Download - DBH3___ 2.1- IH APLIKAZIOAK_DISEINUA
a p l ika z ioa kA r t e l a n e t a n - I n f o r m a z i o a n - G o g a t z e a n - N a r r a z i o a n
d i s e inu g r a f ikoaS e i n a l e t i k a - M a r k e n d i s e i n u a - I r a g a r k i a k - A z a l e n i l u s t r a z i o a - K a r t e l a
AplikazioakA r t e l a n e t a n - I n f o r m a z i o a n - G o g a t z e a n - N a r r a z i o a n
• Eskultura, margolan, argazki, marrazki edo irudi
artistikoak behatzen ditugunean interpretazio librea
izan dezaketela ohartzen gara: sentsazio,
sentimendu anitzak sortarazten dizkigute; irudiaren
informazioak artelan balorea du.
• Aldiz, gertakizun bat ohartarazten duen kartela,
errepidetako seinaleak, liburuen azalak …
behatzean, informazio zehatza jasotzen dugu,
interpretazioetarako aukera mugatua dutelarik;
analisi zehatz eta kontziente baten ondorioa da
irudia, diseinatzaileak igorri nahi duen mezu
zehatzaren informazioaren balorea duena.
• Ikus hizkuntzaren aplikazioa, beraz, artelanez gain,
informazioan (seinaleak, planoak, grafikoak,
irudikapen deskriptiboak, argazkiak, logotipoak …),
gogatzean (iragarkiak, kartelak, manifestuak …) eta
narrazioan (komikiak, istoriotxoak, umore grafikoa,
liburuen ilustrazioak, ikus-entzunezko materiala,
zinea, telebista …) aurki dezakegu.
• Hauetan ikusizko mezuak azkarrak dira, irakurketa
azkarra dutenak, denboran egonkorrak eta askotan
kultura ezberdinetako pertsonen arteko
komunikazioa bideratzen dute; ikus hizkuntza
komunikatzeko erabiltzen da.
• Hauetan interes estetikoa ere ager daiteke, beste
funtzioren bat nagusitzen bada ere.
seinaleak
planuak
grafikoak argazkiak
informazioa
iragarkiak
kartela
manifestuak
gogatzea
komikiak,
istoriotxoak, umore grafikoa *
narrazioa
* umore grafikoa: Ikusleari egoera komikoa
- ironikoa - sarkastikoa transmititzen dio
marrazkien eta batzuetan hizkien bidez ere; sorpresa izaten da humore grafikoaren gai nagusia: egoera absurdoen inpaktuaz, eguneroko egoeren handitzeaz, amaierari aurrea hartzeaz … baliatzen da.
material fotografikoa
zinea
telebista
liburuen ilustrazioak
zinea
Diseinu grafikoaS e i n a l e t i k a - M a r k e n d i s e i n u a - I r a g a r k i a k - A z a l e n i l u s t r a z i o a - K a r t e l a
• ULERGARRITASUNA + KALITATEA batzen dituen hizkuntza unibertsala sortzeaz arduratzen den diziplina da.
– Publizitatean, korporazioetan, seinaletikan, erakundeetako komunikazioetan, argitalpenetan …
• Barne disziplinen artean ditugu: seinaletika, marken diseinua, iragarkiak, azalen ilustrazioa (ilustrazioa), kartela.
• SEINALETIKA
– Helburua:
• informazio argia + zehatza ematea
• jendeak informazioa azkar jasotzea
– Horretarako:
• Informatzeko modua aztertzen du
• Bat-bateko informazioa ematen du IRUDI + ZEINUEZ
• HIZKUNTZA UNIBERTSALA osatzen du
– Seinaleek ERAGINKORRAK izateko:
• Marko arkitektonikora egokitu behar dute
• KODE UNIBERTSALAK, piktogramak, zeinuak, sinboloak
erabili behar dira
• Irudiak argia izan behar du (2. irakurketarik ez)
• SINPLETASUNA arau orokorra (testuen beharrik ez)
• KOLOREA kontu handiz erabiliko da (konnotazioak …)
• MARKEN DISEINUAikusmenezko identitate bakarra eta berezia sortzen du.
− Helburua:
• marka berehala identifikatzea + produktuarekin lotzea + buruan erraz geratzea (gizakiak marka bakoitza produktu
bakar batekin lotuko du automatikoki).
– Irudikapen motak:
• LOGOTIPOA: hitzezko marka.
• ISOTIPOA: ikonikoa; markaren ezaugarri den sinboloa.
• IMAGOTIPOA: testua/hitza + irudia/forma (elkarrekin/separatuta)
• ISOLOGOA/ISOLOGOTIPOA: testua/hitza + irudia/forma
(elkarrekin/batera)
logotipoa
imagotipoa
isologoa
isologotipoaisotipoa
• IRAGARKIAK
− Helburua:
• Ikuslearen arreta piztea, interesa sortzea, kontsumitzeko nahia piztea eta nahi hori eskuratzea eragitea
− Horretarako:
• Irudia komunikazio bide nagusia izango da; berehalakoa da, mezu anitz transmititu ditzake eta emozio, oroitzapen eta ideien asoziazioak iradoki.
Irudi zuzenaProduktua zuzenean aurkezten du.
Irudi estaliaProduktua estalita iragartzen da, eta normalean irudiaren eta
iragarritakoaren artean joko bat sortzen du, umorezkoa, harrigarria edo kontzientzia kritikoa piztekoa izan daitekeena.
Irudi subliminalaIrudi zuzenen kontrakoa; produktua edo marka hau erakutsi gabe
iragartzen dute, produktua edo marka jarrera edo portaera batekin erlazionatzeko asmoarekin.
Promoziozko irudiaPuntualki informatu nahi du, zerbait lortu edo gozatzeko nahia
pizteko asmoarekin, baina inperatiborik gabe; ez du berehalako kontsumoa bilatzen.
• AZALEN ILUSTRAZIOA
Ilustrazio artistikoa sarrien
erabiltzen duen euskarri
edo baliabideetako bat
aldizkaria izango da,
sarritan ale-kopuru
handiak mugitzen
dituena; aldizkariak,
komikiak, liburuak,
diskoak ...
− Helburua:
• Interes orokorra piztuko duen gai interesgarria sinbolizatuz erakartzea eta konposizioaren egokitasuna behar izango du.
− Horretarako:
• Liburuen, aldizkarien … azalek deigarriak, argiak, iragarleak eta edukiaren adierazgarri edo erakusgarriakizan beharko dute.
• KARTELA
− Helburua:
• Ezaugarri
garrantzitsuena
kartelaren irakurketa
azkarra da. Ikusleak
ez du eskuetan
izango eta orokorren
kartela bidean topatu
egingo du, irakurketa
ez da borondatezkoa
izango askotan.
− Horretarako:
• Testu eta irudiaren harreman egokia,
argitasuna, originaltasuna, izaera estetikoa
kartel baten ezaugarri idealak izango dira.
• Mezuak ahalik eta motz
eta adierazkorrena izan
behar du; apaingarri edo
elementu gehiegik
irakurketa oztopatuko
dute.
• Testuak neurtua izan behar
du, ahalik eta mugatuena.
Testua eta irudia begirada
bakarrean
hautemangarria izan
behar da; mezu nagusia
bai behintzat.