eepn erregistratutako idazkia

1
Euskaraz bizi nahi dugulako, hizkuntza politika burujabea! Gaur goizean, Euskararen Erakunde Publikoko bulegoetara azaldu gira Euskal Herrian Euskarazeko (EHE) kideak, zuen 2011. urteko balorazio "baikorra" eta 2012rako aurreikusia den hizkuntza politika iruzurrak baizik ez direla salatzeko. Horregatik, zuen hizkuntza politika xehatu dugu eta, ihauterietan egiten den bezala, inguruan dantzatu dugu izpiritu txarrak kanporatzeko. Zuen hizkuntza politikek gure oinarrizko hizkuntz eskubideak ere ez dituenez bermatzen hona etorri gara, ez dugulako euskaraz bizitzen ahal. Beraz, urte luzeetan jantzi duzuen mozorro euskalduna kendu nahi izan dizuegu! Hizkuntza politika burujabea behar dugu, kanpo esku hartzerik gabekoa, euskaldunok erabakiko duguna. Hori dela eta, hurrengoak dira gure aldarrikapenak: -Euskara berezkoa izendatu. -Euskara hizkuntza ofiziala. -Euskara lehentasunezkoa. -Euskara ezagutu beharrekoa. Euskal Herrian Euskaraz (EHE) 2012ko otsailaren 23an, Baionan.

Upload: euskal-herrian-euskaraz

Post on 06-Mar-2016

216 views

Category:

Documents


0 download

DESCRIPTION

EHEk idazki hau erregistratu du Euskararen Erakunde Publikoan.

TRANSCRIPT

Euskaraz bizi nahi dugulako, hizkuntza politika burujabea!

Gaur goizean, Euskararen Erakunde Publikoko bulegoetara azaldu gira Euskal Herrian Euskarazeko (EHE) kideak, zuen 2011. urteko balorazio "baikorra" eta 2012rako aurreikusia den hizkuntza politika iruzurrak baizik ez direla salatzeko.

Horregatik, zuen hizkuntza politika xehatu dugu eta, ihauterietan egiten den bezala, inguruan dantzatu dugu izpiritu txarrak kanporatzeko.

Zuen hizkuntza politikek gure oinarrizko hizkuntz eskubideak ere ez dituenez bermatzen hona etorri gara, ez dugulako euskaraz bizitzen ahal. Beraz, urte luzeetan jantzi duzuen mozorro euskalduna kendu nahi izan dizuegu!

Hizkuntza politika burujabea behar dugu, kanpo esku hartzerik gabekoa, euskaldunok erabakiko duguna. Hori dela eta, hurrengoak dira gure aldarrikapenak:

-Euskara berezkoa izendatu.-Euskara hizkuntza ofiziala.-Euskara lehentasunezkoa.-Euskara ezagutu beharrekoa.

Euskal Herrian Euskaraz (EHE)2012ko otsailaren 23an, Baionan.