goiberri 157. zenbakia

16
Sare sozialen belaunaldia Komunikatzeko aproposak badira ere, sare sozialen erabilera desegoki batek arriskuak sor ditzake 6-7 Gazteen artean dute eragin handiena sare sozialek, eta sakelakoak dira sare horietara iristeko gailurik erabilienak. MAIALEN IGARTUA Goierritarraren eta Otamotzen astekaria Edurne Martinez 3 Iritzia 4-5 Eñaut Gereñu 8-9 Bizitzan aurrera, gurpilen gainean 10-11 Nerea Gabirondo 12 Erlezaintza ekologikoa 13 Ordiziako soka dantza 1915ean 14 Saretik 15 GOI B ERRI 157. zenbakia. 2015eko uztailaren 24a

Upload: goierriko-hitza

Post on 23-Jul-2016

253 views

Category:

Documents


8 download

DESCRIPTION

Gazteek sare sozialetan duten harreman estuak kezka sortzen du gurasoen eta hezitzaileen artean.

TRANSCRIPT

Page 1: Goiberri 157. zenbakia

Sare sozialenbelaunaldia Komunikatzeko aproposak badira ere, sare sozialenerabilera desegoki batek arriskuak sor ditzake 6-7

Gazteen artean dute eragin handiena saresozialek, eta sakelakoak dira sare horietarairisteko gailurik erabilienak. MAIALEN IGARTUA

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Edurne Martinez 3 Iritzia 4-5Eñaut Gereñu 8-9 Bizitzanaurrera, gurpilen gainean 10-11Nerea Gabirondo 12 Erlezaintzaekologikoa 13 Ordiziako sokadantza 1915ean 14 Saretik 15

GOIBERRI

157. zenbakia. 2015eko uztailaren 24a

Page 2: Goiberri 157. zenbakia

02 GOIBERRIPUBLIZITATEA

Page 3: Goiberri 157. zenbakia

GOIBERRI 03KATE MOTZEAn

«Aurtengo oporretan, familiak KanariarUharteetara joango dira batez ere»

Edurne MartinezBidaia-agentea

Asier Zaldua UrretxuEdurne Martinezek (Urretxu,1976) Urretxuko Barceló Bi-daiak agentzian lan egiten du.Aurtengo oporretan, nora joan-go da jendea?Familiak, batez ere, KanariarUharteetara. Hegazkinari bel-durra dioten asko Benidormerajoango dira eta gazteak Euro-para: Sizilia, Malta...Eta zu?Oraindik ez dut erabaki: urteroberdin ibiltzen naiz.Hondartza ala mendia?Hondartza, inongo zalantzarikgabe.Herrialde bat?

Mexiko.Zure hondartza kuttuna?Zarauzkoa, umetan oporrakhan igarotzen bainituen.Zaletasun bat?Bidaiatzea.Liburu bat.Toti Martinez de Lezearen edo-zein. La herbolera, adibidez,asko gustatu zitzaidan.Musika talde bat.Joaquin Sabina.Abesti bat.Asko.Pelikula bat.Dirty dancing.Goierriko txoko kuttuna.Urretxuko Gernikako Arbola

plaza, San Joan gauean.Janari bat.Mariskoa.Edari bat.Ura.Amets bat.Asko.Jaso duzun oparirik bereziena?Nire amamak egindako edo-zein eta nire amak eskuz egin-dako guztiak.Gorroto duzuna.Gaizki usaintzen duen jendea.Herriko alkate bazina...Ez nintzateke sekula alkateizango.Urretxun biziko ez bazina...Kostaldean.

«Oraindik ez duterabaki norajoango naizen:urtero berdinibiltzen naiz»

ASIER ZALDUA

GOIBERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Janire ArrondoKudeatzailea: Aloña LandaKoordinatzailea: Eskeine LegorburuProdukzio arduraduna:Erkuden MuguruzaDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.eusPosta elektronikoa:[email protected]

Publizitatea: 607 530 424 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen dutenerakundeak:Udalak: Altzaga, Arama,Ataun, Beasain, Itsasondo,Lazkao, Olaberria, Urretxu,Zerain, Segura etaZumarraga

Page 4: Goiberri 157. zenbakia

04 GOIBERRIIRITZIA

Itxaro MendizabalTtiklik! Elkargunea

Haurren autoestimuaaurraren ga-rapen inte-gralean, berebehar guztiakasetuak dau-dela bermatu

behar dugu helduok. Beharmaterialetatik haratago, berebehar emozionalak asetuakizateak berebiziko garrantziadauka. Gaur egungo bizitzaerritmoa dela eta, askotanumeak ez du behar duen adinamaitasun, arreta eta goxotasunjasotzen eta honek bere auto-estimuan eragina izan lezake.Autoestimua, edozein giza-

kik duen behar emozionala da.Haurtzaroan dugun autoesti-mua eta helduarokoa desber-dina da. Heldu batek bere iden-titatea zein den badaki, bereegoeraz kontziente da eta bereongizatea batez ere bere ekin-tza eta jarreretan oinarritzenda. Haur bat ordea, hazte pro-zesuan dago, bere pertsonali-tatea eta izateko era garapenprozesuan sartuta daude, etaberaz, bere ongizatea ez dagobere esku bakarrik, inguruko fa-milia egoerak eta akademikoakzeresan handia izango dute.Pertsona heldu batek auto-

estimu on bat izatearen oina-

rria ordea, haurtzaroko aurre-neko urteetan dago.Autoestimua, pertsona ba-

koitzak duen balore propioazkontzientzia izatea da; haurra-ren izaerak eta bere inguruneaklotura estua dute.Aipatu bezala, haurrak auto-

estimu ona izatea oso garran-tzitsua da, autoestimuak ikas-ketetan, besteekiko harrema-netan eta nola ez, zoriontasunalortzeko garaian eragina izangodu. Haur batek autoestimu onbat lortzean, gai dela sentitukodu. Baliotsua sentituko da.Autoestimu baxua duen bat

berriz, ez da ezertarako gai sen-tituko. Balio ez duela pentsatu-ko du, besteak baino gutxiagodela. Lotsa sentituko du, modukritiko batean erlazionatuko daeta kreatibitate gutxi izango du.Honek denak portaera arazoakekar ditzake, bortizkeria eta la-gunengandik aldentzea.Zer egin dezakegu guraso eta

hezitzaile moduan haurren au-toestimua indartzeko?Autoestimua ez da eskolan

irakasten den gauza bat. Egu-nero-egunero landu eta indartubehar dugu konfiantzako etaerrespetuzko erlazio pertsona-lekin. Haurraren alde emozio-

nala beti kontutan izan behardugu bai guraso eta bai hezi-tzaileek. Beraren aldarte alda-keta eta emozio gora-behereikasu egin behar zaie.Autoestimu baxua izateak

arazo larriak ekar ditzakelakontutan izanda (depresioa,elikadura nahasteak, drogekinarazoak…), gure haurrekin txiki-txikitatik landu beharreko gaiadela ohartzea ezinbestekoa da.Haurraren ongizate fisikoa

lehenesten den bezala, mailaberdinean jarri beharko geni-tuzke bere ongizate psikiko etaosasun emozionala. Autoesti-mu on batekin nerabezarora oi-narri sendo batzuk dituztela iri-tsiko dira.Autoestimua indartzeko

hainbat aukera daude. Auto-nomia indartzea da bat, gauzakbere kabuz egin ditzala eta egi-

H

teko gai dela ohartu dadila. Kri-tikarik ez egitea da beste bat.‘gaiztoa zara’ edo ‘beti berdin!’bezalako esaldiak ekidin behardira. Konparaketa eta etiketarikere ez, autoestimuaren etsaihandienak dira. Benetakoak di-ren goraipamenak egitea etalorpenak txalotzea da besteaukera bat, bere buruari buruz-ko irudi ona izaten lagundukodiozu, bere autoestimuaren oi-narria sendotuz. Bere ezaugarripositiboak gogorarazi behardira, bere ingurukoenekin bate-ra. Disziplina positiboa erabilizhezi behar da, haurrak limiteak,arauak eta errutinak behar ditu,eta zer gertatuko den jakindasegurtasuna izango du. Beregaitasun txikietan konfiantzaizatea garrantzitsua da; bera-rengan konfiantza duzula sen-titzen badu, berak ere beraganizango du. Eta batez ere, guremaitasuna eskainiz bere auto-estimua indartu behar da. Hau-rra maitatzea ez da nahikoa,berak maitatua dela sentitubehar du.Jolasen bidez haurren auto-

estimua indartu dezakegu.Bere garapenean jolasak bere-biziko garrantzia du. Jolasakbere ezaugarriak ezagutzen la-guntzen dio/digu, bere trebeta-sunak agerian geratzen dirabaina era berean mugak ere.Haurrarekin jolastea garrantzi-tsua da. Jolasaren bidez askobalio dutela esango diegu etazenbat duten ikasteko adierazi.

Page 5: Goiberri 157. zenbakia

GOIBERRI 05IRITZIA

Greziarrek agian Dionisorekin nahikoa zuten jai aitzakiata-rako, baina gurean San Joanekin hasi besterik ez da egiten santujaien zirkuitua: Santa Isabelak, San Pedroak, Santa Anak… Denakkategorikoak noski, nik bezain ondo dakizunez Mikel!

Harritzekoa egiten da, ordea, Gipuzkoa bertan generoarenikuspuntutik halako harrabotsa sortzen duten jaien ondoan(alarde desberdinak kasu), nolako lasaitasunarekin bizi ditugunguk gureak inguruan. Beti iruditu zait istilu falta honen arrazoiahemen gai hori gaindituta genuelako zela, baina garbi asko gera-tu zait aurten begirada maskulino huts-hutsa nuelako uste nuelahori. Izan ere, zer eta aurrenengoz egin dute dantza aurten neskek

Zumarragako Antion. Aurrenengoz! Eta apur bat gehiago pentsa-tzen jarrita, oraindik ez dituzte egin ez Beasaingo sokadantza ezbeste asko!

Kasualitatea da batzuentzat emakumeek gizonezkoenak soi-

Errazagoa izaten da beti besteena objektibotasunez iker-tzea norberarena baino. Hau da, batzuk behin eta berriz errepi-katzen dute bertakoak ez direnek ez dutela ezer ulertzen, berta-koa izan behar dela horretarako. Bertakoak ez direnek, ordea,erreka jaiotza bateko ura bezain garbi ikusten dute herri horretanegiten dutenak zentzurik ez duela.

Hala ere, eta ongi diozun moduan, kritika egiten duten horiekez dute beren herrian gertatzen dena garbitasunez ikusten, Zu-marragan edo Beasainen kasu. Umeak ginenetik modu mugiezinhorretan gogoratzen ditugu ikuskizun edo ekintza horiek eta inorkzalantzan jartzen ez dituen bitartean, ez dugu beraien egokitasunedo ezberdinkeriaz pentsatzen.

Onartuko dizut nik ere bekatu hori egin dudala eta ez dudalasekula pentsatu haurren soka-dantzaren desegokitasunean.Hala ere, garbi izan behar genuke baita ere arazoa, ez dela mutiledo neskek gauza ezberdinak egitea ikuskizun honetan edo bes-

tean, baizik eta nesken papera, mutilenen menpe egotea. Eta bai,gurean horrelaxe gertatzen da soka-dantzan parte hartzen dutenneskek mutilek gonbidatuta eta beraien bikote moduan bakarrikhartzen baitute parte. Mila esker Artola, gaur arte ez bainaiz ho-rretaz konturatu. Lan asko daukagu oraindik egiteko.

bateta

bat

Asteko irudia

Jon Artola

Mikel Alvarez

Josu Maroto

Gazteak etasare sozialakGaraian garaiko sareak...

lik ziren eremu eta eskubide guztiak eskuratzea ondo egotea, bai-na juxtu beraien herriko ohituretan ezin ahal izatea. Ez al zaizu iru-ditzen Mikel?

Page 6: Goiberri 157. zenbakia

06 GOIBERRIASTEKO GAIA

Gazteek sare sozialekin duten harreman estuak kezkak sortzen ditu gurasoeneta hezitzaileen artean. Psikologoen ustez sare sozialak komunikatzeko moduaproposa dira, baina erabilera txarra eginez gero arriskutsuak bihur daitezke.

Maialen Igartua Urretxuko kale estu batean,txoko ezkutu batean, bi mutilgazte bakoitza bere sakelakoa-rekin jo eta su. Zertan ari otedira txoko horretan? «Ondokolokaleko wifia harrapatzendugu hemen!». Misterioa argi-tuta, beraz. Sarera konektatutaegoteko modua izatea, horixeda gaurko gazteen —eta dago-eneko ez hain gazteen— kezkanagusietako bat. Internetekokonexioa zertarako? Bada,gehienbat, sare sozialetara ko-nektatuta egoteko. Duela hamar urte nahikoa

lan izaten zen sare sozialak zerziren azaltzen. Gaur egun, da-goeneko, hainbat eta hainbatdaude aukeran: Facebook, Ins-tagram, Tuenti, Twitter... eta,ziurrenik arrakasta handienaizan duena: Whatsapp, doakomezuak bidaltzea ahalbide-tzen duen sakelakoetarakoaplikazioa. «Whatsapp-a, sakelakoare-

kin batera, gure eskuaren apen-dize bat izatera iritsi da», adie-razi dute Carmen Maganto etaMontserrat Peris EHUko psiko-logia fakultateko irakasleek.Sare sozialek pertsonen egu-nerokoan, emozioetan, harre-manetan eta beste hainbateremutan duten eragina azter-tzen ari dira, eta dagoenekodatu esanguratsuak dituzteesku artean. Esaterako, hauxe:%70ari amorrua eta ezinegonasortzen die whatsapp-a erabiliezinak. Izena ere, dagoeneko badu

izena sakelakorik gabe egoteak

sortzen duen antsietate egoe-rak: nomofobia. Whatsapp-agure bizitzaren parte bihurtudenez, gure emozioei zuzeneaneragiten diela uste dute Ma-gantok eta Perisek, eta emoziohoriek ikertu dituzte. «Datuekerakusten digute nerabeek etagazteek antsietatearekin etaadikzioarekin lotutako gero etapentsamendu gehiago dituzte-la sakelakoaren eta whatsapp-aren erabileri dagokionean». Asko dira ikerketan bildu di-

tuzten datuak, baina batzuk ai-patzearren: %70ak esaten duseguruago sentitzen dela sake-lakoarekin, edozein momentu-tan norbaitekin harremanetanjar daitekeelako; %55ak an-

tsietatea sentitzen du inorrekidazten ez badio edo erantzu-nik jasotzen ez badu; %63,7akonartzen du sakelakoak lo or-duak kendu dizkiela eta %65akikasketetan eragiten diela.Datuak baino ez dira, zenba-

kiak, baina whatsapp-ak gaz-teengan izan dezakeen eragi-naz ideia bat egiteko balio de-zakete. Izan ere, gaur egunnerabe gehienei 11 urterekinerosten diete lehenengo sake-lakoa —hala ondorioztatu duteEHUko ikertzaileek—. Adin ho-rretan emozioak kontrolatzeazailagoa izaten denez, erraza-goa da adikzioan edo antsieta-tean erortzea.Dena den, horrek zer esan

nahi du, sakelakoak arrisku-tsuak direla gazteentzat? Ez.Maganto eta Perisen esanetan,erabileran dago gakoa. Moduegokian erabiliz gero, nerabe-

entzat harremanak garatzekobeste baliabide bat izan daite-keela adierazi dute. «Lagune-kin geratzeko, gertu ez dituztenlagunekin harremana manten-tzeko, oporretan egon diren le-kuaren argazkiak bidaltzeko...erabil dezakete sakelakoa, etahori positiboa da». Sare sozialak komunikatze-

ko beste modu bat direla adie-razi dute EHUko ikertzaileek.«Arrobaren belaunaldikoak ezgarenoi kosta egiten zaigu ha-rremanak mantentzeko moduhori ulertzea, baina beste edo-zein bide bezain baliozkoa izandaiteke». Gurasoen eta helduen arte-

an askotan entzuten den kezkada, esaterako, gazteak sare so-zialen bidez komunikatzen di-rela, baina horrek aurrez aurre-ko komunikaziorako gaitasunamurrizten diela. Magantok etaPerisek uste hori ikertu dute,eta uste okerra dela ondorioz-tatu. Pertsona irekien kasuan,sare sozialen bidez are ezagu-nagoak bihurtzen direla ikusidute, eta horrek ez diela eragi-ten aurrez aurreko komunika-zioa albo batera uztea. Pertsona lotsatien kasuan,

bestalde, sare sozialen bidezgehiago eta errazago komuni-katzen direla ikusi dute, etabeste modu batera egingo ez li-tuzteketen lagunak egiten di-tuztela. «Egia da pertsonahauen kasuan aurrez aurrekokomunikazioa okertzeko arris-kua egon daitekeela, baina ezda sare sozialen erruz gerta-tzen, lehendik ere harremanak

Sarean harrapatuta

Aholkuak Sare sozialen arriskuen preben-tziorako hainbat aholku.ordutegia zehaztu. Sare sozialak erabiltzeko debekuajartzea ez da bidea. Hobe da ordu-tegi bat adostea.elkarrekin ikasi. Seme alabekin batera sare sozia-lak erabiltzen ikasi.elkarrekin gozatu. Seme alabekin batera sarea araka-tu, eta ekintza hezitzaileak bainaaldi berean dibertigarriak bilatu.pribatutasuna errespetatu. Ezinbestekoa da seme alaben pri-batutasuna errespetatzea.mugak adostu. Sare sozialen erabileraren inguru-ko arauak eta mugak seme alabe-kin batera adostu.beraiekin txateatu. Noizbehinka haiekin batera txate-atu, nola jokatzen duten ikusteko,baina intimitatea errespetatuz.galdetu. Seme alabekin hitz egin, eta saresozialak zertarako erabiltzen di-tuzten galdetu. sareko kontuen berri izan. Beti erraza ez bada ere, komeni-garria da gurasoek jakitea semealabek sarean zein kontu dituzten,eta zein diren pasahitzak. aholkuak eman. Seme alabei babestuta egotekoaholkuak eman, adibidez, sareandatu pertsonalik ez emateko.laguntza eskatu Seme alabek sare sozialekin lotu-tako arazoren bat badute, jarri ha-rremanetan eskolarekin edo Er-tzantzarekin. Eta, beharrezkoabada, jarri denuntzia.

Page 7: Goiberri 157. zenbakia

sortzeko arazoak dituztelakobaizik». Hortaz, Peris eta Ma-gantoren ustez sare sozialak ezdira aurrez aurreko komunika-zioaren ordezkoak, osagarriakbaizik. Are gehiago, aurrez au-rreko harremanak aberas di-tzaketela uste dute.

Arriskuak ere badituzteAurrerago esan bezala, erabile-ran dago gakoa. Eta sare sozia-len erabilera txarrak bai, badituarriskuak gazteentzat. Sextingizeneko fenomenoa, esaterako,nahiko zabalduta dago. Bideoedo argazki erotikoak bidaltze-an datza, norberarenak edobesteenak, burla egiteko inten-tzioarekin. «Klik soil batekin bi-daltzen dituzte argazkiak, on-dorioetan pentsatu gabe»,adierazi dute EHUko ikertzaile-ek. «Ez dira ohartzen sare por-nografikoetan amai dezaketelaargazki horiek, edo norbaitektxantaia egiteko erabil ditzake-ela».

Sare sozialen erabilera dese-gokiak ekarri duen beste arazo-etako bat cyberbulling-a da.«Arazo larria da, eta adin ez-berdinetako gazteei eragitendie». Bullyng-a lehendik erebazegoen, noski, baina sakela-koaren bidez anonimotasunanagusitu da, eta biktimak «era-sotzen errazagoak» bihurtudira.

Sare sozialak nahiko berriakdira, azken hamarkadako kon-tua. Hori dela eta, gurasoentzateta hezitzaileentzat bidea urra-tu gabe dago oraindik. Gutxikaari dira sare sozialen erabileradesegokia sahiesteko moduakarakatzen. Goierriko ikastetxeaskotan lantzen dute gaia ne-rabeekin batera, sexting eta cy-berbullying bezalako fenome-noei aurre hartzeko. Izan ere, ezdago gaia gazteekin batera lan-tzea baino prebentzio hoberik.

Nerabe gehienek 11 urterekinizaten dute lehenengosakelakoa. MAIALEN IGARTUA

GOIBERRI 07ASTEKO GAIA

Page 8: Goiberri 157. zenbakia

08 GOIBERRIELKARRIZKETA

«Txilen ezagutza nahizutela ohartu nintzen,eta hor jarri dut indarra»

Eñaut GereñuGertuko SL enpresaren burua

Iñaki Gurrutxaga OrdiziaEñaut Gereñu (Ordizia, 1987)izan da Goiekik ekintzailetasu-na sustatzeko urtero antola-tzen duen Enpresa Ekimen Be-rritzaileen XVIII. Sariketaren ira-bazlea, Euskal Herriaren etaHego Amerikaren artean kude-aketa komertziala garatu, etaezagutza eta esperientzia par-tekatzeko proiektu batekin.

Enpresa eta Informatika In-geniaria da ikasketaz, pertso-

nen kudeaketei (Coaching) bu-ruzko master bat ere egina da,eta gatazken konponbideei etanegoziazioari lotutako bestebat bukatzen ari da. Orain urte-bete Gertuko SL enpresa sortuzuen, eta harrez gero Txile etaEuskal Herriaren artean bizi da. Egiten ari zaren lanaren erreko-nozimendu modura hartuko ze-nuen noski saria.Bai, hala da, ez noala bide oke-rretik behintzat. Inguruko jen-

deak-eta esaten zidan gazteanintzela horrelako proiektu ba-tean hasteko, aurrena besteenpresa batean egin beharnuela lan... Etxekoek behintzatnirea egiteko esaten zidaten.Nik zerbait berria egin nahinuen, jendeak egiten ez duena,eta gainera, Txilen.Sari honekin zer konpromisoedo aukera zabaldu zaizu?Goierriko enpresa eta erakun-deei Hego Amerikan laguntze-

ko jaso dut sari hau. Lotura ofi-zialik ez dago, baina nik halabizi dut, eta saria irabazita, kon-promiso handiagoa dudalasentitzen dut orain .Orain dela bost urte joan zinenaurrenekoz Txilera, arteanikasketekin ari zinela. Eta harrez gero joan-etorriannabil –elkarrizketa hau argita-ratzen denerako Txilen egongoda atzera–. Orduan ikasterajoan nintzen, eta sei hilabete

Page 9: Goiberri 157. zenbakia

GOIBERRI 09ELKARRIZKETA

egin nituen. Txile eta bertakojendea ezagutzeko aukera izannuen, eta konturatu nintzenTxile aukera asko eskaintzen di-tuen herrialde bat zela. Betiesan izan dut Txile gu baino be-launaldi bat atzerago dabilela,eta ematen du badakizula zer

gertatu behar den han bost-hamar urte barru. Eta iaz Gertuko enpresa sortuzenuen. Zer da Gertuko?Gertuko sortu nuenean bi lan-lerro ireki nituen. Bat, coachingalderdia, eta bestea, hemengoenpresei Hego Amerikarekinkudeaketa komertzialean la-guntzea, lotura hori egitea, zubilana egitea. Enpresa sortutako-an Txilera joatera erabaki nuen,lanera. Diagnostiko bat eginnuen: Txile nola zegoen, zer au-kera zegoen, zer enpresa zeu-den, enpresa horien egoerazein den, neuzkan kontaktoekinzer egin nezakeen...Zer ondorio atera zenuen?Bi gauza ikusi nituen: coaching-arekin leku batean finkatu be-harra neukala, eta ezin nuela biherrialdeetan aurrera eta atze-ra ibili. Eta bestetik, enpresen-tzako aukera handia zegoela

gutxienez bi urte beharko dute-nak gauzatzeko. Txilen ez ezik,Bolivian ere banabil, eta hangogobernuarekin eguzki energiaaprobetxatzeko garapen planbat aztertzen ari gara. GoierriEskolarekin ere hor gabiltza,hango eskola batek eskatu di-gulako hemengo metodologiatxertatzen laguntzeko.Udaberrian Txileko Valparaisoeskualdeko ordezkaritza batetorri zen Goierrira, eta hainbathitzarmena sinatu ziren. Unibertsitatearekin, Goierri Es-kolarekin, Goiekirekin... hitzar-men horiek denak martxandaude. Delegazio horrekin egi-ten ari garen lana da esku arte-an dugun inportanteena. Uni-bertsitate askorekin hitzarme-nak egiten ari dira ikasleentrukerako; Arrasate ere han for-mazioa emateko lanean ari da;Goierri Eskolara urtez urte ikas-le gehiago etorriko dira; TxiletikGoierri Eskolako lan metodolo-gia ezagutzera ere badatoz;praktiketara ere bai Goierrikoenpresetara...Eta zer lortzen da horrekin?Txilen interesa duten Goierrikoenpresek, esaterako, hango In-geniaritza Unibertsitate one-

kudeaketa komertzialaren alo-rrean, eta ikusten nuen zerbaitberritzailea egin zitekeela. Eza-gutza nahi zutela ohartu nin-tzen, eta hor jarri dut indarra. Zure proiektua, beraz, espe-rientzia eta ezagutza zabaltze-ak egiten du berritzaile.Hori da niretzat ezberdintasu-na, horrek bereizten du nirelana. Produktu bat komertzialbaten bidez modu batera alabestera sal dezakezu, baina es-perientziaren eta ezagutzarentransferentzia horretan ezdago jenderik, inork ez du lanhori egiten. Ezagutza saltzeagaizki ikusita bezala dago, horiegiten baduzu besteek aurrehartuko dizutela ematen baitu.Nik ez dut hori hala ikusten. Sal-du, eta irabazi duzun hori hobe-tzeko aprobetxatzen baduzu ezda ezer pasatzen, eta gainera,ez du zertan zure lehiakideaizan behar.Adibideren bat jar dezakezu?Goierri Eskolak hango eskolabati erakuts diezaioke nola lanegiten duen, edo Goiturrek edoGoiekik esplika diezaieketenola gara dezaketen halakoedo bestelako plan bat. Etabeste ezberdintasun bat da nik

beharrak sortu egiten ditudala.Ez dut itxoiten garapen agen-tziak niri esateko Txilen zer egin.Txileko Gobernuarekin hitz egi-ten dut, eta haien beharrakzeintzuk diren galdetzen diet.Nik Euskal Herritik zer eskaindiezaiekedan esaten diet, balo-ratzen dute, eta aukera onadela iruditzen bazaie, martxanjartzen naiz.Eta zer egiten duzu orduan?Hona etortzen naiz, eta esatendiet era honetako edo bestela-ko enpresak behar dituztelaTxilen, eta ezagutza arlo jakinbatean. Berez, beti alderantzizfuntzionatzen da. Beti dago en-presa edo erakunde bat non-baitera joan eta han saldu nahiduena. Nire kasuan, neronekeskaintzen diet saltzea.Traturik itxi al duzue?Proiektu handi batzuekin gabil-tza martxan, luzerako direnak,

neko ikasleak haiekin laneaneduki ditzaketela, ikasle horiekberaien lantokia izan behar du-tela eta hala nahi badute, haienlangileak izango direla Txilen.Sari-emate ekitaldian adierazizenuen Gipuzkoako enpresa gu-txi daudela Txilen, eta egon di-renak ez dutela asmatu. Gipuzkoako eta Bizkaiko en-presen artean alde handiadago, izugarria: jarreratan, fun-tzionamenduan... Gipuzkoanoso onak gara egiten, baina sal-tzen oso txarrak. Eta enpresabezala oso kontserbadoreakere bai. Niretzat gabezia handibat dago. Iruditzen zait ezin za-rela beste herrialde batera joanezagutu gabe, oinarrizko lanhori egin beharra dago. Horre-gatik hartu nituen nik bi hilabe-te Txile ezagutzeko, kulturaezagutzeko, jendea... Txile ez damerkatu erraza, lehiakortasunhandia dago, baina aldi bereanaukera asko ematen du.Bolivia ere aipatu zenuen, esa-nez datozen hamar urteetan au-rrera egingo duen herrialde batdela. Zertan dira gauzak?Ez dauka Txilerekin zerikusirik.Hego Amerikan azken hamarurteetan gehien hazi den he-

rrialdea da, oso ondo hazten aridena fase guztietan. Dena ardai hobetzen, pobrezia behe-rantz doa... Ekonomia aldetiketa enpresei begira gauzak osogarbi dituzte. Adibidez, energiakontuetara bazoaz, eta zurehelburu bakarra dirua irabazteabada, gobernuak ez dizu lagun-duko, baina laguntzera bazoaz,eta horrekin batera dirua ira-baztera, lagundu egiten dute.Nola laburbil zenitzake Gertu-koren helburu nagusienak?Bitan banatzen ditut. Bat, abe-rastasuna sortzea, lanpostuaksortzea, bai zuzenekoak etabaita zeharkakoak ere. Eta bes-tea, oso inportantea, bai Goierrieta bai Euskal Herria munduanezagutzera ematea eta mun-dura zabaltzea. Gure buruaezagutzera eman nahi badugu,modu honetan lortzeko aukeraoso-oso ona daukagu.

«Nik zerbait berriaegin nahi nuen,besteek egiten ezdutena, etagainera, Txilen»

«Ezagutza saltzeagaizki ikusitabezala dago; nik ezdut hori halaikusten»

«Gure buruaezagutzera emannahi badugu, moduhonetan lortzekoaukera ona dugu»

IÑAKI GURRUTXAGA

Page 10: Goiberri 157. zenbakia

10 GOIBERRIERREPORTAJEA

tzan ere erreferente batzuk sor-tzea da, hango gaztetxoak txi-rrindularitzara erakartzeko.«Etiopian %2 inguru nahikoondo bizi da; Idiazabalen dau-den txirrindulariak %2 horrenbarruan daude, eta horren arra-

zoia da txirrindulariak direla»,adierazi du Gurrutxagak. «Txi-rrindularitza indartuz ongi bizidiren horien kopurua %3ra igo-ko bagenu ere, bada zerbait,ezta?». Hailemelekot du izena Idia-

zabalen dagoen txirrindularie-tako batek, eta bera da, hainjustu, Gurrutxagarekin harre-manetan jarri zena. Facebookbidez jarri ziren harremanetan,iaz. Etiopiako txirrindularitza-ren egoerak interesa piztu zionGurrutxagari, eta Internetekahalbidetzen zion neurrian,Hailemelekot eta bere taldearilaguntzen saiatzen zen, entre-natzeko aholkuak emanez. Interneten muga haustea

erabaki zuen, ordea, Gurrutxa-gak, eta Etiopiarako bidaia an-tolatu zuen iazko abenduan.Aurrez aurre ezagutu zuen or-

«Aukera ona daEtiopiakotxirrindularitzaEuropanezagutarazteko»HailemelekotTxirrindularia

Etiopiako bost txirrindulari Idiazabalen daude uda pasatzen, Ethiopia Academy-Ner Group proiektuaren barruan. Txirrindulari etiopiarrak formatzea dahelburua, hango txirrindularitza indartu eta gazteentzako irteera bat izan dadin.

Bizitzan aurrera, bi gurpilen gainean

Maialen Igartua Idiazabal«Etiopian, Afrikako herrialdepobreenetakoan, bizimoduhobe bat izateko bi bide bainoez dituzte gazteek: unibertsita-tera joan, edo kirolari ona izan».Mikel Gurrutxaga idiazabalda-rraren hitzak dira. Duela hiruz-palau urte kooperante joan zenEtiopiara, eta ordutik ez du etenherrialde harekiko lotura. Bereesparrutik abiatuta, ahal duenneurrian laguntza ematen saia-tzen da. Eta txirrindularitza daGurrutxagaren esparrua. Etiopiarrak ezagunak dira

dagoeneko atletismoan, bainaez txirrindularitzan. Horrek ezdu esan nahi, ordea, Etiopiantxirrindularirik ez denik. Badira,eta, Gurrutxagaren esanetan,potentziala dute, gainera. Ba-liabideak dira falta zaizkiena. Ner Group taldearen eta bes-

te hainbat enpresaren lagun-tzarekin, Ethiopia Academy-Ner Group proiektua jarri dumartxan. Ez da txirrindulari tal-de soil bat, akademia bat bai-zik. Txirrindulari etiopiarrak for-matzea du helburu. Zertarako?Etiopiako txirrindularitza indar-tzeko, eta, modu horretan, etio-piarrek txirrindularitzan irteerabat ikus dezaten. Proiektu horren barruan,

Etiopiako Club Guna ekipokobost txirrindulari eta entrena-tzailea Idiazabalen daude. Hiruhilabete egingo dituzte bertan,txirrindularitzaz ahalik etagehien ikasi eta hemen ikasita-koa Etiopian praktikan jartzekohelburuarekin. Irailaren 7anitzuliko dira berriro Etiopiara.Atletismoarekin duela urte

batzuk egin bezala, Gurrutxa-garen helburua txirrindulari-

Page 11: Goiberri 157. zenbakia

GOIBERRI 11ERREPORTAJEA

duan Hailemelekot, eta berta-tik bertara ikusi ahal izan zuentxirrindularitza nolakoa zen lu-rralde hartan. «Oso baliabidegutxi dituzte, baina hori kon-tuan hartuta, oso ondo antola-tuta daude».

Euskal Herrira itzuli bezainlaster hasi zen Gurrutxaga etio-piar txirrindulari taldetxo bathona ekartzeko ideiari bueltakematen eta babesleak bila-tzen. Ner Groupen babesare-kin, posible izan da proiektuaaurrera eramatea. Ekaineanetorri ziren Idiazabalera txirrin-dulariak, eta Segurako SanJoan txapelketan parte hartuzuten lehenengoz. Udan zeharbeste hainbat lasterketatan ereizan dira.

Txirrindularitzaz haragoGurrutxagaren esanetan, ha-sieran kosta egin zitzaien mol-datzea. Izan ere, oso desberdi-nak dira hango eta hemengolurzoruak, baita lasterketak ere.Hala ere, «progresio oso ona»izan dutela adierazi du. Emai-tzak, dena den, bigarren maila-koak dira kasu honetan Gurru-txagarentzat, formakuntzabaita helburua.

Formakuntzaz hitz egitenduenean, Gurrutxaga txirrindu-laritzaz harago doa. Izan ere,beste hainbat balore erakusteaere badu helburu EthiopoiaAcademy-Ner Group akade-miak. «Horregatik da akade-mia bat, eta ez talde bat». Ba-

rrantzitsua ikusten dute berenburua zaintzen irakastea.

Proiektu hau boluntarioenbidez eramaten dute aurrera,eta Angel Gomez idiazabalda-rra da boluntarioetako bat. Su-kaldaria izana da, eta janariaprestatzen irakasten die berakbost mutilei. «Ulertarazi nahidiegu hemen denok batera bizigarela, eta inor ez dagoela ino-ren zerbitzura», adierazi du Go-mezek. «Egia esan, oso ondomoldatzen dira sukaldean».Gomezez gain, Ampo enpresa-ko hainbat boluntario ereproiektuaren parte dira. Hiz-kuntzak eta informatika irakas-ten dizkiete hauek, arratsalde-tan.

Hailemelekot oso gusturadago Euskal Herrira etortzeko

aukera eman diotelako. Aukerahandia dela dio: «Batetik, Euro-pa ezagutzeko aukera ematendigu honek, eta, bestetik, Etio-piako txirrindularitza ezagutze-ra ematekoa». Entrenamen-duak eta lasterketak «oso des-berdinak» iruditzen zaizkio,baina gutxika moldatu da.«Txirrindularitzaz gain sukal-dean ikasi dut, etxea garbi-tzen... hori ere garrantzitsua daguretzat gure familiari lagunduahal izateko».

Gurrutxagak ez du proiektuhau anekdota hutsa izateriknahi; jarraipena eman nahi dio,«bestela ez baitu zentzurik».Datorren urtean ere etiopiar txi-rrindulariak ekartzen saiatukoda, eta ahal izanez gero denbo-ra luzeragorako.

Etiopiatik etorritako bost txirrindulariak eta entrenatzailea, Idiazabalgo udaletxearen aurrean. EA-NG

lore horiek elkarbizitzarekindaude lotuta, eta, batez ere,buruaskiak izatearekin.

Idiazabalen udalak utzitakoetxebizitza batean bizi dira txi-rrindulariak, Zepai hotelareneraikinean. Bertan, egunerokoetxeko lanak egin behar dituz-te: etxea garbitu, janaria pres-tatu, erosketak egin... Taula ba-tean dituzte banatuta lanak,eta txandaka egiten dituzte.

Gurrutxagaren hitzetan, en-trenamenduak egitea bezain

garrantzitsua da lan banaketaerrespetatzea. «Etiopiako kul-tura oso ezberdina da; mutilhauek etxean ez dute lagun-tzen, gizonak direlako, eta txi-rrindulari taldean langileak di-tuzte lan horiek denak egitendizkietenak». Hori dela eta, ga-

Page 12: Goiberri 157. zenbakia

12 GOIBERRIGAZTEAK

«Realean hasi nintzenetik,izugarria izan da herriannola jarraitu nauten»

Asier Zaldua UrretxuNerea Gabirondok (Urretxu,1990) Urolan hasi zuen berefutbolari ibilbidea. Realera joanaurretik, Eibarren jokatu zuen.Futbolean hasi aurretik, pilotanaritu zen.Ametsa izan al da Realean joka-tzea?Bai. Umetatik Real zalea naiz.Eibarko entrenatzailea izan zenRealetik nigatik galdezka deituzutela esan zidana. Hasieran ez

nuen nire burua gai ikusten, bai-na oso ondo hartu ninduten.Gainera, atzelari bat lesionatuegin zen eta lehen denboral-dian dezente jokatu nuen. Den-boraldi amaieran, zoritxarrez,lesio larria izan nuen. Hurrengodenboraldi osoa behar izannuen osatzeko. Bitartean, tal-deak entrenatzailez aldatuzuen. Osatu nintzenetik nahibaino gutxiago jokatu dut, bai-na jokatu dudanean mailaeman dudala uste dut.Nolako jokalaria zara?Altua izan arren, buruarekin ezdut ondo jokatzen. Baloia joka-tuta ateratzen, ordea, abilanaiz. Indarra ere badut.Nola bizi izan dituzte inguruko-ek lau urte hauek?Izugarria izan da herrian nolajarraitu nauten. Partiden biha-ramunetan jende asko etorrizait bezperako partidari buruz

hitz egitera, bai gazteak eta baiadinekoak. Emakumezkoenfutbola geroz eta gehiago ja-rraitzen dela dirudi. Prentsakere astero ematen du gure par-tiden berri. Realak-eta taldeaatera izana onuragarria izan da. Zergatik utzi duzu Reala?Aspaldi erabaki nuen hau izan-go zela nire azken denboraldia.Futbola asko gustatzen zait,baina beste zaletasun batzukere baditut eta horiek ere landu

nahi ditut. Idoia Agirre legaz-piarrak eta Uxue Garmendialazkaotarrak ere Reala utzidute.Ze ikasketa egin dituzu?Irakasle izateko ikasi nuen, Es-koriatzan. Ondoren, urte etaerdi eman nuen Donostian, in-gelesa ikasten. Azken urtebe-tea herrian eman dut. Atsegintabernan eta begirale bezalalan egiten dut.Zein da egoera emakumezkoenLehen Mailan?Realak baliabide asko jartzenditu emakumezko taldearenesku. Espainia hegoaldera, adi-bidez, hegazkinean joaten gara.Gure aldagelak ditugu, arropagarbitzen digute, soldata dugueta kotizatu egiten dugu... Tal-de gutxitan dituzte horren bal-dintza onak. Aurrerapausohandiak eman dira, nahiz etagehiago eman behar diren.

Nerea Gabirondok Realean jokatu duazken lau denboraldietan. Futbola utzidu beste egitasmo batzuei ekiteko.

ASIER ZALDUA

Babeslea

Page 13: Goiberri 157. zenbakia

GOIBERRI 13GURE LURRA

Erlezaintzanere ekoizpenekologikoaErleen bizimodua azaltzeaz gain,eztigintza ekologikoaren aldekoapustua egin dute Aikurren .

Arkaitz Apalategi UrretxuNekazaritza eta abeltzaintzaarloan, asko zabaldu da pro-duktu eta lehengai ekologikoakerabiliz, ahalik eta kalitaterikhandieneko ekoizpen natura-lak egiteko joera. Urretxuko Ai-kur baserrian, erlezaintzan etaeztigintzan dihardute, eta hanere, ekoizpen ekologikoaren al-deko apustua egin dute. Eztia egiteko prozesua baino

gehiago, ingurua eta erabili be-harreko produktuak zaindu be-har direla azaldu du Aitor Ote-

gik. «Prozesua bera ez da alda-tzen, eztiak ez duelako eralda-keta prozesurik behar. Abaras-katik potera joaten da zuzene-an». Ekologikoa zer den eta zerez zehazteko, lege edo araudibat dago; arau eta zehaztapenzerrenda luzea jasotzen baduere, bi nabarmendu ditu Otegik:erleak tratatzeko produktuaketa erlauntzen kokalekua.«Gainontzeko animaliak beza-la, erleek ere gaixotasunak iza-ten dituzte eta tratatu egin be-har izaten dira». Tratamenduhorietarako ez dute produktu

kimikorik erabiltzen, eta horienordez, «landareetatik aterata-ko olioak» erabiltzen dituzte,batez ere ezkaiak edo tomilloakematen duena. «Erleak elikatubehar badira ere, produktu eko-logikoak erabili behar dira; halaere, gehienetan ez dute elikatubeharrik izaten».Bestalde, kokalekuari dago-

kionean, «hiru kilometroan en-presa edo fabrika kutsatzailerikez izatea» jasotzen du legeak.Hori Euskal Herrian «nahikoazaila» dela aitortzen du Otegik.

Horregatik, beraiek Urretxu etaAzkoitia arteko lursail batzue-tan izaten dituzte erlauntzak,eta uda garaian, Aizkorri alderaeramaten dituzte.

Erleen transhumantziaArdiekin edo ganaduarekin be-zala, erleekin ere egiten datranshumantzia. Orain, «Gi-puzkoako eztia ateratzeko ga-raia» dela dio Otegik, bainabehin hemengoa bukatutako-an, erleak Aizkorri aldera era-mango dituzte, Elgea (Araba)aldera.

Uda sasoia, «lan askoko ga-raia» izaten da erlezainentzat.Udaberritik aurrera hasten diraerleak loreetatik polena har-tzen, eta orain izaten da eztiajasotzeko garaia. Aikur museo-an, gainera, udaberritik aurrerabisita ugari ere izaten dituzte. Eztiaz gain, berrikuntza mo-

duan, aurten polena saltzen erehasiko direla azaldu du Otegik.Normalean azoketan, belar-dendetan eta elikadura dendaespezializatuetan saltzen di-tuzte beraien produktuak, bai-ta baserrian bertan ere, sal-menta zuzenaren bidez.

Aikur baserriko Aitor Otegierlezain jantziarekin,erlauntzetan lanean. AIKUR

Uda sasoian lanhandia izaten duteerlezainek, eztiajaso eta erleak lekuzaldatzen baitituzte

Page 14: Goiberri 157. zenbakia

14 GOIBERRIGARAI BATEAN

Sokadantzak soka luzeaBost mende baino gehiago dituen ohitura da Ordiziako sokadantzarena.Uztailaren 27an egiten dute urtero, Santanazaleen egunean; urte horretanezkondutako bikoteek dantzatzen dute eta kofradiako kide bihurtzen dira.

Arkaitz Apalategi OrdiziaAsteburu honetan hasi eta hila-ren 27ra arte ospatuko dituzteSanta Ana jaiak Ordizian. Festahorietan tradizio handiko eki-taldirik bada, hori eskudantza-rena da. Mendez mende man-tendu den ohitura da, eta

ko kide izatera pasatzen baitira,garai batean egiten zen mo-duan.

Tradizio hau SantanazaleenKofradiari estuki lotuta dago.Idatziz jasota dagoen lehen ai-pamen historikoa 1509. urte-koa da, baina ohitura lehena-

gotik etor zitekeela uste da;bost mende baino gehiago ba-ditu, beraz.

Gaur egun bikote ezkonbe-rriek egiten badute ere, garaibatean Santanazaleen Kofra-diako diruzainen eta arduradu-nen botere aldaketa irudikatze-ko ere erabiltzen zen. Hala jaso-tzen da oraindik gordetadagoen 1792ko akta liburuan.

Janzkera bereziaOrdizian hainbeste urtez man-tendu duten ohitura honek,badu beste berezitasun bat:jantziena. Mutilek praka bel-tzak eta alkandora zuria janz-ten dituzte; neskek berriz, uda-lak utzitako oihal edo xal berezibat, Manilako mantoia bezalaezagutzen dena. Ordizian hala-ko oihal exotiko bat erabiltzea-

ren arrazoia, herriko pertsonaiailustre batekin lotzen dute adi-tuek, izan ere, oihal mota hauAndres Urdanetak bere bidaie-tatik ekarritakoa dela uste da.

Bost mendeko ohitura hauurtero berritzen dute Ordizian,eta hala egingo dute aurten ere.

oraindik ere urtero egiten da,Santanazaleen egunean, hila-ren 27an. Urte horretan ezkon-dutako bikoteek parte hartzendute plazako dantzaldian. Erri-tu moduko ekintza bat da;behin dantzatu eta gero, biko-teak Santanazaleen Kofradia-

Bikoteak esku-dantzan, Ordiziako udaletxe aurrean, 1915. urteko argazkian. R. MARTIN / KUTXA FOTOTEKA

Page 15: Goiberri 157. zenbakia

GOIBERRI 15INTERNET

saretik

400 urteen bilduma, sareanoierriko 15 he-rrik 1615ekoo t s a i l a r e n4an eskuratuzuten hiribil-

du titulua. Bi mende lehenagoSeguragandik auzotu ziren ba-tzuk eta Ordiziagandik bereiziziren besteak. Herri izaera ofi-ziala ziurtatzen zien tituluhura jaso zute-

Gneko laugarren mendeurrenaospatzeko hamaika ekitaldiegin dituzte aurten beraz, Goie-rriko hainbat herritan.

Goierriko Hitzak eta GoiBe-

rrik orduko haien kontaketajaso du herriz herri azken hila-bete hauetan. Orain berriz, pa-perean argitaratutako lanenbilduma osoa, Interneten jarri-

ko dugu irakurgai. Bideoz, ma-paz eta irudiz lagundutako bil-duma da. Goierriko Hitzarenatari digitalean argitaratukodira abuztuan, Herrien Goierrik

400 urte atal berezianondutako erreportaje-ak argitaratuko dira.

Page 16: Goiberri 157. zenbakia