bolo bolo

10

Upload: bildu-eibar

Post on 11-Mar-2016

219 views

Category:

Documents


5 download

DESCRIPTION

Eibarko Bilduren aldizkaria

TRANSCRIPT

Page 1: Bolo Bolo
Page 2: Bolo Bolo

2 3 Bolo - Bolo Bolo - Bolo

Diru publikoa zorroztasunez kudeatu behar da

Gure ustez, udal aurrekontuak ez du kontuan hartzen bizi dugun egoera ekonomiko latza eta aurreko ekitaldi politikoekiko ildoa mantentzen du. Liberazio politika berberarekin jarraitzen da, dietak, partiduei zuzendutako asignazioak… Guk, inolako partidarik kendu barik eta maila onargarrietara jaitsiz, 987.105,01euroko aurreztea proposatu dugu. Diru horrekin, horra gure gastu propasamenak Euskara: aurrekontuaren %2ra heltzeko helburuarekin, gure herrian euskararen sustapenaren alde lanean diharduten familia eta elkarteentzat 100.000 euroko partida bat sartzen da. Euskara

ikasteko familiei bideratutako diru laguntza handitu eta bertso eskolak, eta Kittok, Aek-k euskararen alde egiten duten lan eskergagatik hobekuntzaren bat jaso beharko luketela uste dugu. Gizarte-zerbitzuak: gure herrian pertsona askok jasaten duten egoera larria hobetzeko Larrialdi-sozialetarako laguntzak gehitzea proposatzen dugu. Pertsona nagusiei dagokienez bai etxez-etxeko laguntza (SAD) bai Ego Gain zentrorako igoera nabarmenak proposatzen ditugu. Halaber sute-abisu sistema ezartzea bakarrik bizi diren pertsona nagusientzat. Sentsibilizazio sozialaren atalean berdintasun eta inmigrazio planak garatzeko partidak proposatzen ditugu. Landa-garapena eta ingurugiroa: atal honetan ezinbestekoa iruditzen zaigu ingurugiro tekniko baten kontratazioa Debegesako teknikariaren menpe Egon beharrean. Gainera, Gipuzkoako mankomunitate guztietan egiten den bezala, gure hirian ere produktu ekologikoen azoka bat antolatzeko partida bat proposatzen dugu. Eta azkenik landa-lurra erostea, berau kudeatzeko eta sute eta uholdeei aurre egiteko.

Kultura: Udaletxeak Euskal Jaiaren gastu osoa bere gain artesa proposatzen dugu. Gure herrian euskara eta kulturaren alde egiten den jai garrantzitsuenetariko bat da eta gaur egun 30.000€tako kostua badu ere, Udalak 6.000€jartzen ditu, gainontzekoa Eibarko Klub Deportiboaren esku gelditzen da. Bestalde, Musika eskolari zuzentzen zaion partida ez jaistea proposatzen dugu.

Udal langileak: Gutxien irabazten duten udal langileen lan egoera hobetzea. Gaur egun 86 langilek, hilean 1550€ baino gutxiago irabazten ditu. Guzti hauei %3aren igoera bat egitea proposatzen dugu. Bestalde, 2.300€ baino gehiago irabazten dutenei soldata izoztea proposatzen dugu. Gure ustez, gaur egun udal langileen soldaten artean dauden aldeak txikitzen joateko joera izan behar dugu.

Kirolak: Eibar eskubaloi taldeari eman behar zaion dirua 3 urtetan banatzea proposatzen dugu. Era

horretan, beste klub eta talde batzuei ere lagundu ahal izango genieke. Beste proposamen batzuk: -Urkizuko Gaztelekua izandako lokala berriro alokatzea proposatzen dugu bertan haurrentzat gune bat irekitzeko. Jolas eta koltxonetaz betez gero guraso zein haurrentzat arratsaldea pasatzeko leku paregabe bat izango genuke. -Herritarren partehartzea bultzatu ahal izateko partida bat izatea ere proposatzen dugu. Foru Aldundiaren dirulaguntzekin, Errebalen prozesu partehartzaile bat martxan jartzeko aukera egongo litzateke.

-Eibarko txakur unitateari laguntza ematea ere proposatzen dugu. Talde honek, muturreko egoeretan erreskate lanak egiten ditu eta udalaren ekarpen batek beraien lana erraztu eta Eibarr ezagutaraziko luke.

Euskera: Le queremos destinar el 2% del

presupuesto.

Servicios sociales: Prioridad para mejorar

las ayudas de emergencia social. Más

dinero para la ayuda domiciliaria a ancianos

y para la residencia San Andrés.

Medio ambiente:

Contratación de un técnico municipal.

Mercado de productos ecológicos.

Cultura: Euskal Jaia a cargo del presupuesto

municipal. No al recorte en la Musika Eskola.

Trabajadores

municipales: Aumento del IPC a los que

menos cobran.

Deportes: Repartir en tres años las ayudas al equipo de balonmano.

Nuestra propuesta supone un ahorro de 987.105,01 euros sin eliminar ninguna partida. El reajuste de algunos gastos conseguiría destinar

importantes cantidades de dinero a políticas sociales y culturales mucho más justas y

necesarias.

Page 3: Bolo Bolo

Mikel Zarrabe, Teruelgo espetxean (emazteari elkarrizketa) Bizi dugun egoera politiko aldakor eta berri honen aurrean, zure senarraren egoeran zerbait aldatu daiteke? Prozesuak har dezakeen denbora ikusita, suposatzen dugu Mikelen egoera ez duela deuse aldatuko. Bi urte gelditzen zaizkio barnean egoteko eta bi urte “motz” gera daiteke urrats konkretu bat ikusteko. Menturaz urrunago eramana ez izaitea izan daiteke ondorio bat Urratsak ematen diren arabera, hurbildua izaitea. Pentsatu baino lehenago ateratzea… Esperantzaz, baina beti ere burua hotz. 2.- Nola bizi izan zenuten pasa den Urtarrilak 7ko manifestazioa? Zinez hunkigarria, pozgarria, itxaropena pizteko modukoa. Baina hankak lurrean.

3.- Zein eratan baldintzatzen bizitza pertsonala Mikel preso egoteak? Dispertsioak? 22 urte hauetan bereixi gaituzte, bai gu biak, bai aita eta semea. Zerbait positibo ekarri badu, indarrez beteak gaudela izanen da. Semeak bere manerean erantzunen luke hain segur. Nini, haur, nerabe eta orain gazte gisa zer bizi izan duen. Sentitu ditu segur: luzetasuna, asperdura, tristura, poza… denak nahasiak bidaia eta bisita egunetan.

Hamabost egunero 22 urtez asteburua bidean pasatzeak ondorio

zuzenak ditu. Afektiboa, osasuna,

elkarbizitza, materialki...

Bidaietan pasatzen duzun denbora,

maleta prestatze, autoa konpontze,

dirua baztertze, gorputza nekatze,

aldaketen beldurra… Gainera, dirua

garrantzitsuena ez bada ere, eta gure

kasuan beti moldatu bagira, zenbait famili

zinez larri ibili dira. 4.- Gure arduradun politikoen aldetik nolabaiteko babesa jaso dezue inoiz? Babes berezirik ez dut sekula senditu. Behin bai. Mikelen espultsio garaian, Okzitaniako arduradun politiko batzu mugitu ziren espulsioa ekiditzeko. Garai batez finantza mailako laguntzak izaten ziren bidaien kosta prezioen arabera. Nolabaiteko babes gisa kontsidera daiteke 5.- Herriari zer eskatuko zenieke? Ez naiz nehor Herriari zerbait galdatzeko. Azken hilabete hauetan Herriaren sektore batek eraman duen lana bikaina atxemaiten dut. Indarra, jarraikitasuna, elkartasuna eta urrats eraikikorrak, emankorrak izan dira.

4 Bolo Bolo

Page 4: Bolo Bolo

Behatxulotik

5 Bolo - Bolo

Iñaki Arriolak , 215 etxe eraitsi eta 1100 eraikitzeko konbentzitu zituen Txontako bizilagun batzuk. Promesa asko baina garantiarik gabe ordea. Lurren errekalifikazioetan izandako irregulartasunek epai judiziala ekarri zuten eta sei etxe orratzen eraikuntza geldiarazi du. Egungo krisiak proiektu faraoniko hau ahaztu egin du. Gaur, bizilagunen borroka, udalari 14 urtez bere lurrekin espekulatzeko marginatuta eduki duen auzo bat txukuntzeko eskarian oinarritzen da.

M.A.. Ante la insistencia del Equipo de Gobierno de nuestro ayuntamiento en seguir con el proyecto de centro Comercial de Errebal en los términos anteriores, no salimos de nuestro asombro. No dejamos de pensar en el pequeño comerciante de Eibar y en la faena que están haciendo a sus propietarios y a los eibarreses en general. Vuelven a ocupar un solar estratégico con unos volúmenes de construcción desmesurados. Cuando paseamos por nuestras calles y nos fijamos en nuestras tiendas, lo que observamos es desolador. Casi todas están vacías. No hay compradores. Lógico, es la consecuencia del empobrecimiento económico. Tras tanto paro, congelación y reducción de salarios, pensiones, ERES, etc. Y ahora ¿más comercios? ¿Para quién? ¿Para qué? Debemos reconocer y apoyar el esfuerzo que están haciendo los pequeños comerciantes, sobre todo los negocios familiares, frente a la competencia de tanta “Gran Super�cie” que se es tá instalando en nuestra ciudad. Si la tendencia continúa, mucho nos tememos que su supervivencia esté en peligro. Y al PSE-PP- PNV ¿qué les pasa? ¿Están ciegos? ¿No ven la realidad? ¿Qué intereses ocultan? Hasta ahora toda gestión municipal del proyecto Errebal ha sido penosa. No tienen credibilidad. Debemos oponernos a otro desastre urbanístico en nuestro pueblo. Movilicémonos y reflexionemos todos, partidos políticos, asociaciones de comerciantes, plataformas,

particulares, profesionales, etc., y antes de que construyan otro edificio, de gran impacto y feo, aprovechemos la oportunidad que tenemos para dotarnos de un lugar para el ocio, reservando sitio preferente a los productos de nuestros baserritarras y artesanos. ¡Mimemos y cuidemos nuestra ciudad, es nuestro espacio, estamos obligados! Ya basta de agresiones como las de Erisono, Variante, etc.

Atal honetan idatzi nahi baduzu, bidali zure testua honako

helbidera: [email protected] edo

utzi Udaletxeko Bilduren

postontzian.

Page 5: Bolo Bolo

Algunos datos

económicos:

El nuevo hospital contará con entre

72 y 90 camas.

El Ayuntamiento ha pagado 5,5

millones de euros por el solar.

La descontaminación

del suelo y la construcción está presupuestada en

alrededor de 35 millones de euros.

La ampliación en 30 camas del

hospital de Mendaro costó 1,5 millones de euros.

Eibarko ospitalearen ingurukoistorioa denboran galtzen den horietakoa da baina ez da gaizki etorriko errepaso bat egitea. Nonbait, Patxi Lopezek, 2009an lehendakaritzara iritsi aurretik, Eibarren ospitaleren bat egitea beharrezkoa zela pentsatu zuen, orain 30 urte gaixo akutuena Mendaron martxan jarri izanak suposatu zuen “bidegabekeria” ebatzi ahal izateko. Hau da, ospitalea eibarren egitea, beharrizanek baino, ustezko ohore galduaren berreskuratzeak justifikatu zuen. Mendaroren ingresatzeko ahalmena handitzeak itxaron-zerrendak murriztaraziko lituzke, eta badirudi hau lortzea beharrezkoa dela (Debabarreneko Nagusien Kontseiluak ere zentzu honetan hitz egin izan du), baina hori ospitale berriaz lortu daiteke, edo dagoena hobetuz. Bestalde, berria eraikitzekotan, eta berau Eibarren egitekotan, hainbat leku aztertu beharko lirateke. Alderdi politiko ezberdinek mahairatu zituzten Matsaria edo Txara Azpikua bezalako alternatibak baina, 2011ko maiatzerako Udalak bazituen akordioak adosten hasiak aurrerago “Mendiguren y Zarraua” enpresa izandako Otaola kaleko orubearen jabe zen Eibar Berri SL enpresarekin.

Beraz ez zen benetako eztabaidarik suertatu kokapenaren inguruan; gainera, nonbait irizpide teknikorik ez zen beharrezkotzat eman orubea hautatzeko orduan, izan ere LKS enpresari agindutako ikerketa 2011ko uztailean egin zen. PSE eta PPk Udalean duten gehiengoa dela medio, euren kabuz hartu zuten orubeagatik 5,5 milioi euro (gehi BEZ) ordaintzeko erabakia. Eibar Berri SL enpresak, aldiz,

egindako salerosketarekin dirutza bat irabazi zuen, izan ere orubea 2006an 3,35 milioi eurotan erosi zuen. Honek, udal zorpetzea handiaraziko du (2011 amaieran 9 milioi euro baino gehiagokoa da metatutako zorra. Orubea erosita, Eusko Jaurlaritzaren eskuetara pasatuko da, berau arduratuko delarik bertan ospitalea eraikitzeaz. Balentria honek (orubearen prestaketa, deskontaminazioa, eraikuntza eta hornitzea) 30-35 milioi euroko kostua izango du Osasun Sailburuaren hitzetan, baina bera ere zalantzakor aurkezten da finantzaketa nola aurrera eraman adierazterakoan. Ospitale berriak Deba Barrena, Durangaldea eta Urola eskualdeko herriren bateko gaixoak hartuko dituela esan izan du Osasun Sailburuak, eta 7ohe bitartean izango ditu. Bere baitan errehabilitazio anbulatorioa, eguneko ospitalea, kanpo kontsultak eta hainbat gune izango dituelarik. Hala ere ez dago oraindik ospitalearen Plan Funtzionala argitaratuta, beraz datuok behin-behinekoak dira. Gogoratu dezagun ospitaleratze ahalmena Mendaron hobekuntzak eginez ere lor zitekeela. Orain urte gutxi Mendaroko ospitalea 30 ohetan handitzeko plana egin zenean, bere aurrekontua 1,5 milioi euro ingurukoa izan zen, ospitale berria egitearena baino askoz baxuagoa. Eta honi gehitu egin behar zaio behin martxan hasitakoan zerbitzuen bikoizteak (administrazioa, harrera, telefonia, kudeaketa, garbiketa, segurtasuna, hornidurak, ostalaritza...) Zalantzaren bat gehiago kentzearren, nork edo nork oraindik argi izango ez duenez, esan “azpiakutuen” edo “epe ertain eta luzerako egona ldietarako

ospitaleak”, Eibarren egitea nahi den honek, ez duela larrialdirik edota gaixotasun akutuak pairatzen dituzten pertsonak onartzeko bokaziorik. Horiek, orain arte bezala jarraitu beharko dute. Beraz, zalantza asko, bai orain arteko ibilbidean eta baita ere hemendik aurrera gertatzeko dagoenaren inguruan. Denon nahia da eibartarrok ahalik eta osasuntsuen egotea baina horretarako, lehenengo, erabaki osasuntsuak hartzea beharrezkoa da eta hau egiteko, esku artean darabilgunarekin piskat kritikoagoak izatea komeni zaigu.

6 Bolo - Bolo Bolo - Bolo 7

La ubicación de un hospital en Eibar obedece más a la “recuperación del honor perdido” que a una verdadera necesidad. El precio del solar, 5,5 millones de euros, reportó a la empresa vendedora más de dos millones de beneficio. Casualmente en un tiempo en que el precio del suelo continúa bajando.

Ospital berriaren premiaz edo…

Page 6: Bolo Bolo

Herri honek badu bere bidea

Ez da gauza berria, herri honek beti izan du bere bidea. Gaur momentu historiko baten aurrean gaude baina egungo egoera ulertzeko azkenengo urteei errepaso laburra eman behar diegu nahitaez. Emandako urratsak ez dira kasualitatea izan, lan askoren ondorio zuzenak dira, Euskal Herrian eszenatoki demokratiko bat eraikitzeko asmoz, non aukera politiko guztiak gauzagarriak izango diren, independentzia barne. Norabide horretan Gernikako adierazpena eta Aieteko Nazioarteko konferentzia ekimen esanguratsuenetarikoak dira. Hauei herritik sortutako ekimen desberdinak, hartutako aldebakarreko erabaki politikoak eta ETA erakundeak prozesuari egindako ekarpena gehitu behar dizkiegu egungo testuingurua eta hauteskundeetan Bilduk eta Amaiurrek lortutako emaitzak ulertu ahal izateko.

Estatuek inmobilismoan jarraitzen dute, prozesuari egiten dien ekarpenak errepresioa eta ukazioa dira. Gatazkaren existentzia bera ukatu egiten dute, Euskal Herriko nazio izaera ukatzen dute, erabakitze eskubidea, preso politikoen eskubideak...herriari demokrazia ukatu egiten diote! Frantziar estatuak gatazka beraiekin zerikusirik izango ez balu moduan jokatzen du eta Espainar estatuak, PPk boterea eskuratutakoan, blokeo egoera ahalik eta gehien luzatu nahi du. Ezin ahaztu sistema sozio-ekonomikoaren porrota, zeinak krisi ekonomiko sakonean sartu gaituen, politiko profesionalek krisi estrategikoa bihurtu dutena, botere ekonomikoaren zerbitzura jarriz eta langileon eskubide eta ongizate zerbitzuen urraketa bultzatuz. Herriaren zerbitzura daudela diote, baina ez dute herriaren ahotsa entzun nahi. Izugarrizko beldurra diote herriari. Sistema politikoaren porrota errealitatea da; demokrazia eza dagoeneko izkutatu ezin duten egoera bilakatuta, gatazka behin betiko konpontzearen alde

urratsak emateko borondate eza, eta normalizazio politikorako ezinbestekoa den aukera politiko guztien legeztapena (Sortu) behingoz gauzatzeko ezintasuna dira honen adibide argiak. Bitartean EAJ abertzale mozorrotuta berriro ere, egun agortuta dagoen eredu autonomista mantendu nahian dabil, hori baita EAEn botere instituzionala berreskuratzeko duen aukera bakarra, Euskal Herriaren askatasuna berriro ere hipotekatuz. Testuinguru konplexua, oztopoz eta aukeraz beterikoa. Bilduk ez du AHTa hartuko era azkar batean eta herriarekin kontatu gabe inongo politika interesatua garatzeko. Bilduk Eibarren ere gizarte desberdin baten alde eta informazioa, eztabaida eta erabakia oinarri izango dituen demokrazia parte-hartzailearen alde lan egingo du aurrerantzean ere, herri honek duen ukatu ezinezko bideari jarraituz!

8 Bolo - Bolo

Page 7: Bolo Bolo

Hau da hau marka! Euskararen kontra dagoela esaten duenik ez dago, orokorrean denok baloratzen dugu gure hizkuntza eta arrazoizkoa dela uste dugu. Azken finean nor egon daiteke euskaldun egiten gaituen hizkuntzaren aurka! Gaur egun, Euskal Herri osoak krisi latza pairatzen du, eta hori dela eta beldur gara ez ote duten euskarak eta era berean kulturak atzerakada handia egingo.

Baina ez gaitezen ezkor izan badago bestelako motiborik ere, horren adibide “MINTZODROMOA”, lagun askok ospatu ahal izan genuena abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Egunaren kariaz. Eta nola ez, Udalean gauden Alderdi guztiok bat eginez Euskararen Aldeko Adierazpen Instituzionala aho batez onartu izana, besteak beste, zinegotziok elebitasuna sendotzeko eta politika egokiak bultzatzeko konpromisoa hartuz. Ez da Eibarren Udalbatzar batek antzerako erabakia hartzen duen lehenengo aldia 1982-12-21ean Eibarren Euskararen erabileraren aldeko BANDOA argitaratu zuten. Bai, horrelako erabakiek duten balorea ukaezina da eta eskertzekoa baina, eguneroko lanean, onartutakoa ahaztu edo alboratu egiten da eta Euskara eta Kultura batzordean izan ezik, beste guztietan ez da elebitasuna abian jartzeko ahalegin handirik agiten.

Egoera honi aurre egitea denon esku dago eta Ange Duhalde abeslariak bere

“Etxeko Andre”abestian dioen bezala Etxeko andre ederra nintzen

Ederra eta maitea Etxeak janzten nituen eta

Ni nintzen etxe betea. Maita maita maita nazazu gutxiago

Goza goza goza nazazu gehiago Maita maita maita nazazu gutxiago

Goza goza goza nazazu gehiago

9 Bolo-Bolo

Ez dugu EUSKARA armairu barrruan altxorra balitz bezala ikusi nahi, guk EUSKARA etxean, lanean, lagunen artean , toki guztietan ERABILIZ GOZATU NAHI DUGU . Eta ZUK ?

Baikor izateko aukera gutxi omen

Page 8: Bolo Bolo

Larunbata da. Arratsaldeko zortziak aldera izango dira. Hotz egiten du, baina, hala ere, nire lanazko txapelak haurren oihuak entzutea ahalbidetzen du. Baita helduen elkarrizketa benetan sakonak ere: lau kriantza, zurito ba eta kaña bi mesedez. Gracias. Bai, gazelaniaz erantzuten bukatu du. Ni banoa. Etxera. Toribio Etxeberria gurutzau behar dut. Eta pentsatze hutsak betoskoa marraztu dit aurpegian. Jendearen mundu guztiarentzako ELKARRIZKETEK urduritzen naute. Baita neurriz kanpoko musika ozenak ere. Hala ere, irribarre egin dut. PUM! Etxeko atea itxi dut. Gaindituta. Txapela kentzen nuen bitartean sofan eseri naiz. Sofa ondoko mahaian utzitako ispilua hartu dut. Eta zimurrak kontatzeari ekin diot. Bata hemen, han lau- edo, zazpi, hamaika... ugaritu egin zaizkit aurreko astetik.

Larunbata da. Bederatziak aldera izango dira. Bero egiten du. Ez dago bainarik. Ezta porrurik ere. Ez dira haurren oihuak entzuten. Ezta helduen ELKARRIZKETA sakon ozenak ere. Ispiluari begira nago. Oraindik. Begiak txikiago egiten dizkidan marra beltza kendu dut. Masailak haragitsuago irudikatzeko erabili dudan koloretea ezabatu dut. Titiak goratzen (eta mintzen) dizkidan bularretakoa apurtu dut. Egiten orduak pasatu ditudan orrazkera ezinezkoa desegin dut. Eta izterrak estutzen zizkidan prakak ere moztu egin ditut. Biluzik sentitu naiz, biluzik nengoen eta. Eta ispiluan begiratu naiz berriro. Irribarre egin dut. Irribarre txiki bat egin dut. Eta nire buruari asko balio dudala esan diot. Begiak itxi eta une batez epaitu gaituztenei, egunero e

txeko hormen artean jipoitu

gaituztenei, lizun begiratu gaituztenei, baimenik gabe ipurdia ukitu digutenei, espetxeratu gaituzten horiei, drogazaleak garela uste dutenei, balorerik gabekoak garela esan digutenei, gurekin hitz egin gabe gutaz hitz egiten dutenei, plazerra ukatu digutenei, beti, egoera guztietan eta baldintzarik gabe irribarre egitera behartzen gaituztenei musu emateko aukera dudala pentsatu dut. Masailean. Estu. Luze. Eta irribarre egin dut. Irribarre txiki bat egin dut. Eta begietara begira ezer balio ez dutela errepikatu diet. Zimurrak ezkutatzeko baino kontatzeko direla esan diet. Adinak urteka baino ederragoa dela abenturaka kontatzea. Eta herri honetan, herri zahar (berri) puta honetan abentura bat da emakumea eta gaztea izatea. Belarrira xuxurlatu diet: “abentura bat da emakumea eta gaztea izatea”. Eta muxu eman diet. Guztiei. Banan banan. Masailean. Estu. Luze.

Larunbata da. Hamarrak aldera izango dira Muxu eman diet guztiei. Banan banan. Masailean. Estu. Luze. Bihotz morea eta ezpain gorriak dituenaren musua. Ispiluan begiratu naiz berriro. Biluzik nago; ez naiz biluzik sentitzen. Ezpain gorriak ditut. Eta batek baino gehiagok masailean marka bat du. Bihotza morea eta ezpainak gorriak dituenaren musua jaso duen orok masailean marka bat du. Masaileko batek uzten duena baino aztarna beldurgarriagoa utzi diet. KONTUZ! Bihotza morea eta ezpain gorriduna naiz. Emakumea eta gaztea naiz.

10

Bolo Bolo

Masailean, estu, luze

Page 9: Bolo Bolo

Baserritarrak azokan duin Eibarko merkatu plazan, gaur egun, 23 posturentzat lekua dago eta aste egunetan egunero etorri ohi dira gure baserritarrak elikagai fresko eta ederrak hiritarroi saltzera. Udalak ematen dien tratamendua ez da, inondik ere, merezi duen modukoa. Lau urte igaro dira Rialtoko merkatu plaza ireki zela eta baserritarren egoera ez da betere hobetu. Neguan markezinaren goiko aldetik hotza eta haizea sartzen dira. Guk markezina istea proposatzen dugu gure baserritarrei baldintza duin batzutan bere produktuak saltzea ahalbideratuz. Aparkalekuaren arazoa ere konpondu gabe dago oraindik. Baserritarrek ez dute kotxea aparkatzeko lekurik. Bestalde merkatuan bertan sortzen diren hondakin organikoak kudeatzeko zabor ontzi bat jarri beharko litzateke. Eskari hauez gain, etorkizuneko Errebalen nola egokitu baserritarrentzat lekua dago eztabaidagai. Errebalen erabileren inguruko eztabaida partehartzaile bat martxan jarri beharko lizateke eta bertan baserritarrek eta erosleek lekurik egokiena zein den erabaki.

Gure baserritarrek udalaren aldetik beste jarrera

bat merezi dute eta guk horren alde lanean segiko dugu, baserritarrak ez baitira bigarren mailako eibartarrak

11 Bolo Bolo

Avanzando por los barrios

En la hoja de ruta de la gestión municipal del gobierno socialista no cabe la participación

ciudadana. El resultado se ve reflejado en los presupuestos que acaban de aprobar, han eliminado la única partida de 10.000 euros que se destinaba a

este apartado. El alcalce celebró algunas reuniones en los barrios.

Nosotros vamos a realizar seguimiento de las peticiones hechas por los vecinos y los compromisos adquiridos por el equipo de gobierno. Emplazamos al

alcalde a realizar un calendario de reuniones de mayor asiduidad. Hay que romper con el carácter de excepcionalidad y fomentar una dinámica de trabajo

que hará de Eibar una ciudad construida entre todos. No queremos olvidar el compromiso adquirido por el alcalde con los vecinos de Errebal para llevar a cabo

un proceso participativo especial con este caso.

Page 10: Bolo Bolo

Kaixo eta eskerrik asko Kaixo lagunok: Agurra lehenengo eta eskerrak ondoren,iazko maiatzian hornitzen hasi giñan matasiari hari gehixago gehittu detsazuelako.Apartak zarie benetan ¡ ¡ ¡

Barripapel barrixonekin gatoz gaurkuan, autubatzaille modura,herriko barri izan deizuen era errez eta naturalian. Ernia baino ez da, baina ,hazi eta frutu emon deixan dogu helburu. Apal nahi dogu hasi eta apalak izan, gu guztioi dagokiguzen eguneroko arazuak aldizkari xume honetan aditzen emateko argi eta garbi, eibartarrek, hola, eurentzat inportantiak diran asuntuen barri zehatz eta gardena izan deixien. Gardentasuna da, hain zuzen be, Bilduren helmugetako bat. Alperrik da eta, herriko ondaria herritarrona dala aldarrikatzea eta politikak hiritarren zerbitzura egon behar duela ozen botatzea, gero kontrara jokatzen bada. Esana eta izana batera ibili daittezen nahi dugulako, ez gara eskutuan geldittuko. Hiru hilabetean behin agertuko diran orriotan, Eibarko udaletxian egiten danaren barri emango da era ulergarrixan. Aurreko teorixak praktikan jartzia onena!!!. Akabo ba, bestela... Zerk bultzatu gaittuen lan hau burutzera? Aukeratu gaittuzuenoi zein botorik emon ez deskuzuenei, udalian egiten dan gestinuaren barri emoteko premiñiak; politikan jokatzeko modu fresko eta eraginkorrak be badirala aitzen emoteko biharrak; egia agertzeko goguak; bizileku dogun herri honek aurrera egin deixan nahi dugulako; berorren nortasun eta ondaria gordez, sasoi barrixetako hiri moderno, aurrerakoi, kosmopolita eta bizitzeko atzegin bihurtu dedin ezinbestekoa delako; ondare dittigun euskera, mendi-baso, industria, berrikuntzarako gogua eta humanismoa garatu daitezen; progresuaren izenean bazterrak apurtu eta birrindu barik, neurrixan hazi gaittian. Ezin dittugu baztarrian laga baserrixetako herrikideak, jaso ezeze, zerbitzua eskeintzen deskuelako gehixenbat. Ez dira merkatarixak, erosi eta saldu egiten dabenak, ez; euren ortu, geruago eta urrixaguetan hartzen dabena salgai eskeintzen deskuen biharginak baino. Aittuak diranak diñuenez, Eibar Akondian sortu zan. Atara kontuak!!!. Horrek be gu bezin Eibartarrak izango dira horraittio!!! Eskerrik asko, barriro be, barripapelau irakortzeagatik eta gustora jasoko gendukez zeuen eritzi eta aportaziñuak.

Azkenean, bourboun erregia ta familixia ezin dira etorri, horreaitxik geratu da bertan behera taloterapia ikastarua.

Bolo Bolo