ged egunkaria eskura 2015 04

8
2015EKO APIRILA GURE ESKU DAGO 1 ESKURA 1. zkia 2015eko apirila Borondateen jostunak, lanerako prest

Upload: gure-esku-dago

Post on 21-Jul-2016

235 views

Category:

Documents


4 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: Ged egunkaria eskura 2015 04

2015EKO APIRILAGURE ESKU DAGO 1

ESKURA1. zkia 2015eko apirila

Borondateen jostunak,lanerako prest

Page 2: Ged egunkaria eskura 2015 04

2015EKO APIRILAGURE ESKU DAGO2

#EHUNTZEN

Iazko giza kate luze eta jendetsuak hauspotuta, 2014-2015 urterako eki-men berri bat antolatzeari ekin zion Gure Esku Dago-k, erabakitzeko es-kubidearen aldeko dinamika indart-zea helburu. Erabakiaren nondik norakoak adostu eta eskubide hori gauzatu baino lehen, borondateak ehuntzen eta atxikimenduak biltzen jardun du dinamikak.

Hori horrela, martxoaren 28an ira-garri genuen Iruñean aurtengo ekai-naren 21erako antolatutako egitas-moaren aurrerapen bat, eta Bilboko Euskalduna Jauregian ezagutarazi genituen xehetasun gehiago apirila-

ren 11n. Ekainaren 21ean batuko di-tugu azken hilabeteetan zehar herriz herri ehundutako oihal zatiak, era-bakitzeko eskubidearen aldeko atxi-kimendua adierazten duten oihalak. Horiekin eraikiko ditugu hautetsont-zi erraldoiak hiriburuetako eremu za-baletan.

San Mames Barria, Anoeta estadioa, Buesa Arena eta Iruñeko Zezen Pla-za izango dira ekitaldi nagusietako agertokiak -Baionakoa non izango den zehazteke-, eta eguna primeran joan dadin, hainbat argibide plazara-tu genituen Bilbon. Edukiera arazoak aurreikusteko eta ekimenaren finant-

zaketarako, arratsaldeko ekitaldie-tarako sarrera beharko da; apirilaren 21ean jarriko dira salgai herrietan eta Gureeskudago.eus webgunean. Ha-mar euroko salneurria izango dute helduentzako sarrerek, eta bostekoa haurrentzakoek. Bost ekitaldi, bost agertoki; bertaratzen direnek tokian tokikoa bizitzeko aukera izango ba-dute ere, izango dute gainerako hiri-buruetan egiten ari diren ekitaldien berri.

17:30ean izango dira ekitaldi nagu-siak, baina egun osorako egitaraua prestatuko dute hiriburuz hiriburu. Horietako xehetasunak aurrerago

aurkeztuko diren arren, guztietan, giza kate bat egingo dugu eguerdi aldera, herri eta auzoetan josiko di-tugun oihalekin osatutako giza kate bat. «Hautetsontzi erraldoiak eraikit-zeko kolore eta aniztasun festa izan-go dira. Ekainaren 21ean, erabakia posible egingo duten hautetsontziak eraikitzera goaz», azaldu zuen Angel Oiarbidek. Mugarritzat jo zuen eguna Bilbon Zelai Nikolasek: «Aldarrikape-nak gauzatzeari egin behar dio bide, eta herritarren nahikoa borondate lortzea da gauzapenari eta erabakiari zilegitasuna emango dion ezinbeste-ko bakarra».

Herritarren borondateak ehunduz, hautetsontzi erraldoiak eraikiko ditugu ekainaren 21eanBaiona, Bilbo, Gasteiz, Iruñea eta Donostia izango dira elkargune egun horretan; bertan, herriz herri eta hilabetez hilabete ehundutako oihalak josiko ditugu. Saretuz doa dinamika Iparraldean ere.

Page 3: Ged egunkaria eskura 2015 04

2015EKO APIRILAGURE ESKU DAGO 3

Hitzaldia. Patxi Za-baleta eta Iñaki Za-rraoa, Idiazabalen.2015/03/14

Erabakitzeko eskubidea eta bi-zikidetza jorratu zituzten Ara-larreko koordinatzaile ohiak eta EAJko kideak. Zabaletak beharrezkotzat jo zuen jende desberdinarekin aritzea lanean: «Zenbat eta sentsibilitate ge-hiago bildu, are aberasgarria-goa izango da Gure Esku Dagok garatutako bidea». Zarraoak, ordea, «herriak erabakitzen duena» onartzearen garrantzia azpimarratu zuen, gogoraraziz erabakitzeko eskubidea herri-tar guztiei dagokiela, defendat-zen duten proiektu politikoa edozein dela ere.

Mesa redonda. Xa-bier Anza y Nekane Jurado, Barakaldon.2015/03/31

El responsable del sindicato ELA y la economista y escritora Ne-kane Jurado desgranaron, en la casa de cultura Clara Campoa-mor de Barakaldo, la importan-cia del derecho a decidir en el sector económico. En la charla, cuyo título fue ‘Derecho a de-cidir: también en la economía. Elkartasunean hobeto bizitzeko’ y que moderó Oskar Bañuelos, Anza y Jurado respondieron a preguntas sobre quíen decide qué y dónde en lo relativo a la economía, y debatieron sobre la conveniencia de tener poder de decisión sobre ese ámbito.

Hitzaldia. Mikel La-baka eta Gaizka Ga-ritano, Hernanin.2015/02/14

Hernaniko Gure Esku Dago bat-zordeak antolatuta, ‘Gure herria jokoan?’ hitzaldia eskaini zuten Gaizka Garitano Eibarreko en-trenatzaileak eta Mikel Labaka futbol jokalari ohiak. Erabakit-zeko eskubidea oinarrizkotzat jo zuten biek, eta norberak bere esparrutik hori aldarrikatzea-ren alde agertu zen Garitano: «Lehenengo, pertsonak gara». Halaber, gogorarazi zuten Ka-talunian prozesu subiranistak aurrera egin ahala hainbat pert-sona ezagunek plazaratu dutela erabakitzeko eskubidearen al-deko jarrera.

Hitzaldia. Manu Go-mez eta Joseba Mar-tin, Azpeitian.2015/02/25

‘Erabakitze eskubidearen arike-ta praktikoak: Etxarri Aranatz eta Arrankudiagako kontsultak’ izenburupean aritu ziren hizke-tan Manu Gomez eta Joseba Martin. Arrankudiagan herri gal-deketa deitzearen ideia «modu naturalean” sortu zela azaldu zuen Martinek, eta lan handia izan arren, sortutako «ilusioa» nabarmendu zuen. Gomezek, berriz, galdeketa antolatzeko prozesuan une oro gardenta-suna zaindu eta ideologia des-berdinak alde batera uzteak duen garrantzia azpimarratu zuen.

#KRONIKA

Ehundu, adostu, erabaki; boronda-teak eta identitateak ehundu, horien artean zer, nola eta noiz adostu, eta, azkenik, erabakitzeko eskubidea gau-zatu. Horixe da Gure Esku Dago-ren bide-orria, eta hala gogorarazi zuten Iruñeko aurkezpenean. Ildo horretan, ekainaren 21eko ekimenaren garrant-zia nabarmendu zuten bertan: «Gaur hautetsontzia da; bihar, erabakia».

Kamisetak eta oihal digitalakIazko giza kateak herritar adina ko-lore izan zituen, baina egun horren harira kaleratutako kamiseta ikur bilakatu da. Aurtengo ekaineko eki-menerako, herritarron topaleku bat izango dela irudikatzeko, egun horre-tarako propio prestatutako kamiseta jantzita joateko gomendioa luzatu zieten herritarrei Bilboko eta Iruñeko agerraldietan. Herriz herri, hiriburue-tako lokaletan eta online dendan daude salgai kamisetak.

Gero eta gehiago sarera begira bizi garen honetan, norberak bere oihala pertsonalizatzeko aukera izango du Internet bidez ere, Ehutzen.eus web-gunean.

Ekainaren 21a heldu aurretik, ordea, bada bidea egiteko. Herriz herri nor-banakoek jasotako oihalak batuko dira Ehuntze Egunean, apirilaren 25ean. Herrietan elkartuko gara, eta orain arte norbanakoek marraztu-tako oihal guztiak josiko ditugu, bo-rondateen oihal erraldoiak ehunduz. Giltzarria izango da Ehuntze Eguna, ekainaren 21ean erabakitzeko es-kubidearen aldeko tranpolinerako bidean.

Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zu-beroan gero eta errotuago dago dina-mika. Iaz giza katearen harira azken hilabeteetan pauso batzuk eman zituen dinamikak Iparraldean, eta aurten ere, ildo horretan, bilera ire-kia egin zuten apirilaren 3an. Urrat-sak aitzina egiteko asmoz, apirilaren 18rako deitu dute hurrengo bilerara.

RESUMEN

Tras el dulce recuerdo de la cadena humana que en junio del año pasa-do reunió a 150.000 personas a favor del derecho a decidir, Gure Esku Dago levantará, el 21 de junio, urnas gigan-tes formadas por retazos de tela que miles de ciudadanos y ciudadanas han personalizado durante los meses previos. Esas coloridas urnas, que re-presentarán la pluralidad de las per-sonas que se unen en su voluntad de decidir, se levantarán en lugares mul-titudinarios como San Mames Barria en Bilbao, Anoeta en Donostia, Buesa Arena en Vitoria-Gasteiz y en la Plaza de Toros de Pamplona/Iruñea (tam-bién en Baiona, si bien no se ha con-cretado el lugar).

«El 21 de junio será un día para abrir las puertas de par en par al ejercicio del derecho a decidir, un paso impor-tantísimo para caminar de la reivin-dicación al ejercicio», explicó Angel Oiarbide en la presentación realizada el 11 de abril en Bilbao. Por cuestiones de aforo y para financiar los gastos, en los actos de la tarde se necesitará entrada. Las entradas se pondrán a la venta el 21 de abril en pueblos, ba-rrios y en nuestra página web, y ten-drán un precio de 10 euros (5 euros en el caso de niños y niñas).

Isileko lanean dihardu ikasturtea hasi zenetik dinamikak, zirimiriaren antzera. Herri bakoitzaren txikitasu-nean, ekimen mordoxka egin dute irailetik gaurdaino; hitzaldi, aurke-zpen eta, aurkeztu zenetik, Jostunak dokumentalaren emanaldiek bete dute agenda. Borondate ezberdinen jostun lanetan aritu direnen testi-gantzak bildu dira dokumentalean, eta gero eta herritar gehiago zipriz-tindu dituzte dokumentalaren bidez. Gero eta herritar gehiago erabakit-zaren alde ehundu, gero eta herri-tar gehiagoren artean nolakotasuna adosteko; finean, den-denok eraba-kitzeko.

Page 4: Ged egunkaria eskura 2015 04

2015EKO APIRILAGURE ESKU DAGO4

Pilar Kaltzada: “Mistizismoa kendu beharko genieke horren normalak diren aldarrikapenei”

PilarKaltzadaGonzalez

Jaiotza:1970eko abenduaren 1a

Ikasketak:Informazio Zientzietan Li-zentziatua

Licenciada en Ciencias de la Información

Lana:Kazetaria Periodista

Zenbait datu interesgarri:Zientzia dibulgaziotik poesiaraino doan ibilbide oparoa du Pilar Kaltzadak. Besteak beste, Elhuyar Fun-dazioan, Euskararen Gizar-te Erakundeen Kontseiluan eta Innobasquen aritu da lanean. Gaur egun, komu-nikazio aholkularitza du lanbide, eta kolaboratzailea da hainbat hedabidetan.

La amplia carrera de Pilar Kaltzada abarca desde la divulgación científica hasta la poesía. Ha trabajado en la fundación Elhuyar, Kont-seilua e Innobasque, entre otros, y actualmente ejer-ce como asesora de comu-nicación estratégica en su propia empresa. Colabora en difentes medios.

Erabakitzeko eskubidea. Zergatik eta zertarako?

Gako guztien ama da. Eskubideak ga-ratzen ditugu bizitza errazagoa egi-teko. Erabakitzeko eskubidea pert-sona gisa dagokidan zerbait da, eta herriak pertsonek osatutako komuni-tateak baldin badira, ez dut ulertzen nola desagertzen den eskubide hori komunitateari aplikatu behar zaio-nean. Oinarrizkoa da, ez nuke uler-tuko pertsona bat bere buruaren jabe izateko eskubi-derik ez d u e n a , beraz, e z d u t

ulertzen nola ez zaion hori bera apli-katu behar komunitate bati.

Justua edo demokratikoa den ezta-baidagai izaten da sarri.

Demokraziak, nik ulertzen dudan be-zala, sistema justu bat beharko luke; justizia du oinarrian. Beraz, justizia da erabakitzeko eskubidearen aitort-za. Egon daiteke eskubide hori onart-zen ez duen demokrazia, baina, nire ustez, kalitate eskasekoa litzateke. Ez dut uste inork eman dezakeenik demokrazia perfektuaren adibiderik, baina erabakitzeko eskubidea onart-

zen ez duen bat ez da eredurik onena.

Azken inkestek diote %66-70 direla erabakitzeko eskubi-dearen aldeko herritarrak. Asko da hori, ala gutxiegi?

Niri benetan kezkatzen nauena da zer ulertzen

duen beste heren horrek kontra dagoela erantzu-

ten duenean. Lurralde bat estatu batetik des-

anexionatzea-ren kontra dago, ala es-kubide ba-ten kontra? Uler dezaket e s k u b i d e horiek prak-tikak jart-z e r a k o a n bide-orri bat edo beste izatea, baina eskubidearen

kontra izatea ulertzen zaila egiten zait. Gaur egungo testuinguru poli-tikoan, %66-70 asko da, baina jakin beharko genuke hor ez daudenak kontra dauden edo, adibidez, iritzirik ez duten.

Politikagintzatik, ohiko kritika bat da gizartea zatitzen duela.

Pertsona beltzei edo emakumeei bo-toa emateko eskubidea aitortu zit-zaienean ere sekulako zatiketa egon zen gizartean. Ez dut uste hori iri-zpidea denik; konfliktibitate soziala aintzat hartu beharreko beste irizpi-de bat, baina ez bakarra, eta are gu-txiago nagusia.

Alderdien menpekoak al gara herri-tarrak mobilizatzeko?

Bai, oso dependenteak gara. Urte luzez, gizarte honek, neurri handi batean, alderdi politikoen esku utzi

du dagokion erantzukizunaren par-te handi bat. Pentsatu dugu tresna bat dagoenez gero, tresna horrek ordezka ditzakeela gure iritzi, eskubi-de eta betekizun guztiak. Nire ustez, konfunditu egin gara, eta bistan da ordezkaritza krisi ikaragarri bat da-goela. Edozein modutan, mugitzen eta garatzen ari da politika eta ku-deaketa ulertzeko beste modu bat,

#ELKARRIZKETA

“Herritarren parte-hartze eta egituratze desberdinak sortzen ari dira”

Page 5: Ged egunkaria eskura 2015 04

2015EKO APIRILAGURE ESKU DAGO 5

calidad. No creo que nadie pueda dar un ejemplo de democracia perfecta, pero una que no reconozca el dere-cho a decidir no es el mejor ejemplo.

En el contexto global, ¿es el derecho a decidir percibido cada vez con ma-yor naturalidad? ¿o solo existen difi-cultades?

eta hori positiboa da. Ez dut uste herritarren politika modu bat garatu ahal izango denik egungo sistema erabat ordezkatuko duena, Herrita-rren parte hartze eta egituratze des-berdinak sortzen ari dira, eta horrek aire berria sarrarazteko balio du.

Testuinguru globalean, erabakitze-ko eskubidea gero eta naturalagot-zat jotzen da? Edo oztopoak baino ez daude?

Zantzuak ikusten ditut pentsarazten didatenak gaur egun gero eta onar-tuago dagoela eta etorkizunean are onartuago egongo dela. Egia da era-baki politikoak hartzerakoan, esta-tuek kontzentratzera jotzen dutela, baina gero eta gehiago ikusten ari gara egitura horiek ez dutela gaitasu-nik egungo arazoei erantzuteko.

‘Un país normal’ izan da Katalu-niako prozesuaren leloetako bat. Euskal Herrirako beste bat asma-tu beharko bazenu, nondik joko zenuke?

Niri asko gustatu zait lelo hori. Ho-rren normalak diren aldarrikapenei halako mistizismoa kendu egin be-harko genieke. Normaltasunetik eta naturaltasunetik joko nuke nik ere. Herri bat gara, eta hortik aurrera bakoitzak ulertuko du herri zer den. Nire ikuspuntutik, herri gisa garat-zeak dakar herritarroi dagozkigun eskubideak geuk antolatzeko ahal-mena izatea.

RESUMEN

Derecho a decidir, ¿por qué y para qué?

Es la madre de todas las claves. De-sarrollamos derechos para facilitar la vida. El derecho a decidir es algo que me corresponde como ser humano, y si los pueblos son comunidades formadas por personas, no entien-do cómo desaparece ese derecho cuando se le aplica a la comunidad. Me parece básico, no entendería que una persona no tuviera derecho a ser dueña de sí misma y, por lo tanto, no entiendo cómo no se aplica eso mismo a una comunidad.

Uno de los debates suele ser sobre su naturaleza justa o democrática.

La democracia debería ser un sis-tema justo; tiene la justicia como base. Puede haber democracias que no reconozcan el derecho a decidir, pero, en mi opinión, serían de baja

“Erabakitzeko eskubidea gero eta onartuago dago, eta etorkizunean are onartuago egongo da”

“No entendería que una persona no tuviera derecho a ser dueña de sí misma; por lo tanto, no entiendo cómo no se aplica eso mismo a una comunidad”

#JOSTUNAK

Veo motivos para pensar que cada vez es más aceptado y que en el fu-turo lo será aún más. Es cierto que a la hora de tomar decisiones políticas, los estados tienden a concentrarse, pero cada vez vemos con mayor fre-cuencia que esas estructuras no tie-nen capacidad para dar respuesta a los problemas.

Uno de los eslóganes del proceso catalán es ‘Un país normal’. ¿Cual sería el tuyo?

Ese me gusta mucho. Deberíamos restar misticismo a reivindicaciones que son tan normales. Yo también optaría por la normalidad y la natu-ralidad. Somos un pueblo, y a partir de ahí cada uno entenderá qué es un pueblo. Desde mi punto de vista, desarrollarnos como pueblo supone tener capacidad de organizar noso-tros mismos los derechos que nos corresponden como ciudadanos y ciudadanas.

“Duela bi urte etorri nintzen Larrabetzura, eta Gure Esku Dago-k

asko lagundu nau herrian integratzen. Biltzen eta jendea ezagutzen hasi

nintzen”

“Jendeak giza katearen oroitzapen ona izateko,

gure kilometroko bideoak egitea bururatu zitzaigun. Azkenean, jende guztiaren

argazkiak dauzkagu; gureak batere ez”

“Gure Esku Dago ha logrado romper muchas

barreras; ha unido a generaciones, ha salido de las barreras cerradas de la política, se ha metido en las empresas... ilusiona”

ALAIALarrabetzu

NAGOREDonostia

KOLDOErandio

Page 6: Ged egunkaria eskura 2015 04

2015EKO APIRILAGURE ESKU DAGO6

#HERRIZ HERRI

ALTSASU. ARGAZKI LEHIAKETA JARRI DUTE MARTXANEkainaren 8a egun historikoa izan zen. Egun hura gogoratzeko, giza katean eginiko argazkien lehiake-ta jarri dute martxan Altsasun; horiekin, erakusketa bat egin dute apirilaren 7tik 19ra bitartean Alt-sasuko Gure Etxean. Gainera, oihalak eta materiala erosteko aukera izan zuten erakusketara bertaratutakoek. Ikusle guztien artean aukeratu dute irabazlea.

ERRENTERIA. CONCURSO FOTOGRÁFICO, A PUNTO DE FINALIZARTambién en Errenteria-Orereta se han decantado por realizar un concurso de fotografía. El autor o autora de la fotografía más vota-da ganará una estancia para dos personas en el Hotel Ribaeta de Viel-ha (Lleida), que tendrá que apro-vechar en un plazo no superior a un año. El concurso comenzó el 16 de marzo y finalizará el 20 de abril. Las fotografías deberán realizarse con el teléfono móvil, sin poder ser retoca-das más allá de las opciones que per-mite el propio teléfono. Consulta las bases en nuestra web y anímate!

GALDAKAO. BULEGOA INAUGURATU DUTEIragan martxoaren 13an, ostira-lez, aurtengo erronkarako ere Galdakaoko bulegoa publikoki zabalduko dutela inauguratzeko luntxa egin zuten Kurtzea fron-toiko tabernan. Bertara hurbildu ahal izango da herritarra informa-zio eske, saretze txartelak betetzera, oihalak margoztera, arropak eros-tera… Lehen asteetan behintzat, as-telehenetan eta ostiraletan izan ohi da zabalik: astelehenetan, 16:30etik 18:00etara, eta ostiraletan, 18:00eta-tik 20:00etara.

ONDARROA. EKAINAREN 21EKO EGITASMOA AURKEZTU DUTE Beikozini jendez bete zen Ondarroan, Gure Esku Dago dinamikaren egitas-moaren xehetasunak ezagutzeko. Jostunak dokumentala hasiz ekin zio-ten ekitaldiari, eta musika, antzerkia eta dantza uztartu zituzten bertan.

Herritarrek saretu txartela nola egin dezaketen azaldum, eta erronka jarri zioten ondarrutarrek euren buruari: 1.500 oihal zati batu nahi dituzte.

GASTEIZ. INAUGURACIÓN DE LA NUEVA SEDE EN LA CAPITAL ALAVESALa comisión de Gure Esku Dago de Gasteiz estrenó el pasado mes de marzo su nueva sede en la capital alavesa. Se trata de un local ubicado en el Pasaje de San Pedro con el que pretenden acercar a la ciudadanía alavesa todas las iniciativas que tie-nen previstas para su desarrollo en los próximos meses. Al acto se acer-caron decenas de ciudadanos y ciu-dadanas.

AMARA BERRI. PRESENTAN LOS PROPÒSITOS PARA 2015Decenas de personas se dieron cita en la casa de cultura Ernest Lluch de Amara Berri para conocer de primera mano los propósitos que Gure Esku Dago se ha establecido para 2015 y, en particular, para el 21 de junio. Tras recordar la experiencia vivida el año pasado en la cadena humana, tuvie-

ron conocimiento de primera mano de cómo se desarrollará la dinámica en las próximas semanas. También pudieron adquirir allí mismo tanto las nuevas camisetas como los reta-zos de tela.

RIBERA. EXCURSIÓN A LAS BARDENASEl pasado 12 de abril, la dinámica Gure Esku Dago de la Ribera navarra organizó una excursión a Cerro Frai-le. Los y las participantes visitaron el yacimiento arqueológico Castillo de Sancho Abarca, y allí reivindicaron el derecho a decidir.

ARAITZ-BETELU. JAIALDIA ERABAKITZEKO ESKUBIDEA-REN ALDEMartxoaren 29an erabakitzeko es-kubidearen aldeko jaia egin zuten Araitz-Beteluko Arribe-Atalluko fron-toian. Tartean, bertsolariak, musi-kariak, pilota partiduak… eta noski, oihalak erosi eta margozteko aukera polita izan zuten bertaratutako guz-tiek. Sarrera honetan, bertako Mai-lope aldizkariak ateratako argazki batzuk bildu ditugu. Giro ederrean elkartu ziren. Ez da herrian antolatu

duten ekitaldi bakarra izan; Gaizka Aranguren eta Martxelo Otamendi hizlari aritu ziren erabakitzeko es-kubideaz, Ainhoa Oiartzabal kazeta-riak zuzenduta.

ARGENTINA. RETAZOS DESDE LA DIÁSPORALa diáspora vasca también participa en la dinámica favorable al derecho a decidir. En ese sentido, la convocato-ria para participar de este gran tejido conjunto llega también a la diáspo-ra vasca de Argentina, con algunas particularidades: no será necesario realizar un aporte económico para participar, y las telas serán recibidas en la ciudad de La Plata antes del 25 de abril. El 10 de mayo, en el seno del festival ‘Buenos Aires Celebra al País Vasco’, se exhibirá la gran tela tejida entre todos, y que luego se enviará a Euskal Herria.

LEKEITIO. SARETZE EGUNA OSPATU DUTEMartxoaren 22an, Saretze Eguna ospatu zuten Lekeitioko merkatu plazan. Hainbat herritar bildu ziren bertan, jada beterik zeuden oihalak jendaurrean aurkezteko batetik, eta tutoreek beraien oihalak jostunekin betetzeko bilgune bat izan zezaten bestetik.

BERGARA. ‘EHUN-KA’ LEHIAKETA ANTOLATU DUTEBergarako batzordeak ere lehiaketa antolatzera jo du. Oihal zatian idatzi edo marraztutakoari argazkia bidalt-zeko deia egin dute, eta Facebook-eko orrialdean atsegite gehien jasotzen dituzten argazkien artean aukerake-ta bat egingo dute. Ondoren, apiri-laren 25ean herrian antolatuko den Joste Egunean, herritar guztiek izan-go dute argazki gustukoenaren alde bozkatzeko aukera. Argazki irabazlea zein den erabaki ondoren, irabazlea-ren izena jakinarazi eta sari eder bat oparituko diote.

Page 7: Ged egunkaria eskura 2015 04

2015EKO APIRILAGURE ESKU DAGO 7

#GURE ESKU DAGO, KORRIKA#AGENDA

JOSTUNAKDOKUMENTALA

AÑORGA. Apirilak 16, osteguna, 19:00etan Añorga Txikiko auzo elkar-tean.

IRUN. Apirilak 16, osteguna, 19:00etan Irungo Kabigorri Ate-neoan.

SANTUTXU (BILBO). Apirilak 16, osteguna, 19:00etan Santutxuko Begoñako barrutiko proiekzio aretoan.

AÑORGA. Apirilak 17, ostirala, 19:00etan Añorgako Zementuaren Museoan.

GORRITI. Apirilak 17, ostira-la, 19:00etan Gorritiko herriko etxean.

EZKIO-ITSASO. Apirilak 18, la-runbata, 18:00etan Ezkio-Itsasoko udaletxean.

AULESTI. Apirilak 22, asteazkena, 19:00etan udaletxeko aretoan.

BEASAIN. Apirilak 23, osteguna, 19:00etan Igartza jauregian.

ANTIGUA. Apirilak 23, osteguna, 19:00etan Lugaritz kultur etxean.

BEASAIN. Apirilak 24, ostirala, 19:00etan Usurbe antzokian.

IRURA. Apirilak 24, ostirala, 18:30ean kultura etxean.

ALKIZA. Apirilak 25, larunbata, 19:30ean Alkizako Juanenan.

TOLOSA. Maiatzak 6, asteazke-

na, 19:00etan, Tolosako Leidor aretoan.

BESTEAKGETXO. Apirilak 15, asteazkena. Era-bakitzeko eskubideaz eztabaidatuko dute Faduran EGI, Ernai, JSE-EGAZ, Gazte Abertzaleak eta Podemoseko gazte erakundeak. 20:00etan.

ORDIZIA. Apirilaren 17an, 19:00etan, “Derecho a decidir edo au-todeterminazio eskubidea” debatea udaletxeko areto nagusian. Joseba Azkarraga eta Mario Zubiaga izango dira hizlariak.

ABADIÑO. Apirilak 18, larunba-ta. Hitzaldia 12:00etan, Zelaietako Txanporta Kultur Etxean “Erabakit-zeko eskubidea praktikan” hitzaldia. Agusti Barrera eta Manu Gomez ariko dira Arenys de Munt eta Etxarri-Ara-nazko galdeketez.

ANTIGUA. Apirilak 25, larunbata. Saretze Eguna ospatuko dute hainbat herritan, eta egun osorako egitaraua prestatu dute Antiguan; tartean, tai-lerrak eta bazkaria.

ZALDIBIA. Apirilak 25, larunbata. Oihalen kalejira eta ehuntze festa an-tolatu dute herrian.

Page 8: Ged egunkaria eskura 2015 04

2015EKO APIRILAGURE ESKU DAGO8

Alain G.GagnonQUEBECAma-hizkuntza:Frantsesa

Lanbidea:Kanada eta Quebeci buruzko ikasketen kate-drako titularra, Quebeceko Unibertsitatea (Montreal).

La notion du droit à l’autodé-termination, droit reconnu par la communauté inter-nationale, a bénéficié d’une grande résonance politique au Canada. Les Québécois ont fait appel à ce droit à deux reprises. Il s’est agi de deux moments historiques qui ont contribué à affir-mer la nation québécoise, à construire une citoyenneté active et à approfondir les pratiques démocratiques. Il est vrai que ces temps forts de la vie politique au Cana-da ont soulevé les passions mais, simultanément, ils ont débouché sur d’impor-tants débats de société tout en contribuant à donner un sens véritable à l’idéal démocratique, à la délibé-ration et au constitution-nalisme en tant que piliers structurants en vue de l’en-racinement des démocra-ties les plus avancées.

#NAZIOARTETIK

EROSI ZURE KAMISETA! 12€

Bisita ezazu online denda: https://gureeskudago.eus/denda/