bizkaiko hitza - berria.eus · tza ugari burutu dituzte lea-arti-bai eskualdeko gazteek ikasturte...
TRANSCRIPT
BIZKAIKOHITZA
MONDRAGON KORPORAZIO
A
Kooperatibek eskualdeetan duten eragina aztertu du Lea-Artibaiko eta Busturialdeko KooperatibenMahaiak b Aberastasun ekonomiko handiaz gain soziala ere sortzen dutela ondorioztatu dute b 2-3
Oinatza
eskualdeetan
Haizetara Fanfarreak etakaleko musika izango dira
nagusi igandera arte Zornotzan
12G7 Ez Abuztuan Miarritzen egingo den gailurraren aurka
mobilizazioa egingo dute bihar Bilbon
7Ostirala
2019ko ekainaren 21aX. urtea404. zenbakia
2 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko ekainaren 21aAstekoa
Eider Mugartegi Markina-Xemein
Lea-Artibai eta Busturialdeko Ko-
operatiben Mahaia elkarteak es-
kualde horietako kooperatiben
azken bi urteetako datu ekonomi-
koak bildu ditu, bi eskualdeetan
daukaten eragin ekonomiko eta
soziala neurtzeko. Kaleratu dituz-
ten datuek argi erakusten dute
Burdinola, Cikautxo, Eika, Fagor
Arrasate, Kide eta Maier koopera-
tibek Lea-Artibai eta Busturialde-
an daukaten pisu handia; eskual-
de bien garapen ekonomikoaren
giltzarrietako bat dira.
Kooperatibek 2.571 lanpostu
sortu dituzte azken urteetan
—797 emakumeak dira, %31— eta
horietatik 1.792 bazkide egin di-
tuzte. Izan duten fakturazioa ia
mila milioikoa izan da —
989.379.789 euro—, eta inbertsioa
ere nabarmena, ia 60 milioi
euro—59.905.983 euro, hain jus-
tu—. Ikerketa, Garapenen eta Be-
rrikuntzara ere kopuru handia
bideratu dute: 23 milioi euro.
Zenbaki handi horiek koopera-
tiben filosofiaren erakusgarri di-
rela azaldu du Ibon Ibarzabal
Kortabitarte Kooperatiben Ma-
haia elkarteko ordezkariak. «Es-
kualdean aberastasuna sortzeko
lanpostuak sortu behar dira batez
ere, eta ikusten da pisu handia
daukagula horretan».
Kooperatibek eskualdean du-
ten eragina neurtzeko kontuan
izan duten beste datu garrantzitsu
bat, kooperatibek Lea-Artibain
eta Busturialdean egiten duten
kontsumoa izan da. «Bi eskual-
deetan ia 37 milioi euro gastatu di-
tugu, hornikuntzan, zerbitzuetan
eta logistikan esate baterako, eta
horrek ere eskualdeko aberasta-
sunean eragiten du».
Bestalde, heziketa eta koopera-
tiba sustapenerako eta interes pu-
blikoko beste helburu batzueta-
rako ere, 3,5 milioi eurotik gora
bideratu dituzte. «Sarritan, koo-
peratiba barruan ere ez daukagu
barneratuta zelako pisua dauka-
gun, eta konpromisoa hartu be-
har dugula eskualde indartsu eta
aberats bat eduki nahi badugu».
Euskararen sustapenaKooperatibek inguruarekin du-
ten loturaren adierazgarri da, bes-
talde, eskualde bi horietako koo-
peratibek euskarari ematen dio-
ten garrantzia. Euskararen eza-
gutza eta erabilera maila
%76 da, eta sariak ere lor-
tu dituzte hizkuntzaren
alde egindako lanaren
aitorpen gisa; hala nola
Bikain ziurtagiriak eta
Lauaxeta, Bihotza eta El-
huyar sariak. «Eremu
euskaldun baten egon-
da, euskararen aldeko
apustua egiten dugu.
Hala ere, kontziente gara oraindik
asko dagoela egiteko; baina koo-
peratibek aurrerantzean ere ere-
du izan nahi dugu bide horre-
tan». Euskararekiko sentsibilita-
te hori eskualde mailako Euskara
Batzordeak ere irudikatzen du.
Urteak daramatzate kooperatibe-
tako ordezkariek elkartzen, prak-
tika onak eta ekinbideak parteka-
tzeko.
ElkartutaElkarlanari ekiteko ideiarekin,
2003an indarrak batu zituzten
Burdinolak, Cikautxok, Eikak,
Fagor Arrasatek, Kidek, Laboral
Kutxak eta Maierrek. Azaro fun-
dazioak bultzatuta batu ziren, ko-
operatiba berriei sorreran lagun-
tzeko asmoz. Urratsak egiten
zihoazen bitartean, proiektuari
elkarte egitura ematea erabaki
zuten, eta horrela sortu zuten Ko-
operatiben Mahaia elkartea,
2008an. «Kooperatiben mahaiak
batez ere laguntza ekonomikoa
eta aholkularitza eskaintzen die
kooperatiba bat sortu nahi duten
ekintzaileei», azaldu du Yanoba
Mariezkurrena Azaro fundazioko
ordezkariak. Gaur egunera arte
47 kooperatiba berri sortzen la-
gundu dute, eta, egun, horietako
39k bizirik jarraitzen dute. Guzti-
ra, 264 pertsonari ematen diete
lana.
Baina, 2017an, beste aurrera-
pauso bat ematea erabaki zuen
Kooperatiben Mahaiak: eskual-
deko beste proiektu batzuk susta-
tu eta, eskualdeetan duten eragin
ekonomikotik harantzago, eral-
daketa sozialaren parte aktibo
izatea. Erabaki horretatik sortu
ziren egun lantzen ari diren bi
proiekturik esanguratsuenak: ta-
lentua sortu, mantendu eta era-
EraginnabarmenaeskualdeanLea-Artibaiko eta BusturialdekoKooperatiben Mahaia elkarteak azken bi urteetako datuak kaleratu ditub2.500 lanpostutik gora sortu dituzte
Kooperatiben Mahaia elkarteko kideak eta Azaro fundaziokoak bilera batean. AZARO FUNDAZIOA
Jendea Eika kooperatiba bisitatzen,
40. urteurrenean egin zuten Ateak
zabalik egitasmoan. EIKA
Kooperatiben I+G+B gastua 23 milioi eurokoa izan da,fakturazioa ia mila milioikoa eta inbertsioa 60 milioi eurokoa
Alderdi ekonomikoaz gain,eraldaketa sozialean eragitekoproiektuak sustatzen ari diraeskualdeko garapenari begira
3BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko ekainaren 21a Astekoa
kartzea, eta ekintzailetza moduproaktiboan lantzea.Kooperatibengan esangura-
tsuak diren balioen artean, gizar-tearekiko konpromisoa nabar-mendu du Ibarzabalek. Eskual-deko erakunde eta eragileezberdinekin elkarlana sustatzeaezinbestekotzat jotzen du he-mendik aurrera ere eskualdekogarapen ekonomiko eta sozialariahalik eta bultzadarik handienaematen jarraitzeko. «Gure eteki-netatik zati bat gizartera bidera-tzen dugu, bai proiektuetarako,bai eta eragile ezberdinei antola-tzen dituzten ekimenetan lagun-tzeko». Azken urteetan 3,5 milioi euro
banatu dituzte PDK deitzen dio-ten funts horretatik. «Horrekerakusten du gizartearekin eta es-kualdearekin dugun konpromi-soa. Hainbat eremu eta esparru-tako erakunde eta taldeak lagun-tzen ditugu: kirola, kultura....Kooperatibak ondo joateak gizar-tean ere badauka eragina».Kooperatiben izaeraren ele-
mentu bereizgarria hori dela argi-tu du Mariezkurrenak. «Elkarte
txikiak diren neurrian, diru la-guntza txiki bat asko izaten da eu-rentzat».Eraldaketa sozialaren helbu-
rua, dena den, ez dela laguntzaekonomikoa ematera mugatzenargitu dute. Harantzago joan, etakooperatibetako bazkide eta be-harginen inplikazioa ere lortunahi dute. Kooperatiba ezberdi-netako berrogei bat pertsonakparte hartu dute ekintza ezberdi-netan boluntario.Ibarzabalen iritziz, bakoitza ez
da bere bizitzaren arduradun soi-la, bere lanarekin besteen bizitzahobetzen laguntzearen ardura etaondorengoei etorkizun oparo batuztearen ardura ere badauka.«Eta egiten ari garen guztia ho-rretarako da batez ere». Orain «ereiten» ari direla dio
Mariezkurrenak, «etorkizunekobelaunaldiei eskualde oparo batutzi eta eskualdearen garapenekonomikoa bultzatzeko».Proiektuen bizipen eta luzapena-ren gakoa hor dagoela dio: «Zen-bat eta gehiago inplikatu, orduaneta irmotasun handiagoa lortukodute proiektuek».
E. M. U. Markina-Xemein
Kooperatibek eta, orohar, Lea-Artibai es-kualdeko enpresagehienek diote oso zai-
la izaten dutela behar dituztenprofileko langileak aurkitzea, eta,beraz, sarritan, kanpora joan be-har izaten direla jende bila. Egoerahorri aurre egiteko, Lea-Artibaieta Busturialdeko KooperatibenMahaia elkartea eta Azaro funda-zioa elkartu dira, eta talentua sor-tu, mantendu eta eskualdera era-kartzea helburu duen proiektubat jarri dute martxan eskualdekoikastetxeekin. Proiektu horrekin,eskualdeko ikasleak lanera kan-pora atera beharrean, eskualdeanbertan lan egin eta bizitzeko auke-ra izatea sustatu nahi dute.2017an hasi ziren lehen pauso-
ak ematen, 2018an egitasmoarizer-nolako forma eman erabakizuten, eta 2019an jarri dute abianTalentatu proiektua. Horren bi-dez, Steam (Science, Technology,Engineering, Art, Mathematics)ikasgaiak sustatu, eskualdea eza-gutu, nortasun sentimendua lan-du, eskualdeko industria zelakoaden ikusi eta etorkizunean berto-
ko enpresak beharko dituztenlangile profilak ezagutzeko ekin-tza ugari burutu dituzte Lea-Arti-bai eskualdeko gazteek ikasturtehonetan. LH1eko ikasleetatikPrestakuntza Zikloetako ikaslee-taraino heldu da proiektua, etaguztira, Lea-Artibaiko hamabostikastetxetako ia 2.000 ikaslekparte hartu dute.Ikastetxe eta enpresa arteko ha-
rremanak estutzea izan dute hel-buru alde batetik, ikastetxeak en-
presara hurbilduz, eta alderan-tziz. Bestalde, ikasleek eskualdeabera ezagutu eta bertakoa izatekoharrotasuna landu nahi izan dute.Hori guztiori lortzeko, kooperati-ba eta enpresetara bisitak egin di-tuzte ikasleek eta kooperatibeta-ko beharginak ikastetxeetara jo-an dira euren esperientziak ikas-leekin partekatzera. Gainera,ikastetxeetako orientatzaileekinere lan egin dute, orientatzaileekenpresa munduan zer eskari dau-den jakiteko. Gazteenekin, ordea,
herri trukaketak egin dituzte.Ikasleek eskualdeko beste herrie-tako ikasle batzuk hartu dituzteeuren herrietan, eta ondarea etaingurua erakutsi diete ekimen be-rezien bidez: antzerkiak, ibilal-diak...Batxilergo eta prestakuntza zi-
kloetako ikasleek enpresetan
egun bateko egonaldiak egin di-
tuzte. Horrela, ikasleek, profesio-
nalekin zuzenean egonda, zer-no-
lako lanak egiten dituzten ezagutu
dute bertatik bertara.
Proiektuaren aurten-go ekintzei amaieraemateko, gainera, Lea-Artibaiko Zientzia etaTeknologia Eguna egin
dute. Eskualdeko 250 ikasle ingu-ru batu ziren Markina-Xemeinenzientzia eta teknologia oinarri di-tuzten tailerretan parte hartzeko.LH6. mailako ikasleek zientziare-kin eta teknologiarekin gozatze-ko aukera eduki zuten. Aste ho-netan, berriz, ingeniari edo inge-niari ikasleei begirako TalentatuEguna egin dute. Lehen urtea iza-nik Lea-Artibai eskualdean egindute proiektua, baina hurrengoikasturtera begira, Busturialderazabaltzea dute asmoa.
Kooperatiben Mahaia elkarteak eta Azaro fundazioak Talentatu izenekoproiektua jarri dute martxan ikasturte honetan. LH1eko ikasleetatikPrestakuntza Zikloetarainoko ia 2.000 ikasleek parte hartu dute.
Ikasleen talentua sortu,mantendu eta erakarri
Lea-Artibai eskualdeko gazteek enpresetara egindako bisitetako bat. EIKA
Steam ikasgaiak sustatu,eskualdea ezagutu eta bertokoindustriaren nondik norakoenberri izan dute ikasleek
RPARAJETIKIgor Elordui Etxebarria
Hesia urraturik
Hesia urraturik libratuhuen kanta, loturaguztietatik, gorputza-ren mugetatik, aske
sentitu nahirik» dio Xabier Lete-ren Xalbadorren heriotzeankan-taren estrofa batek. Gauza jakinada kantua Fernando Aire Xalba-dorbertsolariaren omenez eginzuela Letek, hura hil eta gutxira.Beraz, zerikusi gutxi daukateXalbadorren hesi, lotura eta mu-gek aipatuko ditudan beste hesi,lotura eta mugekin. Baina bada-go bietan, ostera, guztiaren gai-netik dagoen gurari bat: askesentitzeko nahia.Egunotan, Larrabetzun, hain-
bat ekintza egingo dira faxistakherrian sartu zireneko 82. urteu-
rrena dela eta. Apurtu ere Larra-betzuko Gaztelumendi mendianapurtu baitzuten frankistek Bilbobabestu gura zuen Burdin Hesia1937ko ekainean. Behin horieginda, egun gutxira hartu zutenBilbo, duela 82 urteko ekainaren19an. Eta hesi bat apurtzearekinbatera beste hesi bat ezarri zutengerra irabazi zutenek Euskal He-rrian: urte luzez (ai, hainbeste ur-tez!) gerra hura galdu zutenakkateatu, jazarri eta zigortu zituenhesi latz bat; gerra galdu izanarenkontzientzia ere kasik desagerra-razi duen hesia; bizi izandako zo-rigaitz guztiak gogoratzeko, aregutxiago kontatzeko, ezintasuna,de jureeta de facto, ekarri zuenhesia.
Horregatik da hain inportanteaLarrabetzun (eta beste leku ba-tzuetan) azken urteetan egitenari diren lana, oroimen historiko-aren aldeko lana, Alzheimer politikoaren aurkako borroka.Egunotan, hauxe topatuko du,besteak beste, Larrabetzura hu-rreratzen denak: gaur bertan,arratsaldeko 19:00etan Induske-tak Burdin Hesian (Gaztelumen-diko, Laukizko eta Gamiz-Fikakoindusketen nondik norakoenazalpena). Bihar, zapatuz, ome-naldia asturiar milizianoei etagudariei: kalejira, ekitaldia, baz-karia... Datorren astean, asteaz-kenez, hilak 26: Eusko Gudariakkantaren lehen grabazioak 80
urtehitzaldi-entzunaldia, Iñaki
Berazategirekin. Hortik egunetikbarikura arte, hau da, 26tik 28ra,Gerra Zibilari buruzko komikienerakusketa Hori Bai gaztetxean.Amaitzeko, hau ere Hori Bain,Lucio Urtubia anarkistari buruz-ko Gerezi Garaiakomikiarenaurkezpena, egilearekin berare-kin, Mikel Santos Belatzekin.Inoiz esan ezin diren estalitako
egien oihurik bortitzena... Non
hago, zer larretan... Egia esan,elkarren antz gutxi Xalbadorreketa nire aittitte Patxok, euskal-duntasuna eta buru gaineko txa-pela ez bada. Baina biekin gogo-ratu naiz gaur, hesia urraturik.Aittitte Patxo, Ezkerra ezizenezeta izatez, boluntario joan zengerrara, etxean emaztea etazazpi seme-alaba utzita, Errepu-blikaren eta Euskadiren aldeborroka egitera. Idatz nezakehemen itzelezko balentriak eginzituela, hau eta beste; baina ez,balentriak amama Karmenekegin zituen, halabeharrez. Gureaitak dioena egia bada, ganoraztiro egiten jakin barik joan zeneta ganoraz tiro egiten jakinbarik itzuli zen, urte batzukgeroago, preso zegoen Santoña-ko kartzelatik. Horrek, edozelan,nire berarenganako mirespenaareagotu baino ez du egiten,ausardia eta konbentzimenduabehar baitira gerrara horrela joateko.
Egia esan, elkarrenantz gutxi
Xalbadorrek eta nireaittitte Patxok,
euskalduntasuna etaburu gaineko txapela
ez badira. Bainabiekin gogoratu naizgaur, hesia urraturik
BIZKAIKO HITZAk irakurleen
eskutitzak plazaratzen ditu.
Gutunek ez dituzte 1.400 karak-
tere baino gehiago izan behar,
tarteak barne, eta BIZKAIKO
HITZAk mozteko eskubidea
izango du. Helbide honetara
bidali behar dira, izen-abizenak
eta herria adierazita: Bizkaiko
Hitza, Uribitarte kalea 18-3.C,
48001 Bilbo. Eskutitzak Internet
bidez bidaltzeko:
%
269.000SAN FRANTZISKON KAMERA
BERRIAK JARTZEKO DIRUA
Bilboko Udalak San Frantzisko au-
zoko kamerak aldatzea erabaki
du. Kamera zaharrak bereizmen
handiko berriekin aldatuko ditu,
eta 269.000 euro bideratuko ditu
horretarako. Gailu berriek eremu
gehiagotako irudiak hartuko dituz-
te, koloretan, baita gauez ere.
Armagintza salatudute errefuxiatueneguneanMARKINA-XEMEIN bErrefuxia-tuen Nazioarteko Eguna zela eta,mobilizazioak egin zituzten atzoMarkina-Xemeinen eta Bilbon,Ongi Etorri Errefuxiatuak, Am-nisty International, HarresiakApurtuz eta Sos Arrazakeriak tal-deek antolatuta. Errefuxiatuakeragiten dituen armagintzarennegozioa salatu zuten, esaterako,morteroak egiten dituen Ecia Xe-mein lantegiaren aurrean.
Irudia b Bilbo
Garellanoko eraikuntzetako iruzurragatik, epaitegiraBilbao Ria 2000ko zuzendaria, Amenabar, Exbasa eta Inmogrour eraikuntza enpresetako hainbat goi kargu eta Garellanoko dorreak eraikitzeko hiru
enpresa horiek sortu zuten ABEE aldi baterako enpresa elkartearen arduraduna Bilboko epaitegian izan ziren asteartean. Auzipetu gisa deklaratu zu-
ten, Garellanoko dorreak eraikitzeko proiektuan ustez egindako iruzurragatik. Akusazioek egozten diote hasierako salneurria bi milioi euro garesti-
tzea etxeak egiteko lurraren salmentan. Bilbao Ria 2000k saldu zituen lur horiek; enpresa horrek kapital publikoa du, eta zenbait instituziok sortu zu-
ten, Bilbo «eraberritzeko» helburuz. Epaileak adierazi du asmoa duela halako iruzurrak promozio gehiagotan izan diren aztertzeko. BIZKAIKO HITZA
4 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko ekainaren 21aIritzia
Peru Azpillaga Diez Bilbo
Bizkaiko Gurutze Gorriak plaza-
ratu berri ditu 2018. urteko bere
jardunaren datuak. Hortaz, joan
den urtean burututako jardun
osoaren balantzea egiteaz gain, el-
karteak egindako lanaren xeheta-
sunak azaldu dituzte: erabiltzaile-
en, boluntarioen eta bazkideen
papera, jarduera eta proiektu az-
pimarragarrienak, eta ekonomia-
ren kudeaketaren gaineko azal-
penak.
Esaterako, erabiltzaile kopu-
ruari dagokionez, Bizkaiko Guru-
tze Gorriak, 2018an aurrera era-
mandako 387.052 zerbitzuen bi-
dez, laguntza eskaini zien egoera
zaurgarrian zeuden 74.787 per-
tsonari. Zerbitzu horiek kudea-
tzeko, ordea, boluntarioen papera
ezinbestekoa da Gurutze Gorria-
rentzat, eta, jakinarazi dutenez,
iaz, 2.440 izan ziren era aktiboan
«gizarte eraldaketa bultzatu eta
egoera zaurgarrian daudenen al-
de» lan egiteko konpromisoa
hartu zutenak. Era berean, bolun-
tario aktibo horiei aldian behine-
ko beste 8.000 boluntario baino
gehiago gehitu behar zaizkie. Gai-
nera, Gurutze Gorriak nabar-
mendu duenez, genero ikuspe-
giari dagokionez oso orekatuta
dago boluntarioen kopurua: %52
gizonak dira, eta %48, berriz,
emakumeak.
Horrekin batera, bazkideen
ekarpen ekonomikoa ere nabar-
mendu dute Gurutze Gorriko
kideek, gauzatu beharreko plana
aurrera eramateko «berme
nagusia» baitira bazkideak.
Horregatik, pozik azaldu dira
2018an bazkide kopurua hazi
egin zelako, eta 24.454ra heldu,
aurreko urtean baino 370 gehia-
gora.
2018an, Bizkaiko Gurutze Go-
rriaren lanak hainbat proiektu
eta gertakari izan ditu oinarri.
Hala ere, bere jarduna, batik bat,
esku hartze sozialera bideratu du.
Hain zuzen ere, eskainitako zer-
bitzuen %56 arlo horretakoak
izan dira. Horien artean, aurten
gehien hazi den jardunetako bat
migranteen arreta izan da. Izan
ere, ekainean, itsasartetik eta An-
daluziako kostaldetik gero eta
pertsona gehiago zetozela ikusita,
Giza Laguntza eta Etorkinen Ha-
rrera Programa jarri zuen mar-
txan Gurutze Gorriak. Jakinarazi
dutenez, Bilbora soilik, 5.086 per-
tsona heldu ziren, eta, guztira,
6.952 gau igaro zituzten.
Dena dela, aipatzekoa da, Ongi
Etorri Errefuxiatuak plataforma-
tik behin baino gehiagotan salatu
izan dutela Gurutze Gorriaren
harrera programak gabeziak di-
tuela, migrante asko geratu bai-
tziren kale gorrian udan. Jende
horri guztiari Bilboko Harrera Sa-
reko kideek gune autogestiona-
tuen bidez eman zioten ostatu.
Esku hartze sozialaren jardu-
nari tiraka, erabiltzaile gehienak
pobrezian edo bazterketa egoeran
daude –20.000 inguru–. Horri ja-
rraikiz, pertsona nagusien eta
urritasuna duten pertsonen arre-
ta dezente jaitsi da 2018an, baina,
hala ere, erabiltzaile gehien izan
dituen bigarren kolektiboa izan
da: 11.553.
Gurutze Gorriak, ordea, beste-
lako hainbat proiektu ere sustatu
ditu Bizkaian. Besteak beste, Biz-
kaiko Elikagaien Bankuarekin
batera, Lagun Guneak laguntza
zentroa zabaldu zuen udazkene-
an, Bilbon, elikagaiak banatzeko
eredu berritzaileak bultzatzeko.
Horrez gain, zaurgarritasun egoe-
ran dauden pertsonei aurpegia
jartzen saiatu dira, eta, egindako
ikerketaren arabera, bigarren
mailako ikasketak eta familia be-
ren kargura duten 47 urteko ema-
kumeak dira egoera hori gehien
pairatzen dutenak.
Barnekoari dagokionez, Guru-
tze Gorriak karbono aztarnaren
gastuari buelta emateko konpro-
misoa ere hartu du, eta kudeaketa
hobetu egin du, Kudeaketa Au-
rreratuaren Ereduari buruzko
ebaluazioa gaindituta.
Gainontzeko jardunei errepa-
ratuz gero, %17 Gazteriaren Guru-
tze Gorriaren eremuan zentratu
dira eta %10aren bueltan ibili dira
bai prestakuntza eta baita soros-
penak eta larrialdiak ere. Nabar-
mentzekoa da sorospen eta la-
rrialdien eremuan, jardun han-
diena prebentziora bideratu dela;
hain zuzen ere, %70 inguru.
Kudeaketaren orekaBizkaiko Gurutze Gorriak 2018an
izandako funtsen kudeaketak,
oro har, bat egiten du jorratutako
jardunarekin. 13.253.317 euroko
gastua izan zuen, iaz, Gurutze Go-
rriak, eta horren %45,21 esku har-
tze sozialera eta enplegura bide-
ratu ziren; %27,40, sorospen eta
larrialdietara; eta %13,33, presta-
kuntza institutura. Inbertsioetara
ere, 183.000 euro inguru bideratu
zituen, batik bat itsasontziak eta
anbulantziak ordaintzeko.
Zerbitzuen finantzaketarako,
Bizkaiko Gurutze Gorriak
13.323.344 euro lortu zituen. Kan-
titate horren zati handi bat, ia
%45, diru laguntzetatik eta do-
haintza pribatuetatik eskuratuta-
koa da. Ostera, %27 Urrearen Zoz-
ketaren kanpainaren bitartez eta,
batez ere, bazkideen ekarpenaren
bidez lortu zuen, eta %24,50 zer-
bitzuen laguntzetatik jaso da.
Bizkaiko Gurutze Gorriak 75.000pertsonari lagundu zien 2018anGastu osoa 13,3 milioi eurokoa izan da, hots, 177,21 euro erabiltzaile bakoitzeko b 2018an,2.440 boluntario aktibo egon dira, eta 24.454 bazkide izan ditu Bizkaiko Gurutze Gorriak
Bizkaiko Gurutze Gorriak iazko datuak aurkeztu ditu Bilbon daukan egoitzan. ARITZ LOIOLA / FOKU
6 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko ekainaren 21aGaiak
Peru Azpillaga Bilbo
G7koen goi bilkurak munduko
zazpi potentzia ekonomiko nagu-
siak –Txina eta Errusia kenduta–
bilduko ditu Miarritzen abuztua-
ren 24tik 26ra bitartean. Hala,
Euskal Herrian izango da lehen-
dabiziko aldiz munduko herrial-
derik boteretsuenen artean dau-
den zazpi herrialdeetako ordez-
karien arteko bilera. Izan ere,
G7koen gailurrak Kanada, Italia,
Ameriketako Estatu Batuak, Ja-
ponia, Erresuma Batua, Alemania
eta Frantzia bilduko ditu, datozen
urteetako neurriak adosteko.
Bilkura horri aurre egiteko,
Euskal Herri osoko eragile sozial,
sindikal zein herri mugimenduek
G7 Ez plataforma sortu dute,
G7koen presentzia errefusatzeko
eta aldaketa sozialaren aldarriari
«hauspoa» emateko. Bizkaian
ere, eratu egin da G7koen aurka-
ko plataforma, eta, hainbat eragi-
le sozial, politiko eta sindikal ba-
turik, goi bilkuraren aurka mobi-
lizatzeko deia egin dute.
«G7koen erabakiek eragin zu-
zena dute gure eguneroko bizi-
tzan», azaldu du Mikel Alvare-
zek, Bizkaiko G7 Ez plataforma-
ren izenean mintzatuz. «Izan ere,
nazioarteko esferan hartzen diren
erabaki politiko eta ekonomiko
guztiek gerora Euskal Herrian ba-
tzuk ezartzen saiatzen diren poli-
tika eta dinamikak norabidetzen
dituzte», argudiatu du.
Argitara eman dutenez, aurten,
Frantziak hartuko du G7koen tal-
deko gidaritza, eta horregatik
erabaki dute goi bilkura Miarri-
tzen antolatzea. Zazpi herrialdeen
arteko batzarrean, mahai gainean
egongo diren gaien artean, beste-
ak beste, desberdintasunak, in-
gurumenaren egoera edota Afri-
kako kontinenteko errealitatea
izango dira protagonista. «Argi
dago horren atzean dagoen hel-
burua ez dela gehiengo sozialaren
bizi baldintzak hobetzea», salatu
du Alvarezek; «kontrara, helbu-
rua egoera horietatik ahalik eta
etekin ekonomiko gehien atera-
tzeko pausoak definitzea izango
da», erantsi du.
Bizkaiko G7 Ez plataformatik
beste mundu mota bat posible
dela aldarrikatu dute, eta hala
pentsatzen duten pertsona guz-
tiak G7koen aurka mobilizatzera
deitu dituzte. Nabarmendu dute-
nez, gutxi batzuen aberastasuna-
ren oinarria munduko beste he-
rrialde batzuen «esplotazioan,
ingurumenaren suntsiketan edo-
ta milioika langileon esplotazio-
an» oinarrituta baitago. «Nazio-
arteko kapitalaren eta korporazio
handien boterea olagarro baten
modukoa da, bizitzako esparru
guztiak erasotzen dituzte euren
erroekin», zehaztu du Alvarezek.
Horregatik guztiagatik, erantzun
«bateratuak» emateko beharra
azpimarratu dute G7 Ez platafor-
matik, «erresistentzia eta alter-
natiba anitz» bilduz.
«Erasoa» eta «aukera»G7koen aurka mobilizatzeko, be-
raz, bost data plazaratu ditu pla-
taformak. Lehenengoa, bihar
bertan izango da, 12:30ean Fran-
tziako kontsulatutik egingo du-
ten kalejira batekin. Ostera, uz-
tailaren 13an Miarritzen egingo
den manifestazioaren berri eman
dute, G7koen aurkako protesta
egiteko egongo den lehen mobili-
zazio nazionala. Horrez gain, jaki-
narazi dutenez, G7 Ez platafor-
mak abuztuaren 21etik 23ra kon-
tragailurra antolatuko du, Euskal
Herriko eta Europako mugimen-
du sozial politiko eta sindikal ani-
tzen parte hartzearekin. Abuz-
tuaren 24an —goi gailurra hasiko
den egunean— Irunen egingo den
manifestazioaren berri ere eman
dute, eta hurrengo egunean,
abuztuaren 25ean, gailurraren
kontrako protestak izango direla
aurreratu dute.
Alvarezek azaldu duenez,
G7koen goi bilkura Euskal Herri-
ko eta, oro har, munduko gehien-
go sozialaren aurkako «erasoa»
izateaz gain, «aukera» bat ere
izan daiteke. «Aukera bat izan
daiteke azken urteetan mugi-
mendu sozial, sindikal eta politi-
koek aurrera eraman dituzten
borroka komunak bateratzeko,
eta konplizitate, erresistentzia eta
alternatiba konpartituak eraiki-
tzeko», esplikatu du.
Bizkaitik ere Miarritzeko G7koenkontra mobilizatzeko deia egin duteHainbat eragile sozial, sindikal eta politikok osatu dute Bizkaiko G7 Ez plataforma
G7 Ez plataformak Bilboko Zirika Herri Gunean egindako agerraldia. ECUADOR ETXEA
7BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko ekainaren 21a Gaiak
G7ko bilkura, mundukogehiengo sozialarenaurkako erasoa izateazgain, aukera bat ere izan daiteke»Mikel AlvarezG7 Ez plataformako kidea
‘‘
205EUSKARAREN LAGUNA
SAREKO KIDE BERRIAK
Euskararen erabilera sustatzeko
Getxoko Udalak abian jarritako
Euskararen Laguna sarera 205 es-
tablezimendu batu dira azken ur-
tean. Sarean dauden establezi-
menduek, euskaraz artatzeko
borondatea adierazteaz gain, ida-
tzietan elebitasuna bermatzeko
konpromisoa ere hartzen dute.
Antzerki laburrenlehiaketa antolatudu Txomin Barullok
BILBO bBilboko Aste Nagusiko
programazioa indartzeko asmoz,
lehenengo aldiz antolatu du Txo-
min Barullo konpartsak Antzerki
Labur Amateurren Lehiaketa.
Ekainaren 30era arte eman daite-
ke izena, eta abuztuaren 21ean
izango da finala. Egun horretan,
konpartsaren txosnako oholtzan
antzeztuko dute partaideek. La-
nek hamar eta hogei minutu bi-
tarteko iraupena izan beharko
dute, eta euskarazkoak zein gaz-
telaniazkoak izan daitezke.
Castaños ibaiagarbitzeko deialdiaegin dute biharko
BARAKALDO bBarakaldo Natu-
rala plataformak bihar Tellaetxe
parkearen inguruetan Castaños
ibaia garbitzeko deia egin du.
Egitasmoa 09:30ean hasiko da
Gorostitzako kiroldegiaren au-
rrean. Ibaien garbiketaren ingu-
ruko hitzaldi bat egin ostean, lan
taldeak antolatuko dira, eta ibai
ondoan dauden hiri hondakinak
biltzeari ekingo diote; ondoren,
jasotakoak sailkatu eta dagokien
garbigunera eramango dituzte.
Euskara EskuraTxartela lortzekoepea ireki dute
BILBO bEgitasmoa 2016an mar-
txan jarri zenetik, 4.979 pertso-
nek jaso dute Euskara Eskura
Txartela diru laguntza. Bizkaiko
herritarrek 2019ko uztailaren
1etik 19ra bitartean eman ahalko
dute izena deskontu-bonu hori
eskuratzeko, eta 2019-2020ko
ikasturtean erabili ahalko dute.
Bonua euskaltegietan edo euska-
raren autoikaskuntzarako zentro
homologatuetan izena ematen
duten pertsonek erabili ahalko
dute, besteak beste.
Lander Unzueta
Lekerikabeaskoa
Klima aldaketa errealitate bat da.Sortzen ari den ondorio asko etaasko ezagunak ditugun arren,ezinbestekoa da ikertzea zein-tzuk diren arrisku zehatzak etaondorio larrienak jasango dituz-ten guneak. Horretaz arduratzenda Eusko Jaurlaritzak Ihoberenbitartez sustatutako Kostegokiproiektua, Aztirekin, Bizkaiko etaGipuzkoako foru aldundiekin etaPortu eta Itsas Gaietako Zuzenda-ritzarekin elkarlanean. AitorZuluetak (Bermeo, 1966) beha-rrezkotzat jotzen du klima alda-keta moteltzeko eta hari egoki-tzeko ikerketa.Zertan datza Kostegoki proiek-
tua? Zer helburu ditu?
Kostegoki proiektuak aztertzendu Euskal Herriko kostaldeakzer-nolako kalteberatasuna etaarriskuak dituen klima aldaketa-ren ondorioei dagokienez, etanola egokitu daitekeen ondoriohorietara. Helburua da datozenurteetan handitzea bai lurraldea-ren efizientzia, bai haren erresi-lientzia; hau da, egoera desegokiedo kaltegarriei aurre egitekoahalmena.Nola sortu zen proiektua?
Estatuko kostaldeko beste erki-dego batzuetan bezala, klimaaldaketak kostaldean izan ditza-keen ondorioei buruzko diagnos-tiko integral bat izateko abiatuzen proiektua. Horretarako, erki-dego guztiak datu horiek jasotzenari dira, Kantabriako Unibertsita-teko Ingurumen HidraulikarenInstitutuak garatu duen eta Astu-riasen frogatu den eredu batenarabera. Horrela, diagnostikoaeredu komun baten arabera egi-ten denez, ziurtatzen da autono-mia erkidego guztietan datuakmodu homogeneoan biltzendirela.Zer ondorio atera dituzue?
Oraindik analisi fasean gaude.Azken diagnosia ez dugu ezagu-tuko urte honen amaierara arte.Nolanahi ere, lehenengo ondo-rioek lehen aipatutako alderdiakuzten dituzte agerian, hala nolaitsas mailaren igoera –jadanikneurtuta dago–eta horrek etorki-zunean izango dituen ondorioak,kostaldeak jasan ditzakeeninpaktuengatik, ondorio ekono-mikoak barne sartuta.Nolako eragina izango du klima
aldaketak dakarren itsas maila-
ren batez besteko igoerak? Ber-
meo aipatzen duzue kaltetutako
gune gisa.
Klima aldaketa eta fenomenohorrek itsasoko eta itsasertzekoekosistemetan duen eragina gure
gizarteak aurrez aurre izangodituen erronka nagusietakobatzuk dira, eta Euskal Herria ezda arazotik kanpo geratzen:lurraldeko azaleraren %10 bainogutxiago duten kostaldeko bieskualdetan kontzentratzen dirabiztanleen %55: Bilbo Handianeta Donostialdean. Itsas mailarenbatez besteko igoerak inpaktunabaria izango du itsasertzean.Jadanik egiaztatu da batez beste-ko maila zazpi zentimetro igodela 1992 eta 2017 bitartean; hauda, 2,8 milimetroko igoera izandu urtean. Igoera hau XXI. men-deko gainerako urteetarakoaurreikusten dena baino nabar-men txikiagoa da; izan ere, sasoihorretarako 45 eta 65 zentimetrobitarteko igoera aurreikusten da;hots, 4,5 eta 6,5 milimetro bitar-teko igoera urtean. Bermeon,zehazki, kalteak gertatzeko arris-
kua portu aldean dago, besteakbeste itsas mailaren batez bestekoigoeragatik eta mareengatik.Fenomeno horietako bat erreso-nantzia da, eta, hain zuzen ere,hori da Bermeoko portuan eragi-na daukana; olatuen zuzenekoinpaktuaren ikuspegi osagarribat da, baina ekonomiaren ikus-puntutik berau bezain kaltega-rria.Zer egin behar dugu hori saihes-
teko?
Neurriak inpaktua arintzerabideratu behar dira; hau da, jada-nik hasi den aldaketaren abiadu-ra eta haren efektuak arindu edomoteltzera. Halaber, beste ardatzbat jadanik gertatzen ari den etadatozen hamarkadetan neurrihandiagoan edo txikiagoan ger-tatuko den aldaketara egokitzeada. Aldaketa horren dimentsioaeta abiadura herritarrok planeta-
ri begira dugun jarreraren menpeegongo da, hots, gizarte gisa etagizabanako gisa dugun jarrerarenmenpe: baliabide energetiko etamaterialen erabilera murriztea,energia berriztagarrien kontsu-moa handitzea, birziklatze tasakigotzea, eta abar. Gizarte aurrera-tuetan dugun egokitze ahalmenaplanetako beste eremu batzueta-koa baino handiagoa da, baliabi-de gehiago baititugu eskura.Badira, adibidez, gure naturaingurunearen osasuna hobetze-ko eta, hortaz, egokitze ahalmenahobetzeko neurriak.Zer-nolako eragina dute hon-
dartzek gure ekosisteman?
Horiek babestea beharrezkoa
da klima aldaketak ekar ditza-
keen arriskuei aurre egiteko?
Munduko biztanleriaren partehandi bat kostaldetik gertu bizida, Europan eta Euskal Herrian,
eta prozesu horrek iraun egingodu datozen hamarkadetan. Hon-dartzak kostako frontearen babessistemarik onena dira, baina ezdugu ahaztu behar hondartzak ezdirela kanpoan geratzen denzatia edo marearen eraginpeandagoen zatia soilik; izan ere,horrez gain badute zati bat murgilduta, eta duna eremu batlehorrean, harea biltegi gisa fun-tzionatzen duena. Hondartza sistema osoa mantentzea etalehengoratzea, posible denean,funtsezkoa da hondartzak modueraginkorrean bete dezan kostal-dea babesteko zeregina. Kostaldeeta itsas ingurunearen eragina,hondartza aisialdi eta turismobaliabide gisa erabiltzetik bainoaskoz harago doa. Itsasoa elika-gaien iturria da, garraiobide batere bai, eta oso lagungarria dagure klima samurra izan dadin,muturreko tenperaturak leun-tzen eta hezetasuna nahiz euriaekartzen baititu.Denborak aurrera egin ahala
arriskua areagotuz doa?
Denbora funtsezko faktorea daaldaketa prozesuan. Inpaktuagero eta nabariagoa da, bainaaurre egin dakioke arriskua sordezaketen egoera meteorologi-koei buruzko informazio hobea-gaz, azpiegitura hobeegaz, gizar-te-kontzientziazio handiagoagaz,eta abar. Itsas mailaren batez bes-teko igoerari dagokionez, badiru-di azkartu egingo dela hemendikmendearen amaierara bitartean;hau da, espero da 4,5-6,5 milime-tro igotzea urtean; orain, 3 mili-metro baino gutxiago igotzen daurtean. Itsasoaren batez bestekomailaren igoera horrek zuzenekoinpaktuak sortuko ditu, bai kos-taldean, eta baita kostaldekoazpiegituretan ere; esate batera-ko, portuetan.Proiektuari jarraipena emango
diozue?
Proiektu honetan, esposizioa —itsas mailaren igoera edota ola-tuek eragindako inpaktua— etaeraginpean dauden jarduerenarriskua aztertuko dira. Publiko-aren esku jarriko da informazioabisore baten bitartez. Beraz, abia-puntutzat hartu ahal izango duteeskumena duten administrazio-ek, bakoitzak bere jarduera ere-muan neurri egokiak har ditzanarriskua lurraldean ondo kudea-tzeko. Eskala txikiagoan abiatzendiren ekintzak xehetasun han-diagoz aztertu beharko dira,baina proiektu hau oso esparruorokor garrantzitsua da abiapun-tuko oinarri gisa, beharrak etalehentasunak ezartzeko eta etor-kizunean egingo diren ikerketakbideratzeko.
«Itsas mailarenigoerak inpaktunabaria izango du»
Aitor Zulueta b Jaurlaritzaren Klima Aldaketarako zuzendaria
Klima aldaketak kostaldera ekar ditzakeen arriskuak aztertzea du helburuKostegoki proiektuak. Neurriak hartu beharraz ohartarazi dute ikerketek,urtean 4,5 eta 6,5 milimetro artean igoko baita itsasoaren maila.
IHOBE
8 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko ekainaren 21aBerbetan
Aitziber Laskibar Lizarribar Bilbo
«Gorbeiako bisitariak bertako
naturaren liluran baino ezin izan-
go dira galdu». Hala azaldu du
Gorbeia Turismo Jomuga egitas-
moaren eskaintza berria Xabier
Alvarez de Arkaia Gorbeialdeko
kuadrillako presidenteak. Bisita-
rien eskaerei erantzuna emateko
eta horiek natur ingurunean
murgiltzeko, Gorbeialdean egite-
ko 23 ibilbide berri gehitu dituzte
zerrendara. Ibilbide erraz eta se-
guruak dira guztiak, baina asko-
tarikoak: herriguneak ezagutze-
koak, bizikletan egitekoak, paga-
diak zeharkatzen dituztenak edo-
ta ur-jauziak jomuga dituztenak;
mendizaleei zuzendutakoak, na-
turarekin lehen hartu emana bi-
latzen dutenei begirakoak, fami-
lian egitekoak, edo, Gorbeia eza-
gututa ere, ohikoak diren ibilbide
eta bidexketatik kanpo gauza be-
rriak aurkitu nahi dituztenentza-
koak. Gorbeialdearen Bizkaiko
zein Arabako lurrak ezagutzeko
eskaintza egituratua da, ondo sei-
naleztatutako ibilbideak dituena,
galbiderik gabekoak.
Aramaioko Tellerixa ibilbidea,
esaterako, izen bereko errekaren
ondotik doa, antzinako gurdibi-
deetatik. 4,3 kilometro eta 200
metroko igoera egiteko ordubete
inguru beharko da. Azkarrago
egiten da Zolloko urtegirako bi-
dea; 40 bat minutuan egin daite-
ke 2,7 kilometroko bidea.
Luzeagoa da Aramaioko bira,
guztietan luzeena: 18,3 kilometro
eta 1.225 metroko desnibela duen
ibilaldia egiteko bost ordu eta erdi
beharko direla dio gidak. Merezi
duen txangoa, halere, Alfonso
XIII.ak Suitza txikia izena eman
zion eremua zeharkatzen duen
bira baita.
Natura eta historia
Ur jauziak, pagadiak eta urtegiak
erakutsiko dituzte beste ibilbide
batzuek. Gerra zibilaren lorra-
tzak izena eman dioten txangoak,
berriz, 1936ko gerran Otxandion
izandako zenbait gertaera azala-
raziko ditu. Otxandion bertan,
pagadiak, galtzadak, errekastoak
eta hilarri bitxiak erakutsiko ditu
beste ibilbide batean.
Areatzako harribitxiak agertu-
ko ditu beste txango batek; berta-
ko jauregi nabarmenenek eta
etxe barrokoek hiribilduaren ira-
gana ekarriko dute gogora.
23 ibilbideek Gorbeialdearen
beste horrenbeste ikuspegi jarri-
ko dituzte bisitarien begi bistan.
Eta, horiek ahalik eta gehien za-
baltzeko, Wikiloc plataforma di-
gitalean lekua izango dute. Bi-
daiariek ibilaldiak partekatzeko
gunea da Wikiloc; nazioartekoa
da, mundu osoan gehien erabil-
tzen den mendi ibilbideen aplika-
zioa. Atal ofiziala izango du, gai-
nera. Halako gunea duen Bizkai-
ko lehen egitasmoa da.
Gorbeia bizitzeko bide berriak
Gorbeialdea txango errazen bidez ezagutzeko, Gorbeia Turismo Jomuga egitasmoak 23 ibilbide berri proposatu ditu b Wikiloc plataforma digitalean atal ofiziala izango du
Ibilbideetako batzuek Gorbeia inguruko pagadietara eramango dute bisitaria. WIKIPEDIA
9BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2019ko ekainaren 21a Gaiak
LAGUNDUTA
Ibilbideetako batzuk lagunduta
ezagutzeko aukera izango da urri-
ra bitartean. Lau txango antolatu
dituzte, guztiak igandean:
Ekainak 30
Undurragako urtegia.Zeanuriko
Undurragako urtegiari itzulia egi-
ten dion ibilbidea gidarekin egin
ahalko da. 11:00etan abiatuko da
txangoa, Zeanuritik.
Uztailak 21
Urbinako talaia.Arabako lurretan
izango da ibilaldia; Arratzua-Uba-
rrundian. 11:00etan abiatuko da,
Uribarri Ganboatik.
Irailak 29
Izartzako pagadia.Zubiaurretik
Izartzako pagadira egingo du
txangoak. 11:00etan abiatuko da,
Orozkotik.
Urriak 27
Jugatxiko baseliza.Murgiatik
(Araba) 11:00etan abiatu, eta
Jurgatxiko baselizara egingo da
ibilaldia.
Natalia Salazar Orbe Bermeo
Eguzkiari galtzen hasi
berri den indarra
emateko asmoz,
suek beteko dituzte
inguru guztiak urte-
ko gaurik magikoenean. Udako
solstizioa, San Joan gau bilakatua,
iristear da. San Joan gaua edo sor-
ginen gauaesaten zaio ekainaren
24 bezperako gauari. Oraindik
leku batzuetan erre egiten dituzte
sorginen irudiak. Emakume za-
harrak, bakarrik bizi zirenak,
itsusiak eta belarren propietateen
gaineko ezagutza zutenak. Horra
hor haiei buruz eraikitako irudia.
Sorginaren estereotipo hedatu
hori ulertu eta apurtzeko hitzal-
dia antolatu du Sorginorratz Ber-
meoko emakume taldeak. Amaia
Nausia historialariak emango du,
gaur. Nortzuk ziren sorgintzat jo
eta zigortu zituzten ehunka ema-
kumeak? Zergatik egin zuten
haien aurka? Galdera horiek argi-
tzen saiatuko da.
XVI. mendean eta XVII.aren
hasieran orokortu zen sorgin ehi-
za Europa osoan. Euskal Herria
ere ez zen salbu geratu. Ehunka
lagun zigortu zituzten garai har-
tan. Baita hil ere. Europa guztian
100.000 baino gehiago erre zituz-
ten. Emakumeen kontrako sa-
rraski hura azalduko du Nausiak,
feminizidioa, Kabidxe aretoan.
Bateko eta besteko herrietan
sorgintzat salatu zituzten gehien-
gehienak emakumeak izan zirela
azaldu du: «%70 eta %80 artean».
Arrazoia argia da: «Emakumeak
diziplinatzeko» martxan jarrita-
ko jokabidea zen. Izan ere, haren
arabera, ez da kasualitatea sorgin
ehiza XVI. mendean eta XVII.aren
hasieran gertatzea. Urte haiek
Erdi Aroaren eta Aro Modernoa-
ren arteko trantsizio garaia izan
ziren. «Estatu modernoa familia
tradizionalean oinarrituta eratu
zen. Oso garrantzitsua zen familia
barruan bakoitzak bere rolak eza-
gutzea. Estatuak uste zuen fami-
lia estatu txiki bat zela, eta, estatu
txiki guztiek ondo funtzionatuz
gero, estatu handiak ere ondo
funtzionatuko zuela». Eta ema-
kumearen jokabidea zein izan be-
har zen zehaztu zuten. Emakume
idealaren ezaugarriak jaso zituen
gidaliburua ere bazegoen. «Ideal
hori kastitatean —alegia, jarrera
sexualean— eta amatasunean oi-
narritzen zen». Hala, Ama Birjina
bilakatu zuten emakumeen
«eredurik desiragarriena». Eta
ideal horretatik ateratzen ziren
emakume guztiak «diziplinatu»
egiten zituztela azaldu du.
Emakumea, eremu pribaturaXVI. mendea kapitalismoaren so-
rreraren garaia ere izan zen. «Pa-
triarkatua sendotzen da mende
horretan». Horren eraginez ema-
kumea eremu publikoetatik gero
eta gehiago kanporatu zutela
ekarri du gogora. «Gero eta
gehiago bultzatuko gaituzte ere-
mu pribatura, etxearen eta fami-
liaren eremura».
Bestalde, emakumea gizartea-
ren ordenarentzat «arriskutsua»
zela hedatu zen. «Intelektualki
ahulagoak ginela zabaldu zen»:
gizonak gai ziren euren pasioak
kontrolatzeko; emakumeak, or-
dea, ez. «Horregatik, gure sexua-
litatea tentagarria zen, eta, gizo-
nak bekatuan erortzen baziren,
gure errua zen». Emakumea
errudun bihurtu eta hura kontro-
latu beharra ezarri zen, «eta
arauetatik ateratzen zena zigor-
tu». Beraz, sorgin ehiza oso tresna
baliagarria bilakatu zen ideal ho-
riek zabaltzeko. Hala dio Nausiak.
Bakardadea ere bada sorgina-
ren estereotipoa: bakarrik bizi
zen emakume gisa irudikatzen
da. Sorgintzat jotako emakume
asko eta asko alargunak ziren.
Horrek ere badu azalpena. Gazte-
tan, neskatxek aita izaten zuten
kontrolatzeko. Eta, heldu bihur-
tzean, senarra. «Baina alargunek
ez zuten ondoan gizonik. Eta, gai-
nera, bazuten esperientzia sexua-
la. Hala, alargun izate hutsagatik
susmagarriak ziren».
Nausiak Nafarroako egoera az-
tertu du bereziki. Han, Europa
osoan baino legegintza aurrera-
koiagoa zuten alargunentzat. Go-
zamen eskubidea eta ezkonsaria
figura juridikoak aipatu ditu.
«Alargunak senar ohiaren onda-
rearen kudeatzaile bihurtzen zi-
ren. Ez jabe, baizik eta kudeatzai-
le, alargun ziren bitartean, berriro
ezkontzen ez baziren». Ondarea-
ren kudeaketa horrek autonomia
handiagoa ematen zion alarguna-
ri. Eta «oztopotzat» zuten sarri
asko benetako oinordeek: dela
seme-alabek edo hildakoaren
anai-arrebek. «Sorginkeria sala-
keta askoren atzean era horreta-
ko familia barruko arazoak dau-
de».
Ordaindutako dotea kudeatze-
ko gaitasun handiagoa ere aitor-
tzen zieten Nafarroako gorteek
alargunei. Eta, halako neurriak
euskal matriarkatuarekin lotu
izan badira ere, Nausiak bestela-
ko irakurketa bat egin du: «Neu-
rriokin egin nahi zutena izan zen
emakumea etxera gehiago lotu.
Egia da etxean boterea eman zie-
tela, baina hor bakarrik kokatzen
zen botere hori».
Medikuekin lehianEta zergatik ageri ohi dira sorgi-
nak belarrei eta ukenduei lotuta?
Unibertsitateak ere garai hartan
sortu ziren. Eta medikuntza he-
rriko eta urteetako ezagutzatik
maila akademikora pasatu zen.
«Gizonezkoek bakarrik zuten
unibertsitatera jotzeko aukera».
Horiek, mediku bilakatuta
herrietara iristen zirenean, ema-
ginekin edo sendatzaileekin egi-
ten zuten topo. «Lehia desleiala
leporatzen zieten. Gutxiago ko-
bratzen zuten, eta herritarrek
konfiantza zuten haiengan. Be-
launaldiz belaunaldi transmititu-
tako ezagutza zuten. Lehia hori
erditik kentzeko modu bat ziren
sorginkeria salaketak».
Emagin eta sendatzaile horiek
emakumeei euren gorputzen eta
ugalketaren kontrola egiteko
ematen zieten laguntzari ere ai-
pamen egin dio Nausiak. «Abor-
tuak egiten laguntzen zieten, edo,
seme-alabarik izan nahi ez bazu-
ten, belarrak ematen zizkieten.
Eta hori, noski, patriarkatuaren
erroen kontra doa. Beraz, ele-
mentu subertsiboak ziren».
Bermeon bertan ere pairatu zu-
ten era horretako jazarpena. Ka-
bidxen jaso dituzte jazoera haiek,
Sorginen ehiza: sarraskiaren me-
moria berreskuratzen erakuske-
tan. Teresa Landatxuak gauetan
akelarreetara eramaten zutela
esan ostean, bertako agintari zibi-
lek jazarpen gogorra abiatu zu-
ten, eta hainbat emakume hil zi-
tuzten.
Sorgin ehizak Euskal Herrian izandako eragina aztertuko du gaur Amaia Nausia historialariak, Bermeoko Kabidxe aretoan. Sorginei buruzeraiki den irudiaren zergatia azaldu eta berau deseraikiko du.
Emakume burujabeenaurkako ehiza
San Joan edo sorginen gauaren harira egingo dute hitzaldia. JON URBE / FOKU
10 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko ekainaren 21aGaiak
Natalia Salazar Orbe Bilbo
Herriaren ezagutza,jakinduria edo onda-rea. Horixe esan nahidu folklore hitzak.
Ingelesezko folk berbak herri,herritar, herriko izendatzen du.Lore, berriz, jakituria itzul daite-ke. Pertsona talde batek edokomunitate batek partekatzenduen jakituria gorpuzten duenbaliabidea. Horixe, bada, folklo-reak jasotzen duena. WilliamThoms ingelesak 1845. urteansortu zuen kontzeptua munduanbarrena hedatu da, tokian tokikoherri eta komunitateen jakituria-ren adierazpenak izendatzeko.Mendeetan osatutako jakituriahorren sustraiak alboratu gabehazi dira Euskal Herriko herriakere. Adierazpen horietakobatzuen agertoki bihurtuko daegunotan Bilboko Santutxuauzoa, Santutxu Kolorea jaialdia-rekin. Bertan erakustaldia egingodute Bilboko Gaztedi dantzari tal-deak eta Galiziako AsociacionRebulir Cultura TradicionalRamiras elkarteak.
Herri folklorea du ardatz gaurhasi eta igandera arte iraungoduen jaialdiak. Hala ere, aurten,arreta berezia eskainiko dietedantzei. Gainera, iaz hasitakoohiturari jarraituta, erraldoienkonpartsek ere leku garrantzi-tsua izango dute. Hala, Gaztedidantzari taldeak Bilboko Udala-rekin elkarlanean antolatutakojardueren barruan, dantzariak,erraldoiak eta gaiteroak ariko dirakalez kale, hiru egunetan. Dozenaerdi taldek eskainiko dituzteikuskizunak. Santutxu Koloreaegitasmoaren helburua da folklo-rea bultzatzen jarraitzea, eta ikus-entzuleei ikuskizun paregabeazgozatzeko aukera ematea.Gaur abiatuko dituzte jardue-
rak, 18:30ean. Kalejiren ostean,Dantzakide taldeak hilabete ba-koitzeko hirugarren ostiraleanKarmelo plazan antolatzen duenerromeria tradizionalarekinekingo diote jaialdiari.Biharko egitaraua dantzei es-
kaini diete. Gaztedi dantzari tal-deak eta Galiziako Asociacion Re-bulir Cultura Tradicional Ramiraselkarteak (Ourense, Galizia) kale-
jira egingo dute. Ostean, dantzaemanaldia egingo dute biek. Galiziako taldea 2005ean sortu
zen, Ramiraseko gaita bandare-kin eta herri bereko dantza esko-larekin batera. Orduz geroztikhainbat jaialditan hartu du parteelkarteak. Iaz Xavier Pardo sariaeman zioten, Galiziako kulturaberreskuratzen, hedatzen eta ha-ren balioa nabarmentzen eginda-ko lanagatik.Erraldoien konpartsak izango
dira igandeko protagonistak. Goi-zean goiz diana joko dute Bilbokoeta Gaztedi taldeko gaiteroek.Handik gutxira, harrera egingodiete Sestaoko Birakari erraldoienkonpartsari, Bermeoko KIETBerraldoien taldeari eta MairuekGaztediko erraldoiei, Karmeloplazan. Harreraren ostean, kaleji-ran aterako dira auzoko kaleetanbarrena. 14:00etan emango dietebukaera emanaldioi, dantza he-rrikoi batekin.Bilboko erraldoi konpartsarik
zaharrena da Mairuek GaztedikoErraldoiak. Herri xeheko lau per-tsonaiak osatzen dute: AittitteMatsorrik —Begoñako baserrita-rra—, Jostunek —Areatzan elkar-tzen ziren jostunak irudikatzenditu—, Kargeruek —itsasadarrekokaietako emakume karga-era-mailea— eta Anguleruek —dagoe-neko bertatik desagertuta daudenangulak itsasadarrean bilatzen zi-tuen angula bilatzaile klasikoa—.Sestaoko Birakari erraldoien
konpartsa beste lau erraldoik osa-tzen dute: Bartolo marinelak, Ma-ritxu sardina saltzaileak, Martinolagizonak eta Felisa eskarabille-rak. Bermeoko KIETB erraldoientaldea, berriz, figura txikiagoek
osatzen dute, eta 8 eta 13 urte arte-ko gazteek dantzatzen dituzte.Gazteek dantzatuak izateko pen-tsatuta daudenez, zaletasuna umeeta gazteen artean sustatzeko bi-dea ematen du taldeak. Belaunal-dien arteko segida bermatzen la-guntzen du horrek.
Anfitrioien historiaGaztedi Santutxuko dantzari tal-dea da Santutxu Kolorea jaialdia-ren anfitrioia. 1951. urtean sortu
zuten taldea. Euskal Herriko lu-rralde guztietako dantzak egitendituzte, eta urtez urte dantza sor-ta berritzen eta zabaltzen saiatzendira. Gaur egun 35 dantzari etamusikari inguru ditu Gaztedi tal-deak, eta hainbat adinetakoehundik gora ume. Helduentza-ko ikastaroak ere eskaintzen di-tuzte, auzoan euskal dantza etafolklorearekiko grina zabaltzekohelburuz. Tradizioarekiko sokaeten ez dadin.
Santutxu Kolorea jaialdia egingo dute Bilbon,bigarrenez, asteburuan. Gaztedi dantzaritaldearen eskutik, dantzak eta erraldoiakizango dira aurtengo protagonista nagusiak.
Herri jakituriaagertokian
Santutxuko Gaztedi dantzari taldea izango dute anfitrioi gonbidatu guztiek. GAZTEDI
SANTUTXU KOLOREA
Bigarren urtez antolatu dute San-
tutxu Kolorea jaialdia, eta folklorez
jantziko dituzte Bilboko auzoko
kaleak. Folklorea bultzatzen jarrai-
tzeko helburuari eutsiko dio aur-
tengo ekinaldiak ere.
Gaur. Erromeria eguna
18:30.Gaztediko txistularien kale-
jira, Santutxuko kaleetatik.
19:30.Erromeria: Dantzakide,
Gaztedi dantzari taldeko musika-
riekin. Karmelo plazan.
Bihar. Dantza taldeen eguna
12:00.Galiziako Rebulir elkartea-
ren eta Bilboko Gaztedi dantzari
taldearen desfilea. Basarratetik
Karmelo plazara.
19:00.Dantza emanaldia: Rebulir
eta Gaztedi taldeen erakustaldia.
Karmelo plazan.
11BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko ekainaren 21a Gaiak
Etzi. Erraldoien eguna
10:00.Dianak, Gaztedi dantzari
taldeko gaiteroen eta Bilboko
gaiteroen eskutik. Santutxuko
kaleetan zehar ibiliko dira ordu
eta erdian.
11:30.Santutxun harrera egingo
diete erraldoi taldeei: Birakari
Sestaoko erraldoien konpartsa,
Bermeoko KIETB erraldoien
konpartsa eta Mairuek Gaztediko
erraldoiak elkartuko dira. Karmelo
plazan.
12:00.Erraldoien kalejira auzoan
zehar: Karmelo plazatik abiatuta,
Karmelo kalea, Ricardo Bastida ar-
kitektoaren plaza, Errosario San-
tua kalea, Allende Partikularra ka-
lea, Albacete kalea, Iturriaga kalea
eta Arsuaga plaza igarota, Karme-
lo plazan bukatuko dute ibilbidea
Karmelo kaletik sartuta.
14:00.Azken dantza, Karmelo
plazan.
12 Proposamena
Uxue Gutierrez Lorenzo
San Joan gaua betiizan da sonahandikoa Zorno-tzan, eta beti izandu musika pro-tagonista; zeha-
tzago, kaleko musika. Udakosolstizioaren betiko eredua iraulieta gau berezia prestatzen hasi zi-
ren Zornotzan duela hamahiruurte: «Ohitura da beti San Joaninguruan ekintza musikalak an-tolatzea; gainera, ekainaren 20anmusikaren eguna ospatzen da.Aitzakia aproposa iruditu zitzai-gun musika festibal bat antola-tzea egun horietan». Ametx era-kunde antolatzaileko kultur di-namizatzaile Dabid Murillokazaldu du zein izan zen proiek-
tuaren abiapuntua. Hausnarketahorren emaitza da Haizetara, fan-farre eta kaleko musikaren nazio-arteko lehiaketa. Udari hasiera emateko, ohikoa
da herri eta auzoetan sua piztu etaharen inguruan urteko gaurik lu-zeenaz jai giroan gozatzea. Zorno-tzan, ordea, sugarrez besteko ba-lioa du musikak. Ez edonolakoformatuan, gainera. «Hemen ez
dago oholtzarik: kalea da musika-rien agertokia. Hortaz, ez dago ezanplifikaziorik, ez bozgorailurikez eta argiztapen berezirik ere;jende artean jotzen dute, lurre-an». Murillok festibalaren ba-kantasuna azpimarratu du, Eus-kal Herrian bakarra den formatubat baliatzen baitute. Horrek egi-ten du berezi festibala antolatzai-leentzat: «Publikoa eta musika-
riak oso hurbil daude gisa honeta-ko festibalean». Urteroko egitu-rari eutsiz, nazioarteko bederatzibanda arituko dira kalerik kalegaur hasi eta igandera bitarte. Lehiaketa izanik, hiru sari na-
gusi banatzen dituzte. Lehena,10.000 eurokoa. Bigarrena, pu-blikoaren saria, 4.000 euro. Eta,azkenik, 1.000 euroko ordainsa-ria jasotzen du jaialdiko instru-mentistarik onenak.
Ideia, atzerritikEuskal Herrian bakarra da Haize-tara, baina antolatzaileek besteherrialde batzuetatik jaso zutenideia. «Frantzian eta Alemanianoso ohikoak dira horrelako jaial-diak». Alderik bada, baina.«Han, musikariek dirua eskatzendute jo ondoren. Hemen ez duguhorretarako ohiturarik». EuskalHerrian aitzindariak izateaz gain,parte hartzaileentzat eredu izanda Haizetara. «Hego Europakoherrialdeetan badakigu bisitatugaituzten bandek antzeko jaial-diak antolatu dituztela gureanegon ondoren».
LEHIAKETA OFIZIALA
Bederatzi talde, beste horrenbestemusika estilo eta hamaika jatorri-tako musikariak. Izan ere, kasubatzuetan herrialde berekoakdira taldekide guztiak, baina, bes-te batzuetan, taldearen osaerabera nazioartekoa da. AurtenEyo´Nle Brass Band (Benin), Jin-gle Django (jatorri anitzetakoa),Biflats (Herrialde Katalanak),Sopa Loca (Frantzia), 3indarrok
Haizetara hasiko da gaur Zornotzan:fanfarreak eta kaleko musika ardatzdituen jaialdia. Lehiaketa formatuan,estilo eta jatorri askotako bederatzitalde arituko dira lehian, iganderabitarte. 14. aldiz jarraian antolatu dutefestibala, udako solstizioaren aitzakian.
Doinuaklurretikaireratuz
Zorua dute agertoki bandek,
eta publikoarengandik oso hurbil
jotzen dute. HAIZETARA
BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko ekainaren 21a
13Proposamena
Lambroten Brass Band (Espainia)eta Bloco Rebelason (Espainia) tal-deak dira aurtengo gonbidatuak.Lehenak funk, gospel eta jazz mo-dernoa bateratzen ditu, eta BlocoRebelason, berriz, batukada afro-brasildarra da. Batukadetan per-kusioa da nagusi, eta haize instru-mentuen jaialdia izanik, horiekprotagonista dituztenak lehenes-ten dituzte lehiaketan.
BESTELAKO EKINTZAK
Musika diziplina artistiko nagusiaden arren, beste alor batzuetakozenbait jarduera topa daitezkeprograman. Adibidez, Trakama-traka elkarteak kontzertu didak-tikoa eta umeentzako tailerra an-tolatu ditu biharko, 12:00etara-ko, Zelaietako parkean. Musikaeta birziklapena elkartzen dituikuskizunak. Bestalde, Swing
Side Bilbao dantza konpainiakemanaldia egingo du. «Kale esti-loari oso lotuta dagoen dantzamota bat izanda, ohikoa da kale-ko musika jotzen duten taldeekswinga lantzea», aipatu du Muri-llok. Ekintza iraunkor bat ere ba-dago: Katxarrismos musika tres-nen erakusketa ikusgai egongo dajaialdiak iraun bitartean. Egita-raua osotuz, jam session-a anto-latu dute musikariei inprobisa-ziorako tartea eskaintzeko. Partehartzaile guztiek izango dute eralibrean musika jotzeko aukera,denak batera nahastuta, bihar,24:00etan, Harrison hotelean.
Elektrotxaranga( Euskal Herria),Los Muchachos Brass (Espainia),Befunkbop (Espainia), Flat CapBrass (Erresuma Batua) eta Or-questa de Ermesinde (jatorri ani-tzetakoa) arituko dira lehiaketan.Hirurogeitik gora izen emate izandituzte, eta horien artean egindute hautaketa. Irizpide nagusiaaniztasuna bermatzea dela dioMurillok. «Era guztietakoak etaleku guztietakoak dira taldeak.Aukeraketa egiteko, kontuanhartzen dira halako gauzak; ba-tez ere, estiloa». Beninetik heldutako taldeari
arreta berezia eskaini dio kulturdinamizatzaileak. «Exotikoenakdira. Musika beltza eta jazza uz-tartzen dituzte, eta nahiko bere-zia da Afrikatik talde bat etor-tzea». Gaur du txanda Eyo´NleBrass Band taldeak, 24:00etan,Zubiondo plazatik hasita. Egita-raua osatzen duen Euskal Herrikotaldea, berriz, elektrotxarangabat da, eta jaialdiaren historianbigarrenez egongo da elektrotxa-ranga bat lehiakideen artean. Es-treinakoz parte hartu zuen elek-trotxarangak, publikoaren sariairabazi zuen. Horiez gain, Balka-netako doinuak, betiko klasiko-ak, pop musika, swimga, cum-bia... bisitariek denetik aurkitukodute Zornotzan egunotan.
TALDE GONBIDATUAK
Estilo pluraltasuna indartunahian beste hiru banda gonbida-tu dituzte jaialdira, lehiarako ego-kiak ez izan arren musika anizta-suna hedatze aldera. Broken Brot-hers Brass Band (Euskal Herria),
Informazio gehiago
nahi izanez gero,
jo webgune honetara:
www.haizetara.com
@
BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko ekainaren 21a
Haize instrumentuak dira nagusi jaialdian. HAIZETARA
MUSIKA
AJANGIZDJ Xaibor.
bBihar, 21:00etan, Kanpantxun.
AULESTINikotina & Little Martin
Selektah eta Etxekalte.
bGaur, 23:30ean, gaztetxean.
AULESTI Iratzar.
bBihar, 21:30ean, plazan.
AULESTIOskarbe.
b Igandean, 21:00etan
eta 23:00etan, plazan.
BARAKALDOHistaminicos.
bGaur, 20:00etan, El Tubon.
BARAKALDOBlue Rondo.
bBihar, 20:00etan, El Tubon.
BARAKALDOLeiva.
bBihar, 21:00etan, BECen.
BARAKALDODistorsion
eta Sweaty Lovers.
bBihar, 22:00etan, Canarias plazan,
Arteagabeitia-Zuhatzuko jaietan.
BARAKALDOExfan.
b Igandean, 13:30ean, El Tubon.
BARAKALDOSabes Muy Bien.
b Igandean, 13:30ean, Arantxan.
BERMEOExfan.
bBihar, 22:00etan,
Beleza Malandran.
BERMEOUnai Arostegi ‘Perre’.
b Igandean, 20:00etan, Kabidxen.
BILBO Juana Geyser
y La Imaginaria Banda Musical.
bGaur, 20:00etan, Kremlinen.
BILBOHelldays
eta Blanco y en Botella.
bGaur, 20:30ean, Shaken.
BILBO Joe Crepusculo.
bGaur, 21:30ean, Kafe Antzokian.
BILBOMajas DJs.
bGaur, 22:00etan, Ambigun.
BILBOThe Fires DJ.
bGaur, 22:30ean, Badulaken.
BILBOLolo Garcia Trio.
bBihar, 12:30ean, La Riberan.
BILBODebajo del Paraguas.
bBihar, 12:30ean, Fnac-en.
BILBODays of Abuse
eta Dead Bronco.
bBihar, 17:00etan, Fnac-en.
BILBOLaboca eta Flou B
& Damauzz.
bBihar, 20:00etan, Muellen.
BILBOComandante Twin.
bBihar, 20:30ean, Cotton Cluben.
BILBOGhost Transmission
eta Las Selvas.
bBihar, 20:30ean, Shaken.
BILBOAnkor.
bBihar, 21:30ean, Azkenan.
BILBOMr. Foxmad.
bBihar, 22:00etan, Ambigun.
BILBOAshfor DJ.
bBihar, 22:30ean, Badulaken.
BILBOUndecimo Mandamiento,
Leihotikan eta Etsaiakeroak.
bBihar, 23:00etan, Iralako jaietan.
BILBOSara Puaj DJ.
bBihar, 00:00etan, Muellen.
BILBOEne-Kat & Alfred Adler DJ.
bBihar, 01:00etan, Kremlinen.
BILBOMarcos Salcines Trio.
b Igandean, 12:30ean, La Riberan.
BILBOThe Obsessed.
bAstelehenean, 20:30ean,
Kafe Antzokian.
BILBOBeartooth eta Cancer Bats.
bAsteartean, 20:00etan,
Stage Liven.
BILBOBOS, Bilboko Korala eta
Asier Polo: La caída de Bilbao.
bAsteazkenean, 19:30ean, Arriaga
antzokian.
BILBOPerky Pat eta Las Selvas.
bAsteazkenean, 20:00etan,
Sarean elkartean.
BILBOBigott, Juarez eta
Vancouver Undercouver.
bAsteazkenean, 20:30ean,
Itsas Museoan.
BILBOMajorxTom DJ.
bOstegunean, 22:30ean,
Badulaken.
DIMAElizagoien Ahizpak.
bOstegunean, 22:30ean, plazan.
DURANGOBogoroditse
abesbatza: Sueño de una noche
de verano.
bGaur, 20:00etan, Ezkurdin.
DURANGO Javier Lopez Jaso
& Marcelo Escrich Quartet.
bAsteazkenean, 19:00etan,
Plateruenan.
DURANGOPetti.
bOstegunean, 20:00etan, Intxaurre
elkartean.
EADJ Elepunto.
bGaur, 23:30ean, plazoletan.
EATrikizio.
bBihar, 23:30ean, plazoletan.
EADanbayan batukada
eta DJ Txo’s.Na.
bAsteazkenean, 20:30ean, plazan.
ERANDIOBarullo eta Zirkinik Bez.
bGaur, 23:00etan, Erandiogoikoan.
ERANDIOTaberna Ibiltaria.
bBihar, 17:00etan, Erandiogoikoan.
ERANDIOOxabi eta DJ Munza.
bBihar, 22:00etan,
Erandiogoikoan.
ERMUAAlboka Eguna.
bGaur, 22:00etan, Ermua antzokian.
GERNIKA-LUMORock’n’Band IX.
bGaur, 22:00etan, San Juan Ibarra
plazan.
GETXO Irrien Lagunak: Irribanda.
bGaur, 19:00etan, Muxikebarrin.
GETXOMugi Boogie.
bGaur, 20:00etan, Zubiletako
jaietan.
GETXOBeltrance DJ.
bGaur, 22:15ean, Zubiletako
jaietan.
GETXOAndres Isasi Musikalia
Martxing Band.
b Igandean, 21:00etan, Zubiletako
jaietan.
IBARRANGELUThe Riff Truckers,
Etsaiakeroak eta Joxpa.
bBihar, 22:00etan, plazan.
LEIOASwingtronics.
bGaur, 22:30ean, Aldapako
auditoriumean.
LEIOASu Ta Gar eta
Kaleko Urdangak.
bGaur, 23:00etan, txosnetan.
LEIOALiher, Ira eta
Juantxo Skalari Rude Band.
bBihar, 22:30ean, txosnetan.
LEIOAOrquesta Galea.
b Igandean, 19:30ean, Ikea Barrin.
LEIOAUrrats.
b Igandean, 22:30ean eta 01:00ean,
txosnetan.
LEIOAAmigos del Swing.
bAstelehenean, 19:30ean,
Ikea Barrin.
LEKEITIOFermin Balentzia.
bBihar, 12:30ean, Galarrenan.
LEKEITIOBankako Menditarrak.
b Igandean, 13:00etan, plazan.
LEMOALanbroa.
b Igandean, 20:00etan, plazan.
LEZAMAErdizka Lauetan.
b Igandean, 19:30ean,
frontoi atzeko aparkalekuan.
MARKINA-XEMEINBetibizi,
Korunaia eta Xemeingo Gazte
Ahots abesbatzak.
bBihar, 19:00etan, Arkupe aurrean.
MUNGIASoluna.
bGaur, 22:30ean, Zubikoan.
MUSKIZHuecco eta Lehian.
bGaur, 23:00etan, jaigunean.
ORTUELLAPink Factory Band.
bGaur, 23:30ean, Aiegako
pista berdean.
ORTUELLAOrquesta Clandestina.
bBihar, 00:30ean, Saugaleko
jaietan.
ORTUELLAAitor Imaz Akademia
eta Grisu.
bBihar, 21:30ean, Aiegako
pista berdean.
PORTUGALETETxistu Zaleak
Elkartea.
bBihar, 18:30ean, La Florida
parkean.
PORTUGALETEMusika Banda.
b Igandean, 11:00etan,
San Joan Bataiatzailea ospitalean.
SESTAODJ Blaster, DJ Nog,
Sun eta Ainara Bermejo.
bGaur, 21:00etan, San Pedro
plazan.
SESTAOTequila.
bGaur, 23:00ean, Kasko plazan.
SESTAOEnkore eta Bemba Saoco.
bGaur, 23:00etan, txosnetan.
SESTAOLa Fuga.
bBihar, 23:00etan, Kasko plazan.
SESTAOAllegro ma non tropo
kontzertua, Begoña Costarekin.
b Igandean, 20:00etan,
Los Hermanoseko patioan.
SESTAOShinova.
b Igandean, 23:00etan,
Kasko plazan.
SESTAORozalen.
bAstelehenean, 22:30ean,
Kasko plazan.
SESTAOMi Dulce Geisha, Bleed,
Rise to Fall eta Muller.
bAsteartean, 22:00etan,
Kasko plazan.
SESTAOTrio Veracruz.
bAsteazkenean, 20:30ean,
Los Hermanoseko patioan.
SESTAOCapitan Mercury.
bAsteazkenean, 23:00etan,
Kasko plazan.
SESTAOSognare eta Sestaoko
abesbatza.
bOstegunean, 20:30ean,
Los Hermanoseko patioan.
SESTAOHesian.
bOstegunean, 23:00etan,
Kasko plazan.
SONDIKANogen eta DJ Munza.
bGaur, 23:30ean, Zelaian.
Bilbo b Musika klasikoa
Bilbo erori zenekoa1937ko ekainean Bilbo Francoren tropen esku erori eta 80 urtera, Bilboko
Udalak La caída de Bilbaoobra eskatu zion Luis de Pablo konpositoreari,
eta asteazkenean estreinatuko dute Bilboko Orkestra Sinfonikoak, Bilbo-
ko Koralak eta Asier Polo biolontxelo jotzaileak, Arriaga antzokian. BOS
14 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko ekainaren 21aAgenda
SONDIKAModus Operandi eta Lehian.
bBihar, 23:30ean, Zelaian.
SONDIKADJ Paco.b Igandean, 23:00etan, plazan.
SONDIKAPuro Relajo.bAstelehenean, 20:00etan, plazan.
SOPELASully Riot, Packaurum eta Cool Clown Clan.
bGaur, 20:00etan, Plaza Beltzan.
SOPELADevil Vow eta Divina Condena.
bBihar, 21:00etan, Plaza Beltzan.
TRAPAGARANNaiara DJ.bGaur, 23:00etan, Ugarten.
TRAPAGARANOihan Vega DJ.bBihar, 23:00etan, Ugarten.
TRAPAGARANEspampas de Mexico.
b Igandean, 20:00etan, Ugarten.
TRAPAGARANDJ Bak Mark.bAstelehenean, 20:30ean, Ugarten.
ZALDIBAROrreaga 778, Waste,Worth It eta Stronger Together.
bGaur, 22:00etan, gaztetxean.
ZALLANuevo Talisman orkestra.bGaur, 23:00etan, Arangurenen.
ZALLADJ Pani eta DJ Ego.bGaur, 04:00etan, Arangurenen.
ZALLAUrrats.bBihar, 23:00etan, Arangurenen.
ZALLAKresala.bBihar, 02:00etan, Arangurenen.
ZALLANatatxe.b Igandean, 21:00etan eta
23:30ean, Arangurenen.
ZEBERIOZeberio Metal jaialdia:
Auritz, Budasam, Huts,
Ready Aim Fire eta Sinmas.
bBihar, 20:00etan, plazan.
ZORNOTZAHaizetara fanfarre eta kaleko musika jaialdia.
bGaurtik igandera, Zelaieta parkean
eta herriko beste hainbat gunetan.
ANTZERKIA
AREATZABarsanti: Kale gorrian.
b Igandean, 18:30ean, plazan.
BERRIZBanarteren Antzerki Tailerra: Morir o no (Adaptación).
bGaur, 20:30ean, kultur etxean.
BILBOLuna Llena: Hoy no leas
el horóscopo.
bGaur, 20:00etan, Pabilioi 6an.
BILBOGanso & Cia: Babo Royal.
bBihar, 18:00etan, Matikon,
Uzturre plazan.
BILBOKantu Kolore: Honolulu.
bBihar, 18:30ean, Olabeagako
udaltegiko atarian.
BILBOMendi-Mendiyanopera.
bBihar, 19:30ean, Arriaga
antzokian.
BILBOSiroko: Bernarda 5.0.
bBihar, 20:00etan, Pabilioi 6an.
BILBOSilvia Congost eta Patricia
Ramirez: 10 maneras de cargarte
tu relación de pareja.
bBihar, 20:30ean, Campos Eliseos
antzokian.
BILBOPanpotx: Tramankuluak.
b Igandean, 17:00etan,
San Ignazion, Barco plazan.
BILBOAmeztu: Organik.
b Igandean, 18:00etan,
San Adrianen, Floresta parkean.
BILBOKaleka: Brumas vespertinas.
b Igandean, 19:00etan, Pabilioi 6an.
BILBOLa Glo Circo: Cabaret.
b Igandean, 20:00etan,
San Ignazion, Barco plazan.
EATxikiren bakarrizketa: 40 urte eta aldapan behera niek!.
b Igandean, 19:00etan,
frontoi atzean.
GERNIKA-LUMOGanso & Cia:
Babo Royal.
bGaur, 20:00etan, San Juan Ibarra
plazan.
GETXOUtopian: Crystal moments.
b Igandean, 20:00etan, Utopianen.
GUEÑESPirritx, Porrotx eta Marimotots: Musua.
bOstegunean, 17:00etan,
La Quadrako plazan.
IGORREXake: Lur.
bBihar, 17:30ean, Lasarte aretoan.
LARRABETZUAxut, Artedramaeta Le Petit Theatre de Pain:
Zazpi senideko.
bBihar, 20:00etan, Hori Bai
gaztetxean.
LEIOATragaleguas: Inferno.
b Igandean, 22:30ean,
Bulebarrean.
LEIOABegira: Rocklaunrola.
bAstelehenean, 19:00etan,
Euskal Etxeen plazan.
MARKINA-XEMEINBarsanti: Kale gorrian.
bGaur, 19:30ean, Arkupe aurrean.
PORTUGALETESergio Encinasenbakarrizketa.
bGaur, 21:00etan, Santa Klaran.
TRAPAGARANBocabeats.bBihar, 19:30ean, Ugarteko jaietan.
BERTSOLARITZA
BARRIKASanjoanetako saioa.b Igandean, 14:00etan, Azokan.
GETXOBalkoitik balkoira:
Sustrai Colina eta Onintza Enbeita.
bGaur, 21:00etan, Algortako
Portu Zaharrean, Etxetxo plazan.
Barakaldo b Arteagabeitia-Zuhatzuko jaiak
Erdi Aroko Azokak 10 urteIndarra hartuz joan da Barakaldon Erdi Aroko Azoka, 2010. urtean sortu
zutenetik, eta, gaurtik igandera arte, ehun bat postu eta ia beste hainbes-
te emanaldi izango dira azokan, Arteagabeitia-Zuhatzuko jaien barne.
Formatu handiko saioak egunero 21:00etan izango dira. BARAKALDO DIGITAL
LEIOAMaddalen Arzallus, XabatGalletebeitia, Nerea Ibarzabal eta
Peru Vidal.
bAstelehenean, 19:00etan,
Bulebarrean.
MARKINA-XEMEINAmalloko I. Kopla Txapelketa. Bertso afaria:
Josune Aramendi, Andoni Egaña,
Xabat Galletebeitia, Alaia Martin,
Nahia Ibarzabal, Nerea Ibarzabal,
Aissa Intxausti, Lander San Martin,
Joseba Sololuze eta Julio Soto.
bBihar, 21:00etan, Amalloa
auzoan.
ONDARROAAitor Mendiluze eta Iker Zubeldia.
b Igandean, 19:00etan, Gorozikako
plazan.
DANTZA
AJANGIZArtxube taldea.bBihar, 12:00etan, Kanpantxuko
jaietan.
AULESTIHerriko dantzariak.b Igandean, 13:00etan, plazan.
BILBODantzakide eta Gaztediko
musikariak.
bGaur, 19:30ean, Karmelo plazan.
BILBOAsociación Rebulir
Tradicional Ramiras eta Gaztedi.
bBihar, 19:00etan, Karmelo
plazan.
BILBOTeresa Gonzalez Ardanaz
eta Sofia Abaituaren estudioak:
Ballet gala.
bBihar, 19:00etan, Euskalduna
jauregian.
BILBOClaqué Connection jaialdia.
b Igandean, 19:00etan,
BBK aretoan.
BILBOKrego-Martin Danza:
Moliendo café.
b Igandean, 19:00etan,
San Ignazion, Barco plazan.
BILBOAfrikan Itzi & Flamenko
Lore.
bAstelehenean, 20:00etan,
Bilborocken.
EADangiliske: plaza dantza.bBihar, 19:00etan, plazoletatik.
ERANDIOGoi-Alde Nagusiak.
bGaur, 20:30ean, Erandiogoikoan.
GETXOAgurra: dantza plaza.
bBihar, 18:00etan, Zubiletako
jaietan.
GETXOHelena Golab, Matxalen
Bilbao, Irantzu, Jen Gomez eta Lina
Fernandez: ¡Bailar!dantza saioa.
bBihar, 20:00etan, Utopianen.
LEIOAElizaurreko aurreskua, SanJuan Bataiatzailearen Parrokiako,
Errekalde Nagusien Etxeko eta
Orpheo Ganbera abesbatzekin.
b Igandean, 12:00etan, udaletxean.
LEIOAGure Ohiturak.b Igandean, 18:00etan emanaldia
Bulebarrean, eta 19:00etan
larrain dantza.
LEKEITIOBaigorriko Arrola eta
Lekeitioko Etorkizuna taldeak.
bBihar, 19:00etan, plazan.
ORTUELLAPolunpak: dantza plaza.b Igandean, 18:00etan, Aiegako
pista berdean.
SONDIKAGorantzaileak.b Igandean, 19:30ean, plazan.
ZALLA Ibai Lorak: dantza alardea.b Igandean, 19:30ean,
Arangurengo jaietan.
HITZALDIAK
BILBOAlberto Garcia Alix:
Expresionismo feroz.
bGaur, 19:30ean, Argazkigintza
Garaikidearen Zentroan.
IKUS-ENTZUNEZKOAK
BILBOBasque Dok dokumental
jaialdia.
bGaurtik igandera arte, hiriburuko
hainbat areto eta gunetan.
BILBONoelia Marinen Hábito,
habitar, morar, Martin Etxauriren
Bosque de cubos en ventana
inclinadaeta Sergio Monjeren
Día de playa.
bEkainaren 30era arte, Azkuna
zentroko Eguzkiaren pantailan.
BESTELAKOAK
BARAKALDOCastaños ibaiarengarbitze jardunaldia boluntarioekin.
bBihar, 09:30ean, Gorostitza
kiroldegian.
LEKEITIO Iparraldeko Haizeak
jaialdia: gisatu txapelketa, gaitero-
ak, joaldunak, dantzak eta azoka.
bBihar eta etzi, Eskolapean
eta kalerik kale.
MUNGIAGure Zirkua.bGaur eta bihar, 18:00etan eta
20:30ean, eta igandean, 12:00etan
eta 17:00etan, Atxurizubi parkean.
ORTUELLADiego Cathan magoa.bBihar, 18:30ean, Saugaleko
jaietan.
ZALLAMarlon magoa.bAstelehenean, 20:00etan,
Arangurengo jaietan.
15BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko ekainaren 21a Agenda
Peru Azpillaga Diez
Gizakiak sarri erabili
izan du mitologia
ulertzen ez dituen
gauzei azalpena
ematen saiatzeko:
munduaren sorrera, eguraldia,
zerua, eguzkia eta ilargia... Ezagu-
tza heltzen ez zen tokietara hel-
tzeko, mota guztietako azalpen
eta istorioak sortu izan dira jakin-
minaren sabel aseezina betetzeko
ahaleginean. Izan ere, izaki eta
kontakizun mitologikoak izan di-
ra maiz gizakiak biziaren zentzua
azaltzeko topatutako bideak.
Hala, istorio eta kondaira asko-
tan aurki daitezke garai batean
azalpenik ez zuten fenomenoei
topatutako zergatiak. Fenomeno
horien guztien artean, besteak
beste, eguzkiak eta ilargiak den-
bora luzez obsesionatu izan dituz-
te gizakiak; kultura eta gizarte as-
koren oinarri bihurtzeraino. Per-
tsonen bizitzetan betidanik izan
duten garrantzia dela eta, jainko-
tzat hartuak izan dira hainbat he-
rrialdetan, eta, Euskal Herrian
ere, berebiziko pisua izan dute
tradizioetan.
Gehienak galdu egin dira, baina
badira oraindik indarrean dirau-
ten ohiturak, eta, horien artean,
bada Euskal Herri osoan zabaldu-
ta dagoenik. Esaterako, Lapurdin
eta Bizkaian, erraz topa daiteke
eguzki lore bat edozein etxetako
atarian eskegita. Esaten denez, es-
piritu txarrak aldentzen ditu
eguzki loreak, eta, hain zuzen ere,
bada euskal mitologian usadio
horren arrazoia azaltzen duen
kondaira bat.
Iluntasuna urratzeko loreaEsaten denez, orain dela milaka
eta milaka urte, gizakia munduan
zehar zabaltzen hasi zenean, ez
zen ez eguzkirik ez ilargirik existi-
tzen. Hortaz, gizakia ilunperik
sakonenean bizi zen, lurraren az-
pitik ateratzen ziren itxura asko-
tako mamuek izuturik: herensu-
geak, jentilak, zaldi hegalariak,
sorginak...
Ikaratuta eta aurrera egin ezi-
nik, gizakiak laguntza eskatu zion
Amalurrari, etsita. Amalurra, bai-
na, oso lanpetuta zebilen,
eta ez zion jaramonik
egin gizakiaren eskariari.
Denbora igaro zen, eta
gizakiak behin eta berriz
egin zion erregu Amalu-
rrari, arren babes zitzala
nahierara ibiltzen ziren
munstro ikaragarri ho-
rietatik.
Azkenean, Amalurrak
gizakien eskaria gogoan hartu, eta
zera esan zien: «Seme-alaba nire-
ak, Ilargia izeneko izaki argitsu
bat sortuko dut zuek babesteko».
Eta, hala, Lurrak Ilargia sortu
zuen. Hasieran, astro berriaren
argiak izu-izu eginda utzi zituen
gizakiak, kobazulotik irteteko au-
sardiarik gabe. Baina, handik gu-
txira, egoera berrira ohitu, eta ha-
ren argitan ibiltzen hasi ziren.
Jenioak eta sorginak ere zeruan
agertutako argi berriarekin izutu
egin ziren hasieran, gizakiak be-
zala, baina berehala ohitu ziren,
eta gizakiak erasotzen hasi ziren
berriz ere. Arazoak indarrean ja-
rraitzen zuela ikusirik, beste
behin joan zitzaion gizakia Lurra-
ri erreguka: «Esker mila, Amalur,
Ilargia emateagatik, baina zerbait
indartsuagoa behar dugu; lurpe-
ko jenioak erasoka ditugu berriz
ere».
Lurrak, orduan, gizakiaren es-
kaera onartu, eta Eguzki izeneko
izaki are argiago bat sortu zuen.
«Eguzkiak eguna egingo du, eta
Ilargiak gaua», azaldu zien. Hain-
bestekoa zen Eguzkiaren indarra,
ezen gizakiei urteak kostatu bai-
tzitzaien haren argitasun eta be-
rotasunera ohitzea. Kontrara, or-
dea, lur azpiko jenioek ezin izan
zioten Eguzkiaren indarrari aurre
egin, eta, egun horretaz geroztik,
gauez baino ez dira ateratzen. Ilar-
gia atera bezain laster, ordea, giza-
kien ehizari ekiten zioten jenio
maltzurrek, eta, horregatik, giza-
kiek hirugarrenez jo zuten Ama-
lurrarengana, erreguka. «Hau
izango da lagunduko dizuedan
azkenengo aldia», erantzun zien.
«Lore bat sortuko dut, hain ede-
rra ezen gaueko mamuek ikuste-
an Eguzkia dela pentsatu eta ba-
kean utziko zaituzteten». Hala,
eguzki lorea sortu zuen Amalu-
rrak, egun ere gizakien etxeak
gaizkitik babesten dituen lorea.
BIZKAIKO HITZAOSTIRALA, 2019ko ekainaren 21a
Zuzendaria: Aitziber Laskibar Lizarribar. Argitaratzailea: Bizkaiko Hedabideak SM.Lege gordailua: SS-1515-2010 ISSN: 2173-1721
www.bizkaia.hitza.eus [email protected]
sHALA BAZAN EDO EZ BAZAN...
IBONELORRI.EUS
Ulertzen ez zituen gauzei erantzuna emateko asmatuizan ditu gizakiak kondaira eta mito batzuk. Istoriobatzuek pisu handia izan dute euskal kulturan, etagaur egun ere topa daiteke haien arrastorik.
Eguzkiaren lorea,gizakien etxeakgordetzen dituena
Ilunpean bizi ziren Lurrean, eta munstroek etengabeerasotzen zituzten gizakiak.Amalurrak laguntza eman zien
Gauez ateratzen ziren mamuakizutzeko, eguzkia irudikatukozuen lore eder bat sortu zuenAmalurrak: eguzki lorea