lemoiz udalerriko hiri-antolamendu plan nagusiaren … · 2. lemoizko hiri-antolamenduko plan...

25
Lemoizko udala 1 LEMOIZ UDALERRIKO HIRI-ANTOLAMENDU PLAN NAGUSIAREN BIDEZ, UDAL HIRIGINTZA PLANEAMENDUKO ARAU SUBSIDIARIOAK BERRIKUSTEKO UDAL IDAZKETA ETA AHOLKULARITZA-LANAK KONTRATATZEKO AGINDU TEKNIKOEN PLEGUA 1. AGINDUEN PLEGU HONEN NORAINOKOA Aginduen plegu honetan, udaleko hirigintza planeamenduko arau subsidiarioak osorik berrikusteko lanak idazteko prozesu osoan kontuan izan beharreko faseak ezarri dira, Lemoiz udalerriko hiri-antolamenduko plan nagusiaren bidez. Lanen faseetan ezarritakoa osatzeko, fase bakoitzari datxezkion dokumentuen eduki materialak ezarri dira, eta gainera, dokumentuak egiteko eta jendaurreko eztabaidan jartzeko eta herritarren eta Lemoizko hiri-antolamenduan interesa duten erakundeen partaidetzarako errespetatu beharreko epeak adierazten dira. Faseak eta horien dokumentuen edukia zehaztu dira hirigintzako legeriak eta ingurumeneko legeriak ezarritako eskakizunak kontuan izanik, halako moldez non geroko plan nagusiak legerietan ezarritakoa erabat errespetatuko baitu. Era berean, udalbatzako talde politikoei aholkuak eta informazioa emateko prozesua ere ezarri da plegu honetan, idazketa-taldeak arestian aipaturiko prozesu osoan egin beharrekoa hain zuzen. Planeko dokumentu guztiak, fase guztietan, euskaraz eta gaztelaniaz idatzi beharko dira, baita idazketa-taldeak herritarrentzat eginiko komunikazio guztiak ere. Halaber, fase bakoitzaren kopia bat emango da, printzipioz, udalak zehazturiko formatu informatikoan (doc. dwg. eta pdf.). Herritarrek faseak behar bezala uler ditzaten, herritarrek parte hartzeko saioak egingo dira, eta bertan aurkeztuko du idazketa-talde bakoitzak dokumentazio osoa. 2. LEMOIZKO HIRI-ANTOLAMENDUKO PLAN NAGUSIAREN DOKUMENTUEN EDUKIA. 2.1. EDUKIA Plan nagusiko arau-edukiak bat etorri beharko du Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen (hemendik aurrera 2/2006 Legea) 61. artikuluan xedatu denarekin, agindu teknikoen plegu honetan garatuko diren ñabardurekin eta zehaztapenekin, edo lege horren edozeinekin.

Upload: others

Post on 20-Jun-2020

4 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: LEMOIZ UDALERRIKO HIRI-ANTOLAMENDU PLAN NAGUSIAREN … · 2. LEMOIZKO HIRI-ANTOLAMENDUKO PLAN NAGUSIAREN DOKUMENTUEN EDUKIA. 2.1. EDUKIA Plan nagusiko arau-edukiak bat etorri beharko

Lemoizko udala

1

LEMOIZ UDALERRIKO HIRI-ANTOLAMENDU PLAN NAGUSIAREN BIDEZ, UDAL HIRIGINTZA PLANEAMENDUKO ARAU SUBSIDIARIOAK BERRIKUSTEKO UDAL IDAZKETA ETA AHOLKULARITZA-LANAK KONTRATATZEKO AGINDU TEKNIKOEN PLEGUA

1. AGINDUEN PLEGU HONEN NORAINOKOA

Aginduen plegu honetan, udaleko hirigintza planeamenduko arau subsidiarioak osorik

berrikusteko lanak idazteko prozesu osoan kontuan izan beharreko faseak ezarri dira, Lemoiz

udalerriko hiri-antolamenduko plan nagusiaren bidez.

Lanen faseetan ezarritakoa osatzeko, fase bakoitzari datxezkion dokumentuen eduki

materialak ezarri dira, eta gainera, dokumentuak egiteko eta jendaurreko eztabaidan jartzeko

eta herritarren eta Lemoizko hiri-antolamenduan interesa duten erakundeen partaidetzarako

errespetatu beharreko epeak adierazten dira.

Faseak eta horien dokumentuen edukia zehaztu dira hirigintzako legeriak eta ingurumeneko

legeriak ezarritako eskakizunak kontuan izanik, halako moldez non geroko plan nagusiak

legerietan ezarritakoa erabat errespetatuko baitu.

Era berean, udalbatzako talde politikoei aholkuak eta informazioa emateko prozesua ere ezarri

da plegu honetan, idazketa-taldeak arestian aipaturiko prozesu osoan egin beharrekoa hain

zuzen.

Planeko dokumentu guztiak, fase guztietan, euskaraz eta gaztelaniaz idatzi beharko dira, baita

idazketa-taldeak herritarrentzat eginiko komunikazio guztiak ere. Halaber, fase bakoitzaren

kopia bat emango da, printzipioz, udalak zehazturiko formatu informatikoan (doc. dwg. eta

pdf.).

Herritarrek faseak behar bezala uler ditzaten, herritarrek parte hartzeko saioak egingo dira, eta

bertan aurkeztuko du idazketa-talde bakoitzak dokumentazio osoa.

2. LEMOIZKO HIRI-ANTOLAMENDUKO PLAN NAGUSIAREN DOKUMENTUEN EDUKIA.

2.1. EDUKIA

Plan nagusiko arau-edukiak bat etorri beharko du Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren

30eko 2/2006 Legearen (hemendik aurrera 2/2006 Legea) 61. artikuluan xedatu denarekin,

agindu teknikoen plegu honetan garatuko diren ñabardurekin eta zehaztapenekin, edo lege

horren edozeinekin.

Page 2: LEMOIZ UDALERRIKO HIRI-ANTOLAMENDU PLAN NAGUSIAREN … · 2. LEMOIZKO HIRI-ANTOLAMENDUKO PLAN NAGUSIAREN DOKUMENTUEN EDUKIA. 2.1. EDUKIA Plan nagusiko arau-edukiak bat etorri beharko

Lemoizko udala

2

Hiri-antolamenduko plan nagusiari datxezkion eta bere legerian ezarritako hirigintza

antolamenduaren edukiaz gain, plan nagusia idazteko lanen barruan, ondoz ondoko faseetan

egin beharreko hainbat dokumentu ere bilduko dira, non ingurumen-eraginaren baterako

adierazpenerako prozesu osoa egituratzen duen ingurumeneko legeriak.

Plan nagusia berrikusteko ezarritako fase bakoitzaren deskripzioari dagozkion ataletan, haren

dokumentuen edukia eta norainokoa zehaztuko dira, eta 2/2006 Legeriaren "Dokumentazioa"

izeneko 62. tituluan ezarritakoa errespetatuko da. Hartara, lanen adjudikaziodunak

ezinbestean bete beharko du plegu honen edukia eta, hala denean, 2/2006 Legearen

etorkizuneko araudian ezarritakoa. Halaber, kontuan izango dira 2/2006 Legea garatzeko

premiazko neurriei buruzko ekainaren 3ko 105/2008 Dekretua, planen eta programen

ebaluazio estrategikoaren prozedura arautzeko urriaren 16ko 211/2012 Dekretua eta aplikatu

beharreko oinarrizko araudiaren gaineko ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko

21/2013 Legea.

Ingurumen-eraginaren baterako ebaluazioaren azterlanaren edukiak bat etorri beharko du

Euskal Autonomia Erkidegoko legerian xedatu denarekin, eta era berean, ingurumen-eraginari

buruzko abenduaren 9ko indarreko 21/2013 Legea ere bete beharko du aplikatu beharreko

oinarrizko araudiari dagokionez.

Gainera, EAEko kutsadura akustikoa arautzeko 2012ko urriaren 16ko Dekretuan ezarritakoa

bilduko du, udalerriko zarata-mapa barne.

2.2. GARAPENA

Hitzaurrea

Plan nagusiko lanak idazteko faseen ondoz ondoko azpiataletan, kontzeptu mailan eta faseko

dokumentu bakoitzerako gutxienekoak ezarri dituen dokumentu-edukia adierazten da.

Plegu honetan, honako betebehar hau ezarri da plan nagusia idazteko: besteak beste, fase

bakoitzeko dokumentu-edukia xehetasunez garatzen duen dokumentua egin beharra, plan

nagusiko erabakien behar bezalako definizioak eta zehaztapenak ezartzeko beharrezkotzat

jotako grafiko eta idatzizko azalpen guztiak argi eta zehatza emanda.

Dokumentu horrek, era berean, plan nagusiaren dokumentua egiteko prozesu osoaren

memoria metodologikoa bildu behar du, eta beren beregi erlazionatuko dira hirigintza

antolamenduari datxezkion zehaztapenak eta planaren burutzapenaren eta ingurumenaren

babesaren zehaztapenak.

Garatu beharreko dokumentazioa

Page 3: LEMOIZ UDALERRIKO HIRI-ANTOLAMENDU PLAN NAGUSIAREN … · 2. LEMOIZKO HIRI-ANTOLAMENDUKO PLAN NAGUSIAREN DOKUMENTUEN EDUKIA. 2.1. EDUKIA Plan nagusiko arau-edukiak bat etorri beharko

Lemoizko udala

3

Arestian esandakoarekin arabera, honako fase hauen dokumentu-edukia garatuko dute

Lemoizko plan nagusiko lanak adjudikatzeko lizitaziora aurkeztuko diren talde guztiek:

1. fasea.- Herritarrek parte hartzeko programa.

2. fasea.- Lurraldearen antolamendu eta sektoreko planen eta etorkizuneko plan nagusian izango duten eraginaren azterketa, baita ingurumen-eraginei buruzkoa ere.

3. fasea.- Lemoiz udalerriko etxebizitzaren erabilerari buruzko azterketa (ohikoa, bigarren etxebizitza, hutsik dagoena).

4. fasea.- Ingurumeneko organoari kontsulta egiteko dokumentazioa, ingurumen-eraginaren azterlanaren informazioaren zehaztapen mailari eta hedadurari buruzkoa. Aurrerapenaren aurreko dokumentua egitea.

5. fasea.- Plangintzaren Aurrerapena egitea, ingurumen-eraginaren baterako ebaluazioari buruzko azterlanarena barne.

6. fasea.- Herritarrek aurrerapenaren edukian parte hartzea eta plan nagusia egiteko irizpideak eta helburuak ezartzea.

7. fasea.- Plan nagusia egitea.

8. fasea.- Administrazio-izapidetzea eta herritarren partaidetza Hiri-antolamenduko Plan Nagusiaren edukiaren gainean.

9. fasea.- Herritarren partaidetzaren laburpena eta plan nagusiaren hasierako onespenari aurkezturiko alegazioei emandako erantzuna.

10. fasea.- Hasierako onespenaren dokumentua.

11. fasea.- Behin betiko onespena.

Aipaturiko dokumentuen garapenak, era berean, faseak gauzatzeko erabilitako metodologia ere bildu beharko du, bereziki hirigintza eta ingurumenaren gaineko dokumentazioarekin loturiko metodologia.

3. LEMOIZKO PLAN NAGUSIA IDAZTEKO ETA HERRITARREK PARTE HARTZEKO PROZEDURA EZARRI ETA IZAPIDEAK EGITEKO FASEAK

Honako atal honetan, betiere kontuan izanik plan nagusia idazteak berekin dakarrela

dokumentuen zehaztapeneko faseei dagozkien idazketa-lanen eta aldi berean izaten den

herritarren partaidetzaren eta Udalbatzak erabakiak hartzearen arteko prozedura koordinatua

abian jartzea, arestian aipaturiko guztiak batera deskribatuko dira ondoren. Hartara,

prozesuaren garapen koordinatua eta etengabekoa ahalbidetzeko beharrezko denborari

datxezkion epeak zehaztuko dira, hasieratik plan nagusia behin betiko onetsi arte.

Lemoiz udalerriko lurralde eta hiri arloko errealitaterako azterketaren aurretiazko faseei

datxezkien lanak egin daitezkeela kontuan izanik, ondoren ezarri den fasekako egitura ez dago

soilik sekuentzien araberako irizpide zorrotzarekin antolatuta, baizik eta hainbat fase -batez

Page 4: LEMOIZ UDALERRIKO HIRI-ANTOLAMENDU PLAN NAGUSIAREN … · 2. LEMOIZKO HIRI-ANTOLAMENDUKO PLAN NAGUSIAREN DOKUMENTUEN EDUKIA. 2.1. EDUKIA Plan nagusiko arau-edukiak bat etorri beharko

Lemoizko udala

4

ere prozesuko hasieran- aldi berean gerta daitezke.

Horren ondorioz, denbora-sekuentziari datxekion eduki soila baino gehiago de fase

kontzeptua, eta hainbat eginkizun zehaztuta konbinatzen da arloko edukiaren arabera.

1. FASEA. HERRITARREK PARTE HARTZEKO PROGRAMA.

Dokumentua ezagutarazteko jarduketa zehatzak, lan-saioak edo foroak ezartzea fase

bakoitzean.

Proposaturiko jarduketa bakoitzaren gaineko plangintza eta deskribapen-memoria egingo dira,

eta bertan bilduko dira partaidetzaren ezaugarri nagusiak, ondoren fase bakoitzaren

deskribapenean azalduko direnak.

Hilabeteko epea dago dokumentu hori aurkezteko kontratua sinatzen denetik zenbatzen

hasita, eta udalbatzaren osoko bilkurak onetsi beharko du beren beregi.

2. FASEA. LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA SEKTORE PLANEN ETA PLAN NAGUSIAN

IZANGO DUTEN ERAGINAREN AZTERKETA, BAITA INGURUMEN-ERAGINEI BURUZKOA ERE.

Lurralde planeamenduaren azterketa

Fase honetan, Bilbo Metropoliaren Eskualde Egituraren Lurralde Plan Partzialaren eta behin

betiko onetsitako lurralde plan sektorialen azterketa xehatua egingo da, baita idazteko eta

izapidetzeko prozesuan daudenen gainekoa ere lurraldean eragina zuzena badute edo, hala

denean, zeharkako eragina, udalerriz gaindiko norainokoa duten lurralde ukipenen ondorioz.

Arestian aipaturiko lurralde planen azterketa egiteaz gain, lurralde plan sektorialek Bilbo

Metropoliko Eskualde Egituraren Lurralde Plan Partzialean dituzten eraginak azpimarratuko

dira, zehatzagoak direlako.

Lurralde planeamenduan ezarritakoaren gaineko azterketaren zehaztapen gisa, plan bakoitzak

Lemoizko etorkizuneko hiri-antolamendurako ezarritako plan bakoitzaren ukipenei eta loturei

buruzko azterketa egingo da, non ukipen kuantitatiboak eta kualitatiboak ezarriko diren

udalerriko lurraren erabileren edo jardueren ezarpenari dagokionez. Gainera, ukipen horiek

zehaztapen espezifikoa badute beren kokagunean, grafikoki zehaztuko da kokagune hori

oinarri kartografiko bakarraren gainean eta idazketa-taldeak egin beharreko UTM

koordenatuen gainean.

Lurralde planen azterketa-lanen eta hiri-antolamenduko plan nagusiarekiko loturen laburpen

gisa, Bilbo Metropoliko Eskualde Egituraren Lurralde Plan Partzialaren gaineko txostena egingo

da, baita indarreko lurralde plan sektorial guztien eta Lemoiz udalerria ukitzen duten eta

Page 5: LEMOIZ UDALERRIKO HIRI-ANTOLAMENDU PLAN NAGUSIAREN … · 2. LEMOIZKO HIRI-ANTOLAMENDUKO PLAN NAGUSIAREN DOKUMENTUEN EDUKIA. 2.1. EDUKIA Plan nagusiko arau-edukiak bat etorri beharko

Lemoizko udala

5

egiten ari diren plan guztien gainekoa ere.

Lurralde Plan Partzialari buruzko txostenak lurralde loturen eta hiri garapenaren

kuantifikazioari buruzko azterketa xehatua bildu beharko du, etxebizitzen gainekoa nahiz

jarduera ekonomikoen gainekoa. Hartara, plan nagusiaren gainean ezarritako maniobra-

marjinari buruzko interpretazio-irizpideak ezarriko ditu etorkizuneko hiri garapenaren tamaina

eta ezaugarriak definitzeko.

Txosten sektorialek hiri-antolamendua ezartzeko ahalmenari buruzko lotura berezien azterketa

zehatza bildu beharko dute, grafikoki eta modu argian eta ulerterrazean emana. Azterketa

grafiko horren osagarri, plan sektorialen (errepideen plan nagusia, eta abar) lurralde loturen

gaineko arau edo orientazio izaerako norainokoa argituko duen txosten idatzi beharko da,

behin betiko onetsitako planei dagokienez nahiz egiteko prozesuan daudenei dagokienez.

Geroko hiri-antolamenduak izango dituen eta kontuan hartu behar diren ingurumeneko

loturei buruzko azterketa

Indarreko lurralde antolamenduaren azterketari buruzko azterketa egiteko lanekin

koordinatuta, ingurumena babesteko errespetatu behar diren, plan nagusiaren beraren

dokumentu-edukian eragina duten eta ingurumen-eraginaren baterako ebaluazioari buruzko

azterlanean bildu behar diren lotura guztiei buruzko azterketa grafikoa eta idatzia egin beharko

da.

Horretarako, Lurraldea Antolatzeko Jarraibideen edukiaren arabera ezarritako babes bereziko

zonalde guztiak antzemateko beharrezko informazio-lanak burutuko dira, baita Europako

Ingurumeneko Zuzentarauek eta horretarako eta zuzentarau horiek garatzeko Eusko

Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak ezarritako babestu beharreko gune berezi

guztiak ere.

Hori guztia osatzeko, lurraldean eragina duten legeria sektorialek ezarritako lotura berezien

azterketa eta zehaztapena egingo da, halako moldez non zehaztuta geldituko baita dagoeneko

behin betiko onetsita dagoen plangintzaren loturekiko erlazioa, honako hauekin gertatzen den

legez: Lurraldea Antolatzeko Jarraibideak, Ibai eta Erreka Bazterrak Antolatzeko Lurralde Plan

Sektoriala, Itsasbazterra Antolatzeko Lurralde Plana, Hezeguneen Lurralde Plan Sektoriala eta

aipaturiko legeek zuzenean ezarritako lurralde loturak zehatzago ezartzen dituen beste

edozein.

Lurralde eta ingurumenaren gaineko loturen laburpen-dokumentua

Aurreko bi azpiataletan ezarritakoaren arabera egin beharreko azterketa laburbilduz eta

Page 6: LEMOIZ UDALERRIKO HIRI-ANTOLAMENDU PLAN NAGUSIAREN … · 2. LEMOIZKO HIRI-ANTOLAMENDUKO PLAN NAGUSIAREN DOKUMENTUEN EDUKIA. 2.1. EDUKIA Plan nagusiko arau-edukiak bat etorri beharko

Lemoizko udala

6

ondorio gisa, udalaren plan nagusiari datxezkion antolamenduko zehaztapenak ezartzeko

posibilitateak edo maniobra-eremua zein diren zehazteko dokumentu bat egingo da,

deskribapen eta azalpen izaera handikoa, zertarako-eta udalbatzaren osoko bilkura eta gizarte

eragilea eta herritar interesatu guztiak jakitun egoteko.

Hala, zehaztapen metodologikorako oinarriak pixkanaka finkatu nahi dira, plan nagusia

gauzatzeko prozesuan modu seguruan aurrera egin ahal izateko, adosturiko eta onetsitako

irizpideak ezarriz, ondoko faseetako dokumentazioa idazteko lanetan aurrerapen segurua

ahalbidetze aldera.

3. FASEA. LEMOIZ UDALERRIKO ETXEBIZITZAREN ERABILERARI BURUZKO AZTERKETA.

Lemoizko Udalak arau subsidiarioak garatzeko eman dituen eta etxebizitzaren erabilera

kokatzeko diren eraikin berriei buruzko obra-lizentzia guztien azterketa sistematikoa egingo

du, eta bakoitzaren araubidea zehaztuko da.

4. FASEA. INGURUMENEKO ORGANOARI KONTSULTA EGITEKO DOKUMENTAZIOA,

INGURUMEN-ERAGINAREN AZTERLANAREN INFORMAZIOAREN ZEHAZTAPEN MAILARI ETA

HEDADURARI BURUZKOA.

Edukia

Fase honetan, ingurumenaren ebaluazio estrategikoaren prozedura arautzen duen urriaren

16ko 211/2012 Dekretuaren 8. artikuluak dakarren dokumentua egingo da, baita

ingurumenaren ebaluazioari buruzko 21/2013 Legea aplikatzearen ondoriozko oinarrizko

araudiak dakarren edukia ere.

Baldin eta ingurumeneko organoak irizten badio aurkezturiko dokumentazioaren edukia ez

dela nahikoa planaren ingurumenaren ebaluazio estrategikoari ekiteko, idazketa-taldeak

nahitaez egin beharko du ingurumeneko organoak eskaturiko dokumentazioa 10 eguneko

epean.

Dokumentu hori "Aurrerapenaren aurreko dokumentua' deituko da, eta ingurumen-

eraginaren baterako ebaluazioaren prozeduran martxan jartzeko erabiliko da. Ondoren,

ingurumeneko organo eskudunari igorriko zaio, 2 hilabeteko epean erreferentziako txostena

eman dezan, non ingurumen-iraunkortasunari buruzko txostenaren zehaztapen maila eta

hedadura definituko diren.

Era berean, aurretiazko partaidetza publikorako euskarri gisa erabiliko da dokumentua;

udalbatzaren osoko bilkurak antolatuko du partaidetza herritarrek parte hartzeko lehenengo

jardunaldi batzuetan.

Page 7: LEMOIZ UDALERRIKO HIRI-ANTOLAMENDU PLAN NAGUSIAREN … · 2. LEMOIZKO HIRI-ANTOLAMENDUKO PLAN NAGUSIAREN DOKUMENTUEN EDUKIA. 2.1. EDUKIA Plan nagusiko arau-edukiak bat etorri beharko

Lemoizko udala

7

Kontsultaren edo aurrerapenaren aurreko dokumentuaren edukia lantzeko eta herritarrek

parte hartzeko ondorengo prozesurako epeak

Lau (4) hilabeteko epea ezarri da ingurumeneko organoari igorri beharreko kontsultaren

edukia edo Aurrerapenaren aurreko dokumentua emateko, lanak hasten direnetik zenbatzen

hasita.

Aurrerapenaren aurreko dokumentua emandakoan, hilabete eta erdiko epea ezarri da

herritarrek parte hartzeko prozesua garatzeko, jendaurreko jardunaldiak edo saioak barne.

Herritarrek parte hartzeko jardunaldiak bukatuta eta ingurumeneko organoari igorri beharreko

erreferentziako dokumentua jasota, idazketa-taldeak, hilabeteko (1) epean, publikoari

irekitako saioetan emandako iritziei eta erreferentziako dokumentuaren ondorioz HAPOrako

dituen ondorioei buruzko laburpen-txostena emango du, plan nagusia egiteko prozesua

zuzentzeko eskumena duen udalaren hirigintzako organoa jakitun egoteko eta aintzat

hartzeko. Herritarren lehen partaidetzaren emaitza ikusita, udalaren hirigintza organoak

aurrerapenaren aurreko dokumentuari buruzko bere iritzia emango du, ahal dela hamabost

eguneko epearen barruan idazketa-taldeak laburpen-txostena ematen duenetik zenbatzen

hasita.

5. FASEA. PLANGINTZAREN AURRERAPENA EGITEA.

Hitzaurrea

Laugarren fasea bukatu ondoren eta udalaren hirigintza organoak aurrerapenaren aurreko

dokumentuaren edukiari buruz emandako txostena eta ingurumeneko organo eskudunak

erreferentziako dokumentua igorrita, non ingurumen-iraunkortasunari buruzko txostenaren

zehaztapen maila eta hedadura definitzen diren, bosgarren fase hau hasiko da. Plan nagusiaren

aurrerapena eta ingurumen-iraunkortasunari buruzko txosten hori egingo dira, eta

administrazio honek onartutako oinarriekin garatuko dira bi dokumentuok.

Aurrerapenaren edukia

Fase honen hasieran, arau subsidiarioen dokumentazio grafikoa eta garapeneko plangintzako

dokumentuak jasoko ditu idazketa-taldeak udal zerbitzu teknikoetatik, baita plan partzialak,

plan bereziak, xehetasun-azterlanak, lur-zatiketako proiektuak eta urbanizazio proiektuak ere,

eskuragarri dagoen formatuan betiere.

Udalerriko ur-hornidurako sareen, euri-uretako estolderiaren eta ur zikinen sareen egungo

egoerari buruz dituen planoak ere emango dizkio idazketa-taldeari, kontroleko elementu

linealen eta zehatzen tamainak eta kokapenak adierazita izango dituztenak. Hala eta guztiz ere,

Page 8: LEMOIZ UDALERRIKO HIRI-ANTOLAMENDU PLAN NAGUSIAREN … · 2. LEMOIZKO HIRI-ANTOLAMENDUKO PLAN NAGUSIAREN DOKUMENTUEN EDUKIA. 2.1. EDUKIA Plan nagusiko arau-edukiak bat etorri beharko

Lemoizko udala

8

idazketa-taldeak plan horien eguneratzea erkatzeko aukera izango du herri administrazioetan

eta erakundeetan.

Informazio hori osatzeko, UTM koordenatuetako dokumentazio grafikoa (dwg. formatua) eta

word formatuko edo garapeneko plangintzako dokumentu idatzien formatu eskaneatuko

dokumentazio idatzia emango dira.

Plangintzaren aurrerapenak Lemoiz udalerriko hiri-antolamendu estrukturalaren lehen

proposamena bilduko du, dokumentu-edukiaren honako sistematizazio honen arabera:

1. Hiri bilakaerarako eta lurraren okupaziorako estrategia.

2. Hirigintzan antzemandako arazo nagusien azterketa eta egoera, baita arazoak tratatzeko eta konpontzeko lan-ildo nagusien eta espezifikoen deskribapena ere.

3. Ingurumena babesteko, natura zaintzeko, paisaiaren alde egiteko eta elementu naturalak eta artifizialak jagoteko jarraibideak.

4. Hiri mugikortasuna garatzeko jarraibideak: trafikoa, bide-sarea, bidegorrien sarea, oinezkoen ibilbideak.

5. Egungo zuzkidurak egokitzeko eta urritasuna konpontzeko jarraibideak. Hiriko ekipoa (administrazioa, eskola, osasuna, kirola, parkeak eta berdeguneak, etab.).

6. Diagnostikoa eta jarraibideak, egungo etxebizitzari, ohiko etxebizitzari, bigarren etxebizitzari eta etxebizitza hutsari dagozkionak.

7. Ingurumen-eraginaren baterako ebaluazioaren azterlana.

8. Zaraten mapa.

9. Udal mugartearen kalifikazio globala, udalerri osoa zonaldetan banatuta: erabilera publikoko zonaldeak eta erabilera pribatukoak bereziz, eta horien artean, sistema orokorren sareko zonaldetzat jotakoak.

10. Babes publikoren baten menpeko etxebizitzen estandarrak eta kopuruak betetzen direla bermatzeko zehaztapenak, baita zuzkidurako bizitegietarako edota tokiko zuzkiduretarako balizko erreserbak ere.

11. Lurzorua sektoretan banaturiko lur urbanizagarri moten arabera sailkatzea eta, hala denean, sektoretan banatu gabeko lurra, lurzoru urbanizaezina. Hartara, finkaturiko eta finkatu gabeko hiri lurren lehen eta behin-behineko mugaketa egingo da.

12. Lurraren kalifikazio globalaren eta sailkapenaren laburpen-taulak.

13. Aurreko ataletan ezarritako antolamenduko deskribapen eta justifikazio memoria.

14. Proposamena alboko udalerrietako hirigintzako araudiekin bateragarri egitea.

15. Udal erreserbak Lurzoruaren Legearen 119. artikuluaren arabera mugatzeko komenigarritasuna.

Page 9: LEMOIZ UDALERRIKO HIRI-ANTOLAMENDU PLAN NAGUSIAREN … · 2. LEMOIZKO HIRI-ANTOLAMENDUKO PLAN NAGUSIAREN DOKUMENTUEN EDUKIA. 2.1. EDUKIA Plan nagusiko arau-edukiak bat etorri beharko

Lemoizko udala

9

Gutxienez 1/5.000 eta 1/1.000 eskalan aurkeztuko da arestian aipaturiko dokumentazioko atal

grafikoa hiri zonaldeetan eta zonalde urbanizagarrietan.

Bestalde, idazketa-taldeak, Erreferentziako Dokumentuak dakarrenarekin bat etorriz,

ingurumen-iraunkortasunari buruzko txostena egingo du. Bertan identifikatu, deskribatu eta

ebaluatuko dira aukera tekniko, ekonomiko eta ingurumeneko aukera bideragarriak, planaren

helburuak garatzea ahalbidetzen dutenak, baita ingurumenean izan litzakeen eragin

garrantzitsuak ere.

Aurrerapena idazteko epea.

Lau hilabeteko (4) du idazketa-taldeak plangintzaren aurrerapena aurkezteko, aurreko fasea

amaitzen denetik hasita. Hala gertatuko da udaleko hirigintza organoak aurrerapenaren

edukiari buruz duen iritzia emandakoan.

6. FASEA. HERRITARREK AURRERAPENAREN EDUKIAN PARTE HARTZEA ETA PLAN NAGUSIA

EGITEKO IRIZPIDEAK ETA HELBURUAK EZARTZEA.

Jendaurrean jartzeko epea

Idazketa-taldeak aurrerapenaren dokumentua eta ingurumen-eraginari buruzko txostena

udalbatzaren osoko bilkurari eman ondoren, hirigintzako organo eskudunak aztertu eta,

aurretik udal zerbitzuen txostenak jasota, jendaurrean bi hilabetez jartzeko epea erabakiko du,

hala denean.

Jendaurreko fase horretan, aginduzko txosten sektorialak bilduko dira.

Epe horretan eta herritarren partaidetzarako programan ezarritakoarekin bat etorriz,

herritarren partaidetza gauzatuko da dibulgazio materialaren eta aurrerapenaren edukia

azaltzeko publikoarentzako saio irekien bidez, baita programa horretan ezarritako bestelako

edozein bide erabilita ere.

Aurrerapena jendaurrean jartzeko aldian eginiko proposamenei erantzuteko epea eta herritarrek parte hartzeko prozesuaren azterketa

Idazketa-taldeak txosten bat egingo du jendaurreko aldian aurkezturiko proposamenei buruz,

eta gainera, publikoarentzako saio irekietan emandako iritzien laburpen-txostena ere emango

du, udalaren hirigintzako organo eskuduna jakitun egoteko eta aintzat hartzeko, plan

nagusiaren dokumentua ondoren egitean errespetatu beharreko irizpideak eta helburuak

Page 10: LEMOIZ UDALERRIKO HIRI-ANTOLAMENDU PLAN NAGUSIAREN … · 2. LEMOIZKO HIRI-ANTOLAMENDUKO PLAN NAGUSIAREN DOKUMENTUEN EDUKIA. 2.1. EDUKIA Plan nagusiko arau-edukiak bat etorri beharko

Lemoizko udala

10

ezartzeko.

Bi (2) hilabeteko epea dago aipaturiko txosten hori emateko, aurkezturiko proposamenak

jasotzen direnetik zenbatzen hasita.

Plan nagusiak idazteko oinarri izango diren irizpideak eta helburuak finkatzeko udal erabakia

hartzea

Udal organo eskudunak, idazketa-taldeak proposamenen, herritarren partaidetzaren, alboko

udalerriei eginiko kontsultaren emaitzaren eta ingurumen-iraunkortasunaren gainean

emandako txostenen berri izan ondoren, erabaki egokia hartu beharko du plan nagusia

idazteko oinarri diren irizpideak eta helburuak ezartzeko, eta idazketa-taldeari jakinaraziko

dizkio.

7. FASEA. PLAN NAGUSIA EGITEA.

Hasiera

Idazketa-taldeak plan nagusiaren dokumentazioa egitean errespetatu beharreko irizpideak eta

helburuak dakartzan udal erabakia jaso ondoren, dokumentua egiteko zazpigarren fasea

hasiko da. Izan ere, Lemoizko hiri-antolamenduko plan nagusia izango da dokumentu hori.

Plan nagusiaren dokumentazioaren edukia

Plan nagusiaren dokumentazioak zehazki bete beharko du 2/2006 Legearen 61 eta 62.

artikuluan ezarritakoa, betiere hiri-antolamendu estrukturalaren edukiaren garapenarekin eta

antolamendu xehatuarekin erlazionatuta, lurzoruari eta hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen

53 eta 56. artikuluan ezarritakoaren arabera, baita lege horren gainerako artikuluetan xedatu

denaren arabera ere. Artikulu horietan, antolamendu estrukturalaren eta xehatuaren

edukiaren bestelakoak ezarri dira.

Ondoren, laburbilduta azalduko dugu plan nagusiaren dokumentazioaren gutxieneko edukia,

baina zehatzago osatu eta garatu beharko da plan nagusia idazteko lizitaziora aurkezturiko

taldeek eginiko eskaintzetan.

2/2006 Legearen 62. artikuluak plan nagusietarako legez ezarritako edukia dokumentazio

grafikoaren eta idatziaren arteko banaketa klasikoarekin sistematizatzeko, aipaturiko artikulu

horretako dokumentuen edukia garatuko dugu.

Page 11: LEMOIZ UDALERRIKO HIRI-ANTOLAMENDU PLAN NAGUSIAREN … · 2. LEMOIZKO HIRI-ANTOLAMENDUKO PLAN NAGUSIAREN DOKUMENTUEN EDUKIA. 2.1. EDUKIA Plan nagusiko arau-edukiak bat etorri beharko

Lemoizko udala

11

1. Antolamenduaren informazio eta justifikazio memoria.

Honako atal hauetan dago egituratuta dokumentua:

− Hirigintzako informazioaren laburpena, non plangintza egiteko ahalmena erabiltzeko

modua nabarmen baldintzatzen duten elementuak eta aurretik daudenak zein diren

azpimarratuko diren eta, ondorioz, proposaturiko hiri-antolamenduaren edukia.

− Aurrerapenaren eta aurrerapen aurreko dokumentuaren faseetan eginiko eta

aurkezturiko antolamenduko proposamenen justifikazioa, bakoitzean proposaturiko

aukerak azalduta.

− Aukerak emateko eta hautatzeko izandako prozesuaren deskribapena, herritarren

partaidetza kontuan hartuta. Irizpideak eta helburuak aukeratzeko kontuan

izandako planteamenduak.

− Aurrerapenaren eta aurrerapenaren aurreko dokumentuaren herritarren

partaidetzarako prozesuan aurkezturiko alegazioen eta proposamenen laburpena,

eta alegazioak eta proposamenak onartzeari edo ez onartzeari buruzko azalpena,

idazketa-taldearena nahiz udalaren hirigintza organo eskudunarena.

2. Ingurumen-iraunkortasunari buruzko txostena eta, ingurumeneko memoria

jasotakoan, memoria HAPOn txertatzeari buruzko justifikazio dokumentua.

Txosten-iraunkortasunari buruzko txostena Aurrerapenetik sartuko da prozeduraren fase

honetan. Jendaurreko fasea amaitutakoan eta legeriak ezarritako gainerako

dokumentazioarekin batera, ingurumeneko organoari igorriko zaio, eta azken horrek

ingurumeneko memoria emango du. Planak errespetatu egin beharko ditu dokumentu honen

zehaztapenak. Idazketa-taldeak ingurumeneko memoriaren zehaztapenak txertatzeari buruzko

justifikazio dokumentua egin beharko du.

Ingurumeneko memoria horren edukia zehazki jarraituta egituratu da dokumentua, eta

zehaztu egingo du memoriako zein alderdik duten erlazio zuzena eta beren beregikoa plan

nagusiaren eduki juridikoarekin. Gainera, plan nagusiaren hirigintzako dokumentazioa sartzea

zuritu edo justifikatu beharko da.

Ingurumeneko memoriak dakartzan gainerako zehaztapenei dagokienez, zehazki azaldu

besterik ez ditu egiten dokumentu honek.

3. Informazio-planoak

Page 12: LEMOIZ UDALERRIKO HIRI-ANTOLAMENDU PLAN NAGUSIAREN … · 2. LEMOIZKO HIRI-ANTOLAMENDUKO PLAN NAGUSIAREN DOKUMENTUEN EDUKIA. 2.1. EDUKIA Plan nagusiko arau-edukiak bat etorri beharko

Lemoizko udala

12

Udalbatzaren osoko bilkurak behin betiko onetsitako azken aldaketaren arabera eguneraturiko

arau subsidiarioen dokumentazioa bildu beharko dute informazio-planoek, indarreko

lurzoruaren legearen sistematika kontzeptuala jarraituz, antolamendu estrukturalari eta

xehatuari datxezkion ezaugarriak bilduz eta ñabardurak ezarriz.

Plan nagusiaren kudeaketa-planoek arau subsidiarioetan ezarritako hirigintzako burutzapena

kudeatzeko eremuak mantenduko dituzte, eginiko banaketa-eremuen ezarpenari eutsiz,

2/2006 Legearen azken ataleko seigarren xedapen iragankorretan ezarritakoarekin bat etorriz,

eta arau subsidiarioak garatzeko mugaturiko burutzapen-uneak ere kokatuko dira.

4. Antolamendu estrukturaleko planoak

Antolamendu estrukturaleko planoetan, zonalde publiko eta pribatu guztiak zehaztuko dira.

Udalerri osoa hartuko dute, baina zonaldeak bereiziko dira lurraren titulartasunari eta

baimendutako jarduerei buruzko bi irizpide gainjarriren arabera eta, bestalde, sistema orokor

publikoko edo pribatuko zonaldeak izatearen arabera.

Era berean, antolamendu estrukturaleko planoetan, sistema orokorren sareko zenbait zonalde

atxiki edo sartuko dira burutzapen-uneetan, zonalde horiek lortzeko eta, hala denean, eremu

horiek burutzeko eta sartu edo atxikitzen diren eremuetako hirigintzako eraikigarritasunaren

titularrek kostua beren gain hartzeko.

Gainera, hiru lurzoru mota bakoitzean sartutako lurren definizio grafikoa ere bilduko dute

antolamendu estrukturaleko planoetan, baina ñabardura batekin: sektoretan banaturiko eta

banatu gabeko lurraren kategoriak lurzoru urbanizagarrian. Lurzoru mota horretan, beste

honako hau ere adieraziko da : zein sektore antolatzen diren plan nagusiaren dokumentazioan,

hala denean, eta zein sektore uzten den plan partzialaren antolamendu xehatua izan arte.

Hiri lurzoruan, antolamendu xehatuko planoetan ezarriko da hiri lurzoru finkatua eta

finkatugabearen kategoriaren zehaztapena, hiri lurzoruko eremuan adierazteari kalterik egin

gabe. Izan ere, horien antolamendu xehatua plan berezia idaztean ezarriko da.

5. Antolamendu xehatuko planoak

Antolamendu xehatuko planoetan, 2/2006 Legearen 56. artikuluan ezarritako zehaztapen

guztiak bilduko dira eta, gainera, 2/2006 Legearen beste artikulu batzuetan sakabanatuta

ezarritako antolamendu xehatuari buruzko zehaztapen guztiak ere jasoko dira.

Horien aplikazio-eremua plan berezirako utzitako antolamendu estrukturala duen hiri

Page 13: LEMOIZ UDALERRIKO HIRI-ANTOLAMENDU PLAN NAGUSIAREN … · 2. LEMOIZKO HIRI-ANTOLAMENDUKO PLAN NAGUSIAREN DOKUMENTUEN EDUKIA. 2.1. EDUKIA Plan nagusiko arau-edukiak bat etorri beharko

Lemoizko udala

13

lurzoruko zonalde oro izango da. Era berean, lurzoru urbanizagarriko sektoreetako lurrei

aplikatuko zaie antolamendu xehatu hori, hain zuzen ere antolamendu estrukturalean

ezarritakoaren arabera plan bereziaren dokumentaziotik ezarri beharreko lurrei.

Antolamendu xehatuko planoetan, 2/2006 Legearen 56, 137, 139, eta 140. artikuluetan

ezarritako burutzapen-eremu guztien mugaketa bilduko da.

6. Hirigintzako arauak

2/2006 Legean xedatu ez denari dagokionez eta, bere garaian, Lege hori garatzeko araudi

orokorrean zehaztu ez denari dagokionez, plan nagusia aplikatzeari buruzko xedapen

orokorrak ezarri beharko ditu hirigintzako arauak, plan nagusiaren oinarrizko osagaia den

aldetik.

Gainera, honako zehaztapen hauek xedatu beharko ditu:

− Lurzoruaren hirigintzako kalifikazioaren araubidea, hirigintzako erabileren,

hirigintzako eraikigarritasunaren eta eraikigarritasun fisikoaren eta hirigintzako

kalifikazioaren erregulazioaren eta sistematizazioaren arabera. Kalifikazio hori

antolamendu estrukturalean eta antolamendu xehatuan banakatuko da.

− Hirigintzako antolamenduaren baldintza gainjarriak eta horiek zehazteko araubidea.

− Plangintzaren araubide juridikoa eta burutzapenari buruzko araubidea, betiere

lurzorua hirigintzako antolamenduaren burutzapen juridikoko araubidearen,

eraikigarritasunak esleitzeko araubidearen eta hirigintza eta eraikuntza burutzeko

araubidearen sailkapenaren arabera.

− Eraikuntzaren araubidea eta lur-zati eraikigarrien erabilera, betiere eraikuntzaren

baldintza orokorrak, hiri lurzoru eta lurzoru urbanizagarriak eta lurzoru

urbanizaezina ezarrita.

− Berariaz lurzoru urbanizaezineko zonaldeetan aplikatu beharreko hirigintzako arauak,

ingurumena, paisaia eta natura babesteko ezaugarri garrantzitsuenei jarraiki.

− Kultura eta natura ondarea babesteko arauak.

− Arau iragankorrak.

− Egoki iritzitako beste edozein.

Page 14: LEMOIZ UDALERRIKO HIRI-ANTOLAMENDU PLAN NAGUSIAREN … · 2. LEMOIZKO HIRI-ANTOLAMENDUKO PLAN NAGUSIAREN DOKUMENTUEN EDUKIA. 2.1. EDUKIA Plan nagusiko arau-edukiak bat etorri beharko

Lemoizko udala

14

7. Bideragarritasun ekonomiko finantzarioari buruzko azterlana

Bideragarritasun ekonomiko finantzarioari buruzko azterlana, 2/2006 Legearen Arautegian

ezarritakoari kalterik egin gabe, nahikoa zehaztasunekin idatzi beharko da, udalak

proposaturiko hirigintzako antolamenduaren burutzapena ezartzeko duen ahalmena ebaluatu

eta zuritzeko besteko zehaztasunarekin.

Zortzi urteko epea dago plan nagusia burutzeko, bideragarritasun ekonomiko finantzarioari

buruzko azterlanean ezarria, plan nagusiaren berrikuspena behin betiko onesten denetik

zenbatzen hasita.

Sistema orokor publikoen sareko osagaiak burutzeko kostuen ebaluazio ekonomikoa bilduko

du bideragarritasunari buruzko azterlanak, baldin eta kostu horien finantzazioa arlo eta

sektore jakin batzuk burutzeari atxiki ez bazaio.

Administrazio eskudunaren arabera banaturiko ebaluazio ekonomiko hori egiteko, ondorengo

eskema jarraitu beharra dago:

− Komunikazio, trenbide, errepide eta oinezko eta bizikletentzako bideetako

azpiegituren sistema orokorretako zuzkidura-sareko elementuak.

− Herri jabariko eta erabilerako berdeguneen eta gune libreen sistema orokorretako

zuzkidura-sareko elementuak.

− Hezkuntza, kultura, osasun, laguntza, kirol eta administrazioko erabileretarako herri

titulartasunetako sistema orokorretako eta ekipamendu kolektiboetako zuzkidura-

sareko elementuak.

− Behar handiena dutenei aldi baterako gizarte bizitokia emateko txandakako

bizitokien gizarte ekipamenduko zuzkidura-sareko elementuak, lurzoruari eta

hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen 17. artikuluan xedatu denarekin bat.

− Sistema orokorretako sareko oinarrizko azpiegiturak bereziki garrantzitsuak diren

jarduketetan, ura eta energia hornitzeko zerbitzuetako zuzkidurarekin loturiko

jarduketetan.

− Egungo ubideen gaineko herri lanak, uholde arazoak konpontzeko eta errekak

babesteko helburua dutenak.

Page 15: LEMOIZ UDALERRIKO HIRI-ANTOLAMENDU PLAN NAGUSIAREN … · 2. LEMOIZKO HIRI-ANTOLAMENDUKO PLAN NAGUSIAREN DOKUMENTUEN EDUKIA. 2.1. EDUKIA Plan nagusiko arau-edukiak bat etorri beharko

Lemoizko udala

15

Era berean, antolamendu estrukturalak proposaturiko eremuak eta sektoreak urbanizatzeko

obren kostuak ere aztertuko dira bideragarritasun ekonomiko finantzarioari buruzko

azterlanean, eta kostu horien osagaiak bereiziko dira plan nagusiaren berarekin antolamendu

estrukturaleko zehaztapenetan xedatu denari jarraiki, baita lurzoruari eta hirigintzari buruzko

2/2006 Legeak horretarako ezarritako zehaztapenetan xedatukoak betez ere.

Desjabetzeen gaineko aurreikuspenak ezarri beharko dira, Lurzoruari buruzko Legearen 185.

artikulua aplikatzeak izan ditzakeen ondorioengatik.

Azkenik, proposaturiko plangintzaren zehaztapenak burutzeko egingarritasun ekonomikoa argi

eta garbi azalduko duen txostena bilduko du bideragarritasun ekonomiko finantzarioari

buruzko azterlanak, dela Lemoizko Udalaren, gainerako herri administrazioen, Bizkaiko Foru

Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta, hala denean, Estatuko Gobernuaren ekonomia

ahalmenaren ikuspuntutik, dela ekimen pribatuaren ekonomia ahalmenaren ikuspegitik, dela

burutzapenari atxikitako eremu eta sektoreak eta sistema orokorrak burutzearen aldetik.

8. Iraunkortasun ekonomikoari buruzko memoria

Iraunkortasun ekonomikoari buruzko memorian bereziki haztatuko da hirigintzako jarduketak

herri ogasunetan izango duen eragina, hain zuzen beharrezko azpiegiturak ezartzearen eta

mantentzearen ondorioz edo emaitzako zerbitzuak abian jartzearen eta ematearen ondorioz.

Gainera, urbanizazioaren xedeko lurra kendu ondoren gelditzen den ekoizpeneko

erabilerarako lurraren azaleran eta egokitzapenean jarduketa horrek izango duen eragina

azalduko da.

9. Babestu beharreko elementuen eta ondasunen katalogoa

Babesturiko Elementuen Plan Berezian, elementuon balioagatik eta onuragatik babestu

beharreko ondasun artifizialak eta naturalak biltzen dira, hori guztia lurzoruari eta hirigintzari

buruzko 2/2006 Legearen 76. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Horretaz gain, katalogaturiko ondasunetan egin litezkeen jarduketen gaineko arauak eta

loturak ezarri beharko dira, baita babesturiko ondasunetan eta inguruetan kokatu beharreko

balizko erabileren mugak ere.

Hainbat kategoriatan sistematizatu beharko da ondasunen zerrenda, ondoren azalduko

denaren arabera:

Page 16: LEMOIZ UDALERRIKO HIRI-ANTOLAMENDU PLAN NAGUSIAREN … · 2. LEMOIZKO HIRI-ANTOLAMENDUKO PLAN NAGUSIAREN DOKUMENTUEN EDUKIA. 2.1. EDUKIA Plan nagusiko arau-edukiak bat etorri beharko

Lemoizko udala

16

1) Udalerriko hirigintzako ondarean txertaturiko ondasunak eta elementuak.

2) Udalerriko ondare arkeologikoan txertaturiko ondasunak eta elementuak.

3) Natur guneak eta elementuak.

Banaketa hori osatzeko, udalaz gaindiko intereseko ondasunak zehaztu beharko dira, Eusko

Jaurlaritzaren Ondare Zuzendaritzak horiei buruz ezarritakoaren arabera eta Euskal Kultur

Ondareari buruzko Legean eta Euskal Herriko Naturaren Kontserbazioari buruzko Legean

xedatu denarekin bat etorriz, bereziki honako hauek: balizko Monumentu Multzoak,

Monumentuak, zuhaitz bereziak eta biotopo babestuak, kategoria horietan sartzeko prozesuan

direnak nahiz Eusko Jaurlaritzaren organo eskudunak halakotzat hartu dituenak.

Udalaz gaindiko intereseko ondasunek eta elementuek bete egin beharko dituzte hasierako

edota adierazpeneko espedienteetan ezarritakoak, baita Eusko Jaurlaritzaren Kultur

Ondarearen Zuzendaritzak xedaturikoak ere, ondasun eta elementu horiei esleituriko babes

mailaren arabera.

Gainerako ondasun eta elementu babestuak tokiko intereseko elementuen zerrendan sartuko

dira, eta arestian aipaturiko babeserako neurriak ezarriko dira katalogoan, plan nagusiari

datxezkion zehaztapenen arabera.

Edozelan ere, katalogoan bildutako ondasunen eta elementuen babesari buruzko zehaztapen

guztiak beren beregi eta argi eta garbi bilduko dira plan nagusiaren hirigintzako arauetan, eta

gainera, ondasun eta elementu babestu guztien kokapena eta kategorizazioa beren beregi

biltzen dituen planoa egingo da.

10. Genero-ikuspegia. Genero-bazterkeria eta –ikuspegia hirigintzako antolamenduan txertatzeari buruzko arazoak landuko dituen atal propioa sartuko da, emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken ezarpena ere garatuko duena, betiere proposaturiko zuzenketa neurriei eta antzemandako ukipenei dagokienez. Izan ere, horiek guztiek isla izan dezakete hirigintzako araudian. Udalak dagoeneko eginda dauzka hirigintza-jardunen diagnostikoa eta hirigintza-jardunen genero-ikuspegipeko plana, eta idazketa-taldeak kontuan hartu beharko ditu.

11. Urbanizazioari eta eraikuntzari buruzko ordenantzak

"Hiri-antolamenduko udal ordenantza osagarriak” izeneko 75. artikuluko 2, 3 eta 4. ataletan

ezarritakoarekin bat etorriz idatziko da hirigintzako antolamenduaren udal ordenantza

osagarriak bilduko dituen dokumentua.

Dokumentu horrek berekin dakar urbanizazioari, eraikuntzari eta ingurumenari buruzko beste

Page 17: LEMOIZ UDALERRIKO HIRI-ANTOLAMENDU PLAN NAGUSIAREN … · 2. LEMOIZKO HIRI-ANTOLAMENDUKO PLAN NAGUSIAREN DOKUMENTUEN EDUKIA. 2.1. EDUKIA Plan nagusiko arau-edukiak bat etorri beharko

Lemoizko udala

17

edozein udal ordenantza desagerraraztea, horrelako dokumentu motetarako edukian legez

bildu daitekeena. Horretarako, udalerrian dauden horrelako ordenantzak aztertuko dira,

horien arauak ordenantza orokor honen zati gisa txertatzeko.

Ordenantzak hiru atal handitan egituratuko dira: urbanizazioaren ordenantzak, eraikuntzaren

ordenantzak eta ingurumenaren ordenantzak. Argi eta garbi ezarri beharko da zein den

jarduketa-esparrua eta ordenantza horien lerrun hierarkikoa, lurzoru urbanizagarriko eta hiri

lurzoruko sektoreen eta eremuen antolamendu xehatuko hirigintzako arauen zehaztapenei

dagokienez.

12. Ingurumen-eraginaren baterako ebaluazioari buruzko azterlana.

Ingurumen-eraginaren baterako ebaluazioari buruzko dokumentuaren bertsio berrian,

Aurrerapenak dakarren hiri-antolamenduaren eta hasierako onespenerako idatzitako plan

nagusiaren dokumentuan emandakoaren artean dauden aldaketak bildu beharko dira.

13. Kutsadura akustikoari buruzko azterlana, zaraten mapa.

Udalerria garatzeko proposaturiko antolamendurako alternatibarekin bat etorri beharko du

Aurrerapenerako idatzitako dokumentua.

Plan nagusiaren dokumentu-edukia sortzeko epea

Zazpi (7) hilabeteko epea ezarri da dokumentazio horretako lanak burutzeko, idazketa-taldeak

udalaren erabakia jasotzen duenetik zenbatzen hasita. Dokumentu horrek plan nagusiaren

dokumentazioa egitean bete beharreko irizpideak eta helburuak jasoko ditu.

8. FASEA. ADMINISTRAZIO IZAPIDETZEA ETA HERRITARREK PLAN NAGUSIAREN EDUKIAN

PARTE HARTZEA.

Administrazio izapidetzea plan nagusiaren hasierako onespena baino lehen

Lemoizko udalbatzaren osoko bilkurak plan nagusiaren dokumentazioko lanak jaso ondoren,

ingurumen-eraginaren azterlana barne, eta hasieran onetsi baino lehen, txostena eskatuko

zaio Uraren Euskal Agentziari, Eusko Legebiltzarraren ekainaren 23ko 1/2206 Uren Legearen 7.

artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz. Euskal Autonomia Erkidegoko interes orokorreko obrek

eta udal plangintzak duten erlazioari buruzko txostena da.

Udal zerbitzu teknikoek plan nagusiaren dokumentazioaren edukia aztertu eta horren berri

Page 18: LEMOIZ UDALERRIKO HIRI-ANTOLAMENDU PLAN NAGUSIAREN … · 2. LEMOIZKO HIRI-ANTOLAMENDUKO PLAN NAGUSIAREN DOKUMENTUEN EDUKIA. 2.1. EDUKIA Plan nagusiko arau-edukiak bat etorri beharko

Lemoizko udala

18

eman ondoren, betiere arestian aipaturiko txostenak eskatzen direnetik bi hilabete igarota,

hasieran onetsiko da plan nagusia eta jendaurrean jarriko da gutxienez bi hilabetez iragarkia

“Bizkaiko Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizial”ean argitaratuta.

Plan nagusiaren hasierako onespenaren ondorengo administrazio izapidetzea.

Plan nagusia hasieran onetsi ondoren, 2/2006 Legearen "Plan nagusia egitea eta izapidetzea”

izeneko 90. artikuluan eta Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legea garatzeko

premiazko neurriei buruzko ekainaren 3ko 105/2008 Dekretuko Urbanizazio jarduketen

eragina. Hiri-antolamenduko planen dokumentazioa" izeneko 31. artikuluan ezarritako

administrazio sektorialen txostenak eskatuko dira.

Herritarren partaidetza plan nagusiaren dokumentazioaren izapidetzearen gainean.

Hasierako onespenaren ondorengo bi hilabeteko epean eta plan hori jendaurrean erakusteko

epearekin bat, udalbatzaren osoko bilkurak prozesu honen hasieran onetsitako programan

ezarritako herritarren partaidetza gauzatzeko jarduketa guztiak burutuko dira.

Idazketa-taldeak plan nagusiaren edukia jendaurrean azaltzeko lau saiotan hartuko du parte

gutxienez, lokaletan eta udalbatzaren osoko bilkurak beharrezkotzat jotako dibulgaziorako

materiala erabiliz.

Jendaurrean azaltzeko saio horietan, idazketa-taldeko zuzendaria eta aholkulari juridikoa eta

ingurumen-eraginaren baterako ebaluazioari buruzko azterlanaren arduraduna izango dira, eta

plan nagusiari buruzko azalpen zehatza eman beharko dute eta, ondoren, jendeari parte

hartzen utziko diote haien zalantzak argitzeko.

Jendaurreko azalpenak emateko saio horiez gain, eraginpeko herritarrek planteatzen dituzten

galderak tokian bertan erantzuteko gaikuntza teknikoa duten kideak kokatuko ditu idazketa-

taldeak plan nagusiaren dokumentazioa erakusteko lokaletan eta udalbatzaren osoko bilkurak

erabaki beharreko sei egunetan. Galderak euskaraz eta gaztelaniaz erantzuteko gai diren

teknikariak izan beharko dira.

9. FASEA. HERRITARREN PARTAIDETZAREN LABURPENA ETA PLAN NAGUSIAREN HASIERAKO

ONESPENARI AURKEZTURIKO ALEGAZIOEI EMANDAKO ERANTZUNA.

Edukia

Page 19: LEMOIZ UDALERRIKO HIRI-ANTOLAMENDU PLAN NAGUSIAREN … · 2. LEMOIZKO HIRI-ANTOLAMENDUKO PLAN NAGUSIAREN DOKUMENTUEN EDUKIA. 2.1. EDUKIA Plan nagusiko arau-edukiak bat etorri beharko

Lemoizko udala

19

Plan nagusia hasieran onetsi eta jendaurrean erakusteko epea bukatu ondoren, jasotako

alegazio guztiak helaraziko dizkio Lemoizko udalbatzaren osoko bilkurak idazketa-taldeari,

horien edukiari buruzko txostena eman dezan.

Aurkezturiko alegazioen edukiari buruzko banako txostenak emateaz gain, herritarrek parte

hartzeko prozesuari buruzko laburpen-txosten txikia egingo du idazketa-taldeak. Txosten

horretan, azalpenetarako saioetan antzemandako hutsune nagusiak bilduko dira, txostenok

udalbatzaren osoko bilkuraren irizpenpean jartzeko.

Alegazioei erantzuteko epea

Bi (2) hilabeteko epea dago banako txostenak eta laburpen-txostenak emateko, idazketa-

taldeak aurkezturiko alegazioen dokumentazio guztia jasotzen duenetik zenbatzen hasita.

10. FASEA. HASIERAKO ONESPENAREN DOKUMENTUA.

Hasierako onespena ematea

Udalbatzaren osoko bilkurak administrazio sektorialen txostenak, ingurumen-iraunkortasunari

buruzko txostena eta idazketa-taldearen alegazioei emandako erantzunak jaso ostean, osoko

bilkurak behin-behinean onetsiko ditu bidezkoak izan litezkeen aldaketak ezarrita, betiere

hasierako beste onespen bat egiteko prozesua abiarazteko erabaki hartzeari kalterik egin gabe.

Idazketa-taldeak, arestian aipaturiko bi aukeretako edozein baliatuz, dokumentazio bategina

idatziko du, hasierako onespena eta osoko bilkurak erabakitako aldaketak bilduko dituena,

plan nagusia onesteko prozedurarekin jarraitzeko.

Hasierako onespenaren testu bategina egiteko epea

Hilabeteko (1) epea dago hasierako onespenaren ondorengo dokumentazio bategina egiteko

edo, hala denean, hasierako beste onespen bat gauzatzeko, udal erabakia jasotzen denetik

zenbatzen hasita bi aukeretatik lehengoan eta bi hilabetekoa bigarrenean.

11. FASEA. BEHIN BETIKO ONESPENA.

Lurraldea Antolatzeko Batzordearen txostena

Hasierako onespena onartuta eta horren zehaztapenak bilduko dituen testu bategina eginda,

udalbatzaren osoko bilkurak hirigintzako espediente osoa igorriko dio Euskal Herriko

Antolamendu Batzordeari, 2/2006 Legearen "Plan nagusiaren behin betiko onespena" izeneko

Page 20: LEMOIZ UDALERRIKO HIRI-ANTOLAMENDU PLAN NAGUSIAREN … · 2. LEMOIZKO HIRI-ANTOLAMENDUKO PLAN NAGUSIAREN DOKUMENTUEN EDUKIA. 2.1. EDUKIA Plan nagusiko arau-edukiak bat etorri beharko

Lemoizko udala

20

91. artikuluan ezarritako txosten loteslea eman dezan.

Ingurumenaren memoria / Ingurumenaren adierazpen estrategikoa

Organo sustatzaileak iraunkortasunari buruzko txostena igorriko dio ingurumeneko organoari

espedientearen ale batekin batera, zertarako-eta bi hilabeteko epean Ingurumenaren

Memoria emateko.

Behin betiko onespenaren erabakia hartzea

Txosten hori jasota eta udalaren hirigintzako organo egokiak aztertuta, idazketa-taldeari igorriko zaio, eta beharrezko jarraibideak emango dizkio, hala denean, aipaturiko txostenean ezarritako baldintzak betetzeko. Gainera, beharrezko dokumentu bategina egingo du, foru organo eskudunak plan nagusiaren behin betiko onespena emateko erabakia har dezan.

Behin betiko onespenaren testu bategina egiteko epea

Bi (2) hilabeteko dago arestian aipaturiko testu bategina egiteko, horren edukiari buruzko udal

erabakia jasotzen denetik zenbatzen hasita. Behin betiko onespenaren erabakia hartu baino

lehen edo ondoren egingo da aipaturiko dokumentu hori, hirigintzako foru organo eskudunak

horretarako ezarriko duenarekin bat etorriz betiere.

4. IDAZKETA-TALDEAREN ERAKETA ETA BETEBEHARRAK.

ERAKETA

Hauexek osatuko dute idazketa-taldea gutxienez:

Arkitekturako titulua duen taldeko zuzendari bat. Hirigintza espezialitatea izan beharko du

eta hiri-diseinuari, eraikuntza motei eta hirigintzako plangintza egikaritzeko kudeaketari

buruzko jakintza egiaztatuak.

Aholkulari juridiko bat, zuzenbidean lizentziaduna. Lurzoruaren araubide juridikoari,

urbanizazioei eta eraikuntzei buruzko jakintza egiaztatuak izan beharko ditu, bai eta

hirigintzako plangintza egikaritzeko tresnei buruzkoa ere.

Horrez gainera, taldean obra zibilean eta mugikortasun-azpiegituretan eta hiri-zerbitzuetan

espezializatutako goi-mailako teknikari batek egon beharko du, ahal bada bide, ubide eta

portuetako ingeniari batek.

Page 21: LEMOIZ UDALERRIKO HIRI-ANTOLAMENDU PLAN NAGUSIAREN … · 2. LEMOIZKO HIRI-ANTOLAMENDUKO PLAN NAGUSIAREN DOKUMENTUEN EDUKIA. 2.1. EDUKIA Plan nagusiko arau-edukiak bat etorri beharko

Lemoizko udala

21

Ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazio-azterketa eta plan nagusiaren

antolamenduko ingurumen-alderdien aholkularitza metodologikoa egiteko, goi-mailako

unibertsitate-titulua duen kide bat izan beharko du taldeak, ahal bada Biologian edo

Nekazaritza edo Basogintza Ingeniaritzan espezializatutako pertsona bat. Halaber, enpresa

profesional espezializatu batek ere egin ahal izango du lan hori.

Halaber, komunikazioan aditua den teknikari batek egon behar du, herritarren

partaidetzarako edo lanbide enpresa espezializatuaren lanak koordinatzeko.

Enpresa edo profesional fidagarriek ziurtatuko dute azken 8 urteetan 1.300 biztanle baino gehiagoko udalerri batean behin-behinean onartutako plan nagusi baten edo arau subsidiarioen berrikusketa edo lehen formulazio batean gutxienez parte hartu izana. Hortaz, beharkizun hori egiaztatu beharko dute gutxienez idazketa-taldeko zuzendariak, aholkularitza juridikoko kide batek eta obra zibileko espezialitatea duen goi mailako teknikari batek. Ekipoko zuzendariak egiaztatu beharko du, halaber, berrikuspen akreditatuan ere ekipoko zuzendaria dela.

Berariaz jasota uzten da kaudimen-baldintza hori ez dela nahitaez akreditatu behar planaren

idazketan, eta horren ordez udalerri ezberdinetako planak izan daitezkeela.

Lan horiek egiaztatzeko, hirigintza araudiaren behin behineko onespenaren Administrazio

jardulearen ziurtagiria aurkeztu beharko da. Bertan jasoko dira taldeko zuzendari izendaturiko

profesionalaren partaidetza, aholkulari juridikoa, etab.

Taldeko zuzendaria edo taldeko beste edozein kide ordezteko, kontratazio-organoak beren

beregi emandako baimena beharko da nahitaez.Zehaztapen hori betetzen ez bada, kontratua

ezeztatzeko aukera emango da.

Idazketa-taldeko kide batek –teknikaria izan behar du- gutxienez egiaztatu beharko du

euskaraz aritzeko ahalmena.

Eskakizun hori funtsezko betebehar bat da, eta betetzen ez bada, ezinezkoa izango da

adjudikazioduna izatea.

Eskakizun hori betetzen dela frogatzeko euskarako titulua (EGA, HABE-3 edo antzekoa) eman

daiteke edo adierazpen arduratsu bat egin.

Bigarren kasu horretan, eskaintza onuragarriena hautatu ondoren, eta kontratua esleitu baino

lehen, kontratazio-organoak ebaluazio tekniko bat egingo du aditu batek lagunduta. Aditu

horrek egiaztatuko du idazketa-taldeak behar adina hizkuntza-maila duen euskal hiztunekin

komunikatzeko.

Page 22: LEMOIZ UDALERRIKO HIRI-ANTOLAMENDU PLAN NAGUSIAREN … · 2. LEMOIZKO HIRI-ANTOLAMENDUKO PLAN NAGUSIAREN DOKUMENTUEN EDUKIA. 2.1. EDUKIA Plan nagusiko arau-edukiak bat etorri beharko

Lemoizko udala

22

Eskakizun hori betetzen dela frogatzen ez bada, proposamena baztertu egingo da,

fidagarritasun-baldintzarik ez izateagatik. Beraz, hurrengo lizitatzailearen akreditazio teknikoa

kontrolatuko da, eskaintzak sailkatuta geratu diren ordenaren arabera.

IDAZKETA-TALDEAREN BULEGOA

Idazketa-taldeak Euskal Autonomia Erkidegoan kokaturiko bulego bat eduki beharko du.

Lizitatzaileak proposatzen duen idazketa-taldeko kideen gutxienez erdiak etengabe egon

beharko du Bilbo Metropolitarraren eremuan.

IDAZKETA-TALDEAREN BETEBEHARRAK

Taldeko zuzendaria funtsezkoa da plan nagusia egiteko lanen kalitatea bermatzeko, eta

idazketa-taldearen bulegoan egon beharko du, halako moldez non modu errazean eta

malgutasunez egongo da eskuragarri udalak hala behar duenean.

5. PROPOSAMENEAN AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

5.1.-Erabilitako metodologia

Talde lizitatzaileak lanak garatzeko zer metodologia erabiliko duen azalduko du, plangintzaren

eta proposatutako hirigintza-jarduketen politikaren bidez lortu nahi diren helburuen arabera

betiere.

Horretarako, lanak egiteko plan bat egingo du, hauek jasoko dituena:

- Memoria bat, eta bertan, lanetan erabiliko den metodologiaren azalpena, lizitatzaileak

bere gain hartzen duen lan bakoitza argi eta garbi zehaztuko dira.

- Lanak egiteko egutegi osoa, plegu honetan ezarritako epe partzialekin bateragarria

izango dena.

- Atal bakoitzean parte hartu behar duen langile-taldearen deskribapena.

- Langile-taldeak lana egiteko duen beren beregiko konpromisoa eta bateraezintasunen

araubidea onartzeko adierazpena bilduko ditu. Araubide horren arabera, lan

partikularretan edo Lemoizko udal administrazioa ez den beste erakunde batek

agindutakoak ez egitea hitzartzen dute udalerri honetako jarduketetan, pleguaren

xedeko plangintza idatzi bitartean eta plangintza hori behin betiko onetsi ondoren bi urte

igaro arte, lana esleitzen bazaie. Bateraezintasunen araubide horrek pertsona

fisikoarengan nahiz partaidetza izan lezakeen pertsona juridikoarengan izango du

eragina.

Page 23: LEMOIZ UDALERRIKO HIRI-ANTOLAMENDU PLAN NAGUSIAREN … · 2. LEMOIZKO HIRI-ANTOLAMENDUKO PLAN NAGUSIAREN DOKUMENTUEN EDUKIA. 2.1. EDUKIA Plan nagusiko arau-edukiak bat etorri beharko

Lemoizko udala

23

5.2- Parte hartzeko bidea

Lemoizko Udalak herritarren parte-hartzeari garrantzia handia ematen dionez, lehiakideak

hainbat osagarri eskaini ahal izango ditu hedapen- eta komunikazio-alderdiak hobetzeko, hala

nola hitzaldiak, ikus-entzunezkoak, liburuxkak eta herritarrei arreta emateko sistemak,

herritarren parte-hartzea hobetzeko gutxieneko legezko alderdiei dagokienez.

5.3.-Hobekuntzak.

Udalbatzaren iritziz berritzaileak eta interesgarriak diren proposamenak balioetsiko dira, plan

nagusi praktikoa lortze aldera, udalerriaren benetako beharretara egokitua, eta aldi berean,

eredua izango da herriak ulertzeko modu berrietan: herri iraunkorrak, lurra aurrezten duten

herriak, euren balioak indartzen dituztenak, pertsonengan pentsatzen dutenak, etab.

Etsenplu gisa, modu positiboan balioetsiko diren ezaugarriak proposatzen dira, haien interes

mailaren arabera eta idazketa-taldearen konpromisoaren arabera:

- Plana hobeto zehaztea dakartenak, garapena beste plan batzuetarako utzi barik.

- Etxebizitza libre edo babes publikoko kalifikazioa barne daramaten etxebizitza hutsen

problematikaren azterlan xehatuari buruzko proposamenak.

- Idazketa-taldea udalaren bulegoetan egotea informazioa jaso, egiaztatu eta emateko.

- Baliabide naturalen aprobetxamendu iraunkorra bultzatzen eta sustatzen dutenak.

Page 24: LEMOIZ UDALERRIKO HIRI-ANTOLAMENDU PLAN NAGUSIAREN … · 2. LEMOIZKO HIRI-ANTOLAMENDUKO PLAN NAGUSIAREN DOKUMENTUEN EDUKIA. 2.1. EDUKIA Plan nagusiko arau-edukiak bat etorri beharko

Lemoizko udala

24

6.- PROPOSAMENAREN FORMATUA:

Dokumentu osoa Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan egingo da.

Dokumentazioa normalizatzeko, honako hau izango da kontuan:

Formatuak: Determinatzailetzat joko dira, baina berriz azter daitezke dokumentua egiteko

prozesuan. Hala denean, udalaren baimena beharko da.

Dokumentazio idatzia:

- Paperezko euskarria: DIN-A4 tamainako orriak, zenbakituak, uztai edo

torlojudun karpeta edo liburu zenbakituetan enkoadernatuak, errotulazioa

estalkian eta atzeko aldean. Gehieneko guztizko tamaina: 23 x 32 cm.

Paperaren %100 klororik gabekoa izango da, eta gutxienez %80 paper

birziklatua. Gainera, birziklatu gabeko paperaren zuntzak basoko ustiategi

iraunkorretakoak izango dira.

- Euskarri digitala testuko tratamenduko formatuetan, doc. eta pdf.

Dokumentazio grafikoa:

- Paperezko euskarria: Kopia normal modulatuak, koloretakoak eta DIN-A4-ko

tamaina tolestuak, enkoadernatuak eta kaxan zenbakituak.

- -Euskarri digitala, dwg eta pdf formatuetan.

- -Hauexek bilduko dituen errotulua: Lemoizko Udalaren inskripzio-laukia,

lanaren izena, izapidetze-fasea, data, eskala, idazketa-talde teknikoa,

arduradunaren sinadura eta udalaren onirizpena.

Enkoadernazioak berriz azter daitezke dokumentua egiteko prozesuan, eta hala denean,

udalaren baimena beharko da.

Dokumentazioa egiteko faseetan, lanaren xedeko dokumentu bakoitzaren 4 ale aurkeztuko

dira. Hasieran onetsitakoan, dokumentazio osoaren 6 ale igorriko dira, udalak erabaki

beharreko tamainako kutxetan edo kutxa zenbakituetan, karpetan sartuak.

Estalkian lanaren indizea sartuko da, eta une bakoitzeko egoera eta planoen zerrenda osoa

agertuko dira.

Behin betiko onetsitakoan, plano originalen ale bat (hala denean, zuzenduta) aurkeztuko da

kalitaterik oneneko paper toles-ezinean, baita CDak edo eskaturiko dokumentazio

informatikoaren euskarriak ere.

Page 25: LEMOIZ UDALERRIKO HIRI-ANTOLAMENDU PLAN NAGUSIAREN … · 2. LEMOIZKO HIRI-ANTOLAMENDUKO PLAN NAGUSIAREN DOKUMENTUEN EDUKIA. 2.1. EDUKIA Plan nagusiko arau-edukiak bat etorri beharko

Lemoizko udala

25

Lemoiz, 2015eko iraila