eskola eta ikt-ak
DESCRIPTION
Lehenengo gaiko testuen laburpenaTRANSCRIPT
1
1. GAIA: ESKOLA
ETA IKT-AK (Testuen laburpenak)
http://moodle3.ehu.es/file.php/3529/1_EskolaIKT/1_azal
a.pdf
2
1. TESTUA: BLOGA
Bloga, interneteko idazketarako gunea da. Blogean testuak edo artikuluak irakur
ditzakezu. Hau da, egileak iruzkin horiek argitaratuta uzteko askatasuna du. Bestalde,
beste blog batzuekin partekatu dezakezu informazioa. Aplikazioa hau doanik da, denon
esku dago eta oso sinplea da.
Erabilerari dagokionez,
komunikazio tresna bezala bilaka
daiteke, izan ere, edozein eragileak
kudea dezake: irakaslearen bloga,
gelakoen bloga, ikaslearen bloga…
Baina, premia funtzionalagoetarako
ere erabil daiteke: proiektu jakin
bateko bloga, gai jakin batzuetarako
bloga… Aplikazio hau erabiltzeko
kontu bat ireki behar da eta ondoren bloga sortzen da. Sarrera, irudiak, bideoak, loturak
edo audio-artxiboak txertatzeko aukera ematen duen multimedia dokumentu bat da.
Ikasgelarako gomendioei dagokionez, adingabeak badira, gurasoen edo
tutorearen baimena beharrezkoa da. Ikasgelan erabiltzeko,blogari dagokionez, artikulua
argitaratzea eskolan lantzeko gairen bati helduta hasten den segida didaktikoaren azken
fasea da. Iruzkinak egiteko, aldez aurretik sarrera irakurri eta hari buruzko gogoeta egin
behar da. Ikasleak, edukia eta gogoetak erantsi behar dituzte eta errespetuzko
elkarrizketa bultzatu. Bestalde, bloga kanpoko iruzkinak jasotzeko irekita dagoen
baliabidea da.
3
2. TESTUA: HEZIGARRIA DEN
TEKNOLOGIAREN SARRERA
Manuel Area Moreira. Introducción a la Tecnología Educativa. 2009
Gizarte informatikoaz hitz egiten badugu, pertsona batzuk, teknologia hauen
alde daude, hau da, gure zibilizazioaren aurrerakuntza bat bezala ikusten dute. Beste
batzuek berriz, teknologia hauek merkataritzarako oinarri bezala ikusten dituzte,
merkatu handi bat izango balira bezala, hazkunde ekonomikoa bultzatuz. Bestalde, beste
batzuen iritziz, gizakien eskura egon beharko zuten eta ez mundu kapitalistaren esku.
Bukatzeko, teknologia hauek gizakien balore eta kulturalen amaiera ekarriko dutela
diote zenbait pertsona.
Teknologia hauen alde onei dagokionez, esan beharra dago, pertsonen arteko
komunikazioa errazten dutela. Informazio adina eskura daiteke modu ezberdinez:
egunkaria, irratia, telebista, internet…hau da, egunez egun, informatuak egotea
eskaintzen digute.Alde txarrak ere badituzte, adibidez, ordenagailuen huts egiteak,
zerbitzarien akatsak… Bestalde, herrialde ezberdinen arteko desberdintasun kulturala
eta ekonomikoak handitzen ari dira. Teknologia berri hauek ez daude eskuragarri
pertsona guztientzat eta horrek desberdintze kultural eta sozialak dakartza ( Bretxa
digitala ).
Hezkuntzaren inguruan, arazo batzuk sortzen dira. Gizakion adaptazioa
teknologia hauengan ez da inoiz hain azkarra izan. Helduei esfortzu bikoitza kostatzen
zaie eta arriskua dute lan egiterako garaian, zeren orain teknologia hauek ikasgeletan
ezartzen ari dira eta bestela atzean gelditzen dira. Bestalde, esan beharra dago,
badaudela eskolak oraindik ere, teknologia hauek iritsi ez direnak eta metodologia
zaharrarekin jarraitzen dutenak.
Hezkuntza erronka batzuk
edukiko ditu: teknologia berriak
sistema eskolarrean integratu beharko
ditu, irakaskuntza metodoak eraberritu
beharko ditu eta honek irakasle eta
4
ikasleen rol aldaketak ekarriko ditu; formakuntza eta alfabetatze teknologikoaren
garapen sozial eta komunitarioa hedatu beharko da. Azkenik, ikasleek teknologia hauek
maneiatzen jakin beharko dute.
Teknologia heziketa, diziplina pedagogiko bat bezala izan da XX. mendean
zehar. Diziplinaren erroak formakuntza militar iparamerikarraren garaitik datoz. 50. eta
60. hamarkadetan, konduktistaren influentzia etorri zen, baita audiobisualarena ere. 60.
hamarkadan, ikuspegi arrazional bat iritsi zen irakaskuntzarako. 80. eta 90.
hamarkadetan, ikaskuntzarako perspektiba teknokrata krisian ikusi zen eta teknologia
digitalen interesa piztu zen. XXI. mendearen hasieran, eklektizismo teorikoa eta tesi
postmodernoen influentzia iritsi zen.
3. TESTUA: IKT-etatik HEZKUNTZAKO
BALIABIDEETARA
Juana Mª Sancho Gil. De Tecnologías De La Información y la Comunicación a
Recursos Educativos.
1. Gela guztiak konexio azkarra edukitzea banda zabalaren sareari.
2. Medio berrien erabilera irakaskuntzan.
3. Medio hauen emaitza laguntza bezala funtzionatu behar du eta irakaslearen
iniziatibei lotua joan behar du.
4. Ikaskuntza zentroek errekurtso hauen diseinua egin behar dute eta horrela
ikasleen hezkuntzan inbertsioa egin.
5. Irakasleak ahaztu beharko du ikasleak ikasteko meta bat duela, baizik eta,
garrantzitsuagoa izango da esperientzia edukatiboa.
6. Gelak adoptatuak egongo dira ikasleen artean komunikazioa egoteko modu
interaktibo batean eta espezialistekin batera.
7. Beharrezkoa izango da errebisio jarrai bat egotea,
jakiteko zeinek egin ahal duen ala ez elekzio
pedagogikoak eta nola funtzionatuko duen prozesu
edukatiboaren kontrola.
5
4. TESTUA: TEKNOLOGIA HEZIGARRIAN
MUNDU TEKNOLOGIKO BATEAN
LA TECNOLOGÍA EDUCATIVA EN UN MUNDO TECNOLOGIZADO. Juana María
Sancho Gil
Hezkuntzarena alorrean, “ Heziketa Teknologia ” IKT-etan bihurtzea ondorio
asko ekar dezake. Hau da, kontuan hartu behar da, teknologia berriak presaka eskoletan
barneratzea oso arriskutsua izan daitekeela, historikoki hezkuntzaren inguruan lortu den
esentzia galdu daitekeelako.
Bestalde, “ Heziketa Teknologia ” pisua galtzen badu eta IKT-ak bere gainetik
jartzen badira (desoreka sortuz), zenbait ondorio kaltegarri sor daitezke hezkuntzaren
inguruan:
Ikuspegi historikoaren falta: momentu batean dagoen materiala baztertzea,
ateratako azkeneko tresna berria hobeagoa izango dela pentsatzeagatik (soilik
berriagoa delako).
Etengabeko porrota:: nahiz eta lurralde garatuak gai honen inguruan diru asko
gastatu, ez dira emaitza onik lortu (irakasleen inplikazioa, ikasgelatako
espazioaren araberako gestio txarrak,
administrazioen murrizketak, hezkuntza
eskemen planteamendu okerra…).
Teknologikoaren desioa: erabiltzen
den tresnaren azkeneko bertsioa ateratzen
denean, arazoei konponbidea emango ahal
dion elementu bakarra azkeneko hau izango
dela uste dugu.
Laburbilduz, IKT-ak hezkuntza munduan erabilgarriak izateko, gai honen
inguruan parte hartzen duten elementuak NOLA erabiltzen diren jakin behar da. Beraz,
6
“teknologiak” hitza ez du esanahi positiboa edo negatiboa, hots, hezkuntza
komunitateak (eskola) NOLA erabiltzen dituen arabera, bata edo bestean bihurtuko da.
5. TESTUA: HEZKUNTZA BITARTEKOEN
ANTOLAKETA ETA ERREKURTSO
TEKNOLOGIKOAK.
ORGANIZACION EDUCATIVA DE LOS MEDIOS Y RECURSOS TECNOLOGICOS.
Jesus Valverde Berroscoso
Gaur egungo hezkuntza sistema, IKT “ Troya zaldia ” izango balira bezala ikusten
dute. Hau da, hezkuntzan oinarrizkoa den aldaketa eragingo dute. Aldaketa hau gerta
dadin, eskolak ahalegin handi bat egin behar du non ez da nahikoa irakasleen ahalegina
eta birziklapena. Badira kontuan hartu beharko diren bi elementu:
1. Zuzendari taldea: Hauek IKT- en funtzionamendua ondo ulertu behar dute eta
planifikazioaren ardura bere eskuetan egongo da. Hau da, eskolako hezkuntzan
proiektuan beraien estrategiak
diseinatu beharko dituzte. Beraz,
kideen arteko komunikazioa
ezinbestekoa izango da lan oso bat
egin ahal izateko. Lan hau
errazten duten eredu desberdinak
daude non gidaritza estilo
desberdinak zehazten dira. Proiektua egiten den bitartean, ebaluazio prozesuak
egiteak ezinbestekoa den pausoa izango da.
2. Ikasgelen espazioen erabilera zuzena: Ikasgelen espazioa ondo kudeatu behar
da, IKT-etan erabiltzen diren tresnak (ordenagailuak, kable-sarea,
inprimatzailea) ondo kokatuak egon daitezen. Horretarako, badira finkaturik
dauden ikasgelak izan behar dituen zenbait ezaugarri.