gaia: huhezi. irakaslegaiak konpetentzietan …. alea.pdfizenaduba basoa izena duen guztia... bada!...

44
hh GAIA: HUHEZI. iRAKASLEGAIAK KONPETENTZIETAN GAITZEN • EKARPENA: ROGER P. WEISSBERG • GALDEIDAZUE: ITZIAR IDIAZABAL • HEZKIDETZAZ: IPUINAK GELETAN • IZENADUBA BASOA • ATZEKO ATETIK: AMAGOIA MUJIKA 133 hik hasi 4 EURO 2008KO ABENDUA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA Elisa Heimovaara “Ikasle batzuek hezkuntza sistema teorikoegia dela diote, eta ez dituela bizitza errealerako prestatzen” ELKARRIZKETA

Upload: others

Post on 25-Jul-2020

5 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: GAIA: HUHEZI. iRAKASLEGAIAK KONPETENTZIETAN …. alea.pdfIzenaduba basoa Izena duen guztia... bada! 42Atzeko atetik Amagoia Mujika. Harpidetza orria hik hasi ren harpidedun izan nahi

hhGAIA: HUHEZI. iRAKASLEGAIAK KONPETENTZIETAN GAITZEN • EKARPENA:ROGER P. WEISSBERG • GALDEIDAZUE: ITZIAR IDIAZABAL • HEZKIDETZAZ:IPUINAK GELETAN • IZENADUBA BASOA • ATZEKO ATETIK: AMAGOIA MUJIKA

133hik hasi4 EURO • 2008KO ABENDUA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA

ElisaHeimovaara“Ikasle batzuek

hezkuntzasistema

teorikoegia deladiote, eta ez

dituela bizitzaerrealerakoprestatzen”

ELKARRIZKETA

Page 2: GAIA: HUHEZI. iRAKASLEGAIAK KONPETENTZIETAN …. alea.pdfIzenaduba basoa Izena duen guztia... bada! 42Atzeko atetik Amagoia Mujika. Harpidetza orria hik hasi ren harpidedun izan nahi
Page 3: GAIA: HUHEZI. iRAKASLEGAIAK KONPETENTZIETAN …. alea.pdfIzenaduba basoa Izena duen guztia... bada! 42Atzeko atetik Amagoia Mujika. Harpidetza orria hik hasi ren harpidedun izan nahi

aurkibidea8gaia

RAKASLEGAIAK KONPETENTZIETAN GAITZENuskal hezkuntzak etorkizunera begira dituen erronken artean

rakasleen prestakuntza dago. HUHEZIn garrantzia handia ema-en diote irakaslegaiak konpetentzietan gaitzeari eta bertakokasleak, irakasle izatearen garrantziaz jabetzeari. Eskoriatzakoakultatean aurrera eramaten ari diren esperientzia ezagutzekoukera izan dugu.

16elkarrizketa

ELISA HEIMOVAARAinlandian, prestigio handia du irakasleen lanak. Elisaeimovaara Jyväskylä Unibertsitateko irakasle eskolako irakas-

ea da, eta Finlandiako hezkuntza sistemari buruz hitz egiteazain, irakasleen prestakuntzaren oinarriak zein diren azalduigu, baita zer erronka dituzten ere.

Argitaratzailea: XANGORINErrekalde hiribidea, 59. Aguila eraikina, 1. solairua. 20018 DONOSTIA GIPUZKOA. Tel: 943/ 371 408 ; www.hikhasi.com; Posta Elektronikoa:[email protected]; Lege Gordailua: SS-1001/95. ISSN: 1135-4690 Erredakzio burua: Olatz Lasagabaster. Erredakzioa: Joxe Mari Auzmendi, Arantxa Urbe, Miren Guilló eta AinhoaAzpiroz. Erredakzio batzordea: Mikel Estonba, Mari Karmen Irastorza,Kristina Mardaraz,Josi Oiarbide,Fito Rodriguez,Maite Saenz,Xabier Sarasua eta Arantxa Urbe. Aholkulkariak:Ne-rea Alzola,Abel Ariznabarreta,Felix Basurko,Begoña Bilbao,Mariam Bilbatua, Aines Dufau,Luis Mari Elizalde,Lore Erriondo,Gurutze Ezkurdia,Idoia Fernandez,Xabier Isasi,Irene Lopez-Goñi, Izaskun Madariaga, Karmele Perez Urraza, Kepa Perez Urraza,Amaia Vazquez, Lontxo Oihartzabal, Matilde Sainz eta Pruden Sudupe. Administrazioa:Arantxa Goiburu. Diseinua:TRAM•Graf!k. Maketazioa: Xangorin. Inprimategia:ANtzA S.A.L. Azaleko irudia:Elisa Heimovaara. Hezkuntza,Unibertsitate eta Ikerketa Sailak onetsia (2008-XI-20). Kopurua:3.500 ale.

hik hasiko artikuluez edonon eta edonoiz balia zaitezke. Kasu horietan iturria aipatzea eskertuko genizuke. hik hasik ez ditu beregain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin.

5 editoriala

6 kronika

8 gaiaHUHEZI. ESKORIATZAKO IRAKASLE ESKOLAIKASLEGAIAK KONPETENTZIETAN GAITZEN

16 elkarrizketaELISA HEIMOVAARA24 ekarpenakIkaskuntza emozionala eta soziala

26 esperientziakLasarte-Usurbil BHI

28 hezkidetzazIpuinak geletan. Ametsei ateak zabaltzen

30 galdeidazueZer egin dezakegu ikasleek hau galdetzen dutenean: zergatik hitz eginbehar dugu euskaraz, gaztelaniaz edo frantsesez denok elkar ulertzenbadugu?Itziar Idiazabal

33 berriak

40 nora joango gara?Izenaduba basoaIzena duen guztia... bada!

42 Atzeko atetikAmagoia Mujika

Page 4: GAIA: HUHEZI. iRAKASLEGAIAK KONPETENTZIETAN …. alea.pdfIzenaduba basoa Izena duen guztia... bada! 42Atzeko atetik Amagoia Mujika. Harpidetza orria hik hasi ren harpidedun izan nahi

Harpidetza orria

hik hasiren harpidedun izan nahi dut, urtean 10 ale eta atera daitezkeen ale bereziak etxean jasoz

Izena 1. Deitura

Telefonoa

Posta Kodea

2. Deitura

Helbidea

Herria Herrialdea

Lantokiaren herriaLantokia

IFZ-NAN

Entitatea Sukurtsala K.D. Zenbakia

Sinadura

hik hasi Euskal heziketarako aldizkariaErrekalde hiribidea, 59 Aguila eraikina, 1. solairua

HARPIDETZA SARIAK (BEZ barne) 50 euro

Prezio horren barruan 10 aldizkari, ale monografikoaketa Euskal Herriko baliabidepedagogikoen gida.Horrez gain, prezio bereziakUdako Topaketetan etaargitararatzen ditugungainontzeko materialetan

hik hasik zure parte-hartzeaezinbestekoa du,harpide zaitez!50 euro urtean

Posta elektronikoa

Page 5: GAIA: HUHEZI. iRAKASLEGAIAK KONPETENTZIETAN …. alea.pdfIzenaduba basoa Izena duen guztia... bada! 42Atzeko atetik Amagoia Mujika. Harpidetza orria hik hasi ren harpidedun izan nahi

133. zenbakia. 2008ko abendua • hik hasi • 5

e d i t o r i a l aa b e n d u a

HHiizzkkuunnttzzaa aauukkeerraa bbeerrddiinnttaassuunniikk ggaabbee

Gasteizko Hezkuntza Sailak Euska-din hizkuntza ofizialak eta atzerriko-ak irakasteari, ikasteari eta ebaluatze-ari buruzko lege markoaren proiektuaaurkeztu du.

Azken dokumentu horrek aurretikbeste batzuk izan ditu, eta batetik beste-ra, bidean, edukia eta norabidea alda-tuz joan da.

Jaiotzeak heriotza omen du zor. Ka-su honetan, legeak, teknikoki ezinez-koa luke jaiotzea, eta aukera guztiak di-tu argirik ez ikusteko. Izan ere, EAEnhauteskundeak izango dira martxoan,eta, beraz, dokumentu horrek ez lukedenborarik izango Lakuako GobernuKontseiluak onartua izateko, eta, on-doren, Gasteizko Legebiltzarrak ones-teko, legea izateko jarraitu behar dituenpausoak burutzeko, alegia.

Hortaz, hutsala litzateke testu ho-rren gaineko eztabaidan sakontzen ja-rraitzea. Hor geratu dira, denen begi-bistan, gai horrekiko izan diren jarre-rak, eta norberak atera beharko ditu be-re ondorioak.

Guztientzako eskubide hori ber-matzeko bide luzea geratzen da Ara-ban, Gipuzkoan eta Bizkaian; eta, zeresanik ez, Nafarroan, Lapurdin eta Zu-beroan.

Ez gaude abiapuntuan, hala ere. Ur-te asko daramatzagu ibilian eta gauzaasko dira ikertu, esperimentatu eta ika-si ditugunak.

Tamalez beste aukera galdua izanda, aukera historikoa, agian. Euskara-ren Kontseiluak Ikasle Euskaldun Elea-niztunak sortzeko proposamena eginazuen Hezkuntza Sailaren enkarguz.Hezkuntza eragile nagusienek babesaerakutsi zuten proposamenarekiko.

Hala ere, beste behin, interes politi-koak gailendu dira eskubideen, kulta-raren, irizpide hezitzaileen, normalta-sunaren eta herritarrek behar dutenhizkuntza aukera berdintasunaren au-rrean. Ikasle asko eskolatik euskara ja-kin gabe irtetera kondenatu dituzte be-rriro ere, eta ezingo dute jendarteaneuskaldunekin aukera berdintasuneanbizi.

Hala ere, aurkeztu den proiektua-ren zioen azalpenean hauxe aipatzenda: “hizkuntza ofizialak modu egokianezagutzea funtsezko printzipioa da gi-zarte-komunitate osoaren bizikidetzabermatzeko, betiere gizarte- eta hiz-kuntza-kohesio gero eta handiagoa er-diestea helburu izanik”.

Hari horretatik tira egin nahiko ge-nuke guk, eta kohesioaren ingurukohausnarketa horretan haratago joanbehar dugula mahaigaineratu. Jendartekohesioaren oinarria guztientzako hiz-kuntza aukera berdintasuna bermatze-ak izan beharko luke. Eta aukera ber-dintasuna lortzeko bidea hizkuntza es-kubideak beteaz solik egingo da.

Gaurkoz, Euskal Herriko Oinarriz-ko Hezkuntza Akordioan jasoa dagoeskubide hori: “Euskal herritar orok es-kolaren bidez euskalduntzeko eskubi-dea du. Euskal Herri osoan, edozeinhezkuntza eskaintzatan euskaraz ikas-teko eskubidea du. Eta hezkuntza pro-zesu osoan, ikasgune guztietan, euska-raz bizitzeko eskubidea du”.

Benetako nahia eta helburuajendartea kohesionatzea bada,oso ongi zaindu eta bermatubeharko da partaide guztienhizkuntza aukera berdintasuna.

Page 6: GAIA: HUHEZI. iRAKASLEGAIAK KONPETENTZIETAN …. alea.pdfIzenaduba basoa Izena duen guztia... bada! 42Atzeko atetik Amagoia Mujika. Harpidetza orria hik hasi ren harpidedun izan nahi

6 • hik hasi • 133. zenbakia. 2008ko abendua

Atzerriko hizkuntzei euskarari

baino babes handiagoa eskainiko

die Nafarroako Gobernuak

2009an. Eskolen hizkuntza

plangintza diru sailean 439.389

euro soilik bideratu ditu

euskararentzat, sail berean, ordea,

2,2, milioi euro bideratu ditu

atzerriko hizkuntzentzat, bost

aldiz diru gehiago, alegia.

Bestalde, Haur Hezkuntzako eta

Lehen Hezkuntzako lanpostuen

erdia ingelesa dakitenentzat

gordetzea adostu dute UPNk,

PSNk eta CDNk, eta ikastetxeak

hizkuntza ereduka ez banatzeko

konpromisoa hartu dute hiru

alderdiek.

kronika

Kritika gogorrak egin dizkiote sin-dikatuek eta hezkuntza eragileek Eus-ko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailakaurkeztu duen hezkuntza ereduenerreformarako lege egitasmo berri-tuari. Euskalduntzea baino, babes po-litikoa bilatzen duela iritzi diote, etagogor salatu dute erreforma ezartze-ko lau urteko epea proposatu izana.

Tontxu Campos Hezkuntza sail-buruak txertatu dituen aldaketa nagu-siekin ez datoz bat ez sindikatuak, ez-ta hezkuntza eragileak ere. Aldaketanagusi horien artean erreforma apli-katzen hasteko lau urteko epea ezarridu Hezkuntza Sailak, eta horren ara-bera, erreforma mailaz-maila aplika-tuko litzatekeela kontuan izanik (le-

henik, Haur Hezkuntzan eta Lehen

Hezkuntzako lehenengo mailan, eta

datozen urteetan, urtero maila bat go-

rago), eredu berria 2025. urtera arte ez

litzateke guztiz aplikatuko.

Aldaketa horien artean beste bi

hauek ere txertatu dituzte: alde bate-

tik, lehen, helburuak lortzen ez zituz-

ten itunpeko ikastetxeek hitzarmena

galtzeko arriskua aipatzen zen, orain,

berriz, puntu hori ezabatu dute hain-

bat ikastetxek eta eragilek mehatxu

gisa ikusten zutelako. Sare publikoan

berriz, lehen gurasoei ikastetxez alda-

tzeko aukera eskaintzen zitzaien, eta

oraingoak aukera hori kendu du. Hi-

rugarren aldaketa nagusia, ebalua-

zioari lotutakoa da. Hizkuntza gaita-

suna ez da modu berezian ebaluatu-

ko, hezkuntzako gaien arteko beste

ebaluazio gai bat izango da.

Camposek hizkuntz ereduen

erreforma legealdi honetan egiteko

nahia berretsi du, baina hauteskunde-

ak martxoan direla kontuan hartuta,

ezinezkoa dirudi Eusko Jaurlaritzako

Gobernu Kontseiluak onetsi beharko

bailuke lehenik lege egitasmoa, on-

doren Legebiltzarrera igortzeko.

Hizkuntz ereduen proposa-

men berrituak ez ditu hez-

kuntza eragileak asetu

Berria

Page 7: GAIA: HUHEZI. iRAKASLEGAIAK KONPETENTZIETAN …. alea.pdfIzenaduba basoa Izena duen guztia... bada! 42Atzeko atetik Amagoia Mujika. Harpidetza orria hik hasi ren harpidedun izan nahi

133. zenbakia. 2008ko abendua • hik hasi • 7

Ni urliaren hizkuntza ikasten ari naizela, harknire hizkuntzari zor zaion begirunea ukatzenbadit, haren hizkuntzan hitz egitean ez dut buru-irekitasunik erakusten, mendekotasuna eta morrontza baizik.

Amin Maalouf

Jarraipen zabala izan zuen

Lapurdin, Nafarroa Beherean eta

Zuberoan joan den azaroaren

20ean kolegio eta lizeoetan egin

zuten grebak. Sindikatuek

emandako datuen arabera,

% 70ek egin zuen greba

Lehen Hezkuntzan. Paueko

Akademia Ikuskaritzak emandako

datuen arabera, berriz,

% 41,54koa izan zen

grebalarien kopurua, orokorrean.

Baliabideen murrizketa salatu

zuten grebalariek, izan ere, iaz

Frantziako Hezkuntzak 11.000

lanpostu murriztu zituen, aurten

11.200, eta datorren ikasturtean,

13.500 lanpostu kentzeko asmoa

du. Aurtengo programan bi eskola

ordu kendu dituzte eta ordu

horiek zailtasunak dituzten

ikasleei laguntzeko baliatu behar

dituzte irakasleek. Horren

ondorioz, orain arte lan hori

egiten zuten irakasleek lanpostua

galduko dute. Egoeraren

larritasuna ikusita, langileek ez

dute baztertu greba jarraia

egiteko aukera aztertzea.

Erantzun zabala izan du

itunpeko ikastetxeen

grebak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoakoitunpeko ikastetxeetako langileekgreba egin zuten joan den azaroaren12an. Haien lan baldintzak sare publi-koko irakasleen lan baldintzekin pa-rekatzea eskatu zuten langileek, eta,era berean, finantzaketa marko ego-kia onartzeko eskatu zioten EuskoJaurlaritzako Hezkuntza Sailari.

ELA, LAB eta STEE-EILAS sindika-tuek egin zuten greba deialdia eta Ara-ba, Bizkaia eta Gipuzkoako itunpekoikastetxeen % 80 itxita egon zirelaesan zuten. Kristau eskoletan ikasto-letan baino eragin txikiagoa izan zuenlanuzteak. Partaideren sareko ikasto-letan greba erabatekoa izan zen, etagainerako eskola pribatuetan gorabe-

heratsua: Gipuzkoan eta Bizkaian %

70 inguruk egin zuten greba eta Ara-

ban, % 50ek. Hezkuntza Sailak beste-

lako datuak eman zituen eta horien

arabera, ikastetxeen % 48k eta irakas-

leen % 40k egin zuten greba.

Grebak izandako erantzunarekin

gustura agertu ziren sindikatuak, bai-

na, lan baldintzak homologatzea lortu

arte protestekin jarraituko dutela

adierazi dute, eta ez dute baztertu be-

harrezko ikusten badute, berriro ere

grebara jotzea. 2008ko lan hitzarme-

naren negoziaketa etenda dago gaur

egun, eta langileen lan baldintzak ho-

betuko dituen Finantziazio Akordio

berria eskatzen diote sindikatuek Eus-

ko Jaurlaritzari. Eusko Jaurlaritzak

esan du, ordea, epe laburrean sare pu-

blikoko eta itunpeko sareko irakasle-

en lan baldintzak guztiz parekatzea ez

dela posible izango. Bilerak egiten ari

dira itunpeko eskoletako patronala

eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza

Saileko ordezkariak, eta horietan hiru

ildo aztertzen ari dira LAB sindikatutik

jakinarazi dutenez: soldaten homolo-

gazioa, funtzionamendu gastuak eta

amortizazioa.

Berria

Page 8: GAIA: HUHEZI. iRAKASLEGAIAK KONPETENTZIETAN …. alea.pdfIzenaduba basoa Izena duen guztia... bada! 42Atzeko atetik Amagoia Mujika. Harpidetza orria hik hasi ren harpidedun izan nahi

G A I A

8 • hik hasi • 133. zenbakia. 2008ko abendua

HUHEZI. EskoriatzakoIrakasle Eskola

Irakaslegaiak konpetentzietangaitzen

Page 9: GAIA: HUHEZI. iRAKASLEGAIAK KONPETENTZIETAN …. alea.pdfIzenaduba basoa Izena duen guztia... bada! 42Atzeko atetik Amagoia Mujika. Harpidetza orria hik hasi ren harpidedun izan nahi

G

Euskal hezkuntzak erron-ka mordoa du etorkizunerabegira,baina horien artean,irakasleen prestakuntza dagarrantzitsuenetako bat; ira-kasleei konpetentzien gaine-ko prestakuntza eskaintzea.Beharrezkoa da,irakasleikasketak egiten ari direnak,konpetentzietan heztea,ira-kasle izatearen garrantziazjabetzea eta horrekin batera,Euskal Herrian irakasle izate-ak duen garrantziaz ohartzea.Oso interesgarria da,bide ho-rretan,Mondragon Unibertsi-tateko Humanitate eta Hez-kuntza Zientzien fakultatea(HUHEZI) garatzen ari den es-perientzia. Ikasleen parte-hartze aktiboan oinarrituz,etaarazoak ebazteko metodolo-gia jarraituz,ikaskuntza-ira-kaskuntza prozesua aldatudute eta betiko moldeak iraulidituzte. Irakasleek eskola ma-gistralak emateari utzi dioteeta ikasleekin batera,erreali-tatearen azterketan murgildudira,konpetentziak garatuz.

133. zenbakia. 2008ko abendua • hik hasi • 9

Konpetentziak landuz,konpetentzietan hezi

Europako Batzordeak irakasleenformazioaren gainean egindako azter-ketan aipatzen dituenak aintzat hartzendituzte HUHEZIn. Hala adierazi zuenMarian Bilbatua irakasleak Hik hasikargitaratu zuen Irakasleen profila ize-neko ale monografikoan. Hauek diraalderdi nagusiak:

- Irakaskuntza/ikaskuntza proze-suak, ikasgeletan sortzen den ikasleenaniztasun sozial, kultural eta etnikoeta-ra egokitzea, baita gela arruntean hez-kuntza premia bereziak dituzten ikas-leen inklusioak sortzen dituen beharberrietara egokitzea ere.

- Irakaslearen rol aldaketa. Ezagu-tzen igorle izatetik ikaskuntzaren gida-ri eta kudeatzaile izatera pasatzen dairakaslea.

- Irakaslearen rola eta ardura ikas-gelatatik haratago doa. Curriculumaburutzea eta ikastetxeko antolamen-duan aktiboki parte hartzea ere bada-gokio. Irakaslea, komunitatearekiko,beste ikastetxeekiko, elkarte sozialeki-ko lankidetza eta harreman sareen par-taide gisa ikusten da.

Horrez gain, irakasle berriek EuskalHerriko hezkuntza sistemak EuskalHerriko historia eta kulturaren transmi-sioa bermatzeko dituen erronka bere-ziei erantzun behar diete, haien arteanhauei:

- Hizkuntzaren berreskuratze pro-zesuarekin erlazionatutako erronkak.Alde batetik, euskal hezkuntza siste-mak haurrak euskaraz heziketa jaso-tzeko eta euskara bizitzeko eskubideabermatu behar du eta, aldi berean, eus-kara maila egoki bat eskuratzeko bide-ak eskaini behar dizkie haurrei. Horiguztia, kultura desberdinetako ikasle-en etorrerarekin lotu behar da; hots, es-kolak gai izan behar du aniztasun horrierantzungo dioten proposamen meto-dologikoak eratzeko eta aurrera era-mateko.

- Euskal Curriculumean txertatu be-harreko edukiak. Gaur hezten ari garenirakasleek Euskal Herriaren historia etakulturarekin erlazionatutako ezagutza-ren transmisioan paper garrantzitsuaizango dute; horregatik, etorkizunekoirakasleek arlo horrekin lotutako eza-gutza garatu behar dute.

Irakaslearen rol berria gizarteangertatzen ari diren etengabeko aldake-ten ondorioz garatu diren curriculuma-rekiko, hezkuntza helburuekiko etaikastetxearen antolamenduarekikoikuspegi berrien garapenak sortutakotestuinguru berriaren ondorio zuzenadela aipatzen zuen Bilbatuak.

Beraz, profil profesionala aldatunahi bada, orain arteko formazio ere-dua aldatu beharra dagoela ulertu duteHUHEZIn eta 2003 ikasturtean martxanjarri zen formazio ereduak curriculu-maren antolaketan zein irakaste-ikastemetodologietan eraldaketa sakonaekarri du. Hona hemen aldaketaren no-rabidea.

Curriculum antolaketan aldaketak· Ikasgai solteetan oinarrituta-

ko curriculum batetik diziplinarte-kotasunean oinarritutako curricu-

Page 10: GAIA: HUHEZI. iRAKASLEGAIAK KONPETENTZIETAN …. alea.pdfIzenaduba basoa Izena duen guztia... bada! 42Atzeko atetik Amagoia Mujika. Harpidetza orria hik hasi ren harpidedun izan nahi

10 • hik hasi • 133. zenbakia. 2008ko abendua

HUHEZIren filosofia

lumera.Ikasgaien arteko lotura bermatzen

duten diziplinarteko guneak identifi-katu dira, lau zehazki: Hezkuntza etaGizartea, Psikologia, Didaktika eta Ko-munikazioa eta Informazioa. Horieta-ko bakoitzak galdera bati erantzutendio. Lehenak, honi: zein da eskolarenfuntzioa eta zein harreman du testuin-guruarekin?; bigarrenak, honi: nolaikasten dute ikasleek?; hirugarrenak,beste honi: nola antolatu gelako jardue-ra?; laugarrenean, azkenik, bizitzarakozein lanerako behar diren tresnak bil-tzen dira, hala nola hizkuntzak eta in-formazio eta komunikaziorako tres-nak.

Diziplinartekotasun guneez gain,ikasturte bakoitzean ardatza izangoden jarduera nagusia txertatu da. Lehe-nengo ikasturtean gune bakoitzarenantolaketaren ardatzean aipatu direngaldera nagusiak. Bigarren urtean,ikasleek eskoletan egingo dituztenpraktiken inguruko hausnarketa har-tzen da ardatz gisa eta, hirugarrenean,praktikarekin lotuta egingo dutenproiektua. Aipatutako guneetan espe-zifikoki garatu beharreko konpeten-tziez gain, curriculum osoa zeharka-tzen duten konpetentziak txertatzen di-ra.

Bestalde, diziplinarteko modulue-tan egituratzen dira Diplomaturako hi-ru ikasturteak. Modulu bakoitzak bosteta zazpi aste bitarteko iraupena du.

·· KKoonnttzzeeppttuueenn eezzaagguuttzzaarraa bbiiddee--rraattuuttaakkoo ccuurrrriiccuulluumm bbaatteettiikk aarraa--zzoorraa bbiiddeerraattuuttaakkoo ccuurrrriiccuulluummee--rraa..

Tradizionalki ikasgaiak hartu izandira curriculumaren ardatz gisa eta eza-gutza teorikoa hartu izan da abiapuntu-tzat; behin teoria ikasita, errealitatearigutxi asko lotutako egoeretan aplika-tzen zen. Aitzitik, curriculum berrituan,

ikasleek aztergai dituzten arazoak edoegoera errealak dira ardatz. Arazo ho-riek ebazterakoan sortzen diren beha-rren arabera jotzen dute teoriara ikasle-ek. Arazo edo kasu horiek modulukooinarrizko edukien inguruan ikasleenhausnarketa eta ikaskuntza sustatzekohelburuz diseinatu dira; aldi berean,euren lanbideko egoera errealekin lo-tutako jardunbide irizpideak garatzenlaguntzen diete.

·· EEzzaagguuttzzaa tteeoorriikkooeenn ggaarraappeennee--rraa bbiiddeerraattuuttaakkoo ccuurrrriiccuulluumm bbaattee--ttiikk ttiittuullaazziiooaakk bbeerraarriiaazzkkoo ddiittuueennkkoonnppeetteennttzziieenn eettaa kkoonnppeetteennttzziiaaoo rrookkoorrrreenn ggaarraappeenneerraa bbiiddeerraattuu--ttaakkoo ccuurrrriiccuulluummeerraa..

Profil profesionalean definitutakokonpetentzia teknikoak arestian aipa-tutako diziplinarteko esparruen arabe-ra banatu dira, horrela irakaskuntza/ikaskuntza prozesuan konpetentziahorien sarbidea bermatuz. ArazoetanOinarritutako Ikaskuntza (AOI); Ka-

suetan Oinarritutako Ikaskuntza (KOI)eta Proiektuetan Oinarritutako Ikas-kuntza (POI) egiten dute. Horrez gain,ikasgaietako eduki espezifikoen bitar-tez egin den konpetentzien ingurukohausnarketa sistematikoa.

·· IIkkaasskkuunnttzzaa mmeemmoorriissttiikkooaann ooii--nnaarrrriittuuttaakkoo ccuurrrriiccuulluumm bbaatteettiikkkkoonnppeetteennttzziiaa oorrookkoorrrreenn ggaarraappee--nneerraa bbiiddeerraattuuttaakkoo ccuurrrriiccuulluummeerraa..

Jasotako informaziotik haratagodoazen proposamenak osatzeko gaita-suna garatu nahi dute ikasleengan.

Irakaste-ikaste prozesuaren anto-laketa mailako aldaketak

Curriculumaren eraldaketaz bat,irakaskuntza/ikaskuntza prozesuenegituraketaren inguruko irizpideeneraldaketa ekarri zuen berrikuntza pro-zesuak.

·· IIrraakkaasslleeaarreenn iirraakkaasskkuunnttzzaannooiinnaarrrriittuuttaakkoo pprroozzeessuuttiikk iikkaasslleeaa--rr eenn iikkaasskkuunnttzzaann ooiinnaarrrriittuuttaakkoo

Page 11: GAIA: HUHEZI. iRAKASLEGAIAK KONPETENTZIETAN …. alea.pdfIzenaduba basoa Izena duen guztia... bada! 42Atzeko atetik Amagoia Mujika. Harpidetza orria hik hasi ren harpidedun izan nahi

133. zenbakia. 2008ko abendua • hik hasi • 11

G A I A HUHEZIIrakaslegaiak konpetentzietan gaitzen

pp rroozzeessuurraa..Ikasleek beren ikaskuntza proze-

suarekiko duten arduraren gainean rolaktiboagoa hartzera bideratuko dituz-ten egoerak sortu nahi dira. Ikaskuntzakontzienteagoa eta esanguratsuagoaahalbidetuko duen jarrera autonomoaeta arduratsua sorrarazi nahi da ikasle-engan. Irakasleak rol berria eskuratzendu prozesuaren tutore gisa, ikaslearibere ikaskuntzaren inguruan hausnar-tzen lagunduz eta, aldi berean, bereikaskuntza autonomoa ahalbidetukoduten tresnak eskainiz. Ikasleak ezagu-tzara heltzeko hainbat bide esperimen-tatzen ditu: informazio bilaketa, esperi-mentazioa, hausnarketa…

·· NNoorrbbaannaakkooaarreenn llaanneeaann ooiinnaa--rrrriittuuttaakkoo pprroozzeessuuttiikk ttaallddeekkoo llaannee--aann ooiinnaarrrriittuuttaakkoo pprroozzeessuurraa..

Lankidetzan oinarritutako lana,ikaskuntza laguntzen duen elementuada. Abian jarritako modalitate guztietanlan taldeak sortzen dira. Informazioapartekatzen dute, eztabaidatu egitendute, plangintza egiten dute, ardurakhartzen dituzte eta horien berri ematendute taldean.

Estrategia metodologiak·· AArraazzooeettaann OOiinnaarrrriittuuttaakkoo

IIkkaasskkuunnttzzaa ((AAOOII))Eredu horretan lau ikaskuntza tes-

tuingurutan dihardute ikasleek: lan ko-operatiboko saioak, hitzaldia, saiopraktikoa eta segimendu saioa. Lau tes-tuinguruok osagarriak dira eta arazoadute ardatz. Arazoa da, baita ere, ikasle-ak irakaskuntza/ikaskuntza prozesuanaktiboki inplikatzera motibatzen di-tuen estimulua.

·· KKaassuueettaann OOiinnaarrrriittuuttaakkoo IIkkaass--kkuunnttzzaa ((KKOOII))

Kasuetan Oinarritutako Ikaskuntza(KOI) Diplomaturako bigarren ikastur-tean garatzen da. Ikasgelako egoera

leak asmatutako arazo baten inguruanegituratzen da ikaskuntza prozesua.Ikasleek, talde txikitan, arazoa aztertueta proiektu bat burutzen dute arazoariirtenbidea emanez. Tutorearen gidari-tza jasotzen dute prozesu osoan zehar.

Estrategia metodologikoen hu-rrenkera

Beheko koadroan jasotzen dira me-todologia bakoitzaren berezitasunaketa progresio irizpideak.

OndorioakArazo errealak erabiltzeak inguru-

nean aurkituko dituzten arazoak etaerronkak identifikatzeko aukerak es-kaintzen dizkie ikasleei. Klase magis-tralaren espazioa murrizteak eta ikaste-ko bestelako espazioak indartzeak etaplanifikatzeak ikasleen autonomia ga-ratzeaz gain, zeharkako konpetentziengarapena ahalbidetu du.

errealen azterketa ahalbidetzea du hel-buru. Moduluaren helburuei dagokie-nez, ikasleek hainbat ikuspegitatik az-tertzen dituzte kasuak.

Kasuen azterketan, kasua bera be-zain garrantzitsuak dira sortzen dituengalderak; horregatik, ezinbestekoa da:

- Kasuak planteatzen dituen oina-rrizko galderak edo arazoak identifika-tzea.

- Azterketa osatzen lagunduko du-ten bigarren mailako arazoak identifi-katzea.

- Testuingurua aztertzea.·· PPrrooiieekkttuueettaarraa bbiiddeerraattuuttaakkoo

AArraazzooeettaann OOiinnaarrrriittuuttaakkoo IIkkaass--kkuunnttzzaa ((PPOOPPBBLL))

Metodologia hau Diplomaturakohirugarren ikasturtean ezarri da. Meto-dologia horren erreferentziatzat Aal-borg Unibertsitatearen (Rosenorn,2003; Kolmos, A; 2004) eredua hartuda. Ikastetxe batean atzemandako ara-zo erreal baten inguruan edota irakas-

Aztertutako faktoreak

Irakaslearen egitekoa

Denborakudeaketa

Gaitasunengarapena

Ezarritako metodologia eta estrategia didaktikoak: garapena

Arazoen ebazpena Kasuen azterketa Proiektuak (POI)

Helburua:ikaslearengatikespero dena

Kudeatu beharreko informazioa

Egoerak ulertu,arazoak identifikatueta interpretatu

Informazio mugatuaIrakurketa ulergarria

Kudeatzeko denboragehiago

Denbora mugatua

Tutorea eta bideratzailea

Analisia eta hausnar-keta bideratuko duentutorea

Taldearen prozesuaerraztuko duentutorea

Denboraren planifi-kazioa

Informazioaren bila-keta Iturri askotarikoak

Analisiari eta harenfuntsari zuzendutakoinformazioa

Ikasten ikastearekinerlazionatutako gai-tasunak eta lan kola-boratiboa

Behaketarekin erla-zionatutako gaitasu-nak eta egoera kon-plexuen analisia

Behaketarekin erla-zionatutako gaitasu-nak eta alternatibengarapena

Konponbidea ezarriedo egoerak definitze-ko alternatibak bilatu

Konponbideakasmatu egoera kora-pilatsuentzat

Sagasta P., Bilbatua M. (2005)

Page 12: GAIA: HUHEZI. iRAKASLEGAIAK KONPETENTZIETAN …. alea.pdfIzenaduba basoa Izena duen guztia... bada! 42Atzeko atetik Amagoia Mujika. Harpidetza orria hik hasi ren harpidedun izan nahi

12 • hik hasi • 133. zenbakia. 2008ko abendua

Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza

hizkuntza-egokitasuna eta zuzentasu-na zainduz) eta ahoz aurkeztu.

IZAN (jarrerak)- Gure hizkuntzaren eta hizkuntza

komunitatearen etorkizunean hiztuneta irakasle moduan izango dugunerantzukizuna gure gain hartu.

- Gaur egungo gizarteak planteatu-

Ikasleek modulu bakoitzean lan-duko dutena jasotzen duen gidalibu-rua eskuratzen dute eta bertan hurren-go asteetan landuko duten guztia agerida, zehaztasun osoz. Eskola eta gizar-tea izeneko moduluaren helburua,Euskal Herriko testuinguruari hurbil-pena egitea da, eta horretarako, EuskalHerrian egun bizi dugun errealitate so-ziala, ekonomikoa eta kulturala azter-tuko dituzte. Liburuxkak galdera egi-ten die ikasleei: “Inoiz pentsatu al dugunork esaten duen zer irakatsi behar du-gun eta zer ez dugun irakatsi behar?Inoiz pentsatu al dugu nola irakastenden eskolan Euskal Herriko gizartea-ren errealitatea eta zergatik irakastenden horrela? Nola azaltzen den liburue-tan gure haurrek ikasten duten EuskalHerria? Edo nola transmititzen den kul-tura bat?”. Hezkuntzaren dimentsio so-ziokulturalaren eztabaida zabaldunahi dute moduluarekin, eta ikasleakohar daitezen, hizkuntza ere, gizartea-rekin eta eskolarekin elkarrekintzan aridela. Modulua, diziplinartekoa da, etahiru diziplina ditu ardatz: didaktika,Euskal Herriko errealitatea, eta eleaniz-tasuna eta hezkuntza.

Moduluaren bidez hainbat konpe-tentzia landu nahi dituzte, honela la-burbiltzen direnak:

JAKIN (edukiak)

- Gizartearen ezaugarriak identifi-katu, aztertu, interpretatu eta baloratu.

- Errealitate horrek curriculumeaneta ikasliburuetan duen eragina ezagu-tu.

- Euskararen egoera hobeto ulertu.- Norberaren hizkuntza-testuingu-

ruaz jabetu.- Programa elebidunen ezaugarriak

eta arrakastarako baldintzak identifika-tu.

- Hizkuntza-ereduen sistema zerta-rako sortu zen eta emaitzen zergatiaulertu.

- Egungo hezkuntza markoa irudi-katu.

- Curriculuma eta curriculumarenzehaztapen prozesua ezagutu.

- Hainbat hezkuntza etapetarakoproposatzen diren helburuak, edu-kiak, irakasteko modua eta ebaluazioaezagutu eta ulertu.

- Dimentsio soziokulturalak (euro-parra eta euskalduna) ezagutu.

- Euskal Curriculumaren inguruandauden iritziak ezagutu.

EGITEN JAKIN (gaitasunak)- Moduluari dagozkion edukiak

identifikatu, erabili eta egoki azaldu.- Informazioa kudeatu: bilatu, au-

keratu, aplikatu.- Taldean lan egin.- Proiektu bat egin (edukiak zein

Arazoei aurre egin behar, arazoakkonpontzen ikasteko

Ikasleak,1. mailan hasten dira Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza (AOI) lantzen. Ikasturtea moduluka antolatzen dute,eta,modulu horietako bakoitzak,hainbat arazo aurkezten dizkie ikasleei. Guk,guztia nola lantzen duten jakin nahi izan dugu,etahorretarako,1. mailako ikasleen ikasgelan sartu ginen. Eskola eta gizartea izeneko modulua aztertzen ari ziren orduan,eta as-te hartan,hirugarren arazoari egin behar izan zioten aurre. Prozesua hasieratik amaierara bizi izan genuen,eta orriotara eka-rri dugu zuentzat interesgarria izango delakoan.

Page 13: GAIA: HUHEZI. iRAKASLEGAIAK KONPETENTZIETAN …. alea.pdfIzenaduba basoa Izena duen guztia... bada! 42Atzeko atetik Amagoia Mujika. Harpidetza orria hik hasi ren harpidedun izan nahi

133. zenbakia. 2008ko abendua • hik hasi • 13

G A I A Internet eta eskolaGero eta aukera gehiagoG A I A

Segimendu saioa ere badute ikasle-ek asteazkenean bertan, nola sentitzendiren hausnartzeko eta haien ikaskun-tza prozesuari buruz gogoeta egiteko.Taldean egiten dute hori ere.

Bestalde, praktika saioak ere izatendituzte, izan ere, amaieran ikasleek es-kola baterako katalogoa egin behar du-te eta eskola hori nola antolatuko luke-ten esan behar dute. Moduluak irautenduen bitartean egiten dute. Lana talde-an egiten dute eta zuzenean lotzen daegiten jakin konpetentziarekin. Ikasle-ak testuinguru batean kokatzen dituzteeta horri aurre egin behar diote. Hau daadibide gisa liburuxkan jarri dutena:“Demagun ikastetxe batean lanean arizarela eta aurre-matrikulazio garaianzaudetela. Beraz, ikasle berrien bila arizarete eta ikastetxearen berri emangoduen katalogoa kaleratzea pentsatuduzue. Horrez gain, katalogo horretan

tako erronkei aurre egiteko konpromi-soa hartu.

- Dugun egoera anitz eta gatazka-tsuaren aurrean, jarrera baikorra etaeraikitzailea hartu eta erakutsi.

Astero, ikasleek arazo bati, egoerabati aurre egin behar izaten diote.Gehienez, 20ko taldeetan elkartzen di-ra ikasleak eta horrek, ikasgelako ezta-baidan parte hartzeko aukera handia-goa eskaintzen die. Astelehenean aur-kezten die irakasleak arazoa Ikaskide-tza I izeneko saioan, eta denen arteanhorri buruz dakitena aztertzen duteikasgelan. Ordu eta laurden dute horre-tarako. Ikasle batek idazkari rola har-tzen du, eta beste batek dinamizatzailerola. Funtzio horiek astero aldatzen di-ra. Rol horiek ematen dizkete, konpe-tentzia batzuk garatzen joan daitezen.Asteazkenean, berriz, arazoarekin zeri-kusia duen hitzaldia izaten dute.

HUHEZIIrakaslegaiak konpetentzietan gaitzen

Lehenago esan dugun moduan,espien antzera,1. mailako ikasgelan sartu ginen eta bertan egindakoa behatu eta entzun ge-nuen. Han bizitako guztiarekin bi alderdi nabarmenduko genituzke: ikasleen parte-hartzea,alde batetik,eta irakaslearen pa-pera,bestetik. Irakasleak dinamizatzaile papera hartzen du tarteka,baina ez du inongo unetan irakasleen arteko eztabaida etairitzi trukaketa eragozten,ezta “gaia ez da hori eta goazen harira”modukorik esaten ere. Ikasleek askatasun osoz hitz egitendute gaiarekin zerikusia duen edozein alderdiri buruz eta denek hartzen dute parte eztabaidan. Hemen duzue HUHEZI fakulta-tean entzun eta ikusitakoaren kronikatxoa.

Ikasleei, hirugarren arazoa azter-tzea egokitu zitzaien gu han izan ginenbitartean. Ikaskidetza I izeneko saioan,astero bezala, dinamizatzailea eta idaz-karia izendatu zituen irakasleak. Aurre-ko bi asteetan arazo banarekin aritu zi-ren eta euskal hezkuntza sistemarenezaugarri nabarmenenak ezagutzenhasi ziren. Hirugarren astean, eremuaaldatu zuten eta irakasleak arbeleanidatzi zuen moduan, eskola eta gizarteaaztertuko zituzten, bi astetan batez ereeskola aztertu ondoren.

Ikasgelan U moduan esertzen dira

azaltzen denaren gaineko justifikaziotxosten bat egin beharko duzu”.

Eta, ostegunetan, aste osoko lanabiribiltzeko, Ikaskidetza II saioa izatendute. Aurreko guztia landua dute ordu-rako, irakurketak egin dituzte, hitzaldi-ra joan dira, praktikoa izan dute eta os-tegunean arazoa ebatzi behar dute. As-telehenean, Ikaskidetza Isaioan zehaz-tu zituzten helburuak beteko dituzteegun horretarako eta, ordurako, gaia-ren ezagutza askoz ere sakonagoaizango dute.

Eta, nola egiten dute horren guztia-ren gaineko ebaluaketa? Bada, ikasleekazterketa egin behar dute; azterketa ho-rrek notaren % 50 balio du eta gainera-koa honela banatzen dute: % 20 ikaski-detza, eta % 30 praktikoa. Asistentziak% 80koa izan behar du azterketa eginahal izateko.

eta horrek erraztu egiten du haien arte-ko komunikazioa. Hori da, saioetan ga-rrantzitsuena: norberak bere iritziaematea, ezagutza partekatzea eta de-nen artean gaiari buruz dakitena komu-nean jartzea.

Saioa hasteko, galdera egin zuenirakasleak: eskolan eskaintzen dugu-na, gizarteak eskatzen duena al da? Ho-rri erantzuteko, gizarte eremua azter-tzen hasi ziren: Euskal Herriko erreali-tatea eta hezkuntza, hain zuzen ere.

Ariketa praktikoa egin zuten saioa-rekin hasteko, aurre-ezagutzak identi-

fikatzea baita lehen pausoa. Irakasleakorri zuria banatu zien ikasleei eta dina-mitzaileak arazoa irakurri zien.

Euskal Herriko mapa marraztu be-har izan zuten, hasteko, eta bertan, he-rrialdeak eta hiriburuak kokatu. Ikaslebatek Nafarroa eta Iparraldea sartu be-har ote ziren galdetu zuen eta irakasle-aren erantzuna garbia izan zen: “bakoi-tzak ikusiko du Euskal Herria zer den”.Tartea izan zuten mapa marrazteko,haien artean hizketan aritu ziren etamapa osatzeko zalantzak zituztela iku-si genuen. Ondoren, arazoarekin bate-

Page 14: GAIA: HUHEZI. iRAKASLEGAIAK KONPETENTZIETAN …. alea.pdfIzenaduba basoa Izena duen guztia... bada! 42Atzeko atetik Amagoia Mujika. Harpidetza orria hik hasi ren harpidedun izan nahi

14 • hik hasi • 133. zenbakia. 2008ko abendua

Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza

ra planteatutako galderei erantzutekotartea izan zuten, banaka lehenik etataldeka, ondoren. Gero, komunean ja-rri zuten egindakoa.

Irakasleak galdera batekin hautsizuen ikasgelako isiltasuna: “nola ikusiduzue zuen burua mapa egiteko?”.Ikasle batek zailtasunak izan zituelaesan zuen, mapa ikasi zuela bere ga-raian, baina ahaztu egin zaiola. Bestebatek, Espainiako geografia ikasi zuelaeta Euskal Herriko mapa lehen aldizmarraztu zuela esan zuen. Ikasleetakobatek Lapurdik kostarik ba ote duengaldetu zuen, eta beste batek bazekienLapurdik kostaldea zuela baina Zube-roa eta Nafarroa Beherea nahastu zi-tuen mapan kokatzean. Ikaskide batekIparraldea ezagutzen ez duela esanzuen eta ez zekiela herrialdeak mapankokatzen, beste batek, berriz, Iparral-dea bereizirik dagoela esan zuen, Fran-tzia dela. Irakasleak azken horri galde-ra egin zion: “zuk zeuk arazorik izangoal zenuke Tuterara iristeko?”. Baietzerantzun zion.

Proportzioei buruz ere aritu ziren,Nafarroa egin baitzuten handien etaIparraldea txikien. Euskal Herria zen-bat herrialdek osatzen duten ere aztertuzuten: batek esan zuen zenbaitek seiherrialde aipatzen dituztela, irakasleakerantzun zion beste batzuek diaspora-rekin zortzi direla esaten dutela.

Galderak komunean jarri zituztenondoren. Galderak, Euskal Herriko da-tu orokorrei buruzkoak ziren: distan-tzien gainean gogoeta egitekoa, lehe-na. Bigarrena biztanle kopuruari bu-ruzkoa. Hirugarrena, etorkinei buruz-koa, eta sektore ekonomikoei zegoe-kiena laugarrena. Azkenik, bosgarre-na, hizkuntza ereduei zegokien.

Laugarren galderaren erantzuna-ren harira, hau da, zerbitzuen sektorea

kideek Euskal Herriaren zatiketarengainean duten iritzia zein den jakin nahizuen, askotariko ideologiak daudelaplanteatu zuen eta ea onartzen ote du-gun norbaitek euskaldun sentitzen ezdela esatea. Ikaskide batek erantzunzion, abiapuntua dela ez garela herrinormalizatu batean bizi, eta beste batekerantzun zion Gasteizen, adibidez, jen-de askok betebehar modura ikastenduela euskara. Euskararen gaineko ez-tabaida piztu zen horrekin batera, etaparte-hartzea handia izan zen.

Esandakotik atera ziren ideiak ira-kurri zituen idazkariak, eta hortik landueta aztertu beharreko alderdi garrantzi-tsuenak atera zituzten irakasleak la-gunduta. Gai horiekin lotuta, bigarrensaiorako xedeak zehaztu zituzten:

1.- Hizkuntza. Hizkuntzen egoeraaztertu.

2.- Etorkinak. Etorkinek gizarteanduten eragina identifikatu.

3.- Herrialdeen egoera /identitatea.Ezagutu.

4.- Euskal Herriko errealitate sozio-politikoa. Definitu.

5.- Demografia. Aztertu.6.- Sektore ekonomikoak. Ezagutu

eta behatu.7.- Transmisioa. Indartu.

hazten ari dela, “Guggemheim efek-tua”ren eragina aipatu zuen irakasleaketa, hortik, Urdaibain beste museo bategin behar dutela atera zen, ikasle ba-tzuk surf zaleak direla… Irakasleak ezzuen hizketaldi hura moztu gaia hori ezzela esanaz. Kontrakoa, hark ere partehartu zuen.

Bosgarren galderak, Iparraldeanhizkuntza ereduak zein egoeretan dau-den galdetzera bultzatu zituen ikasle-ak. Irakasleak azaldu zien alde batetikSeaska dagoela, eta bestetik, publikoaneta giristinoetan ere, irakaskuntza ele-biduna badela.

Ereduen gaineko datuak eskaini zi-tuen ondoren irakasleak eta horrek ere-duen gaineko eztabaidaren gaia ekarrizuen, ikasle batek Araban, Bizkaian etaGipuzkoan zer eztabaida ote dagoengaldetu zuelako. Irakasleak EuskoJaurlaritzan desadostasun politikoa da-goela erantzun zion eta bateratzen saia-tzen ari direla, baina zailtasunak daude-la.

Ondoren, norberak bere sendogu-neak eta ahulguneak zein diren ikusizuela esan zuen irakasleak, eta ariketa-tik zer ondorio atera zuten galdetu zienikasleei. Ikasleek erantzun, errealitateaez dela pentsatzen zuten modukoa. Ba-tek, esate baterako, Gipuzkoan, D ere-duan ikasle gehiagok ikasten dutelapentsatzen zuen.

Azken zatiari ekin zioten ondoren.Irakaslea albo batera joan zen eta dina-mizatzaileak eta idazkariak hartu zutenikasgelaren ardura. Dinamizatzaileakikasle bakoitzak ideia bat botatzea pro-posatu zuen, erronda egin zuten etaidazkariak arbelean idatzi zituenideiak. Horren ondoren, dinamizatzai-leak hartu zuen hitza. Nafarroan galde-keta egin zela esan zuen eta Euskal He-rrian sartzeari ezezkoa atera zela. Ikas-

Page 15: GAIA: HUHEZI. iRAKASLEGAIAK KONPETENTZIETAN …. alea.pdfIzenaduba basoa Izena duen guztia... bada! 42Atzeko atetik Amagoia Mujika. Harpidetza orria hik hasi ren harpidedun izan nahi

133. zenbakia. 2008ko abendua • hik hasi • 15

G A I A HUHEZIIrakaslegaiak konpetentzietan gaitzen

Ikaskidetza II saioaOstegunean, Ikaskidetza II saioan,

asteazkenean gaiari zegokion hitzaldiaentzun ondoren eta gaiari zegokion in-formazioa bilatu eta irakurri ondoren,asteleheneko saioan jarritako xedeakaztertu zituzten ikasleek eta arbelean,taula batean bildu zituzten ideia nagu-siak. Atalez-atal aztertu zuten guztia etahauek dira atera ziren ideia nagusiak:

1.- Euskal Herriko egoera soziopo-litikoa

Euskal Herria bipolarizatua dagoe-la esan zuten: nazionalistak eta nazio-nalistak ez direnak aurki daitezkeela.Dinamizatzaileak ea zer idatzi zuen gal-detu zion ikaskide bati eta horrek esanzion, muturreko bi ideologia daudela,ez dagoela erdibiderik. Euskal Herriaosoa anitza dela esan zuen beste batek,baina bi bloke nagusi daudela.

Irakasleak ea euskaldunok politikainteresez jarraitzen dugun galdetuzuen eta denetik erantzun zuten, bainairitzi nagusia gazteek politikaz pasoegiten dutela izan zen.

Indibidualizatzen ari garela esanzuen beste batek, norbera berean ixtendela eta gainerakoak bost axola zaiz-kiola. Jendeak politikan parte hartzendu puntu bat arte, bozkatzera doa, bai-na gero ez da hainbeste inplikatzen.Hori izan zen beste baten iritzia. Irakas-leak soziologoek esandakoa proposa-tu zuen horren izenburu gisa: gizarteadesideologizatzen ari da. Ikaskide ba-tek esan zuen helburua, gizarteak ezpentsatzea dela, politika neoliberalakhorra eraman gaituela.

Ideia gehiago ere atera ziren gai ho-rren inguruan.

2.- DemografiaEtorkinen ondorioz, demografia

gorantz doala esan zuten, beste zenbaitgauzaren artean. Euskal Herriko jaio-

tze-tasa oso baxua dela ere azpimarratuzuten.

3.- EtorkinakEtorkinek duten eragina aztertu zu-

ten, dinamizatzaileak hala galdetuta.Ekonomiarentzat eragin ona dutelaesan zuten eta, horrekin batera, lan “zi-kinak” kanpokoentzat izaten direla,hemen oso selektiboak garela.

4.- Sektore ekonomikoakZerbitzuena sektorerik ugariena

dela, eta lan zikinak eta lan garbiak dau-dela izan ziren gai horren inguruan ate-ra ziren ideia nagusiak.

5.- Hizkuntzaren egoeraDinamizatzaileak ea euskara desa-

ger daitekeela uste duten galdetu zienikaskideei. Batzuek Iparraldean baietzesan zuten, besteek ezetz.

Erabileraren garrantzia azpimarra-tu zuten, baina kontzientziazioa faltadela uste dute. Euskararekin bigune-giak izan garela esan zuen ikasle batek:“Alemaniara joanez gero, alemanierazhitz egin behar da. Hemen, zergatikez?”, galdetu zuen.

6.- IdentitateaTransmisioak etxean hasi behar

duela uste dute ikasleek eta galderaegin zuten: euskararen eta gaztelania-ren artean, zergatik aukeratzen dutegaztelania kanpotarrek? Jendeak iden-titate distortsionatua ekartzen duelaesan zuten.

Irakasleak galdera egin zien: “Nolaegin transmisioa?”. Azkenaldian gizar-tean gertatu diren aldaketek transmi-sioan eragin handia dutela erantzun zu-ten ikasleek, eta komunikabideek etapolitikariek jarritako informazio iragaz-ki itzela dagoela.

7.- IparraldeaIrakasleak Iparraldea ezin dela baz-

tertu esan zuen eta oso hurbil egondaere, oso urrun sentitzen dugula maiz.

Horrekin batera aipatu zuten Hegoal-dearen eta Iparraldearen arteko mugaez dela soilik administratiboa, psikolo-gikoa ere badela. Irakasleak ea kon-ponbiderik ikusten duten galdetu zieneta ikasleek erantzun, kohesioa behardela, herri gisa funtzionatzea.

Azken ideia horrekin amaitu zensaioa eta irakasleak hurrengo asteanlaugarren arazoa aztertuko zutela au-rreratu zuen. Testu bat irakurri beharkozuten ordurako, eta prozesu bera erre-pikatuko zen, baina beste gai bat lan-tzeko. Horrela, irakasleak ohiko esko-larik eman gabe, ikasleek gaiak era ari-nean lantzen dituzte, interesa piztenzaie eta hainbat gai ikasten dituzte. Me-todo tradizionala baino askoz eragin-korragoa, zalantzarik gabe.

Parte hartzen, informazioa bilatzen,hainbat informazio irakurtzen, norbe-raren iritziak besteenekin partekatzen,eztabaidatzen, konponbideak bilatzenahalegintzen, taldea dinamizatzen, jen-daurrean hitz egiten, behatzen… ikas-ten dute ikasleek era praktikoan. Lauegunetan aurrerapauso handiak egitendituzte eta era horretan, konpetentziakgaratzen dituzte eta konpetentzietanhezten dira.

Parte hartzen, informazioabilatzen, hainbat informazio

irakurtzen, norberaren iritziakbesteenekin partekatzen, ezta-baidatzen, konponbideak bila-tzen ahalegintzen, taldea dina-mizatzen, jendaurrean hitz egi-

ten, behatzen… ikasten duteikasleek era praktikoan.

Page 16: GAIA: HUHEZI. iRAKASLEGAIAK KONPETENTZIETAN …. alea.pdfIzenaduba basoa Izena duen guztia... bada! 42Atzeko atetik Amagoia Mujika. Harpidetza orria hik hasi ren harpidedun izan nahi

“Ikasle batzuek hezkuntzasistema teorikoegia dela diote, etaez dituela bizitza errealerakoprestatzen

” 16 • hik hasi • 133. zenbakia. 2008ko abendua

Finlandiako Jyväskylä Unibertsitateko irakasle eskolakoirakaslea.

elisaheimovaaraE L K A R R I Z K E TA

Page 17: GAIA: HUHEZI. iRAKASLEGAIAK KONPETENTZIETAN …. alea.pdfIzenaduba basoa Izena duen guztia... bada! 42Atzeko atetik Amagoia Mujika. Harpidetza orria hik hasi ren harpidedun izan nahi
Page 18: GAIA: HUHEZI. iRAKASLEGAIAK KONPETENTZIETAN …. alea.pdfIzenaduba basoa Izena duen guztia... bada! 42Atzeko atetik Amagoia Mujika. Harpidetza orria hik hasi ren harpidedun izan nahi

18 • hik hasi • 133. zenbakia. 2008ko abendua

elisa heimovaara

E

“Azpimarratzendugun gauzetako bat

da irakasleak ezdaudela guztiz

prestatuta eurenprestakuntza amaitzen

dutenean, bizitzaosoan zehar ikasleak

izan beharko luketela,prestakuntza

programetan partehartu beharko

luketela, ikerketa eginbeharko luketela eta

ikasgelan egiten dutenlana etengabe aztertu

beharko luketela,euren lana egunez

egun hobetzeko.

Elisa Heimovaara JyväskyläUnibertsitateko hezkuntza fakulta-teko irakaslea da. Ikasleak aukera-tzeko batzordeko kidea,hiriko hez-kuntza batzordeko kidea eta hez-kuntza fakultateko nazioarteko ha-rremanen arduraduna ere bada.PISA azterketetan lortutako emai-tza onengatik zabaldu da Finlan-diaren izena hezkuntza munduaneta emaitza horien atzean ezkuta-tzen da, besteak bete, irakasleenprestakuntza. Arreta berezia es-kaintzen diote irakasleen presta-kuntzari eta irakasle izateko gaita-suna erakutsi behar dute irakasleeskoletan ikasi nahi dutenek.

Baina, azken urtean, hainbestegoraipatu den hezkuntza sistemahorren barnean, gertaera larriakizan dira. Bi tiroketa izan dira Fin-landiako eskoletan eta horrek talkaegin du herrialde horri buruz, ber-tako hezkuntza sistemari buruz,nazioarteak zuen irudi idealizatua-rekin. Heimovaarari horri buruzgaldetuta, hezkuntza sistemak ho-rren ardurarik ez duela erantzundigu, arrazoia arazo psikologikoindibidualetan dagoela.

Bilbon izan ziren Berrikuntza-rako hezi izeneko jardunaldietanhartu zuen parte Heimovaarak etaharekin egoteko aukera izan ge-nuen. Finlandiako hezkuntza siste-ma arrakastatsuaren zutabe denirakasleen prestakuntza izan ge-nuen hizketagai nagusi eta baitahorrek etorkizunean izango dituenerronkak ere; horien artean,ikasle-ak bizitza errealerako prestatzea.

Irakasle lanak prestigio handia duFinlandian. Zergatik?

Bitxia da, baina soldatak ez dira osoaltuak eta beste alderdi batzuetan bilatubehar da prestigio horren arrazoia. Ira-kasleen soldata 2.000 euro ingurukoada, eta Finlandian beste edozein lanbi-detan 2.600 euro inguru irabazten dira,beraz, soldatarik baxuena duen lanbi-deen artean dago irakasleena. Irakaslelana zaila eta gogorra da, eta eguneroagertzen dira zailtasun berriak, beharbereziak dituzten pertsonen kopuruaeta arreta indibiduala behar duten ikas-le kopurua hazten ari baita, etengabe.Baina uste dut prestigioaren arrazoia,historia tradizionalean dagoela. Finlan-diako gizartea nekazaritzan oinarrituzen denbora luzez eta 60. eta 70. ha-markadetan jende asko mugitu zen hiriinguruetara. Landa eremuetan, irakas-leak gizartearen gaineko arazoak etagaiak ezagutzen zituzten pertsonak zi-ren eta uste dut gerora ere, horri eutsizaiola, beraz, arrazoia alderdi historikoeta tradizionaletan topa dezakegu. Ira-kasle izatea gizarteko hierarkian goraegiteko modurik azkarrena izan da, etajende askok hartzen zuen irakasle iza-teko erabakia. Baina uste dut, egoeraaldatzen ari dela, eta Lehen Hezkuntza-ko irakasle izateko izena ematen dute-nak gero eta gutxiago dira. 17-21 urtebitarteko gazteek, bestelako ideologiadute, haietako askoren ametsa izarrakizatea da, ezagun izatea, eta bide horre-tan, irakasleen lana ez da hain erakar-garria.

Dena den, irakasle izateko hautuaegiten dutenek motibazio handia dute,eta eskaera kopuruak behera eginduen arren, urtero irakasle eskoletan

Page 19: GAIA: HUHEZI. iRAKASLEGAIAK KONPETENTZIETAN …. alea.pdfIzenaduba basoa Izena duen guztia... bada! 42Atzeko atetik Amagoia Mujika. Harpidetza orria hik hasi ren harpidedun izan nahi

133. zenbakia. 2008ko abendua • hik hasi • 19

eskaera ugari jasotzen ditugu. Iaz, Le-hen Hezkuntzako irakasle ikasketak e-giteko 6.000 eskaera izan genituen, jen-de asko da, eta eskaera horien % 10 edo% 15 baino ezin ditugu onartu. Europa-ko beste herrialde batzuekin alderatuz,arazoa positiboa da, nolabait esatea-rren. Baina, aukeraketa horretan arra-kastarik izaten dugun edo ez, bestekontu bat da.

Irakasleen prestigioaren atzeanprestakuntza sakona dago. Zeindira prestakuntza horren oinarrinagusiak?

Hiru dira prestakuntzaren oina-rriak: zientzien hezkuntza, ikerketa, etapedagogia eta didaktika. Denak bate-ratzen dira, batez ere, teorian praktikatxertatuz; hezkuntza teoriak eta prakti-ka pedagogikoa uztartzen saiatzen bai-kara. Ikasleak unibertsitatera etortzendira eta aste batzuen ondoren, praktikaegitera joaten dira lehen aldiz. Han,praktikan jar dezakete unibertsitateanikusi duten teoria, eta ondoren, uniber-tsitatera bueltatzen dira eta praktiketanegindakoa aztertzen dute; galderakegiteko aukera dute, topatu dituzten

arazoen gainean hitz egiteko aukera... Praktikak egiteko leku garrantzi-

tsuenetakoak gure irakasle eskolak di-ra. Prestakuntzarako sail bakoitzak es-

kola bat du unibertsitatearen barneaneta hor egiten dituzte praktikak ikasle-ek. Udal eskolak ere erabiltzen dituguirakasleen praktikarako, baina irakasleeskola oso leku egokia izaten da esperi-mentatzeko eta ikerketarako. Eta halaadierazi zuen baita ere Hezkuntza mi-nisterioak 2007ko abuztuan argitaratu-tako txostenak. Izan ere, horren arabe-ra, irakasle eskolak ikerketarako etametodologia berriak esperimentatze-ko leku gisa erabiltzeak, garrantzi han-dia du.

Uztarketarako beste elementu bat,ezagutza pedagogikoa eta ikasgai ba-koitzaren gaineko ezagutza bateratzendirela da. Ez da nahikoa frantses irakas-le batek frantsesa jakitea, frantsesa nolairakatsi ere jakin behar du. Azpimarra-tzen dugun gauzetako bat da irakasleakez daudela guztiz prestatuta eurenprestakuntza amaitzen dutenean, bizi-tza osoan zehar ikasleak izan beharkoluketela, prestakuntza programetanparte hartu beharko luketela, ikerketaegin beharko luketela eta ikasgelanegiten duten lana etengabe aztertu be-harko luketela, euren lana egunez

Page 20: GAIA: HUHEZI. iRAKASLEGAIAK KONPETENTZIETAN …. alea.pdfIzenaduba basoa Izena duen guztia... bada! 42Atzeko atetik Amagoia Mujika. Harpidetza orria hik hasi ren harpidedun izan nahi

20 •hik hasi • 133. zenbakia. 2008ko abendua

elisaheimovaara

E

“Eta, zer daneurtu nahi duguna?

Hautagai bakoitzakirakasle izateko

gaitasun nahikoa baote duten. Gure

eskolan, elkarrizketapertsonala eta test

psikologikoa egitenditugu sarrerako

frogetan. Badirudi,tabu antzeko bat dela

irakasleak aukeratzekomota horretako testakerabiltzea, baina testpsikologiko horrekin,irakasle ona izateko

gaitasuna dutenikasleak zein diren

ikusten saiatzen gara

egun hobetzeko. Irakasleen prestakuntza ikerketan

oinarritzen da. Hezkuntza arloko iker-keta erabiltzen dugu eta azken txoste-nen emaitzen arabera, ikasleak eurenezagutza prozesuen gaineko perspek-tiba zientifikoa izatera gonbidatzen di-tugu.

Boloniako prozesua sartu zenetik,bi ziklotan banatzen dira ikasketak:ikasgai nagusia hezkuntza da, etaamaieran ikerketa lana egin behar dute.Diziplinarteko ikasgaiak ditugu eta bai-ta ikasgelan ematen diren ikasgaiakere: matematiken didaktika, fisika, mu-sika… Ikasgai bat aukeratzen dute etahorretan espezializatzen dira.

Praktikaren garrantzia aipatu duzu.Zenbat denbora eskaintzen zaiepraktikei?

Bi eta zazpi aste bitartean ematendituzte eskolan irakasle praktikak egi-ten, bost alditan. Zaila da kalkulatzea,baina esango nuke, ikasketek irautenduten bost urtetan, urte erdi inguruematen dutela ikasleek praktiketan,betiere, ikaslearen arabera eta prakti-karen arabera. Ikasten dutena, geroemango duten ikasgaia da. Hau da, nor-baitek frantses irakaslea izan nahi ba-du, frantses sailean eskatzen du lekua.Hor, frantsesa izango du ikasgai nagusimoduan eta ondoren, bigarren maila-ko ikasgai moduan, formazio pedago-gikoa egingo du irakasle titulazioa lor-tzeko.

Irakasleak, ez dira soilikezagutzaren tranmisore,komunitatearekin batera laneanaritzen dira. Nola prestatzen dituzue

irakasleak horretarako? Ba al daprestakuntza berezirik?

Nik uste dut haiek egiten duten gau-za bat dela. Unibertsitateak Finlandianardura batzuk ditu, ikerketa egin behardu, eta komunitatea eta gizarteak elka-rrekintzan egotea bultzatu behar du.Irakasleak prestatzeko programak az-pimarratu egiten du elkarlanaren ga-rrantzia, eta irakasleen belaunaldi be-rriak elkarlanerako prest egon behardu.

Zer sistema erabiltzen duzueirakasle eskoletan ikasleakhautatzeko?

Irakasle eskoletan ikasle onenakhartzen dira, etorkizunean Finlandiakoeskoletan irakasle onenak izateko hel-buruz. Finlandiako sisteman unibertsi-tateak erabakitzen du zer eta nola eba-luatuko den ikasleak hartzeko probe-tan.

Lehen Hezkuntzako ikasleen ka-suan, azken urteetan aldaketak izan di-ra sisteman. Lehen, Bigarren Hezkun-tzako emaitzetan oinarritzen ginen, etaikasleek puntu gehigarriak lor zitzake-ten, adibidez, soldaduskarekin edourrutiko unibertsitatean egindako ikas-taroekin… Baina orain, sail bakoitzakezartzen ditu irizpideak. VAKAVA dasistema berriaren laburdura eta serioaesan nahi du, suomieraz. Sail guztietanazterketa bera egiten da egun bereaneta ordu berean, eta Bigarren Hezkun-tzako emaitzek jada ez dute halako ga-rrantzirik, nahiz eta gaitasun testarekinbatera, sail batzuek aurreko azterketenemaitzak kontuan hartu.

Eta zergatik ikusi duzue sistemaaldatzeko beharra?

Hainbat arrazoirengatik. Garrantzi-tsuenetako bat izan zen gure aurrekosistema emaitzetan oinarrituta zegoe-nez, Bigarren Hezkuntzan emaitza osoonak izan ez zituzten eskatzaile askokez zutela aukerarik irakasle onak izate-ko gaitasun nahikorik zuten edo ez era-kusteko. Beraz, ezin zuten frogetarasartu. Puntu gehigarri horiek, bestalde,eskatzaile zaharrenei egiten zieten me-

Page 21: GAIA: HUHEZI. iRAKASLEGAIAK KONPETENTZIETAN …. alea.pdfIzenaduba basoa Izena duen guztia... bada! 42Atzeko atetik Amagoia Mujika. Harpidetza orria hik hasi ren harpidedun izan nahi

133. zenbakia. 2008ko abendua • hik hasi • 21

sede eta horrek Hezkuntza Ministerio-an ardura sortu zuen, ikasketak egitenzituzten ikasleen batez besteko adina23-24 urtekoa zelako. Bost urteko for-mazioa behar da, eta 29-30 urterekinamaitzen zituzten ikasketak. Finlandia-ko egoera ekonomikoa kontuan hartu-ta, hori arduratzekoa zen eta eskatzailegazteenei mesede egingo zien sistemabehar genuen. Horrela, alde batetik,ikasle gazteagoak eta irakasle gaztea-goak izango genituen, eta, horrekin ba-tera, gizon kopurua igo nahi genuen,normalean, Bigarren Hezkuntzan, mu-tilek ez dituztelako neskek bezain notaonak izaten.

Goizegi da sistema berriak funtzio-natu ote duen esateko, bi urte besterikez baitaramagu sistema horrekin, bainabadirudi Bigarren Hezkuntza amaitueta berehala izena ematen dutenen ko-purua gora egiten ari dela. Hala ere,mutil gutxi dago, soldata oso ona ez de-nez, gizonezkoek diru gehiago lor de-zaketen beste lanbide batzuk aukera-tzen baituzte.

Edozein probarekin zer ebaluatubehar dugun zehaztu behar dugu lehe-nik. Eta, zer da neurtu nahi duguna?Hautagai bakoitzak irakasle izatekogaitasun nahikoa ba ote duten. Gure es-kolan, elkarrizketa pertsonala eta testpsikologikoa egiten ditugu sarrerakofrogetan. Badirudi, tabu antzeko batdela irakasleak aukeratzeko mota ho-rretako testak erabiltzea, baina test psi-kologiko horrekin, irakasle ona izatekogaitasuna duten ikasleak zein direnikusten saiatzen gara eta entzuteko gai-tasuna, desberdintasunak jasateko gai-tasuna eta gatazkak bideratzeko gaita-suna nork duen ikusten dugu. Izan ere,batzuetan irakasleek hitz egiteko joeradute entzule izatekoa baino gehiago,eta ez da posible irakasle ona izatea en-tzun gabe, elkarrekintza hori egon ga-be.

Berrikuntza horiek eta gizarteaaldatzen ari dela kontuan hartuta,zein dira Finlandian irakasleenprestakuntzak eta hezkuntzakorokorrean dituen erronkak?

PISAren emaitzak oso onak izan di-ra baina OCDEkoek erakusten dute gu-re ikasleek eskolan ez dutela gozatzen.Ez da soilik hezkuntza sistemaren ardu-ra, eskolaren ardura da, jakina, baina gi-zartean badira beste arrazoi batzuk.Ikasle batzuek hezkuntza sistema teori-koegia dela diote, eta ez dituela bizitza

errealerako prestatzen, irakasle lanaegitera joaten direnerako. Beraz, prak-tika luzeagoak eskatzen dituzte eta es-koletan lanean ari direnerako mentore-ak izatea.

Bestalde, titulazio gehiago behardira eta irakasleok gaitasun gehiagobehar dugu aholkularitzarako, kultu-

Page 22: GAIA: HUHEZI. iRAKASLEGAIAK KONPETENTZIETAN …. alea.pdfIzenaduba basoa Izena duen guztia... bada! 42Atzeko atetik Amagoia Mujika. Harpidetza orria hik hasi ren harpidedun izan nahi

22 •hik hasi • 133. zenbakia. 2008ko abendua

elisaheimovaara

E

“Ikasleeipentsarazi behar zaie,ez zaie erakutsi behar

gauzak nola egin,baizik eta “zergatik?”

galdetu. Zergatikegiten dituzu gauzakera horretara? Nola

hobe zenezake zeurelana? Nola hobe

ditzakezuirakaskuntza-

ikaskuntza prozesuakikasleei ahalik eta

emaitza onenaklortzen laguntzeko?Eta baikorrak izatea

ezinbestekoa da.

rarteko hezkuntzarako edota heziketaberezirako. Gainera, udalek diru faltadutela eta, eskolak ixten dira, taldeentamaina gero eta handiagoa da, gizarte-ko kultura aldatzen ari da eta gero etaindibidualistagoa da. Ikusteko dagohorrek guztiak zer eragin izango duen.Datozen urteetan eskatzaile gutxiagoizango ditugu geure programetan etageratzen den galdera da: zer egin deza-kegu?

Eta, nola ikusten duzue?Alde batetik, beharrezkoa da ikasle

onenak aukeratzea, bestetik, egoeradatorren bezala hartu behar dugu etajendeak ikusi behar du irakasle izateaez dela erraza, baina ez dela ametsgaiz-toa. Ikasleei pentsarazi behar zaie, ezzaie erakutsi behar gauzak nola egin,baizik eta “zergatik?” galdetu. Zergatikegiten dituzu gauzak era horretara? No-la hobe zenezake zeure lana? Nola ho-

be ditzakezu irakaskuntza-ikaskuntzaprozesuak ikasleei ahalik eta emaitzaonenak lortzen laguntzeko? Eta baiko-rrak izatea ezinbestekoa da.

Esan duzunez, ikasleek eskolan ezdute gozatzen eta horren adibiderikgordinenak dira, agian, azkenurtean Finlandiako bi eskoletanizandako tiroketak. Zer uste duzudagoela horren atzean?

Zaila da Finlandiako eskoletan ger-tatu diren tiroketak zergatik gertatu di-ren esatea. Uste dut, arazo psikologikoindibidualen fruitu dela hezkuntza sis-temaren ondorio baino gehiago. Nera-beek ez dute beren sentimendu negati-boak kanporatzeko aukerarik ikusten,eta baliabide asko behar dira ikasleeknora jo eduki dezaten eta norekin hitzegin izan dezaten: psikologoak, erizai-nak, medikuak, heziketa bereziko lan-gileak, aholkulariak… Kultura aldake-

Page 23: GAIA: HUHEZI. iRAKASLEGAIAK KONPETENTZIETAN …. alea.pdfIzenaduba basoa Izena duen guztia... bada! 42Atzeko atetik Amagoia Mujika. Harpidetza orria hik hasi ren harpidedun izan nahi

133. zenbakia. 2008ko abendua • hik hasi • 23

Suomiera bultzatzeko eskolak

izan duen egitekoa azpimarratu du

Heimovaarak: “Oso garrantzitsua

izan da eskolak suomiera

indartzeko eta ezagutarazteko

egin duen lana, jakina. Ikasle

gehienen etxeko hizkuntza den

arren, eskolan egoki nola erabili

ikasten dute, irakurtzen eta

idazten ikasten dute… Dena den,

suomierako azterketak egiten

direnean, emaitzak okerragoak

dira orain. Immigrazioa hazten ari

da eta haiek ez dute suomieraz

hitz egiten, eskolak paper

garrantzitsua du etorri berriek

hizkuntza ikas dezaten”.

Irakasleen formazioan ere,

suomierak eskari handia du

historiarekin edota ingelesarekin

batera, baina matematikak edota

natur zientziak ez dira hainbeste

eskatzen Heimovaarak esan

duenez, eta zailtasunak dituzte

beharrezko irakasle kopurua

erakartzeko. Dena den, joera hori

gaur egun Europako herrialde

gehienetan errepikatzen dela dio,

eta kezkatzekoa dela.

taren ondorio da, eta oso zaila da. Bes-talde, nire iritziz gezurra da ikerketa ba-tzuek diotena; telebistako eta bideojo-etako indarkeriak gazteengan eraginikez duela, alegia. Horien eragina nabar-mena dela uste dut.

Arma asko dago Finlandian. Horiekeskuratzeko erraztasuna izan alliteke beste arrazoietako bat?

Bai, hala da. Eta gertatutakoarenondoren, armei buruzko legedia estu-tuko dutela uste dut. Finlandian ehizaktradizio handia izan du, IparraldetikHegoaldera baso asko baitago. Bainaez dut ulertzen 18-19 urteko gazte ba-tek 22 kalibreko pistola bat edukitzekoaukera izatea, hori ez baita ehizarako.Ados nago legea zorroztearekin.

Page 24: GAIA: HUHEZI. iRAKASLEGAIAK KONPETENTZIETAN …. alea.pdfIzenaduba basoa Izena duen guztia... bada! 42Atzeko atetik Amagoia Mujika. Harpidetza orria hik hasi ren harpidedun izan nahi

24 • hik hasi • 133. zenbakia. 2008ko abendua

e k a r p e n a k

Roger P. Weissberg Psikologia eta Hezkuntzako irakaslea da Illinoisko Unibertsitatean,Chicagon (AEB). Ikaskuntza So-zioemozionalari buruzko Elkarte Akademikoko (CASEL) presidentea ere bada. Elkarte horrek ebidentzian oinarritutakoikaskuntza soziala,emozionala eta akademikoa eskolaurretik unibertsitatera arteko hezkuntzaren zati garrantzitsu bilaka-tzeko konpromisoa du. Euskal Herriko Unibertsitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gi-zarterako Departamentuak (duela hiru urte,etengabeko ikaskuntzaren alorrean jakintza eta adimen emozionalaren gainekojarduera abian jarri zuenak) Donostian antolatutako “Bizitza osoko ikaskuntza emozionala eta soziala”izeneko jardunaldie-tan parte hartu zuen Weissbergek,eta han esandakoaren laburpena ekarri dugu orriotara. Ikaskuntza emozionala eta sozia-la bultzatzeko lan gogorra egin behar dela dio Weissbergek,baina,politikarien babesarekin,errazagoa dela ikasleak etorki-zunerako positiboa izango den era batean heztea.

Oso garrantzitsua da eskolan ikas-kuntza emozionalari eta sozialari lekuaegitea, eta kontuan hartu behar ditugugure ikasleek institututik irtetean izanbehar dituzten ezaugarriak.

Mundu osoan, ikasleek arazoak eu-ren kabuz konpontzen jakitea lortunahi dute pertsona gehienek, eraba-kiak egoki hartzen jakitea, gatazkaksaihesten jakitea, gurasoekin enpatiasentitzea, mundua toki hobea izan da-din lan egitea… Ez dut uste gurasogehienen nahia euren seme-alabek ge-

ometria era perfektuan menderatzeadenik; oro har, nahiago dute gaitasu-nak emozioen alorrean lantzea. Gukegiten dugun galdera hauxe da: nolaantola dezakegu komunitatea, ikasleguztiek helburu horiek lor ditzaten?Ikasleekin, irakasleekin, gurasoekin,komunitatearekin aritzen gara elkarla-nean, eta horrela, sustatu behar direngaitasunak zein diren ziurtatzen dugu.Era sistematikoan egiten dugu lan, etaondoren, planak ebaluatzen ditugu,egoki diseinatu ote diren jakiteko. Pro-gramen diseinua oso garrantzitsua da,eta kontu handiz egin behar da.

Batzuetan, ardurak sortzen dira, in-darkeriari buruz hitz egiten da, bully-ingari buruz, genero indarkeriari bu-ruz… Gu, lehenik, gazte horiek gizarte-an duten portaera zein den ikusten saia-tzen gara. AEBn oso kezkatuta gaude,gazteen alkohol kontsumoagatik edoestres emozionalagatik. Badira bereburuaz beste egitea pentsatu dutengazteak ere. Ikastetxearekiko konpro-misoa falta dute, interesa falta dute. Ara-zo horiei aurre egiteko, zenbait ikaste-

txetan programa zehatzak lantzen di-tuzte: hiesari aurre egiteko heziketa,bullyingaren prebentziorako heziketa,indarkeriaren prebentziorako progra-mak... Baina, jakina, hori guztia asmoonarekin egiten den arren, berez, irainada. Zeren, asmoa oso ona baita: epaile-ekin, gurasoekin nahiz komunitateare-kin koordinatuz egiten dira horrelakolanak. Baina, batzuetan, helburua ara-zoak saihestea da, arazo horiek errotikaldatu beharrean eta diziplina jakin batlandu beharrean, ezaugarri eta gaita-sun onak nola sustatu pentsatu beha-rrean… Jende askok txarra denasaihesteko egiten du lan, baina ez duona sustatzeko lanik egiten.

Horrelako lanak era sistematiko etaglobalean planteatu behar ditugu. Gaz-tea osotasunean hezi nahi duen ikaste-txeak arlo akademikoa kontuan izanbehar du, baina baita ikasleen buru osa-suna eta ikasleak pertsona gisa presta-tzea ere.

Ikaskuntza emozionalak eta sozia-lak zenbait gaitasun irakasteko moduaeskaintzen du; autonomia, autoges-

Ikaskuntza emozionala eta sozialaEskolan lekua aurkitu nahian

Roger P. WEISSBERGPSIKOLOGIA ETA HEZKUNTZAKO IRAKASLEA

ILLINOISKO UNIBERTSITATEAN

Page 25: GAIA: HUHEZI. iRAKASLEGAIAK KONPETENTZIETAN …. alea.pdfIzenaduba basoa Izena duen guztia... bada! 42Atzeko atetik Amagoia Mujika. Harpidetza orria hik hasi ren harpidedun izan nahi

tioa, kontzientzia soziala, harremane-tarako gaitasuna eta erabakiak ardurazhartzea. Eta dituen gaitasunak ezagu-tzen dituen gazteak helburu horiek lor-tzeko lan egin dezake. Norberaren bu-ruarengan, besteengan eta erabakiakhartzean oinarritzen gara.

Ikaskuntza emozionala eta sozialabehar den moduan egiten direnean, bielementu gailentzen dira: bata ikas-kuntza, eta bestea, ikasleek gaitasunhoriek curriculumean era sistematiko-an ikastea. Adibidez, zerbait egin aurre-tik pentsatu egin behar dutela ikastendute ikasleek. Arazoa zein den ikusi be-har dute, helburu positiboa jarri behardute, eta irtenbideetan pentsatu, aurre-ra jarraitzeko. Oso mekanika interesga-rria da, eta gazte askok menderatzendute, baina beste asko ez dira fase ho-rretara iristen. Hori guztia eguneroko-an aplikatzen ote den ikusi behar dugu.Arazo bat dagoenean, eztabaidan hasiedo ikasleak zigortu beharrean, egoe-raren gaineko hausnarketa egitera etapentsatzera bultzatzen gaitu horrek,eta etorkizunean horrelako egoeraknola kontrola ditzakegun erakusten di-gu.

Curriculuma alde batera utzi gabeCurriculum akademikotik abiatu

behar dugu, baina irakasleek gaitasunhoriek garatzeko lan egin behar dute.Kontua ez da beste curriculum bat egi-tea, eta egunean hamar minutuz lan-tzea, jarduera guztietan egon behar dupresente ikaskuntza emozionalak etasozialak, zehar lerro modura. Horrela,ikasleek gaitasun horiek erabiliko di-tuzte, baita eskolaz kanpoko jarduere-tan ere. Ingurune ziurra behar dute ho-rretarako, eta esperientzian eta elkarla-nean oinarritutako estrategiak erabilibehar dituzte. Oso garrantzitsua da fa-miliek eta komunitateak parte hartzea.Beraz, ikaskuntza emozionala desafiobat da hasieran, hizkuntza komuna be-

har delako, helburu komunak..., etahezkuntza sistema osoaren gai izateraheltzen da. Hori gertatzen denean,emaitza positiboak lortuko dituzte,akademikoki arrakasta handiagoaizango dute, buru osasun eta osasun fi-siko hobea izango dute, harreman so-zial positiboagoak, ikasleek konpromi-so handiagoa hartuko dute… Emozio-ak presente daude ikasten dugun ho-rretan, eta gaitasun horiek irakats dai-tezke, gazteak egunerokoan aplika-tzen joateko.

AEBn, programa horrek eragin po-sitiboa izan duela ikusi dugu. HaurHezkuntzan, Lehen Hezkuntzan...prestakuntza egokia bada, emaitza po-lita izan daiteke, baina ikasturte osoaneta ikaskuntza osoan berrikusten joanbehar da, era egokian bultzatu behar di-ra, eta beharrezkoa da epe luzerakoikuspegia izatea.

Programa horien eragina ez da ikas-leengana mugatzen, irakasleengan ereiristen da. Irakasleek ikasleekin komu-nikatzeko gaitasuna garatzen dutelaikusten dute, eta euren bizitzako arazo-ak hobeto kudea ditzaketela.

Hori guztia egiteko, jakina, babesaeman behar dute politikariek, eta pro-fesionalen lidergoa behar da, ikasgele-tan egiten dena era egokian egiteko.Illinoisen, estatuak ikaskuntza emozio-nala eta soziala 4.000 eskolatan ohikoikaskuntzaren zati moduan sartu duelaikusi dugu. Beraz, arlo akademikoanindarra jartzen da, baina badira ikas-kuntza emozionalarekin eta sozialare-kin zerikusia duten helburuak ere: au-togestioa, autonomoa izatea, autokon-tzientzia, pertsonen arteko gaitasu-nak… Irakasleek hori bultzatzen delaziurtatu behar dute, eta laguntza es-kaintzeko programa bereziak egitendira. Programa horiek koordinatu egi-ten dira, gainera, portaera arazoak di-tuzten ikasleen programekin, edo es-ku-hartze goiztiarra behar dutenekin.

Beraz, eskola irudikatzen dugune-an, ikasgeletako ikaskuntza emoziona-la eta soziala dugu buruan, baina baitaautobusean, jolas orduan, komunetan,eskolaz kanpoko jardueretan… lan-

133. zenbakia. 2008ko abendua • hik hasi • 25

tzen dena ere; ez da soilik emozio ba-tzuk irakastea, emozio horiek eskolaeremu guztietan kontuan hartzea bai-zik.

Ikasle arrakastatsuak izateaz gain,eskolari, familiari, komunitateari, ekar-pen positiboa egin diezaioketen gazte-ak nahi ditugu. Denak elkarlanean jarrinahi ditugu, komunitatea eta munduahobeak izateko lan egin dezaten.

Ikaskuntza emozionala eta sozialaprozesu bat da, eta prozesu horren bi-tartez, haurrek eta helduek oinarrizkogaitasun sozialak eta emozionalak ga-ratzen dituzte. Eskoletan horrelakoprogramak abian jartzen direnean,ikasleek eskolarekin duten jarrera ho-betzen dela ikusten dugu, haurren por-taera hobetzen dela, eta euren errendi-mendu akademikoa hobetzen dela. Bi-zitzan zehar arrakasta handiagoa izate-ko oinarriak finkatzen ditu horrek guz-tiak. Programa horiek ongi diseinatutaegon behar dute, eta eskolan ongi txer-tatu behar dira.

Ikaskuntza emozionala lortzeko,elementu hauek dira beharrezkoak,gure ustez:

- Politikak. Beharrezkoa da komu-nitateko lidergo politikoak gai horreki-ko konpromisoa hartzea.

- Zuzendariak. Eskolako hezkuntzalidergoak konpromisoa hartu behardu.

- Garapen profesionala. Irakaslee-kin egiten dugu lan, haien prestakun-tzarako.

- Gizartea. Beharrezkoa da gizarteosoak gauza beraren gainean lan egi-tea, emaitzak onak izan daitezen.

Informazio gehiagorako:www.casel.org

Ikasle arrakastatsuak izateaz gain,eskolari,

familiari,komunitateari,ekarpen positiboa egin

diezaioketen gazteak nahi ditugu. Denak elkarlanean

jarri nahi ditugu,komunitateaeta mundua hobeak izateko

lan egin dezaten.

Page 26: GAIA: HUHEZI. iRAKASLEGAIAK KONPETENTZIETAN …. alea.pdfIzenaduba basoa Izena duen guztia... bada! 42Atzeko atetik Amagoia Mujika. Harpidetza orria hik hasi ren harpidedun izan nahi

26 • hik hasi • 133. zenbakia. 2008ko abendua

Sagardotegiko menua aztertu, etaaplikazio praktikoa egin dute Lasarte-Usurbil BHI institutuko BatxilergoZientifikoko ikasleek, Laborategi Tek-nikak izeneko ikasgaian. Arrautza az-tertzen hasi ziren; lehenik, zuringoareneta gorringoaren koagulazioa, hain zu-zen. Gero, alkohola erabiliz aztertu zu-ten, eta tenperatura beroarekin eta urgaziarekin baita ere. Zuringoaren pro-teinak gogortzen eta koagulatzen nolajoan ziren ikusi zuten.

Haragiaren kasuan, berriz, puntuegokia aurkitzen saiatu ziren; egiteko

denborak aztertu zituzten, eta, kanpo-tik haragia zaporetsua izan dadin eta,aldi berean, samur gera dadin, tenpera-turarik egokiena zein den zehaztu zu-ten. Haragia ongi egitea zaila dela esanzigun Mikel Martinez irakasleak, plan-txa oso bero izatea komeni delako, bai-na barrutik haragiak ez duelako errebehar. Oreka bilatu behar da, eta horre-tan saiatu ziren ikasleak.

Muztioaren hartzidura ere egin zu-ten, eta esnekiak aztertuz, esnearenosagaiak bereiztu zituzten; gantzak,proteinak eta karbohidratoak. Gazta-ren proteinekin itsasgarria egin zuten;itsasgarri zuria da, klasikoa, eta horrelaegin daiteke. Eta aplikazio praktikoaere egin zuten: izozki beroa lortzensaiatu ziren.

Bi hilabetean landu zuten guztia.Laborategi Teknikak ikasgaia hautaz-ko ikasgaia da, eta, batez ere, kimikarenikuspuntutik egin zituzten azterketak.Bederatzi ikasle aritu ziren iaz ikasgaihorretan, eta elikadurarekin zerikusiazuen eta berezia zen zerbait egin nahiizan zuten; sagardotegiko menua azter-tzea bururatu zitzaien, eta halaxe eginzuten. Horrela, sukaldean gertatzenden gehiena kimika dela ikusi dute.

e s p e r i e n t z i a k

Txooootx! entzunda, upelara hur-bildu beharrean, laborategira gertu-ratzen ziren iaz Lasarte-Usurbil BHIinstitutuko ikasleak. Izan ere, gureanhain ohikoa den sagardotegiko me-nua aztertu zuten Batxilergoko 1. mai-lako ikasleek,Mikel Martinez irakas-leak lagunduta. Experimentaldia azo-kan aurkeztu zuten egindako azter-keta. Jaten dugun horren atzean zerezkutatzen den erakutsi ziguten;arrautza, haragia, muztioa eta esne-kiak aztertu zituzten. Ikasleak eta ira-kaslea gustura aritu ziren lanean.

Lasarte-Usurbil BHI Sagardotegiko menua aztergai

Page 27: GAIA: HUHEZI. iRAKASLEGAIAK KONPETENTZIETAN …. alea.pdfIzenaduba basoa Izena duen guztia... bada! 42Atzeko atetik Amagoia Mujika. Harpidetza orria hik hasi ren harpidedun izan nahi

Aurkitzen ez badituzu, eskatu gure web orrian:

www.gaiak.net

Durangon zain izango gaituzu!Durangon zain izango gaituzu!

Page 28: GAIA: HUHEZI. iRAKASLEGAIAK KONPETENTZIETAN …. alea.pdfIzenaduba basoa Izena duen guztia... bada! 42Atzeko atetik Amagoia Mujika. Harpidetza orria hik hasi ren harpidedun izan nahi

28 • hik hasi • 133. zenbakia. 2008ko abendua

h e z k i d e t z a z

Ipuinak geletanAmetsei ateak zabaltzen

Ipuinen eragina azpimarratu duBea Medrano ikerlariak artikulu ho-netan. Esaten duenez, ipuinak aska-tzaileak izan daitezke haurrentzat,baina baita mugatzaileak ere, sexubakoitzarentzat rol, gaitasun etaportaera estereotipatuak markatzenbadituzte. Haur literaturak berdinta-sunerako bidea zabal dezakeela az-pimarratzen du Medranok, eta ipui-nak aldatzea errealitatea aldatzeabaina errazagoa denez, urratsakhortik ematen has gaitezkeela dio.

Bea MEDRANOHEZKIDETZA ARLOKO IKERLARIA

Erase una vez un lobito bueno al que

maltrataban todos los corderos

Había también un príncipe malo, una

bruja hermosa y un pirata honrado.

Todas esas cosas había una vez

Cuando yo soñaba un mundo al revés.

José Agustín Goytisolo

Behin, bost urteko haurren gela ba-tean, inauterietan jantziko zuten mozo-rroei buruz hitz egiten ari ginela, hara!,sexuen araberako banaketa argia

eman zen, nesken artean maitagarriedo printzesa mozorroak ziren aukera-tuenak, mutilentzat berriz, super he-roiak. Aukera horretan fikziozko per-tsonaiarekin eta osatzen duten ezauga-rriekin identifikatzen ari ziren eta ho-rrek, jendarteak haur bakoitzarentzatmarraztu duen bidea islatzen du.

Haurren aukera hori baldintzatuduten eragileak eta faktoreak asko ba-dira ere, nik ipuinen eragina azpima-rratu nahiko nuke. Ipuinetan gauza zo-ragarriak gertatzen dira, irudimena bul-tzatuz mundu fantastikoekin ametsegitera gonbidatzen gaituzte, edo ja-kinmina piztuz ondoan dugun erreali-tatea ezagutarazten digute. Ipuinak as-katzaileak izan daitezke haurrentzat,baina baita mugatzaileak ere, sexu ba-koitzarentzat rol, gaitasun eta portaeraestereotipatuak markatzen badituzte.

Neska eta mutilen identitateareneraikuntzan generoak agintzen dituenarauak, eta ondorioz sortzen diren des-berdintasunak gainditu nahi baditugu,

ipuinak ere aztertu beharko ditugu, txi-ki txikiak garenetik haien bidez me-zuak jasotzen ari garelako. Ipuina alda-tzea errealitatea aldatzea baino erraza-go delako, urratsak hortik ematen hasgaitezke.

Baina, zer da ipuin sexista?Erantzuna ematea baino hobea

izango da norberak bere diagnostikoaegitea. Horretarako, erabiltzen ditugunipuinak hartu eta aztertu beharko ditu-gu.

Zeri erreparatu behar diogu?Irudiekinhas gaitezke; irudiari be-

rebiziko garrantzia eman behar zaio 0eta 6 urte bitarteko haurren ipuinetan.Adin horietan irudiak testua baino in-dar handiagoa dauka, begietatik arina-go sartzen baita informazioa.

Baloratzeko, irudiak zenba ditza-kegu:

- Zenbat neska/emakume daude? - Protagonistak dira, edo bigarren

mailakoak?

Page 29: GAIA: HUHEZI. iRAKASLEGAIAK KONPETENTZIETAN …. alea.pdfIzenaduba basoa Izena duen guztia... bada! 42Atzeko atetik Amagoia Mujika. Harpidetza orria hik hasi ren harpidedun izan nahi

133. zenbakia. 2008ko abendua • hik hasi • 29

- Zer egiten agertzen dira? Non dau-de?

- Nolakoak dira fisikoki? Nola dau-de jantzita? Zelako edertasun eredua is-latzen dute?

Eta mutilekin/gizonekin gauza be-ra egingo genuke.

Istorioari dagokionez, antzekoprozesua egin behar dugu:

- Zein da protagonista? Neska al da?Mutila al da? Zer egiten du?

- Zer egiten dute neskek/emaku-meek istorioan? Nolakoak dira? Eta mu-tilak? Nolako amaiera dauka? Zein daemakumearen papera amaieran? Zeinda mezua?

Eta, pertsonaiak animaliak ba-dira?

Lehenago egin dugun modura, be-giratu ea animaliak rol femeninoetaneta maskulinoetan agertzen diren, etabakoitzari zer nolako ezaugarriak ego-kitzen zaizkion.

Galdera horiei erantzunez pertso-naia maskulino eta femeninoen bidezgenero estereotipoak bultzatzen ari di-rela, eta, ondorioz, bai neskentzat, bai-ta mutilentzat ereduak mugatzaileakdirela ikusten baduzu, ipuina sexistadela ondoriozta dezakezu.

Eta ditugun ipuinak edo hau-rren gustukoak direnak oso ego-kiak ez direla iruditzen bazaigu, zeregin dezakegu? Sexista den liburubat erabil dezakegu? Edozein ipuinizan daiteke baliagarria. Tradizionale-tan, adibidez, genero rolak eta estereo-tipoak oso markatuta dauden arren,hor agertzen dena zalantzan jar deza-kegu, ipuinari beste amaiera posiblebat emanez, ipuin batetik beste ipuinbatzuk sortuz (non rol tradizionalakkolokan jartzen diren), pertsonaiei se-xua aldatuz eta ea zer gertatzen denikusiz, haur bakoitzak pertsonaia bat

hartu eta egoera horretan zer egingo lu-keen asmatuz, ipuina gaur egungoerrealitatearekin alderatuz…

Ipuina aukeratu beharko bage-nu, zeri erreparatu beharko genio-ke?

Hurrengo puntuetan kontuan har-tzeko irizpide batzuk agertzen dira:

- Nesken eta emakumeen paper ak-tiboak.

- Emakumeak hainbat lanbidetan,arrakasta duten amak, kiroletan ausar-tak…

- Emakumeen edo neskatilen ame-tsa ez izatea beti printzea edo mutila to-patzea, beste mota bateko helburuakagertzea.

- Sentimenduak adierazten dituztenmutilak eta gizonak, borroketan bel-durtzen direnak, lehia gustuko ez dute-nak edo autoa konpontzen ez dakite-

nak. Etxeko lanak betetzen dituztenak. - Etxeko lanetan aritzen diren seme-

alabak.- Bizitza propioa duten amak eta

amamak, lagunekin ateratzen direnak. - Beste familia ereduak, aniztasuna,

bikote homosexualak, ama-seme ala-bekin, aita seme-alabekin.

- ...

Zer ez dugu egin behar?- Neskak eredu maskulinoan mur-

gildu eta feminitatearen ezaugarriakbaztertu.

- Genero desberdintasunak gaindi-tzen saiatu eta beste desberdintasuneieutsi.

Haur literaturak berdintasune-rako bidea zabaldu eta bultza deza-ke haurrek pertsona eredu berribaten erreferentea izateko.

Page 30: GAIA: HUHEZI. iRAKASLEGAIAK KONPETENTZIETAN …. alea.pdfIzenaduba basoa Izena duen guztia... bada! 42Atzeko atetik Amagoia Mujika. Harpidetza orria hik hasi ren harpidedun izan nahi

Zer egin dezakegu ikasleek haugaldetzen dutenean: zergatik hitz

egin behar dugu euskaraz,gaztelaniaz edo frantsesez denok

elkar ulertzen badugu

Henning Mankellen “Lehoi eme zu-ria” nobelan horrela hitz egiten du He-go Afrikako zulua den pertsonaia ba-tek: «Ni zulua naiz. Behatz bat ebaki di-date. Hala ere, mina jasan dezaket, etabeste bederatzi behatz baditut orain-dik, txakalak dituen bizitzak beste. (…)Nire behatz bat gabe bizi ninteke baina,nola biziko naiz nor naizen jakin ga-be?”1.

Pertsonaia horrek, hemen agertzenden behatz mozketaren aurretik, bor-txakeria asko jasan behar izan ditu: na-gusiki beltza izateagatik, eta baita zuluaeta pobrea izateaz gain, zulueraren or-dez zurien afrikaansera ikasi eta hitzegitera behartua izan delako.

Munduan jende asko behartzen daberea baztertu eta beste hizkuntza batikastera. Herrialde atzeratuetan bezalaaurreratuetan ere, norberarenak ez di-ren hizkuntza eta kultura nagusiakgainjartzen dira txikien eta, askotan,

bertakoen gainetik. Ez dago hizkuntzaedo kultura txikirik, berez edozein hiz-kuntzak balio baitu edozertarako, bai-na gutxitu, menperatu, baztertu araziegiten dira batzuetan bortxaz, bestetan

axolagabekeriaz. Eta zaila da egoerahorietan nortasuna ez galtzea.

Euskal Herrian - eta ez da erraza no-la gertatu den jakitea- bertako hizkun-tza mantendu egin da milaka urtetan.Eta bakarra izan da bere inguruan hainaspalditik iraun duena. Beti egon dabeste hizkuntzez inguratua eta haiekinharremanetan, baina mantendu eginda. Askotan egon da galtzeko zorian etaorain ere arriskua badago, gehienen-tzat zaila baita euskaraz hitz egitea. Le-ku askotan gaztelaniara edo frantseserapasa behar duzu ondokoak euskarazez dakielako, edo ez dakiela uste duzu-lako. Hain gutxi entzuten eta egiten daeuskara kalean, autobusean, dende-tan, festetan…!

Egia da, askotan, jakinda ere, erda-raz egiten dugula, errazago egiten zai-gulako, gehiago korritzen duelako…Eta badakigu erabiltzen ez den hizkun-tza hil egiten dela.

galdeidazue

?Itziar IDIAZABAL GORROTXATEGIEHU-UPV-KO EUSKAL FILOLOGIAKO KATEDRADUNA ETA

MUNDUKO HIZKUNTZA ONDAREAREN UNESCO

KATEDRAREN ARDURADUNA

30 • hik hasi • 133. zenbakia. 2008ko abendua

Page 31: GAIA: HUHEZI. iRAKASLEGAIAK KONPETENTZIETAN …. alea.pdfIzenaduba basoa Izena duen guztia... bada! 42Atzeko atetik Amagoia Mujika. Harpidetza orria hik hasi ren harpidedun izan nahi

133. zenbakia. 2008ko abendua • hik hasi • 31

Hizkuntzaren bitartezlortzen dugu gau-za gehienak eza-gutzea eta uler-

tzea,hizkuntzarenbitartez eraikitzen

dugu gure adimena etapentsatzeko ahalmena,

baina baita gure sentipe-nen kontzientzia eta adie-razteko gaitasuna ere; etahizkuntzaren bitartez sen-

titzen gara familia,herri,gizarte bateko partaide,

nahiz eta gizatalde horre-tan hizkuntza bat bainogehiago ere erabiltzen

diren. Hizkuntzaren bitar-tez integra ditzakegu kan-potarrak ere gure artean,

gurea irakastearekin bate-ra,haiek dakartena ikasiz

eta gurean txertatuz etadenok aberastuz.

?

Gaur, etxean ikasten ez duenak, es-kolan ere ikas lezake euskara. EuskalHerrian jende asko ari da euskara ikas-ten hala nahi izan dugulako, hizkuntzapolitika zehatz bat garatu dugulako.Bai baitakigu gaur egun, batzuek etxe-an eta haur txikiekin euskaraz eginarren, gehienek eta gauza gehienetara-ko erdara erabiltzen badute azkar desa-ger daitekeela euskara bezalako hiz-kuntza bat.

Etengabe ari dira desagertzen hiz-kuntzak haien azken hiztunak hiltzea-rekin batera. Munduko hizkuntza askoez dira gurasoengandik seme-alabeta-ra igarotzen, ez dira erakusten: inguru-ko edo gainjarri zaien beste hizkuntzazabalduago batek hartzen du norbera-ren hizkuntzaren lekua. Goizetik gaue-ra ez da gertatzen, eta ez da fenomenoberria ere, baina gaur inoiz baino azka-rrago, eta mundu osoan ari da gertatzenhizkuntzen ordezkapena. Eta oso hiz-kuntza gutxi dira geroz eta jende gehia-goren hizkuntza bakar bihurtzen dire-nak, tartean, ingelesa eta espainola diraindartsuenetarikoak.

Alabaina, denentzat baliagarria denhizkuntza bat ikasiz ez da arazoa kon-pontzen. Begira zer dioen Coetzee, He-goafrikar Nobel sariak bere “Disgrace”nobelan ingelesaren gaitasunei buruz:

“Doubtless Petrus has been througha lot, doubtless he has a story to tell. Hewould not mind hearing Petrus’s storyone day. But preferably not reduced toEnglish. More and more he is convin-ced that English is an unfit medium forthe truth of South Africa. Streches of En-glish code whole sentences long havethickened, lost their articulations, theirartuculateness, their articulatedness.Like a dinosaur expiring and settling inthe mud, the language has stiffened.Pressed into the mould of English, Pe-trus’s story would come out arthritic,bygone”. 2 Petrus, Hego Afrikako sho-nera hiztuna eta nekazaria da.

Kontua da, eta ondo dakigu euskal-dunok hori, hizkuntza batekin bainohobeto bizitzen dela bi, hiru edo hiz-kuntza gehiago jakinez gero. Zeurea,zeurea duzulako eta besteak inguruko

edo urrutikoekin mintzatzeko eta hiz-tun haiek sortutakoak ezagutu ahal iza-teko. Izan ere gizakiok gauza gara hiz-kuntza asko ikasi eta erabiltzeko, etagauza gutxik eman dezaketen ezagu-tza eta plazerra sortzen du horrek. Hiz-kuntza ez baita komunikatzeko bitarte-ko hutsa, hori baino askoz gehiago erebada. Hizkuntzaren bitartez lortzen du-gu gauza gehienak ezagutzea eta uler-tzea, hizkuntzaren bitartez eraikitzendugu gure adimena eta pentsatzekoahalmena, baina baita gure sentipenenkontzientzia eta adierazteko gaitasunaere; eta hizkuntzaren bitartez sentitzengara familia, herri, gizarte bateko par-taide, nahiz eta gizatalde horretan hiz-kuntza bat baino gehiago ere erabiltzendiren. Hizkuntzaren bitartez integra di-tzakegu kanpotarrak ere gure artean,gurea irakastearekin batera, haiek da-kartena ikasiz eta gurean txertatuz etadenok aberastuz.

Eta zorte handia daukagu gaur. Ezdaukagu bat eta bakarra aukeratu be-harrik. Geurea defendatzeko bestee-nak ere onartuz eta ikasiz indartsuagobihurtzen gara. Eta baditugu bitarteko-ak, ikasteko baliabideak, geroz eta ga-ratuagoak eta eskuragarriagoak.

Eskolan eta eskolatik kanpo, halaere, beste hizkuntza bat ikasteak ahale-gina eskatzen du, ez dago dudarik, bai-na bizi garen tokian milaka urtetan bizieta garatu den hizkuntza ikastea ezin-besteko baldintza da gure izaera, gurenortasuna garatzeko. Eta horretarakoez diogu uko egin behar norberarenaden besteari edo ikasi nahi ditugun bes-te guztiei.

Baina euskararik gabeko euskaldu-nak behatz eta esku oso bat bainogehiago ere faltako lukeela iruditzenzaigu. Biziraun dezake, jakina, bainabere nortasunaren osagai nagusi batbeti faltako zaio; ezintasun horren on-dorioz, ondokoak bere hizkuntza uzte-ra, isiltzera behartzen baititu.

1 Margareta Almgren, lagun eta lankide suediar-euskaldunak suedierazko jatorrizko bertsioa pasa dit.

Jag är en zulu. Ett av mina fingrar är amputerat.Ändå kan jag stå ut med smärtan, och jag har nio fin-grar kvar, lika många som schakalens liv…. Jag kanavstå från ett av mina fingrar, men hur ska jag kunna

leva utan att veta men jag är? (Hernning Mankell(1993) Den vita lejonninan). Euskarazko bertsioa gaz-telaniazko itzulpenetik egin dut: “ Yo soy un zulu. Unode mis dedos está amputado. Aún así, soportaré el do-lor, y me quedan todavía nueve dedos, tantos como vi-das tiene el chacal. (…) Puedo prescindir de uno demis dedos pero, ¿Cómo voy a poder vivir sin saberquién soy? “ ( Hernning Mankell, La leona blanca, gaz-telaniazko edizioa Barcelona: Quinteto, 2007, 236-238)

2 “Zalantzarik ez, Petrusek asko bizitu du, baduzer kontatua, zalantzarik ez. Egunen batean ez litzaio-ke axolako (kontalariari) Petrusen istorioa entzutea.Baina ahal izanez gero ez ingelesez. Geroz eta garbia-go ikusten du honek ingelesa ezegokia dela HegoAfrikako egia adierazteko. Ingelesezko esamoldeegin asko aspalditik astun, gogor bihurtu dira, malgu-tasuna eta zehaztasuna galdu dute. Lurrean hilzorianeta sedimentatzen ari den dinosauroaren moduan hiz-kuntza ere gogortu egin da. Ingelesaren moldeetarabeharturik, Petrusen istorioa artritikoa bihurtuko litza-teke, agortua.” (J.M. Coetzee (2000) Disgrace, Lon-don: Vintage, 117. or.).

Page 32: GAIA: HUHEZI. iRAKASLEGAIAK KONPETENTZIETAN …. alea.pdfIzenaduba basoa Izena duen guztia... bada! 42Atzeko atetik Amagoia Mujika. Harpidetza orria hik hasi ren harpidedun izan nahi

Haur-jolasen abestiak I, II eta III CDetan agertzen ziren abestiak eta azalpe-nak eskaintzen dituen Liburu-CD bakar batean jaso ditugu, honela sailkatuta:

- “Euskaraz jolasten” eta “Trena” abestiak - Behatzen jokoak (4)- Bidaietako jolasak (5 abesti) - Gomatakoak (4)- Zotz egitekoak (3) - Pilotarekin jolastekoak (2)- Txalotako jolasak (5) - Lurrekoak (5)- Txikienentzako jolasak (4) - Ilaran jartzekoak (3)- Korroan aritzekoak (6) - “Corrido” erakoak (2)- Zabuan kantatzekoak (3) - Ezkutaketakoak (2)- Soka saltoan aritzekoak (9) - Taldean aritzeko bestelakoak (10)

Page 33: GAIA: HUHEZI. iRAKASLEGAIAK KONPETENTZIETAN …. alea.pdfIzenaduba basoa Izena duen guztia... bada! 42Atzeko atetik Amagoia Mujika. Harpidetza orria hik hasi ren harpidedun izan nahi

Bide eginean jarraitzen dugu zuen

ekarpenekin eta parte-hartze

handiagoarekin aberastu nahi dugularik.

Hik Hasi proiektua irekia

den heinean, interesa duen edonoren

parte-hartzea gustu handiz hartzen dugu.

Jar ezazu zure aletxoa euskal

hezkuntzaren

aldeko ekimen honetan.

berriakabendua

Page 34: GAIA: HUHEZI. iRAKASLEGAIAK KONPETENTZIETAN …. alea.pdfIzenaduba basoa Izena duen guztia... bada! 42Atzeko atetik Amagoia Mujika. Harpidetza orria hik hasi ren harpidedun izan nahi

Egungo eskola publikoaren erron-kak eta noranzkoa aztertu zituzten joanden azaroaren 20an eta 21ean Eibarren,Sarean elkartearen XXV. Topaketetan.Parte-hartzaileek egindako hausnar-keta guztien artean ideia hau azpima-rratu dute antolatzaileek: Euskal EskolaPublikoa ekitatea eta bikaintasuna uz-tartzeko helbururantz bideratuta dago-ela. Eskolatzerakoan guztientzako au-kera berdinak gardentasunez zaindu,ahalik eta eskaintzarik zabalena irekieta ikasleek eskura ditzaketen emaitza-rik hoberenak ahalbidetu beharko li-

Egungo eskola publikoaren erronkakaztergai

tuzkeela ondorioztatu dute, eta helbu-ru horietara iristeko, hainbat eragile, es-kola kidego osoaren parte-hartzea, he-ziketa esparrua osatzen duten eskolazkanpoko erakunde eta pertsonen arte-ko elkarlana eta koordinazioa eta ira-kasleen arteko talde-lana etengabezaindu behar direla uste dute.

Etorkizuneko herritarren konpe-tentzien garapen egokia lortzekotan,egin daitekeen inbertsiorik onena Eus-kal Eskola Publikoaren aldeko beneta-ko apusta egitea dela uste du Sareanek,eta bide horretan, Hezkuntza Adminis-

Hainbat eragilek eskolak euskal-dundu behar duela aldarrikatu dutesinatutako agiri berrian. Eskolak eus-kalduntzea “eskubidea, nahia eta be-harra” dela aldarrikatzen du agiriaketa hiru euskal ikasletik bakarra eus-kalduntzen dela salatzen du. Euskalikasleak euskalduntzeko proposa-men nazional baten beharra aldarri-

34 • hik hasi • 133. zenbakia. 2008ko abendua

Eskolak euskaldundu behar duela aldarrikatudute beste behin ere

katu dute eta proposamen horrekEuskal Herri osoko ikasleak hartu be-har dituela, eta helburua euskalduneleanitzak izatea dela azpimarratu du-te.

Bestalde, Euskal Herriko hezkun-tza sistemen egoera aztertu dute agi-rian eta hizkuntza ereduak porrota e-gin duela esan dute. Eusko Jaurlaritza-

ko Hezkuntza Sailak aurkeztu duenHizkuntza Ereduen Lege egitasmo be-rria ez da aski haien ustez, proposa-men malgua eta zehaztugabea delauste dutelako. Hori dela eta, euskal-duntzea bermatzeko politikei ekitekoeskatu diete administrazioei.

Kirol, hezkuntza eta kultur arloko108 lagunek sinatu dute idatzia.

Mila lanpostuko lan eskaintza egingo du Hezkuntza Sailak

Mila lanpostu baino gehiagoko laneskaintza publikoa egingo du EuskoJaurlaritzako Hezkuntza Sailak dato-rren urtean. Zehazki, 1.081 lanpostueskainiko dituzte Araban, Bizkaianeta Gipuzkoan. Horietatik 1.051,Haur Hezkuntzarako eta Lehen Hez-kuntzarako izango dira eta gainerako-

ak, 30, Hezkuntza Ikuskaritzarako.Lan eskaintza publiko hori 2010. urte-an 3.000 lanpostu egonkor izatekokonpromisoaren barruan kokatu duTontxu Campos Hezkuntza sailbu-ruak. 2009. urterako 2.625 milioi euro-ko aurrekontua aurkeztu du Campo-sek, aurtengoa baino % 7,41 gehiago,

eta Euskal Autonomi Erkidegoko au-

rrekontu guztiaren laurdena hartuko

du hezkuntzara bideratutakoak. Az-

piegituretarako inbertsioa handituko

dute, eta aniztasunari arreta eskainiko

diote. Era berean, eleniztasuna bul-

tzatzeko asmoa du Jaurlaritzak.

trazioari beharrezkoak diren neurriakhar ditzala eskatu dio.

Page 35: GAIA: HUHEZI. iRAKASLEGAIAK KONPETENTZIETAN …. alea.pdfIzenaduba basoa Izena duen guztia... bada! 42Atzeko atetik Amagoia Mujika. Harpidetza orria hik hasi ren harpidedun izan nahi

Heziberri proiektuaren baitan antolatutakoBerrikuntzarako Hezi izeneko jardunaldiak amaitu dira

Borrokak heziak, iraultza haziak lelopean ospatu zuen Ikasle Abertzaleak anto-

lakundeak bere 20. urteurrena azaroaren 22an Erandion egin zuen Ikasle Egunaren

bidez. 4.000 gaztek hartu zuten parte eta egunean zehar eztabaidak, mobilizazioak

eta ekitaldi politikoa izan ziren, gaueko kontzertuen aurretik.

1988 urtean sortu zen Ikasle Abertzaleak, Iruñeko Txantrea auzoan eta gaur arte

hamaika aldarrikapen eta kanpaina egin ditu: autoritarismoaren aurka, euskaldun-

tzearen alde, jaiegun arrotzen aurka, greba eskubidearen alde, hezkuntza sistema

propioaren alde… Milaka ikasle igaro dira taldetik urteotan eta urtemugaren aitza-

kiaz, haiei zorionak emateko eta esker ona adierazteko, bideo-erreportajea osatu du-

te IAkoek, zenbait kideri egindako elkarrizketekin osatua. Abesti bat ere prestatu du-

te eta guztia biribiltzeko, aldarrikapena eta festa bat eginik, Ikasle Eguna antolatu zu-

ten Erandion.

133. zenbakia. 2008ko abendua • hik hasi • 35

Berrikuntzarako Hezi izeneko jar-dunaldiak amaitzeko, Juan Jose Ibarre-txe lehendakariarekin bildu ziren 40pertsona etorkizuneko hezkuntzak di-tuen erronkak aztertzeko. Helburua,desioetatik konpromisoetara etaideien diskurtsotik ekintza praktikoe-tara pasatzea izan zen prentsa ohar bi-dez jakinarazi zutenez.

Heziberri proiektua bultzatu dutenerakundeetako kideak izan ziren ber-tan. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza,Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, HA-FE-k (Euskal Herriko Hezkuntza Admi-nistrarien Forum Europarra), Innobas-que-k (Berrikuntzaren Euskal Agen-tzia) eta Jakiunde-k (Zientzia, Arte etaLetren akademia) elkarlanean eginda-ko proiektua da Heziberri, hezkuntzabirpentsatzeko egindako proiektua.

www.heziberri.net Heziberri pro-iektuaren partaidetzarako web orriada. “Berrikuntzan europar erreferenteaizateko dugun erronkari aurre egiteko,

eta gure herriak behar duen hezkuntza-ri buruzko pentsamendu, iritzi etahausnarketarako eremua zabaltzea daasmoa”, sustatzaileek nabarmendu du-tenez. Irakaskuntzarekin harremanaduten gizarte-eragile guztien zuzenekopartehartzearen bidez, gune ireki etadinamikoa sortu nahi dute era horre-tan.

Heziberriren eginkizuna gizarte be-rritzailea, sortzailea eta aitzindaria erai-kitzea da egitasmoaren bultzatzaileenesanetan, eta gizartearen eraldatzea za-ti handi batean hezkuntzaren eginbe-harra izanik, hezkuntza nolakoa izanbehar den adostu beharra ikusten dute.Adostasun horretara iristeko tresna gisaaurkeztu dute Heziberri.

Borrokak heziak, iraultza haziak

Page 36: GAIA: HUHEZI. iRAKASLEGAIAK KONPETENTZIETAN …. alea.pdfIzenaduba basoa Izena duen guztia... bada! 42Atzeko atetik Amagoia Mujika. Harpidetza orria hik hasi ren harpidedun izan nahi

*Familia eta hezitzailean arteko elkarlana: haurraren heziketa partekatua Noiz: abenduak 1-19. Non: Bilbon,

Luis Briñas ikastetxean. Antolatzailea: UEU. Informazio gehiago: www.ueu.org

* Haur psikologia: haurraren garapena, portaerak eta nahasteak Noiz: abenduak 1-19. Non: Gasteizen, Mendi-

zabala Institutuan. Antolatzailea: UEU. Informazio gehiago: www.ueu.org

* Bizitzarako gaitasunak eta baloreak Noiz: abenduak 13. Non: Bilbon. Antolatzailea: Hezkuntza Ildo Berriak

Fundazioa. Informazio gehiago: www.fundacionnce.org

Armix Ilargian Galduta izeneko bideo-jokoa argitaratu du Elhuyar Fundazioak,7-10 urte bitarteko haurrentzat. Armix protagonistatzat duen serieko bigarren CD-ROMa da, eta jolasen bidez, jokalariak matematika, ingurua eta hizkuntza gaiak lan-duko ditu. Teknologiari dagokionez, hiru dimentsioko irudiez gain, jolasteko 3D-koingurunea izango du jokalariak.

Armix Ilargira iritsi da, baina iritsi bezain laster bere kohetea lapurtu diote eta jo-koan zehar, Armixi bere kohetea bilatzen lagundu beharko dio jokalariak, Lurrerabueltatzeko aukera izan dezan. Jokoaren demoa www.elhuyar.org/armix2web gu-nean aurki daiteke.

36 • hik hasi • 133. zenbakia. 2008ko abendua

Ikastaroak

Astronomia egungo munduko zientzietanizeneko irakasleentzako trebakuntza jardunal-diak egin ziren azaroaren 14an eta 15ean Donos-tiako Zientziaren kutxaGunean. JardunaldiakEusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta kutxa-Guneak sinatu berri duten Suspertu Egitasmoankokatu ziren eta irakasleak Astronomian eta Mun-duko Zientzietan trebatzea izan zen helburua. As-tronomiaren alderik didaktikoenak ikasteko etasakontzeko aukera izan zuten eta aste osoan ze-har, Zientziaren Astean, ikasleek hainbat jarduere-tan parte hartzeko aukera izan zuten, mineralogia-ri buruzko “Lurarren erdigunerako bidaia” izene-koa tailerrean, edota intsektuen munduan murgil-tzeko “Zomorroak” izenekoan, besteak beste.

Astronomia egungo munduko zientzietan

Armix ilargian galduta bideo-joko didaktikoa kaleratu du Elhuyarrek

Page 37: GAIA: HUHEZI. iRAKASLEGAIAK KONPETENTZIETAN …. alea.pdfIzenaduba basoa Izena duen guztia... bada! 42Atzeko atetik Amagoia Mujika. Harpidetza orria hik hasi ren harpidedun izan nahi
Page 38: GAIA: HUHEZI. iRAKASLEGAIAK KONPETENTZIETAN …. alea.pdfIzenaduba basoa Izena duen guztia... bada! 42Atzeko atetik Amagoia Mujika. Harpidetza orria hik hasi ren harpidedun izan nahi

>… berdintasunak ez du existitzen. Nik nahiago dut AUKERA BERDINTASUNAz hitz egitea. Zentzu horretan, kezkagarria da neska mutilbatzuei hemengo hizkuntza eta kultura ezagutarazteko aukerarik ez eskaintzea. Horrela jokatzean, aukera berdintasunaren aurka ari dira. Ber-tako hizkuntza eta kultura ezagutzeak bertakoagotzen du jendea, komunitatekoa izaten laguntzen du, harremanak errazten ditu, lanerako etazerbitzu publikoa eskaintzeko hobeto kokatzen du, maitasunerako ate gehiago irekitzen ditu... Eta niretzat oso garrantzitsua dena, ez du eus-kal giroko guneetan zapaltzaile gisa jokatuko (…). Zapaltzaile, ukatzaile, baztertzaile, jazartzaile izateak ez dio onura ekartzen inori, alderantzizbaizik, amorrua, kontraesanak, sabeleko mina... Eta mundura ez gara sufritzera etorri, ezta? Gozatzera, elkarri laguntzera, maitatzera, poza sen-titzera... Hala egin dezagun, eta, hala izan bedi! Jon

> Nafarroako Hezkuntza Departamentuak TIL edo HTI "Hizkuntzen Tratamendu Integrala" deitutakoa, hala al da? Integrala, OSOA, aldeguztiak kontuan hartzen dituena da. Nola liteke, bada, integrala deitzea bertako hizkuntza propioa, "Lingua Navarrorum", bere barnean jaso-tzen ez badu? Proposamen horrek, nafar jendartea banatu besterik ez du egiten, euskara ezagutuko dutenak alde batean jarriaz, eta, ezagutukoez dutenak, bestean. Jone

> Nahikoa da "Lingua Navarrorum" ditxosozkoarekin. 1.167an idatzitakoa da eta horrekin zabiltzate beti bueltaka. Ez dira alferrik pasatu iamila urte! Erromatarrak izan ziren Nafarroan, godoak ere bai, eta arabiarrak urte askoan, juduak... Ijito generazio ugari ere bai, gaur arte. Goitikfrantsesak eta behetik espainolak. Horren guztiaren ondorioz, ez dago ia "Lingua Navarrorum" ditxosozkoa Nafarroa osoan. Aurrera begiratubehar da beti eta jendeak nahi duena ikas dezala, ala, ez al dugu demokrazian sinesten? Eduardo

> Eduardo, bakoitzak nahi duen hizkuntza aukera dezala diozu. Aukera librea izango balitz Nafarroan... Edo ez zara nafarra eta ez duzuegoera ezagutzen, edo ez duzu inolako objektibotasunik (…) Zergatik Valtierra, Tutera, Lodosa eta abarreko neska-mutilek ez dute zentro pu-bliko batean euskaraz ikasteko aukerarik? Ez al duzu ikusten ukatua dutela zuk diozuna? Hau da, bakoitzak nahi duen hizkuntza erabakitzekoaukera izatea?... Eduardo, arren, ireki begiak, eta, ukatzaileei ez garbitu aurpegiak! Fernando

38 • hik hasi • 133. zenbakia. 2008ko abendua

>>> EAEko Hezkuntza Sailak "Euskadin hizkuntza ofizialak eta atzerrikoak ikasteko, irakasteko eta ebaluatzeko markoaren legeproiektua" aurkeztu berri du. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, aldiz, HTI (TIL) edo "Hizkuntzen TratamenduIntegrala" deritzana. Zer iritzi duzue proiektu horien gainean?

Zure helbide elektronikoan Hik Hasiri buruzko azken berriak eta hainbat albiste jaso nahi badituzu, gure buletin elektroni-koan harpidetu besterik ez duzu egin behar. www.hikhasi.com web orrian izena eman, eta etxetik mugitu gabe jasoko duzuHik Hasiren berri!

Gure buletin elektronikoa jaso nahi al duzu?

Eskuartean proiektu interesgarriak izango dituzue, ziur. Maiz, apalen batean ahaztuta geratzen dira, ordea, eta guk, hautsakendu eta horiek partekatzera bultzatu nahi zaituztegu. Ikastetxeetan erabiltzen diren proiektuak, materialak, fitxak, irudiak,gidoiak, powerpointak, unitate didaktikoak… partekatzeko aukera duzue gure web gunean. Guztion artean, hezkuntza abe-rasteko aukera dugu. Anima zaitezte besteekin PARTEKATZERA!

Partekatzeko proiektuak

Datorren hilabeteko eztabaidarako galdera...>>> Euskal Herriko zenbait ikastetxetan ordutegi jarraia dute. Zer iruditzen zaizu ordutegi jarraia hezkuntza etapa guztietarazabaltzea?

Hik hasiren web gunean dugun EZTABAIDAGUNEA paperera ekarri dugu. Hilero, web orrian jasoko ditugun iritzienlaburpena izango duzue eta baita hurrengo hilabeteko galdera zein izango den ezagutzeko aukera ere. Honahemen azaroko eztabaidak utzi diguna...

Page 39: GAIA: HUHEZI. iRAKASLEGAIAK KONPETENTZIETAN …. alea.pdfIzenaduba basoa Izena duen guztia... bada! 42Atzeko atetik Amagoia Mujika. Harpidetza orria hik hasi ren harpidedun izan nahi

argitalpenak

Berriz ere hutsetik hasteraM.A. Mintegi

EREINIdoia hemeretzi urte betetzera doa

eta gurasoen etxetik kanpo bizi da.Maitasuna ate joka etorri zaio, bainanahastuta dago, azkenean maitasuna-ren abenturan murgilduko bada ere.Bizimodua guztiz aldatuko zaio Idoia-ri. Neska gazte baten sentimendu etaharremanen mundu korapilatsuragerturatuko gaitu idazleak •

Narrazioak eta olerkiakHainbat idazle

R.Mª AZKUE SARIAEuskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia

Kutxak kaleratu dute liburua. 2007. ur-

teko Azkue sarietan irabazle izandako

narrazioak eta olerkiak bildu dituzte.

Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi eta Nafa-

rroa Behereko hamahiru idazle gaztek

egindako lanak dira liburuan aurki dai-

tezkeenak•

Gogoa2007ko urria

EHU-UPVEuskal Herriko Unibertsitateko Hiz-

kuntza, Ezagutza, Komunikazioa eta

Ekintzari buruzko aldizkariaren ale be-

rria kaleratu dute. Hainbat artikulu eta

liburuen kritikak aurkituko ditu irakurle-

ak, baita zenbait kongresu, jardunaldi

eta ikastaroren inguruko informazioa

ere •

Amilami. Laminen istorioakJuan Kruz Igerabide

ELKARAmilami lami gazteak bizi izan zi-

tuen abentura eta larrialdiak kontatzenditu liburuak. Amilami, bere ama beza-la, lamia zintzoa da, baina oso onak ezdiren pertsonaiak ere agertzen dira. La-miei buruzko ipuinak, poematxoak etaaho-korapiloak ere irakur daitezke.Zazpi urtetik gorakoentzako liburuada, eta Elena Odriozolarenak dira iru-diak •

Eguraldia eta kultura euskaldunakKepa Diegez

GAIAKMendeak joan, mendeak etorri,

euskaldunok eguraldiaren gainekoesamoldeak eta atsotitzak sortu ditu-gu, baina zoritxarrez, horietako askogalzorian daude. Liburuan, horietako131 bildu dituzte fenomeno atmosfe-rikoekin zerikusia duten hainbat gaiazaltzeko: haizeak, hodeiak, hozbe-roa, euri motak, elurra, izotza…•

Esfinge negartiaJansain eta Pablo Zerda

SAURE

Irudi bereziak dituen komikia da Es-

finge negartia. Gazte bat bizitzan aurrera

doa eta jarrera irmoa du, gizartean inpli-

katzen da, baina horrek ez dakarkio ziur-

tasunik. Bere malkoak onartu beharko

ditu, baina malko horiek zirrara eragingo

diote eta bizitzari buruzko iritzietatik al-

denduko dute •

133. zenbakia. 2008ko abendua • hik hasi • 39

Page 40: GAIA: HUHEZI. iRAKASLEGAIAK KONPETENTZIETAN …. alea.pdfIzenaduba basoa Izena duen guztia... bada! 42Atzeko atetik Amagoia Mujika. Harpidetza orria hik hasi ren harpidedun izan nahi

... nora joangogara?

Izenaduba basoaIzena duen guztia... bada!

6.000 metro koadroko azalera duIzenaduba basoak, eta hantxe bizi daOlentzero, bere etxean, Landetxo Goi-koa baserrian. Baserriak balio arkitek-toniko handia du; 1510. urte ingurukoada, XVI. mendekoa, eta Bizkaiko base-rri zaharrenetakoa dela uste dute. “Ba-serriaren aurreko alde guztia kontser-batu egin da, eta barruko hiru solairuakOlentzeroren baserria izateko egokituditugu. Baserri magikoa da, eta barruanzuhaitz magikoa jaio da. Solairu bakoi-

tza zuhaitzaren zatiekin egokitu ge-nuen; baserrian sartu, eta enborra ikus-ten da. Basoa balitz bezala atondu ge-nuen guztia, eta Olentzerok ongietorriaeman ondoren, jokoak egiten ditugu,galtzagorriekin, Basajaunarekin… Bi-garren solairuan, adarrak ikus daitez-ke, txoriak… Eta hor, kanta tradiziona-lak abesten ditugu. Sotoan, berriz, Ma-riren koba dugu, eta zuhaitz magikoa-ren sustraiak ikusten dira. Oso baserrizaharra da, baina puntako teknologiazhornitu dugu: bideo proiekzioak, kara-okea, ipuin interaktiboak… Haurraketortzen direnean, lehen unetik jolas-ten aritzea da helburua, eta euskal mito-logiara era atseginean hurbiltzea”, esandigu Aitziber Olabarrietak, Izenaduba-ko gerenteak.

Olentzero haur guztiek ezagutzen

duten pertsonaia mitologikoa da, eta

amu gisa erabiltzen dute, gainerako

pertsonaiak ezagutarazteko. “Haur txi-

kiei guztia ipuin bat balitz bezala konta-

40 • hik hasi • 133. zenbakia. 2008ko abendua

Mari, Basajauna, Tartalo, Aker-beltz, galtzagorriak, Mari Teileta-ko… eta, jakina, Olentzero. Pertso-naia mitologiko horiek guztiak etagehiago aurki daitezke Izenaduba ba-soan. Basoaren goiko aldean dagoLandetxo Goikoa baserria, eta hantxebizi da Olentzero. Olentzeroren etxeabaserri magikoa da,gainera,eta,erdi-erdian, zuhaitz magikoa du. Zuhai-tzaren azpiko aldean,berriz,Marirenkoba dago. Euskal Herriko lehen par-ke mitologikoa da Izenaduba,eta iaz-ko abenduan zabaldu zuten, Mun-gian. Gure mitologia horren aberatsaizanda ere,mitologia hori erakustekotokirik ez zegoela ikusita zabaldu zu-ten Izenaduba, eta milaka eta milakapertsonak bisitatu dute inguru magi-ko hori urtebetean.

Page 41: GAIA: HUHEZI. iRAKASLEGAIAK KONPETENTZIETAN …. alea.pdfIzenaduba basoa Izena duen guztia... bada! 42Atzeko atetik Amagoia Mujika. Harpidetza orria hik hasi ren harpidedun izan nahi

133. zenbakia. 2008ko abendua • hik hasi • 41

tzen diegu. Olentzeroren etxean, Olen-tzerok berak pantaila batetik egiten dieongietorria eta, haiek, askotan, eskuaaltxatzen dute erantzuteko, benetanOlentzero dela pentsatzen dutelako”,dio Aitziberrek. Kanpoko aldean, be-rriz, jolasak daude: Basajaunaren labi-rintoa, Mariren koba, Tartaloren haritzsakratua… Haurrei pertsonaia horieninguruko kondaira azaltzen diete, etahainbat jarduera egiten dituzte. Hiru di-mentsioko simulagailua ere badute, e-ta, haurrek, han eserita, hegan egitendutelako sentipena izaten dute.

Euskal mitologia curriculumeanlantzen den gaia da, baina, Aitziberrekesan digunez, orain arte ez zegoen gaihorrekin lotzeko moduko irteerarik,eta Izenaduba aproposa da horretara-ko. Oso ongi dokumentatu dute guztia,Jose Migel Barandiaranek eta Resurrec-cion Maria Azkuek utzitako lanetan oi-narritutako informazio eskuratu baitu-te; eta informazio horretan oinarritu du-te parkearen eta edukien diseinua.

Urtebete pasatu da Izenaduba za-baldu zutenetik, eta 25.000 bisitari izandituzte dagoeneko. Jendea pozik atera-tzen da handik, eta haurrek zein hel-duek geure mitologia ezagut dezakete,era atseginean eta jolasen bidez.

- Bisita guztiak gidatuak dira, eta sarrera mugatua dute. - Bisitak euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez egin daitezke. Fran-

tsesez eta ingelesez egiteko, ordea, aurrez abisatu behar da.- Bisita guztiak taldearen beharretara egokitzen dira.- Egonaldia egun osokoa izan daiteke.- Asteartetik igandera izaten da zabalik.- Prezioak:

* Haurrak, 0tik 2 urtera: doan.2 urtetik gorakoak: 6 euro.

* Helduak: 8 euro.* Taldeen arduradunak: doan.

> LantegiakBehar bakoitzera egokitutako lantegiak eskaintzen dituzte.

> Unitate didaktikoakAdin bakoitzera egokitutako unitate didaktikoak dituzte. Ikastetxeei es-

kaintzen diete material hori, bisitaren osagarri gisa.

> Baserrira bisitaLandetxo Goikoa baserriak arkitektonikoki balio handia duenez, baserria

bera ezagutzeko eta baserriko elementuei buruzko sinesmenak lantzeko bisi-tak eskaintzen dituzte.

iOlentzeroren baserriaLandetxo Goikoa48100 MUNGIA (Bizkaia)Telefonoa: 946 740 [email protected]

Oharrak:

Jarduerak:

IIZZEENNAADDUUBBAA BBAASSOOAA

Page 42: GAIA: HUHEZI. iRAKASLEGAIAK KONPETENTZIETAN …. alea.pdfIzenaduba basoa Izena duen guztia... bada! 42Atzeko atetik Amagoia Mujika. Harpidetza orria hik hasi ren harpidedun izan nahi

42 • hik hasi • 133. zenbakia. 2008ko abendua

atzeko atetik

Telebista ikusteak haurrei mesede egiten diela uste du gurasoen % 80k, ErresumaBatuan egindako inkesta baten arabera. Bi eta hamaika urte arteko haurrei “irudimenazabaltzen”diela uste dute gurasoen % 60k.

Iturria:Berria egunkaria,2008-11-20.*

Matematikako irakasle hura

Egun hauetan, hainbeste mantal,arbel, andereño, negar eta mela-melaegindako guraso ikusi eta nire matema-tikako irakasle harekin gogoratu naiz,“Gora eguzkia askatuta!”. Hori zen bereleloa. Indarrez sartzen zen ikasgelara e-ta leihoak irekitzen zituen, parez-pare.Gure arreta guztia bereganatua zuenordurako. Eta energia berarekin ema-ten zuen ordu osoa. Matematika iraka-tsi zigun, ondo gainera, eta kasik gukonturatu gabe. Atseginak ziren mate-matikako klase haiek, nahiz eta asko-ren buruan atsegina eta matematikaesaldi berean jartzea aberrazioa izandaitekeen. Arazoa da irakasle onak adi-na arrasto uzten duela txarrak, ezta?

Baina konturatu naiz irakasle onari

eta txarrari buruzko eztabaida ez delahain ohikoa, apenas hitz egiten dela ho-rri buruz. Ikasmaterialaz eta metodoez,bai, hitz egiten da, norbaiti bota beharerrua eta…

Aditu batek egindako hasnarketairakurri dut azken egunotan: “Teknolo-gia berrien erabilerak eta indibidualta-sunaren industriaren arrakastak aurrezaurre talka egiten dute hezkuntzakoohiko metodoekin eta ikasgelen ba-rruan nagusi den talde kulturarekin”.Bueno, egia da gaztetxoak eskolatik In-ternet maneiatzen jakin gabe ateratzeaez dela akaso egoerarik idealena, bai-na, ikasgelen barruan talde kultura na-gusi izateak kritikarik merezi ote du?Aditu horrek berak bideo-jokoak ikas-gelan erabiltzeak ekar ditzakeen onu-rak nabarmendu ditu. “Eskolak, era-kusteaz eta hezteaz gain, dibertitu eginbehar du. Jolasa ikaskuntzaren faktorebat da”. Ados nago horrekin, baina, on-do pasatzea eta bideo-jokoak hain es-tuki lotu beharrak kezka sortzen dit.Baina, tira, egia da teknologia berriakikasgeletara sartzeko moduez hausnar-

tu beharra dagoela.Baina, oraingoz, liburuak dira na-

gusi ikasgeletan. Eta horien inguruanere bada zer esanik. Lagun batek lehe-nengoz erosi dizkio aurten liburuak se-meari, Haur Hezkuntzatik Lehen He-zuntzarako saltoa eman baitu. Haserredagoela kontatu dit: “Lehendabizi, li-buruak ordaintzera joan nintzeneanhaserretu nintzen, prezioagatik. Eta,gero, etxera joan eta liburuak ikusi ni-tuenean oraindik eta gehiago haserretunintzen. Helburua begi bistakoa da:haurrak asper daitezela. Topiko guz-tiak bete behar ditu gure gizarteak; lan-gileak ahalik eta izorratuen egon daite-zela eta haurrak ahalik eta gehien asperdaitezela eskolan”. Zorte pixka bate-kin, liburu aspergarri horiei kolore etaargi pixka bat ematen asmatuko duenirakasleren bat izango du parean nirelagunaren semeak. Baina, hori, zortekontua da eta zorteak ez luke hainbes-teko garrantzia izan behar ikasgeletan,ezta?

GARA egunkarian argitaratua (2008-09-11) .

Amagoia MUJIKAKAZETARIA

Page 43: GAIA: HUHEZI. iRAKASLEGAIAK KONPETENTZIETAN …. alea.pdfIzenaduba basoa Izena duen guztia... bada! 42Atzeko atetik Amagoia Mujika. Harpidetza orria hik hasi ren harpidedun izan nahi
Page 44: GAIA: HUHEZI. iRAKASLEGAIAK KONPETENTZIETAN …. alea.pdfIzenaduba basoa Izena duen guztia... bada! 42Atzeko atetik Amagoia Mujika. Harpidetza orria hik hasi ren harpidedun izan nahi