eh bildu 2016 boletina 1

8
1 Z ergatik politikan? Politika oso garrantzitsua delako gure bizitzan. Politika herriaren (edo grezie- raz polis-aren) kudeaketa edo gestioa da, herria gobernatzea, norantz joan nahi dugun eraba- kitzea. Lehentasunak finkatzea, eta horien arabera erabakiak hartzea. Herritarren ongizatea bermatzeko garrantzia handia du politikak. Ona edo txarra bai- no gehiago, ezinbesteko zerbait da. E H Bildu politika zehatz bat egitera etorri da, bai- na baita gainerako alder- diak ere. Aberatsei zergak kentzean, errauste planta bult- zatzean, zezenketak berresku- ratzean, PSOErekin hitzarmen estrategikoak sinatzean eta etxe hutsei errekargua kentzean, gure eguneroko bizitzan eragina duten erabakiak hartzen ari dira. Hori ere politika da. Gure ustez, Irurak ezin du garaiko eztabai- da eta arazoetatik kanpo geratu. Irurarrok gai izan behar dugu momentuko arazoei aurre egin eta herri zoriontsu bat erai- kitzeko. Helburu horrekin, be- raz, ezin dugu ahaztu udalean hartzen diren erabaki politikoek Iruraren etorkizuna baldintza- tuko dutela. EH Bildu Iruraren helburua herri justuagoa, eus- kaldunagoa, abertzaleagoa, fe- ministagoa, ekologistagoa eta ezkertiarragoa izatea da. Eta horretarako, gauzak hobetze- ko lan egingo dugu. Herritarren ongizatea da gure lehentasuna. Erronka handia dugu aurretik, baina zuen laguntzaz lortuko dugu! IRURATARROK BILDUZ Bildu Irura herrian politikoki eragin nahi duen herritar taldea da. Horretarako bide eraginkor- rena konpromisoa eta antolaketa direla pentsatzen dugulako. Aldizkari informatiboa, 1. alea 2015-16ko negua IRURA Irurako herriari. Herritarrak informatzeko Iru- rako EH Bilduk prestatutako agerkaria da honako hau, tarteka aterako ditugunen artean lehenengoa. Komunikabide nagusienetan agertzen ez diren, baina iruratarrontzat garrantzitsuak diren hainbat kontu za- baltzeko xedearekin sortu dena. EH Bildu Irura herrian politikoki eragin nahi duen herritar taldea da. Horre- tarako bide eraginkorrena konpromisoa eta antolaketa direla pentsatzen dugulako. Bildu Irura está formado por personas que quieren participar en política, y que creen que para ello son necesarios el compromi- so y la organización. ¿Por qué participar en política? Porque la política es muy impor- tante en nuestra vida. Se trata de marcar- nos prioridades como pueblo, y de tomar decisiones según esas prioridades. Se trata de gestionar y gobernar nuestro presente y nuestro futuro, decidir hacia donde que- remos ir. Se trata, por lo tanto, de algo inevitable. Bildu propone políticas concretas, pero los demás partidos políticos también. Cuando se reducen los impuestos a las grandes for- tunas, cuando se recuperan las corridas de toros, cuando se quita el recargo a las vi- viendas vacías, etc. se están tomando me- didas que tienen consecuencias en nuestra vida. No podemos, por lo tanto, mantener- nos neutrales ante los debates que nos ha tocado vivir. Presentamos este boletín informativo con el objetivo de informar a la ciudadanía. Por- que hay temas que son importantes para el pueblo pero no aparecen en los medios de comunicación generalistas.

Upload: bildu-irura

Post on 26-Jul-2016

234 views

Category:

Documents


7 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: Eh bildu 2016 boletina 1

1

Zergatik politikan? Politika oso garrantzitsua delako gure bizitzan. Politika herriaren (edo grezie-

raz polis-aren) kudeaketa edo gestioa da, herria gobernatzea, norantz joan nahi dugun eraba-kitzea. Lehentasunak finkatzea, eta horien arabera erabakiak hartzea. Herritarren ongizatea bermatzeko garrantzia handia du politikak. Ona edo txarra bai-no gehiago, ezinbesteko zerbait da.

EH Bildu politika zehatz bat egitera etorri da, bai-na baita gainerako alder-diak ere. Aberatsei zergak

kentzean, errauste planta bult-zatzean, zezenketak berresku-ratzean, PSOErekin hitzarmen estrategikoak sinatzean eta etxe hutsei errekargua kentzean, gure eguneroko bizitzan eragina duten erabakiak hartzen ari dira. Hori ere politika da. Gure ustez,

Irurak ezin du garaiko eztabai-da eta arazoetatik kanpo geratu. Irurarrok gai izan behar dugu momentuko arazoei aurre egin eta herri zoriontsu bat erai-kitzeko. Helburu horrekin, be-raz, ezin dugu ahaztu udalean

hartzen diren erabaki politikoek Iruraren etorkizuna baldintza-tuko dutela. EH Bildu Iruraren helburua herri justuagoa, eus-kaldunagoa, abertzaleagoa, fe-ministagoa, ekologistagoa eta ezkertiarragoa izatea da. Eta horretarako, gauzak hobetze-ko lan egingo dugu. Herritarren ongizatea da gure lehentasuna. Erronka handia dugu aurretik, baina zuen laguntzaz lortuko dugu!

Iruratarrok BIlduZ

Bildu Irura herrian politikoki eragin nahi duen herritar taldea da. Horretarako bide eraginkor-rena konpromisoa eta antolaketa

direla pentsatzen dugulako.

Aldizkari informatiboa, 1. alea 2015-16ko negua

Irura

Irurako herriari. Herritarrak informatzeko Iru-rako EH Bilduk prestatutako agerkaria da honako hau, tarteka aterako ditugunen artean lehenengoa. komunikabide nagusienetan agertzen ez diren, baina iruratarrontzat garrantzitsuak diren hainbat kontu za-baltzeko xedearekin sortu dena. EH Bildu Irura herrian politikoki eragin nahi duen herritar taldea da. Horre-tarako bide eraginkorrena konpromisoa eta antolaketa direla pentsatzen dugulako.

Bildu Irura está formado por personas que quieren participar en política, y que creen que para ello son necesarios el compromi-so y la organización. ¿Por qué participar en política? Porque la política es muy impor-tante en nuestra vida. Se trata de marcar-nos prioridades como pueblo, y de tomar decisiones según esas prioridades. Se trata de gestionar y gobernar nuestro presente y nuestro futuro, decidir hacia donde que-remos ir.

Se trata, por lo tanto, de algo inevitable. Bildu propone políticas concretas, pero los demás partidos políticos también. Cuando se reducen los impuestos a las grandes for-tunas, cuando se recuperan las corridas de toros, cuando se quita el recargo a las vi-viendas vacías, etc. se están tomando me-didas que tienen consecuencias en nuestra vida. No podemos, por lo tanto, mantener-nos neutrales ante los debates que nos ha tocado vivir.

Presentamos este boletín informativo con el objetivo de informar a la ciudadanía. Por-que hay temas que son importantes para el pueblo pero no aparecen en los medios de comunicación generalistas.

Page 2: Eh bildu 2016 boletina 1

2

Ba al ZEnEkIEn?

EaJ-PnVko zinegotziek Batzar Informatiboetara joateagatik ere kobratuko dute. Gutxienez 20.000 euroko gastua ekarriko dio horrek udalari hurrengo lau urtetan.

udal talde berriaren lehen erabakietako bat Batzar Informatiboengatik kobratzen hastea izan zen (ora-in arte, Batzar Orokorrengatik edo Plenoengatik bakarrik kobratzen zen). Honi erantzunez, EH Bil-

dutik proposatu genuen batzar edo bilera hauengatik ez ko-bratzea, orain arte bezala. Ez zen onartu gure proposame-na. Gainera, Batzar Informatiboetan (Ekonomia, Hirigintza, Kultura eta Gizarte Zerbitzuak), EAJ-PNVtik hiru zinegotzi egotea eta EH Bildutik bi egotea erabaki zuten. Gastu eko-nomikoa gutxitzeko, EAJ-PNVtik bi zinegotzi eta EH Bildutik bat egotea proposatu genuen. Eta hori ere ez zen onartu. Azkenean, gure jarrerarekin koherente izateko, EH Bilduko zinegotziek bilera hauengatik ez kobratzea erabaki genuen. 2015eko uztaila-abendua bitartean, adibidez, EH Bilduko zinegotzi bakoitzak 360 euro kobratu ditugu udaletxetik eta EAJ-PNVkoek 1.000 euro. Gutxienez 20.000 euro gehia-goko gastua eragingo dio horrek Irurako herriari hurrengo lau urteetan.

nahierara egin dira udaleko zenbait kontratazio

EH Bilduk, Udalak egin dituen zenbait kontratazio az-tertu behar izan ditu. Izan ere, “denborarik ez zela-eta”, “behatzez”, nahierara, egin baitira kontratazio horietako batzuk (“alkateak ezagutzen zuen langabe-

zian zegoen norbait...”).

Mozioak

abenduan ez zuten babestu, urtarrileko manifesta-zioa zela eta, euskal preso politikoen eskubideen alde SAREk aurkeztutako mozioa; otsailean, TTIP defendatzen duen mozioa onartu zuten (Merkatu

globala sortu eta arautze politika suntsitzeko Amerikako Es-tatu Batuak eta Europa isilpean eta ezkutuan garatzen ari diren hitzarmena).

Zein balio eta kultura sustatu nahi da?

abenduak 24ko ekitaldia (“Olentzero eta Mari Domin-giren etorrera”) aurreko urteetakoa baino “xumea-goa” izateko erabakia hartu zuten. Emaitza denok ikusi ahal izan genuen: plazan musikarik ez, kalejira

korrika txikian, jendea plazan kalejira joan zenik konturatu gabe, jaiotzako pertsonaiak atera zirenean plazan egon zen nahasmendua...

udaleko web orria berritzeko aurkeztu ziren proiektuen artean garestiena aukeratu du. tolosako EaJ-PnV-ko zinegotzia da enpre-sa horretako jabeetako bat.

azaroan jabetu ginen, web orria berritzerakoan, hor-relako gaietan aholkularitza emateko kontratatuta dagoen enpresari kasurik egin gabe, eta haiek pro-posatutako 7.000 euro inguruko hiru enpresa hartu

beharrean, 14.000 euro kobratzen zituen bat hartu zutela. Eta enpresa horren nagusietako bat Tolosako EAJ-PNVko zinegotzi bat zela. Eskandalagarria. Herritarron dirua nora doa?

Giza eskubideen aldeko ahotsak isilarazi nahi izan zituzten

Herriko jaietan giza eskubideen errespetua aldar-rikatzeko (presoak, feminismoa, erabakitzeko es-kubidea) jarritako pankartak eta kartelak kentzeko agindua eman zuen alkateak. Ez al zuten ba her-

ritar guztientzat agindu behar? Non geratzen da horrela-koetan adierazpen askatasuna?

Etxe hutsei ezarritako errekargua kendu dute

Eta konpensatzeko ibilgailuen zerga igo dute. Iruran 70 etxek ordaintzen zuten zerga hau, horietako bat-zuk banketxeenak edo eraikuntza enpresa handienak direlarik. Berriro ere ahalmen handiena dutenen

alde jartzen dira, Gipuzkoa mailan aberatsen zerga kendu zenean bezala. Eta gainera, etxe huts horietatik bat baino gehiago zinegotzi batenak dira… interes pertsonala poli-tikoaren gainetik ote?

Zer egin du Iruran EAJ-PNVk udaletxera iritsi denetik?

Page 3: Eh bildu 2016 boletina 1

3

Gezurrak hanka motza du

Hainbat gezurretan harrapatu dugu alkatea hilabete hauetan:1) Zarretxea geratzeko ba omen zeukaten estudio bat. Eskatu genionean, ez zela existitzen onartu behar izan zuen2) Urrian, hondakinen bilketa sistema aldatzea plenoan onartu zutenean, Tolosako Mankomunitatearen onespena zutela esan zuen. Gero onartu behar izan zuen teknikari batekin izandako elkarrizketa bakarrik zela.

3) Web orria berritzeko kontratazioari dagokionean, hasieran esan zuen merkeagoa zelako kontratatu zela IKETEK enpresa (pleno hartako aktan jasota dago, udaleko web orrian zintzilik). Oraindik ez du atzera egin gainera.4) Hondakinen bilketa berria merkeagoa izango zela esanez pasa dituzte hilabeteak. Mankomunitatearen txostenak hori ge-zurtatu duenean ere, gezur bera mantendu zuten prentsaurrekoan. Plenoko aktetan ez da jasotzen plenoan gertatutakoa

osoko Bilkuretan edo Plenoetan esandakoak ezkutatu egin nahi dituzte aktetatik. Udaleko web orriaren berrikuntzaren kasuan, adibidez, ez dute jaso nahi izan “EAJ-PNVren aholkularitza jaso zutela erabakia hartzeko”. Gaia eztabaidatu zen abenduko Bilkura ez zen ofizialki grabatu (kasualitatez?), baina guk zati bat grabatu ahal izan genuen. Honako helbidean entzun daiteke: www.irura.ehbildu.eus . Hor entzuten da, adibidez, Alonso zinegotzia esaten EAJ-PNVren

aholkularitza jaso zutela (grabazioaren lehen minutuan), eta aurreraxeago (7. minutuan) alkatea gauza bera esaten. Aurkeztu zuten aktaren lehen bertsioan, urtarrilean, bai jartzen zuen “alkateak erantzun dio… PNVko kideekin bildu zirela, eta haiek aholkatu ziotela” (gure web orrian irakur daiteke, aktaren azken orrialdean). Bilduk zuzenketak egitea eskatu ondoren, otsai-leko bigarren bertsioan, jaso dute alabak lagundu izana (urtarrilean justu alderantziz jartzen zuena), baina aprobetxatu dute esaldiaren bigarren zatia erabat aldatu eta aurrekoan jartzen zuenaren aurkakoa sartzeko (bigarren akta hau ere gure web orrian edo udaletxekoan irakurri daiteke, hau onartu baizuten EAJ-PNVko botoekin).udalbiltzatik atera dira

udalbiltza Euskal Herriko udal eta udal hautetsien biltzarra da. Eta bere helburuak honakoak dira: (1) Euskal Herria na-zioa dela aldarrikatu (2) Euskal Herriko egitura politikoa eraikitzen lagundu. (3) Nazio eraikuntza bultzatu (4) Herrialde guztietako udalerrien artean harremanak sendotzen lagundu hainbat esparrutan (5) Euskal Herria nazio berezkoa eta desberdindua dela adierazi nazioartean. EAJ-PNVek hortik ateratzea erabaki du, EUDELen, Euskadiko Udalen

Elkartean parte hartzea lehenesten duelako. UEMAtik ere, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatetik, atera egingo zirela esan zuten hasieran. Gero, “oraingoz” geratu egingo direla…

¿SaBIaS QuE…? El PNV ganó las elecciones municipales del 2015. ¿ Qué es lo que ha hecho desde entonces? (1) El PNV ha decidido pagar a los concejales por acudir a las Comisiones Informativas (reuniones del Ayuntamiento sobre Economía, Urbanismo, Servicios Sociales y Cultura). Y además, acudirán a cada de una de estas reuniones tres concejales del partido. Esto supondrá al Ayuntamiento un gasto extra de más de 20.000 euros en los siguientes cuatro años. Los concejales de EH Bildu han decidido no cobrar por asistir a estas reuniones(2) A la hora de contratar una empresa para renovar la web del Ayuntamiento ha optado por la más cara, el doble de cara que el resto. Casualmente, uno de los dueños es concejal del PNV en Tolosa. (3) Algunas de las contrataciones del Ayuntamiento se han hecho “a dedo” (“la alcaldesa conocía a alguien que no estaba trabajando…”). (4) En las fiestas de San Miguel ordenaron quitar pancartas a favor de los derechos humanos (en contra de agresiones sexis-tas, a favor del derecho de decidir, y en contra de la dispersión de los presos políticos) (5) Han eliminado el recargo que se aplicaba a las viviendas vacías y han subido el impuesto de los vehículos. Se favorece así a la gente privilegiada con más medios. (6) En estos primeros meses han mentido públicamente por lo menos cautro veces: no existía ningún estudio para paralizar el Zarretxe; en octubre no tenían el visto bueno de la Mancomunidad para implantar un nuevo sistema de recogida de residuos; la empresa contratada para renovar la web del ayuntamiento no es más barata sino el doble de cara que otras; el nuevo sistema de recogida de residuos no es más barato que el Puerta a Puerta, sino más caro. (7) No se está recogiendo en las actas lo que se dice en los plenos. A modo de ejemplo se puede escuchar en www.irura.ehbildu.eus la grabación del pleno de diciembre, y las dos versiones de acta que presentaron en enero y febrero. (8) ¿Cuál es la cultura que quiere priorizar el actual gobierno municipal? Se decidió que la llegada de Olentzero fuera “más sencilla”. El resultado fue un acto mucho más pobre que en años anteriores (9) En diciembre no apoyaron la moción de SARE en defensa de los derechos de los presos políticos vascos; en febrero han aprobado una moción a favor del TTIP (10) Han sacado a Irura de Udalbiltza, la Asamblea de ayuntamientos y cargos electos de Euskal Herria, porque priorizan la participación en Eudel, la Asociación de Municipios de Euskadi. Están pensando abandonar también UEMA, la Mancomunidad de Municipios Euskaldunes.

Page 4: Eh bildu 2016 boletina 1

4

Hondakinen bilketa sisteman aldaketa

Halaber, oso itsusia izan da negoziazio eske joan (EH Bildutik edukiontzi kontrolatuak onartzeko prest), EAJ-PNVek “pentsatuko dugu” erantzun, eta erantzunaren zain geunden bitartean beraiek prentsan agertzea sistema berria aurkezten. Errespetu falta latza iruditu zaigu. Politikan edozer gauzak balio duela uste duten horietakoak dira, nonbait. Amasa-Villabonan negoziaketa eta akordioa posible izan badira, Iruran zergatik ez?

Harrigarria da baita ere Patxi Amantegik (Tolosako EAJ-PNVko zinegotzia) hitz egitea sistema berria aurkezteko prentsaurre-koan, eta EH Bildurekin udaletxean egindako bileran. Tolosako Batzokian hartzen dira, antza denez Irurako erabakiak…

Sistema berrira aldatzeko EAJ-PNVren arrazoiak? Erortzen joan dira estetika eta inposizioaren ingurukoak (zeren, bestela, nola esplikatu Bilduko zortzi zinegotzien erabakiak inposizioa zirela, baina EAJ-PNVko bost zinegotzien erabakiak demokratikoak direla?). Zein geratzen dira?

(1) Sistema berria garbiagoa izango dela: komentariorik merezi ez duena, herri guztiak baitaki nortzuk eta zertarako aritu diren nahita zabor poltsak lurrean uzten.

(2) Sistema berria merkeagoa izango dela: Mankomunitatearen txosten ekonomikoak ge-zurtatu du hau: 2015ean 62.000 euro ordaindu zituen Irurak hondakinak biltzeko, eta 2016an sistema berriarekin 65.744 ordainduko ditu. Eta gainera beste 30.000 euro ordaindu beharko zaizkio bilketaz arduratzen den enpresari, aurre-ko zirkuituaren gastu batzuk mantendu egiten direlako. Gezurrak hanka motzak dituela… Patxi Amantegiren justifikazio antologikoa: “Gehiago or-dainduko duzue, baina merkeagoa da”.

(3) Zer geratzen zaigu? Erosotasuna. Horrelako gai serio batean labainkorra dirudien argudioa. Imajinatzen duzue osasuna eta ekologia tartean dauden beste gaietan agintariek erosotasuna erabiltzea irizpide bezala erabakiak hartzeko ga-raian? Eta hemendik aurrera zer?

2015ko abenduaren 3ko prentsaurrekoan finkatu genuen gure jarrera. Guk ez dugu sistema berria boikoteatuko. Gu-retzat ekologia eta osasuna alderdi politikoen arteko lehia baino inportanteagoak dira. Sistema berriak ere ahalik eta gaikako bilketa datu hoberenak ematea nahiko genuke, eztabaida honetan EH Bilduren helburua errauste planta eki-ditea delako. Eta frogatu dugu egin daitekeela, hondakinen %30 gaika biltzetik %70etik gorako tasetara igoz. Eztabaida

hau Gipuzkoako agenda politikoaren erdian kokatu dugu, eta urte hauetan sentsibilizazio lan izugarria egin da. Atez Atekoarekin jende askok hondakinak gaika banatzeko ohitura hartu dugu, eta horri esker orain tasak mantentzea espero dugu. EAJ-PNVren helburua, ordea, ez ote da erraustegia beharrezkoa dela frogatzea?

Irurako EH Bilduk onartzen eta errespetatzen du atez ateko bilketa sistema ez dela izan nonbait herritar askoren gustukoa (gure ustez, eragin handia izan du horren atzetik zegoen Bilduren aurkako kanpai-na indartsuak).

Baina ezin dugu onartu gai honetan egungo udal gobernuak eman duen atzerapausoa, kontrolik gabeko bost edukiontzien sistema ezarriz. 2016An, hondakinak gaika biltzea ez da borondatezko zerbait, herritar guztion betebeharra baizik. Eta datuek erakusten dutena da Atez Atekoarekin gaikako bilketa %30etik %73ra igo dela, eta kontrolik gabeko edukiontzien sistema ez dela inon zifra horietara iritsi. Pasaian, adibidez, ekainean Atez Atekoarekin 88 tona errefusa bildu ziren bitartean, abenduan, edukiontziekin, 171 tona bildu dira.

Page 5: Eh bildu 2016 boletina 1

5

Bildu Irura reconoce que mucha gente se ha opuesto al Puerta a Puerta y lo respeta. Aunque en nuestra opinión, en la creación de este rechazo ha sido muy importante la fuerte campaña anti-Bildu que subyacía tras este debate. Aun asi algun@s de los que se oponían y algun@s que tenían dudas han terminado por entender y aceptar nuestra propuesta.Pero lo que no podemos aceptar es el paso atrás del actual gobierno municipal, optando ahora por cinco contenedores no controlados. En el 2016, separar selectivamente los residuos no es algo voluntario. Y lo que nos muestran los datos es que hemos pasado de recoger selectivamen-te el 30% de los residuos al 73% actual. Mientras, en ningún caso, los cinco contenedores no controlados han llegado ha estos porcentajes. En Pasajes por ejemplo, con el Puerta a Puerta se recogieron en junio 88 toneladas de la fracción “resto” (no reciclable), y en diciembre, con contenedores no controlados, 171 toneladas.

Criticamos también las formas del PNV, al que ofrecimos negociar, dispuest@s a aceptar contenedores controlados, y tras contestarnos que se lo pensarían, aparecieron en la prensa presentando el nuevo sistema. ¡Menuda falta de respeto! Por lo visto, son de l@s que piensan que en política vale cualquier cosa. Sí en Amasa-Villabona han sido posibles la negociación y el acuerdo, ¿en Irura por qué no?

Es penoso también el hecho de que tenga que venir un concejal del PNV de Tolosa a la rueda de prensa donde se presenta el nuevo sistema o las reuniones del ayuntamiento de Irura. Por lo visto las decisiones para Irura se toman en el Batzoki de Tolosa.

¿Las razones del PNV para el cambio? Lógicamente se han ido cayendo la “estética” y la “imposición” (porque si no, ¿cómo explicar que las decisiones de ocho concejales de Bildu eran una imposición, pero ahora las de cinco del PNV son democráti-cas?). ¿Qué nos queda? (1) Que el nuevo sistema va a ser más limpio: no necesita comentarios, porque todo el pueblo sabe quienes y por qué han estado dejando bolsas de basura en el suelo y en los postes (2) Que el nuevo sistema iba a ser más barato: “razón” ya desmentida por el informe económico de la Mancomunidad (en el 2016 la recogida de residuos nos va a costar en Irura 33.000 euros más que en el 2015) (3) La comodidad: criterio que no parece de los más fuertes a la hora de tomar decisiones cuando lo que está en juego es la salud de las personas y la ecología.

Y ¿a partir de ahora qué?

N osotr@s no vamos a boicotear el nuevo sistema. Lo que está en juego nos pare-

ce más importante que las desavenencias entre partidos políticos. Y nos gustaría que el nuevo sistema siga dando los mejores resultados posibles, porque nuestro objetivo es evitar la incineradora. Hemos demostrado que es posible, presentando y probando todo un sistema alternativo de re-cogida y tratamiento. Hemos puesto el debate en el cen-tro de la agenda política, y se ha hecho una gran labor de sensibilización. Gracias al Puerta a Puerta mucha gente nos hemos acostumbrado a separar los residuos, y gracias a ello esperamos que se mantengan las tasas. Pero, ¿el objetivo del PNV no será demostrar que la incineradora es necesaria irremediablemente?

Cambio en el sistema de recogida de residuos

Page 6: Eh bildu 2016 boletina 1

6

udaletxean oposizioan bagaude ere, ez daukagu arazorik EaJ-PnVrekin elkarlanean aritzeko, irurarren onerako denean. Elkarlan hori lortzea, ordea, ez da erraza izango, EaJ-PnVk aurkeztu zuen programa Bilduk egindakoak desmontatzera mugatzen baitzen.

EH Bilduren proposamenak

Hilabete hauetan Irurarentzat onak izango diren proiektuak babestu ditugu. Adibidez, lehendik datozen bi: ume, nerabe eta gazteak dinamizatzeko Gaztematika proiektua; eta, batez ere adi-neko jendearengan eragina izango duen Irura Lagunkoia. Herritarren ongizatea bermatzeko, Irura bizi eta zoriontsu baten alde lan egitea izango da gure ardatza.

Proposamenei dagokienean, oraingoz agerkari honetan bi azpimarratuko ditugu:

ZarrEtXEa BErrIZ ErE MartXan JartZEa: Herritarren (ez bakarrik EH Bildu bozkatzen dutenen) parte-hartze prozesu baten bidez zehaztuta zegoen proiektua da Zarretxearena; eta EAJ-PNVk zalantzan jarri du parte-hartze prozesua bera, “30-40 lagunen parte hartzea” ez omen delako esanguratsua. Orain zenbaten artean hartu dute ba proiektua geratzeko erabakia? Hau baldin bada parte-hartzeari buruz du-ten jarrera…

Udaleko teknikari baten azterketan oinarrituta egin zen proie-ktua, dagoeneko diru kopuru bat gastatua dago (proiektua di-senatzen, lehen prestaketak egiten), eta Bilduk diru partida bat onartuta zeukan jada lan hauetarako.

Gure ustez plaza da herriko erdigunea, bihotza, espazio publiko nagusia. Baita Iruran ere. Baina taberna itxita dagoenetik, pla-zako giroa itzaliago dagoela gauza nabaria da. Eta horregatik Za-rretxea irekitzea beharrezkoa ikusten dugu, plaza eta herri bizi bat nahi ditugulako.

PlaZako EraIkIn PuBlIkoEn BErrantolakEta:Ikastolak Haur Hezkuntzarako eraikin berria egiteak eragina izango du udaletxeak plazan dituen lokaletan; egoera berriaren aurrean, honakoa da Plazako espazioak berrantolatzeko gure proposamena:

1) Haurtzaindegia lekuz aldatzea: gaur egun, elizarena den eraikin batean kokaturik dago, eta alokairuagatik urtero 17.000 euro ordaindu behar dizkio udalak elizari. Gastu hori ekiditeko, haurreskola eraikin berdean jartzea proposatzen dugu.

2) Ludoteka eraikin urdinean jartzea: udaleko txosten teknikoek dioten moduan, ludoteka Trinketetik eraikin urdinera lekual-datzea proposatzen dugu. Herritarrek edo balizko elkarteek erabili ahal izateko, gelaren batek ere eskura egon beharko luke.

3) Parkea estaltzea: EAJ-PNVk 90.000 euro aurreikusi ditu 2016ko aurrekontuetan Etxezarretako parkea deritzona estaltze-ko, baina gure ustez parkeren bat estaltzekotan, plazakoak izan beharko luke lehentasuna. Plazan haurtzaindegia eta ikastola ere badaude, eta ondorioz jendea ibiltzen da bertako parkean goizetik hasi eta iluntzerarte.

6

Page 7: Eh bildu 2016 boletina 1

7

GIPuZkoa

LAS PROPUESTAS DE BILDUPese a encontrarnos en la oposicion en estos momentos, no tenemos problema alguno para trabajar conjuntamente con el EAJ-PNV siempre y cuando suponga el bienestar de los iruratarras. Ese trabajo conjunto no sera facil si siguen limitandose a desmontar todos nuestros trabajos realizados. Pese a eso seguiremos haciendo las mejores pro-puestas posibles:

Poner en marcha de nuevo el Zarretxe: Se trata de un proyecto definido tras un proceso de participación ciudadana. El PNV ha paralizado dicho proyecto, y ha cues-tionado incluso el proceso de participación, porque en su opinión “30-40 personas no representan a todos l@s vecin@s de Irura”. ¿Entre cuant@s se ha tomado ahora la decisión de paralizar el proyecto? Si éste es su modelo de participación… El proyecto estaba diseñado por un técnico del Ayuntamiento, ya se han realizado los primeros gastos (para pagar el proyecto y para algunas remodelaciones previas), y Bildu había reservado una partida del presupuesto. Para nosotr@s, la plaza es el espacio central del pueblo, el punto neurálgico, el principal espacio público. Y por ello es necesario re-abrir el Zarretxe.

reorganización de los edificios de la plaza: 1) Proponemos pasar la guardería al “edificio verde”, evitando así tener que pagar anualmete 17.000 euros a la iglesia

2) Pasar la ludoteca al “edificio azul”

3) De cubrir algún parque, creemos que debía tener prioridad el de la plaza, por ser el más utilizado, que en la plaza se en-cuentren la ikastola y la guarderia, hacen que dicho parque sea utilizado mañana y tarde..

Page 8: Eh bildu 2016 boletina 1

8

HarrEManEtarako

EH BIldu IrurarEkIn HarrEManEtan JartZEkoZuetako edonork gurekin harremanetan jarri nahiko bazenute edozein galdera, kexa

edo iradokizun egiteko jakin ezazue gure ateak beti irekita izango dituzuela.

Cualquier persona que quiera ponerse en contacto con nosotros para transmitirnos alguna pregunta, queja o sugerencia tendra las puertas abiertas en todo momento.

@Bilduirura

www.facebook.com/bilduirura

[email protected]

irura.ehbildu.eus