edurnezuri

30

Upload: alain-ajuria

Post on 22-Mar-2016

214 views

Category:

Documents


2 download

DESCRIPTION

Edurnezuri

TRANSCRIPT

Page 1: Edurnezuri
Page 2: Edurnezuri
Page 3: Edurnezuri

EDURNEZURI ETA ZAZPI IPOTXAK

1.- Behin bazen Edurnezuri izeneko printzesa bat.

Edurnezuri oso polita zen txikitatik, baina handia

egin zenean, askoz ederragoa zen. Animalia guztiak

bere lagunak ziren eta haiekin jolastea gustatzen

zitzaion.

Edurnezuriri, txikitan, bere ama hil zitzaion eta

bere aita, erregea, beste emakume batekin ezkondu

zen: amaordearekin.

Page 4: Edurnezuri
Page 5: Edurnezuri

2.- Amaordea ere oso polita zen baina Edurne-

zuri baino itsusiagoa. Amaordeak Edurnezuriri

inbidia zion eta egunero bere ispilu magikoari

galdetzen zion:

-Ispilutxo, ispilutxo, esadazu nor den

munduko neskarik politena.

-Sentitzen dut amaordea, zu oso polita

zara, hala ere Edurnezuri politagoa da.

Page 6: Edurnezuri
Page 7: Edurnezuri

3.- Behin, Edurnezuri animaliekin jolasten zegoenean,

amaordeak gazteluko soldadu bati esan zion:

-Ikusten duzu erregearen alaba?

-Bai andrea, ikusi egiten dut...

-Ba zera, Edurnezuri hil behar duzu, eta nik ondo

ordainduko dizut. Eraman ezazu basora eta han

bertan hil.

-Bai amaordea, zuk nahi duzun bezala egingo dut.

Page 8: Edurnezuri
Page 9: Edurnezuri

4.- Gazteluko soldaduak basora eraman zuen Edurnezuri hil-

tzeko asmoz. Baina pena sentitu zuen eta Edurnezuriri den-

dena kontatu zion.

-Begira Edurnezuri, amaordeak zu hiltzea agindu dit,

baina ezin dut hain pertsona polita eta maitagarria hil.

-Ez mesedez soldadu, ez egin, nik bizi nahi dut..

-Ez Edurnezuri, ez zaitut hilko, baina zin egin behar di-

dazu ez zarela gaztelutik inoiz agertuko..., bestela

amaordeak ni hilko nau.

Page 10: Edurnezuri
Page 11: Edurnezuri

5.- Edurnezuri basoan gelditu zen eta gaua

heldu baino lehen bera bizitzeko leku bat bila-

tzen hasi zen.

Ibili eta ibili oso polita zen etxe txiki bat

aurkitu zuen.

-Oh zelako etxetxo polita, nor biziko da

hemen?

Page 12: Edurnezuri
Page 13: Edurnezuri

6.- Edurnezuri etxean sartu zenean mahai txiki bat

eta zazpi plater zeuden salda gozoa barruan...

-Guztietatik apur bat jango dut, gose naiz eta...

Oh zein gozoa, baina nor bizi da hemen?

Eta jan ondoren, logura zenez ohe batean lotan

gelditu zen.

Page 14: Edurnezuri
Page 15: Edurnezuri

7.- Baina etxe hura zazpi ipotxena zen, eta

mendian lana egin ondoren etxera joaten ziren

atseden hartzera:

“Aibo, aibo, etxera goaz gu

aibo, aibo, etxera goaz gu

deskantsatu, oso ondo pasa.

Jatera, dantzatzera, ohera goaz gu

Aibo, aibo, etxera goaz gu

Aibo, aibo, aibo, aibo,

Etxera goaz gu...

Page 16: Edurnezuri
Page 17: Edurnezuri

8.- Zazpi ipotxek, etxera heldu zirenean, neska ederra

aurkitu zuten lotan.

ZAZPI IPOTXAK --- Nor da neska polit hau? –

denak batera esan zuten. –Zer egiten du gure

etxean?

EDURNEZURI--- Barkatu lotan geratu naiz zuen

ohean. Edurnezuri dut izena eta ezin dut gazte-

lura itzuli, amaordeak hilko nauelako.

Z.I. ---Ez dago arazorik, geratu gure etxean, elka-

rrekin ondo pasatuko dugu.

Page 18: Edurnezuri
Page 19: Edurnezuri

9.- Amaordeak berriro bere ispilu magikori galdetu zion:

-Ispilu, ispilu, esadazu nor den munduko neskarik

politena.

-Gazteluan zu zara politena, baina munduan Edurne-

zuri da politena.

-Baina Edurnezuri hilda dago!

-Ez amaordea, Edurnezuri zazpi ipotxen etxean bizi

da... basoan bizi da...

-Puaf! Ispilu memeloa...

Page 20: Edurnezuri
Page 21: Edurnezuri

10.- Amaordea, atso zaharra bezala jantzita, pozoi

bat prestatzen hasi zen...

-Oh, oh, oh... Edurnezurik sagarra jaten due-

nean hil egingo da ... Ja, ja, ja...

Page 22: Edurnezuri
Page 23: Edurnezuri

11.- Amaordea, atso zahar jantzita, Edurnezuri-

rengana joan zen eta aurkitu zuenean esan zion:

-Tori neska polita, jan ezazu sagar gozo

hau, gustatuko zaizu, gustatuko zaizu...

-Eskerrik asko andrea, oso zintzoa zara

sagar hain gozoa emateagatik. Oraintxe

jango dut...

Page 24: Edurnezuri
Page 25: Edurnezuri

12.- Edurnezurik sagar zati bat jan zuenean, lurrera

erori zen, begiak itxita eta ahoan sagar zati bat zuela...

-Amaordea, berriz, korrika joan zen gaztelura, oso

pozik.

-Ja, ja, ja, ni izango naiz politena. Orain ez dago

besterik...

Page 26: Edurnezuri
Page 27: Edurnezuri

13.- Zazpi ipotxak etxera heldu zirenean, lurrean

aurkitu zuten Edurnezuri. Denak negarrez hasi ziren

eta basoko animaliek loreak ekarri zituzten Edurne-

zurirentzat.

-Ai, gure neskato polita, hilda dago, zer egingo

dugu orain...

Page 28: Edurnezuri
Page 29: Edurnezuri

14.-Ipotxak triste eta larri zeuden. Une horretan

mutil polit eta sendoa, beste gaztelu bateko prin-

tzea, agertu zen. Printze honek Edurnezuri ikusi

zuenean, berehala maitemindu zen eta musu bat

eman zion. Orduan Edurnezurik ahoa zabaldu

zuen eta ahotik erori zitzaion sagar zati pozoin-

dua...

-Eskerrik asko printzea, zuk esnatu nauzu...

Handik gutxira Edurnezuri eta printzea ezkondu

ziren eta zazpi ipotxak haiekin bizitzera joan ziren.

Page 30: Edurnezuri