Download - Parte hartze proiektua
Herritarren partaidetza arautzeko ordenantza sortzeko parte hartze proiektua
AMASA-VILLABONA / VILLABONAKO UDALA Herritarrekiko 1. Bilera (2014/01/28) AKTA 2014ko otsailaren 4an
www.emun.com 2
AURKIBIDEA
KOKAPENA .................................................................................... 3
BILERAREN GARAPENA ................................................................. 3
ERANSKINAK ................................................................................. 7
www.emun.com 3
KOKAPENA
Proiektua: Parte hartzeko ordenantza sortzeko parte hartze proiektua. Bilera: Hiru bileratik lehena, urtarrilaren 28an, 19:00-21:00, Subijana jauregiko areto nagusian. Parte hartzaileak: Amasa-Villabonako 40 eragile (tartean alkatea, udaleko alderdi guztietako
zinegotziak eta udaleko komunikazio teknikaria) eta Emun aholkularitzako 2 teknikari.
BILERAREN GARAPENA
Hau da bilerak izan zuen egitaraua:
18:50-19:10: Harrera
19:05-19:15: Alkatearen ongi-etorria eta kokatu testuinguruan parte hartze proiektua. EMUNeko teknikarien (Mikeldi Zeberio eta Denis Elortza) aurkezpena eta EMUNek biler(et)ako egitaraua eta helburuak azaldu eta hizkuntzen kudeaketa nola egingo den azaldu.
Udal Gobernuaren parte hartzearen aldeko apustuaren berri eman du alkateak. Bere garaian egindako galdeketaren inguruan sortutako kezketatik abiatuta ordenantza sortzeko beharra ikusi zutela esan du eta, kontsekuente izanda, pentsaera desberdineko herritarrekin batera landu nahi izan dutela gaia.
www.emun.com 4
19:15-19:30: Elkar ezagutu eta elkarri bilerarekiko eta proiektuarekiko espektatibak adierazi.
Bertaratuok elkar ezagutzeko eta batak zein bestek parte hartze proiektuarekin dituen espektatibak adierazteko talde-dinamika egin dugu.
19:30-20:00: Zer da eta zer ez da parte hartzea? Hausnarketa egin 5 taldetan eta ondorioen hustuketa egin talde bakoitzeko bozeramaile bidez.
Bost hausnarketa-taldetan bildu eta herritarren parte hartzeaz ulertzen duguna partekatu dugu. Talde bakoitzeko bozeramaileek hausnarketon laburpena helarazi die gainontzeko taldeetako kideei.
www.emun.com 5
20:00-20:40: Amasa Villabonan eta Villabonako Udalak orain arte herritarren parte hartzearen inguruan egindakoaren balorazioa egin taldeetan, ondo egindakoak eta hobetzekoak ardatz hauen arabera identifikatuz: herritarrak, elkarteak eta Udala.
Bost hausnarketa taldeetako kideek Amasa-Villabonan orain arte herritarren parte hartzeak izan duen bilakaeraren gaineko balorazioa egin dute eta paneletan jaso dituzte ondorioak. Hiru ardatz jorratu dituzte (herritarrak, elkarteak eta Udala) eta plano horietako bakoitzean ondo egindakoak eta hobetzekoak detektatu dituzte. Talde bakoitzeko ondorioen berri eman dute bozeramaileek.
Bost hausnarketa taldeek jasotako ondorioen transkripzioa eranskinetan dago jasota.
www.emun.com 6
20:40-20:50: EMUNek azalpenak eman ordenantzan jasoko diren hainbat kontzepturen inguruan, parte hartze ordenantzen ohiko bizkarrezurra erakutsiz: helburuak, eskubideak, parte hartze motak eta mailak, subjektuak, elkarteak, egiturak, baliabideak, mekanismoak…
Emuneko aholkulariek parte hartze ordenantza estandarrek jasotzen dituzten kontzeptuen laburpena egin zuten, diagrama hau erabiliz:
20:50-21:00: saioaren balorazioa egin, hobekuntza proposamenak jaso, hurrengo bilerarako hitzordua gogorarazi.
Honela baloratu dute parte hartzaileek proiektuko lehen bilera hau, hiru ardatz hauen arabera: bileran izan dugun giroa, bileran erabilitako metodologia eta lortutako emaitzak.
GIROA
0 0 31
METODOLOGIA
0 10 20
EMAITZAK
0 17 11
Bi hobekuntza proposamen hauek jaso genituen:
Zehaztasunek dute garrantzia eta ea hurrengo bileretan horietara iristeko gai garen. Traducción al castellano para el grupo, nos faltaba comprender alguna cosa pero muy bien .
www.emun.com 7
ERANSKINAK
Amasa-Villabonan herritarren parte hartzeak izan duen bilakaeraren inguruko diagnostiko eta balorazioa egin zuten bilerara bertaratutakoek, 5 taldetan bilduta, eta hauek dira gogoeta saio horretatik taldeek atera zituzten ondorioak, 3 ardatzen arabera sailkatuta (herritarrak, elkarteak eta Udala):
1. taldea Ondo egindakoak Hobetzekoak
Herritarrak Gaur etorri garela Festetan parte hartzea Solidario izatea Zaborraren inguruan inplikatzea
Kritika gehiegi askotan ezagutu gabe Inplikazio gehiago
Elkarteak Borondate handia Elkarte aniztasuna
Elkarte itxiak: - Pertsonekiko - Elkarteekiko
Udala Gaurko deia Interesa herritarren iritziarekiko
Plenoa denean deialdia zabaldu Erabaki garrantzitsua denean galdeketa
2. taldea Ondo egindakoak Hobetzekoak
Herritarrak Konpromisoa Udalera iristeko erraztasuna
Elkarteak Elkarteen lana orokorrean Elkarren arteko koordinazioa Jai batzordeko giroa
Udala Parte hartzea bultzatzeko pausoak Gaurko bilera
Konpromisoa Udalera iristeko erraztasuna Herritarrari gerturatzeko bidea jartzea
3. taldea Ondo egindakoak Hobetzekoak
Herritarrak Udalak bidalitako inkesta bete Manifestazioak Herritarrek bere iritzia ematea Parte hartze aktiboa, bitarteko desberdinak Auzolan deiari erantzunak
Herritarren inplikazioa Erantzukizuna hartu Kultura parte hartzailea
Elkarteak Eragileen ekarpena orokorrean Inplikazioa Elkarte eta udalaren arteko saretzea Elkarteak haien artean saretzea, proiektu estrategikoak aurrera ateratzeko
Udala Eragileekin elkarlana Autonomia eskaintzea Azpiegiturak, baliabideak eskaini Proiektu estrategikoak “kontsultatu”
Inplikazioa Komunikazioa eraginkortzea etengabe gaurkotuz Herritarrak eta iritziak kontuan hartu Herritarren hitzak egikaritzeko metodo bat, herri kontsultak ere
www.emun.com 8
4. taldea Ondo egindakoak Hobetzekoak
Herritarrak Ekimen kulturaletara ikusle moduan. *Herria bizirik interes bat Parte hartze maioritarioa hauteskundeetan Herriko jaietako parte hartzea *Nahiko gaztedi aktiboa? 1)Ez 2)bide eta tresna garbiak eskaintzea udalak 3) herri elkarteek sinistuta – udalak bultzatu eta antolatuta
Kexatu soilik ez, eta ekarpenak? Tartean parte hartze exijentzia handiagoa behar Elkarlan handiagoa behar Bakoitza bere kontura ordea Udalak ordenantza gauzatu eta praktikan ipini
Elkarteak Bizitza asoziatibo dexentea (kultura, hezkuntza, kirola, …) 1) Eskasa 2) Elkartasun ikuspuntua handituz eta elkar lagunduz 3) Kosta egiten da
Koordinazio eskasa elkarren artean
Udala Herri dinamika pizteko saiakera bat dago orain *Gaurko bilera adibide
Alderdikeria gainditzeko gehiago saiatu
5. taldea Ondo egindakoak Hobetzekoak
Herritarrak Protestas por el sistema de recogida de basuras Reuniones a puerta abierta en fiestas
Participar en las propuestas
Elkarteak Participación en fiestas Participación mercadillos de segunda mano y otros solidarios
Mayor participación en las decisiones del ayuntamiento
Udala Convocar esta reunión Convocar a las asociaciones para que en un porcentaje decidan las fases de las subvenciones Que la valoración de todas “sus actividades” esté hecha desde una perspectiva de género