iparraldera begira11 iparraldera begira h i !hori da elgoibarko izarrak eta elgoibarko udalak ipar...

8
11 Iparraldera begira Haizea dator Iparraldetik! hori da Elgoibarko Izarrak eta Elgoibarko Udalak Ipar Euskal Herria gure herrira ger- turatzeko antolatu duten egitasmoa. Egitasmoa herriko hainbat elkarte eta talderen (Sinuose, Morkaiko, Haritz EDT, eta Gazte Asanblada) elkarlanari esker antolatu da, eta Belaustegi jatetxeak, Txarriduna hotelak eta Etxe- Tar enpresak diruz lagundu dute. Kontzertu bat, bi hitzaldi, mendi-ibilaldia, eta kantu bazkaria egin dituzte orain arte, eta azaroaren 14an emango zaio amaiera ekimenari Ederlezi pastoralarekin eta Gaztetxean izango den musika-kontzertuarekin. Bien bitartean, ipar haizeak hainbat gai gerturatu ditu BARREneko orrietara El- goibarko eta Mendaroko jendeak hango berri izan dezan. Horretarako, euskarazko hezkuntzaren eta euskararen beraren egoeraz, Euskal Herria Zuzenean festibalaz, Euskoa monetaz, Lurrama azokaz eta Kanaldude herri telebistaz arituko gara gehigarri honetan. H erri Urrats, Seaskak antolatu eta Senpereko lakuaren in- guruan egiten den Iparral- deko ikastolen aldeko festa, ezaguna egingo zaio zenbaiti. Baina Seaska ez da haurrak loak hartzeko erabiltzen, haurren euskararekiko gogoa esna- tzeko baizik. Ipar Euskal Herriko ikastolen federazioa da. 1969an, bos- pasei haurrekin hasi zen Seaskaren lehen ikastola Baiona inguruan: “Ga- raiko familiak oroitzen dira nola ero- tzat hartu zituen Iparraldeko gizarteak. Eskola bat, euskaran mur- gildurik... Pentsaezina zen! Euskara, etxeko kontua zen soilik”, esan digu Xan Aire Seaskako Euskaraz Bizi egi- tasmoko koordinatzaileak. Gaur egun, 3.300 ikasletik gora daude 34 ikastoletan, Haur Hezkuntzatik Ba- txilergora. Iparraldean D eredua es- kaintzen duen egitura bakarra da. Seaskako zuzendari Hur Gorostiaga- ren esanetan, “euskararen familia transmisioa eten denean, ikastolak dira euskara transmititzeko tresna ba- karretarikoa”. EUSKARA BESTE ESKOLETARA Ibilbide horretan euskarazko hezkuntza arautuaren motorra bihurtu da Seaska Ipar Euskal He- rrian eta eragin handia izan du hez- kuntzan. “Ikastolen arrakastak ukiturik, beste sareetako eskolak euskarazko sailak zabaltzen hasi dira poliki-poliki, B ereduan”, azaldu du Airek. Gainera, B ere- duko eskola arduradun nagusiek D ereduaren alde publikoki agertzeko ez dute beldurrik eta Lehen Hez- kuntzara zabaldu nahiko lukete es- perimentazioa. “Hori da, agian, Se- askak lortu duen garaipenik garran- tzitsuenetarikoa: D ereduaren baliogarritasuna frogatzea, eta beste eskoletan horren nahia aktibatzea”. IKASLE GEHIAGO Euskara oraindik ofiziala ez den Hezkuntzaren ‘Seaskan’ euskaraz kulunka Gehigarri berezia

Upload: others

Post on 22-Sep-2020

4 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Iparraldera begira11 Iparraldera begira H I !hori da Elgoibarko Izarrak eta Elgoibarko Udalak Ipar Euskal Herria gure herrira ger- turatzeko antolatu duten egitasmoa. Egitasmoa herriko

11

Iparraldera begiraHaizea dator Iparraldetik! hori da Elgoibarko Izarrak eta Elgoibarko Udalak Ipar Euskal Herria gure herrira ger-

turatzeko antolatu duten egitasmoa. Egitasmoa herriko hainbat elkarte eta talderen (Sinuose, Morkaiko, Haritz

EDT, eta Gazte Asanblada) elkarlanari esker antolatu da, eta Belaustegi jatetxeak, Txarriduna hotelak eta Etxe-

Tar enpresak diruz lagundu dute. Kontzertu bat, bi hitzaldi, mendi-ibilaldia, eta kantu bazkaria egin dituzte

orain arte, eta azaroaren 14an emango zaio amaiera ekimenari Ederlezi pastoralarekin eta Gaztetxean izango

den musika-kontzertuarekin. Bien bitartean, ipar haizeak hainbat gai gerturatu ditu BARREneko orrietara El-

goibarko eta Mendaroko jendeak hango berri izan dezan. Horretarako, euskarazko hezkuntzaren eta euskararen

beraren egoeraz, Euskal Herria Zuzenean festibalaz, Euskoa monetaz, Lurrama azokaz eta Kanaldude herri

telebistaz arituko gara gehigarri honetan.

Herri Urrats, Seaskak antolatueta Senpereko lakuaren in-guruan egiten den Iparral-

deko ikastolen aldeko festa, ezagunaegingo zaio zenbaiti. Baina Seaska ezda haurrak loak hartzeko erabiltzen,haurren euskararekiko gogoa esna-tzeko baizik. Ipar Euskal Herrikoikastolen federazioa da. 1969an, bos-pasei haurrekin hasi zen Seaskarenlehen ikastola Baiona inguruan: “Ga-raiko familiak oroitzen dira nola ero-tzat hartu zituen Iparraldekogizarteak. Eskola bat, euskaran mur-gildurik... Pentsaezina zen! Euskara,etxeko kontua zen soilik”, esan diguXan Aire Seaskako Euskaraz Bizi egi-tasmoko koordinatzaileak. Gauregun, 3.300 ikasletik gora daude 34ikastoletan, Haur Hezkuntzatik Ba-txilergora. Iparraldean D eredua es-kaintzen duen egitura bakarra da.Seaskako zuzendari Hur Gorostiaga-ren esanetan, “euskararen familiatransmisioa eten denean, ikastolakdira euskara transmititzeko tresna ba-karretarikoa”.

EUSKARA BESTE

ESKOLETARA

Ibilbide horretan euskarazkohezkuntza arautuaren motorrabihurtu da Seaska Ipar Euskal He-rrian eta eragin handia izan du hez-kuntzan. “Ikastolen arrakastak

ukiturik, beste sareetako eskolakeuskarazko sailak zabaltzen hasidira poliki-poliki, B ereduan”,azaldu du Airek. Gainera, B ere-duko eskola arduradun nagusiek Dereduaren alde publikoki agertzekoez dute beldurrik eta Lehen Hez-kuntzara zabaldu nahiko lukete es-

perimentazioa. “Hori da, agian, Se-askak lortu duen garaipenik garran-tzitsuenetarikoa: D ereduarenbaliogarritasuna frogatzea, eta besteeskoletan horren nahia aktibatzea”.

IKASLE GEHIAGO

Euskara oraindik ofiziala ez den

Hezkuntzaren ‘Seaskan’ euskaraz kulunka

Gehigarri berezia

968 alea:Maquetación 1 29/10/15 14:23 Página 11

Page 2: Iparraldera begira11 Iparraldera begira H I !hori da Elgoibarko Izarrak eta Elgoibarko Udalak Ipar Euskal Herria gure herrira ger- turatzeko antolatu duten egitasmoa. Egitasmoa herriko

12

lurraldean Seaskak duen indarra etaazken urteetan lortutako arrakastaberriki plazaratu diren datuek argiutzi dutela dio Hur Gorostiagak.2004/2005 ikasturtean, lehen hez-kuntzan (sare publiko, pribatu etaikastoletan) 24.229 ikasle ziren. 10urte geroago, 2014/2015ean, 25.361daude. 1.132 ikasleko hazkunde ho-rren %80 ikastolek bereganatu dute(881 ikasle), eskola pribatuek beheraegin dute (40 ikasle gutxiago) eta pu-blikoan pixka bat gora (291 ikasle).Ikasturte hastapen honetan ere da-

tuak oso baikorrak izan dira, iazbaino 168 ikasle gehiago eskolatzenbaitituzte.

Gaur egun, oraindik lan astunada Ipar Euskal Herrian ikastola batzabaltzea: 6/7 haurrekin, eta Fa-lloux legea –diru publikoarekinedo eraikin publikoak emanez hez-kuntza egitasmo pribatuak lagun-tzea debekatzen du– kontra dutela

zabaltzen ari dira ikastolak. Xan Ai-reren esanetan “elkartasunerakoeta auzolanerako bideak zabaltzenditu egoera prekario horrek, bainaSeaska maiz bultzatzen du euska-raren lege-geriza eta ofizialtasunaerregularki eskatzera: ikastolek ge-roan Iparraldean garatu nahi ba-dute eta D ereduak aurrera jarraitunahi badu beste eskoletan, legeakeuskararen alde izan beharko du”.Bitartean, garai batean erokeriazena zentzuduntzat hartu duteorain. Ikastolek enpatia eta zilegi-tasuna lortu dute Iparraldeko gizar-tean. Esaterako, Frantziak itxitakoeskola publiko baten egoitza berrizzabaldu dute Azkarateko herrian,bertan ikastola berria sortuz.

ADMInISTRAZIOAREn

TRABAK

Oztopoak oztopo hiru ikastolaberri sortu ditu Seaskak eta dato-zen urteetarako aurreikuspenakikaragarriak direla diote. “Haz-kunde itzela izango dugu, bainaarazoa izango da nola erantzun es-kaera horri”, dio Gorostiagak.

Datu soziolinguistikoak

. Hiztunen galera (Euskal He-rriko eskualde bakarra): %261991n, %21 2011n.. Gazteen arloan gorakada:16-24 urtekoak %11 1991n,%19 2011n.

Euskarazko irakaskuntza

. B eredua: eskola publiko etakatolikoetan murgiltzeak ge-roz-eta arrakasta gehiago duHHn.

. D eredua: Seaskan HaurHezkuntzatik Batxilergora.. Seaskak izan du hazkunde-rik gehien.. Gaur egun, B eta D eredue-tan dabil haurren %37,3 LehenHezkuntzan eta %44 HaurHezkuntzan.. HH eta LH eskoletako %61keskaintzen du euskarazko ira-kaskuntza (gehiena B ere-duan).. HH eta LH eskoletako %61k

eskaintzen du euskarazko ira-kaskuntza (gehiena B ere-duan).. Ikasleen %80 familia ez eus-kaldunetatik dator.. Haurrak adinean aurrera jo-an ahala euskarazko irakas-kuntzan jarraitzeko zailtasu-nak dituzte. B ereduan %77geratzen dira LH4n, eta %42DBH2n. D ereduan, %98 ge-ratzen dira LH4n, eta 79DBH2n.

DATUAK

“Seaskak lortu duen garaipenik garrantzitsuenetarikoada D ereduaren balioa frogatzea”

968 alea:Maquetación 1 29/10/15 14:23 Página 12

Page 3: Iparraldera begira11 Iparraldera begira H I !hori da Elgoibarko Izarrak eta Elgoibarko Udalak Ipar Euskal Herria gure herrira ger- turatzeko antolatu duten egitasmoa. Egitasmoa herriko

13

Hala ere, frantses administra-zioak ikastolei traba berriakezartzen dizkie azken urteetanizan duten hazkundeari eran-tzunez. Seaskako zuzendariarenesanetan, “epe batez ikastolakgaratzen utzi dituzte txiki geldi-tuko zirelakoan. Baina geroz etapisu handiagoa hartzen ari garaeta hori ez dute gustuko Pariskobulegoetan. Seaskaren indarrabeti izan da elkartasuna. Ikas-tola txiki edo handi, denek ba-tera egiten diote aurrezailtasunari”. Iparraldeko ikas-tolek diru iturriak elkartzen di-tuzte ibilmoldean, laguntzagutxien jasotzen dutenak bes-teen laguntzarekin sustenga-tzeko. “Eraikuntzetan ere, HerriUrratsen bidez, urte osoandenen beharrei erantzuten zaieeta ez ikastola zehatz bati ikas-tolen beste jaietan bezala”.

Parisek ukatzen dizkien ira-kasle postuak ere denen arteanberen poltsikotik ordaintzera-koan ere elkartasunez aritzendira. “Argi da traba ororen gai-netik ikastoletan sekulako lanaegiten dela, euskararen transmi-sioan, kultur transmisioan, gu-rasoen partehartzean baita herridinamizazio mailan ere. Herribatean ikastola irekitzea, herrihorren euskaldun bihotza berrizmartxan jartzea da. Eta Ipar Eus-kal Herriak ikastolen taupadakbehar ditu, ahal bezain bat,geroz eta gehiago”.

Traben artean oihartzunalortu duen kasuetariko bat2012ko azaroan, Ziburuko Kas-karotenia ikastolarena izan da.Ixteko arriskuan egon bazenere ikasleak bertan dira ikas-

turte honetan ere. Gatazka ho-rretan Euskal Herri osotik izuga-rrizko laguntza jaso dutelajakinarazi digute Seaskan. Ikas-tolen Elkartea alboan izan dute,une gogorrenetan eta herrie-tako elkarteek ere bat egin duteberekin. “Balia dezadan aukerazuek emandako laguntza esker-tzeko. Ziburuko ikastola elgoi-bartarrena ere bada!Norbanakoak ere eskertu beharditugu denen ahaleginak batuzlortu baitugu ikastolak bizirikjarraitzea”. Hala ere, oraindik el-kartasun beharra izango dutelaesan du Hur Gorostiagak Fran-tziak ikastoletan diru publikoainbertitzea debekatzen jarrai-tzen duen artean.

ERROnKAK

Seaskak, baina, aurrera inda-rrez jarraitzea du helburu etaeuskarazko hezkuntza Iparral-dean eskura jartzea. “Haur batiikastolan sartzea ukatuko bage-nio, haur hori frantsesduna izateakondenatzea litzateke”, dio Go-rostiagak. Beraz, ikastola berriakirekitzeko lanean segituko dute.Hasieran hiru edo lau ikasle ba-dira ere, ikastolen arteko elkarta-sunari esker egitura txipiakhanditzea lortuko duten ustekodira. Bigarren hezkuntzan eta ba-txilergoan ere beharrak gero etahandiagoak dira. Hurrengo urte-etako beste erronka bat LanbideHeziketa euskaraz sortzea izangodela gaineratu du.

Etorkizunera begira, bainaeguneroko jardunean euska-razko hezkuntzari eta euskararibultzada emanez ari da, beraz,Seaska.

“Herri batean ikastola irekitzea herri horren euskaldun bihotza berriz martxan jartzea da”

Kooperatzea ez da ofizialtasunakeuskarari Iparraldean ekar die-

zaiokeen onura ukatzea, baizik-eta ofi-zialtasuna itxaron gabe oraindik egindezakeguna adostea: tokian-tokiko xu-metasunean oinarrituz, bertako akto-reak lankidetzan jartzea, bakoitzakbere heinean, arloan, euskararen bizi-berritzeari ekar diezaiokeena ulertzea,eta arrazoibidean partitzea.

Kooperatzea ez da Hegoaldeak Ipa-rraldeari euskalgintzan ekarri laguntzaagorrezina ukatzea, baizik-eta elka-rrengandik ikastekoa duguna ikustea.Kooperatzea da Donostiako Piratek Le-korneko EHZ festibalean lan eginik da-karten lilura, jakintza eta koherentzia.Edo Elgoibartik Idauzeko maskarade-tara erromes joatea baino, ekialdekoeuskal antzerki zaharrak herria eta hiz-kuntzari dakarrenaz iraunkorki harre-mantzea, gero mendebaldeanegokitzeko.

Kooperatzea ez da Frantziak eta Es-painiak egin diguten hura ukatzea, bai-zik-eta konturatzea, bi horien kontragure energia aldebanatzen duguno,euskaldunok elkarri erdaretan bizkarraematen dugula.

Kooperatzea da dogma bilakatu zai-gunaren itzal-ertzei euskaraz begira-tzen hastea, pentsatuz menturaz izpihorietan dela geratu gure imaginariokolektiboari dirdira berezia ekarriko lu-keen mamia.

XAn AIRE

Seaskako Euskaraz Bizi

egitasmoko koordinatzailea

Laguntzatik lankidetzara

968 alea:Maquetación 1 29/10/15 14:23 Página 13

Page 4: Iparraldera begira11 Iparraldera begira H I !hori da Elgoibarko Izarrak eta Elgoibarko Udalak Ipar Euskal Herria gure herrira ger- turatzeko antolatu duten egitasmoa. Egitasmoa herriko

14

Euskal Herria Zu-zenean musikafestibala da,

baina hori bainogehiago ere bada.Hogei urte bete dituaurten, Euskal Herriamusikaren munduan ai-tzindari egiten. Auzola-nean eta enpresa handiedo instituzioen mo-rrontzatik libre sortu zeneta egin du aurrera urteguzti hauetan, euskara,euskal nortasuna etakultura ardatz hartuta.

Euskal Herria Zuze-nean urtero uztailaren1etik gertuen dagoen as-teburuan egiten den hirueguneko musika jaialdiada. 1996an sortu zuten Arrosan (Nafarroa Beherea), lauurte aurretik sortu zen Piztu elkartearen jarraipen modura.Arrosan egin zen lehenengo zortzi urteetan, harik eta2003an Idauze-Mendira (Zuberoa) aldatu zen arte. Geroz-tik egin da Heletan (Nafarroa Beherea) eta Lekornen (La-purdi), baina lau ardatzen gainean lan egin du beti: IparEuskal Herriko barnekaldea, jendez husten ari den zonal-dea, dinamizatzeko dinamika zabal bat planteatzea hirueguneko jaialdi baten inguruan; euskal nortasuna, kulturaeta hizkuntza balioestea; garaian garaiko balioen bozera-maile izatea eta lan militante eta laguntzailegoan oinarri-tutako antolakuntzaren bitartez, jatorri eta eremu sozialezberdinetako gazteen arteko elkarlana bultzatzea eta lo-turak sortzea, bai eta Hego eta Ipar Euskal Herriaren ar-

teko “etena” txikitzea ere. Hain justu ere, EHZk langutzai-legoari esker funtzionatzen du %99an eta gazteek eurengain hartzen dituzte antolakuntza-ardurak.

SISTEMAREn KOnTRAKOA

Euskal Herria Zuzenean irabazi asmorik gabeko elkar-tea da gaur, alderdi politiko, sindikatu, enpresa eta era-kunde publikoekiko independentea, eta horixe dubalioetan nagusi. EHZren antolatzaileek uste dute kon-tzientzia hartze nazionalerako tresna izan behar duelajaialdiak eta ideia berriak elikatzen, tokiko kultur ekoiz-pena sustatzen eta sistema kapitalistak “inposatutako”bizimoduaren kontrako alternatibak bilatzen jarraitubehar duela.

Euskal Herria Zuzenean jaialdia, hogeiurtez kultur alternatibaren ikur

. Euskal hizkuntza, kultura etanortasuna babestea eta susta-tzea.. Euskal presoekiko elkartasuna.. Diskriminazio forma guztienaurkako borroka (arrazakeria,

sexismoa, homofobia...). Eskubide zibil, politiko eta gizaeskubideen aldarrikapena.. Ingurumenaren defentsa.. Alter mundialismoa eta interna-zionalismoa

. kapitalismoaren eta gain kon-tsumoaren gizarte kritika.. Justizia sozialaren aldarrikape-na. Kontra kulturaren aldarrikape-na.

BALOREAK

968 alea:Maquetación 1 29/10/15 14:23 Página 14

Page 5: Iparraldera begira11 Iparraldera begira H I !hori da Elgoibarko Izarrak eta Elgoibarko Udalak Ipar Euskal Herria gure herrira ger- turatzeko antolatu duten egitasmoa. Egitasmoa herriko

15

“Festibala beti ikusi da gazteen nahiaadierazteko tresnatzat”

u PAULInE GUELLE EHZKO PRESIDENTEA

Pauline Guelle, Pauen sortua da. 18urte bete zituen arte ez zuen EHZjaialdiaren berri, baina festan ezezik gerora laguntzaile, zirkulaziotaldean, musika topaketan eta ko-munikazioan aritu da. AurtenEHZko presidente kargua hartu dueta berak eman digu festibalarenberri.

w Zer nolako balorazioa egiten duzue

lehenengo jaialdi hartatik gaur arte

egin duzuen bideaz?

Festibala antolatzen hasi ginenIparraldean ez zenean horrelakobeste eskaintza kulturalik, eta aintzin-dariak izan ginen. Antolatzen geni-tuen nazioarteko kontzertuak,hitzaldiak... Frantziatik eta beste es-kualdeetatik etortzen zirenei erakus-teko zertan den Euskal Herria. Iaztikgogoeta berezia egin dugu eskaintzaartistikoari eta kulturalari buruz. 20urtez musika talde handiak ekarri di-tugu prezio onean, baina hemen erebada eskaintza zabala. Erabaki dugugure balioekin bat egiten duten tal-deak ekartzea: euskaldunak, gazteak,gure ideologia babesten dutenak… w Hogei urte bete dituzue alternati-

baren ikur izaten. Zerk egin du festi-

bal hau horren ondo errotu izana?

Lehenik, Ipar Euskal Herrian fes-tibalik ez zelako. Gero, urte guztietangazteak heldu direlako biziki festiba-lari, haiengan edo bolondresenganoinarritu delako, eta belaunaldi guz-tiek begiz hartu dutelako. Urtez urtealdatu edo berritu da antolakuntzataldea, eta festibala beti ikusi izan datresna bezala non gazteek adieraztenahal zuten haien nahia, non eraiki-

tzen ahal zuten mikro-gizarte bat hiruegunez eta haien baloreak plazara-tzen ahal zituzten. Hori da alterna-tiba: eraikitzea zerbait bertan etatokiko jendearekin.w Independentea izatea da EHZren

ezaugarrietako bat. Jailadiak ez du la-

guntza publiko handirik eta ez du

multinazionalen laguntzarik. Finan-

tziazioarena nola egiten duzue?

Lehen urteetan aski diru egin zen,baina geroztik behera joan da.Apustu egin genuen %15a baino ezukaitea diru-laguntzen bitartez. Kon-tzertuak… egiten ditugu urtean zehardirua biltzeko, helburua festibala au-tofinantziatua izatea baita. Hartudugun bide berriarekin diru gutxia-gorekin egiten ahal dugu festibala,gure baloreei leial izanda. Esperodugu heldu den urteetan autofinan-tziazio-iturrietan sakontzea eta bildu-tako dirua gainditzea.Laguntzaileetan badira enpresak,baina ez dute dirua ematen, baiziketa prestakuntzan lagundu. w Antolakuntza-lanak gazteen ardu-

ran dira. Sarri esaten da gaztea eki-

men gutxikoa dela gaur. nola egin

duzue gazteak lanerako erakartzea?

Festa polita delako biltzen diragazteak. Hiru egunez lan egin beha-rra ez da karga, egiten duzuna egitenahal duzulako lagunekin, baduzu-lako kontzertuak eta hitzaldiak en-tzuteko aukera eta baita adiskideberriak egitekoa ere. Giro onak era-kartzen du gaztea. Gainera, gure fes-tibalaren baloreak ez dira hainbesteikusten Euskal Herrian eta hori erebada faktore garrantzitsua gaztea era-kartzeko.w Zeintzuk dira zuen etorkizunerako

erronka nagusiak?

Segitzea eta lortzea, luzez, festi-bala ez izatea hiru egunekoa baka-rrik, baizik eta urte guztirakodinamika. Hitzordu ugari izaten di-tugu urtean zehar: zine-emanaldiak,kontzertuak… asmoa da jendea urteosoan biltzea eta beti izatea lagun-tzaileak ondoan, jende berriarekinlan egiteak ziurtatzen duelako etor-kizuna.

968 alea:Maquetación 1 29/10/15 14:23 Página 15

Page 6: Iparraldera begira11 Iparraldera begira H I !hori da Elgoibarko Izarrak eta Elgoibarko Udalak Ipar Euskal Herria gure herrira ger- turatzeko antolatu duten egitasmoa. Egitasmoa herriko

16

Ipar Euskal Herrian nekazaritzak eta abeltzaintzak se-kulako garrantzia dute, batez ere barnealdean. Neka-zaritza tradizionalak jakin du garai berrietara

egokitzen. Laborariek, oro har, nekazaritza iraunkorrarenaldeko apustua egin dute eta kalitatezko produktuak sal-tzen dituzte. Baserritarren eta kontsumitzaileen arteko ha-rremana oso hestua da kasu askotan: han bertanekoiztutako produktuak kontsumitzeko kontzientzia osozabalduta dago jendearen artean.

DATORREn ASTEBURUAn

Errealitate horren erakusleiho nagusia Lurrama azokadugu. Ipar Euskal Herriko nekazaritzaren egoera gertutikezagutu nahi dutenek datorren asteburuan izango duteferia bisitatzeko aukera, azokaren 10. edizioa egingobaita Biarritzen (Lapurdi). Lurramaren bueltan hain-bat ekitaldi egingo dira.

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak 2006anekin zion Lurrama azoka antolatzeari. Azoka honenbidez, nekazaritza iraunkorrak dakartzan onuren in-guruko kontzientzia zabaldu nahi du. Azken batean,kalea eta baserria elkarrengana gerturatzeko saia-kera arrakastatsua da Lurrama feria. Laborarien eta

kontsumitzaileen beharrak eta interesak elkarren ondoanjartzeko ahalegina da.

Azaroaren 6, 7 eta 8an bisitatu ahal izango da Lurramaazoka, Biarritzeko Irati erakustazokan. Klimaren babesa-ren eta nekazaritzaren arteko harremana izango da feriakogai nagusia. Klima aldaketaren arriskuak eta etorkizune-rako erronka nagusiak aztertuko dira. Era berean, labo-rantza iraunkor eta herrikoiak kutsadurarengan eraginpositiboa duela erakutsi nahi dute Lurramako arduradu-nek. Azken batean, nekazaritza eredu honek natura etalurra errespetatzen dituela erakutsi nahi dute.

MInISTRO OHI BAT KLIMA ALDAKETAZ

Klima aldaketaz hausnartzeko, Pascal Canfin Fran-

Lurrama azoka, Ipar Euskal Herriko nekazaritzaren erakusleihoa

Ipar Euskal Herriko Laborantza Ganbarak antolatuta, Iparraldeko nekazal azokarik arrakastatsuena bisitatu

ahal izango da azaroaren 6, 7 eta 8an, Biarritzen. Abereak, lurreko produktuak, tailerrak, hitzaldiak, janedana,

animazioa eta beste hamaika gauza eskainiko ditu Lurramak. Baserritarrak eta kontsumitzaileak elkartuko dira

Irati erakustazokan. Hamargarren edizio honetan, klima aldaketak nekazaritzarengan izan dezakeen eragina

sakon aztertuko dute. Lurramak, azken batean, kalitatezko nekazaritza iraunkorrak dakartzan onuren inguruko

kontzientzia zabaldu nahi du herritarren artean.

968 alea:Maquetación 1 29/10/15 14:23 Página 16

Page 7: Iparraldera begira11 Iparraldera begira H I !hori da Elgoibarko Izarrak eta Elgoibarko Udalak Ipar Euskal Herria gure herrira ger- turatzeko antolatu duten egitasmoa. Egitasmoa herriko

17

tziako ministro ohia izango da gonbidatu berezia. Gaur egun go-bernuz kanpoko erakunde ekologista batean ari da. Klima: laborantza

herrikoia hautatzen dut izenburuko hitzaldia eskainiko du.Bestalde, aurtengo edizioan Normandia izango da herrialde

gonbidatua. Hango ekoizpenak, janariak eta abereak ezagutzekoparada eskainiko dute hiru egun horietan.

LABORAnTZA GAnBARAREn BERRI

Lurramak, gainera, Euskal Herriko Laborantza Ganbarakazken urteotan egindako lanaren berri emango digu: Herriko ogieta haragi markak, lurrak modu kolektiboan erosteko proiektua,kalitateari lotutako ekoizleak, energia berriztagarrien ingurukoalternatibak…

Hamargarren urteurrena ospatzeko festa giroa sustatu nahidute antolatzaileek. Dantza, ikuskizunak, musika, nazioartekosoka-tira txapelketa, Ezpeletako piper txapelketa edo ardi gaztatxapelketa izango dira, besteak beste. Horrez gain, haurrentzakogunea lehengoa baino askoz handiagoa izango dela iragarridute, tailer pedagogiko eta ludikoekin.

Klimaren babesaren eta nekazaritzaren artekoharremana izango da azokako gai nagusia

hamargarren edizio honetan

Euskoa Ipar Euskal Herrian erabiltzenden tokiko moneta da, orain dela bi

urte sortutakoa. Ipar Euskal Herriko 600saltoki, enpresa eta elkartek erabiltzendute. Proiektuaren sortzaileen iritziz, mo-neta ekologiko, euskaldun eta solidarioada.

Hainbat kontsumitzailek eta saltzaileksare bat osatu dute, Euskoa erabiliz sale-rosketak egiteko. Hori egitearekin baterakonpromiso batzuk ere bere egiten di-tuzte: lekuko enpresei eta enpleguei sus-tengua ematea, euskara sustatzea etatokiko ekoizpenak lehenestea .

Moneta hau eskuratzeko beharrezkoada Euskal Moneta elkarteko kide izatea.Bazkideek kuota bat ordaindu behar dioteelkarteari. Eusko bakoitza euro baten trukealda dezakete kideek, eta salerosketetanerabilitako kopuruaren %3 zein proiekturabideratzea erabakiko du.

Euskoaren erabilera sendotzen ari da.Salmenta puntuek (dendak, tabernak, ja-tetxeak, enpresak eta elkarteak) bereizga-rria dute. Eguneroko hainbat produktueskura daitezke euskoaren bidez. Sal-menta puntu horiek elkartasuneko ekono-miaren alde jardun behar dute,ingurumena errespetatu behar dute etaeuskararen erabileraren sustatu behardute.

Euskoa: diru ekologiko,euskaldun eta solidarioa

InFORMAZIO PRAKTIKOA

. Noiz: azaroak, 6, 7, 8

. Non: Irati erakustazoka (Pitchot kalea, Biarritz, Lapurdi)

. Azokaren ordutegia: 10:00-19:00

. Gaualdi animatuak: 03:00ak arte (barixakuan eta zapatuan)

. Sarrerak: 4,00€ (15 urtetik beherakoek, doan)

. Aparkalekua: doan

. Informazio gehiago: www.lurrama.org

968 alea:Maquetación 1 29/10/15 14:23 Página 17

Page 8: Iparraldera begira11 Iparraldera begira H I !hori da Elgoibarko Izarrak eta Elgoibarko Udalak Ipar Euskal Herria gure herrira ger- turatzeko antolatu duten egitasmoa. Egitasmoa herriko

18

“Ohartu gara Kanaldude euskarri ona delalurraldearen animaziorako”

u MAIALEn DUGUInE KANALDUDE TELEBISTAKO KIDEA

Garazi aldean bizi den 21 urtekoneska hau 14 urte zituela laguntzailehasi zen Kanalduden eta orain berebigarren urtea hasi du langile gisa.Komunikazio eta programazio ardu-raduna da eta Busti eta Hertzetanemankizunen koordinatzailea. Ho-rrez gain, laguntzaileen sarea ere ani-matzen du eta guri Kanaldudehobeto ezagutzen lagundu digu.

w Zer da Kanaldude telebista?

Kanaldude tokiko web telebistaparte-hartzailea da, osoki euskarazari dena. 1995 urtean bideo teknikaribatzuek euskarazko hedabide batsortu nahi zuten. Tokikotasuna atxi-kitzeko, modu parte-hartzailearenbidea hartu zuen Kanaldudek. Lo-goak ongi erakusten duen bezalahiru zutabetan oinarritzen da Kanal-dude: euskara, lurraldea, partehar-tzailetza.w nolako programak eta emankizu-

nak egiten dituzue?

Ez dugu aktualitatea beroan berolantzen. Aldiz, edozein gai atzerapenpixka batekin lantzen dugu: kultura,laborantza, kirola, gizartea, politika…Askotariko formatuak proposatzenditugu: erreportajeak, emankizunak,zuzenekoak. Gazteek haien emanki-zuna abiatu zuten iaz, Busti izenda-tua. Bestalde, ohartu gara Kanaldudeeuskarri ona dela lurraldearen anima-ziorako. Bideogintza erabil daitekejende multzo batekin gai bat edobeste lantzeko edo geroari aurrez be-giratzeko (Aldude 2030, Xiberoko la-borantza bihar…)w Zein lantalde zaudete Kanalduden?

Talde anitza da. Denetarik bada

eta gehienok denetarik dakigu egi-ten. Horrez gain, 60 laguntzaile ak-tibo ditugu urtean zehar hainbatekitalditan parte hartzen dutenak.Proiektuen arabera, lantaldea egoki-tzen da. w nola ikus genezake Kanaldude?

Asteazkenero eduki berria heda-tzen dugu www.kanaldude.eus webgu-nearen bidez. Horrez gain, tokikohiru telebistetan astero ordubetekosaioa hedatzen dugu: Iparraldeankokatua den TVPIn, baita Hamaikaeta Xaloa telebistetan ere. w nolako harrera du zuen telebistak?

Uste dugu lurraldean presentziaazkarra dugula, bereziki Xiberua,Baxe Nafarroa eta Lapurdi barneal-dean, hor direlako euskaldungehienak eta gehien bat barneal-deko jendearekin lan egiten dugu-lako. Baina galdera horrierantzuteko, ikerketa bat ari garelamomentuan egiten lurraldean. Urte

bukaeran, espero dugu argiagoikustea. w Erronka edo programa berezirik

aurreikusi al duzue aurrerantzerako?

Hertzetan musika emankizunaabiatu berri dugu Radio Kulturarekinpartaidetzan. Desafio tekniko batizan da. Hilabetero Euskal Herrikotalde bati hitza emanen diogu etakontzertu zati bat eskainiko dugu.Publikoari zabaltzen dizkiogu eman-kizunen grabaketak.w nola ikusten duzue etorkizuna.?

Kasik 20 urteren buruan, iduritzenzaigu lortu dugula ezagupen bat. Lantaldea eta laguntzaileak motibatuakdira, gaiak eta horien lantzeko mol-deak etengabe berritzen dira, euska-rri bikaina da euskararennormalizazioaren prozesuarentzat…Hala ere geroa ahalen araberakoaizanen da, urte batetik bestera nego-ziatzen baitira diru laguntzak eta par-taidetzak.

968 alea:Maquetación 1 29/10/15 14:23 Página 18