Download - Saharatik Euskal Herrira
LEIRE ALTUNAANA BELEN CEBERINOZOHARTZE DE GODOS
Gizarte Hezkuntza 2ª maila
Kaixo!! Ni Samira deitzen naiz, 9
urte dauzkat eta nire bizimodua nolakoa den kontatzera etorri
natzaizue. Beharbada zuetariko
norbaitek zuen herrian ikusi nau jadanik, izan ere denboraldi
batzuk Euskal Herrian ematen ditut. Aurrera ba!!
Hau nire herria da, Smara. Ikusten duzuenez desertu
batean dago kokatuta. Bertan 50.000 lagun bizi gara. Geziz seinalatutako
etxea nirea da.
Nire etxea !!!
Orain nire familia aurkeztuko
dizuet.
Amatxo
Nebak eta ahizpa
Aitatxo
Osaba
Zuek orain eskolan zaudetela, nirea erakutsiko dizuet eta nire
klasekideak aurkeztuko dizkizuet
Irakurtzen irakasten digute …
… eta baita zenbatzen ere
.
Nire herrian ez dauzkagu piszinarik baina errekan oso
ondo pasatzen dugu. Eta jostailurik ez ditugunez, kalean topatzen duguna
nahikoa zaigu ondo pasatzeko.
.
Zuek txakurrak dituzuen bezala, hemen gameluak dira nagusi. Niri gehien gustatzen zaizkidanak jaioberriak dira.
Begira, begira nire auzokidearen gamelu berria!!!
.
Orain ikusi dituzuen argazkiak nire herrikoak dira.
Espero dut hauekin nire herriko ohiturei buruz gauza gehiago
ikastea.
.
.
Herritarren bilera bat
Haurrak merienda hartzen
Nire lagun batzuk futbolean jokatzen
.
Smara egun haizetsu batean
Gaueko jai bat
Nire herriko denda bat
.
Eta hau guztia gutxi balitz, Euskal Herrian
beste familia bat daukat! A ze zortea
daukadan!!! Erakutsiko dizuet!!
.
Saharatik… Euskal Herrira !!!
Hegazkina lurreratzen zen bitartean gehiago urduritu nintzen,nolakoa izango ote zen Euskal Herriko nire familia berria?...
Lurreratu bezain laster aeroportu handi hori ikusi nuen lehengo aldiz, eta nire zain egongo ote ziren galdetu nion neure buruari …
Nik ez nekiena zen nire familia hiru ordu zeramatzala
aeroportuan nire zain, eta gainera ni baino urduriago! .
Hasierako urduritasun horren ostean hasi nintzen nire Euskal Herriko familiaz
gozatzen, hain dira maitagarriak!!! Baina tira,
aurketuko dizkizuet!!
Aitatxo Iker. Asko gustatzen zaio surfean haritzea
horregatik argazkian Mundakako hondartzan dago.
Amatxo Ane Miren.Beti dago irrifartsu eta sekulako
pastelak prestatzen ditu!!!
Hau Amagoia da, nire ahizpa. Amatxo oso gazte zenean jaio zen eta oso
lagunak gara. Asko lagundu nau Euskal Herrira moldatzen
.
Ikusi duzue zelako herri polita? Zuek jadanik
ezagutuko duzue baina ni etortzen naizen lehen
aldia da eta guztiz liluratu nau. Mundaka izena dauka. Ikusi nahi?
NIREETXEA!!!
.
Baina zalantzarik gabe, gehien gustatu zaidana
hondartza izan da. Horrenbeste ur… eta
gainera jendea igerian, arrantzan…
.
Gauza asko egin ditut Euskal Herrian, nire
herrian egin ezin ahal ditudanak eta gainera lagun asko egin ditut. Jakin nahi duzue zer gauza egin ditudan?
Igandea mendian egun pasa
Aitatxo Iker eta amatxo Ane Miren izozkia jatera eramaten nauten auzoko taberna.
Lagunekin Mundakako jaietan
.
Hemen nagoenetik, loditu ere egin naiz, egunero asko jaten dudalako. Janaria guztiz
ezberdina da eta gainera nahi ditudan gozokiak jan ditzaket!!!
.
Aurtengo uda oso berezia izan da niretzat. Orain
Smarara itzultzeko ordua heldu den arren pozik nago. Alde batetik nire gurasoak
ikusteko irrikitan nagoelako eta bestetik Euskal Herrian
familia bat daukadalako.
Beno lagunak asko poztu nau zuek ezagutu izana eta seguruenik datorren udan berriro elkar ikusiko dugu.
Euskal Herritik… …Saharaino!!!
EGILEAK:
Leire AltunaAna Belen CeberinoZohartze de Godos
MUSIKA:Wael LassarEuskal musika herrikoia
ARGAZKIAK:
MohamedAhmedGoogle
LASTER ARTE!!!