edukia: 01 ordenagailuaren osagaiak -...

17
GAIA: WINDOWS 1 Edukia: 01 Ordenagailuaren osagaiak Azalpena: Zer da oinarri plaka? Oinarri plaka (mainboard), edo "placa madre" (motherboard), ordenagailu baten elementu garrantzitsuena da, bertan aurkitzen baitira edo konektatzen baitira gainontzeko aparatu eta dispositibo guztiak. Fisikoki, material sintetikoko lamina bat da eta bertan zirkuitu elektroniko bat dago, non konektatzen diren bere gainean finkaturik dauden hainbat elementu, hala nola: mikroprozesadorea, zokalo batean sartuta; memoria, orokorrean moduluetan; slot-ak edo hedatze artekak, bertan txartelak konektatzen direlarik; hainbat kontrol txip-ak, haien artean BIOS-a. Mikroprozesadorearen zokaloa Bertan ordenagailuaren “burmuina” sartzen da. 10 urteetan lauki edo karratu bat izan zen eta bertan “mikroa”, hankatxoak dituen eta beltza den plastikozko pastilla, sartzen zen; Pentium II-ak agertu zirenean hau dena aldatu zen pixka bar, arteka moduko konektoreak erabiliz. Memoria printzipala edo RAM (Random Access Memory, Memoria de Acceso Aleatorio) bertan ordenagailuak gordetzen ditu momentuan erabiltzen ari diren datuak; "mega-tan" neurtzen da: 32, 64, 128, 264 edo 512 Mb. Gaur egun Gb-eko memoria txartelak ere badira.

Upload: others

Post on 28-Oct-2019

12 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

GAIA: WINDOWS

1

Edukia: 01 Ordenagailuaren osagaiak Azalpena: Zer da oinarri plaka?

Oinarri plaka (mainboard), edo "placa madre" (motherboard), ordenagailu baten elementu garrantzitsuena da, bertan aurkitzen baitira edo konektatzen baitira gainontzeko aparatu eta dispositibo guztiak.

Fisikoki, material sintetikoko lamina bat da eta bertan zirkuitu elektroniko bat dago, non konektatzen diren bere gainean finkaturik dauden hainbat elementu, hala nola:

• mikroprozesadorea, zokalo batean sartuta; • memoria, orokorrean moduluetan; • slot-ak edo hedatze artekak, bertan txartelak konektatzen direlarik; • hainbat kontrol txip-ak, haien artean BIOS-a.

Mikroprozesadorearen zokaloa

Bertan ordenagailuaren “burmuina” sartzen da. 10 urteetan lauki edo karratu bat izan zen eta bertan “mikroa”, hankatxoak dituen eta beltza den plastikozko pastilla, sartzen zen; Pentium II-ak agertu zirenean hau dena aldatu zen pixka bar, arteka moduko konektoreak erabiliz.

Memoria printzipala edo RAM (Random Access Memory, Memoria de Acceso Aleatorio) bertan ordenagailuak gordetzen ditu momentuan erabiltzen ari diren datuak; "mega-tan" neurtzen da: 32, 64, 128, 264 edo 512 Mb. Gaur egun Gb-eko memoria txartelak ere badira.

GAIA: WINDOWS

2

Fisikoki, memoria moduluak edo txipak kontaktuak edo pinak dituzten plaka batzuetan soldatuta dauden plastiko beltzezko laukiak dira, era honetan:

RAM memoria eta beste memorien (disketeak, disko gogorrak…) arteko desberdintasunak dira RAM askoz baina askoz azkarragoa dela eta ezabatzen dela ordenagailua itzaltzean, besteetan ez bezala.

Memoria artekak

Ordenagailuaren memoria nagusiaren, RAM-en, konektoreak dira.

"Txipset"a txip-en taldea (set) da. Txip hauek ordenagailuaren funtzio zehatz batzuen kontrolatzeaz arduratzen dira, adibidez nola erlazionatzen dira mikroprozesadorea eta memoria edo cache, edo portu eta ISA, PCI, AGP, USB...

slot-en kontrola

Lehengoan funtzio hauek nahiko errazak edo sinpleak ziren eta txipset-ak ez zuen apenas eraginik ordenagailuaren errendimenduan, beraz oinarri plaka erostean elementu honek ez zuen garrantzirik. Baina mikro berriak oso konplexuak dira eta txip-seta ere badu garrantzi handiagoa.

Txip-setaren kalitatearen eta ezaugarrien menpe egonen dira:

• mikroprozesadorearen errendimendu maximoa lortzea edo ez. • Ordenagailua eguneratzeko aukerak. • Memoria eta periferikoen teknologia aurreratu batzuen erabilpena.

BIOS-a

BIOSa programa bat bertzerik ez da. Programa honek beste dispositibo batzuk erabiltzeko euskarria da; dispositibo hauek sarrera-irteerakoak dira (Input-Output). Fisikoki lauki forma duen txip-set batean kokatzen da, argazkian agertzen den bezalakoa.

GAIA: WINDOWS

3

Gainera BIOSak gordetzen ditu hainbat parametro, hala nola disko gogorraren mota, sistemaren data eta ordua eta abar. Datu hauek CMOS erako memoria batean gordetzen ditu. Memoria honek oso kontsumo txikia du eta pila batek mantentzen du ordenagailua itzalita dagoenean.

Flash-BIOS motako biosak eguneratu daitezke.

Hedatze txartelentzako artekak

Plastikozko artekak dira konektore elektrikokoez horniturik (slots), hedatze txartelak bertan sartzen edo txertatzen direlarik (bideo txartela, soinu txartela, sare txartela…). Segun eta zein teknologian oinarritzen diren kanpoko itxura bat edo beste bat izanen dute, tamaina desberdina eta batzuetan ere kolore desberdinak.

• PCI artekak: gaur egungo estandarra. Eman dezakete 132 MB/s arte 33 MHz-tan, eta nahikoa da ia gauza guztietarako, 3D bideo txartela batzuk izan ezik. Neurtzen dute 8,5 cm eta orokorrean zuriak dira.

• AGP artekak: edo hobe erranda arteka, bat besterik ez baita egoten normalean eta beti 3D bideo txartelak konektatzeko. Funtzionamendu moduaren arabera ibil daitezke 264 MB/s edo 528 MB/s-tan. Neurtzen du 8 cm, gutxi gorabehera. Marroi kolorekoa izaten da.

Cache memoria edo aurrememoria

Oso memoria azkarra da eta zubi lana egiten du mikroprozesadore eta memoria nagusiaren (RAM) artean. Modu honetan gehien erabiltzen diren datuak azkarrago topatu daitezke, ordenagailuaren errendimendua azeleratuz, gehien bat ofimatikako aplikazioetan.

Kanpoko atakak

Bertan konektatzen dira kanpoko periferikoak: teklatua, sagua, inpresora…

Ataka nagusiak hauek dira:

Teklatua

DIN zabala, edo mini-DIN .

GAIA: WINDOWS

4

Paralelo ataka (LPT1)

Bi lego (gutxitan gertatzen da) bigarrena izanen zen LPT2. Konektore emea da, 38 mm-takoa, 25 pinak 2 errenkadatan .

Serie ataka (COM edo RS232)

Bi izaten dira, bata meharra 17 mm-takoa, 9 pin dituena (normalean "COM1"), eta beste bat zabala 38 mm-takoa, 25 pinekin (orokorrean "COM2"), paralelo bezalakoa baina arra, ez emea, pinak kanporantz dituena. Barrutik berdintsuak dira, bakarrik aldatzen da kanpoko aldea; plaka modernoetan (ATX) biak 9 pinetakoak dira.

Saguarentzako ataka PS/2

Berez, mini-DIN konektorea da, teklatuarena bezalakoa.

Jokoentzako ataka

Joystick-entzako edo midi-teklatuarentzako ataka. Serie ataka mehea baina zertxobait handiagoa, 25 mm-takoa, 15 pinekin 2 errenkadetan.

VGA ataka

Normalean ez daude integratuak plakan, hedapen artekan baitago, baina ezagutzeko erranen dugu 17 mm-takoa dela, 15 pinekin 3 errenkadetan.

USB ataka

Gaur egun plaka guztietan daude; meharra eta lauki zuzena, periferiko aunitz bertan konektatzen dira, azkarragoa baita.

Gaur egun teklatuak eta saguak mini-DIN ataketan konektatzen d ira baina gero eta gehiago ere USB ataketan.

Barruko atakak

Izen honekin hartzen dugu barruko dispositiboentzako konektoreak, hala nola, disketera, disko gogorra, CD edo DVD-a, barruko bozgorailua eta bertze batzuk.

Konektore elektrikoa

Bertan konektatzen dira plaka osoa behar duen elikadura iturriak ematen duen argindarra jasotzeko kableak.

GAIA: WINDOWS

5

Pila

Ordenagailuaren pilak, edo hobeto erranda, akumuladoreak, BIOS-aren konfigurazioa mantentzen du ordenagailua itzalita dagoenean. Pilarik ez balego egunero ordenagailua piztean sartu beharko genituzke diskoaren ezaugarriak, data, ordua…

Erraten dugu akumuladorea dela, birkargatzen delako ordenagailua martxan dagoela. Baina, urteak pasa ahala, galtzen du bere gaitasuna (bateria birkargagarri guztiak bezala) eta irits daiteke momentu bat pila aldatu beharra dagoela. Hau gerta daiteke 6 erabilpen urte ondoren, eta iragarri daiteke ordenagailuaren ordua normala baina gehiago atzeratzen denean.

Elementu integratu batzuk

Gaur egun plaka aunitzetan osagai batzuk plakan bertan txertatuak daude, eta ez hedapen txarteletan. Ohikoenak dira:

• Dispositiboen kontroladoreak: disko gogorra, disketera, atakak eta bertze gauza batzuk kontrolatzeko.

• Soinu txartela. • Bideo kontralatzailea: edo bideo txartela edo txartel grafikoa deitzen

dena. Ez dira potentzia handikoak baina bai dira nahikoa ofimatikako lanak egiteko.

GAIA: WINDOWS

6

Edukia 02: Windows-en idazmahaia Azalpena: WINDOWS SISTEMA ERAGILEA

Sistema eragilea programa bat da arduratzen dena, bertze gauzen artean, erabili nahi dugun bertze edozein programari hasiera emateaz eta kontrolatzeaz.

PC gehienek erabiltzen dute sistema eragile bezala Windows-en bertsioren bat, baina gero eta gehiago ari da zabaltzen Linux sistema eragile irekia.

IDAZMAHAIA

Ordenagailua piztean, arrankatzeari bukatu ondoren, agertzen den lehenbiziko pantaila hori idazmahaia da. Bertan agertzen ahal dira gehien erabiltzen ditugun aplikazioetako batzuk.

Lasterbideak. Bertan bi klik eginda aplikazioak edo fitxategiak irekiko dira.

Ikono ontzia. Bertatik kontrolatu ahal dugu erlojua, bolumena…

Hasiera azkarreko barra. Maiz erabiltzen ditugun aplikazioetan sartzeko.

Ataza barra. Bertan ikusi ahal dugu zer daukagun irekita.

Hasiera botoia. Bertan klik egitean eskuinean duzun bezalako menu bat irekitzen da

Ordenagailua itzaltzeko klik eginen dugu hemen eta aurrerago konfirmatuko dugu irekiko den leihotxoan

Menu honetatik gure ordenagailuan ditugun programa eta dokumentuetara irits gaitezke

GAIA: WINDOWS

7

Ariketa : LASTERBIDEAK SORTU

Nahi dugunean idazmahaian ez dagoen programa baten ikonoa bertan jarri asko erabiltzen dugulako programa hori, adibidez, sortu ahal dugu modu honetan:

Windows-en kalkulagailuaren lasterbidea sortzeko, eskuineko botoia sakatuko dugu idazmahaiaen espazio libre baten gainean, aktibatuko dugu hurrengo menua: Berria, Lasterbidea (Nuevo, Acceso directo).

Hau bezalako leiho bat agertuko zaigu:

Sakatuko dugu Arakatu (examinar) botoia eta Windows-en karpetaren barruan bilatu eta hautatuko dugu calc.exe fitxategia. Testu koadroan sartuko dugu izena Kalkulagailua eta kitto.

Lasterbide bat ezabatzeko klik egienen dugu bere gainean eskuineko botoiarekin eta hautatuko dugu Ezabatu (Eliminar) aukera.

GAIA: WINDOWS

8

Edukia: 03 Windows-en esploradorea (1)

Azalpena: Windows-en esploradorera sartzen da hurrengo pausuak emanez: Inicio- programas-Accesorios-Explorador de Windows. Eta agertzen da hurrengo pantaila hau, bertan bi zonalde ezberdintzen direlarik:

• Ezkerreko partea Direktorioen zuhaitza edo arbola deitzen dena eta bertan agertzen dira ditugun karpeta eta unitateen zerrenda, baina ez artxibo edo fitxategiak.

• Eskuineko aldean, aldiz, beste aldean aukeratua dagoen karpetaren edukia agertzen da. Alde honetan agertzen dira, beraz, gorderik ditugun karpeta keta fitxategiak.

Barra estandarrak izaten ditu Windows-en esploradorearekin gehien egiten

diren eragiketen botoiak edo ikonoak.

Mailaz igotzen ahalbidetzen digu eta ikusten ari garen fitxategi edo karpeta Gordetzen duen karpetan kokatzeko.

Beste karpeta batera kopiatu edo karpeta bat kopiatu

Karpeta/k edo Fitxategia/k beste tokira mugitu

Karpetak edo fitxategiak kendu edo ezabatzeko.

Egindako azken aldaketa desegiteko. Ikusi dugun azken orrira

itzultzeko.

Hiru botoi hauek karpetak ikusteko dira.

Karpeten bistak aldatzeko: (ikono handiak, txikiak, eta abar)

GAIA: WINDOWS

9

Fitxategi edo karpetak aukeratzeko: - Klik egiten da aukeratu nahi duzun fitxategi edo karpetaren gainean eta

aukeratua geratzen da. - Hainbat elementu batera aukeratu nahi izanez gero mantentzen da sakatua

Control tekla fitxategi edo karpetaren gainean klik egiten den bitartean. - Ondoz ondoko elementuak (kontsekutiboak) aukeratzeko aukeratzen

lehenbizikoa klik eginez eta ondoren egiten da klik ere aukeratu nahi dugun azkenekoan shift tekla sakatua mantentzen dugun bitartean.

Karpetak sortu: Sortu nahi dugun karpeta berriaren karpetaren barruan kokatzen gara ezkerreko aldean, eta egien dugu Archivo- Nueva- Carpeta.

Karpeta bat kentzeko edo ezabatzeko, horren gainean kokatzen gara eta

eliminatzeko botoia erabiltzen dugu . Kapetak edo fitxategiak kopiatzeko: Aukeratzen dugu kopiatu nahi dugun

elementua et asakatzen dugu botoia, honek irekitzen duelarik Buscar Carpeta izeneko leihoa, aukeratutakoa non kopiatu nahi dugun hautatzeko. Behin hautatua Aceptar sakatzen dugu. Kopiatu nahi dugun karpetan existitzen ez bada crear carpeta nueva egin behar dugu eta gero kopiatu behar dugu.

Karpetak edo fitxategiak mugitzeko aurrekoan bezala egiten da baina botoia erabiliz. Ariketa:

Sortu ondoko karpeten egitura:

Direktorio hau sortuko duzu A:/Zure Izena/Teknologia diskete unitatearen barruan

-Ondoren sortu Word-eko dokumentu bat wind1 izenarekin eta gorde ezazu jarduera 22 karpetan eta wind2 izeneko beste dokumentu bat eta karpeta berean gorde.

-Eliminatu wind2 dokumentua eta jarduera 21 karpeta.

-Kopiatu wind1 dokumentua Jarduera 2 karpetan. -Mugi ezazu Jarduera 2 karpeta osoa Jarduera 1 karpetara.

GAIA: WINDOWS

10

Edukia: 04 Windows-en esploratzailea (2) Azalpena:

Bistak: Karpetak eta fitxategiak ikusteko era desberdinak dira. Aukeratu ahal ditugu Ver menutik edo barra estandarretik Vistas ikonoa erabiliz.

Propietateak: unitate, karpeta edo fitxategi baten ezaugarriak ezagutzeko. Kontsultatu daiteke fitxategia aukeratu zeta barra estandarreko Propiedades ikonoan klik eginez edo testuinguruko menua erabiliz, behin fitxategia aukeratua saguaren eskuineko botoian klik eginez eta Propiedades aukeratuz.

Goitik behera eta ezker eskuinera ordenatuak.

Karpetak eta fitxategiak nola nahi dugun antolatu

aukeratzeko.

1. Unitatea, karpeta edo fitxategia aukeratu.

2. Aukeratutakoaren gainean klik egin eskuineko botoiaz.

3. Propiedades

aukeratu

4. Leihoaren ezaugarriak ikusi.

GAIA: WINDOWS

11

Karpeta konpartitu: Karpeta bat konpartitzeak esan nahi du Sare inguru batean beste erabiltzaileek nire informaziora sartu ahal izatea. Konpartitzeko ekintza karpetei aplikatzen zaie eta ez fitxategiei. Karpeta bat konpartitzean bertan dagoen informazio guztia ari gara konpartitzen.

Fitxategiak edo karpetak bilatu: izena ezagutzen ez dugun fitxategi edota non dagoen ez badakigu bilatzeko erabiltzen da; edo non dagoen ez dakigun karpeta edo azpikarpeta aurkitzeko. Herramientas menutik sartzen da.

5. Onartu 4. Aldaketak

3. Sartzeko era adierazi

Inork ezin izanen du karpetaren inongo

Karpetaren edozein fitxategian Irakurri, aldatu eta eliminatzea baimentzen du. OSO ARRISKUTSUA!

Bakarrik irakurtzeko edo baimen osoa ematea baimentzen du

pasahitzaren arabera. Pasahitza idatzi behar da eta gero baieztatu.

2. Karpeta ea konpartitu nahi den

ala ez aukeratu.

1. Propiedades-etik Compartir menua aukeratu.

Actividad:

4. Fitxategia edo karpeta bilatzeko

klik egin.

1. Non bilatu nahi dugun adierazi: unitatea, karpeta.

Examinar aukerarekin hautatu ahal dugu

3. Bilatu nahi den fitxategi edo karpetaren izena idatzi

2. Aktibatu aukera hau

GAIA: WINDOWS

12

ARIKETA

1. Ondoko irudian agertzen den direktorio eta azpi-direktorioen egitura

sortu zure disketean:

2. Direktorio guztiek izan beharko dituzte Natur Zientziak direktorioak

dituen hiru azpi-direktorio berberak. 3. Ondoko direktorioeni zenak aldatu eta bere siglekin ordezkatu:

Gizarte zientziak, geografia eta historia → GZGH Plastika eta ikus hezkuntza → PIH Lengua castellana y literatura → LCL Hezkuntza Jarduera antolatuak → HJA Aukerakoa → Hautatu duzun hautagaiaren izena

4. Eliminatu aukeratu ez dituzun ikasgaiaren direktorioa: HJA edo Erlijioa. 5. Bilatu C:\ unitatean ondoko fitxategiak: esterilla.bmp, triangulos.bmp,

arial.ttf, times.ttf eta hourglas.ani. Kopiatu eta itsatsi zure disketeko Informatikako direktorioan.

6. Arestian itsatsi dituzun fitxategietako izenak aldatu: esterilla.bmp → imagen1.bmp, triangulos.bmp → imagen2.bmp, arial.ttf → fuente1.ttf y times.ttf → fuente2.ttf

7. Bistaratu Informatika direktorioa dauden forma posible guztiak erabiliz: ikono handiak, ikono txikiak, zerrenda eta detaile. Antolatu ikonoak dauden era desberdinak erabiliz: Izenaz (por nombre), motaz (por tipo), tamainaz (por tamaño) eta dataz (por fecha).

8. Mugitu hourglas.ani fitxategia Fisika eta Kimika direktoriora. 9. Kopiatu imagen1.bmp eta imagen2.bmp fitxategia keta itsatsi EPV

direktorioan. Kopiatu fuente1.ttf eta fuente2.ttf fitxategiak eta itsatsi LCL direktorioan.

10. Zure disketearen ezaugarriak begiratu eta apunta itzazu erabilitako espazioa, libre dagoen espazioa eta kapazitatea.

11. Sortu disko gogorrean zure izena duen karpeta bat (C:\-n) eta konpartitu guztiz pasahitza erabiliz (pasahitza zure abizena izan behar da).

GAIA: WINDOWS

13

Edukia: 05 Ohar bloka, Kalkulagailua eta Paint.

Azalpena:

Nahiz eta Windows 9x sistemaren lan propioak kudeatzeko sistema eragilea besterik ez izan, beraien diseinatzaileek aplikazio programa txiki batzuk ere sortu dituzte bertan. Programa hauek, gehigarri edo Accesorios izenarekin ezagututa, beste programa instalatu gabe Windows-en lan egitea ahalbidetzen digute.

1. – OHAR BLOKA.

Inicio---- programas ---- accesorios --- bloc de notas.

Ariketa:

Zure 3 ½ disketean (A) sortu Ariketak izeneko karpeta bat eta bertan beste bi karpeta. Bata Testuak eta bestea Irudiak izenekin.

Ireki Ohar Bloka eta idatzia aurreko irudian agertzen den testua eta gorde ezazu Testuak izeneko karpetan.

2. – KALKULAGAILUA.

Kalkulagailu arrunt baten antzerakoa da.

Erabil daiteke saguaz zenbakiak klikatuz zenbaki eta eragiketetan. Baina ohikoena da zenbakien teklatua erabiltzea, azkarragoa baita.

Bi kalkulagailu mota dago: Arrunta eta Zientifikoa. Batetik bestera pasatzeko ireki behar dugu Ver menua eta bertan aukeratu. Emaitzak kopiatu daitezke Edición menuan, Copiar komandoa aukeratuz.

GAIA: WINDOWS

14

3. - PAINT

PAINT Windows-en gehigarri bat da marrazkiak egiteko. Bere erabilpena erreza da eta beraz bere kapazitateak nahikoa mugatuak dira. Ezin da hortaz programa profesionalekin konparatuz, hauek oso marrazki onak eta kalitatezkoak egiten baitituzte.

3.1. – NOLA JARTZEN DA MARTXAN PAINT-A.

Martxan jartzeko programa hau egin behar da:

Botón Inicio. Programas. Accesorios. Paint.

Ondoren agertuko zaigu pantailan Paint-a eta bere elementu guztiak.

3.2. – PAINT-aren LEIHOA.

Bertan ondoko elementu hauek bereiz ditzazkegu:

o Titulu barra eta menu barra, gainontzeko leihoetan bezala.

o Marrazteko eremua, leihoaren erdi aldean. Honen bi aldeetan desplazamendu barrak daude ikusten ez diren areak edo marrazkiaren zatiak bistaratzeko.

o Erreminta kutxa, pantailaren edozein tokitan egon daitekeena, paintek lanerako dituen erremintak agertzen dituena.

o Kolore koadroa, orokorrean pantailaren azpian kokatua, kolore eta bere formatuak agertzen dituena.

o Aukera koadroak erakutsiko du, erreminta edo aukeraren arabera, hainbat posibilitate edo baliabide.

GAIA: WINDOWS

15

o Informazio barra, koloreen azpian dagoena, erreminta bakoitzaren informazioa edo bakoitzak egiten duenaren laburpen txikia eskaintzen du.

Koordenatuek ahalbidetzen dute prezisio handiaz lan egitea lan eremuan. Goiko izkina da 0,0 koordenatua eta bertatik puntu guztiek zehaztuak dituzte beraien koordenatuak.

3.3. – NOLA AUKERATZEN DA ERREMINTA BAT PAINT-EN.

Esan den bezala, erremintak berei zena duen kaxan daude, eta lan egitean beraien aukerak ikusi ahal izanen ditugu dagozkien koadroan; klik batez aukeratuko ditugu.

Ondoren izendatuko ditugu guztiak ezkerretik eskuinera eta goitik behera:

Recorte irregular, recorte rectangular, borrador, relleno, color, zoom , lápiz, pincel, aerógrafo, texto, línea recta, línea curva, rectángulo (aldi berean Mayúsculas tekla sakatuz karratu bat eginen du), polígono, elipse (aldi berean Mayúsculas tekla sakatuz borobil bat eginen du), rectángulo redondeado.

Ikusi ahal dugun bezala kolore aukera bat badago erreminta kaxa honen barruan, eta beraz nahi dugun aukera hartu ahal dugu eta nahi dugun kolorea.

3.4. – MARRAZTEN HASI.

Dagoeneko has gaitezke pintatzen edozein marrazkia. Bukatzen dugunean gorde egin behar dugu modu honetan:

1. Menu Archivo.

2. Guardar como ... komandoa

3. Agertzen den koadroan jarri behar dugu fitxategiaren izena eta non gorde behar dugun, zein tokitan.

Grabaturik badugu aurretik eta bakarrik aldaketak gorde nahi badugu Guardar komandoa aukeratuko dugu, Archivo menuaren barruan.

Edozein kausa dela eta egindako eragiketa ez badugu gorde nahi egin beharko dugu:

1. Menu Edición.

2. Deshacer komandoa.

Ikusten duzun bezala paint honek baditu hainbat baliabide eta norberak ikertu behar ditu bere kabuz. Dena den oso funtzionamendu erraza da.

GAIA: WINDOWS

16

4.- EGINDAKOA NOLA GORDE

Erabili behar duzu Archivo \ Guardar como fitxategiak gordetzeko. Aurrerago agertzen den bezala leiho bat agertuko da.

Koadro honetan beti hiru urrats eman behar dituzu:

1. Fitxategiareni zena idatzi. 2. Gorde behar duzu luzapen mota batekin (Word agertzen da lehenetsia

.doc) 3. Finkatu non gorde nahi duzun, bai unitatea (A, C,…) eta bai karpeta,

(hau oso garrantzitsua da . EZ GORDE EDOZEIN TOKITAN, GERO EZIN IZANEN BAITUZU AURKITU).

4. Orain gorde daiteke. Egin klik Guardar botoiaren gainean.

3. Aukeratu

gordetzeko

1.Fitxategia2. Fitxategi mota (Word lehenetsia)

GAIA: WINDOWS

17

Ariketa:

Ireki Paint, egin ondoko marrazkia eta gorde ezazu Windows 05-act 1 izenarekin eta “jpg” formatuarekin zure disketean dagoen Irudiak karpetaren barruan.