2015eko maiatzaren lehena

1
Nork esan zuen ezinezkoa zela? Euskal Herria aldaketa bidean da, borrokan garen langile guztioi esker. Lantokietan irekitako hamarnaka gatazketan lan eskubideen eta eskubide sozialen defentsan jarraitzen dugu. Borrokak egin gaitu, borrokan jarraitzen dugu, eta hain zuzen ere aurtengo Maiatzaren Lehenean borrokan diren langileen protagonismoa eta ekarpena aitortu eta aldarrikatuko dugu. Euskal langileon kontrako erasoaldia ez da baretu. Lantokian zein kalean, eskulotuta eta mutu, eskubiderik gabeko herritar nahi gaituzte. Finantza sistemak eta multinazionalek erabakitzen dituzte gaur politikak, lan merkatua desarautu dute, prekarietatea, langabezia eta pobrezia izurrite bilakatu dituzte. Langile borrokari esker ez balitz, oihaneko legea kapitalarentzat eta basamortu gorria langileontzat, besterik ez genuke izango. Borroka sindikalaren premia gaur inoiz baino ageriagokoa da. Euskal sindikalgintzak harresia jarri dio euskal langileen kontrako oldarraldiari. Eta, gainera, ez gara horrekin konformatu. Bestelako eredu sozial, politiko eta ekonomikoa aldarrikatzen dugu, eta alternatiba horren eraikuntza gaurdanik martxan da. Maiatzaren Lehena beti da garrantzitsua sindikatuarentzat. Aurtengoa berezia dugu, LABen sorreraren 40.urteurrena ospatzen ari garelako. Egindako ibilbideak eman digun eskarmentutik eta aurtengo hauteskunde sindikaletan lortutako babesaren bultzadarekin, etorkizunera begira jartzeko unea dugu orain. Eta tamainako erronka dugu esku artean: eredu sindikalaren eztabaida, Euskal Herriak behar duen sindikalgintza eredua finkatu eta gauzatzeko. Arduraz, konpromisoz eta ilusioz, bidea egiten jarraitzea dagokigu. Langile guztien defentsa da gure eginkizun behinena, eta horretarako lantokietan zein kalean, borrokarako eskaintza eta proposamen eraginkorrak egiten jarraitzeko konpromiso irmoa dugu. Munduko militantziarik onenarekin, eta milaka euskal langile borrokalariren indarrarekin, lortuko dugu. Euskal Herria aldaketa bidean BORROKAN LANGILEOK

Upload: lab-sindikatua

Post on 29-Sep-2015

19 views

Category:

Documents


8 download

DESCRIPTION

Esku orria

TRANSCRIPT

  • Nork esan zuen ezinezkoa zela? Euskal Herriaaldaketa bidean da, borrokan garen langileguztioi esker. Lantokietan irekitako hamarnakagatazketan lan eskubideen eta eskubidesozialen defentsan jarraitzen dugu. Borrokakegin gaitu, borrokan jarraitzen dugu, eta hainzuzen ere aurtengo Maiatzaren Leheneanborrokan diren langileen protagonismoa etaekarpena aitortu eta aldarrikatuko dugu.

    Euskal langileon kontrako erasoaldia ez dabaretu. Lantokian zein kalean, eskulotuta etamutu, eskubiderik gabeko herritar nahi gaituzte.Finantza sistemak eta multinazionalekerabakitzen dituzte gaur politikak, lanmerkatua desarautu dute, prekarietatea,langabezia eta pobrezia izurrite bilakatu dituzte.Langile borrokari esker ez balitz, oihanekolegea kapitalarentzat eta basamortu gorrialangileontzat, besterik ez genuke izango.

    Borroka sindikalaren premia gaur inoiz bainoageriagokoa da. Euskal sindikalgintzak harresiajarri dio euskal langileen kontrako oldarraldiari.Eta, gainera, ez gara horrekin konformatu.Bestelako eredu sozial, politiko eta ekonomikoaaldarrikatzen dugu, eta alternatiba horreneraikuntza gaurdanik martxan da.

    Maiatzaren Lehena beti da garrantzitsuasindikatuarentzat. Aurtengoa berezia dugu,LABen sorreraren 40.urteurrena ospatzen arigarelako. Egindako ibilbideak eman diguneskarmentutik eta aurtengo hauteskundesindikaletan lortutako babesaren bultzadarekin,etorkizunera begira jartzeko unea dugu orain.Eta tamainako erronka dugu esku artean: eredusindikalaren eztabaida, Euskal Herriak beharduen sindikalgintza eredua finkatu etagauzatzeko.

    Arduraz, konpromisoz eta ilusioz, bidea egitenjarraitzea dagokigu. Langile guztien defentsada gure eginkizun behinena, eta horretarakolantokietan zein kalean, borrokarako eskaintzaeta proposamen eraginkorrak egiten jarraitzekokonpromiso irmoa dugu.

    Munduko militantziarik onenarekin, eta milakaeuskal langile borrokalariren indarrarekin,lortuko dugu.

    Euskal Herria aldaketa bidean

    BORROKANLANGILEOK