caritas euskadik prekarietate egoeren kronifikazioa ... · facebook eta twitter sare sozialetan....
TRANSCRIPT
1
PRENTSA OHARRA
CARITAS EUSKADIK
PREKARIETATE EGOEREN
KRONIFIKAZIOA EGIAZTATU DU
Euskadiko Hiru Caritasek EAEko 2015eko Jarduera memoria eta jarduera-
txostenak aurkeztu dituzte lurralde bakoitzean.
Asteburu honetan, Caritasek 15-16 ikasturte bukaerari dagokion kanpainaren
berri emango du Euskal Autonomia Erkidegoko parrokia guztietan.
2016ko maiatzaren 25a.- Donostia, Bilbo eta Gasteizko elizbarrutietako Caritasek 2015eko
jarduera-txostena aurkeztu dute gaur Euskadin. 2015ean Caritasek 44.764 pertsonari eman
zien arreta hiru lurraldeetan. Azken urteetan ere antzeko zifra izan da.
Caritas Euskadik emandako beste datu esanguratsu bat arlo ekonomikoan egindako gastua
izan da. 5.000.000 euro inguru izan ziren pasa den urtean, Euskadiko Autonomia Erkidegoko
Elizbarrutietako hiru Caritasen artean.
Boluntarioak martxan
Caritasen jarduera boluntarioen laguntza eta dedikazioari esker egiten da. 2015ean 4.250
boluntario aritu ziren Caritasen programak dinamizatzen eta Erakundearen arreta jasotzen
duten pertsonei laguntza ematen. Caritasen ikuspegitik, boluntarioak dira Elizaren karitate
eta gizarte ekintzaren motor nagusia.
Pobrezia gurasoetatik seme-alabetara pasatzen da
Euskadiko Caritasek desberdintasun egoera handia antzeman dute lurralde osoan. Egoera
horren ondorioz, familia babesgabeenek prekarietate eta kronifikazio egoerak jasaten dituzte.
Caritasen aurreko txostenetan gertatu denez, honetan ere sareen desgastea aipatu dugu.
Horrek are kalteberago bihurtzen ditu familiak. Pobreziaren Belaunaldi arteko Transmisioari
buruzko FOESSAren azken txostenean (2016ko apirila) ateratako ondorioen ildo beretik,
aipatzeko da pobrezia heredatzeko faktoreak honakoak direla, besteak beste: ikasketa-maila,
lan okupazioa eta errenta maila. Txostenaren arabera, pobrezia eta gizarte-bazterkeria
arrisku handiena adingabeak dauden familiek daukate.
2
FOESSAren ustez, arrazoietako bat da berariaz familientzako prestaziorik ez dagoela. Horren
harira, Europako beste gizarte eredu batzuk hartzen ditu erreferentziatzat, familia eta
haurtzarora bideratutako prestazio unibertsaletan oinarritutako sistemak baitaude.
Caritasek, gainera, bakardadearen gaiari heltzearen garrantziaz ohartarazi nahi du, eta ez
bakarrik pertsona nagusien arazo gisa. Caritasek sareak finkatu eta harremanetarako
espazioak egokitu nahi ditu beste kolektibo batzuetan ere, hala nola emakumeekin,
haurtzaroan, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonekin...
Gizarte Babeserako Euskal Sistema
Ildo horri jarraiki, Caritas Euskadik gizarte babeserako euskal sistemaren balioa
nabarmendu nahi du, beste autonomia erkidegoentzako erreferente eta eredu baita. Bereziki
azpimarratzekoak dira Diru-sarrerak bermatzeko errenta eta Gizarteratze arloko beste
baliabide batzuk, gizarteratze larria eta desberdintasun egoerak saihesten laguntzen
dutelako. Hala ere, Caritasek hobekuntzak egiteko beharra ikusten du, bai laguntza horien
kudeaketa eta irismenari dagokionez, bai gizarteratze-funtzioaren garapenari dagokionez.
Enplegu eta ekonomia solidarioa
Bestalde, Caritasek lan zintzoaren erronkari erantzuten jarraitu nahi du. Desberdintasuna
handituz doa eta enpleguak prekarioak dira. Horren aurrean, Caritas ekonomia aukera
alternatibo eta solidarioak lantzen ari da, egungo eredu ekonomikoa eraldatzen laguntzeko
eta pertsonengan zentratutako beste bat eraikitzeko, denon mesedetan.
Kanpaina instituzionala
Corpus Christi (igandea, maiatzak 29) ekitaldia dela eta, urtero Caritasek kanpaina
instituzional bat jartzen du abian hiru Euskal Elizbarrutietako parrokia, ikastetxe eta
instituzio erlijioso guztietan. Diru-bilketak egingo dira kristau komunitateak Caritasen
ekintza babestu eta gure gizarteko pertsona kalteberenei laguntza emateko.
Informazio gehiago:
Carmelo Corada, Caritas Bizkaia
94 402 00 99 (73) / 665 72 38 96
Jon Odriozola, Caritas Gipuzkoa
943 44 07 44
Macarena Domaica, Caritas Gasteiz
945 23 28 50 / 688 80 41 43
*******************************************
3
Caritas Bizkaiaren 2015eko urteko txostena: .
Caritas Bizkaiaren 2015eko datuen azterketa:
2015ean Caritasek 11.364 pertsonari eman zien arreta Bizkaian. Horien %58 emakumeak izan
ziren (6.538) eta gainerako %42 gizonak (4826). Portzentajeak azken hiru urteetakoen oso
antzekoak dira.
2015ean Caritas Bizkaiak ‘oinarrizko beharrizanen’ arloan artatutako pertsonen erdiak baino
gehiagok (%51) hiru urte baino gutxiago zeramaten EAEn erroldatuta (gure harrera-guneetako
2.000 pertsona inguru), eta, hortaz, DSBEren babes-sistematik kanpo geratu ziren.
Era berean, aurreko urteetan bezalaxe, 3 urte edo gehiagoz Caritasen bide-laguntza jaso duten
pertsonen kopuruaren gorako joerak bere horretan dirau (%43tik %49ra, ia erdia) eta Caritasen
proiektuetako alta berrietan murrizketa txiki bat nabari da (pertsonen %43 2014an, %31
2015ean).
Arreta jaso duten pertsonen jatorriari dagokionez, azken urteetan berdintzen ari dira bertako eta
kanpoko pertsonen kopuruak, 2014an bertakoak gainetik egon ziren eta ezberdintasun hori
handitu egin da 2015 urtean.
4
Familia tipologiari dagokionez, azpimarratzekoa
da guraso bakarreko familien kolektiboak pisu
handiagoa izaten jarraitzen duela, bereziki
emakumeak buru dituzten familiek.
Esku-hartze arloen arabera, oinarrizko gizarte ekintzaren arloa (harrerak eta etxebizitza) izan da
erabiliena 2015ean Caritas Bizkaiarengana jotzen duten pertsonen artean (4.469), atzetik
familia-gizarteratzea (2.561) eta enplegua eta ekonomia solidarioa (2.285) arloak daudelarik.
Ondoren, “bazterkeria egoera larrian” dauden pertsonen kasua aipatu beharra dago. 2.137
pertsona baino gehiago izan dira etxerik gabeko pertsonen eta menpekotasunen arloan. Arlo
honetan berezitasun bat antzeman daiteke: askoz gizon gehiago daude (1.763 gizon; 374
emakume), beste arloetan ez bezala.
Hala ere, badaude zenbait programa jende gutxiago jaso baina denboran gehiago luzatzen
direnak, gizarteratze-prozesu luzeagatik, prebentzio lanagatik edo laguntza emateko moduagatik.
Programa horietan zifrak bigarren maila batean geratzen dira, laguntza emateko lanak beste
garrantzia maila bat duelako. Hala, aipatutako familia-gizarteratzea arloan (2.561 pertsona),
gainera, programako laguntza sozio-hezitzailean, etxebizitzan, udalekuetan jasotzen diren 705
haur eta nerabeak gehitu behar dira. Horrez gain, ia 400 edadedun pertsona ere zenbatu behar
dira. Guztira, 3.657 pertsona dira bide-laguntza edota prebentzio prozesuetan denbora luzea
eman dutenak.
Barne datuak:
2015ean, Caritas Bizkaiak egonkortasuna lortu zuen jasotako diru-sarreren eta inbertsio
sozialaren artean, 2014ko kopuruen apur bat gainetik: 13.319.796,25 €.
Erakundearen indar-guneetako bat dira Caritas Bizkaiarengan konfiantza duten ia bost mila
bazkide eta emaileak, euren parte-hartze solidarioa bideratzen dutenak. Esan behar dugu
laguntza-ildo hori nabarmen handitu dela krisia hasi zenetik, eta etorkizunean ere horrela izan
dadin espero dugu.
5
Antzera mantendu da Administrazio Publikoari emandako zerbitzuengatiko diru-sarreren
portzentajea, guztizkoaren heren bat baino zertxobait gehiagoan (%37). Nabarmendu beharrekoa
da ia milioi bat euro bildu zirela zuzenean Bizkaiko Elizbarrutiko Elizaren kristau
komunitateetatik, Bilboko Elizbarrutiaren 300 parrokia eta gurtza-zentrotan egiten diren
bilketen bidez.
Caritas Bizkaiak abagunea aprobetxatu nahi du berriro pertsona, parrokia, komunitate, fundazio,
erakunde, enpresa eta administrazio guztiei eskerrak emateko, erakunde honek mundu
bidezkoago eta orekatuago baten alde egiten duen lanari laguntza irmoa ematen diotelako.
Erabilitako baliabideei dagokienez, 100 eurotik 18 Oinarrizko Gizarte Ekintza programari
dagozkio (harrerak), batez ere oinarrizko beharrizanak estaltzera bideratutako diru-laguntza
zuzenei (1.819.793,60 €uro).
Ia-ia berdin mantendu
dira gizarte-bazterkeria
egoera larrian dauden
beste pertsona batzuei
laguntzeko programak
(Etxegabekoak %15;
Menpekotasunak %10),
baita gainerako esku-
hartze esparruak ere.
Horien artean nabar-
mendu behar dugu
aurten enpleguaren eta
ekonomia solidarioaren alde egindako apustua. Arlo horretako inbertsioari esker (milioi eta erdi
€uro inguru), Caritasek 2.285 pertsonari eman die laguntza beren laneratze-prozesuan (horietatik
1.605 emakumeak).
Caritas Bizkaiaren kontu ikuskatuak:
Azkenik, aipatzekoa da “AUREN Auditores” enpresak
Bilboko Elizbarrutiko Caritasen kontuak ikuskatu dituela;
adierazi du kontuek ondare eta finantza-egoeraren irudi
erreala erakusten dutela, baita 2015eko abenduaren 31n
amaitutako urteko ekitaldiari dagozkion eragiketen
emaitzei dagokienez ere.
6
Ekintza Esanguratsuak eta Sentsibilizazioa:
2015 urtean zehar, Caritas Bizkaiak ehunka saiotan parte hartu du, hala Bizkaiko ikastetxeetan
nola hitzaldi, mahai-inguru, gizarte-zentro, kaleko ekitaldi eta abarretan. Azken ekintza-ildo hori
beste eragile batzuek
antolatutako jardueretako
parte-hartzearekin osatzen da,
Emakundek urtero antolatzen
duen Berdintasun Foroan,
besteak beste.
Halaber, “ARGI IBILI-NO TE
enCALLES” zurrumurru eta
estereotipoen kontrako
estrategiarekin jarraitu da.
2015-2016 ikasturtean bost
kanpaina egin ziren (bat
etxegabekoen arloan eta lau
“PRAKTIKATU JUSTIZIA” lelopean) eta 10.000 kartel eta 220.000 liburuxka kaleratu ziren;
guztira, beste zifra hauek ere lortu dira: ‘Bihotzez’ hiruhileko aldizkariaren 24.000 ale; ‘irekita’
eranskinaren 50.000 propaganda-tarteko; 200 ordutik gorako presentzia komunikabide sozial
ezberdinetan; eta Caritas Bizkaiaren jarraitzaile eta audientziaren gorakada nabarmena
facebook eta twitter sare sozialetan.
Komunikatu ugari egin dira 2015 urtean, hala modu indibidualean nola Caritas Euskadi gisa,
baita Caritasek ordezkaritza duen erakunde eta plataforma ezberdinen izenean ere, Bizkaiko
Elizarekin, etab. Horien artean, nabarmentzekoa da ehun bat erakunderekin batera kanpaina
zehatzetan izandako parte-hartzea: ESKUBIDEAK + (E+),
DSBEren (diru-sarrerak bermatzeko errenta) balioa indartzera
bideratutako kanpaina, eta “BATU ETA BANATU - TODO
EN COMÚN” ELIZBARRUTIAREN ELKARTASUN KEINUA.
2015eko ekintza esanguratsu gisa, nabarmendu nahi
dugu Ekonomia Solidarioari eta Enpleguari
emandako bultzada (300 lanpostu baino gehiago
finkatu dira ekonomia solidarioko enpresetan –Koopera,
Lapiko Catering, Zaintzalan eta Aukerlan– [horietatik 37
lanpostu berriak, 2015 sortuak]). Era berean,
aipatzekoak dira, baita, “Ziurgabetasun eta
prekarietatearen espirala: gizarte kalteberatasun
kroniko egoeran dauden familien bizi-baldintzak”
neguko txosten kualitatiboa (“La espiral de la
incertidumbre y la precariedad: condiciones de vida de las
familias en vulnerabilidad social crónica”) eta, azkenik,
“Eskubideen ikuspuntutik begiratua” lana, Caritas
Euskadiren topaketa berezian aurkeztutakoa (“Topaki”
2015).
7
AZTERKETA KUALITATIBOA, PROPOSAMENAK ETA ERRONKAK:
Kalteberatasun eta prekarietate egoerak “epe luzera” ezartzen ari dira gure inguruko pertsona
askoren bizitzan. Langabezia eta lan-prekarietate egoerek eragin zuzena dute pertsona
horien bizi-baldintzetan.
Denbora luzez hauskortasun eta prekarietate egoeran bizitzeak, laguntza-sare eskasekin,
bizitzaren zentzuari eta harremanei eragiten die. Horrelako egoerek pobrezia belaunaldi
batetik bestera transmititzeko arriskua eragiten diete familiei eta horien baitako adingabeei.
Aukera berdintasunak ez dirudi erreala, lortu beharreko zerbait baizik. (FOESSA 2016)1.
Azterketa honetan oinarrituta, zenbait proposamen eta erronka luzatzen dizkiogu Bizkaiko
gizarteari:
IKUSPEGI OROKORRA: Etorkizuneko begiradaz ekiteko beharra, “epe laburreko” ekintzak
saihestuta. Ezinbestekoa da begirada integralean oinarritutako estrategia bat ezartzea,
etorkizunera begira prebentzioan zentratuta, egungo egoerei erantzun egokia emango diena,
betiere, garapena xede hartuta: Etorkizuna duten pertsonak, etorkizuneko pertsonak.
1. ERRONKA: Egoera sozio-ekonomikoaren ohiko azterketez gain, giza garapen, kohesio,
pobrezia eta berdintasun-ezaren adierazleak (AROPE-GINI) ere barne hartu behar ditugu,
diagnostikoa eta ondorengo berraktibatze-neurriak ez daitezen garapen ekonomiko hutsezko
adierazleetan soilik oinarritu.
2. ERRONKA: Pertsonen egoeraren ikuspegi integrala barne hartzen duten politika
koordinatuak sustatu behar dira enplegu, babes ekonomiko, etxebizitza, gizarteratze, osasun
eta prestakuntza arloetan, egun diren babes-neurriak sendotuz (atzerapausorik ez), etorkizuna
izango duen bizi duina eraikitzeko beharrezko egonkortasuna ahalbidetzeko.
3. ERRONKA: Enplegu inklusiboaren aldeko apustu irmo eta argia egin behar da: okupazio-
enplegu eta prestakuntza egonkorrak, ibilbide luzekoak eta errealitate honi egokitutakoak.
Ekonomia sozial eta solidarioaren ekimen bideragarriak dira, pertsonen zerbitzura egongo den
enplegu eta ekonomia eraikitzeko aukera gisa. Aukerak sortzea. [“Guztiontzako ‘aukera
berdintasuna’ kontzeptua gure gizarte ereduaren axioma gisa ulertu ahal bada ere, aztertutako
ikerketek adierazten dute lotura sendoa dagoela guraso eta seme alaben bizi-baldintzen artean;
hortaz, aukera berdintasuna itxaropena da errealitatea baino gehiago” (FOESSA 2016)]
4. ERRONKA: Enpleguari soilik lotuta ez dauden gizarteratze politikak garatu behar dira,
pertsonaren duintasunaren eta kohesio sozialaren alde egingo dutenak: pertsona ororen gizarte
parte-hartzea, aniztasun ikuspegia, kultura artekotasuna, bizikidetza, … [Denbora luzez
hauskortasun eta prekarietate egoeran bizitzeak, laguntza-sare eskasekin, bizitzaren zentzuari
eta harremanei eragiten die. Harreman-kapital desberdina garatzeak gizarte kohesioari mesede
egiten dio]. Hirugarren Gizarte Sektoreko erakundeok parte-hartze, harreman, zainketa eta
ahalduntzerako espazioak sortzen ditugu gure inguruan, bizitzari zentzua ematen laguntzen
dutenak.
5. ERRONKA: Prekarietate egoerak mantendu eta luzatzen dituzten “eguneroko” praktikei
erreparatu behar diegu eta horiek saihestu edo arintzen lagunduko diguten praktikak “ikasi”.
Norbanakoaren erantzukizunaren aldeko deialdia egiten dugu; herritar indibidual
garen aldetik, gure balioek duten eraginaz kontziente izan behar dugu. - Ez gaitezen
errealitate honetan erosotu. Egin dezagun apustua justizian eta elkartasunean
oinarritutako “epe luzerako” gizartearen alde.
1 FOESSA, 2016. Raul Flores Koord. “Pobreziaren Belaunaldi arteko Transmisioa: esku-hartzearen faktore, prozesu eta proposamenak.
8
“CORPUS” kanpaina maiatzaren 28 eta 29an Bizkaia osoan eta
"Karitatearen Eguna" maiatzaren 26an Erandion:
Bizkaian, Caritasek Corpus Christi egunaren ospakizuna baliatu du
boluntario guztiak “Karitate Egunera” gonbidatzeko. Erandio-
Altzagan izango da (VI. Bikaritza) eta 700 pertsona inguru biltzea
espero dugu Caritas Bizkaiaren 60 urteurreneko ospakizunaren
harira (1956-2016).
CORPUS Kanpaina Bilboko Elizbarrutiko parrokia eta gurtza-
zentro guztietan burutuko da asteburu honetan, “Mío-Tuyo-
NUESTRO”–“Nirea-Zurea-GUREA” lelopean, PARTEKA-TZEA
kontzeptuaren garrantzia azpimarratuz, hori baita boluntarioen
funtsezko ezaugarria. Une honetan ia 2.400 boluntario ari dira
Caritas Bizkaiarekin lanean (%80 emakumeak), eta 2015 urtean 206 pertsona berri jaso ditugu.
Caritaseko boluntarioek beren dedikazio, ekarpen eta ilusioarekin, Bizkaiko Elizaren apustu
sendoa zehazten laguntzen dute: ahulenekin bidea partekatzeko, ahotsa emanez eta gure
komunitate eta gizartean lekua eginez. Caritas Eliza da eta Elizak Caritasen bidez ere adierazten
du bere nahia.
Caritasen kanpainak modu ezberdinak proposatzen dizkigu “Praktikatu Justizia” leloa
gauzatzeko. Oraingo honetan, hizkera eta bihotzetan aldaketa txiki bat egitea baino ez da
beharrezkoa.
Egunotan ere asko dugu ospatzeko. Oraingo honetan, berezitasun gisa, Elizbarrutiko
Caritasen 60. urteurrenak lagundu egiten digu gure kristau komunitateak gehien sufritzen
duten pertsonen beharrizanekiko duen konpromiso irmoa ikusarazten. Arrazoi aparta da
Jainkoari eskerrak emateko, gaur eta hemen biderkatzearen miraria errealitate bilakatzera
gonbidatzen gaituelako etengabe. Mirari horrek gure bihotzak eraldatzen ditu eta gure denbora,
ezagutzak, baliabideak partekatzera garamatza, baita horiek guztiak ongizate komunaren
esku jartzera ere. Doakotasunaren eta konpromisoaren jaia da gaurkoa.
‘GUREA DA’; horrek esan nahi du erantzukizuna, konpromisoa eta alaitasuna partekatzen
ditugula, baita mina eta itxaropena ere. Gurea da giza familia honetan bizitza partekatzearen
miraria errealitate egiteko ardura, ahulago direnak samurtasun bereziz zainduz.
“Praktikatu Justizia”, hizketa eta bihotzak eraldatuz, senidetasun handiagoko
mundua eraikitzeko guztiok dugun erantzukizunaz jabetuta.
Jar dezagun beste behin ahulenen bizitza gure komunitatearen erdigunean, ekintza
sozio-ongintzazkoa gure komunitate-bizitzaren ardatz izan dadin.
Ekarpenak: FIARE Banca Ética: ES85 1550 0001 22 0000992222
BBK-Kutxabank: ES85 2095 0119 96 3800121037
Laboral Kutxa: ES25 3035 0134 48 1340555555
laCaixa: ES93 2100 0732 21 0200220296
BBVA: ES96 0182 1290 30 0000295556
Rural Kutxa (CRN): ES85 3008 0266 51 2515538920