eboluzio bideak - aldizkari-txikia.elhuyar.eusaldizkari-txikia.elhuyar.eus/pdf/elhuyar-07-09.pdf ·...

7
EBOLUZIO BIDEAK Ion Urrujulegi XIX mendera arte naturalista gehienek zera uste zuten, mota bereziak diferentki eta behin banatan sortuak izan zirela hasiera batetan. Eta, beraz, aldakaitz zirela. Naturalista gutik, ordea, pentsatu bide zuen mota horiek zenbait modifikazio jasaten dutela eta gaurregun diren -eta gaur arte izan diren- forma organiko guztiak aurreragoko beste forma batzuen ondorengo baino ez direla. Gaur hain klarki ikusten duguna, mendeen zehar bortizki ukatzen zitzaien horrelako zerbait adierazi nahia agertzen zutenei. Buffon izan genuen gai hau -eboluzioaren gaia, alegia-, lehenengoz eta espiritu zientifikoz erabili zuena. Lamarck-ek oratu zuen teoria eboluzionistak, berriz, biziki erakarri zuen jendearen oharmena. Honek zionez, mota berezi guztiak -eta beraz gizona ere- aurreragoko mota batzuen ondorio dira eta nola mundu organikoan hala ezorganikoan, aldaketa guztiak lege baten ondorio dira eta ez mirakuiluzko artekari baten bidez emanak, gertatuak. Lamarck konklusio honetara iritsi bazen, mota berezi bat barietate xinple batetik berezi ezinagatik izan zen, hau da, rnota bereziak ez zituen barietate huts direnetatik berezten eta hortik atera zuen mota berezien gradualki ebo- luzionatzea. Aldakuntza hauen fenomeno sorrerazle bezala, bizitzearen baldintza fisikoak eta formen gurutzamendua ezarri zituen neurri edo hein gutian, eta usantza edo eta desusantza hein handian: ohituraren eragina, alegia. Azken fenomeno honi egotzi zion naturalezan dakusatzagun forma ederren arrazoina: adibidez. jiraiaren lepo luzea, sagu-

Upload: others

Post on 18-Oct-2020

5 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: EBOLUZIO BIDEAK - aldizkari-txikia.elhuyar.eusaldizkari-txikia.elhuyar.eus/pdf/Elhuyar-07-09.pdf · joago batetara progresatuz doazenaren ideia bat. Tesi hau haintzakotzat harturik

EBOLUZIO BIDEAK

Ion Urrujulegi

XIX mendera arte naturalista gehienek zera uste zuten, mota bereziak diferentki eta behin banatan sortuak izan zirela hasiera batetan. Eta, beraz, aldakaitz zirela. Naturalista gutik, ordea, pentsatu bide zuen mota horiek zenbait modifikazio jasaten dutela eta gaurregun diren -eta gaur arte izan diren- forma organiko guztiak aurreragoko beste forma batzuen ondorengo baino ez direla. Gaur hain klarki ikusten duguna, mendeen zehar bortizki ukatzen zitzaien horrelako zerbait adierazi nahia agertzen zutenei.

Buffon izan genuen gai hau -eboluzioaren gaia, alegia-, lehenengoz eta espiritu zientifikoz erabili zuena. Lamarck-ek oratu zuen teoria eboluzionistak, berriz, biziki erakarri zuen jendearen oharmena. Honek zionez, mota berezi guztiak -eta beraz gizona ere- aurreragoko mota batzuen ondorio dira eta nola mundu organikoan hala ezorganikoan, aldaketa guztiak lege baten ondorio dira eta ez mirakuiluzko artekari baten bidez emanak, gertatuak. Lamarck konklusio honetara iritsi bazen, mota berezi bat barietate xinple batetik berezi ezinagatik izan zen, hau da, rnota bereziak ez zituen barietate huts direnetatik berezten eta hortik atera zuen mota berezien gradualki ebo- luzionatzea. Aldakuntza hauen fenomeno sorrerazle bezala, bizitzearen baldintza fisikoak eta formen gurutzamendua ezarri zituen neurri edo hein gutian, eta usantza edo eta desusantza hein handian: ohituraren eragina, alegia. Azken fenomeno honi egotzi zion naturalezan dakusatzagun forma ederren arrazoina: adibidez. jiraiaren lepo luzea, sagu-

Page 2: EBOLUZIO BIDEAK - aldizkari-txikia.elhuyar.eusaldizkari-txikia.elhuyar.eus/pdf/Elhuyar-07-09.pdf · joago batetara progresatuz doazenaren ideia bat. Tesi hau haintzakotzat harturik

xarrak ilunbetan ibili ahal ukaitea. Lamarck-ek, gainera, desarroilo progresibo baten antzeko lege bat ere ba zela uste zuen, hots, izakiak nahi eta ez izakera xinpletik konple- joago batetara progresatuz doazenaren ideia bat. Tesi hau haintzakotzat harturik gaur legoke hain zuzen izaki xinplerik. Egungo izaki xinpleak berez sortzen direla zion, eta ez direla eboluzio baten ondorio. Bistako da tesi honen okerra.

Gai hau benetan maixuki jo duena, ordea, Karl Darwin izan dugu. Berak borobildu dauku eboluzioaren teoria beste inork ez bezain trebeki: bizi nahiaren borroka, berezte naturala, berezte sexuala, bariazioaren iegeak, gorpu fosilduen estudioak, hona hemen bere bizi osoan zientziatasunaren onerako hain gartsuki jokatu zenaren zenbait atal. Esan behar da, bai, bere heriotzeaz geroztik ere asko aurreratu dela terreno honetan. Hala ere, ondorengo naturalistak gehienek bera izan dute oinarri, eredu, etxe bikainago bat eraikitzeko zutoitza trinko eta errotsua. Gaur ba dakigu guti gora behera mundu hau nola gauzatu zen, materia inertetik bizia nola, nun eta noiz "sortu" zen, gizona nola "for- matua". "kreatua" izan den eta abar. Darwinez geroztik ere zientziatasunak urrats hanái eta sendoak eman ditu. Herentziaren fenomenoa aztertu ahal izaitea benetan baliogarri izan zaigu eboluzioaren konprenitzeko. Eboluzioaz fenomeno anitzek du eragin eta bide- batez guztia da eboluzioaren fenomeno. Halarik ere, biologia izan da, azken aldiotako bere aurrerapenekin, eboluzioaren teoriari berebiziko zerbitzua prestatu diona.

Hemen on deritzat Hipokraten gogapen batzuk ezartzeari. Adurra ez dela deus, zion, hurbiletik obserbatuz gero. Gertatzen den orok duela kausa jakinen bat eta kausa honek, bidebatez, sortzaile izan zaion beste bat dagerkiela. Ezinezko dela naturan adurra onartzea. Adurra ez dela izen bat baino. Bi izan ziren "midizinaren aita" bezala ezagutua izan dugun jakintsu haren balio garrantzitsuenak: midikuntza bere garaiko praktika erlijiosetatik apartatzea eta midikuntza esperimentala eraikitzea. Garbi ikusten da hemen zientzia hasirik dela egun oraindaino tinko dirauten praktika idealisten aurka asaldatzen. errebelatzen. "Gertatzen den orok du kausa jakinen bat". Hipokratek ez zien "indar misteriosei" lekurik ematen. Bere aburuz, fenorneno oro da beste batek sorarazia, hau da, fenomeno guztien kausak materian bertan soma ditzakegu eta aurki behar ditugu Materialismoa (zientzia) idealismoari (indar misteriosei, hots, fedeari) aurkezten hasia dugu áagoeneko. Baina nola esplika genezake materialismoaren arabera munduaren sorkura. materia biziarena, gizonarena?

Ikus dezagun, oso laburki bederen, oraintxe aipaturiko hiru fenomeno hauen ebo- luzioa materiaren baitan. Lurraren sorkura, duela 7 bat mila milioi urte hasi zela kalku- latzen da gaur. Biziaren lehen formak, aldiz, duela 3 bat mila milioi urte eman zirela dirudi. O. Schmidt sobietar zientifiko denaren teoriaz, eguzkiaren inguruko hauts eta gas pilo izugarrien bitartez FORMATU ZEN eguzkiaren sistema deitzen duguna. Eguzkiaren errotazioaren influentziaren pean jira eta bira zebilen materia hotz hura kondentsatu egin zen eta zatikatu. Zati horietako bat dugu Lurra. Lehen batetan Lurra hotza omen zen, baina fisika eta kimikaren kausa dibertsoak gatik berotu egin zen. Berotze honek 2 edo 3 mila milioi urte iraun bide zuen eta hurrengo etapa batetan birrozten hasi, arik eta lur azal gordina formatu arte. Birrozte honen kausaz, geroago, ur baporea eta beste gas asko ere kondentsatu egin zen, bidenabar ozeanoak, itsasoak eta lehorra formatuz.

Page 3: EBOLUZIO BIDEAK - aldizkari-txikia.elhuyar.eusaldizkari-txikia.elhuyar.eus/pdf/Elhuyar-07-09.pdf · joago batetara progresatuz doazenaren ideia bat. Tesi hau haintzakotzat harturik

Tenperatura 50" C edo eta SO0 C gradotara jetsi zenean Proteina Bizidunaren formatzea gertatu zen, hots, lehen bizi forma xinpleena, seguraski eguzkiaren bero energiaren bidez karbonoa oinarrizko beste elementu batzurekin sintetizatuz.

Lurraren tenperatura 5.000° C gradotara jetsi zenean, atmosferako karbonoa eta hidrogenoa konbinatu egin zireri, "hidrokarburoak formatuz. Tenperatura gehiago jesten zihoan heinean karbonoa eta, hidrokarburoak konbinatu ziren beste elementu batzurekin (karbonoa, oxigenoa, hidrogenoa eta nitrogenoaren arteko konbinazioak), "aminoazidoak" formatuz. Tenperatura 100" C gradotatik beheratu zenean, estadu gastsuan zeuden elernentuok ere kondentsatu egin ziren eta uraren korronteen bidez itsasoratu, gero beren konbinazioak itsas uretan formatuz. Itsasoko konbinazio hauen bidez eman zen materia bizidunaren lehen formarik xinpleena. Forma arras mikroskopiko honi "molekula" deritza. Molekula edo izaki hain xinple hauek, heureri artean elkartuz, izaki konplejoago batzuk. formatzera etorri ziren. Molekula anitzez formaturiko izaki berri honi "kelula" deritza. Kelula hauek ere, bidebatez, elkartu egin ziren eta kelula elkartze honetatik izaki are konplejoago bat sortu zen: "organismoa". Itsasoko lehen organismoak, bada, lehen arrairiak esan nahi da, kelilla multzoz osatu ziren, direkzio (funtzio) desberdinetan polliki polliki espezialdu ziren elkar bilduriko kelula batzuez. Itsasotik bertatik hartzen zituzten organismook beharrezko jariari eta elikaturak, urak disoluzioan zeuzkan sustantziak aprobetxatuz alegia. Morrela, bada, itsasoko ur hura lehen organismoetan zehar pasatzen zen, zirkuito ireki batetan. Gero, zirkuito hau itxi egin zen organismo mota bereziren batetan eta honela sortu rnementoz inyuruaren beharrik gabeko eta zirkulazio sistema autonomodun lehenengo mota. Molekula bat, kelula bat, organismo bat estruktura dinarniko da. Energia baten beharra du biziko bada, "jan" beharra. Bizitzeko beharrezko duen energia horren trasformatzeko mekanismoa, ordea, bakoitzak diferente du. Hirurak dira materia bizidun, baina bakoitzaren estruktura konplejitatea desberdin da. Molekulak eziri daitezke, kelula baten kontaktorik gabe, autobirproduzitu. Kelulak bai. Keluia bat, berbera erdibitzearen bidez (mitosis), birprodu- zitu egiten da; esan nahi da, lehen bat zenak, mitosis bidez, beste bat eta bere identikoa produzitzen duela.

Milioika anitz urtetan bizitzea itsasoan bakarrik eman zeri. Kelula bat eguzkiaren ultramorezko irratiazioen eraginpean suntsitu egiten da instant batetan. Orobat, beaaz. kelula multzoz formaturiko organismo bat ere. Ultramorezko irratiazioek ez dute efektorik uretan, bai ordea lehorrean. Arrainak lehorreratze hori "fotosintesiak" egin zuen posible. Landarerik gabe ezin genezake lehorrean bizitzerik gerta dadin pentsa. Esan bezala, milioika anitz urtetan itsasoan bakarrik eman zen bizia. Geroago eta beste milioika anitze- tan itsasoan, lehorrean eta airean. Aireko eta lehorreko bizitzeari "aerobiosis" deritzo.

Gizona gizon ez ziren arbasoengandik datorrenaren ideia arras frogatua dago egungo egunean. Halarik ere ideia honetzaz jabetzea, segurki jabetzea, erdiespen kierri samar bat dugula esan genezake. XVIII mendeaz geroztikakoa, alegia. Paleontologia, paleoantropologia, arkeologia eta biologiaren ikerpen zehatzek (zientziak, finean), sendoki zurkaizten digute giza eboluzioaren teoria hau.

Page 4: EBOLUZIO BIDEAK - aldizkari-txikia.elhuyar.eusaldizkari-txikia.elhuyar.eus/pdf/Elhuyar-07-09.pdf · joago batetara progresatuz doazenaren ideia bat. Tesi hau haintzakotzat harturik

Gizona eta beste animalien arteko berezitasun nabarmenena, haren burmuinaren desarroilo handiagoa da eta, bidebatez, burmuina hartzen duen burezurrarena. Hala ere, handiaren diferentzia hau baino inportantagoa da giza burmuinaren itzulikaldien konplejitatea, zeinak biziki hazitzen baitu pentsamenduaren euskarri diren kirio kelulak hartzen dituen burmuinaren kanpoko kaparen azala. Guztiz zutikako gorputzaren posi- zioak eman digu, gizonari, guztien gainetikako burmuin hazitzearen erdiespena. Gizonak burua, bere gorputz gainean, ekilibrioan daduka, tximinoek eta beste animaliek ez bezala, hauek aurreruntz jaurtikia baitaukate, muskulo indartsueri poderioz hertsatua eta tinkatua. Gorputzaren posizio bertikalak eta hortz haginen bidebatezko moldakerak erakarri zuen burmuin kutxaren dimentsio aldakuntza (kasu honetan, hazitzea). Hau da, posizio-hortza- dura bikote funtzionalak.

Gure arbaso zaharren zutikako postura lortzeak, bestalde, esku besoen liberazioa erakarri zuen eta lehen batetan norma zen zut ibilkera hura, gero premia bilakatu zen. Eskuen gaitasun garaiagoak, noski, burmuinaren funtzionamendu konplejoago bat eskatzen zuen eta burmuinaren konplejotasun hau zut ibilkerari esker (buruaren ekili- brioari, alegia), ehunka mila urteren buruan, polliki polliki, gauzatuz etorri zen. Zutikako posizioak, eskuen liberazioak eta burmuinaren haziago-konplejoagotzeak, bada, bistan da erlazio hertsia dutela. Erlazio honen konplejitateak kreatu zuen denboraren joan etorrian, aberetasunetik gizatasunera datzan tasinezko jeikia. Lana lehenen eta hizkuntza arti- kulatua gero izan ziren tximino burmuina gradualki giza burmuin bilakatu zuten bi eragingarri akuilagarrienak. Eta burmuina desarroilatzen zen heinean desarroilatzen ere bere aparamena: hots, zentzumen organoak. Hizkuntzaren desarroiloak entzumenaren hobeagotzea derrigorrez dakarren gisara dakar burmuinaren desarroilo jeneralak zen- tzumen organoen hobeagotzea. Gizonaren bistak baino sakonmen galantagoa du arra- noarenak; gizonaren begiak, halere, arranoarenak baino askoz detaile edo xehetasun ugariago jasotzen du gauzetatik. Gizonak eta txiniino eboluzionatuak bakarrik dute kolorezko ikusmena.

Gizonaren gizakuntzeari aurrerapen sakon bat eman zion beste fenomeno bat, bere "gizarteko bizitzea" izan zen. Gizartean bizitzeak kultilra berriak ekarri zizkion gizoriari. Eta kultur tipo batzuek haro determinatu bat mugatzen dute. Adibidez, Paleolitaroa, Neolitaroa, Eneolitaroa, Metalaroak etab.

Paleolitaroa nomadismoak eta estadio honi dagozkion ekonomia moldeek markatzen dute. Gure arbaso urrutienengo haiek lurraldez lurralde bizi ziren, jateko non zer aurkituko, ihizearen jarrai edo eta lurrak "misteriozki" eskuratzen zizkien emaitzen bila. Taldeka ibiliko zirela pentsatu beharra dago, elkartzeko senak, lanbideak eta guztien bizitzeko defentsak hortara bortxatuz. Eskualde aukeratu batetan irautea, batez ere, bi arrazoinek agintzen zuen: nolako babelesku eta bazkatoki zen. Laborantza eta ganadu gobernua guztiz ezezagun zitzaien. Orduko gizonak oraindik ez daki nondik eta nola ernetzen den landare bat. Horretarako hazia behar denaren jakitea geroago jaioko da bere buruan. Ihizea eta uztaren biltzea izanen dira soilik bere zorionaren eta sobrebizitzearen iturri. Garai hontako kulturaren ezaugarri nabarmenenak, aztigoaz beste, laska 'industria eta

Page 5: EBOLUZIO BIDEAK - aldizkari-txikia.elhuyar.eusaldizkari-txikia.elhuyar.eus/pdf/Elhuyar-07-09.pdf · joago batetara progresatuz doazenaren ideia bat. Tesi hau haintzakotzat harturik

esku haizkora dira. Gurera heldu zaizkigun garai honetako erti lanak bi andanatan bana genitzake: a) "tresna ertia" eta b) "horma ertia".

Neoiitaroa duela 8 bat mila urte hasten da. Haro honen hasera gizonaren zibiliza- zioak emango duen iraultza berebizikoak markatzen du. Orain nekazari bilakatuko da, uste gabeko bere esperientziek eta batez ere gauza guztien maixu den "premiatasunak" lurraren laborantzaren jakintza eskuratuko diote. Orain ohartzen da landareen haziaz balia daitekeala, baliatzeak abantail haundirik eskaintzen diola eta uzta biltzearen lanak arras erosoagotu, haziak bere bizilekuaren inguru aldean erein baiditzakt~ cta horrela uzta seguruago eta naroagoak egoki lortu. Orduko bizimoduaren iraultzari funtsezko beste bultzada bat eman araziko diona, abel hazkuntza izan zen. Orain janari gabezia eta herstualdietan ihize bila migratu beharrik ez duke. Urrats iraule eta akabaila: naturalezaren zurgari (parasito) izatetik, orain gizonak berberak produzituko duenaz bizitzera bila- katzean. Lehen ihiztari eta uzta bilketari, orain nekazari. Ekonornian elikatura horriialdiak prestatzen hasten da. Ekonomia forma berriek bizimoduarekiko burubidea organizatzeko iraupen bortitzago eta sendoago bat ekarri zioten. Neolitaroko artzain kulturan, familia edo sendi egituraren oinarria ez zen ezkontza, cenar-emazteek gaurko gizartean osatzen duten lehen maila hau. "Aita lehenaren jarraikide guztiak ziren familia bereko, eta gizar- tearen oinarri talde bat osatzen zuten".

Neolitaroko kulturen zenbait bereizgarri, bizilekuak, industria litikoa, buztingintza eta hildakoak gurtzea izan ziren. Haro denbora guztian erabat erdeinatuak izan ez bazireri ere, leize eta mendi zuloak alde bat utzirik, Neolitaroko gizonen bizilekuak lur gozo eta emankorretan hedatu ziren batez ere. Egoitza sirigle hauek erromatarren garaia arteino iraun zuten, zenbait lekutan. Bordak, saroiak eta zenbait landetxe ere eraiki zuten. Herrixkak eraikitzeko era espezial bat palafitoak ziren, hau da, uretan edo leku aintzira- tsutan eraikitako etxe sailak.

Industria litikoan mugerra izan zuten, nola lehenengo hala geroago, tresna zorrotzak eta ebakileak fabrikatzeko materialik gisakoena. Haro honen beste bereizgarri bat ere, harria leguntzeko zuten ertia da eta hain zuzen harlandu haroa ere deitzen zaio.

Neolitarokoek hildakoei zor zien kultoak hileta ohitura anitz desarroilatu zuen: bakar- ka edo eta multzoka hobiratzea, etzanik edo eta exerita lurperatzea, halaber belaunak sabelaren kontra tolesturik eta besoak bularrari loturik. Hildakoen ohoretan eraikitako kostrukzio megalitikoak benetako arkitektura bat ziren: dolmenak, rnenhirrak eta kromlekeak (1).

Eguzkiari jainkotasun kultoa eskaintzen ziotena, zenbait gurpil orraildun aurkitzeak frogatzen digu, eta Euskal Herrian hain hedatua den iauburuak ere, eguzkia jainko sin- bolotzat zutela gure aurrekoek adierazi nahi duela uste izatea ez da biren iritzia bakarrik. Gorputz eta espiritu gaitzaldiak, indar kaltekorrak, lehenago bezalaxe. kutuii edo azturuz, sorginkeriaz edo eta pamerialak eginaz gonbatitzen zituzten.

Neolitaroko ertia. Estilo naturalistak Paleolitaroko azken mugaraino iraun zuen, hots, milurte anitzeko haro luze batean. Esperientziek eta zentzi.imeriak gidaturiko joera

Page 6: EBOLUZIO BIDEAK - aldizkari-txikia.elhuyar.eusaldizkari-txikia.elhuyar.eus/pdf/Elhuyar-07-09.pdf · joago batetara progresatuz doazenaren ideia bat. Tesi hau haintzakotzat harturik

naturalista hura, orain lehenengo aldiz, geometriaren arabera berarizturiko (estilizaturiko) gogozko erti bilakatuko da, enpirismoaren errealitate aberatsetik at jarraituz. Paleoli- taroko bizitze konkretoak zuen betetasunaren ordez, ideia-konzeptoa finkatzea izanen du bere helburu Neolitaroko ertiak, hau da, irudien ordez sinboloak sortzea. Urrats iraule eta berebiziko hau, ordea, funtsean, gizona naturalezaren zurgari izatetik berak produ- zituko duenaz bizitzera bilakatzean datza, gizon nomada hura sendentario bihurtzean, eta finean, ekonomia moldeen aldaketan.

Animismoak mundua errealitatean eta supraerrealitatean zatitzen du, fenomenozko mundu agerian eta espirituzko mundu ezkutuan, gorputz hilkor batean eta anima hilezkor batean. Hileta ritu eta usadioek garbi erakusten digute zera, Neolitaroko gizona hasirik dela gorputik aldetzen den sustantzia bat bezala anima kontsideratzen. Neolitaroko ertiak errealitate enpiriko arruntari areagoko mundu idealizatu bat kontrajartzen dio. Hemen hasten da ertiaren intelektualtze eta arrazointzearen prozesoa: irudi eta forma konkretoak, seinale eta sinboloz ordaintzea. Hemendik gertatu bide da artistak azti eta apaiz biia- katzea. Profesio eta etxelan.

METALAROAK: Borontzeharoaren zenbait ezaugarri, maiergoa eta merkatalgoa dira. Neolitarotik Borontzeharora bizimoduz igarotzea den aldaketaren oinarririk funtsez- koena hontan datza: arazo arduratsuena, lehen, bizitzeko beharrezkoena produzitzea zenetik, orain maiergoa (artesautza) eta .komertzioa izatera pasatzean. Aberastasunaren metatzea eta lur landuaren jabegoa esku bakan batzutan biltzeak industri produktoen behar berriak sortzen ditu, bortitzagoak eta ugariagoak, eta lanaren bereizketa oraindik areago biziagotzen da. Neolitaroko harreman .zuhur eskax haiek, ezarian ezarian, gizar- tearen nerbio bilakatuko den komertzioa ekarriko dute, trukagai izanen diren metalik inportantenak kobrea, ziraida landu gabea eta borontzea izaki.

Europako metalgintza erdialdeko eskualde menditsuetan hasi zen, kulturaren de- sarroiloa berehalaxe aldatuz. Metalgintzaren nagusitzeak bizitzeko beharrezkoen sobera- tasuna ugaritzea ekarri zuen berekin. Erdi Europako "Aunjetitzl'-eko kultura laister bilakatu zen Europako indartsuen, eta metalgintzaren jakintza, gero, erdi aldetik ipar aldera igaro zen, kultura berrien sorburu gertatuz.

Borontzeharoko ontziak, dimentsio haundiagodunak izateaz gainera, formaz eta orrazez ere askoz bikainagoak eta aberatsagoak dira. Sukaldeko baxera xinpletasun haundikoa izanik, jan edaneko ontziak, aldiz, eta lujozko gandolak bereziki, bikainkiro eta forma haundikiez landuak daude.

Borontzeharoko lehen haro aldian, hildakoak ehortzi egiten zituzten, ehorziekutan hilobi bat eta oso zarpailki landuriko hilarri bat ezarriz. "Hilobi kultura" honi, bigarren haro aldian, "hauts kutxa kulturak" jarraitzen dio; hots, gorpuen errausketa inposatzen da. Sumeta itzaldutik hildakoen hautsak arretaz jaco, buztinezko kutxa batetan gorde eta kutxa hau harrizko estalki batez babesten zuten, gero hilobi batean lurperatuz.

Page 7: EBOLUZIO BIDEAK - aldizkari-txikia.elhuyar.eusaldizkari-txikia.elhuyar.eus/pdf/Elhuyar-07-09.pdf · joago batetara progresatuz doazenaren ideia bat. Tesi hau haintzakotzat harturik

Metalen haroetan populazioa asko ugaltzen da, ugalketa hau ondasunen sobera- tasun ugariaren ondorio delarik. Populazio hazitzeak, aldiz, bizitzeko antolamendu berriak dakarzki, hots, koloniak, herriak, hiriak eraikitzea. Orobat lurraren jabegoa. Gizarte erakunde berriak sortzen dira, harremanak biziki ugariagotu, lana espezialdu, maiergoa eta komertzioa desarroilatu.

E U S K A L D U N O K Orain arte irakurri daitekeanarekin, ba dakit zer galdera formula daitekeen: Eta nondik norakoak gara

euskaldunok? Nolaz eman d a euskal gizonaren eboluzioa? Zer izan da euskalduna? Zer da gaur den egunean euskalduna? Eta gisa honetako galderek agortu ezinean jarrai lezakete. Baina gizona gizon denez geroztik, betidanik eman izan zaio edozein galderari erantzunen bat, zientifikoa ez bazen ere, bai egokia garaiko egoerari bagagozkio. Eta hemendik segitzen da, beraz, lehen eginiko galderei gaur eguneko situazioari gatxekola erantzuterat saiatzea.

(Jarraitzeko)

( 1 ) Bretoineraz: dol-mahaina eta men=harria; hots, harrizko mahaina. : men=harria eta hir=luze; hots, harri luzea, harluzea. : crom=oboa eta lech=plaza; hots, plaza borobila.