Transcript
  • Nork esan zuen ezinezkoa zela? Euskal Herriaaldaketa bidean da, borrokan garen langileguztioi esker. Lantokietan irekitako hamarnakagatazketan lan eskubideen eta eskubidesozialen defentsan jarraitzen dugu. Borrokakegin gaitu, borrokan jarraitzen dugu, eta hainzuzen ere aurtengo Maiatzaren Leheneanborrokan diren langileen protagonismoa etaekarpena aitortu eta aldarrikatuko dugu.

    Euskal langileon kontrako erasoaldia ez dabaretu. Lantokian zein kalean, eskulotuta etamutu, eskubiderik gabeko herritar nahi gaituzte.Finantza sistemak eta multinazionalekerabakitzen dituzte gaur politikak, lanmerkatua desarautu dute, prekarietatea,langabezia eta pobrezia izurrite bilakatu dituzte.Langile borrokari esker ez balitz, oihanekolegea kapitalarentzat eta basamortu gorrialangileontzat, besterik ez genuke izango.

    Borroka sindikalaren premia gaur inoiz bainoageriagokoa da. Euskal sindikalgintzak harresiajarri dio euskal langileen kontrako oldarraldiari.Eta, gainera, ez gara horrekin konformatu.Bestelako eredu sozial, politiko eta ekonomikoaaldarrikatzen dugu, eta alternatiba horreneraikuntza gaurdanik martxan da.

    Maiatzaren Lehena beti da garrantzitsuasindikatuarentzat. Aurtengoa berezia dugu,LABen sorreraren 40.urteurrena ospatzen arigarelako. Egindako ibilbideak eman diguneskarmentutik eta aurtengo hauteskundesindikaletan lortutako babesaren bultzadarekin,etorkizunera begira jartzeko unea dugu orain.Eta tamainako erronka dugu esku artean: eredusindikalaren eztabaida, Euskal Herriak beharduen sindikalgintza eredua finkatu etagauzatzeko.

    Arduraz, konpromisoz eta ilusioz, bidea egitenjarraitzea dagokigu. Langile guztien defentsada gure eginkizun behinena, eta horretarakolantokietan zein kalean, borrokarako eskaintzaeta proposamen eraginkorrak egiten jarraitzekokonpromiso irmoa dugu.

    Munduko militantziarik onenarekin, eta milakaeuskal langile borrokalariren indarrarekin,lortuko dugu.

    Euskal Herria aldaketa bidean

    BORROKANLANGILEOK


Top Related