eremu korporatiboko ziurtagirietarako berariazko … · 1. jaulkitzeko eskaera sinatua. 2....

23
EREMU KORPORATIBOKO ZIURTAGIRIETARAKO BERARIAZKO DOKUMENTAZIOA IZENPE 2015 Dokumentu hau IZENPErena da, kopiarik egitekotan, osorik kopia daiteke soilik.

Upload: others

Post on 14-Jul-2020

5 views

Category:

Documents

0 download

TRANSCRIPT

Page 1: EREMU KORPORATIBOKO ZIURTAGIRIETARAKO BERARIAZKO … · 1. Jaulkitzeko eskaera sinatua. 2. Indarrean dagoen honako dokumentazio honen jatorrizkoa edo kopia kautotua: a) NAN, pasaporte

EREMU KORPORATIBOKO ZIURTAGIRIETARAKO

BERARIAZKO DOKUMENTAZIOA

IZENPE 2015

Dokumentu hau IZENPErena da, kopiarik egitekotan, osorik kopia daiteke soilik.

Page 2: EREMU KORPORATIBOKO ZIURTAGIRIETARAKO BERARIAZKO … · 1. Jaulkitzeko eskaera sinatua. 2. Indarrean dagoen honako dokumentazio honen jatorrizkoa edo kopia kautotua: a) NAN, pasaporte

2 / 23

1 . Sarrera

Dokumentu honek Ziurtapen eta Zerbitzu Enpresa-Empresa de Certificación y Servicios, Izenpe,

SA (aurrerantzean IZENPE) enpresak jaulkitako ziurtagiriei dagokien Berariazko dokumentazioa

jasotzen du.

Dokumentu honen helburua IZENPEren Ziurtapen Praktiken Deklarazioan mota horretako

ziurtagirietarako definitutakoa zehaztu eta osatzea da.

Dokumentazio honek espezifikoki arautzen du Ziurtapen Praktiken Deklarazioa dokumentuak

Berariazko dokumentazioa deritzon dokumentu honi bidalitakoa.

Hain zuzen ere, dokumentazio honek honako eremu hauetan jaulkitako ziurtagiriak arautzen

ditu:

� Administrazio Publikoak eta sektore publikoko entitateen eremuan,

- Entitate publikoetako langileak.

- Ziurtagiri korporatibo onartua.

- Onartu gabeko ziurtagiri korporatiboa.

OHARRA.

Ondorio horietarako, Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legearen Testu Bategina

onartzen duen azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 3. artikuluan

biltzen diren entitateetarako ziurtagiri korporatiboak jaulkitzen ditu. Hala ulertzen dira

hauek:

- Legez eratutako zuzenbide publikoko entitateak edo Administrazio Publiko bati

edo batzuei lotutakoak edo horien menpe direnak.

- Entitate autonomoak.

- Unibertsitate publikoak.

- Merkataritza-sozietateak, parte-hartzearen gehiengoa publikoa dutenak

(zuzenean edo zeharka).

- Partzuergoak, fundazioak eta elkarteak, parte-hartzearen gehiengoa publikoa

dutenak.

- Zuzenbide pribatuko entitate publikoak.

� Esparru pribatuan,

- Korporatibo pribatu onartua.

- Korporatibo pribatu ez onartua.

1.1 Ziurtagirien deskribapena

IZENPEk, Ziurtapen Digitaleko Zerbitzuaren esparruan jaulkitzen dituen ziurtagiriei esker,

zerbitzua erabiltzen duten entitateak ziurtagiri digitalak lortzen dituzte. Ziurtagiri horiek

esparru hauetakoak dira:

I. Administrazio Publikoen eta sektore publikoko entitateen esparruan, mota hauetako

ziurtagiriak jaulkitzen ditu:

Entitate publikoetako langileak

Page 3: EREMU KORPORATIBOKO ZIURTAGIRIETARAKO BERARIAZKO … · 1. Jaulkitzeko eskaera sinatua. 2. Indarrean dagoen honako dokumentazio honen jatorrizkoa edo kopia kautotua: a) NAN, pasaporte

3 / 23

- Ziurtagiri hori, legez onartutako ziurtagiria, EAEko Herri Administrazioetako langileen

CAren esparruan eta hardware kriptografikoaren gailuan jaulkitzen da.

- Identifikatzen ditu:

- Administrazio Publiko jardulea, harpidedun gisa, baita bertan kargu edo

lanpostu bat betetzen duen pertsona ere.

- Administrazio harpidedunak haren gakoak identifikatzeko funtzioak bete

ditzake.

- Administrazioaren zerbitzurako langileak honako erabilera hauek dituen ziurtagiria

jasotzen du:

- Sinadura elektronikoko ziurtagiria, legez onartutako ziurtagiria, Sinadura

Elektronikoari buruzko Legearen 8., 11., 12., 13., 18. eta 20. artikuluen arabera.

- Zifratze-ziurtagiria, legez onartu gabeko ziurtagiria, zifratze-erabileretarako.

Ziurtagiri korporatibo onartua,

- Ziurtagiria hori, legez onartutako ziurtagiria, EAEko Herri Administrazioetako langileen

CAren esparruan eta hardware kriptografikoaren gailuan jaulkitzen da.

- Entitate jardulea ziurtagiriaren harpidedun gisa identifikatzen du, baita bertan kargu

edo lanpostu bat duen pertsona ere, gakoen edukitzaile gisa.

- Entitate eskatzailearen zerbitzurako langileak honako erabilera hauek dituen ziurtagiria

jasotzen du:

- Sinadura elektronikoko ziurtagiria, legez onartutako ziurtagiria, Sinadura

Elektronikoari buruzko Legearen 8., 11., 12., 13., 18. eta 20. artikuluen arabera.

- Zifratze-ziurtagiria, legez onartu gabeko ziurtagiria, zifratze-erabileretarako.

Onartu gabeko ziurtagiri korporatiboa.

- Ziurtagiri hori, legez onartu gabeko ziurtagiria, onartu gabeko EAEko Herri

Administrazioetako langileen CAren esparruan eta hardware kriptografikoaren gailuan

jaulkitzen da.

- Entitate jardulea ziurtagiriaren harpidedun gisa identifikatzen du, baita bertan kargu

edo lanpostu bat duen pertsona ere, gakoen edukitzaile gisa.

II. Esparru pribatuko entitateak

Korporatibo pribatu onartua.

- Ziurtagiri hori, legez onartutako ziurtagiria, onartutako Herritarren eta Entitateen

CAren esparruan eta hardware kriptografikoaren gailuan jaulkitzen da.

- Ziurtagiri horrek entitate eskatzailea harpidedun gisa identifikatzen du, eta entitatean

kargu edo lanpostu bat izan eta sinadurako gakoen zaintza eta ardura duen pertsona

fisikoa gakoen edukitzaile gisa.

Onartu gabeko ziurtagiri korporatibo pribatua

Page 4: EREMU KORPORATIBOKO ZIURTAGIRIETARAKO BERARIAZKO … · 1. Jaulkitzeko eskaera sinatua. 2. Indarrean dagoen honako dokumentazio honen jatorrizkoa edo kopia kautotua: a) NAN, pasaporte

4 / 23

- Ziurtagiri hori, legez onartu gabeko ziurtagiria, onartu gabeko Herritarren eta

Entitateen CAren esparruan eta hardware kriptografikoaren gailuan jaulkitzen da.

- Ziurtagiri horrek entitate eskatzailea harpidedun gisa identifikatzen du, eta entitatean

kargu edo lanpostu bat izan eta sinadurako gakoen zaintza eta ardura duen pertsona

fisikoa gakoen edukitzaile gisa.

- Ziurtagiri horren erabilera betetzen ari den lanpostuaren esparrura soilik mugatzen da.

Ziurtagirietan jaso beharreko identitatea eta beste edozein informazio nahitaez egiaztatu

beharko ditu IZENPEk edo IZENPErekin lege-tresna egokia izenpetzen duten erregistro-

entitateek.

1.2 Identifikazioa

Ziurtagiriak identifikatu ahal izateko, IZENPEk honako objektu-identifikatzaile hauek (OID)

esleitu dizkie.

ZIURTAGIRIA OID

Entitate publikoetako langileak 1.3.6.1.4.1.14777.4.1

Eusko Jaurlaritzako langileak 1.3.6.1.4.1.14777.7.1

Ziurtagiri korporatibo onartua 1.3.6.1.4.1.14777.4.2

Onartu gabeko ziurtagiri korporatiboa 1.3.6.1.4.1.14777.1.1.1

Onartutako ziurtagiri korporatibo pribatua 1.3.6.1.4.1.14777.2.2

Onartu gabeko ziurtagiri korporatibo pribatua 1.3.6.1.4.1.14777.5.2.

Eusko Jaurlaritzako langileak, Entitate Publikoetako langileak, onartutako korporatibo eta

onartutako korporatibo pribatuko ziurtagiriak, onartutako ziurtagiriak direnez, honako objektu-

identifikatzaile (OID) hau izaten dute gehigarri gisara, Telekomunikazioko Arauen Europako

Institutuak TS 101 862ren bidez ziurtagiri aitortuen profilei buruz zehaztutakoarekin bat

etorriz: 0.4.0.1862.1.1.

1.3 Komunitatea eta erabilera-esparrua

Erabiltzaile gisa hartuko dira,

- Ziurtagiriaren eskatzailea, ziurtagiria antolakunde baten izenean eskatzen duen pertsona.

- Sinatzailea, ziurtagirian identifikatutako pertsona fisikoa.

- Ziurtagiriaren harpideduna, ziurtagirian identifikatutako Administrazio Publiko edo

Entitatea izango da.

- Gakoen edukitzailea, sinadura digitaleko gakoak dituen eta horiek zaintzeaz arduratzen den

pertsona fisikoa. Gakoen edukitzailea izango da sinatzailea.

Page 5: EREMU KORPORATIBOKO ZIURTAGIRIETARAKO BERARIAZKO … · 1. Jaulkitzeko eskaera sinatua. 2. Indarrean dagoen honako dokumentazio honen jatorrizkoa edo kopia kautotua: a) NAN, pasaporte

5 / 23

Erabilera-esparrua

Ziurtagiriak Administrazio edo Entitate erabiltzaileari eta betetzen den lanpostu edo karguari

dagozkion eskumenen esparruan erabiliko dira.

Onartu gabeko ziurtagiri korporatiboaren kasuan, betetzen den lanpostu edo karguan soilik

erabiliko da.

Dena den, gakoen edukitzaileek beste erabilera batzuetarako erabili ahal izango dituzte

ziurtagiri horiek, betiere hirugarren batzuekin dagozkien lege-tresnetan adierazitako mugak

errespetatzen badira.

1.4 Xedapen orokorrak

Identifikazio-betebeharrak

IZENPEk –berez edo berarekin hitzarmenak izenpetu dituzten entitate publiko erabiltzaileen

bidez– egiaztatzen ditu, dagozkien erregistroetan, eskatzaileen, harpidedunen eta

ziurtagirietako gakoen edukitzaileen identitatea eta beste zeinahi datu pertsonal.

Modu berean, egiaztatu egiten du gakoen edukitzaileak harpidedunaren bidezko baimena

duela.

Ziurtagiriaren harpidedunaren betebeharrak

Harpidedunen betebeharrak hauek dira:

- Ziurtapen Praktiken Deklarazioan jasotakoak: Ziurtagiriaren harpidedunaren

betebeharrak.

- Bai harpidedunak bai gakoen edukitzaileak dute ziurtagiria baliogabetzeko eskaera

egiteko erantzukizuna, honako Ziurtapen Praktiken Deklarazio honek aurreikusten

duenaren arabera.

Page 6: EREMU KORPORATIBOKO ZIURTAGIRIETARAKO BERARIAZKO … · 1. Jaulkitzeko eskaera sinatua. 2. Indarrean dagoen honako dokumentazio honen jatorrizkoa edo kopia kautotua: a) NAN, pasaporte

6 / 23

2 Eskakizun operatiboak

2.1 Ziurtagiria eskatzea eta informazioa egiaztatzea

Ziurtagiria bideratzea eta identitatea ziurtatzea,

� Ziurtagiri korporatibo onartuen kasuan: ziurtagiri korporatibo pribatu onartua, Entitate

publikoetako langileen ziurtagiria eta ziurtagiri korporatibo onartua, gakoen

edukitzailearen identitatea egiaztatzea eskatzen dutenak.

- Bertaratu gabe, IZENPEri igorrita:

- Bide telematikoa erabilita, ziurtagiri onartu bidez eskatzaileak zein gakoen

edukitzaileak elektronikoki sinatutako ziurtagiria jaulkitzeko eskaera, betiere

Sinadura Elektronikoari buruzko Legean ezarritakoaren arabera.

- Posta bidez, IZENPEren helbidera,

a) Ziurtagiria jaulkitzeko eskaera, eskatzaileak zein gakoen edukitzaileak

sinatua eta notario aurrean legitimatua.

b) Sinatzaileak eta gakoen edukitzaileak sinatutako ziurtagiria jaulkitzeko

eskaera.

Irizpide hori gakoen edukitzaileari soilik aplikatuko zaio, sinadura

elektronikoari buruzko legearen 13.4 a) artikuluan aintzat hartzen den

kasuan.

(IZENPEk eskatzailea gehienez duela 5 urte identifikatu duen suposizioa).

- Bertaratuta, gakoen edukitzailea bertatuta,

Beharrezko dokumentazioa bilduta, eskatzaileak IZENPEren helbidera bidali beharko

du.

Balidatu ostean, gakoen edukitzailea bertaratu egingo da:

- IZENPEren aurrean, aurrez hitzordua hartuta, hurbilden duen erregistro-

entitatean.

- Edo entitate harpidedunaren aurrean, IZENPEk aginduzko lege-tresna

harpidetu badu.

Honako ziurtagiri hauen kasuan,

� Entitate publikoetako langileen ziurtagiriak direnean, IZENPErekin aginduzko

lege-tresna harpidetu duen Administrazio eskatzailearen aurrean egin ahal izango

da gakoen edukitzailearen identifikazioa.

� Udal-esparruan eskatutako ziurtagirien kasuan, udalaren idazkariaren aurrean

egin ahal izango da eskatzailearen identifikazioa, fede-emaile publikoaren

funtzioen esparruan.

Hau aurkeztu beharko du:

1. Eskatzaileak eta gakoen edukitzaileak sinatutako ziurtagiria jaulkitzeko eskaera.

Page 7: EREMU KORPORATIBOKO ZIURTAGIRIETARAKO BERARIAZKO … · 1. Jaulkitzeko eskaera sinatua. 2. Indarrean dagoen honako dokumentazio honen jatorrizkoa edo kopia kautotua: a) NAN, pasaporte

7 / 23

2. Indarrean dagoen dokumentazio honen jatorrizkoa edo kopia kautotua

(eskatzailearena zein gakoen edukitzailearena),

a) NAN, pasaporte edo gida-baimena, estatuko hiritarra bada.

b) Atzerriko hiritarren kasuan:

I. Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko Estatutakoek,

aurkeztuko dute,

- Nortasun Agiri Nazionala edo haien herrialdeko baliokidea edo

pasaportea.

- Batasuneko Kideen Hiritarren Erregistroak igorritako ziurtagiria.

II. Europar Batasunaz kanpoko atzerritarra bada, Atzerritarraren

Identifikazio Zenbakia eta indarrean dagoen pasaportea eskatu ahal

izango da.

1. OHARRA.

Eskatzaileak bere NANren kopia gaineratu beharko du.

� Ziurtagiri korporatibo pribatu onartu gabearen eta Ziurtagiri korporatibo onartu

gabearen kasuan, eta onartu gabeak diren aldetik, ez da beharrezkoa izango gakoen

edukitzailearen identitatea IZENPEren aurrean egiaztatzea. Honela bideratuko da

ziurtagiria:

- Bertaratu gabe, IZENPEri igorrita:

1. Jaulkitzeko eskaera sinatua.

2. Indarrean dagoen honako dokumentazio honen jatorrizkoa edo kopia

kautotua:

a) NAN, pasaporte edo gida-baimena, estatuko hiritarra bada.

b) Atzerriko hiritarren kasuan:

I. Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko Estatutakoek,

aurkeztuko dute,

- Nortasun Agiri Nazionala edo haien herrialdeko baliokidea edo

pasaportea.

- Batasuneko Kideen Hiritarren Erregistroak igorritako ziurtagiria.

II. Europar Batasunaz kanpoko atzerritarra bada, Atzerritarraren

Identifikazio Zenbakia eta indarrean dagoen pasaportea eskatu ahal

izango da.

� Lehen Jaulkitzeko eskaera egin eta gakoen edukitzaileentzako ziurtagiriak eskatzeko

egindako hurrengo eskaeretarako aldatu egin badira Jaulkitzeko eskaeran jasotako

datuak, entitate eskatzailearen ardura izango da aldaketen berri IZENPEri ematea eta

eskaera berria bidaltzea.

Page 8: EREMU KORPORATIBOKO ZIURTAGIRIETARAKO BERARIAZKO … · 1. Jaulkitzeko eskaera sinatua. 2. Indarrean dagoen honako dokumentazio honen jatorrizkoa edo kopia kautotua: a) NAN, pasaporte

8 / 23

Entitate eskatzailea ziurtatuko duen dokumentazioa.

IZENPEk, ziurtagiria jaulki aurretik, beharrezko dokumentazioa balidatuko du (IFZ,

antolakundea balioz eratu izana eta eskatzailearen ahalordearen egiaztapena).

Entitate mota bakoitzak zer dokumentazio gaineratu behar duen zehazteko, eskatzaileak

Berariazko dokumentazio honetako I. eranskinean kontsultatu ahal izango du entitate

bakoitzari eskatzen zaion dokumentazioa –betiere haren konfigurazio juridikoaren arabera–.

ANTOLAKUNDE MOTA

ENTITATEA

1. Merkataritza-sozietateak 2. Elkarteak, fundazioak, kooperatibak

3. Administrazio Publikoa eta sektore

publikoko entitateak

4. Lanbide-elkargoak

* Entitate eskatzailea taulan jasoarazi ez bada, bidal ezazue mezu elektroniko bat

[email protected] helbidera informazio gehiago lortzeko.

2. OHARRA.

� Eskatzaileak harpidedunaren kontratua eta erabilera-baldintzak onartuko ditu, ziurtagiria

jaulkitzeko eskaera sinatzean.

� Erregistro-entitateak beharrezko dokumentazioa erregistratuko du, eta eskatzailearen

identitatea egiaztatzeko akta egingo du.

2.2 Ziurtagiria jaulkitzea eta ematea

IZENPEk ziurtagiria jaulki eta emateari ekingo dio,

� Bertaratuta entregatzen den kasuetan, ziurtagiria jaulkitzeko unean, IZENPEk PINa eta

PINa desblokeatzeko kodea (PUKa) eta telefono bidez identifikatzeko pasahitza

adieraziko duen orria emango du.

Une horretan, ziurtagiria ematearen justifikatzailea sinatu beharko du eskatzaileak,

jaulkitzeko eskaeraren bidez.

� Bertaratuta eskatu ez bada, ziurtagiria jaulkitzeko eskaeran finkatutako posta

helbidera igorriko da ziurtagiria. Bi une bereiziko dira:

a) Ziurtagiria bidaltzea.

b) PINa, PINa desblokeatzeko kodea (PUKa) eta telefono bidez identifikatzeko

pasahitza adieraziko duen orria bidaltzea.

Ziurtagiria jaulkitzeko eskaeratik hilabeteko epea pasa eta eskatzaileak

ziurtagiria jaso ez badu, IZENPErekin jarri beharko da harremanetan.

Eskatzaileak Entrega eta Onarpen Orria sinatuta itzuli beharko dio IZENPEri.

Page 9: EREMU KORPORATIBOKO ZIURTAGIRIETARAKO BERARIAZKO … · 1. Jaulkitzeko eskaera sinatua. 2. Indarrean dagoen honako dokumentazio honen jatorrizkoa edo kopia kautotua: a) NAN, pasaporte

9 / 23

2.3 Ziurtagiriak ezeztatzea

Ezeztatzeko eskaera

Honako hauek eska dezakete ziurtagiria ezeztatzea:

- Harpidedunak.

Entitate hartzailearen legezko ordezkariak, langileen arduradunak edo aurrekoetako

edozeinek baimendutako hirugarren batek dute ziurtagiria ezeztatzea eskatzeko

baimena.

- Eskatzaileak.

- Gakoen edukitzaileak.

- IZENPEk.

IZENPEko administratzaileek eta erregistro-entitateek baimena dute azken entitateko

harpidedun-ziurtagirien ezeztapena eskatzeko.

Prozedura

Ezeztatzea eskatzen duenak IZENPEren aurrean bideratuko du ziurtagiria ezeztatzeko eskaera.

Ziurtagiria edozein unetan ezeztatu ahal izango da, eta ziurtagiria lapurtu edo galdu denean

beti.

Eskatzaileak honako bide hauetatik ezeztatu ahal izango du ziurtagiria:

- Bertaratuta:

o IZENPEren aurrean, www.izenpe.com bidez hitzordua eskatuta.

o Edo entitate harpidedunaren aurrean, betiere IZENPEk aginduzko lege-tresna

harpidetu badu horrekin.

- Telefono bidez, 902 542 542 telefonora deituta.

Identifikatzeko honako hau eskatuko da:

o Telefono bidez identifikatzeko pasahitza (gakoen orrian igorritakoa).

o NAN /AIZ.

o Entitatearen IFZ.

Page 10: EREMU KORPORATIBOKO ZIURTAGIRIETARAKO BERARIAZKO … · 1. Jaulkitzeko eskaera sinatua. 2. Indarrean dagoen honako dokumentazio honen jatorrizkoa edo kopia kautotua: a) NAN, pasaporte

10 / 23

- Online, Sinadura Elektronikoari buruzko Legean ezarritakoaren arabera onartutako

ziurtagiri baten bidez, NAN elektronikoaren bidez edo IZENPEk onartutako ziurtagiri

baten bidez identifikatu eta www.izenpe.com web-orrira sartuta.

W

eb s

arb

idea

Identifikazio

aE

zezta

tzea

- Edo posta bidez, ziurtagiria ezeztatzeko eskaera, notario aurrean sinatuta eta

legitimatuta, igorrita.

Ezeztatzeko arrazoiak

Ziurtapen Praktiken Deklarazioan kontsulta daitezke (www.izenpe.com).

2.4 Ziurtagiriak berritzea

Ziurtagiria berritu behar izanez gero, eskatzaileak ziurtagiriak jaulkitzeko ezarritako prozesua

jarraitu beharko du.

Page 11: EREMU KORPORATIBOKO ZIURTAGIRIETARAKO BERARIAZKO … · 1. Jaulkitzeko eskaera sinatua. 2. Indarrean dagoen honako dokumentazio honen jatorrizkoa edo kopia kautotua: a) NAN, pasaporte

11 / 23

3 Aldaketaren kudeaketa

Dokumentu honetan egiten diren aldaketak IZENPEren Segurtasun Batzordeak onetsiko ditu.

Aldaketa horiek ziurtagiri bakoitzaren berariazko dokumentazioa eguneratzeko dokumentuan

jasoko dira, eta IZENPEk bermatuko du dokumentu hori eguneratuta egongo dela.

Berariazko dokumentazioaren bertsio eguneratuak honako helbide honetan kontsultatu ahal

izango dira: www.izenpe.com.

Page 12: EREMU KORPORATIBOKO ZIURTAGIRIETARAKO BERARIAZKO … · 1. Jaulkitzeko eskaera sinatua. 2. Indarrean dagoen honako dokumentazio honen jatorrizkoa edo kopia kautotua: a) NAN, pasaporte

12 / 23

4 Ziurtagirien profilak

4.1 Entitate publikoetako langileen ziurtagiria

Campo / extensiónOpcional /

CríticaContenido

version Versión 3

serialNumber Número secuencial único

signature sha256WithRSAEncryption

issuer Igual al campo subject del certificado de la CA emisora

validity 4 años

subject

serialNumber DNI / NIE

SN Primer Apellido

G Nombre

CN Nombre y Apellidos

dnQualifier

Depende de tipo de documento.

DNI: "-dni [DNI] -TIS [TIS] -cif [CIF]"

NIE: "-nie [NIE] -TIS [TIS] -cif [CIF]"

OU Condiciones de uso en www.izenpe.com nola erabili jakiteko

OU Entitate publikoen ziurtagiri - Certificado de entidad publica

OU Ziurtagiri onartua - Certificado reconocido

OU Opcional Cargo o Departamento

OU Opcional Grupo VPN

O Organización

C ES

subjectPublicKeyInfo RSA 2048 bits mínimo

extensions

issuerAltName Igual a la extensión subjectAltName del certificado de la CA emisora

subjectAltName

rfc822Name Email del suscriptor

OtherName: UserPrincipalName Opcional Nombre principal de usuario

extendedKeyUsage clientAuth, emailProtection, smartCardLogon

netscapeCertType SSL_Client, SMIME_Client

subjectKeyIdentifier Identificador de la clave pública

authorityKeyIdentifier Incluir sólo campo keyIdentifier

certificatePolicies

policyIdentifier 1.3.6.1.4.1.14777.4.1 (1.3.6.1.4.1.14777.104.1 en Desarrollo)

cpsURI http://www.izenpe.com/rpascapersentpub

userNotice

Bermeen mugak ezagutzeko www.izenpe.com Ziurtagirian

konfiantza izan aurretik kontratua irakurri. Limitaciones de garantias

en www.izenpe.com Consulte el contrato antes de confiar en el

certificado

cRLDistributionPoints http://crl.izenpe.com/cgi-bin/crlscar2

authorityInfoAccess ocsp http://ocsp.izenpe.com:8094

qcStatements

QcCompliance Presente

QcSSCD Presente

keyUsage Crítica digitalSignature, keyEncipherment, dataEncipherment

Page 13: EREMU KORPORATIBOKO ZIURTAGIRIETARAKO BERARIAZKO … · 1. Jaulkitzeko eskaera sinatua. 2. Indarrean dagoen honako dokumentazio honen jatorrizkoa edo kopia kautotua: a) NAN, pasaporte

13 / 23

4.2 Eusko Jaurlaritzako langileen ziurtagiria

Campo / extensiónOpcional /

CríticaContenido

version Versión 3

serialNumber Número secuencial único

signature sha1WithRSAEncryption

issuer Igual al campo subject del certificado de la CA emisora

validity 4 años

subject

serialNumber DNI / NIE

SN Primer Apellido

G Nombre

CN Nombre y Apellidos

dnQualifier

Depende de tipo de documento.

DNI: "-dni [DNI] -cif [CIF]"

NIE: "-nie [NIE] -cif [CIF]"

OU Condiciones de uso en www.izenpe.com nola erabili jakiteko

OU Entitate publikoen ziurtagiri - Certificado de entidad publica

Ziurtagiri onartua - Certificado reconocido

OU Opcional Cargo o Departamento

OU Opcional Grupo VPN

O Organización

C ES

subjectPublicKeyInfo RSA 2048 bits mínimo

extensions

issuerAltName Igual a la extensión subjectAltName del certificado de la CA emisora

subjectAltName

rfc822Name Email del suscriptor

OtherName: UserPrincipalName Opcional Nombre principal de usuario

extendedKeyUsage clientAuth, emailProtection, smartCardLogon

netscapeCertType SSL_Client, SMIME_Client

subjectKeyIdentifier Identificador de la clave pública

authorityKeyIdentifier Incluir sólo campo keyIdentifier

certificatePolicies

policyIdentifier 1.3.6.1.4.1.14777.7.1 (1.3.6.1.4.1.14777.107.1 en Desarrollo)

cpsURI http://www.izenpe.com/rpascapersentpub

userNotice

Bermeen mugak ezagutzeko www.izenpe.com Ziurtagirian

konfiantza izan aurretik kontratua irakurri. Limitaciones de garantias

en www.izenpe.com Consulte el contrato antes de confiar en el

certificado

cRLDistributionPoints http://crl.izenpe.com/cgi-bin/crlejgv

authorityInfoAccess ocsp http://ocsp.izenpe.com:8094

qcStatements

QcCompliance Presente

QcSSCD Presente

keyUsage Crítica digitalSignature

Page 14: EREMU KORPORATIBOKO ZIURTAGIRIETARAKO BERARIAZKO … · 1. Jaulkitzeko eskaera sinatua. 2. Indarrean dagoen honako dokumentazio honen jatorrizkoa edo kopia kautotua: a) NAN, pasaporte

14 / 23

4.3 Ziurtagiri korporatibo onartua

Campo / extensiónOpcional /

CríticaContenido

version Versión 3

serialNumber Número secuencial único

signature sha256WithRSAEncryption

issuer Igual al campo subject del certificado de la CA emisora

validity 4 años

subject

serialNumber DNI / NIE

SN Primer Apellido

G Nombre

CN Nombre y Apellidos

dnQualifier

Depende de tipo de documento.

DNI: "-dni [DNI] -TIS [TIS] -cif [CIF]"

NIE: "-nie [NIE] -TIS [TIS] -cif [CIF]"

OU Condiciones de uso en www.izenpe.com nola erabili jakiteko

OU Ziurtagiri korporatibo onartua - Cert. corporativo reconocido

OU Ziurtagiri onartua - Certificado reconocido

OU Opcional Cargo o Departamento

OU Opcional Grupo VPN

O Organización

C ES

subjectPublicKeyInfo RSA 2048 bits mínimo

extensions

issuerAltName Igual a la extensión subjectAltName del certificado de la CA emisora

subjectAltName

rfc822Name Email del suscriptor

OtherName: UserPrincipalName Opcional Nombre principal de usuario

extendedKeyUsage clientAuth, emailProtection, smartCardLogon

netscapeCertType SSL_Client, SMIME_Client

subjectKeyIdentifier Identificador de la clave pública

authorityKeyIdentifier Incluir sólo campo keyIdentifier

certificatePolicies

policyIdentifier 1.3.6.1.4.1.14777.4.2 (1.3.6.1.4.1.14777.104.2 en Desarrollo)

cpsURI http://www.izenpe.com/rpascacorrec

userNotice

Bermeen mugak ezagutzeko www.izenpe.com Ziurtagirian

konfiantza izan aurretik kontratua irakurri. Limitaciones de garantias

en www.izenpe.com Consulte el contrato antes de confiar en el

certificado

cRLDistributionPoints http://crl.izenpe.com/cgi-bin/crlscar2

authorityInfoAccess ocsp http://ocsp.izenpe.com:8094

qcStatements

QcCompliance Presente

QcSSCD Presente

keyUsage Crítica digitalSignature, keyEncipherment, dataEncipherment

Page 15: EREMU KORPORATIBOKO ZIURTAGIRIETARAKO BERARIAZKO … · 1. Jaulkitzeko eskaera sinatua. 2. Indarrean dagoen honako dokumentazio honen jatorrizkoa edo kopia kautotua: a) NAN, pasaporte

15 / 23

4.4 Ziurtagiri korporatibo onartua (hardware)

Campo / extensiónOpcional /

CríticaContenido

version Versión 3

serialNumber Número secuencial único

signature sha256WithRsaSignature

issuer Igual al campo subject del certificado de la CA emisora

validity 4 años

subject

serialNumber DNI / NIE

SN Apellidos

G Nombre

CN Nombre y Apellidos

dnQualifier

Depende de tipo de documento.

DNI: "-dni [DNI] -cif [CIF]"

NIE: "-nie [NIE] -cif [CIF]"

OU Condiciones de uso en www.izenpe.com nola erabili jakiteko

OU HSM Ziurtagiri korporatibo onartua - Cert. corporativo reconocido HSM

OU Ziurtagiri onartua - Certificado reconocido

OU Opcional Cargo o Departamento

OU Opcional Grupo VPN

O Organización

C ES

subjectPublicKeyInfo RSA 2048 bits mínimo

extensions

issuerAltName Igual a la extensión subjectAltName del certificado de la CA emisora

subjectAltName

rfc822Name Email del suscriptor

extendedKeyUsage clientAuth, emailProtection

netscapeCertType SSL_Client, SMIME_Client

subjectKeyIdentifier Identificador de la clave pública

authorityKeyIdentifier Incluir sólo campo keyIdentifier

certificatePolicies

policyIdentifier 1.3.6.1.4.1.14777.4.6 (1.3.6.1.4.1.14777.104.6 en Desarrollo)

cpsURI http://www.izenpe.com/cps

userNotice

Bermeen mugak ezagutzeko www.izenpe.com Ziurtagirian konfiantza

izan aurretik kontratua irakurri. Limitaciones de garantias en

www.izenpe.com Consulte el contrato antes de confiar en el certificado

cRLDistributionPoints http://crl.izenpe.com/cgi-bin/crlscar2

authorityInfoAccess ocsp http://ocsp.izenpe.com

qcStatements

QcCompliance Presente

QcSSCD Presente

keyUsage Crítica digitalSignature, keyEncipherment, dataEncipherment

Page 16: EREMU KORPORATIBOKO ZIURTAGIRIETARAKO BERARIAZKO … · 1. Jaulkitzeko eskaera sinatua. 2. Indarrean dagoen honako dokumentazio honen jatorrizkoa edo kopia kautotua: a) NAN, pasaporte

16 / 23

4.5 Onartu gabeko ziurtagiri korporatiboa

Campo / extensiónOpcional /

CríticaContenido

version Versión 3

serialNumber Número secuencial único

signature sha256WithRSAEncryption

issuer Igual al campo subject del certificado de la CA emisora

validity 4 años

subject

serialNumber DNI / NIE

SN Primer Apellido

G Nombre

CN Nombre y Apellidos

dnQualifier

Depende de tipo de documento.

DNI: "-dni [DNI]"

NIE: "-nie [NIE]"

OU Condiciones de uso en www.izenpe.com nola erabili jakiteko

OU Ziurtagiri korporatiboa Certificado corporativo

OU Opcional Cargo o Departamento

OU Opcional Grupo VPN

O Organización

subjectPublicKeyInfo RSA 2048 bits mínimo

extensions

issuerAltName Igual a la extensión subjectAltName del certificado de la CA emisora

subjectAltName

rfc822Name Email del suscriptor

OtherName: UserPrincipalName Opcional Nombre principal de usuario

extendedKeyUsage clientAuth, emailProtection, smartCardLogon

netscapeCertType SSL_Client, SMIME_Client

subjectKeyIdentifier Identificador de la clave pública

authorityKeyIdentifier Incluir sólo campo keyIdentifier

certificatePolicies

policyIdentifier 1.3.6.1.4.1.14777.1.1.1 (1.3.6.1.4.1.14777.101.1.1 en Desarrollo)

cpsURI http://www.izenpe.com/rpascacorporativo

userNotice

Ziurtagiria Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko

erakundeen barne-sareetan bakarrik erabil daiteke. Uso restringido

al ambito de redes internas de Entidades del Sector Publico Vasco

cRLDistributionPoints http://crl.izenpe.com/cgi-bin/crlinterna2

authorityInfoAccess ocsp http://ocsp.izenpe.com:8094

keyUsage Crítica digitalSignature, keyEncipherment, dataEncipherment

Page 17: EREMU KORPORATIBOKO ZIURTAGIRIETARAKO BERARIAZKO … · 1. Jaulkitzeko eskaera sinatua. 2. Indarrean dagoen honako dokumentazio honen jatorrizkoa edo kopia kautotua: a) NAN, pasaporte

17 / 23

4.6 Onartutako ziurtagiri korporatibo pribatua

Campo / extensiónOpcional /

CríticaContenido

version Versión 3

serialNumber Número secuencial único

signature sha256WithRSAEncryption

issuer Igual al campo subject del certificado de la CA emisora

validity 4 años

subject

serialNumber DNI / NIE

SN Primer Apellido

G Nombre

CN Nombre y Apellidos

dnQualifier

Depende de tipo de documento.

DNI: "-dni [DNI] -cif [CIF]"

NIE: "-nie [NIE] -cif [CIF]"

OU Condiciones de uso en www.izenpe.com nola erabili jakiteko

OU Ziurtagiri korporatibo pribatua - Certificado corporativo privado

OU Ziurtagiri onartua - Certificado reconocido

OU Opcional Cargo o Departamento

OU Opcional Grupo VPN

O Organización

C ES

subjectPublicKeyInfo RSA 2048 bits mínimo

extensions

issuerAltName Igual a la extensión subjectAltName del certificado de la CA emisora

subjectAltName

rfc822Name Email del suscriptor

OtherName: UserPrincipalName Opcional Nombre principal de usuario

extendedKeyUsage clientAuth, emailProtection, smartCardLogon

subjectKeyIdentifier Identificador de la clave pública

authorityKeyIdentifier Incluir sólo campo keyIdentifier

certificatePolicies

policyIdentifier 1.3.6.1.4.1.14777.2.2 (1.3.6.1.4.1.14777.102.2 en Desarrollo)

cpsURI http://www.izenpe.com/cps

userNotice

Bermeen mugak ezagutzeko www.izenpe.com Ziurtagirian

konfiantza izan aurretik kontratua irakurri. Limitaciones de garantias

en www.izenpe.com Consulte el contrato antes de confiar en el

certificado

cRLDistributionPoints http://crl.izenpe.com/cgi-bin/crl2

authorityInfoAccess ocsp http://ocsp.izenpe.com:8094

qcStatements

QcCompliance Presente

QcSSCD Presente

keyUsage Crítica digitalSignature, keyEncipherment, dataEncipherment

Page 18: EREMU KORPORATIBOKO ZIURTAGIRIETARAKO BERARIAZKO … · 1. Jaulkitzeko eskaera sinatua. 2. Indarrean dagoen honako dokumentazio honen jatorrizkoa edo kopia kautotua: a) NAN, pasaporte

18 / 23

4.7 Onartu gabeko ziurtagiri korporatibo pribatua

Campo / extensiónOpcional /

CríticaContenido

version Versión 3

serialNumber Número secuencial único

signature sha256WithRSAEncryption

issuer Igual al campo subject del certificado de la CA emisora

validity 4 años

subject

serialNumber DNI / NIE

SN Primer Apellido

G Nombre

CN Nombre y Apellidos

dnQualifier

Depende de tipo de documento.

DNI: "-dni [DNI]"

NIE: "-nie [NIE]"

OU Condiciones de uso en www.izenpe.com nola erabili jakiteko

OU Ziurtagiri korporatibo pribatua - Certificado corporativo privado

OU Opcional Cargo o Departamento

OU Opcional Grupo VPN

O Organización

subjectPublicKeyInfo RSA 2048 bits mínimo

extensions

issuerAltName Igual a la extensión subjectAltName del certificado de la CA emisora

subjectAltName

rfc822Name Email del usuario

OtherName: UserPrincipalName Opcional Nombre principal de usuario

extendedKeyUsage clientAuth, emailProtection, smartCardLogon

netscapeCertType SSL_Client, SMIME_Client

subjectKeyIdentifier Identificador de la clave pública

authorityKeyIdentifier Incluir sólo campo keyIdentifier

certificatePolicies

policyIdentifier 1.3.6.1.4.1.14777.5.2.2 (1.3.6.1.4.1.14777.105.2.2 en Desarrollo)

cpsURI http://www.izenpe.com/cpscorppriv

userNotice

Bermeen mugak ezagutzeko www.izenpe.com Ziurtagirian

konfiantza izan aurretik kontratua irakurri. Limitaciones de garantias

en www.izenpe.com Consulte el contrato antes de confiar en el

certificado

cRLDistributionPoints http://crl.izenpe.com/cgi-bin/crlscinr2

authorityInfoAccess ocsp http://ocsp.izenpe.com:8094

keyUsage Crítica digitalSignature, keyEncipherment, dataEncipherment

Page 19: EREMU KORPORATIBOKO ZIURTAGIRIETARAKO BERARIAZKO … · 1. Jaulkitzeko eskaera sinatua. 2. Indarrean dagoen honako dokumentazio honen jatorrizkoa edo kopia kautotua: a) NAN, pasaporte

19 / 23

I. ERANSKINA

ANTOLAKUNDE MOTA

ENTITATEA

1. Merkataritza-sozietateak 2. Elkarteak, fundazioak, kooperatibak

3. Administrazio Publikoa eta sektore

publikoko entitateak

4. Lanbide-elkargoak

_____________________________________________________________________

1. Merkataritza-sozietateak

Antolakunde eskatzailea egiaztatzeari dagokionez, hau gaineratu beharko da:

� Merkataritza Erregistroaren jatorrizko egiaztagiria, entitateak erregistroan duen

inskripzioaren indarraldia egiaztatuko duena.

Pertsona fisiko eskatzailearen ahalmena egiaztatzeari dagokionez

� Legezko ordezkaria bada (administratzaile bakarra, solidarioa edo aholkulari

ordezkaria), Merkataritza Erregistroaren jatorrizko egiaztagiria, legezko ordezkari

karguaren indarraldia egiaztatuko duena.

� Eskatzailea ordezkari boluntarioa bada,

- Administrazio-egintzak egiteko edo entitatearen izenean kontratuak egiteko

ahalordea egiaztatuko du, ahalmen horren indarraldia egiaztatuko duen

merkataritza-erregistroaren jatorrizko ziurtagiria gaineratuta.

OHARRA.

- Ziurtapen guztiek 15 lan-eguneko balioa izango dute, ematen direnetik hasita.

- IZENPEk, Sinadura Elektronikoari buruzko Legea beteta, emandako dokumentazio

guztia gordeko du.

Eskatzaileak emandako jatorrizko dokumentazioa gorde nahi badu, haren fotokopia

ere aurkeztu beharko du.

Page 20: EREMU KORPORATIBOKO ZIURTAGIRIETARAKO BERARIAZKO … · 1. Jaulkitzeko eskaera sinatua. 2. Indarrean dagoen honako dokumentazio honen jatorrizkoa edo kopia kautotua: a) NAN, pasaporte

20 / 23

2. Elkarteak, fundazioak eta kooperatibak

Antolakunde eskatzailea egiaztatzeari dagokionez, hau gaineratu beharko da:

� Inskribatuta dagoen elkarteen, fundazioen eta kooperatiben erregistroaren

jatorrizko egiaztagiria, entitateak erregistroan duen inskripzioaren indarraldia

egiaztatuko duena.

Pertsona fisiko eskatzailearen ahalmena egiaztatzeari dagokionez

� Legezko ordezkaria bada, legezko ordezkari karguaren indarraldia egiaztatuko

duen erregistroaren jatorrizko egiaztagiria.

� Eskatzailea ordezkari boluntarioa bada,

- Administrazio-egintzak egiteko edo entitatearen izenean kontratuak egiteko

ahalordea egiaztatuko du, ahalmen horren indarraldia egiaztatuko duen

erregistroaren jatorrizko ziurtagiria gaineratuta.

Eusko Jaurlaritzaren bidezko erregistroetan inskribatuta dauden elkarteen, fundazioen

eta kooperatiben kasuan, ez da beharrezkoa izango antolakundearen egiaztagiria eta

pertsona fisiko eskatzailearen ahalmenaren egiaztagiria gaineratzea, betiere IZENPEri

dagokion Erregistroan kontsultatzea baimentzen bazaio.

OHARRA.

- Ziurtapen guztiek 15 lan-eguneko balioa izango dute, ematen direnetik hasita.

- IZENPEk, Sinadura Elektronikoari buruzko Legea beteta, emandako dokumentazio

guztia gordeko du.

Eskatzaileak emandako jatorrizko dokumentazioa gorde nahi badu, haren fotokopia

ere aurkeztu beharko du.

Page 21: EREMU KORPORATIBOKO ZIURTAGIRIETARAKO BERARIAZKO … · 1. Jaulkitzeko eskaera sinatua. 2. Indarrean dagoen honako dokumentazio honen jatorrizkoa edo kopia kautotua: a) NAN, pasaporte

21 / 23

3. Administrazio Publikoa eta sektore publikoko entitateak

OHARRA.

Ondorio horietarako, Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legearen Testu Bategina

onartzen duen azaroaren 14ko 3/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren 3. artikuluan

biltzen diren entitateak jotzen ditu IZENPEk sektore publikoko entitatetzat. Hala ulertzen

dira honako hauek:

- Legez eratutako zuzenbide publikoko entitateak edo Administrazio Publiko bati

edo batzuei lotutakoak edo horien menpe direnak.

- Entitate autonomoak.

- Unibertsitate publikoak.

- Merkataritza-sozietateak, parte-hartzearen gehiengoa publikoa dutenak

(zuzenean edo zeharka).

- Partzuergoak, fundazioak eta elkarteak, parte-hartzearen gehiengoa publikoa

dutenak.

- Zuzenbide pribatuko entitate publikoak.

Antolakunde eskatzailea egiaztatzeari dagokionez, hau gaineratu beharko da:

� Herri Administrazioak, haien indarraldia egiaztatzeko arauzko erreferentzia

gaineratuko dute.

� Sektore publikoko entitateak

- Erregistroan nahitaez inskribatuta egon behar duten entitateak, erregistroan

duen indarraldia egiaztatuko duen erregistroaren jatorrizko egiaztagiria.

- Arauz eratutako entitateak, entitatea eratzearen arauaren erreferentzia eta

entitatearen indarraldia egiaztatuko duen idazkariaren/letratuaren

egiaztagiria.

Pertsona fisiko eskatzailearen ahalmena egiaztatzeari dagokionez

- Legezko ordezkariaren kasuan,

Administrazio Publikoak eta sektore publikoko entitateak, karguaren

indarraldiaren egiaztagiria.

- Eskatzailea legezko ordezkaria ez bada,

Herri Administrazioak, administrazio-egintzak egiteko edo antolakundearen

izenean kontratuak egiteko eskatzaileak duen eskumenaren ziurtagiria.

Sektore publikoko entitateak,

- Erregistroan nahitaez inskribatuta egon behar duten eta haien ahalmenen

artean administrazio-egintzak egiteko edo kontratuak egiteko ziurtagiriak

Page 22: EREMU KORPORATIBOKO ZIURTAGIRIETARAKO BERARIAZKO … · 1. Jaulkitzeko eskaera sinatua. 2. Indarrean dagoen honako dokumentazio honen jatorrizkoa edo kopia kautotua: a) NAN, pasaporte

22 / 23

eskatzea duten entitateak, ahalmen horren indarraldia egiaztatuko duen

Erregistroaren jatorrizko egiaztagiria.

- Arauz eratutako entitateak, administrazio-egintzak egiteko edo kontratuak

egiteko eskatzaileak duen eskumena egiaztatzeko ziurtagiria.

OHARRA.

- Ziurtapen guztiek 15 lan-eguneko balioa izango dute, ematen direnetik hasita.

- IZENPEk, Sinadura Elektronikoari buruzko Legea beteta, emandako dokumentazio

guztia gordeko du.

Eskatzaileak emandako jatorrizko dokumentazioa gorde nahi badu, haren fotokopia

ere aurkeztu beharko du.

Page 23: EREMU KORPORATIBOKO ZIURTAGIRIETARAKO BERARIAZKO … · 1. Jaulkitzeko eskaera sinatua. 2. Indarrean dagoen honako dokumentazio honen jatorrizkoa edo kopia kautotua: a) NAN, pasaporte

23 / 23

4. Lanbide-elkargoak

Antolakunde eskatzailea egiaztatzeari dagokionez, hau gaineratu beharko da:

� Entitatearen indarraldia egiaztatuko duen elkargoko idazkariak emandako

jatorrizko egiaztagiria.

Pertsona fisiko eskatzailearen ahalmena egiaztatzeari dagokionez

� Legezko ordezkaria bada, legezko ordezkari karguaren indarraldia egiaztatuko

duen elkargoko idazkariak egindako jatorrizko egiaztagiria.

� Eskatzailea ordezkari boluntarioa bada,

- Administrazio-egintzak egiteko edo antolakundearen izenean kontratuak

egiteko ahalordea egiaztatuko du, ahalmen horren indarraldia egiaztatuko

duen idazkariaren jatorrizko ziurtagiria gaineratuta.