ehbai-bilgaiten-aurreproiektupolitikoa

40
Aurre Proiektu politikoa 2014ko Herriko hauteskundeak Euskal Herria Bai 2013ko martxoa (2. bertsioa)

Upload: hebdo-enbata-astekaria

Post on 10-Nov-2014

457 views

Category:

Documents


9 download

TRANSCRIPT

Page 1: EHBai-BilGaiten-AurreProiektuPolitikoa

Aurre Proiektu politikoa

2014ko Herriko hauteskundeak

Euskal Herria Bai 2013ko martxoa (2. bertsioa)

Page 2: EHBai-BilGaiten-AurreProiektuPolitikoa

2

Abertzale bezala, gure helburua da Euskal Herriaren burujabetza lortzea, nazioateko

komunitatearen baitan eta XXI. mendeko Europan, bere etorkizun politikoa, ekonomikoa, kulturala zein soziala askatasunez erabakitzeko eskubidea izan dezan Euskal Herriak. Euskal Herriarentzat defendatzen dugun burujabetza, Euskal Herria nazio bat dela aldarrikatzetik dator. Alabainan, arrazoi historiko, linguistiko eta politikoengatik, zazpi herrialdeetan hedatua den Euskal Herriak errealitate nazional ezberdindua osatzen duela baieztatzen dugu. Euskal nazioaren aldarrikapen hau integrazio eta elkartasun printzipioak ditu oinarri. Izan ere, Euskal nazioa Euskal Herrian bizi eta lan egiten dugun guzien artean eraiki behar dugun destinu amankomuneko komunitate gisa ulertzen dugu. Burujabetzaren bidean, abertzale bezala, epe motz-ertaineko ondoko helburuak/engaiamenduak finkatzen ditugu :

- Abian den bake prozesuaren bultzatzaile aktiboak izatea. Urteetan iraun duen euskal gatazka integralki konpontzea : . Ondorioei dagozkien dimentsioetan : adibidez, euskal preso eta iheslariak etxeratzea. . Eta bai bere oinarri politikoetan : Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidearen aitortza. - 7bat gure proiektu estrategikoaren gauzapenean, eraikuntzaren bidean urrats praktiko eta eraginkorrak ematea, horien artean UDABILTZAren indartzea.

Ezkertiar gisa, defendiatzen dugu gizarte bat justuago dena, berdintasuna eta elkartasunean

oinarritua lanaren eta aberastasunen banaketa segurtatzen duena. Gure ekintza guzietan, lehentasuna izan behar da gizon eta emazteen egoera eta ekonomiaren helburua ez da hazkundea edozoin preziotan izan behar bainan gizaki bakotxaren ongi-bizitza. Kalitatea xekatu behar da kantitatea baino. Hortarako;

Konkurentzia logikatik atera behar gira - herrien artean, ekonomien eta lagunen artean - lehenesteko herritarren parte hartzea.

Partekatze eta elkartasun logika batean sartu behar gira - lehen pausu batean - zerbitzu publikoen garapenean ontasun guzientzat (ura, energia…) eta beharrentzat (etxebizitza…)

Ekologista Hainbat argi gorri jada piztuak daudenean – klima aldaketa, kutxadura kimikoak,

lurren higadura, lur eremuen kontsumo arriskutsua ordu laurden bat irabazteko ibilbide batean –gizadiari – beraz, gure haurrei – epe luzeari begirako biziraupen aukeren bermea den gure bizi ingurumena xehatzen jarraitzen dugu. Abertzale bezala egoera hori ezin dugu onartu. ARBASOEN HERRIA ZAIN hori da abertzale hitzaren jatorri eta erranahia. Gure arbasoen eskutik eratortzen zaigun Herriari begira senditu dugu beti erantzunkizun bat. Alabainan, abertzale izateak Herriaren zaintzea erran nahi izan du betidanik, bizi oreka guziak zaintzea suposatzen du, izan jende komunitateen artekoak, edo gizaki ezberdinen artekoak eta hori ez kontserbatibismo baten izanean, baizik eta geroari begirako ardura baten izenean. Autogestioa, lurralde eta kultur komunitate baten tokiko garapena, hauek dira betidanik proiektu abertzaleak defenditu dituen hurbiltasunezko baloreak ; ingurumenarekin bat egiteko beharrezkoak diren jakindurien oinarrizko balore bera-berak alegia. Izan ere, gizadia mundializazioaren multzo eta eraikuntza erraldoietan – Europa bezalakoa - urtzen ari den momentuan, erronka ekologikoek eta osasunari begirakoek subsidiaritate printzipioaren gauzapena suposatzen dute, hil ala biziko ondasun amankomunen – ura, atmosfera, laborantza lurrak - zainketak baliabide ekologikoen tokiko antolakuntza eta kudeaketa eskatzen dutelako. Guzi horrek gure planetarekin dugun harremana « zuzena » izatea inplikatzen du. Hortarako, harreman hori bi gazakien arteko harreman bat bezala kontsideratu behar dugu, eta ez, merkantzien ekoizpen kantitatibo baten baliabideen ustiaketa hutsa balitz bezala. Behar guziei merkantzia ikuspegi batetik erantzuteko helburu duen prozesuak kalte ainitz eragiten du eta ondasun amankomunen (ura, atmosfera, laborantzako lurrak, etab.) suntsidura ekartzen du. Horrenbestez, ondasun amankomun horien jabetze pribatua (merkantzia ikuspegiaren ondorio dena) bilatzen duten joerei interes kolektiboak lehenesten dituen funtzionamolde publiko eta sozial baten logika batekin buru egin behar zaie.

Page 3: EHBai-BilGaiten-AurreProiektuPolitikoa

3

AURKIBIDEA

Eskutan duzun dokumentuan atxemanen duzu Bil Gaiteneko lantaldeek

egindako lana. Bil Gaiten herriko hauteskundeetaz arduratzen den

EHBAIko batzordea da. Hori aurre-proiektu politiko bat da berritz ezta-

baidatu behar dena. Ekarpenak idatziz egin behar dira, gehienik 1500

hizki eta mail-ez igorri behar dira ekaina ondarra baino lehen

[email protected] helbiderat. Ekarpenak izenpetuak izan be-

har dira, ahal bada herriko talde baten izenean. Ekarpenak eztabai-

datuak izanen dira apirila eta ekaina artean.

Hitzordua dugu Apirilaren 6an Baionako IUTn jardunaldientzat (izen

emaiteak irekiak dira).

Bizitegiak ………………………………………………………………

Hirigintza …………………………………………………………….

Euskara ……………………………………………………………………

Ekonomia …………………………………………………………………..

Instituzioak eta parte hartzea ………………………..

Inguramena …………………………………………………………..

Zerbitzu Publikoak ……………………………………………………

Kirolak - Aisialdiak ……………………………………………………

Formakuntzak ……………………………………………………….

Ondoko hilabeteko egitaraua……………………………………...

Jardunaldientzat izen emaiteak…………………………………..

4

6

8

12

16

21

32

33

34

35

36

Page 4: EHBai-BilGaiten-AurreProiektuPolitikoa

4

BIZITEGIAK

Hiru herrial-

deentzat lur

eta bizitegi

behatoki ba-

ten sortzea

baitezpa-

dakoa da

Bizitegi duin

bat ukaitea

eskubide bat

da, ez luxu

bat !

Ezagutza helegiterik gabea da: urtero gero eta gehiago familia bizitegirik gabe gelditzen ari da. Ez bakarrik familia behartsuak, xumeak, baina ere arteko klaseetakoak. Alta, bizitegia bizirik irauteko baldintza bat da, lehenik behar dena gero beste eskubide politiko eta sozial askoren eskuratzekotan Horrela, bizitegi eskubidea beste eskubide batzuen gainetik dago, deneri hiriko bi-zitzan parte-hartzea ahalbidetzen baitie. Berorri esker bakoizak bere lekua eta egitekoa finkaturik dauzka jendartean. Aterpe eta bizitegien artean aterabideen haunditzeak eta familia behartsue-neri bizitegi bat eskuratzeko ahalbideen inflazioak, eskuragarri diren bizite-gien eskaintza eskasiaren traba aurkitzen dute. Higiezinen merkatuko prezioen eta alokairuenen goraldiak ezegonkortasun sozialaren goratzea ekarri dute eta ahulenak ororen eskubide diren bizitegiak eskuratzetik baztertzen dituzte. Gaur egun bizitegia da familiaren aitzinkon-tuan sailik pisuena, beste funtsezko behar ordu batzuen asetzea murriztuz, hala nola mediku artatzeak, edo oraino jan-edarien diru saila. Egoera horren aitzinean, bigarren egoitza hutsen kopuru neurriz goitikoa eta itsasegiaren “izar” bilakatzea ezin onartua da! Bizitegi eskubidea ororentzat baieztatzea eta bizitegi saila merkatugai bila-katzearen ukatzea lehentasun bat da! Gure ustez, hiru herrialdeentzat lur eta bizitegi behatoki baten sortzea bai-tezpadakoa da. Udalerri mailan lukeen eginbidea litzateke higiezin ontasunen eskaintza eta galdea zenbatzea; transakzioen bolumena lokalizatzea eta izart-zea, jabeen, saltzaileen eta erosleen profila ikertzea ; lurren eta eraikuntzen prezioen jarraipen bat egitea, halaber praktikatuak diren alokairuena, ere-muaren erabilpena eta okupazioa ikertzea ; lurren aldakortasun eta eraikikor-tasunaren jarraiena egitea, lurren mementoko eskuragarritasuna izartzea.... etabar. Hots, ikertzeko eta erabakia hartzen laguntzeko tresna bat litzateke. PROPOSAMENAK

=> BIZITEGI HUTSEN MAILAN : dauden bizitegi hutsak baliatu, berriak egin

aitzin.

1/ Jabeak beren ontasunen alokatzera erakarri :

Zaharberritze kontratuak tokian emaitera sustatu, Alokatze arriskuen garan-

tiaren bidez, jabeak alokatzerakoan lagundu,

Erosketak onez onean egiteko jabeekin hitzegin

Hiri erdian aurkitzen diren ontasunen gainean lehentasun eskubidea aplikatu,

Bizitegien Hobekuntzarako Egitasmoa tokian eman, jabeak beren bizitegiaren

zaharberritzen laguntzeko.

Page 5: EHBai-BilGaiten-AurreProiektuPolitikoa

5

BIZITEGIAK

Bizitegia hut-

sik dagoela

herriko

etxean dekla-

ratzera behar-

tu, hutsik eta

jaberik dau-

den ontasu-

nak ikertu

Eskuratze so-

zial egitas-

moetan espe-

kulazioaren

kontrako

arauak apli-

katu.

Bigarren

egoitzetako

lur eta etxe

zergak goratu

2/ Jabeak beren ontasunen alokatzera behartu :

Bizitegia hutsik dagoela herriko etxean deklaratzera behartu, hutsik eta jaberik

dauden ontasunak ikertu,

Bizitegi hutsen gaineko zerga hirukoiztu udalerri guzietan,

Jabe haundienak, elkarteenak eta pertsona fisikoenak diren bizitegiak, 6 hilabetez

goiti hutsik daudenean, errekisizio legea aplikatu,

Hutsik dauden jabego publikoko ontasunak zuzenki alokatu, neurriz goitiko alo-

kairuak debekatu, araubidezko alokairu apaltze baten bidez, bazter utziak diren

lur eta bizitegieri buruzko desjabetze politika bat obratu.

• berriz bizitegiratze iraunkor eta egoki bat ukan artean, kanporatzeak gelditu,

• bizitegi ezegokiaren kontrako borroka indartu, bizitegietako garbitasuna eta

segurtasuna hertsagarrikiago kontrolatuz.

=> BIZITEGI SOZIALEN EKOIZPEN MAILAN :

Bizitegi sozialak ekoizteko, Tokiko Hirigintza Planean ezarri, bizitegi kolektibo egi-

tasmoetan gutienez %50 bizitegi sozialen egitearen beharra; bizitegi sozial horiek

Alokairu Sozial Mailegu moldekoak izanen dira, oroz gainetik lehentasuna emanez

Integrazio Laguntzarako Alokairu Mailegueri, hauek behartsuenentzat eskuragar-

riagoak direlako.

Bizitegi sozialen emaite batzordean, emaite arau gardenak finkatu, bizitegi soziala

eta bizitegi guziz soziala bereizi. BBC moldeko eraikitze arauak aplikatu. Bizitegi

sozialen egitasmoak asmatzerakoan, belaunaldien arteko aniztasuna gogoan

ukan, bereziki mugiortasun urriko pertsoneri egokitu bizitegi multzo bat aitzini-

kusiz.

Jabego eskuratze soziala (ikus COL, kontratu enfiteotikoekin).

Eskuratze sozial egitasmoetan espekulazioaren kontrako arauak aplikatu.

=> GAZTEENTZAKO BIZITEGIEN MAILAN :

Langile Gazteen Biletxeak, Ikasleen bizitegiak

Higiezin Elkarte Zibil (HEZ) moldeko egitasmoak lagundu (Uharte Amikuzen obra-

tu egitasmoa).

Ikasleentzat, “alokairu arriskuen garantia” segurtatu, jabeak beren bizitegien alo-

katzera sustatzeko. BAB mailan, lehentasun eskubidea akuilatu, ikasleak aterbet-

zeko eraikinak eskuratzeko, baina ere lan merkatuan sartzera doazen gazteentzat,

(alabaina gazteentzat bizitegi eskuragarrien eskasia enplegu baten eskuratzeko

faktore erabakigarria da).

=> BIGARREN EGOITZEN MAILAN :

Udalerri guzietako bigarren egoitzak zergatu eta okupazio atari batetik goiti erre-

kisizioa aplikatu.

Bigarren egoitzetako lur eta etxe zergak goratu. (Hendaian aplikatu eredua ikus).

Page 6: EHBai-BilGaiten-AurreProiektuPolitikoa

6

HIRIGINTZA

THP : Tokiko

Hirigintza

Plangintza

(PLU)

Praktikan udalerri anitzek ez dute egiazko lur politika saiaturik eta haien hri-

gintza politika gehienbat hirigintzaren araubidea aplikatzean eta baimen

(eraikitze, suntsitze...) emaitean gelditzen da. Halabaina, anitz herriko etxek,

bereziki barnealdekoek ez dute hirigintza dokumenturik edo hoberenetik

udalerriko mapa bat daukate, gune eraikigarriak eta ezeraikigarriak dakartza-

nak bakarrik. Alta, udalerriek edo herriko etxeek beren lurralde antolaketa bi-

deratzeko ahal badute Hirigintza Dokumentua landuz (THP, udalerri mapa).

Horiek dira beharrean agertzen ahal diren hirigntzako dokumentu printzipalak,

horiek erakusten baitute herriko lur zati bakoitzean zer egin daitekeen, zer

eraikin mota egin daitekeen, zein diren gune zainduak, etabar... Udalerri batek

bere THPa finkatua duelarik, eraikitze baimena emaiteko (edo ukatzeko) erant-

zunkizuna dauka. Tokiko lurraldearen antolakuntzarako urrats funtsezkoa da

hori.

THPak hrigintzako dokumentuen araberakoa izan behar du, Lurralde Koherent-

ziarako Eskema beraren gainetik delako.

Erran dezagun azkenik, Ingurumenaren Grenellek bultzatzen duela tokiko anto-

lakuntza perspektiban egitera, hots Herriarteko Tokiko Plana egitera, berau

baita egiazko antolakuntza koherenterako tresna, Tokiko Bizitegi Programa eta

Hiriko Ibilbide Plana bateratzen dituelako.

Ez dauzkaten udalerrietan hirigintza dokumentuak landu.

Baiona Aglomerazioan eta Donibane Lohizunekoan dauden bezala, Lurralde

Antolaketa Eskemak sortu Baxe Nafarroa eta Xuberoarentzat.

Hirigunean, dentsifikazio neurtu eta gogoetatu batean finkatu lur politika bat

eraman. Euskal Herri barnealdean, jendez husteak mehatxatzen dituen lur-

raldeetan, toki isolatuetan eraikitzeko baimenak eman enpresariari edo labo-

rariari, bere lanbidetik hurbil bizitzeko ahalbidea ukan dezan.

Udal edo herriarteko zerbitzu bat sortu, gai izanen dena:

bizitegi hutsak zenbatzeko,

bizitegi guzien osasun eta segurtasun estatua diagnostikatzeko.

Laborantza

lurrak THP

eta udal

mapetan

atxiki ta

sailkatu, hiri

inguruetan

ere

Page 7: EHBai-BilGaiten-AurreProiektuPolitikoa

7

HIRIGINTZA

Elkarren ar-

tean, eta ez

norbere

xokoan, bi-

zitzea nahi

dugu lagundu

Laborantza lurrak THP eta udal mapetan atxiki ta sailkatu, hiri inguruetan

ere.

udal lur saltzea debekatu ; “alokatze kontratu enfiteotikoa” erabili artisau

edo industrial eremuak sortzean, hala nola etxeleku eta laborantza la-

nentzat

Lur edo eraikin eskuratze politika boluntario bat eraman:

• erosteko lehentasun eskubide hiritarra erabiliz,

• GLE, Gerorako Lur antolakuntza Eremua erabiliz,

• Aitzinkontuan dirulerro bat ontasun erosteentzat sortuz.

THPean, bizitegi sozialentzat den “leku atxikia” tresna erabili edo oraino

“Lur izozte” tresna, udal lurretan edo antolakuntza orokor baten interesa

nagusi denean.

promotore pribatuei EKO ERAIKUNTZA moldeko helburuak inposatu.

Atekode, zaintzaile eta hesigorako Etxe “segurtatu” egitasmoak debe-

katu... elkarren artean, eta ez norbere xokoan, bizitzea nahi dugu lagundu.

Etxe egitasmo bakoitzean konduan hartu bizitegien arteko aniztasuna eta:

⁃hurbileko eko/zerbitzu jarduerak (komertzio tipiak...),

⁃garraio publikoen eta ibilmolde lasaien aldeko politika(bizikletez, oi-

nez..)

⁃astialdiak,

⁃deneri irekiak diren eremu berdeen erabilpena,

lurraldearen antolakuntza mailako erabakietan jendea parte-hartzera gon-

bidatu:

⁃ udal hirigintzako batzordeak publikoari irekiz,

⁃ THParen moldabidean zehar, inkesta publikoaren zain egon gabe,

⁃ etxe kolektiboen egitasmoak (bilkura publikoak, inguruko egoiliarrak

informatuz eraikuntza baimen galdea pausatu aitzin...).

Oharrak: Bizitegi eta lur politika eraginkor baten eramaiteko, guziz pre-

miatsua da bizitegi eta lur behatoki baten muntatzea (behatoki fitxa ikus), be-

rau udalerriekin eta herriarteko elkargoekin partzuergo hertsian lan egiteko

Page 8: EHBai-BilGaiten-AurreProiektuPolitikoa

8

EUSKARA

Helburu orokorra

Herritar eleanitzez osaturiko Euskal Herri euskalduna lortzea dugu hel-

buru, hots euskara komunikazio hizkuntza nagusia izaitea euskal jendar-

tean eta euskal herritarrentzat. Helburu orokor hori erdietsi bitartean,

ezinbesteko etapak igaro beharko ditugu. Horien artean, lehen ezin-

besteko pausua dugu euskaraz bizitzeko nahikaria duten euskaldunei es-

kubide hori onartu eta honen gauzapenak eskatzen dituen mota guztieta-

ko neurri eta bitartekoak eskaintzea. Askotan diskriminazio positiboa era-

bili beharko da, urteetako zapalkuntzaren ondorioak gainditzeko (lotsa,

ohitura falta...).

Diagnosia laburra

Euskararen argazkia eman digu 2011n egindako inkesta soziolinguisti-

koak, argi ilunez beteriko argazkia.

Azken 5 urteetan hiztunak galtzen segitu dugu (700) eta populazioan eus-

kaldungoaren pisua ahulduz joan da (%22,5etik %21,4ra). Belaunaldi

gazteenen artean elebidunen kopurua gorantz doa bainan 16-24 adin

taldean, euskaraz gaitasun gehiago duen jende kopurua beheitituz doa,

horrek erabileran eta transmisioan dituen ondorio guziekin.

Famili transmisioa hobetuz doa buraso gazteen artean.

Erabilera esparruak mugatuak gelditzen dira eta bizitza publikoan oso

marjinala gelditzen da. Ikus daitekeen daturik baikorrena da gazteenen

artean euskara frantsesa baino gehiago edo euskara frantsesa beste egi-

ten duen kopurua gorantz doala urtez urte (%15 2001ean, %29 2011n).

Atxikimenduaren aldetik gehiengo bat euskararen sustatzearen alde

agertzen bada ere, ez da emendatzen azken urteetan eta proportzio han-

di bat ez da horretaz axolatzen.

lehen ezin-

besteko pau-

sua dugu eus-

karaz bi-

zitzeko nahi-

karia duten

euskaldunei

eskubide hori

onartu

Azken 5

urteetan

hiztunak galt-

zen segitu du-

gu

Famili trans-

misioa hobe-

tuz doa bura-

so gazteen

artean.

Page 9: EHBai-BilGaiten-AurreProiektuPolitikoa

9

EUSKARA

1/Hizkuntzaren status-a

Frantses legedian oraindik lege babesik ez badu ere, Euskarari izaera ofiziala

aitortuko zaio Herriko Etxean delibero baten bitartez. Urrats horrek balio

sinboliko azkarra izanen du herritarrei begira. Ondorioz frantsesaren pareko

trataera lortzeko hizkuntza politika garatzen hasiko da.

2/ Hizkuntza politika: normalkuntza helburu

Herriko Etxeak, hizkuntza politika eraginkorra jarri behar du abian

(epeak eta baliabideak finkatuz). Horren helburu nagusia euskararen

normalizaziora buruz abiatzea izango da, hots euskaldunentzat bizi pu-

blikoan eguneroko komunikazio hizkuntza bilakatzea.

Hizkuntza politika horren tresna Euskara Plana izango da. Plan horren

abiapundua herri edo herri elkargoko inkesta soziolinguistikoa izanen

da, hizkuntzaren egoera hobeki ezagutzeko eta helburu anbiziotsu be-

zain lorgarriak finkatzeko gisan..

Herriko Etxeendako printzipio nagusiak

Hizkuntza politika publikoa sortu eta antolatu da azken 7 urte hauetan.

Hainbat xantier ireki ditu, hala nola irakaskuntzaren garapena, euskararen

presentzia haurtzaindegietan, Herrietako langileen euskalduntzea, tokiko

hizkuntza teknikarien sortzea eta beste. Aintzinamenduak begi bistakoa dira

bainan lege babesik gabe, diru eskasez eta oro har maila desberdinetako

arduradun politikoen borontate politiko ahulegiarengatik, hizkuntzaren bizi-

berritzearen beharretatik urrun gelditzen da gaur egungo hizkuntza politika

publikoa.

Herritarrengandik instituzio hurbilena izanki, Herriko Etxeek funtzio estrate-

gikoa dute euskararen normalizazioari begira eta besteak beste leku ba-

koitzari egokitutako hizkuntza politika ausarta garatzeko.

Herriko

Etxeek funt-

zio estrate-

gikoa dute

euskararen

normaliza-

zioari begira

Euskarari

izaera ofiziala

aitortuko zaio

Herriko

Etxean deli-

bero baten

bitartez

euskararen

normalizazio-

ra buruz

abiatzea

Page 10: EHBai-BilGaiten-AurreProiektuPolitikoa

10

EUSKARA

3/ Parte hartzea

Herriko Etxeak, Euskara planaren osaketa, hedapena eta segipenarako be-

harrezkoa den organo parte-hartzailea sortu behar du eta bertan euskal-

gintza eta euskaltzaleon iritzia jaso ere.

Herriko Etxeko normalkuntza prozesua herritarren parte-hartzean egon be-

har da oinarrituta (eskolak, herritarrak, herri mugimendua, merkatariak, ad-

ministrazioa,…).

4/Euskararentzako baliabideak: pertsonal eta ekonomikoak

Herrian Euskara zerbitzua egon beharko da. Bertako euskara teknikariaren

funtzioa Euskara planaren dinamizazioa izanen da

Urte osoko aurrekontuen parte bat zuzenean euskararen normalizazio plana

plantan emateko bideratuko da. Aldiz, herriko etxeko zerbitzu guztietan

euskararen aldeko politikak sor lezakeen gainkostua zerbitzuko aurrekondu

bakoitzetatik asumituko da

Herriko Etxeendako norabide nagusiak

5/ Paisaia linguistikoa

Herriko Etxeak, Herriko eraikinen barnean zein karrikan zehar kokatutako

plaka, seinale edo bestelako euskarri informatiboak euskaraz ere idatzita

izanen dira

6/ Herriko Etxeko komunikazioak

Herriko Etxeak, zabaldutako euskarri komunikatibo guztiak (herriko aldiz-

kariak, inprimakiak, publizitate euskarriak, lanpostu deialdiak…) euskaraz

ere egingo dira.

Urte osoko

aurrekontuen

parte bat zu-

zenean eus-

kararen nor-

malizazio pla-

na plantan

emateko bi-

deratuko da

Herriko

Etxeak,

zabaldutako

euskarri

komunikatibo

guztiak eus-

karaz ere

egingo dira.

Page 11: EHBai-BilGaiten-AurreProiektuPolitikoa

11

EUSKARA

7/Ordezkari euskaldunak

Herriko Etxeko hautetsi euskaldunek kontseiluko bilkuretan euskara erabiltzeko eskubidea izanen dute eta horren bermatzeko erdaldu-nentzat itzulpen sistema erabiliko da.Kontseilari erdaldunei, herriko langilei bezala, euskara ikasteko laguntzak eta errestasunak eskaini-ko zaizkie.

8/Herritarrei harrera eta zerbitzuak

Herritarrek Herriko Etxearekin izango dituzten harreman guztietan euskara erabili ahal izaiteko eskubidea bermatzeko politika eta neurri konkretuak martxan ezarriko dira (bai harreran baina baita bestelako zerbitzuetan ere)

Horretarako Herriko Etxeak, kontratazio berri guztietan hizkuntza eskakizunak aintzat hartuko dira eta langilegoa euskalduntzeko plan eraginkorrak abiatuko da

Herriko Etxeko langileek euskaraz lan egin ahal izaiteko bultzada eta neurri konkretuak hartuko dira, herriko etxeko lan hizkuntza euska-ra izateko helburuarekin.

9/Euskararen ezagutza

Herriko Etxeak herritar guztiek euskara ezagutzeko duten eskubidea lagunduko du (derrigorrezko hezkuntza eta helduen euskalduntze alfabetatzea). Horretarako eskolak euskaldundu dezaten eta hel-duei euskara urririk ikasi ahal izateko urratsak egingo ditu.

10/ Euskararen erabilpena

Bere funtzionamendutik at, Herriko Exeak bizi publikoaren alor guz-tietan hizkuntzaren erabilpena areagotu eta bultzatuko du, herritar-rak informatuz, motibazio kanpainak antolatuz edota diru laguntzak politikan hizkuntza irizpideak sartuz. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin elkarlanean ariko da.

11/Euskararen prestigioa eta jendearen atxikimendua

Hizkuntzaren promozio eta prestigioa landuko du Herriko Etxeak, jendearen prezepzioa aldatzeko, atxikimendua handitzeko eta herri-tarren artean familia transmisioa sustatzeko.

Herritarrek

Herriko

Etxearekin

izango dituz-

ten harreman

guztietan

euskara era-

bili ahal

izaiteko es-

kubidea

helduei eus-

kara urririk

ikasi ahal iza-

teko urratsak

egingo ditu

Hizkuntzaren

promozio eta

prestigioa

landuko du

Herriko

Etxeak

Page 12: EHBai-BilGaiten-AurreProiektuPolitikoa

12

EKONOMIA

Ekoizpen eremuko enpresek (gehienbat laborantzak eta industriak) enplegu oso-

tik %25 baizik ez dute hartzen.

Enplegu zenbakiak lan-sailka (INSEE 2012)

Lehen bi lan-sailak : zerbitzuak

(enpleguaren %50) eta komertzioa

(enpleguaren %15).

Ekoizpen eremuko jarduerak gutiengoan

dira. Industrial enplegua geldigabe beheiti

ari da (enplegu osoaren %10 or-

dezkatzen du).

Akitania mailan, INSEEko ikerlanek

argi eta garbi erakusten dute aktibi-

tate « erresidentziala » duela Ipar-

raldean nagusigoa.

Hala ere, industria mailako lan jar-

dueren saila nahiko ezberdindua gelditzen da. Tokiko industria kontsumigaien

fabrikatzeari zuzendua da (industrial etxeen %36). Gaitasun haundiko bi eremure-

kin : jan-edangintza eta hegazkintza

Ekonomia egoera txartzen ari da krisiaren ukaldien ondorioz.

- Sozial ezberdintasunak goratuz.

- Iparraldeko bizi eremuen arteko ezberdintasuna ekarriz.

- Lan-sailen arteko desorekak indartuz.

Abantail garrantzitsuak :

Lurralde honetako gizonak eta emazteak, lurraldearen kultura, praktika kolekti-

boak, nortasuna.

Gure lurrak, gure ingurumenak eta kalitate aparteko kokapen geografiko baten

izateak, gure Herrian bizitzeko gogoa indartzen dute eta iparraldea deigarri bila-

katzen

Iparraldeko ekonomia :

« erresidentziala » deitzen dugun ekonomia.

Egiaztapenak

Konsideratzen

da ekonomia

« erresidentzial

a » dela, lur-

raldean bizi

diren pertsonen

parte handi ba-

tek, lurraldetik

kanpo irabazten

duelarik bere

dirua. Adibidez,

erretretadunak,

kanpoan lan

egiten dutenek

edo turistak.

Page 13: EHBai-BilGaiten-AurreProiektuPolitikoa

13

EKONOMIA

Ekoizpen logika hutsetik aterako duen garapen jarraibide batean ezarri behar

da Iparraldea, kalitate kriterioak emanez aitzinean eta balio gehituak sortzen

dituzten ekoizpenei buruz joanez.

Horrek erran nahi du ere, gure ekonomia ez dela hirugarren eremuko es-

pezialisazioan hestera utzi behar. Baitezpada ekoizpen mailako lan-sailak in-

dartu behar dira eta Iparraldea egonaldiei eta turismoari bakarrik bideratua

balitz bezala goratzea kontratu behar da : azken 5 urteetan, sail honetako

merkatua %10ez goratu da).

Gure ekintza bideratuko duten printzipio haundiak :

1/ Aberastasunen banaketa eta lanaren banaketa.

2/ Ekonomia berriz Euskal Herrira bideratzea.

3/ Ekonomia birsozializatzea : jendea ekonomiaren bihotzean ezarri.

4/ Ekonomia trantsizio ekologikoaren zerbitzuan eman.

Udal mailako esku-hartze ekonomikoak landu beharreko lau aldagaietaz kon-

du atxiki behar du garapen ekonomiko baten estrategia bideratzeko : fi-

nantzamendua, jende baliabideak, informazio trukaketa, lurraldearen egitu-

raketa.

Azpimarratu behar da, ekonomia mailako jarduera koherente eta oso batek

gobernantza ekonomiko berezi bat eskatzen duela Iparraldearentzat. Maila

horretako proposamena da Garapen Kontseilua Iparralderako Kontseilu

Ekonomiko Sozial bihurtzea, Korsikan dagoenaren gisan.

Bestalde, Euskal Herri osoari buruzko garapen politika koherente baten era-

maiteko gai izan nahi badugu, Kontseilu Ekonomiko eta Sozial Nazional baten

araberako egitura bat beharko litzateke 7 herrialdeentzat.

Printzipio orokorrak

Ekonomia

birsoziali-

zatzea : jen-

dea ekono-

miaren bihot-

zean ezarri.

Ekonomia

trantsizio

ekologikoa-

ren zerbit-

zuan eman

Ekonomia ber-

riz Euskal

Herrira bide-

ratzea.

Aberastasu-

nen banaketa

eta lanaren

banaketa.

Page 14: EHBai-BilGaiten-AurreProiektuPolitikoa

14

EKONOMIA

1. Aberastasunen banaketa / lanaren banaketa Lanaren banaketa aldetik, aginte-leku beharrenak (hala nola legezkoak eta fiska-lak) Iparraldetik kanpo aurkitzen dira. Udalek eta Udal elkargoek hartuko dituzten neurriek, logikoki eta arau eredu-garrien errespetuan, lanaren banaketa bideratuko dute. Gure udalerrietan, erretreta adinera helduak izanagatik, gaur egun aldika lanean ari diren pertsonei buruzko gogoetaldia egin. 35 orduen aplikapen zorrotza (ordu gehigarririk ez). Tokiko fiskalitateari buruz : Lur zergen eta bizitegi zergen baseak berrikusi. Bigarren egoitzak zergatzeko molde batzuei pentsatu. Udalerri batzuek kontratatu zituzten mailegu toxikoak birnegoziatu. 2. Ekonomia berriz Euskal Herri mailara ekarri. Hegoaldearekiko harremanak sistematizatu : > azpiegituren mailan (adibidez : Baiona/pasaia portuen artean). > Zerbitzu publiko batzuen mailan : Ospitaleak, Unibertsitateak. > Ekoizpen sarean, bereziki industrial mailan. > Komertzial harremanen mailan. Tokiko aurrezkia tokiko egitasmoen finantzatzeari buruz bideratu. > Udalerriek bankoekin dituzten harremanen modalitateak berrikusi, gure balo-reen alde, hots tokiko garapen sozial ekologikoaren alde ari diren banku sareak hautatuz. > Herrikoaren gisako diru bilketa ekimenak lagunduz. Enpresa ttipi eta artekoen baliabide estrategikoen elkartzea eta elkarren artean lan egitea indartu eta bultzatu. > Klusterren politikaren bideratzea aitzina eraman. Tokian ekoiztu eta kontsumitu Garrantzizkoa da tokiko lanbideen zaintzea, talde haundi batzuen aitzinean (hala nola hurbileko komertzioa, eremu zabaleko komertzioen aldean). Tokiko ekoiz-kinak edo mozkinak lagundu behar ditugu tokian bertan kontsumituz. Proposamena: « Engaiamendu Karta » baten sortzearen alde gira ditugun ba-lioen finkatzeko : Euskal Herriko ekoizpenak Euskal Herriko baliabideekin egi-nak ; ekoizpen « arduratsuak » ingurumen eta sozial mailan. Beraien eskaintza deialdien mailan udalerriak engaiatzen dira, « Karta » horren edukia errespetatuko duten enpresak deitzera. Enpresen muntatzeko eta garatzeko emaiten diren laguntzen aldetik, (adibidez, lan eremuak prestatuz…), lehentasuna karta horren errespetatzera engaiatzen direnei emanen zaie.

He-

goaldearekik

o harremanak

sistematizatu

Tokiko aur-

rezkia tokiko

egitasmoen

finantzatzeari

buruz bidera-

tu.

Tokian ekoiz-

tu eta kontsu-

mitu

Enpresa ttipi

eta artekoen

baliabide es-

trategikoen

elkartzea in-

dartu.

Page 15: EHBai-BilGaiten-AurreProiektuPolitikoa

15

EKONOMIA

3. Ekonomia birsozialisatu : jendea ekonomiaren bihotzean ezarri.

Formakuntza indartu

Iparraldeko lan jarduerak egoitzari loturik izaiteak kalifikazio apaleko enpleguetan atxikitzen gaitu. Horre-la, salmenta, turismo eta zerbitzuek 2012ko enplegu asmoen % 72 osatzen dute

Iparraldeari dagokion polo unibertsitario baten indartzeko beharra bada, berezko unibertsitate teknologiko bat, Compiègneko Unibertsitatearen iduriko bat lortuz iparraldearentzat,

Formakuntza jarraikiak ere indartu behar dira, Iparraldeko ekonomia sarearen modalitateen arabera.

Enplegu baldintzak duinak atxiki

Enplegu baldintza duinen atxikitzea sozial eskubideen kriterioen errespetatzea da. Baina, enplegu eta paga baldintza onen atxikitzea are lehengarriagoa da, Iparraldekoa bezala egoitzari lotua den ekonomia batean.

Halabaina, egoitzari lotua den ekonomia bat tokiko eskaeraren logikaren gainean finkaturik dago. (Komertzialdegiaren arabera, etxeetako kontsumitze ahalaren %11 baizik ez da Iparraldeaz kanpotik heldu). Bere itxura estrategikoak etxebizitzen eta berauen eros-ahalaren tokiratzean daude. Azken hau heinean atxikitzea oinarrizkoa da. Honek du zuzenesten :

Lan kontratuen prekarizazioaren ukatzea Lanaren ordainketaren apaltze sistematikoaren ezonartzea

Zerbitzu andana baten izaera publikoaren atxikitzea.

Publiko izaera duten zerbitzu andana bat zuzendaritza publikoan atxikitzea (garraioak, uraren kudeaketa etabar…), ordezkaritzan eman diren zerbitzu publikoekin konparatuz, enplegua eta inbertsio ahalbideak eta hauek sortzen dituzten jarduerak (eta beraz tokiko enpresen lanbidea) hobeki kontrolatzeko garantia bat da.

Zerbitzu sozialen eskaintzaren garatzea (ekoizpen sailaren hazkundearen osagarri gisa).

Eskualde batzuen (itsasalde/barnekaldearen) arteko ezberdintasunek eta Iparraldearen demografia bilakaerek erakustera emaiten dute zein diren ekoizpen sailaren garapenarekin batera ase daitezkeen behar sozialak

Ekonomia sozial elkartua goratzeko urraspideak

Enpresarentzat kooperatiba forma bultzatzea Finantzamendu alternatiboak bultzatzea : CLEFak, CLEJak

Norabide mota honek Iparraldearen instituzioaren galdea pausatzen du berriz.

Gisa horretan, zentzuzkoa litzateke ipar Euskal Herria negoziazio kolektiborako

eremu batez hornitua izan dadin. LABek proposatzen duen bezala, Tokiko Batzorde

Paritario bat ezartzen ahal litzateke, non ere eztabaidatuko bailirateke tokiko

Hitzarmen Kolektiboen aplikapena.

Enplegu bal-

dintzak dui-

nak atxiki

Zerbitzu an-

dana baten

izaera publi-

koaren

atxikitzea.

Zerbitzu so-

zialen es-

kaintzaren

garatzea

(ekoizpen sai-

laren hazkun-

dearen osa-

garri gisa)

Formakuntza

indartu

Page 16: EHBai-BilGaiten-AurreProiektuPolitikoa

16

INSTITUZIOAK ETA HERRITAR PARTE HARTZEA

Euskal Herriaren egituratze instituzionalak bi ikuspegiren gainean finkatu behar du: herri osoarena eta berau osatzen duten berezitasunena IEHrako arkitektura instituzionala Molde orokorrean, ipar Euskal Herriaren arkitektura instituzionalak behar doble bati, hots eremu koherentziari eta eraginkortasunari erantzun behar die. Botere, erabaki, eta gogoeta guneek baliabidez hornituak izan behar dute, dela finantzial, material eta egitura berezi mailan, hala nola nahiko ihardukitze baten aldetik. Ins-tituzional mailen sinplifikazio baten beharra hor dago. Gure egitasmo instituzionala, beraz, bi mailetakoa da :

Maila bat lurralde osoari dagokiona, ipar Euskal Herriarentzat instituzio berezi batekin.

Tokiari dagokion maila bat, lurraldea bere udalerri elkargo sare ko-herente batekin.

1.Instituzio berezi bat.

Ipar Euskal Herriaren ezagutza eta beraren instituzio bereziaren galdea, 7 her-rialdeko Euskal Herriaren eraikuntzaren bidean kokatzen dugu, hots, bere autode-terminaziorako eskubidea aplikaturik ikusi nahi duen herri bat bakarraren bidean. Gure egitasmoa abertzale gisa : Autonomia Estatutu bat. Hastetik beretik eta gutieneko itxurapen batean ere, autonomia estatutu ba-tek segurtatuko luke :

Autonomia fiskal bat, Euskal Herriaren beharren araberako zerga sartzeen banaketa batekin.

Lege eskuduntza bat, tokiko errealitateen araberako arau eta lege ingu-ruak finkatzeko.

Mugaz haraindiko eskuduntzak, Nafarroako eta Euskadiko Autonomia Erkidego- ekilako harremanak indartzeko, dela eskualdeen artean, dela Europako Batasunarekin.

Hizkuntza politika baten finkatzea eta aplikatzea, Euskarari Estatutu ofi-zial bat emanen liokeena.

Autonomia estatutu hori eskuduntza zabalen jabe izanen litzateke ( departamen-duarenak, eskualdearenak eta gaur egun Estatuak dauzkan batzuk barne) bere biztanleen eguneroko bizitza kudeatzeko. Eskuduntzen itzultze prozedura, denbo-raren urratsean eta biztanleek igurikatzen dutenaren arabera, bilakatuz aitzinatu-ko litzateke. Daukagu bestalde, euskal arazoak frantses Konstituzioko 72. Artikuluaren mugak gainditzen dituela (lurralde elkargoeri begira). Autonomia moldeko bilakaera insti-tuzional bat gaurko konstituzioaren erreforma eginez pentsatu behar izanen da, artikulu berezi baten bitartez.

Euskal Herriaren egituratze instituzionala

Gure egitas-

mo instituzio-

nala, beraz, bi

mailetakoa

da

Page 17: EHBai-BilGaiten-AurreProiektuPolitikoa

17

INSTITUZIOAK ETA HERRITAR PARTE HARTZEA

Gure postura gaurko inguru giroari begira: estatutu bereziko Lurralde Elkar-

go bat.

Gaur egun, Euskal Herrian dugun politika kartak, gatazkaren konponbiderako

prozesuaren abiatzearekin batera, ahalik eta adostasun zabalena beharresten du

iparraldearen politiko eta instituzional ezagutzaren aldetik. Estatutu bereziko Lur-

ralde Elkargo baten eskaerak kokapen politiko-ideologikoak gainditzen ditu. Instant-

zia horren tokian ezartzearen alde jartzen gira, baldin eta :

Ipar Euskal Herriko lurraldean sortzen bada,

Hastetik bilakagarri bezala pentsatua bada, autonomia instituzional

batera heltzeko gisan,

Berezko eskuduntzez hornitua bada, lurraldearen beharreri molde

adierazgarrian erantzun baten emaiteko gisan (hizkuntza, lur, garapen

ekonomiko, lurralde antolaketa, mugaz haraindiko harremanak),

Ez du maila administratiborik gehitzen.

Gainera, herritarren kontsulta printzipioaren alde gira, eztabaida hori era

demokratikoan trenkatzeko.

Euskal Lurralde Erkidegoaren laneko tresnak:

Laborantza Ganbara: Euskal Herriko laborantzaren errealitateak, bere etxalde ttipi

eta ertainekin, kalitate urraspide, lurrari buruzko presio eta instalazio

ezberdinekin, instituzional tresna baten beharra badu, berezitasun horietaz

kondu atxikitzeko.

Laborantza politiken tokiko aplikapen moldeak CDOAn edo Laborantzarako

Norabideen Batzorde Departamentalean erabakitzen direnez gero, Euskal

Laborantza Ganbararentzat eskuduntza bereko batzorde bat baitezpadako

osagaia izanen da. .

Kontseilu Ekonomiko Sozial bat. Ekonomiari buruzko jarduera koherente eta orokor

batek Iparraldeari doakion ekonomia mailako gobernantza berezi bat eskatzen

du. Horri buruz egiten dugun proposamena da, Garapen Kontseilua

Iparraldearentzako kontseilu ekonomiko sozial bihurtzea, Korsikan dutenaren

idurira.

Gisa berean, Euskal Herri osoaren mailan garapen ekonomiko koherente baten

eramaiteko, 7 herrialdeentzat egokituriko Kontseilu Ekonomiko eta Sozial

Nazionala beharko litzateke.

Tokiko Batzorde Paritario bat. Ekonomia eta enplegu politika mailan orientabideak

tokian emaiteko, zentzuzkoa litzateke ipar Euskal Herriak negoziazio

kolektiborako eremu bat ukan dezan. Horretarako tokiko Batzorde Paritario bat

izanen litzateke hitzarmen kolektiboen aplikapena eztabaidatzeko gunea

herritarren

kontsulta

printzipioaren

alde gira,

eztabaida ho-

ri era demo-

kratikoan

trenkatzeko

Lurralde El-

kargoari

lotuak diren

tresna batzuk

lurraldea eta

biztanleen

alde

Page 18: EHBai-BilGaiten-AurreProiektuPolitikoa

18

INSTITUZIOAK ETA HERRITAR PARTE HARTZEA

2. Udalerri Elkargoak eta udalerriak.

Udalerri elkargoek oinarriko maila bilakatu behar dute, tokiko politikaren erronkak aipatzen eta erabakitzen den gunea:

Jendeari buruzko zerbitzuak egokitu eta tokian ezartzeko

Tokiko garapen ekonomikoa jarraitzeko (sustakuntza eta laguntza)

Hondakinen biltzea eta tratamendua jarraitzeko

Uraren hornitze eta saneamendua segurtatzeko

Bide nagusietaz aparteko bide sareaz arduratzeko

Eraikin publikoen eraikitze, zaharberritze eta entretenimendua bide-ratzeko .

Elkarteeri buruzko laguntza egokitzeko

Udalerri Elkargoek lurralde ahalik eta koherenteenean antolatuak izan behar dute,

tokiko kudeaketa eta ikuspegi orokorra bateratzeko gisan. Helburua da udalerrien

baliabideak bateratzea, baina oroz gainetik lurralde egitasmo eta geroko ikuspegi

baten arabera ibiltzea.

Dena den, neholaz ere, udalerri elkargo berrien inguruen finkatzea (gauza bera da

kantoinamendu berrienentzat ere) ez da eginen, Euskal Herrian zabalki onartua den

lurraldearen errealitateaz kondu atxiki gabe.

Azkenik, herriarteko instantzietarako ordezkaritzak tokiko demokrazia indartu behar

du, erabakiguneen hurbiltasuna eta sentsibilitate politiko ezberdinen ordezkapena

bateratuz. Hautetsien izendapen moldeak araberako sufragio unibertsal zuzenekoa

izan behar du.

Udal maila joanarau ahultzen ari da. Udalerri ttipi eta artekoek ere beren ekinbidea

gero eta mugatuagoa daukate, udalerri elkargoen abantailetan.

Ingurune horretan, udal kontseiluen eginkizuna aldatzen da. Egitasmoak gero eta

gehiago herrienarteko elkargoetan erabakitzen badira, udal kontseiluek biztanleen

beharrorduetaz gogoetatzeko biltoki eta udalerri elkargoeri begira proposamen

indar izan behar dute.

Ingurune horretan, udal kontseiluen eginkizuna aldatzen da. Egitasmoak gero eta

gehiago herrienarteko elkargoetan erabakitzen badira, udal kontseiluek biztanleen

beharrorduetaz gogoetatzeko biltoki eta udalerri elkargoeri begira proposamen indar

izan behar dute.

Historikoki, estatu zentralizatzaile jakobinoaren antolakundea parropien arabera egina

izan da. Gaur egun oraino, ezkila ligkari loturiko udalerri ttipitan ezin gehiago zatikatze

hori arrasta bat izan daiteke lurraldearen garapenarentzat. Azken batean, maila

horren desagertzearen galdea egitekoa da.

Euskal Herriko lurraldeen edo Instituzioen arteko harremanak.

Euskal Herriko beste lurraldeekilako harreman instituzionalak Euskal Herriko Lurralde

Elkargoaren esku dira osoki. Horretarako, honek zilegitasun osoa behar izanen du

Diputazioekin, Euskadiko Gobernuarekin, Nafarroako Gobernu Foralarekin elkarlan

politiko, ekonomiko, sozial, kultural, egituralak eztabaidatzeko, eta obratzeko.

Helburua da

udalerrien ba-

liabideak ba-

teratzea, bai-

na oroz gaine-

tik lurralde

egitasmo eta

geroko

ikuspegi ba-

ten arabera

ibiltzea.

udal kontsei-

luek biz-

tanleen be-

harrorduetaz

gogoetatzeko

biltokiak izan

behar dute

Page 19: EHBai-BilGaiten-AurreProiektuPolitikoa

19

INSTITUZIOAK ETA HERRITAR PARTE HARTZEA

Batzuk egunero egin behar izaten dira lurralde koherentzia batengatik. Euskal Herriko

Elkargo ezberdinetan, eta ere Akitaniako lurralde hurbiletan aurkitzen diren azpiegitu-

rek eta zerbitzuek, elkar adituz eta elkar osatuz ibili behar dute, dela hospitale egitura

mailan, sokorri zerbitzu mailan, eta beste.

Bizkitartean, kultura aldetik, politika eta ekonomia aldetik bezala, Euskal Herriko lurral-

deen arteko harremanak maila guzietan garatu behar dira. Horrela, udalerriek beren

toki osoa badute eraikuntza nazionalerako lan horretan.

Udalbiltzak, instituzio nazionalak, udalerrietan finkaturik, euskal nazioa dauka lantoki

eta helburu bezala. Euskal Herrian daukagun gaurko ingurune politikoan are behar-

rezkoagoa dugu lan tresna hori. Bi Estatuek kultura, hizkuntza, ekonomia eta ingu-

rumen sailetan gure Herrian ezarri diguten desegituraketa ikusirik, nehoiz baino larria-

goa da gure etorkizuna guhaurek eskutan ukaitea. Beraz, Udalbitzaren berrantolaketa

lehentasun bat da :

Udalbiltzaren lanean udal hautetsien parte-hartzea bultzatzeko,

Herrialde guzietako udalerrien arteko harremanak laguntzeko,

Hizkuntza, kultura, kirola, ingurumen, lurralde antolaketa, ekonomia gara-

pen eta ongizate mailan elkarren arteko lanak bideratzeko.

Demokrazia parte-hartzailea eta instituzioetarako ordezkaritza

Printzipio orokorrak

Demokrazia printzipioak guzien eskubideen errespetua dauka oinarritzat, beraien

sexua, jatorria, nortasun kulturala eta aberria edozein izanik ere. Eta instituzioek

garatu behar dituzte beren geroa erabakitzeko biztanleek dituzten eskubideen

araberako kudeaketa moldeak. Zentzu horretan dugu aditzen demokrazia parte-

hartzailearen printzipioa.

Garrantzi berezia eman behar zaio, instituzional instantzia ezberdinetan egiten diren

eztabaidetan, gogoetaldietan, eta hartzen diren erabakietan biztanleek parte-

hartzeko behar dituzten baliabideak ukaiteari. Garapen egitasmo kolektiboen

karietara aplikatua den lan eskema, gai-batzordeka herritarren parte-hartzea

inplikatzen duena, inspirazio iturri izan daiteke jendea parte-hartzera erakartzeko.

Hiri haundietako udal politika mailan, auzo elkarteen sortzeak kudeaketa

deserdiratuago bat, parte-hartzaileago bat eta berez demokratikoago bat erakar

lezake.

Gisa berean, instituzioen eta jendearen arteko gardentasunak eta komunikazioak izan

behar dute ibilmolde demokratikoaren oinarritz (oinarrizko hitz).

Instituzio maila guzietan, ordezkatu nahi duten lurraldeko errealitate sozio-politikoari ahalik eta hurbilenik loturik egon behar du hautetsien ordezkaritzak. Tokiko (Udalerrien Elkargoetako) eta lurraldeko (Lurralde Elkargoko) hautetsien hautatzeko moldeak, ibiltze demokratiko eta eranginkor baten inperatibo doble bati erantzun behar die. Helburu doble horri hobekienik erantzuten diona da zerrenda proporzional plurinominaleko bozkak gehiengoaren primarekin.

Udalbiltzaren

lanean udal

hautetsien

parte-hartzea

bultzatzeko,

instituzioen

eta jendearen

arteko gar-

dentasunak

eta komuni-

kazioak izan

behar dute

ibilmolde oi-

narritz

Page 20: EHBai-BilGaiten-AurreProiektuPolitikoa

20

INSTITUZIOAK ETA HERRITAR PARTE HARTZEA

Azkenik, ordezkapen politikoan, gizon-emazteen arteko parekotasunak maila

guzietan errespetatua izan behar du, jendarte parekatu baten eraikuntza praktikan

laguntzeko. Berez doan gauza da, abertzale mugimenduak parekotasun horren

alderako borrokan eragile izan nahi badu, lehenik bere ibilmoldean behar duela

printzipio hori aplikatu.

Etorkinek bizitza politikoan parte-hartzeaz diogu, etorkinek bozkatzeko eta

hautetsiak izaiteko eskubidearen alde girela osoki. Erabaki hori ez da udalerrien esku.

Hala ere, harrera eta barneratze neurri politikoak har ditzakete, dela harreraguneak

eta informazioguneak, dela oraino, frantsesa eta euskara ikasteko formakuntzak

tokian emanez, beste edozein biztanlek bezala, etorkinek ere beren herritar zeregina

bete dezaten.

Proposamenak : Udalerriko eta herriarteko kudeantza baterako tresnak:

Hirietan auzoko kontseiluak: instantzia horretan biltzen baitira auzoko

biztanleak. Ordezkari bat edo gehiago hautatzen dituzte eta barne araudi

bat finkatzen dute. Norberak ideiak ekar ditzake, proposamenak egin eta

bere kezkak besteekin partekatu.

Batzorde edo kontseilu tematikoak.: interesatua den edo berari dagokion

pertsona oro, elkarte ordezkari, teknikalari, hautetsi ala auzoko ordezkari

izanik, gogoeta eta erabaki aldietan barne sartzea helburua da.

Laneko taldeak: egitasmo edo aldian aldiko problematikak lantzeko, hala

nola saihesbide xede, hiriaren berrantolaketa eta beste...

Aitzin-kontu parte-hartzaile baten onarpena, budjeta parte-hartzaile

baterako kontseilu baten gogoetan eta lanean oinarritua.

Denen parte-hartzea sustatzeko ideia batzuk:

Administratuentzako galdetegia, beren proposamenak, ideiak, usteak

parteka ditzaten. Grigny hiriko esperientzia ikus.

Herritarren kontsulta: udal kontseiluaren, batzorde edo lantaldeen

proposamenak herritarren bozkaldiaren esku uztea, berauen erabakia

onartzera engaiatzen direlarik.hautetsiak.

Petizio eskubidea: honenbeste izenpedura biltzen duen herritarrak udalak

edo herriko kontseiluak entzuteko gisan.

Udal berripaper parte-hartzailea: herritarrek udal berripaperean beren

ideiak, proposamenak, dudak edo egitasmoeri buruzko oposizioa agertzeko

gisan.

Jendalde berezien parte-hartzea laguntzeko ideia batzuk:

Etorkin berriekin elkartzeak tokian eman, beraien integrazioa errexteko

eta tokiko kulturari ohartarazteko.

Etorkinak bizi diren hirietan, “ imigrazioaren topaketak” antolatuz,

imigrazio mailako erreusitzeak eta tentsioak aipatzeko, tokian tokiko

praktikak partekatzeko eta ezagutarazteko.

etorkinek bo-

zkatzeko eta

hautetsiak

izaiteko es-

kubidearen

alde girela

osoki

interesatua

den edo bera-

ri dagokion

pertsona oro,

gogoeta eta

erabaki aldie-

tan barne

sartzea hel-

burua da

Page 21: EHBai-BilGaiten-AurreProiektuPolitikoa

21

INGURUMENA

INGURAMENA , GARAPEN IRAUNKORRA ETA BIZI INGURUA

Duela denbora guti hasi da garapen iraunkorraren nozioa osteka era-

biltzen. Batzuentzat, modan den gaia da; marketin osagai bat ere bila-

katua da... Beste batzuentzat, jendarteko solasgai nagusi bat da, gibelean

planetaren etorkizuna jokoan daukalarik.

Alabaina, gaur egun bi krisiri buru egin behar dugu:,

Lehena, energiarena. Badakigu gaur egun, energia fosilak (petrolioa edo

harriolioa, gasa, ikatza) desagertuko direla. Gure jendarteak lehengai ho-

rien itzulbiderik gabeko prezio leherketarekin topo eginen du: Frantzian

azkenik kontsumitzen den energiaren %70a energia fosiletatik dator. Be-

raz, txoke energetiko bat ikusiko ddugu.

Bigarrena aroarena. Energia fosil horien erabilpenak berotegi ondorioa

dakarten gasak sortzen ditu, berauek ondorioz planetaren berotze klimati-

koa dakartelarik. Berotze horrek planetaren geografia aldatuko du

(itsasoko urak goratzean), milaka eta milaka errefusiatu klimatiko bidez

bide abiaraziko, hondamendi natural haundien erritmoa gehituko (idorte,

uholde, itsasikara...).

Gaurko sistema kapitalistak, eskuinaren eta ezker liberalaren eskutik, ga-

rapen iraunkorra “bideragarri”aren nozio hutsean uzten du. Aldagarri

ekonomikoa da bakarrik konda dena; sozial problematika ahantzia da;

ingurumenaren nozioa adiz ez da jokagaien heinera altxatua.

Egoera horren aitzinean, beha egon gaitezke, gauzak diren bezala utziz...

edo gaurdanik zerbait egin dezakegu. Hara zergatik BIL GAITENek beste

sistema bat zaintzen duen, non ere gizakiak eta sozialak beren toki osoa

hartuko baitute ekonomian eta ingurumenean.

Hiru harroinen

gainean

finkatzen da

garapen iraun-

korra: ekono-

mia, ekologia

eta sozial sai-

la. Osotasun

horren kudea-

ketak du ore-

ka iraunkorra

ekartzen.

Page 22: EHBai-BilGaiten-AurreProiektuPolitikoa

22

INGURUMENA

Printzipio orokorrak :

Bil Gaitenentzat bizitzako behar horien kudeantza zerbitzu publikoari da-

gokio eta ez merkatuari. Horrela indartuak izan behar dute edo berriz udale-

ratuak, azken batean, beren funtzio anitzak bete ahal izan ditzaten, dela lur-

raldea, elkartasuna eta sozial tinkotasuna, dela aberastasunen banaketa

antolatzeko…

a. Ura eta saneamendua

Orokorki ageri dena :

Lur gaineko eta azpiko uraldeen %50ak ez dira estatu ekologiko on ba-

tera helduko 2015erako (Europar Zuzenkari Koadroak urarentzat

finkatu epea) ;

Erreken %90 pestizidek kutsatuak dituzte (%90ak laborantzatik datoze-

nak) ;

Uda garaian kontsumitzen den uretik %80 laborantzak egiten du,

ureztatzeen bidez ;

Naturgunetik hartu uraren %25 baino gehiago xahutua da ( edateko ur

sareko ixurtzeak) ;

Gune hezeetatik %67 (ihiztoka, inta eta lohizune) desagertu dira azken

50 urte hauetan .

Gure hiru herrialdeetako egoera:

Lepiatze Behe Nafarroan eta Uhabia Lapurdin laborantzako pestizidaz eta

azotaz kutsatuak dira bereziki. Gisa orokorrean, itsasegia kutsadura bakte-

riologikoaren arrisku haundian bizi da, hiri herrietatik heldu diren etxeko ur

zikinen ondorioz, ez baitira bildu edota aski tratatuak, bereziki euri aldietan.

.

“Kantitatibo” mailan, zenbait kantonamendurentzat, udako ur kontsu-

mintzearen %90a artoaren ureztatzearentzat doa (Bidaxune eta Donapeuko

kantonamenduak).

Ur eta saneamendu kudeaketa aldetik, Baiona salbu, edateko urarentzat

beregain baita, itsasegia eta “itsas-barnealdea” orokorki Suez/Lyonnaise-

des-eaux taldearen esku dira. Alderantziz, barnealdeko udalerri ttipiek

(jendetzaz) berek kudeatzen dituzte ur zerbitzuak. Horrela, inguru batetik

bestera uraren prezioa arras barreiatuak da.

Bestalde, ura ororen ontasun eta eskubide bat da. Multinazional haundient-

zat (SUEZ, VEOLIA, SAUR), “merkatuko ekoizki” bat da, elkargoek eskaini

kontratu dirutsu batzuen b idez: ur eta saneamenduko zerbitzu publikoeta-

trik %30 pribatuari emanak dira, jendetzatik %75entzat lurralde emankorre-

netan.

Ur eta saneamendu fakturei esker finantzatzen da gehienbat uraren kutsa-

gabetzea. Ur iturria nitratoek eta pestizidek kutsatzen dutelarik, edangarri

bilakatzeko tratamendua kasik 500 euroz gehiago kostatzen da, urte eta

familia bakoitzeko.

1. Sare ezberdinen kudeaketa : edateko ura,

saneamendua, euriko urak, hondakinak, argiztapen

publikoa.

Bil Gaitenent-

zat bizitzako

behar horien

kudeantza

zerbitzu publi-

koari dagokio

eta ez mer-

katuari

Page 23: EHBai-BilGaiten-AurreProiektuPolitikoa

23

INGURUMENA

Herriarte sailarentzako proposamenak :

Gure lurraldeetan laborantza biologiko edo iraunkorrari buruzko gara-pen egitarau handigura batean parte-hartzea, uraren kalitatea berriz eskuratzeko, udalerri elkargo bakoitzean laborantzako batzorde bat sortuz. Batzorde horretan barne izan behar dute lobararien, laborari sindikatuen, laborantza bologikoa sustatzen duten elkarteen eta Euskal Herriko Laborantza Ganbararen ordezkariek, helburu hau izanik :

Tokiko laborantza praktiken pundua egin, Laborantza biologikorako migrazio plan bat engaiatzea, pestizidarik

gabe, ongailurik gabe, eta ur gutiago kontsumitzen duten labora-gaieki,

Banabide laburreko laborantzatik sortu mozkinentzat tokiko salgu-neak muntatu .

Ur edangarriarentzat (ekoizpena, garraioa eta banaketa) eta saneamen-duarentzat (ur zikinak eta euriko urak) beharraren araberako sindikatu misto baten sortzea, bertan udalerriek edo herriartekoek (udalerri elkar-goek edo aglomerazioek) parte hartzeko gisan. Sindikatu hori hiru herrial-deentzat sortuko litzateke. Barne izan nahi ez duten udalerri edo her-riartekoek sindikatu misto horren zerbitzuak baliatu litzateke noizbehinka-ko kontratuen bidez, hala nola urola (ur trata edo garbigune) baten kudea-ketarako, ur zikinen sareen mantentzeko (hidrokarburoak), ur isurtzeak bilatzeko, lanak egiteko edo oraino ingeniaritzarako (obra gidaritza, dia-gnostika eta eskemaburuak),

Urerako eta saneamendurako eskubidea finkatzea, 30 metro kubiko ur urteko pertsona bakoitz prezio finkoan ezarriz behartsuenentzat,

Tokiko Zerbitzu Publikoen Batzorde Kontsultatiboak tokian ezartzea be-harrezko jartzea, boz erabakitzailearekin, edateko ur edo saneamendu zerbitzuen neurria edozein izanik .

Udalerri mailako proposamenak :

Euriko uren kudeaketarako zerbitzu publiko baten sortzea, euriko ur zerga bat ezarriz, saneamenduko sare bereiziak (euriko urak alde batetik, ur ziki-nak bestetik) eta teknika alternatiboak tokian emaiteko (euriko uren atxikitzeko eta lurperatzeko) eta finantzatzeko.

THPeko araudian ezartzea, eraikuntza berri guzietan euriko uren biltoki baten egitearen beharra.

Fiskal sustapen bat aitzinikustea (euriko zerga ez ordaintzea) euriko ura komunerako eta xuriketak egiteko erabiltzen duten etxe jabeentzat.

Udal eraikinetan euriko urak biltzea erabilpen ezberdinetarako: dela lore sorten ureztatzeko, ibilgailuen garbitzeko, karriken garbitzeko…

Uholde arriskurako Prebentzio Plana berritzea edo sortzea eta gune urpe-ragarrietan eraikuntzen egitea debekatzea.

Energia eraginkortasuna goreneratu eta energia berriztagarriak garatu ur eta saneamendu sareetan: bero geldikinen biltzea, uren turbinatzea, eta beste…

Ur edangar-

riarentzat, be-

harraren

araberako

sindikatu

mixto bat sor-

tu

Euriko uren

kudeaketara-

ko zerbitzu

publiko baten

sortzea

Page 24: EHBai-BilGaiten-AurreProiektuPolitikoa

24

INGURUMENA

b. Hondakinak

Orokorki ageri dena :

Iparraldeko jendeak, batez beste, 385 kilo hondakin uzten ditu urtean pertsona bakoitzeko. Horietarik 306 kilo familiako hondakinak dira(familietatik jalgi hondakin ezbaliesgarriak).

Uzten ditugun hondakinen kudeaketa jokagai nagusia da, lehengaien iturriak begiratze beharraren aldetik, hala nola haien tratamenduak ingu-rumen eta sanotasun mailan duen eraginaren aldetik

Printzipio orokorrak :

Beraz, hondakinen arazoa konpontzeko, hondakinen kudeaketa eredu lineal eta iraunkorrezetik itzuli hetsi edo zirkularreko eredu batera pasa-tu behar dugu; erran nahi baita, natural baliabideen ustiaketa, gehiegi kontsumitzetik eta azkenik hondakinen metatzetik, birrerabilgarri edo bir-ziklagarri diren ontasunen ekoiztera, hondakinen bereiztera, berauen birrerabiltzea eta birziklatze-konpostatzea segurtatzera pasatu behar du-gula. Eta gainera, nola beti galtzeak izaiten diren, ontasun materialen ekoizpenaren gutiagotzera.

Konkretuki, Gipuzkoan esperimentatu “Zero zabor” filosofia da jendarte arduradun, pedagogiko, ekologiko bati buruz joaiteko urraspide handigu-ratsuena, azpiegitura handietan dirua sartzen ez duena, baina bai herri-tar parte-hartze deserdiratuan, tokiko enplegu kalifikatuak sortzen ditue-na. Udalerri horiek balorapen biologikoaren hautua egin dute, bio-hondakinak aparte bilduz. Udalerriek hondakin ustelgarrien bereizketa (familiako hondakinetarik %40), bilketa eta conpostatuz baliatzea. prak-tikan emaiten eta segurtatzen dute. Lortu diren emaitzak frogagarriak dira: familiako hondakinetarik %80 birziklatuak/birrerabiliak dira.

Herriarteko mailako proposamenak :

Familiako hondakinen atez-ateko bilketa orokortzea, kutsatzailea/pagatzailearen printzipioa aplikatuz, hondakin pisuaren araberako zerga apaltze bat eginez (erabiltzailearentzat aisetasuna, bereizketa % handiagoa, karrika garbiagoak, zikin-uztoki ttipi bilakatzen diren zikinontzi handirik gabe...)

Hondakin organikoen konpostatzea bultzatzea, konpostagailuak edo lonbrikonpostagailuak emanez bizitegitsu diren tokietan.

Birziklaguneen muntaketaren sustatzea, panan diren sukaltresnen erreparakuntza eta salmenta segurtatzeko

Familiako

hondakinen

atez-ateko

bilketa oro-

kortzea, kut-

satzailea/

pagatzailea-

ren printzi-

pioa aplikatuz

Page 25: EHBai-BilGaiten-AurreProiektuPolitikoa

25

INGURUMENA

c. Argiztapen publikoa.

Orokorki ageri dena :

Argiztapen publikoak udalerrietako « energia » aurrekontutik %20 hartzen du, energia kontsumitze orokorraren %18 eta haien elektrika kontsumitzetik %50 baino zerbait gutixago. Udalerri mailako proposamenak :

Argiztapen publikoaren audita baten egitea

Argiztapen publikoaren optimisazio plan urteanitza bideratzea.

Argiztapen publikoko energia kontsumitzearen jarraipen bat tokian emai-

tea.

Argiztapen publikoko kanderailuen berriztatze lanen abiatzea, energia gu-tiago irensten duten LED lanpetan inbertsioa eginez.

Argiztapen sare publikoko lanpak 00:00tik 00:06ra bitartean itzaltzeko gi-

san programatzea; herritik pasatzen diren kurrida haundiko bideetan argiak gau osoan pizturik utziz.

2. Energia politika iraunkor bati buruz

Orokorki ageri dena :

Kontsumitzen dugun energia osoaren %67 fosil jatorrikoa da (ikatza, har-riolioa eta gasa). Elektrikaren %24 (%78,7 nuklear zentraletatik dator, %9 hidraulikoa da, %2,2 haizeak sortua eta %0,4 fotovoltaikoak), %9 balia-bide berriztagarrietatik, hots, egur, laborantzako erregai, biogasa eta hondakinetatik datorrelarik.

Baliabide fosilen (harriolioa, ikatza, gasa) kontsumitze horrek berotegi efektua sortzen duten gasak igortzen ditu eta gure planeta berotzen du.

Berotze klimatikoaren kontra borroka egin beharra, eta gehienbat petro-liotik, ikatzetik eta gasatik datorren energia nasaia ta merkea, Planetaren eskala orokorrean, gizadiarentzat jokagai nagusiak dira.

ADEMEren arabera, klimaren desaraugarri diren berotegi efektuko ga-setarik %15en igorle zuzenak dira lurralde elkargoak, ekipamendu mai-lan hartzen dituzten erabaki zuzenen bidez, kudeatzen duten ondareaga-tik (eraikin, argiztapen publiko, ibilgailueria) eta ere kudeaketa zerbitzu bat segurtatzen duten jardueren aldetik (garraio, hondakin, energia eta berotasun banaketa…). Baina RAC-France-ren arabera (Réseau Action Climat-France : http://www.rac-f.org/), erantzunkizun hori igortzeen erdia baino gehiagokoa dela estimatua izan daiteke, horien norabideek sort-zen dituzten efektu ez-zuzenak kondutan hartuz, bizitegi, antolaketa, hiri-gintza eta garraio sailetan.

Euskal Herri mailan, jokagai horiek gaurdanik behar gaituzte zerbait egi-tera bultzatu, energia politika iraunkor baten ezartzeko.

Euskal Herri

mailan, jo-

kagai horiek

gaurdanik be-

har gaituzte

zerbait egite-

ra bultzatu,

energia politi-

ka iraunkor

baten ezart-

zeko.

Page 26: EHBai-BilGaiten-AurreProiektuPolitikoa

26

INGURUMENA

Printzipio orokorrak :

Herriek eta herriartegoek eragin bat badute eraikinen eta lurraldeen mailan, herriko eremu berdeen jabe baitira. Bestalde, tokiko di-namikaren aldetik orkestraburuaren egitekoa badute. Beren lur-raldeko antolaketaz arduradun izanik, udal hautetsiek finkatzen dute ekonomiaren, garraioaren, bizitegiaren eta natural eremuen arteko koabitazioa, Tokiko Hirigintza Planaren , eta Lurraldearen Koherent-ziarako Eskemaren bitartez. Bultza ditzakete ere hiri dentsifikazioa, eraikuntza ekologikoaren moldeak, garraio eztiak (garraio kolekti-boak, bizikleta...). Energia transizioa finkatzeko iturburuak lurraldeko zati bakoitzaren bihotzean daude. Hor dauzkagu tokiko aberastasunak. Horien gai-nean finkatu behar dugu garapen berri baten asmoa, ekonomiaren bertokiratze beharrean parte-hartzeko. Energiarekin dugun harremana errotik aldatuko duen urraspidea abia-tu nahi du BIL GAITENek, ekipamendu publikoen, hala nola gure herritarren bizitegien berotzeko erregaiaren aldetik, edo gure iilgai-luen ibilarazteko erregaiaren aldetik, edo oraino argitzeko eta su-kaltresna askoren ibilarazteko erabiltzen den elektrikaren aldetik. Neurritasun eta eraginkortasun energetikoa, horra kontsiña. Herri mailako proposamenak :

Udal eraikinetako energia kontsumitzeak jarraitzea eta kontro-

latzea (batez beste, funtzionamenduko aurrekontuaren %4)

Elektrika hornitzaileaz aldatzea eta herriko etxearen hautua

ENERCOOP kooperatibari emaitea, berau bakarra baita, elektri-

ka indarra energia berriztagarri ekoizleengandik eskuratzen due-

na.

Energia berriztagarriak lurraldean garatzea eta bereziki udal on-

darean (eguzki pilak, haize errotak, hidrauliko ttipiak eta beste).

Energia berriztagarriak erabiliz, elkargoek etsenplua emaiten

dute eta bidezkoak dira beren lurraldean haien garapena ga-

ratzea.

Udal bero-sareak sortzea eta ustiatzea (berogailua + ur beroa-

ren edo lurrunaren garraioa) tokiko egurraren bidea baliatuz

Ate-markoen berrikuntza eta eraikinen isolazioa bideratzea,

energia faktura ttipitzeko.

Energia mailan neurriko praktika eta portaerak sustatzea udal

langileriaren aldetik (bulegoko eta ordenagailuko argiak itzaliz

bazkaltzeko orduan, berogailua neurrian erabiliz,...)

Neurritasun

eta eraginkor-

tasun energe-

tikoa, horra

kontsiña.

Page 27: EHBai-BilGaiten-AurreProiektuPolitikoa

27

INGURUMENA

Energia arazoetan urrunago joaiteko :

Jean-Marc JANCOVICCIren webgunea : http://www.manicore.com/

Scénario NEGAWATT - www.negawatt.org/ : Scénario NEGAWATT hi-ru harroin nagusitan finkatzen da : neurritasuna, energia eraginkortasu-na, energia berriztagarriak. Daukan lehen helburua energia transizioa proposatzea da, berotze klimatikoaren kontra Frantziak hartu dituen en-gaiamenduen errespatzera heltzeko, hots berotegi efektuzko gasa igort-zeak 4ez ttipitzea. Baina anitzez urrunago doa. 2050erako eszenarioak 16ez zatitzea aipatzen du, hots, energia fosilak ia osoki baztertzea. Es-zenario horretan, nuklearretik arteratzea 2032rako aldi erabat bidera-garria da, energia transizioaren bidean.

Guide pour construire ensemble un projet citoyen d’énergie renou-velable http://www.eolien-citoyen.fr/actualitestaranis/guidetaranis.html

CLER : Comité de Liaison Énergies Renouvelables, Ligue EnR, fiches thématiques… http://www.cler.org/info/

RAC-F : Réseau Action Climat - France, rubrique « Politiques lo-cales » http://www.rac-f.org/

ADEME : http://www2.ademe.fr/servlet/KBaseShow?sort=-1&cid=96&m=3&catid=23373 Énergie-Cités : www.energie-cites.org Dossier PCET, liste de discussion « Climat - Collectivités locales »… http://observatoire-territoires-durables.org Banque de données sur les expériences de collectivités locales françaises

Institutionnels Régions, Directions Régionales de l’ADEME, Agences Régionales de l’Énergie et de l’Environnement, Agences Locales de l’Énergie, Espaces Info Énergie, associations…

3. Bestela mugitzea

Orokorki ageri dena :

Frantzian garraioa da berotegi efektuzko gasen igorle lehena (%26) eta igort-zeak lasterrenik goratzen ari dituena (% + 13,5 1990 eta 2008 artean). Azke-neko energia kontsumitze aldetik, garraioak kontsumitzeetarik %30,5 or-dezkatzen du. Bigarren sektore garrantzitsuena da egoitzenaren ondotik.

Beraren funtzionamenduan garraioen sektorea petrolio ekoizkien meneko da %96an, eta %60an petrolio inportazioen erantzule. Ahultasun faktore garrant-zitsu bat da hori eta horrek berak esplikatzen du, petrolio ekoizkien erretzetik jalgitzen diren igortze kutsagarrien sailean garraio sektoreak duen erantzun-kizuna.

Euskal Herrian, berotegi efektuko gasa igortzeen bilan orokorrean, garraioa-ren partea anitzez garrantzitsuagoa da (%60). Hori dator, alde batetik, autoen alderako dependentziatik (10 mugitzetarik 8) eta, bestaldetik, klimaren eztita-sunetik, egoitzetako BEGen igortzea mugatzen duelako.( neguan berotzea eta udan airegirotzea hexagonoko beste alde batzuetan baino apalagoa delako).

Berotze klimatikoaren kontra borrokatzearen beharra, hala nola energia nasai eta merke bati (petrolio ekoizkiak) buru egin beharra, jokagai nagusiak dira gizadiarentzat, Planeta osoaren mailan.

Euskal Her-

rian, berotegi

efektuko ga-

sa igortzeen

bilan orokor-

rean, gar-

raioaren par-

tea anitzez

garrantzit-

suagoa da

Page 28: EHBai-BilGaiten-AurreProiektuPolitikoa

28

INGURUMENA

Printzipio orokorrak :

Tokiko eskalan, hemen Euskal Herriko herrietan, jokagai horiek orainda-nik lanera bultzatu behar gaituzte, mugikortasun politika handiguratsu bat zutik emaiteko, autoaren erabilpen bakarrari alternatibak saldoan gara-tuz : garraio kolektiboak, autokidetzak, bizikleta, oinez ibiltzea, etabar

Oro har gure hautua gure lurraldean dauden azpiegituren hobekuntzari emanen diogu, eta Euskal Herriko 7 herrialdeetan mailkatze eraginkorra-go bati.

Gero, borondate onezko harrera eginen diogu, Euskal Herritik hurbil diren hiriak (Akize, Mont-de-Marsan, Bordele, Paue, Tarbe, Tolosa..) era-ginkortasun nahikunde berarekin lotzeko egitasmo orori.

Alderantziz, iragaiten dituzten lurraldeak gutietsiz, europar hirigune haun-diak elkarri lotzeko helburu bakarra duten azpiegituren sortzearen kontra agertuko da Bil Gaiten.

Herri mailako proposamenak :

Egoiliarren artean inkesta bat egitea, beraien eguneroko mugitze moldeak ikertzeko.

Gisa berean, hautetsi eta eragileen mugitze praktiken audit bat egi-tea, bai eta elkargoko ibilgailueriaren diagnostika.

Herriko bideen tipologiaz hierargia bat egitea: iraganbideak, tokiko garraio zerbitzubideak, etxelekuetarako bideak, oinezkarien bi-deak…

Lekuaren akta egin ondoan, mugikortasunen optimisaziorako, erre-gai kontsumitzea gutitzeko eta beste,... ekintza plan bat tokian emaitea.

Auto-kidetza bultzatzea, egunero bide bera dagiten herriko egoi-liarrak elkarren artean harremanetan ezarriz.

Distantzia laburreko ibilbideentzat (1. Kilometroarentzat auto ba-tek %50 erregai gehiago kontsumitzen du eta beraz %50 CO2 gehiago botatzen), mugitze molde eztiak eta aktiboak garatzea, hala nola bizikletez eta oinez ibiltzea, herriko interesgune pre-miatsuenetara joaiteko: zerbitzu publikoak, komertzioak, astial-diak…

Mugitze molde horien segurtatzeko gisan antolatzea bideak: bi-zikleta eta oinezkarien bideak.

Hiri edo herri lasaiaren adigaia sustatzea eta bidea ibilgailuen zirkulazioa lasaitzeko gisan antolatzea : 30km/0ko bide-zatiak orokortuz eta hiri-barneko elkarguneetan %20/0koan ezar, esko-la eta astigune inguruetan.

iragaiten

dituzten lur-

raldeak gu-

tietsiz, euro-

par hirigune

haundiak el-

karri lotzeko

helburu ba-

karra duten

azpiegituren

sortzearen

kontra ager-

tuko da Bil

Gaiten

Page 29: EHBai-BilGaiten-AurreProiektuPolitikoa

29

INGURUMENA

Bizikletak uzteko tokiak antolatzea.

Bizikleta-eskola baten sortzea, haurrak eskola denboran edo eskolatik

kanpo formatzeko eta gurasoak halaber.

Haurren eskolaratzea bizikletez egitea: bizikleta-bus batekin...

Noizbehinka aldikako manifestazioen antolatzea, jendea bizikletaren

erabiltzera erakartzeko: bizikletaren besta, mugikortasun astea...

Hirigintza dokumentuetan mugikortasuna kondutan hartzea :

Garraio kolektibo bideen inguruan bizitegien eraikitzea eta dentsi-fikatzea,

Multzo antolakuntzarako egitasmoak pentsatzea, biziguneak, zerbit-

zuak, hurbilekokomertzioak nahasiz, mugiztea mugatzeko...

Herriarte mailako proposamenak :

Hirian Mugitzeko Planaren (HMP) egitea, Baionako eta Hego lapurdikoaren

Lurralde Koherentziarako Eskemaren eskalan eta Lapurdi, Baxenafarroa eta Zuberoa hiru herrialdeen eskalan egin Hirian Mugitzeko Plan batean ezarriz, Gipuzkoa eta Nafarroari loturik. Ikusmolde orokor horren bidez era-ginkorki antolatuko dira jendeen eta merkantzien garraioak, eta garraio ko-lektiboak emankorrago bilakatzeko.

Enpresa eta elkargo publikoekin Hirian Mugitzeko Plana lantzea, haien lan-

gileriaren garaioa laguntzeko, garraio kolektiboen eta autokidetzaren bidez.

Garraio kolektiborako zerbitzu emankor bat zutik emaitea

Baionatik Garazirako trenbidea, tren/metro erritmo neurtuan bihurtzea,

dauden geltokien inguruan doako parkinak muntatuz,

Gisa berean, Baiona-Paue eta Baiona-Irun-Donostia lineak helburu be-

rarekin erabiltzea.

Baionako aglomerazioan, sofrearen lehengo trenbidea, tranbia bihurtzea.

Herriarteko Elkargoen hiriburuen artean autobusen ibiltze aldiak hobet-

zea.

Galdearen araberako garraio baten antolatzea, taxi sozial gisako bat,

herriartego bakoitzarentzat.

Lurralde osoarentzat eta garraio kolektibo guzientzat txartel bakarra tokian

emaitea.

Azpiegituren hautuari buruz Euskal Herriko jendea kontsultatu eta eztabai-

darik egin ezean, Bil Gaitenek galdeginen du mementoko egitasmo guzien gelditzea (Trenbide berriaren estudioa, Pasaiako Superportua, Bilboko Su-persur,...).

Urrungao joaiteko :

www.ville30.org 30 km/0ko hiriaren aldeko agiria.

www.fubicy.org Bizikleta erabiltzaileen federazioko webgunea.

www.villes-cyclables.org Bizikleta-bidedun Hiri eta Lurraldeen Klubak, 10 hiri ait-

zindarik 1989an sortuak, gaur egun 16 milioi biztanle ordezkatzen dituzten 1000

lurralde elkargoz goiti biltzen ditu, izari orotakoak : udalerri, aglomerazio, departa-

mendu, eskualde. Urteak jin urteak joan, berau eragile nagusi bilakatu da, hiri anto-

lamendu politiken mailan, bizikleta erabiltze eta molde aktiboen sustatzaile gisa.

Eztabaida haundi guzietan parte hartzen du, karrika hobeki partekatzearen alde,

lasaiguneen antolatzearen alde, bizikletari eta oinezkarien segurtasunaren alde, eta

ere, autoari alternatibak aurkitzen sustatzeko.

Baionatik Ga-

razirako tren-

bidea, tren/

metro er-

ritmo neur-

tuan bihurt-

zea, dauden

geltokien in-

guruan doako

parkinak

muntatuz,

Page 30: EHBai-BilGaiten-AurreProiektuPolitikoa

30

INGURUMENA

Orokorki ageri dena :

Kontumitze jendarteak inguruko jendeekin harremanak finkatzera era-kartzen gaitu, hala nola gure ingurunearekin eta diruarenarekin.

Zeingehiagoka zozo bat abiatzen zaigu orduan: nork autorik derrena, nork bere etxea itsasoari begira, edo borda bat gure mendi gainetan, nork azken modako jantziak, nork azken gailu high tech bat...

Gure jendarteak, polliki polliki gure arbasoek pasatu zaukuten zentzu ona galtzen ari du, bereziki Amalurrari begira.

Printzipio orokorrak :

Ongi elikatzea, natura, bazterrak begiratzea, ondoko lagunari kasu egi-tea,gure aitzinean dugun munduari begiak zabaltzea,… horra Bil Gaite-nek jendarte egitasmo gisa deklinatu nahi dituen osagaiak…

Nahi duguna da, gizakiak diruaren eta ekonomiaren munduari gaina har diezaion.

Herrien eta herriartegoen mailako proposamenak :

Tokiko ekoizkiak, kalikatezkoak eta sasoinekoak jatea :

Komertzializatze bide laburrak, hurbilekoak eta kalitatezkoak ga-

ratzea, enplegua sortzeko, ekoizkiaren gain-balioa finkatzeko,

gure inguramena errespetatzeko eta ekoizle-kontsumitzaileen

arteko harremanak indartzeko. .

Ostalaritza kolektiboaren mailan eragitea: herriartego bakoitza-

ren mailan, sukalde zentral bat konpainian kudeatua eta egitura

kolektiboetako ostalaritza segurtatzea helburu duena sortzea:

haurtzaindegi, eskola, xahar etxe, pertsona xaharreri janaria

etxera eramaiteko zerbitzua, enpresa haundi...

Gure herrietako plazeri bizitasunaren emaitea: asteko mer-

katuak muntatuz, AMAP sarearentzat banaguneak segurtatuz.

Herriko eremu berdeak baratze bihurtzea, egoiliarren esku

emaiteko, hauek behar dituzten barazki batzuk berek bil ditza-

ten, harremanak auzoen artean bideratuz

Gure bazterrak zaintzea :

Udalerri bakoitzean plubizitate arautegi baten finkatzea, publizi-

tate taulen haundiak debekatuz (4x3 neurriko taulak, publizitate

argiztatuak...), udal seinaletikaren neurrietan sartzera ekartzeko.

Beren argiztapenak gauaz itzaltzera behartzea komertzioak.

Nahi duguna

da, gizakiak

diruaren eta

ekonomiaren

munduari gai-

na har die-

zaion.

Herriko ere-

mu berdeak

baratze bi-

hurtzea, egoi-

liarren esku

emaiteko

Page 31: EHBai-BilGaiten-AurreProiektuPolitikoa

31

INGURUMENA

Tokiko Kanpo Publizitate Zerga zutik emaitea, beren eraikinetan

entseiñak dituzten enpresak azkarki zergatzeko.

Eraikin berrien kalitate arkitekturalari eta inguruari egokitzeari begia

atxikitzea. Bereziki, Tokiko Hirigintza Planean ezarriz, komertzial edo

artisau eraikinen aitzinaldeak tokiko arkitekturaren arabera egin behar

direla, jarraibide gisa hor delarik Arrosako artisau herrrixka.

Biodivertsitéatea begiratzea:

Eremu hezeentzat ( zingira eta lohizuneak) kudea plan bat to-

kian ezartzea.

Tokiko Hirigintza Planean, baso eremu klasatuak eta eremu

berde babestuak barne ezartzea, herriko edozein aldetan

aberediak bere ibilibide ekologikoak aurki ditzan.

Eremu publikoen mineralisatze eta irazgaiztearen kaltetan, ere-

mu berdeen antolaketa sustatzea

Eremu berdeen antolakuntzan, ur guti behar duten tokiko moten

erabilpena lehenestea.

Eremu berdeen motz aldiak luzatu eta segurtasun neurri bat

errespetatu behar den eremu berdeak bakarrik moztu erregular-

ki.

TRESNAK ETA ADIBIDEAK :

Mugiarazi behar diren tokiko eragileak : EHLG elkartea (laborantza

ttipi eta iraunkorrarentzat) www.ehlgbai.org - 05 59 37 18 82 - con-

[email protected] ; BLE elkarteak tokiko bio ekoizkien promozioa eta

hazkundea segurtatzen du. Tel : 05 59 65 66 99 - ble-

[email protected]

Donibane Garaziko Nafarroako Lizeoak bere ostalaritza kolektibora-

ko %20 tokiko ekoizki biologikoak erabiltzen ditu, egunean 750 ba-

zkari zerbitzatzen dituelarik. (http://www.restaurationbio.org/

spip.php?article33)

IDOKI sor-marka : Euskal Herriko Laborari ekoizleen elkarteak sortua. 250 la-borari ekoizleko sarea da, tokiko laborarien kalitatezko ekoizkien ezagutzea ahalbideratzen duena

Page 32: EHBai-BilGaiten-AurreProiektuPolitikoa

32

ZERBITZU PUBLIKOAK

2011ko urtarrilaren 29-30ean bildu ziren Zerbitzu Publikoen Estatu Orokorretan onetsi zen Hitzarmenetik hartua da pasarte hau:

« Zerbitzu publikoaren helburua, jendetza edo biztanleriaren behar lehenetsien asetzea da, berauek herritar, sozial, ekonomiko, ingurumeneko eta kultural eskubideetan finkatuak direlarik. Halaber da ere, herritarrek eta beraien hautetsiek demokratikoki finkatu interes orokorraren asetzea, askatasuna, berdintasuna eta elkartasuna bilatzeko nahikundearekin. Merkatuaren eta probetxuaren bortxetatik bazter izanik, zerbitzu publikoek parte hartzen dute ekonomiaren garapenean, Estatu sozial baten eraikitzeko, zuzena, elkartasunzalea, banatzailea, askatasun publikoen bermatzailea den jendarte batean, bereizketarik gabe eta ingurumenaren errespetuan. Egiazko berdintasunik ezin da izan, bereziki emazte eta gizonen artean, lurraldeen artean, zerbitzu publiko aldagarri, kalitatezko eta hurbilekorik gabe.”

Ikuspegi horrekin, BIL GAITEN egitasmo politikoa eta deklinatuko diren udal egitarauak, engaiatzen dira:

-finkatuko diren baliabide oro erabiliz (mobilisazio eta hunkituak diren eragileen arteko elkarte), zerbitzu publiko berrien alde borrokan ari direnak, zerbitzu publikoen suntsitzearen edo ahultzearen kontra altxatzen direnak sustengatzera,

– Energiaren, uraren, garraioen, telekomunikabideen, Postaren, etxebizitzaren, kredituaren, enpleguaren zerbitzu pblikoen sortzera eta garatzera,

– Haur ttipien, heziketaren, Ikerketaren, Justiziaren eta Osasunaren zerbitzu publioen suntsiketaren gelditzera, eta alderantziz, horien garatzera eta hobetzera,

- Informazioaren eta kulturaren zerbitzu publiko baten sostengatzera eta birrezartzen laguntzera, botere politiko eta ekonomikoetatik aparte eta aniztasun politikoa eta kultura anistasun egiazkoaren berme izanen dena.

– Zerbitzu publiko berri batzuen bultzatzera, hunkituak diren pertsonekin finkatuak, honako hauei buru egiteko: informazioaren iraultzari, jakikatearen jendarte baten agertzeari, aitzinekorik gabeko eskakizun ekologikoeri, eta ere, bizitzaren iraupenaren luzatze eta zahartzeari, migrazio mugimendueri... / ...

Zerbitzu publiko bakoitzarentzat, beharko da:

– ikusi zein den lurralde mailarik egokiena berau tokian ezartzeko jendearekin eta jendearentzat (bereziki, herritarren arteko lotura atxikitzeko, baina ere mail horrek lurralde guziari egiazko kalitatea dakarrela segurtatzeko eta interes orokorraren obratzea eta planetaren zaintza bermatzeko).

– emaiten dituen zerbitzuetarako sartze osoa egiaztatu, dauzkaten printzipioen araberako 10 oinarrizko kriterio hauen errespetuan : berdintasuna, lurralde jarraitasuna, eman zerbitzuaren kalitate mailan bilakaerarako gaitasuna, elkartasunba, laikotasuna, hurbiltasuna, kudeantzaren gardentasuna, berau hautetsiek, erabiltzaileek eta langileek kontrolaturik, lanpostu iraunkorren sortzea, Dohakotasuna eta tarifikazio soziala, Atxikimendua

zerbitzu pu-

blioen suntsi-

ketaren gel-

ditzera,

emaiten di-

tuen zerbit-

zuetarako

sartze osoa

egiaztatu,

Zerbitzu pu-

bliko berri

batzuen

bultzatzera,

hunkituak

diren pert-

sonekin

finkatuak

Page 33: EHBai-BilGaiten-AurreProiektuPolitikoa

33

KIROLAK - AISIALDIAK

Urtero edo bi urtero bilan bat egin : klubak, kirol elkarteak, Kirol ofizialeak (herriko kirol eragileak), eskolakoak (eskola zuzendariak eta Gorputz Heziketarako erakasleak, arte plastikoak...) Kopuruen bilakaeraren aurkezpena; tokiko egoeraren akta; instalazio be-harrak. KOPURUA ETA BEHARRAK (EGITURAK) Gertakarien programazioa: = URTEKO EGITARAUA Hautetsiak, herriko etxeak herriko egitasmoen obratzea lagundu behar dute. Elkarte beren arteko harremanak proposatuz, ((elkartzera gomitatuz, elkarteen arteko bilkurak bideratuz). Formazioa lagunduz (mintzaldiak antolatuz). Pedagogia berrien bideratzea sustatuz, atsegin hartzean eta ekimenean oinarriturik, gure harremanen errespetuan (komunikazio ezbortitza) eta ez gehiago zeingehiagoka edo goren maila izanez helburu. KULTURA / KIROLA / ASTIALDIAK /EUSKARA Axuanta bakoitza edo sail horiek beregain (eta beste batzuk:hirigintza, obrak, sozial sai-la...) diituena engaiatzen da euskarari buruzko karta baten aplikatzera: HITZARMEN BAT ADOSTU. SEINALETIKA ELEBIDUNA, kirol eta kultura instalazioetan. (Kirol zelaian, antzokian, gimnasioan, astialdi-gunean, alda geletan, igerilekuan EUSKALDUNTZEA: euskara irakasleak lagunduz, udal langileak izan ala bolontarioak. laguntzak 2000 biztanlez goitiko hirietan. “Euskara dinamika”rentzat TEKNIKARI BATEN LANPOSTUA sortzea? 2000 jendez goitiko herri guzietan: elkarteak lagunduz, euskara ikastaldiak, itzulpenak,... Ekintza konkretuen adibide bat: Eskolen arteko elkartzeak antolatu, egunaldi ohiko gisa (lehen maila, kolegio eta lizeoen artean) herri bereko ikasle elebidunak bilduz (ikastola, ikas-bi, euskal haziak), kirol eta kultural jardueretan aritzeko. UNSS, EUSKAL JOKOEN TOPAKETA HERRIA/ EUSKAL HERRIA 7 herrialdeetako herri eta hirien artean PAREKATZEAK sustatu. Euskal Herrian aurkitzen diren kirol, kultural eta astialdi egituren artean harremanak sustatzea (kirol, arrantza, ehiza/ehizia, kirol elkarte, antzoki elkarte, zirku, txontxongilo, gastronomia, joskintza...). HARREMANAK EUSKAL HERRI MAILAN = ESPERENTZIA TRUKAKETA Euskal selekzioa : euskal selekzioaren izenean elkarretaratzeak antolatzea. Udalbiltzari galdegin, elkarretaratze horiek interesatzen dituzten herriko etxe, elkarte eta pertsona guzien zerrendaren egitea (webgunbe baten sortzea), labela tokian eman, kirola euskaraz, kultura euskaraz) LAGUNTZA LOGIZTIKOA ETA TEKNIKOA LANAREN FILOSOFIA / PEDAGOGIA ALDEA Berribideek eta modek inposatzen dituzten kirol, kultura eta astialdieri alternatibak proposatzea. Gure kirol kultura balioetsi. Gazte eta gazteagoen artean arduren hartzea sustatu : ekimen berezien errespetua; Hautetsiak gidatu eta lagundu behar du (adibidez: gaztetxea, besta batzordea sortuz) Tokiko giza baliabide ezezagunak balioetsi: belaunaldien arteko harremanak; Geografikoak: ondare mailakoak: ondare ttipiaren berritzea (ogi labea, latsa harriak, gisu labeak...) talde lanaldi batzuen bidez (nazioartekoa, concordia),

bi urtero bilan

bat egin

SEINALETIKA

ELEBIDUNA,

kirol eta kul-

tura instala-

zioetan

7 herrial-

deetako herri

eta hirien ar-

tean PARE-

KATZEAK

sustatu.

Page 34: EHBai-BilGaiten-AurreProiektuPolitikoa

34

OSASUNA

Medikuntza orokorreko eta paramedikaleko egituren antolaketa

ACBA eta Euskal Kostaldea • Gogoetak egin prekarietatean dauden pertsonentzat (RSA eta AAH-entzat, pobrezia azpiko lansaria dunentzat, adinekoentzat, erretreta tipia dutenentzat…) artatze eta prebentzio uneak sortzeko. Une horietan jarriko dira lehen mailako arta-emaileak (erizainak eta medikuak), dispensarioetan bezala, eta erien ebaluaketa egin litezke eriak beste zentro batera igortzeko (CHCB, PASS, PAJ, ACBAko Zentro Mutualista eta abar…) • Prebentzio mailan egitekoak hauexek dira: Kostaldeko herrietan barreiatuak diren Aurkezpen eta Informazio egituren federatzea Egitasmo amankomunak landu eta haiei buruzko informazioaren eskaintzea biztanleei. Barnealdea • Herrialde mailako osasun egitasmoari buruzko gogoeta eta beharrei buruzko ikerketen egitea, mahai inguruan bilduz herritarrak, elkarteak, osasun- profesionalak, lekuko hautetsiak. Mintzagaia: ororen osasun eta osasun publikoari buruzko egitasmo kolektiboa. • Epe labur, ertain eta luzeko beharren ikerketaren egitea tokian tokiko profesionalekin batera (zer baden, zer den eskas, zer diren beharrak eta ea gauzatzen ahal diren hurrengo 5, 10 edo 20 urtean) • Premiazkoa da etorkizuneko beharren aurreikustea (medikuntza eta paramedikuntza desertuen saihesteko) • Iradokizunak:

Neurri pizgarri zenbaiten abiaraztea (bekak, diru laguntzak, adibidez) ikasleei (erizain, mediku, fisioterapeuta , dentista...), gero lan egin dezaten herrialde zehatz batean denbora jakin bateko.

Aldi berean osasun-profesionalek konpromiso hartuko dute ikasleen laguntzeko beren formazio garaia osoan (tutore gisa, ikasteko lanlekuen eskaintzen eta abar ...)

Fakultateen, eskolen eta profesionalen arteko lankidetza lehentasunezko helburu ekartzea.

• Gazteen instalatzeko laguntzak Ikus Mary Sol Touraine-ren gobernu neurriak, instalatzen diren gazteei

segurtatzen baitie gutxieneko soldata bat epe jakin batean. Profesional anitzen elkar-lanaren erraztea: areto egokituak dituzten

mediku-etxeen sortzea eta tresneria tekniko egokiez hornitzea (medikuntza eta paramedikuntzako materiala); mediku-etxe horiek osasun arlo desberdinetako profesionalak bilduko dituzte eta espezialitate desberdinei zabalduak izango dira (bereziki Barnealdean bakanak diren espezialistei, hala nola endokrinologoei, dermatologoei, pediatrei eta abar)

Herrialde

mailako

osasun egi-

tasmoari bu-

ruzko gogoe-

ta eta behar-

rei buruzko

ikerketen egi-

tea

areto egoki-

tuak dituzten

mediku-

etxeen sort-

zea

Page 35: EHBai-BilGaiten-AurreProiektuPolitikoa

35

OSASUNA

Mediku orokorrei edo beste profesionalei soldataz ordaintzea, lurraldean en-pleguen sustatzeko, profesionalen seguritatearen bermatzeko, haien ordutegi-kargen arintzeko eta erosotasunaren hobetzeko. Tele-medikuntzaren garatzea,Kostaldeko egitura publiko eta pribatuekin ( ospi-taleekin eta klinikekin) lankidetza zuzenaren errazteko; orobat, unibertsitateko ospitaleekin (Hexagonoko Bordelekoekin eta Tolosakoekin; eta Hego Euskadiko Nafarroakoekin eta Erkidego Autonomokoekin) Barnealdean orain diren hiru egituren atxikitzea eta garatzea Sokorri Klinika (Osasungintzako elkarlanerako batasuna): haren laguntzea

EPS (Osasun Zentro Publikoa) bilaka dadin; hori eginez, CHCB-ko (Baionako Ospitale) medikuntza talde espezializatuekin batera lan egitea ahalbidetu-ko da eta ohe kopurua ere emendatzean ahalko da.

Luro fundazioa (EPAD, klinika anbulatorioa eta maila ertaineko egotaldie-tako medikuntza) : haren modernizatzea, adineko pertsonen aldi bateko abegia garatzea, bertako Alzheimer gunea azkartuz eta horrelako pertso-nen errezibitzeko egokia den zerbitzua paratuz

Mauleko EPS: aretoen modernizatzea; elkarlanaren eta osagarritasuna-ren bultzatzea, bai Sokorrirekin bai CHCB-ekin; Alzheimer gaixoen aldi ba-teko abegi-ahalen emendatzea (eta 2013ko aurreikusiak diren 6 lekuak baino gehiago sortzea)

Biztanleen zahartzea eta pertsona gutxituak

• Arlo horretan ari diren Hexagonoko elkarteekin batera lan egitea (UNAFAM-ekin adibidez), manera berezi batez gogoetak eginez bizitokietaz, lanaz eta biz-tanleen zahartzeaz.

Orain diren egitura espezializatuetan lekuen emendatzea edo egitu-ra berrien sortzea (CAT tipokoak)

Bizitokiei dagokienez, berritasuna dakarten irtenbideei lehentasuna ematea (hau da, pertsona gutxituendako abegi-familia eta familia babesleen sustatzea, aldi bateko egotaldien ahalbidetzeko).

Arlo horretan Kanadan egin diren esperientzien eta ikerketen ba-liatzea

Egitura irekien garatzea (“bizi-une” tipokoak), haietan pertsona zen-bait elkarrekin bizi ahal daitezen, baita kanpoan lan egin ere, aldi berean osasun-profesionalekin, familiarekin eta elkarteekin harre-manetan segitzen direlarik.

Laguntza eta Sostengurako bitarteko egituren paratzea gaixo psikiko eta gutxituentzat: horrela, ospitaletik jalgitzen direnetik eta egune-roko bizitzara itzuli artean, haien sozializatzea eta segurtasuna anto-latuko eta bermatuko dira, denboran eta lekuan orientatzeko gaita-suna landuz, beren autonomia berreskuratu ahal dezaten.

Biztanleen zahartzea aurreikusita, egoitzetan bizitzeko aukeraren er-

raztea . Etxebizitzen eraikitzeko eta berritzeko irtenbide alternatibo berrien ga-

ratzea (ANAM, MDPHJ, CG, CPAM eta abarrekin batera lan eginez)

Barnealdean

orain diren

hiru egituren

atxikitzea eta

garatzea

Egitura

irekien ga-

ratzea (“bizi-

une” tipo-

koak)

Page 36: EHBai-BilGaiten-AurreProiektuPolitikoa

36

OSASUNA

Adinekoen eta pertsona gutxituen laguntzeko egituren garatzea eta profesionalizatzea, pertsona horiek beren etxean bizi ahal izan daitezen

Legeak eskatzen duen bezala, leku publikoetako eta komertzioetako irisgarritasunaren bermatzea 2015tik landa

Pertsona gutxituak eta Turismoa: Euskadiko ihardueren normetan ezartzea eta labelen lortzea.

Adimen-urritasuna: horretan ari diren elkarteekin (UNAFAM tipokoekin) gogoeten egitea bizitokietaz, lanaz eta biztanleen zahartzeaz.

Lana: orain diren egitura berezietako lekuen emendatzea, edota berrien sortzea (ESAT tipokoak)

Bizitokiak: berritasuna dakarten irtenbideei lehentasuna eman bizitoki arloan (hau da, pertsona gutxituendako abegi-familia eta familia babesleen sustatzea, haietan aldi bateko egotaldien ahalbidetzeko: (ikus Kanadako esperientzia). // Egitura irekien hedatzea, elkarrekin bizi daitezken pertsonak haietan aterpetzeko, mediku, artatzaile, elkarte eta familiekin dituzten harremanen erraztuko maneran (bizileku horiek apartamentuak, etxe kolektiboak edo beste izan litezke). Angeluko John Boost egitasmoaren antzekoen sustatzea Zuberoan eta Baxenabarren // Laguntza eta Sostengurako bitarteko egituren paratzea gaixo psikiko eta pertsona gutxituentzat: horrela ospitaletik jalgitzen direnetik eta eguneroko bizitzara itzuli artean, haien sozializatzearen eta segurtasunaren antolatuko eta bermatuko dira, denboran eta lekuan orientatzeko gaitasuna landuz beren autonomia berreskuratu ahal dezaten/

Biztanleen zahartzea dela-eta, egitura berezien sortzea adineko pertsonen aterpetzeko, ez daitezen bilaka ospitale psikiatrikoko gaixo kroniko.

Prebentzio programa

Lehen mailako prebentzioa: Arriskuak aurreikus eta haiei ihardukitzea arazoak ageri baino lehen, eta hori kolektiboki edo banaka. Bigarren mailako prebentzioa: Arriskuak aurreikus eta kalteei aurre hartzea, eritasunen, nahaste psikologikoen edo sozialen saihesteko, edota haien larritzearen ekiditeko

Hirugarren mailako prebentzioa: Konplikazioei eta berreritzeari aurre hartzea, errehabilitazio mediko, psikologiko eta sozialen bidez.

• Garrantzitsua da lehen eta bigarren mailako prebentzioetan kemen egitea, hala biztanleria osoari begira nola biztanleria berezitu bati begira (herritarrek eta hautetsiek dute aurredefinitzen prebentzio hori zein biztanle multzori zuzentzen zaion). Adibideak: eguneroko bizitzako istripuen prebentzioa, akzidentologia, mendiko edo itsas kirol istripuak, edo biztanle multzo jakin baten istripuak– adineko pertsonenak, konparazione.

Adinekoen

eta pertsona

gutxituen la-

guntzeko egi-

turen ga-

ratzea eta

profesionali-

zatzea, pert-

sona horiek

beren etxean

bizi ahal izan

daitezen

eguneroko bi-

zitzako istri-

puen prebent-

zioa

Page 37: EHBai-BilGaiten-AurreProiektuPolitikoa

37

OSASUNA

• Lehen laguntzen erakastea biztanle multzo berezitu bati, hala nola

gazteei (eskola barneko EN normak errespetatuz), lekuko elkarteetako

kideei, kirol taldeetakoei, monitore eta begiraleei, eta abar…

• Alkohol, kanabis, tabako… haizu edo debekatuak diren drogen men-

pekotasunaren prebentzioa. Diru joko, pario, kasino edo beste joko-

menpekotasunaren prebentzioa. Gazteengan babes faktoreen indartzeko

programa eskaintzea eskolan berean, lehen mailan hasiz, eta bereziki az-

pimarratuz gazteen gaitasun psiko-sozialen garapena laguntzen duten fak-

toreak (auto-estimua, komunikatzeko ahalak, arazoen eta emozioen kudea-

keta). Horri gaineratu ingurumenaren ikuspegi zabal bat (gurasoak, elkarte

eta kirol giroa, batasunak, polizia, justizia, aisialdi uneak...). CLSPD-ren

(Tokiko delinkuentziaren prebenitzeko batzordeen) egitekoa garatzea , bat-

zorde horiek biztanleekin komunikatzeko, hitz egiteko eta harremanen

sortzeko tresna izan daitezen, eta ez zigorren banatzaile.

• Arrisku zehatzak dituzten biztanleen istripu mailaren apaltzeko behar den

guztia garatu eta bultzatu behar da (PAJ -Gazteen Abegi-lekuak- eta Ostatu

Soziala: haien egitekoen garatzea eta profesional formatuekin lan egiteko

baliabideen ematea // Gazteak eta jaiak: gertakarien zaintzea, desmasien

eta arriskuen saihestea, garraio publikoak eskainiz eta autoen partekatzea

bultzatuz)

• Ez da prebentzioak diru gaberik : beharrezkoa da tokiko erakundeei eta

aginte publikoari arazo horretaz ohartaraztea.

Lehen lagunt-

zen era-

kastea biz-

tanle multzo

berezitu bati,

hala nola

gazteei

CLSPD-ren

egitekoa ga-

ratzea , bat-

zorde horiek

biztanleekin

komuni-

katzeko

Gazteengan

babes fakto-

reen indart-

zeko progra-

ma es-

kaintzea es-

kolan berean

Page 38: EHBai-BilGaiten-AurreProiektuPolitikoa

38

PROPOSITIONS DE FORMATIONS

Dans la démarche de préparation des élections municipales de mars

2014, il est prévu d’ouvrir un cycle de formation à l’attention des militant-

e-s locaux, candidat-e-s potentiel-le-s et futur-e-s élu-e-s

Après une première phase de diagnostic, les réunions locales concernant

le projet politique commencent et se poursuivront tout au long de l’an-

née 2013.

Le moment fort de notre campagne sera la journée du samedi 6 avril.

Par la suite et jusqu’à la fin de l’année 2013, les formations pourront avoir

lieu en fonction des demandes des militant-e-s. Voici quelques proposi-

tions de formations envisagées (cette liste n’est qu’une ébauche, n’hési-

tez pas à nous faire remonter vos propositions).

La gestion d’un budget communal

La gestion des déchets

Aménagement du territoire, urbanisme

L’intercommunalité, fonctionnement et intérêts

La gestion de l’eau

Environnement

Economie

Communication

Utilisation des réseaux sociaux

Tenir un blog de campagne, construire une plaquette

Tenir un journal municipal (majorité, opposition dans ou en

dehors du conseil)

Se former à la communication orale

L’élection municipale, mode d’emploi

La participation citoyenne

Contact pour toute question ou suggestion…

Nikolas Blain 06.78.16.08.79

[email protected]

Page 39: EHBai-BilGaiten-AurreProiektuPolitikoa

39

ONDOKO HILABETEKO PLANGINTZA

Page 40: EHBai-BilGaiten-AurreProiektuPolitikoa

40

APIRILAREN 6ko IZEN EMAITEAK

Jardunaldiak

Hitzordua Baionako IUTn goizeko 9etan.

Goizean, proiektu politikoari lotutako biltzar temati-

koak.

Bazkaria.

Arratsalde hasieran bilkurak eskualdeka, ondotik bil-

kura amankomuna.

Izen emaitea beharrezkoa da

06.78.16.08.79 edo [email protected]

Apirilaren 6a, larunbata

Samedi 6 Avril