EUROPA MUNDUANMUNDUA HEGAZKIN BAT IZANGO BALITZ...
Oso polita da hegazkinez ibiltzea. Emozio handiko kontua da. Pentsarazten dizu ea, heldutakoan, zelakoak izango ote diren tokiak eta pertsonak. Ezezaguna ezagutzea... jakingura... ikusmina...
Demagun orain bestelako hegalaldi bat egin behar dugula. Gure oraingo honek ere emango digu ustekaberik!
Hegazkinean gaude. Mila lagun gara, abiatzeko prest. Azafata batek megafoniaz esan digu 24 orduko hegalaldia egingo dugula. Gure bidaideak ikusi eta harrituta gaude, ez baita ikusten hegazkinetan halako dibertsitaterik. Albokoekin hizketan hasi gara, eta estatistika batzuk egitea otu zaigu.
Hona hemen emaitzak. Jatorriari dagokionez, mila lagunetik 584 asiarrak dira, 124 afrikarrak, 95 europarrak, 84 latinamerikarrak, 55 lehengo Sobiet Batasunekoak, 52 iparramerikarrak eta 6 australiarrak eta Zelanda Berrikoak.
Erlijioari dagokionez, 329 kristauak direla atera zaigu, 178 musulmanak, 167 agnostikoak, 132 hinduistak, 60 budistak, 45 ateoak, 3 juduak eta 86 beste erlijio batzuetakoak.
Harritzekoa da bidaiarien adina, izan ere 330 umeak dira, eta 65 urtetik gorakoak 60 baino ez.
Galdetu diegu ea zein ogibide daukaten: 5 soldadu, 7 irakasle, 1 enpresari. Kualifikaziorik gabeko langile eta nekazari asko lan barik daude. Beste horrenbestek ahal duten postuan eta denboran lan egiten dute, kontratu finkorik gabe. Lau erbesteratuak dira, gerra edo hondamendi bat dela-eta, euren herrialdetik alde eginak.
Azafatak egunkariak banatu behar dituenez, galdetzen du ea zein hizkuntzatan nahi duten irakurri. 165 pertsonak mandarinez hitz egiten dute. 86 ingeles hiztunak dira. 83 hindi hiztunak. 64 espainiera hiztunak. 58 errusiera hiztunak eta 37 arabieraz mintzatzen dira. Beste hizkuntzarik mintzatuenak bengalera, portugesera, indonesiera, japoniera, alemana, frantsesa eta abar dira... 200 bat hizkuntza guztira. Zaila izango da elkar ulertzea. Gainera, 670 heldutik erdiek esan diote azafatari egunkaririk ez ekartzeko, ez dakitelako ez irakurtzen, ez idazten.
Erresuma Batua:
Kaloria kontsumoa, %130
Brasil:
Kaloria kontsumoa, %114
Vietnam: Kaloria kontsumoa, %103
GUK...
Erresuma Batua:
Alfabetizazio indizea 99/99
Brasil: Alfabetizazio indizea 83/80
Vietnam:
Alfabetizazio indizea 92/94
Jateko ordua da. Ikustekoa da nola banatzen duten gosaria. Zerbitzua normala da, baina banaketa txundigarria. 250 lagunek hiruna azpil daukate. Lagun horietako gehienak europarrak edo iparramerikarrak dira. Elkarri banatzen edo lapurtzen diote. Baten batzuk gosaririk gabe gelditu dira. Beste batzuk, ostera, launa edo bosna ere hartu dituzte. Eta 550 lagunek kafe erdi edo kruasan erdi bana baino ez daukate. Hala ere, baten batek besteei kendu eta lau azpil jan ditu. Azkenik, 220 deus ere ahoratu gabe daude.
Ordu bat igaro da. Ustekabe handiagorik! Ikustekoak hemen ikusi! Lo bide zeuden 10 bidaiari hilda daude. Jaio berri asko negarrez ari dira: 28 emakume erdi dira komun aldean. Berehalakoan kalkulatu dugu hegalaldia amaitzerako 1432 izango garela. Non jarriko dira berriak? Behar beste janaririk izango al dute?
Sei ordu igaro dira. Bazkalordua da. Lehengoa berriro gertatu da; gosalorduan bapo jan dutenak ari dira orain ere ederto jaten. Egia esan, iruditzen zaigu, proportzioz, gehiago ari direla oraingoan jaten.
10 ordu igarota, gehiago jasan ezinik, azafatari galdetzera joan gara, uste dugulako zeozer egin beharko litzatekeela. Azafatak esan digu “lo” bide zeudenak, 100 lagun, hilda daudela. Zergatiak ere azaldu dizkigu: 30 gosez, 10 minbiziz eta 10 jaiotzean hil dira. Gainerakoak, 50, beste eritasun batzuen kausaz, istripuz edo biolentziaz hil dira.
Galdetu diogu ea zergatik ez duten janaria berdin banatzen. Soluzio bat ere proposatu diogu: bidaia-txartelak erosteko pagatu dugun diruaren parte bat erabil daiteke arazoak konpontzeko. Dena gastatua dela erantzun digu: 1.000 euro bidaiari gazteen hezkuntza, 800 euro osasuna, eta 11.000 euro armak pagatzeko, hegazkin barruan borrokarik has daiteke-eta.
Ezin dugu sinetsi. Pilotuaren gelan sartu gara. Soluziorik nahi dugu.
Testu moldatua. J.C. Rodríguez Ferrera “La economía mundial y el desarrollo” Madrid, 1997
Galdera eta eskaera aproposak egin behar dizkiogu.
Egin ezazu gogoeta hurrengo orrian daukazun Giza Garapenaren Indizeari
buruzko informazioaz.
Giza garapenaren indizea GGI hiru indikadoreez eratutako indizea da. Beraz, hiru faktore hartzen dira kontuan: - bizi-itxaropena (jaiotzean) - hezkuntza-maila (helduen alfabetizazioa eta eskola-matrikulazioa) - bizi-maila (eros ahalmenaren parekotasuna EAP)
Gehiago jakin nahi izanez gero:
(bertan daude goiko datuak)www.undp.org/hdr2003
GG
Iare
n
arab
erak
o s
ailk
apen
a
Biz
i itx
aropen
a
(urt
eak
jaio
tzea
n) 20
01H
elduen
alfab
etiz
azio
-tas
a
(1
5 urt
etik
gora
koen
%) 20
01
Leh
en, b
igar
ren e
ta
hir
ugar
ren m
aile
tako
m
atri
kula
zioa
(%) 20
00-2
001
BP
G p
er c
apita
(EA
P A
EB
ko d
ola
r)
Biz
i itx
aropen
aren
indiz
ea
Hez
kuntz
aren
indiz
ea
B
PG
aren
indiz
ea
Giz
a gar
apen
aren
indiz
eare
n b
alio
a
(GG
I) 20
01
Giz
a gar
apen
aren
indiz
eare
n
bal
ioa
(GG
I) 2
001
1 Norvegia 78,7 99 98 29620 0,90 0,99 0,95 0,944
2 Islandia 79,6 99 91 29990 0,91 0,96 0,95 0,942
3 Suedia 79,9 99 113 24180 0,91 0,99 0,92 0,941
4 Australia 79 99 114 25370 0,90 0,99 0,92 0,939
5 Herbehereak 78,2 99 99 27190 0,89 0,99 0,94 0,938
17 Frantzia 78,7 99 91 23900 0,90 0,96 0,91 0,925
19 Espainia 79,1 97,7 92 20150 0,90 0,97 0,89 0,918
171 Burundi 40,4 49,2 31 690 0,26 0,43 0,32 0,337
172 Mali 48,4 26,4 29 810 0,39 0,27 0,35 0,337
173 Burkina Faso 45,8 24,8 22 1120 0,35 0,24 040 0,330
174 Niger 45,6 16,5 17 890 0,34 0,17 0,36 0,292
175 Sierra Leona 34,5 36 51 470 0,16 0,41 0,26 0,275