Download - Ik tak, eskuntza aireberritzeko aitzakia
IKT-ak, hezkuntza
aireberritzeko
aitzakia
IKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia
1. Gaur egungo gizartea
Gaur egungo gizartea hobeto ulertzeko eta gaur egungo eskolaren zereginak
definitzeko, hainbat ezaugarri aipatu daitezke:
- Gizarte materialista: hau gizarte kontsumistarekin lotu daiteke eta materiala
pentsamenduaren gainetik jartzean datza.
- Gizarte globalizatua: globalizazioarekin gizartea eta kultura bateratzea da berau
eta gizarte bakoitzaren informazio eta komunikaziorako baliabideak funtzeskoak
dira bere eraginerako.
- Informazioaren eta ezagutzaren gizartea: informazio gehiago izateak baina, ez
du esan nahi ezagutza gehiago ditugunik.
- Komunikazioaren gizartea: gaur egungo komunikazio aniztasun handia dago,
inoiz baino hobeagoa gainera.
- Irudien gizartea: testu idatzia lekua galtzen ari den bitartean, irudien munduak
gero eta garrantzia gehiago dauka egungo gizartean. Honek gure hautemateak
aldatzen ditu (ikusten dugun irudien arabera)
- Gizarte digitala: gero eta denbora gehiago ematen denez teknologia berrien
aurrean, haurrak honekiko gero eta ezagutza gehiago dituzten bitartean, helduak
gero eta jakintza gutxiago dituzte.
2. Gaur egungo eskola
Egungo eskolari dagokionez, antzinako metodologia erabiltzen dela oraindik
esan dezakegu, hau da, liburuetan eta arkatzetan oinarritzen dira eta gainera, oraindik,
irakasleak hartzen du protagonismo guztia, umeek izan beharko luketeena.
Bestalde, teknologiaren erabilera oso urria da eta hori bai baliabide faltagaitik
eta bai irakasleek duten prestakuntza faltagaitik izan daiteke.
Eskolaren barruan eta eskolatik kanpo desoreka handiak nabarmendu daitezke.
Izan ere, eskolaren kanpotik daukagun perspektiba, oso desberdina da eskolako
egunerokotasunarekin, hau da, eskola kanpotik pentsatzen da barnean hainbat baliabide
teknologiko ezberdin dituztela, baina bertara hurreratzean hórrela ez dela nabaritu
daiteke.
Gaur eguneko helduei “imigrante digital” deitzen zaie, honekiko jakintzarik ez
duten heinean, eta haurrei aldiz, “natibo digitalak”, hauek baitira gure teknologien
etorkizun.
3. Eskolaren funtzioak
Teknologia berriak direla eta gizartean aldaketak eman dira, eta era berean,
Hezkuntzak ere aldaketa hauekin bat egin beharko luke. Horretarako eskolak funtzio
hauek, bete behar ditu:
- Alfabetatze digitala
- Eten digitala saihestea eta inklusio digitala bultzatzea
- Hezkuntza eredua berriztatzea
Alfabetatze digitalak esan nahi du, alfabetatze digitalaren bidez, ezagutzaren zati
handi bat eskuratzen da. Gainera IKT-en erabilera funtsezkoa izango da pertsonaren
garapenerako, eskolan zein eskolatik at. Horretarako eskolak esanguratsuki erabili
behar ditu informazio eta komunikazio teknologiak, modu horretan ezaugarriei hobeto
egokitzeko.
Eten digitala saihestea eta inklusio digitala bultzatzea ere funtzio garrantzitsua
liteke. Etxean teknologia eskuragarri ez dutenek, arrisku handia daukate askotan
definitutako eten digitala pairatzeko. Horregatik, inklusio digitala bultzatzeko eta
berdintasunezko gizartea lortzeko eskolak integratu behar ditu IKT-ak.
Hezkuntza eredu berriztatzeak, eredu tradizionalari buelta ematea esan nahi du.
IKT-ak aukera ematen dute ikasleek aktiboago egoteko, talde lana sustatzeko, aktiboago
egoteko gaien arteko eta errealitatearen arte loturak egiteko, eta ikasleak motibatzeko.
Honekin, ikaste esanguratsuan lortu nahi da.
4. Aukerak
Teknologia berri hauek, irakurle hutsa izatetik, idaztera, komentatzera… eraman
gaituzte gaur egun eta honek parte hartzaile aktibo bihurtu gaitu, ikasketa
esanguratsuaren oinarri nagusienetako bat. Web 2.0k aukera asko ditu plataforma
desberdinetan parte hartzeko:
- Blogak edo weblogak: interneteko webak dira non 2 ezaugarri dituzten, alde
batetik, dokumentuak, bideoak… ezarri daitezke eta bestetik, komentarioak egin.
Kronologikoki ordenaturik daude eta baliabide teknologikoak lantzeaz gaiz,
hizkuntza ere sustatzen dute. Blogak persona desberdinak egin ahal dituzte, bai
irakasleek (“egela” antzeko bat, ikasleek komentatu dezaketeena), bai ikasleek
beraiek, zein bai ikastetxeak gurasoekiko harremanak izateko.
- Wikiak: “Google docs” da ezagunena eta dokumentuak edonork sortu, aldatu eta
ezabatzeko balio du, hórrela lan talde bat alboan ez egonik ere, besteek zer egin
duten ikusteko eta aldatzeko aukera daukate eta elkar lana bultzatzen dute.
- Webquestak: Irakasleak sortutako webguneak dira eta ikasleak ikerketetara
bideratzea dute helburu, nozbehinka hezitzaileak esandako gaiak aurkitu behar
dituztelarik eta veste batzuetan bere interesen arabera. Honek, ikaslea aktibo
bihurtu eta autonomía bultzatzen du.
- Markagune sozialak: estekak gordetzeko, sailkatzeko eta partekatzeko
baliabideak dira, beraien helburua bilaketak erraztea delarik. Adibideirk
garrantzitsuena, del.icio.us da.
- Podcastak: audio artxiboak edo bideoak partekatzeko erabiltzen dira. Edonork
deskargatu ditzake eta nahi duenean ikusi, zein entzun. Horrela, aitzaki apropos
bihurtzen dira ikasleari video eta audio proiektu motibagarriak eskatzeko eta
edukiak esanguratsuki lantzen dira era berean.
- Mapa kontzeptualak: kontzeptuen artean loturak egiteko balio dute, ikasketa
esaguratsuaren oinarrietako bat. Honi esker, ikasleok, ideiak antolatu, eduki
garrantzitsuak sailkatu eta horien arteko loturak egin ditzakete, barneratzen
lagunduz.
- Moodle (batez ere DBH-tik aurrera): ikastaroak sortzeko eta kudeatzeko aukera
ematen duen plataforma da. Bertan galdetegiak, wikia, foroak… koka daitezke.
Gelatik kanpo irakurketak eskaintzeko bakarka, zein taldekako lanak
bideratzeko, eta eztabaidak bultzatzeko ere balio dute.
- Bideojokoak eta software didaktikoak: aukera ematen dute sarean lan egiteko eta
edozer gauza lantzeko: koloreak, matematikak, geografía, hizkuntzak… software
didaktikoak gero eta anitzagoak dira.
Ondorioz, argi ikusi daiteke ikasleen parte hartzea sustatzen duela, lankidetza,
talde lana, loturak… sortzen baititu.
Era berean, irakasleek jarrera arduratsua izan behar dute XXI. Mendeko ikasleek
eta gizarteak euren belaunaldiko eskola izan dezaten. Gainera, plataforma ezberdin
hauek, euskaraz izateko ahaleginak egin behar ditugu.
5. Hausnarketa eta ondorioak:
Teknologiaz inguraturiko gizarte batean bizi gara eta umeek txikitatik
teknologiekin harremana izatea ondo iruditzen zait. Hala ere, oso garrantzitsua iruditzen
zait ikasteko, teknologia ez diren beste material batzuk daudela ikustea, adibidez, betiko
arbela edo liburuak.
Curriculum berriaren oinarrizko konpetentzien artean “konpetentzia digitala”
dago eta haur hezkutzako edukietan tekonologia berrien erabilera topatu dezakegu
besteak beste . Hau guztia, gizartearen eboluzioarekin loturik doalako esaten dugu. Izan
ere, etorkizunean gizarteratuko diren haurren heziketaren ardura, hein handi batean
eskolaren menpe dago. Eskolak izango du haur hauen jakintza eta konpetentzia maila
ezberdinen ardura, ondoren gure gizartean konpetenteak izateko.
Esan beharra dago, erorkizuneko gizartean ere konpetentzia digitala eskatuko
dela, gaur egun gero eta gehiago eskatzen ari delako. Konpetentzia digitala ikus
entzunezko tresmekin konpente izatea da eta honako ezaugarriak eduki beharko dira:
• pentsamendu kritikoa izan, ezagutza eraiki eta teknologia erabiliz, produktu eta
prozesu berritzaileak garatu.
• Modu kolaborategian lan egin eta komunikatzeko digitalak erabili …
• Informazioa lortu, ebaluatu eta erabiltzeko tresna digitalak erabili
• Jokabide etiko eta legalak praktikatu
• pentsamendu kritikoan oinarritutako trebetasunak erabili ikerketa prosezuak
planifikatu eta bideratzeko.
• Teknologiak lotutako ezagutzak egiaztatu
Beraz, Konpententzia digitala ezagutza, trebetasun eta gaitasunen konbinazioa
dela esan daiteke, balore eta jarrerekin batera, testuinguru digitaletan eta tresna
digitalekin.
Bestalde, gaur egun nagusiak teknologiekiko atzeratuta geratzen ari dira, hau da,
imigrnte digitalak bihurtu dira. Beraz, teknologiak eguneroko bizitzan edukitzea oso
erabilgarria izan daiteke, haien funtzionamendua eta haien abantailak ezagutzeko.
Eskolara bueltatuz, irakasleek IKT-ei buruzko informazioa eta ezagutza eduki
behar dutela uste dut. Haiek izango dira umeei erabiltzen irakatsiko dietenak eta haien
esku dago, zati handi batean, etorkizuneko umeak natibo edo imigrante digitalak izatea.
Hala ere, teknologiei buruzko kontrako iritzia ere dago. Alde batetik, irakasle eta
ikasleen artean oso urruti daude eta bestalde, hiritar digitalki konpetenteak behar
baditugu, teknologia izan ezin ez duten pertsonek bazterturik geratu dira.
Honekin guztiarekin aipatu daiteke teknologien erabilera gero eta nabariagoa
dela gure gizartean baina nire ustez teknologiek ez gaituzte gure egunerokotasunean
baldintzatu behar, hau da, erabili, erabili behar dira baina kontrolatuz. Oso egokiak
iruditzen zaizkit bai egunerokotasunean erabiltzeko bai eskolan erabiltzeko baina
kontuan hartu behar da teknologia ez diren beste baliabide egoki asko ere daudela.