funded from the european union’s horizon 2020 research and...
TRANSCRIPT
Funded from the European Union’s Horizon 2020 research and innovation programme under grant agreement 688995.
1
PROIEKTU DIGITALA
IZENA Konposta egiteko prest
ADIN-TALDEA Oinarrizko Hezkuntza (Lehen eta bigarren hezkuntza)
GAI NAGUSIA ETXEKO KONPOSTA / JANARI-HONDAKINAK
PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA Alfabeto-jolasa
Konposta egiteko prozesua eta janari-hondakinak berreskuratzen ikasteko esperientzia-sorta.
Janari-hondakinak
konpostatzea
IRAUPENA
6 ORDU
3 asteko epean banatuta
BITARTEKOAK • 1. lan-egoera: Interneteko konexioa prest. Interneteko konexioa, papera edo PDF
materialak.
• 2. lan-egoera: Interneteko konexio barik. Papera, fotokopiak, kartoiak, artaziak,
errotuladoreak eta kola dira materialak.
LAN-METODOLOGIA Proiektuka lanean. Pentsamendu induktiboa. Hipotesia proposatzea, aztertzea eta emaitzak aurkeztea.
Talde-lana.
3 TALDE-KIDE
3
2
BERARIAZKO HELBURUAK • Konpostatzeko sistema desberdinak ezagutzeko kapaz izatea
• Konpost on bat egiteko erabil daitezkeen gaiak ezagutzea
• Konpost on bat egiteko beharrezkoa den ezagutza eskuratzea
• Analisi-gaitasuna garatzea, konposta zuzen kudeatzeko beharrezkoak diren bitartekoak
ezagutzeko.
KONPETENTZIA OROKORRAK • Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia
• Matematika, Zientzia eta Teknologia
• Konpetentzia digitala
• Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia
• Ikasten ikastea
EDUKIAK
• Konposta
• Janari-hondakinak
• Konpostaren kalitatea eta arazoak
• Pertsonak, aldaketa-eragile
OINARRIZKO ZEHAR-KONPETENTZIEN EBALUAZIO-IRIZPIDEAK
• Ama-hizkuntzan eta atzerriko hizkuntzan (EU) komunikatzea. Hitzezko eta hitzik gabeko
komunikaziorako konpetentzia.
o Zelan komunikatu behar den jakitea
o Ahoz zein idatziz komunikatzeko erraztasuna, autonomia, sormena eta
eraginkortasuna izatea.
o Gorputz-adierazpenaren, arteen eta matematikaren oinarrizko arauak erabiltzea
modu integratu eta orekatuan.
o Modu kritikoan interpretatzea gizartearen eta munduaren errealitate sozio-
komunikatiboa eta testuinguru horietako komunikazio-prozesuetan erantzukizunez
parte hartzea eta zentzu etikoz jokatzea.
• Konpetentzia digitala (EU). Komunikazio digitalerako konpetentzia.
o Hedabideetako mezuak kritikoki interpretatzea eta ebaluatzea.
o Zereginak diseinatu eta planifikatzean, informazioa kudeatzean, produkzio digitalak
sortzean, elkarlanean aritzean eta besteei emaitzen berri ematean, IKTak modu
egoki, eraginkor eta arduratsuan erabiltzea.
• Ikasten ikastea (EU). Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia.
3
o Informazioa bilatzea, aukeratzea eta erregistratzea, zenbait iturri (idatzizkoak,
ahozkoak, ikus-entzunezkoak, digitalak...) erabiliz.
o Informazioa ulertzea eta buruz ikastea (ulermenean oinarritutako pentsamendua).
o Informazioa interpretatzea eta ebaluatzea (pentsamendu kritikoa).
o Ideiak sortzea eta aukeratzea (pentsamendu sortzailea).
o Baliabide kognitiboak modu estrategikoan erabiltzea, ikasitakoak beste egoera
batzuetara mobilizatuz eta transferituz.
• Konpetentzia sozial eta zibikoa (EU). Elkarbizitzarako konpetentzia
o Norberaren eta besteen nahiak uztartzea, norberaren sentimendu, pentsamendu eta
irrikak asertibotasunez adieraztea, besteei entzutea eta haien sentimendu,
pentsamendu eta irrikak aintzat hartzea.
o Taldean ikastea eta lan egitea, norberaren erantzukizunak onartuz eta denen artean
erdietsi beharrekoetan elkarlanean arituz, eta pertsonen eta iritzien arteko
aniztasunak dakarren aberastasuna aintzat hartuz.
o Giza eskubideetan oinarritutako printzipio etikoen arabera jokatzea, eta bizikidetza
gidatzen duten gizarte-arauak errespetatzea.
o Elkarrizketaren eta negoziazioaren bitartez, gatazkei konponbideren bat aurkitzea.
• Ekimenerako eta ekintzailetzarako gaitasuna (EU). Ekimenerako eta ekintzailetzarako
konpetentzia
o Ideiak eta konponbideak sortzea, eta errealitatea hobetzeko proposamenak egitea,
eta horretan, espiritu kritikoa izatea eta elkartasuna eta gizarte-erantzukizuna aintzat
hartzea.
o Aurrez planifikatutako ekintzak gauzatzea, eta beharrezkoak diren egokitzapenak
egitea.
o Egindakoak ebaluatu eta hobekuntzak egiteko proposamenak egitea.
• Iturriak:
o * Heziberri_2020_e.pdf
o * GENERAL_STRUCTURE.xlsx (COMPETENCES tab)
4
DIZIPLINA BARNEKO KONPETENTZIEN EBALUAZIO-IRIZPIDEAK
• Ama-hizkuntzan eta atzerriko hizkuntzan komunikatzea (EU). Hitzezko eta hitzik gabeko
komunikaziorako konpetentzia.
o Hainbat euskarritan dauden ahozko eta idatzizko testuak ulertzea eta interpretatzea,
pertsona arteko mota desberdinetako harremanen, hedabideen eta ikaskuntzaren
arlokoak. Esanahi globala ezagutzea eta proposatutako helbururako adierazgarria
den informazioa aukeratzea.
o Hainbat euskarritan dauden idatzizko testuak sortzea, aldez aurretik egindako
plangintza bati jarraituz: pertsona arteko harremanen, hedabideen eta ikaskuntzaren
arlokoak.
o Gelako eta ikastetxeko egoera interaktiboetan parte hartzea, komunikazio-
harremanetarako arauak beteaz.
o IKT erabilita, eta lagunduta, jardueraren beharrizanei erantzuteko informazioa
eskuratzea, aukeratzea, aztertzea eta komunikatzea.
• Matematikarako, zientziarako eta teknologiarako konpetentzia (EU). Matematikarako
konpetentzia
o Matematika arlorako modukoak diren jarrera pertsonal positiboak garatu eta lantzea,
ikerketa eta problemen konponbideak bilatzeko. Eguneroko bizitzako problema
errazak, matematikako eduki desberdinak erabilita konpon daitezkeenak,
identifikatzea eta azaltzea.
o Matematikako zenbait eduki erabiliz ebatz daitezkeen eguneroko bizitzako problema
errazak identifikatzea eta planteatzea.
o Eguneroko bizitzako objektuekin, gertaerekin eta egoerekin lotutako problema
errazak ebaztea eta formulatzea, eragiketak aukeratuz eta dagozkien oinarrizko
algoritmoak edo ebazteko beste prozedura batzuk erabiliz, kalkulagailua barne, eta
jarraitutako prozesua ahoz azaltzea.
o Problema irekiak ebaztea eta Matematikako ikerketa sinpleak eta zenbakiei, neurriei
eta geometriari buruzko lan-proiektu txikiak egitea, gainerakoekin elkarlanean
5
• Matematikarako, zientziarako eta teknologiarako konpetentzia (EU). Zientzietarako. Natur
Zientziak.
o Gidoi bat oinarri hartuta ikerketak, laborategiko praktikak edo landa-azterketak
egitea, metodologia zientifikoa aplikatuz, eta haien garapena balioestea eta
emaitzak interpretatzea.
o Lan zientifikoaren berezko estrategiak aplikatzea zereginak eta proiektuak egitean.
o Tresna digitalak eta Internet erabiltzea, informazioa kudeatzeko eta esperimentu
birtualak egiteko.
o Ideia zientifikoak aurrerapen teknologikoekin eta beste arlo batzuekin lotzea, eta
bizi-kalitatearen hobekuntza dakartela ohartzea.
o Eguneroko bizitzako adibideetan oinarrituz, argudiatzea pertsonek natura-
baliabideak zertarako erabiltzen dituzten nagusiki, haien abantailak eta
desabantailak adieraziz eta haien kontserbaziorako neurriak proposatuz.
• Matematikarako, zientziarako eta teknologiarako konpetentzia (EU). Teknologiarako
konpetentzia. Teknologia.
o Segurtasunez, pribatutasunari eutsiz eta arduraz sartzea informazio digitala
trukatzen eta argitaratzen den zerbitzuetan.
o Edukiak sortu eta webean argitaratzea, testua, zenbakizko informazioa, soinua eta
informazio grafikoa egoki txertatuz.
• Konpetentzia sozial eta zibikoak (EU). Konpetentzia sozial eta zibikoa
o Aldez aurretik adierazitako gertakari edo fenomenoetarako informazio adierazgarri
eta zehatza eskuratzea, informazio-iturri zuzenekoak zein zeharkakoak erabiliz.
o Ikasketa-prozesuan zehar, norberaren kabuz, erantzukizuna, ahalegina, tinkotasuna
eta hausnarketarako gaitasuna garatzea.
o Talde-lan balioak, lankidetzarako eta parte-hartze arduratsurako gaitasuna
erakustea, elkarrizketa eta eztabaidetan desberdintasunak eta inoren ideiak eta
ekarpenak onartuz.
o Sormena eta ekintzailetza garatzea, egoera desberdinetan ondorio berritzaileak
eskuratzeko informazio anitza erabiltzeko gaitasuna eta konpetentziak garatuz.
o Naturaren ondasunen erabilera arduratsua egitea, ingurumena zaintzen laguntzea,
gertakizunak ulertu eta interpretatuz, kausak aztertuz eta ondorioak aurreikusiz.
6
• Kultura-kontzientzia eta -adierazpena (EU). Kontzientzia eta kultura-adierazpena o Bere ekoizpen bisual eta musikaletan unean-unean dituen premia espresibo eta
komunikatiboetarako egokiak diren teknikak, baliabideak eta konbentzioak erabiltzen
jakitea eta txukun-txukun argudiatzea bere hautuak.
• *OH_curriculum_osoa.pdf
• *GENERAL_STRUCTURE.xlsx (COMPETENCES sheet)
EBALUAZIORAKO METODOLOGIA
AUTOEBALUAZIORAKO ARAUAK, BANAKO- EDOTA TALDE-EBALUAZIOA
IKASTEKO ESPERIENTZIAK
1. ESPERIENTZIA Ekilorea mugikor-jolasa
Esperientzia:
Konposta egiteko prozesuaz jakitea, Ekilorea deritzon mugikor-jolasa erabilita.
Irakaslea:
Ekilorea MJ erabiltzea euskarri desberdinetan (smartphonea, tableta, PCa), nola dabilen
jakiteko eta ikasgelan erabili beharrekoa aukeratzeko eta nola erabili behar den jakiteko.
Erabiltzaileentzako eskuliburua erabiltzea, funtzionaltasuna ulertzeko.
https://virtualwaregroup-
my.sharepoint.com/:f:/p/mmadarieta/EkjwSThYSdlPip90lLGFTuAByfeYDyYx6iEt1wDccZQi8Q
?e=SNzLTj
Ebaluazioa:
Ebaluaziorako galdeketa
https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdqUp9c6Wr-
9JRJWQ3gxMlwN2E73EIdfMCMpBy0B8SmRcjOgg/viewform?usp=sf_link
7
2. ESPERIENTZIA 0 Zabor mugikor-jolasa
Esperientzia:
Zabor-bilketako datuen arabera sortu diren janari-hondakinei buruz jakitea, 0 Zabor deritzon
mugikor-jolasaren bidez. Etxeetako eta komunitateetako datuak erabilita, sortutako
hondakinen arteko aldeak eta bilketa desberdinen artekoak (etxekoa, udalerrikoa eta
erkidegokoa) aztertzea eta ondorioak taxutzea.
Irakaslea:
0 Zabor MJ erabiltzea euskarri desberdinetan (smartphonea, tableta, PCa), nola dabilen
jakiteko eta ikasgelan erabili beharrekoa aukeratzeko eta nola erabili behar den jakiteko.
Erabiltzaileentzako eskuliburua erabil daiteke, funtzionaltasuna ulertzeko.
https://virtualwaregroup-
my.sharepoint.com/:f:/p/mmadarieta/Euq7nBZY9P1BntszLLNrz70BZSwNd8JTBaOy
WXWGSNBnXw?e=ciQCHz
Ebaluazioa:
Ebaluaziorako galdeketa
https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSePvnr9KBhfrk4MimbhKnrQEHK2ATMX_v3SiJkgfsIDjK0row/viewform?usp=sf_link
3. ESPERIENTZIA Konposta egiteko prozesua
Esperientzia:
Konpostatzeari buruz emandako erreferentzietako materiala erabilita, parte-hartzaileak taldeka
banatzea eta, konpost-ontzia eskura baldin badago, ERABILTZAILEAREN ESKULIBURUA
SORTZEA.
Konpost-ontzia eskura baldin badago:
- Zein da prozedura?
- Nork kudeatzen du? Zeintzuk dira egin beharrekoak? Zergatik?
- Zer ipintzen duzu konpost-ontzian? Zer ez duzu ipintzen?
- Zenbat konpost sortzen da hileko, hiruhileko, urteko?
- Zertarako da sortutako konposta? Zeintzuk dira konpostaren onurak?
8
Konpost-ontzirik ez badaukazu
- Zein konpost-ontzi izango litzateke egokia komunitaterako? Non ipiniko genuke?
- Zein izango litzateke prozedura aproposa?
- Nork kudeatuko luke? Zeintzuk izango dira egin beharrekoak? Zergatik?
- Zer ipintzen da konposta egiteko instalazioan? Zer ez da ipintzen?
- Hileko, hiruhileko, urteko, zenbateko konpost-kopurua sortuko delakoa duzue, dugun zabor-
bolumena aintzat izanda?
Irakaslea:
Benetako edo alegiazko konpost-ontzian erabilitako prozedurari buruz erabiltzailearen
eskuliburua sortzea.
Zenbait adibide:
http://www4.gipuzkoa.net/medioambiente/compostaje/down/Manual_compostaje.pdf
http://lezo.eus/sites/default/files/ikastaroalezo2014.pdf
http://www.ondarroa.eus/PublishingImages/gida.pdf
http://www.fao.org/3/a-i3388s.pdf
Horietako edo antzeko bideo bat edo bi erabiltzea, konposta kontzeptua azaltzeko, ikasleen
adina kontuan izanda.
• Greziera https://www.youtube.com/watch?v=JD4_UCeYqAM&feature=youtu.be
• Euskara https://www.youtube.com/watch?v=dM74tdn0os0
• https://www.youtube.com/watch?v=Q5s4n9r-JGU
• https://www.youtube.com/watch?v=dRXNo7Ieky8
• https://www.youtube.com/watch?v=TjnNOCbuoCA
• Ipuinak/olerkiak https://www.youtube.com/watch?v=mQvzuIiEsB4
• Peppa Pig https://www.youtube.com/watch?v=8PElbErayZg
Ebaluazioa:
Autoebaluaziorako galdeketa. (Eranskina)
9
4. ESPERIENTZIA Alfabeto-jolasa
Esperientzia:
Konpostatzeari buruzko aipaturiko materiala erabilita, edo kontzeptuak Interneten begiratuta,
taldeka antolatuta, alfabeto-jolas bat sortu eta taldeka jolastea.
Irakaslea:
Jolasean erabili beharreko kontzeptuak aukeratzea: Konpostaren urratsak, konpostaren
mikroorganismoak, arazo kimikoak, hondakin konpostagarriak eta konpostaezinak.
Kontzeptu horiek eskuratzeko, aurreko esperientzian sortutako eskuliburua erabiltzea, edo
beste eskuliburu batzuk, honako hauek esaterako:
http://www4.gipuzkoa.net/medioambiente/compostaje/down/Manual_compostaje.pdf
http://lezo.eus/sites/default/files/ikastaroalezo2014.pdf
http://www.ondarroa.eus/PublishingImages/gida.pdf
http://www.fao.org/3/a-i3388s.pdf
Online tresnak erabiltzea, Alfabeto-Jolasa edo Espioiaren ihesaldiaren jolasa
Ingelesa https://www.educaplay.com/en/gallery/alphabet_game.htm Gaztelania http://formadorestic.com/pasapalabra/indice.html Scrach programa https://www.youtube.com/watch?v=vQfVa1Q5HbE Adibideak: https://scratch.mit.edu/projects/3000559/ https://scratch.mit.edu/projects/38091982/ Genially tresna https://www.genial.ly/en https://www.youtube.com/watch?v=fAeIcem_4mQ https://geniallysupport.zendesk.com/hc/en-us/articles/360007787932-Editing-Spy-Escape-Game Horietako edo antzeko bideo bat edo bi erabiltzea, konposta kontzeptua azaltzeko, ikasleen
adina kontuan izanda.
• Greziera https://www.youtube.com/watch?v=JD4_UCeYqAM&feature=youtu.be
• Euskara https://www.youtube.com/watch?v=dM74tdn0os0
• https://www.youtube.com/watch?v=Q5s4n9r-JGU
• https://www.youtube.com/watch?v=dRXNo7Ieky8
• https://www.youtube.com/watch?v=TjnNOCbuoCA
• Ipuinak /olerkiak https://www.youtube.com/watch?v=mQvzuIiEsB4
• Peppa Pig https://www.youtube.com/watch?v=8PElbErayZg
Ebaluazioa:
Autoebaluaziorako galdeketa. (Eranskina)
10
MUGIKOR-JOLASA 1. MUGIKOR-JOLASA
0 Zabor
Waste4Think proiektuko 0 Zabor deritzon mugikor-jolasa erabiltzea, sailkapen-kontzeptuak
indartzeko eta birziklatze-motak eta mota bakoitzeko kopuruak konparatzeko ikasleen artean.
2. MUGIKOR-JOLASA
EKILOREA
Waste4Think proiektuko Ekilorea deritzon mugikor-jolasa erabiltzea, hondakinen
balorizazioarekin zerikusia duten kontzeptuak lantzeko.
4. MUGIKOR-JOLASA
ERRONKAK
Waste4Think proiektuko Erronkak deritzon mugikor-jolasa erabiltzea, hondakinen
balorizazioarekin zerikusia duten kontzeptuak lantzeko.
HEZIKETA-JOLASA 3. HEZIKETA-JOLASA
HIRI BIRTUALA
Waste4Think proiektuko Hiri Birtuala deritzon heziketa-jolasa erabiltzea, kontzeptuak
indartzeko.
4.HEZIKETA-JOLASA
PLANGINTZA-JOLASA
Waste4Think proiektuko Plangintza-Jolasa deritzon heziketa-jolasa erabiltzea, kontzeptuak
indartzeko.
11
APP-ak 3. APP-a
Janari-Hondakinak
Waste4Think proiektuko Janari-Hondakinak deritzon APP-a erabiltzea, kontzeptuak indartzeko.
3. ESPERIENTZIA - EBALUAZIOA
ZER IKASI DUZU?
EDUKIAK ETA KONPETENTZIAK Guztiz ados Ados Desados
Konpost kontzeptua zer den badakigu
Konpostatzeko prozesua zer den badakigu
Kapaz gara konposta egiteko beharrezkoak diren gaiak identifikatzen
Kapaz gara konpostean ipintzen diren gaiak ezagutzeko
Kapaz gara tenperaturaren eta hezetasunaren ondorioak ezagutzeko eta neurtzeko
Kapaz gara prozesuko mikroorganismoak eta organismoak ezagutzeko
Sortzen diren arazoak zeintzuk diren badakigu
Arazoak zergatik sortzen diren badakigu
Arazoak zelan konpondu behar diren badakigu
Badakigu konposta noiz dagoen prest edo erabiltzeko moduan
TALDE-LANA Guztiz ados Ados Desados
Talde bat sortu dugu
Taldeari izena ipini diogu
Lana egitean denok parte hartu dugu berdintsu
Denok parte hartu dugu gizalegez
Kapaz izan gara agertu diren iritzi desberdinak adosteko
Taldekideei lagundu egin diegu behar izan dutenean
Arazo bat izan dugun bakoitzean, konpontzen saiatu gara
Arazoa konpontzeko kapaz izan ez garenean, tutoreari eskatu diogu laguntza
AHOZKO ETA IDATZIZKO HIZKUNTZAREN ERABILERA Guztiz ados Ados Desados
Argi hitz egin dugu denbora erabilgarriaz, lengoaia egokia erabilita
Sortutako testuetan ez dago ortografia-akatsik
Zuzen erabili ditugu komak eta puntuazio-markak
Letra larriak erabili ditugu esaldi hasieretan
Bilatu egin ditugu ulertu ez ditugun hitzak
Gutxienez hitz berri bat erabili dugu jarduera osoan zehar
TEKNOLOGIAREN ERABILERA Guztiz ados Ados Desados
Zuzen erabili ditugu Interneteko irudiak (irudi erabilgarriak edo autoretzaren aipua dutenak)
Interneten ibili gara hondakinei buruzko informazioa bilatzen
Informazio-iturriak egiaztatu eta edukiak balioztatu egin ditugu
Tresna digitalak erabili ditugu posterra sortzeko
Zer hobetuko zenuke hurrengo talde-jardueran? Iradokizunak egiteko lekua
4. ESPERIENTZIA – EBALUAZIOA
ZER IKASI DUZU?
EDUKIAK ETA KONPETENTZIAK Guztiz ados Ados Desados
Konposta kontzeptua zer den badakigu
Konpostatzeko prozesuko kontzeptuak zeintzuk diren badakigu
Konposta egiteko zer gai behar diren badakigu
Konpostean ipintzen diren gai desberdinak zeintzuk diren badakigu
Tenperaturaren ondorioak zeintzuk diren badakigu
Hezetasunaren ondorioak zeintzuk diren badakigu
Prozesuko mikroorganismoak zeintzuk diren badakigu
Prozesuko organismoak zeintzuk diren badakigu
Zeintzuk arazo sor daitezkeen badakizkigu
Konposta egiteko kontzeptu kimikoak badakizkigu
TALDE-LANA Guztiz ados Ados Desados
Talde bat sortu dugu
Taldeari izena ipini diogu
Lana egitean denok parte hartu dugu berdintsu
Denok parte hartu dugu gizalegez
Kapaz izan gara agertu diren iritzi desberdinak adosteko
Taldekideei lagundu egin diegu behar izan dutenean
Arazo bat izan dugun bakoitzean, konpontzen saiatu gara
Arazoa konpontzeko kapaz izan ez garenean, tutoreari eskatu diogu laguntza
AHOZKO ETA IDATZIZKO HIZKUNTZAREN ERABILERA Guztiz ados Ados Desados
Argi hitz egin dugu denbora erabilgarriaz eta lengoaia egokia erabilita
Sortutako testuetan ez dago ortografia-akatsik
Zuzen erabili ditugu komak eta puntuazio-markak
Letra larriak erabili ditugu esaldi hasieretan
Bilatu egin ditugu ulertu ez ditugun hitzak
Gutxienez hitz berri bat erabili dugu jarduera osoan zehar
TEKNOLOGIAREN ERABILERA Guztiz ados Ados Desados
Zuzen erabili ditugu interneteko irudiak (irudi erabilgarriak edo autoretzaren aipua dutenak)
Interneten ibili gara hondakinei buruzko informazioa bilatzen
Informazio-iturriak egiaztatu eta edukiak balioztatu egin ditugu
Tresna digitalak erabili ditugu posterra sortzeko
Zer hobetuko zenuke hurrengo talde-jardueran? Iradokizunak egiteko lekua