euskal herriko inauteriak burdinibarra

12
EUSKAL HERRIKO INAUTERIAK Mikel brizuela 1.d

Upload: mikelmarin

Post on 24-Jul-2015

231 views

Category:

Documents


2 download

TRANSCRIPT

Page 1: Euskal herriko inauteriak burdinibarra

EUSKAL HERRIKO INAUTERIAK

Mikel brizuela 1.d

Page 2: Euskal herriko inauteriak burdinibarra

INAUTERIKO PERTSONAIAK

Page 3: Euskal herriko inauteriak burdinibarra

Hona hemen Euskal Herriko inauteri ospetzuen kokapena.

Page 4: Euskal herriko inauteriak burdinibarra

ATORRAKAtorra, Mundakako inauterietako pertsonaia da. Musika jo eta kantatu egiten dute. Zuriz jantzita doaz, bandaren zuzendaria izan ezik.Atorrek buruan burko azal bat eramaten dute eta aurpegian bibote handiak dituzte.Herriko kaleetan ibili ondoren portura joaten dira zuzendariarekin.Urtero kanta berri bat asmatzen dute, gaienera beste urtetako kantak ere kantatzen dituzte. Abesti zaharren letra oso bitxia izaten da.

Page 5: Euskal herriko inauteriak burdinibarra

HARTZAArizkungo inauterietako pertsonaia nagusia dugu.Igande inauterian, gazteak herriko ostatuan gosaldu eta etxez etxe, eskatzera joaten ziren.Gaur egun ere jan, edan eta zarata ugari egiten dute etxe guztietan.Arratsaldekolauretan bildutakoa jaten zuten ostatuan, eta gero, berriro enparantzara joan ohi ziren.

Page 6: Euskal herriko inauteriak burdinibarra

KATILUNGORRIAKLau egunetan ospatzen dituzte Uztaritzeko inauteriak. Lehenengo hiruretan eskaerak egiten dira. Etxez etxe dantza egin eta etxekoek emandakoa jazotzen dute.Aipatutako egunetan dantzariak desfilean joaten dira. Katilungorriak dira guztien artean ikusgarrienak, bi izaten dira. Soinean gona gorria, praka zurien gainetik, atilezko jaka eta koloretako amantalak dituzte, poltsikoan errautsa daramatela, airera eta jendeari botatzeko.

Page 7: Euskal herriko inauteriak burdinibarra

ZAMALTZAINAKZuberoako Maskaradan elementu nagusia dantza egitea da. Maskaradako azken egunean antzezpen bat egiten da. Maskarada-ko pertsonaiak bi taldetan banatzen dira :gorriak eta beltzak. Gorriak dira:Txerrero, Gatuzain, Kantiniersa, Zamaltzain... Beltzak dira: Ijitoak, Zorrotzaileak, Eskaleak... Gorriek dantzatzen duten bitartean,beltzak ordenarik gabe lekutik lekura doaz.

Page 8: Euskal herriko inauteriak burdinibarra

MIEL OTXINAstelehen eta Astearte Inauterian, izaten da festa Lantz-en . Pertsonaia nagusiak: Miel O t x i n , Z i r i p o t , Z a l d i k o , T x a t x a n , e t a Ferratzaileak dira. Miel Otxin lastoz egindako hiru bat metroko panpina da.Txantxo batek eramaten du sorbalda gainean.Txatxoek hainbat eratako janzkera daukate,baina hori bai,guztiena da oso koloretsua. Zalantzarik gabe inauteri hauek dira mugaz kanpo gehien ezagutzen direnak.

Page 9: Euskal herriko inauteriak burdinibarra

JOALDUNAKIturen eta Zubietako joaldunak bi herri hauetako mutil taldeak dira; euren ezaugarri nagusia da gerrian zintzarri handi parea lotuta eramatea. Zintzarriek izugarrizko hotsa egiten dute.Zubietako joaldunak joaten dira Itureneiraino oinez.Iturengoak hurrengo egunean Zubietara hurbiltzen dira.Bide erdian elkartzen dira. Herrira bueltatzerakoan beste lagun batzuk gehitzen zaizkie eta ospatzen da festa.

Page 10: Euskal herriko inauteriak burdinibarra

ZAKUZAHARRAKLesakako inauterian agertzen dira. Arratsaldeko zazpietan kaleratzen dira. Gizonak zakuz estalita joaten dira kalera. Gaueko hamarretan zakuzaharrak heltzen dira herriko enparantzara.Egun horretan neska-mutila, zakuzaharrak lurrera botatzen saiatzen dira.

Page 11: Euskal herriko inauteriak burdinibarra

ERRALDOIAKErraldoitxoak bi izaten dira. Bi emakume argal, luze eta fina errepresentatzen duten panpinak dira .Badaude ere,beste batzuk: Gorriak, Banderariak, Basanderak eta azkenik Bolantak. Dantza da Kabalkadan elementu nagusia.

Page 12: Euskal herriko inauteriak burdinibarra

Zalduendoko (Araba) Ihauterietako pertsonaia dugu . Traje beltzez jantzitako panpina da , korbata darama . Igande Ihauteri goizean , agertzen da herriko kale nagusian ,asto baten gainean jauregi baten aurreraino. Astotik jeitsi eta sei metroko luzerako makila baten puntan jartzen dute ordu batzutan .

Arratsaldean prozesio zaratatsua heltzen da, Predikadorea , kalegarbitzailea eta errauts zabaltzailea doaz lehenbizi. Ondoren Atsoa eta Agurea.Hartza eta Ardia datoz hurrengo, eta Porrezoak azken. Porrero hauek Marquitos jeitsi eta gurdian jartzen dute.

Frontoira heltzen direnean bere epaia irakurtzen dio Predikadoreak Marquitosi: hil egin behar du . Jendeak txalo egiten du. Panpina lurrean jarri eta sua ematen diote. Taldeko guztiek haren inguruan dantza egiten dute.

MARQUITOS