«etxegintzaren burbuila joko piramidal bat izan da: hurrengoari … · 2015. 1. 29. ·...

2
Hasiera BerriaTB Parte Hartu Blogak Bereziak Kanalak Zuzenekoak Paperekoa PDFn Iragarki laburrak Hitza Berria.info » Papereko Edizioa » Agenda Lorategi zabalak eta aisialdi guneak zure umeentzat leloarekin iragarri zuten urbanizazio hau, Guillenan (Sevilla, Espainia). / JULIA SCHULZ-DORNBURG JULIA SCHULZ-DORNBURG 2014-01-30 JULIA SCHULZ-DORNBURG. ARKITEKTO ETA ARGAZKILARIA «Etxegintzaren burbuila joko piramidal bat izan da: hurrengoari saldu eta ospa» Azken 20 urteotako eromen eraikitzaileak paisaian utziriko orbanak eta porlanezko eskeletoak erretatatzen bi urte eman ditu Schulz-Dornburg sortzaile alemaniarrak, Espainian. Erakusketa zabalduko du gaur Bilbon. EDU LARTZANGUREN Ruinas modernas argazki erakusketa (Hondakin modernoak) zabalduko du gaur Julia Schulz-Dornburgek (Munich, Alemania 1962), 19:30ean, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoan, Bilbon. Zergatik erabaki zenuen Espainiako eraikuntza burbuilaren hondamendiak erretratatzea? Monegrosen Las Vegas antzeko bat egin asmo zutela hasi ziren zabaltzen hedabideetan 2009an. Neure buruari esaten nion: 32 kasino, bi milioi bisitari urtean...? Baina zeinek sinets dezake halakorik? Castellon [Herrialde Katalanak], Marina D'Orrera joan nintzen bisitan. Kimera horiek Disneyren filmetakoak ematen dute, baina eragileek serio hartzen dituzte eta dirua jartzen dute, eta eraikitzeko baimenak ere lortzen dituzte... Liluratua ninduen horrek. Eta, bidean, bestelako mirariak ikusi zenituen? Horren ikusgarri ez diren urbanizazio txikiagoak ikusi nituen, baina fantasia zentzugabe berean oinarriturikoak: golf zelaiak basamortuaren erdian, ur iturririk gabe... Las Vegas zuzenean ezartzen saiatu ziren, itzulpenik gabe. Egitasmo horien propaganda leloek erakusten dute jendea edozein gauza sinesteko gai dela, sinistu egin nahi duenean. Eta oso urrun hel daiteke ameskeria horretan: eraikitzeraino. Valladoliden Meseta Eski gunea eraiki zuten «eski lehorreko» pista batekin. Eta amaituta dago, zabalik egon ez arren. Plastikozko alfonbra antzeko bat da, mendiaren maldan, futbol estadio baterako moduko argiztapenarekin. Dozena pare bat biztanleko herri batera, milaka pertsona ziren joatekoak, lehorrean eskiatzera. Nola bihurtu ziren zentzugabeko egitasmook posible, desiragarri eta porlanezko? Egitasmootako askoren tramiteak 1995-7 aldera hasi ziren administrazioan. Ez da izan aspaldi bezala, norbaitek apustua egin eta gauzatu egiten zuela. Burbuila hori joko piramidal bat bezalakoa izan da: lehen ideia izan duenak udalari saltzen dio, aberastu, hurrengoari saldu, eta ospa egiten 1 "Erakunde publikoak software librea erabili beharko luke" 2 Maleta bat eskutan 3 Adarretatik heldu gabe 4 "Denbora luzea behar da pertsona baten bizitza berreraikitzeko" 5 "Neskato baten ikasturte osoa ordaintzen da 50 eurorekin" IRAKURRIENAK Bozkatuenak Bidalienak Albisterik... Agenda Harian | Iritzia | Kirola | Agenda | Plaza Igandea, 2014ko otsailak 2 - 18:08 bilatu... Bilatu

Upload: others

Post on 15-Mar-2021

2 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: «Etxegintzaren burbuila joko piramidal bat izan da: hurrengoari … · 2015. 1. 29. · 1"Erakunde publikoak software librea erabili ... Eskatu al dugu guk? Abiadura handiko eta

Hasiera BerriaTB Parte Hartu Blogak Bereziak Kanalak Zuzenekoak Paperekoa PDFn Iragarki laburrak Hitza

Berria.info » Papereko Edizioa » Agenda

Lorategi zabalak eta aisialdi guneak zure umeentzat leloarekin

iragarri zuten urbanizazio hau, Guillenan (Sevilla, Espainia). / JULIA

SCHULZ-DORNBURG

JULIA SCHULZ-DORNBURG

2014-01-30

JULIA SCHULZ-DORNBURG. ARKITEKTO ETA ARGAZKILARIA

«Etxegintzaren burbuila joko piramidalbat izan da: hurrengoari saldu etaospa»Azken 20 urteotako eromen eraikitzaileak paisaian utziriko orbanak eta porlanezkoeskeletoak erretatatzen bi urte eman ditu Schulz-Dornburg sortzaile alemaniarrak,Espainian. Erakusketa zabalduko du gaur Bilbon.

EDU LARTZANGUREN

Ruinas modernas argazki erakusketa

(Hondakin modernoak) zabalduko du

gaur Julia Schulz-Dornburgek

(Munich, Alemania 1962), 19:30ean,

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoan,

Bilbon.

Zergatik erabaki zenuen

Espainiako eraikuntza burbuilaren

hondamendiak erretratatzea?

Monegrosen Las Vegas antzeko bat

egin asmo zutela hasi ziren zabaltzen

hedabideetan 2009an. Neure buruari

esaten nion: 32 kasino, bi milioi

bisitari urtean...? Baina zeinek sinets

dezake halakorik? Castellon

[Herrialde Katalanak], Marina

D'Orrera joan nintzen bisitan. Kimera

horiek Disneyren filmetakoak ematen

dute, baina eragileek serio hartzen

dituzte eta dirua jartzen dute, eta

eraikitzeko baimenak ere lortzen

dituzte... Liluratua ninduen horrek.

Eta, bidean, bestelako mirariak

ikusi zenituen?

Horren ikusgarri ez diren urbanizazio

txikiagoak ikusi nituen, baina fantasia

zentzugabe berean oinarriturikoak:

golf zelaiak basamortuaren erdian, ur

iturririk gabe... Las Vegas zuzenean

ezartzen saiatu ziren, itzulpenik gabe.

Egitasmo horien propaganda leloek

erakusten dute jendea edozein gauza

sinesteko gai dela, sinistu egin nahi

duenean. Eta oso urrun hel daiteke

ameskeria horretan: eraikitzeraino.

Valladoliden Meseta Eski gunea

eraiki zuten «eski lehorreko»

pista batekin.

Eta amaituta dago, zabalik egon ez

arren. Plastikozko alfonbra antzeko

bat da, mendiaren maldan, futbol

estadio baterako moduko

argiztapenarekin. Dozena pare bat biztanleko herri batera, milaka pertsona ziren joatekoak,

lehorrean eskiatzera.

Nola bihurtu ziren zentzugabeko egitasmook posible, desiragarri eta porlanezko?

Egitasmootako askoren tramiteak 1995-7 aldera hasi ziren administrazioan. Ez da izan aspaldi

bezala, norbaitek apustua egin eta gauzatu egiten zuela. Burbuila hori joko piramidal bat bezalakoa

izan da: lehen ideia izan duenak udalari saltzen dio, aberastu, hurrengoari saldu, eta ospa egiten

1 "Erakunde publikoak software librea erabili

beharko luke"

2 Maleta bat eskutan

3 Adarretatik heldu gabe

4 "Denbora luzea behar da pertsona baten bizitza

berreraikitzeko"

5 "Neskato baten ikasturte osoa ordaintzen da 50

eurorekin"

IRAKURRIENAK Bozkatuenak Bidalienak

Albisterik...

Agenda

Harian | Iritzia | Kirola | Agenda | Plaza

Igandea, 2014ko otsailak 2 - 18:08bilatu... Bilatu

Page 2: «Etxegintzaren burbuila joko piramidal bat izan da: hurrengoari … · 2015. 1. 29. · 1"Erakunde publikoak software librea erabili ... Eskatu al dugu guk? Abiadura handiko eta

du. Hurrengoak puska bat egiten du, eta hurrengoari pasatzen dio. Gauzatu ahala, ikusten da

kontua ez doala ongi, eta gero eta azkarrago saltzen dute. Inork ez du hasieratik bukaeraraino

jarraitzen egitasmoan.

Nortzuk dira galtzaileak joko horretan?

Etxea erosi dutenak; han bizi direnak, suntsituriko paisaia baten erdian; udalak, zorretan daudelako

eta eskola edo igerilekua egiteko diru hori espero zutelako; eta azken sustatzailea, hatzak harrapatu

dituelako. Zeresanik ez, berme bat ordaindu zutenak, eta sinaturiko kontratuaren arabera

ordaintzen jarraitu behar dutenak, egitasmoa eraiki zein ez.

Jean Baudrillard filosofoak, Disneylanden egon zenean, esan zuen estatubatuarrek hura

eraiki zutela ezkutatzeko AEBak osorik fikziozko herrialdea zirela. Zuk erretrataturikoak

zer adierazten digu?

Irlandan arinago ibili dira amaiera kudeatzen eta merke saldu, oparitu edo bota egin dituzte.

AEBetan zurez eraikitzen dutenez, errazago botatzen dituzte. Txinan hiri osoak daude hutsik. Inork

ez du ikasten. Alemanian ezinezkoa litzateke, ez dagoelako espaziorik. Kontrol mekanismo guztiek

huts egin dute, politikoek, legalek eta demokratikoek. Inork eman al du dimisioa? Eskatu al dugu

guk?

Abiadura handiko eta ibilbide laburreko tren edo lasterketa zirkuituak egiteko asmoek

utziko dituzten hondakinak erretratatuko dituzu?

Oso tentagarriak dira. Azpiegitura handi horiek guztiak bisitatu ditut, baina ezin nuen dena egin,

aukeratu behar nuen, eta horiek berez saltzen dira, ikusgarriak direlako. Baina etxe itsusiok

erretratatzea erabaki nuen ez dutelako halako glamour-ik. Inork ez ditu ikusten, inork ez dituelako

ikusi nahi, eta ez dira inoiz aldizkari batean aterako.

Etorkizuneko arkeologoek guk Nazcako lerroei (Peru) bezala begiratuko diete hondakin

horiei?

Nazcako lerroak askoz kulturalagoak dira, eta mami handiagoa dute. Zaila izango zaie hau ulertzea.

Nola ulertu fantasia bat genuela, denok spa batean bizi nahi genuela. Zein aspergarri.

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 [email protected] - www.berria.infoLege Informazioa

Laguntzaileak:

Hasiera Euskal Herria Ekonomia Mundua Kirola Kultura BerriaTB Parte Hartu Blogak Bereziak Paperekoa