar Pottoka El-karteko kidea da, bertako espe-zie hori zabaltzeko sortua. San-ta Lutzi feria «erakusleihoa»dela dio. Tratuak, gaur egun,asko aurretik itxita egoten dira.Urteko ganadu feria handiena

igandean da, Zumarragan.Dena prest daukazue? Lana urte guztikoa izaten da,eta egindako horren erakus-leihoa da feria. Mendian eduki-tzen ditugu pottokak, behorraketa zaldiak. Handik jaitsi, zepi-llatu bat pasatu, eta Zumarra-gara eramango ditugu.Feria garrantzitsuena, ganadu-zaleentzat, Santa Lutzi izangoda, ezta?

Bai. Santa Lutzi egun finkoa da,egutegian gorriz markatuta-koa. Lehen Ormaiztegin Arras-toak bertako arrazen feria ere

izaten zen, baina utzi zioten.Orain Santa Lutzi daukagu ba-karrik, guk. Zer antolamendu izaten duzueferia-egunean? Garaiz mugitubeharko duzue. Jendea mugitzerako han egonbehar dugu. Ikusleak etortzera-

ko eta hasterako, dena prontoedukiko dugu. Etxetik 05:30akaldera irtengo gara, Zumarra-gan 06:00etarako egoteko. Tratularitza, zer? Geroz eta tratu gutxiago eginohi dira ferian. Jendeak ohiturahartu du aurretik tratua ixteko.Kanpotik etortzen direnek haz-leekin aurreko astean kontak-tatu ohi dute, eta feria egunaaprobetxatu ohi dute ganaduaeramateko. Jende asko etor-tzen da kanpotik, eta seguran-tzia bat nahi izaten dute. Tele-fonoz eta Internet bidez hitzegiten da, gehienbat. Tratu gutxiago egiteak, feria-ren izaera lausotzen du? Garrantzitsua da feria hauekmantentzea. Pottoken txapel-keta, adibidez, aspalditik egitenda, eta mantendu beharko li-tzateke. Ez dakit noiztik egitendiren, baina 1948ko argazki batbadaukat, ordurako jada egitenziren pottoka lehiaketak. Nork erosten ditu zaldiak? Kanpotik tratulari gehienak ha-ragitarako moxalen bila etor-tzen dira. Zaldiak gizentzekoetxaldeak badaude. Hemenerosi, Levante aldean gizendu,eta Italiara edo Europara sal-

tzen dituzte gero. Pottokenatratu txikiagoa da, bi edo hirueraman ohi ditu jendeak. Zuze-nean egiten dira horiek, ferian. Euskal Herrian hipika joera

askorik ez dago, baina Katalu-nian bai. Poniak erabiltzen di-tuzte, ikasteko-eta.

Aitor Iraeta Zaldibia Aralar Pottoka Elkarteko kidea

«Askok tratua aurretik ixten dute, etaganadua eramateko baliatzen dute feria»

MIKEL ALBISU

Page 20: Goiberri 172. zenbakia

20 GOIBERRISANTA LUTZI FERIA

08:00-14:00: Abere feria etasariketa. Zumarragako Urdanetahiribidean. 08:00-14:00: Nekazaritza tres-nen feria. Zumarragako La Salle-Legazpi ikastetxeko patioan.09:00-14:00: Azoka bereziak:errezil sagar, fruta eta barazki sa-riketak; landare salmenta, esku-

Abenduak 13, Santa Lutzilan erakusketa eta Euskal Herrikojakiak salgai: eztia, ogia, gazta,taloak... Zumarragako Euskadiplazan eta Urretxuko GernikakoArbola plazan. 09:00-14:00: Eskulanen era-kusketa eta salmenta Zumarraga-ko Euskadi plazan eta trenbidea-ren gaineko zabalgunean,

eta Urretxuko Iparragirre etaAvenida berria kaleetan. 09:00-14:00: Oilasko eta kapoisariketak. Areizaga-Kalebarrenplazan.09:00-14:00: Eskualdeko eztisariketa. Urretxuko Areizaga kaleko arkupeetan.09:00-16:30: Arabako Errioxa-

ko 24. Ardo azoka. UrretxukoIparragirre plazan.13:30: Artzain zakur erakustaldikomentatua, antzarrekin. Urre-txuko Zubimusu plazan. 13:30: Oilasko, kapoi, fruta, barazki, errezil sagar, ezti eta ganadu sariketetako sari banake-tak. Areizaga-Kalebarren plazan.

Page 21: Goiberri 172. zenbakia

GOIBERRI 21SANTA LUTZI FERIA

23. argazki rallya egingo duteSanta Lutzi egunean Abenuak 13, 09:00-10:00:Santa Lutzi feriako 23. Argazkirallyan (digitala) parte hartzekoizen ematea, Urretxuko Aizpu-ruenea kultur etxean.Lehiaketaren epaia hilaren17an, 18:30ean, emango dute,Urretxuko Aizpuruenean.Sari-banaketa larunbatean,abenduak 19, eguerdiko12:00etan izango da UrretxukoAizpuruenean.

Argazki rallya

Santa Lutziko ospa-kizunak ardo azoka-rekin eta ardo dasta-ketarekin hasiko dirabihar, hilak 12. Bate-tik, 18:00 etatik au-rrera, Araba Errioxa-ko 24. Ardo azokaegingo dute Urretxu-ko Iparragirre pla-zan.

Bestetik,19:00etan, ManuelRuiz Arabako Errio-xako ardo dastaketairekia egingo duteUrretxuko udaletxe-an. Txartelak salgaiegongo dira aurrez,kultur etxean aben-duaren 9an, 10eaneta 11n. 2 euroan, ar-doa edan eta pintxo-ak jateko aukeraizango da.

Larunbatean ardo azoka eta dastaketak

Page 22: Goiberri 172. zenbakia

22 GOIBERRISANTA LUTZI FERIA

ASIER ZALDUA

Feriarenosagarri

09:00: Urretxuko LizarriturriTxistulari Elkartea eta IratzarriDultzaineroak Urretxuko kaleetanzehar.10:00: Tolosako DultzaineroakZumarragako kaleetan zehar.10:30 - 12:30: Secundino Esnao-la Musika Eskolako Trikitilari Tal-dea Zumarraga eta Urretxuko ka-leetan zehar.11:30: Zumarragako Musika Ban-

da, eta Antxiñako Ama TxistulariTaldea Zumarragako kaleetan ze-har.Eguerdira arte: Zumarraga-Urre-txuko trikitilariak bi herriotan ze-har arituko dira.12:30: Herri kirolak, UrretxukoEderrena pilotalekuan. Aizkolariak: Iker Bizente-UgaitzMugerza, Jon Irazu-Aratz Mu-gerza eta Iñaki Azurmendi-Xa-

bier Zaldua. Harrijasotzailea: Inaxio Perurena,300, 250, 200 eta 100 kilokoharriekin. 17:00: Profesionalen arteko pilo-ta partidak. Urretxuko Ederrenapilotalekuan.18:00: Idi probak: Pablo Aranbe-rri, Antonio Zabaleta eta Francis-co Aranberri. Zumarragako Eus-kadi plazan.

Page 23: Goiberri 172. zenbakia
Page 24: Goiberri 172. zenbakia